6 minute read

Ingurunearen egoera

Zumaiako itsaslabarrak. Euskal Kostaldeko Geoparkean (Zumaia, Deba eta Mutriku udalerrien artean), itsaslabarrak daude 13 km-an. Itsaslabar horietan 5 000 metro zutabe estratigrafiko daude, eta Lurraren historia geologikoko 60 milioi urte hartzen dituzte. Hainbat gertakari daude erregistratuta itsaslabar horietan, hala nola dinosauroak desagertu zirenekoa, bai eta izandako klima-aldaketak ere. Horregatik, eremu hori mundu-mailako mugarri geozientifiko izendatu zuten. Kostaldeko guneetan, flysch motako itsaslabar ikusgarriak daude, eta barnealde karstikoan, berriz, Gipuzkoako barrunbe kantitate handiena.

8. INGURUMEN-ARAZOAK

Euskadik zenbait ingurumen-arazo ditu, zenbait eremuren dentsitate demografiko eta industrial handiaren ondorioz. Arazo horiei aurre egiteko, ingurumen-politikak bultzatzen dira –2030erako Ingurumen Esparru Programa– eta herritarren kontzientziazioa sustatzen da, zenbait programaren bitartez (2030 Agenda, adibidez).

1.1 Erliebearen eta paisaiaren alterazioa

Zenbait eremutako erliebean, alterazioak daude, meategiak eta harrobiak ustiatu baitira. Halaber, industria-hondarrek ikusizko inpaktua eragiten dute zenbait lekutan. Hain zuzen ere, ikusizko inpaktu negatiboak daude azaleraren % 45ean.

Arazo horri aurre egiteko, meategiek, industriek eta harrobiek degradatutako eremuak berreskuratzeko programak daude. Geodibertsitatearen eta ondare geologikoaren kontserbazioa sustatzen da, 2030erako EAEko Geodibertsitate Estrategiaren bidez; interes geologikoko guneak izendatzen dira, bai eta Global Geosites proiekturako ere; eta geoturismoa sustatzen da, Euskal Kostaldeko Geoparkearen eta Geo-Basque Sarearen bitartez (balio geologiko handiko geoeremuen bidez osatuta daude). Eta Paisaia Berezien eta Apartekoen Katalogoa egin da, paisaia horiek babesteko neurriak hartzeko.

1.2 Kutsadura eta atmosferaren berotzea

a) Euskadin, iraganean, industria-sektore oso kutsatzaile batzuk izan dira nagusi (petrolio-finketa, zementua, paper-fabrikak, kimika), Bizkaiko eta Gipuzkoako hiri- eta industria-kontzentrazio handietan, batik bat, eta horixe izan da airearen kutsadura eragin duen faktore nagusietako bat. Arazo horri aurre egiteko, Airea Kalitatea Kontrolatzeko Sare bat instalatu da, eta eragindako eremuetako atmosfera (Bilbo Handia), bai eta airearen kalitatea hobetzeko planak ere (Deba Garaia, Durangaldea, Lemoa, Nerbioi Behea, Pasaialdea, Goierri, Tolosaldea, Urola Erdia eta Betoñu/ Gasteiz).

Jarduketa horiek, industria kutsatzaile askoren itxiera eta 2008ko krisi ekonomikoan izandako energia-eskariaren murrizketa direla eta, kutsadura EBren araudian onartutako mugen barruan dago, nahiz eta noiz edo noiz muga horiek gainditzen diren.

Airearen kalitatea

Euskadin (2020) Egunak urtean (%)

Oso ona % 55,2

Ona % 33,4

Hobetu daiteke % 9,1

Txarra % 2,3

Oso txarra % 0,0

Iturria: Eusko Jaurlaritza.

BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN BILAKAERA (BEG) EUSKADIN ETA ESPAINIAN

Klima-aldaketaren adierazleak eta xxi mendearen amaierarako aurreikusitako aldaketak

Itsasoaren batez besteko tenperatura euskal kostaldean

1978an: 15,4 °C.

2016an: 16,7 °C

113,8 119,2

107,5 109,8 100 101,9 105,5 103,1

112,3 98,4

114

141,9 147,4 152,5 150,1 154 142,2 128,5 133,8 133 111,1 116 106

145 146 107,1

123,2 119,2 111,7

139,2 128,4 123,5 123,4 120,9 111,6

132,9 134,1 130,9

Itsas mailaren igoera 1993tik 2017ra bitartean: +70 mm

116,3 116,8 114,9 108,2

105,9

112,3 112,2 94,7

Indize-zenbakiak 1990 = 100 70 90 110 160 60 80 100 120 130 140 150 50 199019911992199319941995199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010 201520162017201820192020 2011201220132014 Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia

139,9 140,8 132,1 135,3 Iturria: MITECO.

113,9 99,8 90,4 96,3 96,2 95,6

Gertakari meteorologiko larriak

2001ean: 9. 2017an: 12

100 102 b) BEGen emisioak. Klima-aldaketa eragiten dute eta, batez ere, zenbait industriak, garraioak eta energia-ekoizpenak sortzen dituzte. 2005etik, murriztu egin dira, eta estatuko batez bestekoa baino txikiagoak dira gaur egun.

2007tik-2013ra, berriz, asko murriztu ziren emisio horiek: Emisio Eskubideen Europako Merkatua martxan jarri zen (2005), energia berriztagarrien kontsumoak gora egin zuen eta ekonomiakrisiak energia-eskaria murriztea ekarri zuen. 2014tik 2019ra, BEGen emisioek gora egin zuten, krisi ekonomikoaren susperraldiaren ondorioz. Azkenik, 2020an, beherakada handia izan zen, COVID-19ak ekonomian eta mugikortasunean izandako eragin handiaren ondorioz.

Emisioak murrizten jarraitzeko, 2050erako Euskadiko Klima-aldaketaren Estrategia (2015) onartu zen. Helburu hauek ditu: neurriak hartzea, bai BEGen emisioak gutxitzeko sektore guztietan, bai klimaren ondorio kaltegarrietara egokitzeko; batez ere, baliabide hidrikoei, ekosistemei, lehen sektoreari eta hiri-inguruneari dagokienez.

Horretarako, estrategia horretan, honako hauek proposatzen dira: klimaaldaketa ekonomia-sektore guztien plangintzan txertatzea; administrazioak jokaera eredugarria izatea; BEGen emisioak eta klima-aldaketarekiko zaurgarritasuna murriztera bideratutako berrikuntza eta teknologia-garapena babestea; eta gizarte osoaren elkarrekiko erantzukizuna. Alde horretatik, nabarmentzekoak dira Udalerri jasangarrien euskal sareak –Udalsarea c) Hots kutsadura zirkulazioak eragiten du, batez ere, eta, haren atzetik, zenbait industria- eta aisialdi-instalazio daude. Batik bat, Euskadiko hirieremu handiei eta garraio-azpiegitura handietatik gertu dauden eremuei eragiten die.

2030– eta «Stop CO2 Euskadi» ekimenak egindako lana, euskal gizarte osoak BEGen emisioak murrizteko baterako konpromisoa hartzearen alde egiten baitute.

Arazo horri aurre egiteko, erkidegoak OMEk gomendatutako zaratamailatik gora jasaten duen biztanleria % 10 gutxitu nahi du, eta, horretarako, zarata-mapak egin ditu, etorkizunerako hirigintza-jarduketak egiteko eta zuzentze-neurriak hartzeko tresna gisa. Hauek dira neurri horietako batzuk: zirkulazioaren abiadura murriztea, zarataren aurkako zoladurak eta pantaila akustikoak instalatzea, eraikinak isolatzea, etab.

Klima-aldaketaren eraginpeko habitaten azalera Esk. mediterraneoa % 82 eta esk. atlantikoa % 63

Aurreikus. aldaketak Tenperatura Prezipitazioak

Negua ↑ 1,5 – 2,5 °C ↑ % 5 – 20 %

Uda ↑ 4,5 – 7 °C 9 % 30 – % 50

Muturrekoak ↑ T. max. 3 °C ↑ T. min. 1 – 3 °C

↓ % 10 (2050erako proiekzioa)

Aldaketa itsasoaren batez besteko mailan maila ↑ 29 – 45 cm hondartzen zabalera ↓ % 25 – % 40

Iturriak: Euskadiko ingurumen-profila 2018 eta 2050erako Euskadiko Klima-aldaketaren Estrategia.

BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO (2020) ISURIEN JATORRIA

Nekazaritza

Energia-sektorea

Industria-sektorea

Hondakinak tratatzea eta ezabatzea

Hirugarren sektorea

Iturria: Eusko Jaurlaritza.

2050erako EUSKADIKO KLIMAALDAKETAREN ESTRATEGIA

2.

Egokitzea Ikuspegia 2050

BEGen emisioak murriztea

2005eko urtekoen aldean:

• 2030erako, % 40

• 2050erako, % 80

Energia berriztagarrien azken

Klima-aldaketari dagokionez, euskal lurraldearen erresilientzia bermatzea. 108,2 100 kontsumoa: % 40 izatea 2050erako.

2 Ingurumenaren egoera

1.3 Uraren arazoak

a) Lurgaineko urei dagokienez, egoera onean daude ibaien % 48an eta hezeguneen % 9an (2020). Arazoak detektatzeko eta, behar izanez gero, neurriak hartzeko, sare hauek baliatzen dira: una Uren Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarea eta Barnealdeko Hezeguneen Egoera Ekologikoaren Jarraipena egiteko Sarea.

• Ibaiek zenbait arazo dituzte: a) alterazio morfologikoa. Ibaiertzetan kokatutako hiri-, nekazaritza-, industria-erabileretarako instalazioek eta azpiegiturek eragindakoa da. Hori konpontzeko neurriak dira presio hidrikorik gabeko eremuak babestea eta eremu degradatuak leheneratzea. b) Kutsadura, bai isurketa historikoen ondorioz –hori dela eta, kutsatutako jalkinak daude ibaien behe-ibilbideetan–, bai urak behar bezala tratatu gabe egindako noizbehinkako isurketen ondorioz (Oria, Zadorra, Ibaizabal, Izoria, Gobela eta Nerbio ibaien zenbait tartetan) –arazo hori konpontzeko, arazketa-prozesuak hobetu behar dira–.

c) Emariaren alterazioa, zenbait erabileretarako hartzen den uraren ondorioz; hori konpontzeko, emari ekologiko bat finkatu behar da, ekosistemek irauteko.

• Hezeguneetan ere, degradazio-arazoak daude (Guardia), eta leheneratze-jarduketak (Urdaibai) egin behar dira hori konpontzeko.

b) Lurpeko urek egoera onean daude, % 91,6ko azaleran (2020). Arazoak detektatzeko Lurpeko Uren Kontrolerako Oinarrizko Sarea baliatzen da. Oraingoz, egoera kuantitatibo onean daude, gainustiapenik gabe, eta kutsadura kimikoko zenbait arazo zaude, bai isurketa industrialen ondorioz (Gernika), bai nekazaritzako nitratoen ondorioz (Gasteiz)

1.4 Basoen degradazioa

Euskadiko bertako basoa izurri naturalen mehatxupean dago –onddoak eta intsektuak–, bai eta baso-soiltzea sustatzen duten giza jarduketen mehatxupean ere. Hauek dira jarduketa eta mehatxu horietako batzuk: larrediak edo laborantza-eremuak handitzea; bizkor hazten diren espezieak (pinuak eta eukaliptoak) sartzea, paper-industriarako eta eraikuntzarako; eta baso-suteak.

Baso-politika arazo horiei aurre egiten ahalegintzen da. Horretarako, honako hauek sustatzen dira: izurriteen eta suteen aurkako prebentzioa; kontserbazioa, basoberritzeen eta baso-sistema degradatuak leheneratzearen bitartez; eta jasangarritasuna, baliabideen erabilera arrazionala bateragarri eginez landako biztanleriarentzako aprobetxamendu ekonomikoarekin eta gizartearentzako aisialdi-erabilerekin.

1.5 Lurzoruaren alterazioa

Lurzoruan, artifizializazio-, higadura- eta kutsadura-arazoak daude.

• Artifizializazioa areagotu egin da, bizitegi-erabileretarako, ekonomiajardueretarako eta azpiegituretarako lurzoruaren eskaria gero eta handiago baita, eta lurraldea, txikia. Arazo hori arintzeko, neurri hauek sustatuko dira: deskutsatutako lurzoruak beste erabilera batzuetan berrerabiltzea, lur-eremu berriak ez okupatzeko; eta hiri-birgaitzeak egitea eta hiri konpaktuaren eredua baliatzea, urbanizazioa murrizteko.

• Higadurak eragina du landaredirik gabeko eremuetan, Ebroren sakonunean batik bat, eremu horiek uren eta haizearen eraginpean geratzen baitira. Higaduraren ondorioak arintzeko, basoberritzeak sustatzen dira, bai eta ibaiertzetan ibai-korridoreak sortzea ere.

Euskadiko uren egoera (2020)

• Lurzoruaren kutsadurak Euskadiko hiri- eta industria-eremuei eragiten die, bai eta Arabako nekazaritza-eremuei ere, nekazaritzarako produktu kimikoen erabileraren ondorioz. Datuen arabera, baliteke 12 444 lursail (9 644 Ha) kutsatuta egotea. Lurzoruaren arazoei aurre egiteko, neurri hauek aurreikusten dira Euskadiko Lurzorua Babesteko Estrategian: kutsadura prebenitzea, kutsatutako lurzoruak berreskuratzea eta berreskuratutako lurzoruek beste erabilera batzuetan berrerabiltzea. Bestalde, nekazaritza-jardunbide onak zabaltzen dira, nitratoengatiko kutsadura eragozteko.

1.6

Hiri-, industria- eraikuntza- eta nekazaritza-arloetan sortzen diren hondakinak Euskadiko ingurumen-arazo nagusietako bat dira, bolumen handia sortzen baita. Hala ere, azken urteotan, bolumen hori murriztu egin da, baliabideak efizientzia handiagoz erabiltzeari esker.

Hondakinei buruzko politiketan, ekonomia zirkularraren printzipioa bere egin dute. Hala, hondakin gutxiago sortu nahi da, eta isurketak ahalik gehien murriztu, eta, horretarako, hondakinak berreskuratzea eta birziklatzea sustatzen da, gaikako bilketaren bidez eta gainerako hondakinen balorazioaren bidez, biogasa edo konposta lortzeko.

1.7 Biodibertsitatearen aurkako mehatxuak

Biodibertsitateari dagokionez, zenbait landare- eta animalia-espezie mehatxupean daude (hegoaldeko zuhaitz-igela, Bonelli arranoa, igaraba, ugatza). Egoera horren kausak espezieen habitat naturalaren eraldaketa eta zatiketa dira, nekazaritza-jardueren intentsifikazioaren, azpiegituren eraikuntza-lanen eta kanpoko espezie inbaditzaileak sartzearen ondorioz. Arazo horri aurre egiteko biodibertsitate-galera gelditzeko eta espezieen eta habitaten kontserbazio egokia lortzeko neurriak hartu dira, 2030era begira. Besteak beste: espezieak babestea, mehatxatutako habitaten zati bat naturagune babestuen sartuta; mehatxatutako habitatak berreskuratzea; korridore ekologikoak sortzea; eta kanpoko espezieak desagerraraztea.

Espezie mehatxatuen adibideak

Desagertzeko arriskuan

Espezie arraroa Kaltebera

Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak eta berreskuratutakoak (2018). 2000. urtetik metatutako kopuruak

Euskadiko intereseko habitaten % 75 baino gehiago ez daude kontserbazioegoera onean. Horren ondorioz, zenbait espezie mehatxupean daude. Irudietan: hegoaldeko zuhaitz-igela, argi-oilarra eta koartza gorria.

Iturria: Eusko Jaurlaritza

HIRI HONDAKINEN KUDEAKETA 2019AN

% 2,09 % 28,50

% 5,16 % 2,22

% 9,61

% 9,60

% 42,82

Bilketa bereizitik sortutako birziklatzea

Nahastutako hondakinen

TMB (*) eratorritako material berreskuratuak Compostado de la fracción orgánica de residuos

Guztira: 607 815 tona

Errefusak isurtzea Hondakinak erraustea Aurretiazko tratamendurik gabeko isurketa

Berreskuratutako materiala TMB (*) konpostatzea (*) Tratamendu mekaniko biologikoa

Iturria: MITECO.

Ariketak

KPSII, HKK, STEM, KAKK

11 Egin EAEko ingurumen-arazoei buruzko laburpen-taula bat. Kausak eta izan daitezkeen irtenbideak ere adierazi behar dituzu.

12 Bildu EAEko ingurumen-arazoei buruzko albisteak prentsatik, eta egin haiei buruzko iruzkin labur bat.

This article is from: