Ortzadar 091119

Page 1

ortzadar larunbata, 2019ko azaroaren 9a. 615. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

“GAUEKOAK� Gauaren magiaz bustita, dantza, musika eta kantua batu ditu Jon Mayak bere proiektu berrian -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko azaroaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ZESTOA

Nolako zura, halako Ezpala Urtebete igaro da Ezpalak taldeak lehen urratsak eman zituenetik. Lau kidez osatutako bandak, ordea, entseatzen hasi eta lau hilabetera kaleratu zuen lehen diskoa. 1990eko hamarkadako rock doinuek osatzen dute taldearen izen bera daraman lana, bederatzi abestitan banatuta AMAIA RAMIREZ DE OKARIZ

II

mendu du bidea “pixkanaka” dabiltzala egiten: “Gure beste taldeetan ibilbide luzeagoa izan arren, talde hau berria da, eta beraz, hutsetik ari gara lanean”. Taldekideen artean “kimika” sortu dela ere ohartarazi du.

BILBIDE laburra izan arren, aurrerapauso handiak eman dituen taldea da Ezpalak. Lau kidek osatzen duten taldea da, eta haietako bakoitzak badu esperientzia beste talde batzuetan ere. 1990eko hamarkadako rocka da erritmoen jabe, eta instrumentuak eta ahotsak ere haren osagai garrantzitsuak dira.

IZENAREN ATZEAN “Enborretatik sortzen dira ezpalak, eta horiek izan daitezke sortu berri diren taldeak, sortzear daudenak; hor gaude gu ere, hor dago Ezpalak”, aipatu du Gaztañagak. Izan ere, hark jakinarazi duenez, taldearen izenaren esanahia “poetikoa” da, baina baita omenaldi bat egiteko aukera ere. Musikariak azaldu du duela hiru urte, 2016an, Sei urte musika taldearen disko bat produzitu zuela estudioetan, eta Ezpalak titulua jarri ziotela disko hari. Hitzaren sonoritatea gustatu, eta altxorren artean gorde zuen haren esanahia Gaztañagak, harik eta taldea sortu zuten arte. “Beraz, Sei urte taldeari eginiko omenaldi bat ere bada, urteak daramatzatelako musikaren alorrean eta lagunak direlako”.

Ezpalak da taldearen lehen diskoaren izena; apirilean kaleratu zuten. Bederatzi kantuk osatutako lana da; guztiak, euskaraz. Enborretatik ateratzen diren ezpalak, proiektu berriak dira taldearen bizi filosofiaren gakoetako batzuk. Orain, diskoa aurkezten eta kontzertuak eskaintzen jarraituko dute; udara arte, bederen. Durangoko Azokan ere egongo da diskoa eskuratzeko aukera. Urtebete inguru igaro da Ezpalak taldeak lehen urratsak eman zituenetik. Eñaut Gaztañaga musikariak abiatu zuen proiektua, Xabi Arrieta taldeko bateria-jolea lagun zuela. Zestoako Gaztain estudioetan egin zuten lehen hartu-emana, eta orduz geroztik harremana izan dute bi musikariek. “Esan ohi genuen musika talde bat sortu behar genuela; bertsio gau batzuetan jo genuen, eta tartean behin entseatzen genuen, baina taldea sortzeko denbora gutxi genuen”, azaldu du Gaztañagak. Izan ere, Grises taldean ere jotzen du, eta sasoi hartan denbora “gutxi” zuela jakinarazi du. Hala ere, taldearekin urtebeteko deskantsua hartzea erabaki, eta buruan zebilkien ideiari ekin zioten. Gerora batu zitzaizkien taldera Unai Eizagirre baxu-jolea eta Juanjo Berasain abeslaria, 2018ko abenduan. ROCKAREN INFLUENTZIA 1990eko hamarkadako rocka da taldearen oinarri nagusienetako bat, nahiz

Eta aurrera begira ere, ezpal horiek hazten jarraituko dute, lanean jarraitzeko asmoa baitu taldeak. “Negu honetan diskoa aurkezten eta kontzertuak ematen jarraituko dugu”, jakinarazi du Gaztañagak. Durangoko Azokan ere egongo da haien diskoa eskuratzeko aukera.

Eñaut Gaztañaga, Xabi Arrieta, Unai Eizagirre eta Juanjo Berasain. eta aurrez zituzten taldeetan musika estilo ezberdinak landu. “Hasieran asmo handirik gabe hasi ginen lanean, rocka eginez gozatu nahi genuen”, adierazi du Gaztañagak. Hasiera batean, hark jada sortuak zituen abesti batzuk entseatzen hasi ziren; “bataren eta bestearen gustuak ezagutzen, eginak zeuden abestiei ekarpenak egiten”, gaineratu du. Hala, lauen artean sortu zuten bandaren soinua. Gitarra, baxua, bateria eta ahotsa egokitu zituzten sortu nahi zituzten melodietarako, besteak beste. Gaztañagaren arabera, osagai horiekin aurrez sortutako kantek “nortasun bateratua” hartu zuten.

