__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

Iraurgi ikastetxeko aldizkaria 14. zkia. | 2019ko ekaina

www.iraurgi.eus


a e id b o k te a iz u e G u G n egongo esango zidan, gaur heme Duela urte eta erdi nork uek idazten! nintzela, zuei guztioi hitz ha gun eta IRAURGI osatzen du at etz nir a, rte stu ika 9 2018-201 : guztiontzat berezia izan da leloa o ikasturte hasierako gure ng rte au ” ea bid o tek iza u “Gu Ge stetxea tzean, “Gu Geu” Iraurgi Ika eta dagoenekoz eta aurreran ezaugarri ztioi identifikatuko gaituen eta berau osatzen dugun gu edo leloa. jasotako familian eta ikastetxean Gu Geu honen zutabeak, eko lere, Gu Geu izatera heltz Ha a. dir ak utz ag ez eta k balorea emozio u izatea lehendabizi, neure Ne Ni n de u its ntz rra ga in ze eta berezitasunekin. ozein mendi n ditugunak. Ikasturteak, ed iza an ntu ko eta atu aip ko tan as EMOZIOAK!! Ikasturte hone eherak izaten ditu: lasterketa bezala, bere gorab dugunean; irailean, ikasturtea hasten eta an ne gu era irte , RI DU UR ILUSIOZ, KURIOSITATEZ eta egunetan; eta o us INDARTSU, hasierako pa aitzean; o ondo egindako lanak am ed tor inean; ton ko ne rre au , ZIK PO egokian aurrera doazen he du mo k tea as eta o etr om kil , ; LASAI eta SEGURTASUNEZ egoera zailen bat dugunean lan ko es o ed n tea iris t ba URDURI, aldapa gogor gaituenean; ako jakintasunak harrapatzen edo ikastetxean gertatut an BELDURRA, gauak edo ez ne igu izk za en ltz ga RRA, indarrak LAGUNTASUNAREN BEHA ; buruhauste baten aurrean intzen dituen egunsenti eta MIRESMENA, naturak eska ntitzean, eta Iraurgi osatzen paisai bikainez inguratuta se de itasun eta dugun guztion gogo, berez lanaren aurrean; n lmuga edo oporrak berta Eta ALAITASUNA, ez he an rte , lasterkan edo ikastu ikusten ditugunean bakarrik a aukera izan ditugun gauz zehar elkarrekin bizitzeko guztiengatik batez ere. emozioz beteriko erronka Benetan eskerrik asko, u elagun izateagatik, Gu Ge honetan partaide eta bid u izateagatik. izateko bide honetan, Zu Ze Aitor Cordoba Zuzendaria


MARTXA BATEN LEHEN NOTAK

Eguzkiak urtzen du goian gailurretako elurra uharka da jausten ibarrera geldigaitza den oldarra.

Gure baitan datza eguzkia iluna eta izotza urratu dezakeen argia hutuko den bihotza. Bakoitzak urraturik berea Denon artean geurea Etengabe gabiltza zabaltzen gizatasunari bidea.

Encendamos la maĂąana con la luz de cada una dejando que la humanidad trace su camino

Acendemos a manha com a luz de cada dia deixando que a humanidade faça o seu caminho


NATURALISTA

Goazen Parkera! Jolastordua iritsi baino minutu batzuk lehenago, HH 5 urteko gelako lagun talde bat atariko uneak hitzez aurreratzen ari dira: -Zertan jolastu ber, Ane? -Nik baloiekin “bonbazka” -Nik parkea nahi det jun. -Ze ei zea esaten, Maite? Parkea oindik ezin da ta! -Bai, gaur andereñuk esan du inauguraziyue dala eta gero jolasordun parkien ibiliko geala! -Iupiii!! Nire bai ordun. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, haurrak bizi-bizi parkera sartu eta ondoen egiten dakitenean, jolasean, ari zirela elkarrizketa hauek entzun genituen andereñook:

DINOSAUROEN MUNDU TXIKIAN MURGILDUTA HH 5 gelan dinosauroen inguruan lan egin dute aurtengo ikasturtean. Horretarako, “minimundo” bat sortu genuen denon artean; makilak, hondarra, hostoak eta nola ez, ikasleek etxeetan bizi diren dinosauroak ekarri ditugu gure gelara eta elkarrekin bizi gara azkeneko asteetan. Berauekin jolastu, emozionatu eta batez ere gozatuz gabiltza egunero!

-Earra da ba, erdiko etxe hau! Hiru txerritxuena emateu, bertan sartu ta ixkutau eingo gea. -Bai, Urritz, zu txerritxue eta ni otsue. -Bale, bañe etxe hau ezingozu putz einde bota, Mikel! Hau etxe goorra da. -Baizea, egurrezkue da ta! -Bañe goorra! Eta ikusten, gure parke hontan iye dana egurrezkue da, guk eskau genun bezelakue da, earra da ba!! -Ei, beste iskutaleku bate badao txirrista horren azpiyen. Goazen! -Etorri nerekin, zirkuitue eingo deu, txirristatik jatxi, enborretatik eroi gabe pasau eta goiko bidetxoa iyoko gea, gero korrika bera eta tuneletatik pasauko gea. -Jon, nik hamen itxoingoizut, musika pareta hontan txintxarriyek jotzen. -Eta zeatik eztitozu arbel hortan zenbakiyek idazten jakiteko zenbat tardatze deun zirkuitue eiten? -Bale, Maren, hoxe eingoet. Hauek izan dira naturako elementuz jositako parkearen lehen bizi taupadak. Aurrerantzean halaxe jarraituko du, haurren irudimena, gorputz mugimendu trebeziak garatzen eta nola ez, jolas une ederrak sortzen!

“Minimundoa” eskura izateak onura asko dakarzkio haurrari; hala nola, mota askotako jolasak bultzatzen ditu; jolas sinbolikoa, jolas zientifikoa, esperimentazioa, eraikuntzak.. Eta guzti honek sormena, imajinazioa, hiztegia, autonomia, eta esperimentazioa ahalbidetzen du haurrengan. AMAIERARIK GABEKO ABENTURA…

4

LAU


A

Z O K A

Eskolako Agenda 21eko aurtengo leloa EKOIZPEN ETA KONTSUMO JASANGARRIA da. Hori dela eta, LHko 3.mailako ikasleak Azpeitiko azokaren egoera aztertzera atera ginen eta bertako saltzaileen iritzia jaso genuen. Beraiek diote jende gutxiago dabilela azokan eta beraz, diru gutxiago irabazten dutela. Hau guztia, alde batetik, saltoki handien konpetentziaren eraginez eta bestetik, emakumeek lan mundura egin duten jauziaren ondorioz izan daitekeela esan digute.

Horren aurrean guk bi konpromiso hartu ditugu: bata, erosketak azokan egitekoa eta bestea, etxetik telazko poltsak eramatekoa. Bide batez, udalari eskatzen diogu postu gehiago ipintzeko baimena ematea edo tokia prestatzea eta herritarrak azokan erostera animatzea, propaganda eginez, zozketak antolatuz‌ Anima gaitezen gure baserritarren produktuak kontsumitzera!!! Ama Lurrak eskertuko digu!!!

A

L

G

O

R

R

I

BOST

5


I G A R T U B E I T I

GETARIA - BEIZAMA DBH 3ko ikasleek, EAG21ek proposatutako irteera izan genuen otsailaren 13an. Getariatik abiatu eta Beizaman amaitu genuen, Piedad arduradunaren azalpenen laguntzari esker informazio ugari jaso ondoren. Lehenik eta behin, Getarian, bertako arduradun Alfredok, eztia nola kudeatzen den eta zein produktu ekoizten diren azaldu zigun, eta hainbat tokitako ezti laginak dastatzeko aukera izan genuen. Eusko Label zigilua daramaten tomateen negutegia ikusteko parada ere izan genuen, eta gaur egun tomatearen merkatua nolakoa den ulertu. Amaitzeko, Beizaman izan ginen txakolin ekologikoa egiten duen txakolindegia bisitatzera. Esperientzia polita izan zen, eta hainbat bitxikeria eta informazio interesgarria jasotzeko aprobetxatu genuen.

