GURE ARBASOAK (AMAMAREN BIOGRAFIA)

Page 1

GURE ARBASOAK (amamaren biografia) IKEe (Irakurri, kontatu, Elkar eZagutuz) eTwinning proiektua


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

MARÍA SAGRARIO 1936ko urtarrilaren 12an jaio zen, gaur egun 85 urte ditu. Etxaurin jaio zen, Iruñatik hamabost kilometrotara. Haurtzaroa Etxaurin eman zuen eta 32 urterekin Basaurira etorri zen senarrarekin, nire aitite-rekin. Gurasoak: Braulia eta Bienvenido deitzen ziren eta, hain zuzen ere, nire aitari Bienvenido Macario deitu nahi zioten, baina azkenean Iñaki izena jarri zioten. Nire amaren anai-arrebak deitzen ziren: Jaime zaharrena, gerran giltzurruna galdu zuena, Maria Jesus, irakaslea zen, Maria Paquita, istripu baten ondorioz urritasuna zuen eta azkenean nire amama. Amamak oinarrizko hezkuntzan ikasten zuen eta garai hartan ikasteko ohiturarik ez zegoenez, utzi egin eta josten ikasi zuen akademia berezi batean. Eta gero familia osoarentzako arropa egiten hasi zen. Orain nire aitite nola ezagutu zuen kontatuko dizuet. Nire aitite Alemaniara joan zen diru pixka bat lortzeko eta gordetzeko. Denbora pasa ondoren nire aitona Iruñeko enpresa batera joan zen eta Etxauriko pertsona bat ezagutu zuen, berarekin hitz egin zuen eta nire amamari buruz hitzegin zion... Nire aititek amamari gutun bat bidali zion eta Iruñeko tren geltokian topatzeko hitzordua jarri zuen, gero elkarren gustukoa izan ziren eta elkartzen hasi ziren elkar hobeto ezagutzeko. Handik, denbora batera ezkondu ziren eta Basaurira etorri ziren elkarrekin fruta denda bat sortzera. Gero hiru seme-alaba izan zituzten eta horietako bat nire aita da. Eta hau nire amamaren biografia da.

2


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

CRISTOBALINA Tebasen jaio zen, Malagako probintzian 1952ko apirilaren 19an, 8 anai-arreba ziren baina bat hil egin zen jaio eta hilabete bat eta gero, orduan betidanik izan dira 7, bera erdiko alaba zen, laugarrena izan zelako. Ez zuten jostailurik, bakarrik jolasten zuten korrika egitera, adibidez pillapillara. Familia handi bat zirenez haien amak ezin zuen guztiekin egon aldi berean orduan alaba nagusiak bere neba-arrebak zaintzen zituen. Denak elkarrekin bizitzen ziren, bera, bere gurasoak eta bere neba-arrebak, baina bere aitak askotan atzerrira joaten zen lan egitera, horregatikia ez zuten ikusten. Ez zeukaten zaletasunik oso pobreak zirelako. Eskola utzi zuen 9 urterekin 3 urte egon ondoren, baina ez zitzaien eskolara joatea importa ez zutelako ezta pentzatzen ere horretan. Lan egiten hasi zen 11 urterekin etxeak garbitzen eta umeak zaintzen, 13 urterekin Basaurira etorri zen, bera bizi zen garbitzen zuen etxean baina ez zeukan beldurrik. Irabazten zuen dirua bere amari ematen zion eta noizbait gauzaren bat erosten zuen berarentzat, baina inoiz ez zuen bidaiatu etorri ondoren. Lan handia zeukan orduan ez zen askotan geratzen bere lagunekin, bakarrik igandero geratzen ziren. Nire aitona 17 urtekin ezagutu zuen eta urte batzuk eta gero ezkondu ziren, ezkondu eta gero berak lan egiten jarraitu zuen 3 urte gehiago haurdun geratu zen arte, orduan nire ama eta nire izeba jaio ziren, 12 urte eta gero nire amona berriro hasi zen lan egiten garbitzaile berak enpresa batean lan egin zuen, baina ezin zuen. Urteak pasata gero eta diru gehiago lortu zuen eta ez ziren txikitan bezain pobreak eta orain oso pozik dago, baina Coronavirusarena pixkat txarto darama eromen bat iruditzen zaiolako, baina asko zaintzen da Birusa ez hartzeko.

3


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

MARÍA JOSÉ DELFINA 1953eko abuztuaren 8an jaio zen, Pontevedrako Cuntis izeneko herri batean. Anaia bat dauka bere izena Manuel da, eta 2 ahizpa ere Marisa eta Mari Carmen. Bere gurasoak Manuel eta Mari Carmen deitzen ziren. Oso gaztetatik bere amona Peparekin joan zen, eta 3 hilabeterekin bataiatu behar izan zen Euskal Herrira etortzeko. Geroztik ez da joan Euskal herritik eta bera euskalduna dela esaten du. Otxarkoagara joan zen bizitzenra .Vera Cruz de Berriz ikastetxean ikasi zuen 8 urtetik 10era. Eta 7 urterekin jaunartzea ere egin zuen eta gurasoek soineko bat alokatu zioten argazkietarako jantzi zezaten eta oso festa ederra egin zioten. Eskola amaitu ondoren, taberna batean hasi zen lanean, eta oso ondo eta oso erosoa zen lana, jabeek oso gustuko zutelako eta oso ondo tratatzen zutelako eta lanera joatea asko gustatzen zitzaion eta taberna horretan zerbitzatu eta sukaldean lan egiten zuelako.

4


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

Aitite 13 urterekin ezagutu zuen plaza batean eta 16 urterekin ezkondu eta elkarrekin bizitzera joan ziren Santutxura eta nire amona haurdun ezkondu zen, beraz 16 urterekin 4 seme alaba izan zituen.Lehena Antonio deitu zuen, baina denek Toño deitzen diote. Pixkanaka seme-alaba gehiago izan zituztendiogu, eta 24rekin, nire izeba Mari Mar, eta azkena nire ama zen, 28 urte zituen nire amamak, eta Gidabaimena lortzen hasi zen baina denbora asko behar izan zuen, baina dagoeneko badu eta ez da damutzen atera izanaz, nahiz eta denbora asko behar izan zuen. Nire amama emakume super borrokalaria da, dena aurrera eramaten duelako eta ez du inoiz ezer uzten. Koronabirusa dela eta, gaizki pasatu du ez zituelako harremanetan jarri bere seme-alabekin edo bilobekin, baina joan zitekeela esaten hasi zirenean, denak bisitatzen hasi ginen, baina orain denbora asko daramagu berarekin. Eta ez dio beldurrik, ondo eta osasuntsu dagoelako, baina beldur da nire aititeak hartuko ote duen zu gutxi zarelako baina bera dela.

5


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

VIRGINIA Beti deitzen diote Gilia. 1940 ko urtarrilaren 7an jaio zen, Laguna de Negrillosen (Leónen). Nire amamak 4 seme-alaba ditu, horietako bat nire ama da, eta beste hirurak mutilak dira. Badauzka 6 biloba eta 3 biloba.

