Paisaia
Konturatzerako pasa da 2022a ere, eta aurki emango diogu ongietorria 2023ari Urteak ez dira alferrik pasatzen eta, urtez urte, gure herriko paisaia aldatu egiten da; naturak, eraikinek eta abarrek bai, baina herrian bueltaka gabiltzanok ere osatzen dugu paisaia Herria egiten dugunok, alegia Aldizkariaren 244 ale honetan, Aizarnako paisaiaren parte urte luzez izan den Aitor Zeberiorekin solasaldia izan du Fernando Arzallusek Aizarnako eskolako zuzendaria izan da Zeberio 1997tik, aurreko ikasturtean erretiroa hartu duen arte Aizarnako egunerokoan hutsunea nabarituko du hainbatek, seguru, bertako komunitatearen parte izan baita zuzendari ohia azken hamarkadotan Ez da Aizarnakoa irakasleak gure herriarekin izan duen lotura bakarra, ordea, Aizarnako eskolaren aurretik, Zestoakoan ere aritu baitzen. Berak aipatzen du, eta hala gogoratzen dugu 80ko hamarkada amaieran jaio ginenok ere, txiki-txikiak ginela, txanpinoian Ataungo kontuak, hezkuntzari dagozkionak, herrigintza askotariko kontuez hitz egin dute Arzallus eta Zeberiok, toka ederrean Askotariko kontuak dakartza Moduk ere Urteak daramatza senegaldarrak igande arratsaldero herrira etortzen, karroa eskuetan, eta, dagoeneko, igande arratsaldetako paisaiaren parte bilakatu da Itsaso Waliñok elkarrizketatu du Modu eta bizitzaren gorabeherez aritu dira: Senegalgo kontuez, migrazioez, bizimoduaz Hobeto ezagutzeko aukera izango duzue datozen orrialdeetako elkarrizketa irakurrita Bizitza mugimendua da, eta mugimendu etengabean bizi gara Distantzia motzetan ala luzeetan, baina mugimenduan.
Komunitatea osatzen dugu era batera edo bestera paisaia bat osatzen dugunok, espazioa konpartitzen dugunok Komunitate handiaren baitan, komunitate txikiagoak ere badaude - zer dira bada, bestela, gure herriko kuadrillak? - Askotan, ordea, komunitatearen baitako komunitate horien saretzea falta izaten da, desberdinen arteko zubiak eraikitzea, komunikazioa Kontrastatu gabeko datuen zabalpenak eta horien gainean eraikitako aurreiritziek zerikusia izaten dute komunitatearen ahultze horretan Ale honetan hasiko da "Usteak erdia ustel" atala, kontrastatu gabeko datu horiek argitu eta gure aurreiritziak kontraesatea helburu izango duena Nik uste badagoela premia, ezta? Azken lerro hauek aprobetxatu nahi nituzke kulturartekotasuna aldarrikatzeko: zubiak eraiki eta komunitate kohesionatu bat osatu nahi badugu, beharrezkoa da guztiok pausuak ematea, ezagutzeko prest egotea Denok aberasten gaitu kulturartekotasunak, eta izan dadila 2023a urte aberatsagoa!
n
d a n b o l i n e k e z d u b e r e g a i n h a r t z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i t a k o e s a n e n e t a i r i t z i e n e r a n t z u k i z u n a
a r g i t a r a t z a i l e a Danbolin Zulo elkartea Kultur Etxea Axun Arrazola plaza 1 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin eus d a n b o l i n n a i a r a e x p o s i t o , Amaiur Aristi, Urko Canseco, Sara Matsutani, naiara olaizola, ITSASO ZUBIRIA, jone bergara eta itaso waliño k o l a b o r a t z a i l e / z u z e n t z a i l e t a l d e a nagore telleria, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, n e r e a o d r i o z o l a , Janire Diaz, e t a M a i a l e n K o r t a d i d i s e i n u a e t a m a k e t a z i o a eneko aristi i n p r i m a t e g i a Gertu (Oñati) l e g e g o r d a i l u a SS-1108/2000 I S S N 1576-9429
n e r e a o d r i o z o l a l a r r a n a g aproiektu laguntzaileak
Usabi eta Umesabi
Ignacioren galderari erantzun aurretik komentatu nahi nuke 12 urtean Gasteizen bizi izan nintzela eta asko kostatu zitzaidala bizilekua Zestoara aldatzeko pausua ematea Orain, 6 urte pasa direnean, esan dezaket nire bizitzako erabaki onenetako bat izan dela Arrazoi askogatik: natura-ingurune ederra daukagu, jende jatorra, lasaitasuna, klima epela eta behar dugun guztia esku-eskura Zer gehiago eskatu daiteke? Aurreko Danbolineko galderari erantzunez, Ignaciok baserriko bizitza nolakoa ote den galdetzen zidan Moskun jaio banintzen ere nire haur denbora, unibertsitatera joan artekoa, herri txiki batean egin nuen baratzan eta animalien artean. Baserriko bizitza oso polita da egun osoan naturan zabiltzalako, baina aldi berean gogorra ere bai. Lanak inoiz ez dira bukatzen eta ez da erraza egiteko geratzen den guztiak buruan sortzen duen ardura edo kezka alde batera uzten asmatzea. Gainera, hainbat lan data jakin batean egiten ez badira berandu egiteak ez du balio eta eguraldiak ere askotan ez du uzten garaiz egiten. Natura horrelakoa da, bizitza bezala, batzuetan lehorregi, besteetan euri gehiegi, izurriteak, gaixotasunak Askotan ez da erraz asmatzen Etengabe akatsetatik ikasi eta bide berriak aurkitu behar Gu gehienbat erlezaintza eta frutagintzan gabiltza Aurtengoa oso urte txarra izan da erleentzat klima aldaketa eta Asiako liztorraren ondorioz. Zailtasunak zailtasun, baserriko lanak gure printzipio eta baloreekin bat egiten ere laguntzen digu: geuk antolatzen ditugu geure lanak, geu gara emaitzaren jabe, nekazaritza ekologikoan egiten dugu lan, profesionalen artean ia inork egiten ez duenean erleak Gipuzkoan mantenduz, natura errespetatuz, zirkuitu laburren bidez merkaturatuz… Abeltzaintzako jarduerarik ez daukagu baserrian, baina asko gustatzen zaizkigu animaliak. Badakigu Zestoan etxeko animaliei laguntzeko elkarte bat badagoena, Kalekatu elkartea Vanesa Arjona elkarte honetan boluntario moduan dabil Vanesa, zer egiten duzue Kalekatu elkartean eta animaliak gustuko ditugun gainontzeko herritarrok nola lagundu genezake?
e n b i d o a
p i n t a d a
. Hator, hator, neska-mutil kantura! Euskal usadioetan ederrenetarikoa da errondan aritzea Kalerik kale, lagun giroan kantatzea, alegia Zestoan Santa Ageda bezperan eta Gabon gauean abesteko ohitura izan dugu urte luzez. Aspaldikoak diruditen ohiturak, ordea, modatik pasa eta indarra galtzen joaten dira maiz. Zorionez, indartsu gaude Zestoako Gabon Abesbatza osatzen dugunok, eta azken bi urteotan ohiko erronda egin ezin izan dugun arren, aurtengoan inoiz baino ozenago abestu nahi dugu! Kantak dion bezala, Gabon eguna, erlojuetan bakarrik da laburra: Herriko Musika Bandaren kontzertuan parte hartzen dugu eguerdian, eta herriko bi egoitzak alaitu ondoren, erdigunean amaitzen dugu eguna "belaun bixetan indar barik" Kulturgintzan ere ezinbestekoa da komunitate baten parte sentitzea eta horixe da tradizio honekin urtetik urtera lortzen duguna Mila esker beraz, gurera batzen zaretenoi eta gainontzekooi animatu gurekin abestera edo entzutera "Eta bat, eta bi eta hiru eta lau ardoak mozkortu iten dau!"
t i n a e l o v i k o v a
e s t o a k o g a b o n a b e s b a t z a a
b o t a l i b r e a n
puntuz puntu, bertsoa osatu
2022 urtea Zeinen zenbaki polita, ezta? Bai, horixe Banuen nik barruan zerbait esaten zidana urte ederra izan behar zuela Urte guztiek bezalaxe honek ere izan du gazitik gozotik bezainbeste; baina zeinen ederra elkarren irribarreak ikustea, ezta? Udan herriko plazetan dantzan jardutea? Zeinen ederra izan den Covidagatik atzean utzitako bizipenak berriz bizitzea, egin gabe utzitako hainbat ekintza lehen bezalaxe egitea Zeinen ederra izan den itzulera Nahiz eta askok zoratuta nagoela pentsatuko duten ederra izan da Euskal Herrian plazaz plaza bertsoak entzutera bueltatzea. Honezkero jakingo duzue zeri buruz ari naizen, bai, Euskal Herriko Bertso Txapelketari buruz ari naiz
Bi urte pasa dira jada Danbolinetik zutabea egiteko proposamena luzatu zidatela Bi urte pasa dira jada bizi izan genuen “ezohiko” testuinguru horretatik. Bi urte pasa dira eta langileon egoerak okerrera egin du. “Ezohiko” testuinguru ilun horretan tokatu zitzaidan lehenengo zutabea egitea, eta berriz ere bizi dugun egoera iluna da Egia esan, ez daukat esperantza handirik epe ertainean egoera hobean idatziko dudanik Prezioen etengabeko gorakada azeleratuak gero eta egoera okerragoan kolpatzen gaitu. Bizitzeko ezinbestekoak ditugun baliabideak eskuraezin ari zaizkigu gelditzen Elikagaien prezioen gorakada, gasolina, argindarra luxuzko artikulu bihurtu dira Negua gainean dugu eta aurten etxe asko eta askotan hotza eta gosea izango dira eguneroko ogia (ADI, honekin ez dut esan nahi egoera hau zerbait berria denik, milioika pertsona baitira horrela bizi direnak beraien existentzia osoan; aurten beste askori ere tokatuko zaigu horrela egotea).
esperantza.
Neguaren etorrerarekin Gabonak ere gainean ditugu Aurten bazkari-afaritako menu asko aldatuko direnaren errezeloa daukat Olentzerori ere beste urte batzuetan baino gehiago kostatuko zaio etxeak bilatzea Komunikabideek, berriz, egoera honi aurre egiteko konponbideekin bonbardatzen gaituzte Hori bai, konponbide guztiak bizi kalitatea galtzearen kontura Ez, hori ez da konponbidea Nik argi daukat konponbide bakarra gizarte eredu hau aldatzea dela, eta horren aurrean antolatzea besterik ez zaigula geratzen. Enpresari handien eta politikari profesionalen erasoaldiak ez du etenik eta horren aurka antolatzea dagokigu langileoi Amaitu aurretik aipatu nahiko nuke bi urte hauetan pasatako guztia ez dela txarra, gero eta gehiago gara ogi apurretatik bizitzen nazkatu garenak eta gero eta gehiago horren aurrean antolatzen garenak Lehen esan bezala datorren zutabean ere ez dut uste egoera sozial hobeagoan idatziko dudanik, baina ea berriz ere kontra egiten dugunak biderkatzen goazela esateko moduan naizen.
Lau urtean behin jokatzen den txapelketa da 2017 urtean Sebastian Lizasok Maialen Lujanbiori jarri zion txapela eta ordutik bera dugu txapelduna Aurreko urtean jokatu behar zen baina Covidagatik bertan behera gelditu zen Lehen ekitaldia 1935 urtean egin zen, hortik aurrera hainbat eta hainbat bertsolari jarri dira mikrofonoaren aurrean Euskal Herriko plaza desberdinetan.
2022. urtera itzuliz, heldu da udaren amaiera eta berarekin batera bertsozale guztiok maite dugun lau urtean behineko zita garrantzitsua, Bertsolari Txapelketa Nagusia Aurtengoan kanporaketak Getxon hasi eta ondoren Euskal Herriko beste hamaika txokotan jarraitu dute, Arrasate, Gotaine-Irabarne, Donostia, Baionan hainbat azkazal jaten hasi eta Bilboko izerdi tantora heldu arte. Euskararen egunarekin batera heldu zen bertsoa Bilbora, a zer nolako saioa, zeinen goxotasun ederra. Oholtza gainean hiru neska eta hiru mutil Finalaren aurreko saioa izanda bazen urduritasuna batzuentzat, kalkuluak egiten besteak ea finalera sartuko ziren edo atarian geratuko ziren Berezia bezain hunkigarria benetan Orain artean ez bezala hiru emakume izango dira oholtza gainean final handian, bai, bai, ongi irakurri duzu Hiru emakume Iruñeko Nafarroa Arenan lekua hartuko duen zita garrantzitsuan, hain zuzen ere. Zeinen ederra hau ere, ezta? Pausu txikiak eginez eta urrats txikiak emanaz, bagoaz handitasunera.
IGANDETAKO LAGUN ATSEGINA, IRRIBARREA AHOAN, KARROARI TIRAKA, LANEAN FIN DENOK EZAGUTZEN DUGU MODU, TOPATU DUGU KALEAN EZ BADA TABERNAREN BATEAN ETA EROSI ERE, OKER EZ BANAGO, GUTAKO ASKOK EROSI DIOGU ZERBAIT INOIZ. ZESTOAN BERTAN SEKULA BIZI IZAN EZ BADA ERE, HARREMAN HANDIA DU HERRIAREKIN BAINA ZER DAKIGU BERARI BURUZ?
Denok ezagutzen dugu Modu, igandetako bisitaria Baina nor zara? Modu deitzen dit jende guztiak, Senegalen ere bai, baina nire izena Ngagne Niang da, nire nortasun agirian hala jartzen du (barre egiten du). 1986an jaiotakoa naiz, senegaldarra, Niomre herrikoa Louga eskualdean kokatzen da, herrialdearen ipar mendebaldean; itsasotik gertu, kostarik ez badu ere Wolof etniakoa naiz ni, baina ez da Senegalgo etnia bakarra, asko dira Gure herrian gehiengoa wolofa da, badira, ordea, pularrak, selerrak eta diolak ere, esate baterako Horiek Louga inguruan bakarrik, Senegal osoan askoz gehiago dira eta bakoitzak bere hizkuntza du Wolofa ia denok dakigu, baina beste etnia horiek beren hizkuntza propioak dituzte.
Zenbat hizkuntza hitz egiten dituzu? Wolofa, frantsesa, gaztelania eta euskara pixka bat
Kontatuko zeniguke Europara iristeko egin zenuen bidaia?
Nik zorte handia izan nuen Osaba bat nuen Huescan (gaur egun erretiroa hartuta Senegalen bizi da) eta enpresa handi batean egiten zuen lan Harreman ona zuen nagusiarekin eta hari aipatu zion bazuela iloba bat Europara etorri nahiko lukeena Hark lagundu zion ni lan-kontratu batekin eta bisarekin etor nendin Niomretik Dakarrera joan nintzen eta handik hegazkinez Bartzelonara, handik Huescara joateko, osabarengana. Enpresa hartan egin nuen lan denbora batez baina gero Bilbora etorri nintzen.
Noizko kontuez ari gara?
2001eko urrian iritsi nintzen Huescara 20 urte baino gehiago daramatzat hemen Niri ere arraroa egiten zait askotan, baina senegaldarra banaiz ere, bizitza erdia baino gehiago daramat Euskal Herrian.
Bilbora esan duzu Lehengusu bat neukan hemen eta berak esan zidan hemen bazegoela lana Hala jakin nuen bazela Euskal Herri bat. Aipatu zidan hemengo jendea desberdina dela, orokorrean atsegina, bazegoela bizi maila on xamar bat eta dirua (beraz, salmenta ere bai). Orduantxe hasi berria zen disko eta bideoen salmenta eta hor bazegoela lekua. “Nahi baduzu nire etxera etorri eta nik lagunduko dizut hasieran”, esan zidan.
Baina gaur egun ez zara Bilbon bizi, ezta?
Ez. Lehen urteak Bilbon pasa nituen. Handik Sestaora joan nintzen. Gero Ordiziara eta gaur egun Lasarte-Orian bizi naiz. Ondo datorkit, Donostiatik gertu eta ondo komunikatuta baitago herri askorekin.
Logela bat dut alokatuta Beraz, jende gehiagorekin bizi naiz Bakoitzak bere logela du, bere kontratuarekin, eta sukaldea, egongela eta komuna partekatzen ditugu Hainbat herrialdetako jendea bizi gara Momentu honetan marokoarra, perutarra, argentinarra eta ni, senegaldarra
Nola mugitzen zara leku batetik bestera?
Hasieran kotxez Bagenuen aukera Kanpoko gidabaimena edukitzeagatik nazioarteko ziurtagiri batekin ibili behar izaten genuen eta urtero berritu (Senegalera bidali eta handik onespena jaso), baina gero legea aldatu zen eta ziurtagiri horrek ez digu balio hemen gidatu ahal izateko Jada izango dira zortzi bat urte kotxerik gidatzen ez dudala Beti daukat buruan hemen berriz ere gidabaimena ateratzea, baina diru asko da eta oraingoz ezin dut.
Beraz, garraio publikoan mugitzen naiz batetik bestera Herri asko ezagutu ditut Hasieran Bizkaian ibili nintzen, ondoren Araban eta azkenik Gipuzkoan. Garai hartan Bilbon bizi nintzen, Gipuzkoara etorri nintzen arte.
Ze herritara joaten zara lanera gaur egun? Orain lasaiago nabil eta herri gutxiagotara joaten naiz Usurbila eta Zestoara bakarrik. Lehen ahal nuen leku guztietara joaten nintzen, baina orain alfertuta nago (dio barrez); jada beteranoa naiz eta nire bezeroak ditut.
Nola antolatzen duzu zure lana?
Ni naiz nire nagusia Bilboko saltoki batera joaten naiz handizkako salmenta egiten duten gune batera eta behar eta nahi dudana erosten dut. Nik buruan dudanarekin zerrenda osatzen dut eta zerbait berria badago ere begiratzen dut, ea zerbait interesatzen ote zaidan Garaikoa erosten dut, udan udakoa eta neguan negukoa Eta inork ezer zehatzik eskatzen badit ere saiatzen naiz lortzen Negua izaten da niretzat salmenta garai onena Neguko arropa eta osagarriak saltzen ditut gehiago udakoak baino: bufandak, txapelak, berokiak, galtzerdiak, etab
Eta ez duzu aprobetxatzen udako festa giroa?
Ez dut maite festarik festa ibiltzea lanean Asko mareatzen zaitu jendeak Denetik topatzen da eh, jende jator askoa ere bai; baina neketsuagoa da festa giroko salmenta Nahiago dut betiko lekuetan ibili, ezagunen artean Kontaiguzu pixka bat nolakoa zen Senegalgo bizitza. Ikasi egin nuen aukera izan nuen arte eta gero lanera Gambiara joan nintzen lanera Han ere kale-saltzaile lanetan aritu nintzen, hamalau bat urterekin Arropa saltzen aritu nintzen han urtebetez eta gero berriz itzuli nintzen Niombrera, hona etorri arte
Ikasketak utzi zenituen. Nahi zenuelako ala “tokatzen” zelako?
Sei anai-arreba gara eta ni anaia nagusia naiz eta familia mantentzeko betebeharra nuen Aitak jada ezin zuen lan gehiago egin eta badakizu, tokatzen denean tokatu egiten da zezenari adarretatik heltzea.
Asko ginen etxean. Senegalgo kultura desberdina da Gure aitak bi emazte zituen eta denok bizi ginen etxe berean Denera hamalau senide gara, gure amaren aldetik sei eta beste emaztearen aldetik zortzi
Niomren ikasi nuen Baina azken urteak Lougan egin nituen, eskualdeko hiriburuan, ikasketa guztiak woloferaz egin ahal izateko
Frantsesa eta wolofera jakinda iritsi zinen Huescara. Bai, ikasketa guztiak woloferaz egin banituen ere eta nire ama hizkuntza wolofa bada ere, frantsesa ere hizkuntza ofiziala da Senegalen eta ikasi egiten da. Baina gaztelaniarik ez, noski, eta ez nuen tutik ulertzen gaztelaniaz, baina beharrak eramaten zaitu ikastera eta segituan ikasi nuen moldatzerainokoa
Eta zer moduz euskararekin?
Pixkanaka. Pena da, baina hemen jende askok etorkinoi zuzenean gaztelaniaz hitz egiten digu eta
“Hemengo irudi asko ikusten ditugu: eraikinak, kotxeak, erritmoa Behin iritsita jabetzen zara errealitatetik urrun dagoela... Gezur bat sinesten dugu ”
horrek gaztelera ikasten laguntzen digu, euskara ikasi beharrean Nahiko nuke jendeak nirekin euskaraz egitea, hala ikasi egingo dut, nahiz eta hasieran kosta Aurretik esan bezala, ez dago beharra baino gauza hoberik ikasteko Denek euskaraz egiten badidate ez dut euskaraz ikasi beste erremediorik izango.
Eta nahi duenari wolofaera irakasteko prest nago!
Zerk bultzatu zintuen etortzera? Han gazte guztiek etorri nahi dute Europara Gurea ez da Afrikako herrialderik pobreena, baina lanean zapaldu egiten gaituzte eta Europan bizitza berri bat hasteko ametsa dugu. Hemengo irudi asko ikusten ditugu: eraikinak, kotxeak, erritmoa... Behin iritsita jabetzen zara errealitatetik urrun dagoela, baina engainatu egiten du. Handik begiratuta badirudi Europara etorri direnek dirua egiten dutela, ederki bizi direla Gezur bat sinesten dugu Lehen ere esan dizut, nik zorte handia izan nuen hegazkinez eta paper guztiekin etortzen Lagun asko ditut oso bidaia gogorrak egindakoak eta itsasoak irentsi duenik ere bai Ez da kapritxoz egiten dugun bidaia bat Guk gure herrian duin bizitzeko aukera izango bagenu ez ginateke etorriko. Migrazioarena drama bat da. Nik aukera izango banu nire herrian negozio txiki bat martxan jarri eta horrekin bizitzeko, bihar bertan nintzateke bueltan Senegalen, Niomren bizi ahal izatea gustatuko litzaidake Etxera itzultzearen ideia ez da sekula burutik joaten, baina gaur gaurkoz ezinezkoa da Bitartean hemengo egoera hobetzea da helburua, beti hobetu baitaiteke
Baduzu zerbait buruan?
Gizarte- eta osasun-arloko ikasketa txiki batzuk egin ditut Donostian eta orain astean zehar Usurbilen mutil bat zaintzen dut Gustatzen zait lana eta pixkanaka mundu horretan sartu nahi dut muturra, lana egonkortu eta kale-salmenta utzi Familia duzu Senegalen. Bai, emaztea eta hiru seme-alaba ditut Seme zaharrenak hamazazpi urte ditu eta unibertsitatera joateko prestatzen ari da Saint Louis-en dago unibertsitatea Aipatu izan dit hona etortzeko ideia eta nik esaten diot berak erabaki behar duela bere etorkizuna, baina aurrena ikasteko. Txikienak berriz, alabak, hiru urte eta erdi ditu. Hilabete gutxi batzuk zituela ikusi nuen eta gero iritsi zen COVID-aren krisi guztia. Bi urte egon naiz beraiek ikusi gabe eta txikia ez zen nitaz oroitzen, noski. Orain bai, orain badaki nor den bere aita Hemen nagoenean bideo-dei bidez komunikatzen gara
Hemen badaukazu familiarik?
Euskal Herrian lagun handiak ditut, asko laguntzen didan jendea. Urtero joan ahal izaten naiz Senegalera bisitan, adibidez, horietako batek hegazkin-txartela ordaintzen didalako Aukera ematen dit urtean behin etxekoekin egoteko eta izugarri eskertzen diot Hilabete eta erdirako joaten naiz, uda partean, normalean Beste batzuk pandemia garaian bota zidaten eskua Egun batetik bestera etxean, lanik egin ezinda eta diru-iturririk gabe aurkitu nintzen (eta ni bezala beste asko) eta gertuko lagunei esker egin ahal izan nuen aurrera.
Oso eskertuta nago daukadan inguruarekin eta zestoarrok jaki“Denek euskaraz egiten badidate ez dut euskaraz ikasi beste erremediorik izango”
tea nahi dut herriko bat gehiago sentiarazten nauzuela
Ukrainako gerratik ihesi zetozenei paperak di-da batean prestatu zizkien Europak.
Bai, eta hala behar zuen Gerratik ihesi zetozenei babesa ematea tokatzen zitzaion Europari Baina beste sentimendu batzuk ere pizten dizkizu horrek Ez da munduko gatazka bakarra eta beste gerra batzuetatik eta miseriatik ihesi datozenei zergatik ez zaie aukera berdina ematen? Azal koloreak oraindik ere pisu handia du tamalez.
i t s a s o z u b i r i a
Senegal Modu, bere emazte eta seme alabekinAtaungo San Martingo semea. Aizarnako maisua 25 urtez Bere aurretik beste ataundar bat izan zen han, Lukax Dorronsoro, eta 13 urte egin zituen eskola zahar hartan Biak ala biak, Danbolin-en aurrekaria izan zen Bai Zera!-n batek (1997), eta erreportaje honetarako elkarrizketan besteak, Aizarnan lan egitearen “saria” eta “zortea” aipatu dute behin eta berriz. Zortea izan da aizarnar zein zestoarrontzat ere, hainbeste urtetan jarraian, bokazio ikaragarrizko bi irakasle izatea. Jubilatzea tokatu zaio orain Aitorri, eta hizketaldi luzea egiteko aprobetxatu dugu. Lagun arteko solasaldia izan dugunez, joan daitezela hitzok atera zaizkigun bezala, hika alegia
Bizi tza , erre tiroa ren ondoren e re Txikitasunean handi, maiz errepikatutako esaldia, aproposa da oso Aitor Zeberioren erretiroa definitzeko: “Ez zioat jarri behar neure buruari erronka berezirik, hau egin behar diat eta bestea. Momentuz, lasaitasunez hartu, egunean egunekoa; ba etxeko lanez aparte, paseatu egiten diat eta irakurri eta denbora hartu Eta gerora ba gustatuko litzaidakek –emaztea oraindik lanean zagok, hari beste hiru bat urte edo falta zaizkiok erretiroa hartzeko– ba, bidaiatzea, baina ez horrela bidaia luzeak egiteko eta; gehiago duk hemen inguruan autoa hartu eta gauza bat ikusi beste bat ikusi, txangoak egin, eta gero Espainia aldea ezagutu ere bai” Gauzak lasai hartzea nahi du Zeberiok: “Nik uste diat egunean egunekoa eta gauza txikiak egitea ere oso inportantea dela”.
Ume ta ko kontua k Duela 60 urte jaio zen Aitor: “Herri bizitza handia zegoen garaikoa nauk ( ) Denda asko, tabernak, mugimendu handia zegoan, jendeak herrian egiten zian bizitza, kanpoko herrietara gutxi ateratzen zituan; oporretara, ni gogoratzen nauk ateratzen zirela hiru edo lau familia aberats baina beste guztiak herrian geratzen gintuan, eta geure oporrak herrian egiten genitian. Inguruko herrietara, Ordiziara-eta, azokara eta feriara-eta joaten zituan, eta lanera ere bai (gure gurasoak, esaterako, hasieran bizikletan; auto gutxi zuan orduan) Nik nire ikasleei komentatu izan zieat: 1968an-eta, gure etxean ez zuan telebistarik Telebista zegoan au-
“eskola txikia bizirik herria bizirik”
zoko bi edo hiru etxetan bakarrik, eta joaten gintuan denok –kuadrillan ume mordo bat gintuan– telebista ikustera, ba, baten etxera, eta haren familian zazpi ume bazituan, zazpi mutiko, eta emakume hark sukalde handi bat bazian, eta kanpotik beste hamabost bat joango gintuan, eta denok hantxe bueltan jarri lurrean-eta Bizitza kalean, mendian egiten genian, jolasteko ez genizkian gaur egun umeek dauzkaten sofistikazio eta zerarik Bizikleta, normalean familiako senide zaharrago batena edo hark utzitakoa izaten zuan... Pilotan ibiltzen gintuan asko”.
Ez zen oso desberdina izango Aitorrek irudikatzen duen giroa orduko Aizarnakoarekin. Hiru urterekin hasi zen ikastolan, eta kontu horrek asko markatuko zuen mutikoaren etorkizuna: “Nire gurasoak izan zituan ikastolaren bultzatzaileak beste familia batekin, alegia, hasiera-hasierakoak, eta gu gintuan lehenengo promoziokoak, eta bost ikasle uste diat ginela Eskola nazionala ere bazuan orduan, maisu erdaldunekin-eta, eta nire lagun batzuk, mordoxka bat, nazionaletara joaten zituan. Baina nik zortea izan nian gure gurasoek erabaki izana gu ikastolara joatea. Ikasketa osoa euskaraz izan zuan, eta gurasoei asko eskertuta nagok zeren orain konturatzen nauk zer zortea izan dudan nik: askoz eskola goxoagoa, uste diat oso maitatuak ginela, irakasle oso jatorrak zituan –garaiko andereñoak– eta oroitzapen oso ona zeukaat”
Ka mioi gida ri i za n nah i, e ta iraka sle a mai tu Bosgarren maila eskola nazionalean egin behar izan zuen, eta gazteleraz ondo moldatzen ez zenez gaizki pasa omen zuen Gerora, Beasaingo Lizeora aldatu zen, eta han jarraitu zuen Goi Zikloa eta Batxilergoa euskaraz egiten Aitorrek, ezer baino lehen, kamioi gidaria izan nahi zuen Lehengusu bat zebilen lanbide horretan, eta 14-15 urterekin Aitorri zirrara eragiten zion batera eta bestera ibiltzeak eta bazterrak ikusteak Ama zenak, ordea, hura ez zela bizimodua esaten zion, beti arriskuan. “Eta gero gure lehengusua ezkondu zuan eta umea izan zian, eta gogoratzen nauk esaten zuela: ‘gure semeak oinez ikasiko dik eta ni kanpoan egongo nauk’ eta horrek asko markatu ninduan” Helduagoa zenean, batek eta besteak irakasle izatera animatu
zuten: “Eta halaxe, Seminariora joan ninduan eta han egin nian Magisteritza; praktikak egin nizkian Ataungo eskolan, eta Donostian atera zitzaidaan lehenengo lana Oso irakasle talde ona, nik asko ikasi nian” Euskaraz irakasten zuen Geroago, berriz, ikastetxe publikorako oposizioak prestatzea pentsatu zuten, eta Aitorrek eta beste batek gainditu Lehen lanpostua (1986) “Graduada Mixta Bidegoian” tokatu omen zitzaion: “Hura izan zuan niretzat aurkikuntza bat Donostian neu gazte-gaztea, eta neuzkaan ba 14-15 urteko ikasleak. Eta Donostiako errealitatetik pasa ninduan eskola txiki batera, geu bakarrik, bi irakasle... Ez zegoan materialik, ez zegoan ezer, dena egiteke baina gazteak gintuan, kristoren ilusioa ” Garai haietan, talde bat elkartzen hasi zen, eta eskola txikien mugimendua orduantxe sortu zen Tolosaldean: “Hura bizitzeko zortea izan nian Izan zituan bilera pila bat, arratsaldeko bostak eta erdietatik aurrera, zortzietan-edo Tolosan amaitu, eta handik Atauna. Egun guztia etxetik kanpo”.
Bidanian zortzi urte pasa zituen Aitorrek, eta han plaza finkorik ez zuenez, beste norabait joan beharrean aurkitu zen Hala iritsi zen Zestoara: “Lehenengo urtean txanpinoian jardun ninduan, eskolaurreko ordezkapenak egiten, eta han deskubritu nian Zestoako Herri Eskola Oroitzapena zeukaat, eskola oso-oso potentea, irakasle jende ona Gogoratzen nauk zeukatela kristoren irrati potentea eta haren inguruan kristoren saioak egiten zituztela. Eta, horrela, Zestoan egin nitian beste bi urte”. Eta ondoren Zarautzen ere ibili zen, baina bazekien Lukax [Dorronsoro] jubilatu egiten zela, eta Aizarna aukeratu zuen: “Bidaniaz geroztik, eskola txikien har hori hor neukaan barruan; hura, guraso eta
ikasleekin egindako lana, kristoren esperientzia izan zuan; nik han eskola txikien eta irakaskuntzaren filosofia hori barneratu nian, eta horrek eraman ninduan erabakia hartzera”
Ai za rna
1997an iritsi zen Ezagutzen zuen Aizarnako eskola, Lukaxi bisita egina ziolako ordurako Eskola zahar-zaharra zen, baliabide oso gutxirekin, herri txiki-txiki batean, ikasle gehienak baserri girokoak Pixkanaka, lortu zuen abiatzea. “Nik gauza bat garbi neukaan: etenik ez zuela egon behar. Garai hartan, Lukaxengandik niganako erreleboa egin zuena Ana [Egaña] izan zuan, hemen Zestoakoa, eta hark egin zian zubi-lana, eta nik Lukaxi eskatu nioan antzerkiaren inguruan ni formatzea edo niri laguntzea, eta hiruzpalau urtetan etortzen zuan Lukax antzerki kontuetara; saio bat egiten genian, gero Puertokora joaten gintuan, kafetxo bat hartu ” Bi helburu zituen batez ere Aitorrek: “Ikasleen garapen integrala aintzat hartzea; Aizarnan bukatu eta Azpeitira joaten zirenean maila onarekin joatea, eta harrotasunez esatea ‘gu Aizarnatik gatoz’. Eta herriari irekia egotea. Eta hor eskola komunitatearen parte-hartzea eta interakzioa niri iruditzen zaidak oso inportantea ( ) Eta nola iristen haiz herritarrengana? Erronka handi bat duk hori Lehenik herria ezagutu behar duk, eta herriko testuinguru horretan oso inportantea duk atxikimendu edo parte-hartze sentimendu bat adieraztea. Era horretara lortzen duk herritarrak hi kide edo parte bezala ikustea”
Nola e ra gin he rri an? Herrian eragiteko garrantzitsua da, Aitorren ustez, aurretik jorratu zituzten ekintzak ez etetea: “Adibidez Lukaxek –gaur asko aldatu duk gauza baina orduan asko zituan baserritarrak eta gutxi kaletarrak–, eskola-orduz kanpo,
“Errelebo generazionalaren arazoa zagok gaur egun Aizarnan. Eta etorkizuneko Aizarna nolakoa izan behar duen diseinatu egin behar ditek Nik hori garbi zaukaat””
umeek kalean jolastu zezaten, pixka bat gurasoekin-eta hitz egin zian: eskola bukatzen zuan lauetan, eta bostak aldera arte-edo, umeak geratzen zituan plazan jolasten Hori oso inportantea iruditu zitzaidaan, eta pentsatu nian jarraitu egin behar nuela Eta horrela, ni geratzen ninduan lauetatik bostak eta laurdenak arte-edo gurasoekin, eta egiten genian tertulia informala; hor komunikazioa eta ezagutza asko lantzen duk, eta umeek ere euren arteko komunikazioa eta harremanak lantzen ditiztek jolas denbora horietatik aparte” Beste hamaika jarduera ere aipatzen ditu Aitorrek: “Antzerkiarekin ere jarraitu genian; kurtso bukaeran egiten genian herritarrentzat. Jarraitu genian Santa Eske eta Gabon eskearekin... Nik beti esango diat, ni sentitu nauk Aizarnako herriarengandik beti onartua. Gu Gabonetan ere kantura joaten ginenean, baserriz baserri, kristoren harrera egiten ziaten Hori ikaragarria duk Eta horrek eskatzen dik, nahiz eta 24a jaieguna izan, ba nik pasatzen nian 24 osoa kantuan, beste guraso batzuekin Eta eskerronaz aparte ematen zigutean dirua ere, zuan ikaragarria Hori eskertu besterik ez zagok Gaztaina biltzerakoan ere, baserrietan ateratzen zituan txokolatearekin gero gaztaina haiek erretzen genizkian eta herritarrak ere hurbiltzen zituan Bada horrelako ekintzak egiten jarraitzea erabaki genian”. Eskolan bizi izan dituzten momentu zailak ere izan ditu gogoan Aitorrek, eta nola lagundu zuten herritarrek: “Irratia jartzea lortu genuenean irratirako elkarrizketak egiteko laguntza Pasa genitian momentu zailak ere; eraikuntza zaharra zuan, habea mugitu zuan Han geratu gintuan lekurik gabe, eta utzi zigutean plazako ermita-edo klaseak emateko Jangelarik ez genian, eta horregatik zenbait ikasle galtzeko arriskuan geundela, Martinek [Aranburu] bere tabernan, Portun, jaten ematen zietean ”
Da moklesen e zpata Aizarna bezalako eskola txikiek bi arazo dituzte batez ere: irakasleen ezegonkortasuna eta matrikulazio urritasuna Hori dena, ahal den neurrian aurreikustea ezinbestekoa da Aitorren iritziz: “Aizarnan, esate baterako, atzerritarrik ez zagok; azken urteetan azpeitiarrak eta zestoarrak joan dituk etxebizitza berriak egin zirenetik Hori izan zuan nire irakastaldian momentu zail bat: ni joan nintzenean, ume oso gutxi zituan, eta Hezkuntzatik arazoak jartzen zitiztean, eta guk erronka bat, nola eutsi, nola biziraun herrian... Eta hor, batez ere eraikuntzarekin arazoak izan zirenean, ba ‘garraioa jartzen dizuegu eta Zestoara ’ Eta garai hartako gurasoek, niri iruditzen zaidak, kristoren lana egin zutela Guk beti esaten diagu eskola txikia bizirik herria bizirik, eta slogan horren atzean uste diat mami asko dagoela Eta haiek egin zuten apustuaren emaitza izan zuan eraikuntza berria egitearena, eta orduan egin zituan etxebizitza berriak ere Biak elkarrekin lotzea zuan erronka, eta ni orduan hasi ninduan harremanetan Xabier Unanue alkatearekin Lan konplexua izan zuan, eta gurasoak lan handia egin ziaten”.
Etorkizuna
Etorkizunari buruz galdetu diogu, eta ez digu ezkutatu erreleboarekin kezka handiak eduki dituela: “Gurea eskola publikoa duk eta horko lanpostua lehiaketara ateratzen duk, eta edozein aurkez litekek, baita derrigortutako bat ere. Orduan hor neukaan zalantza: derrigortutakoa ote zen eta pasorako ote zetorren Horrek suposatzen dik eskolarentzat izugarrizko arazoa, eta bereziki hori zuzendariak egiten badik Orduan, nire ordez iaz etorri zuan Oroitz, zarauztarra, eta nik ikusten diat ideia askorekin, gaztea duk, energiarekin, ikusten diat hori kudeatzeko gai, eta kontua duk denbora ematea Lehen esaten nian atxikimendu hori eskola txikietan beharrezkoa duk, eta hori ez bazagok eta eskola txikiarekiko konpromiso hori ez bazagok gauzak egitea nekeza duk”. Ondorengoei aholku bat ematekotan, hauxe bota digu: “Nirekin etapa bat bukatzen duk eta orain beraiek egin behar ditek; aldaketa metodologiko batzuk egiten joango dituk seguru asko, hori ere onuragarria duk, nik neureak egin nitian bezala Eta herri edo komunitate bat bezala, erronka bat bazeukak Aizarnan: niretzako klabea duk etorkizuneko Aizarna nolakoa izan behar duen planifikatzea, zeren eskolaren iraupena zagok horretan. Momentu honetan ez duk beharrik ikusten, ikasle asko zeudek, hogeitik gora, baina horrek ez dik esan nahi betirako izango denik. Errelebo generazionalaren arazoa zagok gaur egun Aizarnan Inguruari lotuta baserrien hustutze bat ere bai, eta etorkizuneko Aizarna nolakoa izan behar duen diseinatu egin behar ditek Nik hori garbi zaukaat” Zailta sun ak eta e skerrak Gizarte aldaketa izugarria sumatzen du Aitorrek: “Hezkuntzan momentu honetan ditugun baliabideak izugarriak dituk, baina iruditzen zaidak askoz gizarte indibidualistagoa dela ( ) Gainera, gero eta gehiago jartzen duk auzitan irakasleen lana Irakasleena bezala beste askorena Gaur egun denok gaizki egiten diagu lana Bakoitzak nahi duelako bere neurrira egindakoa. Bakoitza zagok bere zilborrari begira. Komunitatea eta auzolana duk gure belaunaldiko ezaugarri bat, eta desagertzen ari duk. Aizarnan, patioa gurasoek auzolanean egin egin ziaten, kolunpioak eta jartzen; gaur egun, toki askotan, auzolana planteatzen duanean ‘brigadakoei deituiek’ esaten ditek Beste aldaketa bat zera duk: gaur egun, dena protokoloa duk Aizarnara etorri nintzenean libre izatearen sentsazioa nian, orain dena programa, dena protokoloa Horrek hegalak mozten ditik” Eskerrak emanez bukatu nahi izan du solasaldia: “Aprobetxatu nahi diat eskertzeko, herritarrei noski baietz, gurasoei ere, udaletxeko teknikarioi ere. Eskola baten kudeaketan atal asko zaudek, eta hor baliabideak kudeatzeko garaian jende askorekin lanean aritzea tokatu zaidak eta eskerrak eman behar ditiat” f e r n a n d o a r z a l l u s
danbolin.eus
Etenaren ondoren gogotsu ospatu dute jubilatuek beraien astea Gurutze jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, Jubilatuen Astea izan da azaro amaieran Denetarik izan da: "Seiko urre" eta mus txapelketak, tortilla pintxoak eta gaztaina jana, kirolarentzat tartea ere izan dute "Bide osasuntsua" ibilbidearekin Guztira 25 lagun inguru elkartu ziren Jubilatuen Asteari amaiera emateko, abenduaren 4an urtean zehar hil diren elkarteko bazkideen aldeko meza izan zuten eta ondoren, bazkaria Zumaiako Marina Berri jatetxean
Aurrekontu parte hartzaileetan aukeratutako proiektuak aurkeztu dituzte 2023ko aurrekontu parte hartzaileetan aukeratutako proiektuak aurkeztu zituzten atzo udaletxean Joan den azaroan abiarazi zuten aurrekontu parte hartzaileen prozesua. Herritarrek bi aste izan dituzte hamabi proiekturen artean bozkatzeko 275 bozketa fitxa jaso ditu Udalak, 14 baliogabe, beraz, 261 bozketa fitxa hartu dira kontuan Hauek izan dira aukeratutako proiektuak: Uztapide plazako haur parkearen berrikuntza, Arroaerrekan aparkalekutik autobus geltokira arte irisgarritasuna hobekuntza, Ibañarrietako herri argiteria hobekuntza eta Aizarnako plazako galtzada harriak eta espaloiaren berriketa Arroarrekako proiektua Udalaren eskumena ez dela azaldu zuten atzoko saioan, baina hala ere proiektua gauzatzeko ahalegin guztiak egingo dituela jakinarazi zuten udal ordezkariek Udalak 75 000 euro bideratuko ditu proiektu horietara
Euskaraldiko Kantu Jira herriguneko tabernetan zehar Euskara Foroak antolatuta eta AEKren laguntzarekin Kantu Jira egin zuten abenduaren 2an, Euskaraldiko azken egunean Kanpoan giroa hotz bazen ere, bertaratutakoek gogotsu kantatu zuten eta tartean behin, baita dantzan egin ere
Aizarnako Puertokuak sua hartu zuen Aizarnako Puertokua etxeak sua hartu zuen azaroaren 27an Kalte pertsonalik egon ez bazen ere, suak kalte material handiak eragin zituen Udalak jakinarazi zuenez, eraikinaren fatxada mantenduko da, baina barrua eta teilatua goitik behera berreraiki beharko dira Bestalde, alboko eraikinek eragin txikia izan zutela ere jakinarazi zuen Udalak
Osinbeltz harrobiko desmuntatze eta txukuntze lanek aurrera jarraitzen dute Hogei urte inguruko geldiunea eta gero 2021eko ekainean Osinbeltz harrobia txukundu eta Udalaren esku uzteko akordioa sinatu zuten Zestoako Udalak eta Canteras de Zestoa S.A. enpresak. Duela urtebete inguru hasi zen enpresa harrobia hustu eta txukuntzeko lanekin, baina siloaren erauzketak sortutako segurtasun arazoengatik Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide sailak lanak gelditu zituen Segurtasun agiri eta tramiteak bete ondoren, desmuntatze eta txukuntze lanak berriro martxan dira eta dagoeneko arazorik gehien sortzen zuten errepide ondoko siloak eraitsi dira Epea zertxobait luzatu den arren, lanak martxa onean doazela jakinarazi du Mikel Arregi Ertxin alkateak: "Dagoeneko errepide ondoko siloak eraitsi dira eta horrek lanak azkartu egingo ditu, Udalak ikuskaritza lanak egiten dihardu eta lanak datozen hiruzpalau hilabeteetan amaitzea espero da" Alkateak esan bezala beraz, Udala lanen jarraipena egiten ari da eta herriko eskalada eta mendi klubeko kideekin ere hitz egiten hasia da eremu horretan mendi kirolarekin lotutako aisialdi gune bat egiteko aukera aztertze aldera Lanak datozen hilabeteetan amaitzea aurreikusten dute, eta amaitutakoan, harrobia Udalaren esku geldituko da
Ikasteko espazio bat aldarrikatzeko kanpaina abiarazi du Zestoako GKSk
"Formakuntzarako baldintza duinak"aldarrikatzeko kanpaina jarri du martxan Zestoako GKSk Gazte antolakundeko kideen esanetan, herriko liburutegiak ez ditu betetzen jendearen beharrak, eta gazteei ikasteko eta garatzeko "kalitatezko espazioak bermatzea ezinbestekoa" dela azpimarratu dute "Zestoako GKStik gazteen beharretara egokitzen den espazio bat aldarrikatzen dugu oinarrizko eskubide bezala ulertzen duelako eta honetan lanean jarraituko dugu"
Espazio duin bat lortzeko bidean batzar irekia deitu zuen antolakundeak abenduaren 11rako Hogei lagunetik gora bildu ziren bertan, eta iritziak jaso, eta aurrera begira eman beharreko pausuak finkatu zituzten.
Ekain
Ekimenaren helburua egoera onean dauden jostailu eta liburei beste etxe batzuetan erabilera ematen jarraitzea izan da
Gabonetako zozketarako txartelak banatzen ari dira merkatari elkartea Zestoan merkatari elkarteak Gabonetako kanpaina abiarazi du, erosketak herrian egiteak duen garrantzia azpimarratzeko helburuarekin Elkarteko establezimenduetan egiten diren erosketekin bezeroek Gabonetako zozketan parte hartzeko txartelak eskuratuko dituzte, doan Herriko dendetan gastatzeko 1 800 euro zozkatuko dituzte, 360 euroko bost saritan banatuta Zozketa urtarrilaren 5ean egingo da
Zurrumurruek kearen antza dute, laster desagertzen dira, baina ukitzen duten guztia belzten dute. Germaine Necker (Madame de Staël)
Bada, gero eta gehiago dira euskara ikastea erabakitzen duten zestoar berriak
'Etorkinek ez dute integratu nahi'
Euskara integraziorako tresna da
Adineko pertsonak erortzea normala da
Ikerketak eta estatistikak kontutan hartuta pertsona helduen erorketak oso ohikoak dira Erorketak, edonori gerta dakizkiguke, baina ondorioak tamalez ez dira berdinak izaten Adinekoen artean ondorio hauek gogorragoak eta maiz larriagoak izaten dira
Datuek diotenez, 65 urtetik gorakoen artean, 3 pertsonatik 1 erortzen da eta 80tik gorakoen artean ia % 50 Hauetatik % 10ak ondorio larriak izaten dituzte Datuok zehatzago begiratzen baditugu 65-80 adin tarte horretan %42 etxean gertatu ohi da eta %58 berriz, kalean 80 urtetik gorakoen artean aldiz %64 etxean eta %34 kalean Baikorrak izan gaitezen erorketa asko saihestu daitezke Erorketa arriskuen aurrean hauek non dauden identifikatu eta ahal den neurrian ekidin eta gure burua babes genezake Interneten badira hainbat artikulu interesgarri Oraingo honetan bat gomendatzen dizuegu Googlen sartu eta idatzi " prevencion caidas domicilio Sonia Terron Perez” Euskaraz ez dugu aurkitu Terapeuta okupazional honek etxeko edozein txoko edo geletan erorketak saihesteko hainbat aholku eta gomendio interesgarri ematen ditu
Pentsionistak Martxan taldea
e s t a
Beno, saiatzen gara Etxean garbigailua jarri behar dugunean beteta jartzen dugu, gutxi erabiltzen ditugun etxeko tresnak desentxufatzen ditugu
angel subinas 59 urte
bk a l e a l e
Berogailua jarri genuenetik ez zaigu fakturarik iritsi Laster iritsiko zaigu eta orduan ikusiko dugu
idoia andres 60 urte
Egia esan ez dut ezer egiten. Etxean ez ditugu ordu asko ematen eta oraingoz behintzat ez dut igoera gehiegi nabaritu
hektor larrañaga 38 urte
Ba ez, ez dugu ezer berezirik egiten Behar dugunean behar duguna erabiltzen dugu sonia zabala 46 urte
Iraetan Sebastopol parean ez dago Zarautz alderako autobusari itxoiteko aterperik Ez errepidearen alde batean, ez bestean
Aurtengo neguan fakturak aurrezteko neurririk hartuko al duzu?
a g e n d a
abendua
22osteguna
Ertxiña musika eskolako Gabonetako emanaldia udaletxe azpian 18:30ean, talde instrumentalak eta banda * 20;00tan gabon abesbatzaren entsegua kultur etxean
22-26 asteb urua Antton Ao Povo taldeak antolatuta Erdikaleko zozketa berezia mariskada erraldoiarekin. Zoroperitan 14:00etan aterako da zenbakia (28an bukatuko da otarra jasotzeko epea)
24larunbata
Arroabean 9:00tan plazan elkartuko dira gabon kantak abesteko goiz eta arratsalde etxez etxe 12:00etan Arroagoiko Matraka parera iritsiko da Olentzero Eguerdian arkupetan banda eta Gabon Abesbatzaren kontzertua Arratsaldeko 17:00etan aterako da abesbatza kantuan. Mari Domingi eta Olentzero Lauiturrieta ingurura gerturatuko dira. Baserritarrez jantzi eta kriseiluak eramateko deia egiten da Gabon kantak abestuko dira plazara bidean
26astelehena
Zoroperi eguna 10:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana XXXI Barazki eta fruta lehiaketa Urolako XXIII Ezti lehiaketa Erlezaintzari buruzko beste ekitaldi batzuk: Erlea, erlezaintza eta erlauntza produktuen erakusketa didaktikoa Azalpenak 12:30etatik aurrera / Erlauntzako produktuen dastaketa / Haurrentzako tailerrak XXII Zestoako Sagardo lehiaketa Horiez gain, Zestoako eta kanpoko artisauak eta salmenta-postu franko izango dira Herriko hainbat belaunalditako trikitilariak Idiakaitz txistulari taldearen kalejira 12:45 Barazki eta Fruta, Ezti, eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Erniarraitzek antolatuta, bertsotriki poteoa, tabernaz taberna, Oihana Iguaran eta Jexux Mari Irazurekin Ondoren, Sagardoa dastatzea, plazan 14:00 Baba jana Gaztetxean 17:15 Denok kiroldegira kalejiran txarangarekin Ondoren, Kirol jaialdia, Abantzu Pilota Klubak antolatuta Pilota Jaialdiaren Final Aurrekoa Harri-jasotzaileak: Paulo Azpiazu – Karmele "Zelai " – Mikel "Urra " – Lierni osa Pilota Jaialdiko Finala. 18:00. Potxin eta Patxinen "Baserria " , umeentzako ikuskizuna, Kultur Etxean Pailazoak, zirkua, malabarak eta musika 19:30 Obaneuke erromeri taldea arkupetan, afalordura arte 22:00 Obaneuke
28asteazkena
Familia tailerra Ekain guraso elkarteak antoltatuta Gabonetako marrazki eta apaingarriak egingo dituzte gaztelekuan 17:00etatik 19:00etara, HH2tik gorako haurrek Ez da izenematerik izango, baina haurrek arduradun batekin joan beharko dute
30ostirala
Urteko azken ostirala Zestoako Sarek deituta. Elkarretaratzea Euskal preso, iheslari eta deportatuen alde, 19:30ean plazan
31larunb ata San Silbestre lasterketa 17:00etan hamar urtera arteko haurren txanda Plazan hasi eta plazan amaitu Ondoren, 11 eta 15 urte bitarteko gazteek 1 000 metro egingo dituzte 16 urtetik gorakoek 3 000 metroko ibilbidea. Parte hartzeko egunean bertan eman beharko da izena, 16:00etatik 16:45era bitartean, plazan Irabazle eta partaindeentzako opariak zozkatuko dira
Gaztetxetik
25igandea 18:00etan Mus txapelketa gaztetxean Bikoteko 10 euro ordaindu beharko dira Izena ematea sare sozial bidez edo asanbladako kideen bitartez
29osteguna 18:00etan bertso saioa gaztetxean Naia Arrizabalaga, Aitor Salegi, Joanes Illarregi, Libe Goenaga eta Danel Olanorekin Sarrera 5 euro
02astelehena 11:00etan Bideogintza eta Photoshop ikastaroa
04asteazkena 18:00etan Bingo musikatua Barra irekita egongo da urtarrila
05osteguna 18:30ean Erregeen kabalgata 18:30ean trenez iritsiko dira Arroabera eta ordu beretsuan baita ere Akoatik behera Zestoan.e
10asteartea "Kontaidazu ipuin bat" Liburutegian, 17:30ean
santainesak iraetan
21larunbata
Santa Ines eguna. 10:00etan txupinazoa. 11:00etan meza santua 12:00tan pilota txapelketako finala 14:00tan Gure Ordeka elkartean bazkide bazkaria 21:00 Garagardo afaria frontoian: saltxitxa, kodillo eta garagardoa Ondoren: Kontzertua eta dj-a
22igandea 17:30 Urrezko aizkora eta Errota harriaren jaialdia frontoian.
27ostirala 22:30ean Mus txapelketa Bekoetxe merenderoan Izen ematea 22:00etan
28larunbata
Umeen eguna 13:00 Pintxo lehiaketa 14:00 Pintxo bazkaria 17:00 umentzat puzgarriak, Iraetako trena eta txokolatea
Gaztelekuko urtarrileko eskaintza Aurrez izena emateko gaztelekuko WhatsApp zenbakia: 688 684 029
17LarunbataSukaldaritza-tailerra (dorayakiak), 2 ziklokoentzat 16:4517:45 edo 18:00-19:00. Aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian
24AstearteaSukaldaritza-tailerra (dorayakiak), 1 ziklokoentzat 16:4517:45 edo 18:00-19:00 Aurrez izena eman behar da
31AstearteaSukaldaritza-tailerra (dorayakiak), 1-2. ziklokoentzat. 16:45-17:45 edo 18:00-19:00. Aurrez izena eman behar da
Haurrentzat
jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin: Urtarrilak 13 eta 27: Aizarnan eta Zestoako herrigunean Urtarrilak 20: Arroabean
Barbantxoren saioetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian (688 684 029)