Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2018ko uztailaren 7a. 554. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

PAKO SUDUPE Telesforo Monzon politikariaren biografia luze eta zabala landu du ikerlari azkoitiarrak -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko uztailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

AZKOITIA

ZZ

ERBAITEN bila aritu eta are baliotsuagoa eta garrantzitsuagoa den zerbait ustekabean topatzea, hori da serendipia. Eta hori da Zizel taldeak bere lehen diskoari ipini dion izena, izan ere, Zizel proiektuak berak badu serendipiatik dezente.

Bartzelonan du sorleku magiak. Duela hiru urte hara joan zen Alberto Martinez (Azkoitia, 1990) soinu ikasketak egitera eta eskolako lan bezala eskatu zioten kanta bat konposatu eta midi formatuan entregatzeko. Hori izan zen berak osorik konposatutako lehen kantua, Serendipia izenekoa, diskoari izena emango ziona. Ondoren beste bat egin behar izan zuen, jada instrumentazio gehiagorekin eta estudioan grabatuta. At izena jarri zion abesti hari eta lagun batek animatuta, kantua argitaratzeko pausoa eman zuen. Lagun batek bideoklipa egin zion, Martinezek hari egindako lan batzuen trukean, eta konturatzerako proiektuari izena jartzen ari zen azkoitiarra. “Zizel aukeratu nuen, egurra lantzen ibili bainintzen garai batean eta asko gustatu baitzitzaidan. Gainera, gure musikak badu zizelkatzetik ere, artisau lana baita, poliki eta detailez egina”, dio Martinezek.

Bilatu gabe etorria

Kanta hark harrera ona izan zuela ikusita, erdi idatzirik zituen beste dozena-erdi kantu borobildu eta disko batean biltzea erabaki zuen. Zuzenean defendatzeko garaia ere iritsi zen, eta Bartzelonako Sidecar aretoan egin zuen estreinakoa, Zea Maysen aurretik. Baina laster ikusi zuen buru bakarra eta bi esku ez zirela nahikoak diskoko abestiak zuzenera nahi bezain ondo eramateko. Puntu horretan bilakatu zen bikote Zizel. Tandema osatzera etorri zen Mikel Iraeta (Azkoitia, 1992). 15-16 urterekin gitarrarekin saltseatzen hastetik, Azkoitiko Passepartout taldeko teklistaren ordezkapena egitera pasa zen zuzenean. “Ez daukat musika ikasketarik, eta ez nuen inoiz pianorik jo, baina hark irakatsi zidan –dio Iraetak–; taldeko abestiez gain, pianoko oinarrizko kontuak ere erakutsi zizkidan eta, horri esker, orain neure ideiak garatzeko tresna bat gehiago daukat”. Iñigo Borda artista azpeitiarraren muralismo lan baten bideoari musika jarri zion Iraetak eta, Martinezek, hura entzunda, ez zuen zalantzarik

Alberto Martinez eta Mikel Iraetak osatzen dute Zizel taldea. ‘Serendipia’ euren lehen lanak elektronika, country-a eta euskararen arteko nahasketa dakartza OLATZ PRAT Bere bi kideak azkoitiarrak badira ere, Bartzelonan gorpuztu da Zizel proiektua. ZIZEL

izan proposamena luzatzeko. Iraetak, bere aldetik, ez zuen zalantzarik izan hura onartzeko. HOTZ-BEROAK NAHASTUZ Zizelen musika definitzeko nahikoa litzateke hitz bakarra: eklektikoa. Baina ez da kontua xuhurrak izatea ere. Zizelen musika berritzailea da, harritu eta

harrapatu egiten du. Izan ere, musika industrialaren, noise-aren, eta elektronikaren hoztasunak inoiz espero ez bezala fusionatzen dute country musikaren ukitu goriarekin eta rockaren melodikotasun indartsuarekin. Base elektronikoak, gitarrak, bateria, sintetizadoreak, teklatua eta ahotsa dituzte instrumentu.

Martinezek berak idatzi ditu abestien letrak ere, euskaraz denak: “Sekula ez dut sentitu letra onak idazten ditudanik, baina behin esan zidaten At kantuaren letra oso ederra zela, eta orduan ohartu nintzen berdin zitzaidala nire letrak inork ulertzen ez bazituen ere. Lehen jendeak ulertzeko eran idazten nuen,

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Gorka Estrada Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

baina orain gogoak emandakoa idazten dut. Badira letra zuzenak, baina badira nondik heldu ez daukaten beste batzuk ere”. Norbanakoagizartea-ingurunea triangeluaren arteko harremanen gaineko hausnarketak eta begiradak dira, oro har, Zizelen letrek jasotzen dutena, metaforez baliatuz sarri, indar estetiko zainduaz. Zer diren gauzak, taldekideak ez ezik, pisukideak ere badira egun Martinez eta Iraeta, azken hori ere Bartzelonara joan baita bizitzera. “Entseatzeko erraztasuna eman digu, batez ere, elkarrekin bizitzeak. Distantziara egiterik izango genuke zerbait, baina ez genuen harrapatuko orain daukagun puntua”, azaltzen dute. “Giro berdinean gaude eta, beraz, dena askoz errazagoa da”. SAREAN ENTZUNGAI Kanta berriak egiten jarraitzeaz gain, kontzertuak ematea dute orain helburu azkoitiarrek. Euskal Herrian badute dagoeneko udazkenerako hitzordu bat, herrian bertan Herrikoloreak jaialdian joko baitute, irailaren 15ean. Dena den, zuzenekoen zain egon ezin duenak, sarean badauka Zizelen musika entzuteko aukera: https://zizel.bandcamp.com webgunean.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko uztailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IGOR ESTANKONA

Korapiloa deslotzen

Fikzioa 1. Gerezi garaia

TITULUA: ‘DUCHAMPEN INGUMA’

LL

IBURU zail bezain txundigarria begitandu zitzaidan Eric Dicharryren Errudun (Maiatz, 2016). Ortzadarreko txoko honetan genioen kolpean edo efektuan oinarritzen zuela bere poesia bizia, non poesia zen errepikapena, letania, prosa, publizitatea, telebista, ingelesa, frantsesa, dena. Betetasun hura kasik absurdu bihurtu zen liburu hartan. Edo amets osterantzean. Edo lilura. Bada, oraingoan txanpaldua eta bigundua arean, armoniatsuago eta era berean sakonago dator Dicharry (Baiona, 1969; antropologian doktorea, artearen ikerlaria, ikonoklasta), eta beste behin gaztigatzen digu poesia eta artearen beste ezein adar izan daitezkeela bi bide, baina helburu berbera dutela finean: “Lumaren gainean/ Lumaz idatzi”. Fisikoa da ia bere diskurtsoa, poesia esplikatzen du eskulturaren bidez, sailkatzeko, normalizatzeko, garbitzeko… kritika soil batean deskribatzeko eta epaitzeko inposiblea den liburua argitaratu du: “Utzi behar diot/ kulturaprozesuen/ arteko loturatramari”. Dicharryk zenbait erreferentzia dauzka Urrutia Capeaurenak, beste

EGILEA: ERIC DICHARRY

ARGITALETXEA: PAMIELA, 2018

‘Belatz’. Txalaparta.

2. Zalditeria gorria Isaak Babel. Igela.

batzuk Velazquezenak. Klasikoa eta abangoardista, beretzat ez dago bereizketarik hor, ariketak definitzen du-eta artista: “Nonahi dena/ ikusezin baita/ nonahi dena/ entzunezin bilakatzen baita/ edonon/ zernahi/ idatzi.” Liburu hau irakurri daiteke nagikeriaz eta irakurri daiteke adimen argi batekin. Idazleak maisukeria edo goi-idazkera bat darabil uneka, baina beti interesgarri, beti berri, irakurlea kitzikatzeko idatzitako liburua dela hartu behar da kontuan. Normala, ordea, digresioetan eta esperimentuetan galtzen denean, norbera ere galtzea. Proportziorik eta kanonik eta edertasunik ez eskatu artistari. Badu poema bat (91. orrialdean) errepikapen gogaikarri batean oinarritua, sobran dagoela dirudiena eta funtsean liburuaren arima deskribatzen duena, kontzeptuen eta ideia apurtzaileen inflamazioa baita Duchampen inguma, mailua daukana beti jo eta jo bere gain, baina ez dena egundo deformatzen, bere bokazioa delarik gauza efimeroek duten bokazioa, desagerpena: “PS: autoerreferentziala den olerkiaren/ indarrez hasten naiz/ idazten,/ sinesten,/ hausnartzen,/ dardaratzen,/ ikaratzen,/ trenpatzen,/ bustitzen,/ hazten,/ erortzen,/ desagertzen”.

