Ortzadar031119

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko azaroaren 2a. 614. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

UNAI ELORRIAGA Ipuin bildumaren arima duen “Iturria� bere seigarren nobelarekin bueltan da idazle algortarra -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko azaroaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

T T

OKI ezezagun bat: sumendi bat. Eta sumendiaren magalean bizitzen, norberarekin zerikusirik ez duen komunitatea. Finean, urruti sentitzen den atmosfera. Arraroa denaren bueltan hausnartzen hasi ziren udako arratsalde baten Marina Suarez, Natalia Suarez, Maite Mugerza eta Andrea Berbois Tripak kolektiboko sortzaileak, eta ideia zaparrada hura antzezlan bihurtu dute bi urte beranduago. Lekutan nabari duten inguru bat eraiki nahian ondu dute Urruna antzezlana. Urriaren 19an estreinatu zuten Bilboko BAD jaialdiaren baitan. Ezagutzen ez zuten eta arrotz nabari zuten toki horren inguruan istorioak sortzeari ekin zioten antzerkigileek, eta bukaerarako pieza oso bat bihurtu dute eszena sekuentzia. Halere, “ezohiko” antzerkia dela diote. Izan ere, linealki eraikia ez dagoen obra da Urruna; irudi kate baten puzzlea, tonu “absurdoan” kontatua. “Antzezlana oso absurdoa da, eta gure arteko harremana ere bada absurdoa askotan; nolabait gure artean eraiki dugu hizkuntzaren isla da obra”, kontatu du Marina Suarezek. Sortze prozesu guztia “kaotikoa eta oso polita” izan dela azaldu du Suarezek, eta apurka nork bere egitekoa zehazten ikasi dutela.

ESTILOA FINDUZ 2014an sortu zuten Maite lehen pieza laburra, eta 2016an, berriz, ezagun egin zituen Aitaren larrua bigarren antzezlanak. Azken honetan, eta aurreko esperientziekin alderatuz, estiloa “findu” dutela nabari du Marina Suarezek. “Nahiko ondo ezagutzen dugu elkar eta oraingoan badakigu zeinek egin behar duen zer eta noiz; aurreko obran hori ez zegoen hain argi; nik uste obra honekin buelta bat eman diogula lanari”.

Estrainioaren hurbiltasunean arakatzen Antzezlan berria ondu du Tripak kolektiboak: ‘Urruna’. Sumendi baten magalean bizi den komunitate “arraro” baten gorabeherak dituzte hizpide hirugarren lan honetan. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen BAD jaialdian estreinatu dute lana

Estilo bat markatzen hasiak dira, eta propioak dituzten moldeen bilakaera nabari dute kolektiboko kideek. Egiteko era berezia, horrek ezaugarritzen du Tripak kolektiboaren antzerki mota. “Askotan mugimenduan dauden koadroak dira eszenak”, hala laburbildu du Natalia Suarezek euren teatroaren arima. Irudiak eraikitzen ahalegintzen dira, konposaketa osoak. “Testua bukaeran dator gehienetan eta guk egiten duguna da ahotsa, soinua, jantziak… elementu guztien plastizitatea arakatu; arreta handia jartzen dugu irudian eta horrek daukan potentzian”, erantsi du Marina Suarezek. Eta, are, teatroa bera osotzen duten ardatz guztien arteko oreka sortu nahi dute: “Maila berdinean daude elementu guztiak eta konposaketa bat sortzea elementu horiekin guztiekin”.

Marina Suarez, Natalia Suarez, Maite Mugerza eta Andrea Berbois dira partaideak. TRIPAK K.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Iker Azurmendi Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Guztiak antzezle, eta guztiak maila berean. Filosofia horrekin egiten dute lan Tripak taldeko kideek, eta Suarez ahizpek kontatu dute denen artean betetzen dituztela rol guztiak. Horrek ere ondorioak ditu hedapenean: “Banaketa ere guk geuk egiten dugu, eta horrek zaildu egiten du sortu eta obra mugitzea aldi berean”. Horregatik, lehen estreinaldiaren ondotik eta behin pieza bukatutzat emanda hasiko dira euren lana erakusteko plaza bila. “Egia esan, antzoki asko daude, baina oso gutxi programatzen da; eta are gutxiago gurea bezalako antzerki mota ezohikoan”. Halere, gogotsu daude sortzaileak egindakoa taularatzeko, aukera eta espazio berriak bilatzeari ekingo diote aurki. ARRARO, BAINA GERTUKO Mundu arraro batean murgildu nahi izan dute artistek obra honekin, baina Natalia Suarezek aitortu du zaila dela ezezagun zaizunaren larruan sartzea: “Saiatu gara bilatzen harremanak sortzeko modu ezberdin horiek, eta bakoitza joan da bere pertsonaia ezezaguna bilatzen; baina azkenean konturatu gara bakoitzak berea egiten duela eta oso zaila dela ezezagunean sartzea”. Horregatik uste du obra “arraroa eta erosoa” izan daitekeela aldi berean ikuslearentzat. “Absurdoak hori dauka; ez duzu ulertzen baina oso irekia da”. Marina Suarezek zehaztu du Aitaren larrua-rekin aldea nabari duela horretan ere: “Obra hau errazagoa da publikoarentzat, beharbada ere guk gehiago konektatzen dugulako antzezlan honetan eurekin; begiratu egiten diegu eta gure mundu arraroan sartzeko eskua luzatu”.

