Uztaila 2022

Page 1

240.qxp_55 25/7/22 22:38 Página 1


240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 2

943 052 761


240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 3

3

Afizioa pasio

Urtero legez, Bartzelonatik Zestoara iritsi da Pili Alkorta. Anaiaren etxean emango ditu datozen asteak, etxe gosez edo. Ni, berriz, bihar abiatuko naiz Katalunia aldera. Gure bideak gurutzatu egin dira. Ni herritik ihesean eta bera herri bila. Herrimina sentituko du, akaso. Ez nekien nik baina Ipintza elkartean dauden margoak bereak omen dira. Gazte gaztetan azalarazi zuen Pilik pinturarekiko zuen pasioa. 50. hamarkadan hainbat erakusketetan egon ziren bere lanak ikusgai. Hamarkada horren amaieran ezkondu eta familia izan zuen. Berak dio familia bizitzak eta umeek ez ziotela uzten margolanerako denborarik. Ez zuen margotzea guztiz utzi. Jarraitu zuen margotzen, baina erakusketak eta horrelako gehiago ez. Ezkondu, familia izan eta pinturarentzat denbora gutxi zuen Alkortak. Frankismo garai bete-betea, emakumea eta margolaria… a zer nahasketa, ezta? Margoak albo batera utzi behar izan zituen bere familian zentratzeko, baina beste garai bat izan balitz berdina gertatuko ote zen? Hegoak moztuko ote zizkioten gaur egun, adibidez? Ezin jakingo dugu ba hori, baina kontua da inoiz ez dela berandu. Aurten, Pili Alkortaren lanekin osatutako erakusketa izango da ikusgai uda amaieran herrian. Aukera bikaina izango da hori, nire modukoek bertara joan eta artista zestoarraren lana gertutik ezagutzeko. Ez dakit Pilik zer esango duen gaur egungo zaletasunei buruz. Duela 60 urte pentsaezina zen bideo-jokoak inoiz existituko zirenik. Ezta arrastorik ere. Urte batzuk pasa dira ordutik eta sekulako arrakasta dute gaur egun. Era guztietako bideo-jokoak daude. Harrituta gelditu naiz Alex Olaizolak etxean duen simulatzailearekin. Benetako auto bat ematen du. Bertan eseri eta pizteko botoiari emanda zirkuitu batean zaudela dirudi. Txapelketa dezente jokatu ditu Olaizolak, eta bikain moldatzen da gainera. Bi garai, bi afizio. Funtsean ez dira hain desberdinak izango Alkorta eta Olaizola, Olaizola eta Alkorta. Pasioz bizi dute biek beren afizioa. Ondorengo lerroetan ederki nabarituko duzue hori. Zer da ba bizitza pasioz beteta ez badago? Gozatu irakurle. Uda on denoi!

diruz lagundutakoa

i

itsaso walino

d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : naiara exposito, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Sara Matsutani, naiara olaizola, ITSASO ZUBIRIA, jone bergara eta itaso waliño

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : nagore telleria, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, nerea odriozola, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

proiektu laguntzaileak


240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 4

Ai Antton, ai Antton ate onduan nago ni… Aupa Jon! Halaxe da ba, dozenaka ate joak gara gure proiektua abian jartzeko eta ez da gauza erraza lursail zati bat lortzea. Zorionez bada besteei ere ateak irekitzeko prest dagoenik, eta gu Karmeni eta Joxe Ramoni eskerrak eman beharrean gaude gure proiektuarekin hasteko lursail zati bat utzi izanagatik. Eta baita zeuei ere, Ane eta Jon, bilaketa hau samurrago egiten laguntzeagatik. Amalda Biobotanika proiekua martxan jartzeko nahiko lan izan dugu, eta oraindik ez dugu osotasunean garatu, lursaila eskuratu ezinda denbora asko pasa baitugu, eta lortu dugun zatian ezin baitugu proiektu osoa gauzatu. Garai batean ere zaila izango zen lurra lortzea, baina gaur egungoa ikaragarria da, eta are eta zailagoa da emakume gazte bat izanda gizonek halako boterea duten mundu honetan. Kanta zaharrak zion, Anttonik ate ondoan utzi zuela Antton, baina nire kasuan alderantziz gertatzen da, “Antton” da atea zabaldu nahi ez duena. Izan ere, tratuak egiterako garaian gizonekin jardun behar izaten da gehienetan, eta benetan lan astuna da. Gurea, proiektu berria da, eta orokorrean jendeak mesfidantza handia du halakoen aurrean. “Antton”ek akaso ateko zulotxotik ikusten duena bakarrik ikusiko ez balu, desberdina izango litzateke. Emakume, kaletar, gaztea... baserri munduko bizitza egiteko erabakia hartu nuenetik profil horrek zama handia eman dit. Beti besteei zerbait demostratu beharraren sentsazioa izan dut, eta, zoritxarrez, badakit ez dela baserri munduan bakarrik gertatzen hori. Guk bertako nekazaritza ekologikoan eta bideragarrian sinesten dugu, eta ate-joka jarraituko dugu hori lortu arte, baina lursailen arazoaz gain, lehen sektorean gertatzen ari dena ere lotsagarria da. Baserritarrak geroz eta egoera kaskarragoan daude, eta horri ere soluzioren bat eman beharko diogu denak gain hartu aurretik. Zestoan bada beste “Anttoni” bat, lan baldintza kaskarrak hobetzeko gogotsu dabilena, jende askori ate ugari irekiz. Maria Uria, zuk ere “Antton” batzuekin egingo zenuen topo zure ibilbidean, ezta?

enbidoa

pintada.

aiora urbieta

Herria gozatu, herria egin, herria bizi. Askotan esan izan dut, baina berriro diot, auzotarrek lezioa ematen digute festetan. Ondo barneratuta dute beraiek egiten ez badute, ez duela beste inork egingo, edo behintzat, beste mota bateko festak izango dituztela; festa "kontratatuak ", alegia. Diru poltsa izaten dute muga, beraiek erabaki zer egin, eta egin. Herritarrek egindako festek beste usain bat dute. Argi dago lana egin behar dela, gutxi batzuk egiten dutela ere bai. Baina egiten duenak nahi duelako egitea da niretzat klabea. Besteak zenbat egin duen begiratu gabe, "zergatik nik bai eta hark ez " pentsatu gabe, kontuak eskatu gabe, norberak zenbat egin duen esaten jardun gabe, gogoz eta borondatez. Beti ere denok jakinda, jaso nahi badugu, zilegi dela ematea, eta denok pixka bat ematea, gutxi batzuk dena ematea baino justuagoa dela. Ea kapitalekook ere ikasten dugun. Festen ondoren ere bizitzak jarraitzen du, eta han eta hemen bada herri hau aberasten duten eragile taldeetan zer egina. Gerturatu gustukoen duzunera, ateak zabalik izango dituzu. Dena ez da jasotzea, inoiz egin ez baduzu, baduzu ematen hasteko garaia!

jone bergara alberdi


bota librean

240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 5

Yoga bizitza bera da.

Yoga, gure esentziarekin dugun loturaz kontziente egitea da. Hori lortzeko, gure pertsonalitatea orekatzea eta baretzea ezinbestekoak dira. Barneko isiluneak sortuz eta kontzentrazioa mantenduz, meditazioa egiten da, eta hori da yogaren helburua. Hori lortzea ez da erraza, baina milaka urte dituen yoga zientziak Uztailak 8, ostirala. Gaur goizean haingaurkotasuneko tekbat gauza egiten jardun naiz, erosketa batzuk egin, lan eta benikak eskaintzen diztebehar batzuekin denboratxo bat pasa eta, horiek amaitu oskigu. tean, lagunekin paseo bat ematera joan naiz bazkal aurretik. Aitaren eskutik, 15 urLagunekin bueltatxoa egiten nengoela, biharko egunaz aritu te nituenean ezagutu gara hizketan, San Ferminak, nuen yoga. 1985. urtean medikuak yoga egitea gomenLesaka, juerga eta festarako datu zion aitari, erlaxatzen ikasteko. Bainuetxe ondoan gogoa, eta abar luze luze bat. yoga ematen hasi zirela jakin, eta zestoar lagun taldeak Horri buruz hitz egin ondoren, Sanatana Dharman izena eman genuen. Nire anai-arreetxera itzuli eta Lesakarako bak, Zubimusuko lagunak eta neu, zapatu goizetan, yoprestaketekin martxan jargako klaseetara joaten hasi ginen. Iñaki Iriondo zestoatzea pentsatu dut. Lehendabirra zen gure irakaslea. Oso ondo pasatzen genuen etxe ziko gauza azkazalak margozahar eta handi hartan. tzea bururatu zait, eta horreIkasle modura urte asko pasa ondoren, 2017an yogako txekin hasi naiz lehenbailehen. irakasle izateko prestatu nintzen Sanatana Dharman. Denboratxoa pasa ondoren Harrezkero, klaseak ematen ditut Astigarraga eta Doazazkalak apaintzen, zerbait jantzi eta kalera irten naiz; lagunostian eta yogako teknika eta meditazioan sakontzen nei kasu egin eta segituan lanera. jarraitzen dut. Yogak bizitzaren arlo guztietarako ekarLanera sartu eta jada nire buruak beste modu batera funtziotzen ditu onurak: fisikoki, gorputza malguago eta osanatzen du, ikaragarri buelta ematen dizkio gauza bakoitzari. suntsuagoa bihurtzen da, Asanekin (Asana yoga jarreraGauza horien artean azkazalak sartzen dira, beldur eta intseren izena da) gorputzeko atalak luzatu eta desblokeaguritateekin batera. Hau da; lanera sartu eta barra aurrean tzen dira, zirrarak hobeto kudeatzen ikasten da arnas jartzen naizen ordurako beldur eta intseguritate mordoxka ariketa bitartez, gure barne elkarrizketa eta pentsabat azaltzen zaizkit, azazkalak pintatuta izateagatik bakarrik. mendu-iskanbila isilarazten ikasten da nerbio sistema Ea jendeak nola erreakzionatuko duen, ea nola begiratuko baretuz, zentzumenak barneratzen goaz, egoera atsegin nauten, ea zer esango didaten, ea beraien artean zer esango eta goxoan murgilduz. Ikasleak gustura ateratzen dira duten nitaz, eta abar. klaseetatik, energia orekatzen baita eta horrek osasuna Behin baino gehiagotan jasan behar izan ditut egoera deseroeta ongizatea dakar. Yoga bizitza bera da, edo beste mosoak edozein une eta lekutan, bestelako erasoekin batera. Tadura batera esanda, bizitza yoga da. Hasieran asko kosbernako kasuan, berdina gertatzen da, baina modu desberdin tatzen zaigu, gure joera arreta kanpoko apaingarrietan eta ez hain nabarian. Hala ere, azazkalengatik begirada zakajartzea da eta. Ezagutza eta esperientzia duen irakaslerren bat bota didatenak, aurpegiak jartzen dizkidatenak eta az gidatu eta ohiko praktika mantentzea da egokiena. zerbait esan didatenak gutxi dira. Dena den, nahiz eta jende Nork bere burua ezagutzeko lana da, barnealdearekin gutxi izan, beldur hori eta deserosotasun puntu hori uneoro konektatuta bizitzean gizakiaren unitatea antzematen sentitzen den zerbait da, eta are gehiago jendearen aurrean lan da eta horrek bizitzaren ulermena eta ikuspegi zabala egiterako orduan. ematen digu, maitasuna baikara. “Gehitu iezaiozu zure Nik galdetzen dudana da, zergatik jasan behar ditut egoera debizitzari falta zaiona” da gure eskolaren leloa, estresa, serosoak? Zergatik pasa behar ditut momentu txarrak? Zergaantsietatea eta buruhausteak alboratu eta har dezagun tik sentitu behar ditut sentimendu okerragoak azazkal batjarrera positiboa, oreka eta bakea gure bizitzara ekarriz. zuengatik? Zergatik? Hori da yogarekin lortzen duguna, gure barnean bakea, Ulertu beharra dago mutil batek azazkalak margotuta izatea zoriontasuna eta goxotasuna, gure burua ezagutuz auguztiz egokia dela. Utz ditzagun lehengo garaiko pentsamolderrena, eta alboan ditugun pertsonekin partekatuz. ak alde batera eta ez diezaiogun genero bakarra ezarri gauzei, azazkalei, arropei, jostailuei, kirolei, … marce tena Zer gertatuko litzateke azazkalak margotuta dituena nire arreba/neska bat izango balitz?

peru gartzia

5


240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 6

Pili AlkortA:

urrutirA iritsi AhAl izAn zen mArgolAriA Enarak datozen bezala, urtero-urtero, hutsik egin gabe, etorri ohi da Pili Alkorta bere jaiotetxera. Egonaldia egiten du anaia Karlosen etxean, lagun zaharrak bisitatzen ditu, Amabirjina eguneko kontzertua entzuten du, eta barrerak kentzen hasi eta negua datorrela igartzen duenean, bere Bartzelona maitera itzultzen da. Zaletasun bat du txiki-txikitatik Pilik, margotzea, eta gaztetatik antzeman zioten bazuela talentua. Garai haietan pinturara profesionalki dedikatu izan balitz – gizon jaio izan behar horretarako– zeinek daki noraino ailega zitekeen. Pili 2022ko udaberrian


240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 7

1

Aurten, herritar batzuk, besteak beste, Xabier Unanue, Piliren anaia Karlos eta Miren Aristi, Zestoako Udalarengana zuzendu dira Piliren lanen erakusketa antolatzeko proposamena eginaz. Esan eta izan: datorren abuztuaren 26tik irailaren 5era arte izango dugu bere paisaien eta erretratuen aukeraketa bat ikusteko okasioa. Prestaketa lanetan ari garen honetan, aukera paregabea iruditu zaigu Piliren zaletasuna pixka bat gehiago ezagutzeko, eta telefonoaren hoztasunaren gainetik, Zestoatik Bartzelonarako distantziaren gainetik, bere prestutasuna eta ahots beroa aurkitu ditugu.