6

SEI


ZAZPI

7


PASAIA 2019 05 16 - PASAIA 2019 05 16 - PASAIA 2019 05 16 - PASAIA 2019 05 16 -

PASAIA

PASAIA 2019 05 16 - PASAIA 2019 05 16 - PASAIA 2019 05 16 - PASAIA 2019 05 16 -

PASAIA 2019 05 16 - PASAIA 2019 05 16 - PASAIA 2019 05 16 - PASAIA 2019 05 16 -

8

ZORTZI






Otsailaren 20an, bertako produktuak nola ekoizten diren ikusteko aukera izan genuen. Agenda 21en bitartez egin genuen ibilaldia eta Tolosara, Zaldibiara eta Idiazabalera joan ginen, bertako lan egiteko moduak ikustera eta ezagutzera. Lehenik, Tolosako babarrun ospetsuak ikustera joan ginen. Ondoren, Idiazabalgo hainbat sari irabazi dituen gaztari buruzko azalpenak entzun eta gazta dastatu genuen. Eta azkenik, Zaldibian Eusko Label haragia ematen diguten behiak ikusi genituen. Esperientzi berri bat bizi izan genuen eta gure inguruari buruz gauza gehiago ikasi genituen. Oso ondo pasatu genuen ikastearekin batera.

BEDERATZI

9


ESPIRITUALA

LORE ESKAINTZA

10

HAMAR


MIKEL LARBURU

Kurtso hasieran, DBHko ikasleekin burutzen ditugun elkarbizitzetan, ohikoa izaten da bizi eta fede esperientzi pertsonala kontatuko digun norbait gonbidatzea. Aurtengo ikasturtean Mikel Larburu misiolari Aita Zuri Zumaiarra izan dugu gure artean. Mikelek 40 urte eman zituen Argelian, bereziki Sahara inguruan. Afrikako kontinentean Mikelek emandako urteak oparoak bezain gogorrak izan ziren. Berak esan zigun moduan Yihadista erradikalen indarkeria bertatik bertara pairatzea suertatu zitzaion (gertukoak izan zituen, besteak beste, Tibhirineko mojeak, “De dioses y hombres” pelikularen tamalezko protagonistak. Mikelek ikasleekin izandako elkarrizketa-topaketatik esanguratsuak izan ziren pasarte batzuek berreskuratu nahi izan ditugu zuekin elkar banatzeko. “Maitatzera gonbidatzen gaituen aro batean bizi gara. Maitatu, ezberdinak maitatu, gizarte berri eta ederrak sortzeko. Guk Argelian hau berau egin nahi izan genuen. Gatazka eta biolentzia ez dira gainditzen biolentzia eta tentsioa areagotuz, baizik eta maitasuna nahiz barkamena martxan jarriz.” “Argelian musulmanen artean benetako anaiak egin genituen. Ezpainetatik irteten duten hitzak baino garrantzitsuagoak dira bihotzetik irteten dutenak. Guretzako pertsonen arteko mugak ez dute existitzen. Azken finean, Jainkoaren proiektua pertsonak gizatasunean garatzea da. Ziur nago misiolarien etorkizuneko eredua erlijioen arteko harremana, kulturen artekoa eta ezberdinen artekoa bultzatzen duena izango dela.” Mikelek gertutasunaren teologia aurkeztu zigun gurean izan zenean. Gertutasunaren teologia hau hitz hauetan uler dezakegu: “Elkarrizketa garrantzitsua da. Elkarrizketa bat non eta bakoitzak bera den bezala aurkeztu behar den, bere aukera eta sinesmenei uko egin gabe. Bestea nahitaez erlijio jakin batera bihurtzeari uko egin behar diogu.“ “Mundu islamiarrean fede harrigarria eta sakona duten berdingabean besoak ireki eta jaso nauten pertsonak.”

pertsonak aurkitu ditut, era

Eskerrik asko Mikel Iraurgi Ikastetxekoekin zure bizi esperientzia partekatzeagatik!

HAMAIKA

11


MUSIKALA GURE IKASLEAK, MAISU, MUSIKAKO KLASEAN

Lotsa alde batera utzirik eta seriotasun zein umiltasun handiz, DBHko lehen mailan diren ikasle taldetxo bat izan dugu, denon gozamenerako, euren jakinduria eta trebetasuna partekatzen. Jakin duzue Enaitz Odria eta IĂąigo Soraluze (trikitixa), Elene Ruiz de ArgandoĂąa (biolina), Nahia Olea (pianoa), Igara Rajado (gitarra), Beatriz Carmona (zeharkako xirula), Aimar Aizpurua (saxofoia) eta Unai Beloki (tronpeta), zeuon musika tresnekin, ikasle izanik, une batez irakasle izan eta gainontzekoekin behar bezala partekatzen dakizuen hori. Benetan saio ederrak bizi izan ditugu zuei esker! Mila mila esker!!! Bestalde, hain ohikoa ez den, harpa musika tresnarekin, gonbidatu berezia izan dugu ikastetxean: Amets Sorazu. Benetan saio ederra eskaini digu Ametsek. Horren ohikoa ez den instrumentu baten nondik norakoetatik abiatuta bere doinu ederrez gozatzeko aukera izan dugu eta gaur arte izan duen ibilbideaz nahiz etorkizunera begira dituen ilusioez hitz egin digu. Emanaldia DBHko lehen mailako ikasleentzat antolatuta bazegoen ere, DBH 2, DBH 3 eta batxilergoko taldetxo batek ere gozatzeko aukera izan du Ametsen azalpen eta emanaldiarekin. Eskerrak emateaz gain, zorte hoberena opa nahi dizugu jarraitu nahi duzun musikako ibilaldi zoragarri horretan! Eskerrik asko bihotzez Amets!

12

HAMABI


psikologoa haur-nerabeak

MARIA ZUNZUNEGI gabinete

Marta Aizpurua (Amets) Elkarg. zk.: GZ02111

psikologikoa

psikologoa heldu eta hirugarren adina

Maria Zunzunegi Elkarg. zk.: GZ02618

Antsietatea eta estresa

Ziurtasun arazoak Beldurrak, amets gaiztoak... Portaeraren eta garapenaren arazoak Gurasoen banantzea edo dibortzioa Arreta-defizita eta hiperaktibitatea Eskolako zailtasunak

Depresioa Dolu prozesuak Erabaki hartzetan zailtasuna Elikaduraren nahasteak Kirol psikologia Autoestimu arazoak

Autoestimu baxua

Fobiak

Bullying

Menpekotasun egoeran daudenen zaintzaileei babesa...

Dolua Depresioa Antsietatea Oldarkortasuna...

Damaso Azkue, 4 - AZPEITIA - 943 14 23 75

www.mariazunzunegi.com

NEREA AZPIAZU ARRIETA ABOKATUA nazpiazuarrieta@yahoo.es Móvil: 618 267 413 - T. 943 15 18 82 Erdi kale, 2 - bajo ¡ 20730 AZPEITIA

HAMAIRU

13


MATEMATIKOA

Bee-Bot

Aurtengo ikasturtean, 4 urteko gelan, laguntxo berri bat dugu. Bee-Bota. Guk emandako aginduen bidez nahi dugun tokira joaten da! Zergaitik Bee-Bota? · Ikasleek erabiltzeko lehen robota da. · 3-5 urte bitarteko haurrentzako diseinatua. · Bee-Botaren bidez, haurrek, programatzen, argibideak zuzen ematen, elementuak identifikatzen, erronkak ebazten eta antolaketa espaziala zuzentzen, e.a. ikasten dute. · Bee-Botak, robotikarako grina piztuko die txikitxoei. Haur Hezkuntzako Curriculum-etik, Bee-Botaren bidez landu daitezkeen gaiak, ondorengo hauek dira: · Elementuak identifikatu. · Seriazioak eta sekuentziak. · Emozioak. · Garbitasun ohiturak. · Hitzak osatu edo sortu. · Matematika. · Ipuinak kontatu...

14

HAMALAU


INSPIRA STEAM Aurtengo ikasturtean, 6.mailako ikasleek, proiektu berri batean parte hartu dute, INSPIRA STEAM proiektua. Proiektu honek neskengan bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatu nahi ditu. Horretarako sentsibilizazioko eta orientazioko ekintzak aurrera eraman dira, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik.

CHROMEBOOK AUTOBUS DIGITALA

Zein dira proiektu honen helburuak? • Hurbileko emakume teknologoen erreferente berriak eskaintzea. • Neskei eta mutilei STEAM arloko lanbideak ezagutaraztea. • Herrialde baten garapena gizonek eta emakumeek batera lortu beharraren kontzientzia sortzea. • Teknologiako karreren inguruko sentsibilizazioa eta orientazioa ematea. • Emakume teknologoen balioa denen aurrean erakustea. • Gizartean ditugun estereotipoak ezagutaraztea, ikasketak aukeratu behar direnean mugarik ez sortzeko. Nola eraman dugu aurrera? Tutoreek eta mentoreak, formakuntza jaso ondoren, saioak gauzatzen hasi gara; neskak mentoreekin bilduz eta mutilak beraien tutoreekin. Honela, urri hasieratik, azaro amaiera bitartean ordubetetxoko sei saio eginez, hau da, saio bakoitzeko, gai desberdin bat landuz. Horretarako, hainbat material erabili dira: fitxak, bideoak, ariketa ezberdinak, karta jokoa, jolasak... Saioak burutu ondoren, ikasleek landutakoaz hausnarketa egin dute eta honako ondorioak atera dituzte: • Neskak eta mutilak berdinak gara eta edozein lanbide edo arlotan lan egin dezakegu. • Bakoitzari gustatzen zaiguna aukeratzea beharrezkoa da. estereotipoak alde batera utziz.

Gu 5.mailakoak gara eta aurten lehenengo aldiz Chromebookak erabiltzen ari gara gure eguneroko lanean.

• Gustatzen zaiguna lortu ahal izateko gogor saiatu behar dugu.

Oso erabilgarriak dira, horrela liburu eta koaderno gutxiago ditugu eta dirua ere aurrezten dugu dena Chromebookean egiten dugulako. Chromebookak, drive, posta, ikasgela (classroom), artxiboak, ahots grabagailua, kalkulatzeko paperak, dokumentuak ditu. Horretaz gain, aplikazio asko ikasten ditugu gure lanetan erabili ahal izateko: EXAMTIME, VOKI, SOCRATIVE, AURKEZPENAK, PIKTOCHART, STORYJUMPER... Chromebookaren erabilera indartzeko, aurrekoan, autobus digitalera joan ginen programatzen ikasten hasteko. Scrathc 2an ibili ginen. Lehenengo aldia zen joaten ginela eta oso ondo pasatzeaz gain, asko ikasi genuen. Guk hizki bat programatu genuen eta biratu, aurrera mugitu eta beste hainbat gauza egiten zituen guri esker. Harrituta geratu ginen! Pertsonaia bat ere programatu genuen hala nola dantzan egiteko. Bukatzean, oparia eta dena jaso genuen, a ze zortea! Oso ondo pasatu genuen autobusean!!! Oso dibertigarria izan zen.

HAMABOST

15


INTERPERTSONALA

E N T R E N AT Z A I L E A K

IPUIN KONTALARIAK

16

HAMASEI


JANGELAKO ZAINTZA

Elkar-ekin

ELKARREKIN

IKASTEN!

Angela, Jabier, Mirari eta Esteban gara, DBHO-1eko ikasle laukotea. Aurtengo ikasturtean boluntariotza dela eta, Haur Hezkuntzako ikasleekin ordu batzuk igaro ditugu, une aberasgarriak eta emankorrak bizi izan ditugun sentimendua sortu digutenak sarri samar. Haurrekin egotea gustuko dugulako egin genuen beraiengana hurbiltzeko hautua. Hori dela kausa, horren inguruko hitz batzuk idazteko etorri gara lerro arte honetara. Gehien gustatu zaiguna haurrek gurekiko azaldu duten gertutasuna izan da, beraien poza eta ilusioa gurekin konpartitzeko erakutsi duten gogoa, beraien eguneroko abenturak guri kontatzeko ilusioa, gurekin jolas egiteko irrika … Ez guk haiek zaindu eta ez haiek gu, baina elkar zaindu dugula, aldi batez elkarren adiskide izateko ikasten aritu garela esango genuke. Guzti honi esker, uneoro beraien energia positiboez eta alaitasunez “kutsatu” gaituzte eta benetan polita izan da. Orain sendoago gara, osatuago gaude. Haurrekin saioa bukatu orduko, elkarri begietara begiratu eta hau esaten genuen : “ Honea bueltau inber deu!” Eta hala, bete beharreko orduak beteta izan arren, Haur Hezkuntzara etortzen jarraitu dugu gerora ere, bihotzaren deiak eta haurren pozaren indarrak erakarrita... Beraz, hurrengo urteetan boluntariotza egitasmoaren barruan HHn egoteko aukera duzuenoi, guztiz aukera gomendagarria dela esan nahi dizuegu! Gogo eta gorputzarentzat opari txiki bat! Etxean sentitu gara eta, hori gutxi ez eta esperientzia hori tarteko, neurri handiko 44 lagun txiki, eta neurri txikiko 44 lagun handi daramatzagu orain noranahi geure barruan. Gauza ederragorik!

HAMAZAZPI

17


DBH 4ko Ikasbidaia TARRAGONA - SALOU - BARTZELONA

18

HEMEZORTZI


enpresara bisitaldia Atzegiren eskutik, DBH 1.go mailako ikasleok GUREAK (Azkoitia) bisitatzeko aukera izan dugu. GUREAK euskal enpresa taldeak, ahalmen-desgaitasuna duten pertsonei eta, bereziki, Gipuzkoan adimen-desgaitasuna dutenei behar bezala egokitutako lan aukera egonkorrak sortzen eta kudeatzen ditu. Zein ondo azaldu diguten guztia!! Harrituta, aho-zabalik utzi gaituzte bertako langileek. Garbi dagoena da, guztiok elkarren beharra daukagula! Mila esker GUREAK erakutsitako guztiagatik!

HEMERETZI

19


URDIN BAT URDIN ANITZ Apirilaren 2an Autismoaren Nazioarteko eguna ospatu genuen ikastetxean eta horretarako Iraurgiko ikasle, irakasle eta familiartekoak soinean kolore urdina jantzi genuen eta ikastetxeko kristalak ere urdindu egin ziren gau hartan. Iraurgi ikastetxekoentzat oso garrantzitsua da egun hauek ospatzea, honelako ekintzen bidez gutako asko eta asko identifikatuta sentitzen garelako eta aurrera egiteko indarra ematen digulako. Izan autismoa, izan down sindromea, izan urdina, izan berdea, izan altua, izan lodia… GU GEU izatea delako gure egunerokoan helburu nagusia. Norbera den bezalakoa berezia eta bakarra delako. Beraz, URDIN BAT URDIN ANITZ!! Gora MAREA URDINA! Eskerrik asko gizartean sortu duzuen OLATUA sortu duzuelako! Zuek diozuen moduan, inklusioaren “betaurrekoak” jastea denon ardura da! IRAURGI IKASTETXEA ere MAREA URDINA gara!!

20

HOGEI


ETXEKOTASUNAREN GARRANTZIAZ JABETUZ Ikasleontzat eta irakasleontzat bigarren etxea da eskola eta hau aintzat hartuta familiak ere sakonago bertaratu nahi ditugu, eskola “etxekoagoa” bilakatu nahi dugu. Etxekotasunak haurren hezkuntza – txiki (familia, zaintzaile, irakasle…) guztien komunikazioa, partaidetza eta elkarreragina dakar. Une berezia da non esan dugun bezala, protagonista nagusiak, haurrak, familia eta hezitzaileak diren eta helburua, hauek guztiak elkar ezagutzea da, konfiantzazko eta segurtasunezko giroa sortuz, eskolara hasten den haurra etxean bezala senti ahal dadin. Haurrak gelaraino ekarriaz edota bila etorriaz, sarrera-irteera uneak goxoagoak bilakatzeaz gain, haurrez arduratzen direnengana gerturatzen gaitu. Hauxe da etxekotasunaren abiapuntua, honela hasi nahi baitugu eskola-familiaren arteko harremana sendotzen. Kontuan izan behar dugu baita ere, haurra lehen aldiz eskolarekin harremanetan ipiniko dela, espazio, ohitura eta pertsona ezezagunak aurkituz. Horretaz gain, orain arte lotura gehien duen pertsonekiko bereiztu egin beharko duela toki eta hezitzaile berrietara egokituz. Hori dela eta, oso garrantzitsua da haurraren emozioak ulertzea eta kontutan izatea haur bakoitzaren erritmoa desberdina dela. Haurren heziketan bide-lagunak izatea beharrezkoa dugu. Urte askotako esperientziak demostratu digu guzti hau aurrera egoki emanez gero, haurrak pixkanaka pixkanaka seguru eta eroso sentituko direla konfiantzazko giroa sortuz. Hau guztia kontuan izanik, gure ikastetxean hezitzaileen etengabeko formakuntzaz gain, ordutegi zabal, ireki eta malgua daukagu familien beharretara egokitu ahal izateko; haurren beharren araberako etxekotasun mugagabea eta KUTTUN txokoa momentu polit horretaz, familiek eskola ere disfrutatu ahal izateko. Beraz, jakin eskolako edonork, ateak irekita dituzuela!!

AZALETIK komunikatzen eta maitatzen Azaroan, haur masaje ikastaroa izan genuen ikastetxeko haur eskolan. Haur masajeak onura asko dakarzkio haurrari; ona da digestioa egiten laguntzeko, haizeentzako, kolikoentzako, idorreriarentzako, haurra lasaitzeko, motrizitatea garatzeko eta haurrak hobeto lo egiteko. Haurrentzako ez ezik ordea, gurasoentzako ere oso onuragarria da. Haur masajeak umea eta helduaren arteko harreman afektiboa sendotzen laguntzen du. Horregatik guztiagatik, haurrak seguruago eta lasaiago sentitzen dira. Saio hauetan giro goxoaz gozatzeko aukera izan genuen etxeko txikienei eskainitako afektuzko kontaktu bereziari esker. Eskerrik asko bertaratu zineten haur eta familia bakoitzari, baita amatxoren sabel barruko berotasunean egon zineten bi txikiei ere. Plazer haundi bat izan da! Eskerrik asko!

HOGEITA BAT

21


URTEKO LELOA LANTZEN

GU GEU IZATEKO BIDEA leloak aurtengo ikasturtean azpimarratu dugun mezua adierazten du. Urte eta pertsona askoren lanaren ondorioz lortutako ikastetxean gaude eta eraikin berriak berpiztutako indarrarekin aurrera goaz. Iraganaren eta etorkizunaren garrantzia ahaztu gabe, orainaldiari begira ari gara lanean eta gure izaerari buruzko hausnarketa sakona egin dugu ikasturte honetan. Iraurgi Ikastetxearen Plan Estrategiko berrian hausnarketa lan sakon horren ondorioak finkatu ditugu eta ilusioz jarraituko dugu lanean. Erronka handi honen aurrean galdera bat sortzen zaigu beti ‌ nor izango da gure gidaria? Beldurrik gabe eta inongo lotsarik gabe Jesusen izaera aztertzera gonbidatu zaituztegu aurten, bera delako benetako maisua eta bere izaera aztertzerakoan gure bizitzarako euskarriak topatzen ditugulako. Gure ikastetxeko partaide txikienetik handienera, denok dugu zoriontasuna topatzeko bidea elkarrekin egiteko aukera. Denok bat egin dezagun Emausko bidean!

22

HOGEITA BI


Ibilgailuen eskuzko garbiketa

943 12 47 31

HOGEITA HIRU

23


INTRAPERTSONALA EMOZIOAK BIZI-BIZIRIK 3 urteko geletan emozioak pil-pilean daude eta ikasturte honetan, emozioen txokoa eraiki dugu. Gune goxo eta lasaia non sentimenduak ezagutu, kanporatu, bideratu eta gatazkak konpontzeko aukera paregabea dugun. Bai, horixe!!!

Gainera, eguneroko errutinen barne, “Nola sentitzen naiz?” saiotxoa sortu berria da, Koloreen Munstroa lagun. Hau nahasmena emozioekin Koloretako munstroak duena!!! Ipuin, abesti eta jolasak tartekatuz, eguneko arduradunak (bikoteka) aurkezten dira, jarraian, norbere sentimenduak taldeari azalduz; zein kolore aukeratuko dut?

Horia (Alaitasuna) · Berdea (Lasaitasuna) · Urdina (Tristura) · Gorria (Amorrua) · Beltza (Beldurra)

24

HOGEITA LAU

Ikusten duzuenez, Hezkuntza emozionala lantzeko aukera paregabeak eskaintzen ditugu, gure haurrak osasuntsu eta autonomoago garatzeko eta bizitzako hainbat egoera aztertu eta kudeatzeko gai izateko.


ELI AGIRIANO Eli Aguiriano Mendizabal (Azpeitia, 1997) 2018ko urtarriletik gure lantaldean dago “Pauso Berriak” programari esker. Programa honen helburua, urritasun bat duten pertsonen garapen pertsonala eta soziala ahalbidetuko duten lanpostuetan txertatzea da. Gogoratzen zara lanean hasi zinen lehenengo eguna? Nola sentitzen zinen? Bai, gogoratzen dut oso urduri etorri nintzela. Nola etortzen zara egunerokoan lanera? Nagikeriarik izaten al duzu lanerako? Gustura etortzen naiz, ez dut nagikeriarik izan inoiz.

“Umeekin egotea eta jolastea gustatzen zait gehien…”

Zein lan burutzen dituzu zure egunerokoan Iraurgin? Goizean lehenengo orduan idazkaritzan egoten naiz telefonoa hartzen eta paperekin lanean; gero patioko ate handiak ixtera joaten naiz eta jarraian haur hezkuntzako geletatik pasatzen naiz jangelara doazen umeen zerrenda pasatzera. Ondoren, jangelara joaten naiz mahaiak prestatzera. Honen atzetik, deskantsatzeko tarte bat izaten dut eta bukatzeko, haur eskolako umeengana joaten naiz hauekin jolastera eta amaieran hauek lo jartzen laguntzera. Zer da zure lanetik gehien gustatzen zaizuna? Gustukoena haurrekin jolastea dut. Zer da zure lanaren alderdi zailena? Telefonoa hartzea (barre txikia ateratzen zaio). Zer moduz moldatzen zara lankideekin? Oso ondo, jatorrak dira. Probatuko al zenuke beste lan bat? Ez, gaur egun daukadana asko gustatzen zait.

HOGEITA BOST

25


LINGUISTIKOA “GORA ZU” IRRATSAIOA Irratigintzak eguneroko jarduera pedagogikoan duen garrantziaz ohartuta, bigarren hiruhilekoan laugarrengo mailakoak Gora Zu irratsaioa martxan jarri dugu ikastetxean. Irakasleak eta ikasleak elkar lanean hizkuntzaren arlo guztiak, zientziak eta eguneroko ohiturak lantzea izan dugu helburu. Hamaika irratsaio prestatu eta jarri ditugu antenan. Irratsaioak euskaraz egiten ditugu eta egitura honekin izan dira: • Agurra • Eguraldia • Urtebetetzeak • Jangelako menua • Eskolako ekintzak • Elkarrizketak, zientziako txokoa, korrika, eta hainbat eta hainbat jarduera desberdin. Egunero goizeko bederatziak eta bostean hasten da. Ezezaguna genuen mundu misteriotsu bezain erakargarri honi beldur bagenion ere, orain guztiok irrikatan gaude saio noiz egingo eta inork ez dugu egin gabe geratu nahi.

26

HOGEITA SEI


IKASLEEN EUSKARA TALDEA ABIAN! Ikasturte honetan, batxiler 2. mailako 4 ikaslerekin, ikastetxeko euskara taldea osatu dugu. Gure ikastetxeko bi zutabeetako bat euskara da, horregatik talde honen bitartez, zutabe hau indartzea nahi dugu. Ikasle hauek, normalkuntza taldeko arduradun den Aitor Bidezabalekin elkartzen dira. Bilera hauetan, gure ikastetxean euskararen erabilera nolakoa den eta hobetzeko zer egin daitekeen aztertzen da, betiere ikasleen ikuspegitik. Ea ikasleen euskara talde honen bitartez, norberaren hizkuntza portaera eta ohituren inguruan gogoeta eragiten dugun eta euskarazko hizkuntzaren praktika oraintsu bezalaxe edo gehiago egiteko gai garen. Eskerrik asko eta jarraitu euskararen alde lanean!

IKASGELATIK MUNDURA KLIK BATEAN

Maiatzaren 14an genuen hitzordua, goizeko 9etan. Gelako pantaila digitalera begira, Pearson argitaletxeko irakasle den Michael izeneko batek programa martxan jartzeko zain. Eta halako batean, ingelesez hasi zitzaigun Michael hori. Ongietorria eman zigun eta ordu betez, gurekin batera lanean online arituko ziren ikastetxeen berri eman zigun. Errusiako bi ikastetxe, Poloniako beste bi, Eslovakiako bat, Txekiako beste bat, Gironako bat eta gu, euskaldunak. Elkarri egun on esan ondoren, aurretik bidaliak zizkiguten ariketak egiteko azalpenak jaso genituen Michaelen eskutik. Tartetxo bat eman zigun ariketak egiteko eta banaka geure erantzunak eman genitzala eskatu zigun. Egia esateko, lotsa ematen du munduko beste herrialdeetako jendearen aurrean ingelesez hitz egitea, eta kosta egin zitzaigun parte hartzen hastea, baina lotsa galdu, eta eman genituen guk ere, gure erantzunak. Gaia erraza zen, Eskola Berezi Bat. Ingalaterrako eskola baten berri eman zigun bideo bidez eta hamaika kultura desberdinetako ikasleek elkarrekin nola ikasten duten erakutsi ziguten. Bukatzeko, binaka jarri gintuzten beste eskola batekin zuzenean hitz egin ahal genezan. Errusiako Kazan herriko ikastetxe batekin aritu ginen, hamar bat minutuz. 1400 ikasleko ikastetxe hartan, gure antzera bizpahiru hizkuntza ikasten dituzte: errusiera, ingelesa eta tar-tara. Elkarrengandik ikasitakoaren berri eman genion ikastetxe guztiok elkarri eta hortxe bukatu zen ordu beteko saioa, baina ez etxeko lanik gabe. Bakoitzak bere ikastetxeari buruzko bideo labur bat egitekotan geratu ginen eta Pearsonek propio sortutako Facebook orrialdean zintzilikatuko dugu. Zenbaitek pentsatuko du ordu beteko saio bat ez dela nahikoa ingelesa praktikatzeko, eta hala da. Baina helburua ez zen ingelesa bera bakarrik, dakigun apur hori ikastetxetik kanpo erabiltzeko dela ulertzea baizik. Eskolan ikasi egiten baitugu, baina bizitzaren zatirik handiena egon, kanpoan baitago, Azpeitian, Londonen, Errusian, Gironan, Txekian, Polonian, Eslovakian‌

HOGEITA ZAZPI

27


ELKARTRUKEA

Beste behin ere, Azpeitiak erakutsi du Euskara arloan duen aberastasuna. Bigarrengo urtez jarraian Donostiako San Patricio ikastetxeko ikasleak, Iraurgi ikastetxeko familietara etorri dira astebete pasatzera. Egitasmo honen helburu nagusia, leku desberdinetako errealitateak ezagutzeaz gain, herri euskaldun batek, kasu honetan Azpeitiak, eskaintzen dituen arlo guztietan murgiltzea da. Esan beharra dago, gure ikastetxeko 6. mailako ikasleak, martxoan Donostiara joateko parada izan zutela. 8 egunetan, ingelerako maila indartu, hiri bateko egunerokotasuna ezagutu eta bertako familiekin harremanak sendotzeko aukera aparta izan zuten. Bestetik, Donostiarren bisita Iraurgi Astearen barruan izan da eta antolatutako hainbat ekintzetan denak batera parte dute, hala nola, EgaĂąa gozotegiko obradorea ezagutu, IĂąaki Zubeldia idazlearen solasaldia entzun, ipuin musikalaz gozatu, Azpeitiko ondare kulturala bisitatu, e.a. Azpeitiko txoko guztietan hitzetik hortzera euskara entzutea eta giro horretan zipristintzea guztiz aberatsa izan dela azpimarratu digute San Patricioko irakasleek eta ikasleek.

28

HOGEITA ZORTZI


HOGEITA BEDERATZI

29


30

HOGEITA HAMAR


HOGEITA HAMABAT

31


ESPAZIALA

32

ADOSTOKIA

GELAKO ARDURADUNA

LABURMETRAIA

IKASLE LAGUNTZAILE

IRUDIAK

MEDITAZIOA

HOGEITA HAMABI


Artzubia Hiribidea, 31 ¡ 20730 Azpeitia ¡ Gipuzkoa

943 08 48 65

688 81 52 49

Haurdunaldia Erditu ondorena Inkontinentziak Minak Hipopresiboak Etab.

Tendinitisak Lesio muskularrak Bihurrituak Faszitisak Luxazioak Etab.

Bronkitisa Neumonia Fibrosi Kistikoa Asma Epoc Enfisema

www.bizifisioterapia.com

HOGEITA HAMAHIRU

33


IRAURGIKO CHEF-AK Jolasa ezinbesteko funtzioa da haurrarentzat, jolasaren bidez garatzen baita umea. Haurraren lehen bi urteetan, jolasa gorputzaren bidez egiten da, sentsiomotorra. Bi urtetik sei urte ingurura arte, gehienbat, jolas sinbolikoak hartzen du garrantzia eta sei urtetik gora jolas arautuak. Jolas sinbolikoak, umeei, helduen rolak ezagutzeko, hizkuntza garatzeko, edota irudimena eta sormena lantzeko balio die. Umeek, jolas honetan, elkarrekin jolasten dutenean, elkarbizitza sozialerako oinarriak ere ezartzen dituzte. Jolas sinbolikoan haurra bizitza errealeko gertaerak imitatzen hasten da (ama, aita, irakaslea,‌.) eta egoera desberdinak irudikatzen ditu, horretarako erabiltzen dituen materialei zentzu berri bat ematen diolarik (askotan).

34

Guzti hau bi urteko geletan egunero ematen den eta ikusten dugun jolasa da! Gelako edozein txokotan eta momentutan ematen da baina gaurkoan gure sukaldetxoa dugu protagonista! Hainbat eta hainbat une kilikagarri izaten dira egunean zehar eta horietako batzuk aipatu dugun sukaldetxoan. Jolas librean aritzen direnean erabiltzen dute haurrek nagusiki aipaturiko txokoa. Bertan, rol ezberdinak hartzen dituzte, hala nola, sukaldaria, zerbitzaria, ama, umea, ‌ Beraien bizipenetatik abiatuta, irudimena eta sormena martxan jartzen dituzte eta sekulako otordu goxoak prestatzen dituzte.

HOGEITA HAMALAU


AITONA-AMONEN LANBIDEAK

2. mailako ikasleok, gure aitona-amonen lanbideak aztertu genituen A21ek proposatutako ekintza bezala. Horretarako gure familia, irakasle eta A21eko arduradunen laguntza izan genuen. Ekintza honen helburua, gaur egungo eta antzinako lanbideen arteko desberdintasunez jabetzea zen. Gelan gai honi buruz aurretik genekienari buruz hitz egiten aritu ginen eta egia esan gehiegi ez genekiela ohartu ginen. Horregatik, etxean gure guraso eta aitona-amonekin, kontu hauetaz solastu genuen. Gaiari buruzko interesa pizten hasi zitzaigun. Horrela, lanbide batzuk aukeratu genituen eta berauei buruz bildutako informazioa, A21ko antzinako lanbideen fitxan erantsi genuen. Gelan taldeka elkartu eta talde bakoitzak lanbide baten azalpena antzerki modura prestatzen ibili ginen. Prestatu genuenean, ekoetxera joan eta taldeka lanbide hauen aurkezpena egin genuen. Oso ondo pasa genuen bertan. A zer lan pila egiten zuten gure aitona-amonek eta gainera makinarik gabe!

ZINESTEZIKOA

GURASOAK MAISU

Aurtengo ikasturtean HH 5eko ikasle batzuen gurasoen presentziaz gozatzeko aukera izan dugu. “Ai, min dut” lan proiektuaren baitan, lehen sorospenen inguruko saioa eskaini zigun erizaina den ama batek. Bertan, 112 zenbakira deitzearen funtzioa azpimarratu zigun eta asko ikasi genuen berari esker. Bestalde, proiektuari jarraipena emateko, kirolak gure osasunean duen eragin positiboari buruz aritu gara eta horrekin lotuta kirol saio desberdinak burutu ditugu; mendi bueltak, “zumba”, judo, igeriketa, bizikletan ibili, beroketak, etab. Guzti hau aurrera emateko bi aitatxo etorri zaizkigu bizikleta saio bat burutzeko eta beroketa ariketak egiteko. Plazer izugarria izan da ikasle eta irakasleontzat zuen presentziaz gozatzea! Eskerrik asko hiruroi! Eta amaitzeko dei egiten dizuegu guraso eta familiako kide guztioi, ongi etorriak izango zaretelako eta seguru gauza asko eta asko dituzuela gurekin konpartitzeko eta guk zuekin ikasteko! Beraz, atea zabalik uzten dugu nahi duen orori guregana etorri eta elkarrekin momentu politak igarotzeko!

HOGEITA HAMABOST

35


PSIKOMOTRIZITATE SAIOAK LH 1ean!! Aurtengo ikasturtean psikomotrizitate saioak haur hezkuntzako haurrek jasotzeaz gain, LH 1eko ikasleek ere saio hauek gozatzeko aukera izan dute. Psikomotrizitate praktikaren helburua da haurraren garapen integrala bultzatzea. Hau guztia kontutan hartuta martxan jarri da aurten abentura berri hau. Hona hemen ikasleei eta irakasleari eginiko elkarrizketa: IRAKASLEA (Aitor Bidezabal: Gorputz hezkuntzako irakaslea) 1. Zer iruditu zitzaizun LH 1eko ikasleek psikomotrizitate saio bat izatea zurekin astero? Hasiera batean, ez nekien egokia izango zen ala ez. Nik ez nuen ordura arte sekula psikomotrizitze saiorik eman, ezta ikusi ere. Haur oso txikientzako zenaren ustea neukan eta horregatik, saio hauen onuraz zalantzak nituen. 2. Onurarik ikusten al diezu saio hauei? Saioak nola eman behar nituenaren inguruko formakuntza saioak jaso ondoren eta pare bat saio egin ondoren, ez daukat inongo zalantzarik, berauen onuraz. Alde batetik, saio hauetan asko gozatzen dute eta hau da gorputz hezkuntzaren helburu nagusietako bat. Bestalde, alderdi desberdin ugari lantzen dira saio hauen bidez; sormena, gorputz koordinazioa, gorputzaren ezagutza, jolasa, harremanak, hizkuntza‌ 3. Eta zuri, Aitor, zer gustatzen zaizu gehien psikomotrizitate saio hauetan? Niri gehien gustatzen zaidana, haurrek zenbat gozatzen duten ikustea eta beraiek erakusten didaten sormenaz gozatzea da. IKASLEAK (LH 1 A eta B) 1. Gustatzen al zaizue psikomotrizitate saioak izatea? Ikasleen % 100ak baietz erantzun du. Psikomotrizitate saioak izatea asko gustatzen zaie nahi dutenekin eta aske jolasten direlako. 2. Zer gustatzen zaizue gehien saio hauetan? Eskalatzea, zezenezka ibiltzea, etxeak egitea, “psikofutboleanâ€? ibiltzea, korrikan egitea, saltoak egitea eta zirkuitoak osatzea dira gehien gustatzen zaizkienak. 3. Zenbat urte egin arte gustatuko litzaizueke psikomotrizitate saioak izatea? 100 urte bete arte psikomotrizitate saioak izatea gustatuko litzaiekeela erantzun dute askok eta beste askok 6. mailara arte.

36

HOGEITA HAMASEI


LEHENENGO BATXILERGOKOAK TOPERA Soinketak gure eskolako ordutegian urteroko presentzia izan du. Txikiak ginenetik kirolaren garrantzia azpimarratu izan ohi digute, hori dela eta, hainbat kirol ekintzetan parte hartu dugu. Bistan da, baliagarriak izan daitezkela kirola praktikatzen ez dutenen ohiturak aldarazteko. Total-training eta spinning bezalako kirolak ezagutu ditugu, eta nekatu ginela ukatu ezin den arren, esperientzia ahaztezina izan dela esan beharra daukagu. Gainera, hauen helburua ere bete da, gustuak gustu, gutariko batzuk, kirol hauek praktikatzea erabaki baitute. Amaitzeko, ez dugu ahaztu behar, soinketa egiten dugun azken urtea dugularik, aukera bikaina dela, kirol berriak ezagutuz, kirolari gure eguneroko bizitzetatik ihes egiten ez ustea, gure osasuna baino garrantzitsuagorik ez dagoelako.

HOGEITA HAMAZAZPI

37


Iraurgi SBko junior nesken Fundibide taldea Gipuzkoako txapeldun! Ane Odriozola Egiguren

Maria Otaegui Gurrutxaga

! k a n o i r o Z Alaitz Ezama Elicegui

Bizikleta jaitsiera

Mendi bidetik aldapan behera jaistea da egiten duguna, saltoak eta zenbait oztopo igarota. Jendeak ez uste arren kirol nekagarria da. Aldapen behera joaten garen arren, bizikletaren kontrola gure esku dago eta frenatzean eta alde batera zein bestera bira hartzean, indar asko egin behar da gorputz osoarekin. Biok ibiltzen gara karreretan eta gehienetan batera joaten gara konpetizioetara, nahiz Andoni Euskadiko txapelketan ibili eta Naroa, berriz, Euskadiko txapelketetan ez ezik Espainiakoetara ere bai, gainera Naroa, aurtengo udan Euskal selekzioarekin Kanariar uharteetara joatekoa da Espainiako txapelketa lehiatzera.

38

Naroa Arambarri

Andoni Iriarte

HOGEITA HEMEZORTZI


HE

0

Izaskun, Paul, Joanes, Manex, June, Axlor, Enaitz, Abel, Iker, Sara Txomin, Joseba, Unax G.

HE

1

Alaia G., Oihana, Alaia A., Julen L., Antton, Mateo, Demian, Diego, Denis, Oñatz, Nora, Miriam, Jule Jon, Lander, June, Uraitz, Olatz, Alex, Maddi, Aret, Julen Z., Unax, Enara, Iker

HE

2

Ainhoa, Ian, Mohamed, Ayoub, Aicha, Maren E., Nour, Luken, Unax U., Amets, Adam E., Ibon, Martina, Kaiet, Inge, Maren S., Jakes, Aiora Luka, Carla, Jon, Hodei, Enara, Ahmed, Xabier, Hiba, Adam H., Sara, Unax S., Ane, Alex

HOGEITA HEMERETZI

39


HE

3

Martin, Oier O. , Oihan, Imran, Roberto, Iker, Nikole, Jakes A. , Ainara, Mara E. , Nora, Jack, Vicen Mailu, Beñat, Oier M. , Mara C. , Jakes R. , Oinatz, Goiatz, Martina, Emma, Ane, Irati, Gaizka, Julen, Maite, Aya, Aimar, Unax, Jakes G. , Zamira, Izeia, Markel, Hassan

HH

4

Eneritz, Amets O., Laura, Enara, Awa, Emily, June S, Rabia, Yelena, Alain, Unai, June B., Oinatz, Eli Jokin, Jakes, Izeia, Elia, Bilal, Saioa,Alex, Mara, Saad, Aratz, Sara, Amets E., Xanet, Julen M. Julen L., Adrian, Jon E., Ane, Paul, Udane, Jone, German, Jon U., Natalia, Ibai, Paula

HH

5

Ana, Ainhize, Mikel M., Ntji, June, Anet, Uxue, Paula, Ane A., Denis, Izan, Mireia, Ibai, Ane O., Efren, Sara Maite, Iker O., Jon, Anne, Mikel E., Galder, Peru, Iraitz, Nora, Paule, Violeta, Izaro, Unax A., Alaia, Iñigo, Urritz, Eneko Aimar, Alex, Saad, Ainara, Unax A., Aitana, Maren B., Martin, Xuban, Maite, Joseba, Iker L., Maren A., Itziar

40

BERROGEI


LH

1.A

Amaia, Irati, Pedro, Nora, Inge, Alain, Maria, Oinatz, Eli Rares, Denis, Oihane, Joanes, Telmo, Ane, Janire, Mirai, Jon Ane, Pol, Angel, Elene, Aritz, Fanta, Eneko

LH

1.B

Anabel, Alejandro, Elene, Guillermo, Sher, Janis, Oihana, Miren, Iker B., Marina Bruno, Jon, Julen, Ziara, Mara, Nora, Leire, Ane, IĂąaki, Alex Maite, Naia, Jakes, Iker U., Abdu, Hossam, Xanet

LH

2.A

Aitor B.,Irati, Izaro, Daniel, Ane, Nora Jone, Markel, Andoni, Tomas, Eneka, Bryan Elene C., Aimar, Aritz,Elene P., Jiaiming

BERROGEITA BAT

41


LH

2.B

Mikel, Mikel L., Ana, Nora, Unax, Esther, Luka, Leire, Markel, Eneritz, Miren, Uxue, Egoitz, Mohamed, Jon, Adur, Libe, Mikel A.

LH

2.C

Yolanda, Naroa, Mouchine, Leire, Aiurdi, Carlos, Maialen Aiora, Ikhlass, Iker.L., Arantzazu, Iker. Z., Manex, Haizea,Jakes, Garazi, Julen

LH

3.A

Mailo, Eman, Ian, Mikel L., Unax, Jokin, Luken, Idrissa, Maddi Iker, Mikel L., Luna, Aratz A., Alaitz, Malen, Nora, Unai, Aratz M., Oier, Naiara, Jare, Sara, Ander

42

BERROGEITA BI


LH

3.B

Mamen, Ignacio, Maren, Orkatz, Miren I., Julen, Miren O., Oussama, Lucia Ekaitz, Elaia, Nora, Danel, Maialen, Telmo, Noa, Ane, Maria S. Denis, Maria E., Xabier, Maria A., Leire, Mikel

LH

4.A

Amaia,Laia, Aner, Lander A, Laida, NicolĂĄs, IĂąaki Ander, Julen J, Paula, Lander E, Maren, Luken, Naroa Maddi, Maialen, Nahia, Malen, Maria, Julen R.

LH

4.B

Amaia , Nora , Peru, Elene A, Julen A ,Markel, Izaskun Esperanza, Xuban, Arantxa, Danel, Libe, Elene E, Ane Julen B, Ibai, Naroa, Annie, Nahia, Maximo

BERROGEITA HIRU

43


LH

4.C

Ainhoa, Nahikari, Elaia S., Julen, Iker, Peio, Mikel P.,Leire G. Jakes A.,Jakes M.,Elaia A.,Miren M.,Lorea, Naiara, Leire C., Enaitz, June, Mikel T., Unax , Miren U.

LH

5.A

Amina, Luken, Irati, Leire, Adur, Jokin, Xabier, Nagore Hodei, Hugo, Eneko, Nahia.S, Laida, Nahia.A, Ainhoa Jare, Claudia, Naroa, Aitor, IĂąaki, Nagore

LH

5.B

Mikel, Lide, Eneko U., Julen, OĂąatz, Ugaitz, Hugo, Mara Leire, Dennis, Jare, Anartz, Maddi, Eneko C., Yelena, Maria Garazi, Eneko M., Yera, Unai, Intza

44

BERROGEITA LAU


LH

5.C

Julen, Inge, Iker, Hodei, Maddi, Nare, Nerea, Joseba Alex, Eneko, Elene, Jon, Alaitz, Janitz, Mohammed, Imane, Elene, Itxaro, Jule, Alex

LH

6.A

Lautaro, Klara, Manex, Elene.I, Aitzol, Karla, Mikel, Itsaso, Intza Olatz, Joanes, Aimar.A, Jon, Gorka, Jokin, Ainhoa.O, Aimar.U, Ainhoa.G Andoitz, Xabier, Siga, Urko, Joseba, Iker, Elene.G

LH

6.B

Axun, Denis, Iñigo, Nerea, Oihana, Intza, Maddi, Jon A., Xabat Andoni, Andres, Tomas, Martin, Beñat, Jone, Maren, Nahia, Mykola Xabier, Alex, Jon I., Maite, Jokin, Yeray, Sergio

BERROGEITA BOST

45


DBH

1.A

Naroa, Rocio, Joanes, Alex, Eneko, Ricardo, Unax, Xuban, Unai, Andoitz, Julen, Leire, Lourdes Jagoba, Enaitz, Antxon, Iñaki, Luka, Maria, Beatriz, Nora, Jone, Sara, Elene, June

DBH

1.B

El mahi, Saqab, Aiert A., Aritz Aranbarri, Aimar, Aritz Amenabar, Iñigo, Iker, Unai, Eñaut, Arantxa Markel, Aiert G., Unax, Naia, Igara, Naroa, Elene, Nerea, Lide, Cristina, Uxoa, Sara, Yosira

DBH

2.A

Joseba, Unai U., Ane C., Isabel, Manuel, Manex, Mikel, Bingen, Unai A., Iker, Rafael, Igor, Aritz, Susana Ioritz, Alaia, Jone, Johanna, Ane A., Garazi, Nerea, Sara, Izar, Diawoye, Jon, Dylan

46

BERROGEITA SEI


DBH

2.B

Naroa, Alexandra, Eneritz, June, Elene, Silvia, Nora P, Jakes, Jehangir, Jokin, Joseba, Edurne Nora M, Fabian, Aroa, Pello, Luken, Danel, Eneko A, Eneko O, Ioritz, Ibon, Ibai, Xabier, Manex

DBH

3.A

Jagoba, Urko, Aitor L., Jon, Yeray, June, Leire, Aitzol, Unai, Eneko A., Eneko E., Maria, Maitane, Mertxe Mikel, Aitor E., Irati A., Nahia, Naroa, Nora, Evelyn, Maddi V., Arantxa , Irati A., Maddi A.

DBH

3.B

Abderrazzak, Jon, Mikel, Denis, Arkaitz, IĂąaki, Leire, Elene E., Osama, Naroa, Garazi, Markel, Osama, Vicente, June, Irene David, Roberto, Iker, Elena, MarĂ­a. Elene A., Eider, Sara, Maren, Naiara, Ane, Marga

BERROGEITA ZAZPI

47


DBH

4.A

Antonio, Alain, Samjhana, Irati, Oier Ag, Omar, Iker, Unax, Gorka U, Oier Ai, Lide, Maren, Paula, Ioritz, Jose Luis Nerea, Gorka D, Aner Ai, Nestor, Jon, Elaia, Jone, Iraia, Naiara, Eneritz, Aner Al, Alex

DBH

4.B

Mirari, Aitor, Mikel G, Nora U, Sara, Maria, Naroa, Imanol, Iker E, Unai, Andoni I, Andoni C, June, Eñaut Nora M, Julen, Ion, Ashley, Mireia, Naia, Eñaut L., Mikel A, Beñat, Olatz, Iker I.

BATX

1.A

Ainara, Xabier, Izar, Esteban, Javier, Maite, Libe, Nerea, Iratxe, Ioritz, Leire, Ane E., Jone, Joxe Joseba L., Mikel, Joseba A., Miriam, Angela, Ane G., Mirari, Ane S., Garazi, Ane S.

48

BERROGEITA ZORTZI


BATX

1.B

Hodeia, Jokin, Andoitz, Xabier, Eneko, Izaro, Mikel, Maialen, Miren, Iñaki, Ane, Saioa S., Amaia Alex, Oier, Nerea A., Elena, Marta, Saioa Z., Nerea A., Laia, Luis, Maria, Naroa

BATX

2.A

Jon, Iker L., Ane O., Jokin, Iker G., Arri, Alaitz, Andoni, Izaro, Josu, Maria, Zorion, Libe, Miren, Mamen Julen, Imanol, Iker H., Beatriz, Eneritz, Lara, Alazne, Oihana, Mikel, Anne A., Jenni, Tania, Eider

BATX

2.B

Alex, Estanis, Julen, Gorka, Alba, Aitor, Jagoba, Aritz, Iñaki, Maria A., Maria O., Xabat, Karmen Asier, Iban, Mirari, Ainhoa, Ane, Emma, Aitana, Leire, Maitane, Nora, Irene

BERROGEITA BEDERATZI

49


IRAURGI ASTEA

50

BERROGEITA HAMAR


BERROGEITA HAMAIKA

51


GURE IKASLEAK ZIENTZIA AZOKAN Aurten ere, hirugarren aldiz, Iraurgi Berritzen garapen eta berrikuntza agentziak antolatutako Urola erdiko zientzia eta teknologia azokan parte hartu dugu. Bi mailatako gure ikasleak izan dira azokako partaide oraingoan, Azkoitiko eta Azpeitiko ikastetxeetako bigarren hezkuntzako beste ikasle batzuekin batera. Parte hartu aurretik, ordea, proiektu bat landu dute ikasgelan gero bertan aurkezteko. Batetik DBH 2ko ikasleek, aurreko urteari jarraipena emanez, prototipazioa landu dute teknologiako ikasgaiaren barruan. Industria munduan erabiltzen diren material termo-plastikoak erabiliz, hau da berotuta biguntzen diren material berezi batzuk erabiliz, ikasleei bururatutako diseinu interesgarriak sortu dituzte. Diseinatutako materialok azokan erakutsi dizkigute. Esan beharrik ez dago, ikaragarri interesgarria dela prototipoen mundua. Bestetik, DBH 4ko ikasleek mikroorganismoen mikro-mundua ezagutzen jardun dute. Berehala iritsi dira frogatzera izaki txiki hauek nonahi ditugula bizilagun, gure inguru gertuko hainbat tokitatik laginak hartu eta petriplaketan erein ondoren, ugaldu eta koloniak osatu ondoren aldaketa jakingarriak bistaratu dira. Baina horretan ez da errenditu burututako lanketa; gero garbitasun produktuen eraginkortasuna zein izan daiteken aztertzen aritu dira. Garbitu gabeko hainbat toki aukeratu batetik eta, bestetik lehenbizi urarekin, gero ph neutroa duen xaboiarekin, eta azkenik lixibarekin garbitutako toki berdinetan laginak hartu dituzte zer gertatzen den aztertzeko. Esperimentua amaitu ostean ondorioak atera beharrean aurkitu dira gure ikasleak, eta esan beharra dago emaitza oso interesgarriak lortu dituztela.

52

BERROGEITA HAMABI


LEHIAKETAK FEGUIAPA SARIA

JOLASTUZ IKASI AL DAITEKE? Aurten DBH 1-era iritsi gara, eta Historian, historiaurrea hasi ginen lantzen eta iritsi zen azterketa egunerako prestatzen hasteko klaseak. Orduan, irakasleak KAHOOT izeneko jolas bat proposatu zigun. Horretarako galderak sortu genituen eta ondoren bertan zintzilikatu genituen jolasteko. Ondo erantzundako galdera bakoitzeko puntuak lortzen dira, zenbat eta azkarrago erantzun oraindik eta puntu gehiago dituzu eta jolasten duten pertsonen arteko sailkapen taulan hobeto geratuko zara. Oso dibertigarria izan zen eta gainera gaia errepasatzeko oso modu aproposa iruditu zitzaigun. Beraz animatu jolas dibertigarri honetan jolastera eta aldi berean ikastera. Beraz badakizue, Jolastuz ikasi daiteke!

LEIRE RAMIREZ ITURRIOZ LH 2. maila

MATEMATIKA SARIA Aurten ere gure ikasleek parte hartu dute Udaberriko matematika lehiaketan. Azken fasea burutu ondoren, bi ikasle sarituak izan dira. 6. mailako Jokin Maizek 2. postua eta 4. mailako, Elene Aizpuruak 3. postua lortu dute. Zorionak biei!!!

BERROGEITA HAMAHIRU

53


GU GEU DOLUAREN AURREAN – PATXI IZAGIRRE Otsailaren 8an Patxi Izagirre, doluan aditua den psikologoa, gonbidatu genuen ikastetxera, “Gu Geu doluaren aurrean” izenburupean, hitzaldi bat eskaintzeko. Hitzaldia irekia izan zen eta herritar ugari hurbildu zen, ikastetxeko aretoa bete egin zelarik. Bigarren aldia da Patxi ikastetxean izaten dugula eta berriz ere, heriotza eta doluaz era natural eta lasaian hitz egitea posible dela erakutsi zigun. Hitzaldia bere osotasunean ikastetxeko web orrian aurkitu dezakezue nahi izanez gero. Aldi berean, Patxiren ikuspegia era labur batean ulertzeko, hementxe duzue berari egindako elkarrizketa. 1. Gu Geu doluaren aurrean topatzen garenean, pertsona, egoera edota galera motaren arabera prozesua desberdina izan ohi da. Zeintzuk esango zenituzke direla ohiko dolu prozesu baten faseak? Trauma, babesa, integrazioa eta transformazioa. 2. Dolua era osasungarrienean eramateko zein aholku emango zenizkiguke? Erritmoa lasaia eraman, elkarrekin egin bidea bakarrik eraman gabe eta esker onez gogoratu gure maitia. 3. Noiz pentsa genezake egiten ari garen dolua ez doala ondo? Hala balitz, norengana jo beharko genuke laguntza bila? Kulpabilitatea nagusitzen denean, angustia eta ondoezak eguneroko bizitza baldintzatzen digunean, nortasuna matxuratuta dugunean… laguntza profesionala eskatu baloratu ahal izateko. 4. Gelan edota ingurune hurbilean dolu prozesua bizitzen ari den familia baten ondoan nola izan gaitezke bidelagun, irakasle modura eta baita ere taldeko guraso modura? Gehienetan zalantza asko ditugu eta ez dakigu nola hurreratu doluan dagoen pertsonarengana. Intimitatea errespetatuz, gure dolumina eskaini errukian erori gabe. Hil den pertsona gogoratu, izan duen bizitza aipatuz eta ez ezkutatuz bere izena. 5. Askotan etxeko txikienei heriotza baten berri nola eman edo beraiekin gaiaz nola hitz egin pentsatze soilak urduri jarri ohi gaitu. Zein lirateke gaiaz era natural eta lasaienean hitz egiteko kontuan izan beharreko ideia funtsezkoena? Errealitatea aipatu modu objektiboan eta honekin batera guretzako lagungarria den itxaropena ere gehitu azaltzeko orduan. Ez esan modu inkongruentean sinesten ez duguna, gure egia da tresna nagusia. Bihotzekin hitz eginez, nahiz eta mingarria izan. 6. Zenbaitetan, haurrak heriotzaren inguruko kontzientzia hartzen joan ahala, ingurukoak edota beraiek hiltzeko beldurra adierazi ohi dute. Zein erantzun litzateke egoki edo aholkagarriena heriotzarekiko beldur honen aurrean? Heriotza dela bizitzaren esnagailu esanguratsuena. Heriotzarekin batera bizitza dagoela konturatzen gera eta, hauxe da, txikitatik ikasi behar dugun kontzientzia. 7. Gure artean izan zinenean, haurrak txikiak direnean bezala, nerabezaroan ere arreta handia eskaini beharko geniekeela aipatu zenuen. Etapa honetan familia eta eskolak kontuan izan beharreko aholku edo ideia nagusi batzuk emango zenizkiguke? DBH eta batxilergoan psikologo figura ezarri behar dugu, garaiz behar den laguntza espezializatua jasotzeko. Orientazio akademikoa ez da nahikoa. Etxeko komunikazioa mantendu etxean, egunero otordu bat batera eginez gutxienez. 8. Bukatzeko, gure familiek kontuan izan beharreko ideiaren bat gehitu nahiko zenuke? Heriotza eta sufrimendua tratatzerakoan maitasunaren bidea hartu eta ez beldurrarena. Nahiz eta mina sentitu, maitasunean dago itxaropena. Mila esker Patxi, berriz ere gure ikastetxearen bidelagun izateagatik eta zure ikuspegiarekin gu www.youtube.com/watch?v=9Kq8SsnH3fI&t=19s aberasteagatik.

54

BERROGEITA HAMALAU


PA R K E A

N AT U R A R E K I N

BAT

Eskolako jolas parkea jarri ondoren, atzeko horma egokitzea izan zen gure ondorengo erronka! Garbi geneukan, parkea naturarekin bat egin behar zuela eta horretarako ikastetxean ditugun talentuak kontuan izanik, gure irakaslea den Pablo Soraluceri eskaera luzatu genion. Halaxe azken hilabetean, egin duen lanaren fruitua jaso dugu. Pabloren adimen artistikoaz, pintzelez eta margoz baliatuz, bere sormena baso eder batean irudikatuta gelditu da. Zorionak eta eskerrik asko egin duzun lan bikainagatik.

KO N TS U M O B I D E Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeei Kontsumobidek eskaintzen dien prestakuntza-programa ibiltaria da. Horren bidez, kontsumoari buruzko hainbat gai jorratzen dira, praktikan eta taldelanean oinarritutako metodologia aktibo, ludiko eta parte-hartzaileaz baliatuz. Helburu nagusia kontsumo-arloko prestakuntzan eta hezkuntzan laguntza eskaintzea da; beti ere, txiki-txikitatik, kontsumitzaile eta erabiltzaile kontziente, kritiko eta arduratsuak prestatzeko, eskola-komunitate osoarekin (ikasleak, irakasleak eta gurasoak) lan globala eginez.

BERROGEITA HAMABOST

55


Deusto Universidad de Deusto Deustuko Unibertsitatea

Zer ikas dezaket hurrengo ikasturtean? 22 titulazio elebidun eta

hirueledunak Deustuko Unibertsitatean.

900 500 600 infoacad@deusto.es

@deustoPreUni ikasleberriak.deusto.eus Deustuko Unibertsitatea

Munduko top-6an

2018

Profile for Iraurgi Ikastetxea

TXIMISTA 2019  

TXIMISTA 2019  

Advertisement