Txano eta Oscar 12 - Begiak zeruan

Page 1

Copyright © 2023 Julio Santos García & Patricia Pérez Redondo

© Testua: Julio Santos García, 2023

© Ilustrazioak: Patricia Pérez Redondo, 2023

Itzulpena: Antton Olano

Testu-zuzenketa: Miel A. Elustondo

Maketazioa eta diseinua: Julio Santos & Patricia Pérez

Obra hau SafeCreative plataforman erregistratuta dago. Eskubide guztiak gordeta dauzka. Debekatuta dago argitalpen hau erreproduzitzea, zabaltzea, publikoki komunikatzea eta eraldatzea, edozein eratan, jabetza intelektualaren titularrek aldez aurretik baimenik eman ez badute. Aipatu eskubideak urratzea jabetza intelektualaren aurkako delitutzat har daiteke.

Bilduma: Txano eta Oscar anaien abenturak

Izenburua: Begiak zeruan

Zenbakia: 12

Lehen argitalpena: 2023eko maiatza

Xarpa Books

ISBN: 978-84-18875-60-1

Lege gordailua: LG D 00309-2023

julioypatri@txanoyoscar.com

www.txanoyoscar.com

Begiak zeruan

Ilustrazioak

Patricia Pérez Testua Julio Santos

Oscar

Txano

Kaixo! Txano dut

izena, eta ondoan daukadan hau Oscar da, nire anaia bikia. Gure lehenengo abenturan, meteorito berde bitxi batek telepata bihurtu gintuen.

Sonia Raul

Hauek Raul, Sonia eta Esmeralda

dira, Oscar eta bion gure super-lagunak. Bostok oso gustukoak ditugu gertakari misteriotsuekin zerikusia duten gauza guztiak, eta kuartel nagusi bat daukagu etxeko lorategian, zuhaitz baten adaburuan egindako etxola batean, hain zuzen.

Esmeralda

Familiako

gazteena gure arreba

Sara-Li da. Berak aurkitu zuen Maxi, kalean, kartoizko kutxa batean, eta berak konbentzitu

zuen ama, kostata, txakurtxoa etxera eramateko.

Gure

beste lagun

txiki honek

Flash du izena, eta oso katagorri berezia da.

Sara-Li

Flash

Maxi

Bixardun kaskagorri hori gure aita da. Alejandro du izena, baina mundu guztiak

Alex deitzen dio. Antigoaleko gauzen denda

bat dauka hirian.

Gure amak Barbara du izena, eta itzultzailea da. Emakume lasaia da, baina haserretzen denean, kontuz berarekin!

Barbara
Alex

Gure planetaren sakonean, beren berezko argia beste laguntzarik gabe, beste mundu batetik etorritako izaki batzuk bidean aurrera zihoazen, harria irentsi eta irentsi.

Beren helburura iristeko, arroken arteko energiakorronteak eta neskato batek eramandako bitxi txiki baten magia zituzten gidari.

Bitartean, espazioan, kometa ezezagun bat ziztu bizian eta modu arriskutsuan hurbiltzen ari zen Lurrera.

Zeruaren eta lurraren artean, Twin Cityn, baziren haur batzuk horretaz oraindik ezer ez zekitenak, baina gizateria hondamenditik salbatzeko orduan giltzarri izango zirenak.

Amesgaiztoa

Gaueko uneren batean, esnatu egin nintzen. Tira, esnatu bai, baina ez neurez; nire buruan bat-batean forma hartu zuen velociraptor hegodun moduko batek ninduen esnatu.

Artean erdi lo egon arren, banekien hura ez zela benetan gertatzen ari, baina gela ilun batean eta gauaren erdian oso lausoa izaten da errealitatea eta ametsa bereizten dituen muga hori.

Beldurrez izaren azpian neure burua babestu, eta belarriak zorroztu nituen. Isiltasuna erabatekoa zen. Ahal izan nuen adore guztia bildu, kanpoko mundutik bereizten ninduen oihala apur bat baztertu, eta begiak ireki nituen ilunpean.

Pertsianaren zirrikituetatik sartzen zen argitasun meheak bakarrik argiztatzen zuen gela, ezagunak zitzaizkidan forma batzuk nabarmenduz.

9

Segundo batzuetan, adi-adi geratu nintzen, zer entzungo. Badakizu nola zorrozten diren zentzumenak halakoetan. Une horretan zizare bat lurrean arrastaka ibili izan balitz, entzungo nukeen, nik uste.

Deus ez, ordea. Soinurik ez.

Mugimendurik ez.