UXUE GUTIERREZ

TALDEAN SORTZEN Orain bost urte sortu zuten kolektiboa eta hirugarren obra dute Urruna. Lan taldean ere izan dira aldaketak. Gaur gaurkoz, Marina Suarez, Natalia Suarez, Maite Mugerza eta Andrea Berbois dira Tripak konpainia, eta ezohiko antzerkia dute lan esparru. “Lautik hiru arte ederren mundutik gatoz eta hori

nabaritu egiten da; oso era plastikoan sortzen dugu”, azaldu du Natalia Suarezek. Antzezlan honetan batu da bera aktore lan taldera, eta aurrekoan ageri zen Mayi Martiarena ez da obra honetan azaltzen. Are, oraingoan kolektiboko kide guztiak dira antzezle: “Andrea (Berbois) biolin-jotzailea da, eta aurrekoan musika egiten ibili zen; orain antzeztera ere animatu da eta izugarrizko saltoa eman du”. Marina Suarez pozik agertu da lau emakumeak eszenan agertzen direla azaltzean.

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

H u r r e n g o proiektua buruan dute jada. Oraingoan euren maneratik urrunago eta konbentzionaletik hurbilago dagoen metodoa baliatu nahi dute: gidoi bat egin. “Buruan dugu hurrengo obra dagoeneko eta orain testua idatzi nahi dugu lehenago: Aitaren larrua argazki batetik abiatu zen; Urruna leku batetik, eta datorrena testutik hasi nahi dugu”. Euren sorkuntza eta esperimentazio ibilbidean beste urrats bat eman nahi dute horrela, sortzaile gisa euren buruak etengabe “harritzeko” prozesuaren parte gisa.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko azaroaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Poesia maitatu

Fikzioa 1. Etxeak eta hilobiak

ZZ

ER dute euskaldunek eguraldi onaren aurka! Eguzki apur bat agertu orduko “Hau beroa!” dio tabernan edo dendan sartzen den orok! Ni ez naiz guztiz euskalduna izango, beharbada, beroa asko gustatzen baitzait, eguzkidun egunen beroa. Eta argitasuna, egunsentiarekin datorren freskura berri hori, egun berri baten inaugurazioa. Nire bizitzako lehen zatian gautxoria izan nintzen guztiz, gautarra, goizeko laurak aldera lotara joaten zena, ez parrandan ibilita, gehienetan, baizik eta etxean idazten, irakurtzen edo gogoeta egiten egon ondoren baizik. Baina une batean gauaren energia hori malenkoniatsua bilakatu zitzaidan, energia motela. Nire ordutegia irauli nuen, erretzeari deblauki uzten dionaren antzera. Pertsianak zabalik uztea aski izan zen; egunaren lehen argiekin esnatzen eta ohetik jaikitzen hasi nintzen. Orduan deskubritu nuen goizak daukan indarra, buruari astindua ematen dion haize freskoaren samurtasuna, eta Getariako Gaztetape hondartzatik Zarauzko Kanaleraino egindako ibilaldietan gorputza indartzen sentitu nuen, beste kemen bat, beste ganora bat. Eta ibilaldi haietan, edo eguzki goxotan eman-

Bernardo Atxaga. Pamiela.

dako orduetan, bai hondartzan, bai eserleku batean, poesia sortzen sentitu nuen nire baitan, poemak ate joka zetozela, esaldi solteak agian, edo poema osoak ere bai aldika, nonbaitetik isurian. Behin, paperik ez eskura, eta kamisetan idatzi behar izan nuen poema bat oso-osorik. Poema ordenagailura joan zen, kamiseta garbigailura. Geroztik ez naiz etxetik libreta eta boligraforik gabe ateratzen. Niretzat garrantzia handia hartu duen generoa da, gizartearentzat proportzionalki interesa galtzen joan den heinean. Tira, galtzen edo, inoiz ez baitu interes handirik izan, baina azken urteetan sumatu dut halako baztertze bat, banalizazio bat, jendeak disimulatu ezineko erdeinu batekin begiratzen dizula zertan ari zaren galdetu ostean poesia liburu bat idazten ari zarela erantzuten duzunean. Beste zereginik ez bazeneuka bezala. Gai handiak beste batzuk dira: gastronomia, liga, kirol lorpenak, industria, aisialdia, eta mila halako. Poesia zer da, dozena bat lagunek gelan itxita irakurtzen duten zera arraro bat ez bada!

Niretzat eguzki erreinu baten fereka bezain beroa da poema on bat. Eta poesia baztertzen duen sistema honek plazer hori ezagutzea galarazten dio irakurleari

Leku guztietan ez da horrela, baina. Gurea baino tradizio handiko kultura jasoa duten herrialde askotan esti-

matzen da poesia beste gauza askoren aurretik. Filmak eta dokumentalak egiten dituzte poetei buruz, kaleak eta kultur zentroak bataiatzen haien izenekin, eskoletako curriculumean ezinbestekoak dira. Gurean anomalia ugari dago poesiari buruz. Euskadi sarietan, adibidez. 22 urteko ibilbidean hirutan bakarrik saritu dute poesia liburu bat. Narratibarekin konpetitzera behartzen dute poesia, guztiz kontrajarriak direnean; poesia hitz gutxitan bildutako esentzia da, narratiba 400 edo 600 orri har ditzakeen magma. Luma pisuko boxeolari bat pisu astunetako batekin borrokan jartzea bezala. Espainiako sari nazionaletan, aldiz, poesiari eskainitako sari bat dago bereziki, eta urtero poeta bat bereizten eta laudatzen dute. Argitaratu ere, urtero nekez iristen dira sei bat poesia liburu berri dendetara, eta ez eskaparatera, atzeko apaletako zoko batean hilobiratuak izatera baizik. Sarietara hogeitaka liburu aurkezten dira, argitaratu ezinik dagoen materiala. Niretzat eguzki erreinu baten fereka bezain beroa da poema on bat. Eta poesia baztertzen duen sistema honek plazer hori ezagutzea galarazten dio irakurleari.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA ALBUM ILUSTRATUA

GAZTE LITERATURA

‘Erakusleihoan’

‘Mehatxua’

Testua: Karmele Mitxelena; ilus.: Irrimarra. Erein. 32 orr. 15 euro.

Garbiñe Ubeda. Elkar. 12-16 urte. 92 orr. 11 euro.

Peru Abarka lehiaketako lan n saritua

Iraganari ihes egin ezinik k

Markina-Xemeingo Udalak eta Erein argitaletxeak antolatzen duten Peru Abarka album lehiaketaren 2019. edizioko lan irabazlea da “Erakusleihoan”. Karmele Mitxelenarena da testua, eta Irene Gutierrez eta Karmele Gorroñorenak irudiak. XIV. edizioa du aurten lehiaketak. Amak halaxe nahita, saxofoia jotzen ikasi zuen semearen istorioa dakar lanak. Eskolatik bueltan, bere gelan sartu eta ez zion amak afal ordura arte deitzen. Aspertuta, leihotik begira ematen zituen orduak, eta iruditzen zitzaion begiratzen zituen leiho haien atzean bizi zen jendea bera baino zoriontsuagoa zela.

Amak Nizara bidali du Larraitz uda pasatzera, institutuko irakaslearengandik aldentzeko; euren arteko harremana ez omen da “naturala”. Larraitzek, ordea, ezin dio inori kontatu Kilopondiorekin duen loturaren arrazoia, ez etxekoiei ez lagunei. Edozein modutan, hilketaren lekuko izan ondoren, herritik urrutiratu beharra zeukan, Martinen abandonatzea gainditzen hasteko eta, batez ere, arriskuan dagoelako. Ezagutzen ez duen familia baten etxean egokitu da, itxuraz, amaren gaztetako lagunak. Ustekabean, iraganari ihes egitea ezinezkoa dela gogoraraziko dio telefono dei batek.

2. Iturria Unai Elorriaga. Susa.

3. Basa Miren Amuriza. Elkar.

4. Susmaezinak Itxaro Borda. Alberdania.

5. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

6. Egunero hasten delako Ramon Saizarbitoria. Erein.

Ez Fikzioa 1. Tarrapatan Xabier Berasaluze. Elkar.

2. Sapiens Yuval Noah Harari. Elkar.

3. Moio Kattalin Miner. Elkar.

4. Feminismoa %99-aren alde Hainbat egile. Txalaparta.

5. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko azaroaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

UNAI ELORRIAGA IDAZLEA

“Nobelaz mozorrotutako ipuin bilduma da” ‘Iturria’ izeneko bere seigarren eleberria argitaratu du Unai Elorriagak, Susa argitaletxearekin. Bilaketa bati lotutako hamar ipuinek osatzen dute Espainiako Narratiba Sariaren liburu berria ETXAHUN GONZALEZ

N N

OBELAZ mozorrotutako ipuin bilduma da Iturria. “Niretzako ipuin liburua da, beste batzuentzat nobela hutsa”, dio Unai Elorriagak (Algorta - Getxo, 1973). Izan ere, ipuinak elkarren artean lotuz ondu du bere liburu berria idazleak: “Ipuinek bizi propioa dute, baina bata bestearen segidan, nobela osatzen dute”, uste du algortarrak. Pertsonaia baten abizenari zor dio izena liburuak, Pedro Iturriari, nahiz eta Soro Barturen pertsonaiak duen eleberrian pisurik handiena. Ipuinak idatzi, eta hauek Europako herrialde ezberdinetan argitaratzen ditu Iturriak, tokian tokiko hizkuntzan. Bere bila abiatuko da Soro Barturen, 80 urteren bueltan dabilen idazlearen gaztetako laguna. Haren atzetik ibiliko da hara eta hona, gaur Polonian, bihar Danimarkan eta etzi Hungarian, eta bidelagun izango ditu Erroman bere laguna eta Eszter Nagy Iturriaren itzultzailea. Bizitzari, heriotzari, maitasunari eta adiskidetasunari buruzko liburua idatzi du Elorriagak, “bai eta horiek denak biltzen dituen literaturari buruzkoa ere”.

“Nobelaz mozorrotutako ipuin bilduma”, beraz. Ipuin-liburua idatzi nahi nuen nik, eta niretzako ipuin bilduma bat da Iturria. Nobelaz mozorrotutako ipuin bilduma. Zergatik? Ipuinek bakarrik beren bidea egin dezaketelako, baina bada euren arteko hari bat, ipuinak bata bestearen atzetik harilkatzen dituena, eta hari hori nobelistikoa da. Horregatik batzuentzat ipuin-liburua izango da, eta beste batzuentzat nobela. Haria oso fina da hasieran, baina liburuan aurrera egin ahala pisu handia hartuko du, soka bihurtu arte. Ale-

Bost urte eman ditut nobela hau idazten, prozeu luzea izan da eta gorabehera asko izan ditut”

gia, mozorroak ipuinak eurak baino potoloagoa izaten bukatuko du.

Zein da ipuinen eta hariaren arteko erlazioa? Soro Barturenek Pedro Iturria bere laguna topatu gura du, Europan zehar ipuinak argitaratzen dituen idazlea. Bi ipuin publikatzen ditu herrialde bakoitzean: Danimarkan, Txekian, Polonian… Bada, ipuin horien atzetik ibiliko da Barturen, Iturriak bidean uzten dituen arrastoei segika. Arrasto horiek ipuinak dira, eta Sorok ipuinak irakurtzen dituen heinean, irakurleak ere ipuinak irakurriko ditu. Hortxe ipuinen bilduma. Horien atzetik egiten duen bidea, ordea, bilaketaren odisea hori, nobela da. Nolakoa da Soro Barturen? Sorok 79 urte ditu eta 50 urte dira Pedro Iturria ikusten ez duela. Ez da liburuan espreski aipatzen, baina itxuraz osasuntsu dagoen arren, gaixotasun sendaezina dauka eta hiltzeko zorian dago. Bere bizitzaren amaieran, eta Pedro Iturria bere gaztetako laguna azkenengoz ikusi zuenetik mende erdia igaro ondoren, bere bila joan behar duela erabakitzen du. Puntu horretan, bost axola dio guztiak. Edozer esaten du, edonola eta edonori. Ez dauka inongo filtrorik. Zaharra da, bizitza osoa egin du jada, dirua dauka, soberan. Gauzak horrela, oso elkarrizketa biziak izango ditu bidean aurkitzen dituen pertsonekin. Edozer, edozein momentutan. Edozein astakeria. Une komikoak sortuko ditu horrek.

Liburuaren azala. L. GARRO / S. FLORES

Zerk bultatzen du Soro bidaia hori egitera? Ez dakigu zergatik, justu orain, 50 urte eta gero, Sorok bere lagunaren bila joan behar duen. Karrera elkarrekin ikasi zuten biek, eta

Unai Elorriaga idazlea, Donostian, Tabakalerak


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko azaroaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ko Tobacco Days liburu dendan, ‘Iturria’ bere lan berriaren aurkezpenean. IKER AZURMENDI

literatura

ordutik ez dute elkarren berri izan. Hala ere, arrazoi batzuk iradoki ditut liburuan zehar. Horietako bat izan daiteke Iturriaren bila baino, Soro gaztaroaren bila abiatu dela. Horrelakoak baikara gizakiak, bizitzaren azkenengo momentuan gazteak gineneko urte horiek gogoratu nahi ditugu. Musika entzuten dugunean ere orduko doinuak entzuten ditugu. Finean, ondo geunden garaiak gogoratu nahi ditugu. Iturriaren bila dabil Soro, eta ez dakigu topatuko duen ala ez, ezta aurkitzen duenean zer egingo duen ere. Bestetik, oso modu zorrotzean irakurtzen ditu Sorok Pedro Iturriaren ipuinak. Obsesionatuta dago, eta ez dago oso argi zergatik. Hainbat misteriori egin beharko die aurre irakurleak. Ipuinak irakurri bakarrik ez, komentatu ere egiten ditu Barturenek. Bilaketa batean ari da Soro Barturen pertsonaia, eta abentura horretan, noski, asper uneak ere izango ditu. Txekiara doa, adibidez, eta Pedro Iturria ez dago han, Hungarian dago. Bidaiari berrekin bitartean, solaskide batzuk izango ditu hotelean eta hitz egin eta hitz egin ibiliko da bertan. Ipuinei buruz ariko da gehienetan, literaturaz, eta literaturaz aritzean, bizitzaz hausnartuko du. Zer da ba literatura, bizitza bera ez bada? Literaturak bizitza kontatzen du, eta horrek bide emango dio gaztaroari, adiskidetasunari, maitasunari, heriotzari edota gaixotasunari buruz hitz egiteko, Iturriak ere gai horiek tratatzen baititu ipuinetan. Liburu honek duen magia azaleratuko da orduan: Sororekin batera, Iturriaren ipuinak irakurriko ditu irakurleak, eta bere buruan gai horien inguruko hausnarketa egiteko aukera izango du orduan, berea. Sorok egiten duen hausnarketa irakurriko du ondoren, eta beraz, gai bakoitza birritan, hirutan edo lautan hausnartzeko abagunea izango du, perspektiba ezberdinetatik. Eszter Nagyk, Iturriaren itzultzaileak ere, solasaldi biziak ditu Sororekin. Oso gauza bitxia gertatu zitzaidan Eszterren pertsonaiarekin. Pare bat kapitulutan sartzeko asmoz sortu nuen bera, baina idazten aurrera egin ahala, pertsonaiak emandako erantzunek eta hartutako jarrerek berataz maitemintzera eraman ninduten. Itzultzaile arrunta izan behar zuenak, bilakaera indartsua izango du eleberrian. Itzelezko erantzun onak ematen dizkio Sorori eta honek bere bidaiara batzeko eskatzen dio. “Esther, etorri gurekin”, esaten dio, “baina zer egingo dut nik Polonian?”, erantzun besteak. “Berdin dit, nirekin hitz egin”. Hain pertsonaia bitxia bihurtu zen niretzat, zeinen azkenean, ni ere, idazle moduan, harritu ninduen. Pertsonaiaz maitemindu nintzen. Ez da Juego de Tronos telesailean bezala. Ezin ditut pertsonaia onak bigarren kapituluan hil. Kontrakoa egiten dut nik: adoptatu egiten ditut eta amaierara arte jarraitzen dut haiekin. Alderantziz ere gerta liteke, alegia, luzerako sortu eta konbentzitzen ez zaituztelakoan, pertsonaiak bide erdian abandonatzea. Bost urte eman ditut nobela idazten, prozesu luzea izan da eta gorabehera asko izan ditut. Eta liburua esku artean duzula… Bada, oso sentsazio bitxia izaten ari da. Liburua bukatu nuenean, epel gelditu nintzen: “Ipuin-liburu bat idatzi dut, besterik gabe”, pentsatu nuen. Ipuin batzuk hobeak, beste batzuk ez hain onak. Tira, liburu ona dela

Harridura sortzen duen literatura sortzea dut gustuko. Harridura da literaturak sortu behar duen gauzarik garrantzitsuena”

pentsatu dut beti, gotorra, elegantea, baina ez nuen oso argi noraino iritsi zitekeen. Lehengo iritziak jasotzen hasi naizen honetan, ordea, asko harritu naiz, irakurleak asko emozionatu baitira nik idatzitakoarekin: “Zelako liburua idatzi duzun, ikaragarria da!”, edota “ez dut halako ipuinik sekula irakurri! Zer nolako pertsonaia osatu duzun Soro Barturenekin!”. Uste baino urrunago heltzen ari da eleberria, eta horrek izugarrizko bizipoza sortzen du nigan. Zerikusirik izango du, akaso, ohiko eleberrietatik aldendu zarela. Harridura sortzen duen literatura sortzea gustatzen zait niri, irakurlearengan sorpresak eragitea. Zer da hau?, Nora doa?, Nondik dator? Harridura. Literaturak sortu behar duen gauzarik garrantzitsuena dela uste dut. Betikoa irakurtzen dugunean, ba tira, betiko moduan geldituko gara. Betiko nobelak eta istorioak, hasiera-korapiloa-amaiera dituztenak. Iturria-k ez dauka horrelakorik. Sorpresak bai, asko, ipuin bakoitzeko saiakera bat behintzat. Batzuetan lortuko dut, beste batzuetan ez, baina ahalegina denetan dago. Sorpresa, liburua bukatu berritan buzoian topatu zenuena. Sorpresa galanta! Pedro Iturriaren gutuna heldu zitzaidan etxera! Pentsatu nuen, “zer da hau, broma bat?”. Inork gutxik ezagutzen zuen liburua, aurkezpena egin barik baitzegoen, eta hala eta guztiz ere, Pedro Iturriak sinatutako gutunazala nire buzoian! Zabaldu nuen, eta hara non, Pedro Iturria izeneko batek idatzitako liburua zegoen barruan. Bi ebidentziaren berri izan nuen orduan: benetako Pedro Iturria bat existitzen da, eta gainera, idazlea da eta euskaraz idazten du! Nafarroako gizon bat omen da, botikaria eta oso euskaltzalea. Euskararen gorazarrea liburua idatzi du. Oraindik ez diot erantzun, baina erantzungo diot eta, akaso, bisita egitera ere joango naiz.

SEIGARREN LIBURUA Unai Elorriagaren seigarren liburua da ‘Iturria’. 2001n agertu zen plazara idazle algortarra, ‘SPrako tranbia’ (Elkar) eleberriarekin, eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala eskuratu zuen lan harekin. Haren ondoren etorri ziren ‘Van’t Hoffen ilea’ (Elkar, 2003), ‘Vredaman’ (Elkar, 2005), ‘Londres kartoizkoa da’ (Elkar, 2009) eta ‘Iazko hezurrak’ (Susa, 2014). Azken horrekin Kritika Sari Nazionala eskuratu zuen.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko azaroaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

Italiar sufia ANE IRAZABAL

Ekialde Hurbileko hainbat txokotan errotuta dagoen sufismoa edo “suaren erlijioa” modan dago Europan. Islamaren adar honek bizitzaren ikuspegi mistikoa bultzatzen du, baina ulertzen al dugu haren benetako mezua?

G G

IOVANNI erlijio katolikoan hezi zuten. “Guraso sinestunak ditut eta igandero elizara joan ohi nintzen”, dio irribarre batekin. Baina bizitzak hamaika bira ematen ditu eta Erromako gaztearen ikusmoldea errotik aldatu zen duela bost urte. “Egiptora bidaiatu nuen eta Kairon derbitxeen espektakulu bat ikustera eraman gintuzten. Liluratuta geratu nintzen. Dantzariak haien gorputzetatik at zeudela iruditu zitzaidan, alegia, haien pisu materialetik askatzea lortu zutela”, kontatzen du. Danborren musika errepikakorrak txunditu egin zuen, eta dantzarien erritmoaz maitemindu zen. Giovannik lehen aldiz ikusi zuen zirkuluan bueltak ematen dituzten mistikoen dantza. Abiadura desberdinak jarraituz eta musikak iraun bitartean, derbitxeek bueltak ematen dituzte besoak mugituz. “Zorabiatuta bezala sentitu nintzen, alegia, ni ere zirkulu horietan bueltaka egongo banintz bezala. Eta, batbatean, trantze mistikoa sentitu nuen”. Giovannik argi dauka momentu horrek bere bizitza aldatu zuela: “Turista guztiak derbitxeei argazkiak egiten ari ziren. Ez zuten momentuaren espiritualtasuna sentitzen. Nik haiengan finkatu nuen begirada. Ez zeuden zorabiatuta, estasi mistiko antzeko batean baizik”.

ESPIRITUALTASUNA Erromara itzuli zenean, Giovannik sufien tarika edo kofradia batera batzea erabaki zuen. Gehienak islamera bihurtutako italiarrak ziren eta derbitxeen ohiturak mantentzen zituzten. Kofradia eskola mistiko antzeko bat da. “Haien bidez ezagutu dut sufismoaren espiritualtasuna. Oso pentsamendu askea da, bada, Jainkoaren eta gizakiaren arteko harreman zuzena bultzatzen du. Horretarako, ordea, beharrezkoa da ibilbide espiritual bat hastea. Batzuek dantzen bidez lortzen dute kontaktu hori. Beste askok, berriz, meditazioaren bidetik”. Denborarekin, Giovannik islamaren adar hori besarkatu eta Amin izen musulmana eskuratu du. Gazte italiarrak gogoratu du hasieran erabakiak apurketa bat ekarri zuela familiaren baitan: “Nire aitak ez zuen onartu. Katoliko bat musulman bihurtu? Harentzat salafistak eta jihadistak ziren guztiak. Baina den-

Erromako derbitxeen eskolan dantza espiritualak ikasi eta sufismoaren erroak barneratzen dituzte gazte sufiek. ANE IRAZABAL

borarekin adiskidetu egin gara”, azaldu du Aminek. “Nire familiak ulertu du sufismoa integralismotik harago doala, hau da, otoitzak eta Koranaren interpretazioak baino pisu handiagoa daukala gogoetak. Sufismoak Islamaren bertsio esoterikoa islatzen du askorentzat. Erradikalenek Islametik at dagoela aldarrikatzen dute eta sufisten aurkako erasoak zabaldu egin dira Ekialde Hurbileko herrialde askotan. Ami-

nek uste du horrek indartu egin dituela: “Gehien gustatzen zaidana da sufismoak ez duela fede itsua aldarrikatzen. Pentsamendu kritikoa zabaldu nahi du”, irizten dio. ESPEKTAKULUTIK HARAGO Erroman derbitxeen eskola handia dago. Gazte sufiek dantza espirituala ikasten dute eta sufismoaren erroak ezagutzen dituzte. Helburua da derbitxeen mistizismoa espektakulu hutsetik harago dagoela erakustea.

“XI. mendetik datozen ohitura idatziak dira eta garbitasun pertsonala lortzea da gure xedea. Horretarako, Irakeko, Turkiako, Egiptoko... hainbat sufien tradizioak hartu dituzte oinarritzat”. Amini iruditzen zaio ibilbidea ez dela batere erraza: “Ez da erraza sufismoaren maila gorenera iristea, baina zirkuluan bueltak ematean askatuta sentitzen naiz. Planetak eguzkiaren inguruan mugituko balira bezala sentitzen dut nire gorputza”.

Aminek badaki sufismoa moda antzeko bat bihurtu dela Mendebaldean: “Gure belaunaldiko gazteak galdurik gaude. Lider politiko karismatikoak falta dira, mundua noraezean dago. Denek daukagu euskarri bat sentitzeko beharra”. Hala, batzuek yoga egiten dute, beste batzuek terapia eta askok meditazioa”. Halarik ere, sufismoa moda guztien gainetik dagoen bizitzeko modu bat dela dio Aminek: “Derbitxeak dantzari hutsak baino gehiago gara”.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko azaroaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

T T

ALDEKIDE bakoitzaren ekarpenetatik abiatu, eta musika propioa sortzea du helburu Sua taldeak. Ibilbide laburra duen arren, azken urte eta erdian aurrerapausoak eman ditu Maruri-Jatabeko taldeak. 2019ko Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi du lau kidez osatutako bandak. Ane Barrenetxeak, Janire Lopezek, Julen Gilbert Wrightek eta Esteban Gaviriak BBK Live musika jaialdiko oholtza gainean kontzertua eskaintzeko aukera izan zuten hari esker. Orain, aurrera begira etorriko diren erronkei begira daude. Disko bat kaleratuko dute azaroaren amaieran, eta Durangoko Azokan egongo da eskuratzeko aukera. Ahotsenean ere kontzertu bat eskainiko dute. Taldeko ahots nagusia da Ane Barrenetxea. Lopezekin batera elkartu, eta aurreko proiektu batek huts egin ostean hasi ziren egun duten taldeari tiraka. “Musika sortzeko nahia genuen; artea egin eta horretaz gozatzekoa”, kontatu du abeslariak. Bide horretan batu zitzaizkien proiektura Wright eta Gaviria. Pixkanaka entseatzen eta sortzen hasi, eta 2018ko ekainaren 23an eskaini zuten lehen kontzertua, Mungian. Barrenetxeak azaldu duenez, asmo nagusienetako bat haietako bakoitzak barnean daraman eremu artistikoa “azaleratzea, kanpora ateratzea” da. Musika estilo propioa egiten dute taldeko kideek. “Egun, musika munduan guztia dago sortuta, baina saiatzen gara daukagun estilo propio hori islatzen”, adierazi du abeslariak. Eta horretarako behar diren osagaiak anitzak dira. Musika instrumentuen erabileratik harago, Barrenetxeak ohartarazi du beharrezkoa dela “irekita” egotea eta “esperimentatzea”. Areago, nabarmendu du taldekideen arteko batasuna egotea ere beharrezkoa dela sortu ahal izateko: “Ez gaude gauza bakar batera mugatuta, bataren eta bestearen ekarpenak uztartzen ditugu; inprobisatu”. Hain zuzen ere, gaineratu du haiek egiten duten

Inprobisazioaren txinpartetatik sortutako Sua Estilo propioa sortzea helburu duen taldea da Sua. Bere ibilbide laburrean, Gaztea Maketa Lehiaketa irabazteaz gain, BBK Live festibalean kontzertua eskaini ahal izan du laukoak. Disko berria kaleratzear dute AMAIA RAMIREZ DE OKARIZ

Ane Barrenetxea, Janire Lopez, Julen Gilbert eta Esteban Gaviria taldekideak. SUA

musika “inprobisaziotik” jaiotzen dela, eta ostean baloratzen dutela gustuko duten ala ez. LASAIETIK GOGORRERA Ahotsaz gain, baxua, teklatua, gitarra eta bateria dira musika egiterako orduan taldekideek darabiltzaten instrumentuak. Horiekin, saiatzen dira musika erritmo lasaienetatik gogorrenetara jauzi egiten. “Baditu-

gu gure momentu lasaiak, baina indartsuak gara, barruan daramagun su guztia atera dugu orain arte eginiko kontzertuetan”, berretsi du Barrenetxeak. Eta jakinarazi du taldearen izenak ere baduela izateko erarekin lotura: “Sua adierak esanahi interesgarria du; itzalean egon gara, eta berpizkunde bat bailitzan atera gara kanpora, suak indarra hartuko balu bezala”.

