4 minute read

IRAKASKUNTZA

Next Article
CSCE/EKGK

CSCE/EKGK

IBILALDIA indartsu oztopoen gainetik

EKIMENA BERRITZEKO GAITASUNA ETA LANKIDETZA IZAN DIRA KALAKALATA! LELOPEAN EGIN DEN AURTENGO EDIZIOAREN ARRAKASTAREN GAKOAK, ANDER DEUNA IKASTOLAK ETA BETIKO IKASTOLAK AZPIMARRATU DUTENEZ

Advertisement

ANDER DEUNA IKASTOLA, KOOP. ELK. BETIKO IKASTOLA, KOOP. ELK.

Erronka ez zen makala, baina 2021eko Ibilaldiak aise gainditu du. Sopelako Ander Deuna Ikastolak eta Leioako Betiko Ikastolak lan handia egin dute azken hilabeteetan, elkarrekin, eta azkenean joan den maiatzaren 30ean egin zen ekitaldiaren 43. edizioa.

Ikastolek 4 gune diseinatu zituzten, eta horietako bakoitzean hainbat jarduera. Bertaratutakoek izena eman behar zuten jardueretan parte hartzeko, azokan izan ezik, horretara izenik eman gabe joateko aukera baitzegoen. Aurten ez da ibilbiderik egon, baina bai guztia aurrera eramateko erabakia eta gogoa. Horregatik, bi ikastolak bat etorri dira balorazioa egitean: “oso ona, guztia primeran atera da eta egoerari buelta eman diogu”. Jende pila batek hartu zuen parte. “Nabaritzen zen jendeak bazuela gogoa horrelako kontuetan ibiltzeko”.

Eta horrela izan da. Koronabirusak egitaraua baldintzatu badu ere, euskararen eta ikastolen aldeko aldarria ozen eta argi entzun da. “Aurreko edizioekin alderatuta oso ezberdina izan da. Aurten ezin genuen antolatu kontzerturik, ibilbiderik, txosnarik… Ekitaldia berritu behar genuen, beste zentzu bat eman, komunitatea landu, eta ikastolen komunitatean bide hori jorratu dugu”, azaldu du Xabier Ugaldek, Ander Deuna Ikastolako zuzendariak.

Ildo beretik, Betiko Ikastolako zuzendari Ainhoa Madariaga pozik agertu da euskaltzaleen erantzunarekin, eta baita Ander Deuna Ikastolarekin batera aurrera eraman duten elkarlanarekin ere. “Gozamena izan da, harremana oso erraza, guztiok ezagutzen dugu elkar eta harreman estua dugu”, ziurtatu du.

Halabeharrez ikasi dute gauzak azkar alda daitezkeela egun batetik bestera, baina ez dagoela etsitzerik. “Egoera honetan oso inportantea da moldatzeko gaitasuna”, adierazi dute. Komunitate osoaren ilusioari eta gogoari esker lortu dute. “Gauzak aldatu behar izan baditugu, ba aldatu eta kitto”, nabarmendu dute, jarritako helburuak lortu izanaren pozez.

Orain, «elkarteekiko eta erakundeekiko harremanetan sakontzea eta gure instalazioak egokitu eta hobetzea» dira bi ikastolen erronka nagusiak. Eta, jakina, aurrera jarraitzea euskara eta euskal kultura sustatu eta bultzatzen eta euskal komunitatea indartzen.

Sopelako ikastola 1968. urtean sortu zen. Beste ikastola askotan gertatu bezala, ikasle, irakasle, guraso eta laguntzaileek ereindako haziak eta urte hauetan guztietan egindako ahaleginak fruitu oparoak eman ditu eta etorkizunean ere emango ditu. Zenbait guraso eta lagun euskaltzalek euskara eta euskal kultura berreskuratu eta zabalduko zuen ikastola berri bat sortzeko asmo sendoa zuten. Hamaika ikasleko talde bat osatu zuten eta Areetako etxebizitza bateko gela batean 1965ean hasi ziren andereño batekin.

Geroago Gobela kalean zegoen txalet bat alokatu, egokitu eta txukundu zuten. Ikastolak hazten jarraitu zuen eta eraikin berria behar zen. Hala iritsi zen gaur egungo kokapenera, Leioako Artatza auzora. Betiko Ikastola egungo guraso-kooperatibak ia 700 ikasle, 400 familia eta 105 langile biltzen ditu. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza dituzte.

1987an guraso-kooperatiba gisa eratu zen, eta 1996an guraso eta langileen kooperatiba bihurtu zen. Gaur egun 550 familia, 920 ikasle eta 70 langilek osatzen dute komunitatea. Etapa guztiak dauzkate, Haur Hezkuntzatik hasiera Batxilergoraino (azken hori barne).

“Bizirik gaude eta oraindik indarra daukagu”

ARABA EUSKARAZ. EKAINAREN 20AN LAUDION OSPATU ZEN EUSKARAREN JAIA ETA TREBIÑUK HARTU DU LEKUKOA

Zailtasunen aurrean bidea zabaltzea eta euskarari bidea zabaltzea. Helburu horrekin prestatu du Laudio Ikastolak Araba Euskaraz, eta ekainaren 20ko jaiarekin burutu zuen azken hilabeteetako lana.

“Araba Euskaraz beti da erronka, eta pandemiak zailago egin du guztia. Baina, aldi berean, berritzeko aukera eman digu eta urtean zehar gauza gehiago egin ditugu, horietako batzuek ziur aski pisu handiagoa etorkizunera begira”, azaldu du Laudio Ikastolako zuzendari Jon Bengoetxeak. Adibidez, Laudio Ikastolak Araba Euskaraz jaialdiaren baitan antolatu zuen martxoan ‘10.000 km baietz!’ ekimena. Erronka hori goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte Zumalakarregi etorbideari nahi beste joan-etorri egitean datza, bertaratutakoen artean 10.000 km edo gehiago osatu arte. “Momentu horretan Euskal Herrian ezin zen ekitaldirik egin, eta guk herriari zuzenduta zerbait egitea lortu genuen”, dio harro. Ekimenean 2.000 lagunek hartu zuten parte.

Bengoetxeak azpimarratu duenez, “uste genuena baino hobeto joan da dena”. Berrikuntzaren edizioa izan da aurtengoa. Ekintza guztiak ezarritako neurrietara egokituta antolatu dituzte; besteak beste, edukierak mugatuz eta jardueretan parte hartzeko aldez aurretik izena emanez. “Ekintza bakoitzak bere segurtasun-plana eta bere kontingentzia-plana izan ditu, baina erantzuna eta inplikazioa ikusita indartuta atera gara”, adierazi du Bengoetxeak.

Antolatzaileek oso kontuan izan dute euskara sustatzen jarraitzeko erronka, are gehiago pandemia-urte honetan. “Ikastolak bizirik gaudela erakutsi dugu, eta egoera txarra Laudio Ikastolak etengabeko hobekuntzaren aldeko konpromisoa hartu du, baita pedagogia berriztatzailea eta metodologia eta teknika aurrerakoiak erabiltzearen aldekoa ere. Guraso-kooperatiba honek mende erdia bete du aurten. Gaur egun 500 familia, 850 ikasle eta 93 langilek osatzen dute komunitatea. Etapa guztiak betetzen ditu: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa.

Lehenago ere antolatu izan dute Araba Euskaraz, eta ez da zeregin erraza, baina aurtengo egoerak zailago egin du guztia. Ilusioz eta komunitate osoaren lankidetzari esker, Araba Euskaraz aurrera eramatea lortu dute. “Oraindik indarra daukagu”.

den arren aurpegi onarekin jarraitzeko gai garela; egokitu egin gara, segurtasun-neurriak bete ditugu eta eraberritu gara”.

Ekainaren 20ean, Araba Euskaraz egunean, hainbat izan ziren Euskararen basoa eta Euskararen plaza guneetan antolatutako ekintzak. “Bi gune eta hamaika ekintza izan genituen”. Umeentzako antzerkia, musika-emanaldiak, dantza, ihes-gela, tonbola, kirola... Ekintza horiei esker, euskararen presentzia nabarmena izan zen familia-giroan gozatzeko.

Gainera, lehen promozioko familiak eta hasiberriak elkartu egin ziren Laudio Ikastolaren 50 urteko ibilbidea oroitzeko ekitaldi hunkigarrian. Datorren urtean Trebiñuren txanda izango da.

This article is from: