Txano eta Oscar 11 - Besarkada bat SUSIri

Page 1

Copyright © 2022 Julio Santos García & Patricia Pérez Redondo

© Testua: Julio Santos García, 2022

© Ilustrazioak: Patricia Pérez Redondo, 2022

Itzulpena: Antton Olano

Testu-zuzenketa: Miel A. Elustondo

Maketazioa eta diseinua: Julio Santos & Patricia Pérez

Obra hau SafeCreative plataforman erregistratuta dago. Eskubide guztiak gordeta dauzka. Debekatuta dago argitalpen hau erreproduzitzea, zabaltzea, publikoki komunikatzea eta eraldatzea, edozein eratan, jabetza intelektualaren titularrek aldez aurretik baimenik eman ez badute. Aipatu eskubideak urratzea jabetza intelektualaren aurkako delitutzat har daiteke.

Bilduma: Txano eta Oscar anaien abenturak

Izenburua: Besarkada bat SUSIri

Zenbakia: 11

Lehen argitalpena: 2022eko urria

Xarpa Books

ISBN: 978-84-18875-47-2

Lege gordailua: LG D 01058-2022

julioypatri@txanoyoscar.com www.txanoyoscar.com

Besarkada bat SUSIri

Oscar

Txano

Kaixo! Txano dut izena, eta ondoan daukadan hau Oscar da, nire anaia bikia. Gure lehenengo abenturan, meteorito berde bitxi batek telepata bihurtu gintuen.

SoniaRaul

Esmeralda

Hauek Raul, Sonia eta Esmeralda dira, Oscar eta bion gure super-lagunak. Bostok oso gustukoak ditugu gertakari misteriotsuekin zerikusia duten gauza guztiak, eta kuartel nagusi bat daukagu etxeko lorategian, zuhaitz baten adaburuan egindako etxola batean, hain zuzen.

Familiako gazteena gure arreba

Sara-Li da. Berak aurkitu zuen Maxi, kalean, kartoizko kutxa batean, eta berak konbentzitu zuen ama, kostata, txakurtxoa etxera eramateko.

Gure

beste lagun txiki honek

Flash du izena, eta oso katagorri berezia da.

Flash

Sara-Li

Barbara

Maxi

Alex

Bixardun kaskagorri hori gure aita da. Alejandro du izena, baina mundu guztiak Alex deitzen dio. Antigoaleko gauzen denda bat dauka hirian.

Gure amak Barbara du izena, eta itzultzailea da. Emakume lasaia da, baina haserretzen denean, kontuz berarekin!

Twin Cityko garaje batean, erdi ilunpetan, ingeniari g Twin Cityko garaje batean, erdi ilunpetan, ingeniari gazte bezain etorkizun handiko bat azken ukituak ematen ari zaio bere azken sorkuntzari.

Urte asko daramatza gogor lanean, eta bere proiekturako behar izan dituen adimen artifizial guztiak sortuz joan da denbora horretan, baina gaurko eguna egun berezia da.

Gaur, adimen horiek guztiak makina batean eta batera aritzeko prestatu duen sistema probatzekotan da ingeniaria.

Garbi dauka ideia buruan, baina burutik errealitatera eramatea ez da hain kontu erraza.

Orain bai, behin azken ukituak emanda, robotaren barne-sistemara irauli du programazio osoa. Eta piztu orduko, lehen hitzak esan ditu robotak, bere sortzaileari begira: —Kaixo, Zesar!

Martera iristear

Ostegun arratsaldea zen. Aste arrunt bateko egun arrunt bat, baina, hala ere, oso egun berezia guretzat. Elkarrekin geunden denok, taldeko guztiok, Antonov irakaslearen bulegoan, gertaera handi baten zain.

Irakaslearen urtebetetzea ote zen?

Ez. Hori baino zerbait hobea zen. Sei hilabeteko bidaia baten buruan, Perseveran ce —Percy ezizenez ere ezaguna— Martera iristear zegoen. Une historikoa zen espazioren esplorazioarentzat, eta batez ere astrobiologiarentzat.

Lasai. Ez badakizu zertaz ari naizen, oraintxe azalduko dizut dena: Perseverance hori rover ibilgailu bat da, astromobil bat, alegia, Martera bizi-zantzuak bilatzera bidalia. Badakizu gauza horien oso zaleak garela gu, batez ere Sonia eta Oscar. Tira, eta

9

irakaslea, zer esanik ez, beste inor baino zaleago. Azkenerako, denoi kutsatu zitzaigun ilusioa, eta hantxe geunden orain denok, roverra Marteren azalean noiz pausatuko zain.