Landako herri batean bizi zen, bere aita, ama, eta bere bi ahizpekin.Gurasoekin bizi zela, landan lan egiten zuen familiari laguntzeko, eta neguko hiru hilabeteetan bakarrik joaten zen eskolara, landan ez zegoelako uztarik, eta gainerako denboran gurasoei eta arrebei laguntzen zien etxean eta landan. Urteak joan dira eta amama nire aitonarekin, Primitivorekin, ezkontzen da. Aitite, herrian aurrera egiten ez zuela ikusita, Bilbora etorri zen lan baten bila, eta, lortu zuenean, amona ekarri eta Basaurin bizitza berri bat hasteko aukera izan zuen.

6


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

Haurtzaroan lagun asko izan zituen: Rosario, Encarna, Avelina,, baina jolasteko denbora gutxi zegoen. Nina da gehien gogoratzen duena. Hemen, Basaurin, auzokide guztiak lagunak dira, baina harreman estuena Carmenekin du. Beti laguntzen aritu dira eta gaur egun ere ospakizun guztiak bata bestearekin egiten dituzte.

7


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

Jolasteko astia zuenean, amamak honela jolasten zuen: sokarekin, oholekin ezkutaketan eta loreak biltzen zituztenean, lehortzen uzten zituzten eta gero orratz eta hariz lepokoak eta eskumuturrekoak egiten zituzten. Ez du inoiz jostailurik izan. Gurasoen etxean ez zegoen ez irratirik, ez telebistarik, ez autorik; asto bat zeukaten atoi batetik tiraka, landako gauzak eraman eta uzta jaso ahal izateko. Pobreak ez izan arren, lan handia egin behar izaten zuten premia biziko elikagaiak lortzeko. Bere herrian bazen dantzaleku bat, batzuetan igandetan joaten zena, Geminis deitzen zen, herrian zine txiki bat ere bazegoen, eta pelikula berriak egiten zituztenean, besteak beste, Joselito el Ruiseñor, Marisol, Carmen Sevilla eta Rocio Durcalen filmak jartzen zituzten. Aktore horiek gustatzen zitzaizkion gehien nire amamari. Behin Basaurin ezarrita, nire aititek beti etxetik kanpo lan egiten zuen, amonak etxean lan egiten zuen bera eta bere lau seme-alabak zaintzen. Garai zailak izan zituzten, nazio-mailan ekonomia ez baitzen oso ona; pixkanaka, urteak joan ahala, hobera egin zuen, eta nire aitona-amonen etxeko ekonomiak ere hobera egin zuen. Nire amona Covid-19ko lehen konfinamenduak Castro Urdialesen (Kantabria) harrapatu zuen, eta Aste Santua igarotzea pentsatzen zuten. Konfinamenduari buruzko lehen albisteak iristen hasi zirenean, ez zion kasu handirik egin hori ez zela

8


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

gertatuko pentsatuz, herrialde bat astez geldiarazi ahal izatea pentsaezina zen berarentzat, asteak igaro ahala, bere seme-alaba eta bilobekin egoterik ez izatea

izan zen gogorrena, hain zuzen ere, informatuta egoteko modu bakarra. Gaur egun lasaiago bizi du, baina kezkatuta bere seme-alabengatik eta bilobengatik beraiek baitira lanera joaten direnak eta ikasi behar dutenak Nire amonak dioenez, bere bizitza igoera eta jaitsiera txikiak dituen errusiar mendi txiki bat bezalakoa izan da; izan ere, 77 urterekin une on eta txar asko izan ditu, une erregularrean dago, bere eta nire aitonaren gaixotasunagatik, baina badakite ez daudela bakarrik, eta gure bisitak bizitzen ari diren une txar horiek ahaztarazten dizkie minutu batzuez.

RAHMA 1961e-ko urtarrilaren 10ean jaio zen Tazan, Marokon. Nire amama eta nire aitite lehengusuak dira, lau seme-alaba dituzte, hiru neska eta mutil bat eta hiru neska horietako bat nire ama da. Nire amamak orain dauka 59 eta gutxi geratzen da bere urtebetetzerako. Nire amama mezkita batean zegoen, han ikasi zuelako eta 6 urte ikasi zuen. Ez zen eskola normala, nire amona zegoen herri txiki batean han ez

9


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

zegoen eskolarik eta eskola gehienak handik 5 km-tara zeuden eta nire birraitona lanean zebilen eta ezin zuen nire amama eskolara eraman. Horregatik, amonak ez daki hainbeste matematika, fisika eta... Nire amamak lagunak ditu, bere lagunak dira Fatima eta Miriam, bere lagun minak dira. Nire amamaren jokuak ziren sokarekin jolastea, panpinekin jolastea eta ere ezkutatetan jolastea. Nire amamaren sentimenduak ziren poza, bere bizitza zen ederra, bere etxea, bere familia.... Bere lana zen brodatzea, izarak, arropa, berak bordatzen zuen olihalezko? oiihalezko? arropa. Nire amamaren hobbiak ziren sukaldatzea, etxea garbitzea, supermerkatura joatea janaria erostera eta askoz gehiago. Beno, nire amamaren bizitza aldatu egin da denborarekin. Taza-n bizi izan zen, baina aitonaren lana zela -eta, aldatu egin ziren etxez eta orain Had Suoalem-en bizi da. Eta orain, Covid-19ri buruzkoa- nire amamari ez zitzaion ezer gustatu, Had Suoalem-en zeuden kasu asko eta geratu behar ziren etxean. Eta orain etorkizunari buruzkoa, etorkizunean amamak bere herrian bizi nahi du bere amarekin. Etorkizunean nire amamak Saudi Arabiara bidaiatu nahi du Meka bisitatzera, gure erlijioa, Mekan sartzen bazara paraisura joango zarelako.

10


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

REMEDIOS El Burgo-n jaio zen, 1938an, bere etxean. Bere etxean 8 pertsona bizi ziren: Dolores, Paca, Concha, Juan Jose, Manolo eta Pedro. Etxean ere bazeuden txerriak eta ahuntzak. Ahuntzak esnerako jezten ziren. Ez zuten jolas askorik baina izan zituztenak: soka, pitxerra eta etxetxoak. Herritik 3 kilometrotara olibak biltzen zituzten. Panpinak trapuekin egiten zituzten. Goizetan eskolara joaten ziren eta arratsaldez josten ikasten zuten. Ohe bakarrean hiruk lo ere egiten zuten , leku gutxi zegoelako. Egunean lau aldiz jaten zuten eta Gabonak zirenean erroskila bat besterik ez zuten opari gisa. Koronabirusaren garaian, ez zuen oso ondo pasatu giltzapean egon behar izan zuelako eta maskara jantzi behar zuelako.

11


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

12


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

MAITE Basaurin jaio zen 1948an, maiatzaren 7an etxean. Amamaren aita eta ama ziren, Antonio Ojenola eta Maria Teresa eta arrebak Luis ojenola eta Juan Antonio ojenola. Amamaren lehenengo ezkontza izan zen 1967an Bernardo Miguel eta urte horretan nire aita Beñat jaio zen. Gero urte baten ondoren nire amamaren senarra hil zen errepidean . Nire amama egon zen 3 urte alargun,1970an berriz ezkondu zen Paulino Yañez eta 1971an nire osaba Borja jaio zen. 1976an nire amamaren senarra hil zen. Amama zen etxeko andrea, eta senarrak joaten ziren lan egitera, bi senarrek lan egiten zuten. Amama batzuetan joaten da buelta bat ematera bere lagunekin eta beste batzuetan etxean geratzen da, Covid-ekin asko aldatu dira gauzak, lehen joaten zen hortik jatera, eta orain ez da joaten. Triste dago orain ez delako gurekin asko egoten Covid-dela eta eta triste jartzen da, Gabonak ere bakarrik pasatu ditu. Bere bizitza asko aldatu da, adibidez bera txikia zenetik, eskoletan, neskak eta mutilak bereizita zeuden, eta gelako neskak eta mutilak bananduta zeuden. Txarto portatzen ziren zigorrak oso gogorrak ziren eta batzuetan lotsagarriak, joan behar ziren asto belarriekin klasetatik eta burlak jasotzen eta. Orain hori ezin da egin, eta jo ere ez, lehen bai, eta hobeak dira gaurko arauak. Amamak dio, egoera sozio-ekonomikoa ere oso aldatuta dagoela, baina oraingoa berriz hobeto dagoela.

JULIA 1950eko uztailaren 30ean jaio zen Ciudad Realen (Los Cortijos). Bere aita Felix Martín deitzen zen eta bere ama, Manuela Zarzeño. Hasieran, bere aitak tuboak egiten zituen fabrika batean, baina geroago tejak (teilak) egiten hasi zen beste leku batean. Bere ama bakarrik bere herrixkan bizi zenean lan egiten zuen eta ezkontzean, etxean igarotzen zuen egun osoa. Bost neba-arreba ditu, bi neba-arreba nagusi: Vitorio , berak baino zortzi urte gutxiago dituena eta Francisca, berak baino hiru urte gehiago dituena. Hiru neba-arreba txiki ditu ere:

13


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

Santiaga, berak baino bi urte gutxiago dituena; Felisa, berak baino bost urte gutxiago dituena eta Juan, berak baino zortzi urte gutxiago dituena. Hasieran , Ciudad Realen bizi zen baina gero, hamahiru urterekin, Amurriora joan zen bere familia osoa. Txikia zenean bere lagunekin harrapaketetan, izkutaketan (ezkutaketan)… jolasten zuen, hau da, ohiko jokuetan. Hamalau urterekin, lanean hasi zen etxe batean. Etxe horretan goizean lan egiten hasten zen eta gero, gauean ateratzen zen. Hemeretzi urte zituela, Bilbora joan zen bere familia eta beste etxe batean lan egiten hasi zen. Hurrengo urtean, nire aititea ezagutu zuen, Rafael Santiago Davalillo baina ez ziren nobioak izan hiru urte pasatu arte. Nobioak izaten bost urte egon eta gero, ezkondu egin ziren. Nire amamak hogeita bost urte zituenean bere lehenengo semea izan zuen: Rafael Enrique Davalillo, nire aita. Nire aita jaio zenean, nire amama eta nire aititea etxetik aldatu nahi zuten, baina oraindik ez zietenez etxea eman Amurriora itzuli ziren hirurak eta han egon ziren hilabete batzuk. Bi urte geroago alaba bat izan zuen: Susana Davalillo, nire izeba. Nire amamak uste du oso aurreratuta gaudela eta horregaitik oso estresatuta gabiltzala. Berak esan du, lehen nahiz eta hain aurreratuta ez egon, lasaiago bizi egiten zela. Teknologiak modu onera eta baita modu txarrera ere aldatu gaituela uste du. Nire amama oso arduratuta dago, etorkizuna oso beltz ikusten duelako. “Zure aitak berrogeita bost urte ditu eta, ez dauka lanik, ez dut ulertzen” dio berak. Kuarentena osoa oso beldurtuta pasatu du eta oraindik ere beldur da.

Uste du koronabirusa laboratorioetatik datorrela eta negozio bat dela. “Gure soldatarekin geratzen dira politikari batzuk” esan du baita ere. Gaur egun, berrogeita bost urte darama Etxebarrin bizitzen nire aititerekin eta hirurogeita hamar urte ditu. Lau biloba ditu, bi Malagan bizi dira eta nire lehengusinak dira: Olaia (bederatzi urte ditu) eta Aintzane (hamabost urte ditu), beste biak, nire ahizpa eta neu gara ( Basaurikoak). Nire ahizpa Larraitz deitzen da eta zazpi urte ditu ni, Uxue Davalillo naiz eta hamahiru urte ditut .

14


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

Nire amama eta nire aita (1975)

Nire amama, nire aita eta nire izeba kanpaleku batean

15


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

Nire birramona eta nire birraitona nire aitaren komunioan

GENOVEVA Muga De Alban (Zamora) jaio egin zen ekainaren 4an 1938ean. 5 anaia zituen .Txikia zenean ez zeukan diru askorik baina ondo jaten zuen landetatik produktuak lortzen zituztelako. Nire amamaren herrian denak ziren lagunak eta oso ondo konpontzen ziren haien artean. Gauza askotara jolasten zuen baina normalen saltokan eta kartetan Nire amama txikitatik neska langilea zen , txikia zenean landetan egiten zuen lan eta etxean ere, baina beti pozik zegoen ondo pasatzen zuelako.Txikia zenean bere hobbia jostea zen. Lan egiten bizitzaren forma aldatzea lortu egin zuten. 17 urtekin Basaurira etorri zen trenez bere anaiarekin. Heldu zenean etxe batean lan egin zuen, baina egun batean etxeko andreak bata bat egitea eskatu zion nire amamari, nire amamak egin zuen eta bizilaguna ikusi zuen eta harritua geratu zen oso ondo egin zuelako, orduan jende askok eskatzen zion nire amamari jostea diruaren truke. 23 urtekin nire aitite ezagutu zuen (Alejandro Calonge) geroago 26 urtekin ezkondu egin ziren . Nire amamak beti 6 ume eduki nahi izan zuen ondo edukatzeko eta oso azkarrak izateko. 27 urtekin ume bat eduki zuen baina zorritzarrez lapurtu egin zioten, baina nire amama esperantza dauka aurkitzea umea eta batzuetan kaletik joaten denean galdetzen dio gizon batzuei noiz jaio egin ziren etab. Hurrengo urtean beste ume bat eduki zuen, nire osaba Ja , 29 urte zituenean nire izeko Eli jaio zen , 33 urte zituenean nire aita jaio zen (Tirso). 4 urte ondoren nire izeko Ane jaio zen eta bukatzeko 3 urte geroago nire izeko Yoli jaio egin zen .

16


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

Nire ustez nire amama emakume langile eta oso azkarra da eta faltatzen da beraren moduko jendea, pertsona oso ona delako.

MARI ÁNGELES 1944ko martxoaren 25an jaio zen Basaurin. Baserri batean bizi zen bere aiton-amonekin eta bere anaiekin. Nire amamaren zaletasunak: kartetara jolastea eta paseatzera joatea gustatzen zaio baina birusarekin ez da kalera asko ateratzen. Nire amama txikitan sokara eta tortolosetan jolasten zuen bere lagunekin. Gaztea zenean bere lagunekin parrandan zihoan. 2 lagun mina zituen eta beti zeuden elkarrekin. Nire amama 2 anaia zituen, bat hil zen eta bestea Bilbon bizi da. 2 seme-alaba ditu, nire ama eta nire osaba eta ere bai senarra eta 3 bilobak ditu. Nire amamak lehen hezkuntzako 6. mailara arte ikasi zuen zeren eta 6 urteetatik aurrera hazten ziren klaseak. 12 urterekin bordatzen eta josten ikasi zuen. 18 urte zituela hasi zen etxean josten eta 22 urterekin liburutegi bat sortu zuen. 25 urterekin liburutegian lan egiteari utzi zion zeren eta aiton-amona zaindu behar zituen. Covid dala eta nire amama eta nire aitite ez dira kalera ateratzen zeren eta nire aitite oso txarto dago, baina eguraldi ona egiten duenean batzuetan ateratzen dira.

17


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

AURORA 1942 ren abenduaren 28 an jaio zen Surian (Bartzelonako herritxo bat). Urte batekin, Euskadira etorri zen bere amamaK ez ziolako bere aitari bere dirua kontrolatzen uzten, berak izan nahi zuen dirua gobernatzen zuena; eta Bartzelonako klima Aurorari ez zion ondo egiten, asko gaixotzen zen; horregatik, hona etorri ziren. Neba txiki bat du, Javi; lau urte eta erdi nagusiagoa da Aurora. Txikia zenean jolasak oso desberdinak ziren. Kalean jolasten zuten eta objektuak berrerabiltzen zituzten jostailuak egiteko. Adibidez: Kanikak txapekin. Diru gutxiago zegoen, horregatik ez zuten jostailu askorik erosten eta beraiek egiten zituzten. Txikiak zirenean, beldur asko zegoen Espainian, guda amaitu zelako hiru urte lehenago. Gezurrak esaten ikasi zuten diktaduragatik. Adibidez, nire amamaren aita ezkerrekoa zen, baina nire amama ez zuen esaten kartzelara ez eramateko edo ez hiltzeko ere. Beste gauza bat zen eskolan abesti militarrak ikasten zituztela; “Cara Al Sol”, adibidez. Eta ikasi behar zuten noiz hil ziren edo noiz jaio ziren diktaduraren aldekoak.

18


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

Nire Aitite (Isidro Santamaria) Etxebarrin ezagutu zuen, festa batean. Isidrok eta lagun batek Aurora eta lagun bat gonbidatu zituzten dantzatzeko, Aurorari Isidrorekin tokatu zitzaion; orduan ondo eraman ziren eta geratu ziren hondartzara joateko eta horrela ezagutu zuten. Biok ez ziren ia inoiz joaten Etxebarrira, baina justu egun horretan elkartu ziren. Baina nire aitite marinara joan zen. Eta egun guztietan gutunak bidaltzen zizkioten. Aurora 24 urterekin ezkondu zen (Isidro bueltatu zenean) eta 25ekin nire ama euki zuen, eta urte bat geroago nire osaba jaio zen. Txikia zenean, eskola utzi zuen 13 urterekin modista izateko. Eta nagusiagoa izan zenean, Firestonen lan egin zuen. Lan oso gogorra zen, oso monotonoa. Baina Aurora ezkontzean, lana utzi zuen eta etxeko lanetan aritu izan da beti. Oraintxe bertan 78 urte ditu, eta Basaurin bizi da nire aitonarekin. Ez du Koronabirusa pasa, ezta inguruko inork. Guztiok bezala txarto pasatu du konfinamendua baino orain bizitza normala (kontuz izaten) egiten du. Haurtzaroan lagun asko izan zituen: Rosario, Encarna, Avelina,, baina jolasteko denbora gutxi zegoen. Nina da gehien gogoratzen duena. Hemen, Basaurin, auzokide guztiak lagunak dira, baina harreman estuena Carmenekin du. Beti laguntzen aritu dira eta gaur egun ere ospakizun guztiak bata bestearekin egiten dituzte. Jolasteko astia zuenean, amamak honela jolasten zuen: sokarekin, oholekin ezkutaketan eta loreak biltzen zituztenean, lehortzen uzten zituzten eta gero orratz eta hariz lepokoak eta eskumuturrekoak egiten zituzten. Ez du inoiz jostailurik izan. Gurasoen etxean ez zegoen ez irratirik, ez telebistarik, ez autorik; asto bat zeukaten atoi batetik tiraka, landako gauzak eraman eta uzta jaso ahal izateko. Pobreak ez izan arren, lan handia egin behar izaten zuten premia biziko elikagaiak lortzeko. Bere herrian bazen dantzaleku bat, batzuetan igandetan joaten zena, Geminis deitzen zen, herrian zine txiki bat ere bazegoen, eta pelikula berriak egiten zituztenean, besteak beste, Joselito el Ruiseñor, Marisol, Carmen Sevilla eta

19


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

Rocio Durcalen filmak jartzen zituzten. Aktore horiek gustatzen zitzaizkion gehien nire amamari. Behin Basaurin ezarrita, nire aititek beti etxetik kanpo lan egiten zuen, amonak etxean lan egiten zuen bera eta bere lau seme-alabak zaintzen. Garai zailak izan zituzten, nazio-mailan ekonomia ez baitzen oso ona; pixkanaka, urteak joan ahala, hobera egin zuen, eta nire aitona-amonen etxeko ekonomiak ere hobera egin zuen. Nire amona Covid-19ko lehen konfinamenduak Castro Urdialesen (Kantabria) harrapatu zuen, eta Aste Santua igarotzea pentsatzen zuten. Konfinamenduari buruzko lehen albisteak iristen hasi zirenean, ez zion kasu handirik egin hori ez zela gertatuko pentsatuz, herrialde bat astez geldiarazi ahal izatea pentsaezina zen berarentzat, asteak igaro ahala, bere seme-alaba eta bilobekin egoterik ez izatea izan zen gogorrena, hain zuzen ere, informatuta egoteko modu bakarra. Gaur egun lasaiago bizi du, baina kezkatuta bere seme-alabengatik eta bilobengatik beraiek baitira lanera joaten direnak eta ikasi behar dutenak Nire amonak dioenez, bere bizitza igoera eta jaitsiera txikiak dituen errusiar mendi txiki bat bezalakoa izan da; izan ere, 77 urterekin une on eta txar asko izan ditu, une erregularrean dago, bere eta nire aitonaren gaixotasunagatik, baina badakite ez daudela bakarrik, eta gure bisitak bizitzen ari diren une txar horiek ahaztarazten dizkie minutu batzuez.

JUANA Nire amama Juana deitzen da eta 1935eko uztailaren 9an jaio zen Valencia de las Torres-en. Bere gurasoak Gervasio eta Margarita ziren. 4 neba-arreba zituen, Carmen, Gervasio, Gerardo eta Antonio. Nire amamaren garaian ez zeukaten telebistarik, ezta irratirik. Egiten zutena entretenitzeko, egun eguzkitsuetan, hilerrian, sokan, dominoan, kartetan, tute-n...etabarretan jolastea zen, hilerrian edo kalean. Horren ordez, egun euritsuetan besteen etxeetara joaten ziren jolastera.

