Skip to main content

GURE ARBASOAK

Page 1

GURE ARBASOAK (amamaren biografia) IKEe ​(Irakurri, kontatu, Elkar eZagutuz) eTwinning proiektua


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

MARÍA SAGRARIO Ion Mikel naiz eta hau nire amaren biografia da. Nire amamak Maria Sagrario Yoldi Orbaiz du izena eta 1936ko urtarrilaren 12an jaio zen, gaur egun 85 urte ditu. Etxaurin jaio zen, Iruñatik hamabost kilometrotara. Haurtzaroa Etxaurin eman zuen eta 32 urterekin Basaurira etorri zen senarrarekin, nire aitite-rekin. Gurasoak: Braulia eta Bienvenido deitzen ziren eta, hain zuzen ere, nire aitari Bienvenido Macario deitu nahi zioten, baina azkenean Iñaki izena jarri zioten. Nire amaren anai-arrebak deitzen ziren: Jaime zaharrena, gerran giltzurruna galdu zuena, Maria Jesus, irakaslea zen, Maria Paquita, istripu baten ondorioz urritasuna zuen eta azkenean nire amama. Amamak oinarrizko hezkuntzan ikasten zuen eta garai hartan ikasteko ohiturarik ez zegoenez, utzi egin eta josten ikasi zuen akademia berezi batean. Eta gero familia osoarentzako arropa egiten hasi zen. Orain nire aitite nola ezagutu zuen kontatuko dizuet. Nire aitite Alemaniara joan zen diru pixka bat lortzeko eta gordetzeko. Denbora pasa ondoren nire aitona Iruñeko enpresa batera joan zen eta Etxauriko pertsona bat ezagutu zuen, berarekin hitz egin zuen eta nire amamari buruz hitzegin zion... Nire aititek amamari gutun bat bidali zion eta Iruñeko tren geltokian topatzeko hitzordua jarri zuen, gero elkarren gustukoa izan ziren eta elkartzen hasi ziren elkar hobeto ezagutzeko. Handik, denbora batera ezkondu ziren eta Basaurira etorri ziren elkarrekin fruta denda bat sortzera. Gero hiru seme-alaba izan zituzten eta horietako bat nire aita da. Eta hau nire amamaren biografia da.

2


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

CRISTOBALINA Nire amamaren izena Cristobalina da, orain 68 urte ditu. Bera Tebasen jaio zen, Malagako probintzian 1952ko apirilaren 19an, 8 anai-arreba ziren baina bat hil egin zen jaio eta hilabete bat eta gero, orduan betidanik izan dira 7, bera erdiko alaba zen, laugarrena izan zelako. Ez zuten jostailurik, bakarrik jolasten zuten korrika egitera, adibidez pillapillara. Familia handi bat zirenez haien amak ezin zuen guztiekin egon aldi berean orduan alaba nagusiak bere neba-arrebak zaintzen zituen. Denak elkarrekin bizitzen ziren, bera, bere gurasoak eta bere neba-arrebak, baina bere aitak askotan atzerrira joaten zen lan egitera, horregatikia ez zuten ikusten. Ez zeukaten zaletasunik oso pobreak zirelako. Eskola utzi zuen 9 urterekin 3 urte egon ondoren, baina ez zitzaien eskolara joatea importa ez zutelako ezta pentzatzen ere horretan. Lan egiten hasi zen 11 urterekin etxeak garbitzen eta umeak zaintzen, 13 urterekin Basaurira etorri zen, bera bizi zen garbitzen zuen etxean baina ez zeukan beldurrik. Irabazten zuen dirua bere amari ematen zion eta noizbait gauzaren bat erosten zuen berarentzat, baina inoiz ez zuen bidaiatu etorri ondoren. Lan handia zeukan orduan ez zen askotan geratzen bere lagunekin, bakarrik igandero geratzen ziren. Nire aitona 17 urtekin ezagutu zuen eta urte batzuk eta gero ezkondu ziren, ezkondu eta gero berak lan egiten jarraitu zuen 3 urte gehiago haurdun geratu zen arte, orduan nire ama eta nire izeba jaio ziren, 12 urte eta gero nire amona berriro hasi zen lan egiten garbitzaile berak enpresa batean lan egin zuen, baina ezin zuen. Urteak pasata gero eta diru gehiago lortu zuen eta ez ziren txikitan bezain pobreak eta orain oso pozik dago, baina Coronavirusarena pixkat txarto darama eromen bat iruditzen zaiolako, baina asko zaintzen da Birusa ez hartzeko.

3


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

MARÍA JOSÉ DELFINA Nire amama Maria Jose Delfina deitzen da. 1953eko abuztuaren 8an jaio zen, Pontevedran jaio zen Cuntis izeneko herri batean. Anaia bat dauka bere izena Manuel da, eta 2 ahizpa ere Marisa eta Mari Carmen. Bere gurasoak Manuel eta Mari Carmen deitzen ziren. Oso gaztetatik bere amona Peparekin joan zen, eta 3 hilabeterekin bataiatu behar izan zen Euskal Herrira etortzeko. Geroztik ez da joan Euskal herritik eta bera euskalduna dela esaten du. Otxarkoagara joan zen bizitzenra .Vera Cruz de Berriz ikastetxean ikasi zuen 8 urtetik 10era. Eta 7 urterekin jaunartzea ere egin zuen eta gurasoek soineko bat alokatu zioten argazkietarako jantzi zezaten eta oso festa ederra egin zioten. Eskola amaitu ondoren, taberna batean hasi zen lanean, eta oso ondo eta oso erosoa zen lana, jabeek oso gustuko zutelako eta oso ondo tratatzen zutelako eta lanera joatea asko gustatzen zitzaion eta taberna horretan zerbitzatu eta sukaldean lan egiten zuelako. 4


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

Aitite 13 urterekin ezagutu zuen plaza batean eta 16 urterekin ezkondu eta elkarrekin bizitzera joan ziren Santutxura eta nire amona haurdun ezkondu zen, beraz 16 urterekin 4 seme alaba izan zituen.Lehena Antonio deitu zuen, baina denek Toño deitzen diote. Pixkanaka seme-alaba gehiago izan zituztendiogu, eta 24rekin, nire izeba Mari Mar, eta azkena nire ama zen, 28 urte zituen nire amamak, eta Gidabaimena lortzen hasi zen baina denbora asko behar izan zuen, baina dagoeneko badu eta ez da damutzen atera izanaz, nahiz eta denbora asko behar izan zuen. Nire amama emakume super borrokalaria da, dena aurrera eramaten duelako eta ez du inoiz ezer uzten. Koronabirusa dela eta, gaizki pasatu du ez zituelako harremanetan jarri bere seme-alabekin edo bilobekin, baina joan zitekeela esaten hasi zirenean, denak bisitatzen hasi ginen, baina orain denbora asko daramagu berarekin. Eta ez dio beldurrik, ondo eta osasuntsu dagoelako, baina beldur da nire aititeak hartuko ote duen zu gutxi zarelako baina bera dela.

5


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

VIRGINIA

Nire amamaren biografia egitea erabaki dut. Nire amamaren izena Virgilia da, baina beti deitzen diote Gilia. 1940 ko urtarrilaren 7an jaio zen, Laguna de Negrillos (León). Nire amamak 4 seme-alaba ditu, horietako bat nire ama da, eta beste hirurak mutilak dira. Badauzka 6 biloba eta 3 biloba

Landako herri batean bizi zen, bere aita, ama, eta bere bi ahizpekin.Gurasoekin bizi zela, landan lan egiten zuen familiari laguntzeko, eta neguko hiru hilabeteetan bakarrik joaten zen eskolara, landan ez zegoelako uztarik, eta gainerako denboran gurasoei eta arrebei laguntzen zien etxean eta landan.

6


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

Urteak joan dira eta amama nire aitonarekin, Primitivorekin, ezkontzen da. Aitite, herrian aurrera egiten ez zuela ikusita, Bilbora etorri zen lan baten bila, eta, lortu zuenean, amona ekarri eta Basaurin bizitza berri bat hasteko aukera izan zuen.

Haurtzaroan lagun asko izan zituen: Rosario, Encarna, Avelina,, baina jolasteko denbora gutxi zegoen. Nina da gehien gogoratzen duena. Hemen, Basaurin, auzokide guztiak lagunak dira, baina harreman estuena Carmenekin du. Beti laguntzen aritu dira eta gaur egun ere ospakizun guztiak bata bestearekin egiten dituzte.

7


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

Jolasteko astia zuenean, amamak honela jolasten zuen: sokarekin, oholekin ezkutaketan eta loreak biltzen zituztenean, lehortzen uzten zituzten eta gero orratz eta hariz lepokoak eta eskumuturrekoak egiten zituzten. Ez du inoiz jostailurik izan. Gurasoen etxean ez zegoen ez irratirik, ez telebistarik, ez autorik; asto bat zeukaten atoi batetik tiraka, landako gauzak eraman eta uzta jaso ahal izateko. Pobreak ez izan arren, lan handia egin behar izaten zuten premia biziko elikagaiak lortzeko. Bere herrian bazen dantzaleku bat, batzuetan igandetan joaten zena, Geminis deitzen zen, herrian zine txiki bat ere bazegoen, eta pelikula berriak egiten zituztenean, besteak beste, Joselito el RuiseĂąor, Marisol, Carmen Sevilla eta Rocio Durcalen filmak jartzen zituzten. Aktore horiek gustatzen zitzaizkion gehien nire amamari. Behin Basaurin ezarrita, nire aititek beti etxetik kanpo lan egiten zuen, amonak etxean lan egiten zuen bera eta bere lau seme-alabak zaintzen. Garai zailak izan zituzten, nazio-mailan ekonomia ez baitzen oso ona; pixkanaka, urteak joan ahala, hobera egin zuen, eta nire aitona-amonen etxeko ekonomiak ere hobera egin zuen. Nire amona Covid-19ko lehen konfinamenduak Castro Urdialesen (Kantabria) harrapatu zuen, eta Aste Santua igarotzea pentsatzen zuten. Konfinamenduari buruzko lehen albisteak iristen hasi zirenean, ez zion kasu handirik egin hori ez zela gertatuko pentsatuz, herrialde bat astez geldiarazi ahal izatea pentsaezina zen berarentzat, asteak igaro ahala, bere seme-alaba eta bilobekin egoterik ez izatea

8


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

izan zen gogorrena, hain zuzen ere, informatuta egoteko modu bakarra. Gaur egun lasaiago bizi du, baina kezkatuta bere seme-alabengatik eta bilobengatik beraiek baitira lanera joaten direnak eta ikasi behar dutenak Nire amonak dioenez, bere bizitza igoera eta jaitsiera txikiak dituen errusiar mendi txiki bat bezalakoa izan da; izan ere, 77 urterekin une on eta txar asko izan ditu, une erregularrean dago, bere eta nire aitonaren gaixotasunagatik, baina badakite ez daudela bakarrik, eta gure bisitak bizitzen ari diren une txar horiek ahaztarazten dizkie minutu batzuez.

RAHMA Nik nire amamaren biografia egitea erabaki dut. Nire amama Rahma deitzen da. 1961e-ko urtarrilaren 10ean jaio zen Tazan, Marokon. Nire amama eta nire aitite lehengusuak dira, lau seme-alaba dituzte, hiru neska eta mutil bat eta hiru neska horietako bat nire ama da. Nire amamak orain dauka 59 eta gutxi geratzen da bere urtebetetzerako. Nire amama mezkita batean zegoen, han ikasi zuelako eta 6 urte ikasi zuen. Ez zen eskola normala, nire amona zegoen herri txiki batean han ez

9


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

zegoen eskolarik eta eskola gehienak handik 5 km-tara zeuden eta nire birraitona lanean zebilen eta ezin zuen nire amama eskolara eraman. Horregatik, amonak ez daki hainbeste matematika, fisika eta... Nire amamak lagunak ditu, bere lagunak dira Fatima eta Miriam, bere lagun minak dira. Nire amamaren jokuak ziren sokarekin jolastea, panpinekin jolastea eta ere ezkutatetan jolastea. Nire amamaren sentimenduak ziren poza, bere bizitza zen ederra, bere etxea, bere familia.... Bere lana zen brodatzea, izarak, arropa, berak bordatzen zuen olihalezko? oiihalezko? arropa. Nire amamaren hobbiak ziren sukaldatzea, etxea garbitzea, supermerkatura joatea janaria erostera eta askoz gehiago. Beno, nire amamaren bizitza aldatu egin da denborarekin. Taza-n bizi izan zen, baina aitonaren lana zela -eta, aldatu egin ziren etxez eta orain Had Suoalem-en bizi da. Eta orain, Covid-19ri buruzkoa- nire amamari ez zitzaion ezer gustatu, Had Suoalem-en zeuden kasu asko eta geratu behar ziren etxean. Eta orain etorkizunari buruzkoa, etorkizunean amamak bere herrian bizi nahi du bere amarekin. Etorkizunean nire amamak Saudi Arabiara bidaiatu nahi du Meka bisitatzera, gure erlijioa, Mekan sartzen bazara paraisura joango zarelako.

10


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

​ REMEDIOS

Nire amama, Remedios Garcia Garcia,El Burgo-n jaio zen,1938an jaio zen, bere etxean jaio zen. Bere etxean 8 pertsona bizi ziren: Dolores, Paca, Concha, Juan Jose, Manolo eta Pedro. Etxean ere bazeuden ​txerriak eta ahuntzak. Ahuntzak esnerako jezten ziren. Ez zuten jolas askorik baina izan zituztenak: soka, pitxerra eta etxetxoak. Herritik 3 kilometrotara olibak biltzen zituzten. Panpinak trapuekin egiten zituzten. Goizetan eskolara joaten ziren eta arratsaldez josten ikasten zuten. Ohe bakarrean hiruk lo ere egiten zuten , leku gutxi zegoelako. Egunean lau aldiz jaten zuten eta Gabonak zirenean erroskila bat besterik ez zuten opari gisa. Koronabirusaren garaian, ez zuen oso ondo pasatu giltzapean egon behar izan zuelako eta maskara jantzi behar zuelako.

11


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

MAITE Nire amama Maite, Basaurin jaio zen 1948an, maiatzaren 7an etxean. Amamaren aita eta ama ziren, Antonio Ojenola eta Maria Teresa eta arrebak Luis ojenola eta Juan Antonio ojenola. Amamaren lehenengo ezkontza izan zen 1967an Bernardo Miguel eta urte horretan nire aita BeĂąat jaio zen. Gero urte baten ondoren nire amamaren senarra hil zen errepidean . Nire amama egon zen 3 urte alargun,1970an berriz ezkondu zen Paulino YaĂąez eta 1971an nire osaba Borja jaio zen. 1976an nire amamaren senarra hil zen. Amama zen etxeko andrea, eta senarrak joaten ziren lan egitera, bi senarrek lan egiten zuten. Amama batzuetan joaten da buelta bat ematera bere lagunekin eta beste batzuetan etxean geratzen da, Covid-ekin asko aldatu dira gauzak, lehen joaten zen hortik jatera, eta orain ez da joaten. Triste dago orain ez delako gurekin asko egoten Covid-dela eta eta triste jartzen da, Gabonak ere bakarrik pasatu ditu. Bere bizitza asko aldatu da, adibidez bera txikia zenetik, eskoletan, neskak eta mutilak bereizita zeuden, eta gelako neskak eta mutilak bananduta zeuden. Txarto portatzen ziren zigorrak oso gogorrak ziren eta batzuetan lotsagarriak, joan behar ziren asto belarriekin klasetatik eta burlak jasotzen eta. Orain hori ezin da egin, eta jo ere ez, lehen bai, eta hobeak dira gaurko arauak. Amamak dio, egoera sozio-ekonomikoa ere oso aldatuta dagoela, baina oraingoa berriz hobeto dagoela.

12


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

JULIA

Nire amamak Julia Martín Zarzeño du izena. 1950eko uztailaren 30ean jaio zen Ciudad Realen (Los Cortijos). Bere aita Felix Martín deitzen zen eta bere ama, Manuela Zarzeño. Hasieran, bere aitak tuboak egiten zituen fabrika batean, baina geroago tejak (teilak) egiten hasi zen beste leku batean. Bere ama bakarrik bere herrixkan bizi zenean lan egiten zuen eta ezkontzean, etxean igarotzen zuen egun osoa. Bost neba-arreba ditu, bi neba-arreba nagusi: Vitorio , berak baino zortzi urte gutxiago dituena eta Francisca, berak baino hiru urte gehiago dituena. Hiru neba-arreba txiki ditu ere: Santiaga, berak baino bi urte gutxiago dituena; Felisa, berak baino bost urte gutxiago dituena eta Juan, berak baino zortzi urte gutxiago dituena. Hasieran , Ciudad Realen bizi zen baina gero, hamahiru urterekin, Amurriora joan zen bere familia osoa. Txikia zenean bere lagunekin harrapaketetan, izkutaketan (ezkutaketan)… jolasten zuen, hau da, ohiko jokuetan. Hamalau urterekin, lanean hasi zen etxe batean. Etxe horretan goizean lan egiten hasten zen eta gero, gauean ateratzen zen. Hemeretzi urte zituela, Bilbora joan zen bere familia eta beste etxe batean lan egiten hasi zen. Hurrengo urtean, nire aititea ezagutu zuen, Rafael Santiago Davalillo baina ez ziren nobioak izan hiru urte pasatu arte. Nobioak izaten bost urte egon eta gero, ezkondu egin ziren. Nire amamak hogeita bost urte zituenean bere lehenengo semea izan zuen: Rafael Enrique Davalillo, nire aita. Nire aita jaio zenean, nire amama eta nire aititea etxetik aldatu nahi zuten, baina oraindik ez zietenez etxea eman Amurriora itzuli ziren hirurak eta han egon ziren hilabete batzuk. Bi urte geroago alaba bat izan zuen: Susana Davalillo, nire izeba. Nire amamak uste du oso aurreratuta gaudela eta horregaitik oso estresatuta gabiltzala. Berak esan du, lehen nahiz eta hain aurreratuta ez egon, lasaiago bizi egiten zela. Teknologiak modu onera eta baita modu txarrera ere aldatu gaituela uste du. Nire amama oso arduratuta dago, etorkizuna oso beltz ikusten duelako. “Zure aitak berrogeita bost urte ditu eta, ez dauka lanik, ez dut ulertzen” dio berak. Kuarentena osoa oso beldurtuta pasatu du eta oraindik ere beldur da. Uste du koronabirusa laboratorioetatik datorrela eta negozio bat dela. “Gure soldatarekin geratzen dira politikari batzuk” esan du baita ere. 13


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

Gaur egun, berrogeita bost urte darama Etxebarrin bizitzen nire aititerekin eta hirurogeita hamar urte ditu. Lau biloba ditu, bi Malagan bizi dira eta nire lehengusinak dira: Olaia (bederatzi urte ditu) eta Aintzane (hamabost urte ditu), beste biak, nire ahizpa eta neu gara ( Basaurikoak). Nire ahizpa Larraitz deitzen da eta zazpi urte ditu ni, Uxue Davalillo naiz eta hamahiru urte ditut .

Nire amama eta nire aita (1975)

Nire amama, nire aita eta nire izeba kanpaleku batean

14


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

Nire biramona eta nire biraitona nire aitaren komunioan

GENOVEVA Nire amama Genoveva ViĂąas (Geno) deitzen da. Muga De Alban (Zamora) jaio egin zen ekainaren 4an 1938ean. 5 anaia zituen .Txikia zenean ez zeukan diru askorik baina ondo jaten zuen landetatik produktuak lortzen zituztelako. Nire amamaren herrian denak ziren lagunak eta oso ondo konpontzen ziren haien artean. Gauza askotara jolasten zuen baina normalen saltokan eta kartetan Nire amama txikitatik neska langilea zen , txikia zenean landetan egiten zuen lan eta etxean ere, baina beti pozik zegoen ondo pasatzen zuelako.Txikia zenean bere hobbia jostea zen. Lan egiten bizitzaren forma aldatzea lortu egin zuten. 17 urtekin Basaurira etorri zen trenez bere anaiarekin. Heldu zenean etxe batean lan egin zuen, baina egun batean etxeko andreak bata bat egitea eskatu zion nire amamari, nire amamak egin zuen eta bizilaguna ikusi zuen eta harritua geratu zen oso ondo egin zuelako, orduan jende askok eskatzen zion nire amamari jostea diruaren truke. 23 urtekin nire aitite ezagutu zuen (Alejandro Calonge) geroago 26 urtekin ezkondu egin ziren . Nire amamak beti 6 ume eduki nahi izan zuen ondo edukatzeko

