Irakurtzeko zatia

Page 119

T

A

F

A

L

L

A

R

E

N

H

I

S

T

O

R

I

A

zuten, handik denbora guttira erregeak agintzen baitzion Migel Reta, merinaldeko hartzaileari, zergak ordaindu gabe Tafallara heldurikoak atzeman zitzala zor zutena ordaindu arte: “si hubieran pasado más fustas que las antedichas, vaya al lugar de Tafalla y arreste a todas las que encontrase y les haga pagar los derechos a que están obligadas por el paso”.

400.

1420•Urria•20 Semeniko Urozkoak Jauregian eginiko hainbat obra ordaintzen ditu: Eneko Aizkoetakoari cambra fría edo hoztegiaren hormak mazoitzeagatik; Johan de Menkosi, sukalde handiaren estaldurarako ekarri zituen 27 gurdikada harlauzagatik; Semen Miliari sukalde berorretarako ekarri zituen bertze 75 gurdikada harlauzagatik; Anton eta Perikori obreterako etengabe ekarri zituzten gurdikadengatik eta egin zituzten joan-etorriengatik. Pero Santxiz Nabaskozekoa, Otxoa Lantzekoa eta Johan Santxobueno, Erriberriko arotzak, Galata eta hoztegi-gelako hormak eta zorua moldatzeagatik kobratuz agertzen dira. Martin eta Semeno Periz Urantziakoek 48 libera kobratzen dituzte hoztegi-gela berorretako leihorako egin zuten burdinezko saretagatik.

Jauregiaren eraikuntza-lanak agirien bidez segi daitezke. Dena enkarguak eta ordainketak dira: Eneko Aizkoetakoari, Otxoa Lantzekoari, Johan Santxobuenokoari...

Lanzelot Nafarroakoaren gorpua daramate lur ematera. Karlos erregearen seme borta zen, Maria Espartzakoarekin izandako amodiotik sorturikoa. Katedralean, erregeen kriptan, ehortzi zuten. Urte honetan bertan agertzen zaigu San Sebastianen Kofradia delako baten lehen aztarna.

401.

1420•Azaroa•2 Tafallako San Kristobal elizako kaperau Johan Aiakoari sei libera ordaintzen zaizkio, idazten eta irakurtzen (le mostrar escriuir et leer) irakasteko betekizuna zuen Pero Sanz eskolauaren gastuengatik. Agi denez, hiribilduan eskolari buruz agertzen den lehen aipamena da. Egun horretan bertan koroak etxe bat erosi zion Enekot Gurpidekoari.

403.

Erriberritik, Nafarroako kantzelariak eskatzen die apaizei bizi daitezela duinki, mulastinekin publikoki bizi gabe, “que no sean públicos concubinarios”, eta meza eman behar dutelarik jantzi daitezela gizalegez, izan ere haietako batzuek galtzarik gabe eta zangoak agerian zituztela aritzen baitziren mezatan.

402.

1421•Urtarrila•9 Hileta-segizio jendetsuak zeharkatzen du hiribildua errege-bidean barrena, Erresumako hiriburu aldera. Aurreko egunean Erriberrin hil den Iruñeko gotzaina, X V .

M E N D E A

1421•Otsaila•12

1 1 9


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.