Programazioa Euskara eta Literatura DBH

Page 1

8. unitatea. Gobernu ona

Tenporalizazioa Saio-kopurua: 10-12

I U A A U O M A M E

Ikaskuntza-egoera

Unitate hau ikasturteko hirugarren ikaskuntza-egoeraren barruan dago; «Zer dakizu zure herriari buruz?» delakoaren barruan, hain zuzen ere Ikaskuntza-egoera horren helburua ikasleek beren herriko turismo-gida egitea da. Ikasleek turismo-gida bat prestatu beharko dute, taldeka jarrita. Gida horretan, herriaren alderdi interesgarri guztiak ezagutaraziko dituzte, turistak herrira joan daitezen eta egonaldiaz goza dezaten. Horretarako, jakina, ikerketa-lan bat egin beharko dute (herriko historiari, ondareari, arteari eta ekonomiari buruz, besteak beste), baita publizitate- eta sustapen-estrategia erakargarria diseinatu eta pentsatu ere. Hiruhilekoan zehar ikasitako eta landutako zenbait eduki (hala nola publizitatea) erabilgarriak izango dira, ikasleek beren gida osatzeko. Halaber, herriko erakundeak ezagutzeko aukera izango dute, turismo-bulegora egingo duten bisitaldian. Ikaskuntza-egoerak proposatutako erronka gainditzeko, hain zuzen ere, hizkuntza-trebeziak, lankidetzarako gaitasuna eta sormena martxan jarri beharko dituzte. Ikaskuntza-egoeraren amaieran, egindako lana argitaratzeko eskatuko diegu.

Ikaskuntza-egoerarekin lotutako urratsak unitatean

• Komunikazioa. 200. orrialdea

Ikasleek txangoa egingo dute herriko turismo-bulegora, bertako langileen lanari buruzko informazioa lortzeko. Langileen proposamenak kontuan hartzeko eskatuko diegu.

• Komunikazio-lantegia. 202. orrialdea

Turismo-gidaren diseinua erabaki ondoren, ikasleek IKT-tresna egokia aukeratuko dute, eta lanari ekingo diote.

Unitatean landu diren Garapen Jasangarrirako Helburuak:

Unitatean zehar Nazio Batuen Erakundeak sustatutako Garapen Jasangarrirako Helburuak lantzen dira; ikaskuntza-egoeran ez ezik, hainbat ariketetan ere:

• 16. helburua: «Bakea, justizia eta erakunde sendoak» 198. orrialdeko 14. ariketaren helburua eroskeriak, iruzurrak eta ustelkeriak gure sistema demokratikoetan duten eraginari buruz hausnartzea da.

• 6. helburua: «Edateko ura eta saneamendua» 198. orrialdeko 15 ariketa 6 2 xedea («Saneamendu- eta higiene-zerbitzu egoki eta bidezkoetara irisgarritasuna lortzea guztientzat») eta 6. a xedea («Nazioarteko lankidetza eta garapen-bidean dauden herrialdeei ematen zaien laguntza handitzea, urari eta saneamenduari lotutako programak sor ditzaten») lortzera bideratuta dago.

Programa z i oa

DBH. Euskara eta literatura 3
LEHEN HIRUHILEKOA BIGARREN HIRUHILEKOA HIRUGARREN HIRUHIKEKOA

DBH. Euskara eta literatura 3. 8. unitatea

HKK2, KE2, KD2, KD3, KPSII4, KPSII5

2. Ahozko testuak eta testu multimodalak ulertzea eta interpretatzea, zentzu orokorra eta informaziorik garrantzitsuena bilduz, igorlearen ikuspuntua eta asmoa identifikatuz eta fidagarritasuna, forma eta edukia baloratuz, ezagutza eraikitzeko, iritzia osatzeko eta gozameneko eta aisiarako aukerak zabaltzeko.

2.1. Zenbait esparrutakoak diren eta nolabaiteko konplexutasuna duten ahozko testuen eta testu multimodalen zentzu orokorra eta egitura interpretatzea, baita komunikazio-premien araberako eta igorlearen asmoaren araberako informaziorik garrantzitsuena ere, elementu ez-esplizituak ondorioztatzen lagunduko dioten ahozko ulermen-arazoak ebazteko estrategia egokiak erabiliz eta kodeen arteko elkarreragina aztertuz.

2.2. Nolabaiteko konplexutasuna duten ahozko testuen eta testu multimodalen forma eta edukia baloratzea, erregistroaren eta erabilitako kanalaren kalitatea, fidagarritasuna eta egokitasuna eta erabilitako komunikazio-prozeduren eraginkortasuna ebaluatuz.

B. Komunikazioa.

Zenbait esparrutako ahozko eta idatzizko testuak eta testu multimodalak sortzeko, ulertzeko eta analisi kritikoa egiteko estrategiak, alderdi hauei arreta eskainiz:

1. Testua eta testuingurua.

- Gaiaren eta tesiaren formulazioa.

2. Ulermena.

- Ahozko eta irakurriaren ulermenerako estrategiak.

- Ahozko eta idatzizko testuen eta testu multimodalen forma eta edukia aztertzeko eta baloratzeko jarraibideak.

5. Informazio-alfabetatzea.

- Informazioa bilatu eta hautatzeko estrategiak, fidagarritasun-, kalitate- eta egokitasun-irizpideak erabiliz; informazioaren azterketa, balorazioa, berrantolaketa eta sintesia -norberaren eskemetan- eta informazioa ezagutza bihurtzeko estrategiak; sormenezko komunikazioa eta hedapena, jabetza intelektuala errespetatzen duena.

Irakurgaia. «Herriaren etsaia» (Henrik Ibsen-en Herriaren etsaia obrako pasarte bat). 196-197. or.

Komunikazio-lantegia. «Herritarren foroa». ENTZUN. 202. or.

HKK1, HKK3, HKK5, KE2, KD2, KD3, KPSII1, KPSII3, HK2 EK1

3. Ahozko testuak eta testu multimodalak jariakortasunez, koherentziaz, kohesioz eta erregistro egokiz sortzea, diskurtsogeneroen berezko konbentzioei jarraituz, eta ahozko elkarreraginetan jarrera kooperatiboz eta errespetuz parte hartzea, bai ezagutzak eraikitzeko eta lotura pertsonalak ezartzeko, bai gizartetestuinguruetan modu aktiboan eta informatuta parte hartzeko.

3.2. Modu aktibo eta egokian parte hartzea ahozko elkarreragin informaletan, taldelanean eta elkarrizketa moduko ahozko egoera formaletan, errespetuzko entzute aktiboko jarreraz eta elkarrizketakooperazioko eta hizkuntza-kortesiako estrategiez, betiere erabilera diskriminatzaile eta sexistak saihestuz, baita ingurune digitaletan ere.

B. Komunikazioa.

Zenbait esparrutako ahozko eta idatzizko testuak eta testu multimodalak sortzeko, ulertzeko eta analisi kritikoa egiteko estrategiak, alderdi hauei arreta eskainiz:

1. Testua eta testuingurua.

- Gaiaren eta tesiaren formulazioa.

2. Ulermena.

- Ahozko eta irakurriaren ulermenerako estrategiak.

- Ahozko eta idatzizko testuen eta testu multimodalen forma eta edukia aztertzeko eta baloratzeko jarraibideak.

Irakurgaia. Ulermena.

- Komentatu testua. 198. or.

- Eztabaidatu, hausnartu eta komentatu taldeka irakurgaiarekin lotutako zenbait gairi buruz: ustelkeria, uraren kalitatea... 198. or.

Komunikazio-lantegia. «Herritarren foroa». SOLASEAN. PARTE HARTU HERRIKO ENTZUNGAILUAN. 203. or.

2
Eusko Jaurlaritzaren zirriborroan oinarrituta Irteeraprofilaren deskriptoreak Konpetentzia espezifikoak Ebaluazio-irizpideak Oinarrizko jakintzak Ebidentziak

3. Produkzioa.

- Informazioa bilatzearekin, testuinguruan kokatzearekin eta berrikustearekin lotzen diren ahozko produkzio formalerako estrategiak. Audientziaren eta esposizio-denboraren araberako egokitzapena. - Zuzentasun lexikoa.

4. Elkarreragina.

- Ahozko eta idatzizko elkarreragin informalerako estrategiak, testuinguru analogikoetan eta digitaletan. - Elkarrizketa-kooperazioa eta hizkuntzakortesia. Hitza hartzeko txandak. Elkarreraginen hasiera, mantentzea eta amaiera. Entzute aktiboa, asertibitatea eta gatazkak elkarrizketa bidez kudeatzeko baliabideak.

5. Informazio-alfabetatzea.

- Informazioa bilatu eta hautatzeko estrategiak, fidagarritasun-, kalitate- eta egokitasun-irizpideak erabiliz; informazioaren azterketa, balorazioa, berrantolaketa eta sintesia -norberaren eskemetan- eta informazioa ezagutza bihurtzeko estrategiak; sormenezko komunikazioa eta hedapena, jabetza intelektuala errespetatzen duena.

7. Lanaren antolaketa eta ikaskuntzari buruzko hausnarketa. - Estrategia kooperatibo errazak, eta talde-lanean esleitutako banako erantzukizunak bere gain hartzeko estrategiak.

DBH. Euskara eta literatura 3. 8. unitatea

3

HKK2, HKK3, HKK5, KE2, KD1, KPSII4, KPSII5, HK3.

4. Testu idatziak ulertzea, interpretatzea eta baloratzea, zentzu kritikoan eta irakurtzeko zenbait xedez, zentzu orokorra eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ezagutuz, igorlearen asmoa identifikatuz, edukiari eta formari buruzko gogoeta eginez eta kalitatea eta fidagarritasuna ebaluatuz, ezagutza eraikitzeko eta askotariko komunikazio-premiei etainteresei erantzuteko.

4.1. Zenbait irakurketa-asmori erantzuten dioten eta nolabaiteko zailtasuna duten testu idatzien eta multimodalen zentzu orokorra, egitura, informaziorik garrantzitsuena eta igorlearen asmoa ulertzea eta interpretatzea, irakurriaren ulermenaren arazoak ebazteko estrategia eta trebetasun emozional eta kognitibo egokiak erabiliz eta behar diren inferentziak eginez.

B. Komunikazioa.

Zenbait esparrutako ahozko eta idatzizko testuak eta testu multimodalak sortzeko, ulertzeko eta analisi kritikoa egiteko estrategiak, alderdi hauei arreta eskainiz:

1. Testua eta testuingurua. - Gaiaren eta tesiaren formulazioa. - Esparru pertsonaleko diskurtsogeneroak (desadostasuna, kexa, ordena…).

- Euskal antzerkia. - Testu ikoniko eta hitzezkoen eta multimodalen irudia eta elementu paratestualak aztertzeko jarraibideak.

2. Ulermena.

- Ahozko eta irakurriaren ulermenerako estrategiak. - Generoen testu-egiturak ezagutzeko jarraibideak.

- Ahozko eta idatzizko testuen eta testu multimodalen forma eta edukia aztertzeko eta baloratzeko jarraibideak.

DBH. Euskara eta literatura 3. 8. unitatea

Irakurgaia. «Herriaren etsaia» (Henrik Ibsen-en Herriaren etsaia laneko pasartea). 196 -197. or.

Komunikazioa.

- Testu formalak: erreklamazioa eta eskabidea 200 or. Ezagutu hizkuntza.

- Menderakuntza (VI): kontzesio- eta baldintza-perpausak. 204.-205. or.

- Aditza: baldintzaren berrikuspena 206 or.

- Hitz-elkarketa. 208. or.

- Marratxoaren erabilera 209. or. Ezagutu literatura.

- Euskal antzerkigintza: XX.-XXI. mendeak 210 or.

- XX. mendeko euskal antzerkia. 211. or.

- Euskal antzerkia azken hamarkadetan 212. or.

Testu-iruzkina.

4.2. Esparru akademikoko, publiko edo sozialeko, eta esparru pertsonaleko eta/edo etxeko esparruko testu errazen forma eta edukia baloratzea, horien kalitatea, erabilitako kanalaren fidagarritasuna eta egokitasuna eta erabilitako komunikazio-prozeduren eraginkortasuna ebaluatuz.

5. Informazio-alfabetatzea.

- Informazioa bilatu eta hautatzeko estrategiak, fidagarritasun-, kalitate- eta egokitasun-irizpideak erabiliz; informazioaren azterketa, balorazioa, berrantolaketa eta sintesia -norberaren eskemetan- eta informazioa ezagutza bihurtzeko estrategiak; sormenezko komunikazioa eta hedapena, jabetza intelektuala errespetatzen duena.

6. Hizkuntza-elementuen onarpena eta diskurtso-erabilera.

- Perpausaren osagaiak lotzako euskararen berezko hizkuntzaelementuak.

- Testuetako aditz-formen erabilera koherentea. Denborazko korrelazioa perpausen koordinazioan eta menderakuntzan, eta kontakizundiskurtsoan.

- «Euskaltzaindia eta g» (Patxo Telleriaren Euskarazetamol laneko pasartea). 213. or.

4

HKK1, HKK3, HKK5, KE2, KD2, KD3, KPSII4, KPSII5, HK2, EK1.

5. Testu idatzi eta multimodal koherenteak, kohesionatuak, egokiak eta zuzenak sortzea, hautatutako diskurtsogeneroaren berezko konbentzioei jarraituz, ezagutza eraikitzeko eta komunikazioeskaera zehatzei modu informatuan, eraginkortasunez eta sormenez erantzuteko.

5.1. Nolabaiteko konplexutasuna eta luzera duten testu idatzi eta multimodalen idazketa formala eta sormenezkoa planifikatzea, komunikazio-egoera, hartzailea, helburua eta kanala kontuan hartuz; zirriborroak idaztea eta berrikustea, berdinen arteko elkarrizketaren eta kontsulta-tresnen laguntzaz; eta azken testu koherente eta kohesionatua aurkeztea, erabilera sexista eta diskriminatzailerik gabeko erregistro egokiz.

B. Komunikazioa.

Zenbait esparrutako ahozko eta idatzizko testuak eta testu multimodalak sortzeko, ulertzeko eta analisi kritikoa egiteko estrategiak, alderdi hauei arreta eskainiz:

1. Testua eta testuingurua.

- Gaiaren eta tesiaren formulazioa. - Esparru pertsonaleko diskurtsogeneroak (desadostasuna, kexa, ordena…).

2. Ulermena.

- Ahozko eta irakurriaren ulermenerako estrategiak.

- Ahozko eta idatzizko testuen eta testu multimodalen forma eta edukia aztertzeko eta baloratzeko jarraibideak.

3. Produkzioa.

- Idatzizko produkziorako estrategiak, plangintzarekin, idazketarekin, berrikuspenarekin, edizioarekin eta hainbat euskarritan hedatzearekin lotzen direnak.

- Testu-egituretako patroien erabilera.

- Pentsamendua antolatzeko eta emozioak kudeatzeko idazketaren erabilerak.

- Zuzentasun lexikoa.

HKK3, KD1, KD2, KD3, KD4, KPSII4, KPSII5, HK2, EK3.

6. Hainbat iturritako informazioa gero eta modu autonomoagoan hautatzea eta kontrastatzea, informazio horren fidagarritasuna eta egokitasuna irakurketahelburuen arabera ebaluatuz eta manipulazio- eta desinformazio-arriskuak saihestuz; eta informazio hori ezagutza bihurtzea eta komunikatzea, ikuspuntu kritikoa eta pertsonala hartuz eta, aldi berean, jabetza intelektuala errespetatuz.

6.1. Zenbait iturritako informazioa gero eta modu autonomoagoan aurkitzea, hautatzea eta kontrastatzea, informazio horren fidagarritasuna eta egokitasuna irakurketa-helburuen arabera kalibratuz; eta informazio hori antolatzea eta norberaren eskemetan integratzea, eta modu sortzailean berregitea eta komunikatzea, ikuspuntu kritikoa hartuz eta jabetza intelektualaren printzipioak errespetatuz.

6.2. Interes akademiko, pertsonal, sozial edo ekosozialeko askotariko gaiei buruzko nolabaiteko hedadurako ikerketa-lanak gero eta autonomia handiagoz eta zenbait euskarritan egitea, hautatutako informaziotik abiatuz.

B. Komunikazioa.

5. Informazio-alfabetatzea.

- Informazioa bilatu eta hautatzeko estrategiak, fidagarritasun-, kalitate- eta egokitasun-irizpideak erabiliz; informazioaren azterketa, balorazioa, berrantolaketa eta sintesia -norberaren eskemetan- eta informazioa ezagutza bihurtzeko estrategiak; sormenezko komunikazioa eta hedapena, jabetza intelektuala errespetatzen duena.

6. Hizkuntza-elementuen onarpena eta diskurtso-erabilera.

- Euskarri analogikoko edo digitaleko hiztegien, kontsulta-eskuliburuen eta zuzentzaile ortografiakoen erabilera.

DBH. Euskara eta literatura 3. 8. unitatea

Komunikazioa.

- Idatzi erreklamazio bat. 201. or.

Komunikazio-lantegia.

- Idatzi mezu mota bat (kexa, iradokizuna, zorion-mezua…). 203. or.

Testu-iruzkina.

- Idatzi 5-10 lerroko gogoeta bat. 213. or.

Irakurgaia. Ulermena.

- Bilatu Euskal Herriko bainuetxeei buruzko informazioa 198. or.

- Bilatu eroskeria eta iruzurra zer diren. 198. or.

Irakurmena. Ikasi hitzak.

- Bilatu hainbat hitzen esanahia hiztegian. 199. or.

Komunikazio-lantegia.

- Bilatu demokrazia-partehartzaileari buruzko informazioa. 203. or.

Ezagutu literatura.

- Bilatu Luigi Pirandelloren Sei pertsonaia autore bila obraren argumentua. 211. or.

- Bilatu Matalasi buruzko informazioa. 211. or.

5

HKK1, HKK2, HKK4, KD3, KPSII3, HK1, KAKK1, KAKK2, KAKK3, KAKK4.

8. Euskal Herriko, Espainiako eta mundu osoko ondarearen parte diren literaturaobrak edo obra horien zatiak irakurtzea, interpretatzea eta baloratzea, metahizkuntza espezifikoa erabiliz eta esperientzia pertsonala eta literatura- eta kultura-ezagutzak mobilizatuz, askotariko testuen arteko loturak eta bestelako arteeta kultura-adierazpenekiko loturak ezartzeko, norberaren kultura-nortasuna eraikitzeko, literaturaren gozamenerako aukerak zabaltzeko eta literatura-asmoko testuak sortzeko.

8.1. Irakurritako obren interpretazioa azaltzea eta argudiatzea, obra osatzen duten elementuen barne-erlazioek obraren zentzuarekin duten loturaren azterketatik eta testuak testuinguru soziohistorikoarekin dituen kanpoerlazioetatik abiatuta, literatura-generoen eta -azpigeneroen konfigurazioari eta bilakaerari erreparatuz.

8.2. Irakurritako testuen eta bestelako idatzizko edo ahozko testuen edo testu multimodalen eta bestelako adierazpen artistiko eta kulturaren artean lotura arrazoituak gero eta modu autonomoagoan ezartzea, mugimendu, gai, tradizio, topiko, egitura, hizkuntza eta balio etiko eta estetikoen arabera, irakurleak irakurketan duen inplikazioa eta erantzun pertsonala erakutsiz.

C. Literatura-hezkuntza.

2. Irakurketa gidatua.

- Euskal Herriko, Espainiako eta mundu osoko ondareko eta gaur egungo literaturako obra garrantzitsuen eta horien zatien irakurketa, mugimenduetan edo gaikako edo generoko ibilbideetan inskribatuta daudenak eta emakumezko edo gizonezko egileenak

- Obren interpretazioaren eraikuntza partekaturako estrategia kognitiboak eta emozionalak. Literatura-eztabaidak edo -solasaldiak.

- Etapak, egileak eta euskal literaturako obrarik adierazgarrienak.

- Oinarrizko informazio soziohistorikoa, kulturala eta artistikoa generoikuspegitik erabiltzeko estrategiak, literatura-obren interpretazioa eraikitzeko.

- Literatura-obrak eta horien zatiak interpretatzeko estrategiak, aztertutako alderdien integraziotik abiatuta eta testuetako balio kultural, etiko eta estetikoak kontuan hartuta.

- Irakurritako obren inguruan ikertzeko tresnak eta estrategiak, obren interpretazioa eraikitzeko eta irakurritako testuen artean loturak ezartzeko interesa sustatzen dutenak.

DBH. Euskara eta literatura 3. 8. unitatea

- Bilatu «lingua navarrorum» zer den eta hari buruzko informazioa. 212. or.

- Bilatu informazioa gaur egungo euskal antzerkigintzaren egoerari buruz. 212. or.

- Bilatu hiru euskal antzerki-konpainiaren izenak. 212. or.

Testu-iruzkina.

- Bilatu «parodia» hitzaren esanahia 213 or

Irakurgaia. «Herriaren etsaia» (Henrik Ibsen-en Herriaren etsaia obrako pasarte bat). 196-197. or.

Ezagutu literatura.

- Luigi Pirandelloren Sei pertsonaia autore bila antzezlaneko pasarte bat. 211. or.

- Piarres Lartzabalen Matalas antzezlaneko pasarte bat. 211. or.

- «Hezur-dantza». Patxo Telleriaren Lingua Nabajorum obrako pasarte bat. 212. or.

Testu-iruzkina.

- «Euskaltzaindia eta g» (Patxo Telleriaren Euskarazetamol obrako pasarte bat). 213. or.

6

HKK1, HKK2, KE2, KPSII4, KPSII5.

9. Hizkuntzaren egiturari eta haren erabilerei buruzko ezagutza mobilizatzea eta hizkuntza- eta diskurtso aukeraketei buruz gero eta autonomia handiagoz eta terminologia egokiarekin gogoeta egitea, hizkuntza-kontzientzia garatzeko, komunikazio-errepertorioa handitzeko eta ahozko eta idatzizko produkziotrebetasunak nahiz ulermen eta interpretazio kritikoko trebetasunak hobetzeko.

9.3. Hizkuntzaren funtzionamenduaren alderdi batzuei buruzko orokortasunak formulatzea, enuntziatuen manipulazio, konparazio eta eraldaketatik, hipotesien formulaziotik eta kontraadibideen bilaketatik abiatuta, metahizkuntza espezifikoa erabiliz eta hiztegi, eskuliburu eta gramatika analogiko eta/edo digitalak modu autonomoan kontsultatuz.

D.

Hizkuntzari buruzko gogoeta.

- Hizkuntzaren, sistema gisa, eta haren oinarrizko unitateen oinarrizko nozioak, maila desberdinak kontuan hartuta: soinua eta idazketa-sistema, hitzak (forma eta esanahia; hitza vs. lexiak), diskurtsoan duten antolaketa (hitzen ordena, perpausen osagaiak edo esanahien arteko lotura)

DBH. Euskara eta literatura 3. 8. unitatea

Ezagutu hizkuntza.

- Gramatika (Menderakuntza (V): kontzesio- eta baldintza-perpausak; Aditza: baldintzaren berrikuspena). 204206. or.

- Lexikoa (Hitz-elkarketa) 208 or.

- Ortografia (Marratxoaren erabilera). 209. or.

Funtsezko konpetentziak: HKK Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia. KE Konpetentzia eleaniztuna. STEM Matematikarako konpetentzia eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzarako konpetentzia KD Konpetentzia digitala KPSII Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa HK Herritartasunerako konpetentzia EK Ekintzailetza-konpetentzia KAKK Kontzientzia eta adierazpide kulturalerako konpetentzia.

7

METODOLOGIAK

• Komunikazio-trebeziak lantzea eta konbinatzen ikastea (batez ere idatzizko komunikazioari dagozkionak), eta hizkuntzaren sistemaren inguruko hausnarketa egitea.

• Euskarri digitala eta analogikoa konbinatzea, ahozko eta idatzizko trebeziak lantzeko asmoz.

• Lexikoa sakontzea, modu aktiboan eta pasiboan.

• Giza komunikazioarekin lotutako edukiak ikastea, oinarrizko lau trebeziak (entzutea, hitz egitea, irakurtzea eta idaztea) indartzeko ariketa praktikoen bidez.

• Literaturari buruzko edukiak hasiera-hasieratik lantzea, ikasleak literaturan trebatu daitezen.

• Euskararen gramatika-sistema sakon lantzea, ikasleek gazte-gaztetatik gramatikaren unitateei, arauei eta funtzionamenduari buruzko gogoeta egin dezaten.

• Hiruhilekoko ikaskuntza-egoera lantzea, funtsezko konpetentziak garatzeko, eta hiruhilekoan zehar landutako ezagutzak aplikatzeko. Ekimen horrek «Itzala uzten duten erronkak» izena du, eta honako elementu hauek ditu: o Ikaskuntza-egoeraren deskribapena.

o Erronka.

o Ikaskuntza-egoera.

o Aurreikusitako ikaskuntzak

Zehatzago esateko, unitateak elementu hauek ditu:

1. Unitatearen hasierako orrialde bikoitza, unitateari buruzko elementu motibagarriak dituena: aurkezpen-testua, «Hausnartu eta erantzun», «Zer ikasiko duzun» eta «Itzala uzten duten erronkak» delakoari dagokion segida.

2. Irakurgaia: «Herriaren etsaia». Ulermena Ikasi hitzak: gobernua eta erakundeak

3. Komunikazioa Testu formalak (erreklamazioa, eskabidea). Komunikazio-lantegia («Herritarren foroa»), lau trebezia nagusiekin: KOMUNIKAZIO-EGOERA («Udalaren entzungailua»), ENTZUN, SOLASEAN eta PARTE HARTU HERRIKO ENTZUNGAILUAN.

4. Gramatika. Menderakuntza (VI): kontzesio- eta baldintza-perpausak. Aditza: baldintzaren berrikuspena

5. Lexikoa. Hitz-elkarketa

6. Ortografia. Marratxoaren erabilera

7. Literatura. Euskal antzerkigintza: XX.-XXI. Mendeak. Euskal Iztundea. XX. mendeko antzerkia. Euskal antzerkia azken hamarkadetan. Testu-iruzkina: «Euskaltzaindia eta ‘g’»

8. Antolatu ikasitakoa. Ulertu eta aplikatu. Unitateko hizkuntza-edukiak berrikusteko ariketak.

• Unitateko edukiak ataletan eta azpiataletan sailkatuta daude:

o Kontzeptu nagusiak lodiz eta kolorez adierazita daude

o Argazki, ilustrazio eta eskema argigarriak eskaintzen dira.

o Hainbat ariketa proposatzen dira: ▪ Irudien bitartez edukiak errazago ulertzeko ▪ Ulertzeko, pentsatzeko, ikertzeko… Horrela, ikasleek unitateko edukiari dagozkion edukiak eta trebeziak finkatu, erlazionatu eta garatzeko aukera izango dute.

o Proposamen didaktikoan, zenbait ataletako lana eta ariketak lantzeko iradokizunak daude.

Unitatean zehar, zenbait atalekin eta ariketarekin lotutako ikonoak daude. Ikono horiek proiektuaren gakoei dagozkie, eta metodologiak, estrategiak eta teknikak proposatzen dituzte, honako hauek lantzeko eta sakontzeko: Hizkuntza-plana, Pentsamenduaren garapena, Lankidetza, Ekintzailetza, Garapen Jasangarrirako Helburuekiko konpromisoa, Irakaskuntzarako Diseinu Unibertsala, Orientazio akademikoa eta lan-orientazioa, Hezkuntza emozionala, Ebaluazioa, IKTak.

Azkenik, unitate hau ikaskuntza-egoera honen barruan dago: «Zer dakizu zure herriari buruz?»; ikaskuntza-egoera horren barruan ikaslearen liburuko zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarren unitateak daude.

Talde-lana

Bakarkako lanaz gain, talde txikitan eta talde handian lan egiteko aukera egongo da. Halaber, proiektuaren gakoetan proposatutako teknika kooperatiboak eta pentsamendua garatzeko estrategiak erabiltzea iradokitzen dugu.

Espazioak

Ariketak, nagusiki, ikasgelan egingo dira. Beste espazio batzuk ere erabil daitezke: IKT-gela, hezkuntza-zentroko liburutegia… Unitateko edukiekin lotura duten lekuak ere bisitatu daitezke.

Testuingurua

Transbertsalitatea

Modu osagarrian bada ere, unitate honek lotura du zeharkako zenbait gairekin, hala nola balio demokratikoen garrantziarekin, herritarren parte-hartzearen garrantziarekin, ur garbia eta kalitatezkoa izatearekin, etab. Gai horiek zeharkakoak dira, curriculum-edukiez gaindikoak.

DBH Euskara eta literatura 3 8 unitatea 8
Unitatea lantzeko estrategia metodologikoek helburu hauek dituzte:
X Pertsonala Familia barrukoa X Eskola barrukoa X Soziala

Diziplinartekotasuna

Unitate honi dagokion ikaskuntza-egoerak diziplinartekotasuna sustatzen du.

MATERIALAK ETA BALIABIDEAK

Inprimitutako materiala

Ikaslearen liburua.

Baliabide digitalak

• Liburu digitala Irakaslearen liburu digitala eta ikaslearen liburu digitala, unitate bakoitzerako hainbat baliabide digital dituztenak.

• Baliabideak anayaharitza.es webgunean. Honako material hauek Euskara eta literatura ikasgaiko edukiak indartzeko eta sakontzeko aukera ematen dute:

o Programazioa, proposamen didaktikoa eta proiektuaren dokumentazioa Irakasleari zuzendutako zenbait dokumentu, proiektuari eta proiektuaren gakoei buruzkoak. Halaber, programazioa eta proposamen didaktikoa eskaintzen dira, unitatez unitate.

o Aniztasuna, Inklusioa eta Ebaluazioa izeneko atalei dagozkien baliabideak eta tresnak.

o Baliabide nabarmenak eta unitateko baliabideak. Ikasleei unitateko edukiak indartzeko eta sakontzeko aukera ematen dizkieten baliabide digital erakargarriak.

INKLUSIOA ETA ANIZTASUNA KONTUAN HARTZEA

Proiektu osoan zehar, inprimatutako materialetan zein baliabide digitaletan, motako askotako prozesu kognitiboak konbinatuko dira, ikasleen ikaskuntzara egokituta betiere.

Proposatutako ariketak, jarduerak eta atazak ikasleen beharrizanetara moldatu dira, modu progresiboan ikas dezaten, ezagutzatik eta erreprodukziotik abiatuz, ikaskuntza sakonagoak lortzera bideratutako prozesu kognitiboak lortu arte.

Tresnak eta baliabideak:

- Funtsezkoena.

- Aniztasuna eta inklusioa lantzeko fitxak (curriculuma egokitzeko fitxak, indartzeko fitxak eta sakontzeko fitxak).

- Inklusioa ebaluatzeko tresnak, programazio honekin batera eskaintzen direnak.

IDU jarraibideak

Unitate honetako ariketak eta jarduerak Irakaskuntzako Diseinu Unibertsala (IDU) kontuan hartuz egin dira. Hortaz, inprimatutako material zein material digitalean hezkuntza inklusiboaren oinarri horiek daude, modu inplizituan bada ere.

EBALUAZIOA

Tresnak eta baliabideak:

- Ebaluazioa

- Konpetentzien araberako ebaluazioa

- Portfolioa lantzeko gida.

DBH Euskara eta literatura 3 8 unitatea 9

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.