Aurreko abenturak irakurri ez dituztenentzako oharra: Antonov irakaslea zientzialaria da eta hainbat aldiz lagundu digu arazoetatik ateratzen. Tira, berak guri ala guk berari? Ez dakit, berdin dio. Ser gey du izena, baina Sergio deitzen diogu denok. Astrobiologoa da, eta Marten bizitzarik ba ote den aztertzeko roverrak zeraman tresnetako bat diseinatzen laguntzen jardun zuen.

Egun batzuk lehenago deitu zigun, roverraren marteratzea zuzenean ikusteko gonbita eginez. Nik ez nuen gai hori oso gertutik jarraitu, baina Oscar eta Sonia pozez saltoka hasi ziren proposamena entzun bezain laster.

Une horretan bulegoan gurekin ez zegoen baka rra Sara-Li zen, baina badakizu Avalongo magoekin ikasten hasi denetik ez duela hainbeste denbora pasatzen gurekin.

Izugarri sumatzen genuen haren falta, eta berak gurea ere bai, nik uste, baina aukeratu egin behar izan zuen: edo bere botereak kontrolatzen ikasi, edo gurekin denbora gehiago pasatu. Eta, azkenean, lehenaren aldeko hautua egin zuen. Edozein egunetan hor

10

azalduko zitzaigun konjuruak egiten. Auskalo! Baina azken boladan uzkur zebilen, ez zuen ezer kontatu nahi izaten magoen etxean egiten zutenaz.

Guk ez genuen behartzen. Bagenekien berak bere burua prest ikustean kontatuko zigula.

Irakaslearen bulegoan, ordenagailuaren pantailan, NASAkoak ageri ziren, Marteko lurreratzeari buruzkoak azaltzen.

Sergiok esan zigun irudiak hamaika minutuko atzerapenarekin iristen zirela gure pantailetara, Lurraren eta Marteren arteko distantzia ikaragarria zela-eta, baina guretzat zuzenekoak balira bezain baliotsuak eta zirraragarriak ziren.

Antonovek ikusten ari ginenaren xehetasun guztiak komentatzen zizkigun.

—Ontzia Marteren atmosferan sartu berria da, orduko 20.000 kilometroko abiaduran. NASAkoek “beldurrezko zazpi minutuak” deitzen dutena has ten da orain —esan zuen, begiak pantailatik kendu gabe.

—Beldurrezko zazpi minutuak? —galdetu nuen, harrituta.

—Bai, ontziak zazpi minutu behar ditu Marteren atmosfera zeharkatzeko, lurreratu baino lehen —azaldu zuen irakasleak—. Denbora gutxi dela ematen du, baina gauza asko atera behar dira ondo,

11
12
eta aski da bakarrak huts egitea misio guztia pikutara joateko. Begira! Une batetik bestera jausgailua zabalduko da! —esan zuen, erne egon gintezen.

Une horretan, ontziko kameretako batek erakutsi zigunez, soka luze moduko bat atera zen ontzitik; haizeak astinduta, segundo pare baten ondoren, soka ematen zuena jausgailu zuri-gorri handi bat bihurtu zen.

—Begira! Jausgailua ondo zabaldu da —esan zuen Oscarrek, Soniari bostekoa emanez.

—Ai! —oihu egin zuen Soniak, eskua kolpetik aldenduz—. Kalanbrea eman didazu berriro! Jertse hori jantzita daramazun bitartean ez naiz zuregana gehiago hurbilduko.

Oscarrek ere sentitu zuen kalanbrea, eta eskua aldendu zuen, minezko keinu bat eginez.

Amona Enkarnik artilezko jertse bana egin zigun hiru biloboi, oso politak, baina arazo txiki bat zeukaten: batzuetan elektrizitate estatikoz kargatzen ziren eta kalanbrea ematen ziguten, batez ere Oscarri. Sara-Lik ez zuen askotan janzten, baina Oscarrek eta biok bai, oso gustukoa genuen. Sonia gajoak behin baino gehiagotan pairatu zituen ondorioak.

—Orain, telepatak izatez gain, elektrikoak ere bagara —esan zuen Oscarrek, eskua astinduz eta barrez.

—Gezurra dirudi, aizue! Sekulako teknologia daukagu Marteraino iristeko, baina gero jausgailu arrunt bat behar dugu han lurreratzeko —bota zuen Raulek, gaia aldatuz.

