Ortzadar290314

Page 1

ortzadar larunbata, 2014ko martxoaren 29a. 349 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

IÑIGO BERISTAIN “Galderaz eta hausnarketaz beteta daude nire lanak”, agertzen du argazkilariak -- 4-5. orrialdeak --

“OBEAGO DA VENESCIA” XVI. mendetik hona, euskal idazleek maiz aipatu dute italiar hiria beren testuetan -- 6. orrialdea --

deia.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko martxoaren 29a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

DONOSTIA

‘UH EH’ izenpean dator Mikel Azpiroz donostiarraren taldeak kaleratu berri duen azken diskoa. Betiko bidetik jarraituz, Elkano Browning Creamen laugarren lanak erritmo anitzak uztartzen ditu

“Musikak duen ahalmen ederrenetako bat zubiak eraikitzea da”

“fantasiazko bidaia mentaletara, arazoak ahaztuz une batez. Gure entzuleekin ere hori lortzen badugu, gu pozik”. Bere aburuz, UH EH taldearen lanik “sakonena” da: “Pisu handiko musika dago bertan, arima handikoa”. HAMMOND ORGANOA Erritmo alaiak, freskoak, arinak… UH EH entzutean berrogei urte atzera saltoa egiten dugula dirudi. Izan ere, 60ko hamarkadan sortutako instrumentua erabiltzen du hirukoteak, Hammond organoa, bateria eta gitarrarekin batera, noski. Baina, beren asmoa ez da garai horretako musika sortzea. “Taldearen soinuek garai haietako musika gogorarazi diezagukete, baina beti ere gaurko garaietako musika egiteko moldearekin”. Kantauri itsasoa izan dute inspirazio iturri, bost egunez Donostiako etxe bateko egongelan “itxita” ibili baitira azken lan hau grabatzen. Joan den urteko maiatzean izan zen hori, Kontxako hondartza azpian zutela, “lanerako leku atsegina”, dio Azpirozek. Hiru musikariek beti lan egin dute estudio mugikorrarekin, “taldea estudiora eraman ordez, estudioa eramaten dugu taldea dagoen lekura. Gustatzen zaigu grabatzeko ohikoak ez diren lekuetara joatea, eta inguruak eskaintzen dituen bibrazioak sentitzea”, adierazi du. Letrak Azpirozek berak idatzi ditu, ingelesez. Dena den, gutxi dira hauek diskoan: “Taldearen izaera beti izan da instrumentalagoa, hasieratik abesti batzuk letrarekin egin baditugu ere. Ahotsak badu bere zentzua, baina aldi berean eskema instrumentala sakontzea dugu gustuko, eta horregatik nahasten ditugu abestuak diren eta abestuak ez diren musikak”. UH EH -ren hamahiru piezen tituluak ere ingelesez daude, bat izan ezik, Aurresku. “Euskal aurreskuaren bariazio bat da. Jatorrizko doinua hartu eta gure erara moldatu dugu. Beste estilo batera eramanez, hau ere dantzagarria, baina beste era batean”.

“Energia positibo askatzaile baten garrasi moduko bat”. Holaxe azaldu Azpirozek lan berriaren izenburua. JON CAZENAVE

AINHOA LORES

B

ELLE Epoque-eko garaian, 1890. urte inguruan, eguzkitarako krema dugu Browning Cream delakoa. Elkano eransten badiogu, aldiz, erritmo anitzak uztartzen dituen musika taldea daukagu: jazz, blues, musika afrikarra, ekialdekoa… eragin ugarikoa, edozein kasutan. Izen bitxia ere Donostia, Britainia Handia eta Parisetik etorritako hirukotearentzat. Bakoitzak bere nortasun eta estilo propioarekin bat egitea lortu dute berriz, UH EH deritzon laugarren diskoa bide.

Bildumako Rich Man Poor Soul abestiaren hasieran entzuten den oihu baten transkripzioa da UH EH-ren esanahia. “Energia positibo askatzaile baten garrasi moduko bat”, azaldu du Mikel Azpirozek taldeko pianista, organista eta sortzailea ere badenak. Gari edo Fermin eta Jabier Muguruza anaiekin lan egin izan du Azpirozek. Hamahiru abestik osatzen dute 65 minutuko iraupena duen lanak, “kolore eta ñabardura” asko biltzen dituena. Musikak eragiten dituen sentipenak loratzea bilatu du hirukoteak, “sentipen onak eta positiboak transmititu, entzulea hobeto sentiarazten dutenak nolabait”. Azpirozen kasuan, musikak sarritan bultzatzen du

“Kolore eta ñabardura askotako” disko berriak 65 minutuko iraupena du.

SOINU GORDINAGOA Elkano Browning Cream taldekide berriarekin dator: Dave Wilkinson britainiarra. “Izugarrizko musikaria da, bai gitarra jotzen zein abesten”, nabarmendu du Azpirozek. “Estilo aldetik ere jotzeko oso era aberatsa du, jazz-ean eta blues-ean oinarrituta; itzela da bere erritmoaren erabilera”. Wilkinsonekin batera, aurretik ikertu gabeko bide batzuetan murgildu dira azken lan honetan, “soinu gordinagoa eta zuzenagoa landuz, batbatekotasun handiagokoa”. 2007an Estatu Batuetan sortu zenetik, taldea han-hemenka ibili da beti, munduko bazter batetik bestera zuzenekoak eskaintzen eta estudio mugikorrarekin grabatzen, oso bestelako kultura eta ohiturak ezagutuz; Txina, Ekuador edo Australia, esaterako. “Gure lanbidearen gauzarik ederrenetako bat da musikaren bitartez zubiak eraikitzea, hizkuntza eta jatorri kulturalen gainetik. Ederra da bestelako komunikaziorik izango ez genukeen jendearekin elkarulertze bat lortzea musikaren bitartez; sentitzea jotzen ari garen horrek baduela entzulearengan eragin positiboa. Nahiz eta hain bazter desberdinetan jendearen erreakzioa oso antzekoa izaten den, musikak ondo sentiarazten dienean esker ona adierazten dute”.


Ortzadar //03

Larunbata, 2014ko martxoaren 29a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

Animalia eta gizakia TITULUA: ‘POEMAK’

EGILEA: AIME CESAIRE

ARGITALETXEA: SUSA IGOR ESTANKONA

SS

ENEGALGO Leopold Sedar Senghor, Guyanako Leon-Gontran Damas, Afrikako poesiaren antologietako oilo odolustuen eta askatasun gurarien poema bero guztiak mugitu arazi dizkit berriro Iñigo Aranbarrik Aime Cesairen (Martinika, 1913-2008) Munduko Poesia Kaiera labur bezain indartsu honekin: “Eta nik neure artean diot Bordele eta Nantes eta Liverpool eta New York eta San Frantzisko/ ez da mundu honetan eremu bakar bar nire hatz-marka digitala ez daramanik/ eta nire orpo-hezurra etxeorratzen bizkarrezurrean eta nire ugerra harribitxien dirdiran!”.

SALDUENAK

Liburua ireki eta Beñat Sarasolaren hitzaurre zuzen egokiaren ostean dator Sorterriratze baten kaiera poema, 1947ko Retour au pays natal alegia, 1956ko behin betiko bertsioan Aranbarrik emana. Bertan Martinikarrak zapalduen arrazakoa dela dio harro, Karibetik Afrikan barna eta are mundu guztira zabalduz berria: asimilatuak iratzarri dira, gizon zuriak konplexuz bete zituzten haiek. Irudimenaren deskolonizazioa izan zen, ordezkaritza beltzek eurek hartzea eta mitoak eraistea. Sarasolak azaltzen digu nola

re eta belztasunaren apostoluak horixe berori egiten dute, esperimentatu eta bilatu, baina helburu sakonagoarekin, politikoagoarekin. Epika berezi bat landu zuten: “Eder irainpean Afrika eta zure kontzientzia gorenak handitua eta egunaz hain konbentzitua ezen zure gizakirik onenen hatsak desagerraraziko baitu tsetse kolonialista”. Prosa hori, poesiarekin nahastean, manifestu bihurtzen da, amets, mugimendu.

poemak ez zuen sona handirik izan argitaratu zen urtean, baina Andre Bretoni esker famatu zela. Naziengandik ihesi Bretonek Martinikan egindako egonaldian ezagutu zuen Césaireren lana, eta haren indarrak harrapatu zuen. Hitzaurrea eta guzti eskaini zion: Poeta beltz handi bat. Karibean nortasun kontuekin zerikusia zuen mugimendua izan zen negritudearena. Europako abangoardientzat eten artistiko eta estetiko bat. Liburu hau irakurtzeko bi moduak hara.

Poeta beltz handi hori poesia kantatuaren eta bizitzaren erritmoen poeta izan zen, negritudearen mandatua zen-eta eztarriko oihua izan behar zuela poesiak. Tam-tama gauaz, Burdineriak… Iñigo Aranbarrik euskaraz musika atxiki du. Irudien eta hitzen libertatea ez du itzulpenak alferrik galdu. Eduki ere Cesairek surrealista puntu bat badauka, surrealistaizangabe.BeharbadafaltanbotatakoAfrika asmatu beharraren puruz gertatu zen hori. Euren lurretatik eroandakoen memoriaren magia eta oinazea dario liburuari. Surrealistak askotan bertso txikietanetaesperimentazioanaritzenbaziren,Cesai-

Fikzioa

Surrealistak esperimentazioan aritzen baziren, Cesaire eta belztasunaren apostoluak horixe berori egiten dute, baina helburu sakonagoarekin, politikoagoarekin

Gurari politikoek, ordea, ez diote poesiari kalterik egiten, kontrara, indartu egiten dute oinarri bat emanez. Cesaireren poesiak frantses hizkuntzari esanarazten dizkio semiotikoki ezinezkoak ziruditenak: “Ontasun berri bat dator zerumugan gero eta handiago” edo “hara errapeetako malko berraragituetako mina” edo “kala txikietako ur lokaztua min hau gero ezer ez”. Berak munduari erakutsi zion euriz eta eguzkiz egindako gizaki berri hura dago liburu honetan. Gizaki hori da denon arbasoa, hitz egiten du oihanaren gortinen atzetik, eta inkontzientea pizten digu. Animalien poesia da antologia honetan dasta daitekeena: galgarik gabeko sen primitiboa entzuten zekien intelektualaren ekarpena.

Ez Fikzioa

1. Nevadako egunak

4. Udazkeneko lorea

1. Kaliforniakoak (1533-1848)

Bernardo Atxaga. Pamiela.

Xabier Etxeberria. Elkar.

Asun Garikano. Pamiela.

2. Hobe isilik (e-book)

5. Esan eta egin

2. E.H-ren historia laburra

Garbiñe Ubeda. Elkar.

Alex Sardui. Baga Biga produkzioak.

Iñaki Egaña. Txertoa.

3. Erraiak

6. Lasai, ez da ezer gertatzen

3. Hiztunpolisa

Danele Sarriugarte. Elkar.

Jon Sarasua. Pamiela.

4. Haur kantak. E.H-ko 60 abesti kantatuenak Euskal kantuzaleen elkartea/Gara. Astero.

5. GAL, 30 urte Eider Goenaga/Berria. Elkar.

6. Eusebio Osa Pako Sudupe. UPV/EHU.

Ana Malagon. Elkar.

ITURRIA: Elkar.

ERAKUSLEIHOA

ZALDI EROA

POESIA

ALDIZKARIA

‘Piztutako etxea’

‘The Balde. 1, 2, 3, Splash’

Felipe Juaristi. Erein. 72 orr. 10 euro.

Hainbat autore. The Balde. 74. zbkia. 0 euro.

“Bizi da gizakia, besterik gabe”

‘1, 2, 3, Splash...’ Kulturaz blai!

“Piztutako etxea’ nire lanik sakonena da. Gogoeta egiten dut, esperantzaz, izuaz, desiraz, maitasunaz eta pasioaz, besteak beste. Abiapuntua da bizitzak bere arauak dauzkala eta, seguru asko, ez ditugula sekula santan guztiak ezagutuko, bizi garen bitartean bizitzaz ez beste ezertaz arduratzen garelako. Baina beste ezer hori bizitzaren muina ere izan daiteke (...). Ez zaio argirik iristen bere barreneko sotoan gordeta dagoena ikusteko. Beraz, bizi da gizakia, besterik gabe. Eta ez da gutxi”.

Aurpegi bikoitzeko argazki bilduma ikaragarria, Audience taldeari elkarrizketa sakona, Neighbor bikoteari buruzko zertzelada poetikoak, zinedokumental musikalaren loraldiari buruzko erreportaje mamitsua hala nola agenda kultural ezohiko eta ezin interesgarriagoa, hori guztia aurkituko du irakurleak ‘The Balde’ aldizkariko 74. alean, otsailamartxoa hilabeteei dagokiona. Betiko legez, diseinu berritzaile eta irudi sorta iradokitzaile eta erakargarriaz lagunduta.

HAUR LITERATURA

‘Zubiberako zubia’ Begoña Ibarrola. Miren Agur Meabe (itzul.). Xavier Salomó (ilus.). Elkar. 28 orr. 7 euro.

Adeitasunari buruzko ipuin bat “Zubitik nahi duzu pasatu? Orduan, ordain ezazu. Zubiberako zubia ezin da debalde zeharkatu!”. Zubiberako zubizaina zakarra zen zubia pasatu nahi zuten guztiekin. Txoriak, untxiak, sugandilak edo jendea izan, berdin zitzaion. “Egun batean, loroak pasatu nahi izan zuenean, zubizainak ‘malamaneran’ eskatu zion bidesaria. ‘Zergatik ordaindu behar dut? –harritu zen loroa–. Ez al duzu ikusten txoria naizela? Txoriok nahi dugun tokian egiten dugu hegan...”.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Iñigo Beristain Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


04 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko martxoaren 29a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

argazkilaritza

IÑIGO BERISTAIN ARGAZKILARIA

“Galderaz eta hausnarketaz beteta daude nire argazkiak” Iñigo Beristainek Begira Photo Festibalean aurkeztuko du ‘Invisible Walls’ liburua

Ez argazki-kazetaria ez artista, “argazkilaritza adierazpenhizkuntza bezala erabiltzen duen pertsona” da Iñigo Beristain. I. BERISTAIN

I

ÑIGO Beristain (Eibar, 1973) izango da ekainean Durangon egingo den Begira Photo Festibalaren protagonistetako bat. Bertan aurkeztuko du mugen gaia ardatz duen Invisible Walls argazki-liburua, Eusko Jaurlaritzaren beka bati esker garatutakoa. Diptiko serie hau zalantzez eta galderez bete lan kontzeptuala da.

KAROLINA ALMAGIA

nituen, baina nondik-norakoek argazkilaritzara eraman ninduten. Literatura eta zinea ere interesatzen zaizkit. Beharbada, urte batzuk barru bide horiek jorratuko ditut, batek daki.

Nola sortu zen ‘Invisible Walls’ egitasmoa eta nola planteatu zenuen gauzatze-prozesua?

Gasteizen hazi eta gaur egun Oionen (Araba) bizi da Beristain, bikotekide eta bi alaba txikiekin. 90eko hamarkadaren amaieran, argazkiak ateratzen hasi zen. 2002tik 2005era Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, “argazkilaritzaren pozoina odolean sartu” zion Koldo Mendaza irakaslearekin. Eskolan bukatu eta amets bat burutu zuen: Asiatik zehar bakarkako bidaia luze bat egin. Bidaia horretan zehar egin zuen lan bati esker, EFTI itzal handiko eskolan ikasteko beka bat lortu zuen eta Madrilera abiatu zen. Han egon zen 2008 arte, Isabel Muñozen estudioan lan egiten zuen bitartean. Bere hirian bueltan, Periscopio lehiaketa irabazi zuen, zirkoari buruzko erreportaje batekin.

2007tik aurrera argazkilaritzan jorratu nahi nituen bi gai izan ditut gogoan: bata euskal gatazka da eta bestea ze nolako zirkunstantziala den gure existentzia. Hau da, nola ezustezko edo halabeharrezko gertaerek baldintzatzen duten gure bizitza. Ordutik hona, bi egitasmo horiek heltzen joan dira nire baitan, paraleloki; baina denborak aurrera egiten zuen eta ez nuen lortzen gaiei ekiteko nire gustuko planteamendurik. Buelta asko eman ondoren, ideia horiek bat egin zuten erkideko gune batean: lurraldea. Lurraldea gauza askoren metafora gisa: identitateak, jabegotasun zentzua, jabetza pribatua, kanpoan uztea… Eta horrela aipatutako bi gai horiek egitasmo komun batean jorratzea erabaki nuen. Gizadiaren gatazka handiek zerikusi handia dute lurraldearen antolaketarekin.

Argazki-kazetaria ala artista?

Nola garatu zenuen?

Ez zaizkit etiketak gustatzen. Argazkilaritza adierazpen-hizkuntza bezala erabiltzen duen pertsona naiz. Kamera, funtsean, nire burutik pasatzen diren ideiez hitz egiteko erabiltzen dudan tresna da. Beste tresna batzuk hautatu ahal

Lurraldea abiapuntua izanik, EAE-ko mugak erabili ditut argazkiak egiteko, munduko lurralde ordenaren metafora gisa. Eztabaida-sortzaile diren mugak direlako, jakina. Hori izan da asmoa. Muga hauen inguruan dauden kontrako


Ortzadar //05

Larunbata, 2014ko martxoaren 29a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

argazkilaritza

OION

ideiak hauek dira: alde batetik, euskal identitatearekin ez dutela kointziditzen esaten duena; eta, bestetik, Espainaren parte dela aditzen duena. Mugei buruz hausnartzeak mundua nola dagoen antolatuta gogoeta egitera eramango gaitu. Eta ez bakarrik probintziak edo komunitateak banatzeko dauden marrak kolokan jartzeko; hiriak, gune pribatuak edo eskolak nola dauden antolatuta ere pentsatzekoa da. La Zona filmean, eta oinarritutako Laura Santulloren liburuan ere, horretaz egiten da oso hausnarketa interesgarria.

“Mugei buruz hausnartzeak mundua nola dagoen antolatuta gogoeta egitera eramango gaitu”, irizten dio

Mugen gaineko hausnarketa da ‘Invisible Walls’. “Gizadiaren gatazka handiek zerikusi handia dute lurraldearen antolaketarekin”, dio. I. B.

Zer topatuko dugu zure liburuan, konkretuki? Liburu autoeditatua denez, askatasun osoa izan dut egitasmoaren abiapuntu kontzeptualaren neurrikoa egiteko. Horretarako, liburu joste ezberdina egin dugu eta trazatzeko papera sartu dugu. Edukiari dagokionez, argi dago ez dudala planteatzen inolako ziurtasunik. Zalantzatik sortutako liburua da eta galderaz eta hausnarketaz beteta dago. Ikuspegi kritikoz ikusteko jaiotako liburua da. Eta ertz gako bat du: argazkilaritzaren benekotasuna. Argazki horiek benetan daude eginak EAE-ko mugetan? Eta horrela ez balitz, zeozer aldatuko zen? Izan ere, neronek baino ez dakit non dauden eginak argazkiak.

riari buruz ari naizen lan horretan, erabaki hori funtsezkoa izan zen.

Zure webgunean beste serie bat ikusten dugu: ‘Los reyes son los padres’.

Zertan datza ‘N’, zure beste egitasmoa? Egitasmo hori prozesuan dago oraindik. Azken urteeetan gure gizarteak izan dituen aldaketez hitz egin nahi dut, horretarako errepidearen ertza erabiliz. Bidaiatzen ikusten dugun marra irudi horrek liluratzen nau. Bizitzen ari garen tristezia eta gainbehera oso ondo islatzen dira bidaia gune horietan. N du izenburua, lehen errepideak izendatzeko erabiltzen genuen letra delako. Aberatsak, guapoak eta modernoak izan baino lehen zen hori. Ondoren, pezetak euro bihurtu ziren, errepide nazionalek A, E… eta ziurgabetasuneko garaiak heldu ziren.

‘La letra pequeña de mi memoria’ seriean ez dira giza figurak agertzen... Orokorrean, giza figurak saihesten saiatzen naiz, erreportajeak baldin ez badira. Nire ustez, tokiek berez badute nahiko giza aztarna eta ez dira gehiago barneratu behar. Dena den, lan horretan, paradoxikoki, giza irudia funtsezkoa da. Argazki gehien horiek egitean, oso hurbileko eta maitatutako jendea izan nuen ondoan. Baina koadrotik kanpo uztea erabaki nuen. Alec Sothen arabera, kanpoan uzten duzun hori barneratu duzuna bezain garrantzitsua da. Eta memo-

‘La letra pequeña de mi memoria’ bildumako ale bat. I. BERISTAIN

Begira Photo Festibala, argazkilaritza maite dutenentzako ezinbesteko zita ‘Invisible Walls’ liburua Durangoko Begira Photo festibalean aurkeztuko da, argazkiliburuei dedikatutako sekzio baten barruan. “Niretzako ohore bat da, jaialdi honetan parte hartu eta hartuko duten argazkilarien izenak ikusita”, esan du Iñigo Beristainek. Begira Photo Durangon 2011tik egiten den nazioarteko argazki garaikidearen jaialdia da, Kinua Argazki Elkarteak bultzatua. Aurtengo edizioa ekainaren 10etik 29ra ospatuko da, oinarri nagusi hauekin: Euskal Herriko autore gazteen lana erakustea eta nazioarteko argazkilari batzuk ezagutzera ematea. Rous Boisier, Bego Antón, ‘Godzila’, Según Lazkano, Goiuri Aldekoa-Otalora, Helena Goñi eta Garazi Erdaide artistek euren lanak erakutsiko dituzte bertan. Horretaz aparte, Jesús Micok eta Zaloa Fuertesek tailer bana emango dute.

La letra pequeña de mi memoriaren jarraipena da. Aurrekoa baino ausart eta gordinagoa da. Oso aurreratuta daukat lan hau, baina oraindik birpasatu eta itxi egin behar dut. Pare bat urtetan zehar, kontu asko birplanteatzera eraman ninduten gertaera batzuk jazo nituen: osasun arazo larri bat nire baitan, aitaren heriotza eta lehenengo alabaren jaiotza. Gertaera hauek direla medio, nire sineste sendoenek balantza egin zuten. Ezinbesteko lurreratzeak izan ziren epe labur batean. Argazkilaritza erabili nuen nire baitan zeuden hausnarketa horiek jorratzeko. Bapatean, bizitzaren errubera irudikatu zen nire begien aurrean: gizakia jaio, bizi eta zendu egiten da. Lan hau nire ebakuntzaren orbainarekin hasten da eta nire emazteari alaba erditzeko egindako zesarearen orbainarekin bukatzen da.

Nolakoa da zure sormen-prozesua? Hiru atal ditu: lehenengoan, nire intereseko gaiak bilatzen ditut eta ohar liburuxka batean apuntatzen ditut. Bigarrenean, gaiak ikertzen eta garatzen noa, idatziz eta pentsatuz. Behin buruan oso landuta dagoenean, irudi biltzea hasten da. Atal hau oso ezberdina da egitasmoaren arabera. Batzuetan, Invisible Walls kasuan bezala, oso irudi argiak dira, eta pentsatutako argazkiak atera baino ez dut egin behar. Beste batzuetan, aldiz, irudiak nahi gabe aurkitzen ditut eta dagokien karpetan sartzen ditut aurrerago erabiltzeko. Azken eta delikatuen pausua edizioarena da: irudi batzuk hautatu eta besteak baztertu.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko martxoaren 29a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

“Obeago da Venescia” Lehenengo euskal emakume idazleak Adriatikoko estatu-hiria aipatu zuenetik, askotxo izan dira euskarazko testuetan ‘Serenissima’ mintzagai izan dutenak XABIER G. ARGÜELLO

Adituei jarraiki, Maria Estibaliz de Sasiolak idatzitako poema Juan Ruiz de Velasco kapitainari eskaini zion. MICHAL SULIK/N. ETXEBARRIA

X X

VI. mendeko arratsalde epel batean, edo beharbada malenkoniaz betetako goiz euritsu batean, Maria Estibaliz de Sasiola andreak paperaren gainean izkiriatu zituen bihotz-barrenean katibu zeuzkan sentimenduak:

Lecu on bat da Escocia, obeago da Venescia. Ene aldeco lagun oni elcaencaco flaquecia, nay deban orduetaco andia dacar fantasia Hauxe dugu emakume euskaldun batek euskaraz idatzitako lehendabiziko testua, eta bertan ageri zaigu Venezia eta euskaldunen arteko lotura historikoei buruzko lehenengo aipamena. Baina Serenissima eta euskaldunen arteko harreman horiek dexente aspaldikoagoak dira, historialarien hitzetan. Horrela, Baionako Pont-Mayou karrikako altzari-saltzaileek Veneziako ispilu ederrak saltzen zituzten XVI. eta XVII. mendeetan, eta Nafarroako gortesauek Veneziako zetak erabiltzen zituzten Erdi Aroaz geroztik, Europako beste herrialde batzuetatik ekarritako ehun eta oihal finekin batera. Karlos III.a nafar erregearen gortean, halaber, Pierres de Venecia izeneko kapera-maisua ageri zaigu 1399 urtean, eta XVI. mendearen amaieran, Nafarroa aldean ibili omen zen Veneziako Tiziano handiarekin batera ikasi zuen Paulo Schepers artista flandestarra ere, Villahermosako dukeak ekarrita. POEMAK KAPITAINARI Nolanahi ere, Maria Estibaliz de Sasiolari zor diogu Veneziaren euska-

razko lehenengo aipamen idatzia. Baina nor zerabilen gogoan lehen euskal emakume idazleak amodiozko poema horretan “obeago da Venescia” idatzi zuenean? Patri Urkizu irakasleak 2005ean Lapurdum aldizkarian planteatu zuen hipotesiaren arabera, Estibalizek Juan Ruiz de Velasco kapitainaren oroimenez idatzi zuen poema hori, baina kapitaina, denboraren poderioz Filipe II.aren konfiantzazko gizona bilakatu eta turkoen aurkako guduetan jardungo zuena, beste emakume batez maiteminduta zegoen. Sasiolaren amodiozko poema hori eta beste bi, Borja Aginagaldek 2003an Madrilgo liburudenda batean aurkitutako Joan Perez Lazarragaren eskuizkribuko orrialdeen artean azaldu ziren. Honek beste galdera bat dakarkigu: nola iritsi ziren Sasiolaren poemak Lazarragaren eskuizkribura? Urkizuren esanetan, Sasiolak horrenbeste miresten zuen Juan Ruiz de Velascoren semea, Juan de Velasco, Lazarragaren alaba Mariarekin ezkondu zen, eta aitaginarreba hil zenean, Juanek arabarraren idazkiak bildu eta Sasiolarenak erantsi zizkion. Geroztik, ia 200 urte igaro behar izan ziren, euskarazko testu batean Veneziaren hurrengo aipamena aurkitu arte, Joakin Lizarraga Elkanokoak, Augustin Kardaberazek eta Frantzisko Laphitzek San Inazio Loiolakoaren bizitzari buruz landutako idazkiei esker.

Kaleak euki biar leukezan tokijan daukoz ibaiak; etxerik eztago bere atian gondola ez daukonik”, zioen Batxik

Joan Ignazio Iztueta zaldibiarrak ere Venezia aipatu zuen 1847an, Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia kronika-liburu luzean, Joan Idiakez gipuzkoarraz mintzo zela, Filipe II.aren enbaxadore –edo biralkina– izan baitzen Adriatikoko estatu-hirian. VENEZIA EUSKAL PRENTSAN Era berean, Bilboko Jardines kalean argitaratzen zen Euskalzale aldizkariak Pillipa Zugatzaga zornotzarrak osatutako Matxin mungiarra eleberria zatika argitaratzeari ekin zion 1899an. Hemen ere, Veneziari buruzko aipamena irakur dezakegu, XVI. mendeko egoera geopolitikoari buruzko deskribapenean: “Aspaldian Turkoak kalte andiak egiten euezan itsas-lapurretakaz. Agaitik Karlos Beneziatarrakaz alkartasunean batu zan arei eutsin eta iarkiteko”. Veneziaz euskal literatura klasikoan aurki dezakegun azken aipamenetako bat, seguraski ederrena, Juan Bautista Bilbao Batxi arratzuarrak bidali zuen Euzkadi egunkarira, Lehen Mundu Gerraz informatzeko Europako herri desberdinetatik igorritako kroniketako batean: “Kaleak euki biar leukezan tokijan daukoz ibaiak; etxiak danak dagoz ur-onduan, eta etxerik eztago bere atian gondola edo txanela ez daukonik. Uriak daukon tokirik ederrena Piazza di San Marco da, gustizko zei edo plaza ederra; ainbat uso dagoz bertan eta ibilten dira oñez zeian bertan eta iñok be eztautse ezer egiten”.


Ortzadar //07

Larunbata, 2014ko martxoaren 29a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

DURANGO

ZIGOR ITURBE

O

HIKOA izaten zen joan den mendeko zenbait tabernek denda zerbitzua eskaintzea. Horrela gogoratzen dut nik umetan aitita-amamaren taberna Artean. Sardina zaharrak, atun kontserbak, oliba olioa, esnea, latatan zetorren irasagar gozoa edota Faroeko bakailaoa erosi zezaketen, besteak beste, Bilboko Alondegitik sagietan zetorren ardo txikitoa dastatzen zutenek. Badirudi era honetako hibridoak berriz ere bogan direla. Denda zerbitzuak ere eskaintzen dituzten taberna hibridoak aurkitu ditzakegu gure hiri eta herrietan. Holako lokaletan kokatzen diren dendek izaten dute ba delicatessen hitza etiketa gisa. Honelako dendetan, ohiko supermerkatuan aurkitzen ez diren produktuak topatu ditzakegu, kalitate jakin bateko jakiak, alegia. Kontzeptu hauei jarraituz ireki zuten Durangon Gora-Gora Kafetegi-Delikatessena. Nonon Arkitektura bulego gasteiztarra arduratu zen barne diseinuaren arkitekturaz. Kontzeptu sinpleak erabilita nortasuna duten espazioak proposatu dituzte, espazio bakarrean erabilera ezberdinak dituzten bi gune biltzeko. Gune hauen funtzionamenduaren antolaketa erdigunean kokatutako instalakuntza eta zerbitzuen multzoak bideratzen du. PROIEKTUA Lokalaren geometria laukizuzena izanda, bi horma multzok mugatzen dute. Horma pare laburrenek etxebizitza multzorako sarreratik eta bideoklub batetik (egun taberna handitzearen espazio berria), banatzen dute. Horma luzeenek, berriz, kaleko espazio publikotik banatzen dute lokala luzerako ardatzean, fatxada altxaera nagusiak osatuz. Fatxadatan bi sarrera nagusiak kokatu dira: kaleko sarrera nagusiak lokalaren bi guneekin konektatzen du eta bestea, kontrakoa aldean izanik, tabernari soilik ematen dio zerbitzua Tabira parketik. Sortutako barne espazio ezberdinen gardentasuna lortzera bidean, fatxada bietan proposatu dira irekidura handiak beirazko leihoen bitartez. Honek argi naturalaren sarrera bermatzen du espazio garbi bat irudikatuz barrualdean. Lurra, hormak eta sabaiak, bateratuta azaltzen diren elementu bakarra osatzen dute, lurrean eta sabaian marraztutako irudi geometrikoa paraleloa delarik. Joan etorrian, gora behera doazen lerro borobilduek bisitaria gidatzea dute helburu espazioaren jarraipen guztian zehar. Forma hauek, espazio adeitsuak eskaintzen dituzte, erdiguneko zerbitzuguneak banatutako espazio bien arteko jarraitasuna erakutsiz.

MATERIALAK, ALTZARIAK ETA ARGIZTAPENA Tabernako zein dendako barra material jarrai batez diseinatu eta gauzatu dira. Lerro atsegin eta garbiak irudikatu dira espazio lasaiak eraginez. Materialen erabilera minimoa da nagusi eta kolore zuria eta egur iluna izan dira hautatuak, benetako protagonistak, tabernan zein delikatessen dendan salgai dauden jakiak izanik. Produktu hauen kolore eta nortasunak osatzen dute espazio garbi hauen arkitektura. Altzariek ere espazioaren lerro garbiak jarraitzen dituzte. Dendaren gunean, agertu-desagertu jolasa darabilten ate mugikorrak dituen apalategi bat ageri da, produktuen erakusketarekin jolas geometriko bat erakusten duelarik,

Taberna-denda hibridoak Espazio bakarrean erabilera ezberdinak dituzten bi gune biltzen dira. Kontzeptu sinpleak oinarri, nortasuna duten espazioak proposatu dira

Goiko irudietan, tabernaren ikuspegia eta Tabira parkeko altxaera orokorra. Behean, ‘delikatessen’ denda. NONON ARKITEKTURA

garaian garaiko produktuak azalduz. Taberna gunean aldiz, arreta handiz ezkutatu dira hormari itsatsitako banku jarraiaren sostengu egitura, arintasuna eskainiz espazioaren osotasunari. Argiztapen naturalaz gain, intentsitate eta kolore kontrola eskaintzen ditu instalazioak, tokian tokiko eta garaian garaiko giro ezberdinak eskaintzera bidean. Fatxadako altxaerarako, bereziki diseinatutako grafismoek osatzen dute jakien dastatzea, espazioa eta jendearen harremana aberasten dituen toki honen interbentzioa.

LABURREAN: Egileak: NoNoN Arkitektura (Aitor Mtz. de Zuazo & Blanca San Vicente). Sustatzaileak: Gora-Gora taberna-delikatessen. Datak: Burutzea: 2008-2009. Anpliazioa: 2012. Kokapena: Durango, Bizkaia. Webgunea: www.nononarkitektura.com


08 // Ortzadar

JOSI JIMENEZ

azkena DOCTOR DESEO TALDEKO BAXU-JOTZAILEA

“Beti izan gara ipurtarinak, ez gara asetzen edozerrekin” Desira asko ei ditu Josik, horien artean, aberastasuna banatzea aipatzen du. “Bizi dugun egoera hain da lazgarria, ...”, damutzen da

ANE ZABALA

Pixka bat arriskutsua zen, ez genuen nostalgiko jarri nahi. Baina egia da, istorio luzea izan denez, eta gauzak aldatu direnez, merezi zuen gurea kontatzea.

Zuen medikuak, Doctor Deseok, jarraitzen du sendatzen? Ematen du baietz! Jarraitzaile asko mantentzen ditugu, berriak ere badatoz. Horrek ematen dio gure jardunari balioa.

Bilborik gabe ulertu daiteke Doctor Deseoren ibilbidea? Nik uste dut ezetz. Baina ez Bilbo delako baizik eta bizi garen hiria delako. Bilbok inspiratzen dio Francisi letrak egiterako orduan, horregatik dago Bilbo hain presente.

1

986an Doctor Deseo taldean sartu zenetik, baxua izan da bere ardura. Francisekin batera taldeko beteranoa da. Bi urtean behin lana plazaratzen dute bilbotarrek eta oraingoan liburu-disko, dvd eta dokumentala plazaratu dituzte. Lan osoari aspaldiko kantuaren izena jarri diote: Busco en tus labios. Kantu horrekin duela 27 urte lehiaketa batean irabazitako sariarekin lehenengo diskoa grabatu zuten. Aipatu kanta berreskuratu eta eraberrituta dakarte. Atzera begira jarri badira ere, ez dira nostagiko jarri...

Francis aipatu duzu, bera agertu ohi da elkarrizketetan, zuek bigarren mailan gusturago? Asmatu duzu, gusturago gaude. Egia esan, ez diogu inoiz inbidiarik izan horregatik. Guri musika gustatzen zaigu. Bera da pertsonaia publikoa eta gu gustura gaude gure paperean.

Francis oholtzan transformatu egiten da, Josi ere transformatzen al da?

Musika panorama asko aldatu da?

Ez horrenbeste. Sentimenduak adierazten ditugu oholtzan, baina Francisek du paper pisutsua eta borobila.

Bai, gaztetan gauzak oso desberdin ikusten dira. Gazte zarenean zuri dagozkizun gauzak bakarrik ikusten dituzu. Kriston grina eta kemena genuen gauza berriak egiteko, mundu bat sortzeko... Dena egiteke zegoela zirudien, itxaropen handiagoa zegoen. Alde horretatik, pixka bat galdu egin da. Kontu materialak, aldiz, hobetu dira egun; lokalak, soinu ekipoak, etab.

Entzuleek urteetan behera egin dute edo gora? Nik esango nuke gora. Entzule fidelak dira. Antzokietako biran konturatu gara publiko handia dugula, eta era askotakoa.

Desioa paradisutik alde egiteko motibo nagusia izan zen...

Francis eta zu taldeko beteranoak zarete, pribilegiorik duzue taldean?

Bai, hala da, Edorta Jimenezen hitzak dira. Aspaldi kolaboratu du gurekin eta kantuetako hitzak sortu ditu ere bai.

Kar-kar! Pribilegiorik ez, baina egia da adinak bere garrantzia duela. Ez beteranoak garelako baizik eta zaharragoak garelako, hitz egiten dugunean ematen du kasu gehiago egiten digutela, baina pribilegiorik ez!

Erdaraz kantatu arren azken urteetan abesti bat euskaraz argitaratu duzue, keinu bat? Hala da, Edortak idatzi zituen lehenengo hitzak. Ondoren, Xabier Leteren Ni naiz kantatu genuen. Unai Iturriak ere idatzi zigun. Keinu bat da, eta Francisen partez saiakera bat. Beti saiatu gara euskaraz abesti bat egiten, nahiz eta Francisi kostatzen zaion. Baina letra asko ditu buruan...

Martxan berriz ere Doctor Deseo, hiru kanta berri, disko-liburu dokumentala, euskarri berriak probatzen? Beti izan gara ipurtarinak eta ez gara asetu edozein gauzarekin. Zerbait ateratzea tokatzen zitzaigun eta zerbait berria nahi genuen, desberdina.

Irakaslea zara. Nortzuk dauzkazu adiago, ikasleak gelan edo ikusleak kontzertuetan?

Baina hiru abesti berri bakarrik, eta horietako bat ‘zaharra’ da gainera...

Nire klaseetatik gazte asko pasatu dira. Batzuk ikusi izan ditut kontzertuetan, inoiz gonbidapenak eskatu dizkidate.

Hamar abesti berri ateratzen baditugu beti gero kontzertuetan behartuta gaude horiek jotzera, eta horrek aukera kentzen digu betiko kantak abesteko. Halaber, beste mota bateko bira antolatuko dugu, ez antzokietan baizik eta zutik, dantzan egotekoak. Beste giro bat sortzeko.

Dokumentalarekin atzera begira jarri zarete?

Larunbata, 2014ko martxoaren 29a

Zein da zure desira edo nahia?

“Francis (abeslaria) pertsonaia publikoa da, gu gustura gaude gure paperean, bigarren mailan”, baieztatzen du. BORJA GUERRERO

Asko ditut, kar-kar! Aberastasuna banatzea, esaterako. Bizi dugun egoera hain da lazgarria, egun dagoen desberdintasuna mingarria da. Aberastasun erraldoiak banatuz pobrezia gutxitu ahalko zen.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.