Ortzadar301119

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko azaroaren 30a. 618. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

ZETAK Elektronika oinarri, musikaz harago doan proiektu berria abiatu du Pello Reparazek -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko azaroaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

AZKOITIA

ZZ

ORU azpitik irtenda eraldaketa egingo duten satorrak, isilpean egon diren emakumeen garrasi ozenak, sistemaren birrintzea, lur azpiko espezieen astindua; finean, lursaguak. Horrelako asmoen bulkadek gidatu dute Izibene Oñederra (Azkoitia, 1979 ) bere animaziozko lan berria ontzeko. Hiru urteko sormen lanaren ostean aurkeztu du Lursaguak laburmetraia Oñederrak. Aurtengo Zinemaldian estreinatu ondotik, bolo-bolo dabil han hemengo festibaletan 11 minutuko lan intentsoa erakusten: Bosnian, Mexikon, Perun, Buenos Airesen, Madrilen… Bi erreferentzia batuta erabaki zuen Oñederrak laburmetraiaren muina zein izango zen. Batetik, sinopsi bihurtutako Hélène Cixousen aipua. “Cixousek esaten du milaka espezie arraroko lursaguak ari direla gure sistema sostengatzen duen lurra birrintzen apurkaapurka, barrutik”.

Satorren iraultza Donostiako Zinemaldian erakutsi zuen estreinakoz Izibene Oñederrak ‘Lursaguak’ animaziozko laburmetraia. Mikroistorio kateatuak bailiran, hainbat emakumeren bizipenen bilduma osatu nahi izan du egileak UXUE GUTIERREZ

TRANSGRESIOA Hain justu, hori da Oñederrak bere lanaren asmoa laburbiltzeko darabilen berba: transgresioa. Bere ideia sistema laburbiltzeko berba bakarra ere horixe da. Eta segidan, azalpena: “Aldaketarako gogo hori islatzen du transgresio hitzak, emakume pilaketa horrek duena; egunerokoan egin daitezkeen aldaketa txikiak, edota intelektualagoak eta arrazionalagoak izan daitezkeenak, baina denak transgresioak”. Filmaren istoriotxo bat ere aipatu du transgresio horien adibide gisa. Argentinako emakume feministek egindako erakusketa bat berera ekarri du Oñederrak: “Erakusketaren aurkezpenean ketchupez betetako tanpoiak jarri zituzten pintxoen ordez, eta hori transgresorea iruditzen zait; umorea erabiliz p erformance eran”.

Lerroon gainean, ‘Lursaguak’ laburmetraiaren fotograma bi; goian, Izibene Oñederra zuzendaria. RUBEN PLAZA

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Oskar Martinez Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

ANIMAZIOAREN ERTZAK Zinea sortzeko, animazioaren alde egin du Oñederrak, era “lantsu” gisa deskribatu duen forman. Berarentzat, nekeza izanagatik ere, “erakargarria” da formatua: “Askatasun handia ematen dizu; hizkuntza zinematografikoaren esperimentatzeko beta duzu”, iritzi dio. Are, bere kasuan, kontakizunean planteatzen dituen hausturak formalki ere gauzatzen ahalegintzen da Oñederra. “Beti bidezidorrak bilatzen saiatzen naiz, hori da nire pelikulen indargunea; amorfoak, irregularrak, brutalak eta zikinak dira irudiak eta pelikulak”. Estilo horretan sakontzea interesatzen zaio Oñederrari, jorratutako moldeak “hobetu” ordez, modu berriak bilatu eta istorioen ildoa ere hortik doa: “Basakeria hau beharbada bada emakumeei eragiteko tokatzen zaien tokia, estiloak ematen duen zikintasuna da lursaguen esentzia bera”.

“Beti bidezidorrak bilatzen saiatzen naiz, hori da nire lanen indargunea: amorfoak, irregularrak, brutalak eta zikinak dira”, dio Oñederrak

Horrelako pasarteak uztartuz eraiki du filma Oñederrak, jatorri anitzetako emakumeen iruditegia osatuz. Iruditegi hori osatzeko, doktoretza tesia egiten ari zen bitartean egindako marrazkiak izan ditu oinarri: “Tesiaren idazketatik aldendu nahian, nireagoa sentitzen nuen mundu batera hurbildu nahi nuen, eta emakumeen erretratu pila bat egin nituen”, kontatu du azkoitiarrak. Sorta hartatik eratorri dira filma osatu duten emakumeen marrazkiak. “Oso mundu ezberdinetatik datozen emakumeak dira, baina zuri beltzean eta denak tamaina berean jarrita familia berekoak ematen zuten: horiek izan dira nire lursaguak”. Hari ezberdinak korapilatuz marraztu du laburmetraiaren iruditegia, interesatzen zaion

Ideia abstraktu hori bere bizipenekin lotu eta haurtzaroko oroitzapen batekin lotu zuen Oñederrak ondoren: “Baserrian geunden lehengusuak, eta osabak hildako satorrak erakutsi zizkigun; inpresio handia sortu zigun horrek. Ama horretaz ohartu eta oso gizonezkoenak diren puru kutxatan sartu zituen hildako satorrak eta opari moduan ematen zizkien gizonei; horrek haurrongan izugarrizko haustura eragin zuen”, kontatu du zinegileak. Lausotutako memorien sakonetan arakatuz ekarri du gogora Oñederrak pasadizo hura, eta kontakizuna eraikitzeko ongarri bihurtu. “Oso garbi gelditu zitzaidan buruan eta aipu horrekin lotu nuen, nola sator bat izan daitekeen objektua eta transgresiorako bide ematen duen objektua”.

estiloari jarraiki. “Beharbada, loturak ikusezinak dira, baina hor daude”, gaineratu du zinegileak.

Egindako hautuak, baina, alde ilunak ere badituela nabari du sortzaileak: “Lan handia eskatzen du, ez dago bat-bateko emaitzarik eta beharbada hori ez da oso glamourosoa”, uste du. Bestalde, animazioa izan ala ez, laburmetraiek proiekzio eskasa dutela gehitu du. “Festibaletatik mugitzen da, eta hor bukatzen da laburren ibilbidea sarritan”. Bazterreko bide hori baliatu nahi du zinemagileak, ordea, esperimentatzen segitzeko.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko azaroaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Toulouse-Lautrec

JJ

OHN Huston-ek zuzendutako MoulinRouge filma ikusi nuenetik barruan erruki moduko batez iltzatuta geratu zitzaidan margolari elbarriaren figura, denek iseka krudelak egiten zizkiotena, emakumeek batez ere. Zenbat erdeinu, gutxiespen, zenbat konplexu eta zenbat alkohol! Etxe onekoa izanik agian helburu jasoetara zuzendua zegoen haren patua, baina umetan hezurretako gaitz batek ia munstro bihurturik utzi zuen, hanka-motz, bular normal, buru-handi, filmean ongi agertzen denez. Montmartreko mikro-kosmosean, ordea, muga guztiak gainditzea lortu zuen bere margolaritzaren bidez, fisikoki bizitzak eragin zion murrizketaren sublimazio artistiko bat erdietsiz. Geroztik haren izena, sona eta artelanen lilura hazi baino ez dira egin. Azken 30 urtetan lehenbizikoz margolariari eskainiko dio Pariseko Grand Palais aretoak bere espazioa; asteburuko txango batean hara joan nahi duenak bere obrak ikusgai izango ditu 2020ko urtarrila bitartean. Albisteak gogora ekarri dit aspaldi irakurri nuen istorio bat, Lautrec jaunak Donostia bisitatu zuenekoa eta, ia polizia atzetik zuelarik nola hartu zuen gauean Pariserako lehen trena.

1. Aitaren etxea Karmele Jaio. Elkar.

Bere itxura xelebreak susmo guztiak piztu eta terroristatzat hartu zuten, gaur musulmanekin maiz ikusten dugun bezala. Dario de Regoyos margolariak kontatzen duenez, 1893an iritsi zen Toulouse-Lautrec Donostiara, Iparraldean oporretan zegoela aprobetxatuz, abuztuaren 27an. Regoyosek kaskoa berotu zion Parisen, “La España negra” deitzen zioten kontuarekin, eta hori zer ote zen jakin nahi zuen margolariak. Inork ez zion esplikatu Donostia ez zela, erabat, Espainia. Uda izanik hotelak beteta zeuden, eta antzina Askatasunaren etorbidean zegoen Londres hotelaren aurrean kokaturiko gela bat eman zioten. Egun haietan Espainiako Erregina Donostian zegoen, eta baita gobernua ere; Sagasta presidentea Londres hotelean zegoen, hain zuzen. Orduan ere egoera politikoa beroa zen, foruak galduak ziren, Gernikako Arbola kanta debekatua, eta “euskaldunek” (hala kontatzen du Regoyosek) manifestazio jendetsu bat antolatu zuten Sagastaren aurka, eta hoteleraino iritsi zen uholdea. Ilundu orduko eraikinaren aurka harrika hasi ziren. Polizia oldartu zitzaien orduan, eta sekulako iskanbilak izan ziren. Tiroak ere bai. Lau-

trec eta Regoyos, Soriano lagunarekin gelako balkoian zeuden kalera begira. Bala bat haien buru gainetik pasa omen zen. Ziztu ederrean sartu ziren barrura, leihoa itxi eta pertsianak jaitsiz.

Donostian zela, bere itxura xelebreak susmo guztiak piztu eta Lautrec jauna terroristatzat hartu zuten, gaur egun musulmanekin maiz ikusten dugun bezala

Baina abentura ez zen han amaitu. Handik gutxira polizia agente batzuk iritsi ziren ate joka, inspektore bat buru zutela. Manifestazioan ibilitako bazter-nahastaileen bila zebiltzan, eta margolari frantziarraren itxura xelebrea ikusita manifestarien buruzagitzat hartu zuten. “Hau komisaldegira!”, agindu zuen inspektoreak, eta besotik heldu ziotenean, bere lagunek aurre egin zieten. Azkenean Gobernadoreari deitu behar izan zioten Toulouse-Lautrec atxilotu ez zezaten. Gau hartan bertan hartu zuen margolariak Pariserako trena, ez lagunei esan gabe: “Jem´enfiche de votre España Negra!”. Handik hiru urtera, 1896tik aurrera, Dario de Regoyosek La España negra izeneko margolan saila egiteari ekingo zion. Harriak, tiroak, polizia etxean margolari errugabea terrorista arriskutsu gisara hartuz: izan ere, inork ez zion esplikatu Lautrec jaunari Donostia, Euskal Herria ez zela, erabat, Espainia.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

SAIAKERA

‘Afrikarrenak’

‘Arimaren etorkizuna’

Eneko Barberena. Elkar. Agustin Zubikarai Saria 2018. 104 orr. 14 euro.

Fikzioa

Eva Illouz; itz.: Danele Sarriugarte. Katakrak. 80 orr. 8 euro.

Indiferentziaren eraginez ez

Eva Illouzen bi lan, euskaraz

Etorkizun hurbil batean, Europar Batasuneko tropek Afrikako iparraldea hartu dute, migrazio ilegala kontrolatzeko asmoz. Armadan izena emateko nahiko gazterik ez, eta zozketa bidez hornitu beharko dira soldaduak. Handik urrun, lanaren eta ezkonbizitzaren errutinan murgilduta bizi dira Eider eta Aitor: herriko liburutegiko langilea da bata, eskola publiko bateko zuzendaria bestea, biak ere funtzionarioak eta seme txiki baten gurasoak. Egungo gizarteari zuzentzen dio Barberenak begirada, zorrotz: kultura, komunikabideak, aisia, kontsumoa, politika, migrazioa, gerra...

Eva Illouzen bi testu bildu ditu Katakrak-ek liburu bakarrean: “Arimaren etorkizuna” eta “Estandar emozionalen sorrera”. Danele Sarriugartek itzuli ditu bata zein bestea. Eva Illouz (Fez, 1961) idazle eta soziologoak sarri aztertu ditu emozioak, artea eta kapitalismoa. Zehazki, identitatearen eta emozioen estandarizazioa aztertzen ditu lanotan Illouzek. Arimaren eta psikearen arteko aldeei buruzkoa da lehen testua. Bigarren atalean, estandar emozionalen sorrerari buruzkoan, adimen emozionalaren kontzeptua hartzen du Illouzek, eta publizitatearekin eta kapitalismoarekin duen lotura azaltzen du.

2. Etxeak eta hilobiak Bernardo Atxaga. Pamiela.

3. Miñan Amets Arzallus. Susa.

4. Neguko argiak Irati Elorrieta. Erein.

5. Itzuliz usu begiak Anjel Lertxundi. Erein.

6. Iturria Unai Elorriaga. Susa.

Ez Fikzioa 1. Bizi dantza Hainbat egile. Katxiporreta.

2. Kristo fusilarekin Ryzsard Kapuscinski. Katakrak.

3. Emakumeak Eduardo Galeano. Txalaparta.

4. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

5. Moio Kattalin Miner. Elkar. ITURRIA: Katakrak.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko azaroaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

PELLO REPARAZ ABESLARIA

“Diziplina anitzeko proiektu artistiko gisa ulertu behar da Zetak” Zetak izena du musikaz harago doan Pello Reparazen proiektu berriak. Elektronika oinarri, etikaren, moralaren eta erlijioaren kontrobersian oinarritzen diren hamar kantuz osatu du diskoa. Abenduaren 6an zuzenean aurkeztuko du Durangoko Plateruenan ETXAHUN GONZALEZ

Taldeko kideak, Bilboko Kafe Antzokian egindako aurkezpenean. OSKAR MARTINEZ

M M

ISTERIOZ beteriko bidea egin du orain arte Zetak-ek, musikaz harago doan Pello Reparazen (Arbizu, 1990) proiektu berriak. Vendetta taldeko abeslari ohiak martxoan eman zuen jakitera esku artean zerbait bazuela eta uda hasieran kaleratu zuen “zerbait” horren lehen uzta: Errepidean. Elektronika oinarri, bisualki maisuki zaindutako bideo batek lagundu zuen kantua. Dinamika bera errepikatu zuen Pater Noster abesti eta bideokliparekin, eta haren ondotik etorri dira Nirekin topatu naiz eta Kalizak hau abestiak. Gauzak horrela, diskorik argitaratu gabe eta non jo behar zuten esan gabe, Oialume aretoa betetzea lortu zuen taldeak. Kontzertu horretan argi geratu zen bestelako esperientzia dela Zetak-ek proposatzen duena. Musika ardatz hartuta, bestelako diziplina ugari landu, deskubritu eta uztartzeko gogoa du Reparazen talde berriak. Finean, “gauzak beste era batera” egin nahi ditu Zetak-ek. Abentura berrian Reparazek ondoan ditu Leire Colomo, Gorka Pastor eta Iban Arreuri. Alfabetoko azken letra da ‘zeta’. Bukaerarako uzten den hizkia da zeta, eta bukaerarako uzten diren pertsonak dira


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko azaroaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA ·

musika

ARBIZU

zetak. Baina, gure ustez, amaierarako uzten diren horiek ere, gizartean askotan marjinatu gisa ulertzen ditugun horiek, ezinbestekoak dira zirkulua ixteko, bai alfabetoan eta bai geure bizitzan ere.

duzue. Bestalde, kolektiboak bandera bat dauka, bandera batek duen indarrean sinisten baitugu guk. Gure zuzenekoak eta esperientziak badira kolektiboarekin bat egiteko beste bide bat.

Ezberdin sentitzen direnei dei egiten die Zetakek. Horientzako kolektibo bat izan gura du taldeak. Era batera edo bestera, egungo gizartean euren txokoa aurkitzen ez duten pertsonentzat tartea ireki nahi dugu. Ezberdin sentitzeagatik bakarrik, kolektibo honen parte sentitu daitezkeen horiei. Hain zuzen ere, pertsona horien inguruko istorioak ekarri ditu Zetakek bere lehen diskoko kantuetara. Morala eta erlijioarekin lotuta kasu askotan, baina diskoaren hari nagusia ezberdin sentitze hori da. Izaki berri eta naturalago baten hausnarketak azaltzen ditugu, kontrobersia bila behin eta berriro.

Argi utzi duzue: musika talde bat baino gehiago da Zetak. Diziplina anitzeko proiektu artistiko gisa ulertu behar dugu Zetak. Ardatza musika da, baina harago joan nahi genuen. Musikaren inguruan mugitzen diren alor ezberdinei garrantzi handia eman diegu: taldearen kontzeptuari, asmo artistikoei, irudiari, taularatzeari, bideoei, sare sozialei, marketinari, komunikazioari… Lan talde handi batek osatzen du Zetak, eta tartean arte zuzendari bat dago, Iratxe Reparaz. Artea sortu nahi badugu, artearen osagaietako bakoitza zaindu beharko dugu, eta horretan ari gara. Finean, transmititu behar duena musikaren bidez transmititzeaz gain, aurretik aipatutako beste arlo horiekin transmititzen du Zetakek.

Eta nola bat egin Zetaken kolektibo horrekin? Kontzeptualki, Zetaken musika etxean entzuten duzun unetik badakizu beste nonbaiten badagoela norbait musika bera entzuten. Baliteke bera ere bakarrik sentitzea, zu bezala. Une horretan, baina, Zetaken bat egin

Proiektua tantaka aurkeztu duzue. Moskeoarekin jolastu dugu, nahita. Ohikoena litzateke disko bat kaleratu, promozio kanpaina egin eta listo, baina guk gauzak beste era batera egin nahi izan ditugu. Zetak sare sozialetan agertu zen, eta bere lehen zertzeladak hauen bitartez helarazi zizkion jendeari. Abestirik argitaratu gabe, 7.000 jarraitzaile inguru pilatu genituen sareetan. Promozio lan ikaragarria izan zen. Zalantza asko izan genituen hasieran, baina oso pozik gaude proiektuak jendartean izan duen harrerarekin. Sekretismoak eta denboran zehar sortutako zalantzek eta galderek asko lagundu dute Zetakek egiten duen edozerren inguruan jendea gogotsu egon dadin. Jendea gehiagoren zain sentitu dugu hasieratik. Eta horrela bete zenuten Oialume, non jo behar zenuten esan gabe. Sarrerak saldu genituen kontzertua non izango zen esan gabe. Harrigarria izan da hainbeste jende ordaintzeko prest egon dela ikustea nora jo behar zuen jakin gabe. Euskal Herri osotik etorri zen jendea, baita kanpotik ere, Kataluniatik eta Madriletik, adibidez. Hiru abesti baino ez genituen aurkeztu ordurako. Oso gauza handia da hori. Ez zen ohiko kontzertu bat izan. Esperientzia gisa planteatu genuen. Pertsona bakoitzari haririk gabeko entzungailu bat eman genion eta diskoaren aurre-entzunaldia egin genuen elkarrekin, kanten eta Zetak proiektuaren inguruko hausnarketez lagunduta. Oso esperientzia ederra izan zen. Jendea Zetaken munduan isolatu genuen, entzungailuaren bidez, baina guztiok bagenekien gure ondoan ehunka pertsona zeudela esperientzia bera bizitzen. Zetaken lehenengo kontzertu esklusiboa jo genuen ondoren. Eszenaratze berezirik proposatzen al du Zetakek? Gauzak beste era batera egiteko jaio da Zetak, eta hori kontutan hartuta, zuzenekoak ere ezberdina izan behar zuen. Nahiko teatrala da une batzuetan. Taula gainean musikariak izateaz gain, badakigu zeintzuk diren transmititu nahi ditugun mezu eta sentsazioak, eta horrek show berezi bat eskatzen du. Musikaren plano bera hartzen dute zuzenekoetan argiak, taldekideen mugimenduak

ZETAK

ZUZENEKOAK Abenduak 6 Plateruena (Durango) Urtarrilak 4 Zentral (Iruñea) Urtarrilak 17 Rock Palace (Madril) Otsailak 8 Kafe Antzokia (Bilbo) Otsailak 29 Euskal Etxea (Paris) Martxoak 21 Jimmy Jazz (Gasteiz) Apirilak 25 Doka (Donostia)

