Page 1


Iraurgi osatzen dugun komunitate osoari: Kaixo, Ikasturte bat pasa da eta berriro hemen natorkizue guretzako hain berezia den Tximista aldizkariarekin. Bizi dugun egoera berezi honen aurrean, zailtasun eta arazoekin, baina urtero legez, ateratzea lortu dugu guztion lanari esker. Lana hitza aipatzerakoan eskerrak ematea besterik ez zait tokatzen, azken hiruhilabete hauetan denok egin duzuen esfortzuagatik; ikasleak etxetik eta modu berri batean lanean eta ikasten jarraitzeagatik, familia bakoitzak bere etxeko egoera berezia kontuan izanda guzti honen aurrean izan duzuen erantzunagatik, ikastetxeko irakasle eta langileei izan duzuen prestutasunagatik. Guztiontzako nire eskerrik beroenak!!! Guzti honen hausnarketa pertsonala, komunitate moduan aurrera egiteko indarra dugula eta elkarrekin indartsuagoak garela izan da. Bakarrik ez dugula gure onena ematen eta taldeak ematen diola zentzua gure lanari, egoera berrietara egokitzeko eta zailtasunak gainditzeko gai garela eta Iraurgiko Hezkuntza komunitate moduan ekarpen handia egin diezaiokegula Azpeitiko herriari eta Gizarte osoari. Aurtengo Tximista aldizkaria, azken hitzetan aipatu dizuedan bezala, komunitate moduan “Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda”rekin dugun konpromezuan oinarritatuta dago. Hau, “Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da”, eta honen helburua, giza garapena bultzatzea da, gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorrean. Beraz, ildo honi eutsiz, ikasturtean zehar egin ditugun ekintzak ikusi ahal izango dituzue aldizkarian, eta datorren ikasturteari begira, gure egunerokotasunean zentzuz jokatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu. Eta bukatzeko, oso aberatsak, eta gustuko ditudan hitz batzuekin agurtzen naiz: “Bakarrik ibiliz gero, azkarrago joango gara; baina taldean joanez gero, urrutiago”. Uda on bat izan dezazuela, Aitor Cordoba ZUZENDARIA


Munduan zehar 700 milioi pertsona bizi dira pobrezia egoera larrian, beraien bizi baldintza duinak lortzeko zailtasunekin. Gure ikastetxeak, herri mailan eta mundu mailan lan egiten duten Pobrezia mota guztiak hainbat erakundekin harreman zuzena dauka. Urtero, urrian, desagertzea mundu osoan misiolarien lanaren garrantziaz hausnarketa sakona egiten dugu eta Gaur egun 30 milioi haur DOMUNDeko kanpainan parte hartzen dugu. 2019ko kanpainan, 727,50 € bildu genituen gutunazaletako diruarekin eta diru horri bizi dira baldintza txiroetan esker hainbat lurraldetako bizilagunen osasun baldintzak, heziketa munduko herrialde eskaintzak eta ur saneamendu-sarea hobetzeko errekurtsoak izango aberatsenetan. dituzte. Mundu mailan ezik, herri mailan ere gure ingurukoen beharrei begiak irekita bizi gara eta CÁRITAS erakundeari aportazio berezia egiten diogu abendualdian. Gabon Jaialdiko otarrekin eta Gabon Eskean bildutako dirua (1.700€), beraien esku jartzen dugu, gure herrian laguntza beharrean bizi diren familiei eguneroko bizitza errazteko eta integrazioa bultzatzeko.

4


Gosea amaitzea, elikagaisegurtasun eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea Gaur egun gosea jasaten ari diren 795 milioi eta 2050. urtean gosea jasango dutela aurreikusten den 2.000 milioi pertsona elikatzeko, ezinbestekoa da munduko nekazaritzako elikagaien sisteman aldaketa sakonak egitea.

Janari bilketa prozesuan egiten diren gehiegikeriak eta zaborretara botatzen den janari kopuru onartezinari esker, munduko bizilagunen ehuneko handi bat janari eskasia larrian bizi da. Mundu zabaleko gerrateek, ingurumena suntsitzearekin batera, elikagaiak landatzeko lur eremuak desagerrarazi dituzte. Gizaki guztion oinarrizko eskubidea da biziraupenerako elikagai seguru eta nutritiboak eskura izatea. Goserik gabeko gizarte batek, zuzeneko eragin positiboa dauka ekonomian, osasunean, hezkuntzan eta berdintasunean. Goserik eza etorkizuneko munduaren giltzarria da. Zer egiten dugu gure ikastetxean gosea desagerrarazteko edo gutxitzeko? Gurekin harremanetan jartzen diren hainbat erakunderekin lan egiten dugu. Saharako herrialdearentzako janari bilketan parte hartzen dugu urtero, ikastetxean bertan eta boluntariotzako ikasleekin supermerkatuetan. Gipuzkoa mailan Elikagaien Bankuak antolatzen duen janari bilketan parte hartzeko oharra zabaltzeaz gain, batxilergoko ikasleek beraien kolaborazio zuzena egiten dute. Denon artean etxe eta familia askotako jaki-gordailuak betetzen saiatzen gara eta horrekin batera gure bihotzak ingurukoengana zabaltzen ditugu.

Aurtengo egoera berezi hau dela eta, tamalez, ACCIÓN CONTRA EL HAMBRE erakundearekin lan egiteko aukerarik ez dugu izan, baina beraiekin harremanetan jarraitzen dugu aurreko ikasturtean hasitako lan onari datorren ikasturtean ere jarraipena emateko. Gu geu gosearen aurkako lanean jarraitzeko prest!

Adibidez, janari bilketan ari nintzela emakume batengana gerturatu nintzen eta egiten ari ginen lana aurkeztu nion, eta hark esan zidan langabezian zegoela eta justukoa zuela erosi beharrekoak erosteko. Emakumearen aurpegian tristura sentitu nuen ezin zuelako lagundu, eta pentsaraztea egin zidan kasurik egin gabe edo gaizki hitz egiten aurrera egiten zutenen jarreragatik. Boluntariotza saioak burutzean poza sentitu dut, eman dudan laguntza nire ustez baliagarria izan baita. Nire kasuan bi boluntariotza-esperientzia desberdin bizitzeko aukera izan dut. Batetik, janari bilketa batean hartu nuen parte, eta bereziki gustura sentitu nintzen ordezkariek jartzen dioten esfortzuagatik eta jendeak emandako erantzuna oso ona izan baitzen.

Bestalde, ikasleei laguntzeaz gain, egun batean Eroskin janari bilketan parte hartu genuen hiru orduz. Esperientzia polita izan zen, elikagai eta beharrezko gauza guzti haiek behar zituen jendearentzat biltzen ari ginela pentsatzea zoragarria zen. Egia da erantzun eta jarrera txar asko jaso genituela, baina gehiengo jendeak egoera ulertu eta beren alea jarri zuten zerbait erosiz.

Eñaut Lizaso

Irati Intxausti 5


DYAko SAIOAK Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea Txertoetara bideratzen diren 1.000 milioi dolarrek, urtean milioi bat haurren bizitzak salbatu ditzakete.

IZAKI BIZIDUNEN GAIXOTASUNAK Ikasturte honetako lehen proiektua izaki bizidunena izan zen. Bertan, besteak beste zelula bat zer den, nola sailkatzen diren izaki bizidunak eta zer gaixotasun jasaten dituzten landu genituen. Proiektua ia amaitutzat genuenean ordea sorpresatxo bat izan genuen! Ikastetxera Beatriz Odriozola erizainak bisita egin zigun! Astearte arratsalde hartan, berarekin hitz egiteko aukera izan genuen. Gelan ikasitakoa gogorazi zigun prestatuta ekarri zuen material erakargarri baten bidez. Ondoren, bere esperientzia kontatu zigun, zein ospitaletan egiten duen lan eta zertan datzan bere lana. Aho zabalik geratu ginen ebakuntzak nola egiten dituzten azaldu zigunean, benetan interesgarria iruditu zitzaigun!

6

Aurtengo neguan ere 2.mailakoek DYAko erizainaren bisita jaso genuen. Ilusio handiz hartu genuen bisita hori. Aurretik, “Esku biziak” kanta landuta genuen eta haur bakoitzak bere panpina hartuta, gustura aritu ziren ikastaroa egiten. Irakasleok, eraginkorra ikusten dugu ikastaroa, izan ere, umeak gai honekiko sentsibilizatzea lortzen da. Planteatzen duten dinamika egokia da txikientzat, jolas esperientzia batetik abiatuz ikasgai honetako helburua barneratzen dute eta. Azkenik, irakasle zein ikasle oso gustura aritu gara ikastaro honetan. Ea hurrengo urtean errepikatzeko aukera dugun!


KROS MISTO INKLUSIBOA Denok dakizuen bezala, Iraurgi ikastetxeak apustu garbia egin zuen orain dela ikasturte batzuk, kirola eta osasunaren alde. Orain dela hiru urtetik DES taldeak antolatzen duen kirola eta osasunerako hezkuntza proiektuan, parte hartzen dugu. Proiektu honen bidez, ariketa fisikoa, nutrizioa, higienea eta aisialdi osasuntsua bultzatzen dira. Urtero hainbat ekitaldi egiten ditugu proiektu honen inguruan eta ikasturte honetan parte hartu izan dugun ekitaldietako bat, KROS MISTO INKLUSIBOA izan da.

Krosa, udazkenean ospatu zen eta bertan ikastetxeko hainbat guraso, irakasle eta ikaslek hartu zuten parte. Marea Urdinaren babespean eta eguraldiak lagundu ez arren, oso ekitaldi arrakastatsua izan zen, herriko hainbat eragilek parte hartu baitzuten. Gustura ibili ziren gure ikastetxeko parte hartzaileak, ariketa fisikoa eginez eta aisialdi osasuntsua bultzatuz, larunbat arratsalde bikaina igaro zuten gure herriko kaleetan zehar korrika. Guk, Iraurgi ikastetxe bezala, horrelako ekitaldiak bultzatu eta babestuko ditugu eta datorren ikasturtean ere, bertan izatea espero dugu. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi eta izan osasuntsu!!!

OSASUNA ZAINDUZ, JAN DEZAGUN FRUTA Elikadurak gure osasunean zein nolako garrantzia duen kontutan izanda, aurtengo ikasturtean, 2019/2020 ikasturtean hain zuzen ere, hamaiketako osasungarriak egitea pentsatu genuen. Honela, osasuntsuago jateaz gain, elikadura ohitura onak hartzeko bidea ikusi bait genuen. Garrantzitsua da ohitura hauek haurtzarotik hartzea, eta ezinbestekoa iruditu zaigu 1 eta 2 urteko geletan fruta jaten hastea. Fruta jateko une hau, haurrek euren berdinak direnekin konpartitzen dute, honela, behatuz eta imitatuz aipaturiko ohitura onak hartzen joaten dira, fruta ezberdinak dastatuz beti ere libreki utziz hauen manipulazioa eta esplorazioa burutzen. Fruta jatearen planteamendua honakoa izan da; astean birritan egiten dugu, astearte eta ostegunetan hain zuzen. Goizeko 11ak aldera hasten gara fruta jaten, eguneko ekintza amaitu ondoren. Gure haurrak urtebeteko gelakoak direnez, frutak haien adinera egokiak direnak hautatu genituen, hala nola; platanoa, sagarra eta txermena. Frutak zuritu eta zatitzerako garaian beraien aurrean egiten dugu, fruta osorik ikusten dutelarik. Fruta zatitxotan moztuta plater ezberdinetan banatzen dugu, haur guztiek hartzeko aukera izan dezaten. Platertxoak gelako mahaian jartzen ditugu eta haurrak mahaiaren inguruan zutik jartzen dira. Fruta haur bakoitzak txandaka ekartzen du, horretarako, txarteltxo ezberdinak ditugu prestatuta, non frutaren argazkia azaltzen den eta zenbat ekarri behar dituzten. Orain arteko esperientzia oso positiboa dela deritzogu, orokorrean, oso gustura jaten dute fruta gure gelako haurrek, platertxoak mahai gainean jarri orduko zalaparta bizian joaten dira jatera, gozamena izaten da haurrek fruta nola jaten duten ikustea. Oso harrera ona izan du haurren artean hamaiketako bezala fruta jateak, beraz, jarrai dezagun horrela osasuna eta elikadura zainduz.

