11 minute read

Espainiako eguraldi motak

Altuerako nahiz gainazaleko zirkulazio atmosferikoak egoera atmosferiko ugari eragiten ditu urtearen joanean, eta horrek eguraldia mota batekoa edo bestekoa izatea ekartzen du.

a) Penintsulan eta Balear uharteetan, hauek dira eguraldi mota ohikoenak: b) Kanarietan, eguraldia (alisio-eguraldi ere baderitzona) egonkorra izaten da. Azoreetako antizikloia eta NEko alisio-haize heze eta freskoa, Kanarietako ekialdeko ertzean sortzen dena, dira eragile nagusiak, eta eguraldi fresko eta hezea ekarri ohi dute. Antizikloia mugitzen denean, beste aire-masa batzuk sartzen dira. Neguan, itsasaldeko aire polarraren eraginez, ekaitzak eta prezipitazio bizi-biziak sortzen dira denbora laburrean. Udan, ekialdeko nahiz hego-ekialdeko aire saharar lehorrak hegoaldeko eguraldi izeneko bero-boladak eragiten ditu.

• Neguan, eguraldi antizikloniko hotz eta lehorra izaten da nagusi. Penintsularen barnealdeko eta Erdialdeko Europako (NEko kokapena) antizikloi termikoek eta antizikloi polar atlantikoek (Nko eta NWeko kokapena) eragiten dute eguraldi hori. Hala ere, zorrotada-korronteak latitudean behera egiteak eta Azoreetako antizikloiak fronte polarraren eta Atlantikotik datozen depresioen eragina errazten dute (mendebaldeko eta SWeko kokapena). Fronte horrek eta depresio horiek prezipitazio ugari eragiten dituzte.

• Udan, eguraldi antizikloniko lehor eta beroa izaten da nagusi. Azoreetako antizikloia da eguraldi mota horren eragile nagusia, urteko sasoi horretan latitudean gora egiten baitu; baina, maila apalagoan, Afrikaren iparraldeko antizikloi kontinentalak ere badu eragina. Batzuetan, lurzorua berotzeak edo altuerako aire-masak sartzeak eguraldia ezegonkortzen dute, eta horrek ekaitzak eragiten ditu.

• Udazkenean eta udaberrian, eguraldia aldakorra da. Badira negukoak edo udakoak bezalako egoera antiziklonikoak, eta badira prezipitazioak ere, Atlantikotik datozen depresioak igarotzearekin, ekialdeko egoerekin (Mediterraneoan) eta tanta hotzekin lotuak.

22 Astebetez, sartu Estatuko Meteorologia Agentziaren webgunean (aemet.es) eta kontsultatu gainazaleko eta altuerako (500 hPa) eguraldi-mapak. Egin haiei buruzko iruzkina, 90. orrialdeko ereduari jarraituz.

23 Azaldu atsotitz hauen esanahi meteorologikoa:

• Martxoan airea gorri, goizoro elur berri.

• Haizea bada iparrekoa, oinak berotzea da gakoa.

• Euri gutxi urtarrilean, ogia eder uztailean.

• Apirila bero, negua gero.

24 Bilatu urtaroak motibo gisa erabiltzen dituzten artelanen eta musika-konposizioen adibideak.

ANALISIA Data: 1983-II-6

Altueran, zorrotada-korronteak uhin-ibilbidea du. Gainazalean, itsasaldeko antizikloi polar batek, Atlantikoan, eta depresio batek, Europaren iparraldean, iparraldeko Ai airea kanalizatzen dute, berez oso hotza eta lehorra dena, eta itsasoan barrena hegoalderantz egiten duen bidean oinarritik gutxi-asko berotu, hezetu eta ezegonkortu egiten dena.

3.2 NEko eguraldia. Oso hotza eta lehorra

ALTUERAKO ANALISIA. 500 mbar-eko TOPOGRAFIA Data: 1983-II-6

Horrelako egoera neguan da nagusi, eta oso tenperatura hotzak eta elur-formako prezipitazioak eragiten ditu iparraldeko mendietan eta Penintsularen barnealdean. Beste hiru urtaroetan, berriz, egoera horrek beherakada termiko handia eragiten du, eta horrek ekaitzak eta, batzuetan, urtaro ekinokzialetan, txingorra ekartzen ditu.

GAINAZALEKO ANALISIA Data: 1984-II-12 tatu ohi da, eta oso eguraldi hotza eta lehorra eragiten du. Penin tsularen barnealdean, izotzaldiak eta irradiazio-lainoa eragiten ditu.

ALTUERAKO ANALISIA. 500 mbar-eko TOPOGRAFIA Data: 1984-II-12 nabarmen jaitsarazten du tenperatura eta ekaitzak eragiten ditu, eta txingorra ere bai batzuetan, Mediterraneo itsasoaren ertzean. zatzen du, Atlantikoan barrena hegoalderantz egiten duen bidean oi narritik berotu eta hezetu egiten dena. Neguan, horrek eguraldi hotza eta prezipitazioak eragiten ditu, batez ere Kantauriar mendikatean

ALTUERAKO ANALISIA. 500 mbar-eko TOPOGRAFIA Data: 1984-II-22 euria eragiten eta tenperaturak freskatzen ditu Kantauri itsasoaren inguruan, eta ekaitzak, berriz, Iberiar goi-lautadan.

Altueran, zorrotada-korronteak ibilbide zonala du. Gainazalean, horrek depresio atlantiko eta fronte ugari ekarri ohi dituen mendebaldeko eguraldia eragiten du. Egoera hori urtaro ekinokzialetan eta neguan gertatu ohi da, eta tenperatura gutxi-asko leunak eta prezipitazio ugari eragiten ditu, batez ere Penintsularen mendebal- dean. Ekialdean, berriz, prezipitazioek intentsitatea galtzen dute, Penintsularen zabalera dela medio. Udan, egoera horrek Kantauri itsasoaren inguruko lurraldeei eragiten die batez ere; lurralde eta sasoi horretan, tenperaturak freskatu egiten dira, eta euria egiten du.

SWeko nahiz hegoaldeko eguraldia. Denboralea SWean nahiz hegoaldean

GAINAZALEKO ANALISIA Data: 1985-XII-2

Altueran, zorrotada-korronteak aska-lerro bat deskribatzen du Atlantikoan. Gainazalean, horrek depresio itzel bat ekarri ohi du, bere fronte eta guzti, eta Pi airea kanalizatzen, Penintsulara SWeko nahiz hegoaldeko itsas ibilbidea eginez sartzen dena eta, beraz, hezea, oinarritik berotua

ALTUERAKO ANALISIA. 500 mbar-eko TOPOGRAFIA Data: 1985-XII-2 tenperatura beroagoak eta prezipitazio orokortuak eragiten ditu, batez ere Penintsularen SWeko koadrantean (Andaluziaren mendebaldean eta Extremaduran), eta ondorio katastrofikoak ere eragin ditzake horrek: Atlantiko aldeko ibaiek gainezka egitea, esaterako. Horrelakoetan, hegohaizeak jo ohi du, Kantauriar mendikatean behera doala tenperatura be

GAINAZALEKO ANALISIA Data: 1982-III-20

Altueran, zorrotada-korronteak dortsal bat deskribatzen du Europaren erdialdean eta mendebaldean, eta aska-lerro bat, berriz, Mediterraneoan. Gainazalean, ekintza-zentroen kokapenak ekialdeko aire mediterraneo bero, heze eta ezegonkorra kanalizatzen du Penintsularaino. Hori udazkenean gertatu ohi da, eta prezipi-

ALTUERAKO ANALISIA. 500 mbar-eko TOPOGRAFIA Data: 1982-III-20 tazio ugari eragiten ditu Levanteko kostaldean; gainera, aireak kostaldearekiko paralelo dauden mendietan gora egiten du modu orografikoan, eta horrek nabarmen areagotzen ditu prezipitazioak. Horrelakoetan, Mediterraneo inguruko ibaiek gainezka egin dezakete, eta horrek uholde katastrofikoak sor ditzake..

GAINAZALEKO ANALISIA Data: 1973-X-19

Altueran, zorrotada-korronteak aska-lerro sakon bat deskribatzen du Penintsulan, korronte nagusitik askatu eta depresio bihurtu daitekeena. Altuerako depresio horrek aire izugarri hotza ekartzen du, eta aire beroagoa bortizki behartzen du behe-geruzetatik gora egitera. Horrek

ALTUERAKO ANALISIA. 500 mbar-eko TOPOGRAFIA Data: 1973-X-19 prezipitazio ugari eragiten ditu, eta uholdeak ere bai batzuetan, sekulako kalteak ekar ditzaketenak. egoera hori udazkenean gertatu ohi da; hots, uda igaro ondoren, itsasoko ura oraindik bero dagoela eta, altueran, aire hotzezko oldarraldiak oso sarriak izaten diren sasoian.

GAINAZALEKO ANALISIA Data: 1977-IX-30

Altueran, zorrotada-korronteak latitude altuko ibilbide zonala du, edo dortsal bat deskribatzen du Atlantikoan. Gainazalean, Azoreetako antizikloiak Ti airea kanalizatzen du. Egoera hori udan gertatu ohi da, eta eguraldi beroa eta lehorra eragiten du Penintsularen barnealdean, eta eguraldi beroa eta sargoria, berriz, kostaldean, he-

ALTUERAKO ANALISIA. 500 mbar-eko TOPOGRAFIA Data: 1977-IX-30 zetasuna izugarri handia delako. Tenperatura beroek egunero berotzen eta gorarazten dute airea, baina ez du euririk egiten, altueran goi-presioak egoten baitira. Neguan, Azoreetako antizikloiak irradiazio-lainoa eragiten du; beste bi urtaroetan, berriz, tenperatura beroak eta egun eguzkitsuak eragiten ditu.

GAINAZALEKO ANALISIA Data: 1975-VIII-30

Altueran, zorrotada-korronteak gailur-lerro bat deskribatzen du Afri

ALTUERAKO ANALISIA. 500 mbar-eko TOPOGRAFIA Data: 1975-VIII-30

ALTUERAKO ANALISIA. 500 mbar-eko TOPOGRAFIA Data: 1977-VII-14

Udako ekaitzak lurzoruaren gehiegizko berotzearekin daude lotuta. Bero hori aireari transmititzen zaio, eta horrek goranzko mugimendu oldarkorrak eragiten ditu, altuerako goi-presioen langa igarotzen dutenak, eta, hori dela tarteko, airea goieneko geruzetara iristen da, hau da, tenperaturak oso hotzak diren mailetara. Horrek hodeiak eta ekaitzak eragiten ditu. Aire hotzak (aska edo tanta) altuerako goi-presioak pitzatzea ere gerta daiteke fenomeno hori, eta ezegonkortasun handia eta zaparrada bizi-biziak ekarri ohi ditu.

Espainiako klima motak

KLIMA-BANAKETA tean 150 egunetan baino gehiagotan egiten du euria.

Kostaldeko klima ozeanikoa. Negu moderatuak.

Barnealdeko klima ozeanikoa. Negu hotzak.

Klima ozeanikoa. Negu leunak.

Trantsiziozko klima ozeanikoa. Negu moderatuak.

Trantsiziozko klima ozeanikoa. Negu hotzak.

Estepako klima beroa. Oso negu leunak. Estepako klima hotza. Negu moderatu nahiz hotzak.

Basamortuko klima. Prezipitazio urriak. Mendialdeko klima.

– Urteko prezipitazioen banaketa nahiko erregularra da, klima hau duen eremua fronte polarreko depresioen eraginpean baitago urte osoan. Nolanahi ere, negua eta udazkena-negua dira euri ugarieneko sasoiak, bi urtaro horietan izaten baita depresio atlantiko gehien; prezipitazio urrienak, berriz, udan izaten dira, Azoreetako antizikloiak iparrerantz egiten baitu urteko sasoi horretan. Prezipitazio urri horien ondorioz, urtean gehienez bi hilabete lehor izaten dira, eta horrek markatzen du, hain zuzen, klima mediterraneo kontinentaleranzko trantsizioa.

– Prezipitazioak modu leunean erortzen dira, eta horrek erraztu egiten du euria lurrean iragaztea.

Itsasaldeko klima mediterraneoa. Negu leunak. Itsasaldeko klima mediterraneoa. Negu moderatuak.

Klima mediterraneo kontinentala. Uda freskoak eta negu hotzak.

Klima mediterraneo kontinentala. Uda beroak eta negu hotzak. Klima mediterraneo kontinentala. Uda beroak eta negu moderatuak.

• Tenperaturei dagokienez, kostaldean anplitude termikoa txikia da, eta barnealdean, berriz, moderatua.

– Kostaldean, anplitude termikoa txikia izaten (9 "C-12 "C bitartekoa), itsasoaren eraginaren ondorioz. Uda freskoa da (batez besteko tenperatura ez da 22  "C-tiko gorakoa izaten), eta negua, berriz, moderatua (hilabeterik hotzenean, batez besteko tenperatura 6 "C-tik 10 "C-ra bitartekoa izaten da).

– Barnealdean, itsasoaren eragina apalagoa denez, anplitude termikoa moderatua da (12 "C-15 "C-ra bitartekoa). Horren ondorioz, neguak hotzak izan daitezke (6 "C-tik beherako batez besteko tenperatura).

25 Egin Avilésko klimograma, eta komentatu, unitatearen amaierako teknikan proposatzen den ereduari jarraituz.

2. KLIMA MEDITERRANEOA

• Klima mediterraneoaren eragingunea Espainiako handiena da. Klima ozeanikoko zonatik hegoaldera dagoen lurraldea, Balear uharteak, Ceuta eta Melilla hartzen ditu.

• Prezipitazioak moderatuak edo urriak dira, irregularrak eta ekaiztsuak.

– Urteko prezipitazioak, guztira, 800 mm-tik beherakoak izan ohi dira. 800 mm-tik 500 mm-ra bitartekoak badira, moderatutzat hartzen dira; eta 500 mm-tik beherakoak badira, urritzat.

– Banaketa irregularra dute. Uda lehorra izaten da, Azoreetako antizikloiaren ondorioz, iparrerantz egiten baitu urte-sasoi horretan. Udazkena eta udaberria dira euri ugarieneko sasoiak, Atlantikotik gertueneko eskualdeetan izan ezik, horietan neguan egiten baitu euri gehien.

– Prezipitazioak ekaitz moduan erortzen dira oso sarritan. Horrek lurzorua higatzen du landaredirik gabeko eskualdeetan.

• Tenperaturak aldatu egiten dira, latitudearen eta itsasoarekiko distantziaren arabera.

Klima mediterraneoaren barruan, hiru azpiklima bereizten dira: itsasaldekoa, kontinentala eta lehorra.

2.1 Itsasaldeko klima mediterraneoa

• Itsasaldeko klima mediterraneoaren eraginguneak honako hauek dira: Penintsulako kostalde mediterraneoa (SEa izan ezik), Penintsularen hegoaldeko kostalde atlantikoa, Balear uharteak, Ceuta eta Melilla.

• Prezipitazioak moderatuak edo urriak izaten dira (800-300 mm urtean).

– Penintsulako hegoaldeko kostalde atlantikoan, prezipitazioak ugariagoak izaten dira, zona horretan handiagoa baita Atlantikoko depresioen eragina (Penintsularen SWean eta Cádizeko golkoan eratutakoena, batik bat). Hortik datorkio izena aldaera klimatiko horri: klima mediterraneo subozeanikoa. Neguan edo udazken-neguan izaten dira prezipitazio gehien.

Mediterraneoaren kostaldean, prezipitazioak urriagoak dira, Atlantikoko depresioek hezetasuna galtzen baitute Penintsula eta kostalde mediterraneoarekiko paralelo dauden mendikateak zeharkatzean. Udazkenean egiten du euri gehien, Mediterraneoko ur beroen eta askoz arinago hozten den lehorreko lurren arteko kontrasteak eragiten dituen ekaitzen ondorioz. Europatik datozen ekialdeko aire-masek ere eragiten dituzte prezipitazioak, kostaldeko mendikateetan gora egiten dutenean; bai eta zorrotada-korrontea latitudez jaisten hasteak ere, horrek tanta hotza eta altuerako aire hotza eragiten baititu.

• Tenperaturei dagokienez, anplitude termikoa moderatua izaten da (12  "C-15"/16 "C), Mediterraneoko giro epela dela medio. Uda beroa izaten da (22 "C-ko batez besteko tenperatura, edo hortik gorakoa) eta negua, berriz, leuna (hilabete hotzenean ere, batez besteko tenperatura ez da 10 "C-tik beherakoa izaten).

26 Egin Castellóko klimograma, eta komentatu.

2.2 Klima mediterraneo kontinentala

• Klima mediterraneo kontinentalaren eraginguneak Penintsularen barnealdea hartzen du, Ebro ibaiko haranaren erdialdea izan ezik.

• Prezipitazioak moderatuak edo urriak izaten dira (urtean 800-300 mm). Zertxobait handiagoak dira Penintsularen barnealdeko mendebaldeko eremuan.

Penintsularen mendebaldeko sektorean, prezipitazioak ugariagoak dira, Atlantikoko depresioak sarriago igarotzen baitira hor. Neguan edo udazken-neguan egiten du euri gehien.

– Gaztelako eta Ebro ibaiko sakonuneen erdialdean, prezipitazioak urriagoak dira, eskualde horiek mendi artean baitaude. Urtaro ekinokzialetan izaten da euri gehien, batez ere udaberrian, sasoi horretan neguko antizikloiak ahuldu egiten baitira tenperaturak gora egitean. Neguko antizikloi horiek, hain zuzen, lurzoruaren hoztasunak eragiten ditu, eta bigarren mailako prezipitazio-minimoak ekarri ohi dituzte neguan.

• Tenperaturei dagokienez, anplitude termikoa handia da (16 "C-tik gorakoa), itsasoaren eraginik eza dela eta. Alde termikoen arabera, hiru azpiklima bereizten dira:

– Iparraldeko goi-lautadan eta Guadalajarako, Terueleko eta Cuencako lur garaietan uda freskoak (22 "C-tik azpiko batez besteko tenperaturak) eta negu hotzak izaten dituzte (hilabete hotzenean, batez besteko tenperatura 6 "C-tik beherakoa da), eta sarritan izaten dira izotzaldiak eta lainoak. – Hegoaldeko goi-lautadan eta Ebro ibaiko haranaren ertzetan, udak beroak izaten dira (22 "C-ko batez besteko tenperatura, edo hortik gorakoa), eta neguak, berriz, hotzak, baina izotzaldi gutxiagokoak.

Extremaduran eta Andaluziako barnealdean, oso uda beroak dituzte, eta negu leunak (hilabete hotzenean, 6 "C-10 "C-ko batez besteko tenperatura).

Klima mediterraneo kontinentala. Cabañerosko Parke Nazionala, Ciudad Real.

2.3 Klima mediterraneo lehor, subdesertiko edo estepakoa

• Klima mediterraneo lehor, subdesertiko edo estepakoaren eraginguneak Iberiar penintsularen SEa eta Ebro ibaiko haranaren erdialdea hartzen ditu.

• Prezipitazioak oso urriak dira (urtean 300-150 mm).

– SEan, hiru kausak eragiten dute idortasuna: batetik, Mendikate Betikoak Atlantikoko depresioetatik babesten du eskualdea; bestetik, Mediterraneoko depresioak nekez iristen dira bertaraino; eta, azkenik, sarriak dira Afrikatik datozen aire-masak. Gibraltarko itsasartetik datozen depresioek eta Alborango itsasoan noizbehinka eratzen direnek soilik eragiten dituzte prezipitazioak. Gata lurmuturrean, basamortuko klima dute, urteko prezipitazioak 150 mm-tik beherakoak baitira.

– Ebro ibaiko haranaren erdialdean, eskualdea mendi artean egoteak eragiten du idortasuna. Mendien eraginez, Pirinioetan gora egiten duten iparraldeko aire-masak, Iberiar sistemara iristen diren Atlantikoko depresioak eta Kataluniako kostaldeko mendikatean gora egiten duten Mediterraneoko airemasak lehortu egiten dira Ebro ibaiko haranean behera jaisten direnean.

• Tenperaturak aldatu egiten dira latitudearen eta itsasoarekiko distantziaren arabera; eta, hala, bi eremu bereizten dira:

SEko estepa beroa, urtean, batez beste, 17 "C-18 "C inguruko tenperaturak eta oso negu leunak dituena (batez besteko tenperatura ez da 10 "C-tik jaisten).

SEko barnealdeko (Gaztela-Mantxaren ekialdea eta Albacete) eta Ebro ibaiko haranaren erdialdeko estepa hotza, urtean, batez beste, 17 "C- tik beherako batez besteko tenperaturak eta negu moderatu edo hotzak dituena (batez beste, 6 "C-10 "C bitartekoak, eta 6 "C-tik beherakoak, hurrenez hurren).

28 Egin San Javierreko (Murtzia) klimograma, eta komentatu.

2.4 Mendialdeko klima

• Mendialdeko klimaren eraginguneak 1 000 m-tik gorako altitudea duten mendiko lurraldeak hartzen ditu.

• Klima horren ezaugarriak altitudearen araberakoak dira: altitudean gora egin ahala, prezipitazioak ugariagoak dira, eta tenperaturak, hotzagoak. Urtean 1 000 mm-tik gorako prezipitazioak izan daitezke, eta batez besteko tenperaturak 10 "C-tik beherakoak izaten dira. Neguak hotzak dira, eta elurra maiz egiten du. Nolanahi ere, aldeak daude mendien artean, bakoitzaren klima-zonaren eta latitudearen arabera.

a) Klima ozeanikoaren eraginpeko mendietan (Galizia-Leongo mendigunea, Kantauriar mendikatea, Pirinioetako mendebaldea), mendialdeko klimaren berezko ezaugarriak izaten dira 1 000 metrotik gorako altitudean. 1 000 mm-tik gorako prezipitazioak dituzte, eta ez dago hilabete lehorrik. Urteko batez besteko tenperatura baxua da (10  "C-tik beherakoa); negua hotza da (batez besteko tenperaturak 0 "C-tik gertukoak edo hortik beherakoak), eta uda, berriz, freskoa (batez besteko tenperatura ez da 22 "C-tik gorakoa izaten).

b) Klima mediterraneoaren eraginpeko mendietan eta hegoalderagoko latitudeetan daudenetan, altitude handiagoa behar izan daiteke mendialdeko klimaren berezko ezaugarriak izateko. Hala, 1 000 eta 1 500 metroko bitartean, 1 000 mm-tik beherako prezipitazioak izan daitezke, eta hilabete bat edo bi lehor udan (lau ere izan daitezke Mendikate Betikoetan, altitudeak ez baitu hegoaldeko latitudeak eragindako goi-presioen nagusitasuna).

Batez besteko tenperatura 10 "C-tik gorakoa izan daiteke; negua ez da hain gogorra (hala ere, batez besteko tenperaturak 6 "C-tik beherakoak dira), eta uda beroa izan daiteke (22 "C-tik gorako batez besteko tenperatura).

29 Egin Canfranc-eko (Los Arañones) klimograma, eta komentatu.

CAPILEIRA (Granada)

3. KANARIETAKO KLIMA SUBTROPIKALA

Kanaria uharteek klima propioa dute, klima subtropikala, lurralde hori zenbait faktore bereziren eraginpean baitago:

• Kanariak kokapenez hegoaldean daude, Kantzer tropikotik eta Afrikako kostaldeetatik gertu, eta horrek era askotako eraginak egotea dakar. Azoreetako antizikloia eta NEko alisio-haizeak dira nagusi, eta Kanariek urte guztian tenperatura leunak izatea eragiten dute. Antizikloia lekuz aldatzearen ondorioz, Atlantikoko depresioak sartzen dira neguan, eta aire sahararra udan.

• Kanarietako korronte hotzak, uharteen eta Afrikaren artean sortzen denak, latitudez dagokiena baino gehixeago hozten ditu itsasgaineko urak, eta horrek airearen egonkortasuna areagotzen du udan.

• Erliebeak tenperatura jaitsarazten du, eta haren orientazioak prezipitazio eta hodei ugari (hodei-itsasoa) eragiten ditu alisioaren haizealdeko isurialdean.

Faktore horien eraginez, Kanarietako klimak ezaugarri hauek ditu: a) Zona beheretan, prezipitazioak oso urriak dira. Mendebaldeko uharteetan, urteko prezipitazio-kopurua 300 mm eta 150 mm artekoa da (klima subdesertiko edo estepakoa); eta Lanzaroten, Fuerteventuran eta Kanaria Handiko lur behereetan, berriz, urteko prezipitazioak ez dira 150 mm-ra iristen (basamortuko klima). Balio txiki horien arrazoia da eremu horretan Azoreetako antizikloia nagusi dela. Neguan izaten dira euri-kantitate erlatibo handienak, depresio atlantikoen ondorioz. Tenperaturak beroak dira urte osoan, ez baitago 17 °C-tik beherako batez besteko tenperatura duen hilik. Beraz, anplitude termikoa oso txikia da (8 °C-tik beherakoa). b) Erdi-mailako zonetan (600 eta 1 500 m bitarteko lurraldeak), prezipitazioak ugaritu egiten dira, eta, alisioaren haizaldeko isurietan, 1 000 mm-koak izan daitezke. Tenperaturek, aldiz, behera egiten dute. c) Tenerifeko eta la Palmako zona garaienetan, hodei-itsasotik gorakoetan (1 500 m-tik gora), prezipitazioak urritu egiten dira —400/500 mm-tik beherakoak izaten dira—, eta batez besteko tenperatura txikiagoa da, 10 °C-tik beherakoa. Beraz, elurra ere egin dezake neguan.

PLAYA DEL INGLÉS. MASPALOMAS (Kanaria Handia) (45 m)

Maspalomas. Kostaldean dago eta basamortuko klima du, hilabete guztiak lehorrak izanik. Urteko prezipitazioak 150 mm-tik beherakoak dira, eta tenperaturak beroak dira urte osoan; beraz, anplitude termikoa oso txikia da.

Tijarafe. Erdi-mailako lurretan dago, eta altitudearen eragina du: idortasuna sei hilabetez dago; prezipitazioak handiagoak dira; eta neguko eta udako tenperaturak, berriz, txikiagoak.

30 Egin San Sebastián de La Gomeraren klimograma, eta komentatu.

Izaña. Hodei-itsasoen gainetik dago. Prezipitazioak urriak dira —ez dute 400/500 mm-ko langa gainditzen—, eta batez besteko tenperatura 10 "C-tik beherakoa da, negu hotzaren eta uda freskoaren ondorioz.

This article is from: