3 minute read

Mapa meteorologikoei buruzko iruzkinak egitea

1. Gainazaleko eguraldi-mapa

Gainazaleko eguraldi-mapak atmosferak une jakin batean, mapan bertan adierazten den datan, zer egoera duen irudikatzen du. Horretarako, presio atmosferiko bereko puntuak lotzen dituzten isobara izeneko lerroak erabiltzen dira. Mota horretako mapen iruzkinak egiteko, fitxa honetan proposatzen den gidoia hartu daiteke eredutzat.

Gainazaleko eguraldi-mapei buruzko iruzkina egiteko fitxa

1. Maparen ezaugarri orokorrak

2. Ekintzazentroen eta fronteen analisia

• Mapa meteorologikoa, atmosferak gainazalean duen egoera irudikatzen duena.

• Eragingunea: normalean, Atlantikoaren ekialdea, Europaren mendebaldea eta Afrikaren iparraldea.

• Kokatu eta identifikatu antizikloiak (isobaren balioa 1 016 mbar-etik gorakoa) eta depresioak (isobaren balioa 1 016 mbar-etik beherakoa). Adibidez: Azoreetako antizikloia, Islandiako depresioa (ikusi ekintza-zentroei buruzko mapa, 68. orrialdean).

3. Espainiako eguraldiaren iragarpena (mapan ageri den datari erreparatu behar zaio)

3.1. Zehaztu lurraldeak oinarrizko egoeran edo fluxuzko egoeran dauden.

• Oinarrizko egoera: lurraldea (Iberiar penintsula, Balearrak edo Kanaria uharteak) antizikloien zein depresioen zuzeneko eraginpean dago.

• Fluxuzko egoera: lurraldea adbekzioen edo airemasen lekualdatzeen eraginpean dago. Halakoetan:

– Zehaztu fluxuaren ibilbidea: Ai, Ak, Pi, Pk, Ti, Tk. (ikusi 69. orrialdeko mapa). Horretarako, gogoratu, antizikloien kasuan, airea erlojuaren orratzen noranzkoan biratzen dela isobaren inguruan, eta erlojuaren orratzen aurkako noranzkoan, berriz, depresioen kasuan

3.2. Prezipitazioen iragarpena.

• Eguraldi lehor eta egonkorra kasu hauetan:

– Oinarrizko egoera antiziklonikoa.

– Jatorri kontinentaleko aire-masen fluxua, beren bidean batere aldatzen ez direnena (ibilbide kontinentala).

– Itsasaldetik datozen aire-masen fluxua, beren bidean egonkortzen direnena (iparralderantz jotzean, oinarritik hozten dira).

3.3. Tenperaturen iragarpena.

• Beroak. Udan, lurraldea hauen eraginpean dagoenean:

– Antizikloi subtropikalen (Azoreetakoa edo Saharakoa) zuzeneko eraginpean.

– Hegoaldeko edo SWeko fluxuen eraginpean.

• Freskoak edo moderatuak.

– Udan, iparraldeko fluxuak iristean.

– Beste urtaroetan, mendebaldeko, hegoaldeko naiz SWeko fluxuak iristean.

3.4. Haizearen iragarpena.

• Maparen data eta iturria, haren berri izanez gero.

• Informazioa erakusteko modua: oro har, presio atmosferiko bereko puntuak lotzen dituzten isobara izeneko lerroen bidez.

• Kokatu fronteak geografikoki, eta adierazi beroak edo hotzak diren eta, hala egin behar bada, zer depresiorekin lotuta dauden.

• Adierazi fronteak aktiboak (eremu bero zabala), ez oso aktiboak (eremu bero estua) edo okluituak diren.

Azaldu jatorrizko zer ezaugarri dituzten airemasek, tenperaturari eta hezetasunari dagokienez: oso hotza, hotza edo beroa (aire-masa artikoa, polarra edo tropikala den kontuan hartuta); eta hezea edo lehorra (itsasaldetik ala kontinentetik datorren kontuan hartuta). (Ikusi 69. orrialdeko mapa).

– Aintzat hartu aire-masek Espainiara iritsi bitarterainoko bidean izan ditzaketen aldaketak (hoztu eta egonkortu; edo berotu, hezetu eta ezegonkortu).

• Eguraldi ezegonkorra, euria eta lurra, kasu hauetan:

– Depresioen eragin zuzena.

– Fronteak. Bi fronteko depresioek ondorio hauek eragiten dituzte beren igaroan: fronte beroaren aurreko sektore hotzak, eguraldi egonkorra; fronte beroak, hodeiak eta prezipitazio meheak, egun guztia iraun dezaketenak; bi fronteren arteko sektore beroak, hodeiak; fronte hotzak, prezipitazio biziak; osteko sektore hotzak, eguraldi aldakorra (ostarteak nahiz ezegonkortasun-euriak).

• Hotzak. Neguan, lurraldea hauen eraginpean dago:

– Penintsulako antizikloi termikoaren zuzeneko eraginpean.

Atlantikoko antizikloiek dakartzaten Nko eta NWeko fluxuen eraginpean.

– Erdialdeko Europako antizikloiak dakartzan NEko fluxuaren eraginpean.

Kasu horietan, elurra (airea hezea bada) edo izotza (airea lehorra bada) egin ditzake.

Ekintza-zentroetako isobarak zenbat eta elkarri lotuago egon, haizearen indarra orduan eta handiagoa izango da.

2. Altuerako eguraldi-mapa

Isohipsek osatzen dituzte altuerako eguraldi-mapak: altuera bereko puntuak presio jakin bat oinarri hartuta (500  mbar, normalean) lotzen dituzten lerroek, alegia. Gidoia:

Altuerako eguraldi-mapei buruzko iruzkinak egiteko fitxa

1. Maparen ezaugarri orokorrak

• Atmosferaren egoeraren mapa. Presioa: 500 mbar.

• Informazioa erakusteko modua:

– Isohipsak edo altuera bereko puntuak lotzen dituzten lerro jarraituak, 500 mbar-eko presiorako. 40 m-tik 40 m-ra bitarteko tarteetan irudikatzen dira, edo 60 m-tik 60 m-rako bitartekoetan, 5 560 m-tik gora (hori da 500 mbar-etarako batez besteko altuera). Batzuetan, sinplifikatzeko, zenbakiaren lehen 5a kentzen da. Adibidez: 564 m ageri da, 5 564 m ageri ordez.

– Isotermak edo altueran tenperatura bera duten puntuak lotzeko lerroak (trazatu eten baten bidez edo kolore gorriz irudikatzen dira, eta ez dira beti egoten mapetan).

• Kokatu zorrotada-korrontea. Honela bereizten da mapan: isohipsak oso gertu ageri dira elkarrengandik, eta paraleloak dira, eta isotermen balioa –28 °C/–29 °C ingurukoa da.

• Zehaztu zorrotada-korrontearen ibilbidea:

– Zonala: mendebaldetik ekialderanzko norabidean zirkulatzen du, oso izur suabeak eginez. Mota horretako ibilbideetan, korronteak 150 km/h-tik gorako abiadura bizian zirkulatzen du.

– Uhin-korrontea: izur sakonak deskribatzen ditu, dortsal edo gailur antiziklonikoak eta depresioharan edo -askak eratzen dituztenak. Halakoetan, korronteak askoz mantsoago zirkulatzen du.

• Korronteak ibilbide zonala eginez zirkulatzen duenean, bat egiten du, gainazalean, fronte polarrarekin eta haiek dakartzaten depresioekin: ibilbidearen ezkerraldean, depresioak uzten ditu, eta eskuinaldean, berriz, antizikloiak.

• Korronteak izurrak eginez zirkulatzen duenean, antizikloi dinamikoak eragin ditzake gainazalean bere gailurrekin bat egitean, eta depresio dinamikoak, berriz, bere askekin bat egiten duenean. Azken horiek korronte nagusitik askatzeak tanta hotz izeneko depresio bortitz katastrofikoa eragiten du.

This article is from: