Ortzadar

Page 1

ortzadar larunbata, 2019ko urriaren 12a. 611. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

“ERRIMAK BI OINETAN� Bertso zahar eta berriak dantzan, Haatik konpainiaren ikuskizun berrienean -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko urriaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Oihana Maritorena eta Leire Ruiz aktoreak. J. EGAÑA

Erantzungailuan utzitako mezuak

antzezlana asteartean estreinatuko dute Bilboko Arriaga antzokian, euskaraz. Lau emakumeren istorioak kontatzen dira bertan, eta haien erdian erantzungailu automatikoetan uzten dituzten mezuak daude

‘UTZI MEZUA SEINALEAREN OSTEAN’

AMAIA RAMIREZ DE OKARIZ

LL

AU emakume eta lau istorio. Lehen begirada batean independenteak diruditen arren, haien artean harremana dute istorioek. Erantzungailu automatikoa dute ardatz, horren bidez bakoitzak gizonezko bati uzten baitizkio mezuak. Eta erantzungailuan berandu edo inoiz entzungo ez diren zenbait mezu jasotzen dira. Terapia pertsonal zein kolektibo ku-tsua ere badute mezu horiek, egun gizartean sor daitezkeen zenbait egoera lantzen baitituzte, zeharka bada ere. Istorio horiez gozatzeko aukera egongo da Utzi mezua seinalearen ostean antzezlanean. Bilboko Arriaga antzokian egingo da estreinaldia urriaren 15ean, euskaraz. Egun bat beranduago estreinatuko dute gaztelaniazko bertsioa. Fernando Bernues da antzezlanaren zuzendaria, baina istorioa Arantxa Portabales idazleak idatzitako eleberrian dago oinarritua. Carmela, Marina, Viviana eta Sara adin eta gizarte maila ezberdinetako pertsonaiak dira. Bernuesek azaldu duenez, haietako

bakoitzaren istorioa partikularra eta zaila da, baina momentu batean erabakitzen dute gertatzen zaiena kontatzea. “Pertsonaietako bakoitzak gizonezko banari uzten dizkio mezuak erantzungailu automatikoan, eremu intimo batean”, azaldu du zuzendariak. Eta gaineratu du gizon horiek antzezlanean ageri ez badira ere, badagoela haien berri izateko aukera, haiek ezagutzekoa. Carmelaren pertsonaia Mireia Gabilondo antzezleak gorpuzten du. Emakumeetan zaharrena da, eta minbizia du. Carmelak haren semeari etxeko telefonora deitu eta mezuak utziko dizkio erantzungailuan, semea Saharan baitago, GKE batekin lanean. Marinak, berriz, mutil-lagunarekin zuen harremana eten berri du; haren erantzungailua izango da helburu. Vivianaren kasuan, aita zenari deituko dio, inoiz azaldu gabekoak eta inoiz entzungo ez direnak kontatzeko. Sara da pertsonaietan gazteena, eta bere buruaz beste egiten saiatu ostean, psikologoa izango du bidelagun. “Istorioek harremanik ez dutela iruditu arren, aurrera egin ahala zilbor heste txiki bat badutela ikusten

da”, nabarmendu du Gabilondok. Miren Arrieta, Oihana Maritorena eta Leire Ruiz antzezleak dira azken hiru pertsonaia horiek hezurmamitzen dituzten aktoreak. Gabilondok dioenez, agertokian ia ez dago pertsonaien arteko interakziorik, haietako bakoitza haren etxean egongo bailitzan ageri baita. Hala ere, zuzendariak azaldu duenez, badute lotzen dituen toki bat: Galiziako herri ñimiño bat. “Herri txiki bateko istorioa da, eta beraz, emakumeek badute bata bestearen berri”, adierazi du aktoreak. Hain zuzen ere, Portabales Donostian jaio arren, Galiziatik iritsitako etorkinak ziren gurasoak. Idazlea nerabea zela itzuli ziren haien jatorrizko herrira; istorioaren erdiguneetako bat da tokia. TERAPIA KUTSUA Gabilondoren esanetan, lau emakumeentzako terapia kutsua du mezu horiek erantzungailu automatikoan uzteak. “Nire pertsonaiak azken deia egitean esaten du egindako deiek eta semeari kontatutako gauza guztiek sendatu dutela”, dio Gabilondok. Eta berdin gainontzeko pertsonaiekin. Nabarmendu du

Bizitzari aurre egiten dioten lau emakume dira protagonistak, une okerrenak gainditzeko ausardia dutenak” FERNANDO BERNUES Zuzendaria

mezu horien bidez identifikatu daitekeela emakumeetako bakoitzak egiten duen bidea zein den. Bernuesek, berriz, uste du terapia kolektibo baterako ere lagun dezakeela antzezlanak: “Finean, bizitzari aurre egiten erakusten duten lau emakume dira, momentu okerrenak gainditzeko ausardia dute”. Ia urtebete igaro da egun gutxi barru estreinatuko den antzezlanaren produkzioari ekin ziotenetik. Bernuesek Utzi mezua seinalearen ostean liburua irakurri ostean erabaki zuen haren adaptazio bat egitea. Portabalesekin hitz egin eta lan horretan hasi ziren. “Galiziara ere joan ginen isto-

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Iurre Aranburu / Haatik Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

rioaren oinarrietako bat den herria ezagutzera, eta bertan egon ginen idazlearekin”, kontatu du Mireia Gabilondok. Uztaila eta abuztuan gaztelerazko bertsioa entseatu zuten, eta azken bi hilabeteotan, euskarazkoa. Izan ere, lehenbizi gazteleraz prestatu zuten antzezlana, eta ondoren landu zuten itzulpena. “Euskal Herriko aktoreek aurre egin beharreko zailtasun handienetako bat da hizkuntza ezberdinetako bertsioak egin behar izatea, baina erraz egiten dute”, adierazi du Bernuesek. Eta gaineratu du aktoreentzako zein produkziorako “ahalegina” eskatzen duen egoera bat dela. EMANALDIAK Urriaren 15ean Bilboko Arriaga antzokian eskainiko da obra, euskaraz. Gabilondok dio publikoaren feedbacka jasotzeko “gogotsu” dela taldea. Estreinaldi egunak Bilbon izan arren, ostean egongo da antzezlana herri ezberdinetan ikusteko aukera. Hala nola, Santurtzin, Basaurin, Donostian, Gasteizen edota Arrasaten. Areago, antzezlaneko lagunek nabarmendu dute “pixkanaka” ari direla emanaldi gehiago lotzen.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko urriaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

HASIER REKONDO

Aparrean alderrai

Fikzioa 1. Basa

TITULUA: ‘ITSAS BIZIMINA’

EGILEA: PELLO OTXOTEKO

ARGITALETXEA: BALEA ZURIA

Miren Amuriza. Elkar.

2. Fakirraren ahotsa

D D

IRUDIENEZ, Pello Otxotekok (Irun, 1970) liburu honetako lehen poemaren izenburuarekin izendatu nahi izan zuen poemarioa, Ismael-en balada. Poema horrek ondo sintetizatzen baitu Balea Zuria argitaletxearen poesia sailaren 4. zenbaki hau. “Denok itsasoratzen gara / ezezagun baten ontzian...”. “Herioren begiek zuritasun hutsala dagite...”. Ismael dugu, Herman Melville-ren Moby Dick nobelan, Pequod-eko eskifaiatik bizirik ateratzen den bakarra, narratzailea. “Dei nazazue Ismael, badaezpada, / egunen batean urek irensten banaute / nire izenaren berri norbaitek izan dezan”. Jainkoak entzun egiten nau esan nahi du Ismael izenak. Otxoteko herioren deiaren aurrean gainditu beharreko ezintasunez eta itsasbideez ari zaigu. “Irtenbide bakarra, baina, / erosotasunean erortzean datza”. Nago, bizitzaren metafora orokorra den itsaso horretan gorentasun poetikoa lortu arren, aukeratu izenburuarekin ez duela asmatu egileak. Itsas bizimina horrekin gauza larregi adierazi nahi izan ditu ene ustez,

Harkaitz Cano. Susa.

bekeria eta ezereza hizpide. Aingura bakarrak, itsas-bidaia bera, poesia eta poetak (Eliot, Vallejo, Cernuda, Gil de Biedma, Victor Hugo, etab. luze bat ditu poetak eskifaiakide) eta edertasun erosoa izango ditu. “Edertasunaren aurrean /hotzak jota geratzen gara”.

hizkuntzaren bihurrikeriak tarteko. Aukeran, nahiago dut Ismael-en balada iradokitzaile hura. Areago, Otxotekoren liburu honen muinean gertatu ohi den dikotomiaren isla dela esango nuke, alegia, gauza larregi esan nahi dituenean ez duela puntua aurkitzen sarri, pentsamenduaren poesiaren balizko aje bat bestalde. Berriz, sinpletasunez diharduenean, itsaso horren aparretan alderrai dabilenean, sinplezia konplexuan nahi baldin bada, poeta handia dela erakusten digu Otxotekok. Dikotomia hori ez dagokio soilik alde formalari, liburu honen kasuan bederen, ispilu baten atzeman baitaiteke bizitza, existentzia, kontzientzia eta heriotzaren gaineko ikusmolde poetikoan ere. Itsaso amaigabe horren bi korronte paralelo ematen dira, batetik, eta barka zabarkeria, filosofia “zen” bat, non poeta nolabaiteko joan-etorrian (poesiaren alderdi transzendentalenari gorazarre eginez) murgiltzen baiten, herioren aurrean “lasaitasuna” lortu izan balu gisa. Eta beste korrontean, Otxoteko lazgarriena agertzen zaigu, naturaren elementuak baliatuz, bizitzaren zentzuga-

Nago, bizitzaren metafora orokorra den itsaso horretan gorentasun poetikoa lortu arren, izenburuarekin ez duela asmatu egileak

Liburu gorabeheratsua da, olatu esperimentaletarako leku askorik gabe. Otxotekoren sakontasunak gorena jotzen du, ene ustean, Jainkoaren gorrotozko kolpeak (aipatu Vallejo gogoan) poema gogoangarrian edota Izatearen erbesteratuak azken koda paregabean, Melvilleren Balea ikusi zuten gizonak protagonista. Bitxia bada ere, poema narratiboenak, eta ez hain kontzeptualak, begitandu zaizkit lortuenak, osagai sinbolikoa nagusi den arren Otxotekoren poetikan. “Itsasoaren uhinak eta dardaraldiak / gure izatearen isla dira, haizeari bizkarra ematen diot / nire borondate odolduari arnasa eman diezaion”. Bai irakurleok eta bai egilea jitoan goaz, baina aurrera edo atzera egitea besterik ez zaigu geratzen geure bizitzaren balada narratzen jarraitu nahi badugu.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA NARRATIBA

NARRATIBA

‘Zorioneko familia’

‘Gauez harrizko zubiaren azpian’

Iñaki Irasizabal. Elkar. 224 orr. 20 euro.

Leo Perutz. Elkar. 316 orr. 23 euro.

Familiaren inguruko ipuinak k

Iraganeko Praga liluragarria

Iñaki Irasizabalek, urtetan nobela beltzak idatzi ondoren, ipuin bilduma sendo eta mamitsua kaleratu du, familia foku eta gunetzat hartuta. Gozotik gutxi eta gazitik ugari dute liburuko istorioek. Protagonistak, berriz, ez dira ondo egokitzen bere ingurura, gauzak ondo egiten saiatu arren hanka sartzen dute; zailak dira, ergelak, zakarrak, hauskorrak… Hona irakurleari zer pentsatua eta zertaz gozatua emango dion narrazio-sorta: sakona gaietan, sinesgarria pertsonaietan, egunerokoa deskribatzen dituen giro eta lekuetan, apaindurarik gabea bere hitz eta esaldietan.

Liburu berezia da honakoa: lehen begiratuan, istorio sorta bat dirudi, denak ere Pragan girotuak XVI. mendearen azken aldera. Bertan agertzen dira kaleko musikariak, diru-mailegatzaileak, alkimistak, errabinoak, gortesauak, bufoiak, enperadoreak, zaldunak, maitaleak… gizarte ñabar, koloretsu eta askotarikoa irudikatuz. Ipuinok maisuki uztartzen dituzte kondaira eta historia, umorea eta abentura, fantasia eta garaiko ohituren deskribapena... Duela lau mendeko Praga liluragarri bat agerrarazten digu egileak, giza arimaren ezagutza sakonez. Lau eskutara itzulia.

3. Hezurren erretura Miren Agur Meabe. Susa.

4. Hondarrak Ruben Sanchez. Txalaparta.

5. Auschwitzeko tatua... Morris Heather. Alberdania.

6. Jamaikako neska Joxemari Iturralde. Pamiela.

Ez Fikzioa 1. Tarrapatan Xabier Berasaluze. Elkar.

2. Guztiok izan beharko genuke feminista Chimamanda Ngozi. Xangorin.

3. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

4. Maitasun keinu bat besterik ez Hasier Arraiz. Erein.

5. Sapiens Yuval Noah Harari. Elkar. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko urriaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

Belarrietatik, bertsoak; begietatik, dantza dantza konpainiak ‘ERRIMAK BI OINETAN’ aurkeztu berri du; 2012ko ikuskizuna abiapuntu hartuta, bertso zahar eta berriak dantzan jarri dituzte

HAATIK

KATTALIN BARBER

Zazpi dantzarien artean landu dute koreografia. IURRE ARANBURU / HAATIK

N N

OLA jarri bertsoak dantzan? Bada, kasu honetan, bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzten bitartean, dantzariek olerkiei mugimendua jarriko diete, eta belarrietatik jasotzen dutena dantzaraziko dute. Haatik dantza konpainiaren ikuskizun berria da Errimak bi oinetan. 2012. urtean egindako ikuskizuna hartu dute oinarri, eta formatu bera izango duen gai, bertso eta dantza berriez osatu dute lana. Garai bateko eta gaurko bertso eta doinuez osatutako emanaldi “entretenigarria eta dibertigarria” da. Unai Elizasu eta Aiert Beobide aritu dira zuzendari lanetan, eta hainbat bertsolari eta dantzari izan dituzte bidaide proiektu honetan. Hondarribiko Itsas Etxean estreinatu zuten hilaren 27an, eta datozen hilabetetan emanaldi gehiago iragarriko dituzte.

Hain zuzen ere, 2012. urtean, Errimak Oinetan obra eman zuen ezagutzera konpainiak, eta harrera ezin hobea izan zuen. Oraingoan, bertsio berritua aurkeztu dute, berriz ere bertsolaritzaren oinarriak eta funtsa dantzara ekartzeko asmoz. Oinarri bera dute, baina desberdinak dira, Beobideren esanetan: “Lehen ikuskizunean gaien aniztasunak zuen garrantzia. Bigarren honetan, baina, testuinguru desberdinetan gai bakoitzak duena lantzen da, saioa aldi oro bihurtzen delako desberdin, testuinguruak eta gaiak aldi oro aldatzen direlako”. Zuzendari biek diotenez, bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldiaren berezitasun nagusia. Bertsoak zaharrak eta berriak izanen dira, eta mugimendua emanez, gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratuko dituzte, dantzaren bidez.

Duela zazpi urte, Unai Elizasu bertsolari eta gai-jartzaileari otu zitzaion ideia. “Bertsoak zerbait baldin badu da iturri askotatik esaten duela, eta azkenaldian bertsoak ikusi ere egiten dira; ikusten baldin badira zergatik ez dugu dantzaren bitartez ikusten, beste leku batera eramanez?”, egin du gogoeta. Irratian dantzari batzuei eginiko elkarrizketa entzuten ari zela forma eman zion ideiari Elizasuk: “Dantzan publikoari transmititzea ez zela batere erraza zioten, eta orduan bertsolariekin alderatu nuen: Bertsolariak entzuleengan horrenbeste sentimendu eta sentsazio sortzeko gauza baldin badira, entzule hori dantzaria baldin bada, nola transmitituko lieke bertsolariei jasotako horretatik? Posible izango ote litzateke emanaldi batean dena gorpuztea?”. Bada bai, posible izan zen eta horrela osatu zuten Errimak Oinetan.

Gogoan du Beobidek: “Oso bitxia gelditu zen formatua, eta sekulako arrakasta izan zuen; jendea oso gertu sentitu genuen”. Elizasuren ustetan, “ezustekoa” hartu zuen publikoak: “Hasieran ez zuen ulertzen zergatik ez zeuden bertsolariak; azken finean, megafoniatik bertso saio bat entzuten ari ziren; baina begietatik dantza emanaldia zen”. Konturatu ziren ikuskizunak “gehiagorako” ematen zuela eta urte hauetan guztietan izan dute buruan errepikatzeko ideia. “Elkartu eta aurrekoan bidean utzi genituen gauza batzuetatik abiatu ginen, forma aldetik izan zitzaketen berritasunak aztertzen”. Orain dela urtebete ekin zioten lanari: “Hasierako formatua mantentzen dugu, baina goitik behera aldatzen da: musika, testuingurua, bertsoak....”, azaldu du Beobidek. “Bagenuen gogoa berriro


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko urriaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

Haatik: 2011. urtetik dantzan

H

aatik konpainia gipuzkoarra 2011n hasi zen dantza emanaldiak sortzen. Euskara eta euskal kultura izan dira bere nortasunaren oinarri eta 2012. urtean aurkeztutako ‘Errimak oinetan’ ikuskizunarekin ezagutzera eman zen taldea. Ondorengo urteetan Vitali Safronkine edo Iker Arrue koreografoekin lanean aritu ziren ‘Falling tears’, ‘Drawing songs’, ‘70+1’, ‘Timeless moments’ eta ‘Black chain link fence’ sorkuntzak aurrera eramanez. Horrez gain, ‘Ilargiaren Malkoa’ edo ‘Hormek diote’ lanak aurkeztu dituzte. Kaleko ikuskizunen garrantziaz jabetuta, ‘Itsas Lapurrak’ eta ‘Lau Eme’ proiektuak ondu zituzten, 2014tik aurrera. Gainera, dantza gizartera hurbildu eta arte eszenikoetako beharrak asetzeko helburuarekin, Haatik-ek dantzaren formazio, sentsibilizazio eta zabalkunderako ildo desberdinetan lan egiten du, ‘(H)ik Dantza’ egitasmoaren bitartez.

mugimendua: oholtzan ikusiko da zein den urduriagoa, lasaiagoa edo harroagoa, adibidez”. Ariketa itxiago eta irekiagoak sortu dituzte; horren arabera, dantzariek izanen dute askatasun handiagoa mugimenduak sortzeko. Horrez gain, mugimenduak emanaldiz emanaldi aldakorrak izanen dira, dantzariez gain gaiak ere aldatuko direlako, eta herriari zein egiten den espazioari erreferentziak egiten zaizkielako. GAI-JARTZAILEA, OHOLTZAN Aurrekoan ez bezala, gai-jartzailea bera eszenatokian zuzenean ariko da. Unai Elizasuk hartu du ardura: “Horri esker, mugitzeko erraztasuna egonen da eta dantzariak xaxatzeko aukera ere bai”. Lekuan lekuko kontuak izango dira, eta unean unekoak. Badaude gai itxiak eta beste batzuk irekiagoak. Espazioaren arabera ere moldatzen joango dira, espazio bakoitzera egokituko dituztelako dantzak. Mugimenduak aldakorrak izanen dira kalerako edo barrurako baldin badira, bertsoak bezala. Elizasuren hitzetan, “toki bakoitzak zerbait ematen du”. Intimitate gehiago lor dezake ikuskizunak aretoan, eta egun argiz egiteak bestelako egoera sortzen du. “Publikoa ez dago berdin antzokiko butaka batean edo kaleko plaza batean; horrek oso desberdin egiten du emanaldia”.

ri bateko giroa eta gaiak, edo txapelketa batekoak. Giro bakoitzera eraman dituzte bertsoak, baita kopla formatura ere. BERTSO ZAHARRAK ETA BERRIAK Bertso aukeraketa ez da erraza izan, eta gaur egungoak eta garai batekoak uztartu dituzte. Ariketa desberdinak egingo dituzte bertsolariek, eta horietan guztietan askotariko gaiak izanen dituzte jomugan. “Badira filosofikoagoak diren gaiak, gizartearen inguruan hausnartzeko”, azaldu du Elizasuk. Beobidek argi du ikuslea pentsaraztea dela helburu bat. Aurreko emanaldian ez bezala, iraganera jauzia egin nahi izan dute eta Xalbador eta Lazkao Txikiren bertso ezagunenak ekarri dituzte ikuskizunera. “Bertsolaritzaren historia eta, hein batean, Euskal Herrikoa ere markatu dute bertso horiek, eta interesgarria da orainera ekartzea”. Keinua egin nahi izan diote bertsolaritzari. “Bertsozaleak direnek berehala ulertuko dute zergatik aukeratu ditugun bertso horiek eta sentitu egingo dituzte; ez dakitenentzat ongi dago horien berri izatea eta bertsoen inguruko xehetasunak jakitea”. Haien egitekoa izan da bertsoak mugimenduan jartzea, dantzaren bidez, “modu maitekorrean”.

Aurreko lanean bezala, Bixente Martinezek gidatzen duen Igelaren Bandak musikatu ditu bertsoak eta dantzak

bizitzeko aurrekoan bizitakoa. Oso emanaldi dibertigarria da, baita egiten duenarentzat ere”. DANTZA, ELKARLANA Zazpi dantzarien artean landu dute koreografia. Beobidez gain, dantzari aritu dira Anne Jauregi, Irati Sorondo, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga eta Nagore Zabala. “Bertsoak ematen diguna da mezua oso zuzena dela, hitz egiten den gaiari buruz informazioa oso zuzen iristen da entzuleengana”, dio Beobidek. Hori dela eta, errazagoa egin zaie dantza garaikidearekin mugimenduak eta pausoak sortzea, “testuinguruak hitza markatzen duelako”. Emanaldi bakoitzean beti bost dantzari egonen dira, baina ikuskizunak badu berezitasun bat: dantzariak emanaldiz emanaldi aldatuko dira. “Dantzak desberdinak izanen dira, bakoitzak bere ukitua emanen diolako”.

Bidaia luzea egin dute elkarrekin zazpi dantzariek, eta erronka handia izan da bertsoak dantzan jartzea. “Batzuetan ez genekien zenbateraino hitzez hitz erantzun dantzaren bidez, edo bakarrik esanahia hartu eta mugimendua jarri; sortze momentua oso interesgarria izan da”. Gogoan du Beobidek lanketa prozesuan ariketak egin dituztela: “Musika jarri eta hitzak besterik ez botatzen zer nolako mugimenduak sortarazten dizkigun jakiteko ariketak egin ditugu”, eman du jakitera. Inprobisaziorako bidea izan du ikuskizunak eta hitz horiek eragiten zietena dantzara nola ereman sakondu dute. Guztien artean sortzean, gainera, dantzari bakoitzak bere “ukitua” eman dio lanari. “Ikuskizun honetan oso garrantzitsua da dantzari bakoitzaren pertsonalitatea, izaera eta

Aurreko lanean bezala, bertsoak eta dantzak musikatu ditu Bixente Martinezek gidatzen duen Igelaren Bandak. Martinez bera aritzen da gitarrarekin, eta Amaiur Cajaraville kontrabaxu-jotzailea eta Hasier Oleaga bateria jotzailea ditu lagun. Ahotsetan ere “apustua egin dute” eta protagonismo gehiago eman diete: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo eta Anne Jauregi aritu dira bertsoak kantatzen. Ahotsa jartzeaz gain, konpainiako dantzariak dira Sorondo eta Jauregi. “Interesgarria izan da beraiek dantzatzen dutenean beraien ahotsa bera entzutea ere”, azaldu du Beobidek.

Bertso zaharrez gain, propio sortu dituzte bertsoak ikuskizunerako, eta lan horretan aritu dira Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez eta beste. Bakoitzak, gainera, bere estiloa du eta horiek guztiak lantzea nahi izan dute. Dantzarekin eta bertsoekin, beste bidaia batzuetara salto egiteko aukera izan dutela, alegia. Esperientzia hartu dute urte hauetan guztietan, eta horrek ere egiten du desberdin ikuskizuna. “Askoz gehiago landu dugu, zer egiten genuen gaizki eta zer ongi badakigulako; ikasi dugu, eta orain publikora ere gehiago hurbilduko gara”.

SOILTASUNA Oraingoz, gainera, bai kalean eta bai areto barruan egin dituzte entseguak eta bietan ongi moldatzen direla adierazi dute. Hain zuzen ere, bertsoak dauden lekuetara eraman nahi dute ikuskizuna: kalea, kultur etxea, antzokia, gaztetxea, plaza... Bertsoen bidea jarraituko dutelako, eta bertso saioetan bezala, elementu gutxi izango dituzte taula gainean. Bost aulki, hitza eta dantza, besterik ez. “Ez dugu besterik behar”, diote. Emanaldiari “soiltasuna” ematen diote horrela. Bertso saioak eskaintzeko modu desberdinak proposatzen dituzte, ez delako berdin bertso afa-

Olatz Beobide aktore eta zuzendariak jarraitu du obraren prozesua eta kanpo begirada eman du. Haren ustez, “gazteentzat erakargarria den emanaldia” da, eta horixe bera da Haatik dantza konpainiaren beste xedeetako bat. Bertsoen bidez dantzara hurbildu nahi dituzte gazteak. Arte eszenikoak bere une onenean ez daudela jakitun da Beobide: “Erakarri behar ditugu gazteak antzokira, sentitu dezaten bertan sortzen den magia hori”. Eta horretan bere aletxoa jartzen ari dira, kasu honetan, dantza eta bertsoak uztartuz.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko urriaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

ANDER ZANGITU

U U

DA pasa da eta hasia da kurtso berria. Asko dira mugikorrean dituzten udako argazkiak behin eta berriz modu nostalgikoan begiratzen dituztenak. Arkitekturan argazkiek eta irudiek berebiziko garrantzia dute beraien errepresentazioan. Susan Sontag-ek zioen argazki gutxik balio zutela mila hitz baino gehiago eta esan daiteke irudien atzean gauza-hitzkontzeptu-azalpen-errealitate asko ezkutatzen direla. Horren adierazle izan daiteke hurrengo lerroetako arkitektura. Eskuinaldean duzun irudiak, eraikinaren azken emaitza izango denak, etorriko dena erakusten du eta, aldi berean, atzean dagoen lan prozedura estali dezake.