7


Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea Txertoetara bideratzen diren 1.000 milioi dolarrek, urtean milioi bat haurren bizitzak salbatu ditzakete.

AMETSA

a l a u D o g r e l i Amerikar Batx ACADEMICA I N T E R N AT I O N A L STUDIES

Curriculumetik haratako dauden edukietara iristeko aukera eskaintzen du. Hezkuntza murgilketa sustatzen du ingelesez, aldi berean, teknologia arloko gaitasunean trebatzen da eta ikaslearen garapen pertsonala sustatzen du.

NE RE A U

RB IE

Eskola eguna da. Beste era bateko eskola eguna. Ikasturte amaierako bidaiaren eguna. Eguzkia baino goizago esnatu arren, ohi baino nagi gutxiago ohea uzteko. Gelako hormen ordez Urdaibaiko paiasaia irekia. Mate, fiki, tekno etabarren lekuan hondartza, surfa , natura... Eskola eguna da baina ez da ohiko eskola eguna. Denon aurpegietan nabaria da hori; gaur ez dugu inor kopetilun somatzen; ilusioak irribarrea marrazten du gure aurpegietan. Motxilaren pisua ere arinagoa da. Liburu eta kuaderno astunen lekuan bainu-jantzi, toalla, ogitarteko eta freskagarriak. TA Ordenagailurik ere ez dugu behar, gaur telefono mugikorra behar dugu. Instagramek eta whatsapeek su hartuko dute gaur. Gure pozaren eskaparatea izango dira. Urdaibai, natura, eguzkia, ura, salitrea...ederra. Osagai horiei, denei ,gehitu lagunak. Eskola eguna da baina bestelako eskola eguna. Egun perfektua. Urte osoan denok espero genuen eguna. Mutilak pozik somatzen ditut. Neskak, beste txokoan gaude, txutxumutxuka. Denok autobusa hartu eta abentura hasteko irrikitan. Eguraldia ere lagun dugu. Eguzki epela, zeru urdina. Denak hain itxura ona du, non okertzeko beldurra ere ematen duen!. Autobusa badator, bi pisukoa da. Motxilak behar den lekuan utzi eta mutilak, korrika, atzeko atera, goiko pisura igotzeko. Neskak, aurreko atera, behean ahalik eta lekurik erosoena hartzeko. Txoferrak ateak ireki ditu, aurreneko eskailera mailan ezkerreko hanka ipintzearekin batera...dena beltzean. Akabo, amaitu da. Ez zen beste egun bat, ez zen eskola eguna. Edo bai. Baina dena ametsa zen. Covid19aren amets gaiztoak eragin duen ametsa. Dena da ametsa, amets gaiztoa. Behingoz amets egiteari utzi eta bizitza bizi nahi dugu. Gure ametsak zapuztu ez daitezen, bizi. Iraun, eutsi. Amets gaiztoa denon artean surfeatuko dugu.

8


Zer da abesbatza? Miren: Abesbatza abesten ikasten dugun talde bat da eta aldi berean ondo pasatzen dugun talde bat ere. Iker: Abesten duen talde handi bat da. Zenbat denbora daramazu? Miren: Aurten bigarren urtea da parte hartzen ari naizela . Iker: Nik 3 urte daramatzat abesbatzan.

ti en Intxaus M ir

Ikasle mordoa pasa da bertatik musika munduan erreferente bihurtu direnak eta musikaren doinuak betirako bihotzean izango dituzten beste hainbat ere. Gaur egun, 72 ikaslez osatuta dagoen abesbatzak ilusio handiz jarraitzen du eta ez du geratzeko asmorik. Abesbatzako bi kideri egindako elkarrizketa; MIREN INTXAUSTI eta IKER LARRAÑAGA.

r Larrañaga

Iraurgi ikastetxeko abesbatzak 18 urte inguru daramatza martxan gelditu gabe

Ik e

ABESBATZA

Gustatzen al zaizu? Zergatik? Miren: Bai gustatzen zait , kantatzea gustatzen zaidalako eta beste aldetik lagun artean egoten zarelako. Iker: Bai asko gustatzen zait. Oso ondo pasatzen dudalako, kanta berri asko ikasten ditudalako eta kontzertuetara joatea gustatzen zaidalako. Zenbat saio dituzue astean? Miren: Astean behin ditugu entseguak. Iker: Guk astean behin, ostegunetan. Kontzerturik ematen al duzue? Miren: Bai kontzertu batzuk ematen ditugu. Iker: Bai kontzertu asko ematen ditugu. Zein izan da ikasturte honetako kontzerturik gustukoena? Miren: Ikasturte honetan gehien gustatu zaidan kontzertua Artzai Onaren katedralean eman genuena izan zen. Iker: Bai Donostiara joan ginenean katedralera abestera, hori izan zen nire gustukoena.

9


ENTZUN ETA PENTSATU! Eskolako aulkietan exerita egotera ohituta gaude, orduak igaro ahala irakasleen joan etorria izanik gure begien aurreko mugimendu bakarra. Gure betebehar garrantzitsuenetarikoa ariketak egiteaz gain, entzutea da, eta hori da, hain zuzen, oraingoan egitea egokitu zaiguna. Filosofia ardatz harturik, tailer ezberdinak antolatu zituen EHUko Unibertsitateak Euskal Herriko ikasleentzat, pasa den ostiralean, azaroak 15. Tailerrak ordubete ingurukoak ziren, gehienak euskaraz, baina batzuk gaztelaniaz. Ikasle bakoitzak bi tailer hautatzeko aukera izan zuen, mota askotakoak ziren hautagai genituen tailerrak: filosofia eta maitasuna, filosofia eta gozamena, psikoanalisia, filosofia eta politika… Interesgarrienak iruditu zitzaizkigun tailerrak aukeratu genituen, eta gaiari buruz informazio gehiago jasotzeko ilusioarekin, autobusa hartu eta Donostiara bidean ginen. Tailerrei dagokienez, kanpokoa arrotza egiten zaigun bezala, hasiera batean ezin izan genuen ekidin, beldurrez, ezezagunari arraro begiratzea. Hala ere, ateak zabalduta izan genituen, zerbait berria irakatsiko zigula zalantzarik izan gabe, eta jarrera baikorrez eman genien hasiera tailerrei. Ideia berriak ate joka izan genituen gure burmuinetan, eta nola ez, filosofia oinarri zutenez, erantzunak sortu beharreko edo hausnarketak egin beharreko mila galderaz horniturik atera ginen bertatik. Beraz, lehen aipatu bezala entzutea izan zen gure eginkizun nagusia bertan, baina pentsatzea bihurtu zitzaigun ekintza

nagusi ondoren. Edonola ere, zailtasunak ere izan genituen, batez ere gainerako ikastetxeetako ikasleekin. Hizkuntza izan zen haien etsai nagusia, euskara ulertzen zuten arren, ez zuten behar bezala menperatzen, eta gainera hitz egiten saiatzeko intentziorik ez zutenez erakutsi, gaztelania izan zen une batzuetan hizkuntza nagusi. Hala ere, harrigarriena euren lotsa eta errespetu falta iruditu zitzaizkigun, une desegokietan galderak egiteko zailtasunik izan ez zutelako, eta irakaslea galderari erantzuna ematen ari zen bitartean, euren artean hitz egiten aritu zirelako. Honek guztiak momentuan harritu eta begirada negatiboa jaso zuen arren, ez da ahaztu behar garrantzitsua dela gure herritik irten eta inguruari begiratzea, batez ere hurrengo urtean hemen ez garela egongo kontuan izanik. Beraz, ikasgai izan dugu gainerako ikastetxeetako ikasleen jarrera, ikasgai, euren giroa, eta batez ere, ikasgai, gure hizkuntza zaintzeko dugun ardura. Amaitzeko beraz, azpimarragarria da esperientzia honen baliagarritasuna, alde batetik, filosofiaren arlo ezberdinak lantzeaz gain, hauen inguruko ezagutza zertxobait garatzeko aukera izan dugulako, eta bestetik, datorren urtean aurre egin beharko diegun beldur eta egoerak euren txikitasunean izan ditugulako begien aurrean.

SAIOA SAGARNA

PIEZA SOLTEEN MUNDURA HURBILTZEN Jolasa haurrek plazerrez egiten duten ekintza bat da. Haur hezkuntzako etapan, ikasketa esanguratsuak ematen duten plazerraren atzetik beti jolasa dago. Baina, zertarako jolasten dute haurrek? Esaterako, errealitatea modu sortzaile batean aztertu eta ulertzeko aukera eskaintzen die. Hori lortzeko, pieza solteen jolasak aukera bikaina ematen die haurrei. 10

Ba al dakizute zer diren pieza solteak? Oraintxe kontatuko dizuegu! Pieza solteak, haurrak bere jolasean mugitu, egokitu, kontrolatu, aldatu eta manipulatu ditzaketen elementu eta material anitzak dira, hau da, beraientzat altxor txikiak. Adibidez, elementu naturalak, makilatxoak, harriak, pinaburuak; pintzak, makarroiak, babak, intxaurrak, yogurt poteak, txirlak, maskorrak, kafe kapsulak, oihalak, kortxoak… Haurra giro aberats horretan murgilduta dagoenean, esperimentazioa, parte


ESPERIMENTATUZ, ADIMENAK MARTXAN! Haur hezkuntzan garapen integrala helburu dugu. Ikuspegi globalizatzaileari jarraituz, gure ibilbidean proposamen didaktiko berri eta berritzaileak martxan jartzen ari gara. 3 urteko haurrekin, hain zuzen ere, proiektu bakoitzari atxekita, bizpahiru esperimentazio saio abian jarri nahi izan ditugu ikasturte berezi honetan. Iupi!! Emozioak pil-pilean, zentzumenak erne eta ekiteko prest.

Gorputza-objektu-espazio arteko erlazioa lantzen da. Bi orduko iraupena du saio bakoitzak non espazio eroso eta material egokiak (papera, hostoak, musika tresnak, lurra, frutak…/erakargarriak, eskuragarriak, maneiatzeko modukoak,) hautatu eta antolatzea, ezinbestekoa den. Esperimentazioak, adimen guztiak sustatzea ahalbide du eta umeen garapen eta ikasketa prozesuan giltzarri da. Izugarri gozatuz! hartzea, eraikuntza eta sorkuntza sorrarazten du. Jolas mota horrek, haurrei beraien imajinaziorako sarbidea eskaintzen die eta eurek duten jolasaren kontrola altuagoa izan ohi da. Beraz, ondorioztatzen dugu, haurrari helburu definitua ez duten material anitzak eskainiz gero, jolasa sortzaileagoa izango dela, infinitua eta bere irudimena martxan jarriko da, etengabeko aldaketa prozesuan. Jarrai dezagun haurrei material anitza eskaintzen, harriturik utziko gaituzte! Hori entzun eta gero, ezin esan Haur Hezkuntzan jolasak ez duela garrantzirik, ezta? Goazen ba jolastera! 11


TARTALO IKASLAGUN! Umea bere behar eta interesetatik abiatuta ikaskuntza prozesuan sartzen da. Aurtengo ikasturtean ere, garbi geratu da zeintzuk izan diren beraien interesak: ERRALDOIAK. Gutxi izan dira, hain gustuko dituzten erraldoien erreplika txikiak falta izan diren egunak!; umeen etxeetatik eskolarako bidea ondo ikasi dute, gurekin izan ditugu ia egunero! Eta ez nolanahi gainera! Goizean goiz, guraso eta aiton-amonekin batera, erraldoien erreplika txikiek gure umetxoen eskutik egin dute sarrera gelan. Ondoren, egunero, errutina moduan ahaztezin egingo zaizkigun bi abesti entzun ditugu; Erraldoiak eta Erraldoiak dantzan daude!! Dantzatuz eta abestuz une ederrak pasa ditugu benetan!!!! Erreplika bakoitza aztertuz eta behatuz ezagupen desberdinak egitea lortu dugu: guztien izenak ezagutzen joan gara…Mari, Basajaun, Sorgina, Azpeitiko erraldoiak, Tartalo…,. bakoitzaren ezaugarriak aipatu eta landu ditugu….Tartalo begibakarra, Basajaun ileluzea,… Aukera paregabea benetan lagun hauek eskaini digutena!! Guztien artean berezienetakoa agian Tartalo izan da, gure lagun begibakarra, eta egun batetik bestera, erreplika txikia haundi egin eta erraldoi bihurtu da! Hau ezusteko ederra gelan azaldu denean! Pixkat apaindu beharra zuela ikusirik, margotzeari ekin diogu eta amaitu ondoren gelako horman zintzilikatu dugu gure gelakide bezala. Eskerrik asko Tartalo!!!

Esplorazioa, haurraren berezko gaitasuna Haurrak etengabe esploratzen ari dira eta euren garapenean duen garrantzia kontutan izanda, gure ikastetxeko txikitxoei egunero material ezberdinak eskaintzen dizkiegu euren interesak piztuz esploratu dezaten. Esplorazioan haurra da protagonista eta libreki jolastea eta esperimentatzea da gure helburu nagusia, bakoitzaren erritmoa eta nahia errespetatuz. Izan ere, askotan joera dago haurrari guztian laguntzeko baina esan bezala, egiten uztea da gure oinarria, beti ere gure presentzia bertan dagoelarik.

Beraz, badakizute, animatu etxean ere horrelako materiala eskaintzera esplora dezaten, beraientzat oso lagungarria eta aberasgarria baita.

Eskaintzen dizkiegun materialak naturalak, egunerokotasunekoak eta sinpleak izaten dira, beraien mugimendu librea errazten dutenak, modu seguru batean. Egia esan, asko disfrutatzen dute horrelako materialak manipulatzen non bost zentzumenak lantzeaz gain, autonomia, konfiantza, kontzentrazioa eta atentzioa ere lantzen duten.

12


TANTAKA YOTANKA 5 urtekoen maskota den Arisek, Ipar Amerikako jatorrizko biztanle edo indiarrak aurkeztu dizkigu, eta hala jakin dugu natura errespetatzea zela haien bizimoduaren eta ohituren oinarria. “Tantaka Yotanka“ lan proiektuari esker, gure ikasleek Ipar Amerikako indiarren bizimoduaren eta kulturaren ezaugarri nagusien berri izan dute. Etxetik ekarri ditugun hainbat objekturekin : tipiak, geziak, lumak...kultura honi buruzko erakusketa antolatu dugu gelako txoko batean. Haur beraiek idatzitako gonbidapenekin, familiak gonbidatu ditugu erakusketa honetara. Familiek poz eta irrikiz hartu dute gonbidapen hau eta haur beraiek izan dira protagonistak proiektuaren berri emateko orduan. Taldeka eta bakoitzak bere zatitxoa ondo ikasita, azalpen zoragarriak egin dituzte. Asko gozatu dugu proiektu honekin; ikasle, guraso eta hezitzaileen aurpegiak ikustea besterik ez zegoen, egin duten azalpen bakoitzean. Hau horrela izanda, irrati bidez, ikastetxe guztira zabaldu dugu gonbidapena gure proiektuaren berri emateko eta denon artean osatutako txoko zoragarri hori erakusteko.

13


JOLASAREN LEKUA HAUR MASAJEAN BEGIRATU, UKITU, ERAIKI, HARREMANDU, MAITATU, JOLASTU, ESPLORATU… Ikasturte asko dira Iraurgi ikastetxean haur masaje ikastaroak aurrera eramaten ari garela, eta gaur egun ikastetxeko familiekin eta interesa duen ororekin elkartzeko urteroko zita bilakatu da haur masajea. Argiz beteriko zita, energia izugarri mugitzen den zita, heldu eta haurrak elkar elikatzen diren zita, magiaz beteriko abentura baterako zita!

Haur masajeak onura asko ditu, hala nola, haurra eta bere guraso edota familiaren arteko lotura afektiboa sendotzen da, tentsio fisiko eta emozionalak askatzen laguntzen du, kolikoak eta haizeak baretzen ditu, erlaxatzea errazten du eta digestio sistema, zirkulazio linfatikoa eta odol-zirkulazioa erregulatzen laguntzen du besteak beste. Aldi berean, JOLASA haurrarentzako behar bat izanik, haur masaje ikastarotan berebiziko lekua hartzen dute jolas proposamen desberdinek; hala nola esperimentazioak eta haurraren bapateko jolasak. Saioak izteko orduan berriz, ipuinaren errekurtsoa erabiltzen dugu gorputza geratzeko eta haur eta helduen imajinazioa hegan jartzeko eta une goxo bat elkarrekin pasatzeko! Zaindu nahi ditugu haurraren beharrak, emozioak eta interesak… Zaindu nahi dugu haurraren JOLASA, zaindu nahi dugu HAURRA!

PSIKOMOTRIZITATE aurtengo ikasturtean LH2ko ikasleengana luzatu da aukera balorapen positiboa SAIOAK ABERASTEN! etaegin oso dugu! Badira urte batzuek Iraurgi ikastetxean Bernard Aucouturierren psikomotrizitate praktikari leku garrantzitsua eman geniona; eta aurtengo ikasturtean hh3ko haurren saio bat benetan berezia bilakatu zen, izan ere haurrak beraien familiekin sartu ziren psikomotrizitate saioen mundu magikora!! Hezitzaileok gure ikasle eta familien arteko jolas aberatsa behatzeko aukera izan genuen, haurrak beraien familiako kideekin jolasteko eta gozatzeko aukera izan zuten , eta baita ipuina entzuteko ere; plazer bat izan zen haurrak beraiek gehien maite dituzten pertsonekin jolasten ikustea! Saio hauek ikasleengan dituzten onura amaiezinak ikusita, aurreko ikasturtean LH1eko ikasleak psikomotrizitate saioak izaten hasi ziren astero eta

14

Benetan pozik eta harro sentitzen gara ikasleek aukera hau izango dutelako, izan ere haurrak saio hauetan barruan duten guztia ateratzeko eta sinbolizatzeko aukera dute eta beraien izaera garatzen joateko aukera dute euren beharrak eta interesak kontutan hartuta. Eta nola ez, irakasleok guzti hau ikusteko zorte paregabearekin egiten dugu topo saio guzti hauetan, honek gure ikasleak gehiago ezagutzeko aukera ematen digularik.


15


Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea Batezbesteko kopurua kontuan hartuta, lan merkatuan dauden emakumeek gizonezkoek baino %24 gutxiago kobratzen dute, lan berdina egin arren.

HEZKIDETZA PROGRAMAK 10 URTE BETE DITU AZPEITIAN Azpeitiko udalaren parekidetasun sailaren eskutik abiatu zen duela 10 urte Hezkidetza programa, hainbat eragilek bideratu dute eta gaur egun Arremanitz taldearen gidaritzapean bideratzen da. Egitasmo honen nondik norakoak jaso ditugu, ikastetxeko orientatzaileari eta Irrimore autoantolaketa taldeko kideei galderatxo batzuk eginez: Leire Aranburu, ikastetxeko orientatzailea

16

Zer ekarpen egin du Hezkidetza programak zuen ikastetxera? Hezkidetza programak 10 urte hauetan begirada berri bat zabaldu digula esango nuke, bai ikastetxeetan, baita Azpeitian ere. Programa oso aberatsa da, ikasleak, irakasleak, familiak eta haur eta gazteekin lanean diharduten eragileak kontuan hartzen dituena. Ikasleei eskaintzen zaizkien saioak, tratu onak bultzatzea dute helburu eta norbere burua errespetatzen erakustetik abiatzen dira, beraz, oso aproposa iruditzen zaigu. Irasleok ere formazio desberdinak jasotzeko aukera izan dugu eta horrek, gure begirada zabaldu eta barneratuta ditugun hainbat ideia puskatzera eramaten gaitu, betaurreko moreekin begiratzea tarteka bada ere. Familiei ere zabaltzen zaie ikasleekin lan egindakoan beraiek ere informatu eta formatzeko aukera eta hurbiltzen direnentzat oso saio aberatsak izan ohi dira. Guzti honetaz gain, azken ikasturteetan Azpeitiko eta bailarako Hezkidetza Foroetan parte hartzeko aukera ere izaten ari gara, bertan ikastetxe eta eragile desberdinak elkarturik formatu, hausnartu eta elkarrengandik ikasten dugula esango nuke. Zer-nolako balorazioa egiten duzue programaren inguruan? Balorazioa oso positiboa da. Azpeitiako ikastetxeok zorte handia dugu horrelako programa aberats bat izateagatik, hezkuntzako eragile guztiongan eragina duena. Askotan egunerokotasunak “jan” egiten gaitu eta automatismoetan sartzen gara, baina programa honetan sartuta egoteak, gure begirada zabaldu eta hezkidetzaren inguruko lanketak egin behar ditugula gogorazten digu. Honekin, gu geu eta gure ikasle eta familiak aberasten direlakoan nago. Autoantolaketa taldeak hemen hasi ziren, gogoratzen duzu nola izan zen? Nola ahaztu nondik nora sortu zen lehen autoantolaketa taldea!!! Batxilergoko gure ikasle batek, bortxaketa saiakera bat jasan zuen parrandatik etxera itzultzen ari zela bere etxeko atarian. Zortez, susto batean bakarrik geratu zen!! Baina gertaera horrek denok asko mugitu gintuen eta Arremanitzeko lantaldeko kideekin harremanetan jarri ginen, ikasle eta familiekin gertakari honek sortutako emozioak lantzeko. Lan horretatik, ikasle batzuk zerbait gehiago egiteko gogotsu agertu ziren eta pixkanaka, Haizea Egiguren eta Mireia Agirrerekin bildu eta hainbat hausnarketa eta ekintza burutzen hasi ziren: Azpeitiko gune ilunak aztertu, beldurrak landu etab.; ikasturtea amaitzeko azken ekintza, Xanjuandegi auzora doan lurrazpiko pasabidea margotzea izan zen beste ikastetxeetako hainbat ikaslerekin batera. Zein ekarpen egin diote autoantolaketa taldeek ikastetxeari? Zein ekarpen egiten die parte hartzen dutenei? Lehenengo eta behin, autoantolaketan parte hartzen duten ikasleak beraiek dira gehien aberasten direnak. Lehen autoantolaketa taldeko neska haiek, pertsonalki indartu zirela uste dut eta ondoren parte hartu dutenak ere bai. Egiten dituzten lanketak pertsona bezala oso aberasgarriak zaizkie. Horrek guri ikastetxe bezala eragiten digu. Hezkidetzaren gaiaren inguruan ikasle aktibo eta ekintzaileak ditugu, ekimen desberdinak egitea proposatzen digutenak, data zehatzak ospatu behar ditugula gogorazten digutenak…. Atzetik datozen ikasleentzat erreferentzi positiboa bihurtu daitezke, ikasle parte hartzaile eta dinamikoak.


Autoantolaketa taldea. IRRIMORE TALDEA 1. Zer ekarpen egin du Hezkidetza programak?

Informazio gehiago eman digu. Gai batzuk, “tabuak” izan daitezkeenak, normalizatzeko aukera. Urteak aurrera joan ahala, saioetan gaiaren inguruan sakondu eta gehiago ikasteko aukera eskaini digu. 2. Autoantolaketa taldean parte hartzea erabaki zenuten, zergatik?

Ikastetxean ekintzak aurrera eramateko aukera izateko. Gure aurretik egon zen autoantolaketa taldeak bultzatutako ekintzak guk ez genituen bizi izan, baina bagenuen beraien erreferentzia, eta guk ikastetxean berdintasunaren inguruko ekintzak egiteko beharra ikusten genuen. Feminismoa eta berdintasunaren gaiak, beldurrak, etab.lantzeko aukera izateko. 3. Nolakoa da esperientzia?

Ona. Gauzak ikasteko aukera eman digu. Emakume bezala indartzen ari gara. Informazio gehiago dugu eta gai gera gela batetara joan eta berdintasunaren gaiari buruz hitz egiteko. 4. Zer ekarpen egiten dizuete taldean parte hartzeak?

Aurreko galderan aipatutakoa. 5. Autoantolaketan gehienbat neskek hartzen duzue parte, zergatik dela uste duzue?

