5 Ba, ateratzen gera ta polideportibora etortzen gera, batzutan entrenamendua edukitzen degu ta… okupatuta baldin badago ba ez degu ezer egiten.
Julen Telleria
10 urte
Euria egiten duenean ba normalean polideportibora etortzen gera. Nahiko genuke leku bat jolasteko arrapaketetan edo baina, ibiltzen gera batzutan udaletxe azpian edo liburutegiyan…
10 urte
Jon Miranda
Etxean edo polideportiboan sartzen gera edo liburutegian bestela… ez dakit ba, eguraldi honekin kalean ezin da egon eta…
11 urte
Jone Waliño
Ez dakit ba, ni etxean egoten naiz, lanak egiten eta gero musika eskolara etortzen naiz eta… horrelako eguraldiarekin etxean ere gustora egoten naiz telebista ikusten edo…
12 urte
Julia Urreaga
B
ADAKIZUE zer den beldurrari beldur izatea? Nik ez behintzat. Zer ote da amets gaiztotik esnatu eta dena berdina dela ikustea? Eskuei begira geratu da: zurbil daude, bizirik gabe; goibeltasuna transmititzen diote. Azkazalak zaurituta ditu, eta malkoz bustitzen ari dira, ohartu barik. Lurrera begiratzea besterik ez du desira, nahiz eta badakien horma horietatik at mundu bat eskuak zabalik duela. Bere iluntasunean babesten da, bakardadearen adiskide fidela da. Badaki inguruko mendien oihartzunek besarkatu egin nahi dutela, baina beldur da. Bitartean, etxeko egongela hankaz gora dago. Haizeteek lurrera bota dute bere gorputz ahula, eta bere poesia guztiak ostu dizkiote. Zeru infinituei negar egiten die, egunsentian hil nahi ez duela xuxurlatuz. Gorputza dardarti du, aurpegia ubeldurez josia. Badaki desirak ez direla inoiz betetzen; badaki, teorian, zoriontasuna fantasia hutsa dela. Baina emakume hark ilusioz beteriko kutxa bat gordetzen du ohe azpian. Badaki hainbeste maitatutako ume haiei musika irakasten jarraituko duela, badakien arren bere isiltasunean bakarrik dagoela. Badaki, noizbait, familia bat osatuko duela eta hainbestetan amestutako bizimodua eraikiko duela. Badaki bere bizimodua infernu bilakatu duen indibiduo sataniko hark egindakoa ordainduko duela. Askok diote maitasunetik gorrotora urrats bat besterik ez dagoela; baliteke. Genero indarkeria ez da arlo pribatuan eragiten duen arazo soil bat, baizik eta gizarte honetako desberdintasun sozialen adierazlerik bortitzena. Gizona, bikotekidea, bikotekide ohia, suhia… Edozeinek eman ditzake tratu txarrak, eta egunetik egunera kasuak harrigarriagoak dirudite. Espainian, 2007an mota honetako kasuak (psikologikoak zein fisikoak) 18.000 baino gehiago izan ziren, eta 105 emakume hil ziren gizonezkoen eskuetan. Zenbatekoa izango da hurrengo urteetako zifra? Lurrera begiratu beharrean ispilura begiratu eta harro sentitu behar dugulako. Ausardiaz, indartsu izango garelako, beldurrari ostikada emango diogulako, eta txiki sentitzeari uko egingo diogulako. Askatasunaren alde…
E
nbido 2. Janire Diaz Jauregi