Zestoari gorazarre
39
Gurutzeaga frontoia Gipuzkoako herriak, frontoia izatearekin harro sentitzen ziren. Baina ziur nago, mundu osoan ez zituela beste inongo pilotalekuk Zestoakoak eskaini zituen bezain gauza ederrik eskaini, duela urte gutxira arte. Esku pilotako jokalaririk handienak beste inora joan aurretik Gurutzeagan jokatzen zituzten beren lehen partidak Zerrenda amaigabea litzateke, hainbat eta hainbat udatan pilotaleku honetatik pasa diren pilotarien izenak eman beharko bagenitu. Nik neuk ere, pilotari bezala deus izan ez banintzen ere, buruz buruko partida bat jokatu nuen Jesus Aranburu Olaranen aurka. Hain gaizki jokatu genuen, ikusleek txanponak bota zizkiguten pilotalekura. Eta guk, lotsa gutxirekin, denak jaso genituen. Jesus eta biok, paretsu, poltsikoak bete genituen, behintzat. Frontoi zaharretik enpresario asko pasa ziren. Nire gaztetako oroimenean daude Anastasio Alkorta eta Karmelo Arrizabalagaren izenak. Joan Artano ere ibili zen. Urte askotan pilota partidak iragartzeko itxaferoak botatzeko ardura izan nuen. Horrela, ez nuen sarrera ordaindu beharrik. Beste batzuetan lagunekin eserlekuak jartzen genituen, eta baita panaderokoan zumitzezko besaulkiak ere. Haietan esertzea bost pezeta kostatzen zen. Suziriak botatzeko zereginetan Gotzon Garaizabal eta biok txandaka aritzen ginen. Joan Artano enpresari zela Luis Etxabe eta biok leihatilan txartel saltzaile ere izan ginen. Langintza hori ez zen batere gaizki etortzen udako geure gas t u e t a r a ko sosen