13

—Arrunta? Baita zera ere arrunta! —erantzun zuen Oscarrek—. Ehun berezi batez eginda dago eta hogeita hamar tonako karga jasan dezake urratu gabe.

—Erne orain! Segundo gutxi barru ezkutu termikoa askatuko da —iragarri zigun Antonovek, lurreratzearen sekuentzia osoa buruan balu bezala.

Irakasleak iragarri bezala, pantailako irudian jausgailua desagertu eta plaka biribil bat azaldu zen, zei na, ontzitik askatuta, abiadura handian erori baitzen planetaren azalerantz. Ezkutu termikoa zen: ontziko sistema osoa babesten zuen Marteko atmosfera zeharkatzean sortutako bero ikaragarritik, eta jada ez zen beharrezkoa.

Ezkutuaren trabarik gabe, kamerek Marteko lur gorrixkaren ikuspegi ezin hobea eskaintzen ziguten orain. Planetaren erliebea azkar pasatzen ikusten genuen pantailan, ontzia jausgailutik zintzilik zela, artean.

—Laster askatuko da jausgailutik. Orain, lurraren errekonozimendu-sistema berri bat erabiltzen ari da, lurreratzeko toki on baten bila —azaldu zuen irakasleak—. Begira! Askatu da! Jada ez du kulunka egiten. Erretrokohete batzuen bidez eusten da.

Halako pasioz kontatzen zuen dena Sergiok, bertan egotearen sentsazioa baikenuen, ezinbestean.

14

Une horretatik aurrera, Perseverance libre mugitzen hasi zen, beheranzko faseko zortzi suziriek bultzatuta, Marteren azalaren gainetik hegan, lurrera tzeko leku seguru baten bila.

Baina denetan hoberena da Perserverancek modu autonomoan egin behar zuela azaltzen ari natzaizun hau guzti hau. Izan ere, Lurraren eta Marteren arteko komunikazio-atzerapena dela-eta, maniobra hori ezin da Lurretik gidatu. Perseverance bakarrik zegoen arriskuaren aurrean.

Bitxia zen pentsatzea gu irudi horiek ikusten ari ginen bitartean roverrak bazeramatzala zenbait minutu Marteko azalean pausatuta. Edo lurraren kon tra txiki-txiki eginda. Hori ere posible baitzen.

—Erne, une batetik bestera marteratuko da! —ohartarazi zuen Sergiok. Irakasleak esan zigunez, marteratzea lurreratzea bezala zen, baina Marten.

Marteren azala guregana azkar-azkar hurbiltzen ikusi genuen. Ontzia lurretik nahikoa hurbil zegoela, roverra kable batzuen bidez jaisten hasi eta airean zintzilik geratu zen, ontziak beheraino jaisten zuen bitartean. Une horretan, propultsatzaileek hainbesteko hautsa harrotu zuten, ezin izan baikenuen garbi ikusi Perseverance lurrean pausatzeko unea.

15

Halako batean, planoa aldatu eta pantailan NASAko kontrol-gelako jendea saltoka eta besarkadaka ikusi genuenean, dena ondo atera zela jakin genuen.

Lortu genuen!

Perseverance Marten zegoen!

Tira, ados, guk ez genuen ezertxo ere egin, baina Sergiok bai hartu zuen parte, eta berarekin geundenez, proiektuaren parte sentitzen ginen geu ere.

Unibertsitateko bulegoan, ordura arte pilatutako tentsioak pozari utzi zion lekua, eta saltoka eta

16

besarkadaka hasi ginen geu ere, misioko kontrol-gelakoak arestian bezalaxe.

Salto eta besarkadekin elkar ukitzean, jertseak elektrizitatez kargatu ziren berriro, eta oraingoan Esmeraldak eta biok hartu genuen deskargatxoa. Behin baino gehiagotan esan izan dizut anaiaren eta bion artean txinpartak sortzen direla batzuetan, haserretzen garenean, baina oraingoan bene-benetan hasia nintzen txinpartaka. Amonaren jertseak oso gustukoak genituen, baina arrisku publikoa ziren, egia esan.

Geure burua lasaitzeko behar izan genuen denbora apurrean, Marteko roverra abian jarri zen eta selfie bat bidali zuen, gu orain irakaslearen pantailan ikusten ari ginena.

Ez zen segur aski argazki-lehiaketa bat irabazteko modukoa izango, baina han zegoen bera, Marten, onik eta osorik.

17

Esmeralda, harri eta zur

Biharamunean, ikastetxean, pil-pilean genituen oraindik aurreko egunean bizitako emozioak, eta, jolas-orduan, berriro errepasatu genuen roverrak Marten lur hartu zueneko unea.

Oscarrek hamaika aldiz ikusia zuen bideoa, eta txora-txora eginda zegoen misioaren inguruko xehetasunekin.

—Ba al dakizue jausgailuak mezu sekretu bat ze ramala ezkutatuta, diseinuaren patroian kodetuta? —galdetu zuen nire anaiak, otakuarena eginez—. NASAk ez zuen ezer esan nahi izan horretaz, baina norbaitek kodea aurkitu, dezifratu eta berehala zabaldu zuen. «Ausart zaitez gauza handiak egiten» zioen mezuak, eta kontua da NASAren Zurrusta Propultsio Laborategiaren leloa dela hori —gehitu zuen ondoren.

18

—Tira, ez da hainbesterako ere —esan zuen Raulek—. Marten rover asko daude dagoeneko.

—Bai, baina hau da planetan bizi-zantzuak bila tzeko beharrezko tresna guztiak daramatzan lehena —erantzun zuen Oscarrek.

—Tira, hori ere ez da berria. Guk ondotxo dakigu Lurretik kanpo badagoela bizitzarik —esan zuen Raulek, sorbaldak jasoz.

Zer esan ez genekiela geratu ginen une batez, Raulen hitzak hausnartzen, baina arrazoi zuen eta berehala konturatu ginen zertaz ari zen.

—Eta nolatan dakizue zuek Lurretik kanpo bizitza dagoela? —galdetu zuen Esmeraldak, harri eta zur.

Ai! Kaka zaharra! Esmeraldak ez zekien ezer horretaz. Eta ezin jakin, gainera. Txinako abenturaren ondoren hasi zen gurekin ibiltzen, eta ezin jakin, beraz, zer aurkitu genuen Dogon Herrian, edo zer gertatu zitzaigun kromatiten abenturan. Eta zuk ere ez badakizu zertaz ari naizen, irakurri gure aurreko liburuak. Ez zaizu damutuko.

Kontu hori ez zen, ez pentsa, guk sekretuan gordetzen genuen zerbait, eta noizbait gaia atera izan balitz, dena azalduko genion Esmeraldari, arazorik gabe. Orain, gainera, Esmeralda gure koadrilakoa zen eta konfiantza osoa genuen berarengan, baina

19

nahiago izaten genuen gauza horiek ez haizatu; ez genuen nahi inork gu zorotzat hartzerik.

Esmeraldak begiradari eutsi zigun, azalpen baten zain.

—Txinarako bidaia baino lehen, bi bizitza-forma estralurtar ezagutu genituen —azaldu nion—. Ez bata ez bestea, ez zetozen Martetik, baina biak ziren Lurretik kanpoko izaki bizidunak.

—Tira, ados! Marten bizitza aurkitzen badute, ez gara izugarri harrituko, baina aitortu beharra dago misioaren alderdi teknologikoa bera bakarrik txanoa kentzeko modukoa dela! —esan zuen Oscarrek, niri konplizitate-keinu bat eginez—. Ba al dakizue rove rra hamalau urteko iraupena duen sorgailu nuklear batek elikatuta dagoela? Berdin dio eguna edo gaua edota negua edo uda den. Aurreko ibilgailuek ez bezala, honek ez du Eguzkiaren beharrik kargatzeko.

—Baina zoratuta gaude, ala? —esan zuen Esme raldak, gutako bakoitzari begira—. Badakit abentura asko bizi izan dituzuela, telepatia duzuela, zuen arreba sorgin txinatar baten ondorengoa dela eta abar. Ondo da. Baina bizitza-forma estralurtarrak ezagutu dituzuela esatea eta lasai-lasai gelditzea…?

Esmeraldak arrazoi zuen. Guk jada ez genion garrantzirik ematen, baina beste edozeinentzat sekulakoa aurkikuntza izan behar zuen horrek.

20

—Ea nola azaltzen dizugun. Laburpen bat egiten saiatuko naiz… —hasi nintzen ni—. Afrikan, Dogon Herrira egin genuen bidaia batean, Siriusko estralurtar bat aurkitu genuen; eta beste abentura batean, Antonov irakaslearekin genbiltzala, non dagoen ere ez dakigun planeta bateko beste estralurtar

21

batzuk ezagutu genituen. Baina ezin diogu inori azaldu, eta, horregatik, ez dugu askotan aipatzen gure artean gaia.

Esmeraldak hasieran ez zuen erreakzionatu, baina berehala ekin zion berriro.

—Ea ondo ulertu dudan! —esan zuen, hitz bakoitza azpimarratuz—. Gizakiak milioiak eta milioiak gastatzen ditu robotak sortzen, beste planeta batzuetara bizitza bila joateko, eta zuek dagoeneko bi bizitza-forma estralurtar ezagutu dituzue Lurretik atera ere egin gabe? Jai daukazue bi esaldi motxekin konformatuko naizela uste baduzue. Xehetasun guztiak jakin nahi ditut.

Izugarri kostatu zitzaigun hari ikusaraztea eskola ez zela gauza horiei buruz hitz egiteko lekurik onena, belarriluze asko genituelako inguruan. Azkenean, ulertu zuen gure jarrera, baina ahal bezain pronto den-dena kontatuko geniola agindu arte ez zen lasai gelditu.

Soniak misioaren alderdi teknologikora birbideratu zuen elkarrizketa.

—Aizu, Perseveranceren hainbeste bideo ikusi ondoren, harrituta nago nola ez duzun oraindik Ingenuity aipatu —esan zion nire anaiari—. Mundu guztiak daki drone hori dela misioko berritasunik garrantzitsuena!

22

—Bo! Drone bat edozeinek egin dezake! Guk geuk badugu bat egina, eta ez nolanahikoa, gainera! —esan zuen nire anaiak, harro-harro.

—Ez da gauza bera, aizu! —aurre egin zion Soniak—. Ingenuity horrek Marteko atmosferan ibili behar du, eta badakizu hango atmosfera Lurrekoa baino askoz meheagoa dela.

—Horregatik, ba! Atmosfera zenbat eta mehea goa izan, orduan eta errazago izango da bertan hegan ibiltzea, ezta? —argudiatu zuen nire anaiak, zer esaten ari zen asko pentsatu gabe.

—Hau astakirtena! Hain justu, alderantziz da! —Soniak—. Ingurunea zenbat eta dentsoagoa izan, orduan eta errazagoa da erori gabe eustea. Zuk non egiten duzu errazago hegan, airean ala uretan? Urpean igerian ibiltzea hegan egitea bezalakoa da, baina itsasoan —esan zuen ziurtasunez Soniak.

Gure arteko elkarrizketa haien bien arteko buruz buruko ika-mika bihurtua zen ordurako, gai bitxien inguruan hizketan hasten ginenean gertatu ohi zen bezala.

—Bai, bai, Sonia, nahi duzuna esango duzu, baina gauza bat da hegan egitea, eta beste bat, oso desberdina, urpean igeri egitea —esan zuen nire anaiak, sartua zen basatzatik irten nahian—. Kontuak kontu, guk dronea egina dugu dagoeneko, eta robotik

23

oraindik egin ez badugu ere, ziur naiz Perseverance horren antzeko zerbait egiteko gai izango garela —esan zuen, oilarra baino harroago, inoiz baino Oscarrago.

—Bai, noski! NASAk hamar urte behar ditu Martera joateko rover bat prestatzeko, eta zuk zer, eta aste pare batean eraikiko duzu, non, eta 51 eremuan.

24

Zeharo pitzatuta zaude! —esan nion nik, purrustadari eutsi ezinik.

—Oraingo honetan lau planeta pasatu zara gu txienez —esan zuen Soniak, nirekin bat eginez—. Handikeria maila hori gehiegizkoa da zu bezalako batentzat ere.

—Lasai, lurtar txikiok! Ez naiz ari Martera joateko robot bat egiteaz. Esan nahi dudana da etxeko lorategian ibiltzeko moduko robot bat egin genezakeela, kamera pare batez hornitua. Zoragarria litzateke! Eta ezin da hain zaila izan ere.

Gure begiradek eta gure isiltasunak garbi utzi zuten zer pentsatzen genuen haren ideiari buruz, eta, horretan geundela, gonbidatu ustekabeko batek elkarrizketan sartzeko aprobetxatu zuen unea.

—Hara! Bada, hori ez bazaizue zaila iruditzen, erronka polit bat daukat zuentzat —esan zuen ahots ezagun batek gure bizkarrean.

25

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.