Duchampen inguma astuna da horratio. Ez du uzten gozatzen edertasunaz ez bada lerro artean. Dena da zerebro-talka eta hausnarketa metaliterario eta artistikoa. Ohar hau egiten dizut, irakurle, jakin dezazun ze uretara sartzen zaren, ze idazle klaserekin zabiltzan: Dicharryk korronte estetikoak zeharkatzen ditu behe-lainoak zeharkatzen dituen moduan ibarrak. Igarri barik egingo dizu haiku fin bat, igarri barik ariko zaizu pulpitutik proposatuz iraultza estetiko ezinbesteko bat: “Azken finean deitua izan den sorkuntzaren/ testu/ margolana/ instalazioa/ argazkia/ filma/ sinfonia/ kontzertuaren klaska fantasmatikoa, hauxe da garrantzitsuena”.

Ez du uzten gozatzen edertasunaz ez bada lerro artean. Dena da zerebrotalka eta hausnarketa metaliterario eta artistikoa

Garrantzitsuena da, berba batean, libreki ulertutako sorkuntza, poesiak entsegu estetikoarekin bat egiten duen lekuan aurkitzea plazer ezkutu bat. Plazer ezkutu hori da aspaldian utzia zenuena, alegia, hausnarketa egitea egiten den arteaz. Pena bakarra du enpalagatu egiten duela azkenean hainbeste desbideratzek, hainbeste leziok, askotan esplikaziorik behar ez duena esplikatu behar horrek.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

POESIA

‘Gaur galtzea tokatzen da’

‘Azalberritze bat’

Gotzon Hermosilla. Elkar. 120 orr. 12 euro.

Esti Martinez Diaz de Cerio. Balea Zuria. 70 orr. 10 euro.

Gau giroko istorioak

Larruazal berri bat

Gotzon Hermosillak (Barakaldo, 1966) bakarka osatu duen fikziozko lehen liburua da ‘Gaur galtzea tokatzen da. Eta beste istorio batzuk’. Bi ipuin mota elkartu ditu egileak bertan. Batetik, taberna-zuloko istorioak. Bestetik, han eta hemen giroturiko narrazioak: Galizian gerraostean Guardia Zibilaren zanpaketa, 60ko hamarkadan Euskal Herrian grebak apurtzeko eskirol gisa kontrataturiko migratzaileak, Meatzaldeko industralizazioaren lan-baldintza gogorrak... Lehenago, ‘Road-movie’, ‘Ramones, familia maitagarria’ eta ‘Idoloak akatu genituenekoa’ idatzi ditu Hermosillak.

Esti Martinez Diaz de Cerioren (Iruñea, 1991) ‘Azalberritze bat’ izeneko lanak irabazi du Donostia Kultura I. Poesia Saria. Poemaz poema, egileak azalberritze baten prozesua kontatzen du liburuan; minetik hasi, eta aldaketa ospatzerainoko bidea, azaleko berritzea sakoneko aldaketa ere badela agertuz. “Larruazal berri bat ospatuko dut gaur, berria izateari uzten dion arte”. Esaldi horrek ematen dio hasiera liburuaren hirugarren atalari. Lehen poesia liburua du Martinezek. Orain arte, narrazio laburrak idatzi izan ditu. Balea Zuria argitaletxearekin plazaratu du lana.

3. Mari-mutil handi baten bluesa Leslie Feinberg. Katakrak.

4. Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, mataleak... Alice Munro. Igela.

5. Errepidean Jack Kerouac. Pasazaite.

Ez Fikzioa 1. Zuloa Xabier Gantzarain. Elkar.

2. Iruñeko historia Hainbat egile. Pamiela.

3. Soldataren patriarkatua Silvia Federici. Katakrak.

4. Alardea, ukatutako... M. Asensio, A. Iraola. Berria.

5. Eneko Irigaray, aljeliar konexioa Joxean Agirre. Txalaparta. ITURRIA: Katakrak


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko uztailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

PAKO SUDUPE IKERLARIA ETA IDAZLEA

“Telesforo Monzon kontserbadorea zen gizarte gaietan eta iraultzailea aberri kontuetan” ‘Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea’ biografia ondu du Pako Sudupe ikerlariak liburu mardul batean. Bergarako politikariaren bizitza jaso du bertan, baina baita Euskal Herriaren mugarri historikoak eta euskal abertzaletasunaren bilakaera ere JONEBATI ZABALA

