169 IRAULTZEN (aldizkari sindikala, revista sindical, journal syndical)

Page 12

elkarrizketa

Jabi Garnika

gauzak argiago izan arte ez dutela fitxa hori mugituko. Hori da problema momentu honetan. Euskal Herriak hain ongi egin izan duen bezala, beste eraso batzuen aurrean berriro ere indarrez erantzuten jakin du. Batzuek indarra kendu nahi izan badiote ere, Bilboko aldarria argia izan zen.

Bai. Denok pentsatzen genuen iazkoarekin edo duela bi urtekoarekin goia jo genuela baina aurtengo Bilboko manifestazioa beste erakustaldi bat izan zen. Alde batetik, manifestazio honetan haserrea somatzen zen Estatu espainolak presoekiko daraman politikekiko, baina, beste aldetik, jende askorentzat agente politiko eta sindikalen inplikazioak itxaropen argi txiki bat pizteko balio izan zuen. Nik uste dut manifa horrek balio izan zuela, alde batetik, Estatu espainolari atentzioa egiteko presoen gaiari dagokionean, baina horretaz gain, hemen prozesuari bidea ireki

12>13

“Ezin da prozesu politiko bat abordatu 500 preso daudenean Estatu espainol eta frantseseko kartzeletan� “Euskal biztanleriak modu positiboan baloratzen du abertzaleen arteko elkarlana�

behar zaiola, Euskal Herrian gauzak beste modu batera artikulatu behar ditugula eta aliantzak beste modu batera egin daitezkeela ere esan nahi izan du. Bilboko manifestazioa EAJk ere deitu izana ilusioa piztu zuen euskal herritarren artean. Zelan baloratzen duzu pausu hori?

Nik uste dut jende askorentzat hori dela gustuko bidea eta uste dut gainera ez dela kasualitatea inkesta askotan behin eta berriro aipatzea Euskal Herriko biztanleriak modu oso positiboan baloratzen dituela abertzaleen arteko aliantzak eta elkarlanak. Egia da arlo politikoan PNV beste lerro batetik ari dela zenbait arlotan, baina manifa horretan ikusi zen jendeak egoera hori saritu edo, behintzat, txalotzen duela. Ortuzarrek bere momentuan esan bezala, ezin gara fronteen jokoan sartu. Garrantzitsuena da nola egiten ditugun urratsak Euskal Herrian dagoen prozesuarekiko arlo sozialaren babes osoaz eta, ildo horretatik, nola indartzen den bide hori. Momentu honetan hori da funtsezkoa. Eta nik uste dut Euskal Herriko jendartean itxaropentsu edo gogoz espero duten egoera dela eta zentzu horretan alderdi politikoen apustua oso garbia izan beharko lukeela datozen aste, hilabete eta urteetarako. LABen inplikazioa bake prozesuan erabatekoa da, hitzordu garrantzitsuetan zein txikietan egon da sindikatua. Bilboko manifestazioaren ondoren indarrak bikoiztuko ditu sindikatuak?

Gure inplikazioa beti izan da erabatekoa. Sindikatuaren inplikazioak segituko du eta nik uste dut zentzu honetan bi alde bereiztu behar direla: alde batetik, agente politikoen protagonismoa momentu hauetan eta, bestetik, hor arlo sindikaletik aurrera eraman dezakegun dinamika guztia. Hau da, egia da protagonismoa alderdi politikoetan kokatzen dela baina horrek ez du esan nahi sindikalismoa edo LABen papera bigarren maila batean geratuko


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.