Entseatzen hasi eta laster batean sartu ziren estudiora diskoa grabatzera, iazko abenduan bertan. “Momentu horretan nuen estudioa libre; beraz, presaka bospasei entsegu egin, eta estudioan eman genien forma abestiei”, jakinarazi du taldeko gitarra-joleak. Hain zuzen ere, bera da estudioaren jabea. Lau hilabeteren ostean kaleratu zuten lehen diskoa, Ezpalak izenburupean. Taldeko kideen nahia “denbora galdu gabe” kontzertuak ematen hastea zen. Gaztañagak azaldu du diskoak harrera ona eduki duela, eta irratietan ez ezik, jendartean ere erantzun “ona” eduki duela. Hala ere, nabar-

Ezpalak, taldea ez ezik, diskoa ere bai

E

zpalak’ (2019) da Ezpalak taldearen lehen diskoa. Bederatzi kantuk osatzen dute, eta guztiak euskaraz eginak dira. 1990eko rock doinuak barnebiltzen dira. Hauxe da kantuen zerrenda: ‘Itsasoaren aurrean’, ‘Atarian’, ‘Bizi gabeko kea’, ‘Ertza’, ‘Begiak itxita’, ‘Ilun dago’, ‘Eztanda’, ‘Haize onik ez’ eta ‘Ezer esateko’.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Kukai Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Gerora, berriz, haien gainontzeko taldeak ere martxan jarriko dira. Esate baterako, Grises taldea oholtzara itzuliko da, deskantsua atzean utzita. Hori dela eta, ohartarazi du udaran gainontzeko proiektuei espazioa eskaini beharko dietela, baina ez du albo batera uzten disko berri bat kaleratzeko aukera. “Hein batean, proiektuak nortasuna hartu du eta aurrera egingo du”, ziurtatu du Gaztañagak.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko azaroaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IGOR ESTANKONA

Hiltzeko kantak, bizitzeko

Fikzioa 1. Etxeak eta hilobiak

TITULUA: ‘LOUIS ARAGON’

LL

EGILEA: ANTOLOGIA

Bernardo Atxaga. Pamiela.

2. Basa Miren Amuriza. Elkar.

OUIS Aragonek (Paris 1897 – 1982), mediku izateko ikasi zuen, eta poesiaren eta are kulturaren sendagile ibili zen, Breton eta Soupoultekin batera Littérature aldizkaria sortu zuenetik, 1919an. 1920an argitaratu zuen Feu de joie, eta lehen poema horietan nabari zaio jada joera bat anti-tradizionala eta suharra. 1932an, artean PCFn izena eman zulerarik, errealismo sozialista praktikatzen hasi zen, bere erara. Eta tarteko gris guztiak ere Louis Aragonenak dira, 1942ko Liberté poema famatua barne. Antologia honen hitzaurrean Beñat Sarasolak gaztigatzen digu, halaber, Elsa Troiletekinizan zuen harremanaz. 1928an ezagutu zuten elkar, eta Elsaren zikloa deitzen dira Aragonen zenbait obra, Les Yeux d’Elsa (Elsaren begiak) barne.

itzultzea izan da Itziar Diaz del Ultzurrunen lorpen handienetakoa. Musikalitate handikoak dira poema ugari, eta artez erabiltzen zituen anaforak poemei kadentzia egokiena eman nahian. Ezin ahaztu, orobat, kantu frantziarra delakoan izan zuen eragina, kantari askok musikatu baitzituzten bere poemak. Leo Ferrek batez ere, baina baita Yves Montandek, Jean Ferratek, eta bestek”.

Eta Aragonen biografian beste arantza bat, mingarria, bere aitak onartu ez izana izan zen. Sarasolak dio, halaber, poetaz haraindiko poetaz, abesti bihurtu zen poetaz: “Poeta petoa izan zen, eta inork ez bezala menderatzen zuen lengoaia poetikoa. Poemen barneko erritmo, hoskidetasun eta errimek garrantzi handia dute bere poesiagintzan, eta horiek ere

Hala ere Itziar Diez de Ultzurrunek lortu du, hoskidetasunak mantenduz, poemak amultsuki behartuz, Munduko Poesia Kaiera gogoangarria onduz. Gogoangarria itzulpenagatik. Gogoangarria aukeraketagatik. Eta Aragon delako estetika berri baten defendatzaile, iraultza baten aldeztaile. Iraultza hori nihilismoan hasi zen, adoregabeturik atera ziren-eta

Dadaismoa, surrealismoa, Lehen Mundu Gerrako izugarrikeriak, Bigarren Mundu Gerra are suntsigarriagoa, erromantizizmoaren ukazioa, Maiakovskiren zarata metalikoa, XX. mendean Frantzian eta Europa osoan historiak , politikak eta estetikak izan dituen gora-behera guztien testigu eta protagonista, Aragon ulertzen arean zaila da, eta itzultzeko inposiblea.

Lehen Mundu Gerratik intelektualak. Gero apurka apurka logikaren eta moralaren aurkako matxinada bihurtu zen pesimismo hura guztia, eta artea antzaldatu egin zen: “Amodio erabat hotz datzala ja lurrean/ Bera dut nik Jauna eta hark ni harrapakina/ Gaua izanen da luzea eta ohea mehea/ Ortzia zabalik dago eta gorri-gorria/ Zu baitzoaz zatoz hona Asteazken hats errea”. Ordutik ez da egon estetikaren filosofia ezbaian jarriko duen beste mugimendu hain sakonik. Behintzat ez idaztearen oinarriak eurak horrela inarrosiko zituenik, dena dudan jarriko zuenik.

Louis Aragon ulertzen arean zaila da, eta itzultzeko inposiblea. Hala ere Itziar Diez de Ultzurrunek lortu du, kaiera gogoangarria onduz

Hiltzeko kantak eta bizitzeko kantak dira Louis Aragonenak. Denak emanda bizi eta denak emanda aritu zen sorkuntzan. Azkenean erretiratu xamar, ixik xamar, normala den moduan, ixiltasunaz idatzi zuen: “Bizitzako gela guztiak azken finean dira/ Tiradera irauliak Bizitzako/ Gela guztiak eta bertzeak zeinez/ Ez dudan deus erraten gela guztiak orain Marmarrean horma guztiak hitzik gabe leihoak/ Hilik/ Baita gela hau ere zeinean ari naizen goiztirian honako hau izkiriatzen/ Anitzez geroago/ Txoriz beteriko isiltasunean”.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

LITERATURA

‘Etxeak eta hilobiak’

‘Miñan’

Bernardo Atxaga. Pamiela. 432 orr. 23 euro.

ARGITALETXEA: SUSA, 2019

Amets Arzallus. Susa. 152orr. 16 euro.

Atxagaren azken eleberria

Han balego bezala

“Etxeak eta hilobiak” idatzi duen lan konplexuena dela dio Bernardo Atxagak, eta idazten duen azken eleberria izatea ere nahiko lukeela adierazi du idazle asteasuarrak, liburua argitaratu berritan. “Ibai bakarrera jotzen duten errekak” dira Atxagaren nobela berriko sei piezak, liburuaren kontrazalean irakur daitekeenez. Sei atal dira denera, eta guztietan zehazten da urtea, 1972tik 2017ra arte. “Hasieratik bukaeraraino dago testua garaiko zipriztinekin kutsatua erabat, lerro guztietan dago kutsu hori. Gertaerak ere badaude, baina ez dira kontatzen gai bat bezala”, idazlearen esanetan.

Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala.

3. Iturria Unai Elorriaga. Susa.

4. Mende berrirako... Hainbat egile. Erein.

5. Itzuliz usu begiak Anjel Lertxundi. Alberdania.

6. Miñan Amets Arzallus. Susa.

Ez Fikzioa 1. Bizi dantza Hainbat egile. Katxiporreta.

2. Tarrapatan Xabier Berasaluze. Elkar.

3. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

4. Moio Kattalin Miner. Elkar.

5. Guztiok izan beharko genuke feminista Chiamamanda Ngozi. Elkar.

ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko azaroaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

Gauarekin pizten den sormena ‘Gauekoak’ ikuskizuna aurkeztuko du Kukai dantza konpainiak abenduan. Sormen prozesuei buruzko gogoeta intimoa eginez, Jon Maya eszenatokira igoko da, Arkaitz Miner eta Xabi Bandinirekin batera JONEBATI ZABALA

A A

GERTOKI gainean hiru interprete: dantzari bat, musikari bat eta kantari bat. Kukai dantza konpainiaren azken urteetako ikuskizunekin alderatuz, Gauekoak “ezberdina” dela azaldu du Jon Maya dantzari eta koreografoak (Errenteria, 1977), izan ere, hausnarketa pertsonal batetik abiatutako proiektua da. Bada denbora bat sorkuntza prozesuetan zuzendaritza lanetan aritu dela Maya, ez dantzari moduan, eta horrek galdera mordoa eragin dizkio bere baitan. “Hausnarketa prozesu batean murgilduta nengoen: Ez dut gehiago dantzatuko? Bai? Zer egingo dut nire buruarekin? Gogo handia nuen gaur egun naizen honetatik dantzan aritzeko, jada ez bainaiz hogeita piku urteko dantzari gazte bat, 42 urte beteko ditut. Dantzatzen berriz hastea bezalakoa izan da, prozesu berri bati ekitea, egungo nire izateko

modu eta nire ezaugarriekin, ez hobeak ezta okerragoak ere, baizik eta egoera ezberdin batetik abiatuz”, kontatu du Mayak. “Gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk”, irakurri daiteke sinopsian. Gauekoak izena jarri diote proiektuari, eta sormen prozesuek eta gauak duten harremanaz aritu dira lan honetan. Hala azaldu du Mireia Gabilondo zuzendariak: “Gauak badauka beste intimitate bat, jartzen zaitu barrura begiratzeko gogoeta horretan, serioago edo. Egunean egunekoak eta gauean gauekoak, txikitan horrela esaten zen baserrian”. Ideia horretatik jo dute, hain zuzen. Lan prozesuen inguruko ikuskizuna ere bada; baina, batez ere, sormen prozesuak nolakoak izaten diren nabarmenduko dute eszenatoki gainean. “Askotan gertatu zait,

gauez lanean bakarrik aritzean: kanpoan ilun dela, leihotik begiratu eta ikusten duzunean badaudela argitxo batzuk etxe batzuetan, pentsatzen duzu ea zertan ariko diren beste horiek”, kontatu du Mayak. Hasierako fase horretan, besteak beste, Joseba Sarrionandiaren testuekin egin dute lan, aurreko ikuskizun batzuetan bezala. Hor azaldu zen Habanako gaukaria liburua, eta “gaukari” kontzeptua benetan interesgarria iruditu zitzaion dantzariari. “Ikuskizun honek badu gaukaritik ere, parte txiki asko, euren artean oso ezberdinak zirenak, eta gaua unibertso erakargarria iruditzen zitzaigun gau-

“Gauak badauka beste intimitate bat, jartzen zaitu barrura begiratzeko gogoeta horretan, serioago edo”, uste du Mireia Gabilondok zak kontatzeko, eta edukiontzi erakargarri bat elementu guzti horiek barneratzeko: iradokitzailea, intimoa… Horregatik gauaren kontzeptua, eta kasu honetan Sarrionandiaren tituluak inspiratuta, pentsatu genuen Gauekoak izena polita izan zitekeela, horri erreferentzia eginez”.

Lantalde artistikoa, Mireia Gabilondo zuzendari dutela. KUKAI

LAGUN BEREZIAK BIDAIDE Bi urte inguru igaro dira Mayak burutazio horiek lehenengoz izan zituenetik. “Hasieran, gogo bat pizten ari zitzaidan eta gero eta forma gehiago hartu zuen, baina ez nekien oso ondo lur hartuko ote zuen, beraz, denbora batez nire barruan bueltaka utzi nuen”. Baina ilusio hori ez zen itzali, eta pentsamenduak partekatzea erabaki zuen. “Pentsatu nuen polita izango litzatekeela urte hauetan lankide izan ditudanekin eta harreman hain estua izan dudan horiekin lankidetzan jarraitzea, baina kasu honetan ni dantzari bezala eta oso bakarkako lan batetik”. Mireia Gabilondorekin kontrastatu zuen lehenik. Izan ere, ibilbidea berarekin hasi baitzuen Mayak, bost ikuskizun egin dituzte elkarrekin eta harreman oso estua izan dute beti. Kasu honetan, Gabilondo zuzendaritzan ariko da eta Maya dantzari. Asko miresten dituen hiru koreografo ere badaude lantaldean, aurreko lan batzuetan kide izandakoak: Sharon Fridman, Cesc Gela-


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko azaroaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

‘GAUEKOAK’ (KUKAI)

Arkaitz Miner, Jon Maya, Mireia Gabilondo eta Xabi Bandini elkartu ditu ‘Gauekoak’ proiektuak. KUKAI

EMANALDIAK Abenduak 1: Hondarribia (Itsas Etxea Auditorium) Abenduak 2 eta 3: Bilbo (Arriaga Antzokia) Abenduak 19: Hernani (Biteri Kultur Etxea) Abenduak 20: Sopela (Kurtzio Kultur Etxea) Urtarrilak 3 eta 4: Donostia (Antzoki Zaharra) Urtarrilak 10 eta 11: Errenteria (Niessen Kulturgunea) Urtarrilak 18: Basauri (Social Antzokia) Urtarrilak 25: Arrasate (Amaia Udal Antzokia) Otsailak 6: Gasteiz (Principal Antzokia) Otsailak 7: Zarautz Otsailak 14: Elorrio (Arriola Antzokia) Otsailak 15: Barakaldo (Barakaldo Antzokia)

FITXA ARTISTIKOA Jatorrizko ideia: Jon Maya Eszena zuzendaritza: Mireia Gabilondo Dantzaria: Jon Maya Zuzeneko musika: Xabi Bandini eta Arkaitz Miner Musika konposizioa: Luis Miguel Cobo, Arkaitz Miner eta Xabi Bandini Koreografia: Cesc Gelabert, Israel Galvan, Jon Maya Sein eta Sharon Fridman Eszenografia: Fernando Bernues Jantziak: Ikerne Jimenez Argiztapena eta ikus-entzunekoak: David Bernues Soinua: Angel Aguero

bert eta Israel Galvan. “Horien guztien baiezkoa edukita, oso osagai onak nituen ikuskizun bat planteatzeko eta jada hori esku artean izanda, animatu egin nintzen”. Kontatu beharreko hori nola transmititu, hori zen pentsatu beharreko hurrengo pausoa. “Mireiarekin hitz egin ostean, konturatu nintzen politena zela nire egia kontatzea: zergatik egiten dudan dantza, zergatik egiten dudan dantza modu horretan, zergatik bilaketa hori… Hausnarketa horiek eszenatokira eramatea izan da asmoa”, azaldu du Mayak. Horretarako, hizkuntza ezberdinen arteko gurutzaketa gauzatu dute agertokian: dantzari bat, musikari bat eta kantari bat nahi zituen Mayak. “Musikariaren papererako, Arkaitz Minerrekin lan egiteko gogoa nuen. Umetatik ezagutzen dugu elkar, herri berekoak baikara, eta elkarrekin hasi ginen dantzan talde berean, nahiz eta gero bakoitzak oso ibilbide ezberdinak egin ditugun”. Mayaren gorputz mugimenduei, dantzari eta Minerren “soinu fabrikari” ahotsa gehituko dio Xabi Bandinik, Kerobia taldeko abeslari izandakoak. “Hau guztia hiru esperientzia ezberdinen arteko istorioa da. Hori da ikuskizunean duguna, hiru subjektu independente, bakoitza bere gaueko unibertso horrekin, eta gutxika nahasten hasten dira eta bat-batean hirurak konektatuta daude”, azaldu du Bandinik.

PROZESUAREN GORABEHERAK Azken urteetan koreografo lanetan aritzetik, berriro ere oholtzara igoko da Maya, dantzari gisa. Dantza egiteari inoiz utzi ez dion arren, eta aktibo mantendu den arren, sorkuntza prozesu berri bati ekitea guztiz ezberdina dela kontatu du. Horrek, ilusio handia eragiten dion heinean, bidean urduritasuna ere nabari du errenteriarrak. “Prozesu honetan gorabehera guztietatik pasatu naiz: hasieran ilusioa, gero beldurra, ea gai izango naizen, fisikoki hobetu behar izate hori, tartean lesiotxoa izan dut, ez errekuperatzearen beldurra, errekuperatu naiz…”. Baina batez ere oso gogotsu dago dantzaria, dantzan eta lanean gozatzen ari dela dio, eta beretzat “opari bat” izaten ari da esperientzia hau. “Aspaldi ez nituen sentsazio batzuk berreskuratu ditut. Lantaldean dauden artistekin bakarka egotea entsegu gela batean, entsegura joan eta gelan bakarrik egotea ispilu aurrean. Mireiarekin ere berriro batu eta proiektuari buruz hitz egitea, baina jakinda hitz egindako hori gero nik egin behar dudala. Beste rol batean lan egin behar hori, berezia izaten ari da, pozik nago”.

Pixkanaka joan dira proiektua mugitzen azken urtean, uda aurretik bildu zen Maya Miner eta Bandinirekin eta Gabilondorekin ere tarteka bildu izan da “gidoia” zehazteko, eszenografia, jantziak lantzeko… Koreografo bakoitzarekin hiruzpalau eguneko egonaldiak egin ditu eta, kontatu duenez, dantzari bezala hori izan du erronka handiena. Bereak diren parte batzuk badaude, “bere eremu naturaletik ateratakoak”, baina koreografoekin sortutako piezek eman diote denbora gehien. “Pieza asko direnez, elikatzen joan gara, eta badirudi jada badaudela guztiak. Orain, lantalde osoa elkartu eta dena harilkatzeko ordua da”, zehaztu du.

“Zergatik dantzatzen dudan, zeren bila... Hausnarketa horiek eszenatokira eramatea izan da asmoa”, dio Jon Maya dantzariak

Azken asteotan heldu diete eguneroko entseguei, ikuskizuna findu eta hari horri koloreak emateko. Azken txanpa hau oso garrantzitsua da, Gabilondoren hitzetan:“disfrutatu egin behar dugu eta erabaki behar dugu zer jarri nahi dugun benetan oholtza gainean, nola hasi eta nola jarraitu, nondik joan. Hilabete honetan zuzenekoari estilo pixka bat emango diogu, nola hasi erabakiko dugu, tem-

poa markatu eta tonua ikusiko dugu. Azken finean, zer kontatu eta nola kontatu zehaztuko dugu”, kontatu du zuzendariak. AURKEZPEN BIRA Abenduaren 1ean hasiko da Gauekoak ikuskizunaren aurkezpen bira, Hondarribian. Hamabost emanaldi prestatu dituzte biraren lehenengo zati horretarako, Euskal Herrian guztiak. Horrek “erronka eta lasaitasun puntu bat” ematen diola azaldu du Mayak. Ilusio eta urduritasun handiz bizi ditu estreinaldira begirako uneak Xabi Bandinik, bere aldetik. “Proiektu honen atzean eta Kukairen atzean jende izugarria dago, oso ona. Horrek perspektiba askoz handiagoa ematen du lanaren inguruan, baita lasaitasuna ere; oraindik lana dago egiteko, baina oso profesional handiekin nabil lanean”. Kukai konpainiak 2020an iragarriko ditu Gauekoak obraren data gehiago, izan ere, badute asmoa emanaldi gehiago egiteko. “Oraingoz garrantzitsuena da lehenengo zati hau ondo egitea eta aurrerago ikusiko dugu nola gelditzen den lana, nola sentitzen dugun guk eta zer sentiarazten duen hartzaileen artean ere”, adierazi du Mayak. Kukairen lan berria ikusmira ari da sortzen Euskal Herrian, baina eurek nahiago dute oraingoz tentuz ibili eta ikuskizuna behin estreinatu ostean, aurrean duten errealitatearen arabera jokatu.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko azaroaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ERRENTERIA

Ibilbide oso baten marka ‘Biribilean’ zuzeneko diskoa kaleratu berri du Mikel Markezek, bere ibilbideko hainbat kanturen bertsioak eta ‘Herrimina’ abesti berria jasotzen dituena. Esti Markez eta Andrea Bidart kantariak izan ditu alboan, hiru ahotsetara ondutako lan koralean AINHOA LORES