Gehiago eragiten digulako. Mutilek ez dute ikusten edo ikusi nahi emakume batzuen sufrimendu. Gure kasuan, guk ez dugu sufrimendu handirik, baina beste emakume batzuen egoerak larriak dira. Gure adineko mutilak, gure eskubideengatik borrokatzea “tontakeria” bat dela uste dute. 6. Uste duzue posible dela mutilak ere horrelako lanketetara hurbiltzea?

Gure adinean, momentu honetan, zaila ikusten dugu. Egiten ditugun lanketak ez dituzte askotan serio hartzen. Berdintasunaren gaia edo emakumeen eskubideen borroka bezalako gaiak lantzean, mutil batzuk “ofendituta” sentitzen dira. Era berean uste dugu horrela jartzen direla taldean daudelako, mutil askorekin bakarka hitz eginez gero, beste era batetara erantzuten dute. Askok ez daukate gai honen inguruan iritzi garbi bat. Heldutasunarekin batera gaiaren garrantzia baloratuko dutela uste dugu. 17


Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea Ur-eskasia, munduko biztanleriaren %40aren arazoa da gaur egun eta etorkizunean arazoa areagotu egingo dela aurreikusten da.

18


Konfinamenduak gure ibaiak garbiago jaistea lortu du, baita ohikoak ez diren ugaztunen presentzia areagotu ere. Orkatzek eta basurdeek hiri-lurrak birkonkistatu dituzte. Izurdeak eta beste zetazeo batzuk gure ur gardenetako hareatzetara hurbiltzen dira. Hegaztiek habia egiten dute eta beren hotsa lehen entzuten ez zen lekuetan entzun daiteke. Gizakia ezkutatu eta animaliak azaldu. Zer ari da gertatzen? Konfinatu egin behar ote dugu ibaiak horrelako garbi ikusteko? Zerbait ikasiko ote dugu hontaz?

19


Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat Energiaren kontsumo neurrigabea, klima aldaketaren eragile nagusitzat ikusten da eta berotegi efektua sortarazten duten munduko gas isurketen %60a sortarazten du.

AZPEITIA INOLAKO ENERGIARIK GABE

Energia oso garrantzitsua da argia izateko, neguan hotzik ez sentitzeko, zenbait tresna martxan jartzeko eta abar … Baina ba al dakizue nola lortzen dugun energia hori? Eta inoiz pentsatu al duzue zenbat energia behar dugun egun bakoitzean? Guzti honetaz gogoeta egiteko eta ikasleengan gizarte eredu jasangarriago baten aldeko ohiturak pizteko asmoz, otsailean, 4.mailako ikasleak EKOETXERA bisita egin genuen. Hiru multzotan banatuta, (ikasleak, irakasleak eta dendariak) eta irudimena dantzan jarriz, argindarrik gabeko Azpeitian esnatu ginela amestu genuen . Erronka bat genuen aurretik: nola arraio konponduko ginateke argirik gabe eguneroko egin beharrak aurrera eramateko? Egia esan behar bada, oso - oso zaila egin zitzaigun. Hurrengo egunetan, gelan, gure etxeetan kontsumitzen dugun energia kantitateari buruz hausnarketa egin genuen. Eta honako konpromezua hartu dugu: “Aurrerantzean, energia aurrezten laguntzen duten ekintzak txertatuko ditugu gure egunerokoan”.

20


EURONET 50/50 Eskoletan oso garrantzitsua da energia argia edukitzeko, neguan hotzik ez pasatzeko, aparatuek funtzionatzeko eta abar. Baina, ba al dakigu zenbat energia kontsumitzen dugun urtean zehar eskolan eta nola erabiltzen dugun? Hori dela eta, aurtengo ikasturtean, EURONET 50/50 max proiektua martxan jarri dugu gure ikastetxean. Gure energia taldeko ikasleek, hainbat ibilbide egin dituzte eskolan barrena proiektu hau aurrera eramateko, hau da, zenbat energia kontsumitzen den ikusteko eta aldi berean, gure ikastetxeko ahuleziak

eta indarguneak zein diren bilatzeko, adibidez, geletan termometroak ere ezarri dira, gelako tenperatura hotzegia ego beroegia zen kontrastatzeko eta neurri egoki batzuk hartzeko. EURONET 50/50 max proiektuak energia hobeto ezagutzen eta energia aurrezten lagundu nahi die eskolei. Helburu horri helduta, sare bat osatu da Europako 500 eskola baino gehiagorekin, eta 50/50 kontzeptuaren ezarpenari ekin diogu jada, energiaren kontsumoa murrizteko. Eskolan, energia gutxiago kontsumitzen badugu, ingurumena eta klima dira garaile, CO2 isurketak, berotze globalaren erantzuleak direnak, guzti honekin, murriztea lortuko baitugu. Eskolak ere, garaile dira EURONET 50/50 max proiektuarekin, izan ere, aurrezten dugun energiakostuaren % 50 jasotzen dute, nahi bezala edo behar dutenean erabiltzeko. 50/50 kontzeptuaren helburua da, eskolei eta eskola-eraikinetako kudeatzaileei (udalak) energia aurrezten lagunduko dieten pizgarri ekonomikoak ahalbidetzea: dirutan itzultzen zaie ikasleek zein irakasleek garatutako eraginkortasun energetikoko neurriekin aurreztutako energiaren % 50. Gainerako % 50 aurrezki garbia da fakturak ordaintzen dituen udalarentzat. Azkenean, denak ateratzen gara garaile: eskolak finantza-baliabide gehigarriak jasotzen ditu, eskolaeraikinaren kudeatzaileek energia-kostu gutxiago dituzte eta energetikoki eraginkorrak diren eskolek energiaren eta klimaaldaketaren tokiko helburuak betetzen laguntzen dute.

21


Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea Lanerako adinean dagoen biztanleriak munduko lan merkatuaren hazkundea mantendu ahal izateko, urtean 30 milioi lanpostu eskaini behar ditu lan merkatuak.

22

Europa mailan erreferentea den inklusiorako enpresa eredua GUREAK TALDEA irabazi asmorik gabeko enpresa talde bat da. Lan aukera iraunkorrak sortzea eta kudeatzea du helburu, beti ere desgaitasunak dituzten pertsonei egokiturik. Desgaitasun intelektualak dituzten pertsonekin lan egiten du bereziki, Gipuzkoan batez ere. Urtarrilaren 28an eta 29an , DBH ko 1.mailako ikasleek, Zarautzeko GUREAK tailerra bisitatzeko aukera izan zuten. Enpresako lana ezagutzeaz gain, tailerreko langileek zer egiten duten eta nola sentitzen diren, aurrez aurre bizi izan genuen. Esperientzia ederra eta benetan aberasgarria, ikasle eta irakasleentzat! Gure esker beroenak GUREAK osatzen duten familiari, eman ziguten aukeragatik!


IRAURGI BERRITZEN Iraurgi ikastetxeak, bere sorreratik du harremana Iraurgi Berritzenekin (hasiera batean Iraurgi Lantzen). Azken ikasturteetan, maila desberdinetatik ari gara izaten bertako eragile desberdinekin harremana: Zientzia eta Teknologia mintegia, Ekintzailetza, Elkarrekin Eraikitzen proiektua, Orientazioa, Zuzendaritza…. Baina zer da zehazki Iraurgi Berritzen eta zein eratako lankidetza dute Iraurgirekin? Hau argitzeko, bertako bultzatzaile diren Jon Zubizarreta eta Iosu Sorazuri (Iraurgi Berritzen-eko teknikariak) galderatxo batzuk luzatu nahi izan dizkiegu: 1. Iraurgi Berritzen ezagutzen ez duenarentzat, zer dela esango zenukete? Zein da zehazki zuen lana? Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko udalek eskualdeko garapen eta berrikuntza sustatzeko duten erakundea da. Egunerokotasunean, eragile ezberdinekin lan egiten du. Besteak beste, enpresa, ikastetxe, merkatari elkarte, turismo nahiz Jon Zubizarreta eta Iosu Sorazu enplegu eragileekin, etab. Hauekin gertutik lan egin eta beharren araberako lan lerro eta proiektuak garatzeaz arduratzen da. Era berean, norbanakoei ere zenbait zerbitzu eskaintzeaz arduratzen da erakundea. Besteak beste, enplegu eta orientazio zerbitzua, enpresa ekimenak abian jartzeko laguntza zerbitzua edota Loiolako turismo bulegoa azpimarratu daitezke. 2. Zein harreman duzue Iraurgi ikastetxearekin? Nolakoa da harreman hau? Iraurgi ikastetxearekin egunerokotasunean dugu harremana eta oso gertukoa dela esan daiteke. Oro har, DBH eta Batxiler maila duten ikastetxeekin dugu harreman gehien, ikastetxe hauetako zuzendariekin lankidetza gune bat egituratua baitugu duela 8 urtetik eta Iraurgi ikastetxeak modu aktiboan hartzen du bertan parte. Gune honetan, eskualdeko ikastetxeek amankomunean dituzten beharrak identifikatu eta elkarrekin ekintza ezberdinak abian jartzen saiatzen gara. Era berean, gune honek, eskualdeko ikastetxe eta eragile ezberdinen (enpresa, udal, merkatari elkarte…) arteko harremana asko lantzea ahalbidetu du azken urteetan. 3. Azken hilabeteak eta datozenak ekonomikoki zailak izango direla dirudi, zein da zuen ikuspegia Iraurgi Berritzenetik gure bailararekiko? Enplegu arloan, langabezian lehen ondorioak ikusten hasi garen arren, garaiz da oraindik krisi egoera honek eskualdean izango duen iraupena eta eragina neurtzeko. Gaur gaurkoz ziurgabetasuna handia da. Gainera, bizi dugun egoera ekonomiko honek bere oinarrian osasun arrazoiak ditu eta honen bilakaerak nabarmen eragingo du ekonomian. 4. Ikasturte honetan elkar lanean egitekoak genituen hainbat proiektu bertan behera geratu dira, datorren ikasturtean jarraipena izateko moduan izango garela uste al duzue? Osasun krisiak ikasturte honetarako genuen plangintza hankaz gora jarri du, eta osasun neurriak medio, zenbait ekintza bertan behera utzi beharrean izan gara. Datorren ikasturte hasieran, ikastetxeekin dugun lankidetza gunean egoera aztertu eta honen arabera egin beharreko aldaketak erabakiko dira. 5. Iraurgi ikastetxearekin lanean hasi zinetenetik ze aldaketa somatu dituzue? Azken urteetan, oro har, ikastetxeetan aldaketa eta berrikuntza ugari ikusi ahal izan dugu. Zentzu horretan, Iraurgi ikastetxeak ere ahalegin handia egin du egun gizarteak dituen erronka ezberdinei ahalik eta egokien erantzun ahal izateko. Irakaskuntza metodologietan esaterako, aldaketa nabarmenak ikusi ditugu azken ikasturteetan. Besteak beste, proiektuen bidez lan egiteak edo IKT-en erabilerak aldaketa esanguratsuak ekarri ditu irakaskuntzara eta Iraurgira. 6. Zer gehiago eskatuko zenieke ikastetxeei edo tokatzen zaien erakundeei, zuen proposamen edo erronkei hobeto erantzun ahal izateko? Erronka ugari izango ditu gizarteak datozen urteetan… Adibidez, Agenda 2030-ek garapen jasangarrirako 17 helburu proposatzen ditu. Bizpahiru aipatzearren, aldaketa klimatikoa eta ingurugiroaren zaintza, genero parekidetasuna, edota bazterkeria soziala desagerraraztea aipa ditzakegu. Erronka hauei gizarte moduan aurre egingo badiegu ezinbestekoa izango da eragile ezberdinen arteko elkarlana indartu eta bakoitza bere esparruan pixkanaka eragiten hastea. Beste ezer gehitzeko…. Ezer gutxi gehitzeko, Iraurgi ikastetxea eta bere lan taldeari eskerrak eman eskualdean ditugun lankidetza gune ezberdinetan hain modu aktibo eta eraikitzailean parte hartzeagatik.

23


IKT MAILA AURRERATUA Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea Industriagintzak lanenpleguarengan duen efektu biderkatzaileak, modu positiboan eragiten du gizartean. Fabrikazioan sortzen den lanpostu bakoitzak, ekonomiako beste edozein sektoretan 2,2 lanpostu sortarazten ditu.

Hamaika erronka berri jarri ditu mahai gainean XXI. mendeak. Mundu analogikoari aspaldi hartu zioten aurre teknologia berriek eta digitalizazioak. Geroz eta azkarrago zetorren mundu honetan trebatzeko asmoz eta mende berriak zekartzan egiteko modu berrietan atzean geratzeko arriskuaz jakitun, formazioa hasi genuen duela urte batzuk Iraurgi Ikastetxean. Jakin badakigu ordea, teknologia ez dela helburu, bitarteko, baizik; geure buruari jarri diogun helburua lortzeko bitarteko ezinbestekoa. Oso garbi geratu zaigu hau azken hiru hilabeteetan eta teknologia bidelagun izan dugu zorionez. Inoiz baino argiago ikusi dugu zenbateraino erabilgarri diren ordenagailuak, aplikazioak eta interneta.

Ordenagailuak lehenbizikoz erabiltzen hasi ginenean, beldurra zen nagusi gure artean eta okerreko teklari sakatuz gero, konpondu ezingo zen aldrebeskiaren bat egingo ote genuen kezkaz, kirioak dantzan genituela aritzen ginen. Denboraren poderioz eta lan asko eginez, ordea, beldurra galdu eta gaur egun, ordenagailua arkatza eta liburua bezain arrunta da eguneroko eskola dinamikan. Etorkizunean gaur egun ikasle ditugun haur eta gazte hauek ere, ordenagailua erabiltzen jakin beharko dute, euren lanbidea edozein dela ere, gutxi-asko, lan guztiek behar baitute, gaur egun, interneta. Horregatik ekin genion duela lau urte 1&1 programari, eta egun LH 5. mailatik hasi eta DBH 4. mailara bitarteko ikasle guztiek ChromeBook bana dute. Esan gabe doa, ezinbesteko tresna izan dutela teleikasketan aritu behar izan duten hilabeteetan. Hainbeste urtetako lanak eta inbertsioak albiste ona ekarri digu. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, IKTetan Iraurgi ikastetxeak maila aurreratua duela ebatzi berri du. Urte osoan gure jarduna egokitzen eta hobetzen aritu ondoren, saria eskuratu dugu eta bidera ateratzen zaigun edozein arazori erantzuteko behar beste iaio izatera heldu garela erakutsi dugu.


KORONABIRUSAK BIZITZA ALDATU DIGU Aurtengo udaberria koloregabea iritsi zaigu, bapatean eta aurreikusi gabe zegoen egoera triste batean murgildu gara. Osasun krisia larria dela eta, ezohiko egoera bizitzea tokatu zaigu. Inoiz ahaztuko ez dugun garaia. Ondo barneratu dugu bai, orain arte, ia-ia ezagutzen ez genuen hitza, Konfinamendua. Egun, aste, hilabete hauetan hainbat bider entzun dugun hitz madarikatua. Koronabirusak gure eguneroko bizimodua zapuztu digu: eskolak itxi, lagunekin genituen gorabeherak albo batera utzi, eguneko 24 ordu luze etxetik irten gabe egotera behartu... Beraz, gure artean birusak bizirik jarraitzen duen bitartean gure eguneroko eginkizunak ere guztiz aldatu dira. Interesgarria iruditu zaigu gai honen inguruan 6. mailako ikasleek duten iritzia argitaratzea. 1. Bapateko gertaera honen aurrean nola sentitu zarete? Hasieran ez genuen pentsatzen hain larria izango zenik. Honen aurrean urduritasuna eta kezka familiako norbait gaixotuko ote den. Baita harrituta ere hainbeste egun etxean, irten gabe, pasa behar izan ditugulako. Egoera guztiz deserosoa da. Beldurtuta sentitzen gara, ez dakigulako amets gaizto hau noiz amaituko den. 2. Agintariek pandemiari aurre egiteko, hainbat erabaki hartu dituzte. Horien artean ikastetxeak ixtea. Zer diozue honi buruz? Hartu beharreko erabakia izan al da? Zer lortu da erabaki honekin. Eman zuen iritzia. Pertsona gehiago ez kutsatzea zen helburua. Horretarako, leku jendetsuak itxi behar ziren eta ikastetxea horren parte izanik, hauek ixtearen erabakia zuzena izan da. 3. Zergatik iruditzen zaizue umeak hainbeste denboraz etxean egon direla? Zein da umeak etxean egotearen arrazoia? Guk arrisku gutxiago daukagu, baina gainontzeko pertsonak ez kutsatzeko eta birusa ez transmititzeko, etxean gelditu beharra izan dugu. 4. Eskolara itzultzen garenean, zer egin beharko dugu lehen ez genuena egiten? Birusa kontrolatu arte, babesteko neurri guztiak hartu beharko ditugu: eskuak sarri-sarri garbitu, maskarila eraman, tenperatura hartu eta elkarren artean distantziak mantendu. 5. Nola sentitzen zarete etxetik, digitalki lan egiten? Hasieran egoera berria izanda eta pixka bat kostatu arren, eroso eta lasai sentitu gara. Baina aldi berean triste, nahiago dugulako lana lagunekin eta irakasleekin aurrez aurre egitea, beti egin dugun bezala. 6. Esan etxetik digitalki lan egitearen abantailak eta desabantailak. Abantailak: Ordutegia erosoagoa da, bakoitzak bere erritmoan lan egiteko aukera daukagu, etxetik berehala konektatzen gara, eta pijamarekin lan egitea, zoragarria da. Teknologia berrietan murgildurik, bideodeiak egiten ikasi dugu. Desabantailak: Egun osoan pantailaren aurrean gaude, baina irakaslearen aurrez aurreko laguntza faltan botatzen dugu. Ezin ditugu zalantzak momentuan galdetu, eskolan bezala. Irakasle eta ikaskideak faltan botatzen ditugu. 7. Zer da zure egunerokotasunean faltan gehien botatzen duzuna? Etxetik irteten garenean, zure egunerokotasuna aldatuko dela uste al duzu? Lagunekin geratzea, familia bisitatzea, kirola egitea edota arrantzan ibiltzea botatzen ditugu faltan. Etxetik irteten garenean inork ez daki gure egunerokotasuna aldatuko den ala ez, baina pixkanaka betiko eginkizunetara itzuliko gara. 8. Ikasturtea nola gustatuko zitzaizuen bukatzea? Etxean ala eskolan? Zergatik? Eskolan bukatzea gustatuko litzaiguke, lagunekin eta irakasleekin batera. Beheko eraikinean egongo garen azken urtea denez, ikasturtea behar den bezala amaitzea nahiko genuke. Gainera, eskolan bukatuko bagenu ikasturtea, koronabirusa kontrolatuta egongo zela esan nahiko luke. 9. Balkoira irteten al zarete txaloak jotzera? Zergatik? Zer sentitzen duzue egiten duzuenean? Bai irteten gara, nahiz eta azkenaldian gutxiago irten. Pandemiaren aurka lanean ari diren guztiei gure esker ona adierazteko. Harro eta pozik sentitzen gara, denok batera lortuko dugulako! 10. Bizitzen ari garen egoera hau, hau da, etxetik irten gabe egotea, ze emozio sorrarazten dizu? Nola deskribatuko zenuke hitz batean? Aspermena, urduritasuna, itomena, tristura, beldurra, frustrazioa, zoramena, amorrua...

25


GOIENETXEKOEKIN BAT! Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea Garapen iraunkorra ezinezkoa da, munduko biztanleriaren zati bat baztertu edo kanpoan uzten baldin badugu.

26


Goienetxe fundazioarekin elkarlanean Ikasturte honetan, Iraurgi ikastetxeak eta Goienetxe fundazioak, elkarlanerako zenbait egitasmo edo ekimen prestatu dituzte. Goienetxe fundazioa, Gipuzkoa mailako elkartea da eta bertako adimen urritasuna duten pertsona helduen ongizatea bermatzea du helburu. Gipuzkoako herri desberdinetan dituzte egoitzak eta horietako bat Azpeitian, Antxieta bezala ezaguna den eraikinean. Lehenengoan, gure ikastetxea ezagutzera etorri ziren. Bertako gela eta txoko desberdin guztiak erakutsi genizkien. Asko gustatu zitzaien eraikina eta pozik itzuli ziren etxera, gu ere beraien zentrora joateko gonbidapena luzatu ondoren. Gonbidapena onartuta, beraien etxea eta bizimodua ezagutzera joan ginen. Harrituta gelditu ginen, zein dotore jarrita dauzkaten gela guztiak eta zenbat lan mota desberdin egiten dituzten bertan. Honen ondoren, gure ikastetxera etorriko zirela esan ziguten emanaldi bat eskaintzera. Orduan esan genien, guk ere emanaldi horretan parte hartzea nahi genuela. Horrela, guztion artean sekulako emanaldia egin genuen, txisteak, asmakizunak, abestiak eta dantzak elkarri eskainiz. Goiz zoragarria pasa genuen elkarrekin!! Benetan aberasgarria izaten ari da guztiontzat, elkarlan hau. Gora Goienetxe fundaziokoak eta gora Iraurgi! 27


PIKTOGRAMAK IKASTETXEKO “Piktogramei esker, inklusibitatearen alde egiten dugu eta ikastetxeetan hauen erabilerak haur askoren HORMETAN bazterketa saihestu dezake” Aniztasun funtzionala duten pertsona askorentzako beharrezko baliabideak dira piktogramak beraien egunerokoan; batetik espazioan kokatzeko eta bestetik informazioa jasotzeko edota trukatzeko balio die eta honek guztiak autonomia gehiago eskuratzera eramaten ditu. Horregatik hasi gara ikastetxea piktogramez janzten aurtengo ikasturtean. Horretarako “Arassac” programak dituen piktograma batzuk erabili ditugu ikastetxea janzteko. Badirudi modu honetan denok dugula argiago ikastetxeko txoko desberdinen kokalekua! Izan ere, denontzako bilakatzen da lagungarri irudi bidezko informazioa, beraz, guztiok irabazten dugu iniziatiba honekin. Jarraitu dezagun egunerokoa argitzen behar duenari argibideak eta erraztasunak emanez! Norberak egin dezala bere eskuetan dagoena ondokoari eskua emanez! Proiektu honi hasiera bakarrik eman diogu eta aurrera begira baditugu jada gai honen inguruan emango ditugun pausoen zerrenda eta baita guzti honetan lagunduko gaituen profesional desberdinen laguntza ere. Eskertzekoa benetan! Horietako bat Iraurgi ikastetxera egunero etortzen den Iera Zuazolazigorraga logopeda da eta honako elkarrizketa egin diogu: 1. Zein da zure iritzia piktogramen erabileraren dagokionez? Baliagarriak ikusten ditut irakurketa-idazketa barneratu gabe dituen edozein pertsonarentzat. Horretaz aparte Autismoa, Rett Sindromea, Angelan sindromea…duen edozein pertsonarentzat komunikazio bide bakarra izan daiteke eta horiek txikitatik erlazionatu eta erabiltzen jakitea oso garrantzitsua iruditzen zait. 2. Zein onura dakarzkio ikastetxe bati piktogramak izatea eraikin barruko eta kanpoko espaziotan? Piktogramei esker, inklusibitatearen alde egiten dugu eta ikastetxeetan hauen erabilerak haur askoren bazterketa saihestu dezake. Piktogramak komunikazio bide unibertsal bat izan beharko luke, honi esker edonork informazioa eskura dezake hizkuntza menderatu edo irakurtzen jakin gabe. 3. Zein ekarpen egin dezakegu ikastetxe edota gizarte moduan piktogramen erabilerari dagokionez? Ikastetxe moduan, piktogramen garrantzia erakutsi behar diegu etorkizuneko biztanleei, hau da, orain arteko “marrazki soil” batzuen kontzeptua ezabatu eta hauen erabilgarritasunari balorea emanez. Gizarte bezala hauen etengabeko erabileraren alde egin behar dugu, hau da, supermerkatuetan, farmazietan, kaleetan, tabernetan… piktogramen beharra ikusten dut, honi esker persona askok komunikatzeko bide bat izan dezaketelako.

28


KILLARNEY

Ikasturteko lehenengo 3 hilabeteak Killarneyn egin dituzu: Nola edo zergatik erabaki zenuen hara joatea? - DBH3 ko udaran ikastetxeak antolatzen duen taldetik joan nintzen lehenengo aldiz Killarney - ra, txikitatik nahi izan dut atzerrira joan eta bertako hainbat leku desberdin ezagutzea. Udara hura ikaragarria izan zen, denok oso ondo moldatu ginen elkarrekin eta lagun berri asko egin genituen. Hurrengo ikasturtean gehienok esperientzia errepikatzea erabaki genuen. Joandako bi aldietan etxera negar batean bueltatu nintzen, eta denbora gutxiegi zela esaten nuen behin eta berriro. Etxera heldu bezain laster amari esan nion hurrengo ikasturteko denboraldi bat bertan egin nahi nuela, eta berehala familiarekin berriro harremanetan jarri eta haiek besoak zabalik hartuko nindutela esan zidaten. Hura poza. Irakasleei komentatu nien eta hasieran zaila ematen zuten arren, pixkanaka paperak betetzen hasi eta hango eskolako zuzendariarekin hitz egin genuen. Zer moduzko esperientzia izan da? - Oso ona. Hasieran beldur pixkat pasa nuen hango eskolara joan baino egun batzuk lehenago, oraindik inor ez bainuen ezagutzen. Lehenengo egunean autobusean sartu eskolara joateko eta neure buruari dena ongi aterako zela esan nion, eta hala izan zen. Ni bezela ikastera joandako beste 14 ikasle zeuden, eta lehenengo egunetik amaierarte batera egon ginen, elkarri lagunduz. Famili aldetik ez dut arazorik izan, hirugarren aldia zen jada haiekin nengoela eta ondo ezagutzen ginen. Gainera, esperientzia bizitzeaz aparte, gauza asko ikasten dira; 3 hilabetez beste hizkuntza batean hitz eginez soltura hartu, etxekoak ez direnekin bizitzen jakin, eta pixka bat zure kasaka gauzei soluzioa bilatzen hasten zara.

Oso desberdina al da hango eta hemengo irakaskuntza? Non antzeman duzu alderik handiena? - Desberdina dela esango nuke, bai. Alde batetik, Irakasle eta ikasle gehienak ez dira ezagutzen eta hauen artean inolako harremanik ere ez dute izaten. Hemen aldiz , irakasle asko kalean ere ikusten ditugu, bertakoak dira, eta edozein zalantza edo kezka komentatzeko arazorik ez dut izaten nik behintzat ; irakasleek ere, ondo ezagutzen gaituzte eta nola baiteko harremana dugu gure artean, eta hori bai bota nuela faltan. Bestalde, maila aldetik bai iruditu zitzaidala aldez baxuagoa dela hangoa ; matematikan adibidez, aurreko kurtsoetan emandako materia eman genuen. Norbaitek joan nahiko balu, zer aholku emango zenioke? - Bi aldiz pentsatu gabe joatea esango nioke . Ez dute guztiek edukitzen honelako esperientzia bat bizitzeko aukera , eta hare gutxiago 16 urterekin. Beldurrak alde batera uztea ere garrantzitsua da, ahalik eta gehien irekitzea eta jendearekin komunikatzea. Esperientzian zehar bizitako momentuak eta gauza asko ezin dira idatziz edo hitzez azaldu , eta benetan pena merezi du hori bizitzeak. IRAIA ARTEAGA

29


30


Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea Garapen iraunkorra ezinezkoa da, munduko biztanleriaren zati bat baztertu edo kanpoan uzten baldin badugu.

ELIKADURA OSASUNTSUA BERMATUZ! Elikadura, osasuntsu bizitzeko oinarri nagusienetako bat da eta oso garrantzitsua da landare jatorriko elikagaiak jatea, hala nola, frutak, barazkiak, lekaleak, etab. Hau honela izanik, gure ikastetxeko 0-2 urteko txikitxoekin zein nolako funtzionamendua erabiltzen dugun azaltzea garrantzitsua iruditzen zaigu, hau da, bazkaltzeko garaian jakiekin nola funtzionatzen dugun azaltzea.

Haur bakoitzaren garapenaren arabera, familiei ikastetxeko jangelan prestatutako menua eskaintzen diegu non bi menu desberdin dauden, alde batetik menu likidoa eta bestetik menu solidoa. Menu likidoa aukeratuz gero, lehenengo plater bezala purea izango litzateke eskaintzen dena eta bigarrenik, egunean tokatzen den janaria (arraina, haragia, ...). Aldiz, menu solidoa aukeratuz gero, egunean tokatzen den janaria izango litzateke, purerik gabe. Menu hauek guztiak prestatzeko KM0-ko produktuak erabiltzen dira, hau da, gertuko produktuak, ekologikoak eta kalitate apartekoak, gure haurren elikadura osasuntsuagoa bihurtzen delarik. Beraz, hau guztia jakinik, zaindu dezagun etxean ere gure txikitxoen elikadura bizimodu osasungarri bat izan dezaten.

31


GU GEU PLASTIKORIK GABE Iraurgi ikastetxea plastikoaren kontsumoaren ohitura aldaketen erronkan murgildu da eta proiektu bat martxan jarri berri dugu ikasturte honetan, Gu Geu Plastikorik Gabe! Aldaketa handien jatorria, aldaketa txikietan eta elkarlanean oinarritzen delako! Proiektua helburu zehatz batekin sortu da, plastikoa murriztea, baina aldi berean arazoarekiko sentsibilizazioa sortaraztea du oinarri,

32

horrela, Azpeitiari eta gizarteari ekarpen garrantzitsua eginez, natura zainduz! Egitasmoarekin aurrera jarraitzeko bultzada berezia jaso zuten . Izan ere, ‘Hau da Green’ lehiaketako sari berezia jaso zuen proiektuak. Zorionak denori proiektu garrantzitsu honetan sinesteagatik!


“KM0” eta BERTAKO PRODUKTUAK IRAURGIN! Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea 2050.urtean munduko biztanleria 9.000 milioikoa izatera iristen baldin bada, gaur egungo gizartearen bizimodua mantendu ahal izateko, hiru planeta adina baliabide beharko ditugu.

Jangelako elikadura eredua egokitu dugu aurten, eskualdeko baserrietan ekoiztutako produktuak gure eguneroko menuan txertatuz. Barazkiak betidanik izan dira oinarrizko elikagaiak, baina orain, BERTAKO barazkiei eta gure baserritarrek ekoiztutako produktuei lehentasuna ematen diegu. Jangelako zerbitzuak honako helburuak ditu: - Elikadura osasuntsu, seguru eta jasangarri baten bikaintasunera iristea. - Baserriari lotutako proiektu ekonomikoak sustatzea. - Nekazaritza iraunkorra bermatzea. Urriak 31ean jangelako ikasleak eta guraso talde batek, lehenengo aldiz menu berria dastatzeko aukera izan zuten. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi, eta aurrerantzean jangelako lan taldeak ilusio berdinarekin jarraituko du sukaldatzen.

33


Neurri urgenteak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko 2015. urtean, mundu mailan energia iturri berriztagarrietan egindako dirukopuru inbertsioa 286.000 milioi dolarretakoa izan zen, erregai fosiletan inbertitutakoaren bikoitza baino gehiago.

34

CAPITÁN VERDEMÁN INGURUNEAREKIN BAT! Haur Hezkuntzako umeok ere Gu Geu plastikorik gabe proiektuan gure aletxoa jarri dugu. Capitán Verdemán izeneko proiektuaren bidez birziklapenaren gaia landu dugu eta Haur Hezkuntzako baratza eremua erein dugu!

Verdemán, birziklapenaren heroia da. Liburu zoragarri batean bere abenturak kontatzen zizkigun eta guk zur eta lur entzuten genion! Gauza pilo bat ikasi ditugu, esaterako, gela txukun mantentzen, zaborra lurrera ez botatzen, birziklatzen, ingurugiroa zaintzen… Ah, eta hori gutxi balitz, barazkiak nola landatzen diren ere ikasi dugu! Lehenengo azokara joan ginen haziak erostera, tokian tokiko eta garaiko produktuak landatu nahi genituelako, noski. Ondoren, hazi horiek ikastetxeko baratzan landatu genituen! Zein ondo ibili ginen eskuak lurretan zikin-zikin eginez! Lehenengo hatzekin zulotxoak egin, eta ondoren, bertan haziak sartuz. Capitan Verdemanek guri ingurunea zaintzen erakutsi zigun bezala, gu ere gogotsu geunden gure familiei baratza erakusteko, beraz, familia guztiak baratzara gonbidatu genituen! Gu, haurrok, irakasle lanetan ibili ginen, ikasitako guztia azalduz!


Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira Itsaspeko eremu babestuek pobreziaren murriztea eragiten dute, pertsonen osasuna bermatuz eta dirusarrerak handituz.

Urtean zehar mordoxka izaten dira naturarekin loturiko ekintzak baino aurtengoan asko eta asko ezin izan dira aurrera eraman. Esaterako, Ekainaren 8an, Nazioarteko ozeanoen eguna izaten da eta urtero egin ohi den ibaien garbiketaren aurtengo ekimena ezin izan da burutu. Argazki hauek 2019ko ekainean burututako Urola ibaiaren garbiketakoak dira.

35


Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea. 1.600 milioi pertsona ingururen biziraupenak basoekin lotura zuzena dauka.

36

ZAINDU DITZAGUN GURE HERRIKO BARATZA ETA BASOAK! GU GEU ZAINTZEN! LANDAREAK UDABERRIAN BIRTUALKI! 2. mailakoak, landareen gaia, zuekin, amankomunean jarri nahi izan dugu. Horretarako, jarraitu ditugun pausoak honakoak izan dira: Hasteko, udaberriaren ezaugarriak landu ditugu, horretarako fitxa egin eta bideotxo batzuk ikusi ditugu. Behin, sarreratxoa egindakoan landareen alde teorikoa behatzen hasi gara, landareen zatiak, zikloak eta bizitzeko behar dutenei erreparatuz. Adimen anitzak kontuan izanik sortu da proiektu hau, irakurgai, esperimentazio txokoa eta musika arloak landuz . Bukatzeko, bakoitzak aukeratu duen landareari buruzko fitxarekin sortu du. Hona hemen egindako lanaren eskema:

SARRERA

ATALAK

JARDUERAK

-Udaberriaren ezagutza

ALDE TEORIKOA

-Landareen zatiak -Landareen zikloak -Landareek zer behar dute bizitzeko?

IPUINAK/IRAKURGAIAK

-Bizitza landarerik gabe -Txorimaloa -Sendatzen duten belarrak

ESPERIMENTAZIO TXOKOA

-Lupa erabiliz. -Fruta magikoak. -Esperimentu bat landare batekin. . -Musikaz gozatzen! -Arabako Santa Catalina parkera bisita birtuala.

AMAIERAKO LANA

-Baratzeko produktu edo gure basoetako zuhaitz baten argazkia lortu eta irakasleek sortutako fitxa egin.


AMALURRAREN FRUITUAK, EREIN, LANDATU, JASO ETA SALDU! Aurtengo ikasturtean, handienek hasiera emandako diote txikitxoek, naturako ezagutzeko aukera izan dute mundura murgilduz.

ikastetxeko bideari ekin elementuak baratzearen

Baratzea, espazio interesgarria eta polita da lanketa desberdinak egiteko, hainbat gauza modu aktiboan eta era atseginez ikasteko aukera ematen digu, natura zainduz eta gozatuz, produktu osasuntsuak eta garaian garaiko produktuak ekoizteak duen garrantzia ezagutaraztera eramaten gaitu.

Honez gain, ikastetxean, gure ikasleek, etxeko familiei, amalurrak ematen dituen produktuen salmenta hasi ginen egiten, hala nola, azelgak, letxugak, porruak, perrexila…Aurtengoan, eguraldia lagun izan dugularik, baratzak uzta bikaina eman digu eta uzta adineko oparoa izan da salmenta. Ateratako diruarekin, landare eta hazi berriak erosi eta berriro ere, erein eta landatzera.

37


Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko, gizarte zuzena, baketsua eta inklusiboa beharrezkoak dira.

38

2030. urterako Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzeko, ezinbestekoa da gizarte baketsua, inklusiboa eta bidezkoa. Mundu zabaleko biztanleak inolako biolentzia motarik gabeko mundu bat amesten dute eta bizitzan zehar seguru sentitzeko eskubide osoa dute, beraien jatorri etnikoa, erlijioa edota orientazio sexuala edozein izanik ere. Abenduko oporretatik itzultzen garenean, buru belarri danborrada prestatzeari ekiten diogu eta ondoren Bakearen gaia sakonki lantzen hasten gara. Goizeko dinamiketan, proiektuetan eta hainbat irakasgaitan, bakearen garrantziaz eta zailtasunaz hausnarketa sakona egiten dugu. Aurten modu berezian BARKAMENAREN gaia jorratu dugu adin ezberdinetako ikasleekin, Aita Onaren parabola aztertuz eta barkamenak sortarazten dituen emozioetan erreparatuz. Urtarrilaren 31ean Gandhiren oroimenez Biolentziarik Gabeko mundu baten beharra aldarrikatu genuen, bakearen errezeta aurkeztuz, bakearen alde lan handia egindako pertsonaien bizitza gogoratuz eta usoak askatuz. Iraurgi ikastetxeko abesbatzak Artzain Onaren katedralean Bakearen aldeko gazteen ospaketan parte hartu zuen, bertaratu zirenen belarriak eta bihotzak goxatuz.


psikologoa haur-nerabeak

MARIA ZUNZUNEGI gabinete

Marta Aizpurua (Amets) Elkarg. zk.: GZ02111

psikologikoa

psikologoa heldu eta hirugarren adina

Maria Zunzunegi Elkarg. zk.: GZ02618

Antsietatea eta estresa

Ziurtasun arazoak Beldurrak, amets gaiztoak... Portaeraren eta garapenaren arazoak Gurasoen banantzea edo dibortzioa Arreta-defizita eta hiperaktibitatea Eskolako zailtasunak

Depresioa Dolu prozesuak Erabaki hartzetan zailtasuna Elikaduraren nahasteak Kirol psikologia Autoestimu arazoak

Autoestimu baxua

Fobiak

Bullying

Menpekotasun egoeran daudenen zaintzaileei babesa...

Dolua Depresioa Antsietatea Oldarkortasuna...

Damaso Azkue, 4 - AZPEITIA - 943 14 23 75

www.mariazunzunegi.com

NEREA AZPIAZU ARRIETA ABOKATUA nazpiazuarrieta@yahoo.es Móvil: 618 267 413 - T. 943 15 18 82 Erdi kale, 2 - bajo · 20730 AZPEITIA

39


HELBURUAK LORTZEKO ALIANTZAK Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea 2030eko Garapen Iraunkorreko Agenda modu egokian martxan jartzeko, ezinbestekoa da konpromisoetatik ekintzetara pasatzea lehen bait lehen. Horretarako itun sendoak, inklusiboak eta integratzaileak behar ditugu maila edo arlo guztietan.

FUN ESKOLAK

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK HEZKUNTZAN

AZPEITIKO UDALA

HERRIA ETA HERRIKIDEEKIN ELKARLANEAN

GOYENECHE FUNDAZIOA

INKLUSIBITATEAN BESTE PAUSO BAT

IRAURGI BERRITZEN

ENPRESA MUNDUAREN EZAGUTZAK ESKURATU

GAZTE ROBOTIKA - DOPLAY!

ROBOTIKA ETA PROGRAMAZIOAN PAUSOAK EMANEZ

40

ELIKEL FUNDAZIOA

IKASTETXEEN ARTEKO ELKARLANA

BARNE FORMAZIOA

MEKANOGRAFIAKO LEHEN URRATSAK

GASTRONOMIA BASKA

ELIKADURA HEZKUNTZAREN PARTE DELAKO

SAN MARTIN EGOITZA

GIZALDI ARTEKO PROGRAMA. IKASLE ETA AITONA-AMONEN ARTEKO ELKARBIZITZA


HONDEAKETAK – URBANIZAZIOAK DERRIBOAK – ERA GUZTIETAKO OBRAK

www.azpeitiacup.com

617 634 412

41


EUSKARAZ BIZI

BELARRIPREST edo AHOBIZI, EUSKARAZ NAHI DUGU BETI BIZI

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA Konfinamendu edo itxialdi garaian, “Etxealditik Euskaraldira” izeneko ekimena jarri zuten martxan. Urte bukaeran ospatuko den Euskaraldirako beroketa edo prestaketa bezala aurkeztu zen. Proposamen honen helburu nagusia, euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzea zen. Bi zutabetan banatuta zegoen; Lehenengoa, gure hizkuntza ohiturei buruz hausnarketa bat egitea edo euskaraz noiz aritzen garen pentsatzea. Bigarrena, ohitura horiek aldatzea edo beti euskaraz hitz egiten badugu, finkatzea. Ekimen hau, Apirilaren 24an hasi eta 7 egunez jarraian burutzeko aukera izan genuen. Egunez egun, Euskaraldiko webgune zein sare sozialetan, edozeinek egiteko moduko proposamenak aurkezten zizkiguten. Honako hauek ziren proposamenak; Etxean umeekin euskaraz jolastea, online poteoa euskaraz, bazkari eta bazkalostean euskaraz solastu eta

42

abestu, euskarazko animo mezuak langileei, erosketetan lehen hitza beti euskaraz, euskaraz egindako pelikulak ikusi eta azkena, aurreko guztiak egiterakoan izandako bizipen bat azaldu. Etxeko balkoian ikur modura puntu urdin bat jartzera ere gonbidatu gintuzten, ekimen honetan parte hartzen ari ginela adierazteko. Ekimenari bukaera emateko, maiatzaren 3an, egindako ekarpenak aurkeztu ziren. Parte hartutakoen bizipenak, bertso moduan azalduta, marrazkien bidez, hormirudietan, pankartetan,bideoklipetan eta beste modu ugaritara ikusteko aukera izan zen. Honen guztiaren ondoren, ea gure euskararekiko hizkuntz ohiturak hobetzen edo finkatzen ditugun eta euskaraldira indarrez beterik iristen garen.

GURE ROKITXO MAITEA Gure inguruan maskota ugari daude. Errealeko Txurdin, Baskonia saskibaloi taldeko Aker eta beste zenbait. Baina guretzat denetan maiteena Rokitxo da. Rokitxo gure ikastetxeko maskota izateaz gain, gure eredua ere bada. Zergatik den gure eredua jakiteko, bere istorioa edo ipuina ezagutu beharra dago. Labur azalduta, Rokitxo Amerikako oihanetik txori euskaldun batzuen atzetik etorri zen Euskal Herrira. Gogo handiz, asko saiatuta eta txori euskaldunen laguntzaz, euskaraz ikasi zuen eta gure artean geratu zen bizitzen. Orain, beti euskaraz hitz egiten du eta euskal kultura ere asko maite du. Horregatik, ikastetxean euskara edota euskal kulturarekin loturiko zerbait dagoenean, guregana etortzen da. Euskararen Eguna, Iraurgi Astea, Korrika eta beste zenbait ospakizunetara. Guk ere rokitxok bezala, euskaraz hitz egin behar dugu eta euskal kultura maitatu. Horretaz gain, ipuineko txori euskaldunek bezala, kanpotik datozenei, euskara ikastera animatu eta laguntzen saiatu behar gara. Beraz, GORA ROKITXO ETA GORA EUSKARA!!


EUSKARAREN EGUNA Urteroko ohiturari jarraituz, Abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatu genuen gure ikastetxean. Egunari hasiera emateko, goizeangoiz euskal musika jarri genuen, inguruko bazterrak alaitzeko. Iraurgiko trikitilariak eta Rokitxo, kalejira eginez, aldapan behera etorri zitzaizkigun jolastokira, festaren hasiera ekitaldia egiteko. Ekitaldi honen hasieran, Rokitxok euskararen aldeko manifestu eder bat irakurri zigun. Gero, ikasturteko euskararen leloa aurkeztu genuen. Adin guztietako ikasleen artean ireki zuten “ Ttipi-ttapa orpozorpo, bidea euskaraz beti” zioen pankarta. Amaitzeko, guztiok batera, “Ahoa bizi, belarriak prest” izeneko abestia kantatu genuen. Egunean zehar, Haur hezkuntzakoek, lehen ziklokoek eskainitako emanaldiak izan zituzten eta banderatxoak egin zituzten. Arratsaldean, dantzak eta aurpegi margoketa saioak burutzeko aukera izan zuten. Egun ederra pasa zuten gure txikienek. Lehen hezkuntzan, hitanoaren erakusketa prestatu zuten ikastetxean. Arratsaldean, Lehen ziklokoak herri kiroletan aritu

ziren. Bigarren eta hirugarren ziklokoek, Euskal olinpiadak egin zituzten. Bertan, gorputza eta garuna erabiltzeko aukera izan zuten, galderak erantzutera joateko, korrika saioak eginez. Esaerak dioen bezala, “Mens sana, in corpore sano”. Bigarren Hezkuntzan, trikitilariekin eta ikasle askorekin, kalejira jendetsua egin zuten. Santutxo inguruko kaleak ederki animatu zituzten heuren doinuekin. Honen ondoren, euskal zineaz gozatzeko aukera izan zuten. Ikastetxeko partaide guztiok, Euskararen eguna ederki ospatu genuela esan dezakegu.

TTIPI-TTAPA ORPOZ-ORPO, BIDEA EUSKARAZ BETI Euskararen normalkuntza taldekook, urtero lelo berri bat aurkezten dugu. Lelo honen oinarri bezala, ikastetxeak atera ohi duena hartzen dugu. Ikasturte honetan, ikastetxeak ez du lelo berririk atera. Horregatik, aurten oinarritzat, Iraurgiko ereserkia hartu dugu. Aurreko ikasturte bukaeran aurkeztu genuen Iraurgiko ereserkia. Ikastetxeko partaide desberdin ugariren artean egin genuen. Abesti honen “estribilloa”, “Ttipi-ttapa orpoz-orpo, bidez bide beti”, hasten da. Hau abiapuntu bezala hartuta, guk geure moldaketa egin genuen. “Ttipi-ttapa orpoz-orpo, bidea euskaraz beti” izan zen emaitza. Lelo honek, gure bizitzan zehar egin behar dugun ibilbidea, euskaraz egitera gonbidatzen eta hauspotzen gaitu. Beraz, ea ikastetxeko ereserkia abesten dugun bakoitzean edota bizitzako edozein momentutan, gogora etortzen zaigun.

43


COVID-19

XX. MENDEKO BALIABIDEEKIN XXI. MENDEKO IZURRITEARI AURRE EGITEN

NIRE ERRUTINA Martxoak 12an, eguerdiko 13:00etan, lehendakariak gure ohiko egunen bukaera zetorrela jakinarazi zigun, aldi baterako, behintzat. Egoera berri eta arrotz baten aurrean geunden baina gogoratzen ditudan lehenengo sentimenduen artean, poza eta urduritasuna daude. Poza, ez genuelako hurrengo egunetan eskolara joan beharrik izango, etxeko lan gutxiago izango genituela pentsatzen genuelako... Aldi berean, urduritasun sentimendua piztu zitzaidan, egoera arraro baten aurrean geundelako; ez nuen oso ondo ulertzen ezingo genuela kalera irten, nire aitona-amonak ezingo nituela ikusi, eta are gutxiago lagunekin jolasteko gelditu. 50 egun pasatu dira dagoeneko aurrez aipatutako egun horretatik. Normalean goizean jaiki, gosari eder bat prestatu, ordenagailua piztu eta lanari ekiten diot. Konfinamenduko hasierako egunetan, bakarrik egiten nituen lanak. Goiz guztia ni eta ordenagailua, ordenagailua eta ni. Honen inguruan hausnarketa egin nuen eta nire lagunei proposatu nien

44

ea goizetan elkarrekin bideo-konferentziak egiterik nahi zuten. Beraz, nire ideiarekin bat egin ondoren, orain goizak errazago pasatzen zaizkit, alaiago. Arratsaldeetan, goizean bukatu ez ditudan lanak amaitzen ditut eta eskolaz kanpoko ingelesa ere lantzen dut. Tarte bat ere izaten dut nire gustukoenak diren telesailak ikusteko eta nola ez mugikorrean ibiltzeko. Hau da gehien atsegin dudana!!! Egun hauek, aukera eman didate familiaz gehiago disfrutatzeko, izan ere, elkarrekin aspaldi egin ez genituen gauzak egin ditugu. Adibidez, mahai jolasak kutxatik atera eta horiekin jolastu gara. Batzuetan haserre aldiak edo pikeak izan ditugu baina pila bat gustatu zaizkit denok batera pasa ditugun momentu dibertigarri eta goxo hauek. Mahai jolas hauez gain, amarekin kirola ere egin dut. Ordenagailua piztu eta “Youtube”ko bideo batekin ordubeteko saioa egin ohi dugu.

