Page 1

Iraurgi ikastetxeko aldizkaria 11. zkia. | 2016ko ekaina

www.iraurgi.eus


Maitasuna ametsen gidari Pixkanaka, zaratarik egin gabe, ikasturte bukaera ailegatu zaigu berriro. Gogoz lan egin dugu kurtso hasieran amestutako helburu guztiak lortu nahian. Zenbait gauza ez zaizkigu nahi bezain ondo atera eta gure hurrengo ikasturteko lerro estrategikoetan gogor ekingo diogu hauek hobetzeko. Bestalde, beste gauza askotan asmatu dugu eta, ilusioz beterik bide horretan jarraitzen saiatuko gara. Urteetan egindako lanak bere fruitua eman du: Iraurgi Betharrameko eraikina berritzea lortu da. Gure eskerrik beroena adieraztea tokatzen zaigu ingurune zabalean: Gotzaindegiari, Udaletxeari eta urteetan Iraurgitik helburu honekin lan egin duten guztiei. Aldaketa bat dagoenean aukera berriak azaltzen direla diote, baino Iraurgin alderantziz gertatu da, Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikin berriaren aurretik ekin diogu aldaketei. Azken urteotan lan izugarria ari gara egiten metodologiak berrituz eta gure ikasleak etorkizuneko mundurako prestatuz. Iraurgi berria, metodologia berri hauek kontuan hartuta eraikiko dugu, ibilbide luze honetan ikusitako aukerak baieztatzeko. Eskuetan daukazun aldizkari honek ikasturte honetan egindakoa laburtu nahi du, horregatik egia bihurtzen ari diren ametsez beteta dago. Gauza batez ziur egon gaitezke denok; atzo, gaur eta bihar, eraikin berrian edo eraikin zaharrean, MAITASUNA, Iraurgiko elkartea osatzen dugunon erdigunean izango dela beti. Gure benetako indarra, gure benetako sekretua, egiten duguna bihotzez egiten dugula da eta hau edozein eraikin edo metodologiaren gainetik dago. Azken lerro hauek irailetik aurrera gainditu beharreko eragozpen guztiengatik pazientzia eskatzeko aprobetxatu nahi ditugu. Gure aurtengo leloak esaten duen bezala, MAITASUNA AMETSEN GIDARI da, eta maitasunak lagunduko digu datorren ikasturteko estutasunak eta zailtasunak gainditzen. Ez dezagun ahaztu, amesten dugun eraikin berriaren sariaz gozatuko dugula elkarrekin helmugan!

Fran Palmero

Iraurgiko Zuzendari Titularra

2

kristau eskola


Adimen INTRAPERTSONALA

Adimen MUSIKALA

Adimen ESPIRITUALA

Adimen NATURALISTA

4 6

20 24

Adimen INTERPERTSONALA

Adimen LINGUISTIKOA

Adimen LOGICO-MATEMATIKOA

Adimen ESPAZIALA

10 16

Adimen GORPUTZ-ZINESTESIKOA

28 32

18

iraurgi.eus

DBH eta Batxilergoko IKASLEEN EUSKARA TALDEA

3


Sentsibilizazioa

Bakea

Ikasturteko leloari erreparatuz, “Maitasuna ametsen gidari�, mundu hobea amesteko aukera eskaini diegu gure ikasleei. Dinamika ugari egin ditugu Bakearen gaia lantzeko eta Europaren egoera aztertzeko. Errefuxiatuekin gertutik lanean ari diren jendearekin jarri gara harremanetan (Alboan, Khamar Sahara) eta beraien esperientziak ezagutzeko aukera izan dugu. Aurrerantzean ere lanean jarraituko dugu gizartearekiko konpromisoan.

Errefuxiatuak munduan

Gaur egun, historian izan den errefuxiatuen krisirik larriena bizi dugu. Jazarpenaren, gatazken, indarkeria orokortuaren edo giza eskubideak urratzearen ondorioz, 59,5 milioi pertsona, beren etxeak uztera eta etorkizun ezezagunaren bila joatera behartuta daude. Zenbaki soil bat dirudi, baino Espainiako herritar-kopuruarekin konparatuz (46,5 milioi biztanle) nabarmen handiagoa dela konturatzen gara. Imajinatzen al duzu herrialde oso bateko biztanleak beren etxeak uztera behartzea? Azken 3 urteotan, lekualdatu den pertsona kopuruak % 40 egin du gora eta horrek egoera larritu baino ez du egiten. Siriaren kasuan, 2011tik gerra zibila bizi du. Herritar zibilek beren etorkizuna arriskuan ikusi dute, eta herritarren erdiak baino gehiagok beren etxeak utzi behar izan dituzte. Munduan lau errefuxiatutik ia bat siriarra da jatorriz. Baina, Siria ez da kasu bakarra. Errefuxiatuen erdia baino gehiago hiru herrialde hauetako batekoa da: Siria, Afganistan eta Somalia. Errefuxiatuen, migratzaileen eta desplazatuen arteko bereizketa egin nahian dabiltza gobernu erakundeak, baino hori ez da hain erraza praktikan egitea. Alboan erakundearekin batera eta beraiek sortutako “Hospitalidad� kanpainako materiala erabiliz, errefuxiatuen gaia landu dugu kurtsoan zehar eta lanean jarraitzeko asmoa daukagu, tamalez gaiak pil-pilean jarraituko duelako. Erakunde honek, pertsonen mugimendua eragiten duten kausak ulertzeko, harrerarako eta laguntzarako ekintza zehatzak sustatzen ditu, eta jatorrizko herrialdeetan laguntza ematen du ere. Halaber, bidegabekeriak salatzen ditu, eta giza eskubideen politikak eta errespetuzko erantzunak proposatzen ditu. Landu dugun material honen helburua abegikortasunaren eta migratzaileekiko harreraren kultura sustatzea da. Alde batetik, gatazken kausa eragozteko lan egitearen garrantzia nabarmendu nahi da eta, bestetik, bidezko migrazio-politikaren eraikuntzan erantzukizuna duten instantzien gaineko eragina sustatu.

4


Amatasuna eskultura

Dinamika HHn

Dinamika HHn

Sentsibilizazioa Kartela LH6 C

Irakasleen dinamika

Bakea

5


Oteizaren eskultura Loiolako Santutegian Iraurgi ikastetxeak fedearen bidetik hezteko aukera eskaintzen dio hezkuntza komunitate osoari. Azpeitiko Parrokiaren laguntzaz ospakizun ugari egin ditugu taldean gure eskariak eta esker onak azaltzeko. Goizeko otoitzak ere hausnarketarako tartea ematen digute, bizitzaren balioaz jabetzeko eta zoriontasunaren bidea denon artean topatzeko.

Sendotza

Iraurgi Ikastetxeko pastoral ekintzaren helburuetako bat Ikastetxeak Azpeitiko parrokiarekin duen harremanean sakontzea da. Harreman honetan aurrera egiteko ikasturtean zehar ekintza ezberdinak burutzen dira, hauen artean aurkitzen da parrokiak eskaintzen duen Sendotzarako

prestakuntzan parte hartzeko deialdia egitea. Deialdi honen bitartez Ikastetxeko 1. eta 2. Batxilergoko 16 ikasle dira sendotzako taldeetan parte hartzen dutenak: 9 ikasle aurtengo ekainean sendotuak eta 7 aurreko ikasturtean sendotu eta Sendotza ondorengo taldean jarraitzea erabaki dutenak. Hona hemen Sendotzako prestakuntzan parte hartzen duten gure ikasleen testigantza batzuk: Ignacio eta IĂąigorentzat, Sendotzan burutzen ari diren ibilbidetik bi alderdirekin gelditzen dira; bata, bileretara gonbidatu den pertsonen testigantza ezberdinak ezagutzea, eta bestea, elkarte giroan sendotzea. Beste alde batetik, ederra iruditzen zaie bere ikaskide eta lagun direnekin sendotza prozesuan parte hartu eta beraien fedea sendotzeko aukera izatea. Beraien hitzetan behetik gora joan den esperientzia izan da. BegoĂąa, Ane eta Lierniren ustez sendotzakoa esperientzia bikaina izan da eta oso gustura parte hartu dute bertan. Taldean izan duten laguntasuna eta elkarrenganako konfiantza azpimarratuko lukete. Ostiralak noiz iritsiko irrikaz egoten ginen! Dio hirukoteak. Amaiak eta Iosuk Sendotzan jaso dutena beraiek hasiera batean pentsatzen zutenarekin alderatuta askoz hobea izan dela diote. Bizitzarekiko arlo batzuetan zuten ikuspuntua aberasteko edo aldatzeko baliogarria izan dela diote. Azkenik taldean izan duten giro ederra ere azpimarratzen dute. Edozeini gomendatuko lioketen esperientzia dela diote!

