TXIMISTA 2019

Page 22

URTEKO LELOA LANTZEN

GU GEU IZATEKO BIDEA leloak aurtengo ikasturtean azpimarratu dugun mezua adierazten du. Urte eta pertsona askoren lanaren ondorioz lortutako ikastetxean gaude eta eraikin berriak berpiztutako indarrarekin aurrera goaz. Iraganaren eta etorkizunaren garrantzia ahaztu gabe, orainaldiari begira ari gara lanean eta gure izaerari buruzko hausnarketa sakona egin dugu ikasturte honetan. Iraurgi Ikastetxearen Plan Estrategiko berrian hausnarketa lan sakon horren ondorioak finkatu ditugu eta ilusioz jarraituko dugu lanean. Erronka handi honen aurrean galdera bat sortzen zaigu beti ‌ nor izango da gure gidaria? Beldurrik gabe eta inongo lotsarik gabe Jesusen izaera aztertzera gonbidatu zaituztegu aurten, bera delako benetako maisua eta bere izaera aztertzerakoan gure bizitzarako euskarriak topatzen ditugulako. Gure ikastetxeko partaide txikienetik handienera, denok dugu zoriontasuna topatzeko bidea elkarrekin egiteko aukera. Denok bat egin dezagun Emausko bidean!

22

HOGEITA BI


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.