Issuu on Google+

danbolin 2006/7

64.

ALEA


Gurutzeaga pilotalekuak 100 urte Zestoa (1906-2006) FRONTOI ZAHARRAREN HARRIZKO MINTZOA

Abuztuak 26 Larunbata 11:30ean Liburuaren Aurkezpena Udaleko Areto Nagusian


d a n b o l i nEK

M

aria Antonia Artano

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 8 10 13 16 19

ATARIKOA.

Zaila da orri zuriaren aurrean jarri eta idazten hastea, batik bat gai zehatzik ez badarabilzu buruan eta denboraz larri bazabiltza... Atarikoarekin hori gertatzen zait, bueno, egia esan, bigarrengo atarikoa dut hau. Baina gai bila hasi eta beldurra edo lotsa antzeko zerbait sartzen zait, pentsatzen dut nola hasiko naizen idazten honi edo hari buruz, nor eta ni, gehiago dakien hainbeste jende egonda inguruan (…), ausardia falta izango da. Kontuak kontu, esplikazioarekin 300 karaktere behintzat idatzi ditut. Ari naiz orria betetzen, ez da hain zaila izango azkenean… baina kexatu egin behar… beti kexan gabiltza, ni behintzat bai, galdetu gure amari bestela. Udaleku irekitako haurrei ere gustatzen zaie kexatzea, baina haurrei buruz ezin dut ezer txarrik esan, zoragarriak dira; zein baino zein ederragoak, zintzoak eta maitagarriak dira. Ederki pasa ditugu elkarrekin uztail goizak. Idazteko baino konfiantza gehiago dut nire buruarekin umeak zaintzeko, izugarri gustatzen zaizkit umeak, denek ateratzen didate irribarrea, erraz. Baina, begiraleongan konfiantza horren falta sumatzen dut, eta ez dut ulertzen, gehienok dugulako eskarmentua eta formakuntza egokia. Kontua da hondartzara edo igerilekuetara joateko baimenik ez dugula, eta muga dezentea da. Oinezko ibilaldiak bakarrik egin ditzakegu, herri gutxietan gertatzen da hori. Adibidez iaz, Azpeitiko udalekuetatik hiru-lau urteko ume pila batekin joaten ginen Getariako hondartzara. Begiraleon helburua da haurrek eskola eta udalekuak bereiztea. Horregatik eskolan ahalik eta denbora gutxien ematen dugu. Eta urtez urte udalekuak hobetzeko asmoz egiten dugu lan, proposamen eta ekintza berriak eginez. Arduratsuak gara, eguzkia dagoen bakoitzean krema ematen diegu haurrei, botikina eta ura gainean ibiltzen ditugu beti, adin bakoitzerako ekintza aproposena bilatzen saiatzen gara... Hondartzarena txorakeria bat izan liteke, baina nire iritziz orokorragoa den zerbaiten sintoma besterik ez da. Exijentziak daude begiraleak aukeratzeko orduan, eta baita beste edozein betekizunetarako ere, baina gero ardurak mugatzen dituzte, eta gizarteko alderdi askotan gertatzen da hori. 30 urteren bueltan eta goi mailako ikasketak izanda jende asko dago lan baldintza oso prekarioekin. Gazteoi bidea eman behar zaigu gure gaitasunak erakusteko bai udalekutan eta baita beste arlotan ere. Uztailarekin oporrak iritsi zaizkie herriko umeei eta baita Danbolini ere, horregatik, iraila arte ez da beste zenbakirik izango, aprobetxatu eskuetan duzuena! Uda ona pasa!

INKESTA

ENBIDOAK

PAPEREZKO BURDINBIDEA

NON ETXEAN BAINO HOBETO

JARDUNIAN JOSE LUIS SUBINAS

DANBOLIN ZULO K A L E/ B A L E

ERTXINAKO GAILURREAN

HONDAKINAK

diruz lagundutakoa


enbidoa I. esteek gugan pentsatzen dutelako existitzen garela entzun nuen pelikula batean. Arrainen memoria izenekoan zela uste dut. Arrainek hiru segundokoa dute memoria eta etxeko pezerari buelta eman eta bizilagunarekin topo egiten dutenean bikote berria dutela uste dute. Guk, aldiz, mezuak bidaltzen ditugu edo telefonoa jo, besteari hor gaudela esateko. Existitzeko modu diferenteak daude ordea. Baditut lagunak gehienetan ordenagailuko pantailan existitzen direnak. “Gorriska”, “toumai”, “kizki”, “eli77”, askotan lantegi edota erakundeen abizenak ere badituzte. E-mail eran aldarrikatzen dizkiote minutuak nire pentsamenduari. Aspaldi erabaki nuen posta elektronikoa enkarguetarako, lanerako, hitzorduak jartzeko eta besteez akordatu naizela esateko soilik erabiltzea. Sekula ez sakonkeriarik. Horrelakoak nahiago ditut bestea entzuten ari zaidala esatea. Arrazoia sinplea da: txantxa batzuk goizeko seietan irakurtzen ditut, irribarre ezinezkoaren orduan eta konfesioz betetako zenbait lerrok lentilak janzten harrapatu izan naute. Injustizia galanta. SMS-az gauza bera. Gehienera “I miss you” larri bat oihukatzeko erabiltzen ditut. Ordenagailuan kaiolatutako “gorriska”, “toumai” eta beste pare bat lagun urtean bitan bakarrik izaten ditut aurrez aurre. Arrainak balira, banku baten erdian erraz bereiztuko nituzke ordea. Memoria konpartitua asko dugulako izango da seguruenera. Orain elkarrekin pasatzen dugun segundo bakoitza xahutzen dugu. Kortesiarik gabe. Hitz-asperturik gabe. Dena memoriarako. Eta gero urte osoan elkarren pentsamenduetan bizi gara. Beste batzuk aurrez aurre izaten ditut beti eta ez dira inoiz existitzen. Baditut hariaz bestalde bizi diren lagunak ere. Ozenki pentsatzen dut haiekin. Ordu luzetan. Batzuetan begietara begiratu beharrik ez izateak askeago egiten gaitu. Badaukat bat maite nauela telefonoz bakarrik esaten didana. Elkarrekin gaudenean, gin-tonikari begira hizketan zahartu ere egiten gara behin baino gehiagotan. Biharamuneko telefono deira arte, baina ez dit esaten zeinen garrantzitsua naizen berarentzat. Nire pentsamenduetan entzun eta sentitu egiten dut ikusi baino, eta bere barrearen soinua ere badut memorian. Etxeko sukaldean komiki bat jarri zidaten behin, dedikatuta. Hala zioen: “telefonoa distantziak mozteko da, ez elkarrizketak luzatzeko”. Nola esplikatu, faktura baten aurrean, existitzeko modu bat telefonoa dela.

B

N

agore Telleria

ZURE

USTEZ ERREPLIKAK EKARRIKO AL DU JENDERIK HERRIRA?

Bai, bai, nik uste jendea ibiliko dela. Lehenengo erreplikara joango dira eta gero herrira, kalera eta tabernetara eta… bai, bai…

43 urte

Fermin Zabala

Gutxi-gutxi. Zestua aldrebesa da ta… erreplika ezta egingo… Lehenengo erreplika egin behar da. Gezurra al da?

42 urte

Juan Olaizola


5 Zergatik ez? Bai, ez? Nik uste baietz. Alojamenduak eta ondo jartzen badira… oraindik gauza asko dago egiteko.

Ereplikak? Bai, nik uste baietz. Zestuari eragingo dio. Erreplikara joaten direnak gero Jacqueline Zunzunegi 33 urte herrira ere etorriko dira.

27 urte

Sonia Vega

Lehen herri proiektu bat zen baina dirudienez orain Euskal Herriko Nik daukaproiektu bat da, dan informazio beraz, jendea gutxiaren arabeerakarriko du ra, aparkalekuak ez? hor behean egin behar omen diMarian Astilleros tuzte. Egun pasa 41 urte etorriko dira, erreplika eta Lili jauregia ikusi eta buelta.

“u

Iñaki Mantzisidor

26 urte

MEEN ARTEAN ibiltzearen ondorioa izango da, baina ibiliaren ondorioz ikasten omen da. “Hau nirea da” izango da umeek gehien erabiltzen duten esaldia; “hau nirea”, hura ere bai eta besterik balego... Beraiena eta besteena den guztia nahi dute, dena duten gizarte honetan. Sozialismoa praktikan jartzea ez litzateke lan erraza horiekin! Ezta geure artean ere, noski. Ez da erraza ulertaraztea duten dena konpartitu behar dela, batek atera duen jostailua besteari ere utzi egin behar zaiola. Nik behintzat izerdia botatzen dut hori adierazten, eta are gehiago kasurik ez didala egiten konturatzean. “Nirea” hitzarekin beste kontu bat ere etortzen zait askotan burura, hizkuntzaren erabilerari buruzkoa hain zuzen: “Umeak ez dit lorik egin, ez dit ezer jan...” horrelako esaldiak erabiltzen ditugu hitzetik hortzera. Eta umeak ez al du berak lo egin behar edo berak jan behar? Niri egin behar al dit? Ez dakit nondik datorren gure hizkuntzan “niri” erabili behar hori, ez dut Euskaltzaindian ez beste inon kontsultatu, baina belarrian hazkura pixka bat egiten dit, niri, noski. Iruditzen zait geu konturatu gabe, hizkuntzaren bitartez ere, indibidualistak izatera eramaten gaituztela. Inoiz entzungo genuen nola esaten diren baserrietan “gure ama, gure etxea, gure anaia...” eta horrelakoak. Kalean ez da horrelako ohiturarik, “nire ama” esango genukeela uste dut. Askoz jatorragoa ez al litzateke gure erabiltzea? Baserrietan, zuten gutxi hori banatzea oso normala zen eta da, zerbaitetan lagunduz gero, haiek prest beti zerbait oparitzeko (baratzeko produkturen bat, hegaztiak...). Baserri munduko bizimoduak erakusten du berdintasuna, laguntasuna, konpartitzea... horrelako baloreak zer diren. Kalean berreskuratu egin behar genituzke horrelako hizkuntza moldeak, horrelako ohitura eta baloreak; egunerokotasunetik erakutsiko diegu geure seme-alabei nolako gizarte eredua nahi dugun eta sozialismoa (kutsu politikoa kenduz, auzolana adibide garbi bat) nondik hasten den. Neuk ere, nahiz eta baserrian bizi ez naiz-eta baserritarra.

e

nbidoa 2. Erkuden Larrañaga


P A P E R E Z K O

burdinbidea

U

“Gurea zen zerbait kendu zigutela sentitu genuen egun horretan. Jendea aitzakia eta promesa faltsuekin engainatu zuten”, dio Goenagak. Bere iritziz, trena garraiobide bat izateaz gain bailararen sinboloetako bat zen eta interes politiko eta partikularrengatik hiltzen utzi zuten. “Azpeitiko alkateak, hasieran, trenaren alde egingo zuela esan zuen, baina segituan jarri zen alderdiaren aginduetara eta trenbidearen lurrak espekulaziorako erabili zituen. Trena ez zuen nahi, baina azkar eskatu zuen berarentzat trenaren museoa, eta bai azkar lortu ere”. AURRETIK

HARTUTAKO ERABAKIA

Eusko Jaurlaritzak 1988ko otsailean Urolako trena behin betiko ixtea erabaki zuenean, Xanti Sagartzazu zen Zestoako alkatea eta bera Goenagarekin ados dago: “1987ko ekainean izan ziren udal hauteskundeak eta udalean sartu ginenean trenaren inguruko eztabaida zen gai nagusia. Bilera ugari egin genituen lehenengo sei hilabeteetan eta erabakia aspaldi hartua zegoela ikusten zen”. Ardanza lehendakariarekin biltzea lortu zuten eta bileran nagusi izan zen jarrera “txarra” aipatu du: “Tren zahar hori zertarako behar genuen esaten ziguROLAKO TRENAK ASPALDI ten. Autobus eroso eta berriak izanBAZTERTU ZUEN BERE BIDEA . go genituela. Autobusak geltoki Burdinbidea iraganeko oroitzapena bihurtu gehiago izango zituela. Gainera, erada. Hala ere, azken bidaiaren 20. bakia hartuta zegoela eta ezin genueurteurrenean, trena berpizteko planak inoiz izan la ezer egin”. Hori izan zen lehendaduen indarrik handiena duela dirudi. Alfonso XIII.ak kariarekin eginiko bileran lortu zuten inauguratu zuen trenaren ibilbide berria 1926ko guztia. Eusko Jaurlaritzak “epe mootsailaren 22an. 60 urte geroago, 1986ko uztailaren tzeko apustuak” egiten dituela uste 14an, azken bidaia egin zuen. Itzuliko zela zioten, du Sagartzazuk eta askotan “gaizki” zaharberritzeko geltokian atseden hartu beharra ateratzen zaizkiola. “Orduan errepizuela. 20 urte geroago Urolako trenaren heriotzak deen aldeko apustua egin zuten, baiherritarren gogoan jarraitzen du. na gaur egun errepideak autoz gaiPatxi Goenagak trenak atsegin ditu eta Urolako trenezka daude eta irtenbidea bilatu bena ez ixteko gogor egin zuen lan. Uztailaren 14an har da. Dirudienez trena izan daiteke azken tren horretan ibili zirenen artean zegoen Patxi irtenbidea”, Sagartzazuren ustetan. Goenaga: “Batzuentzat ohore edo suerte kontua izan daiteke, ‘azken bidaia egin nuen’, esaten du jendeak. BERRIZ ABIAN? Nik ordea ez. Nik pena dut”. Gipuzkoako Trenbideen Lagunen Elkarteko kideekin batera joan zen ZuUrola-Kostako Lurralde Plan Partzial maiako geltokiraino eta bertan giro tristea nagusitu berriaren arabera, Urolako Trena bezela azpimarratu du. “Berriz bidaia hori egiteko aurriz abian jarri nahi da 2018. urterakera izango banu ez dakit trenera igoko nintzatekeen. Agian ez. Pena handia hartu nuen trena azken aldiz biltegian gorde zutenean”.


7 ko. Lehengo trenbidearen ibilbidea erabiliko litzateke neurri handi batean eta zenbait geltoki eraiki eta beste batzuk berritu, tartean da Arroako geltokia. Bai Patxi Goenaga eta bai Xanti Sagartzazu ados daude zerbait “bitxia” dela hogei urte geroago trenbidea berriz irekitzea nahi izatea. Eusko Jaurlaritzak etorkizunerako zer nahi duen ez dakiela erakusten du Goenagaren ustetan: “Enpresa bat edo azpiegitura bat martxan mantentzeko gaia ezagutzen duen norbait behar da, neurriak hartzeko gai den norbait, baina zerbaiten jarduna bertan behera uztea oso erraza da. Ausarta eta larru sendokoa izan behar da eta hori Enrique Antolin Garraio eta Herri Lan sailburua izan zen.” Sagartzazuk ere ez ditu oroitzapen onak Antolin sailburuari buruz: “Bilera ugari egin genituen, eta hasieran, sailburuarekin bildu ginen, baina segituan utzi zuen gaia eta ordezkoa bidaltzen zuen”. Segituan ikusi zuten Zestoako Udaleko ordezkariek ez zegoela ezer egiterik trenaren alde. Trena kentzeko arrazoi nagusia, edo behinik behin Eusko Jaurlaritzak eman zuena, ekonomikoa izan zen, baina ez Goenagak, ez Sagartzazuk, ez dute hain garbi.

A R G A Z K I A: B . LA G Ë R S T R O M

Tren berrientzat prestatzen ari zirela adierazi nahi zuten, nahiz eta trena berriz martxan ez jartzeko erabakia hartuta zegoen. Diru piloa gastatu zuten, hauteskundeetan prezio politiko bat ez ordaintzeagatik”. Goenaga ados dago udal hauteskundeen hurbiltasunak eragina izan zuela, baina bere ustetan gastatu zen diru kopurua oso txikia izan zen: “Bigarren eskuko materiala erabili zuten eta legez jarri behar ziren trenbide-trabesen erdiak jarri ziren. Alderdiaren irudia ez kaltetzeko lanak izan ziren”. Sagartzazuren ustetan azalpena oso ERABAKI POLITIKOA erraza da: “Antolin sailburua alderdi sozialistakoa zen eta ikerketa bati esGoenagak hausnarketa hau egin du: “Ikerketa egin ker ikusi zuten bailara honetan ez zuen Sener enpresak. Ondorioen arabera, Urolako zutela inongo indarrik. Udal guztiak trenak inbertsio handiak behar zituen martxan jarrai- EAJren agindupean zeuden. Horrez tzeko. Noski inbertsioak behar zituela, inauguratu gain, EAJ banatu eta EA alderdia sorzenetik ez ziren egin eta. Urtero defizitarioa izango tu berria zen. Bizkaia aldean eragin zela? Baina zein zerbitzu publiko ez da defizitahandiagoa zuten eta han inbertsioak rioa?”. Trenaren azken bidaia 1986ko uztailaren egitea nahiago zuten”. 14an izan zen, baina 1987ko ekainaren 10ean udal Goenaga ados dago Sagartzazuk hauteskundeak egin ziren. esandakoarekin, baina ez guztiarekin: Sagartzazuk zera dio: “Jendea engainatzeko neurriak “Egia da Antolin sailburu zela gelditu onartu ziren. Zestoako geltokiko nasak igo zituzten. zela trena, baina Eusko Jaurlaritzak ikusi zuenean alderdiaren irudia ez zela hainbeste kaltetu, trenbidea desmuntatzeko aprobetxatu zuen. Lan zikina eginda zegoen. Jendeak sailburu sozialistari bota zion errua. Garai hartan Bermeoraino doan trenbidea goitik behera berritu zuten eta gaur egun jende askok erabiltzen du”. Turismoa eta trena lotu ditu Goenagak: “Gaur egun, Azpeitian, estatuko trenaren museorik onena dugu. Lurrunezko tren guztiak martxan dituzte eta gero eta bidaia gehiago egiten dira Azpeitia eta Lasao artean. Bere garaian, beharrezkoak ziren inbertsioak egin izan balituzte, funtzio soziala beteko lukeen trena abian izango genukeen, eta gainera, posible izango zen turismoa erakarriko lukeen trena Zumaiaraino iristea. Turismoa erakarri nahi duen bailara batentzat izugarrizko baliabidea da trena gaur egun”.

U

RKO

CANSECO


NON ETXEAN B A I N O H O ETXEZ

ETXEKO ZERBITZUA PIXKA BAT GEHIAGO

UDALETXEKO GIZARTE ZERBISERNA GIZARTE LANGILEAK EMAN DIZKIGU AZALPENAK. ZERBITZUA 1982AN JARRI ZEN MARTXAN GIPUZKOAN ETA ZESTOAN DUELA ZORTZI URTE. BI HELBURU NAGUSIREKIN: BATETIK, PERTSONA EDADETU ETA ELBARRIEI ATENTZIOA EMATEA BEHARREZKOA ZEN KASUETAN ETA, BESTETIK, LARRIALDI EGOERETAN ZEUDEN PERTSONEN BERRI IZATEA, HORIEI ATENTZIOA EMATEKO. EZAGUTU ASMOZ

TZURA JO DUGU ETA IZASKUN

D A T U A K.

Herriko edadetuen portzentaia %20-21 ingurukoa.

29 familia atenditzen dira. Kaskoan: 15 familia Aizarna: 6 familia Arroabea: 5 familia Txiriboga: 3 NOREKIN BIZI DIRA: Bakarrik: 15 Bikotearekin: 7 Anai-arrebekin: 1 Seme-alabekin: 1 Bilobekin: 1

ADINA: 65 urte baino gehiago: 27 ELBARRIAK: 65 urte baino gutxiago: 2

EZGAITASUN MAILA: Bizitzako oinarrizko ekintzetarako gai direnak: 12 Pertsona menpekoak: 13 Oso menpekoak: laguntza handia behar dute: 4 FINANTZAKETA -Udalak %48 -Diputazioak: %42 -Erabiltzaileak %10