Markezen zuzeneko lehen diskoa da ‘Biribilean’. GAIZKA PEÑAFIEL

B B

OST urte dira Mikel Markezek (Errenteria, 1971) ez duela lanik plazaratzen, eta horrek kaleratu berri duen Biribilean izeneko diskoa “berezi” egiten duela dio kantariak. Berezia da, gainera, hiru hamarkadako ibilbidean ez duelako inoiz zuzenekorik plazaratu eta horrelako proiektu batean murgiltzeko gogotsu zegoen musikaria. Hamabigarren disko hau, hala ere, estudioko lana ere bada; izan ere, Oiartzungo Mecca Recording estudioetara jo zuen Markezek, gaur egun alboan dituen musikariekin batera diskoa grabatzeko. “Normalean, zuzenekoak publikoarekin eta antzoki batean edo zuzeneko emanaldi bat egoten den lekuan grabatzen dira; guk gauza bera egin nahi izan dugu, baina estudio batean”, kontatu du. Talde osoa uztailean joan zen estudiora, ekipo guztia muntatu eta 50 bat lagunentzako kontzertua eskaini zuen: “estudioko kalitatearekin grabatzeko aukera izan genuen, baina zuzeneko saltsarekin, bi gauzak batera”. LAN KORALA Hala ere, Biribilean lanak badu Markezentzat berezia izateko beste osagai garrantzitsu bat, bere alaba Esti alboan izan baitu sortze prozesu guztian. “Horrek musikaren gainetik dauden konponenteak ditu eta, dudarik gabe, dena aldatzen du”, musikariaren esanetan. Alabaz gain, Andrea Bidart kantari kaliforniarrak ere parte hartu du proiektuan. Aurretik ere elkarrekin lan egin izan dute, eta lagunak dira. Askotan esaten den arren, adiskidetasuna garrantzitsua dela dio Markezek, “transmititzeko eta musika egiteko garaian, pertsona bezala ona izatea inportantea da”. Aitortu duenez, gainera, oso gustura kantatzen du berarekin. Hiru ahotsetara ondutako lan korala osatu dute: “Estitxuk tesitura agudoagoa du, nota altuagoetara heltzen da, eta goragotik kantatu dezake; nik berriz, mutil ahotsa daukat eta erdian primeran sartzen da Andrea-

Mikel Markez, Esti Markez, Andrea Bidart, Julen Alonso eta Arkaitz Miner, Oiartzungo Mecca Recording estudioan. GAIZKA PEÑAFIEL

rena bezalako emakume ahots bat”, uste du Markezek.

Arkaitzen pisu hori gehi Julenen freskura bilatu nahi izan ditut”.

Arkaitz Minerrek (biolina, mandolina eta gitarra) eta Julen Alonsok (trikitixa eta akordeoia) ere parte hartu dute diskoan. Aurrenekoarekin urte mordoa daramatza Markezek lanean, “umetatik elkar ezagutzen dugu, biak Errenterian sortuak gara eta betidanik egin izan ditugu kolaborazioak elkarrekin”, eman du jakitera. Azken urteetan Markezen taldean ibili da Miner, “zuzeneko bat egiteko garaian zer egokiago, azken 20 urteetan herriz herri kantuak nirekin jo dituen musikaria baino?”, bota du galdera. Alonsoren kasuan, Markezek duela hiruzpalau urte ezagutu zuen Orion: “nire alabaren belaunaldikoa da, gaztea”, eta horrek diskoari “freskura” aportatzen diola uste du: “ederki jotzen ditu trikitixa eta akordeoia.

ZORTZI KANTU Bere errepertorioko zazpi kantu aukeratu ditu Markezek Biribilean diskorako. Hainbat piezaren bertsio berriak erakutsi nahi izan ditu eta, horrez gain, garai batean grabatutako beste batzuei buelta bat eman nahi izan die. Zure begiek kantu arrakastatsua da diskoko abestietako bat. Askok abesti horrekin lotzen dute Markez bera.“Bai Andrearekin eta bai Estitxurekin normalean abesti hori kantatzen dut eta bertsio berria sortuta zegoen”, horregatik erabaki zuen kantua diskoan sartzea. “1988an izan zen nire lehendabiziko kantaldia; oroitzen dut jada horretan kantatu nuela, eta ziurrenik ez da emanaldirik egon azken 31 urte hauetan abesti hori kantatu ez dudanik, edo eskatu ez didatenik. Beraz, ibilbide osoan nirekin ibili den kan-

tua da, eta disko honetan ere hor egon behar zuen, dudarik gabe”. Hiru hamarkada eta gero, kantu horri eskertuta dagoela aitortu du musikariak: “abesti horrek ate asko ireki dizkit eta bizitza erraztu dit”.

Baina berdin dio, Zertarako mugak jarri, Patxi Saizekin batera ekoitzi zuen Galdetzen, azken hamarkadako Hiri hartan izan zen eta Konplize ditut eta, bai eta festa giroko John zaharra dira Markezek aukeratu dituen gainerako kantuak. Horiekin guztiekin batera kantu berri bat ere badakar disko berriak: Herrimina. “Kantu hori orain dela bi urte, Washingtonen geundela ezagutu nuen”, kontatu du. Bertako jaialdi batean kantatzen egon zen Markez eta hotelean hainbat taldetako jendearekin egoteko aukera izan zuen. Flaco Jimenezen momentuko musikariekin, besteak beste. “Bertan

geundela, akordeoiak atera zituzten, guk gitarrak, eta kantu hori jo zuten. Izugarri gustatu zitzaidan”. AEBetara emigratu duten mexikarrei buruzko abestia da. “Herrimina, azkenean, munduko herrialde guztietan berdina dela uste dut”. LAN BERRIA EGOSTEN Markezek hurrengo diskoan dauka burua jada, baina kantu berriak aurkeztu aurretik, esku artean dugun zuzeneko proiektua sortu nahi zuen. Lan berriari buruz, oraindik “egostaldi” batzuk behar dituela dio: “kantu mordoxka ditut hasita, beste batzuk bukatuta”. Datorren urtean, beraz, errepertorio berri batekin plazaratuko du diskoa. Agendari dagokionez,kontzertuak lotzen hasi da jada. Hala, urtarrilaren 24an Donostiako Lugaritzen izango da eta otsailaren 29an Aian. Tartean emanaldi gehiago ere izango direla iragarri du.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko azaroaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

LL

OUIS Aragon eta John Berger euskaraz irakurri daitezke dagoeneko. Susa argitaletxearen eskutik heldu dira gure hizkuntzara, Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan. Bilduma honek udazkenaren etorrerarekin batera plazaratu ditu ale berri biak. Era honetara, 32 autore dira jadanik Munduko Poesia Kaierak bildumaren parte. 2014. urtetik dago abian egitasmoa, Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean. Geroztik, munduko hainbat poeta entzutetsuren poesia aleak euskarara itzuli eta autore horien antologiak argitaratu dituzte.

BIGARRENA FRANTSESETIK Bilduman frantsesetik itzulitako bigarren liburukia da Louis Aragonena (Paris, 1897-1982). “Frantziako poesia –XX. mendeko abangoardismoko hasieratik, batez ere– ekarriko ote genuen pentsatzen hasi ginen, eta, Itziar Diez de Ultzurrunekin hitz egitean, Aragon izan zitekeela iruditu zitzaigun”, adierazi zuen Beñat Sarasolak lanaren aurkezpenean. Diez de Ultzurrun (Iruñea, 1967) izan da, hain zuzen, Aragonen olerkiak euskarara ekarri dituena. “XX. mendeko poesiaren testigu eta partaide behinenetakoa izan zen Louis Aragon”, Sarasolaren hitzetan. Bizitza luzea izan zuen paristarrak. Hiria bera inspirazio gai errepikatuenetako bat izan zuen bere literatur ibilbidean. Ia XX. mende osoa ikusi zuen begien aurretik pasatzen. Tartean, ezbairik gabe markatu zuten gertaerak: Lehen eta Bigarren Mundu Gerretan parte hartu zuen. I. Mundu Gerran mediku lanetan ibili zen (Medikuntzako ikasketak eten behar izan zituen gerra zela eta). Gerratik bueltan, Bretonek surrealismoa fundatu zuenean, mugimenduko partaide aktiboenetakoa izan zen Aragon. Aurretik, 1919an, Littérature aldizkaria sortu zuen Philippe Soupaultekin batera, aldizkari dadaista garrantzitsuenetako bat. Aragonen lehen bi poema-liburuek ondo irudikatzen dute garai hori: Feu de joie (1919) (Bozkariozko sua) dadaismo-

Aragon eta Berger, kaieretara ekarriak Munduko Poesia Kaierak bildumak Louis Aragon eta John Berger poeten antologiak kaleratu ditu, Itziar Diez de Ultzurrunek eta Iñigo Roquek itzuliak, hurrenez hurren. Ale berri hauekin 32. zenbakira iritsi da bilduma LEIRE MENDILUZE

Bost urteko ibilbidea

M

unduko Poesia Kaierak Susa argitaletxeak Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean argitaratzen duen poesia bilduma da. Bertan, mundu zabaleko poeten lanak biltzen dira, euskaraturik. 2014ko martxoan abiatu zen proiektua. Urtero 64 orrialdeko kaierak (autoreen antologiak denak) argitaratzen dira, udaberrian eta udazkenean. 32 autore dira jadanik bildumaren parte. Aleak banaka erosi nahi izatera, 10 euroan eskuratu daitezke; dena den, nahi dutenek urteko harpidetza egin dezakete, 26,6 euroren truke.

horregatik maite zuen olerkiak irudiekin batera jartzea”.

Beñat Sarasola eta Iñigo Roque, Donostiako aurkezpenean. Alboan, Aragon eta Berger. SUSA

ko poema-liburu erreferentziala dugu, eta Le Mouvement perpétuelen (1926) (Mugimendu etengabea) surrealismoranzko biraketa irudikatzen da. Antologia honetako lehen poema lehendabizikotik aterea da, eta hurrengoa bigarrenetik. Dena den, dadaismoko eta surrealismoko poeta handienetako bat izanagatik, ez zen horretan geratu Aragonen ekarpen poetikoa. Alderantziz, askorentzat, ondorengo bere poesia lanak dira bikainenak. Sarasolaren

ustez, Aragonen obran bi lerro garrantzitsu aipatu daitezke: “bata amodiozko poemak dira. Eta hemen ezin da aipatu gabe utzi Elsa Triolet, urte luzez bikote izan zuena. Beste lerro azpimarragarria Bigarren Mundu Gerra da, eta erresistentzia esperientziak”. BERGER, LEHEN ALDIZ EUSKARAZ John Bergerren poesia antologia Iñigo Roquek itzuli du (Portugalete, 1976). Roquek adierazi duenez, “bitxia” da autorearen lehen euska-

razko liburua poesia antologia bat izatea. Izan ere, Sarasolak dioen lez, Berger “ia poema-libururik atera ez zuen poeta izan zela esan daiteke. Olerkari izateaz gain –bi poesia liburu argitaratu zituen–, arte kritikaria, eleberrigilea eta margolaria ere izan zen. Bere lan guztiek zuten arte plastikoetatik, poesiatik, saiakeratik, narraziotik, eta abar”, eman du jakitera Sarasolak. Roquek ere ildo berean hitz egiten du Bergerren jardunaren inguruan: “arte osagarri gisa erabiltzen zuen olerkigintza;

