Issuu on Google+

2008/10

88. alea

“Telebistako komedianteak A r r o a g o i a n”

LEHORREKO NESKEK ERE BADAKITE ARRAUNEAN

ILEGALIZAZIOA


AZAROAK 15, LARUNBATA GAUEKO 22:00ETAN KULTUR ETXEAN A N T O L A T Z A I L E A :

DANBOLIN ZULO

KULTUR ELKARTEA


rrera egitea. Horra, bada, gure etxeko ataria nire begietatik. Bada Danbolin izeneko etxetxo bat. Etxeko atari honetan, jende gutxi agertzen da, lanak erdi bukatuta daude eta denak jo ta su lanean ari dira. Hori bai, beti agertzen da leihotik begira gure etxeko andrea herritarrei deika, e-mailak idatziz, gonbidatuak lanean jartzeko animatuz eta lagunduz. Noizbehinka, bibotea eta akuilua ere ateratzen digu. Bai, halakoa da gure etxeko andrea, adeitsua eta zirikatzailea. Etxeko kontuak eramaten ditu: bazkide kopurua, diru kontuak, argazkiak atera eta bildu.... Dena egun erdian, alajaina! Hilabete honetan, etxetxoaren lehenengo gelan, gure herriko gaien artean ilegalizazioaren gai gogorra jorratu dugu, gaurkotasunari helduz. Bigarren gelan, mundura zabaldu eta Kubako kontuak ekarri dizkigu iraetarrak. Hirugarren gelan aldiz, Arroa eta Zestoako nesken arraunerako kemena kontatuz gatozkizue. Zumaiako taldean dabiltzan hiru neska batela eta tranerillen inguruan kontu kontari. Inkesta ere hurrengo gelan izango duzue; bertan, inkestatzaileek galdera filosofikoak egiten dituzte kalean harrapatu dituztenei erantzunak lapurtuz. Ea bada, nor agertzen den. Aih! aspaldi ez nuen pertsona hau ikusi, zahartu ere egin zaigu. Fresko mantentzen da bestea hau, ordea. Danbolin-zuloko gure txokoan antzerkiaren berri ematen da Danbolin kultur elkartea ere badenez hilero ekintzaren bat egiten saiatzen gara. Urriaren 17an “Ogiyik karri etzun semia” izan genuen gure artean. Udaleko berriak, zaharrak berri, gaztien amorragarri, ez degu gehiago ekarri. Egongelan, agendako arbelean, Lasaoko Sanmartinak agertzen zaizkigu. Etxeko andreak uzta biltzen duenean zuzentzaileen lana etortzen da. Gelaz gela dena goitik behera orraztu eta artezten dute, ulergarri bihurtuz idazten dugunon ateraldiak. Amaitzeko Danbolini gorputza ematen dion gure tailerreko artisaua dugu. Argazki hau horrela moztu, bestea handitu, testuak egokitu. Kixki-kaxka hor dihardu gaueko ordu txikiak arte. Artisaua artista bihurtzen da eta aldizkaria artelan. Hau horrela bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan, eta atera dadila, Zestoako plazan.

L d a n b o l i nEK

ierni Arrieta

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 9 12 15 16 18

K A I X O D E N O I . Hilabete honetan niri tokatu zait atariko ha-

INKESTA

ENBIDOAK

ARRAUNEAN

ZER PASATUKO DA UDAL GOBERNUAREKIN

BRINKOLAN

AGENDA

DANBOLIN ZULO

IRAETAR BAT KUBAKO HABANAN BISITARI

diruz lagundutakoa


enbidoa I. HAUSNARTZEN tzuetan, asko kostatzen zaigu barruan duguna ateratzea. Nahiz eta aurrean dugun hori gure lagunik onena izan. Eta berez, ez luke horrela izan behar. Gure inguruko jendearekin konfiantza osoa izanez gero, haiei dena kontatu beharko genieke. Baina badago zerbait gauzak kanporatzen uzten ez diguna. Eta nik oraindik ez dut deskubritu zer den. Agian beldur soila izango da. Barruan dugun hori kanporatzean gertatuko denaren beldurra. Baina kontua da, barruan dugun horrek min ematen digula. Eta ez digula askotan ezta irribarre egiten ere uzten. Eta hor dago arazoa. Horren ondorioz, besteek ulertzen ez dituzten gauzak egin ohi ditugu. Sarritan zenbait gauza zergatik egin ditugun edo zergatik esan ditugun geuk ere ez dugu jakiten. Eta nik uste denen gakoa, atera ezin dugun edo atera nahi ez dugun horretan dagoela. Barneko horrek arazoak ekartzen dizkigunean, batzuetan profesionalengana jotzen dugu. Geroz eta gehiago gainera. Azkenean, ezezagun bati errazago kontatzen dizkiogu geure sekretutxoak. Egia da, beraiek, edo ni neu, prestatuta gaudela edo prestatzen ari garela jendeari bai entzuteko eta bai laguntzeko. Eta batzuetan, geure bizitzatik guztiz kanpo dagoen norbaitek uler gaitzakeela beste inork baino hobe. Baina oraindik hori guztia ez dago gizartean txertatuta. Asko eta askok, ez dute aitortu nahi kanpoko laguntza behar eta jasotzen dutela. Eta tristea da. Psikologo batetara doan pertsona, ez dago erotuta. Hainbat korapilo askatzeko laguntza behar du. Korapilo horiek ez diotelako bere ohiko bizitza egiten uzten. Besterik ez. Denok geure bizitzako edozein momentutan behar izan dezakegu. Edo momentu honetan bertan. Neuk, sekretutxo bat aitortuko dizuet, ordaindu beharrik ez balego, aspaldi joango nintzatekeela ni ere psikologo batengana. Nire pajeoak kontatzera. Zergatik ez? Nahi duzuna konta dezakezu eta badakizu ez dizutela “ezer” esango. Eta horrek lasaitzen gaitu. Agian, horregatik kontatzen diegu dena. Esaten duguna ez dugulako justifikatu behar. Eta agian, horregatik gara psikologoak hain arraroak, pajeo horiek guztiak entzuten ditugulako… izan daiteke… hausnartuko dut… Bitartean ongi izan!

Ba

L

arraitz Etxabe Manzisidor

Eguraldi txarrerekin non sartzen zarete? Euria egiten duenean ba kiroldegira etortzen gara jolastera, behera futbolean egin nahi badegu eta bestela ba hemen goian esku-pilotan! Leku gutxi dago baina… ez dago beste lekurik.

9 urte

Iratz Pou

Ba euria egiten duenean ni Jone Waliñoren etxean egoten naiz, jolasten edo margotzen edo… eguraldi txarrarekin bestela… liburutegia ere oso ondo dago. Polideportiboa ere bai baina eguraldi txarrarekin potzuak egiten dira ta..

11 urte

Maialen Larrarte


5 Ba, ateratzen gera ta polideportibora etortzen gera, batzutan entrenamendua edukitzen degu ta… okupatuta baldin badago ba ez degu ezer egiten.

Julen Telleria

10 urte

Euria egiten duenean ba normalean polideportibora etortzen gera. Nahiko genuke leku bat jolasteko arrapaketetan edo baina, ibiltzen gera batzutan udaletxe azpian edo liburutegiyan…

10 urte

Jon Miranda

Etxean edo polideportiboan sartzen gera edo liburutegian bestela… ez dakit ba, eguraldi honekin kalean ezin da egon eta…

11 urte

Jone Waliño

Ez dakit ba, ni etxean egoten naiz, lanak egiten eta gero musika eskolara etortzen naiz eta… horrelako eguraldiarekin etxean ere gustora egoten naiz telebista ikusten edo…

12 urte

Julia Urreaga

B

ADAKIZUE zer den beldurrari beldur izatea? Nik ez behintzat. Zer ote da amets gaiztotik esnatu eta dena berdina dela ikustea? Eskuei begira geratu da: zurbil daude, bizirik gabe; goibeltasuna transmititzen diote. Azkazalak zaurituta ditu, eta malkoz bustitzen ari dira, ohartu barik. Lurrera begiratzea besterik ez du desira, nahiz eta badakien horma horietatik at mundu bat eskuak zabalik duela. Bere iluntasunean babesten da, bakardadearen adiskide fidela da. Badaki inguruko mendien oihartzunek besarkatu egin nahi dutela, baina beldur da. Bitartean, etxeko egongela hankaz gora dago. Haizeteek lurrera bota dute bere gorputz ahula, eta bere poesia guztiak ostu dizkiote. Zeru infinituei negar egiten die, egunsentian hil nahi ez duela xuxurlatuz. Gorputza dardarti du, aurpegia ubeldurez josia. Badaki desirak ez direla inoiz betetzen; badaki, teorian, zoriontasuna fantasia hutsa dela. Baina emakume hark ilusioz beteriko kutxa bat gordetzen du ohe azpian. Badaki hainbeste maitatutako ume haiei musika irakasten jarraituko duela, badakien arren bere isiltasunean bakarrik dagoela. Badaki, noizbait, familia bat osatuko duela eta hainbestetan amestutako bizimodua eraikiko duela. Badaki bere bizimodua infernu bilakatu duen indibiduo sataniko hark egindakoa ordainduko duela. Askok diote maitasunetik gorrotora urrats bat besterik ez dagoela; baliteke. Genero indarkeria ez da arlo pribatuan eragiten duen arazo soil bat, baizik eta gizarte honetako desberdintasun sozialen adierazlerik bortitzena. Gizona, bikotekidea, bikotekide ohia, suhia… Edozeinek eman ditzake tratu txarrak, eta egunetik egunera kasuak harrigarriagoak dirudite. Espainian, 2007an mota honetako kasuak (psikologikoak zein fisikoak) 18.000 baino gehiago izan ziren, eta 105 emakume hil ziren gizonezkoen eskuetan. Zenbatekoa izango da hurrengo urteetako zifra? Lurrera begiratu beharrean ispilura begiratu eta harro sentitu behar dugulako. Ausardiaz, indartsu izango garelako, beldurrari ostikada emango diogulako, eta txiki sentitzeari uko egingo diogulako. Askatasunaren alde…

E

nbido 2. Janire Diaz Jauregi


LEHORREKO NESKEK ERE BADAKITE ARRAUNEAN A

"

urten historian lehenengo aldiz Emakumezkoen I. Kontxako Bandera jokatu da, arraunlarientzat estropadetan garrantzitsuena, eta bertan parte hartzeko aukera izan duten hiru neskekin egoteko aukera izan du Danbolinek. Irati Manzisidor (Arroa Behea, 1989) duela zazpi urte hasi zen arraunean eta Mirari Ibarguren (Arroa Goia, 1991) eta Atsegin Odriozola (Zestoa, 1991) duela bi urte hasi ziren. Hiruak Zumaiako Aita Mari Arraun Elkartekoak dira, Getariako neskekin osatutako traineruan Gipuzkoako Txapelketa irabazi eta Kontxako bandera jokatu dute.

Kontrakoa pentsatzen duen jendea baden arren, arrauna, beste kirol guztiak bezalaxe, neskena ere bada!�

Nolatan hasi zineten arraunean? Lehorrean ez dago ohitura handirik ezta? Mirari Ibarguren: Atsegin eta ni koadrilakoak gara, duela bi urte txantxetan hasi ginen elkarri adarra jotzen eta azkenean Zumaiara joan eta izena eman genuen. Atsegin Odriozola: Hasieran ez genuen serio hartzen eta begira orain. Irati Manzisidor: Ni berriz duela zazpi urte hasi nintzen, nire anaia arraunean ibiltzen zen eta estropadak ikustera joaten ginen. Gainera, urtero joaten nintzen lagunekin Kontxako estropada ikustera. Kontxara joan ginen urte batean justu Zumaia eta Getariako taldeek hartu zuten parte eta lagun bat eta biok haien inbidiaz arraunean hastea erabaki genuen. Hurrengo egunean eskolan beste hiru lagun animatu genituen eta horrela hasi ginen. Orduan 12 urte besterik ez nituen. Beste herritarrik ezagutzen al duzue arraunean ibiltzen denik? M.I: Bai Garikoitz Lopetegi akutarra ibili zen eta gero Xabier Bereziartua gaur egun profesionaletan jokatzen duena.

A.O: Neskarik ez dugu ezagutzen, guk dakigula geu gara bakarrak. Zaletasun apur bat behintzat izango zenuten ezta? A.O: Nik gehiegi ez, hemen gainera beti eskubaloian eta futbolean jokatzen da eskolartekoetan eta. Arrauna ez dela existitzen esan daiteke. Gero ordea, probatzeko hasi eta gustatu egin zitzaigun. M.I: Ni amonaren etxera joaten nintzen bakoitzean eta telebistan ikusten nituen estropadak, baina familian ez daukat arraunlaririk. Nolakoa izan da denboraldia? A.O: Aurten hiru ontzietan ibili gara: bateletan (lau tiratzen eta patroia), trainerillan (sei tiratzen eta patroia) eta traineruan (13 tiratzen eta patroia). I.M: Orain arte Zumaian bateletan bakarrik jokatzen zuten neskek, eta aurten atera dute lehenengo aldiz trainerilla. M.I: Hori nahiko lorpen handia izan da guretzat, jubenil maila arte bateletan soilik lehiatzen baita. I.M: Hiru liga dira; otsailetik apirilera bateletan jokatzen dugu, batelak bukatu eta beste hilabete trainerilletan jokatzen da eta hortik aurrera trainerua.

Denboraldia noiz hasten duzue? I.M: Entrenatzen urrian hasten gara eta hori arraunak duen gauzarik txarrena da, konpetizioa otsailera arte ez baita hasten. Alegia, aurre-denboraldi oso luzea izaten da. Eta lehen bateletan bakarrik jokatzen genuenean, lau edo bost hilabete pasatzen genituen korrika eta ergometroa egiten; eta gero, estropadetan, hiru hilabete besterik ez. A.O: Aurten asko luzatu da, gainera ez geunden prestatuta traineruan joka-


7 tzeko eta denboraldi hasiera trainerilletaraino jokatzea besterik ez genuen espero. Ontzi ezberdinetan jokatzeko, prestakuntza ere ezberdina beharko da ezta? A.O: Traineruan distantzia luzeagoan egin behar duzu eta proportzio batean indarrarekin iritsi behar duzu ziabogara. I.M: Helburuak markatu behar dira, hori da garrantzitsua, bateletan bere onenean ibiltzen denak, alegia apirilean forman dagoenak, ezin du irailean ere sasoiko egon. Zein ontzi gustatzen zaizue gehien? A.O: Bakoitzak bere xarma dauka. Baina hala ere trainerillak baino beste biak gehiago gustatzen zaizkit, agian sentsazio hobeak izan ditugulako edo… M.I: Niri batela gehien. I.M: Batela txikiagoa da eta konfiantza gehiago ematen dizu. Gainera taldea ere errazagoa da, traineruan 14 lagun doaz eta harremanak zailagoak izaten dira. Eta zein estropada gustatu zaizue gehien? Hiruak batera: Kontxakoa, dudarik gabe!

Aurten jokatu da lehenengo aldiz Emakumezkoen Kontxako Bandera. Nola bizi zenuten estropadaren aurreko egunak eta estropadako egun bera? I.M: Arraunean hasi nintzenetik ari nintzen entzuten emakumezkoen Kontxa jokatuko zela. Azkenean bilerara joan eta “bai, egin egingo da” entzun nuenean, “Kontxa jokatutakoan negar egingo dut” pentsatu nuen. M.I: Jokatuko zela esan zigutenean ez nuen sinesten. A.O: Gipuzkoako Txapelketa-eta jokatu genituenean Kontxa jokatuko zela sinesten hasi ginen. Gainera Gipuzkoako Txapelketa irabazi egin genuen. I.M: Piska bat azkarregi joan da dena, hilabete lehenago ziurtatu ziguten jokatuko zela eta Euskadiko Txapelketa jokatuko genuela ere lau egun lehenago abisatu ziguten. Hilabete pasatu genuen entrenatzen estropadarik jokatu gabe eta tentsio handia izan zen bezperan jokatu genuen sailkapeneko estropadan. Itsasoa oso zakarra zegoen eta olatu handiak zeuden. Ni proela (ontziaren aurreko puntan doana) naiz eta olatuen kolpeekin boteka joan nintzen. Momentu batean itsasora eroriko nintzela ere pentsatu nuen. A.O: Sailkapen proban entrenatzera itsasora atera ginenean beldurtu egin nintzen halako itsaso zakarra ikusita baina estropada hasi zenean beste erremediorik ez zegoela eta tira egin behar zela besterik ez nekien. M.I: Eta lortu genuen itsaso zakarrari aurre egitea, denbora onena egin genuen. Gu itsasoan ohituta baikaude.

···

Zer moduzko harrera izan zenuten arranplara iristean? A.O: Larunbateko estropadan oso lan ona egin genuen eta iritsi ginenean espero genuena baino askoz jende gehiago genuen zain.


···

"

M.I: Guk uste genuen nesken estropada izanik ez zela jende asko izango ikusten, aurretik bateletan eta trainerilletan jokatu diren estropadetara zenbat jende joaten zen ikusita ez genuen askoz gehiago espero. I.M: Nik egia esan ikusi nahi nuen larunbatean zenbat jende joaten zen, neskek bakarrik jokatzen baikenuen eta hor ikusiko zen benetan zenbateko afizioa duen nesken arraunak. A.O: Arranplakoa ikaragarria izan zen bi egunetan! Irabazi ez genuen arren pankartak, jendea txaloka, lagunak, senideak… izugarria! Komunikabideen aldetik zer moduzko harrera izan duzue? I.M: Komunikabideen aldetik uste dut kristorena izan dugula. Ia mutilei baino arreta gehiago jarri digute. Eta jendearen aldetik ere oso ona, nahiz eta badauden tartean bestelako iritziak dituztenak ere. Badira oraindik trainerua emakumezkoentzat handiegia dela pentsatzen duten gizonezkoak ere. Hala ere nik uste dut Kontxako larunbatean nahikoa erakutsi genuela.

Kontxan, itsasoa oso zakarra zegoen eta itsasora eroriko nintzela pentsatu nuen”

Astean zenbat aldiz entrenatzen duzue? A.O: Egunero, astean egun bakarra deskantsatzen dugu, igandeetan. I.M: Nik udan ez dut oso ondo eraman entrenamenduena. Pixka bat nekatuta amaitu dut. Neguan aldiz horretarako nago eta errazago egiten dut.

I.M: Euskal kirol guztiekin gertatzen da hori orokorrean. Aizkoran, harri-jasotzen… beti gizonezkoak ibiltzen dira. M.I: Gizonezkoen arraunak espektakulo gehiago ematen duela uste dute batzuk eta horregatik ez dira nesken kirolak hainbeste jarraitzen telebistan eta. Ez dagoelako interes ekonomikorik edo. Denboraldiaz zein balorazio egiten duzue? M.I: Ona, baina izan ditu bere aldapak. I.M: Asko kendu du, asko emateko. A.O: Hainbeste lan egiten dugu gauza bat lortzeko…horrek asko biziarazten zaitu! Aurkariak ere asko ezagutzen ditugu, beti berdinen aurka jokatzen dugulako. I.M: Horregatik beste kiroletan baino lehiakortasun askoz handiagoa dago. Azkenean momentu bat iristen da arrauna lagunak, senideak, azken finean denaren aurretik jartzen duzula. Momentu txarrak ere izango zenituzten denboraldian zehar ezta? M.I: Bai, noski! Gure artean-eta haserretzen ginenean. Norbait berandu iristen zenean adibidez. I.M: Bateletako Euskadiko Txapelketa jokatu genuenean ere oso gaizki pasa genuen, ziaboga gure balizan hartu beharrean albokoan hartu genuen eta. M.I: Bertara iritsi ginen arte ez ginen konturatu, gu bizkarrez joaten baikara, eta patroia ere ez zen konturatu! Imajinatu gure haserrea.

JUAN LUIS ROMATET

A.O: Nik neguan askoz okerrago eraman dut, askotan eskola, partikular eta entrenamenduekin ia lo egiteko denborarik ere ez nuen izaten. Udan behintzat lo egiteko denbora soberan izan dut. M.I: Nik ere udan askoz hobeto eraman dut neguan baino. Askok esaten dute arrauna ez dela emakumezkoen kirola. Zuei zer iruditzen zaizue? A.O: Nik uste dut emakumeentzako kirola badela, beste kirol guztiak bezalaxe.

N

AIARA

EXPOSITO ALBERDI


9 AZAROAK 15, LARUNBATA GAUEKO 22:00ETAN KULTUR ETXEAN

“Inork ez daki zer pasatuko den Udal Gobernuarekin” Duela hilabetekoa da erabakia. EHAK, EAE-ANV, Amnistiaren aldeko mugimenduak eta Askatasuna legez kanporatu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak. Batasunarekin duten lotura da ilegalizazio eskarien abiapuntua. ANVk eta EHAK-k Batasuna finantzatu izana ezin dela frogatu dio epaiak. Alderdia legez kanporatzeko estatuko abokatua eta fiskaltzaren argudio nagusietakoa zen lotura ekonomikoa, baina Auzitegi Gorenak dio “kutxa bateratuaz” ezin dela hitz egin. Batasunari “erabateko babes politikoa” ematea eta ANV Batasunarekin “erabateko sintonian agertzeko borondatean” oinarritu ditu ilegalizazioak. ETAren atentatuak ez gaitzestea, ANVk deitutako manifestazioetara Batasunako kideak joan izana, Otegik ANVren emaitzak ospatu izana, Beitialarrangoitiak Portu eta Sarasola ETAkideei zuzendutako agurra hartu ditu horren lekuko. ETAren inguruaren doktrina, alderdien legearen erabilera, ideien jazarpena eta iritzi politikoak epaitzea salatu dituzte EAJ, EA, EB, Aralar eta sindikatu abertzaleek. Ondoren etorri dira manifestazioak eta gaitzespen adierazpenak. PSOEk legez kanporatzeak normaltasunerako urratsa direla adierazi du. PP-k ospatu egin dute erabakia.

Zestoako udala bezala beste 42 udaletxetan daude hutetsiak kolokan

Auzitegi Gorenaren txostenetik begiak altxa eta belarria kalean jarrita, galdera bera entzun dugu bazterretan: zer gertatuko da Udalean? Zes-

toako Udala bezala, beste 42 udaletxetan daude hautetsiak kolokan. Itaun horrekin jo dugu EAE-ANVkoengana. Joseba Alberdi zinegotziak hartu gaitu. Zer gertatuko da Zestoako Udal Gobernuarekin? Inork ez daki zer pasatuko den. Erabakia hartu du Garzonek, baina oraindik ez du notifikatu. Toki batzutan bai, besteetan ez. Azpeitian jaso dute jakinarazpena, hemen ez.

Udaletxera ez zaigu ezer ailegatu. Jakinarazten den egunean, ANVk ez du existitzen udaletxean. Orduan erabaki beharko ge-

···


nuke talde mixtoa osatu, posible den edo ez… Hor egon ziren pare bat ekimen: Azpeitian eta Arrasaten talde mixtoa sortu zuten aurrea hartzeko eta hala Garzonen epaia etortzerako erabakia hartuta zegoen. Taldea deuseztatu eta pertsona horiek beren izen propioan aritzea. ANV izenik gabe aparteko taldean. Banakoek osatutako talde mixtoa. Udalak onartu beharko luke taldea osatzea, hortaz beste alderdiek ere lagundu beharko lukete.

Talde mixtoan aritzea, alderdi politikorik gabe, baina ordezkaritzari eutsiz? Bai, sigla batzuei lotuta egon gabe lanean segi. Gertatu dena da, Espainiako Gobernu ordezkariak helegitea jarri diela Azpeitian eta Arrasaten osatutako talde mixtoei. Kasu hauetan taldea ezin dutela osatu erabakitzen bada, ez dauka zentzurik guk atzetik hori bera egiteak. Maila pertsonalean segi beharko genuke hori gertatuko balitz. Praktikan dirulaguntzak galtzea esan nahiko luke. Hilean taldearentzat 1200 euro-edo izaten dira bataz beste. Hor sartzen dira batzordeburutzak, pleno eta batzordetako asistentziak. Gurea bezalako herri batean ez da diru kontua garrantzitsuena, baina ardurengatik bakarrik kobratuko genuke. Zerbait aldatu al duzue zuen jardueran iraila erdian legez kanporatzearen berri izan zenuenetik? Egin duguna da gure izen abizenekin jokatzea. Aurkeztu ditugun mozioak-eta maila pertsonalean sartu ditugu, ez talde bezala. Gestora batek Udala kudeatzea gertatu al daiteke? Has zaitez 42 herritan gestorak jartzen! Nahas-mahas handia da. Hasieran aipatu zen aukera hori, baina zaila ikusten dut. Herriren batean bi legegintzalditan ‘ilegala’ izan den lekuan igual errazagoa izango da, hor jendeak erabat janda daukalako. Baina Zestoan, alkatetza dauka ANVk, Ezker Abertzalea beti izan da legezkoa. Xelebrea da. Sekula ez da legez kanpoko alderdirik egon. Bagoaz legala izan zen, ANV ere bai, ASB aurkeztu zenean, lehendabizi zerrendak begiratu zituzten, ze jende zegoen ikus-

ZESTOAKO EAJPNVren erantzuna

1-. Azken egunetan ETAk Gasteizen, Ondarroan eta Santoñan eginiko atentatuak salatu nahi ditugu. Ondorio izan da pertsona baten erailketa, hainbat herritar eta pertsona zibilei sortutako zauriak eta pertsona horiengan sortutako kalte materialak. 2-. EAJ-PNVk alderdien legearen kontra bozkatu zuen. Horrela salatu du Espainiako Parlamentuan, Eusko Legebiltzarrean, batzar nagusietan eta udaletan. Berriro salatu nahi ditugu Auzitegi Gorenak ANV eta EHAK ilegalizatzeko hartu dituen erabakiak. 3-. Aurreko puntuetan sortutako gertaerek ez gaituzte ez bakera ez herri honek duen burujabetza eskubidera hurbiltzen. Aitzitik, urrundu egiten gaituzte. 4-. Ezin daitekeena da alde batetik gaitzespenek ezertarako ez dutela balio esan, eta gero pleno honetara behin eta berriro alde bateko salaketa testuak ekarri. Horrek ere konponbide eta bake bidetik urruntzen gaitu. Indarkeri ekintza denak salatu beharrekoak dira, giza eskubide urraketa denak salagarriak direlako. 5-. Plenora ez etortzearen arrazoiak garbi dituzue denok: argi utzita ilegalizazioaren aurkako gure postura, iruditzen zaigu ANVk batzar berezi hau konfrontazio bat islatzeko erabili nahi duela “pin-pan-pun” bat izan dadin. Eta aurkeztu duen mozioak hori frogatzen du ,gure ustez. ANVk erabilera politiko argia egin nahi du, ez mozioa onartzea edo ez onartzea axola zaiolako, giro nahasia eta konfrontazioa piztu nahi duelako baizik. Eta horretara ez gara prestatzen. Era honetako laugarren mozioa da urriko hau, berriro ere denon aldetik gauza berberak errepikatzeko… 6-. ANVko udal kideen egoeraren aurrean lan politikoan jarri dezaten espero eta desio dugu.


1

ZESTOAKO EAren erantzuna

1-. Aurten hirugarrengo udal osoko bilkura dugu zoritxarrez “ilegalizazioa” gaiarekin. Behin eta berriro azaldu dugu gure iritzia; guztiok dugu politikan, gizartean eta kultur-bizitzan berdintasunean parte hartzeko eskubidea, ditugun proiektuak bitarteko politikoen bidez soilik defendatuz eta euskal gizartearen gehiengoaren babes demokratikoa lortu ezkero aurrera eramanez. 2-. Euskal Herriko hautetsi guztiok aukera izan behar dugu gure ordezkaritza politikoaren lana askatasunez eta baldintza berdintasunean egiteko. Horregatik, ilegalizazio prozesua behin eta berriro gaitzetsi dugu, baina ez ilegalizazio prozesua bakarrik, hainbat hautetsik jasaten duten jazarpena eta heriotz mehatxua ere bai, hauek ere herri borondatearen ordezkari izanik ezin dutelako beren lana askatasunez bete. Ideologia eta adierazpen askatasunaren aldeko aldarrikapen zintzoak, nahi eta ez, egoera eta pentsamolde guztiak hartu beharko lituzke kontuan. Azken finean, giza eskubide guztiak aldarrikatu ditugu pertsona denentzako, indarkeria mota guztiak gaitzetsiz. 3-. Gure eskuetan dagoen heinean, Alaznek alkate bezala eta Kandido, Joseba, Arrox eta Ainitzek zinegotzi lanetan jarraitzea eta hauen gestioa ahalbideratu ditugu (Portaleko hitzarmena, zergak edo aurrekontuak…), nahiz eta gero ordainean jaso duguna gustuko izan ez, ezta gutxiago ere. 4-. Ez dugu ulertzen bilkura honen helburua, ez bada guri “salbuespen” egoera bat jasan araztea, eta ez dugu uste ere herriko eta gure arteko giroari laguntzen dionik. Tentsio handia sortzen duela argi dago; zer lortzeko asmoz? 5-. Gure konpromiso politikoaren ardatz egiten dugu herritar guztien eskubide guztien defentsa, herri aske baten oinarria partehartze politikorako eskubidea dela aldarrikatuz.

1

teko, zerrendak ‘zuriak’ ote ziren ikusteko, baina ez zituzten atzera bota izenengatik, siglengatik baizik. Pertsona jakin batzuk kargugabetzea ere gerta liteke? Nik uste egoerak baldintzatzen duela hori. Arrasaten adibidez, zinegotzi ohi bat hil zutenean. Kondenatzen ez duena agintean egoteak ematen du mina. Edo Azpeitian bezala, PNVk boto gehiago dauzka ANVk baino, baina udalean ANVk agintzen du, eta horrek erre egiten du. Gure ustez hauteskundeak pasa arte lasaiago egongo dira gauzak. Gero, segun nola doazen kontuak, jakingo dugu zer gertatuko den. Irunen, adibidez, taldea desegin zuen Udalak, pleno batean hala erabakita. Iruñean ere bai. Zestoan mozio etikoa aurkeztu zuen EAJk, baina gure dimisioa eskatzen zuen puska kendu egin zuten. Atzeratu egin zen bozketa, eta azkenean bazterrean geratu zen.

Ilegalizazioa gaitzesteko mozioa aurkeztu zenutenean, udal batzarrera ez joatea erabaki zuten EAJk eta EA-k. Jeltzaleen arabera, konfrontazioa eragoztea nahi zuten, gisa honetako mozioak aurkeztutako bakoitzean sortutako giro nahasia ez piztea. Egia da tentsioa sortzen duela herri txikitan. Baina azken urteotan ez da batzar istilutsurik izan. Orain urte batzuk bai. Korta hil zutenean ere bai. Baina aurpegia ematea tokatzen zaigu. Hildako bat dagoenean mozioa aurkezten badute haiek, guk joan egin behar dugu. Eta guk ez dugu sekula kondenarik egin. Nik gogoan dut garai batean izaten zirela aurrez aurreko latzak, mahaiari emandako kolpeak-eta, “ez duzue irtengo” eta tankerakoak esanez, oihuak presoen egoeran aztertutakoan adibidez. Azken urteotan ez da halakorik izan. Orain plenoetara hogeita hamar edo berrogei lagun joaten dira, eta ez da tirabirarik izaten. Nik uste dut, ardura politikoa daukagun heinean, plenoetan galderei erantzutea tokatzen zaigula. Orain arte, gisa horretako mozioak aurkeztu ditugunean eta beraiek etorri ez direnean, beraiek bidalitako idatzia irakurri dugu. Oraingoan ez. Mozioa aurrera atera zen.

N

AGORE

TELLERIA


A

“BRINKOLAN EDOZER GERTA” DAITEKE

rroagoian umorezko telesail bat ari da filmatzen On:Time ekoiztetxea, urtarriletik aurrera ETBn emateko. Zerbait gehiago jakin nahi, eta Arroara bertaratu gara.

Han gaudela, ‘ixxxxxx..., motor, accion’ entzun dugu eta isilik egoteko keinua egin digute. Albo batera mugitu gara eta kameraren atzean jartzeko esan digute. Baltzolako markesaren palazioan ari dira grabatzen aktore, zuzendari eta ekipo guztia. Gu gustura gabiltza saltsan, baina herritarrentzat endredoa ote?

MARIA ANTONIA LARRAMENDI Niretzat ez. Nik bizimodu normala egiten dut eta bizipoza ematen du horrek. Bestela ez duzu egun guztian inor ikusten eta orain jendea bueltaka ikustea ederra da. Egia da batzutan kotxearekin-eta kontua izan behar dela, baina ez dago arazorik, jende jatorra da. MARTIN SALEGI ETA PATXI AZPEITIA Kotxe bila goaz, lehen kendu egin didate eta han behean omen dago. Beraiek hartu eta kentzen dizkigute gu ez molestatzeko. Barre ederrak egiten ditugu batzutan, beraien kontuak entzunez! Hori bai, isilik egoteko esaten digutenean, kieto bertan! Gauden tokian geratzen gara, formal asko. KARMEN IRURETA Hemen barruan ez dute grabatzen, atetik sartzen bakarrik. Txukuna azalduko ahal da! Gustuz hartu nuen proposamena, momentu onak pasatzen ditut beraiekin. Grabatzen hasten direnean, hor barruan egoten naiz ezkutaturik. Gainera foku handi horiek pizten dituzte, eta antiojo beltzekin ibili behar etxean! Obra txiki bat egin nahian ere ari gara sukaldean baina ezin, isilik egon behar da-eta. Bestela gustura nago Arroan ari direlako. Euskal Telebista geurea da-eta... KONTXITA EIZAGIRRE ETA JOXEPA AZPEITIA Hiru bat aste bai hemen dabiltzala bueltaka. Hemen pasatzen dute egun guztia, goizeko zazpiak eta erdietan edo etortzen dira eta iluntzeko zortziak jotzen dizkie aldegiterako. Karnizeriya eta Ultramarinosa ere jarri dizkigute! Lehen bazen harategi bat baina aspaldi, gu txikiak ginenean.


3 1

euskal herria

ukraina

” PEDRO AREIZAGA

Markesaren etxetik mugitzen hasi dira, eta geu ere trasteak hartu eta bagoaz atzetik. Lanrober zahar bat ikusi dugu, horibeltza, taxia omen da. Barruan, herriko brigada: Martzial, Jaxinto eta Txikiya. Bi lehenak, Wazemank eta Noaua! saioetan Putakumia eta Pagadiren paperean ikusi izan ditugu. Hirugarrena ere ezaguna, Aizarnazabalgo Pedro. Egin beharreko lanak amaituta, nondik bueltan iritsi ote den hona jakin nahi izan dugu: “Lehendik telebistako lehiaketa eta programa dezentetan ibilia naiz eta iaz Telmorekin [zuzendarietako bat] bi iragarki egin nituen; uda aldean, berriz, Goazen! musikalean hartu nuen parte, eta handik bueltan esan zidaten paper bat zeukatela niretzako eta ea ausartuko ote nintzen egiten, eta nik baietz! Mundillo hau gustatu egiten zait eta hemen nago”. Pedro taxista da telesailean.

JO X E ARANBURU

ETA IÑAKI

B E R G A R A ‘ KA X K U R R I O ’

Lanean utzi ditugu batzuk eta kera bat egiten ari diren bi gizonengana hurbildu gara: bistaz ezagunak, azpeitiarrak. Biak hesi bati itsatsita ikusi ditugu grabaketa guztietan. Zer paper duten jakin nahian hasi gara galdezka: “Gu? Herriko alkaueteak [kar-kar-kar]; egoten dira ba hor jubilatuak, beti obrei begira, ba horiek gara gu, beti hesiari josita. Baina hemen hesiak geuk eramaten ditugu geurekin: saltsa non gu han!”. Beren paperean gustura ikusi ditugu eta gainera apenas duten testurik ikasteko! Egonaldi ederrak ere egiten dituzte: “Esketx bat grabatzeko prestatzen gara, makillatzen gaituzte… A! eta hori ere esan behar dugu e! Askotan makilatu gaituzte, baina sekula ez normal: belarriak bakarrik, gorrigorri pintatuta! Eta esaten ari ginena, batzutan zain-zain egoten gara, eta grabatu gabe etxera… Planak aldatzen direla, eguraldia dela, luzatu egin direla… Baina ondo, jan ere ederki egiten dugu eta ezin gara kexatu. Bertakoekin ere ondo, oso jende jatorra eta argia da”.

···


···

EGOITZ LASA Pedro agurtu eta Egoitz Lasarekin elkartu gara, eta berak lagunduta makillaje gelara sartu gara. Aktore bakoitzak bi edo hiru pertsonaia egiten ditu eta esketxa aldatzean korrika igotzen dira makillajea eta arropa aldatzera. A ze peluka festa! “Erraza izan da guretzat bertakoekin harremana egitea. Elkartea uzten digute bazkaltzeko, goiko gela hau makillatu eta janzteko… primeran hartu gaituzte”. Bera Marko da telesailean eta bere andreak Fina du izena eta herriko pelukera da; Ainere Tolosak egiten du Finaren papera: “Ni herriko lokalen jabea naiz, jauntxoen ondorengoa-edo izandakoa; baina Marixabel ere banaiz, beste paper batean. Herriko alargun bat, hitz egitea asko gustatzen zaiona, kotilla xamarra…”. Markok bere etxera eraman gaitu, markesaren etxera. Gustura ibili gara barruan, garai bateko palazioan gora eta behera. Telesail bat egiten duen lehenengo aldia du Egoitzek. Wazemanken edo Noaua!-n esketxak egiten ohituta dago, baina kasu honetan desberdintasun handiena grabaketen jarraikortasunean ikusten du: “Zuk grabatzen duzu egun batean sekuentzia bat eta handik astebetera beste bat aurrekoaren jarraipena dena eta zailagoa da pertsonaian sartzea”. ASIER ALTUNA ZUZENDARIETAKO BATEKIN AZKEN HITZAK: Nolatan aukeratu zenuten Arroagoia Brinkola telesaila filmatzeko? Gure kanpamendu basea Donostia da, errodajea Miramonen egiten dugu-eta. Zerbait gertukoa behar genuen, eta Arroak autopistatik sarrera-irteera ona du, herri lasaia da, plaza nahiko txikia du eta ez da jende asko bizi bertan... Eta Marko pertsonaiaren etxea ezagutzea izan zen bertan geratzeko arrazoi nagusia. Barrutik oso ederra da eta zerbait inportantea izan zenaren dekadentzia hori du; paper pintatu horiek ez dira inon aurkitzen! Pertsonaiak eta etxea ikusita ez du ematen istorioa 2008an gertatzen denik. Brinkolan mundutik aparte bizi dira, aspaldi geratu ziren atzera. Lanroberra da erabiltzen duten trastu bakarra. Istorioak kontatzen du aspaldi sekulako mugimendua zegoela hemen, eta bat batean tren geltokia kendu eta kotxeras edo trenen aparkamendu soil bihurtu zela; eta hortik aurrera beherakada hasi zen. Zuzendari lanetan Telmo Esnal eta biok zabiltzate eta baita gidoilari lanetan ere, ezta? Anjel Alkain etorri zen ideia batekin eta istorioa Telmo eta biok idatzi genuen. Gero Nagore Aranburu ere gurekin hasi zen eta Egoitz Lasa eta Iñaki Pagadizabal ere bai, dialogoak egiten. Bost gidoilari beraz. Zuek zinematik zatozte, telebistarako salto hori nola daramazue? Ba ondo baina azkarrago zoaz, denbora gutxiago duzu. Batez ere diruagatik da hori, zineman adibidez egunean bost sekuentzia egiten dituzu eta sekuentzia bakoitza gehiago zaintzen duzu, eta hemen hamalau sekuentzia egin behar dira. Zer kontatu dezakegu telesailari buruz? Nik uste dut istorio surrealista bat dela, umorea oso parte inportantea da. Herri baten isla da, erretratu bat, baina aldrebeskeria askokoa. Idazterakoan, asko gozatu genuen. Italia, italiar neorrealismoa gogorarazten dit, surrealismo puntu horrekin. Gaur eguneko gizartearekin ba al dauka zerikusirik? Azkenean estudio antropologiko bat da hau [kar-kar-kar]. Kritika egiten diogu gauza askori, atzetik, ezkututik bezala. Egoerek sortzen dute komedia, Brinkolan oso arraro funtzionatzen baitute. Adibidez, ez dute erretzen, sekula ez dute ikusi zigarrorik. Brinkolan edozer gerta liteke.

M

ARGARI

EIZAGIRRE


5 1

agenda az 04

AROA ASTEARTEA

Kattalin Bularreko Ginekologiako Minbiziagatik Eragindako Emakumeen Elkarteak hitzaldia eskainiko du Kultur Etxean. Donostiako Institutu Onkologikoko medikua den, Arrate Plazaola izango da hizlaria. Bularreko minbiziaren arrazoien azterketaz, tratamenduaz, prebentzioaz... hitz egingo da 50 eta 69 urteko bitarteko emakumeei zuzendutako ekitaldian.• Kultur taldeen batzarra arratsaldeo 19:00etan kultur etxean.

09

IGANDEA

Behobia Donostia korritu behar dutenentzat autobusa jarri nahi da. interesatuek dei dezatela kiroldegira 943 147 942 telefonora.

11 15 16

ASTEARTEA

San Martin jaiak Lasao auzoan. LARUNBATA

Danbolin Zulo Kultur Elkarteak antolatuta Gilkitxaroren “Honolulu leku bat” antzerkia. 22:00etan kultur etxean. IGANDEA

Agiro mendi taldeak antolatutako egun pasa. Leitzarandik Artikutzara. Goizeko 7etan autobusa gurutzean eta arratsal-

ANTOLATZAILEA:

DANBOLIN ZULO

KULTUR ELKARTEA

deko 4ak aldera itzulera. Izen ematea kiroldegian azaroaren 14 a baino lehen. Bazkideek 10 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 12 izena emateko orduan.• Eguerdiko 13:00etan udaletxeko pleno aretoan Donato Goieneche etaXabier Arakamaren perkusio eta trikiti kontzertua.

21

OSTIRALA

Iraetako Auzo Elkarteak antolatuta, bertso afaria Gure Ordeka elkartean gaueko 21:00etan. Txartelak lortzeko telefono honetara deitu: 645 009810 (Juan Karlos). • Organo eta musika eskolako ikasleek eskainitako Santa Zezilia kontzertua parrokian.

22

LARUNBATA

Musika bandaren Santa Zeziliako kontzertua 20:15ak aldera udaletxe azpian.

• Ete zerbitzuak. Teknika mordoska; margoketa skulan ikastaroa antolatu du udaleko gizar-

(kristala, egurra, oihala, oleoa ...), altzariak berriztatzea... Ikastaroak astelehenetan eta ostiraletan emango dira 14:30etatik16:30etara. Izen ematea: 36 euro izango da (materiala barne). Hileroko kuota: 36 euro. Oharra: jubilatuek eta langabeek erdia ordainduko dute. Irakaslea: Izaskun Bravo Ansorena. Izenematea, Zestoako Gizarte Zerbitzua.


2009an Danbolin koloretan irailak 27 Omenaldia egin zitzaion Xabin Etxaideri

Aldizkariak zortzi urte bete ditu formatu berdintsuan eta salto bat egiteko garaia dela uste dugu. 2009an koloretan atera nahiko genuke aldizkari osoa baina horretarako denon laguntza beharko dugu. Bazkide gehiago, publizitatea jarriko duten lantoki edo denda gehiago‌ denok artean lortuko dugu, ziur gaude!!!

Lau Iturriko garbitegia berritu dute eta orain barrua ikus daiteke

Itziar Iturria Donostiako zinemaldian aritu da ile-apaintzaile lanetan

Inixio Aizpurua astaputz galantarekin

k

ale/bale KALE.

EKAINBERRI INAUGURA-

TU BAI BAINA BIDEAN DAUDEN FAROLAK NOIZ PIZTUKO DIRA?

BA L E .

HERRI SARRERAN TON-

TORRAK JARRI DITUZTE AUTOZ POLIKIAGO SARTZEKO

Arrakasta Danbolinek antolatutako antzerkiak


7

zulo

danbolin

1

Urtainen bizitza antzerkian Animalario taldeak, irailaren 25ean “Urtain” antzezlana estreinatu zuen Madrilen. Denok ezagutzen dugun Jose Manuel Ibarren bizitzako amaierarekin hasten da antzezlana. Andres Limaren zuzendaritzapean, Roberto Alamo aktoreak egiten du Urtainen papera. Oraindik Madrilen ari dira lanean baina Euskal Herrian ere emanaldiak eskaintzekoak dira.

urriak 17 mus txapelketa “preso bat egunkari bat” lemapean

Ikasleak kartoizko karpeta egiten Emausen erakusketan

Monika Zapirain logopedaren hitzaldia

Agiro Mendi taldeak,

Herri Eskola eta Ekain guraso elkartearekin elkarlanean hainbat irteera antolatzen dute gaztetxoak mendian ibiltzera ohitzen joan daitezen. Umeen aitzakian, heldu mordoska animatzen dela frogatu ahal izan genuen Zumaiara egin zuten irteeran. Hauek dira ikasturte honetarako antolatu dituzten hurrengo irteerak: * Abenduak 14: Zestoa-Aizarna-Ertxiña-Zestoa * Urtarrilak 25: Zestoa-Santa Engrazi-Aizarna-Zestoa * Martxoak 29: Zestoa-LarraskandaLastur (itzulera autobusean) * Maiatzak 24: Zestoa-Sastarrain-Endoia-Andutz-Itziar (itzulera autobusean) * Uztailak 19: Egun pasa autobusez (erabaki gabe dago nora).

Eskalada praktikatzeko lekua handitu dute

Zubiaurren korrika egiteko eraztuna prest


IRAETAR B HABANAn Duela zenbait hilabete, Kubako Errepublikako Escuela Superior de la Industria Básica (ESIB) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko hitzarmen bat medio, Habanan egonaldi bat burutzeko aukera izan nuen. Nire bidaiaren helburu akademikoetariko bat Kubako goi mailako teknikariei (ingeniariak nagusiki) ekonomia kapitalistetako enpresetan kontabilitatea nola eramaten den azaltzea izan zen. Helburu hau bezain garrantzitsua nire helburu pertsonala zen: hain erregimen berezia duen herrialdea ezagutzea. Habanako José Martí nazioarteko aireportura gauez iritsi eta “nire etxea” bilakatu zen eraikinera eraman ninduten. Hurrengo egunean baieztatzeko aukera izan nuen bezala, aparteko egoitza zen. Izan ere, Fidel Castro, Che Guevara eta euren lagunak Kubako iraultza aurrera atera aurretik, etxe hau Habanako Alkatearen udako egoitza zen. Bazekien bai non bizi!. Deigarria egin zitzaidan “nire zerbitzura” neukan pertsona kopurua. Nahiz eta momentu horretan etxe hartan zegoen bisitari bakarra ni izan, garbitzaile bat (Carmen), sukaldari bat (Iban) eta laguntzaile bat (Susana) egun osoan nirekin egon ziren. Era berean, etxe ofiziala zenez gero, eguneko 24 ordutan zaintzaileren bat zegoen. Nire egoitzatik ESIBera bidean gindoazela telebistan inoiz agertu diren eta 50 urte baino gehiago di-

tuzten auto zoragarriak nolakoak diren ikusteko aukera izan nuen. Nolanahi ere, hau baino deigarriagoa egin zitzaidan Kubatarren artean dagoen adiskidetasuna. Errepidean kotxeren bat geldituz gero bere inguruko gidariak berehala gelditu eta laguntza eskaintzen zioten. Matxuratutako kotxearen inguruan hainbat “mekaniko” ikusi zitezkeen. Egia esan, ibilgailu haiek martxan jarri eta mantentzeko gaitasuna duten mekanikoak ez dira nolanahikoak ze, kasu askotan, matxuratua izan den jatorrizko piezarik ez da egiten eta beste zerbait erabili behar izaten da antzeko funtzioa bete dezan. Nire egonaldian zehar autobus gidari lana burutu zuen Lazarok betebehar gehigarri bat izan zuen: nire turismogidari izatea. Bere esku utzi nuen Habanako eguneko errealitatea nolakoa den erakustea. Hiri handi guztiek bezala (bi milioi pertsona baino gehiago bizi dira berton) era guztietako paisaia, leku eta pertsonak ikusi daitezke. Lehen inpresioa historia handia duen hiri batena da, iragandako denboraren testigantza jaso duten eraikin zaharrek


9 1

BAT KUBAko BISITARI aspaldidanik han daudela aldarrikatuko balute bezala. Jendeari dagokionez ezagutzen ditugun bezain atsegin, hizlari eta irekiak dira. Euren eguneroko errealitateari, hemen egin ohi dugun bezala, ahal duten bezala aurre egiten diote, nahiz eta estatuak gutxieneko bizi-baldintzak ziurtatu (etxea eta zenbait janari), sinesgaitza dirudi soldata “ofizialarekin” (hileko 25 ¤ ingur u) bakarrik betebehar guztiei aurre egitea. Nolanahi ere bada kontuan hartzeko datu bat: kubatar baten batez besteko bizitza hemen daukagunaren antzekoa da. Heziketaren arloari aparteko garrantzia eman zion iraultzak, eta bere lehendabiziko zeregina kubatar bakoitzari irakurtzen eta idazten erakustea izan zen. Habanako kaleetan mota eta kolore ezberdineko eskola-jantziak ikus ditzakegu baina guztiek ezaugarri komun bat badute: ikasketa maila bakoitzeko ikasle guztiek arropa mota eta kolore berberekoak eramaten dituzte. Gaur egun bere heziketa sistema erreferentzia da munduko zonalde horretan eta batez ere aipagarria da medikuntzak duen ospea. Unibertsitate mailako ikasketetan deigarria egiten da ondorengoa entzutea: Kuban iparramerikar gehiago daude unibertsitate mailako ikasketak burutzen Iparramerikan kubatarrak baino. Kubatarrak harro sentitzen diren beste arlo bat kirol arloa da. Ikusi besterik ez dago zer nolako emaitzak lortu

ohi dituzten nazioarteko lehiaketetan. Kontuan izanik zein den Kubaren populazioa (11 milioi pasatxo) harriga-

rria dira joko olinpikoetako emaitzak: 2000 urtean Sydneyn 29 domina, 2004 urtean Atenasen 27 eta amaitu berri diren Beijinen 24. Solidaritatearen arloa ere kontuan hartzeko modukoa da. Beraien datuen arabera, estatu espainiarrak kanporatzen duen mediku kopuru baino handiago bidaltzen du Kubak. Hau garbi esaten ez duten arren, badirudi kanporaketa honen trukean konpentsazio ekonomikoa dagoela. Honen adibiderik garbiena Venezuelako gobernuarekin hitzartutako “miraria operazioa” da. Kuban bistako ebaketak egitearen truke Venezuelako gobernuak petrolioa ematen dio. Akordio honen baitan eta operazio berezi hau dela medio Afrika, Asia, Karibe eta Latindar Amerikako milioi bat pertsona baino gehiagok bista berreskuratu dute. 2016 urtearen bukaerarako kopuru hau 6 milioietara zabaldu nahi da. Ekonomiaren arloan bere egoera berezia aipatu behar da: Ipar Amerikako gobernuaren blokeo bortitzaz gain, 1980ko hamarkadaren bukaeran Sobiet Batasunaren desagertzeak sortutako kalte ekonomikoak aipatu behar dira. Gaur egun bi dira Kubako bazkide komertzial nagusiak: Venezuela alde batetik eta Txina bestetik, eta bertoko errealitateko ekonomikoa ezagutu ondoren esaldi hau harrigarria bada, zenbait estatistiken arabera munduko posturik gorenean dago ingurumena errespetatuz garatu diren eredu ekonomiko jasangarrietan. Kubako errealitatea hobeto ezagutzeko erreferentzia bat azkeneko urteetan ikusi dudan erreportaje interesgarrienetako bat Oliver Stone zuzendariak, Fidel Castroren figura hobeto ezagutzeko asmoarekin, 2003 urtean Berlingo festibalera aurkeztutako “Comandante” dokumentala da. Material hau produzitzeko, besteak beste, Fidel Castrorekin gauzatutako 30 ordutako elkarrizketa erabili zituen. Filmatutako material guztia Fidel Castroren eskutan utzi zuen nahi zituen moldaketak egiteko. Ez zuen deus ere aldatu.

A

gustin Erkizia Olaizola



88 - 2008 urria