Ohean buelta erdi ematera nindoala, berriro lokartzen saiatzeko, Oscarren ahotsa sumatu nuen.

—Ez! Ez! Utzi bakean! —marmartu zuen, aldameneko ohetik.

Harengana itzuli nintzen.

—Zer gertatzen da? Esna zaude? —galdetu nuen ahapeka.

Anaiak ez zidan erantzun, baina ohean mugitu zen berriro, aztoratuta bezala.

—Oscar? Ondo zaude? Nork utzi behar zaitu bakean?

—Kendu nire gainetik! Kendu! Ez nauzu harrapatuko! —garrasi egin zuen ikaraz.

Argi zegoen ez zela nirekin ari. Amesgaiztoren bat zuen, eta nik ez nekien zer egin.

Esnatzen banuen, une txar bat pasatzetik libratuko nuen agian, baina zer gertatuko zen somnanbulua edo horrelako zerbait bazen? Entzuna nuen ez zela

10

ona somnanbuluak esnatzea, eta hobe zela haiek berez esnatu arte edo berriz lokartu arte itxarotea.

Ez nekien zer edo nor zebilkion atzetik, baina bera gero eta aztoratuagoa zegoen, eta alde batera eta bestera mugitzen zen ohean, urduri. Ezinezkoa zirudien, baina lo zegoen.

Nik ametsetan ikusitako piztiarekin zerikusirik ote zuen? Kasualitate handia izango zen.

Halako batean, hara non ikusten dudan berriro piztiaren irudia neure buruan, baina oraingoan nire gainera oldartzen. Une bat besterik ez zen izan, baina beldur sakon bat sentitzen hasi nintzen. Neurea ez nuen beldur bat. Anaiaren beldurra ari nintzen bizitzen, haren asaldura handitu ahala nire baitan handituz joan zen beldur bat.

Ordura arte, gure arteko telepatiak esna geundela bakarrik funtzionatu zuen, baina, oraingoan, Oscar lotan zegoela ari zen funtzionatzen. Eta ez nintzen soilik hitzak entzuten edo irudiak ikusten ari, anaia sentitzen ari zen berbera sentitzen baizik.

Anaia hain gaizki pasatzen ikusteak iluntasunari diodan beldurra gainditzen lagundu zidan, eta ohearen ertzean eseri nintzen, zer egin pentsatzen.

Bat-batean, Oscar ohean agondu zen, besoak bular aurrean gurutzatuta, zerbaitetik babesteko bezala.

Orduan, oihu egin zuen.

11

Eta oihua eztarri-zulotik kanporako bidea egiten ari zela, argi bizi-biziko flashazo batek hankaz gora bota ninduen ohe gainera, tarte batez itsututa utzita.

12

Neure onera etorri eta ikusmena berreskuratu nuelarik, Oscar ohean eserita zegoen, izu-aurpegiz niregana begira.

—Zer gertatu da? Zer egiten duzu hor lurrean? —galdetu zidan.

—Nik zer egiten dudan? Hemen galdera da zuri zer gertatu zaizun. Amesgaizto bat izaten ari zinen, eta zoro baten moduan mugitzen zinen, batera eta bestera, zerbaitetik ihesi bezala.

—Bai. Dinosauro arraro bat ibili zait atzetik.

—Belociraptor moduko bat, hegoduna? —galdetu nion, erantzuna jakintzat eman arren.

—Bai! Nola dakizu zuk hori?

—Neure buruan ikusi dudalako. Ametsetan transmititu didazu, eta esnatu egin nau.

—Uf! Korrika egiten saiatzen nintzen, baina hankak astun nituen. Oso motel nindoan, eta, azkenean, harrapatu egin nau. Ni irensteko zorian zegoela, esnatu egin naiz, eta orduan ikusi zaitut hor, lurrean etzanda.

—Bada, esnatu baino lehentxeago, sekulako flashazoa bota duzu!

—Flashazoa? Zer esan nahi duzu?

—Ohean eserita nengoela, zu esnatu edo ez pentsatzen, bat-batean, oihu egin duzu, eta flashazo

13

itsugarri batek atzeraka bota nau. Zugandik sortua behar zuen argiak.

Oscarrek harrituta begiratu zidan. Ondoren, eskuei begiratu eta ikasi genuen bezala argitu zituen. Errainuak gela osoa argiztatu zuen. Segidan, Oscar bere gorputza tenkatzen sentitu nuen, argiaren intentsitatea handitzen, baina topera piztuta ere, argitasun hura ez zen lurrera hankaz gora bota eta itsututa utzi ninduen beste flashazo haren erdia ere distiran. Azkenean, amore eman zuen.