15


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

eta oso azkarrak izateko. 27 urtekin ume bat eduki zuen baina zorritzarrez lapurtu egin zioten, baina nire amama esperantza dauka aurkitzea umea eta batzuetan kaletik joaten denean galdetzen dio gizon batzuei noiz jaio egin ziren etab. Hurrengo urtean beste ume bat eduki zuen, nire osaba Ja , 29 urte zituenean nire izeko Eli jaio zen , 33 urte zituenean nire aita jaio zen (Tirso). 4 urte ondoren nire izeko Ane jaio zen eta bukatzeko 3 urte geroago nire izeko Yoli jaio egin zen . Nire ustez nire amama emakume langile eta oso azkarra da eta faltatzen da beraren moduko jendea, pertsona oso ona delako.

MARI Ă NGELES Nire amama Mari Angeles deitzen da eta 1944ko martxoaren 25an jaio zen Basaurin. Baserri batean bizi zen bere aiton-amonekin eta bere anaiekin. Nire amamaren zaletasunak: kartetara jolastea eta paseatzera joatea gustatzen zaio baina birusarekin ez da kalera asko ateratzen. Nire amama txikitan sokara eta tortolosetan jolasten zuen bere lagunekin. Gaztea zenean bere lagunekin parrandan zihoan. 2 lagun mina zituen eta beti zeuden elkarrekin. Nire amama 2 anaia zituen, bat hil zen eta bestea Bilbon bizi da. 2 seme-alaba ditu, nire ama eta nire osaba eta ere bai senarra eta 3 bilobak ditu. Nire amamak lehen hezkuntzako 6. mailara arte ikasi zuen zeren eta 6 urteetatik aurrera hazten ziren klaseak. 12 urterekin bordatzen eta josten ikasi zuen. 18 urte zituela hasi zen etxean josten eta 22 urterekin liburutegi bat sortu zuen. 25 urterekin liburutegian lan egiteari utzi zion zeren eta aiton-amona zaindu behar zituen. Covid dala eta nire amama eta nire aitite ez dira kalera ateratzen zeren eta nire aitite oso txarto dago, baina eguraldi ona egiten duenean batzuetan ateratzen dira.

16


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

AURORA Nire amama Aurora Alvarez deitzen da eta 1942 ren abenduaren 28 an jaio zen Surian (Bartzelonako herritxo bat). Urte batekin, Euskadira etorri zen bere amamaK ez ziolako bere aitari bere dirua kontrolatzen uzten, berak izan nahi zuen dirua gobernatzen zuena; eta Bartzelonako klima Aurorari ez zion ondo egiten, asko gaixotzen zen; horregatik, hona etorri ziren. Neba txiki bat du, Javi; lau urte eta erdi nagusiagoa da Aurora. Txikia zenean jolasak oso desberdinak ziren. Kalean jolasten zuten eta objektuak berrerabiltzen zituzten jostailuak egiteko. Adibidez: Kanikak txapekin. Diru gutxiago zegoen, horregatik ez zuten jostailu askorik erosten eta beraiek egiten zituzten. Txikiak zirenean, beldur asko zegoen Espainian, guda amaitu zelako hiru urte lehenago. Gezurrak esaten ikasi zuten diktaduragatik. Adibidez, nire amamaren aita ezkerrekoa zen, baina nire amama ez zuen esaten kartzelara ez eramateko edo ez hiltzeko ere. Beste gauza bat zen eskolan abesti militarrak ikasten zituztela; “Cara Al Sol”, adibidez. Eta ikasi behar zuten noiz hil ziren edo noiz jaio ziren diktaduraren aldekoak.

17


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

Nire Aitite (Isidro Santamaria) Etxebarrin ezagutu zuen, festa batean. Isidrok eta lagun batek Aurora eta lagun bat gonbidatu zituzten dantzatzeko, Aurorari Isidrorekin tokatu zitzaion; orduan ondo eraman ziren eta geratu ziren hondartzara joateko eta horrela ezagutu zuten. Biok ez ziren ia inoiz joaten Etxebarrira, baina justu egun horretan elkartu ziren. Baina nire aitite marinara joan zen. Eta egun guztietan gutunak bidaltzen zizkioten. Aurora 24 urterekin ezkondu zen (Isidro bueltatu zenean) eta 25ekin nire ama euki zuen, eta urte bat geroago nire osaba jaio zen. Txikia zenean, eskola utzi zuen 13 urterekin modista izateko. Eta nagusiagoa izan zenean, Firestonen lan egin zuen. Lan oso gogorra zen, oso monotonoa. Baina Aurora ezkontzean, lana utzi zuen eta etxeko lanetan aritu izan da beti. Oraintxe bertan 78 urte ditu, eta Basaurin bizi da nire aitonarekin. Ez du Koronabirusa pasa, ezta inguruko inork. Guztiok bezala txarto pasatu du konfinamendua baino orain bizitza normala (kontuz izaten) egiten du. Haurtzaroan lagun asko izan zituen: Rosario, Encarna, Avelina,, baina jolasteko denbora gutxi zegoen. Nina da gehien gogoratzen duena. Hemen, Basaurin, auzokide guztiak lagunak dira, baina harreman estuena Carmenekin du. Beti laguntzen aritu dira eta gaur egun ere ospakizun guztiak bata bestearekin egiten dituzte. Jolasteko astia zuenean, amamak honela jolasten zuen: sokarekin, oholekin ezkutaketan eta loreak biltzen zituztenean, lehortzen uzten zituzten eta gero orratz eta hariz lepokoak eta eskumuturrekoak egiten zituzten. Ez du inoiz jostailurik izan. Gurasoen etxean ez zegoen ez irratirik, ez telebistarik, ez autorik; asto bat zeukaten atoi batetik tiraka, landako gauzak eraman eta uzta jaso ahal izateko.

18


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

Pobreak ez izan arren, lan handia egin behar izaten zuten premia biziko elikagaiak lortzeko. Bere herrian bazen dantzaleku bat, batzuetan igandetan joaten zena, Geminis deitzen zen, herrian zine txiki bat ere bazegoen, eta pelikula berriak egiten zituztenean, besteak beste, Joselito el RuiseĂąor, Marisol, Carmen Sevilla eta Rocio Durcalen filmak jartzen zituzten. Aktore horiek gustatzen zitzaizkion gehien nire amamari.

Behin Basaurin ezarrita, nire aititek beti etxetik kanpo lan egiten zuen, amonak etxean lan egiten zuen bera eta bere lau seme-alabak zaintzen. Garai zailak izan zituzten, nazio-mailan ekonomia ez baitzen oso ona; pixkanaka, urteak joan ahala, hobera egin zuen, eta nire aitona-amonen etxeko ekonomiak ere hobera egin zuen. Nire amona Covid-19ko lehen konfinamenduak Castro Urdialesen (Kantabria) harrapatu zuen, eta Aste Santua igarotzea pentsatzen zuten. Konfinamenduari buruzko lehen albisteak iristen hasi zirenean, ez zion kasu handirik egin hori ez zela gertatuko pentsatuz, herrialde bat astez geldiarazi ahal izatea pentsaezina zen berarentzat, asteak igaro ahala, bere seme-alaba eta bilobekin egoterik ez izatea izan zen gogorrena, hain zuzen ere, informatuta egoteko modu bakarra. Gaur egun lasaiago bizi du, baina kezkatuta bere seme-alabengatik eta bilobengatik beraiek baitira lanera joaten direnak eta ikasi behar dutenak Nire amonak dioenez, bere bizitza igoera eta jaitsiera txikiak dituen errusiar mendi txiki bat bezalakoa izan da; izan ere, 77 urterekin une on eta txar asko izan ditu, une erregularrean dago, bere eta nire aitonaren gaixotasunagatik, baina badakite ez daudela bakarrik, eta gure bisitak bizitzen ari diren une txar horiek ahaztarazten dizkie minutu batzuez.

19


​

KEe (Irakurri, Kontatu, Elkar eZagutuz)​I

20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
GURE ARBASOAK by karmelelo - Issuu