Amaitu gabe dagoen espazioa Pertsonen behar, esperientzia eta nahietatik gauzatzen ari den proiektua da HUHEZI fakultateko Dorleta eraikinaren eraberritzea. Hezkuntza berrikuntzan beste urrats bat suposatuko duen proposamen arkitektonikoa

BEHARRAK IDENTIFIKATU Ideia markoak ezarri ostean, bigarren urratsa egin zen 2017ko azaroan HUHEZI norberarena izenpean. Saio honetan erabiltzaileek, hots, irakasle, langile eta ikasleek, egunero bizitzen dituzten espazioak mapeatu zituzten, bakoitzaren esperientzia azaleratuz. Horrela, 6 ideia markoak burutzeko gatazka eta aukera guneen erradiografia ziren. Horien bidez, proiektu arkitektonikoaren behar nagusiak definitu ziren.

Zergatik eraikin baten inguruan idatzi, amaituta ez badago? BeSTe arkitektura agentziaren proposamenaren gainean idazteak proiektuaren mamia eta prozedura hobeki ezagutzea ahalbidetuko du. Zarautzen errotuta dagoen estudio txiki eta handi honek, maisuki jorratuko omen du erabiltzaileen beharretatik abiatuta eraikinari ezarriko zaion gehigarri berria. Proiektua Eskoriatzan kokatzen den Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZI) Dorleta eraikinaren eraberritzea da. Bi eraikinek osatzen dute hezkuntza gunea, eta Dorleta, eraikin nagusiaren alboan kokatzen den pastilla zurrun eta luze bat da.

Duela urtebete Itziar Imaz eta Ibon Salaberriak proposamen arkitektonikoa aurkeztu zuten, HUHEZI bat denona izenburuarekin. Prozesu osoaren berrikuspena egin zen eta arkitekturak eskakizunei emandako emaitza kontrastatu zen. Parte-hartze dinamikari osotasun bat emanez, zuinketa kolektiboa egin zen Dorleta aurreko orubean, eraikinaren hedapena okupatuko duen zelaian. Obra hasiera festa gisa azaleratu zen eta zentroko irakasleek, proiektuko protagonistek, eraikina definituko dituzten zutabeak taldeka iltzatu zituzten.

HIRU FASETAN Hezkuntza zentroaren inguruko lanketa eta azterketa baten emaitza da proiektua, eta gauzatzen ari diren arkitektura, pertsonen beharren forma fisikoa eta sinbolikoa izateko helburuarekin planteatu da. Orain dela bi urte jorratu zen lehen gerturatzea eta Diagnosi partekatua deritzonak hasierako irudia eman zion talde teknikoari. Horretarako, bertako langile eta ikasleekin egindako elkarrizketa eta ikerketetan oinarritu ziren. Hasierako erradiografian oinarriturik diseinatu zen partehartze prozesua, pertsonen beharrei erantzuteko asmoarekin, eta prozedura hiru etapa edo fasetan gauzatu da, hurrengo galdera eginez: nolakoa izan daiteke gela bat etorkizuneko unibertsitatean? Lehen lan saioa Estutxe izatetik hondartza efektura izenburupean gauzatu zen. Diagnosi teknikoa egin ostean HUHEZI-k dituen eraikinak denborak ezarritako beharretara moldatzen

joan dela ikusi zuten. Egileen hitzetan, konpas baten estutxe izanda pieza bakoitzak bere toki partikular eta espezifikoa eduki du, espazio partikular eta amankomunak desitxuratzen joanez. Beraien helburua izaera horrekin apurtzea zen eta “hondartza efektura” pausua emateko hausnarketa sustatu zuten. Hots, aldez aurretik ezarritako funtzioak jasotzen dituen espazio determinatuz osaturiko kaxa batetik etengabe moldakor eta apropiazio aukerak ematen dituen espazio malgu baterako aldaketa. Taldeka eginiko dinamiken ostean, kontzeptualizaziotik 6 ideia-esparru adostu ziren. Espazioek honako ezaugarriak bete behar dituzte: malguak (moldakor zein apropiagarriak), jasangarriak, porotsuak kanpoarekiko, etxekoak (espazio bat norberarena), harreman-sostengatzaileak (espazioak eta afektuak); eta, horretarako, kultura aldaketa (prozesu hezitzailea) egin beharra dago.

Lerroon gainean, ikasleak zuinketa kolektiboan, besteak beste, zutabeak iltzatzen. Gorago, Dorleta eraikinaren amaierako emaitza eta ‘ hondartza’ planteamendua. HUHEZI / ‘BESTE’ AGENTZIA

Dorleta eraikinari atxikitzen zaion parasitoa plataforma gordin, ireki, malgu eta apropiagarri gisa definitzen da, hondartza onartzen duelarik. Egitura honek ahalbidetuko dituen espazioak pertsonen beharretik abiatu dira, HUHEZI-ko proiektu pedagogikoarekin uztartuz, eta eskakizun teknikoak beteaz, etorkizuneko hezitzaileen esperientzia bihurtuko direlarik. Landarediaren erabilerak fatxadan eta estalki berdeak beste plus bat emango dio eraikinari. Eraikitze modu ezberdin baten adibidea da. Obra bisitatzean, aldiz, proiektuaren dimentsioak harridura sor dezake. Ia zelai osoa beteko omen du eta inguruarekin erlazioa lortzea erronka bat dirudi. Finean, aurreiritziak dira. Hondartza amaitzean bertan aterako da 2020ko udarako azken argazkia eta, horrekin batera, kritika bat.