IDAZLE BERANTIARRA John Berger 1926an jaio zen, Londresko Stoke Newington auzoan. Arte ikasketak egin eta margolari gisa hasi zuen bere ibilbidea, baina 1958an lehen liburua, A Painter of Our Time (Gure garaiko margolaria) nobela argitaratu zuenez geroztik, idazketari emana bizi izan zen batez ere. Ez da kasualitatea, bada, bere poesian arte plastikoen eragina sakona izatea. Berandu, oso berandu ailegatu zen bere lehen poema-liburua, 70 urte zituela: Zauriaren orriak. Bertan bildu zituen 1956 eta 1994 urteen artean idatzitako poemak. John Berger 2017an hil zen, baina idazle askorekin gertatu ohi den kontrara, bizirik zela aski goraipatu izan dira bere lanak Euskal Herrian, eta zenbait idazlek estimu handitan eduki izan dute. Halere, Sarasolaren esanetan, “deigarria da, gurean hain maitatua izaki, Bergerren lanik ez edukitzea orain arte euskaraz, salbu eta sareko zenbait erreferentzia solte. Hutsune hori betetzera dator, beraz, antologia hau”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko azaroaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

59450. mapa: ‘dedo del pie’ / ‘orteil’

beatz biatz bietz ankako beatz ankako biatz ankako bietz eri erhi erri ehi zangoko eri zangoko errhi zangoko erri zangoko ehi huñe(h)i (kaderako) atzamar

- Oinaren puntan den zatietako bakoitza nola izendatzen den galdetu da. - Galdera honetan jaso diren zenbait erantzun 59570 ‘dedo / doigt’ ere bildu dira. Urretxun, adibidez, “beatz” jaso da galdera bietan.

Zango edo oin puntetan dauden bost zati artikulatuak nola deitzen diren ageri da mapa honetan. Bizkaiera guztiz aparte dagoela ikusten da. Gainontzeko eremu guztietan hitz bat baizik ez dago bai eskuko bai oineko artikulazioak izendatzeko: Beatz edo erhi erabiltzen da bi kasuetan. Bizkaieraz, aldiz, atzamar eskukoa da eta bietz (edo biatz, beatz) oinekoa. Oinekoa eta eskukoa hitz desberdin batez bereiztea ez da egiten hizkuntza guztietan. Frantsesak egiten du; gaztelaniak, ordea, ez. Frantsesez eskukoa “doigt” deitzen da (latinezko “digitis”). “Digitis” berak gaztelaniaz “dedo” eman du. Frantsesez “orteil” deitzen da oinekoa eta latinezko “Articulus”-etik dator. Gaztelaniaz, ordea, ez dauka kiderik salbu “artejo” hitza, baina zientzia-alor batzuetara guztiz

Oñati: Biskaian esango xaue “beátzak”. Mendaro: “Bíetzák” ánketakuéi géixo. Onei [eskuetakoei] “atzáparra” géixo. “Bíetzák” ankákua’día

mugatua eta ez da modu arruntean erabiltzen. Euskarari berari latinezko “Digitis” hitza ez zaio guztiz arrotz: jostunak “atzamarra” edo “eria” babesteko erabiltzen duen metalezko tresna txikia “ditare, titare, dithai” deitzen du. Nolabaiteko desberdintasuna egin nahian, lekuko batzuek ankako beatza eta zangoko erri hitzak eman dituzte Gipuzkoan eta Lapurdin, han-hemenka. Bizkaieraz erabiltzen den beatz hitza ez da ezezaguna beste euskalkietan. Ikusi dugu eskuko atzamarra izendatzeko beatz erabiltzen dela Gipuzkoan eta Nafarroan, oro har. Baina behatz hitzak anatomiari buruzko alorretik atera gabe beste zerbait ere adierazten du. Lapurdi osoan eta Nafarroa Behereko herri batzuetan gizakiaren edo anima-

liaren atzamarretan hazten den xafla zorrotza deitzeko erabiltzen da; hots, beste nonbait “azazkulu”, “azazkala”, “apatxa” da. Lapurteraz entzun daiteke: “Behatzak moztu behar ditut luzatzera utzi gabe”. Esan gabe doa “atzamarrak” ez dituela moztu nahi. Beste nonbait, aldiz, hala nola Zuberoan, behatza atzamar jakin baten izena da, besteetan atzamarnausi, orkolo, eripotots deitzen dena. Ikusten da beatz hitzaren semantika-eremua aski zabala dela. Hala eta guztiz ere, alor orokor baten barruan egoten da. Ez da euskaraz gertatzen den kasu bakarra.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.