TXIMISTA 2018

Page 1

Iraurgi ikastetxeko aldizkaria 13. zkia. | 2018ko ekaina

www.iraurgi.eus


Amestutako kabia, merezitako saria

estutako rezia izan dugu. “Am be a so rt ku go en rt Au da aurten ikastetxean an iz � ria sa ko ita ez ezin kabia, mer n leloa. Ametsik gabe de u nd la a et zi bi z ilusio rik eraiki. Frantzisko te ita al re er ko ne zu ki “Ez daiteke etor iz gogoratzen digu: rr be a et n hi be k ua Aitasant itea eta zi. Ederra da amets eg ut i ar ite eg s et am z �. oi in te bihurtzen saiatzea ita al re er k sa et am urte ederra da kin asko dira azken ne ho du en im tz en Konb horren rtu direnak eta ilusio a, hauetan amesten ausa eraberritua. Eraikin alai n ki ai er o ek m ra ar th urgi fruitu izan da Be fatxadako koloreek Ira re Be . oa ek on a er rr ha gozoa eta ri dizkit gogora: kolore ar ek ak re lo ba ko iz rr n, Ikastetxearen oina imenaren, jakinduriare ad n, re ia eg n, re na su ntziaren urdina askata aren eta transzende en ap er rr au n, re na leialtasu openaren, naturaren, ar itx iz rr be ea rd kolorea da; be tzaren kolorea da. rriarekin. hazkundearen eta bizi amaitzen eraikin be da ez sa et am re gu Baina eraikin eraberrituak re gu , gu du hi na tu gunaren Amesten jarrai r berria barruan bizi du da in a et sio ilu en du agertzen n partehartzea ezin no de o ak ar et rr Ho in islada izan dadin. esku dago eta elkarrek n io zt gu na zu ki or Et bestekoa da. eraiki nahi dugu. tan amestutako kabia ue ha i zt gu te ur ez tz ndari, Eskerrik asko biho duzuen guztiori: zuze u nd gu la n ze rt hu bi errealitate nori eta uda on bat de k na rio Zo . oi le as ik irakasle, guraso eta opa dizuet!

Mikel Aranguren

Arduraduna Elizbarrutiko Hezkuntza ikasle ohia eta Iraurgi Ikastetxeko


Adimenak Naturalista

4

Espirituala

12

Musikala

18

Matematikoa

20

Interpertsonala

22

Intrapertsonala

24

Linguistikoa

28

Espaziala

34

Zinestezikoa

36


BIRZIKLATUZ, ARTELANAK EGIN! Badira urte batzuk AG21ko proiektuan parte hartzen dugula programaren helburua erabili ditugun produktuak berrerabiliz, egunerokotasunean baliogarriak bihur daitezkeen eskulanak sortzea da. DBH 2.mailako ikasleok plastikan, birziklatutako material desberdinak erabiliz. Imajinazioa lantzeko ere balio digu ondo pentsatu behar baita; ez da hain erraza objektu batetik beste bat lortzea. Lanak amaitzen ditugunean erakustaldi bat antolatuko da. Dibertigarria denez, animatu zaitezte zuek ere etxean antzeko artelanak egitera eta nola ez,gure erakustaldia ikustera!!

ERAIKIN BERRIAN ERE, INGURUMENA ZAINDUZ!!! Haur Hezkuntzako umeak, ingurumena ardatz, birziklapena txertatu dute aurtengo proiektuetan,sentsibilizazio kanpaina martxan jarriz : materialak ezagutu,sailkatu eta esperimentatuz, talde berdean parte hartuz, plastikako eskulanak sortuz, musikaz gozatuz‌ Eraikin Berrian ere ildo beretik jarraitzen dugu, txiki txikitatik errespetu eta ardurazko jarrera garatuz. Gure ingurumenak merezi du, zaindu dezagun denon artean!

4


BIHOTZ BIRIKEN SUSPERTZE TAILERRA Larrialdi edo arrisku egoerak edozein unetan eta lekutan gerta daitezke. Hurbilen dauden pertsonak dira lehenengo esku hartu behar dutenak. ESKU – HARTZE GOIZTIARRA funtsezkoa da. Hori dela eta, azaroan, DYAko boluntarioak gure ikastetxean izan genituen larrialdi egoera baten aurrean zer egin behar dugun erakusteko. Ikastaroa baino lehen DYAkoek prestatutako abestia ikasi genuen. Ikasleei asko gustatu zitzaien, oso abesti alaia eta atsegina zelako.

DEI DEZAGUN 112ra TA ESKATU LAGUNTZA ETOR DAITEZEN GURERA LAGUNTZA EMATERA

Ikastaroan larrialdi egoeran eman beharreko pausuak era alaian ikasi genituen: zaurituak arnasa hartzen duela antzemateko zer egin behar dugun, zein modutan jarri behar dugun arnasa hartzen badu, telefonoz deitzean esan beharrekoak‌ Ondoren ikasleek etxetik ekarritako panpinekin erreanimazio saioen entsegua egin zuten, ikasitako abestiaren erritmoa jarraitzen zuten bitartean. Ikastaroa oso aberasgarria izan zen eta asko ikasi genuen. 5


KALITATEA TOPERA

G

6

OE RIAK ZTITEG A IA ET


NATURA EZAGUTZEN

Martxoaren 6an Agenda 21etik irteera bat egin genuen. DBH 4A ikasgela Getariara hurbildu ginen eztia nola egiten den ikustera. Eguraldi ona zegoela aprobetxatuz, atsedenaldi bat egin genuen tomatea eta txakolina nola garatzen diren ikustera joan aurretik. Bertako produktuak dastatzeko aukera izateaz gain, horiek erosteko aukera ere izan genuen. Beste bi ikasgelak, aldiz, Idiazabal gazta nola egiten den ikustera joan ziren. Haiek bertako gazta dastatzeko aukera izan zuten, eta ukuilu batean ere egon ziren behi artean! Bisita honen helburu nagusia ikasleok bertako produktuen atzean zer lan dagoen ikustea zen. Esan dezakegu, bertako produktuak aurrera ateratzeko egin beharreko lan ikaragarriaz jabetu ginela. Horregatik, bisita honen ondoren gehiago estimatzen ditugu bertako produktuak zein ekoizleen lana bera. Aipatzekoa da baita ere, bertako langileek egin ziguten harrera. Hain zuzen, azalpenak ondo emateaz gain, eroso sentiarazi gintuzten. Beraz, esan beharra daukagu, guztiok gozatu genuela bertako produktuak ezagutzen eta dastatzen!

7


PASAIA Lehenengo itsasontzia ikusi genuen, eta harrigarria zen sukalde horretan zenbat jende sartzen zen eta baita ere kapitainak zenbat gauza kontrolatu behar zituen. Gainera bideo bat jarri zuten itsasontzian baina inork ez zion kasurik egin, gero lonjara joan ginen; nahiz eta usaina jasan ezina izan, ondo pasatu genuen. Horren ondoren, arraun egitera joan ginen eta bertan oso ondo pasatu genuen, gimnasioan ere ibili ginen. Itsasontzi txiki baten San Pedrotik San Juanera joan ginen eta Honkongeko jendea ezagutu genuen. Arratsaldean berriz pista pistaz ibili ginen, dibertigarria izan zen baina jende askori ez zitzaion gustatu zeren ez genuen herri hori ezagutzen eta historiaren buruzko galderak egiten zizkiguten.