Maiatza hasi dugun honetan, datuak hobera egin dutela eta, egoera lasaitu da eta egunean behin ordubetetxo bat kalera ateratzeko aukera aparta eskaini digute. Honek lasaitasuna transmititzen dit, egun batzuetan gaixotutako eta hildako jende kopurua handia izan baita. Hau horrela izanik, Loiola aldera buelta bat egiten dut arnas pixka bat hartuz. Bukatzeko, ez nuke amaitu nahi egun guzti hauetan osasun sailean lanean egon diren eta oraindik jarraitzen duten medikuak, erizainak, … aipatu gabe. 50 egun hauetan, hutsik egin gabe, balkoira atera eta txalo egin dugu beraien alde, eskerrak emateko asmoz. Denon artean lortuko dugu! Nerea Aizpuru


ABESTI BAT SORTZEKO ERRONKA! Euskarako proiektuaren barruan, abesti bat idazteko erronka luzatu genien ikasleei. Abestia idazteko hiru aukera zituzten:

KORONABIRUSA Txinan jaio zen koronabirusa xaguzarra jan eta gero. Eta orduan hasi zen zabaltzen bidaiariekin batera. Kalte asko egin du ta denak etxean gaude

KONFINAMENDUA Hemen gaude etxean denak aspermenean, familia guztia batu batuta. Denok jarrita sofan telebista parean, txaloak jo zortzitan ta garaiz ohera.

1. Kopla zaharren egitura oinarri Eta bertan denak aspertuta Jaiki zortziterditan hartuta, kopla moderno bat Baina laster amaituko da, amaituko da, bai denok astegunetan, etxeko lanak egin behar Laister amaituko da idatzi.

Amaituko da

2. Gustuko abesti baten bertsio Europan lehen Italian agertu zen bat egin, hitzak aldatuz eta eta azkar zabaldu zen. melodia mantenduz. Gero Espainian azaldu zen

nahiz ta egon sobran. Bukatzeko desioz nork esango zidan, eskolara joatea botatzen dut faltan.

BAPATEAN Gure oporrak (ba)datoz, bapatean hainbeste itxoin (e)ta gero galdu dut erlojuan falta den denbora. Badatoz garaia, onegia urtean zehar itxaron heldu da garaia goazen behingoz kanporaka. (E)ta hegan hasi naiz bapatean Hegan lagunak ikusterakoan Hegan hasi naiz bapatean Hegan.

Beti bezala (ba)goaz, autobus(e)an lagunak gure artean Doinua: “Behin batean Loiolan” 3. Abestiaren hitzak idatzi ez hondartza gure zain (Kanta herrikoia) Kalte asko egin du ta denak etxean gaude ezik, musika ere sortu. itsaso ertzean. Letra: Julen Eskiroz Eta bertan denak aspertuta Emaidazu segundu bat Baina laster amaituko da, amaituko da, bai Ikasle bakoitzak bere hautaketa Laster amaituko da arropa kendu (e)ta uretara baina konturatu naiz egin ondoren, honelako abestiak Amaituko da. aurten ez dela horrela. sortu dituzte. Doinua: “Aukera Berriak” (E) En Tol Sarmiento (E.T.S) Hemen zenbait eredu!! Letra: Antxon Byrne Etxean sartuta hau da nazkamena atera gaitez(en) behingoz. ta segituan hedatu zen.

(E) Doinua: “Hegan” Bulego Letra: Leire Oyarbide BEÑAT ZUBILLAGA Koronabirusaren kontu honek ustekabean harrapatu gaitu guztiok. Munduarentzat berria zen zerbait agertu zen, gure bizietara bete-betean sartuz, eta egunerokotasuna goitik behera aldatu digu: egunak kalean pasatzetik etxetik atera ezin izatera pasatu gara. Dena dela, ahalik eta indar gehienekin aurre egitea lortu dugu. Gure ikasturtea ere ez da atzean geratu; guztion artean lortu dugu aurrera ateratzea, nahiz eta dena aldatu den. Eskolan kaosa nagusitu zen itxiera iragarri zen egunean. Irakasleei galderak egiten hasi ginen, beraiek guk baino gehiago jakingo balute bezala. Nola jarraituko genuen? Azterketarik izango al zen? Ikasturtea luzatzeko beharrik izango al zen? Erantzunik ez zen horrelako galderentzat. Inork ez zekien ezer. Munduaren amaiera zirudien, eta horixe besterik ez genekien. Ahalik eta gehien lasaitu, eta hurrengo egunetan zehar iritsi zitzaizkigun erantzun horiek. Klaseak jarraitzea zaildu egin zen, ez genuelako irakaslea aurrean nahi adina galdera egin ahal izateko. Gainera, ordutegitik kanpo egin beharreko lan asko pilatu zitzaigun hasieran, eta horrek ere ez zigun batere lagundu ikasleoi. Baina kontuan hartu behar da irakasleentzat ere egoera berria zela, beraz, esango nuke beraientzat ere ez zela erraza izan tamaina harrapatzea. Eta nik uste dut orain ikasturtea amaitzen ari dela, guztiok bat gatozela dena hobeto dagoela eta oreka lortu dugula, ahal izan dugun moduan. IRAIA ARTEAGA Lanak bukatu ostean despejatzeko edozer gauza egiten dut, kirola, dantzako banakako pausoak ikasten joan, lagunekin video konferentziak egin, irakurri, musika entzun… Gehienbat ordea, hizkuntza desberdinetako liburuak irakurtzen pasatzen ditut orduak , guztiz kontzentratzea lortzen baitut, eta uste baino gehiago ikasten baita. Egia esan ordea, horrenbeste denbora niretzat izanda, buruari ere buelta gehiegi ematen dizkiot hurrengo ikasturteari eta hori amaitu ostean aukeratu beharko dudan graduari begira.

MAREN ODRIOZOLA Hasiera batean ez ginen guztiz eroso sentitzen bizitzea suertatu zaigun egoera berri honen aurrean. Lan egiteko formatu berria, hau da, ordenagailuz lan egitea, berria baitzen guztiontzat, bai ikasle zein irakaslerentzat. Aldi berean, ikasgai bakoitzeko lanak kudeatzea ere ez zen batere erraza izan lehenengo asteetan, izan ere, nahiz eta eskolan gaudenean ere agian lan kopuru berdina izan, lan hori egiteko modua guztiz desberdina zen, eta beraz ezin genuen modu berdinean aurrera atera, eta ondorioz, hauei eskainitako denbora nabarmen handitu zen. Baina irakasleekin harremanetan jarri ostean, konponbidea ematen saiatu ginen, eta berehala heldu ginen adostasunera, beraiek ere gure egoera ulertzen baitzuten. Honela, aisialdirako zein lanetarako eskaini beharreko denboraren arteko oreka ezarri ahal izan genuen, nire kasuan adibidez, goizetan lanak eginez, eta arratsaldeetan beste hainbat ekintza burutuz.

45


JUNE ELORZA Gizartearen erronka handia izango da hurrengo urteetan oreka hau lortzea. Daukagun ekonomia eredua ekologiarekin ez dela bateragarria uste dut, eta ekologiari dagokionez, lurrean egiten ari garen kalteak ez direla jasangarriak ikusi dugu. Denon ardura izango da ekonomia eredu jasangarria lortzeko gure esku dagoena egitea

ANER ALONSO Bai eta ez. Gure biziak eta gizarteak berdin jarraituko dute, baina beste alde batetik, pertsonon pentsamendua eta kontzientzia markatuta geratuko dira koronabirusaren krisialdi honengatik, batez ere gertuen bizi duten pertsonentzako. Krisialdi honetan ikusi dugu pertsona guztiak gogo pixka bat jartzen badugu gure aldetik, gaur egungo arazo denak konpontzeko gai garela.

CHROMEBOOK-A ERABILTZEN LEHENAK. Uxoa Agirre, Cristina Gurrutxaga, Igara Rajado, Naia Olea. DBH-2B 5. mailan, ordenagailu bana eman zigutenean, guretzat dena oso berria eta emozionantea izan zen. Lehenak izan ginen ordenagailua erabiltzen eskolan eta oso berezia izan zen. Hasieratik, oso ondo moldatu ginen metodo berriarekin eta gero eta gehiago erabiltzen hasi ginen, gero eta material gehiago genuen bertan, dokumentuak, aurkezpenak…. Eta noizik behinka kontrol batzuk ere bertan egiten genituen. Geroago, DBH-n hasi ginenean, liburu batzuk digitalki ere bagenituen. Pixkat zaila izan zen eta kostatu egin zitzaigun ohitzea, irakasleekin batera. Baina, konturatu ginen probetxu handikoak zirela tresna horiek: adibidez, pisu asko kendu ziguten gure motxiletatik eta errazagoa zen gure lana partekatzea. Orain, egunero erabiltzen dugu ordenagailua gure ikasgaietan eta eskolako material garrantzitsuenetako bat da. Lau urte geroago esan dezakegu oso ondo egiten dela lan eta oso baliagarriak direla.

NEKEETAN, IRRIA EZPAINETAN. Irati Arruti, Arantxa Sudupe, Nora Zubillaga (4.DBH) 2020ko martxoaren 12an, goizean goiz esnatu, eta hain denbora luzean horrelako amesgaiztoa biziko genuela esan izan baligute, ez genukeen inola ere sinetsiko; izan ere, ia bi hilabete daramatzagu konfinazio egoera honetan etxetik irten ezinik “COVID-19” birusaren izurritea dela-eta. Baina konfinatuta bizitzeak zer ondorio ekarri dizkigu? Orain arte gure egunerokotasunean egiten genituen ia gauza guztiak ez egitera behartu gaitu, gure bizitza zeharo mugatuta gelditu baita. Adibidez, une honetan ikastetxeetara joan ezinik gaudenez, etxetik bertatik jasotzen ditugu klaseak, baina nahiz eta pantaila bidez elkar ikusteko aukera izan, oso urruti sentitzen ditugu gelakideak zein irakasleak. Baina dena ez da beltza, izan ere, egoera honek, guztiek bezalaxe, bere alde onak ere baditu. Hausnarketa egiteko denbora izan dugu, eta gauza askotaz ohartzen ari gara. Adibidez, lehen genituen inguruko gauza txikiak aintzat hartzen. Orain dela gutxi arte, gauza garrantzitsuak baloratu beharrean, esaterako, lagunarteko irrifarreak edota besarkadak, ez genituen gauzez kexatzen ginen. Bestalde, lagunekin egotearen garrantzia ere ulertu dugu. Batzuetan gehiegi merezi ez duten ergelkeriengatik haserratzen ginen, eta ez genuen barkamenik eskatzen harrotasun eta burugogortasunaren ondorioz. Horregatik, hemendik aurrera horrelako egoerak alde batera utzi, eta momentu guztiez gozatzen ahaleginduko gara, zoriontsu egiten gaituena baloratuz eta on egiten ez diguna, berriz, alde batera utziz. Behin eta berriro beldurrik gabe maite zaitut esanez, eta hanka sartutakoan, barkamena eskatuz. Beraz, badakizu, bizi oraina, eta txarrenari onena atera, egoera guztiek baitute beren alde zuria edota arrosa, baita irakaspen eta lekzioek ere.

46

4.DBH A-gelako Josefa lana birtualki egiten ageri da


47


Deusto Universidad de Deusto Deustuko Unibertsitatea

Zer ikas dezaket hurrengo ikasturtean? 22 titulazio elebidun eta

hirueledunak Deustuko Unibertsitatean.

900 500 600 infoacad@deusto.es

@deustoPreUni ikasleberriak.deusto.eus Deustuko Unibertsitatea

Munduko top-6an

2018

Profile for Iraurgi Ikastetxea

TXIMISTA 2020  

TXIMISTA 2020  

Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded