Page 1


Copyright © 2019 Julio Santos García & Patricia Pérez Redondo © Testua: Julio Santos García, 2019 © Ilustrazioak: Patricia Pérez Redondo, 2019 Itzulpena: Antton Olano Testu-zuzenketa: Miel A. Elustondo, Eva Aranzadi Maketazioa eta diseinua: Julio Santos & Patricia Pérez Obra hau SafeCreative plataforman erregistratuta dago. Eskubide guztiak gordeta dauzka. Debekatuta dago argitalpen hau erreproduzitzea, zabaltzea, publikoki komunikatzea eta eraldatzea, edozein eratan, jabetza intelektualaren titularrek aldez aurretik baimenik eman ez badute. Aipatu eskubideak urratzea jabetza intelektualaren aurkako delitutzat har daiteke. Bilduma: Txano eta Oscar anaien abenturak Izenburua: Konjuru eskarlata Zenbakia: 5 Lehen argitalpena: 2019ko maiatza Xarpa Books ISBN: 978-84-948418-7-3 Lege gordailua: SS-329-2019 julioypatri@txanoyoscar.com www.txanoyoscar.com


Konjuru eskarlata Ilustrazioak Testua Patricia PĂŠrez Julio Santos


Oscar Txano Kaixo! Txano dut izena, eta ondoan daukadan hau Oscar da, nire anaia bikia. Gure lehenengo abenturan, meteorito berde bitxi batek telepata bihurtu gintuen.

Sonia Raul Hauek Raul eta Sonia dira, gure super lagun paregabeak. Berekin bizi izan ditugu gure abentura ia guztiak. Izan ere, laurok batera edozertarako gauza gara!


Familiako gazteena gure arreba Sara-Li da. Berak aurkitu zuen Maxi, kalean, kartoizko kutxa batean, eta berak konbentzitu zuen ama, kostata, txakurtxoa etxera eramateko. Gure beste lagun txiki honek Flash du izena, eta oso katagorri berezia da.

Sara-Li

Flash

Maxi Bixardun kaskagorri hori gure aita da. Alejandro du izena, baina mundu guztiak Alex deitzen dio. Antigoaleko gauzen denda bat dauka hirian.

Barbara

Alex

Gure amak Barbara du izena, eta itzultzailea da. Emakume lasaia da, baina haserretzen denean, kontuz berarekin!


Baso ilun baten bihotzean, agure bizarzuri batek kristalezko kaiola batean sartuta bizi zituen bere bizitzako azken egunak. Agurea botere handiko magoa zen, eta zeruaren eta lurraren artean dauden gauza guztien funtsa eta mamia ezagutzera iritsia zen. Basoko izaki magikoen artean ere ezaguna eta maitatua zen oso, eta iratxo, maitagarri eta dragoiek aintzat hartzen zituzten beti haren aholkuak. Beste ezer egiterik ez eta, bere jakinduria liburu batean biltzen ematen zuen denbora agureak. Gerora, denborarekin, liburu hura izango zen —harri bitxi batekin batera— agureak munduari utziko zion ondare guztia.


Ba pent ina agu r libur satuko zu eak nek haie u eta en ordu ez k iritsi gaur eg harribi an t gutx ko zirel unera a xi r i a haur ago, Tw , eta a te ez b batzuen in City re a k tsitz litz, mu gatik iz o eko a n zirel zoria dua su n a. nn eg ongo Mag ia tatu nahi pixka ba ? t das -


Festa baterako prestalanak

Uda erdiko ostegun arrunt bat izanagatik, egun berezia zen gure kuadrillarentzat, hau da, gure adiskide Soniak eta Raulek, nire anaia Oscarrek eta nik, Txanok, osatzen genuen lagun taldearentzat. Lehendik ezagutzen bagaituzu, badakizu misterioak argitzen jardutea gustatzen zaigun taldea garela, eta kuartel nagusi bat dugula, 51 Eremua deitua, berez gure lorategiko zuhaitz baten gainean eraikitako txabola xume bat baino ez dena. Sara-Li gure arreba txikia da. Berez ez da taldeko kide, baina gure abentura gehienetan hartu du parte, eta onartu beharra dago ezinbesteko laguntza eman digula misterioak argitzerakoan. Beraz, taldekidetzat dugu bera ere; baina ez, gero, ezer esan berari, harro-harro jarriko zaigu-eta bestela. Tira, harira! Egun hura berezia zen, arrazoi bategatik: Soniaren urtebetetzea ospatzen genuelako,

9


lauon urtebetetze-egunen artetik udako oporretan ospa genezakeen bakarra. Gainera, 51 Eremuan ospatuko genuen lehenengoa izango zen. Hori alde ona. Baina arazoa da —eta hau da alde txarra— festa prestatzeko lan guztia nire gain hartu behar izan nuela. Izan ere, Oscar hain zegoen urduri, traba besterik ez baitzuen egiten. Urduri baino gehiago, zeharo aztoratuta zegoen! Eta berak ezer esan ez bazigun ere, nik banekien zein zen urduritasunaren arrazoia: Sonia. Oker ez banago, azaldua dut hau aurreko abenturaren batean, baina berriro azalduko dut, badaezpada ere, berrientzat. Sonia aspaldiko laguna dugu, oso neska jatorra da, oso azkarra, elektronikaren eta tresna elektrikoen zalea, eta ordenagailuetan aditua. Eta susmoa dut Oscar hartaz maitemintzen hasita dagoela. Denon artean sorpresa batzuk prestatuak genituen Soniaren festarako, baina denetan onena Oscarrek prestatutako bat zen. “Soniak horrelakoak gustuko dituelako� prestatu omen zuen Oscarrek prestatu zuena, baina nik uste hura inpresionatu nahian zebilela. Bai, maitasunaren kontu horrek oso konplexua dirudi. Nik oraindik ez dut ondo ulertzen.

10


Edonola ere, nire anaia urduriago zegoen orduan Star Warsen zazpigarrena ikusteko ilaran zain egon ginenean baino. Are gehiago, ni neu ere urduri jartzen hasia nintzen haren erruz. —Utziko duzu bakean gusanito erretilua behingoz? Tokiz mugitzen duzun hirugarren aldia da! —egin nion purrusta—. Uztazu dagoen tokian eta lagun iezadazu sandwichekin. Eta lasai zaitez, oso urduri ikusten zaitut-eta!

—Urduri ni? Ni urduri? Ez nago urduri! Zergatik egon beharko nuke urduri? —Oscarrek, arrapataka. —Bada, ez dakit… Zure plana ondo aterako ote den zalantzak dituzulako, akaso? —esan nion nik,

11


zirikalari—. Zure ideien arrakasta-ehunekoa jakinda, % 50eko probabilitatea dugu gauzak oker ateratzeko. —Zer diozu, ordea? Nire asmakizunek ez dute inoiz huts egiten! —Oscarrek, harro. —Horixe esan nahi nuen! —bota nuen nik, ufaka—. Zure asmakizunek ez dutela inoiz huts egiten. Ez, behintzat, hondamendiak eragiteko orduan! —Baina zer diozu, txatxu horrek? Noiz eragin dut nik hondamendirik? —Oscarrek, minduta. —Mesedeeez…! Gutxi iruditzen zaizu zure dronea amaren tiramisu-kremaren gainera erori zenean eragindakoa? —Aizu! Hori ez zen nire erruz gertatu! Bateria agortu zitzaion! Droneak ezinbesteko lur-hartze bat egin behar izan zuen, eta zer kulpa daukat nik krema-ontziaren gainean zegoela galdu banuen konexioa? —Bai…! Eta zer diozu zure posta jakinarazpensistema automatikoaz? Postaria elektrokutatuta hil zen ia, postontzia irekitzean. Geroztik, hurbildu ere ez da egin. —Hori ere ez zen nire errua izan —esan zuen Oscarrek—. Indar handiegia eginez ireki zuen postontzia, eta kable txiki bat askatu zen. Kontu handiagoz ireki izan balu, ez zen ezer gertatuko.

12


—Bai, zera! Azkenean sinistarazi nahiko diguzu mundu mailako konspirazio bat dagoela zure asmakizunen kontra. Aurpegia behar da gero! —Mundu mailako konspirazio bat, ez! Gertatzen dena da mundua ez dagoela prestatuta horiek bezalako teknologia aurreratuak erabiltzeko —Oscarrek, burua harro jasoz. —Horregatik izango da, noski! Nola ez ote zait lehenago bururatu! Nire anaia super azkarraren super garunaren super asmakizunek super jauzi teknologiko super handi bat eginaraziko diote gizateriari. Zuk buruan daukazun zerrauts meta, hori bai super handia! —Ados! Akats tekniko txiki batzuk izan dira batzuetan. Baina oraingo honetan, fin-fin ibiliko da.

13


Banoa azken frogak egitera, eta etorriko naiz gero zuri laguntzera. Nire hitza duzu! Oscar 51 Eremutik behera jaitsi zen, lorategian zegoen sorpresa zatia ikuskatzera, eta ni azken sandwichak prestatzen eta dena behar bezala zegoela egiaztatzen gelditu nintzen goian. Handik gutxira, ahots batzuk entzun nituen behealdean. Burua atera nuen leihotik, nor zen ikusteko. Raulen aurpegi irribarretsuak agur keinu bat egin zidan, Oscarren atzetik 51 Eremura igotzeko txandaren zain zegoela. Hark ere garrantzi handiko papera jokatzen zuen Soniari prestatutako sorpresan. —Dena prest? —galdetu zion Oscarrek Rauli, gora iritsi bezain laster. —Dena bere tokian eta prest —Raulek, lasai—. Ez kezkatu, dena ondo aterako da. Eta lasaitu, oso urduri ikusten zaitut-eta —gehitu zuen gero, Oscarri eskua sorbaldan jarri eta astindu txiki bat emanez. —Zu ere matraka horrekin! Ez nagoela urduri, babo halakoak! —esan zuen Oscarrek, eta gusanito erretilua berriz ere tokiz aldatu eta gomazko gozokiak koloreka antolatzen hasi zen, modu konpultsiboan. Raulek eta biok begi-keinu bat egin genion elkarri, gure lagunak lehenbailehen etorriko ziren esperantzarekin, gusanito gaixo haiek beste

14


kokapen-aldaketa bat jasan behar izan baino lehenago behintzat. Gomazko gozokiek ostadar ia perfektu bat osatzen zuten ordurako. Bat-batean, beste ahots bat entzun genuen, lorategitik deika: —Ba al da inor hor goian? —galdetu zuen ahotsak. Oscarrek punpa egin zuen, eta ostadarra osatzen zuten ehunka gozoki-aleek lurrean sakabanatuta amaitu zuten. Imajinatuko duzu nor zen, ezta?

15


Abrakadabra

Behean, zuhaitzaren oinean, Sonia, Sara-Li eta Esmeralda Golden zeuden. Esmeralda ere ez da taldekoa. Gure abenturetako batean ezagutu genuen, eta oso jatorra denez —eta oso polita ere bai—, gure festetara gonbidatzen dugu noizean behin. Inoiz ez nintzen gogoratzen zeinen irribarre ederra zuen berriro ikusten nuen arte. Baaaaai! Ehem! Zertan ari ginen? A, bai. Gozokiak lurrera bota ondoren, Oscar txoko batean gelditu zen, geldi-geldi, ergel aurpegia jarrita, besteok neskak igo zain geundela. —Aupa, anaiok! Kaixo, Raul! —esan zuen SaraLik, iristen lehenak—. Hara, hara! Oraingo honetan, lan handia egin duzue, e? —esan zuen, ingurura begira.

16


Goian agertu ahala, festarako kit berezi bana ematen genien gonbidatuei. Kitaren osagaiak, honakoak: koloretako ileorde bat, kristalik gabeko betaurreko batzuk, armiarma-sareak jaurtitzeko esprai bat, eta konfeti-poltsa bat, bakoitzak gogoa ematen zionean erabiltzekoa. —Hara! Zer itxura ona duen denak! Zuek bai onak festak antolatzen! —esan zuen Esmeraldak, ingurura begira, txora-txora eginda uzten ninduten irribarre horietako bat eskaintzen zidan bitartean. —Uau! Eskerrik asko, lagunok, nire urtebetetze festarako hau dena prestatzeagatik! —esan zuen Soniak, hunkituta—. Ilusio handia egiten dit nire eguna hemen ospatzeak. —Eta ezusteko gehiago daude oraindik, ikusiko duzu! —iragarri zuen, harro, Oscarrek, eskutada bat gusanito hartu, eta ahoan sartuz—. Ogggain, jateggga! —gehitu zuen gero, gu gusanito papurrez zipriztinduta utzita. Gusanito papurrak gainetik astindu ondoren, irrikaz oldartu ginen janariaren gainera. Ondoren, prestatuak genituen zenbait jolasetan jolasean aritu ginen. Noizbait ere, festaren une gorena iritsi zen, sorpresa nagusiaren unea. Sorpresaren lehen zatia Raulen kontura joan zen. Mago afizionatu gisa, oso saio berezia prestatua zuen.

17


—Jaun-andreok! —esan zuen, serio-serio, 51 Eremuko izkina batean jarrita—. Gaurko saio honetarako, biktima bat…, barkatu, boluntario bat behar dut. Gu ados jarrita geunden boluntario hori Soniak behar zuela izan, eta disimulu handirik gabe bultzatu genuen Raulengana. —Arratsalde on, andereño. Mesedez, esango diguzu zure izena? —galdetu zuen Raulek, bere papera ezin hobeto betez. —Nire izena Sonia da —erantzun zuen Soniak, txantxari jarraituz. —Ondo da, Sonia! Jakin beharra daukazu orain egiten saiatuko garen trikimailu hau oso arriskutsua dela. Beraz, segurtasun-neurri batzuk hartu beharko ditugu. Hasteko, jantzi hau, mesedez —brillantinaz margotutako kasko bat eta begi batzuk zintzilika zituen betaurreko batzuk eskuratu zizkion—. Zu, lasai, azido sulfuriko hau gutxitan erori zaigu boluntarioen gainera —esan zuen Raulek, serio-serio, guztion algara artean. Soniak ere, hain irrigarri jantzita, gogotik egin zuen barre. —Ea, ba, Sonia. Zurea den zerbait eman behar didazu —esan zuen Raulek—. Zerbait baliotsua: erloju hori, adibidez. Soniak, erlojua kendu, eta Rauli eman zion. Raulek denoi erakutsi zigun erlojua. Gero, oihalezko

18


poltsa batean sartu, poltsa lokarri batez itxi, eta aldamenean zuen mahaitxoan ipini zuen. —Ondo da. Zure erlojua poltsa batean sartuta eta mahaitxo honen gainean daukagu. Orain dator onena‌ Niretzat, behintzat. Zuri ez dakit hain ona irudituko zaizun. Raulek, orduan, bizkarrean ezkutatuta zeraman mailutzarra hartu, eta, inork ezer esateko astirik izan baino lehen, hiru kolpe handi eman zizkion erlojuari, mahaia eta gure bihotzak dardarka utziz. Soniari aurpegiko kolorea aldatu zitzaion.

19


Raulek eten dramatiko bat egin zuen orduan, aurrera jarraitu baino lehen. —Apur bat ikaratuta ikusten zaitut, Sonia! —esan zuen Raulek, mailua mahai azpian utzita—. Orain pentsatzen ariko zara nola azaldu amari zure erlojua txiki-txiki eginda dagoela poltsatxo baten barruan mago erdipurdiko batek mailukada bat eman diolako… Baina ez ikaratu! Ni mago serio bat naiz, profesional bat burutik oinetaraino, eta mailuarekin joka hasi baino lehen, nire sakelara aldatu dut zure erlojua nire magiaren indarrez. Eta bai, hementxe dago orain zure erlojua —gehitu zuen Raulek, sakela haztatuz—, oso-osorik egon ere. —Hara! Bada, sakelan ez dago, itxura denez —esan zuen, gorputz osoa haztatu bidenabar—. Ai, ai, ai! Eta nire sakelan ez badago, non ote dago orduan? Raulek, poltsatxoa mahai gainetik hartu, eta indarrez astindu zuen: txatar-hotsa ateratzen zuen. Orduan, poltsa ireki, barrura begiratu, eta berehala itxi zuen berriro, izua aurpegian. —Tira, ikusle agurgarriok, horrelako ezustekoak ere gertatzen dira batzuetan. Baina zuk, Sonia, azken batean, hain maitea ere ez zenuen erloju hau, ezta? —esan zuen Raulek, poltsatxoa ezkutatuz, gu barrez lehertzen ginen bitartean.

20


—Itxaron, Sonia, egon! —esan zuen Raulek, kolorez margotutako kutxa handi bat mahai gainean jarrita—. Aukera bat geratzen zaigu oraindik. Hain zuzen ere, txatarra birziklatzeko kutxa magiko batean lanean ari naiz egunotan —gehitu zuen, eta kutxa ireki eta hutsik zegoela erakutsi zigun denoi. Orduan, Raulek, poltsatxoa berriz hartu, kutxa barruan sartu, eta hitz magiko batzuk esan zituen. Kutxa berriro ireki zuenean, barruan jada ez zegoen poltsatxorik. Pakete bat agertu zen haren tokian, opari paperean txukun bilduta.

21


Askotan ikusia nuen Raul trikimailu hori festarako praktikatzen, baina harrigarria zen nola lortzen zuen hura dena benetan gertatzen ariko balitz bezala sinestaraztea. —Zer da hau? —esan zuen Raulek, harritu aurpegiz, paketea ateraz—. Zaude! Hemen ohar bat dagoela ematen du! Zuretzat dela esango nuke! —gehitu zuen gero, eta Soniari luzatu zion paketea, baita erlojua ere, oso-osorik. —ZO-RI-O-NAK! —esan genuen, aho batez, denok, Soniak paketea esku artean hartu zuenean. Soniak ozta-ozta esan zuen “Eskerrik asko", paketea hartu eta, rau!, opari-papera urratu baino lehen. Baina ez zen horretan bukatu sorpresa. Kutxa irekitzea lortu zuenean, harrituta erakutsi zigun barruan zegoena. Oscarren tableta zen. Ohar bat zeukan pantailan itsatsia: “Zure oparia, benetako oparia, lorategian dago, baina ezin zara bila jaitsi. Eskuratu nahi baduzu, piztu tableta. A, eta ez du balio leihotik begiratzeak!”.

22


23

Profile for Julio Santos

Txano eta Oscar 5 - Konjuru eskarlata (Kap.1-2)  

Kaixo! Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar Ikusi duzu inoiz magia-saiorik? Bada, Twin Cityn, munduko mago eta mentalista onenak i...

Txano eta Oscar 5 - Konjuru eskarlata (Kap.1-2)  

Kaixo! Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar Ikusi duzu inoiz magia-saiorik? Bada, Twin Cityn, munduko mago eta mentalista onenak i...

Profile for jsgmendi
Advertisement