6


San Martin eguna

Jesus etorkin

San Blas

Kurtso hasierako meza Milagrosa eguna

7


BATXILERGO

AGURRA

8

Kurtso hasieran gurasoekin izaten dugun bileran eta tutoretzako orduetan eskolako ibilbidea aulki baten antzekoa dela esan ohi dugu irakasleok, hiru hanka dituen aulki bat. Hanka horietatik garrantzitsuena beti dira ikasleak, baino egonkorra izango bada, beste bi hanka behar ditu aulki horrek, irakasleak eta gurasoak. 9 hilabete elkarrekin lanean eman ondoren eta emaitzak eskutan ditugula, urteari errepasoa egitea komeni da, bakoitzak berea, bakoitzak bere buruari galderak eginez eta batez ere, norbere buruari erantzun zintzoak emanez. Eta etorkizunari begira jarrita, bizitza ez da hemen amaitzen, zatirik handiena egiteko geratzen zaizue oraindik. Gure aldetik onena opa dizuegu edozein dela ere hartzen duzuen bidea. Unibertsitatean edo Goi mailako zikloetan jarraitzen duzuela ere, goza ezazue bidea eta batez ere, goza ezazue bidean lagun egokitzen zaizuen jendearekin. Fase hori amaitzen duzuenean, lan mundura sartu beharko duzue, eta hor ere galderak egiteari ez uzteko opako nizueke. Aukera guztiak dira zilegi baina edozein bideri heltzen diozuela ere, izan dadila zuek utzi nahi duzuen arrastoa egiteko balio dizuena. Mila-mila esker Iraurgin egon zareten bitartean gurekin konpartitu dituzuen bizipen guztiengatik. Ondo bizi hemendik aurrera eta ez utzi galderak egiteari.


Homilia Mt 6,19-23

2. batxilergokoei agurra Iraurgi

Orain eta hemen eskatzen du umeak bere desio gartsuen asebetetzea, bere bihotzak irrikatzen duen altxorra begi bistan duela. Hazten garen heinean, urrutirago begiratzen ikasten dugu, mundua umetan uste genuen baino zabalagoa eta konplexuagoa dela ikasten baitugu. Gure begirada bera zabaltzen eta zorrozten da eta saldu nahi gaituzten distrakzio eta irudi goxoak baino harago begiratzeko gaitasuna eskuratzen du, kritika argiz, gure gizarteetako kontraesanak, zuzengabekeri eta berdintasun ezak ikusirik bihotzaren onbiderako irrika sakonago bati bidea zabalduz. Hazten garen heinean gure bihotz beraren aberastasun, ahuldade eta iluntasunaz jabetzen gara. Ahalbide eta ezin horietan besteen sorpresak eta zauriak probatzen ditugu. Errealismo gordinena eta sendoena dugu bihotzarena, adorez bere sakontasunean bizitzera ausartzen bagara. Hazten garen heinean bihotzaren irrikak asebetetzeko begiradarekin bilatzen ditugun altxorrak etengabe aztertu beharrekoak ditugula ikasten dugu, eta aurkituta ere haien aldeko lehia saiatua behin eta berriro geurea egin beharko dugula. Hazten garenean, noizbait eta nonbait bihurtzen dira gure altxorren koordenadak; hala ere horiei gartsuki lotuta egon gaitezke itxaropenaren bidez. Baina akaso ez dugu inoiz ume izateari uzten, batez ere bihotzak irrikatzen duen hura, eskura baino, bere ederrean begi bistan agertzen zaigunean zorioneko orain eta hemen batean. Gogoan izan orain eta hemen, zuen guraso eta irakasleen altxorrak zaretela, Iraurgi den -eta izan nahi duen- familiarena. Izan ere, urte luzez euren bihotza jarri dute zuen alde eta posible zuten begirada onenarekin jarraitu dute zuen gorabeherak, aukeraz beteriko bizitza jorratzeko jakintza eta tresnak izan ditzazuen, eta bihotzeko jakinduriaz hausnartu dezazuen zuen egoera, emandako pausoak zintzoak eta sendoak izan daitezen. Gogoan izan orain eta hemen, nolabait, zuengan euren bihotzak asebetetzen direla, eta egun hau ikustean euren begiradak pozten direla, eta orain eta hemen Jainkoarengana igotzen den esker onezko otoitza bihurtzen direla. Proiektuz, ilusioz eta ametsez beterik esaten diozue agur Iraurgiri. Izan bihotz! ÂŤIrrika itzazue dohairik onenakÂť (1Ko 12,31), denak ondo aztertu ondoren. ÂŤPilatu zeruan zeuen aberastasunakÂť (Mt 6,20). Gogoan izan beti inoiz hemen maite zaituztegula! Pedro Luis Uranga

9


Adiskedetasunaren txapelketa Garmendipen -Azpeitia Cup-

Elkartrukea

Aurten 4.mailako ikasleak Bilboko La Inmaculadako ikasleekin elkartrukean parte hartu dugu.

Bilbotarrak Azpeitian

Etorri aurreko egunetan urduri samar geunden baina aldi berean ilusio handia genuen elkar ezagutzeko. Bertso bat asmatu genuen ongietorria emateko eta jolasak eta beste hainbat ekintza prestatu genituen beraientzako. Azpeitiko lurrunezko trena ardatz hartuta Trenaren Museoa ezagutu, eta paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen Lasaora bidean. Eta nola ez, Azpeitiarrontzat hain kuttuna dugun Loiolako Santutegia eta dorretxea ere erakutsi genizkien.

Azpeitiarrak Bilbon

Harrera bikaina egin ziguten Bilbotarrak hara joan ginenean. Beste ikastetxe bateko ohitura eta bizimodua ezagutzeko aukera izan genuen, baita ere Bilboko familiekin hainbat ekintza eta momentu goxo bizi izan genituen. Apirilaren azken hiru egunetan Bilboko Zazpi kaleak eta Guggenheim ingurua azpeitiarren ahotsez blaitu ziren. Puppy txakurrari ere irribarrea atera zitzaion gu ikustean. Agur esateko ordua iritsi zenean, lehen malkoak agertu ziren guztion begietan eta ur tantak bailiran errekatxo garbi eta gardena irristatu zitzaigun masailetan behera. Gure artean sortu zena ezin hitzez adierazi.

Ikaskuntza

eta gizarterako zerbitzua

Aurten ere 2.Batxilergoko ikasleekin boluntariotzako proiektua gauzatu dugu. Ikasleei, euren zerbitzuak eskaintzeko aukera desberdinak azaldu zitzaizkien eta ondorengo ekintzetan hartu dute parte: San Martin Egoitzan, Loiolako liburutegian artxiboko lanetan, Iraurgi ikastexean (DBH 1 eta DBH 2.eko hainbat ikasleri laguntza ematen, ipuinak kontatuz, Aste Santuan Haurtzaindegian lagunduz, bazkaldu ondoren umeak entretenitzen beraiekin egoten eta jolasten), Atzegi proiektuan, Sahara Elkartean eta Txirrindularitzan entrenatzaile gisa. Astean ordu edo ordu eta erdian jardun dute lanean eta beraien eta erakunde bakoitzaren esanetan oso positiboa izan da esperientzia. Badaude ikasle batzuk,euren laguntza eskaintzen jarraituko dutela adierazi digutenak,eta hori entzuteak benetan asko poztu gaitu!