T T

ELESFORO Monzonen bizitza paperera ekarri du Pako Sudupek (Azkoitia, 1959), Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea. EAJtik HBra bilakaera politiko-kulturala lanean (Txertoa argitaletxea). Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren lana egiten ari zela, hark esan zion Monzon “abertzale handi eta eredugarria” izan zela, eta haren inguruko biografiarik ez zegoela ikusita, hutsune hori betetzea erabaki zuen Sudupek. Ez da mugatu Monzonen bizitzaren ingurukoak kontatzera, Euskal Herriaren mugarri historiko batzuk ere islatu ditu lanean, euskal abertzaletasunaren bilakaera irakur daiteke orriotan. Zergatik Telesforo Monzonen biografia? Esaten duzu ez zenuela apologiarik egin nahi. Bi arrazoi nagusigatik idatzi dut biografia. Txillardegiren lana egiten ari nintzela, hark esaten zuelako Monzon abertzale handia zela, “eredugarria”, eta ikusi nuen ez zegoela gehiegirik idatzita berari buruz, biografiarik ez behintzat. Biografia bat merezi zuela eta, hortik abiatu nintzen. Zelakoa izan da dokumentazio prozesua? Artxiboetara joan nintzen orduan, nik bera ez bainuen ezagutu. Idatzien bitartez ezagutu nuen, bere jaiotetxeko artxibora jo nuen, Olaso dorretxekora, gero Euskadiko Artxibo Historikora; gutun asko topatu ditut hor. Ahotsak Debagoienako lekukotasunak jasotzen dituen proiektua ere baliatu dut, Sabino Arana Fundazioa, Tolosako Probintzia Artxiboa… Horiez gain, oso garrantzitsua izan da Koldo Izagirreren Langosta baten inguruan bilduma, 80ko hamarkadan sei liburukitan

Monzon ez da inoiz erabat ahaztuta egon, baina orain arte ez zegoen bere bizitza liburu batean bilduta”

bere hainbat artikulu bildu zituen eta hori oso baliagarria izan da. Egia da badaudela Monzoni buruzko liburuak, esaterako Anai Arteak argitaratutako Hitzeko gizona. Bertan, bere artikuluak eta berarekin harreman handia izan zutenen testigantzak jasotzen dira. Iñaki Anasagastik Llámame Telesforo idatzi zuen berari 1973an egindako elkarrizketa baten berri emanez, Egin-ek ere atera zituen bere artikuluak… Inoiz ez da erabat ahaztuta egon, baina ez zegoen liburu batean bilduta bere bizitza, haurtzarotik heriotzara, hau da, ez da egon bere biografia bat eskuragarri. Gaur egungo gazteek zer dela-eta ezagutu behar dute Monzon? Batetik, esango nuke adin jakin bat daukagunok perspektiba historikoa edota bilakaera politikoa ikusteko interesgarria dela liburua irakurtzea. Orain dela 80 urte ze planteamendu zeuden, ze haustura eta erreforma, hori ondo islatzen du Monzonek. Gainera zubigilea izan da abertzaleen artean. Gaz-

teen kasuan, zaila da eurei erakargarri gertatzea horrelako pertsonaia historiko bat, askoz ere errazagoa izango litzateke hari buruzko pelikula bat egingo balitz, eta emango luke egia esan, pelikula bat baino gehiago egiteko ere. Zubigilea zela diozu, eta euskarari balio politikoa eman zion gutxietakoa. 60ko hamarkadatik aurrera desmarkatua zegoen, EAJkoa zen eta bere burua jelkidetzat zuen: kristaua, elizaren doktrina soziala eta aberriaren askatasuna. Baina berari iruditzen zitzaion EAJk irekia izan behar zuela eta lekua izan behar zutela, komunistak baztertuta, beste guztiek. Irekita egon behar zela, ezin zela izan aberatsen alderdia. Bera aberaskumea zen, baina herrikoia izan behar zuela uste zuen eta abertzale berriei lekua egin behar ziela, ez baztertu. Abertzale eta gudari zaharrak abertzale berriekin uztartzen edo lotzen saiatu zen. ‘Aristokrata abertzalea’ eraman duzu izenburura. Monzon ondoen deskribatzen duten bi hitzak dira? Berak esan zuen Bergara, bera jaio zenean (XX. mende hasieran), zaldunen eta langileen herria zela. Monzon zaldunen familiakoa zen. Argitaratu zuen lehenengo artikuluan, El euskera y las clases altas del País, “aristocracia vasca” deitzen zion bere familiari ere. Hor kritikatzen zuen euskararen aristokrazia, oso ona izan zela herriarengatik egin zuena, interes publikoaren alde lan egin zuela, baina hizkuntza kontuan gaizki jokatu zuela, baztertu egin baitzuen euskara, gutxietsi. Ondorioz, esaten zuen, euskal izpiritua ere galdu

Pako Sudupe ikerlaria Telesforo Monzonen ingu


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko uztailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

uruko bere liburu berria eskutan duela. GORKA ESTRADA

literatura

DONOSTIA

egin zela, arroztu. Horri buelta eman behar zitzaiola uste zuen bergararrak; bere ustez, Euskal Herria kohesionatzeko ez zuen balio erlijioak, arrazak, baizik eta nagusiki hizkuntza zen balio zuena. Horregatik, euskarari balio politikoa eman zion Monzonek, hain justu zazpi lurraldeen arteko elementu kohesionatzaile bezala.

eta ez zuten behartu ezkertiar izatera. Bera kristaua zen, baina ez klerikala edo apaiz zalea. Bera demokrata zen zentzu horretan, esaten zuen independentziaren alde borrokatuko zuela, baina autodeterminazio eskubidea onartzen bazitzaion Euskadiri, berak onartu egingo zuela jendearen erabakia. Hau da, erabakitzen bazen autonomia edo konfederazioa Iberiar penintsulan edo independentzia. HBn esku zabalik hartu zuten eta azken lau urteak hortxe egin zituen, lasai asko bizi beharrean, borroka politikoan: desobedientzia zibilean, manifestazioetan, Langraizeko kartzelan, gose greban…

“Kontserbadorea gizarte gaietan eta iraultzailea aberri kontuetan”. Ondorio hori atera duzu. Nola izan daiteke? Ez da kontraesana? Esan dezagun kristau demokrata zela. Adibidez, feminismoarentzat ez da erreferentea izango Monzon, ezta Marxista bazara ere. Baina bai abertzalea izanez gero, eta batez Kontzientzia arazoak izaten omen zituen ETAere zazpi lurraldeak zure aberria direla sen- ren ekintzak zirela-eta. titzen baduzu. Ipar Euskal Herriarekin lotu- Hori da. Gaur egun komikoa iruditu dezake, ra estua zuen: gurasoak Senperen ezkondu baina Piarres Larzabalekin oso harreman ona zuen, biak ziren teatro ziren, umetan Donibane zaleak, eta 30 urtez ia eguLohizunen bizi izan zen nero ikusi zuten elkar. Eraurte batzuez... Eurentzat baki politikoak hartu atseden leku zen. Oso behar zituztenean, espiriberea zen. Nafar zaletasun tu santuari eskatzen omen ikaragarria ere bazuen. zioten argitasuna, ea ondo Gainera, bere arbasoetako jokatzen ari ziren, eta bat, garrantzitsua gainera, Euskarari balio politibatez ere, kristau bezala Iruñean jaiotakoa zen, koa eman zion Monzoondo jokatzen ari ziren. Tadeo Monzon. Bergarako nek zazpi lurraldeen Larzabalek esaten du Olasotar emakume arteko ementu koheMonzonek ez zuela ezer batekin ezkondu zen. sionatzaile bezala” egin kristautasun aldetik Nafarroan bakarrik 50 bat leporatu dakiokeenik. hitzaldi eman zituztela Berak uxatzen zizkiola esaten du Irujok, Jose kontzientzia zalantzak, Antonio Agirre eta Monzonekin batera: Lizarran, Lekunberrin, Tafa- kezkak eta beldurrak. lla, Agoitzen… Ez du esaten non, baina tokiren batean harrika hartu zituzten, eta horrek Ze ondorio atera dituzu? Harritu zaituen ezer pena handia ematen zion. Hitzaldi horiek topatu duzu bidean? Nafarroa berreskuratzeko ziren, Estatuto Vas- Ez dakit ondorio bakar bat soilik atera daiconavarro-tik kanpo geratu zenean. Agirrek tekeenik. Nik bere testamentua aipatuz bukaCampaña de Conquista de Navarra deitu tuko nuke. Maite zuen arrano beltza, zazpi omen zion. 60ko hamarkadan Irujori esaten lurraldeetan arrano beltzak berea du Nafazion bi gauza zirela inportanteak: bata, Nafa- rroa, Iruñea, baina baita ere Gernika eta EAE, rroaren mistika eta bestea, euskara. “Ametsa baita Donibane Garazi ere. Zazpi lurraldeeaurrera ateratzeko” gerra aurrean baino tan hegaldatu eta bizitzeko moduan zioen berak. Euskarari dagokionez, euskaldunoi faktore gehiago zeudela zioen. kardantxiloak bezala kantatzea dagokigula Jelkide sentitu zen hil arte, kristau demokra- zioen Monzonek. Abertzale guztiok etsaiata izanik, baina Herri Batasunan beso zaba- ren aurrean bat egin behar dugula ere esaten zuen, “Mari-gaiztok banatzen gaitu”. Hislik onartu zuten. Berak bere ideologiarekin jarraitu zuen. Herri torian zehar banatu gaitu eta zatiketa horiek Batasunan beso zabalik hartu zuten, euskal alde batera utzita batu egin behar dugula estatuaren alde zegoen, zazpi lurraldeen alde, zioen.

EAJtik HBra

B

ildutako materiala poliki-poliki antolatzen joan da Pako Sudupe, eta kronologia eta tematika gurutzatzen diren bost zatitan banatu du Telesforo Monzonen biografia. Suduperen arabera, hiru etapa izan zituen Monzonek (Bergara, 1904-1981): “Zaldunen familia batean jaio zen; lehen 25 urteetan, aita goiz hil zitzaiola medio,amaren gonapean egon zen. Zuzenbide ikasketak hasi zituen arren, ez zituen inoiz bukatu, ikasle txarra zen eta”. 1926an “bere klasetik urruntzen” hasi zen, eta Suduperen esanetan, euskarak zerikusi handia izan zuen horretan. EAJko kide “garrantzizkoa” izan zen: GBBko buru eta EBBko kide, Espainiako Kongresuan diputatu eta lehenengo Jaurlaritzako kontseilari. Euskara zeukan ardatz, eta bere arbasoei kritikak ere egin zizkien euskarari garrantzia ez emateagatik. “Telesforok berak berreskuratu egin behar izan zuen euskara”, eman du jakkitera Sudupek. Hizlari gisara ere nabarmendu zen Monzon, eta Kongresuan EAJko beste kideekin 1930eko hamarkada hasieran egindako lana ere azpimarratu du Sudupek: “1931-1936 aldian EAJkoak oso deserosoak ziren Kongresuan”. Frankismoaren diktadura aurrera zihoan heinean, EAJren ildoarekiko kritikoago agertu zen Monzon; oso lotuta ikusten zuen Espainiako politikarekiko, eta 1956an dimisioa eman zuen karguetatik. “Gainera, uste zuen EAJk ez zuela nahikoa egiten euskal kulturaren eta euskararen alde”. 1958an ETA sortu zen, eta Ipar Euskal Herrian iheslariak ezagutzen hasi zen Monzon. “Zazpi lurraldez osatutako euskal estatuaren alde egin zuen beti, eta sinesten zuen horretan. Uste zuen bazela benetako aukerarik horretarako”. 1981ean hil zen, Eusko Legebiltzarreko diputatu zela.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko uztailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Plazen gozamena helburu Umorea eta aldarrikapenak ardatz ditu Gozategik ‘G puntua’ diskoan. Besteak beste, plaza eta kalejiraren garrantzia aldarrikatu dute. Gaur Busturian egongo dira plaza alaitzen KATTALIN BARBER

ZZ

ORTZI urte dira Gozategik kantu berriekin osatutako disko bat argitaratzen zuenetik. Hogei urteko ibilbidearen errepasoa egin zuen taldeak All Stars 1992-2012 diskoan eta joan den urtean, berriz, 25. urteurrena ospatu zuten lagunez inguratuta, zuzeneko disko eta dokumental bat tarteko. Sasoi onean dago taldea, eta azkenaldian buru-belarri ibili dira Iñigo Goikoetxea eta Asier Gozategi G puntua prestatzen.

1992. urtean hasi ziren elkarrekin jotzen Asier Gozategi eta Iñigo Goikoetxea, eta ez dira banandu ordutik. “Bageneramatzan lau bat urte melodia berriekin, baina bizitzako gorabeherak direla eta ezin izan gara horretara sakon jarri”, adierazi du Goikoetxeak. Disko bat ateratzeak denbora eskatzen du eta joan den negua probestu dute, 25 urteak handitasunez ospatu ondoren, grabaketa lanak egiteko. G puntua da emaitza: “G puntua, g hitzaz inguratuta gaudelako: gozamena, Gozategi, Goikoetxea... Asierrek dioen moduan, batzuetan gilipollas xamarrak ere bagara”, dio barrez taldeko kideak. Baxua, txarangoa eta ukelelea jotzeaz gain, abestu ere egiten du Goikoetxeak, aurreko lanetan bezala. Lan berria “denentzako moduko” kantuek osatzen dute, “gozamen eta alaitasunez betetako abestiak dira, bizi-poza ematen duten horietakoak”. Hamahiru abestiz osatutako diskoa da G Puntua eta, lehenengotik azkenera arte, “oso Gozategi” da diskoa. Taldearen identitatea mantentzen da diskoan eta “bizitza ulertzeko modu baikorra” zabaldu nahi dute. Gozategi trikitia da; dantza, gozamena, baina baita kritika ere. “Letra, melodia eta kantuen tratamendua oso gureak dira; oso gure sentitzen dugu diskoa”, aitortu du Goikoetxeak. Izan ere, 26 urte ez dira alferrik pasatzen eta urte hauetan guztietan bizitakoa eta sentitutakoa bildu dute azken lanean. Umorea alde batera utzi gabe, Gozategiren zigilua baita, aldarrikapen soziala eta kritika nabari dira haien hitzetan, haien mundu ikuspegia delako, baita ere. UNE BAKOITZERAKO ABESTIAK Euskarari buruz hitz egiten dute Chiquitaco Can Tac eta Arinaiztarrak abestietan; Jon Sarasua bertsolariak idatzi ditu Afrika Ungumama, Ungumama eta militarismoari buruzko Riki Raka abestiak. Hitzik gabeko bi kantu ere sartu dituzte diskoan, Aita fandangoa eta Haizea arin-arina. Julen Alonso trikitilariaren laguntza izan dute azken bi pieza horietan eta baita Triki-triki eta Kitaniebes abestietan ere. Hamahiru abesti, eta momentu bakoitzak abesti bat izan dezakeela uste du Goikoetxeak. Adibidez, momentu lasai batean Afrika Ungunama bezalako kantua gomendatzen du, eta momentu alaietarako, berriz, Gure txikitako kantak. Kan-