20


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

Argi elektrikoa zuten, baina gauean kentzen zieten. Ez zeukaten gaur egungo komunik eta ahal zutena jaten zuten, funtsean bizirik zegoena zen jaten zena. Bere aita operadore bezala lan egiten zuen udaletxean. Geroago seme-alaba guztiak aritu ziren lantzen lagun batengandik oinordetutako lurretan. Denbora pasa ondoren aita gaixotu egin zen, eta saldu behar izan zutenez guztia, ezer gabe geratu ziren, orduan Euskal Herrira emigratu behar izan zuten. Azkenean aita hil egin zen eta pena handiz, 3 nebak Bilbora joan ziren, behintzat nire amama bere amarekin Madrilen geratu zen. Madrilen giltzain bezala lan egiten zuen. Ondoren Euskal Herrira etorri zen eta Bilbora mila pezetaren truke, adineko gizon bat zaintzera joan zen. Bere zaletasunak ziren geratu lagunekin dantzatzeko, jostea eta sukaldatzea. Baina egun batean dantzatzen, Jose Luis izeneko gizon bat ezagutu zuen eta 1966 eko abenduaren 29an Aperribain ezkondu egin ziren eta eztei-bidaia Madrilen ospatu zuten. 1967an bere lehen semea, Juan Luis jaio zenean, bere arreba Carmenekin Basaurira joan zen. Gero Basaurin pisu bat erosi zuten eta beraiekin Juanaren ama bizitzera joan zen. Nire aititek Edesan lan egiten zuen eta egonkortasun ekonomikoa izan zutenean beste bi alaba izan zituzten; Arantza eta Isa, nire ama.

Asko zirenez familian etxekoandre bezala hasi zen lanean baina geroago seme-alaben ikasketak ordaintzeko, sukaldari lanetan hasi zen. Aldi berean, Isak, nire amak, bere amona zaintzen zuen. Covid-19: Koronabirusarekin, bere bizitza modu askotan aldatu da zoritxarrez okerrerako. Aurretik zuen eguneroko bizitza ezin duelako lehen bezala egin. Gero eta gehiago kostatzen zaiolako kalera ateratzea eta medikuei zita eskatzea.

21


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

Gainera, prebentzio gisaz, ezin izan delako familiarekin elkartu eta ezin izan dute inor ikusi. Horrez gain, ezin izan dira familiako ehorzketara joan, tokiak mugatuta zeudelako.

LEÓNIDES Nahiz eta Leonides izan bere izena pertsona guztiak Ines deitzen diote baina nik Abuela deitzen diot. Ponferradan (Leon) jaio zen 1947ko apirilaren 25ean baina oso txikia zenean Reinosara joan zen bizitzera eta bere amama zaintzera. Gaur egun etxeko andrea da eta bere senarrarekin, Vicenterekin bizi da. Lau seme alaba ditu. Reinosan zegoela bere lehengusinekin jolasten zuen. Tinuca eta Mari Carmen. Ikasten bukatu zuen 15 urterekin lanean hasteko. Lan desberdinak egiten zituen adibidez: etxeak garbitu, pertsonak zaindu. Txikitan bere familiak ez zuen diru askorik. 25 urterekin ezkondu zen Vicenterekin eta Trapagaranera joan zen bizitzera berarekin. Bi urte geroago, bere lehen semea jaio zen Vicente, nire osaba. Eta hurrengo urtean nire ama Almudena. 1982an Aitor jaio zen eta 1984an Vanesa. 6 iloba ditu: Dario, Iker, Irene, Lier, Mateo eta Ane. Nire amama oso langilea da eta txikitatik izan da. Ez zitzaion asko gustatzen ikastea, baina ez zuen beste irtenbiderik. Oso atsegina da eta sukaldari ona ere. Bere etxera joaten naizenean beti erosten dizkit nire gailetarik gogokoenak.

Aurten Covid-a dela eta etxean geratu izan behar du esaten duelako maskarak agobiatzen dio. Orain txertoa aterako dela esaten du ez duela beldurrik ipintzeko. Oso ausarta da.

22


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

23


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

VALERIA 1959, urtarrilaren 13an jaio zen, Bârnovan, Errumanian. Berak 3 ahizpa ditu, Minodora, Victoria eta Gabriela deitzen dira. Nire amamak 5 seme-alaba ditu, horietako bat nire ama da, bestea mutil bat eta beste hirurak neskak dira, nire izeko-osabak. Nire amamak LHI bakarrik ikasi zuen. Ez zitzaion asko gustatzen eskolara joatea. Bere asignaturarik gustokoena matematika zen. Nire adinarekin, nire amamak jolasten zuen eta animaliak bazkaltzera eramaten zituen. Orain, jostun tailer batean lan egiten du. Berak bilobei emango zien gomendioa ezkontzen direnean pozik eta ondo egotea bere “laranja erdiarekin” izango zen. Bere 3 erabakirik garrantzitsuenak; etxea egitea, lanera joatea eta bilobak ikustea izango ziren. Bere bizitzatik zerbait aldatu ahal izango balu, berriro gaztea izatea izango zen. Ez du bizitzatik ezer gorroto. Berarentzat egun ezin hobea izango zen biloba guztiak berarekin egotea . Lanean ez dagoenean, telebista ikustea gustatzen zaio. Egin nahi duen zerbait, autoeskolara joatea da. Bere janaririk gustokoenak, friptura, ciorba… dira, denak errumaniarrak. Bere bidaiarik luzeena hona Espainiara izan zen, 3 egun eta 3 gau eman zituen autobusez. Berak egin nahi duen bidaia Greziara da. Ez da erretiratu nahi diru gutxi ematen dutelako eta gehiago irabazi nahi duelako.

24


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

MARI Ni nire amamaren biografía egitea erabaki dut. Nire amama Mari deitzen da. 1952 ko urriaren 20an jaio zen Valladoliden . Nire amamak neba bat dauka eta egun asko pasatzen ditu berarekin, bere izena Feliz da. 3 seme-alaba ditu, horietako bat nire ama da, beste bi2ak mutil bat eta neska bat dira, nire osaba eta nire izeko. Nire amamak EGB ikasi zuen. Nire amamak supermerkatu batean lan egin zuen eta eskola batean lan egiten garbitzen eta gaur egun nire amak hor egiten du lan. Gaur egun alargun dago, baina beti esaten du nire aitite bere gizona izan dela eta horregatik inoiz ez dzuela beste mutil lagun bat eduki nahi izan. Nire amamaren garaian emakumeek oraindik ez zeukaten askatasunik erabakitzeko zer egin haien bizitzarekin eta horregatik ezkondu baino lehen bere lana edukitzea erabaki zuen. Hala ere nik beti pentsatzen dut nire amamak gaur egun balore asko dauzkala. Edozein gauza egiteko beti prest dago eta. Gauza bat kontuan hartu behar dugu, nire amama Frankoren garaian jaio zela eta askotan bere eguneroko bizitza nahiko gogorra izaten zela. Izan ere. Nire amama etorri zen Valladolidetik etorri zen 2 urterekin . Nire birraitona Begoñako fabrika batean sartu zen jubilatu arte . Geroago nire amama 21 urterekin ezkondu zen nire aititerekin (Angel deitzen dena) eta Basaurira bizitzera etorri ziren eta nire amama nire ama euki zuen 22 urterekin nire izeko 23 urterekin eta nire osaba 24 urterekin. Eta nire amamak bere seme-alabak zaintzea erabaki zuen. Nik uste dut nire amama emakume oso gogorra dela eta batez ere berezia, niretzat jarraitu beharreko adibidea da. Zoritxarrez bere osasuna ez da niri gustatuko litzaidakeen bezain ona (bere hezurrak oso ahul daude, baina oso gogorra da) eta beti animo handiarekin dago. Asko maite dut.

25


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

MARÍA ANTONIA Ekainaren 13an jaio zen,1949 urtean. Bere amaren etxean jaio zen. Bere etxea Toledon dago (Quismondo). 20 urterekin etorri zen Bilbora nire aititerekin. Bi seme-alaba dauzka. Mutil bat eta neska bat. Neska nire ama da eta bestea nire osaba. Nire ama Ana deitzen da eta 44 urte ditu eta nire osaba Roberto deitzen da eta 43 urte ditu. 14 hilabete eramaten dira nire ama eta nire osaba. Quismondoko (Toledo) eskolan ikasi zuen. Herria txikia zenez eskola bat zegoen bakarrik. “Estudios primarios’’ ikasten zituen. Etxeko zerbitzuan bukatu zuen lan egiten. Francoren garaian jaio zen. Garai horretan ez zieten ematen garrantzi handirik emakumeei eta ez zeukaten askatasunik. 1974. urtean ezkondu zen nire aititerekin eta urte horretan Franco hil zen eta askatasun gehiago eduki zuen. Covida txarto pasatu du etxean aspertzen zelako asko. Nire amona oso txukuna eta maitagarria da, ez dakit nola egiten duen baina ikusten dudan bakoitzean pozik dago.

JUSTINA 1941ko Ekainaren 16an jaio zen Villavedonen, Burgoseko herri txiki bat da. Berak 4 neba eta 6 ahizpa ditu. Familia osoa etxe berdinean bizi zen. Etxearen atzekaldean zelai handi bat dago eta bertan garia gordetzen zuten, bere aita nekazaria zelako. Nire amamak 2 alaba izan ditu, horietako bat nire ama, bestea nire izeko da. Nire amamak ikasten zuen eskolan adin guztietako mutil eta neskak elkarrekin zeuden eta gela batean 60 pertsona elkartzen ziren. Urte batzuk eta gero mutilak eta neskak banandu zituzten, eta bakarrik irakasle bat zegoen. Batzuetan irakaslearen baimena eskatzen zuen klasera ez joateko, amari edo aitari lan batzuk egiten lagundu behar zielako. Eskola 14 urtekin amaitzen zen.

26


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

Nire amamak ez zuen nekazari lanik egin, baina batzuetan behiak zaindu behar zituen. 14 urtetik aurrera, eskola bukatu zuenean, bere amari etxeko lanak egiten laguntzen zion. Gero, 15 urtekin, Madrilera joan zen hiru hilabete senide baten etxera lan egitera. Urte batzuk beranduago apaiz baten etxera joan zen lan egitera (erosketak egiteko, janaria prestatzeko…). Ondoren Villavedoneko gizon batekin ateratzen hasi zen eta 3 urte egon ziren elkarrekin. 23 urtekin ezkondu zen eta Basaurira bizitzera etorri zen. Nire amama eta aitite Basaurin geratu ziren betirako. Nire amamak ez du inoiz etxetik kanpo lan egin, bakarrik etxean egin du lan. Nire amamaren garaia oraingoa baino askoz gogorragoa eta aspergarriagoa iruditzen zait, alde batetik bizitzeko baldintzak oso gogorrak zirelako eta beste batetik dibertitzeko ez zeukatelako orain dauzkagun gauza guztiak.

MARÍA LUISA 1943ko urriaren 5ean jaio zen Trapagaranen. Aitak Manuel zuen izena, 3 seme-alaba zituen alargun geratu zenean: Alfonso, Celia eta Engracia. Geroago, Dominga izeneko beste emakume batekin ezkondu zen, eta harekin beste 2 alaba izan zituen: Mª Angeles eta Mª Luisa (nire amona), guztira 5 neba-arreba ziren. Nire amona Trapagarango eskola nazionalean egon zen 14 urte bete zituen arte. Ez zuen ezer berezirik ikasi, oinarrizko ikasketak baizik eta 18 urterekin Espainiako Elektrizitate Orokorrean hasi zen lanean, mota guztietako motorrak egiten ari zela. 3 urte lanera joan ondoren, lana utzi eta Fernandorekin (nire aitonarekin) ezkondu zen 1965eko irailaren 4an. Handik urtebetera, 1966ko urriaren 17an nire ama jaio zen, 2 urte eta erdi geroago nire osaba Fernando eta 10 urte geroago 1976ko maiatzaren 13an jaio zen nire izeba Estibaliz. 1984an taberna ( batzokia ) bat ireki zuten eta bertan oso gogor lan egin behar izan zuten eta pezeta asko gastatu , birmoldatu eta apaintzeko. Familia osoa 16 urtez oso pozik aritu zen lanean, nire amona eta bere

27


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

ahizpak menuak prestatu eta prestatu zituzten, aitite eta anaia barran zeuden eta seme alabak kamareroak ziren. Auzo osoko kroketa eta txipiroirik onenak zituzten, pare bat urte oso zailak izan zituzten, baina dena den arren aurrera atera ziren eta pozik zeuden 2020 urte madarikatua iritsi zen arte. PURI 1938ko irailaren 11an jaio zen, bere aititearen etxean jaio zen. Hornillayuson, Burgosen. Bere ama Anuncia deitzen zen eta bere aita Pedro. Nire amama jaio baino lehen Pedro hil zen. Lau ahipa ziren; Elena, Daniela, Nati eta bera.. Ere nire amama anaia bat edukiko zuen baina hil zen jaio baino lehen. Elena hil egin zen duela urte batzuk.

Nire amamak bi seme eduki zituen. Bat nire osaba Txerra eta bestea nire ama Isabel. Haurtzaro ongi bat eduki zuen. Txikitan tortolosetan jolasten zuen, baina orain kartetan nahiago du ibiltzea. Derrigorrezko hezkuntza ikasi zuen herriko eskolan 14 urtetaraino. Bere irakaslea Don José deitzen zen. Don Josék oso argia zela esaten zion. Baina ez zuen unibertsitatera joateko diru nahikorik. Orduan, etorri zen Bilbora lan

28


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

egiteko. Oporrak zituenean herrira itzultzen zen eta opor horietako batean nire aitona Jose Ramon ezagutu zuen. 1964an ezkondu ziren, Santamaria elizan, Portugaleten. Hor bizitzen geratu ziren nire aitonak lana gertu zeukalako. Bere lehenengo semea jaio zen, Jose Ramon.