10


Elkarbizitza

Denok dakigunez,gaur egun balore-heziketa oso garrantzitsua da. Hau dela eta, Iraurgi Ikastetxea 15-16 ikasturte honetan balore nagusi bezala itxaropena lantzen ahaleginduko da. Aurtengo elkarbizitzek balore honetan sakontzera lagundu die.

11


Gizaldi arteko programa Iraurgi Ikastetxeak eta San Martin Egoitzak 2008-2009 ikasturtetik abiatuta, urtero aurrera daramagun proiektua da. Ikastetxeak eta Egoitzak betidanik izan dute gertuko harremana eta, ekintza bateratu batzuk beti egin izan ditugu. Adineko pertsonak auto-estimu baxu eta bakardade handiarekin sentitzen direla jabetuta eta, gazteek ezagutza kulturala eta historikoa galtzeko arriskua dagoela ikusten dugunez, ekintza horiei , nolabaiteko forma eman nahian proiektu batean barneratzea erabaki zen, GIZALDE ARTEKO PROIEKTUA hain zuzen ere. Kooperazioa da proiektuaren oinarri nagusia eta, hainbat arrazoi direla eta aukeratu zen proiektua. Adineko pertsonei dagokienez, beraien ezagutza eta esperientziak ondoren datozenei azaltzeak, beraiengan baliagarritasun sentimendua sortzen du. Eta ikasleei dagokienez berriz, ezagutza eta esperientzia berriak jaso eta ekintza desberdinak burutzen dira. Alabaina proiektu honekin harreman berezi bat sortu nahi da, non onuradunak adineko pertsonak ez ezik ikasleak ere izango diren. Aurtengo ikasturtean ere ekintza mordoxka burutu ditugu batera: • 4. mailakoekin: Egoitza ezagutu, mahai jolasak, soinketako saioa. • 5. mailakoekin: Bingoan jolastu, musikako saioa eskaini. • 6. mailakoekin: ikasleek prestatutako antzerkiak ikusi eta herriko txoko desberdinetara bisitak, azokara, liburutegira eta zezen plazara.

12


13


Ekintza soziala 2015-16 ikasturte hasieratik ekintza ugari antolatu ditugu ikastetxean helburu ezberdinekin. Herriarekiko konpromisoarekin lotuta Elkargunerako arropa bilketan parte hartu dugu eta egoiliarren etxeko aitona-amonekin une goxo asko pasa ditugu. Urtean zehar egindako diru bilketaren ondorioz lortutakoa, herriko Cรกritas eta Errefuxiatuei bideratu diegu eta zatitxo bat Alboan eta Khamar erakundeei ere bai sentsibilizazio kanpaina eta erakusketan elkarrekin lan egin dugulako. Bigarren eskuko azoka

Boluntariotza

Zinema solidarioa

Elkargunerako arropak

Boluntariotza

Guraso Tailerra MINDFULNESS

14

Umeekin egindako saioen berri jaso ondoren, zenbait gurasok mindfulnessekiko interesa agertu zuten. Hau dela eta Larraitz Urrestilla, mindfulnesseko coaching aditua, gonbidatu genuen ikastetxera. Bertara gerturatu ziren zenbait gurasok, entzundako teknika desberdinak praktikan jartzeko eskaera egin zuten. Taldetxo bat sortu zen eta 2015-16 ikasturtean hilean behin elkartu gara meditatzeko. Mindfulnessaren onurak ikusirik, datorren ikasturtean ere elkartzen jarraituko dugu eta denok gonbidatuta zaudete.


MAR ROMERA

H i t z a l d i a k

Otsailak 15ean Sanagustin elkartean, guraso eta hezkuntzako profesionalek, MAR ROMERA ezagutu eta bere hitzaldiaz gozatzeko aukera izan genuen ( h t t p s : / / w w w. y o u t u b e . c o m / u s e r / IRAURGIIKASTETXEA) Mar Romera, irakaslea, pedagogia eta psikopedagogian lizentziatua. Hezkuntza emozional eta adimen anitzetan aditua, eta eskolari, haurtzaroari eta didaktika aktiboari zuzenduriko hainbat libururen egile da. http://www.mcu.es/webISBN/ tituloSimpleDispactch.do Gaur egun FRANCESCO TONUCCI Pedagogia Elkarteko lehendakaria da http://www.apfrato.com. Elkarte honen helburu nagusia, hezkuntza berritu eta hobetuz, gizarte hobeagoa eraikitzea da eta bera 3 Cs proiektu pedagogikoaren sortzailea izan da: “capacidades, competencias y corazón” Logan Laplante, 13 urteko Estatu Batuar gaztea, ezagutu zuenean, bere lanbidea “Hezkuntza Hacker-a” izatea nahi zuela erabaki zuen, hau da, hezkuntzaren aldaketa eta hobekuntza etengabean aritzea. Bere esanetan: “… mundua ez dago erratu egiten diren pertsonez betea, baizik eta saiatzen ez diren pertsonez” “… amets bat egia bihurtzeak ahalbideratzen du gure bizitza interesgarria izatea” Berak, gure haur eta gazteen bizitza proiektuan, familia eta ikastetxea elkarturik bidelagun izatea zein garrantzitsua den azaldu zigun.

HHko GURASOEKIN Aurtengo ikasturtean “Guraso Eskola” martxan jarri dugu ikastetxean. 0 eta 6 urte arteko seme-alaben gurasoei zuzenduta egon da. Urriaren bukaeran hasi ginen, hamabost egunetik behin elkartuz ordubeteko saioa izanik. Otsailaren bukaera arte luzatuz. Saio hauek ikastetxeko irakasle desberdinek eraman dituzte aurrera, hala nola: Ana Zendoia, Izaskun Camarzana, Vicen Hurtado eta Aiora Portillak. Guraso Eskolan jorratu diren gaiak askotarikoak izan dira: haurren egokitzapen egokia eskolan, limite eta arauak, frustrazio egokia I eta II, Zeloak I eta II. Guraso Eskolaren helburua gurasoei laguntza ematea da, euren seme-alabengan gaitasun pertsonal, jarrera, balio eta bizi-estilo egokiak susta ditzaten. Euren seme-alabei osasunaren aldeko jarrerak eta balioak helaraztea, bizitzeko era positiboak izatea ahalbidetuko duten gaitasunak bereganatu ditzaten. Azken batean, haurraren garapenean laguntzeko guraso eta eskolak beharrezko informazioa jaso eta hauei aholkularitza eskaintzea izan da.

15


Burdinbidearen Euskal Museoa

Matematika kalean DBHko 4. mailan trigonometrian ikasitakoa aplikatzeko lan praktiko bat aurkeztu dute taldeka. Gaur egun distantziak neurtzeko edo zein altueratan gauden jakiteko, GPSak eta goniometro sofistikatuak dauzkagu eskura, baina nola egiten zen oraintxe arte? Galdera honi erantzun bat emateko, jolastokitik 4. mailako geletara dagoen altuera kalkulatu dute baldintza desberdinetan eta oinarrizko tresnak erabiliz: zinta metrikoa eta geuk prestatutako teodolitoak angeluak neurtzeko. Lana osatzeko hiru jarduera landu dituzte: • Lanaren zirriborro bat prestatu. • Neurriak hartu eta kalkuluak egin. • Txosten bat prestatu baliabide teknologikoak erabiliz. Proiektu txiki honen helburuak: Talde-lanaren garrantzia aintzat hartzea, problemak ebazterakoan ideiak iradokitzeko eta ideiei kontra egiteko oinarrizko elementu gisa. Problemen soluzioa bilatzen saiatua eta malgua izatea; erabilitako prozesua eta lortutako emaitzak txukun eta argi aurkezteko ardura izatea. Eguneroko bizitzako egoerei aurre egiteko matematikak garrantzi handia duela jakitea eta balioestea. Neurrien problemak, oinarrizko trigonometria-kontzeptuak eta erlazioak erabilita ebaztea. Kalkulagailua eta ordenagailua erabiltzea. Emaitza egiaztatzea, erabilitako prozesuari buruz hausnartzea, eta ondorioak ateratzea.

16


k a n o Zori EHUko Leioako Campusa, Udaberriko Matematika Lehiaketa

Aurten ere Iraurgi Ikastetxeko 5. eta 6. mailako ikasleak Udaberriko Matematikako Lehiaketan parte hartu dute. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean burutu zen azken frogan IĂąaki Odriozola Ucinek 4. Saria lortu zuen.

17


Xoxote eta Takoloren eskultura

Capoeira Ikasturte honetan, praktikak egitera ikasle asko etorri dira gure ikastetxera. Hauetako bat, Ion Montiel izan da. Ion, bi alditan izan da praktiketan aurtengo ikasturtean. Aurrenekoan, Ingelerako praktikaldia izan zuen eta bigarrengoan soinketakoa. Zorionez guretzat, Ion, Capoeirako irakaslea da eta hainbat herritan irakasten du, arrakasta handiz. Ion gurean izan da, Capoeirako saioak egitea iruditu zitzaigun soinketako orduetan. Horrela 3. mailatik, 6. mailara arte, saio desberdinak burutu genituen. Saio hauetan, abestu, dantzatu, oihukatu eta gorputzeko atal guztiak mugitu zituzten, oso modu bitxian. Oso aberasgarria izan zen gure ikasleentzat, Capoeirako saioetan parte hartzea. Kirol mota berri bat ezagutzeko aukeraz gain, gorputz adierazpeneko saio bikainak izan zirelako. Beraz, eskerrik asko Ion, Capoeira zer den erakusteagatik.

Judo DBH 1 eta 3-ko ikasleak kirol berri bat landu dute soinketako orduetan, judoa. Zergatik judoa gure haurrentzako? Unescoren hitzen arabera 4-18 urte bitarteko haur eta gazteentzat kirolik gomendagarrienetako bat delako judoa. • Heziketa integral bat bermatzen digulako, alderdi intelektual, emozional eta fisikoa era berean lantzen dituelako. • Alderdi sozializatzaile zabal bat duen kirol hezitzailea

delako, kideekiko errespetutik hasi eta autokontrola, diziplina, norbanakoarengan konfiantza, esfortzu eta etengabeko gainditzea lortzea suposatzen duelako. Guztiz kontrolaturiko espazio egoki batetan (tatamian) haurrek elkarrekintzan aritzeko toki eta giro egoki bat aurkitzen dutelako. • Haurrei talde lanean ibili, konponbideak bilatu, erabakiak hartu eta erronka berriei aurre egiteko gaitasuna lortzen laguntzen dielako. • Autokontrol, hiperaktibitate eta portaera arazoak dituzten haurrei beraien nortasuna baretu eta energia bideratzen laguntzen dielako. • Haurrei judoak norberarekiko segurtasun, konfiantza eta


autoestimua handitzen eta beraien nortasuna sendotzen duelako (oso egokia haur lotsati eta barnerakoientzat). • Egoera fisiko osasungarria lortzen laguntzen duelako. Oinarrizko ezaugarri fisikoak garatzen dituelako. Gaixotasun baskular eta endekatzaileak murrizten laguntzen duelako. • Psikomotrizitatearen garatzea hobetzen duelako. • Asma duten haurren sozializazio, autoestimu eta norberarekiko segurtasunean eragiten duelako, gaixotasun kronikoa dutenaren sentsazioa gutxitzen du eta honela beraien antsietate maila murriztuz eta haur hauen epe luzerako pronostikoa hobetzen duelako (Kriegel doktorea, Magdeburgoko unibertsitatea).

• Afektibitatearen adierazpena hobetzen duelako. • Haur guztiak ez direlako berdinak eta gainera ez direlako etapa berdinean aurkitzen judoak norbanakoaren garapen eta izaera kontutan izanik hezten du. Guzti honegatik Ikastetxeak apustu bat egin du kirol honen alde eta gure ikasleek aukera izango dute aurrerantzean kirol hau praktikatu eta bere onuretaz gozatzeko. Argazkietan ikusten den bezala, badirudi oso gogoko hartu dutela esperientzi berri hau. Aupa judokak!!

Azkoitia-Azpeitia

Maratoi Erdia

Apirilaren 16an, Azkoitia Azpeitia maratoi erdia ospatu zen. Aurtengoan, ez zen korrika saio bat besterik izan. Antolatzaileek egitarau oparoa prestatu zuten RUNNING and FESTA lelopean. Ekintzen artean, Kenyako atletekin solasaldia prestatu zuten eta 6. mailako ikasleek, hartu genuen parte. Ekitaldia, bi zatitan banatuta zegoen. Aurrena, Diego Garcia atleta azkoitiarraren oroimenezko, bideo bat ikusi genuen, bizian zehar egin zituen balentriak, agerian utziz. Atleta bikaina izan zela, garbi ikusi genuen. Bigarren zatian, maratoi erdian parte hartuko zuten atleta Kenyarrekin hitz egiteko aukera izan genuen. Beraien txikitako bizitza gogorra eta gaur egungo beraien atletismoko gertaerak, argi eta garbi azalduz. Oso goiz polita igaro genuen Sanagustin kulturgunean, korrikalarien bizimodua ezagutzeaz gain, ingelesa praktikatzeko aukera ere izan genuen.

19


Gozatu musikaz! Euskal usadioari jarraituz ospatu genuen Santa Ageda bezpera! Bertan, koplak, bertsoak eta makila hotsa nagusitu ziren. Gure ikastetxea kolorez eta doinuz alaitu genuen! Umeen nahiak, eskaerak eta familien partaidetza abiapuntu, martxan jarri dugu H.H. 3 urteko geletan, “Gozatu Musikaz” lan proiektua. Jakin badakigu, txiki txikitatik, haurrek musika atsegin dutela, beraz garapen osoa (adimen anitzak) bultzatu nahian eta ikastetxeko metodología ardatz, aurrera ekin diogu:

1. ESPERIMENTATUZ 2. BIZIZ

Zein gustura ari diren panderoa eta triangelua jotzen. Astindu, astindu txintxarriak ere!

20

Gure herriak, Azpeitiak, musikaz blai egiteko aukera ugari eskaintzen dizkigu ikasturtean zehar, hala nola,bertako festa eta jaiak: San Sebastianak, Santa Ageda, Ihauteriak… eta hori bikain aprobetxatu dugu.


Azpeitiko Musika Banda

3. IKT Baliabideak IKT baliabideak erabiliz, proposamen didaktikoak (gelen artean, taldeka, binaka, bakarka) burutuz

4. Iraurgi Ingurura zabalduz

Eta IRAURGI ikastetxea ingurura zabalduz: Guraso, ikasle ohi eta Antxieta musika eskolari zuzendutako proposamenak onartu eta, ekitaldi paregabeak antolatu zizkiguten, lan proiektuari zor genion amaiera eskaintzeko eta noski, guztion gozamenerako! Ikusi, ikusi!

21


Zuzenekoak on! “Gaueko 10ak dira. Sanagustin kulturguneko eszenatokia desberdin dago. Ez du egunerokoaren antzik. Aretoa bete da eta kontzertua hasteko bost minutu falta dira. Taldea kamerinotan da azken ukituak ematen interpretatuko dituzten kantuen zerrendari. Soinu ekipoa, argiak...dena prest dago eta ikuskizuna hastera doa.� Baina noiz hasi dira ekitaldia antolatzen? Noiztik lanean ordu eta erdi iraungo duen kontzertuaren inguruko nondik norakoak lotzeko? Hori izan da ZUZENEKOAK ON! egitasmoarekin lortu nahi izan duguna. Kulturaren zirrikituak arakatu eta eszenatoki atzean dagoen lana aztertzea. Sanagustin kulturgunea eta Azpeitiko Kultur Mahaiaren laguntzaz, DBH 3ko ikasleak kulturara gerturatu ditugu. Elkarlanean egindako proiektuaren eskutik Soreasu antzokia eta Sanagustin kulturgunea ezagutu ditugu. Horrez gain, taldeka zuzeneko baten kronika egin behar izan dute. Diziplina eta estilo desberdinetako bost zuzeneko aukeratu eta ikusteko modua luzatu diegu gazteei eta erronka bat proposatu; ekitaldiaren kronika bat burutu dezatela antolatzaile eta protagonistekin egonda, bertan ekitaldiaren antolaketaren prozesu guztia jasota eta aldi berean herriko kultur talde desberdinak ezagutzeko parada izanda. Erabaki fest!, Txiki Biran, EMusik 2016, Yon Garinen erakusketa eta The Meanies + Money for Rope australiarren ikuskizunez gozatu ahal izan dute. Transmisioa gako garrantzitsuetako bat delako, kulturara gerturatzea hain zaila ez dela deskubritzeko bidea ireki diegu. Bejondeizuela gaztiek!

22


Nire Barnetik Mundurako Abenturan! Nire barnetik mundura, mugimendutik pentsamendura ‌ a ze plazerra ikasle hauena! Zenbat mugimendu, zenbat aurkikuntza eta ikaskuntza ‌ Adin honetan haurra gorputzaren bitartez komunikatzen eta adierazten da eta mugimenduaren plazerra bizitzeko psikomotrizitateko gune bat daukate gelan. Bertan gorputz guztia astintzen dute egunero igo, jaitsi, euren burua bota edota bueltak emanez ibiltzen dira. Ikastetxeko ikasle txikienak, 0 urteko gelakoak hain zuzen, izan arren sarri erakusten digute ikasteko eta beren ingurua esploratzeko duten indarra eta grina. Egunero dihardute lanean euren gorputzarekin eta euren inguruarekin esperimentatzen! Horretarako gune eta material desberdinak dituzte eskura gelan eta ikusi besterik ez dago ze nolako etekina ateratzen dioten bertan dituzten egur, metal, zapi edota ontzi desberdinei. Mugimendu eta ikerketa festa amaitzean erlaxatzeko gune bat ere badute gelan eta une benetan goxoak sortzen dira bertan! Nire barnetik mundurako abenturan egunero-egunero! Esperimentazio gunean egurrekin esperimentatzen.

Esperimentazio gunean egurrekin,metalarekin eta pintzekin esperimentatzen

Esperimentazio gunean egurrekin esperimentatzen. Psikomotrizitateko gunean jolasean.

Trikitilari

Korua

Erlajazio gunean lasai-lasai jolasean.

Organujoleak

23


Hezurren Egia

UBUNTU! DENON ARDURA DA! ZAINDU DITZAGUN ZUHAITZAK! Natura maitatu eta ezagutzeko eutsi genion zuhaitzen proiektuari. Horretarako gertuen ditugun zuhaitzak ezagutzera atera ginen. Urrutira? Ez. Oinez, lagun artean eta lanera. Udazkenean hasi ginen. Urtaro desberdinetan nola zeuden ikusi nahi genituen. Lau zuhaitz aztertu genituen bereziki. Gure arbasoen elikadura eta babes izan ziren zuhaitzak omenduz. Gaztainondoa, intxaurrondoa, gereziondoa eta nola ez, sagarrondoa. Non kokatu ditugu? Guretzako ezagun eta gertuko den eremuan, Loiolan. Zein izan zen ekintza? Bertara bisita, argazkiak atera, bakoitzaren ezaugarriekin fitxa bete, lurrean aurkitu ditugun fruitu eta hostoak bildu eta argazkiak horma-irudietan itsatsi alderaketa egiteko. Aberatsak benetan irteera hauek! Hor dituzue ekintzetako argazkiak! Ia gure hainbeste gozatzen duzuen!

BARATZA Iraurgi Ikastetxean, Eskolako Agenda 21eko ekimenarekin bat eginik, haur hezkuntzako ikasleek neguko barazkiak landatzeari ekin diote. Hasteko azaloreak, azak, zerbak, letxugak, baratzuriak eta perexila landatu dituzte. Ikusten dugunez,eskola baratzea hezkuntza-tresna paregabea iruditzen zaigu helburu hauek aurrera eraman ahal izateko: - Ikasleek beren elikagaiak landatzen ikastea. - Ingurunearekin afektibitate loturak ezartzea. - Naturaren erritmoa ezagutu eta jarraitzea. - Nekazaritzaren garapenari buruzko kontzientzia jorratzea. - Elikagai osansugarriak kontsumitzeak duen garrantzia baloratzea. Hona hemen emaitzak:

24


GORA UDABERRIA Azkenean eguraldi onaren etorrerarekin gure lan guztiaren fruituak jaso ahal izan ditugu. 2 urtekoak aza hosto batzuk eraman dituzte Sierbatako baratzan bizi diren animalientzat,3 urtekoek perexila etxera eraman dute, 4 urtekoek zerbak eta besteak gainontzeko barazkiak. Ea nolakoak ateratzen diren!

Udaberriari ongi etorria emateko haur hezkuntzako ikasleek loreak ontzi desberdinetan landatu dituzte. Horrela pixkanaka doaz ingurumena zaintzeko kontzientzia hartzen. Adibide gisa argazki hauek:

4 eta 5 urteko ikasleak haziak erein dituzte birziklatutako materiales egindako ontzietan.

25


NONDIK DATOR LANDAREA?

GALDETU, GALDETU GURE TXIKIENEI!! Gure baratzak, garatzeko ematen dizkigun aukerak ikusita, garai bakoitzean zainketa eta lanketa desberdinak egiten ditugu. Urtebeteko gelatik hasita; taldeka, gure baratza, laborategi bizi bat izan dadila nahi dugu, hau da, ikasteko eta ikertzeko toki bat. Lurra zertarako? Nola doa landareen garapena eta landaketa? Ura behar ote? Hainbat galdera sortzen dira ekintza hauen aurrean. Urtebeteko eta bi urteko haurrak, nekazal lanabesak hartu eta berehala argituko dizkigute duda guztiak. Lurra alde batean, pala eta kuboa eskuan eta hasi dira lanean. Gure txikienekin etorkizuna irabazia dugu, bai eta landare eta barazki ederrak ere. Hau guztia kontuan hartuta, gure txikienak gustura joan dira beraien landaretxoak kuboan sartuta. Honela, aukera polita izango dute familia giroan prozesu guztia ikusteko.

BARATZA

AIKUR

LAPATX

BILGARRIAK

26


ALGORRI

PASAIA

KONPOSTA

IBAIA GARBITZEN

IGARTUBEITI

LAPATX

27


Garbitokia

Euskararen Eguna Abenduaren 3a egun seinalatua da gure ikastetxean, euskara baita gure kulturaren oinarri. Hau honela izanik, aurten ere ekitaldiz betetako eguna antolatu genuen ikasle eta irakasleek egun honetaz goza zezaten. Haur Hezkuntzan kantak, antzezpenak, olerkiak eta igarkizunak izan zituzten Lehen Hezkuntzakoen eskutik. Arratsaldean, horma-irudi bat osatu zuten eta aurpegimargotze tailerrez, dantza-ekitaldiez, zinemaz eta ipuinabesti emanaldiez gozatu ahal izan zuten beraiek egindako banderatxo koloretsuak astinduz.

Lehen Hezkuntzan Euskal Olinpiadak egin zituzten bigarren urtez. Ederki pasa zuten ikasleek beren abilezia fisiko eta intelektuala erakutsiz! Azkenik, Euskararen Eguneko manifestua irakurri eta egun honetarako prestatutako “Guk euskaraz, zuk zergatik ez?� kantua abestuz eman zioten amaiera egunari.

28

Lehen Hezkuntzan Euskal Olinpiadak egin zituzten bigarren urtez. Ederki pasa zuten ikasleek beren abilezia fisiko eta intelektuala erakutsiz! Azkenik, Euskararen Eguneko manifestua irakurri eta egun honetarako prestatutako “Guk euskaraz, zuk zergatik ez?� kantua abestuz eman zioten amaiera egunari.

DBHn eta Batxilergoan berriz, Ane Juradoren kantaldia, bideoak, eztabaidak eta ginkana izan zituzten. Ikastetxeko zaharrenek ere erakutsi zuten euskararen aldeko konpromisoa!


29


Ikasleen Euskara-Taldea

Urte asko daramatza Euskararen Normalkuntza taldeak martxan gure ikastetxean. Etapa guztietako irakaslez osaturiko talde honek euskararen alde egiten du lan, ikasturte bakoitzean helburuak zehaztu eta betetzen saiatuz, kalitatezko euskararen presentzia bermatu nahian gure ikastetxean. Horretaz gain, gure ikasleek duten iniziatibaren erakusle da aurten sortu den ikasleen euskara-taldea Iraurgin. Talde honi hasiera emateko, Jon Gurrutxaga eta Eneritz Albizu Iraurgiko ikasle-ohiak eta Azpeitiko Natul euskara-elkartekoak izan genituen gurean. Motibazio-tailer bat eskaini ziguten, eta ondoren, geure ikasleez osatutako euskara-taldea sortu genuen. Txalogarria da ikasle hauek erakutsi duten iniziatiba, interesa eta lanerako gogoa. Horrelako ikasleekin euskarak etorkizun oparoa izango du gurean!

30


Bertso Eskola Gure ikastetxeko talde arrakastatsuenetakoak bere bidea eginez jarraitzen du. Oier Etxeberria Iraurgiko ikasle-ohia arduratu da aurten ere saioak gidatzeaz. Bertsolaritza gure ikastetxearen ikur bilakatu da azken urteotan uzta oparoa emanez. Aurrerantzean ere horrela jarraitzea nahiko genuke, euskal kultura baita gure ikastetxearen ardatz nagusietako bat!

Apirilak 23

Liburuaren eguna 5. mailako ikasleak Miguel de Cervantesen heriotzaren 400.urte muga dela eta, gaztelerako orduetan, Cervantesen bizitza eta On Kixote bere lana ezagutzeko aukera izan dugu. Idazlearen bizitza eta lana ezagutu ondoren, gelan hainbat lan egin ditugu. Gela batek Cervantesen biografiarekin eta On kixoteri buruz rapak sortu ditu, beste bi taldeak erakusketaren antolaketaz arduratu gara. Lanari amaiera emateko, Apirilak 22an, Cervantesen heriotzaren 400. urte mugaren egunean bertan, gure ikastetxeko lehen mailakoei emanaldi bat eskaini diegu. Txikiek, antolatu dugun erakusketa ikusteko aukera ere izan dute, eta bukaeran ikasle bakoitzari, On Kixoteren marrazki bana eman diegu beraiek margotzeko eta baita ere, orri markatzaile bana. Lehenengo aldia da horrelako ekintza bat prestatzen dugula eta oso gustura gaude. Asko ikasi dugu eta ederki pasatu dugu.

31


Killarney

32

Urte batzuetan ekintza hau eskaini gabe egon ondoren, 2015eko uztailean, adin ezberdinetako ikasle taldetxo batekin izan ginen Irlanda hegoaldeko herri zoragarri honetan. Familia giroan igaro genituen 3 aste, goizero ingeleseko klaseak hartuz, bakoitzaren mailara egokitutakoak eta jarraian arratsaldez ekintza ugari izan genituen: bizikletaz eta zaldikarretan erreserba naturala bisitatuz, bi futbol talde nagusiren arteko partida garrantzitsua bertatik bertara ikusiz, inguruko kostaldea ezagutuz eta kirol ekintza askotan parte hartuz. Aurtengo udan ere talde ederra osatu dugu eta esperientzia errepikatzeko irrikaz gaude. Kontatuko dizuegu nola ibiltzen garen, see you soon Killarney!


Emily F lanagani

Elkarrizketa

1.-Hamar hilabete egin dituzu Euskal Herrian. Zer moduko egonaldia izan duzu? Erasmus programarekin etorri naiz eta sekulako esperientzia izan da. Iparraldea aukeratu nuen aurretik sekula izan gabe nengoelako eta oso gauza onak kontatzen zituzten nire ezagunek. Oso pozik nago Donostia aukeratu izanaz. Ez dut uste hain esperientzia berezia izango nuenik Donostia ez den beste toki batean. Asko gustatzen zait hiriaren segurtasuna eta Euskal Kulturaren berezitasuna. Donostia beste hiri batzuekin konparatuta txikia da, irteten duzun bakoitzean jende berarekin topo egitea ahalbidetzen duena eta mundu osoko benetako lagunak egiteko aukera ematen duena. Uste dut hemengo jendeak antz handia duela irlandarrekin, jator eta beti laguntzeko prest egoten zarete zuek ere. Gauza onak baino ezin ditzaket esan Euskal Herrian eman dudan denboraz eta berriro etortzeko aukerarik izango banu, ez nuke luzaroan pentsatzen ibili beharko. 2.-Bi hilabetez aritu zara Iraurgin ikasleekin mintzapraktika saioak egiten. Zaila al da ikasleak ingelesez hitz egiten jartzea? Zaila da irakasten ari zaren hori interesatzen ez bazaie. Klase gehienetan guztien parte hartzea eskatzen zuten jolasak egin ditugu. Jolas bakoitza hizkuntzaren atal desberdin bat lantzeko pentsatuta zegoen, gramatika, aditzak, hiztegia, ‌ lankide izan ditudan ingeleseko irakasleek klasea aurretik prestatuta izaten zuten eta horrek asko erraztu dit lana. Ikasleak taldeka jarri eta elkarrekiko lehian aritu direnean ikusi ditut motibatuenen. Gehiago saiatzen ziren eta oso ondo pasatzen zuten. Bestalde, ezinbestekotzat jotzen nuen ikasle guztiak ahalik eta erosoen senti zitezen lortzea. Badakit nire eskolara jatorrizko hiztun espainola etorri izan balitz, kezka emango zidala berarekin hizketan hasteak, akatsen bat egiteko beldurrez. Poliki hitz egiten nuen eta egiten zituzten akatsak zuzentzen ahalegintzen nintzen. Euskaraz hasten baziren, eurei ingelesez egiten laguntzeko nengoela esaten nien, ez nik ingelesez hobeto egiteko, eta beraz, ez zuela zentzurik euskaraz aritzeak. Bai maila altua, bai maila apalxeagoa zuten ikasleek gustura egiten zuten ingelesez, zenbat zekiten erakusten nahian edo. Ikasle batzuk nirekin jaisten ziren klaseak bukatu ondoren eta autobusa etorri arteko ordu erdia nirekin ematen zuten ingeles gehiago praktikatu ahal izateko. Gure ikasle batzuk unibertsitatean hasiko dira datorren urtean. Bi urte barru, zuk egin duzun antzera, atzerrira joateko aukera emango diete. Gomendatuko al zenieke esperientzia hau bizitzea eta zer da etxetik kanpo eman dituzun hilabete hauetan ikasi duzuna? Inolako zalantzarik gabe Erasmusean parte hartzeko esango nieke ikasle guztiei. Bizian behin egokitzen den aukera da eta hitz ematen dut ez direla damutuko. Ahizpa eta anaia gazteagoak ditut eta pena emango lidake Erasmusik egingo ez balute. Beldurra ematen zidan etxekoengandik eta lagunengandik hain denbora luzez aparte egon behar izateak. 10 hilabete hauen ondoren beste 10 hilabetez geratuko nintzateke. Joan den astean Erasmusa ezin hobeto azaltzen duen esaldi bat irakurri nuen :’ Inoiz ez zara berriro erabat etxean sentituko, zure bihotzaren zati bat beti egongo baita beste toki batean. Toki bateko baino gehiagoko jendea ezagutu eta maitatzeak ordainsaritan eskatzen dizun prezioa da ’. Ikaragarri ikasi dut kanpoan egin dudan denboran, neure kasa moldatzeko gai naiz orain. Iraurgin klaseak emateko lana bilatu dut, nire arropa garbitzen dut, jatekoa erosi eta prestatzen dut. Erasmusen ikasten dituzun bizitzako lezioek bizitza errealerako prestatzen zaituzte. Aurretik etxetik kanpo bizi gabekoa nintzen eta orain ez dakit nola itzuliko naizen lehengo errutinara. Askoz konfiantza gehiago dut nigan, motibatuago nago, baikorragoa naiz eta askoz hobeto antolatzen naiz. Erasmusek muturreraino eramaten zaitu eta beharrak erakusten dizu gauza hauek guztiak egiten. Bihotzez gomendatzen diet hain ondo hartu nauten Iraurgiko ikasleei joan daitezela atzerrira ikastera eta eskerrak eman nahi dizkiet hain eroso eta gustura sentiarazi didatelako.

33


Bakardadearen Kapera

GELA BERRIA: ATELIER *Saio hauetan 5 zentzumenak guztiz aktibatzen eta garatzen dira: material guzti hau ikusi, entzun, usaindu, ukitu eta dastatu egiten dituelako haurrak eta modu honetan informazio asko barneratzen eta ikasten joango da haurra etengabeko ikaskuntza prozesu batean murgilduz.

Adierazpen tailerraren jatorria eta esanahia ulertzeko, Reggio Emiliako (Italia) hezkuntza esperientzian bilatu behar ditugu erroak. Atelierra, Haurrarentzako ekintza LIBRE bat da eta jostailuak ez diren beste materialen proposamenak aurkitzen dira beti. (Adib.: egurrak, hondarra, tenperak, zapiak, lastoa, ontziak... etab.).

*Haurrek

jaiotzetik bere burua eta bere ingurua esploratzeko etengabeko interesa eta beharra agertzen du eta horri erantzun bat emateko helburuarekin burutzen ditugu esperimentazio saioak.

34

*3-5 urte bitartekoetan atelierra burutzen da adierazpen artistikoan

murgilduz, nahiz eta bi ekintzak 0-6 urteko haurrekin burutzen ditugun ikasturtean zehar. Atelierrak zentzu artistikoa hartzen du eta haurra errepresentazio desberdinak egiten hasten da 3-6 urte bitarteko adin horretan. 0-2an esperimentazio saioak egiten dira batez ere.

*Iraskaslearen rola: batez ere behaketa

lana eta material egoki baten eskeintza. Segurtasuna eskeini haurrak lasai eta askatasunez esperimentatu dezan eta adierazi dadin.


NOR GARA GU, ZER GARA GU? 4 urteko ikasleak Azpeitia ezagutzeko “Nor gara gu, zer gara gu? AZPEITIARRAK” izeneko Lan-proiektua aurrera eraman dugu eta herria sakonago ezagutzeaz gain, “Azpeitia denon artean, eman zure iritzia” udaletxeko proiektuarekin bat egitea pentsatu genuen, haurrak gara baina gure iritzia ere badaukagu eta!

Gure lan guztia txosten batean bildu genuen, udaletxean gure iritzia jaso ahal izateko eta behin txostena prest genuela… UDALETXERA! Hirigintzako arduradunarekin aurrez-aurre hitzordua ez genuenez lortu, txostena harreran utzi genuen gure lana bertan ahoz azaltzeko gogoa garbi azalduta. Orain deiaren zain gaude!

Udaletxean balorazio txostena entregatzen

PLASTIKA Fijatu zaitezte DBH 1. eta 2.mailako ikasleek eginiko lanetan! A zer nolako sormena eta pazientzia duten!

Guretzat parkeak oso garrantzitsuak direnez, parkeen balorapena egitea pentsatu genuen, aurrez zer behatu adostuta, noski! Beraz, behaketa orriekin parkeetara irteerak egin genituen herriko auzo desberdinetara.

Berauen alderdi positiboak edota gabeziak ikusiaz, behaketa orriak bete eta hobekuntza proposamenak osatuz.

35


IRAURGI

36


I ASTEA

37


IRAURGI IKASTETXEAN DANBORRADA

38


HERRIKO KALEETAN DESFILATZEN

39


Inauteriak

40


41


0

HH

Marigorringoen gela

Julen, Eider, Ana,Martina Goiatz, Jakes, Markel

1

HH

Untxien gela

Txati, June, Mila, Jon, Amets, Enara, Sara, Paul, Paula, Julen M, Olatz, Jakes Jokin, Alex, Ibai, Julen L, Izeia, Yelena, German

42


2A

Xaguen gela

HH

Peru, IĂąigo, Paule, Iker, Paula, Mikel, Ane , Saioa Urritz, Efren, Izan, Eneko, Ainhize, Uxue, June

2B

Tximeleten gela

HH

Izaskun, Xuban, Aimar, Ane, Sara, Joseba, Alaia, Izaro, Mikel, Maialen Martin, Maren, Unax, Jacques, Mireia

2C

HH

Katuen gela

Ibai, Maite, Denis, Nora, Nicolas, Anet, Alex, Miriam, Anne Ainara, Iker, Jon, Galder

43


3A

HH

Pedro, Alejandro, IĂąaki, Miren, Telmo, Iker, Amjad, Maitere Naia, Maria, Oihana, Leire, Joanes, Janis, Eneko, Jon Maite, Elene, Denis, Mara, Tauaf, Jakes, Inge, Ane

3B

HH

Iker, Elene, Julen, Nora, Alex, Irati, Ane Mailu, Xanet, Oihane, Jon, Marina, Bruno, Ane, Pol, Abdelhak Aritz A., Aritz E., Ziara, Oinatz, Mirai, Yahya, Nora

4A

HH

Mikel, Jakes, Bryan, Aritz, Aimar, Andoni, Manex, Iker, Irati, Izaro, Markel, Maite Haizea, Jone, Nora, Nora, Mohamed, Carlos, Naroa, Miren Elene, Aiora, Jiaming, Leire

44


4B

HH

Itziar, Aiurdi, Luka, Unax, Maialen, Eneka Egoitz, Mikel, Eneritz, Markel, Elene, Ikhlass, Sara, Mikel, Iker, Vicen Ane, Uxue, Adur, Garazi, Jon, Ane, Julen, Angel, Libe, Leire

5A

HH

Leire, Julen, Naiara, Orkatz, Miren, Mikel, Miren, Mikel Jare, Xabier, Maria, Aratz, Nora, Unax, Arantzazu, Eli Daniel, Maria,Telmo, Malen, Maren, Oier, Aratz

5B

HH

Garazi, Noa, Maddi, Iker, Lucia, Unai, Denis, Ignacio, Ander Sara, Mikel, Ane, Ian, Elaia, Jokin, Yaiza, Maria, Eneritz Alaitz, Luken, Nora, Ekaitz, Danel, Maialen

45


1A

1C

1B

LH

Paula, Aner, Libe, Esperanza, Iker, Fatima, Peio, Amaia Daouda, Laia, Julen, Elene, Xuban, Leire Nahia, Naiara, Julen, Luken, Nahia, Mohamed

LH

2A

LH

Lander, Leire, Nora, Elene, Jakes, Julen, Markel Ander, Ane, Mikel, June, Julen, Elaia, María, Esther Maialen, Miren, Maren, Unax, Malen, Julen, Ibai

LH

Nerea, Ainhoa, Nare, Leire, Aitor, Jare , Jokin, Gema Eneko, Elene, Eneko, Irati, Alex, Leire, Anartz Alaitz, Olena, Unai, Hugo, Jon, Xabier

Lander, Nahikari, Annie, Luken, Naroa, Naroa, Hafssa, Aitor Danel, Iñaki, Miren, Maddi, Enaitz, Mikel Amaia, Oumayma, Jakes, Elaia, Nuna, Laida

2B

2C

LH

LH

Anabel, Nahia, Iker, Maddi, Adur, Iñaki, Eneko, Julen Lucia, Laida, Lide, Hodei, Eneko, Ugaitz, Eneko Claudia, Maddi, Naroa, Mara, Amina

Amaia, Janitz, Intza, Alex, Jare, Luken, Inge, Alex Elene, Hodei, Maria, Dennis, Nahia, Julen, Nagore Garazi, Hugo, Imane, Itxaro ,Jule ,Yera

3A

LH

Jon, Joanes, Urko, Elene, Klara, Gorka Mikel, Intza, Xabier, Iker, Aimam, Aimar, Ainhoa, Siga, Mamex, Ainhoa, Izaskun Jokin, Andoitz, Aitzol, Itsaso, Elene, Karla, Oussama

3B

LH

Ainhoa, Jon, Oihana, Denis, Nerea, Iñigo, Intza, Xabat Mohammed, Naziha, Tomas, Maite, Mykola, Nahia, Jon, Beñat, Maren Jone, Maddi, Andres, Jokin, Martin, Andoni, Alex, Xabier


4A

5A

4B

LH

Unai, Aimar, Ricardo, Unax, Aritz, Enaitz, Andoitz, Aitor Xuban, Naroa, Naia, Ane, Lide, Celeste, Aiert, Iñigo, Aimar, Rocio, Yosira. Imanol, Eneko, Jone, Naroa, Cristina, Julen, Beatriz, June

LH

5B

LH

Mailo, Bamba, Unai, Antxon, Sergio, Iker, Yeray, Jagoba, Nagore Lautaro, Markel, Aiert, Joanes, Luka, Aritz, Sara, Elene, Leire, Uxoa, Sara Iñaki, Xuban, Alex, Maria, Nerea, Igara, Nora, Asmae

LH

Mikel, Manex,Jokin,Eneko,Ioritz, Dora, Eneritz, Ibai, Garazi, Nora, Axun Johanna, Paula, Igor, Xabier, Unai

Manuel, Fabian, Sara, El mahi, Silvia, Manex Jon, Izar, Unai, Alaia, Eneko, Iker, Edurne Rafael, Adam, Ane, Jakes, Nerea, Pello

5C

6A

LH

Mamen, Eider, Maria, Maddi, Unai, Sara, Jagoba, Samuel Josu, Eneko, Aitor, Elene, Elene, Andry Maria, Naiara, Irati, Sara, Ane

Arantxa, Joseba, Joseba Ane, Luken June Abderrahim, Nora Dylan, Elene Jokin Naroa Ibon, Aroa, Bingen Sheila, Jone, Danel, Ioritz, Aritz, Isabel, Johanna

6B

6C

LH

Iker, Markel, Mikel, Nora, Irati, Diowaye Ossama, Cristian, Roberto, Mikel, Eneko, Nagore Maitane, Maddi, Nahia, Naroa, Maren, June

LH

LH

Eider, Aitor, Garazi, Denis, June, Aitzol Joseba, Leire, Iñaki, Elena, Jon, Naroa, Gabriela Jon, Arantxa, Margarida, Leire, Jahangir, Yeray


1A

1B

2A

2B

48

DBH

David, Alain,Unax, Mikel, Imanol, Iker, Sara, Naia, Maren, Eneritz, Mirari, Maria,Lide, Nora, Antonio Felix, Jon, BeĂąat, Gorka, Unai, Amaia, Paula, Evelin,Iraia, Elaia, Toni, Aner, Julen.

DBH

Oier, Iker, Iker, Omar, Jone, Naroa, Samjhana, Arkaitz, Oier, EĂąaut, Nora, Mireia, Olatz, Irati, Inko Nestor, Andoni, Aitor, Andoni, Ion, Mikel, Gorka, Aner, Ashley, Naiara, June, Mili, Nerea

DBH

Andoitz, Nerea, Angela, Oihane, Judith, Nerea, Saioa, Xabier, Mikel, Joxe Esteban, Joseba, Miren, Izaro, Marta, Diana, Ane, Enaitz, Javier, Jakes

DBH

Xabier, Eneko, Jokin, Alex, Unai, Maialen, Jone, Ane, Ane, Koldo Luis, Oier, Eric, Ioritz, Mirari, Libe, Naroa, Maria, Ane, Garazi


2C

3A

3B

3C

DBH

Ane, Leire, Valeria, Hodeia, Leire, Nerea, Elena, Ane, Iratxe, Izar, Ane, Maite, Arantxa Laia, Mirian, Saioa, Aitor, Ioritz, Josu, Iñaki, Mikel, Joseba

DBH

Edurne, Xabat, Jakes, Eider, Emma, Iban, Mikel, Julen, Imanol, Lara, Maria, Ane, Gorka Julen, Iker, Maria, Maria, Miren, Beatriz, Libe, Zorion, Eneritz, Iñaki, Aitor

DBH

Asier, Nahia, Moha, Aritz, Iker H., Anne, Arri, Alaitz, Jon, Lucas, Mertxe Iker E., Andoni, Estanis, Iñigo, Jagoba, Nora, Mirari, Oihana, Mikel, Irene, Ane

DBH

Tania, Julen, Alex, Alazne, Francis, Hayk, Julen, Alba, Josu, Aiora, Izaro Eneko, Jokin, Iker, Asier, Izaro, Maitane, Leire, Nahia, Ainhoa, Aitana, Jurena, Jenni

49


4A

4B

1A

DBH

Rafa, Imanol, Julen, Jon, Joseba, Jakes, Julen, Assad, Jon, Ana Maria, Ana, Leire, Leire, Jose Luis Felipe, Joseba, Gorka, Jokin, Ane, Maite, Ane, IĂąigo, Leire, Naroa, Garazi, Maialen, Leire

DBH

Lorea, EĂąaut, Ariane, Julen, Julen, Maialen, Marta, Ander, Maddalen, Julen, Inhar, Julen, Irene Ariadne, Mikel, Nerea, Dayana, Nora, Ania, Irati, Maite, Ane, Julen, Maitane, Naiara

DBH0

Aitor, Ander, Garazi, Aitor, Amaia, Nora, Leire, Ander, Jokin, Susana Ander, Xabier, Garikoitz, Naiara, Elena, Leire, Inge, Andrea, Sara, Lourdes, Iker

Adiskidetasunaren txapelketa - El torneo de la amistad

ekainak 10 - 11 - 12 - 18 - 19 de junio

www.azpeitiacup.com


1B

2A

2B

DBHO

Urko, Unai, Miren; Tamara, Nagore, Izaro, Imanol, Ibon, Aitor, Sabin, Julen, Joseba, Josu, Iñigo, Unai, Itxaso, Ohiane, Natalia, Manuela. Leticia, Elena, Nerea,Ainhoa, Esther

DBHO

Jagoba, Ricardo, Maria, Begoña, Ane, Lenin, Ianire, Jair, Mireia, Julen Maiaio, Aintzane, Leonor, Maialen, Maite, Unai, Naiara, Lierni, Ianire, Mamen

DBHO

Karmen, Ignacio, Libe, Andoni, Ignacio, Aitzol, Jose Mª, Iker, Iñigo,Oier, Alex, Asier, Aitor, Iñigo Maitane, Ainhoa, Asier, Antton, Jon, Eneko, Julen, Mikel, Nerea, Luken, Brandon


52


53


54

J

A

I

A

I

R

A

U

J

A

I

A

I

R

A

U

J

A

I

A


A

L

D

I

U

R

G

I

A

L

D

I

U

R

G

I

A

L

D

I 55


56


Zer ikas dezaket hurrengo ikasturtean? Zatoz eta

EZAGUTU

GAITZAZU!

i

900 500 600 infoacad@deusto.es

@deustopreuni www.ikasleberriak.deusto.eus

Tximista 2016  
Tximista 2016  
Advertisement