B

8

A

R

A


IGARTUBEITI

T

Z

A

9


AG21ko IDEIA ONENAREN SARIA BIDEZAR PARKEAREN PROIEKTUA IDEIA ONENAREN LEHIAKETAN IRABAZLE

1. HASIERAKO FASEA LEHEN ZATIA

HASIERAKO BOZETOA BIGARREN ZATIA

LEHEN ZATIAREN ANIMAZIOA

BIGARREN ZATIAREN ANIMAZIOA

2. BIGARREN FASEA, IKASLEAK LANEAN IRAKASLEEN LAGUNTZAREKIN

10


3. BUKAERAKO FASEA

AIRETIK ATERATAKO ARGAZKIA

AIREKO ARGAZKIAN PROIEKTUA TXERTATUTA

PROIEKTU OSOA

Aurten ere, Azpeitiko udalak eta Ingurugiro etxeak ideia onenaren lehiaketaren VI. edizioa antolatu dute Herriko ikastetxeei hainbat gai proposatzen zaie eta beraiek, mailaka, proiektu bat aurkeztu behar dute. DBH. 4 mailako ikasleei luzatu zaien proposamena hau izan da: Kontuan izanda Azpeitiko Udalak La Salbe-Loiola eremua oinezkoentzako izan dadin asmoa duela, ikasleek beraien gustuko Bide Zaharra irudikatu eta diseinatu behar dute. Gainera, proiektu hauek, hirien plangintzan aplikatu beharreko jasangarritasun irizpideetan oinarritu dira. Ikastetxean martxan jarri ginen. Lehenik tutoreen bidez ikasleei informazioa luzatu eta hasierako ideiak jasoz. Jarraian, lana zehazteko asmoz, marrazketako irakasleari ( Pablori) pasatu genion ardura. Ikasleak taldetan banatu eta hasierako lau proiektu aurkeztu zituzten, denen artean egindako ekarpenei esker bat aukeratu eta hau oinarri, lanari ekin zioten. Marrazkia txukun egin, eskaneatu, argazkiak atera eta bertan muntai birtuala egin eta hau guztia bi maketatan gauzatu. Orduak eman dituzte hau guztia egiten eta argi dago ilusioa eta sormena ez zaiela falta gure neska mutilei. Aipatu behar da ezinbestekoa izan dela ikastetxera praktikak egitera etorri den Nerea Dominguez, ikasle ohiak eskainitako laguntza, aholkuak eta ideiak. Mila esker Nerea !!! Maiatzaren 2rako prest zegoen lana eta Ingurugiro etxean aurkeztu genuen. Epaimahaia bildu eta aurkeztutako lanak aztertu ondoren, guri egokitu zaigu saria !!!! Hau poza ikasleek hartu zutena enteratu zirenean !!! Egindako esfortzua handia izan da baina merezi izan du. ZORIONAK PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI EGINDAKO LAN BIKAINAGATIK

11


MILAGROSAKO AGURRA

https://youtu.be/uQ6YGXLxOI8

Milagrosako eraikinari agur esateko garaia iritsi zaigu aurten eta hain momentu garrantzitsua izanik guretzako, bi alditan egin genuen. Aste Santuko oporren ondoren eraikin berrira joatea erabaki zenean, sentimendu gazi gozoak sortu ziren gure barrenean, alde batetik eraikin berrian izateko ilusioa eta bestalde betiko eraikin zahar maiteari agur esan beharra. BIZITAKO GUZTIARI AGUR esan eta ETORKIZUNARI ONGIETORRIA emateko modu egokiena antolatzen saiatu ginen. Bat-batean eta denon artean festa zoragarria antolatu genuen gure jolastoki maitean eta festa giro horretan argazki erraldoia atera genuen guztion oroitzapenetan txertatua gelditu dadin.

Iraurgi Asteko ostiralean, zaindari egunean hain zuzen, ekitaldi garrantzitsu bezain hunkigarria bizi izan genuen San Martin egoitzara gerturatu ginenok. Eguraldi txarra zela eta nahi genuen guztion ezin izan ginen bertara gerturatu espazio faltagatik. Bertan, Iraurgi ikastetxeak, Milagrosako eraikinari agur esan eta San Martingo Fundazioari esker ona adierazi genion.

12


Ekintza sinboliko ugari ikusi genituen bertan: trikitixaren berotasuna eta alaitasuna, irakasle baten urte luzeetako testigantza, guraso eta ikasleen aurreskua, Iraurgiko abesbatza eta egoiliarren perkusioa bat eginda, eta maitasunez beteriko bertsoak.

Amaitzeko, Kepa eta Enekoren adierazpenak ere eskertu nahi ditugu eta egoiliarren emozioz beteriko hitzekin bat egiten dugu: “GURE ONDOTIK JOAN ARREN, ELKARREKIN URTEAK, UNEAK ETA EKINTZAK KONPARTITZEN JARRAI DEZAGUN�.

13


LAMPEDUSAKO GURUTZEA Lampedusako Gurutzea martxoaren 22an iritsi zen Azpeitira eta harrera egin genion gure ikastetxean. Berari begiratzean 2013ko urrian Mediterraneo itsasoan gertatukoa gogoratu genuen. Aita Santuaren lotsarekin bat egiteaz gain txalekoen kolore biziak eta Gurutzeak berak, itxaropena piztu zuen gure bihotzetan. Isiltasun harrigarria sortu zen gurutzea igarotzean eta gu guztion bihotzen taupadak astintzen zituen. Olazko Amaren aurrean harrera otoitza egin ondoren, ikastetxeko isilgunean kokatu ginen eta ikasle-irakasle guztiek bertatik igarotzeko aukera izan zuten, Garizuman landutakoa gogoratzeko eta Jainkoari gure kezka, lotsak eta nahiak eskaintzeko. Eguerdian gurutzea Parrokiara eraman genuen eta arratsaldean bertara gerturatu ginen hiru urtetik gorako ikasle guztiak. Alboan erakundearen materiala erabili genuen, “Mugetatik haratago” izenekoa, jarraian dauden gaietan sakontzeko: • 3,4 eta 5 urtekoak ikastetxea eta familia izatearen garrantziaz jabetu ziren. • 1. mailakoek Totoyren istorioa ezagutzeaz gain, Hartz Inurrijalearen jolasa landu zuten. • 2. mailako ikasleek gure euskal kultura maitasunez eta eskuzabaltasunez partekatzeko Korrontziren Eman bostekoa abestia dantzatu zuten. • 3. mailako ikasleek ezberdinak izatearen aberastasuna onartu zuten: “nahiz eta denok eskubide berdinak izan denok gara desberdin, horrek egiten gaitu aberats. Bakoitza nota desberdina izan arren, guztion beharra dugu abesti polit bat sortzeko. Goazen elkarrekin ,eskuak eman eta lagunduz mundu hobeago bat eraikitzea”. • 4. mailako ikasleek Ali eta Fatimaren istorioaren aurkezpena egin ziguten, beraien bizipenak eta emozioak irudi eta soinuekin adieraziz. • 5 eta 6.mailako ikasleek etxe baten jabe izateak suposatzen duen guztiaz hausnarketa egin ondoren bideo polit bat osatu zuten: etxea utzi beharraren arrazoiak eta ondorioak azalduz, motxila batean sartzeko gure bizitzako lehentasunak aukeratuz eta errefuxiatuen bideko zailtasunak gaindituz. (https://youtu.be/sj7GDaBjfyY).

14


• Bigarren Hezkuntzako ikasleek errefuxiatuen argazkiekin eta kandeletako argi goxoarekin barneko sentimenduak adieraziz amaiera eman zioten ekitaldiari. Lampedusako Gurutzearen etorrera ahaztezina izango da denontzat eta etorkizunean Milaneko San Esteban elizara joateko aukerarik izaten badugu, bertan ikusiko dugu eta bizitakoa gogoratuko dugu, gure bihotzetan itxaropena eta fedea berpiztuz. Eskerrik asko ekintza hau aurrera eramaten lagundu duzuen guztioi!

15


SAMBA, UN NOMBRE BORRADO Azpeitiko Udala eta Elkar Ekin elkartasun taldearen laguntzaz “Samba, un nombre borrado” filma ikusi eta berari buruz gogoeta egiteko aukera izan genuen ikastetxeko 1. Batxilergoko ikasleekin batera. Filma aurkezteko eta bere etorkin esperientziari buruz hitz egiteko Mahmud Traore senegaldarra izan genuen geure artean. Filma ikusi ondoren berarekin solas egitea eta Senegaldik Europara eginiko hiru urtetako bidaiaren kontakizuna entzutea momentu berezia izan zen bertan izan ginen guztiontzat. Lerro hauen bitartez gogoan izan nahi ditugu horrelako bizi esperientzi gogorrak bizi dituzten pertsona guztiak.

JATORDUA sarri hartzen dut zopa beroa, atsegin dut, gosea apaltzeaz bat jartzen dizkit eskura tresna samurrak, eskaintzen dizkit ahora aspaldiko mundu bateko osagaiak, indarberritu egiten nau eta narama oroimenen basora… maiz zopa horretan ageri dira izarrak ageri dira hizkiak abesti sakonen usainak eta musikak… hitzak eta izartegia eratzen dira

16

ausaz, nahi gabe bezala, inoiz jakin minak zoparen barrunbeak arakatzera nakar, eta tarteka goiburu asaldagarriak, jazoera latzen oihartzunak, lore sortak eta ohol lehertuak, gogoeta itunak, naufragio hondarrak kitzikatzen ditut koilara muturraz, eta noizbait itotako jendea aurkitu izan dut nire plater ertzean beso oinak zabal izarrak bezala, euren hitz solteak galderak barreiaturik nire gogoaren haitz artean…

orduan nire zopa hori eskaini nahi izaten diot ni bezala oharkabean edo ekin gabe bizi denari, berotu dakion odola pittin bat, apur bat haserre dadin, bat egin dezagun bizi garen munduarekin bost minutuz sikiera, eta ekin… Jose Luis Otamendi


17


DOINUA ETA ERRITMOA JARRI DIOTE BATXILERGO 1.MAILAKOEK IRTEERARI IBILALDI BAT EGIN BEHAR ZEN ETA IKASLEOK JABE MUNDUKO MAPA HARTU GENUEN BEHIN JARRIRIK PAREZ PARE EUROPAN ZEHAR BEHATZA JARRIZ AHAZTU ZEHARO GAUDE TXOKO EDERRAK DITUGULA TA IKUSI GABEAK DAUDE SARRI MUNDUA NAHI DA EZAGUTU BURUA EZAGUTU GABE HAMAIKA PAUSU ETA ISTORI HAINBAT HITZEN ESANAHIA IBILALDI BAT ZARAUTZ-GETARI LUZEA BEZAIN LASAIA ITXAS ONDOKO BRISA FRESKOA TA ARRATOIKO GARAIA BARRUALDEA TA KOSTALDEA LOTZEN DITUEN UZTAIA NEKEZ AHAZTUKO DUGU ORDUKO OLATU BITSAN USAIA

SANTA AGEDA BEZPERA Aurten ere, ikastetxean usadio zaharrari eutsi diogu, Santa Ageda bezperan koplak eta bertsoak abestuz. Makila eta zapiak hartu eta giro ederrean, saio bikaina osatu genuen. Bukaeran, zapia pasa eta goxoki kopuru izugarria bildu genuen. Merezitakoa, horren ongi abestu ondoren!

18


IDAZLE, MUSIKARI, MARGOLARI TXIKI-HANDIAK! Eneritz Otaegi ikasle ohiak gradu amaierako proiektua aurrera eramateko 4 urteko ikasleak aukeratu ditu. Ipuin musikalen munduan barneratu dira 2 ipuintxo sortuaz. Ipuinek eskaintzen dituzten abenturetan buru-belarri sartu dira ekoizpen lana hasieratik bukaeraraino burutuz. Eneritzen eskutik, margolari, musikari eta idazle bilakatu dira: ipuina asmatu, irudikatu, ahotsa jarri, musika txertatu ‌ guztia beraiek egin baitute. Emaitza nola ez ba, bikaina izanik.

Eneritz Otaegi

Delfi izurdea

Robit robota

19


SENTITU, PENTSATU, EKIN! Iraurgin ikaslea protagonista da. Ikasketa prozesuan irakasleak bide-lagunak garela eta haurrak esperimentatu, sentitu eta emozionatu beharra dutela garbi daukagu. Horretarako, haurren interesetatik abiatuz eta beraien erritmoa errespetatuz gune egokiak eskaintzea da gure eginbeharra, non, esperimentatzeko uneak sortuko ditugun eta emozioei arreta eskainiz, haurrak ikasketa prozesua modu naturalean biziko duten.

LEHIA

UDABERRIKO MATEMATIKA LEHIAKETA

Aurten ere gure ikasleek parte hartu dute Udaberriko matematika lehiaketan. Lehiaketari dagokion lehenengo fasea ikastetxean bertan egiten da eta denak dute beraien maila neurtua izateko aukera. Lortutako emaitzengatik zenbait ikasle animatu zen azken fasera aurkeztera, zehazki, Leioako Unibertsitatera. DBH 1. mailako ikaslea den Garazi Esnal hor joan zen berriro maiatzaren 18an! Baina oraingoan, saria jasotzera, lehenengo hamarren artean geratu baitzen! Bejondeizula, Garazi!

20


KETAK

GABON POSTALA FEGUIAPA SARIA

Leire Oyarbide LH 6. maila 21


EMAIOGU BOSTEKOA! 2. mailakoak Lampedusako gurutzea herrira zetorrela eta, “Eman bostekoa� kantarekin ongi etorria egitea pentsatu genuen. Kantan, islatuta daude, gure bizimodurako behar ditugun jarrerak, gure kulturako ikur batzuk eta beraiek azaltzen dituztenak ere. Guk, horma-irudi bidez landu ditugu eta esanahia eman nahi izan diegu. Hala nola, eskuak-ongi etorri, hauspoa-indarra, trikitia-gure kultura eta alaitasuna, begiak-tristuratik alaitasunera... eta nola ez hori dena abestuz eta dantzatuz. Kanta eta letra zuekin konpartitu nahi izan genituen, Zaindari Eguneko dantzan. Ea denon artean mundu jasangarriagoa egitea lortzen dugun!

MARTXO

22


MAREA URDINA

AK 8 Martxoak 8 eguna ospatzeko, hainbat jarduera landu genituen ikastetxeko etapa guztietan, esaterako, ipuinak, abestiak, bideoak, mosaikoaren argazkia…Horien helburua, batez ere, pertsonok betetzen ditugun espazioak zein ogibideek generorik ote duten hausnartzea izan zen. Hori aurrera eramateko, ikastetxeko hezitzaile komunitate osoak parte hartu zuen ekitaldian.

Apirilaren 26an, ostegunean, ikastetxeko patioak kolore urdina hartu zuen. Ikasle, irakasle, guraso, langile,… kamiseta urdinak soinean eta olatuak eskuan zituztelarik, marea urdinarekin bat egin genuen. Aste horretan zehar, Marea Urdina eta Autismoa zer diren, proiektuaren zentzua eta helburua, landu genituen, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergoraino. Eta guztiari amaiera borobil bat emateko, etapa ezberdinetako ikasleek eta ikastetxeko komunitatea osatzen dugun guztiok argazkiak atera genituen. Argazki erraldoia atera aurretik, autismoa duen haur baten sentimenduak, nahiak, ezinak zein bizipenak jasotzen zituen testu bat irakurri zen. Jarraian duzue testuaren esaldi esanguratsuenetariko bat. “Guztiok desberdin berdinak gara eta hori da politena. Gizartean ditudan hesiak apurtzen lagundu iezadazu, batzuetan adieraztea kostatzen zaidan arren, zuen lagun izan nahi baitut.” Iraurgin ere Urdinak gara!

23


ATZEAK ERAKUSTEN DU AURREA NOLA DANTZATU Guztia DBH 4 amaieran hasi zen. Hura amaituta, bizitza akademikoan lehenik egin daitekeen aukera agertzen da. Aske zara lehenengo aldiz zure bidea jarraitzeko. Niri, eta beste guztiei, bidea jarraitzeko bidexka ugari agertu zitzaizkigun. Nahi genuena egin genezakeen. Hala ere, askatasunak beti darama zalantza ezkutuan. Etorkizuna lausotuta ikusten genuenontzat ez zen erraza izan bidea aukeratzea. Ikasle bat baino gehiago geunden zalantzaren hatzaparretan preso, irten ezinik. Zirkunstantziak zirkunstantzi, gizarte zientzien bidexkari ekitea erabaki nuen, kilometroek eta kilometroek nonbaitera eramango ninduten esperantzaz. Bi urte igaro dira une hartatik. Bi urte igaro ditut une hartan aukeratu nuen bidean aurrera eta aurrera eginez, batzuetan pauso seguruz, besteetan, hankak non jarri ez nekiela. Bi urte hauetan galdetu izan diot nire buruari bide egokia aukeratu ote nuen, iraganera itzulita zerbait aldatuko ote nuen. Nire gora-beherak izan ditut gizarte zientzietaz; batzuetan damutu egin naiz hartu nuen bideaz, besteetan, ez. Egin ditut egin beharreko kilometroak, gustukoak edo ez, eta dagoeneko badakit zein izango den nire hurrengo pausoa, nire

hurrengo urratsa: kazetaritza. Nondik kazetari izateko nahia? Laugarren HHn idazten erakutsi zidan andereñotik? LHn ipuin bat sortzen lagundu zigunetik? Edo DBHn eta Batxilergoan idatzi genituen idazlanetatik? Milaka ikasle igaro dira Iraugiko helmugatik, ni aurten iritsi naiz hartara, eta beste milaka ikasleri ere egokituko zaie puntu honetara iristea. Julen Otaegi Leonet

BARREZ BETETAKO BIDAIA ZORAGARRIA Espero bezain ibilaldi ona izan da Saloura egin genuena! Gelakideekin ondo pasatzeko ibilaldi bikaina izan zen. Lehenengo egunean, Tarraco museoan barre ugari egin genuen, ikasteko modu ezberdin baten bidez gutako batzuk erromatarrez jantzi ginen, karkarkar oso dotore denak! Arratsaldean hotelera iritsi eta jacuzzia zegoela ohartu ginenean, bainu lasaigarri bat hartzera joan ginen guztiok. Gauean, berriz, “Enjoy Salou” izeneko diskoteka batera joan ginen. Zer ondo pasatu genuen irakasleekin dantzan! Hurrengo egunean Bartzelona bisitatu genuen eta bertan “postureo” eginez argazkiak ateratzen ibili ginen. Goizean goiz, jaiki eta autobusez emakume jator batek, Bartzelonako leku garrantzitsuenetako batzuk erakutsi zizkigun bitartean, haiei buruzko zenbait datu eman zizkigun. Ondoren, Sagrada Familia bisitatu genuen eta bazkal orduan auzo gotikoan eta Rambletan zehar ibili ginen. Egunari amaiera emateko, gauean berriro aritu ginen elkarrekin dantzan. Ibilaldiari bukaera emateko, PortAventura jolas-parkera joan ginen eta atrakzio guztietan ibili ginen. Goitik behera busti, beldurra sentitu eta arratsaldeko 17:00etan etxerantz abiatu ginen, izenburuak dioen bezala, barrez beteriko bidaia zoragarri hau errepikatzeko gogoarekin!

24


Muhammad Assad Hayat

Ondo gogoan dut Assad Muhammad Hayat gure ikastetxera iritsi zen eguna. Aita, osaba eta hirurak etorri ziren. Ikastetxetik Maje eta biok bildu ginen eurekin. Ingelesez aritu ginen osabarekin, ez euskaraz, ez gaztelaniaz, ez baitziren komunikatzeko adina moldatzen. Azaldu genien euskaraz zirela gurean ikasgaiak, eta aitak hala nahi zuela esan zigun. Gaztelaniaz ikasiko zuela bestela ere, baina euskaraz ikasteko laguntza beharko zuela iruditzen zitzaiola eta liburuak eta materiala euskaraz izateari irizten ziola berak egokien. Gogoan dut irribarrez pentsatu nuela neure baitan, zer zaila den betidanik Euskal Herrian bizi izan den hainbat laguni euskaraz hasieratik aritzeak zenbat laguntzen duen ulertaraztea, eta Pakistandik etorri berri bat, aldiz, senak horretara nola eraman zuen. Ikasle argia eta langilea zela hasieratik antzeman genion, baina nekez aurreikusiko genukeen hain bide oparoa egingo zuenik. 3 urteren epean euskaraz eta gaztelaniaz ikasi du, batxilergoa euskaraz egin du, unibertsitatera sartzeko hautaprobara lehenengo deialdian joan da eta erraz gainditu. Urteek ahitutako memorian ikasle askoren izen eta aurpegiak lauso ageri zaizkigu, maiz. Assadena ere bai behar bada, baina esango nuke, bere buruarekiko eta batez ere, euskaldunontzako erakutsi duen errespetua, betirako iltzatu zaigula gogoan. Bejondaizula, Assad! plazera izan da urte hauek zurekin partekatzea. Karmen Irizar

IRAURGI BATERATUAREN LEHEN PROMOZIOKO IKASLEAK 2002/03 ikasturtean, Iraurgi ikastetxe bateratua martxan hasi zen. Orduan oraindik ikastetxe bakoitza bere eraikinean zegoen, zuek urtetxo bat/bi zenuten eta ni orientatzaile lanetan hasi nintzen. 2003/04 ikasturtean, Iraurgi hiru eraikinetan etapaka banatuta, ikastetxe bakar bat zen. Haur Hezkuntza Milagrosako eraikinean zeuden eta zuetako gehienak, 2 urteko gelan hasiko zineten‌.. Zuen lehen ikasturtea zen ikastetxean. Gurasoengandik banatzeko beldurra eta lagun berriak egin eta esperientzi berri bat bizitzeko ilusioa eta kuriositatea izango zenituzten!! Ni ere horrela nengoen, iraurgiko orientatzaile izatearen erronkaren aurrean beldurtuta, baina ilusioz beteta aldi berean!! 15 urte hauetan zehar, zuek ikasle bezala, ikastetxean hazten eta ikasten joan zarete, bai edukiei dagokienez, baita esperientzi eta bizipenei dagokienez ere. Eta nire kasuan ere hala izan da, orientatzaile bezala ere ikasten eta hazten joan naiz. Beraz, esango nuke zuek eta nik, garapen bide zabala elkarrekin egin dugula. Urte guzti hauetan zehar, denetariko momentuak eta bizipenak izan ditugu: alaiak, tristeak, argiak, ilunak, zailak, errazak, erronkak, akatsak, haserreak, liskarra, disgustoak, bakardadea, parreak, negarrak, babesa, laguntza, sorpresak, damuak, barkamenak, bigarren aukerak.... Guzti hauen oinarria pertsonarteko harremanak eta elkarbizitza dira. Eta zuen taldearekin zehazki, elkarbizitza saio ugari egitea tokatu zait!! Nik asko ikasten dut horrelako saioetatik eta espero det zuek ere nirekin landutakoetatik ikasi eta pertsona bezala aberastuko zinetela, ni zuekin bezalaxe. Eta orain, Iraurgiko zuen ibilbidea amaitzera doa eta erronka berri bat hastear zaudete. Berriz ere mila emozio: urduritasuna, beldurra, ilusioa, kezkak, gogoa‌.. Bizitzak, orain arte erakutsi dizuen bezala, momentu gazi-gozoak, argiak eta ilunak, lasaiak eta gogorrak..., ekarriko dizkizue eta horrek emozio desberdin pila bat senti araziko dizkizue. Hori da bizitza, emozionatzea! Ez kezkatu, ez ezkutatu, sentitu, jarri izena emozio horri eta espresatu, asko ikasiko duzue zuei buruz hori egitean!! Izan zeuek, besteek diotenari horrenbeste garrantzi eman gabe!! Sinetsi zuen gaitasun, ezaugarri eta berezitasunengan!! Zuetako bakoitza bakarra eta berezia zarete! Danok gara!! Desberdintasunak gure elkarbizitza aberasten du!! Ez itxi ateak aukera, esperientzia, ikaskuntza eta lagun berriei!! Zuen etorkizuna zuen esku dago! Amestu, helburuak markatu, saiatu, lan egin, momentu zailetan ere borrokatu eta ez etsi, aurrera egin!! Umiltasun eta errespetuz jokatuz eta ahaleginduz, zuen ametsak lortuko dituzue!! Lehenago esan izan dizuedan bezala, etorkizuna ez dauka zuen ikasketa mailak, etorkizuna zuetako bakoitzak duzue!! Ez izan zalantzarik!! Bide berri honetan, zuen familia eta benetako lagunak alboan izango dituzue. Behar baduzue, gu ere hor izango gaituzue. Konfidantzazko pertsonez inguratu zaitezte. Behar duzuenean laguntza eskatu eta eskertu eta zeuek ere ingurukoei lagundu eta eskertu. Eskertu bizitzari duzuen bizia, momentu zailak bizitzea tokatzen bazaizue ere, bizitza aberatsa duzue, maite zaituzten pertsonez inguratuta baitzaudete. Beraz, badakizue, amestu, sinistu, saiatu, maitatu eta eskertu!!! Bizi eta gozatu! Leire Aranburu

25


AMESTUTAKO KABIA, Aurtengo leloa sentitu eta zabaldu nahi dugun pozaren adierazgarri izan da. Urte askotako eta familia askoren lanaren ondorioz lortu dugu ikastetxea berritzea. Amestutako guztia esfortzu handiaren ondorioz lortu dugu, pozez eta esker onez egoteko garaia da eta bi sentimendu horiek adierazten saiatu gara ikasturte honetan. Festarako garaia iritsi da! Iraurgiko Tutoretza Planean sendotasun pertsonal ezberdinak landu ditugu. INDARRAren birtutea lantzean, eguneroko bizitzan ausardia, iraunkortasuna, zintzotasuna eta poza erabiltzen ikasi dugu. Horretaz gain Kreazioaren handitasunarekin lotzen gaituzten sendotasunak (mirespena, esker ona, itxaropena, umorea eta espiritualtasuna) landu ditugu eta bizitzaren sentsuaz eta balioaz hausnarketa egiten saiatu gara. Maila ezberdinetan egindako lanaren eta pozaren adierazgarri dira argazki hauek. Lortu dugunaz gozatzeko eta eskertzeko garaia heldu da.

26


MEREZITAKO KABIA Haur hezkuntzako ikasleek ikastetxeko anagrama erraldoia osatu zuten beraien aurpegiko distira eta edertasuna islatuz. Lehen hezkuntzako ikasleek gela eta pasillotako txoko guztiak apaindu zituzten beraien sormena azalduz. Azkenik kanpoko burdin hesia apaindu zuten CUPROCKarekin anagrama osatuz, berrerabilitako edalontziekin noski, beti ere ingurumenarekin arduratsu jokatzen saiatzen garelako.

27


ELKARTRUKEA 2018 6. mailako ikasleak aurten San Patricio ikastetxeko ikasleekin, elkartrukea egiteko aukera zoragarria izan dugu. Martxoaren 14an joan ginen Donostiara eta 21ean itzuli ginen Azpeitira.

San Patricio, ingelesa bultzatzen duen ikastetxea da eta gure egonaldian, Ingeleseko maila asko hobetu genuen. Espero dugu beraiek ere Azpeitian euskara maila asko hobetu izana. Donostian egon ginenean, ekintza hauek burutu genituen: • City Tour, autobus turistikoan ibili ginen Donostia ezagutzen. • Urgull mendia ezagutzera joan ginen, gida ingeles batekin. • Eskolako egunean, jolasak egin genituen. • Proiektu bat egin genuen. • Proiektu hori aurkeztu egin genuen ingelesez. • Ingelesez antzerki bat ikusi genuen. • Speling bee txapelketa ikusi genuen. Gehien gustatu zitzaigun ekintza, City Toura eta Urgull mendira igotzea izan ziren. Baina beste ekintzetan ere, oso ondo pasatu genuen.

28


Gu Donostira ingelesa praktikatzera joan ginen bezala, beraiek Azpeitira euskara praktikatzera etorri ziren. Iraurgi astean etorri ziren. Denetik egin genuen, Igarako errota bisitatu, Urolako tren museoa ikusi eta trenean ibilalditxo bat egin, antzerkiak eta bertsolaritza landu eta bukatzeko Urolako trenari buruzko lanketa egin genuen.

Baina errematea, azken egunean iritsi zen. Unai Belokik sari bat irabazi zuen eta Goazeneko bi partaide etorri ziren seigarren mailakoekin solasaldia izatera. Ederra izan zen.

Egia esan, oso esperientzia ona izan zen elkartrukea egitea eta espero dugu holako esperientzia gehiago izatea. Eskerrik asko bi ikastetxeei esperientzia zoragarri hau bizitzeko aukera emateagatik.

Animatu elkartrukeak egitera! Primeran pasatuko duzue! 29


Zack

Zubriski

A GREAT WAY TO LEARN

My name is Zack Zubriski. I am originally from the city of Philadelphia in the United States, but I have been living here in the Basque country for about four years now. I have been teaching English here in local companies, and in an academy as well. However, it had always been my desire to also work in a local high school. The chance to collaborate and work alongside other teachers here in the community was very appealing to me. Luckily, this year my schedule allowed me to pursue this goal, and it was a truly great experience.

It was a great experience being with him for 5 months. We liked the way he taught English, as it was different and interesting. He was always helping us and cheering us on. It was an excellent opportunity to also know how American people are and behave. Every lesson he brought different materials and that’s why we learnt something different in each lesson. To sum up, we think that it was a great way to learn with a native and improve our English. AUKERA ITZELA IKASTEKO Esperientzia ezin hobea izan da 5 hilabeteotan berarekin egon izana. Asko gustatu zaigu Zackek guri ingelesa irakasteko baliatutako modua, ezberdina eta aldi berean interesgarria izan delako. Gainera, une oro egon da guri laguntzen eta animatzen. Saio bakoitzean material ezberdinak ekarri izan ditu, eta horri esker, guk zerbait ezberdina ikasi ahal izan dugu saio horietariko bakoitzean. Laburbilduz, gure iritziz, aukera itzela izan da hiztun natibo batekin ikasteko eta gure ingelesa hobetzeko.

I am always impressed by the students here, and their dedication to learning a foreign language. It is something I wish I had started doing sooner in my own life, and I also wish that more importance was given to languages back in my home country. I hope the students enjoyed their time with me in class as much as I did. I hope that in the future I can continue to work in Iraurgi. Nire izena Zack Zubriski da. Jatorriz Estatu Batuetako Filadelfia hirikoa naiz, baina lau urte inguru daramatzat Euskal Herrian bizitzen. Ingelesa irakasten aritu naiz herriko elkarte ezberdinetan, bai eta akademia batean ere. Nolanahi ere, beti nahi izan nuen herriko ikastetxe batean lan egiteko gogoa. Komunitatean bertan beste irakasle batzuekin elkarlanean aritzeko aukera oso erakargarria iruditu zitzaidan. Zorionez, aurten izan dudan egutegiak helburu hori betetzeko aukera eman dit, eta egia esan, primerako esperientzia izan da. Harrituta nago hemengo ikasleek atzerriko hizkuntzak ikasteari eskaintzen dien dedikazioarekin. Nahiago nuke nire bizitzan lehenago neureganatu banu jarrera hori, eta aldi berean, desio nuke nire jatorrizko herrialdean hizkuntzei garrantzia handiagoa ematea. Espero dut ikasleek nirekin klasean pasatutako denboran nik bezainbeste gozatu izana. Etorkizun batean Iraurgin lan egiten jarraitzea gustatuko litzaidake.

30

1.- Did you have a great time with us? I definitely had a great time working with the kids at Iraurgi. After every lesson I always wished I had more time working with them. I really appreciate the effort that many kids put into the lessons I prepared. The hours would go very fast. It was also a very interesting experience for me learning more about education and life in a high school here in the Basque country. I hope everyone enjoyed the time as much as I did! 1. Gustura egon al zara gure artean? Inongo zalantzarik gabe, oso gustura aritu naiz Iraurgiko gaztetxoekin lanean. Saioetariko bakoitza ikasleekin lan egiteko denbora gehiago ez izatearen penarekin amaitu izan dut. Orduak zeharo azkar pasatu dira. Niretzat oso bizipen interesgarria izan da eta gehiago ikasi dut Euskal Herriko ikastetxe baten biziari eta, oro har, hezkuntzari buruz. Espero dut denbora tarte hau guztiek nik adina gozatu izana!


2.- How do you prepare the lessons? I was always fortunate each week to be able to communicate with Lourdes and Irene before the start of each class. They would provide me with topics and grammar that was covered in class. My colleagues were very helpful during the process, and they took part as well in many of my lessons offering support. I would then try to adapt and create activities connected to these topics. I was also always mindful of the class sizes and that classes would be on a Friday, so I usually would try to add some fun or competitive element to the activity to keep everyone engaged. 2. Nola prestatu dituzu saioak? Astero, saio bakoitza hasi aurretik, Lourdes eta Irenerekin biltzeko aukera izan dut. Horrela, klasean landutako gaien eta gramatikaren berri izan dut. Prozesuan zehar asko lagundu didate nire lankideek, eta nire saioetariko askotan eurek ere parte hartu dute niri babesa eskainiz. Gelen tamaina eta klase eguna (ostirala) kontuan izanik, buruari zenbait buelta eman eta jarduerak dibertigarriak izan daitezen eta lehiakortasun kutsu bat izan dezaten saiatu naiz, guztiak jardueran murgiltzeko. 3.- Would you repeat this experience? Absolutely! I really value being a part of this Basque community, and also having the chance to work in this school. The people here in Azpeitia and the area have been so helpful and so caring to me every day. I take great responsibility in my teaching here in hopes to try and give back in some way for all of the love that I have received while living here. I hope that I can work in Iraurgi again in the future. 3. Errepikatuko al zenuke esperientzia? Bai, noski! Benetan baloratzen dut euskal komunitatearen parte izatea, baita eskolan lan egiteko aukera edukitzea ere. Azpeitiko nahiz eskualdeko jendeak asko lagundu dit, eta egunero zaindu naute. Hain zuzen, hemen bizi izan naizen denbora tartean jaso dudan maitasun guztia itzuli nahiko nuke nire irakaskuntzan. Espero dut etorkizun batean Iraurgin berriro lan egiteko aukera izatea. 4.- Do you miss your family and friends? Of course at times I will always miss my family and friends. However, I have been abroad or away from home in some capacity every year since I was 19. Before living here in the Basque country I lived in France studying the language and teaching English. I am very lucky though with the lifestyle here afforded to teachers. It allows me the opportunity to go home and see my family usually twice a year, so homesickness is never too much for me as I have gotten used to living abroad. 4. Faltan bota al dituzu zure familia eta lagunak? Jakina, zenbait momentutan beti botatzen ditut faltan nire familia eta lagunak. Dena dela, atzerrian edo nire etxetik kanpo bizi izan naiz urtero 19 urte nituenetik. Euskal Herrian bizi aurretik Frantzian bizi izan nintzen, hizkuntza ikasten eta ingelesa irakasten. Irakasleek hemen duten bizimoduarekin zortedun sentitzen naiz. Izan ere, urtean bitan nire etxera joan eta nire familia ikusteko aukera ematen dit. Beraz, ez dut gehiegizko herriminik sentitzen, atzerrian bizitzera ohituta bainago. 31


EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3a Euskararen nazioarteko eguna izanik, egitarau bikaina prestatu genuen ikastetxean. Ezin dugu ahaztu, euskara eta euskal kultura dela, gure ikastetxeko oinarrizko bi zutabeetako bat. Beraz, oso egun garrantzitsua eta polita bihurtu da urteen poderioz gure egutegian. Haur hezkuntzan festari hasiera bikaina eman zioten, aurkezpen saio ederra eginez. Bertan ikasturteko euskararen leloa aurkeztu zuten “ Amestutako kabian, euskara oinarrian “ eta gero nahikoa abestu eta dantza egin zuten. Egunean zehar, beste ekintza ugari izan zituzten; L.H.koen emanaldiak, aurpegi margoketa, Banderatxoen tailerra eta dantza emanaldia. Eguna bukatzeko, abestuz eta banderatxoak astinduz atera ziren eskolatik. Egun zoragarria pasa zuten ikastetxeko txikienek!

32


Lehen Hezkuntzan ere ekitaldi ugari egin zituzten! Ikasleek oso gustokoa dute heurek gelan landutako euskararen inguruko bertso, olerki, abesti etab. besteei aurkeztea eta halaxe ibili ziren mailaz-maila. Arratsaldean berriz, ederki pasa zuten Euskal Olinpiadak eta Herri kirolak egiten. DBH eta Batxilergokoek ere euskararen alde aritu ziren. Euskararekin loturiko Ginkana eta lehiaketak egin zituzten. Bertso saio ederraz gozatzeko aukera ere izan zuten. Ea hurrengo ikasturtean ere horrelako egun bikaina antolatzeko gai garen!

33


AINTZINAKO TRENEAN IBILALDIA Apirilaren 29an, lehen mailako ikasleok, tren museora joan ginen. Irteera hau, A21en bitartez antolatutako ekintza bat da. Bertan, Tren Museotik irten eta Lasaorainoko joan-etorria egiten da aintzinako tren batean. Gure ikastetxetik tren museorako ibilalditxoa egin ondoren, zain geneuzkan bertako arduradunak. Iritsi eta zuzenean trenera sartu ginen. Denboran atzera egin izan bagenu bezala sentitu genuen. Horrelako trenak, aspaldiko filmetan bakarrik geneuzkan ikusita. Martxan hasi zenean, harritu egin gintuen zein makal ibiltzen zen eta zenbat ke botatzen zuen. Bidean aurrera gindoazela, bat-batean tunel batean sartu ginen eta argiak itzali egin ziren. Izugarrizko garrasiak egin zituzten batzuk. Itxura denez, zenbaitek beldurra pasa zuen momentu hartan. Argi dago gaur egungo trenak askoz hobeak direla baina guretzat esperientzia zoragarria izan zen tren honetan ibiltzea.

34


Jolastuz, ikasi; ikasiz, eraiki! Aste Santu ondoren, eskola berrian hasi ginen; espazio zabalak, leku argitsua, material eta gune berriak‌ Eskolako txikienak, poz-pozik heldu ziren beraien ur basoak eta etxeko zapatillak eskuan zituztela. Urduritasuna nabari zen bai hezitzaile, bai haurren aurpegietan, baina irrika eta gogoa ere nabariak ziren. Oso garrantzitsua da, haurraren ibilbidean bere laguntzaile izatea. Gure helburuetako bat haurra ahalik eta gustuen sentitzea da haur eskolan, hau da, etxean bezala. Horretarako, guraso-ikasle eta hezitzaileen arteko elkar lana oso garrantzitsua da, denok bat baikara! Gela hauetan, gune desberdinak aurki genitzake; hala nola, motrizitateko gunea, plastika, esperimentazioa, liburutegia eta jolas sinbolikoko gunea. Gune bakoitzak, bere material didaktiko, funtzio eta arauak ditu. Haurrak, espazio hauetan, libreki mugitzen dira, beti ere, hezitzaileon papera, hau da, behaketa, kontuan hartuz.

Jolasa oso garrantzitsua da. Haurrak aktibo egotea komeni da, jolas bidez garatzen baitira eta jolasen bidez ikasten baitute bizitza. Haurrek, jolasen bidez, gaitasun desberdinak lortzen dituzte. Adin hauetan, 0-3, haurra une oro mugimenduan dago, osasunarentzat ona izateaz gain, beraien motrizitatea lantzen ari dira, motrizitate lodia zein fina. Hau dela eta, ikastetxe berrian, motrizitateko guneari, espazio zoragarria eskaini diogu eta bertan, motrizitate lodia lantzeko leku egokia iruditzen zaigu.0, 1 eta 2 urteko geletan, eskailerak, ranpak, altura desberdinak, rokodromoak‌ aurki genitzake haurraren adinaren, garapen mailaren eta beharren arabera egokituta. Gune hau, garrantzitsua da mugimendu askea bultzatzeko eta umeen beharrei erantzuna emateko. Mugimendu eta psikismoa elkarrekin doaz; umeek ekintzen bidez, kanpora botatzen dituzte euren emoziorik sakonenak. Hori dela eta, umeen mugimenduak behatzen baditugu, haien jokabideak ulertuko ditugu. Etxeko txikienek ondo pasatzeko gunea izateaz gain, askatu gabeko energia askatzeko lekua ere bada.

Honez gain, asteko ekintzen programazioan, motrizitate finari ere garrantzia ematen diogu. Motrizitatea ezinbestekoa da, bizitzan beharrezkoak diren mugimendu txiki guztien garapena ahalbidetzen baitu (botoiak lotu, bazkaldu, idatzi, lokarriak lotu, teknologia berriak maneiatu‌) Mugimendu horiek, hatzamarren bizkortasunarekin eta mugimenduarekin dute zerikusia, begi eta eskuen arteko koordinazioa alegia. Programazio barruan, astean zehar ekintza desberdinak lantzen ditugu motrizitate fina lantzeko. Ekintza desberdinen artean, margoak, plastilina, gometxak, guraizeak, paper bolak egin, tapoiak itxi eta ireki, pintzak, kanikak, ponpoiak, torlojuak...

35


GIZALDI ARTEKO PROGRAMA Iraurgi Ikastetxeak San Martin Egoitzarekin batera, azken urteetan aurrera darama gizaldi arteko programa. Programa horren helburu nagusia belaunaldi desberdinen arteko harremanak indartzea da. Horretarako, ikasturtean zehar, ekintza mordoxka egiten dituzte: egoitza ezagutu, mahai jolasak eta soinketako saioak. Soinketako saioan, gorputza mugituz, elkarrekin tarte goxo eta dibertigarria pasatu zuten.

36


AITOR ZUBIZARRETA Aitor Zubizarreta txiki txikitatik hasi zen saskibaloian jolasten. Hasera batean, Iraurgi ikastetxeko gelakideekin, eskola kiroleko txapelketetan hartu zuen parte. Ondoren, Iraurgi saskibaloi taldean, federatu mailan jokatzen hasi zen. Iraurgi saskibaloi taldearekin maila guztietan jolastu zuen eta askotan, bera baino zaharragoko jokalarien aurka jokatu zuen, maila haundiko jokalaria baitzen. Iraurgin egin zuen lanaren fruitu, Espainiako selekziotik deitu zioten, beraien parte izateko.

KIROL ANIZTASUNA Batxilergo 1. Mailako ikasleak Azpeitiko Kirol Patronatuaren laguntzarekin, kirol ekintza desberdinak landu dituzte soinketako klaseetan. Gure ikastetxean kirol aniztasunaren aldeko apustuaren barruan ohiko kirolez gain spinning, total training eta zumba saioak bizitzeko aukera izan dute. Esperientzia bikaina izan dela kontuan harturik, jarraipena izatea espero dugu.