Hau bada irakurtzen duzun gure lehen abentura, honek harritu egingo zaitu pixka bat, baina Oscarrek eta biok, telepatia izateaz gain, eskuak argitzeko, eskuekin argi egiteko ahalmena ere bagenuen.

—Nik ez dakit flashazoak botatzen —esan zuen nire anaiak, gelako ilunpean esku itzaliei begira.

—Bada, hemen gu bakarrik gaude, eta ni ez naiz izan, hori ziur —esan nion.

Oscarrek sorbaldak altxatu zituen.

—Begira, kontu honi buelta gehiago emanagatik, gaur jada ez dugu ezer garbi aterako —esan nuen, berriz ere izarapean sartuta—, eta ez ahaztu bihar

Kosmosaren Museorako bisita dugula!

—Ostras! Egia! Beste inor baino lehenago sartu behar dut Marteko roverraren simulagailura aurrena

14

iristeko —esan zuen anaiak, eta ohera sartu zen hura ere.

Ametsean sentitutako beldurra zela, batetik, eta museoko bisitaren nerbioak, bestetik, ez ginen berehala lokartu. Aspaldi geunden eskolarekin txango hori egiteko egunaren zain, eta ziur nengoen oso egun berezia izango zela. Baina une hartan biotako inork ez zekiena, imajinatu ere egiten ez zuena zen Kosmosaren Museorako bisita beste abentura zirraragarri baten hasiera izango zela guretzat.

15

Kosmosaren Museoa

Hurrengo egunean, nahikoa buila eta zalaparta izan genuen museora eraman gintuen autobusean.

Denok geunden urduri eta jakin-minez, baina nire anaiarena markatik kanpokoa zen. Badakizu

nolakoa den bera: erdibiderik ez duen horietakoa; eta urduri dagoenean, oso-oso urduri egoten da.

Sarrerako kontrola pasatu bezain laster, ziztuan abiatu zen korridorean aurrera, Perseverance roverraren simulagailua zegoen gelara beste inor baino

lehenago iristeko. Baita lortu ere! Besteok iritsi ginenerako, han zen bera, eskuak aginteetan, robota

Marteko gainazalaren birkreazio batean gidatzen.

Txundigarria!

Baina sistemak nola funtzionatzen zuen jabetu arte bakarrik iraun zion ilusioak. Izan ere, museoko

diseinatzaileak roverra Marten nola mugitzen zen

erakusten saiatu ziren, eta horrek esan nahi zuen

ibilgailua astiro-astiro mugitzen zela, eta, gainera,

16

atzerapen txiki bat zegoela mugitzeko agindua ematen zenetik roverrak agindua exekutatu arte.

Errealitatean, atzerapena bederatzi minutu artekoa izan zitekeen, eta museoan segundo gutxi batzuetara murriztu zuten, baina pazientzia ez dago nire anaiaren bertuteen artean, eta segundo gutxi horiek nahikoa izan ziren egonarri eskas hori erabat agortzeko.

—Kaka zaharra! Hau oso mantso dabil, eta gainera, mugitzen dudan bakoitzean zain egon behar dut noraino iristen den ikusteko —esan zuen Oscarrek, aginteak askatuta.

Berehala, neska batek hartu zuen nire anaiaren lekua, eta gu atzealdera erretiratu ginen.

—Bada, gailua horrela mugitzen da benetan —esan zuen Soniak—. Egia esan, errealitatean, hemen baino askoz gehiago itxaron behar dute mugimendua zuzena izan ote den ikusteko —gehitu zuen.

—Badakit, baina ez nuen espero simulazioa hain ona izango zenik —erantzun zuen anaiak—. Abiadura horretan, pare bat metro mugitzea lortzen duzunerako, amaitu da bisita.

—Nik espaziontzietan sartu nahi dut —esan zuen

Raulek, museoaren planoa kontsultatuz.

Guztioi ideia ona iruditu zitzaigun, eta haren atzetik abiatu ginen. Une onak gehiago gozatzen dira lagunekin partekatuz gero.

17

Espaziontziak zeuden aretoa oso zabala zen, eta suziri ospetsuenen eskalako maketa pila bat zegoen, ontzietan sartzeko txandaren zain egon bitartean ikusteko moduan jarriak. Hantxe zeuden, adibidez, Saturno V.a espaziontzia (ilargira iritsi zen lehena), Space Shuttle transbordadore espaziala, eta ezagutzen ez nituen beste hainbat.

Gelaren erdian, Soiuz kapsula baten tamaina naturaleko erreplika bat zegoen, eta ISS (International Space Station) edo Nazioarteko Espazio Estazioaren zati baten beste bat, Columbus, Kibo eta Destiny moduluek eta haiek lotzen zituen modulu zentralak

(Node 2) osatua.

Soiuz kapsulak hiru bidaiarirentzako lekua zuen, eta niri Esmeralda eta Soniarekin egokitu zitzaidan. Eseri bezain laster, aurrean genituen botoi eta palankatxo guztiak ukitzen hasi ginen.

—Hemen, Soiuz ontziko Txano, kontrol-zentrora deitzen! Entzuten didazu? —flipatzen hasi nintzen, misio espazial bat simulatuz.

—Kontrol-zentroa, ISSra hurbiltzen! —esan zuen Esmeraldak, jokoari jarraituz—. Akoplatzeko instrukzioen zain!

—Soiuz, aktibatu hurbilketa-bektorea! Hiru minutu akoplamendurako! —esan zuen Soniak, irratiahotsa imitatuz.

18

Jolasten jarraitu genuen pixka batean, baina azkenean, postura deseroso hartan, nekatzen hasi ginen.

—Hau oso estua da —esan zuen Esmeraldak, nahiz eta berak, erdiko esertokian egonda, besteok baino leku gehixeago izan.

—Bai, nik banekien, nonbait irakurria nuelako —esan zuen Soniak—, eta kontuan hartu astronautek, jantzi handi horiekin, guk baino toki gehiago okupatzen dutela.

19

—Uf! Klaustrofobia sentitzen hasia naiz —esan nuen, eta mugitzen hasi ginen, hirurak batera, ontzitik kanpora ateratzeko.

Ana eta Raul, gu baino lehenago sartu baitziren, kanpoan zeuden gure zain, Nazioarteko Espazio Estazioa ikustera elkarrekin joateko.

Estazioa kapsula baino askoz zabalagoa zen, baina itomena sentitu nuen hala ere, dena kablez, hodiz, euskarriz eta belkroz beteta zegoelako. Belkroak zertarako? Bada, espazioan grabitaterik ez dagoenez, gauzak lotuta edukitzeko, batetik bestera hegan ibil ez daitezen. Ez zuen erraza izan behar horrelako leku batean hainbat hilabetetan bizitzea.

—A zer pasada Soiuz hori! —esan zuen anaiak ISStik ateratzean—. Imajinatzen duzue zer izan behar duen hor eserita egotea, atzerako kontaketa entzuten?

—Nire ipurdi azpian ehunka tona erregai piztear daudela jakinda, ez dut uste oso lasai egongo nintzenik —esan zuen Soniak.

—Denok horrela pentsatuko bagenu, inork ez luke astronauta izan nahiko —esan zuen Raulek, irribarretsu.

—Gainera, ontziok segurtasun-neurri asko dituzte —gehitu zuen Esmeraldak—. Suzirien leherketak eta halako istripuak oso gutxitan gertatzen dira, are gutxiago tripulazioa daramaten espazio-hegaldietan.

20

Proba asko egiten dira suziri bat segurutzat jotzen den arte. Nire amari izugarri gustatzen zaio espazio-lasterketa esaten dioten horrekin zerikusia duen guztia, eta bitxikeria asko kontatzen dizkit suziriei buruz. Ba al zenekiten, adibidez, Saturno V.a, Ilargira ez ezik, Ilargitik Marteraino ere joateko diseinatuta zegoela? Edo Saturno V.aren motorrek gaur egungo motor gehienak baino indartsuagoak izaten jarraitzen dutela?

—Bai zera! —erantzun zuen nire anaiak—. Berrogeita hamar urteren ondoren ez dela hobeagorik fabrikatu? Ez da posible.

—Amak esan zidan Saturno V.aren motorrak ez zituela NASAk eraiki, Rocketdyne izeneko enpresa batek baizik. Dirudienez planoak NASArenak dira, baina pieza batzuk, ez dakigu zergatik, ez omen dira planokoak bezalakoak eta orain oso zaila izango omen litzateke haien berdinak fabrikatu nahi izatea. Orain, SLS sistema ari dira garatzen, ilargira joateko beste suziri mota bat —esan zuen.

Esmeraldari adi geundela, ia konturatu gabe iritsi ginen ondoko gelara.

Sarreran, kartel bat: Defentsa Planetarioa.

Defentsa Planetarioa?

Zer arraio zen hori?

Gure planeta arriskuan ote zegoen?

21

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.