±Trebakuntza Gazteok Powered by Europe Digital HUB-2024 martxoa

Page 1

Bilbo,ekintzailetzaren epizentro 2025ean

Ekintzailetza Globalari buruzko GEM Biltzarreko mundu-egoitza izango da Bilbo 2025ean

Jon Lasa Galdos

Bilbo GEM Entrepreneurship Monitor Global 2025 biltzarra hartzeko mundu-egoitza hautatu dute.Ekitaldi horrek berebiziko garrantzia dauka ekintzailetzaren eremuan mundu-mailan.

Iragarpena 2023/2024an Marokon egindako Global Entrepreneurship Monitor-en (GEM) txosten orokorraren aurkezpenaren testuinguruan egin da.Topaketa horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren,Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa dauka,SPRIren bidez.

EEB-OVE Ekintzailetzaren Euskal Behatokiak (GEM Euskadi) hiriaren hautagaitza aurkeztu zuen,eta Bilbo hautatzea ekarri duten puntu klabeak nabarmendu zituen bertan: Euskadi ekintzailetzarako ekosistema bikaina da,Estatuko rankingeko liderra da,Europar Batasunaren batez bestekoa gainditzen du eta Estatu Batuenaren antzekoa da.

20 urteko eskarmentuarekin,EEB-OVEren ikerketa-taldeak ibilbide sendoa egin du ekintzailetzaren fenomenoa Euskadin neurtzeko jardueran,hiru euskal unibertsitateen laguntzaz: Euskal Herriko Unibertsitatea,Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea.Gai-

nera,Bilbo atzerriko inbertsiorako europar hiri onenen top 10ean dago.Atzerriko inbertsioaren erakargarritasunak Bilbo Europako hiririk onenetako bat bihurtzen du helburu horretarako. Bilbo,ekintzailetzari buruzko mundu mailako erreferentea den ekitaldiaren egoitza bihurtuta, ekintzailetzaren epizentroa izango da eremu globalean.Biltzarrean 50 herrialde baino gehiagotako akademiko eta aditu ospetsuak egongo dira,eta horrek nabarmen aberastuko du ekintzailetzaren fenomenoaz dakiguna.Ideia-truke orokor horrek ez du soilik ulermen sakonagoa ekarriko; gainera,nazioarteko lankidetzarako aukera baliotsuak sortuko ditu Bilborentzat, Bizkaiarentzat eta Euskadirentzat.

Biltzarrak munduko txoko askotako talentu ekintzailea ekarriko du lurraldera.Dei-efektu horrek,dudarik gabe,tokiko komunitatea mesedetuko du,eta Bilbo,Bizkaia eta Euskadi ekintzailetzarako lurralde klabe gisa kokatuko du mundu mailan.Bilbao,Bizkaia eta Euskadi GEM Global ekitaldiaren egoitza izendatzeak Bilbao, Bizkaia eta Euskadi ekintzailetzaren epizentro gisa daukan garrantzia azpimarratzen du,eta nazioartean bultzada bat ematen dio,talentua erakartzen du eta ekintzailetzarako funtsezko lurralde gisa duen posizioa sendotzen du mundu mailan.

Zer da GEM Global

Global Entrepreneurship Monitor partzuergo bat da,mundu zabaleko estatuetako taldeekin kolaboratzen duena.Ekintzailetzaren dinamikak ulertzeko orduan nazioarteko lankidetzak daukan garrantzia nabarmentzen du.24 urte baino gehiagoko datuek erakusten dute GEM ekintzailetzari buruzko ikerketa globalean itsasargi bat dela.Euskadiko GEM lantaldearen (eta besteen) parte-hartze aktiboa oso garrantzitsua da,funtsezko papera betetzen baitute munduko enpresa-mundua ulertzeko orduan.

EHUazoka arrakastatsua

11.200 pertsona izan ziren UPV/EHUko Unibertsitate Orientaziorako Azoka arrakastatsuan

EHUazokak,Euskal Herriko Unibertsitatearen Unibertsitate Orientazioko Azokak,11.200 bisitari hartu zituen guztira,pandemia baino lehenagoko datuak gaindituz.Azoka Bizkaiko Campusean amaitu zen,Gipuzkoako eta Arabako Campusetatik igaro ondoren.Informazio-saioetan ere partehartzaile ugari izan zen.14.100 plaza bete ziren, pertsona batzuk saio bat baino gehiagotara joan baitziren.EHUazoka Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen orientazio-jardueren barruan kokatzen da,eta orientazio-aktibitate nagusia da.Horren bidez,unibertsitate publikoak orientazioarekin duen konpromisoa agerian jartzen da,unibertsitate aurreko ikasleek egingo dituzten titulazioak aukeratzerakoan erabakiak behar bezala hartzeko funtsezko tresna den aldetik.

Ikasleentzako Argibide

Zerbitzua martxoaren 15etik 23ra arte egingo diren Jardunaldi Irekiak prestatzen hasi da jada

UPV/EHUko errektore Eva Ferreirak zorionak eman zituen edizio honen garapenagatik: “Unibertsitateko ikasketak aukeratzea erabaki garrantzitsua da,eta ez da beti erraza izaten.Horregatik,unibertsitate ikasketak hobeto aukeratzen lagundu nahi die EHUazokak ikasleei eta aurtengo edizioak arrakasta handia izan du.Hemen gure gradu-eskaintzari,sartzeko prozedurari,tasei eta eska daitezkeen bekei buruzko informazioa eskaini da.Baina garrantzitsuena da fakultate eta eskoletako irakasleen eta etorkizuneko ikasleen artean harreman pertsonala eta hurbila dagoela, haien laguntzarekin zalantza guztiak argitzeko”. Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde Fer-

nando Tapiak orientazio-jardunaldi horien garrantzia azpimarratu zuen.“EHUazoka funtsezko orientazio-jarduera da etorkizuneko ikasleentzat eta haien familientzat,aukera ematen baitie gure eskaintza akademiko zabalaren eta unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzuen ideia argia izateko,fakultate eta eskoletako arduradunen eskutik.Standetako arreta pertsonalizatuaren eta informazio-saioen bidez,ikasle izango denak orientaziorik onena jasotzeko aukera du,unibertsitate-ikasketak hautatzeko prozesuan funtsezko elementua baita.Horren erakusgarri da urtero jasotzen dugun bisitari kopurua handitzea". EHUazoka Euskal Herriko Unibertsitateak urtero Sarbide Programaren barruan egiten dituen jardueren barruan kokatzen da,unibertsitate aurreko ikasleek beren ikasketak aukeratu aurretik ahalik eta informazio gehien izan dezaten. Programa horren barruan sartzen dira,halaber, unibertsitate aurreko ikasleek martxoaren 15tik 23era bitartean egingo diren Ate Irekien Jardunaldietan parte hartzea,eta unibertsitate aurreko ikasleek beren intereseko graduekin lotutako Jarduera Praktikoak egitea (ikasleek aktiboki parte hartzen duten eta titulazioei buruzko ezagutzak hobetzen dituzten unibertsitate-ikastetxeetan egiten diren jarduerak dira).Jarduera horiek maiatzaren 27tik ekainaren 21ra bitartean egingo dira.

Irakurketa sustatu ikastetxeetan

Euskadiko Irakurketa Estrategia indartu du Eusko Jaurlaritzak ikastetxeekin batera

Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuordeak, Bizkaiko sei ikastetxeko zuzendarirekin eta Berri-tzeguneko ordezkariekin batera,Euskadiko Irakurketa Estrategia aurkeztu zuen otsailaren 14an Bilbon.Irakurketa Estrategiaren betekizun nagusia ikastetxe batean irakurketaren tratamendua antolatzea eta artikulatzea da,irakurle konpetenteak eta onak prestatzeko.Estrategia sendotu bada ere,lan-ildoa ez da berria; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2018an laguntza- eta babes-baliabideen multzo bat jarri zuen Euskadiko hezkuntza-komunitatearen eskura. Ikasleen irakurmena hobetu eta irakurzaletasuna bultzatzea helburu,ikastetxe bakoitzak bere errealitatetik abiatuta Irakurketa Plan propio bat diseinatu zuen,aldiro-aldiro egokitzea behar zuena.Egokitze-fase horretan kokatzen da aurkezten den estrategia berritua.

Orain,proiektu berri eta zehatzen bitartez,irakurketa sendotzera dator estrategia eguneratua.Gobernantza propioak pisua dauka eskola bakoitzak irakurketari lotutako helburuak aztertu,moldatu eta ondorengo balorazioak egiteko eta eskuhartzeko erabakiak hartzeko.Ez hori bakarrik,familiek ere berebiziko garrantzia dute; estrategian aipatzen dira familien eta irakasleen arteko elkarlana,familiek irakurtzeko motibazioan duten eragin zuzena eta ikasleen gurasoen elkarteek edo inguruko baliabideek, liburutegiek adibidez,duten zerikusia. “Irakurlerik gabeko hizkuntza ez da garatuko; eta,beraz,ahitu egingo da” Miren Billelabeitia, 2023ko Saiakera Euskadi Literatur Sari,idazle eta irakaslearen hitz horiek hartzen ditu abiapuntu Irakurketa Estrategiaren testu berriak. Ideia horretan oinarrituta Pedrosa sailburuordeak azaldu zuen irakurtzea oinarrizkoa dela hizkuntzaren eta hezkuntzaren garapenean,“ikasleek gai izan behar dute era askotariko testuak ulertzeko eta interpretatzeko.Ikasleek gaitasuna izan behar dute informazioa jaso,gogoeta egin eta mezuak transmititzeko”.Estrategia ho-

nek ikaslea jartzen du ekintzaren ardatz,bera izango da protagonista,bere zereginetan autonomia lortzea baita helburua.

Ikastetxe bakoitzak,bere errealitatetik abiatuta, irakurketa indartzeko helburu zehatzak diseinatuko ditu 2024-2027 eperako aurkezten den Estrategiaren testuiguruan

Hezkuntza Legearekin lerrokatuta

Oinarrizko Hezkuntzan ezartzen dira hezkuntzarako bizi guztirako oinarri sendoak,irakurtzen ikastea kasu,irakurketa funtsezkoa da ikasteko prozesuan,curriculumaren arloetako informazioa eta ezagutza eskuratzeko aukera ematen du,pentsamendu kritikoa pizten eta gaitasun kognitiboa hobetzen du.Bizitzako edozein esparrutan arrakasta izateko funtsezko trebetasunak garatzen laguntzen du.Hizkuntza eta komunikazioa garatzen ere laguntzen du; hiztegia zabaltzeko eta gramatika eta ortografia hobetzeko aukera ematen baitu.Hain oinarrizkoa izanik,Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzaren 17/2023 Legearekin bat eraberritu da Irakurketa Estrategia.“Irakurtzen ikasten laguntzea da ikasle bati egin dakiokeen oparirik handienetako bat” aitortu zuen Hezkuntza sailburuordeak.

Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren baitan,Ikastetxeko Irakurketa estrategia funtsezko ardatzetako bat izan beharko da.Ikastetxeak ondo zehaztutako programazio bat behar du,curriculum-arlo guztietatik irakurketaren tratamenduari aurre egingo diona,ikasleei irakurketaren oinarrizko prestakuntza bermatuko diena eta etorkizuneko garapenaren oinarriak irakurle trebe gisa jarriko dituena.

Gozamena,komunikazioa,ikastea

Ikastetxearen irakurketa estrategiak ondorengo helburuak lortu behar ditu:

a) Irakurtzeko konpetentziaren garapena sustatzea.

b) Ikasleek norberaren gozamenerako elementu gisa irakurtzeko duten interesa piztu,areagotu eta sendotzea.

c) Estrategiak ematea eta indartzea curriculumaren arlo guztietatik,ikasleek irakurketarako komunikaziorako trebetasunak gara ditzaten eta ikastetxean eta ikastetxetik kanpo arrakastaz moldatzeko gai diren subjektu gisa presta daitezen.

d) Ikasleek estrategiak eta teknikak ikastea,tipologia askotarikoa testuak irakurtzeko,interpretatzeko,eta informazio garrantzitsua bereizteko hainbat euskarritan.

e) Ikastetxeko liburutegiak benetako baliabidezentro bihurtzea,euskarri desberdinetan, ikaskuntzarako eta irakurketaz gozatzeko.

f) Hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa lortzea irakurtzeko ohitura eta zaletasunaren mesedetan.

Horiek guztiak lortzeko,Irakurketa Estrategia dokumentu egonkor eta irekia da.Irakurketaren tratamendua ikastetxeko proiektu izatera pasatu da,beti ere,Hizkuntza Proiektuaren barruan, ikastetxeko Hezkuntza Proiektuarekin bat etorrita,behar bezala koordinatua eta egituratua, klaustro osoak ezagutzen eta betetzen duena.

Zailtasunak goiz detektatzeko tresna

Ikasteko zailtasun espezifikoak goiz detektatzeko,identifikatzeko eta esku hartzeko prozedura da estrategia honek dakarren tresna berrietakoa.Ikasteko zailtasunak goiz detektatzean datza,dauden zailtasunak ezagutu,jorratu eta arazoei aurrea hartzeko aukera ematen du.Horrela ikasleen garapen akademikoa eta pertsonala bermatu ahal izateko.