TXIKITAKO KONTUAK Eugenio Alkorta Tolosa, Zestoan Errepublika garaiko azken alkatea izan zenez, gerra hasi bezain pronto Frantziara erbesteratu behar izan zuen emaztea eta seme-alabekin (Karlos, Pili eta Eugenio). Handik itzultzeko “baimena” izan zutenean, familia guztia sakabanatuta geratu zen. Ondo akordatzen da Pili: “[Frantziatik] itzultzean, nire ama Donostian geratu zen umearekin [Eugenio]; Karlos, berriz, Alcorta hoteleko izebarengana joan zen; eta ni osaba Anastasiok eta bere emazteak hartu ninduten; izeba Jesusa zuen lehen “Marrazki emaztea, eta haiek hartu ninduten ni. Han Alcorta txoroak egiten aurrean zegoen irakaslearengana eraman hasi nintzen” ninduten ikastera; mutilentzako gela bat zegoen, eta neskentzako bestea. Han egon nintzen bederatzi urte bete arte edo, eta hamar urterekin esan nien gurasoei mojetara joan nahi nuela (Karitateko Alabak Miserikordian)”. Goiz hasi zen margotzen Pili, eta hamabi urterako burua dena margoz betea zeukan hark: “Nire amak anaia bakarra zuen, marrazkilari profesionala; nik uste dut hortik datorkidala; Donostian bizi zen, eta marrazketa profesionalean aritzen zen komertzialerako eta hori guztia (Zestoako jaietako programa bat egin zuen behin). Lehendabizi hasi nintzen marrazki txoroak egiten, baina asko gustatzen zitzaidan eta ikusten nituen buru denak marrazten nituen”.

IKASTEN Amak lehengusina bat zuen Zaragozan, eta hara joan zen bizitzera Pili, denboralditxo baterako, hamasei bat urte zituenean: “Han Arte eta Lanbide Eskolara joan nintzen hilabete batzuetan. Margotzen zuten gelan pintura-asto bat eta margotzeko gaia jartzen zizkidaten, baina denbora pasa eta Gabonak iritsi ziren eta esan nien horrek ez zidala ezer erakusten, margotzen nuela baina besterik gabe, eta, beraz, ez nintzen gehiago itzuli. Irakaslea etorri eta begiratzen zidan, eta “jarraitu, jarraitu” esaten zidan, baina ez zuen ezer irakasten. Marrazketa-eskola batera ere joan nintzen, eta igeltsuzko buruak jartzen zizkidaten, haiek marrazten ikasteko, eta hori bai, gustatzen zitzaidan. Beraz, Gabonetarako herrira itzuli zen Pili, baina gerraosteko irakaskuntza moduek ez zieten artista gazteari adorea kentzen. “Korrespondentzia bidezko ikastaro bat ere egin nuen, eta han zerbait ikasi nuen. Eta margotzen jarraitu nuen, paisaiak batez ere, orduan ez nuen-eta erretraturik egiten. Dena zen paisaia naturalean, hau da, mendira irtenda”. Familia jakitun izango zen pintatzeko dohain izugarriak zituela, eta Donostian ere egin zituen saio batzuk Ascensio Martiarena margolari ospetsuarekin (1884-1966). 65 bat urteko gizona ordurako, 17 bat urteko neskatxa Pili, eta ez zen ongi egokitu giro hartan: “Pinturatik ezin zela bizi

esan zidan, eta osabaren tankerako marrazkia egiten ikasi behar nuela, alegia industriari begira edo diseinu grafikoa, eta ni konturatu nintzen hori ez zela niri gustatzen zitzaidana. Eta uda iritsi zen eta orduantxe amaitu nuen. Horren ondoren, Zestoan paisaiak margotzen aritu nintzen. Neure kabuz, gustuko gaiak bilatzen nituen eta pintatzen nuen. Zestoa eta inguruak, Arroa eta abar”. Pinturarako irrika edo bokazio handia dago hor, agian osabak elikatutako bokazioa, baina baita gurasoek eta inguruko lagunek babestutakoa ere. Baina beste borroka bat ere badago: berari gustatzen zaion hori ikasi –alegia, margotzea– eta horretan norbait izateko grina. Eta momentu hori iristeko zorian dago.

ERAKUSKETAK HAN ETA HEMEN Iritsi zen, bai, Pili Alkorta gaztea noraino ailega zitekeen ikusteko momentua: “Eta erakusketetara joan nintzen. Donostian egin zuten bat, udaletxeko beheko solairuan, atzeko aldean. Pintore berrien erakusketa bat antolatu zuten eta han nire margolan batzuk aurkeztu nituen. Eta ez zitzaidan hain gaizki joan; Euskal Herrian gero famatuagoak egin diren batzuk izendatu zituzten, baina haien artean ni ere izendatu ninduten, ez onena nintzelako baina bai etorkizuna nuela uste zutelako”. Ez digu xehetasun gehiagorik eman Pilik, baina merezi du atal honek ikerketa sakonagoa egitea. Onena ez zen izango, berak dioen bezala, agian, baina gerora oso ezagunak izango ziren margolarien ondo-ondoan egon zen bere lana. Emakumeen IV. pintura erakusketan (IV Salón de pintura femenina) parte hartu zuen 1952ko maiatzean. Donostiako Udaleko Arte Aretoetan. Bi erretratu aurkeztu zituen, eta horiez gain, Palacio de Lili eta La Cruz izeneko margolanak. Arrakasta dezente izan zuen, itxura denez. Izan ere, hurrengo urtean Gipuzkoako Artista Berrien XVI. Erakusketan parte hartu baitzuen. Orduko hartan, gerora oso margolari ospetsuak izango zirenekin partekatu zuen aretoa Pilik, esate baterako, han ziren

7


240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 8

Jesus Montes Iribarren, Jose Gracenea, Alejandro Tapia, Rafael Ruiz Balerdi, Juan Luis Mendizabal “Mendi” edo Jose Antonio Sistiaga artista eta zinemagile esperimentala. Artista horiek, beste askoren artean, Gipuzkoako –eta Euskal Herriko– gerra ondorengo artearen mapa osatu zuten. Sei lan izan zituen erakusgai, alajaina, Pili Alkortak: Ibaizabal, Azubialde, Cestona (los tres arcos), Contraluz, eta Arroako bi paisaia. Erakusketa arrakastatsu haren ondoren, herrian egin zuen beste bat Kaleokerrean, Querejeta hotelean, Juan Egiguren margolariarekin (“Lokal luze eta estu bat zen”). Egigurenek lantegia zeukan Zestoan, baina Zarautzen bizi zen, eta han urtero antolatzen omen zuen udan erakusketa bere artelanekin.

FAMILIA ETA ETENALDIA 1950eko hamarkadan, Pili ezagutzera eman zen artistikoki, baina bizitzari dagokionez, gauzak irauli zituena Jose Mari Lucas ezagutzea izan zen. Jaiotzez Murtziakoa zen, baina Zaragozan bizi zen. 1958. urtean ezkondu egin ziren, eta Zaragozara joan ziren bizitzera. Han urtebete egin zuten eta handik Bartzelonara aldatu ziren: “Nire senarra eta bere aita makina industrialen ordezkariak ziren, eta Euskal Herrian egindako makinak saltzen zituzten Katalunian, eta horregatik joan ginen hara bizitzera. Katalunia oso saltoki ona zelako”. Han familia-bizitzak eta umeek ez zieten denborarik eta aukera handirik uzten margolanerako. Eta, jakina, Donostiako erakusketa haietatik-eta, hango margolariekin izan zitzakeen harremanak etenda geratu ziren Bartzelonara joandakoan. Zaila izango zuen, han Bartzelonan, artista plastikoen zirkuluetan integratzea. Garai hartako gizarteak familiaren garapenean eta seme-alaba eta senarraren zaintzan jartzen zuen lehentasuna eta emakume zintzo baten betebeharra, eta ez bestelako “denbora-pasatan”. Seguru gaude, 1953ko erakusketa hartan maila hartako artistekin batera erakutsi zuenean bere obra, etorkizun handia izan zezakeela eta, agian, gerora oso artista ezaguna bilaka zitekeela. Zerbaitengatik aipatzen du Axun Arrazola (1912-1995) arte adituak, urte batzuk geroago, Pili Alkorta “margolaritzan fruitu eta beste batzuk oraindik promes” direnen artean. Tira, baina ez ziren haiek garaiak emakumeak arte kontuetan nagusitzeko. Nolanahi ere, Bartzelonako artisten giroan murgildu ez bazen ere, Pilik ez zeukan bere zaletasuna bazterrean uzteko: “Gero hemen aurkitu nuen Parramón argitaletxearen pintura-liburu bat, eta hura niretzat zoragarria izan zen; izan ere, hain ongi azaltzen zituen gauzak! Ia esan daiteke orain arte iritsi naizen tokiraino –ez dela gehiegi baina– hari esker izan dela. Bikain azaltzen zuen nola egin behar zenuen lana, nolakoa zen teknika, ikuspegi guztietatik: pintura naturalean...” Eta horrela, era autonomoan eta autodidaktan, paisaiaz aparte beste irudi klase bat lantzen hasi zen: erretratua: “Niri paisaia asko gustatzen zait eta, gainera, errazagoa da, baina

1. Kontxa pasealekua (Donostia). Olioa. 2. Zubi txikia. jabea: Artano Lucas familia 3. Jovita Saezmieraren erretratua (pastela) 4. Itsas pintura (Zumaia). Olioa.


240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 9

erretratua asko gustatzen zitzaidan: pertsonen espresioa ateratzea, eta hori guztia gustatzen zitzaidan. Erronka bat zen niretzat, ez zen bakarrik irudia egitea, baizik eta zuen espresioa ateratzea. Erretratuak pastel pintura erabiliz hasi nintzen egiten. Beti pastela erabiliz egin izan dut erretratua. Orain, hala ere, hiru olioz egin ditut: nire senarrarena egin nuen bera zendu eta gero, eta horrez gain, nire biloba zaharrenen erretratu bana dut; haiek musika ikasi dute eta euren instrumentuekin egin dizkiet. Lehenengoari esan nion 18 urte betetzen zituenean opari bat egingo niola, eta bere musika tresnarekin margotu nuen; tresna fagota zen. Eta orain bigarren bilobarena bukatu dut, eta bere instrumentua zailagoa da... ea gogoratzen dudan...; bai, tronpa”.

PILIREN HERRIA ETA TXOKO MAITEAK Pilik, Bartzelonara joan zenean, faltan botatzen zuen Zestoa: “Udak. Garai hartan izaten zen giroa. Garai hartan ni gozotegian egoten nintzelako. Nire familiaren falta ere sumatzen nuen, nire lagunena. Ni taberna eta gozotegi bat zeuden etxe batean bizi nintzenez, giro handia zegoen beti. Urtero etortzen ziren eta asko ezagutzen gintuzten kanpotarrak zeuden, eta jende askorekin hitz egiten genuen. Jaio nintzenetik ezagutzen nindutela esaten zidaten batzuek. Zestoa, nolanahi ere, ez da lehen zena. Asko aldatu da. Uda garaian hiri pusketa bat bezalakoa zen, nola esango nizuke nik, giro bizia zegoen, hainbeste jende etortzen zen-eta”. Dena den, garbi utzi nahi izan digu Bartzelona ere ez zeukala saltzeko: “Ondo egokitu nintzen, ez dakit pertsona batekin maitemintzen zarelako ote den, eta tira...” Piliren txoko kutunak ez daude urruti: “Badaukat koadro bat, niri asko gustatzen zaidana, eta Erdikalea da egun euritsuan, hemen [Bartzelonan] daukat sarreran. Eta grisa da, euria ari duelako; eliza ikusten da, Alondero ingurutik hartuta dago”. Ipintza aldea ere oso maitea zuen, Zubizar aldea ere bai, Arteaga, Lili eta Errotatxo aldea, Idiakaitz... “Beste koadro bat ere egin nuen, enkargatu zidatena (antza denez, aitari lagun batek eskatu zion ea hori margotzen nion), eta Egiguren ingurua zen, eta han presa txiki bat zegoen, momentu hartan lehor, eta orduan ibaiaren erdian jarri nintzen, eta inguru hori aurrean margotu nuen, eta atzealdean, gorago, herria ikusten zen. Oso bista polita zen. Zestoako leku asko

9 Pili herria pintatzen, 1950eko hamarkada hasiera

margotu nituen. Elurra zeneko koadro bat ere egin nuen: Arteaga baserrirantz joan nintzen eta handik herri elurtua margotu nuen”. Eta herri inguruak txiki geratzen zitzaizkionean, gogoko zuen Arroara edo Zumaiara joatea bere tramankuluak hartuta: “Garai hartan trena zegoenez, hartu trena eta “Zestoa ez da Arroaraino joaten nintzen; han jaisten nintzen, eta gero errepide lehen zena. bazterretik. Orduan, oso ondo egin Uda garaian zitekeen hori, ez zegoen-eta orain bezainbeste auto. Errepidetik hiri pusketa nindoala, zerbait ikusten banuen, bat bezalakoa hara! hau gustatzen zait, eta hantxe gelditu eta margotzen zen” hasten nintzen”. Gure solasaldi ederra amaitzeko, amaitu gabeko koadroez jardun gara hizketan: “Hemen Bartzelonan hasitako hainbat koadro ditut bukatu gabe. Beste bat, asko gustatzen zaidana Zestoako goiko bidetik pintatua da (bainuetxe goialdea) eta ezkerrean ikusten da Idiakaitz; udazkena da eta zuhaitzei hostoak lurrera erortzen zaizkie, oso polita da; zuhaitz ilara osoa... Baina bukatu gabe daukat. Eta iruditzen zait bainuetxe aldea oso gutxi pintatu duela, eta pentsatzen jarri da eta esan dit: “Bainuetxea... baten bat banuen, lorategi ingurua, baina ez zitzaidan gustatzen. Lorategia eta hotel nagusiko fatxada”. Plaza ere ez duzu sekula margotu, esaten diot. Pentsakor: “Uste dut ez dudala pintatu: banuen plaza margotzeko asmoa, bai, baina ez dit denborarik eman. Ez dut baztertzen pintatzea, e!”. Eta horrela amaitu dugu. Eta ezeren okerrik ez bada, abuztuaren 26an, berak, zuzenean, kontatuko dizkigu beste makina bat gauza. Bejondeiola!

fernando arzallus

Argazkiak Pili Alkortak utziak dira. Esker mila, Carlos Lucas Alcortari. Azaleko margolanaren jabea: Ipintza elkartea

1


jardunian

240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 10

SIM RACING ZALEA DA ALEX. AUTO LASTERKETA SIMULATU BIRTUALAK EGITEN DITU ETXETIK. "HASI NINTZENEAN INSTALAZIO MERKEA EGIN NUEN, GAZTEA NINTZEN, DIRUA JUSTU NEUKAN ETA EZ NEKIEN ORAIN DAKIDANA". DENBORAREKIN MATERIALA HOBETU DU ETA BERE AZKENETAKO ALDAKETA PEDALAK BERAK ERAIKITZEA IZAN DA. "ZORTZI LASTERKETETAN PARTE HARTZEKO IZENA EMAN DUT ETA LASTER HASIKO GARA ENTRENAMENDUEKIN".


240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 11

1

Nola sortu zitzaizun lasterketetan ibiltzeko zaletasuna? Lehenengo aldiz 2011n ibili nintzen. Istorio ederra da. Mikel Telleriak deitu zidan 2011n esanez Donostiako Eureka! Zientzia Museoan simulagailua zegoela. Biok 1 Formulako zaleak gara eta berak esanda joan ginen hara. Lehenengo aldia zen ibiltzen ginela eta tronpoa alde batetik, tronpoa bestetik ibili ginen. Garai horretan kristoren aparatua zen, nik orain barre egiten diot nirea hobeagoa delako baina... Hitz egiten hari gara zenbat aldatu den teknologia jarri zutenetik. Garai horretan oso ona zen. Zein diferentzia dago zuk erabiltzen duzun materialaren eta edozein pertsonak etxean bideokontsolarekin eta urrutiko agintearekin egin dezakeenaren artean? Nik, esan liteke, material profesionala dudala. Motor zuzena daukat, hau da, birtualki bolanteak transmititzen dizkit auto horrek errealitatean sortuko lituzkeen sentsazioak. Horretan erabiltzen dudan jokoa, Rfactor 2, dagoen onena da. Talde profesional askok erabiltzen duten jokoa da. Denborarekin talde horiek erabiltzen zuten materiala guri iritsi zaigu. Zer ordenagailu erabiltzen duzu? Nik neuk egin dut, erosi ere egin izan dut, baina azkena neuk egin dut. Dorrea alde batetik, plaka… dakien jendeari galdetu eta, kotxearekin egiten den bezala, esaten zidaten, “hau jarri, ona da eta prezio onean dago orain”, eta horrela. Ez da zaila izan, orain ez zait zaila iruditzen [kar, kar, kar], baina orduan…

tuak dira inbertsio sentsazioa hobeagoa delako, niri hori gustatzen zait. Eserlekuan zaudenean, buelta guztian pantailak dituzu, ez duzu etxeko hormarik ikusten. Interneteko zein konexio behar da jokoan ondo ibiltzeko eta arazorik ez izateko? Gaur egun eskaintzen diren zuntz konexioekin erraz ibil zaitezke. ADSL-arekin ez, oroitzen naiz lehen nola ibiltzen ginen, bere garaian, lagunekin shooter jokoetan ibiltzen ginenean jokoan hasi eta konturatzen ginenerako hilda geunden. Orain 50 MB simetrikorekin ez duzu arazorik. Egia esan nik jaitsierako 500 MB ditut eta 40 edo 45 MB igoera.

Astean zehar entrenamenduak egiten dituzu? Uztailaren 21ean, denboraldi berrirako izen-ematea irekiko da, baina orain ez dugu entrenatzen dena emanda. Imajinatu behar dugu komunitate oso bat Eta zer erabiltzen duzu hamazazpi hazpeteko pantaila normal bat? dagoela eta batek denbora ona egiten badu bestea Ez, ez, 32ko hiru pantaila kurbatu. Aurreko batean jakin nuen modeberotzen da eta denbora hobetzen saiatzen da. Penlo hori kendu egin dutela, zerbait hobeagoa aterako zuten. Kurbatsatu behar dugu oso maila altua dagoela eta jendeak ez diela besteei informazioa eman nahi izaten. Batzuek beraien zerbitzariak dituzte entrenatzeko, berez ezin bada hori egin ere, eta “Nire asmoa Sim gero ofizialera etortzen dira probatzera. Adibidez, aurreko batean entrenatzen ari Racing-a nintzen eta denbora ona egin behar nuen itzuli batean eta azken bihurgunean frenatu egin nuen. Beste taldeei ez genien erakutsi nahi kotxe hori ondo zebilela.

ezagutaraztea da eta horretarako bide bakarra simulagailua plazara atera, pankarta bat jarri eta “erabili” esatea da.”

Zein kategoriatako autoetan ibiltzen zara normalean lasterketetan? Azken urteetan GTE mailako autoetan ibili naiz. Horiek gustatzen zaizkit. Kategoria bateko edo besteko autoa erabili, antzematen da jokoan? Horixe baietz, guztia antzematen da. Jokoak ehunka kotxe ditu, baina ni ibiltzen naizen lasterketetan hiru auto mota daude, GTE, LMP2 eta DPI. Le Mansen bezala, maila desberdinetako autoak nahastuta ibiltzen gara eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu abiadura edo matxura aldetik. Niri gertatu zait esaterako, kolpe bat izan eta bolantea okertuta eraman behar izatea autoa zuzen joateko. Noiz ibili zinen azkeneko aldiz lehiaketa batean eta zer moduz joan zen? Azkena egin genuena Le Manseko 24 orduak izan zen. Benetako lasterketa baino astebete lehenago egin genuen eta bigarren bukatu genuen, nahiz eta lau buelta galdu genituen erreklamazio bat tarteko. Ez zait garbi gelditu, kexa bategatik lau buelta galdu zenituzten? Bai, bai, benetako lasterketetan bezala da, zerbait egiten duzunean zigorra jartzen dizute. Guri bat-batean lasterketatik kanpo geundela esan ziguten. Ez genuen ulertzen zer gertatu zen. Arduradun bat dago erreklamazioak jasotzeko eta beregana jo genuen. Le Mans gauez ere egiten denez, halako batean zerbitzariak esaten du argiak piztu behar dituzula eta gure kasuan zerbitzariak esaten zuen argiak itzali genituela. Jokoak batzuetan gauza horiek ditu eta akatsak ere izaten ditu. Gure gauza ez zela izan ondorioztatu zuten, baina bitartean lau itzuli galdu genituen. Atzetik aurrera hasi ginen eta lasterketa irabazlearen buelta kopuru berean bukatu genuen, baina ez genuen nahiko denbora izan irabazteko. Lau itzuli horiengatik izan ez balitz...

1


240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 12

“epaileak daude, benetako lasterketa batean bezala, eta horiek zaintzen dute abiadura arauak betetzen dituzula gurpilak aldatzera sartzen zarenean edo ez duzula istripurik sortzen... Benetako lasterketa bat bezala da zentzu guztietan”

Beste lasterketa batean parte hartzea aurreikusten duzu edo momentuz ez? Orain gutxi izena eman dut zortzi lasterketako txapelketa batean parte hartzeko. Izen-emateak 36 euro balio ditu eta nazioarteko txapelketa da. Sim Racing Club izena du, dagoen onena da, eta adibidez, lehenengo mailan 1 Formulako taldeak daude, Jean Alesiren pilotua izandakoarena eta abar. Gu hirugarren mailan gaude. Abuztuaren 20an denboraldiaurreko lasterketa dugu eta 27an lehenengo lasterketa Monzan. Denboraldi berria hasten duzuenean zein izango da helburua? Mailaz igotzea posible ikusten duzue? Bigarren mailara igotzea? Nik uste dut baietz. Aurten ibili garen bezala ibilita eta ditudan bi lagunekin igotzeko aukerak baditugu. Esperientzia handiko pilotuak gara eta aukera hori hor dugu. Hirugarren mailaren arazo handiena da oso anarkikoa dela. Zenbat eta gorago egon jendea garbiagoa da, nola gidatu eta nondik joan badaki. Hirugarren mailan asko dakien jendea ere badago, baina batzuekin kontuz ibili behar da. Lasterketak zuzenean emateko asmoa duzue? Bai, guztiak. Twitchen “Txinas8” izena duen nire kanalean eta Instagrameko nire kontuan lasterketak noiz diren jartzen joaten naiz. Lasterketa luzeak dira? Bai, erresistentziakoak dira. Adibidez Monza sei ordu dira, Spa zortzi, Daitona hamabi ordu… Txapelketa horietan edonork hartu dezake parte? Ez, ez, ezin duzu web horretara joan eta izena eman besterik gabe. Baldintza batzuk bete behar dira. Agiri bat atera behar da. Nik egin nuenean, aurrez lau lasterketetan parte hartu behar zenuen, orain uste dut bi direla. Proban parte hartzen ari zaren bitartean epaileak daude, benetako lasterketa batean bezala, eta horiek zaintzen dute abiadura arauak betetzen dituzula gurpilak aldatzera sartzen zarenean edo ez duzula istripurik sortzen... Benetako lasterketa bat bezala da zentzu guztietan, eta ez badituzu arauak betetzen ez dizute txapelketan parte hartzen uzten.

Gustukoen duzun ibilbiderik baduzu? Le Manseko 24 orduetako zirkuitua eta Nürburgring handia gustatzen zaizkit. Azken honetan, bertan egoteko aukera eduki nuen eta ezin nuen sinetsi zeinen ondo dagoen egina jokoa. Kotxearekin sartu eta zer zetorren banekien. Mundu birtualetik irtenda egiazko zirkuitua probatu duzu orduan… Joseba Eizagirre “Jantxi”ri kart bat erosi genion eta kristorena egin genuen. Prestatu genuen eta zirkuitura iritsi ginenean airea gutxi gorabehera sartu genion gurpiletara, baina ez nuen kontuan izan marruskadura. Nola gogoratuko nintzen ba ni horrekin! Bueltak ematen dituzunean, aire hori berotu egiten da eta jendeak hasieran bost buelta edo ematen ditu, lasai, irten eta gurpilen presioa begiratzen du. Beroa dela-eta gurpil bakoitzak presio desberdina izan dezake eta hori ondo jarri behar da airea kenduz. Nik zer egin nuen? Hasieratik egurra eman nion eta gurpilek haritan bukatu zuten bi ordutan. Ez al dek ondo jarri?! Esaten zidaten, baina zer egingo nuen ba! Guk orduan ez genekien. 50 euro zaborretara. Euskal Herrian Sim Racingerako zaletasun handia dago? Ez, ez, nik euskal herritarrak ez ditut asko ezagutzen. Twitchen-eta ibiltzen direlako ezagutzen ditut asko. Bat dago, Alex Arana izena du, oso ona da, eta Williams taldean dago, kartingean ere ibili da. Talde profesional batean dago. Etxekoek zer esaten dute simulagailuan ikusten zaituztenean? Ez dizute kasu handirik egiten edo beraiek ere ibiltzeko gogoz izaten dira? Anaia ez da sekula izan simulagailuan ibiltzea gustatzen zaion horietakoa eta emaztea gutxiago. Familian batek edo bestek probatu dute, baina ez dut inor izan probatzeko irrikaz. Edonor ez dut etxean sartuko, baina ezagutzen dudan norbaitek interesa agertzen badit, nola ez diot ba erakutsiko! Nire asmoa Sim Racing-a ezagutaraztea da eta horretarako bide bakarra simulagailua plazara atera, pankarta bat jarri eta “erabili!” esatea da. Taldeak plazan elkartu ohi diren egun horietako batean egitea ondo egongo litzateke.

urko canseco


240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 13

FEST ETAN AUZOAK

SANTIO SANTANAK arroagoian

SANKRISTOBALAK Narrondon

KARMENAK Arroabean

1

3


240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 14

danbolin.eus

Udaleko behin behineko langileak greban Zestoako Udaleko behin-behineko langileek greba hasi zuten uztailaren 13an "aspaldidanik duten egoera irregularretik ateratzearen alde". Norbere adierazpenak egin dituzte, bai Udalak, bai greban dauden langileek, baita Udaleko LAB sindikatuak eta ELAk ere. Danbolinen zenbaki hau inprentara bidaltzeko garaian (uztailaren 25ean), langileak oraindik greban daude eta negoziaketek aurrera jarraitzen dute.

630 ikusle bildu ditu Zestoako X. Antzerki Asteak Zestoako Antzerki Astearen hamargarren edizioa izan da aurtengoa. Eromen Produkzioakeko kideen esanetan inoiz baino egitarau aberatsagoa izan da eta 630 ikusle izan dira emanaldietan, bai Zestoatik eta baita inguruko herrietatik ere. Askotariko gaiak landu dira antzezlanetan, eta horrek aukera desberdinak ekarri ditu herrira. Eromeneko kideek azaldu dute agerian gelditu dela "Caravan Park bezalako guneak aukera ederra ematen dutela edozein motatako emanaldiak egiteko, eta Zestoako Udalari eskerrak eman dizkiote gune hori erabiltzeko aukera emateagatik. Kultura "beharrezkoa" dela aldarrikatu dute, eta antzerki astea bezalako egitasmoak "herria bizirik mantentzeko nahitaezkoak" direla gaineratu.

Bainuetxeko himalayako zedroa tximistak jota Bainuetxeko Himalayako zedroa jo zuen tximistak uztailaren 6an. Ehun urtetik gora dituzten zuhaitzak dira zedro hauek. Martxoan bete ziren bost urte pasabideak hondatutako zedroa bota zutela. Uztailean zehar, inguruko eroritako adarrak garbitu dituzte, baina zutik geratu zen zatia bere horretan mantendu dute.

Udalekuetan parte-hartze handia Ekainaren 27an hasi zen udalekuetako aurreneko txanda eta bi asteren ondoren, uztailaren 11n, bigarren txanda. Aurten aukera izan dute haurrek txanda aukeratzeko edota biak egiteko. Uztailaren 22an eman zitzaien amaiera. Herriguneko udaleku irekietan 112 haurrek hartu zuten parte lehen txandan, eta bigarrengoan 88 haur ibili dira. Arroabean, berriz, txanda bakarra izan da eta 10 haurrek osatu dute taldea. Kirol udalekuetan bigarren eta hirugarren zikloko haurrek hartzen dute parte, eta 75 gaztetxo ibili ziren lehen txandan eta 72 bigarrengoan. Zaharrenen taldean, Uda gazte programan, 30 gazte bildu ziren lehen bi asteetan eta 19 bigarrengoan. Denetarik egin dute, txikienek eskulanak, jolasak eta San Fermin eguna ospatu zituzten besteak beste. Kiroletan berriz piragua, padel beste kirol mordoxka. Batez ere bigarren txandan, beroa izan dute nagusi eta ez dira falta izan ur jolas eta ibaiko bainuak.


240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 15

TEKNOLOGIAK HURBILTZEN GAITUENEAN TEKNOLOGIAK LAGUNDUTAKO ALDIBEREKO ITZULPENAK

BILERA, HITZALDI, AURKEZPEN, IKASTARO ETA ABARRETAN ZER HIZKUNTZA ERABILI ERABAKI BEHAR IZATEA EZ DA KONTU BERRIA ZESTOARRONTZAT. HAINBAT FORMA PROBATU ETA ERABILI IZAN DITUGU: ESALDIZ ESALDI ETA PASARTEZ PASARTE EUSKARAZ LEHENENGO ETA GERO GAZTELANIAZ, AHOZ EUSKARAZ ETA PANTAILETAN GAZTELANIAZ, HIZLARIA EUSKARAZ ETA ERDALDUN BAKOITZAREN ONDOAN 'XUXURLARI' BAT ITZULPENA EGITEN, BILERA OSOA EUSKARAZ ETA BUKAERAN LABURPENA GAZTELANIAZ... ETA, EZIN UKATU, AZKARRAGO BUKATZEKO EDO, AMORE EMAN ETA GAZTELANIA HUTSEZ ARITU IZAN GARELA INOIZ.

Orain teknologiak beste aukera batzuk ematen dizkigu eta Elikagai Bankua eta Euskara Sustatzeko Foroa hasi dira horietaz baliatzen. Batean zein bestean, parte-hartzaileak aritu dira itzultzaile lanetan. Horrek esforzua eskatzen die itzultzaileei, patxada pixka batekin hitz egitea hizlariari eta itzulpenaren hartzaileari pazientzia eta ulermen puntu bat.

Telegram kanala Foroan Zaldibian hasitako proiektu baten ildotik ezagutu eta probatzea erabaki genuen. Horrezkero, hiru bileratan erabili dugu eta gustura gaude emaitzekin. Telefonoetan telegram app-a eta aurikularrak, besterik ez da behar. Itzultzaileak 'kanal' bat sortuko du eta entzuleek kanal horretara batu behar dute. Interesgarria da norberak batzen dela kanalera telefono zenbakia gorde gabe. Valentina (itzulpena jaso duena):

Teknologiak ez ditut oso gustuko baina erraminta hau oso egokia iruditzen zait. Aldibereko itzulpena oso erosoa da baina Telegram-ekin are gehiago. Aurikularren bidez itzulpena entzun dezakezu bestelako zaratarik gabe. Programa mugikorrean instalatu dut hurrengo bileratarako. Eragozpen bakarra izan daiteke, euskara ikasten ari garenok euskara gutxiago entzutea. Imanol (itzultzaile ibilitakoa):

Lehenengo aldian, errezeloz eta beldur pixka batekin hartu nuen: ez nuen neure burua gai ikusten norbaitek euskaraz hitz egin ahala gaztelaniara itzultzeko. Baina erraz egiten da, uste baino errazago eta naturalago. Egia da hitz batzuekin trabatu egiten zarela momentuan ez zaizulako burura etortzen itzulpena (niri "egonezin" hitzarekin gertatu zitzaidan), baina ez da zaila. Hori bai, ordu eta erditik gora neketsua egiten da. Eta, bukaeran, satisfakzio handia ematen dizu itzulpen sistema erabili dutenen erreakzioak: esker ona adierazten dizute, eta horrek poz handia eman dit. Mari (bileran egondako euskalduna)

Asko gustatu zait aldibereko itzulpena hain erraz erabili daitekeela ikustea. Ohituegi gaude gaztelerara jotzera euskara ulertzen ez duen lagun bakar bat dagoen momentutik eta horrek kalte egiten dio euskararen erabilerari eta hizkuntzaren prestigioari. Tresna hau bilera mota guztietara zabaldu beharra dagoela iruditzen zait. Arnasguneetan euskara ikasi beharra bultzatzeko balio duela iruditzen zait gainera, euskararen presentzia handitzen delako bilerak gure hizkuntzan egiten badira.

Irratia Elikagai biltegian irratia erabiltzen dugu bileretarako. Itzulpena behar duenari MP3 moduko bat ematen diogu. Itzulpena egiten duenak mikrofono bat du, 'irrati' lana egiten duen gailu bati konektatuta. Itzulpena entzun behar dutenek 'kanal' egokia hautatu behar dute MP3an, eta hortik entzun dezakete itzultzaileak dioena. Aurikularren bidez entzuten da, batere arazorik gabe. Sistema honek duen eragozpena da material hori izatea beharrezkoa dela. Nagore (itzultzaile ibilitakoa)

Hasieran beldur pixka bat nuen, ez nekien aldi bereko itzulpena ondo egiteko gai izango ote nintzen. Lehen aldia pasata, ikusi nuen ez zela hainbestekoa izan. Momentu batzuetan ez zaizu hitz egokia etortzen burura, baina aurrera egiten duzu. Euskaraz ez dakitenek asko eskertzen dute eta hori oso pozgarria da. Mariam (itzulpena jaso duena)

Biltegiko bileretan horrelako tresnak izatea oso garrantzitsua da niretzat. Euskara ikasten ari naiz, pixkanaka, eta askotan ez dut ulertzen. Sistema hori izatea oso egokia iruditzen zait.

Laster lortuko dugu herrian dauden hizkuntza guztietan aldi bereko itzulpenak

nora palmitano itsaso waliño

1

5


240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 16

O

rain dela gutxi utzi gintuen Iñakik. Joan zenean ere, bere bizitza osoan bezalaxe, zarata handiegirik atera gabe joan zitzaigun. Bere ezaugarrietako bat izan da hori, umiltasuna, eta, batez ere, besteei laguntzeko zuen gaitasuna. Haur eta gazteak ginela gurutzatu dugu, nola elkartzen ginen gurutzean bere Seat 131 urdinaren ondoan. ziren gure bizitzak Iñakirekin, tartean, Gogoan dugu, nola entrenamendua bukatu eta auzoetakoak nola berak hainbeste maite zuen atletismoa eramaten zituen beraien etxeetara. Gogoan dugu, karrera osteko pastel zegoela, noski. Berak Zestoan lortu eta koka-kola. Gogoan dugu Arcachonen igarotako momentu zuena handia izan zen. Haur eta gazte ahaztezinak. Gogoan dugu, lasterketa guztietan nola animatzen gintuen asko jarri zituen atletismoaren guztioi! Gogoan dugu… inguruan dantzan hara eta hona. Sarritan esaten da txikitako oroitzapen horiek ez direla sekula ahazten Krossak, pistako probak, herri krosak… eta guk behintzat ez ditugu ahaztuko. Ez soilik oroitzapenak, zu zeu Iñaki asko eta asko izan ginen batean edo ez zaitugu inoiz ahantziko. Korrika egiten dugun pauso, metro eta bestean parte hartu eta hurrengoa non kilometro bakoitzean izango zaitugu presente. Ziur gaude, oraindik ere, eta noiz izango zen galdezka joaten lasterketaren batean elkar topo egin eta gure azken karrera elkarrekin gintzaizkionak. egingo dugula. Lasterketa handira arte! Garai hartan, atletismoaren Gero arte Iñaki! zure korrikalari taldea inguruan, Zestoan sortu zuen mugimendua izugarria izan zen. Lagun asko ginen, kamiseta berde-gorrizuriak jantzi eta Euskal Herrian barna lasterketaz lasterketa ibili ginenak. Atletismoa maitatzen erakusteaz gain, bizitzarako ezinbestekoak diren baloreak ere transmititu zizkigun Iñakik. Enpatia, eskuzabaltasuna, errespetua, elkartasuna… eta horiekin pertsona hobeagoak izaten ikasi dugu. Asko eman digu atletismoak, baina gehiago eman digu Iñakik. Bere izateko moduak asko irakatsi zigun. Lehia eta ospea lehenesten den gizarte honetan, berak, hori alde batera utziz, parte hartzea eta ondo pasatzea zituen helburu. Gogoan dugu, nola egoten zen zain eskolako atarian entrenamendua edo proba baten berri emateko. Gogoan


240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 17

1

Elkar zaintza proiektua

3Z eta Malen Etxeak Elkar zaintza izeneko proiektua jarri dute martxan. Proiektuaren helburua zaintza lanen inguruko doako informazioa eskaintzea da. Haien asmoa zestoarrei zerbitzu bat ematea da. Familia batek zaintza lanetarako edo etxeko lanak egiteko norbait behar izanez gero, Elkar zaintza proiektuaren bitartez gaiaren inguruko informazio guztia izango du eskura. Egitasmo honen bidez herrian egoera horretan dauden familiei orientazioa eskainiko zaie: zaintza lanetarako zer laguntza mota dauden, zenbat ordaindu behar den..

Interesatuek dagoeneko martxan dagoen telefono zenbakira deitzeko aukera dute: 633 550 729. Bestalde, irailetik aurrera, jubilatuen tabernan izango dira asteazken arratsaldero, herritarrei informazioa eskaintzeko.

7


240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 18

iinkesta.

Herrian txakurrentzako gune egokitu bat behar dela uste al duzu?

kb

johanna maritza lópez 43 urte

ale

Txakurrek bere lekuan egon behar dute. Niri txakurrak kalean kaka eta txixa egiten ez zait gustatzen eta besteen soroetan ere ez. Orain, Udalak jartzen badie… han egin ditzatela egin beharrekoak eta bestela etxean eraginarazi. patxi arregi 64 urte

Nere ustez ez dago txakurrentzat gune bat egokitu beharrik Zestoan berdegune asko baititugu eta pertsona eta animalientzat espazio nahikoa elkarbizitza normal bat emateko ere gai gara. Ez nuke mu- joseba txurruka gatuko txakurretzat 18 urte gune bat. monik valor 30 urte

Arkupetako txoko honek garbitu premia ederra dauka

Lizarraitzeko etxe aurreko parketxoa berritu dute

ale

(Erantzuleak guztira: 182

Nik uste dut baietz, txakurrak ere dibertitzeko eta ez daitezen plaza batean egon aske jendea molestatzen. Aire libreko leku bat, beraien urarekin eta beraien beharrak egiteko baina noski gero jabeek jaso egin behar dituzte gorotzak.

Ba oraintxe bertan futbol zelai zaharrean biltzen gara txakur jabe asko. Nik uste dut ondo legokela horrelako leku bat txakurra askatu ahal izateko bestela denbora askoan lotuta edukitzen ditugu eta.


240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 19

1

ABUZTUA

12

ostirala

13

larunbata

14

igandea

10

15

astelehena

26 27

agenda

05

amabirjinak aizarnan

ostirala

Euskal Selekzioaren aldeko Mendi Martxa Zestoatik igarotzen dela eta, mendiz datozenekin afaria arkupetan. *"Bizirik hala ere" Leok´k musika taldearen bosgarren diskoaren aurkezpen kontzertua 22:30ean plazan.

06

larunbata

Iraetako Tren Txikia irekita.

sanlorenteko jaiak asteazkena

Goizeko 11:00etan meza. Ondoren pintxoak bertaratutakoentzat eta ume jolasak poni eta zezentxoekin.

tik irailaren 4a bitartean

Pili Alkortaren pintura erakusketa udaletxeko areto nagusian.

larunbata

22:15 Jazz Gaua Jesus Perezekin.

18:00 txupinazoa. Jarraian pilota partiduak Aimar Egiguren/Urtzi Egiguren - Xabat Sasiain/Oier Alonso. 21:00 Herri afaria. 11:30 Altxorraren bila (bainujantzia ekarri). 13:30 umeen bazkaria. Ondoren helduen bazkaria. 17:00 Ginkana. Jarraian, txokolatada. 23:00 Manituren kontzertua. 01:00 Dj Pajarito.

Amabirjinak Zestoan

07 08

asteazkena

Txupinazoa, musika, meza eta erromeria.

osteguna

Diana, meza nagusia, banda kontzertua, zekorketa, umeentzat ikuskizuna, Gure Kultura ekitaldiak, Pilota, berbena...

11:00 jubilatuen hamaiketakoa. Puzgarriak 13:00ak arte. 12:00etan paella lehiaketaren hasiera. 14:00 bazkaria. 15:00etatik 17:00etara puzgarriak. Ondoren, Txan magoa. Gauean musika.

09

12:00 Krosa. 18:00 herri kirolak. Gauean erromeria.

10

iraila

11

03 04

larunbata

musika.

Herri bazkaria, Ondarbasora igoera eta

igandea

Edadetuen eguna. Txistularien alardea.

9

ostirala

Diana, jolas parkea umeentzat, "Amaiur 500 urte", txakolina dastatzea, bertsolariak, zekorketa, musika...

larunbata

Diana, zirku tailerra, paella, jolasak, txaranga, musika...

igandea

Diana, umeen ekitaldia, txupinazoa, zezen bolaztatu eta poniak, umeen bazkaria, jolasak, apar festa...

1

7


240.qxp_55 25/7/22 22:33 Página 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.