Iraurgi saski baloi taldearekin, hainbat Espainiako txapelketa jokatu zituen eta txapelketa horietako batean egin zuen lan bikainari esker, Estatu Batuetatik eskaintza iritsi zitzaion. Horrela 2013. urtean Estatu Batuetako Portland hirira joan zen, Unibertsitateko ikasketak egitera. Bertan bi urte egin zituen, Portland Pilots taldean jokatzen. 2015.urtean taldez aldatu zen eta Idahoko Yotes taldera joan zen. Bertan beste bi urte egin ondoren, unibertsitateko ikasketak amaitu eta etxera itzuli zen. 2017ko udan, ACBko Bilbao basket taldeak fitxatu zuen eta Iraurgiri utzi zioan Espainiako Urrezko Leb mailan jolasteko. Gaur egun, Bilbao Basketeko jokalaria da.

37


HE 0-1

Mateo, Maialen, Unax, Mohamed, Amets, Ane, Maren, Carla, Elene, Jon, Luka Alexandre, Inge, Olatz, Denis, Lander, Antton, Izaskun, Alaia

HE 2

Ianire, Maite, Ainara, Olatz, Julen, Unax, Nikole, Izeia, Jack, Goiatz, Iker, Ane, Anne, Mara, Nora, Martina, Oihan, Mara, Ainhoa Martin, Oinatz, Emma, Imran, Oier O., Oier M., Jakes A., Jakes G., Gaizka, BeĂąat, Irati, JakesR., Markel, Aya

HE 3

Oinatz,June B., Ibai, Mara, Amets O., Enara, Alain, Udane, Aratz, Unai, Awa, Amets E., Maite Mailu, Marilene, Jokin, Jakes, Sara, Paul, Saioa, Jone, Jon E., Ane, Julen M., Izeia, Jon U., Julen L. Alex, June S., German, Laura, Xanet, Paula, Elia, Yelena, Adrian, Rabia, Natalia.

38


HH 4

Itziar, Iker O., Ainara, Ainhize, Iker L., Ibai, Ane A., Denis, Maren A., IĂąigo, Ane O., Unax A., Mikel M., Maite, Ntji, Peru, Jon, Paula Unax A., Joseba, Alex, Paule, June, Maren B., Martin, Anne A., Mikel E., Uxue, Anet, Galder, Izaro, Urritz, Vicen Xuban, Nicolas, Aimar, Mireia, Eneko, Efren, Nora, Sara, Izan, Saad, Iraitz, Alaia, Maite

HH 5

Elena, Ane U., Nora A., Iker B, IĂąaki, Oihana, Elene O., Miren, Eli, Alex, Joanes, Rui Pedro, Fanta, Janis, Eneko, Leire, Angel Dario, Hossam, Bruno, Eneritz Julen, Abdelhak, Marina, Oinatz, Jakes, Maite, Ane E., Aritz, Alejandro, Naia, Maria, Denis, Nora E., Iker U., Mara, Guillermo, Irati Xanet, Elene F., Ane M., Pol, Ziara, Jon J.,Telmo Jon G., Inge, Oihane, Janire, Mirai

39


LH 1A Aitor. B, Aimar, Uxue, Naroa, Libe, Aiora, Julen, Miren Eneka, Carlos, Veronica, Iker, Ikhlass, Jakes, Adur, Elene C. Jon, Egoitz, Markel, Jaiming, Daniel, Mikel, Nora, Elene P., Izaro

LH 1B Esther, Nora, Ana, Unax, Ane, Luka, Maialen, Aiurdi, Irati Manex, Tomas, Leire, Haizea, Aritz, Garazi, Andoni, Markel Iker, Bryan, Mohamed, Leire, Eneritz, Rares, Jone, Mikel

LH 2A

Oier, Maria E. , Unax, Leire, Xabier, Jare, Aratz M., Miren Miren O., Mikel U., Naiara, Mouchine, Maren, Orkatz, Miren I., Julen Aratz A., Idrissa, Maria A., Nora, Mikel L, Telmo, Malen, Arantzazu

LH 2B Mikel, Ane, Maialen, Sara, Elaia, Danel, Nora, Amaia Eman, Unai, Luna, Maddi, Ekaitz, Denis, Alaitz, Ignacio Luken, Noa, Iker, Lucia, Jokin, Maria, Ian, Ander

40


LH 3A

Ander, Lander E., Paula, Aner, Maddi, Naroa, Amaia IĂąaki, Laida, Lander A., Nahia, Luken, Julen J., Nicolas Maria, Malen, Maialen, Maren, Laia, Julen R.

LH 3B

Maialen, Elene A., Danel, Annie, Libe, Yahya, Julen A. Nora, Xuban, Arantxa, Ane, Peru, Amaia, Markel Izaskun, Naroa, Nahia, Ibai, Esperanza, Julen B., Elene E.

LH 3C

Ainhoa, Jakes M., Elaia S., Julen, Nahikari, Iker, Elaia A. Miren U., Leire G., Mikel P., Jakes A., Naiara, Peio, June Leire C., Mikel T., Unax, Enaitz, Miren M.

41


LH 4A

Amina, Luken, Irati, Adur, Jare, Jokin, Aitor IĂąaki, Nagore, Ainhoa, Hodei, Nahia, Leire, Xabier Hugo, Eneko, Claudia, Aitor, Nahia, Laida, Naroa

LH 4B

Mailo, Mara, Lide, Ugaitz, Eneko M., Leire, Eneko U. Jare, Dennis, Julen, Hugo, Yera, Garazi, Anartz Unai, Eneko C., Maddi, Intza, Maria, Yelena OĂąatz

LH 4C

Anabel, Nerea, Iker, Hodei, Lucia, Julen, Maddi Elene A., Mohammed, Jule, Alex Arocena, Nare, Eneko, Imane Jon, Inge, Janitz, Alex Aranbarri, Alaitz, Elene B., Itxaro

42


LH 5A

Julen, Intza, Manex, Elene, Gorka, Ainhoa, Itsaso Lautaro, Andoitz, Aitzol, Joanes, Jokin, Jon, Joseba, Klara, Ane, Mikel Xabier, Iker, Urko, Karla, Aimar, Ainhoa, Elene, Siga

LH 5B

Maren, Maite, Xabier, Nahia, Andoni, Oihana, Axun Jon I., Jone, Jon A., Mykola, Alex, Tomas, Yeray, Intza, Beñat, Martin, Denis Xabat, Jokin, Maddi, Iñigo, Andres, Nerea, Sergio

LH 6A

Aritz, Ricardo, Leire, Imanol, Eneko, Nora Mamen, Uxoa, Naroa, Aiert, Joanes, Ane Yosira, Jagoba, Markel, Jone, Iker

43


LH 6B

Saqab, Igara, Aimar, Alex, Maria, Iñigo Nagore, Rocio, Xuban Aizpitarte, Unai, Beatriz, Xuban Arrekoetxea, Elene Unax, Cristina, Luka, Naroa, Iñaki

LH 6C

El Mahi, Nerea, Enaitz, Naia, Eñaut Joseba, Antxon, Aiert, Lide, Julen, Andoitz, June Sara Amenabar, Elene, Aimar, Aritz, Sara Azkue, Unai

DBH 1A

Isabel, Wessal, Joseba, Unai, Manex, Iker, Unai, Bingen, Manuel, Mikel, Aritz, Rafael, Dylan, Koldo Johana, Jone, Alaia, Jon, Ane, Nerea, Garazi, Ane, Sara, Izar, Ioritz, Igor

DBH 1B

Ioritz, Eneko, Eneko, Pello, Danel, Luken, Manex, Ibon, Xabier, Jakes, Jehangir, Joseba, Arantxa Jokin, Fabian, Ibai, Nora, Aroa, June, Elene, Naroa, Eneritz, Silvia, Nora, Gabriela, Alexandra

44


DBH 2A

Markel, Osama, Eider G, Leire, Eider O, Izaro, Naiara, Sara, June, Jon V, Unai, Vicente, Nora, Lourdes Mikel, Aitor, Jon P, Iker, David, Yeray, Eneko, Maddi, Elene, Maren, Irati, Nahia, Margarida

DBH 2B

Naroa, Maitane, Abderrazzak, Aitzol, Mikel, Diawoye, Denis, Samuel, Roberto, Jagoba, Iñaki, Maria, Lourdes Maddi, Elene, Ane, Leire, Arantza, Naroa, Maria, Aitor, Eneko, Irati, Elena, Sara, June

DBH 3A

Irati, Antonio, Gorka, Unax, Gorka, Oier, Iker, Ioritz, Omar, Lide, Naiara, Jone, Paula, Edurne Alain, Aner, Jon, Nerea, Nestor, Aner, Oier, Evelyn, Eneritz, Maren, Iraia, Samjhana, Elaia

DBH 3B

Andoni C., Iker E., Andoni I., Arkaitz, Mikel G., Ion, Unai, Imanol, Mirari, Nora, Naroa, Mili, Mertxe, Maria Julen, Eñaut, Iker I., Mikel A., Aitor, June, Nora, Naia, Sara, Mireia, Beñat, Ashley

45


DBH 4A

Julen, Maite, Iratxe, Leire, Judith, Mikel, Aitor, Oihane, Iosu, Mikel, Irene Xabier, Izar, Andoitz, Jone, Saioa, Naroa, Marta, Mirari, Nerea, Hodeia

DBH 4B

Esteban, Jokin, Mikel, Miren, Valeria, Ane A., Ane E., Saioa, Jose Luis Luis, Xabier, Joseba, Ane S., Ane G., Angela, Maria, Garazi

DBH 4C

Susana, Enaitz, Ane S., Ane E., Izaro, Elena, Nerea, Nerea, Maialen, Libe, Eneko Leire, Unai, Oier, Ioritz, Laia, Miriam, Diana, IĂąaki, Alex, Joseba

46


BATX 1A

Arri, Izaro, Anne, Oihana, Maria, Alazne, Jon, Josu, Julen, Jokin, Eider, Libe, Zorion, Miren, Ane, Joxe Iker H., Andoni, Jennifer, Tania, Alaitz, Eneritz, Lara, Iker G., Iker L., Mikel, Imanol

BATX 1B

Jakes, Aitor, Alex, Maria, Asier, Jagoba, Aritz, Estanis, IĂąaki, Julen, Gorka, Maria, Xabat, Amaia Emma, Alba, Iban, Mirari, Aiora, Ainhoa, Irene, Leire, Maitane, Aitana, Nora, Ane

BATX 2A

Ariane, Julen, Maialen, Julen, Lorea, Maddalen, Maite, Mamen, Ane Z., Leire, Ander Julen, Ane A., Julen, Dayana, Joseba, Gorka, Maitane, Asad, Imanol, Jon, Irati

BATX 2B

Leire L., Jakes, Jokin, Leire Odriozola, Maite, Joseba, Julen, Maialen, Inhar, Karmen Nora, Julen, Marta, Ariadne, Ana, Leire Orbegozo, Ania, Ane, Jon, Nerea

47


IRAURGI ASTEA

Aurten ere Iraurgi astea ospatzeko egitarau zabala eta ederra prestatu dugu. Egitarau hau prestatzea ez da lan erraza izaten , ikastetxeko adin guztietako ikasleentzat jarduerak prestatu behar izaten baitira. Eskerrak eman beharra dago gure ikasle ohiei, heuren laguntza ezinbestekoa izan baita egitaraua osatzeko. Arlo desberdinetan trebatutako ikasle ohiak ditugu eta beraien trebeziak gure ikasleei erakustea oso interesgarria izaten da. Aitor Zubizarreta saskibaloi jokalaria, Eneko Iglesias DJa, Eneritz Albizu UEMAko eta Natul euskara taldeko kidea, Eneritz Otaegi ipuin kontalaria eta Julen Hidalgo bateri jolearen emanaldiez gozatzeko aukera izan dugu. Emanaldi hauetaz gain, beste ekintza ugari ere egin ditugu; Irteerak, antzerki saioak, abesbatzaren kantaldiak, esaera zaharren lehiaketa, ipuin kontaketak etab. Iraurgi aste zoragarriaz gozatzeko aukera izan dugu.

48


49


ZIENTZIA AZOKA ESPERIMENTAZIOA IRAURGIN (II) Azpeiti-Azkoitiko ikastetxeok, zientzialariek erabili ohi duten metodo zientifikoa praktikan jartzen hasi ginen ikasleekin iaz. Aurtengo ikasturtean, berriz, bigarren aldiz heldu diogu langintza horri. Ondoren, Iraurgi Berritzen garapen eta berrikuntza agentziak antolatutako Urola Erdiko zientzia eta teknologia azokan hartu dugu parte. Ekimen honen helburua, bailarako gaztetxoen artean zientzia eta teknologia gaitasunak sustatzea da. Azpeitian burutu den zientzia azokan, Azkoitiko eta Azpeitiko Bigarren Hezkuntzako ikasleek ikasturtean zehar garatutako proiektuak aurkeztu dituzte. Elhuyar Fundazioak gidatu ditu egitasmoak, eta Iraurgi bailarako hamar irakasle eta 200 ikasle inguru izan dira ekimen honetan partaide. Iraurgi ikastetxeko bi mailatako ikasleak ere izan dira proiektu honetako protagonista. Alde batetik, DBH2ko ikasleek prototipazioa landu dute Teknologiako ikasgaiaren barruan. Material termoplastikoekin aritu dira hainbat hilabetez, eta egiari zor, diseinu oso politak ez ezik emaitza benetan praktikoak ere atera zaizkiela onartu beharra dago. Bestetik, DBH4ko Biologia-Geologiako ikasleek, ingurumenarekin estuestu lotutako egitasmo bati dagokion proiektua ondu dute. Pinudietako eta pagadietako lur laginen kalitatea erkatzen edo konparatzen aritu dira. Jarduera horrek, bai ingurumen eta bai ekonomia aldetik, landare autoktonoak landatzea kanpoko landareak landatzea baino hobea dela frogatzea zuen helburu. Lur laginen ph’a, germinazio frogak eta mikrofaunaren azterketak burutu ditugu, eta nola iritsi garen ikusita ezin esan alferrikako ahaleginean aritu garenik, oso argigarri eta aberats gertatu baitzaigu esperientzia hau ere aurrekoaren antzera, hala emaitzei erreparatuta nola lanketa prozesu berari begira.

50


51


LEHENA

52


ORAINA

53


ETORKIZUNA ERAIKIZ Aurten, 5. mailako ikasleok Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Unicef-ek antolatutako proiektu batean parte hartzeko aukera izan dugu. Proiektu honen izena “Etorkizuna Eraikiz “ da eta gure iritzia entzuteari garrantzia ematen dio. Proiektu honetan Gipuzkoako bost ikastetxek hartu dugu parte. Batzuk herri mailan egin dute lana eta guk probintzia mailan. Proiektu guztia hiru fasetan banatuta zegoen. Lehenengo fasean, oinarrizko kontzeptu batzuei buruz egin genuen lan. Bigarren fasean, gure proposamenak prestatu genituen Foru Aldundikoei aurkeztu eta Gipuzkoa hobeago bat eraikitzeko. Saio hau oso berezia izan zen. Bi gelak elkartuta egin genuen lan eta Imanol Lasa diputatuaren bisita izan genuen. Berak, Foru Aldundia zertaz arduratzen den oso ongi azaldu zigun. Azken fasea Maiatzaren 15ean ospatu genuen eta bertan proiektu honetan parte hartu dugun 5 ikastetxeak Tabakaleran elkartu ginen eta bakoitzak bere lanak aurkeztu zituen. Saio guzti hauetan Anddere izeneko neska bat etorri zen guri laguntzera. Saio bakoitzaren bukaeran balorazio orri bat ematen ziguten, zer ikasi genuen, zer moduz pasa genuen, gehien gustatu zitzaiguna‌ adierazteko. Proiektu berezi honetan asko ikasi dugu eta, haurren iritziak duen garrantziaz jabetu gara.

54


Artzubia Hiribidea, 31 ¡ 20730 Azpeitia ¡ Gipuzkoa

943 08 48 65

688 81 52 49

Haurdunaldia Erditu ondorena Inkontinentziak Minak Hipopresiboak Etab.

Bronkitisa Neumonia Fibrosi Kistikoa Asma Epoc Enfisema

Tendinitisek Lesio muskularrak Bihurrituak Faszitisak Luxazioak Etab. www.bizifisioterapia.com

55


Zer ikas dezaket hurrengo ikasturtean? Zatoz eta ezagutu gaitzazu!

Donostiako Campusa 900 500 600 infoacad@deusto.es

@deustoPreUni www.ikasleberriak.deusto.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.