1992an hasi ziren elkarrekin jotzen Asier Gozategi eta Iñigo Goikoetxea eta ordutik batera mantendu dira. JUANTXO EGAÑA

Gozategi: 26 urte plazaz plaza

M

ende laurdena pasatxo taula gainean pasa ondoren, musikarekin emozionatzeko gaitasunarekin eta grinarekin jarraitzen du Gozategik. Asier eta Ainhoa Gozategi anai-arreba oriotarrek eta Iñigo Goikoetxea altsasuarrak osatu zuten Gozategi taldea, 1991. urtean, eta ‘Nornori-nork’ kantuarekin egin ziren ezagun. Musika freskoa, bizia eta adin guztietako entzuleen gustukoa eginez agertu ziren plazara. 1995ean iritsi zen Gozategiren estreinako diskoa: ‘Gozategi’. Alabaina, urtebete geroago heldu zioten arrakastaren bideari, ‘Ainhoa’ proiektuari esker. ‘Nirekin’ abestiak asaldatu zuen euskal musikagintza, doi-

nu itsaskor eta letra gogoraerraza lagun. Hain zuzen ere, Jon Maia bertsolariaren hitzak jaso zituen bizkaieraz abestutako kantu horrek. ‘Kalanbreak’ hirugarren diskoan (Elkar, 1998), bere musikari ukitu modernoagoa eman nahi izan zion taldeak. Geroago etorri zen ‘Egunon’, taldearen diskorik pertsonalena. Mezu baikorra zabaldu nahi zuen Gozategik, baina kantuen hitzetan eduki sozial eta politikoak pisu handia hartu zuen, bai eta maitasunak ere. ‘Goztg.kom’ diskoa kaleratu zuten 2006an, estilo arrakastatsuari eutsiz. ‘Bizi-bizirik’, berriz, 2010ekoa da.

Hogei urteko ibilbidearen errepasoa egin zuen taldeak ‘All Stars 1992-2012’ diskoan. Iaz, berriz, ‘Gozategi zuzenean 25 urte’ CDDVDa kaleratu zuten, Iruñean, Donostian eta Bilbon emandako kontzertuen soinu eta irudiekin. Urte hauetan guztietan egindako lagunak izan ziren Gozategirekin oholtza gainean: Jon Maia, Garikoitz Mendizabal, Xabi Solano, Andrea Bidart, Mikel Markez, Iker Galartza, Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta Ainhoa Gozategi, besteak beste. Abesti propioekin sortutako zortzigarren diskoa da ‘G puntua’.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko uztailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ORIO

ta berriekin “arnasa” hartu dute taldekideek, sortzerakoan “emozio puntua” eragiten dutelako, eta hasierako gogo eta ilusio bera dute oraindik ere taldekideek. Nabarmena da hori haien abestietan, batik bat, Zingel kantu itsaskor eta dantzagarrian. Erritmo eta tempoetan Gozategiren “betiko doinu eta generoak” landu dituzte: kunbia, texmex-a, arinarina, fandangoa, balsa eta taldearen oinarria biltzen duen kalejira.

Letra, melodia eta kantuen tratamendua oso gureak dira; oso gure sentitzen dugu ‘G puntua’ diskoa”

Alaitasunarekin batera, sakontasuna sumatzen da abestietan, “gozamenak ez duelako aldarrikapen eza adierazten”. Aldarrikapena eta gozamena bide beretik doaz, beraz. Bide horretan, plazak eta kalejirak dira taldearentzat erreferenteak. Horrela azaldu du Goikoetxeak: “Gaur egun gizartean erabiltzen diren diskurtsoen egituretan askotan errua norbaiti bota behar diogu, kulpa norbaitena izan behar da; guk pentsatzen dugu herri honek aurrera egiteko egitura horiek aldatu behar dituela eta modu bakarra, edo garrantzitsuena, behintzat, kulturaren bidez da. Kulturak hartu behar du hitz egiteko modu bat, sentitzeko modu bat”, uste du taldeko baxujotzaile eta abeslariak.

IÑIGO GOIKOETXEA Gozategi taldeko kidea

naz arduratu da. Asier Gozategik egin ditu azken diskoaren melodia eta letra gehienak eta Goikoetxearekin batera egin ditu konponketak. “Oso barrutik ateratako zerbait da eta oso gure sentitzen dugu”. Bizitasuna nabaritzen da diskoan, eta kontent gelditu dira emaitzarekin. ASKO ESATEKO 26 urte daramatzate plazan Gozategik eta Goikoetxeak. Gustura ari dira eta horregatik jarraitzen dute. Gozategik asko duelako esateko. Ibilbide luzea egina badute ere, hasierako ilusioarekin eta plazaz plaza euren identitatea markatzen jarraitzen dutelako. “Hasieratik dagoen zerbaitek bizirik jarraitzen du, partaideok musika sentitu eta bizitzeko moduak”, dio Goikoetxeak. Preseski, haien arteko harremanaren ardatz nagusia musika bera eta partaideek musikarekin duten harremana dela dio. “Guretzat aukera bat da gustatzen zaiguna egitea eta hori mantentzea; guk musikarekin gozatzen badugu, gainerako gauzak geroago iritsiko dira”.

Euskal kultura plaza eta kalejiretan oinarritzen da, Goikoetxearen esanetan: “Adin, kolore eta pentsatzeko modu desberdinetako pertsonak eskutik hartuta kalejira batean elkartzen dira plazetan; benetako kultura eta herria hor sortzen dira”. Horregatik, Gozategi taldeak gizartean harremanak jorratzeko modu desberdinen alde egiten du, eta plazaren esentzia berreskuratzea da haien asmoa, besteak beste, musikaren bidez. Hala ere, aldaketa nabaritu duela dio, azken urteetan plazen “berpiztea” ematen ari delako Euskal Herrian. “Ikaragarria da ikustea gazteak eta helduak, hemengoak eta hangoak... kate batean eskutik hartuta eta dantzan, gozatzen”. MUSIKA, HARREMANAREN ARDATZ Gozategiren aurpegi ezagunak Asier eta Iñigo diren arren, hamaika lagun dituzte bidelagun eta horietako batzuen laguntzarekin kaleratu dute diskoa. Diskoaren alaitasun hori taldetasunean ere igartzen da: Ainhoa Gozategi (panderoa), David Gorospe (bateria eta perkusioak), Asier Sarasola (tronboia, tronpeta, moldaketak), Imanol Goikoetxea (gitarra elektrikoa eta akustikoa) eta Iñigo Perona (tronpeta, adarra eta irrintziak) izan dituzte bidaide. Xabi Zabala eta Angel Unzu arduratu dira haize instrumentuen moldaketaz, Asier Ercilla izan da soinu teknikaria eta Aitor Alzibar, berriz, ekoizpe-

Jakitun da Goikoetxea ez dela batere erraza 26 urtez talde bat mantentzea, bakoitzak bere bizitza duelako, baina orain arte lortu dute: “Errespetatu ditugu bakoitzaren bizi erritmoak eta gai izan gara oholtzara igotzeko hainbat urtetan”. Uda hau ez da salbuespena izango eta herriz herri arituko dira disko berria eta betiko abestiak kantatzen. “Plazak gustatzen zaizkigu, bertan ikusten dugulako jendeak nola gozatzen duen egiten duzunarekin; horrek zentzua ematen dio gure musikari”.

Azken urteotan bizi eta sentitutakoak jaso du Gozategik ‘G puntua’ diskoan. J. E.

Gaur, uztailak 7, Busturian eskainiko dute kontzertua. Datorren larunbatean, berriz, Markina-Xemeinen izango dira, eta uztailaren 20an Etxarrin joko dute.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko uztailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Jurgi Goikolea Bego Elexpe

Bilbo, Sitio, año1973 Ikus: www.elexpephotoart.com

Datorren Datorren astean... astean... Orkatz Unai Endemaño Bidaurreta

Ortzadar 071018  
Ortzadar 071018  
Advertisement