Txano eta Oscar 5 - Konjuru eskarlata (Kap.1-2)

Page 14

Banoa azken frogak egitera, eta etorriko naiz gero zuri laguntzera. Nire hitza duzu! Oscar 51 Eremutik behera jaitsi zen, lorategian zegoen sorpresa zatia ikuskatzera, eta ni azken sandwichak prestatzen eta dena behar bezala zegoela egiaztatzen gelditu nintzen goian. Handik gutxira, ahots batzuk entzun nituen behealdean. Burua atera nuen leihotik, nor zen ikusteko. Raulen aurpegi irribarretsuak agur keinu bat egin zidan, Oscarren atzetik 51 Eremura igotzeko txandaren zain zegoela. Hark ere garrantzi handiko papera jokatzen zuen Soniari prestatutako sorpresan. —Dena prest? —galdetu zion Oscarrek Rauli, gora iritsi bezain laster. —Dena bere tokian eta prest —Raulek, lasai—. Ez kezkatu, dena ondo aterako da. Eta lasaitu, oso urduri ikusten zaitut-eta —gehitu zuen gero, Oscarri eskua sorbaldan jarri eta astindu txiki bat emanez. —Zu ere matraka horrekin! Ez nagoela urduri, babo halakoak! —esan zuen Oscarrek, eta gusanito erretilua berriz ere tokiz aldatu eta gomazko gozokiak koloreka antolatzen hasi zen, modu konpultsiboan. Raulek eta biok begi-keinu bat egin genion elkarri, gure lagunak lehenbailehen etorriko ziren esperantzarekin, gusanito gaixo haiek beste

14


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Txano eta Oscar 5 - Konjuru eskarlata (Kap.1-2) by Julio Santos - Issuu