Larunbata, 2019ko urriaren 12a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

H

IRUNA belaunaldi eta kontakizun, eta pertsonaia sare mordoa. Uxue herri zaharreko gertakariak eta 80ko hamarkadako ETAkide baten gorabeherak tartekatuz osatu du Ruben Sanchez (Zaragoza, 1975) gasteiztarrak Hondarrak (Txalaparta, 2019). Sei urte luze eman ditu dokumentatzen, ikertzen, informazioa biltzen eta, azken instantzian, idazten. Liburua argitaratu zein ez, barrena askatzeko behar gisa egin du lana Sanchezek. ‘Hondarrak’ dio azalak. Norenak? Lehenengo hondarrak nire amatxiren esaldi batean agertu ziren. Esan zidan, gaztelaniaz, “jaso itzazu kafearen hondarrak” –las hondarras del cafe–. Berak ez daki euskaraz, baina bere jaioterrian, Uxuen, garai baten hitz egindako hizkuntzaren hondarrak geratzen dira; besteak beste, hondarrak hitza bera. Eta gero hainbat hondar daude liburuan. Batetik, memoriarenak: zer geratzen zaigu guri, gure aurrekoen buruetatik zer transmititu diguten eta zer ez, eta hor belaunaldiz belaunaldi pertsona batek badauka informazio asko buruan, bizi izan ditu gauza asko; eta bere seme-alabek haietako gutxi batzuk besterik ez dakizkite, bilobek oso gutxi, eta hortik aurrera seguru aski izen-abizena bakarrik. Gaur egun, bizi izan dugun gatazka haren hondarrak ere geratzen dira Euskal Herrian, eta nik hondar horiek barrenetik atera nahi nituen. Gerra zibilaren hondarrak, baita ere. Uxue herria sentitzen, usaintzen eta ikusten da liburuan, bizirik baldin balego bezala. Ze paper jokatzen du herriak? Uxue herriaren hondarrak daude liburuan. Uxue beste pertsonaia bat da. Herri honekin dudan lotura nahiko urruna da. Beti harritu izan nau nola duela ehun urte 1.500 lagun zituen herri bizi bat zen Uxue, eta nola gaur egun ehun inguru geratzen diren. Etxe asko hondarretan daude, eta familiaren etxea ere, izatez etxe handia zena, hala dago. Liburuan dena da fikzioa, baina protagonistaren amatxiren izen-abizenak nire amatxiren izen-abizenak dira; eta haren etxearen izena, Casa Isa, bere etxea izana da. Eta egia da etxe hori gaur egun ez dela existitzen eta eraitsita dagoela. Hondar bihurtu, edo hondarretatik hasi daiteke. Zein da zein? Liburuaren hasieran badago Carl Saganen aipu bat: “kosmosa da izan den guztia, dena eta inoiz izango dena”. Orduan, kosmosean ezer ez da guztiz suntsitzen, eta ezer ez da hutsetik sortzen. Gauza bat bilakatu ahal da hondar, eta pertsona bat momentu batean geratu ahal da hondar eginda, baina beste era batera segitzen du. Liburua da zenbait memorien hondarretatik eraikitako konta-

RUBEN SANCHEZ IDAZLEA

“Zenbait memorien hondarretatik eraikitako kontakizuna da liburua” Euskal Herriko borroka armatuaren azken aztarnak, Uxue herriaren dekadentzia, memoria galtzen ari den amamaren hitzak. Hondar sortak batuz ondu du Ruben Sanchezek bere estreinako eleberria: ‘HONDARRAK’ UXUE GUTIERREZ

kizun bat. Jolas moduko bat da. Sortzea fikzio bat, nobela bat, jaso duzun hainbat hondarrekin. Gertakari historiko batzuk ere aipatzen dituzu, gertakari errealak fikzioan txertatuz. Zertarako? Nik egin dudana izan da aukeratu gertakari batzuk, eta gero horiek nire pertsonaiei nola eragin dieten asmatu. Ez nituen asmatu nahi gertakariak; gauza asko gertatu dira fikzioa baino sinesgaitzagoak, beraz, zertarako asmatu? Gainera, niri ez zait gustatzen, irakurle bezala, gertatu ez dela dakidan

Ez dut ezer asmatu. Gauza asko gertatu dira fikzioa bera baino sinesgaitzagoak, beraz, zertarako asmatu?”

zerbaiti buruz irakurtzea. Baldin badakit, ezin dut eraman. Igual hanka sartuko nuen gauza batean edo bestean, baina saiatu naiz gezurrik ez esaten. Protagonistaren ezizena da ‘Tupa’. Zergatik? Aukeratu eta gero, dagoeneko nobela borobilduta zegoenean, jakin dut egon dela ETAkide bat Tupa ezizenarekin. Nik ez nekien aukeratu nuenean. Hori jakin nuenerako ez nion izena aldatuko. Tupa aukeratu nuen ETAkideen goitizenen artean asko direlako beste kontinente batzuetako gerrillariak. Kasu honetan, Tupumaroei, Uruguaiko hiri-gerrillari urbanoari egindako keinu bat da. ETA ere hiri-gerrilla bat izan da, eta horri keinu egin nahi nion. ETAz, euskal gatazkaz eta ETAkideez dezente idatzi da. Zein ikuspuntutatik jorratu duzu erakundeko militantearen figura? ETAkidea, finean, pertsona bat da, eta nire ustez literaturaren ariketa izan behar da pertsona horren barrunbeetan sartu eta bere min, bere maite, bere fobia, bere beldur guztiak ateratzea. Horretan saiatu naiz. Nik sortu dut ni kolokan jartzen nauen pertsonaia bat, berarekin enpatizatu dezaket, ni interpelatzen nau eta nik bera ere bai. Imajinatzen dut jende askok irakurle bezala nahiko lizkiokeela galderak egin, eta berak, nolabait, guri ere egiten dizkigu. Autobiografikotik edo inguruaren eraginetik? Autobiografikotik ez, baina egia da aukeratu dudala gasteiztar bat, euskara helduaroan ikasi duena, eta bere zaletasun batzuk ere konpartitzen ditut, beste batzuk agian ez. Niretzako naturala izan da, ondoen ezagutzen dudana da; gainera, uste dut gutxitan kontatu dela horrela. ETAkide bat marraztu digutenean beti izan da bizkaitar edo gipuzkoarra, askotan izan da oso inguru abertzaletik sortua, eta Gasteizen 80ko hamarkadan hori ez zen irudi nagusia.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko urriaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

01987. mapa: ‘desayuno’ / ‘petit déjeuner’ / ‘breakfast’

armosu armusu armuso armoso aldamorzu gosari gosai askari askai barausi goizeko desayuno

- Goizean egiten den otorduaren izena galdetu da. - Orduari eta jakiari dagokienez, ohitura desberdinak daude herri batetik bestera. Zenbaitetan ez zen barausirik egiten, hau da, gosaldu aurretik ez zen ezer jan edo edaten, eta beste zenbaitetan, ordea, ez zen hamaiketakorik egiten. Leioa: Lelako oiti altzakeran barausí, anis apurtxu bet edo kafekoletxe apurtxu bet eta, gero, armosue amarretan. Bermeo: “Baraustie” da, baye amen “armosúe”. Otxandio: Goxien barausi in bosu, urrengue armosue da. Armosuen atzetik, baskari bitxartien, amarretakue. Lau otordu: barausia, gosaria, hamaiketakoa eta bazkaria. Aramaio: Baruaustíe, lenau, paittarra, txokolate kaskuen bat. Gero kafie arrautze gorríngoas. Oiartzun: Oben-obena da karnizeruan gosaya, ta apaizan bazkaya eta

arratsian... baten baten afaya [esaera]. Leitza: Gosarie kanpo lanen ai baldin bazen biñpin, fuertexeoa beti, urdai puske pare at eo arroltze pare atekiñ eo... batzui-zopa... ta gero o bakalloa tomatekiñ o... Etxarri: Lénaó, áníx-kópa txíki bét ánixé, gósaldu arték... Gánauk jétxí lának éin da, órdún, béatzik [aldean], zórtzi terdí’péatzík o ólá gósarí... Bardoze: Lehen askaria usu zazpi onak. Hor, gio bazen bigerren askari bat, ordin xingar et’arrotze, yarriik eta aberen lanak in eta, xingar ta arrotze, behar ziren hungarriak tiratu giilat, sobera balin bazuten, eta behar zen ihortu ta khendu dena. Izturitze: Askaria zortzi orenetan. Baatxuri salda, bethi edo ogizopak barnian edo arrotze bat han yo. Udan. Ezterenzubi: Goizetan, askaria zortzietan; bazkaiten eguerditan; lau-bost onetan, atsaldeko askaria eta, gio, iluntzian, apaiten. Pagola: Askai... xingar eta arroltze [zortziak inguruan], aphaidü bat huna.

Mapa honetan goizeko otordu sendoaren izenak ematen dira eta hiru eremu handi egiten dituzte.

eta “jeûne” (dé-jeune-r). Motibazio berbera erakusten du barausi hitzak (“barau” + “hautsi”).

• Lehenik, Iparralde kasik osoan askari hitza bildu da. Zuberoan, askai. Hitzaren etimologia ez da gardena. Askaria goizekoa baldin bada ere, arratsaldean egiten dena ats-askaria deitzen da leku horietan beretan.

• Hirugarrenik, bizkaieraz gehienik erabiltzen den hitza armosu da eta gaztelaniazko “almuerzo”-tik dator. “Almuerzo” berak bi hizkuntzetako elementuak ditu “al morsus”-etik heldu delako. “Al” arabierazko artikulua da (ikus alkate, aljebra, atorra) eta, aldiz, “morsus” latinezko hitzak “ausikia” adierazten du.

• Bigarrenik, Nafarroan eta Gipuzkoan, salbu bizkaierazko eremuan, beste hitz bat zabaldua da: gosari, gosai. Segur aski “gose”-tik dator lehen elementua. Erdarazko izendapenek ere barura edo baraua elementua dakarte: “ayuno” (des-ayuno)

Ororen buru, goizean egiten den armosu, barausi, gosari eta askari hitzak “hasiera” batekin lotuak dira.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.