MU, negozio-ideia teknologikoak saritzen Mondragon Unibertsitateak 15.000 euroko 6 sari banatu ditu oinarri teknologikoko negozio-ideiak bilatzeko deialdi batean
Jon Lasa Galdos
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak oinarri teknologikoko ideia berritzaileen alde egin du berriro, eta Enpresa Sortuz lehiaketa antolatu du ostera, oraingoan Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards izenarekin. Lehiaketa Estatu osoan egingo da, eta banaka edo taldeka hartu ahal izango da parte, urriaren 15a baino lehen. Lehiaketak 15.000 €-ko 6 sari emango ditu. Sari bakoitzak beka bat hartuko du barne: Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasle bat 2023-2024 ikasturtean negozio-proiektu berri batean sartzeko beka bat. Guztira, 90.000 €-ko sariak banatuko dira, bakoitza 11 hilabeterainoko beka/soldatakoak. Gainera, laguntzaeta aholkularitza-zerbitzua eskainiko da, baita proiektua garatzeko gune fisiko bat ere. Urriaren 16ko astean jakinaraziko dira lan finalistak. Handik astebetera, finala izango da, Arrasateko Garaia parke teknologikoan. Finalistek han aurkeztuko dizkiote proiektuak epaimahaiari. Enpresa hauek babesten dute lehiaketa: Fagor Taldeak, Orbeak, Centro Stirlingek eta Fagor
Ederlanek. Guztiek ere talentu teknologikoa eta enpleguaren eta aberastasunaren sorrera sustatzen dituzte lurraldean. Era berean, bi informazio-saio antolatu ziren, lehiaketaren xehetasunen, baldintzen eta sarien berri emateko zein interesdunen zalantzak argitzeko. Online izan ziren, irailaren 26an, 15:00etan, eta irailaren 28an, 17:00etan.
Interesdunek urriaren 15era arte dute izena emateko eta proiektuak aurkezteko epea, eta banaka zein taldeka hartu ahal izango dute parte Deialdia Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards lehiaketari esker, oinarri teknologiko-industrialeko negozio-ideia bat duen pertsona batek -edo dagoeneko startup gisa finkatuta dagoen proiektu batek- Mon-