Gaztea bada ere, 15 urte daramatza musikagintzan Pello Reparazek. OSKAR MARTINEZ eta irudiak. Lau pertsona gaude eszenatoki gainean baina gauza piloa egiten ditu gutako bakoitzak. Elektronika da nagusi. Musika estilo ezberdinak entzutea eta sortzea gustatu izan zait beti, eta joera handia izan dut elektronikarantz. Vendettan ildo estilistiko zehatz eta argia geneukan: ska, rock eta reggaea. Egia da azken diskoan elektronika ukituak ere antzeman zitezkeela, baina estiloa, finean, bera zen. Nik bestelako influentziak nituen eta Londresera joatea erabaki nuen, abestigintzaren inguruko master bat ikastera. Musikari piloa ezagutu eta Erresuma Batuko musikaren industria barrutik deskubritu nituen han, eta horrek denak barne-iraultza bat eragin zuen nigan. Konturatu nintzen ordura arte egiten nuen musika baino azkarrago aldatzen ari nintzela ni, eta aldaketa potenteago baten beharra nuela ondorioztatu nuen. Prozesu horretan Zetak jaio da eta berarekin batera “armairutik irten” naizela esan dezaket, arlo estilistikoari dagokionez behintzat.Nire momenturik onenean nagoela uste dut, sentsazio ikaragarri onak ditut eta oso asebetea sentitzen naiz egindako lanarekin. Horrela jarraitu nahi dut, konplexurik gabe gorputzak eskatzen didana egiten, eta orain arte izandako harrera izaten jarraitzen badu, askoz hobe. Behintzat lasai eta gustura egiten dut lo egunero. Ez zarete Euskal Herrian musika elektronikoa egin duen lehen taldea, baina denbora gutxian izugarrizko arrakasta lortu duzue. Jendeak gogotsu hartu du Zetak eta ilusioz bizi du proposatu dugun musika elektronikoa. Agerikoa da argitaratu ditugun lau abestietan eta egin dugun kontzertuan. Nire ustez, elektronika Zetakek dituen gainontzeko asmo artistikoekin nahasten asmatu dugu, eta proposamenak jendea konbentzitu du. Mundu osoan zehar indar handiz hedatzen ari da elektronika.

Elektronika aspaldiko kontua da, baina egia da azken aldiko joerek horretara garamatzala musikariak, musikaren industria globalizatuaren influentzia ikaragarria baita. Gero eta mundu globalizatuago batean bizi gara, non denak duen antza eta, ustez, esentzia bera. Egoera honen aurrean, osagai bereizgarriak bilatzean, sortzean eta aurkitzean dago gakoa. Globalizazioa gure mesedetan erabiltzea, alegia. Eta, bada ezer bereizgarriagorik milioi bat baino pertsona gutxiagok hitz egiten duten hizkuntzan aritzea baino? Musika elektronikoa egiten du Zetakek, mundu osoan sona duten soinu modernoak, baina Euskal Herrian errotutakoak. Euskal izaera Zetaken zainetan doa eta hori euskararen bidez eta bertoko soinuen bidez transmititu nahi dugu, txalaparta eta elektronika uztartuz, adibidez. Euskal Herritik kanpo ikusmira handia sortu du honek. Londresera bisitan noanean gure proiektuarekiko interes ikaragarria erakusten didate lagunek. Oraingoz lau abesti argitaratu dituzue sarean. Durangoko Azokan, baina, diskoa formatu fisikoan eskuratu ahal izango da, ezta? Azokan jarriko dugu diskoa salgai eta han izango gara gu ere, ia egunero. Euskarriari dagokionez, asko zaindu dugu formatu fisikoa eta horren ardura Zigor Samaniego 3D disenatzaileak hartu du. Hamar abestik osatzen dute diskoa eta abesti bakoitzeko 3D teknikarekin sortutako eta 2Dan inprimatutako irudi bana egongo da, baita azalerako bereziki sortutako beste bat ere. Azokaren baitan ere, abenduaren 6an zuzenekoa eskainiko duzue, Plateruenan. Zer mezu duzu joan edo ez zalantzak dituen batentzat? Ohiko kontzertuetatik harago proposamen ezberdin bat deskubritu nahi baduzu, gogotsu baldin bazaude gauza ezberdinak entzun, ikusi eta bizitzeko, etorri zaitez gu ikustera. Gazte piloa gaude murgilduta proiektu honetan eta antolatzen dugun Zetaken ekitaldi bakoitzean jendea etxera pozik itzultzeko lan egiten dugu.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko azaroaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

ENEKO EIZAGIRRE

AA

SKOTAN hegazkinarekin eta autoarekin lotzen dugu bidaia, baina hamaika modu daude munduak eskaintzen dituen txoko ederrak eta ezezagunak bertatik bertara ikusteko. Eight feet in the Andes liburuan azaldu zuen bezala, Dervla Murphy eta bere bederatzi urteko alabak Peruko mendialdea oinez esploratu zuten, euren alboan Juana izeneko Mando bat zeramatela. May French Sherldon estatubatuarrak aldiz, Kenya zeharkatu zuen palankin batean eserita (“laguntzaile” sufritu batzuen beso indarrez eramandako kabina moduko bat). Halako luxuak alde batera utzita, jende andana dabil bizikletari eraginez aurrera eta atzera leku berriak ezagutzen, eta batzuek, Ed Pratt gazte ingelesa esaterako, bi gurpil gehiegi direla iritzita edo, bakarrarekin munduari bira emateko gai izan dira.

Hatz lodiaren indarra Denoi gertatu zaigu, autoan joan eta bide bazterrean motxila handiak daramaten gazteak ikustea, eskuan kartel bat dutela, auto-stopa egiten. Iristen al dira euren helmugara? Proba egitea bezalakorik ez dago

JARRERA EGOKIA Gomendio bila, Europa osoa alderik alde hatz lodiaren indarraz gurutzatu duen lagun poloniar batekin egin nuen berba. Hitchhiking egitea erreza zela zioen, baina trikimailu interesgarri batzuk eman zizkidan. Errepide bazterrean jarriz gero, kontuan izanda gidariak segundo erdi baina gutxiagoan erabaki behar duela zu jaso ala bere horretan jarraitu, auto-stopistak jarrera egokia izan behar du: irribarretsu, gidariarekin kontaktu bisuala eginez, eskuak libre edo hobe mahukak bilduta (ezer ezkutatzen ez duzula erakusteko), autoa eroso geldi daitekeen leku batean, eta abar. Leku batzuetan, Herbehereetan esaterako, auto-stopa egiteko leku bereziak daude, bide seinale eta guzti, Liftplaats deituak. TURIN JOMUGA Lehen ahalegin modura, etxetik Italiako Turin hirira bidaiatzea proposatu nion nire bikoteari, bertan gauzatu baikenituen goi mailako ikasketak. Berak, arduragabekeria une batean edo, baiezkoa eman zidan. Ez zegoen atzera bueltarik. Motxila bizkarrean, irribarrea ezpainetan eta hatz lodia eta kartel bat erakutsiz, Donostiako Amara auzoan jarri ginen Irunerako norabidean. Bidaia hasi eta bost ordutara, A-63 autobideko Bidarteko atseden gunean ginen, etxetik ordu erdira alegia.

Egia esan, mugitzeko balio duen edozein aparatu erabili daiteke bidaiatzeko. Originala izan nahi baduzu, zaila duzu, egon ziur munduan badela norbait honezkero saiatu dena buruan duzun hori egiten. Iaz, adibidez, Ukrainan nenbilela, patinete baten gainean 3.000 km-tik gora eginak zeuzkan txekiar bat ezagutu nuen. Orain dela urte batzuk aldiz, Hungarian, Alemaniatik motorrik gabeko hegazkinetan zetorren hirukote batekin egin nuen topo. Esandakoa, edozer delarik buruan duzuna, honezkero saiatu dira, egon ziur.

Bidaia hasi bezain pronto amaituko zen tragedia bat zirudienean, parapente irakasle batek bere furgonetan hartu gintuen eta ia Okzitaniako Tolosaraino eraman gintuen, gure lehen etapako helmuga. Hodei mota ezberdinak, barometroen irakurketa eta haizeteen eta ekaitzen arteko loturaz ikasteaz gain, Turinera iristeko burutazioa gauzagarria zela ikasi genuen. Hurrengo bost egunetan autoz auto ibili ginen eta jende andana ezagutu genuen, bakoitza bere gorabeherekin: lan elkarrizketa garrantzitsu batera urduri zihoan biokimikaria, frantsesez hitz egiteaz aspertuta zegoen kolonbiarra, errepide txikietatik joanaz, bere etxe inguruko ur-jauzi polit bat erakutsi zigun gizona...

DENON ESKURA Originala izatearena baztertuta, onena bakoitzari barnetik irteten zaion moduan bidaiatzea litzateke. Edo ahal duen moduan, noski, izan ere Karibea belaontzi batean esploratzea gustatuko litzaidake niri, baina ez dakit ababorra eta istriborra ezberdintzen; hortaz, jai daukat. Erromes baten moduan oinez joateaz gain, bada beste modu bat denon eskura dagoena distantzia luzeak egiteko. Hitzez-hitz gure eskura dagoena. Auto-stopa egiteari buruz ari naiz, hain justu. Nire aitak beti kontatzen dit nola joaten zen Madrilera soldaduska egitera auto-stopa egiten, lasai asko. Igande goizean etxetik irteten zen bere soldadu-zakua bizkarrean zuela, eta hatz lodia errepide bazterrean erakutsiz, Madrilgo

zimeltzen dira ureztatu gabeko loreen modura?

Auto-stopa eginez Euskal Herritik Italiako Turin hirira iristea posible da, bidean hainbat esperientzia bizituz eta pertsona interesgarriak ezagutuz. E. EIZAGIRRE

kuartelera iristen zen iluntzerako, arazorik gabe. Zorionez soldaduskarik egin behar izan ez dudan arren, nik ere espe-

rientzia hori izateko irrika nuen. etorkizunean, Gabon eguneko bazkalondoan, nire ilobei kontatzeko bada ere. Pertsona heldu guztiek diote garai batean erreza zela

auto-stopa egitea, ohikoagoa zela, gaur egun jende gutxiago dabilela horrela. Dabiltzan gutxi horiek baina, lortzen al dute norbaitek eramatea, ala errepide bazterrean

Azkenean, aurrez planifikatu moduan, hatz lodiari esker, bost egunetan iritsi ginen Italiako lehen hiriburua izandakora. Bidean, hamaika pertsonen bizipen, istorio eta kontakizunak entzuteko eta gureak partekatzeko aukera izan genuen, eta une batzuetan errepide bazterrean itxaronaldi luzeak egitea gogorra izan bazen ere, zalantzarik gabe esperientzia polita izan zen. Harrezkero beste begi batzuekin begiratzen ditut eskuetako hatz potoloak, a ze boteretsuak!


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko azaroaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Euskarazko antzerki testuak, paperean Susa argitaletxeak eta EHAZEk euskarazko antzerki testuak argitaratuko dituzte Ganbila izeneko bilduma berrian. Oier Guillanek koordinatuko du egitasmoa, eta udazken honetan argitaratuko dituzte lehen hiru liburuak LEIRE MENDILUZE

G G

ANBILA: “kanpo aldera kurbatua duen ispilua, non fokua ispiluaren barruan dagoen puntu bat den. Ispilu ganbilak oro har ikuspegi zabala hartu nahi den egoeretan erabiltzen dira; hala ere, irudi deformatua ematen dute”. Izen hori hautatu dute Susa argitaletxeak eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak elkarlanean sortu duten antzerki bilduma berria izendatzeko. Sustatzaileek adierazi dutenez, nekez irudika zezaketen antzerki bilduma honetaz aritzeko metafora egokiagorik. “Proiektu berri honekin euskal teatroaz ikuspegi zabala eman nahi genuke, unean-unean fokua obra edota hainbat obra eta ahotsetan jarriz. Antzerkiak agertu ohi duen errealitatea, baina, deformatua da”. Tentsioan bizi du antzerkiak literaturarekiko harremana, ez baitago argi zein neurritan izan behar duen testuak antzerkiaren abiapuntu ala tresna. Halere, egitasmoan murgildu direnek inolako tentsioari muzin egin gabe sortu dute bilduma, “harreman arazotsu hori bera, deformazio eder hori bera, liburugintzari eta oro har kulturari egin dakiokeen ekarpen ederra” delakoan. Argi dute teatro testu askok ez dutela literatura ez oina-

GANBILA

2019ko udazkeneko zenbakiak “BAZTERREKO AHOTSAK” Beheko Larraine taldearen bi antzezlanez osatutako liburua: ‘Atte hil aurretik’ eta ‘Manifestu bat’. Horiekin batera Miren Tirapuri sortze prozesuez egindako elkarrizketa. Egilea: Miren Tirapu Testuak: Miren Tirapu, Gaizka Sarasola Hitzaurrea: Iasone Parada “SIMPLICISSIMUS” 2019ko udazkenean Tartean konpainiak estreinatuko duen antzezlan berriaren gidoia Testua: Patxo Telleria Hitzaurrea: Jokin Oregi Hitzostea: Oier Guillan “FRANCOREN BILOBARI GUTUNA” Antzezlaneko testuarekin batera, Ximun Fuchs zuzendariak sortze prozesuaz idatzitako testua Egileak: Artedrama, Le Petit The´a^tre de Pain eta Dejabu Testuak: Lantaldeak Igor Elortza eta Unai Iturriagarekin idatziak Hitzaurrea: Arantxa Iturbe

rri ezta helburu, eta hala ere, literatur balio handikoak izan daitezke, arduradunen iduriko: “teatroan idazle diren ahots berri asko topatuko ditu bilduma honetan irakurleak, normalean beren buruari “literatur” idazle etiketa jartzen ez diotenak”. Euskal literaturak luzaz pairatu duen hutsune bat bete nahi du bildumak, arduradunen esanetan: “euskaraz idatzitako antzerki testu bilduma egonkor bat eskaini, antzerkiak oholtzatik kanpo ere biziraun dezan”. Ganbila hutsune bat betetzera datorrela diote: “denbora luzea eman dugu euskaraz idatzitako teatro-testu bilduma egonkorrik gabe”, diote. Horrela, bada, zigilu berriak euskaraz idatzitako teatro-testu garaikideen bilduma egonkorra aurkeztuko du, “artxibategi bokazioz”. URTEAN SEI ALE Urtean sei liburu argitaratzeko asmoa dute, hiru udaberrian eta hiru udazkenean. Udazken honetan plazaratuko dira Bazterreko ahotsak (Beheko Larraine taldearen bi antzezlanez osatutako liburua: Atte hil aurretik eta Manifestu bat); Simplicissimus (Tartean konpainiak estreinatu berri duen antzezlanaren, Patxo Telleriaren gidoiarekin) eta Francoren bilobari gutuna

2020ko udaberria bitartean sei ale plazaratuko ditu bildumak. GANBILA (Igor Elortza eta Unai Iturriagak idatzia). 2020ko udaberrian, aldiz, beste hiru ale kaleratuko dira: Isiltasuna (Eneritz Artetxe), Mami Lebrun (Kepa Errasti) eta 4.48 Psikosia (Sarah Kane). Gainera, antzerki testuaz gain, obrak jorratutako gaiak eta emanaldiak muntatzeko segitutako sorkuntza bilakaerak ere azalduko dira ale batzuetan: sortze prozesuari buruzko pasarteak, hitzaurreak, hitzosteak… HARPIDETZA MARTXAN Liburuak banan-banan erosteko aukera izan-

go den arren, harpidetza sistema ere jarri dute martxan eta horri esker etxean jaso ahal izango dira nahi diren aleak. Arduradunen esanetan, “egitasmoa sustatzeko modua da liburuok eskuratzea; eta, era berean, euskal argitalpena zuzenean laguntzekoa ere bai”. Harpidetza kanpainaren inguruko informazio guztia ganbila.eus webgunean dago eskuragarri. 48 euroko prezioa du urteko harpidetzak, horren truke jaso ahal izango dira, hain zuzen, urtero kaleratuko diren sei zenbakiak.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko azaroaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

54300. mapa: ‘colada’ / ‘lessive’

bogada goara gobara goada bokata boketa buketa bukhata lixu(a) lixiba le(i)xiba lesi xuriketa xabonada garbikusi bestelakoak

- Hautsa erabilita arropa garbitzeari eta zuritzeari nola esaten zaion bildu da. - Bestelakoak: jabonadure (Mendata), kolada (Sondika, Errigoiti), latsakan (Larraine), oarako (Hondarribia), pujeta (Leintz Gatzaga), puxeta (Araotz, Oñati). Etxebarri: Sakúkada bogadie Bilbotik ekarri, aberatzan etxetik. Ekarten euen bogáda-sakue beteta. Orozko: Lenau kanpora joaten sirean bogadea eiten, se eseuen urik etxean eta. Mendata: “Jabonadurie” galdaran eiñdde, errekan garbitzeko... ur beroa bota barik. Leintz Gatzaga: Ura berotu da botate san ara gañera, da ori polittopolitto filtrau eitte san erropetan beera... irasi; da ortik urtet’auen da jauste san posalera. Da ori berotu da barriro botate san gañera. Ori egun bat ingururuen edo ibillte sien [”lexíba”]. Legazpi: “Lexíba”, “lexíbea”, “errópa lexíbatu” esáte zien.

Zegama: Zórtzi éuneko errópák eo... óndo egosí ta géo erréka eamán ta arrí atén ur garbíkiñ... étzan etxén úrík eta [”lixibá”]. Ezkio-Itsaso: Ordún, amábost éun o íllabetén líxiba bát éitten tzan. Aia: Guk “líxiba”, baño béste batzuk “gobára” esáte ziyén errín bertán, áitze zan émen e, tokín-tokín, gutxiyo... Eugi: Líxue. Dena berátu, ekarri súkelderá bi esportetan eta xurie batean ta azule bertzean. Bañéra paratzen tzaikion peán; máindre bat gañean eta áutse, eta ure beroa botatzen zenion auts arrei, guttire-guttire, eta beittitik bezkora, berotu, ta berriz gañetik bota, txurrúxtua ya ikusten zinuela ai zela sekatzen, ure gutti ateratzen zela, berriz ur bero ure bota gañetik. Ur ure zen arrunt gurie. Urketa: Buketa, on faisait bouillir, xuriketa, savonner et rincer, la couleur “xuiketa” et le blanc “buketa”. Hau da, “xuiketa” kolorezko oihalak garbitzea da; “buketa” oihal zuriak garbitzea. Urdiñarbe: “Xuiketa” ttipigo, bi athor eta, “bukhata” handia [da]. Altzai: “Xuiketa” manexek [esaten dute].

Mapa honetan lehenagoko denboretan arropa nola garbitzen zen aipatzen da.

guada. Hitz horiek Iparralde osoa, Donostia inguruak eta Bizkaiko mendebaldeko eremu bat hartzen dituzte.

Baigorri aldean bogada deitzen da gauaz dabilen izaki mitologikoa ere.

Bi eremu nagusi erakusten dira mapan. Erdialdean, Nafarroatik hasita, Gipuzkoako eta Bizkaiko parte handi batean, lixua, lixiba, leixiba eta lesi hitzak bildu dira. Hitz horiek errautsarekin dute lotura. Hain zuzen, latinezko (aqua) lixiva hitzetik dator eta horrek “hauts-ura” adierazten du.

Hala bogada, nola lixiba hitzek badute egitekorik arropak garbitzeko ohiko teknologiarekin. Bogada-k zein ontzitan egiten den oroitarazten du; lixiba-k, ordea, hautsaren erabilera.

Bereterretxeren khantoria famatuak ere horrela dio azken koplan: Ezpeldoiko bükhata / Ala bükhata ederra! Bereterretxen atorretarik hirur dozena ümen da. Aditzera ematen du Bereterretxe eraila izan dela eta bere odolaren lekukoa dela haren atorrez Ezpeldoi etxekoek egindako bokata.

Bigarren eremu batean beste forma batzuk ageri dira: boketa, bokata, buketa, bükhata, gobara, bogada eta

Han-hemenka, mapan, eremu txikiko xuriketa (ekialdean) eta puxeta (Oñatin) hitzak ere agertzen dira.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.