Nire ama jaio baino lehen, Basaurira joan ziren bizitzera, nire aititek lana aurkitu zuelako. Ezkondu eta gero hasi zen lan egiten bere ahizpa Natirekin umeen arropak egiten. 50 urte egon zen Horretan lan egiten. Beti ahal duenean gustokoa du joatea bere herrira, Villarcayora. Orain kartetan jolasten du bere koadrilakoekin.

29


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

Beti gustokoa izan du bidaiatzea nire aititerekin, baina orain gutxiago bidaiatzen du. Benidorm asko gustatzen zaio. Bere bilobekin denbora pasatzea gustatzen zaio. Orain ez dira asko kalera ateratzen Covid-aren kontuagaitik. Osasun ona dute, eta oso pozik daude.

MARI CARMEN 1946ko Urriaren 11an jaio zen Villaverde de Truciosen, 700 pertsoneko herrixka bat zen, eta orainaldian 300ekoa, gutxi-gorabera. Hiru ahizpa ditu, Maria Angeles, Mari Flor eta Laura. Nire amamak bi seme-alaba ditu, Josu, nire osaba eta Maite, nire ama. Berak bakarrik lehen hezkuntza ikasi zuen, bost urtetik hamalau urtera arte. Gero, ez zuen lanik, etxekoandrea zen. Ez zuten inoiz problema askorik izan diruarekin. Nire amamak beti esaten dit, asko gustatuko litzaiokeela ikasketa gehiago izatea. Jaio zen herrian lagun asko zituen, oso ondo pasatzen zuten. Askotan erromerietara joaten ziren guztien artean. Villaverden, Angel ezagutu zuen, bere senarra, gero nire aitite bihurtuko zena eta 1968ko Irailaren 14an ezkondu ziren eta ondoren, Basaurira bizitzera joan ziren. Hona etorri ziren nire aititek farmazia kooperatiba batean Arrigorriagan lan egiten zuelako. Denborarekin seme-alabak izan zituzten. Oraindik Basaurin bizi da, leku berdinean. Txikitatik sukaldaritza, jostea, dantzatzea eta abestea gustatu zaizkio. Egun hautean ere, gauza hauek egitea gustatzen zaio. Orain asko joaten da ibiltzera Basauritik eta kafe bat hartzera edo zerbait jatera. Laredon gaudenean, ia egun guztietan arratsaldeetan lagunekin kartetan jolastera joaten da tabernetara.

30


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

FELY 1945ean Leoneko Renedo de Valderaduey izeneko hiribildu batean jaio zen. Bere etxean lau pertsona bizi ziren, bere gurasoak eta ahizpa urte bat gutxiago zeukana. Bere gurasoak nekazariak ziren eta animaliak zeuzkaten ( behiak, oiloak, ardiak…) Klase ertainekoak ziren, inoiz ez zuten goserik pasatzen, baina aberastasun handirik ere ez zuten, herritar gehienak bizi ziren zelaitik eta zeozer ematen zieten animaliek. Hasi zen eskolara joaten 6 urterekin, klase batean 50 neska zeuden eta beste klasean 50 mutil, eskolan ikasten zuten 14 urte arte. Eskola bere etxetik gertu zegoen eta eskolara oinez joaten zen. Klasera egurrezko maleta bat eramaten zuen, aitak egindakoa, “kabak” deitzen ziona, barruan arkatzak, liburua eta entziklopedia bat zeramatzan gai guztiak zeuden liburu horretan. Gehien gustatzen zitzaion gaia matematika zen eta gutxien gustatzen zitzaiona marrazkia zen. Eskolan ez zegoen mahairik, “pupitreak” zeuden eta han jesartzen ziren 2 pertsona, ez zegoen jolas tokia, jolas orduan plazara joaten ziren. Nire amonaren lagunak 10 ziren, berarekin klasera joaten ziren, bakarrik neskak ziren, ia ez zegoen mutilik. Eskolan ez zeudenean, “corro, a la goma, a la cuerda, al escondite” jolasten zuten. Baina nire amona eskolara joateaz eta jolasteaz aparte bere gurasoei lagundu behar zIen ere, beraiekin joaten zuen sega egitera, animaliak zaintzera eta gauzarik gogorrena udan bero handiarekin, “ a trillar a la era”, adi egon behar zen animalia egindakoarekin. Igandetan meza amaitu eta gero plazan gizon bat danbor batekin zegoen danborra jotzen zuen eta abesten zuen bitartean jendeakdantza egiten zuen, hau zen asteko ekitaldirik dibertigarriena. 14- 15 urtekin nire amona eta bere lagunak inguruko herriko jaietara joaten ziren ibiltzen, neskak eta mutilak elkarrekin joaten ziren, plazan dantza egiten zuten eta gaua zenean herrira etortzen ziren berriro.

31


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

Herrian ez zegoen dendarik, nire amama txikia zenean, saltzaileak animaliak tiratutako trailer batean herrira joaten ziren eta emakumeak denetarik erosten zuten ( fruta, txokolatea, olioa…), gero denborarekin herriko jendeak supermerkatu bat egin zuen, urte bakoitzean familia batek denda edukitzen zuten eta saltzen zen guztia herriko jendearentzako onurak ziren, diru honekin herrian hobekuntzak egiten zituzten. Hogei urte zeuzkanean nire amama Bilbora etorri zen lan egitera, etxe batean lan egiten zuen, nire aitite ezagutu arte. Nire amonaK pentsatzen du bizitza asko aldatu dela, berak uste du gu izan aurretik gutxiagorekin konforme zirela. Ez zuten hainbeste, baina zoriontsuagoak ziren, orain erosotasun gehiago dugu baina berekoiagoak gara. Aurretik, gurasoak gehiago errespetatzen ziren. Momentu honetan Covid-a rekin beldur handia dauka eta zaila ikusten du dena azkar konpontzea, azkenean ahulenak zaharrak dira. Inoiz ez dute bizi izan honelako egoerarik. Etorkizunari buruz nire amamak uste du bizitza oso konplikatua dela arrisku askorekin, ez da ezer baloratzen eta dena gutxi iruditzen zaigula.

TOÑI 1949ko irailaren 20an jaio zen Fuente del Maestre- n (Badajozen). Bere herria oso zaharra da, ikerlarien ustez, kristo aurretik egon zela uste dute. José eta Juanaren semea da, eta neba bat dauka Juan Antonio deitzen dena. Nire amama gazteena da. Nire amonak 3 urte zituenean, botila bat hartu zuen, baina pisu handia zeukan, orduan lurrera bota zuen eta hatza txikia bi zatitan zatitu zen. Medikuarengana joan zen baina udaren beroarekin hatza infektatu zen eta moztu egin zioten. Bere aita fruta-saltzailea zen, bere lana zen. Bere familia ondo bizi izan zen lana zeukatelako, horrela nire amama eskolara joan ahal izan zen, 13 urte arte. Eskolan lagun batzuk egin zituen, Isabel, Maripepa eta Anita, lagunik onenak ziren. Ondoko ibaira joaten ziren askaria egiteko, ibaian bainatzen ziren, paseoa

32


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

ematen zuten, eta fruitu lehorrak erosten zituzten, batez ere pipak, zelai errean jolasten zuten. 13 urterekin, etxea saldu zuten, horrela baratza zeukan etxea erosi ahal izan zuten. Animalia batzuk erosi zituzten (behiak, oiloak, untxiak, txerriak…). Behiak ematen zuen esnearekin egiten zuten gazta, untxiak saltzen (zituzten) , oiloen arrautzak ere saltzen zituzten eta horrela bizi ziren. 19 urte zituenean, bere ama hil zen, orduan baratza utzi zuten, eta herrira itzuli ziren. Nire amama Bilbora etorri zen oporretan bere izekorekin, lana aurkitu zuen eta hemen geratu zen bizitzen. Bere herrira itzuli zen ezkontzeko Jose Antoniorekin, nire aititerekin, eta berriro bueltatu ziren Bilbora. Nire aititek lana aurkitu zuen, eraikitzailea zen. Pisu bat erosi zuten elkarrekin. Lau seme-alabak izan dituzte: Arkadi, Mari Jose (nire ama), Yolanda eta Jon Mikel. Sei biloba dauzkate: Asier, Xabier, (nire anaia), Josu, Alazne, Ane eta Mikel.

33


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

ELENA 1959. urtean jaio zen Galizian , Pontevedra , Agoladan , Lagoa auzoan . Bera 8 anaia-arreba zeuzkan. Bera 9. da. Pepe , Ilda , Jerónimo, Arsenio, Elena bera, Digna, Maricruz, Abel eta Rafita eta beraien gurasoak Angel eta Angustia. Bera txikia zenean goizean eta arratsaldetan eskolara joaten zen eta larunbatetan katiximara joaten zen, arratsaldeetan bere aitari soroko gauzekin laguntzen zion eta gero amari etxean gauzak egiten eta denbora librea zuenean lagunekin eta anaiekin jolasten zuen pilla-pillara, eskutatera eta baita joko askotan ere. 9 urterekin bere adineko ikaskideekin komunioa egin zuen. Nire amama bere anaia baten ama bezalakoa zen, denetarik egiten zion eta bere anaia “mama pequeña” deitzen zion. 14 urterekin lan egitera joan zen Vigora Hotel batera uda osoan bere familiari diruarekin laguntzeko. 16 urte zituela, jaietara joan zen anaiekin eta gertuko bizilagunekin eta han zegoen nire aitonarekin topo egin zuen, inguruko herri batekoa zen. 18 urterekin ezkondu zen nire aititerekin eta bi seme eduki zituzten Arantxa eta Marcos. 18 urterekin Bilbora etorri ziren eta nire ama eduki zuten, nire amak 9 hilabete zeuzkanean Teixeirora joan ziren lan egitera, 9 urte pasatu ondoren fabrika itxi zen, eta Basaurira itzuli ziren eta nire osaba jaio zen. 33urte daramate hemen bizitzen . Bilbon lan egiten zuen etxe batean garbitzen . Nire amamari gauza asko egitea gustatzen zaio adibidez, ibiltzea, alfabeto zopa, jostea, familiarekin denbora pasatzea , kultura, bazkaria egitea … Oso pertsona ona da, oso jatorra eta oso ausarta eta oso gogorra.

34


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

MARÍA MAGDALENA 1928ko maiatzaren 29an jaio zen Haron. Baina berak 7 urte zituenean, Basaurira bizitzera etorri ziren zen, konkretuki Bizkotzaldera. Tomás Ramirez (Harokoa) eta Fausta Millanen (Soriakoa) alaba zen eta 3 ahizpa zituen, Emilia, Julia eta Carmen. 3 ahizpen artean bera bakarrik dago bizirik. Hiru seme zituen: Edmundo Javier, Fernando eta nire aita. Edmundo Javier lau hilabetekin hil zen pneumonia baten ondorioz. Bere senarra Armando Unda deitzen zen eta Etxebarriko festetan elkar ezagutu zuten. Bere aititek La Basconian eta Cervezas Cruzcamporen biltegi batean lan egin zuen eta nire amonak Sagar Hojalaterian, Bilbon, lan egin zuen, pasapilak, likido neurgailuak... egiten.

35


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

Bi lagunekin jolasten zuen, Justina eta Mercherekin, eta soka-saltoan, tabetan, ezkutaketan eta diaboloarekin jolasten zuten. Domekan, dantza egitera joaten ziren arratsaldeko 5etatik 10etara. Orain, kartetan jokatzen dute. Tomás eta nire amona ez zutenean jatekorik goizeko 5etan altxatzen ziren beste ortuetatik patatak hartzeko edo basoan gaztainak hartzeko. Orain, esaten du jateko soberan daukala. Gurasoekiko tratua “señor/señora”koa zen. 8 urte zituenean, Espainiako Gerra Zibila hasi zen eta gose handia izan zuten. Eskolan, zineman… “Cara al Sol” abestu behar zuten eta elizan besoak eta hankak estalita izan behar zituzten. Nire amonak ez dio beldurrik koronabirusari eta lasai dago.

FELIPA 1936eko apirilaren 2an jaio zen, Nocedan, eta hiru hilabete pasata Barcenillas de los Cerezosera joan zen bizitzera. Nire amonaren familiako kideei dagokionez, Bienvenido eta Eulalia ziren beren aita eta ama, bere anai-arrebak ziren: Mario bi hilabetekin hil zen eta orduan bere bigarren anaiari jarri zioten berriro Mario, hirugarrena Benedikta zen, laugarrena Maximiano, bostgarrena Isabel zen , seigarrena Celse zen, zazpigarrena Clara zen eta azkenengoa Manolo deitzen zen. Nire amonaren lagunik onenak: Melia, Matilde, Kasilda, Munda, Nieves eta Paquita ziren. Beraren lagunekin jolasten zuten: sokasaltoan, gomaz , ezkutaketan, etabarretan. Urte batzuk pasata, nire amona hasi zen lan egiten zelaian behiekin. Era berean, nire amonaren hobbyia zen jolas bat non jolasten zenuen pilota batekin eta abesten zenuen. Nire amonaren bizitza aldatzen joan da modu honetan: hasteko, egon zen 14 urtera arte eskolan, eskolan amaitzean joaten ziren bera eta beraren lagunak dantza egitera, jendeak beti esaten zieten berari eta bere arreba bati bikiak ziruditela. Gero, 24 urterekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba eduki zituen: Lali, Jose Mari eta Mari Carmen. Lalik 6 urte egitean joan ziren Basaurira bizitzera, joan baino lehen beraien beheiak saldu zituzten eta solairu bat

36


IKEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)I

erosi zuten, Basaurin 3. semea jaio zen Mari Carmen, Basaurin nire amonak utzi zion lan egiteari zaintzen zituelako seme-alabak eta etxea, beraren semeak bakarrik joaten hasi zirenean hasi zen lan egiten galtzak josten. Urte batzuk pasata beraren semeak ezkondu ziren eta semeak euki zituzten, eta bere senarra hil egin zen. Azkenik, nire amonaren iritzia Covid-19-ko egoerari dagokionez: oso grabea da eta egoera hau nola iritsi den ulertzeko zaila iruditzen zaio. Nire ustez nire amona bihotz onekoa pertsona da, oso jatorra delako nirekin eta asko maite nauelako, nahiz eta asko hitz egin.

37


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.