Ikaskuntza- nahaste espezifikoak goiz detektatzea,-hala nola dislexia,diskalkulia eta beste-, ezinbestekoa da esku hartzeko eta errendimendu akademikoa hobetzeko.Ikaskuntza-zailtasunak goiz detektatuz gero,posible da ahalik eta arinen ikasleei beharrezko laguntza ematea ahalmen akademiko eta pertsonal osora iristeko.

Detekzio-prozedura hori balidatzeko,30 ikastetxerekin pilotatze lan bat egin dute (20222023 ikasturtean LH1.mailari dagokiona pilotatu zuten eta 2023-24 ikasturtean LH 2.mailari dagokiona pilotatzen ari dira).

Irakurketa neurgarri

2021-2022 ikasturtearen geroztik proiektu pilotu bat jarri zuen martxan Hezkuntza Sailak: Guztira 152 ikastetxe pasatu dira prozesutik.Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleen irakurketaren errendimendua modu erraz eta praktikoan ebaluatzeko.Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa) diseinatu du tresna hori, Berritzegune Nagusiarekin lankidetzan.20232024 ikasturtetik aurrera.Datorren ikasturtetik aurrera,eskuhartze berezituak egongo dira egindako ebaluazioaren ondorioz eta ikastetxe guztietara irekiko dute.

Irakasleek neska-mutilei egin diezaioketen bakarkako proba da,bi zatitan egiten dena.Lehenengo zatian,ikasleak ozen irakurtzen du ematen zaion testu bat eta entonazioa,abiadura eta irakurtzeko gaitasuna neurtzen ditu irakasleak.Ondoren,galdera-sorta bati erantzun behar dio ikasleak ulermena ebaluatzeko batik bat.Aplikazioak bi frogetako emaitzak batu eta grafiko batean, trebetasun bakoitzaren garapen-maila islatzen du,ikaslearena,gela osoarena eta mailarena.Horrela,ikastetxeak informazio hori duenean,datuak aztertu,dagozkion ondorioak atera eta beharrezko neurriak hartuko ditu.

Hasierako Lanbide Heziketa: Gizarte-kohesioaren alde

Hasierako Lanbide Heziketa ikasle oso desberdinei arreta emateko diseinatu da,eta kolektibo zaurgarrienetan jartzen du arreta bereziki

Jon Lasa Galdos

Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak,Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalorekin batera,joan den otsailaren 9an aurkeztu zuen Hasierako Lanbide Heziketaren eredu berria -orain arte Oinarrizko Lanbide Heziketa gisa ezagutzen zena.Eredu hori Hezkuntza Sailak diseinatu eta 20242025 ikasturtetik aurrera jarriko du abian Lanbide Heziketako euskal sisteman.Aurkezpena Gasteizko Mendizabala Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko tailer batean egin zen.

Prestakuntza-eredu malguagoa,egokituagoa, irekiagoa,irisgarriagoa eta efizienteagoa da,eta gizarte-kohesioan du bere zutabe garrantzitsuenetako bat.Hasierako Lanbide Heziketa sortzeko helburu nagusia da ikasleek ikasten jarraitzea, prestatzen jarraitzea,baita titulazio bat lortu ondoren ere.Inor atzean gera ez dadin sortu da, prestakuntzaibilbide batetik kanpo edo ikasketekin jarraitzeko aukerarik gabe ez geratzeko,eta kolektibo ahulenetan jartzen du arreta bereziki.

Bi titulazio eta lanbide-ziurtagiri bat lortuko dituzte ikasleek, baita hezkuntza-sistemako titulazio guztiekiko loturak ere

Gizarte-kohesioa

Laguntzen du

Gizarte-kohesioak eta gizartearen ongizateakEusko Jaurlaritzaren lehentasun nagusietako bi izanik- egoki prestatutako biztanleria zabala behar dute,kualifikatua eta integratua,sozialki zein profesionalki.Eta hezkuntza-sistemak izugarrizko garrantzia du gai honetan.Gizarte aurreratu eta kohesionatu batek ezin du inor atzean utzi; izan ere,hala gertatzea ez da ona bazterturik ge-

ratzen denarentzat,eta ez dio mesederik egiten gizarteari oro har.

Formazio eredu honetako ikasketak amaitzean, ikasleek bi titulazio lortzen dituzte (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua eta Oinarrizko Graduko titulua,eta ibilbide integratua egiten badute, Erdi-mailakoa ere bai),eta baita lanbide-ziurtagiri bat ere.Titulazio horien helburua lanbide-konpetentziak eta enplegagarritasunerako konpetentziak eskuratzea da,baita bizitza osoan zehar ikaskuntzarako konpetentziak eskuratzea ere. Ateak itxi beharrean,Hasierako Lanbide Heziketak parez pare irekitzen ditu,ikasleek beren prestakuntza-ibilbidearekin jarraitu ahal izan dezaten.Horregatik,hezkuntzasistemako titulazio guztiekin loturak errazten ditu.Hau da, prestakuntza hori amaitzean,ikasleek Erdi Mailako,Goi Mailako,Batxilergoko eta unibertsitateko ikasketak egiten jarrai dezakete.

Kolektiboen aniztasuna

Hasierako Lanbide Heziketa askotariko ikasleei arreta emateko diseinatu da.Kolektibo hauei eman ahal izango die arreta:

❚ Abilezia,trebetasun eta gaitasun praktikoak dituzten ikasleak: bi ikasturteko Lanbide Heziketako ziklo arruntak egingo dituzte.Ikasle horien lehentasunezko helburua DBHko titulua lortzea izango da,ondoren Batxilergoan edo Erdi Mailako prestakuntza-ziklo batean ikasten jarraitzeko.

❚ Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak: bi ikasturteko ziklo arruntak egingo dituzte,baina oinarrizko graduko tituluari emango zaio lehentasuna.Halaber,DBHko titulua lortzen lagunduko zaie.Ibilbide hau irteera profesionaletara bideratuko da,baina ikasleek Erdi Mailako prestakuntza-zikloetan jarraitu ahal izango dute ikasten.Erdi Mailako teknikariaren titulua egiaztatzen badute,ondoren espe-

zializazio-ikastaro bat egin ahal izango dute eta/edo Goi Mailako prestakuntza-ziklo batean sartu.

❚ Dibertsitate funtzionala duten pertsonak: curriculuma egokitutako prestakuntzazikloak egingo dituzte.Zikloek hiru ikasturteko iraupena izan dezakete.Lehentasuna emango zaie lana errazago lortzeko prestakuntza-zikloei eta praktikak egiteko testuinguru egokia diseinatuko da.Prestakuntzak,gainera,aukera emango du katalogo modular malguaren bidez ikasteko,hau da,moduluak zatika egiteko aukerarekin.

❚ Titulaziorik ez baina lan-esperientzia duten pertsonak: lanean ari diren eta profesionalizatzeko prestakuntza-ibilbide batean sartu nahi duten helduei zuzenduta,baldin eta ez badituzte lortu aldez aurretik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako konpetentziak.Lan-esperientzia egiaztatuko dute konpetentzia egiaztatzeko egituraren bidez.Prestakuntzaeskaintza oso malgua jasoko dute.

❚ Titulaziorik gabeko langabeak: prestakuntza oso malgua jasoko dute - Lanesperientzia egiaztatuko dute,izatekotan,konpetentziak egiaztatzeko egituraren bidez,baldin eta horrek lotura badu egingo duten prestakuntzaren xedesektorearekin.Lehentasuna emango zaio lana errazago lortzeko prestakuntzari.

❚ Prestakuntza egiaztatua duten migratzaileak: eskatutako baliozkotzeak eskatuko dituzte eta baliozkotzeak ahalbidetutako prestakuntza-zikloa egingo dute.Dagokien titulazioa lortuko dute.

❚ Prestakuntza egiaztatu gabeko migratzaileak: hauen helburua lanbide bat lortzea izango da.Katalogo modular malguaren bidez landuko da ikaskuntza,eta prestakuntza irteera profesionaletara bideratuko da,baina, ahal izanez gero,prestatzen jarraitzera bultzatuko zaie.

Ibilbideak

Kolektibo horiei erantzuteko,Hasierako Lanbide Heziketa hainbat ibilbidetan egituratuta egongo da.Honako hauek dira:

❚ Ikaskuntzako ibilbide integratuak: helburua da oinarrizko eta erdi-mailako graduen tituluak egiaztatzea,lau urteko prestakuntza egi-

turatuaren bidez.Gainera,espezializazio-ikastaro eta -programekin indartuko dira.

❚ Ikaskuntzako ibilbide egokituak: iraupena bi edo hiru ikasturtekoa izango da,eta curriculumgarapen espezifikoak izango dituzte.Ikaskuntza katalogo modular malguaren bidez egiteko aukera eskainiko dute (moduluak zatika egiteko aukera),eta ingurune praktikoetara egokitutako oinarrizko konpetentziak jasoko dituzte.

❚ Profesionalizatzeko ibilbideak: lanbide edo ofizio espezifikoetara bideratutako espezializazioa sustatzen dute,eta beraz,ibilbide horiek indartu eta egokitu egiten dute dagokion lanbideari lotutako curriculuma.Teknikari-titulua,teknikari espezialistarena,goi-mailako teknikariarena eta master profesionalarena lortzea da helburua.

❚ Hezkuntza indartzeko ibilbideak: ikasleen lehentasun eta aurreikuspenetan oinarrituta,ingurune praktikoago batean ikasteko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako konpetentziak lortzeko aukera handiagoak dituzten ikasleentzat.Baita oinarrizko edo erdi-mailako gradu-titulua lortu duten eta hezkuntza-sistema orokorrera itzultzeko aukerak dituzten ikasleentzat ere.

❚ Ikaskuntzako ibilbide malguak: tituluak,ziurtagiriak eta neurrira egindako programak barne hartuko dira.Ikaskuntza katalogo modular malguan oinarrituko da.Haiek amaitzean titulu eta ziurtagiri ofizialak egiaztatuko dira.

Laguntzen du

Amazon eta Mondragon Goi Eskola

Politeknikoa,bat Aprendices programan

Bi entitateek iragarri dute 2 urtez Amazon mekatronikako ikaskuntzen garapen profesionalean lagunduko duen prestakuntza-programa berritzaile bat abian jarriko dela

Jon Lasa Galdos

Amazonek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Mekatronikan trebatzen ari diren Amazoneko langile horientzako Aprendices programa martxan jarri dutela iragarri dute.Ikasketa eredu berritzaile horrek 2 urteko iraupena du,eta Amazoneko ikastunei Eskolatik prestakuntza teoriko espezifiko eta ofiziala jaso eta enpresaren zentroetan praktikan jartzeko aukera emango die.

Laguntzen du

Hitzarmena Mondragon Goi Eskola Politekniko Aprendices programaren 2023-2024 ikasturteko irekiera instituzionalaren ekitaldian aurkeztu zen.Ekitaldia Jokin Bildarratzek,Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuak inauguratu zuen,eta Carlos García zentroko koordinatzaile nagusiak ongi etorria egin zuen.Bertan izan ziren Eskolako Lanbide Heziketako koordinatzaile Gorka Aretxaga,Oriol Homs soziologo eta unibertsitate-irakaslea,Marta Casasayas,Amazon Spain-eko Aprendices programaren arduraduna,eta programako ikasleak.

“Amazonen talentu gaztean sinesten dugu eta haien garapen profesionala lagundu nahi dugu espezialitate teknologikoetan Aprendices programaren bitartez.Guretzat garrantzitsua da prestakuntza-aldian gure langileek mekatronikako ezagutza arautuak eskuratzea Mondragon Goi Eskola Politeknikoa bezalako erreferentziazko zentro batetik eta,ondoren, esperientzia praktiko osoa izatea enpresako profesionalen eskutik”,dio Marta Casasayas enpresaren Aprendices programaren arduradunak.

Carlos Garcíak,bere aldetik,Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusiak,honako hau dio: “Hezkuntza zentroak ardatz erabakigarria dira talentuaren etorkizunean. Gerora modu praktikoan erabiliko den ezagutzaren oinarriak finkatzen ditugu.Horregatik, Aprendices bezalako hitzarmenak ezinbestekoak dira sektorearen beharren araberako prestakuntza bermatzeko,bere ikasleei aukera handiak emango dizkiena".

Zer da Amazon Aprendices Programa?

Aprendices txandakako lanbide heziketako programa bat da,gazteen lanbide-kualifikazioa hobetzea helburu duena enplegu eta prestakuntza prozesu misto baten bidez.Horri esker,ikasleak lantokiko praktika profesionala eta ikaskuntza teorikoa uztartu ditzake.

Amazonen eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren arteko lankidetzari esker,Amazoneko ikastunek Arrasateko ikastetxeak dituen instalazioetan trebatzeko aukera izango dute eta,aldi berean, eragiketa zentroetan ikaskuntza praktikoa txertatu ahal izango dute.Ikaskuntzaren txandaketa hori Arrasaten egoitza-egonaldi-aldietan eta Amazon-en egonaldi-aldietan banatuko da,eta,beraz, Arrasaten 6-8 asteko egonaldi-blokeak egingo dira heziketa-zikloko curriculumaren eduki ofizialak eskuratzeko.4-6 aste Amazon zentroetan eduki horiek finkatzeko eta eduki zehatzagoak eskuratzeko.

Hitzarmena Amazon-en “Aprendices” programaren barruan kokatzen da,eta bere helburua mantentze-lanetarako profesionalen multzoa sortzea da,prestakuntza eta enplegu-eredu misto baten bidez

Amazonek,bere aldetik,prestakuntza fasean ere parte hartuko du,zikloan zehar profesional desberdinak ikasgeletara joango baitira saio batzuk ematera.Ekimen honen bidez,ikastaro honetako ikasleek ikasgelan ikasten duten ezagutza Amazoneko langileek kontatutako kasu errealetara transferituta ikusi ahal izango dute.Horrez gain,ikastaroan zehar prestakuntza saioak ere sartuko dira,zentro logistikoetan dauden teknologia espezifikoak,baita ingeleseko klase osagarriak ere.Amazonek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak elkarlanean ari dira enpresan egonaldi-faseetan lortuko diren ezagutzak eduki akademikoekin lerrokatzeko.

Aprendices Programa

Aprendices programa 2020an heldu zen Espainiara,talentu gaztea sustatzeko eta espezialitate teknologikoetako profesionalei prestakuntza eta garapen aukerak eskaintzeko helburuarekin.Programa honek heziketa-zikloaren eduki ofizialen jarraipena eta integrazioa bermatzen du Amazon zentroetan lanbidea egiteko prestakuntza-osagarri espezifikoekin.Horrez gain,proiektuan parte hartzen duten pertsonei,% 40 emakumeak izanik,titulazio ofiziala,lanbide-esperientzia,programaren bi urteetarako lan-kontratua,ikasketa-beka bat eta lehiaketako ordainsariak epe osoan zehar bermatzen ditu.

Amazoni buruz

Amazon lau printzipiok gidatzen dute: kontsumitzaileen ikuspegia lehiaren aurrean,asmakuntzarako grina,bikaintasun operatiboarekiko konpromisoa eta epe luzerako ikuspegia.Amazon bezeroari arreta gehien ematen dion munduko enpresa,enplegatzaile onena eta planetako lantoki seguruena izaten saiatzen da. Bezeroen iritziak,1-click erosketak,gomendio pertsonalizatuak,Amazon Prime,FBA,Amazon Web Services,Kindle Direct Publishing,Kindle, Career Choice,Fire,Fire TV,Amazon Echo,Alexa, Just Walk Out teknologia,Amazon Studios eta The Climate Pledge Amazonen sorkuntza eta ekimen aitzindarietako batzuk dira.

Laguntzen du
"GOe-rekin,Donostia berrikuntza gastronomikoko distritu baten hazia izatea nahi dugu"

Asier Alea Basque Culinary Centerreko Garapen Globaleko zuzendaria da.Bilbon jaioa,Ekonomia eta Nazioarteko Harremanetako lizentziatura bikoitza du (bere promozioko lehena) Bostongo Unibertsitatean,Politika Ekonomikoko masterra du Oxfordeko Unibertsitatean,Politika Ekonomikoan doktorea da Oxford Unibertsitatean ere bai,eta MBA (Enpresen Administrazioko Masterra) bat du MITen,Massachusettseko Teknologia Institutuan.

Asierrekin GOe-ri buruz,2025eko udaberrian ateak irekiko dituen Gastonomy Open Ekosistemari buruz,hitz egiteko aukera izan dugu.Donostiako hiriari espazio ireki bat eskainiko dio eraikin berri horrek,non elikaduraren arloko ikasleek,ekintzaileek eta enpresek bat egingo duten,herritarrekin batera.Gipuzkoako hiriburua erreferentzia eta aitzindaria izango da,beraz,ezaugarri horiek dituen gune bat hartzen.

Zer da GOe?

GOe Gastronomia Ekosistema Irekiaren akronimoa da,Gastronomy Open Ecosystem.Siglei buruz ari garenez,Ekosistema hitza zein Irekia,gaur egun gehiegikeriaz erabiltzen diren terminoak dira,baina,hain justu,hori da sortzen saiatzen ari garena.GOe-k esan nahi du,bai eraikina beraren ikuspuntutik,bai filosofiatik,balio-proposamen bakarrean batzea Basque Culinary Centerrek dagoeneko aurkezten dituen osagaiak,hau da,talentu akademikoa,ikasleak,kolaboratzaileak,irakasleak,ekintzaileak,enpresak eta publiko orokorrak, herritarrak,eragile horiek guztiek elkarrekintzan jarduteko aukera izango duten leku batean,batetik talentu hori trebatzeko,eta,bestetik,garrantzitsuena,irtenbide berriak sortzen laguntzeko,gastronomiaren eta elikaduraren arloak eskatzen dituen irtenbide berrietako batzuk,alegia.Argi esanez,badaude toki edo entitate batzuk GOe-ren antzekoak edo parekoak izan daitezkeenak,baina bat ere ez elikaduraren edo gastronomiaren alorrean.Zentzu horretan,GOe apustu bat da.

"GOe-ko eraikuntzaren lanak azaroaren bigarren hamabostaldian hasi ziren eta 19 hilabetetan amaitu behar dira,2025eko udaberrirako"

Zein da bere jaiotzaren jatorria?

GOe intuizio bat eta behaketa bat da.Basque Culinary Center sortu zen modu berean azal daiteke,gastronomia zientzien lehen unibertsitatea sortzeko beharraren intuizio gisa.Ordura arte, irakaskuntza gehiena,gastronomiaren arloko hezkuntza,ostalaritza-eskolek edo lanbide-heziketako zentroek egindakoak izan zen.Lan bikai-

na egin zuten,baina intuizioa zen sortzen ari zen ezagutzaren zati handi batek beste lizentziatura, masterra,doktorego-programa batzuk ere behar zituela...Beraz,irabazi asmorik gabeko pribatua zen fundazio bat sortu zen,hainbat eragilerekin, Arrasateko Unibertsitatearekin,enpresa pribatuekin,Eusko Jaurlaritzarekin,Gipuzkoako Foru Aldundiarekin,Donostiako Udalarekin...eta intuizio horrekin,fundazio hau sortzean,lehen proiektua sortu zen,munduko zientzia gastronomikoen lehen fakultatea.

Gaur egun,guztiz arrakastatsua izan dela ikusten da,estalita ez zegoen hutsune bat bete zuen. Duela 13 urte sortu zen fakultate hau,eta duela 7 urte,osatu zen gerora,BCC Innovation-ekin,gastronomiaren lehen zentro teknologikoarekin.Demagun euskal eta estatuko zentro teknologikoen sareari atxikitako zentro teknologikoa dela,enpresei zerbitzuak ematen dizkiela,batez ere zentzumenaren,sukaldaritzaren eta gastronomiaren ataletan,eta beste zentro teknologiko batzuk oso ondo osatzen dituena,AZTI,esaterako,Euskal Herrian.Eta dagoeneko bi hanka ditugu,fakultatea eta zentro teknologikoa.

Zentzumen-zati horretan,ez dago ezagutza zentro askorik,bai hezkuntza arloan eta baita berrikuntza arloan ere.Beraz,kupoa handitzeko une egokia zela uste genuen.

Noiz egongo da eskuragarri?

Lanak azaroaren bigarren hamabostaldian hasi ziren eta 19 hilabetetan amaitu behar dira. 2025eko udaberriaz ari gara.

Zein helburu ditu?

Ildo oso generikoetan,enpresentzat eta ekintzaileentzat,lan-esparru berri bat izango litzateke,eta bertan gure fakultateko kideekin elkarreragin dezakete.Master berriak ere sortuko dira,nahiz eta fakultatea geratzen den,baina GOe-rekin sortuko diren mugako master gehiago dira,adibidez,adimen artifizialaren eta elikaduraren arlo berria,eta beste master serie bat. Beraz,GOe,lehenik eta behin,merkatura atera baino lehen,produktu berriak sortzeko,edo dagoeneko munduko beste leku batzuetan existitzen diren produktuak edo enpresen ekintzaileek sortu dituztenak hartzeko espazio bat da,non probak egiteko aukera izango dute.Hau da,eli-

kagaien produktu baten Alfa eta Omegaren antzekoa da.Elkarrekin sortu edo azken doikuntzak egin ditzakezu merkatura eraman aurretik. Horrenbestez,helburu nagusiak dira produktu berriak sortzea,lehendik dauden batzuen egokitzapena,elikadura arloko master berriak abian jartzea eta,era berean,ekintzaileei prototipoa egiten edo startup berriak sortzen laguntzea.

Zein behar estaltzera dator?

Elikadura-sektorean,beste hainbat arlotan bezala,enpresek eta ekintzaileek formula hori sortzen duten tokiak behar dituzte sarritan,talentu hori guztia bil dezaketenak,bai bien artean,hau da,enpresa eta ekintzailea,bai hirugarren hankarekin,hau da,talentu akademikoa,ikasleak eta gure zentro teknologikoa.Beraz,behar hori beste sektoreetan baino are garrantzitsuagoa da. Elikagaien sektorea oso berezia da gaur egun aldaketa prozesu batean dauden beste batzuekin alderatzen badugu,energia adibidez.Elikagaien sektoreak oso profil anitzak hartu behar ditu kontuan proposamen berrien sorreran.Alde batetik,nutrizionista bat izan behar duzu,kimika organikoaren alorreko ingeniariak izan behar dituzu,gero proposamen berria,diseinatzen ari zaren produktu berria,eskalatzen dakitenak,eta gero,hirugarren aktore bat,hau da,zati sentsorialean aditua,ingelesez Chef Scientis izenez ezagutzen dena.Orain arte,salbuespenak salbuespen,ez ziren formulak sortu non pertsona horiek espazio berean egon beharko liratekeen. Hau da,oro har,ildo bat sortzen da,zeinetan nutrizionistak kimikari organikoarekin hitz egiten zuen hasieran,eta gero,produktua oso aurrera-

tuta zegoenean,zentzumen-alderdira eramaten zen hura hobetzeko.

Oso hizkuntza desberdinak hitz egiten dituzten profilez ari gara,gurea bezalako zentro bat izan arte,fakultateaz ari naiz,hiru hanka horiek batzen zituzten programetan batu ez zirenak. Basque Culinary Centerrek,bere prestakuntzan,bai lizentziaturan,bai master mailan eta baita doktorego mailan ere,kimika organikoa eta elikadura batzen dituen hiru hanka hauek batu ditu,atal sentsoriala bezala,eta bere esku izango dute gurekin lan egingo duten enpresek.

Zein espazio hartuko ditu GOe-k?

Hasieratik diseinatu genuen espazioak oso anitzak izan behar zirela,baina eragile guzti hauek igaro behar zirela,hau da,laborategiak non lan egingo dute ekintzaileek,ikasleek eta enpresek, eta laborategi horiek ere bisitagarriak eta/edo elkarreragingarriak izan behar zirela herritartasunarekin.Laborategi oso irekiak,oso eragile ezberdinen eskura egon behar dutelako,baina bertan interaktuatu behar dute ekintzaileek, ikasleek,irakasleek,enpresek,eta askotan bisiatzen duten herritarrek ere.

Laborategi oso zorrotzak,gero hezkuntza eta irakaskuntzarako espazioak,baina oso irekiak ere bai.Bertan egingo denaren zati handi bat hirugarrenei irekita egon beharko litzateke,ni,adibidez,Asier Alea bezala,Danimarkatik,Alema-

niatik,Estatu Batuetatik edo Shanghaitik ekarri dugun norbaiten klase magistral batera joan nadin.Gure masterreko ikasleentzako prestakuntza-espazioak,baina zabalik egon beharko lukete gure enpresa kolaboratzaileak bertaratu ahal izateko.Hori beti errepikatuko da: ahal den neurrian,lehen aipatu ditudan eragile hauek,ekintzaileak,enpresak,ikasleen talentua,kolaboratzaileak eta herritarrak,espazio horietan elkarreraginean aritzeko gai izan behar dira.

"Helburu nagusiak dira: produktu berriak sortzea, lehendik dauden batzuk egokitzea,elikadura-arloko master berriak abian jartzea eta,era berean,ekintzaileei startup berriak sortzen laguntzea"

Zer ekarpen egingo dio hiriari,Euskadi eta baita Espainiari ere?

Hiriari ekarpena egingo diona,zenbait ñabardura izan ezik,Euskadira eta baita estatu mailara ere eskalagarria da.Jakina,hiriak izango du etekinik handiena,betiere bisita eta bizileku bat baino gehiago bada; ekonomia aurreratua sortzen jarraitzen duen lekua izatea,batez ere,espezializazio adimentsuko hiriekiko konpromiso horrekin pixka bat jarraituz.Uste dugu guztiz zentzuzkoa dela Donostia,Gipuzkoa eta Euskadi etorkizuneko elikadura irtenbideak sortzen diren itsasargietako bat izatea,batez ere Donostia zentzumen arloan liderra dela abiapuntutzat hartuta.Beraz,hiriak berak,bai jarduera kuantifikagarriaren ikuspuntutik,bai startup-kopuruaren,berrikuntza-proiektuen kopuruaren,doktorego-ikasleen kopuruaren eta abarren arabera, gastronomiaren eta elikaduraren alorrean,bai hiri-marka ikuspegitik,eboluzio-urrats bat emango du.Hau da,jada ez da jendeak ondo jaten duen eta biztanleko Michelin izar kopuru handiagoa duen hiria bakarrik,baizik eta mundu mailako erreferentziazko hiri bilakatzen ari da

zentzumen arloan,zentzumen berrikuntzan, gastronomian eta elikaduraren berrikuntzan. Gero eragile guztietara zabalgarria da,hau da, lurralde mailan,Euskadi mailan,eta presatzen banauzue,estatu mailan hori ere erabil daiteke eta sinesgarria da.Beharbada beste sektore batzuetan apur bat behartuagoa dirudien bezala,hiriaren espezializazio adimentsu hau zerbitzu aurreratu berrien sortzaile gisa eboluziourrats bat da,eta,logikoa denez,Donostiaren kasuan,ez dugu zergatik azaldu beharrik; azkar ulertzen da.

Eta zer suposatuko du gastronomiaren munduarentzat?

Basque Culinary Centerren bilakaera honek gastronomiaren munduari lagunduko dio,hau da, gastronomia,ostalaritza ez ezik,garrantzitsua delako eta gure sustraiak direlako,gastronomiaren mundua berrikuntza dela berresteko.Talentua dela,mundu iraunkorragoa sortzen ere laguntzen ari dena,eta ez esaldiaren ikuspuntutik soilik,baina benetan hemen ditugun eragile horiek guztiak konponbide horiek sortzen lagunduko digute.Open Ecosystem izenarekin,hori oso argi utzi nahi izan dugu,Basque Culinary Center, bistan dena,motorra dela,GOe-ren ardatza,baina ekosistema baten inguruan jaio dela.Globala izan nahi duen ekosistema,baina hori ere bere 0 kilometroagatik,sukaldaritzako terminoa baita, eta horrek indartsuago egiten gaituela eta gure proposamena enpresentzat askoz ere erakargarriagoa egiten duela uste dugu.Munduko beste inon ez dute izango talentu gastronomikoaren kontzentrazio hori,fakultate bat,ad-hoc diseinatutako espazio bat,enpresa eta ekintzaileengan pentsatzen ari naiz,baita munduko beste leku batzuetako ikasleengan ere.

Uste dut horrek indartu egiten duela gastronomiak berrikuntzako beste jarduera hauek sortzea,industriarena,oro har,sektore gisa.Eta gero gastronomia mailan,0 kilometroan,Donostian,Euskal Herrian,talentu hori beste jarduera mota batzuetan erabiliko dugu; are gehiago irekitzen dugu abanikoa.

Nori zuzenduta dago GOe?

Ikasleen talentuaren partetik hasita,dagoeneko karrera bat duten pertsonentzat izango da,hau

da,graduondoko ikasleentzat,eta oso profil berezia dutenak,lehen esan bezala,fakultateak Miramonen jarraituko duelako,Parke Teknologikoan.Bertan,elikadura eta gastronomiaren alorrean nolabait espezializatu edo teknologia aurreratu berriekin formazioa osatu nahi duten pertsonei irekiko zaie,hala nola,arlo digitala, adimen artifiziala eta gastronomia,hartzidura alor berriak...Gastronomia eta elikagaien teknologiaren zatia hartu eta gaur egun fakultatean existitzen ez den prestakuntza bat sortu eta GOe-n barneratuko dugu; beraz,osagai akademiko eta talentu hori erdigunean daukagu jada. Hori profil bat izango litzateke.

"Herritarrek beste eragile hauekin elkarreragin ahal izango dute: talentu akademikoa,irakasleak, enpresak eta ekintzaileak"

Bigarren profila,batez ere,enpresa handietako berrikuntza zuzendariak eta haien taldeak izango lirateke,beharbada ez zuten toki batean irtenbide berri hauek sor ditzaten.Oso pentsatua dago ETE edo enpresa handi baten berrikuntzaesparruaren bigarren profil horretan. Hirugarren aktorea,ekintzaileak,dagoeneko existitzen diren baina profil honetan lekurik ez duten ekintzaileak,Food-Tech-en elikaduraren alorreko ekintzailea oso bestelakoa delako beste esparru batzuetakoarekin alderatuz,hala nola zibersegurtasuna,fintech...Azkenean,elikagaien alorreko soluzio gehienek ez baitute laborategirik behar,espazio fisikoak behar dituzte,leku askotan aurkitzen ez direnak,eta hemen aurkituko duten balioztatzea ere eskatzen dute.Beraz,dagoeneko existitzen den ekintzaile horrentzat edo gure unibertsitateko talentu propioarentzat,bere prestakuntza-zatiaren amaieran startup bat sortu nahi badu,zer leku hoberik GOe baino,hau da,startup-ak Donostiara etorri eta/edo han sortu daitezen.

Eta laugarren hanka gizartea bera da.Elikadura arloko irtenbideak gizakiarengan oinarritzen dira,hau da,janariak definitzen gaitu eta hitzez

hitz,jaten duguna gara.Beraz,beste arlo batzuetan ez bezala,herritarren arteko interakzioak berebiziko garrantzia du.Beraz,demagun lehengo hiru aktoreek GOe-n ikasi-lana egingo dutela,eta laugarrenak,hau da,herritarrak,beste hiru eragile horiekin elkarreragin egingo dutela,izan talentu akademikoa,irakasleak,enpresak,enpresaren berrikuntzaren zati bat eta ekintzaileak.

"GOe-k Donostiaren irudia indartuko du gastronomiaren etorkizuna erreproduzitzen den hiri gisa"

Beraz,edozein herritar sartu ahal izango al da GOe-n?

Bisitatu,noski,eta elkarreragin.Klase edo jardunaldien zati handi bat enpresei,ekintzaileei, ikasleei,jakina,eta baita herritarrei ere zabalik egotea nahi dugu.Antzerki bat izango balitz bezala,astero joan zaitezke eta ikus dezakezu zer gertatzen den GOe-n,zer motatako ekitaldiak izango diren,zer motatako klaseak izango diren, aplikazio baten bidez,eta zuk erabaki dezakezu zein klase interesatuko litzaizukeen: joan produktu baten aurkezpenera,klase magistral batzuetara eta ikastoletarako,lanbide heziketako zentroetarako ekintzak...baina herritarrentzako ad-hoc programa horietatik haratago,saiatu irekitzen ahal den neurrian ekintzaile,ikasle eta enpresen jarduera guztiak.

Jatetxerik ere izango al du,BCCn gertatzen den bezala?

Bai,esperientzia gastronomiko errazetarako eremu bat izango du,gure ekintzaile eta enpresei neurriak hartzen lagunduko diena.Bertan aurkituko duzunak beti izango du berrikuntza eta erakusleiho puntu nahiko garrantzitsu bat,eta,ondoren,goiko solairuko jatetxe gunea ere, ekitaldietarako eta erakusleihoetarako erabiliko dena,asteko zenbait egun irekita,eta bi arima uztartuko dituena.Gure ikasleek,enpresek eta ekintzaileek produktuak modu ad-hoc-agoan erakusteko balioko dute,eta,era berean,Donostiako panorama beste jatetxe bat ez den,baizik

eta janariaren etorkizunerako leiho bat den zerbaitekin osatzeko ere balioko du.

Zergatik kokatuko da Donostiako Gros auzoan?

Badago han egoteko arrazoi bat.Hasieratik, udalarekin elkarrizketetan hasi ginenean,oso argi geneukan nahi genuena herritarrekin interakzioa egitea zela,eta ekintzaileek eta enpresek ere bilatuko zutela hiri marka hori elkarren artean elkarreragiteko. Beraz,alde batetik,hiriarekin elkarreragin nahi izan dugu,eta gainera,enpresak,ikasleak eta ekintzaileak horren bila dabiltza pixka bat.Eta guk ere nahi genuen,lehen esan bezala,honek berrikuntza gastronomikoaren barrutiaren hazi gisa balio izatea.Argi genuen espazio zentral bat bilatzen ari ginela,hirian zegoena,eta Donostia oso hiri bukatua da,espazio libre gutxi dituena ingurune zentralenean,eta hau zen,eskuragarri daudenen artean,hobe egokitu zitzaiguna,hirian dagoen espazio baten aukera zentral horien artean,hiriarekin elkarreragiten duena.

Zer esan diezagukezu eraikinaren diseinuari buruz? Zer irudikatzen du? Zer bilatzen du? Hain justu,horren bila genbilen.Eragile guztien arteko harremana estutuko lukeen diseinua, konpartimentu itxietatik ihes egingo lukeena. Eragile desberdinak bertan interakzioan egotea optimizatu dezakeena,eta are gehiago espazioa bera askotan aldatzen dena,hau da,goizez klasea dena,arratsaldez ekintzaileak eta gauez enpresak,herritarrak,ekintzaileak eta ikasleak... Barne-espazioen ikuspuntutik,tentsio hori,elkarrekintza hori,faktore garrantzitsua zen eta lehiaketan kontuan hartu zen.Gero kanpotik,hau da,ibiltzean zer ikusi daitekeen,espazio hori erakargarria izan behar zen,berritzailea noski, itxura ikonikoa zuena,baina ez estatua edo totem bezalako ikonikoa,baizik eta aitzitik,eraikinaren azalarekin elkarreragitera gonbidatzen duen zerbait,horrela,zer den jakin gabe ere,zu erakarrita sentiaraziko zaituena,sartu nahi izatea.

Berrikuntza-espazio askok,oro har,90 graduko angeluez abusatzen dute,80ko hamarkadako arkitekturakoak dira,nolabaiteko edertasunare-

kin,baina oso oldarkorrak,oso totem-antzekoak.Zerbait nahi genuen,berritzailea eta ikonikoa izanik,zegoen tokiarekin batera joango zena,ez da kasualitatea Bjarke Ingels Group (BIG),irabazi zuen arkitektura-etxeak,"Camino de las Olas - Olatuen Bidea" deitu izana,Santiago Bidea bertatik pasatzen denarekin jolastuz.Uliako muinoarekin hitz egiten duen leku bat nahi genuen,Zurriola hondartzan,olatuen hondartzan, aurkitzen dituzun olatu horietara eramango zaituena.

Eta hori da bilatzen genuena.Barruan,tentsio handiko espazioa da,ia metroan egotea bezalakoa,geltoki batean dena lotuta dagoela,ez dago konpartimentu estankorik,eta kanpotik,paseatzera,ibiltzera,azala ukitzera,egotera gonbidatzen zaitu,azalaren gainean egon,bertara sartu. Oso zorrotza izan da,baina,hain zuzen,gauza horiei erantzuteko moduko jendea gonbidatu genuen nazioarteko lehiaketa batera.Oso lehia zorrotza izan zen eta emaitzak oso onak izan direla uste dut.

Nola animatuko zenituzke herritarrak GOe-ra joatera?

Gastronomiaren etorkizuna eta berrikuntzaren etorkizuna zein izango den jakiteko jakinmina duen edonork baduela han,Donostian,etorkizunerako leihorik onena izango dena eta zurekin elkarreragiteko diseinatuta dagoela esango nuke.Ez dago konpartimentu estankoak izateko diseinatuta,baizik eta gastronomiaren eta elikaduraren etorkizunerako leiho nagusia izango duzu.

Nola eragingo dio GOe-k hiriko ekosistema berdeari?

Inola ere ez.Zuhaitz guztiak eta parkeko eremua ordezkatzen dira.Era berean,Groseko behealdea eta Uliako muinoaren arteko komunikaziorako lehen existitzen ez ziren irtenbide sorta bat sortzen du.Zentzu horretan,zuk daukazun parke berri eta berritzaileagoa da ibiltzeko.Edukiarekin elkarreragin nahi ez baduzu, kontinenteak hiriko eta itsasoko begiratoki nagusietako bat eskainiko dizu,baitan bertatik paseo bat emateko aukera ere.Gastronomia edo janaria interesatzen ez bazaizu eta oinez bakarrik ibili nahi baduzu,GOe ibilaldi bat egiteko behatoki eta eremu ederra duzu.

Proiektu gehiago al dituzue buruan?

Orain ekintzaileekin eta enpresekin hitz egiten ari gara,hau irekitzen denean,GOe-n berrikuntza proiektu horiek jada existitu daitezen,eta,gainera,doktoregaiak izan ditzagun,bertan enpresa eta ekintzaileekin lanean has daitezen.Ez diogu itxarongo egitura edukitzeari.Edukiak lantzen ari gara eta kontinentearen aurretik jarriko da martxan.

Azkenik eta laburbilduz,zer onura ekarriko dizkio GOe-k Donostiari?

Berrikuntza sortzen den hiri batean,jarduera ekonomiko handiagoa,GOe-ren zeregin nagusia produktuetan,enpresetan,ekintzaileetan eta ikerkuntzan berritzea baita,batez ere master eta doktoregoko ikasleek egingo dutena.Beraz,hiritik eta hirian ematen diren berrikuntza eta zerbitzu aurreratuen bolumena handituko da,sektore jakin batzuetan espezializazio adimentsuaz esan genuen ildoari jarraituz,eta horietako bat elikadura da.Gainera,zerbaitek zentzurik badu Donostian,hori gastronomia da.Talentu ekintzailea,talentu akademikoa eta enpresa talentu asko erakarriko ditu hirira,bertan lan eta biziko direnak.

Marka mailan,Donostiaren irudia indartuko du, gastronomiaren etorkizuna erreproduzitzen den eta errestaurazio mailan ez ezik,laborategi,prestakuntza eta ekintzailetza mailan ere bilakaera izan duen hiri gisa,eta hori bakarra da.

Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.