Sua, adiera

I

tzalean egotetik oholtza handienetara jauzi egin duen taldea da Sua. Lau kidek osatzen dute, eta haietako bakoitzaren txinpartetatik hartu du indarra suak. Horren adierazle da musika erritmo lasaietatik bortitzetaraino jauzi egiten dutela; barruan daramaten su guztia ateratzen dute.

Su hori handitzeko asmoz, 2019ko Gaztea Maketa Lehiaketan eman zuten izena. Baita irabazi ere. Lehiaketaren 28. edizioko irabazlea izan zen Sua, eta 5.000 euroko saria irabazi zuen. Sekula diskorik atera ez duten musika taldeek hartzen dute parte bertan. “Hasiera batean dudak eduki arren, konfiantza izan genuen gure lanean, eta azkenean, sekulako esperientzia izan zen”, kontatu du abeslariak. Gainera, helburua zen lehiaketa irabaziz gero BBK Live festibalean jo ahal izateko aukera lortzea. Amets hori ere egia bilakatu zen. “Izugarria izan zen”, gaineratu du Barrenetxeak. IKUSGAITASUNA LORTU Gaztea maketa lehiaketari eta BBK Live jaialdiak eskainitako kontzertuari esker, taldeak oihartzun handiagoa lortu du. “Horrelako kontuek aukera ematen diete taldeei ikusgaitasuna edukitzeko”, ohartarazi du Barrenetxeak. Haien kasuan ere hala izan zen. Ingelesez eta euskaraz egiten dituzte abestiak, eta abeslariak azaldu du jendeak “era positibo batean” erantzun diola hautu horri. Esate baterako, Zapatu Gaua da euskaraz egin zuten lehen abestiaren titulua, eta azaldu du, irratian asko entzuteaz gain, erreprodukzio pila bat izan dituela sarean eskainitako bestelako bitartekoetan ere. Lehen bideoklipa ere argitaratu berri dute: Ordu Beltzak. Datozen erronkei begira jarriz gero, berriz, lanean eta kontzertuak ematen jarraitzeko asmoa du taldeak. “Hemen egon nahi izanez gero, ikusgai egoteko, sakon egin behar da lan”, adierazi du taldeko abeslariak; eta, nabarmendu du pixkanaka pilak jartzen hasiko direla, ez direlako kontziente etor daitekeen guztiaz. Besteak beste, azaroaren amaieran, lehen diskoa argitaratuko dute, eta aurkezpen bira egingo dute. Durangoko Azokan egongo da diskoa eskuragarri eta Ahotsenean kontzertu bat ere eskainiko dute. Standean ere egongo dira, “gerturatzen direnei harrera egiten, diskoak sinatzen eta jendea ezagutzen”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko azaroaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

52040. mapa: ‘sal’ / ‘sel’

gatz katz

- Janariak ontzeko eta usteldu gabe mantentzeko erabiltzen den gai zuri eta zapore bizikoaren izena galdetu da. Leitzan, adibidez, guk itte giñun kazbatzurín balde aten patu ta saiskik e urrungo eunen seittun atera, gañekoan gaziik ateatzen die azaldu du lekukoak.

- Tolosan “gazikutxa” hitza ere jaso da, janaria gatzarekin kontserbatzen zenean erabiltzen ziren kutzak izendatzeko.

Euskararen eremu osoan gatz hitza da erantzun bakarra, Ezkurrako forma ahoskabea salbu: katz.

“Ehun kilo gatz ez dute elgarrekin janen”, bikote baten loturak ez duelakoan luzaz iraungo.

Janarian beharrezkoa da eta, bestela, bizkaierazko, esaerak dioen bezala “ez dauka ez gatz, ez berakatz”. Metaforikoki gatza aipatzen da, zerbaiten indarra edo bizitasuna adierazteko: “Honek badu gatz eta piper”.

Hozkailurik ez zen garaian janaria gazitegian jarri behar izaten zen. Gazitegia hutsik izatea seinale txarra izaten zen, Agate Deunaren kantuak deitoratzen duen bezala: “Goazen goazen hemendik, hemen eztuk xingarrik, etxe huntako gazitegian saguak umeak hazten tik”.

Bizitzeko baldintza ezinbestekoa da gatza: “Gatzarena egiten duenak” edo “gatzaren dina egiten duenak” doi-doi bizitzeko behar den hura irabazten du. Aldiz, “gatzarenik egiten ez duena” alfer galanta da.

Gatza neurriz eta zuhurki hartzen da egunero, Bastidan bildutako esaerak adierazten duen bezala:

Azkenik, gatzak duen indarra adierazten du ondoko esaerak: “Gatzaren ardura hartu du”; hots, “ezkondu egin da”.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.