Gaur egun zerbitzua profesionalizatuta dago eta lanean ari diren pertsonak formatuak izatea eskatzen da. Erizain laguntzaile titulua edukitzea edo gutxienez geriatriako ikastaroak izatea. Zestoako kasuan bost langile ari dira lanean eta denak dute erizain laguntzaile titulua. Horietatik lauk esperientzia luzea dute, zazpi urte baino gehiagoz ari baitira lan horretan. Zerbitzua arazoak edo zailtasunak dituzten pertsona edadetuentzat izaten da, gehienbat. Elbarriei ere ematen zaie laguntza eta baita arazo sozial handiak dituzten familiei ere. Zerbitzua berez menpekotasun gutxi edo ertaina duten pertsonentzat da, baina kasu berezietan menpekotasun handia duten pertsonek ere jasotzen dute, helburu nagusia, pertsona edadetua bere etxean eta giroan mantentzea baita. Hiru zerbitzu mota ematen dira: pertsonala (jateko laguntza, jaikitzeko, oheratzeko, garbitzeko, gaixotasunak zaintzeko eta abar; konpainia egitea ere hemen sartzen da); etxekoa (etxeko oinarrizko garbitasuna egitea, jatekoaren prestaketa, erosketak egitea, errezetak eta gestio sinpleak egitea beharrezkoa denean...); mistoa (laguntza etxekoa eta pertsonala denean). Laguntza eskatu nahi duenak Udaletxeko Gizarte Zerbitzura joan behar du eta gizarte laguntzaileak kasuaren balorapena egingo du. Balorapen medikua ere egiten da, eta horretarako Diputazioko zerbitzu medikuak etortzen dira pertsona aztertzera. Gizarte langileak etxeko bixita egiten du kasua baloratzeko eta gero proposamen bat egiten da, Udalak onar dezan. Ondoren, jakina, protagonistetako batzuei bixita egin diegu zerbitzuaz zer iritzi duten jakin nahian.

PAKITA UNANUE LIZASO 85 urte. Bakarrik bizi da. Sei urte zerbitzua jasotzen duela. Laguntzailea egunero bi orduz joaten zaio astelehenetik ostiralera. “Laguntza handia da neretzat, ezin dut-eta tente egon. Hamar operaziotik gora ditut eginak eta minez egoten naiz zutik jartzen banaiz, horixe txarrena. Eta jakina etxetik irteteko ere arazoak ditut. Gurpildun aulkian atera behar eta ez da batere erosoa. Tarteka, hala ere, ateratzen naiz. Seme-alaba zoragarriak dauzkat eta ederki zaintzen naute. Bisita

asko izaten ditut, alde horretatik ez daukat kexatzerik, seme alaba, iloba ume lagun denetik izaten da etxe honetan. Orain Marian dabil nerekin eta goizean goiz etortzen da eta jaikitzen laguntzen dit, bazinilla hustu, bazkaria prestatzen lagundu‌ Berak pintxe lana egiten du, neuri bazkaria zuzentzea asko gustatzen zait-eta. Gero etxeko lanak egiten ditu, plantxa dela, enkarguak direla, denetik pixka bat. Baina horrez gain etxekoen laguntza handia izaten dut eta hori gabe ezingo nuke aurrera egin. Gurekin pazientzia handia behar da


9

gero e! Lo gaizki egiten degunean, mina daukagunean… Eguneko zentroan ere egin nuen proba baina urduri jartzen nintzen, bila noiz etorriko zain jarri eta ez nintzen moldatzen. Hangoen kexarik ez dut batere, baina nahiago neure martxan ibili. Non etxean baino hobeto? Askotan pentsatzen dut “hainbeste lan ematen diet etxekoei” baina hain ondo nago hemen!

BETO?

KONRADO LERTXUNDI URIA 77 urte. Bakarrik bizi da. Izatez Aiakoa da baina badira hamabi urte Zestoara etorri zela. Laguntza pertsonala eta garbiketakoa jasotzen ditu. Bost urte dira zerbitzua jasotzen duela. “Hankak izorratuta dauzkat eta zauriak-eta zaindu behar izaten dizkidate, masajea eman… Astean hirutan etortzen da laguntzailea, ordu eta erdiz. Bestela ondo moldatzen naiz baina hanka hauekin ezin denbora luzez zutik egon. Bazkaria neuk egiten dut eta dutxatzeko eta, neu moldatzen naiz. Goizean goiz jaikitzen ohituta nago. Lehen seietarako dutxatuta egoten nintzen baina orain zazpietan jaikitzen naiz. Egunero berdintsu egiten dut: jaiki, dutxatu, labadora jarri eta gosaldu. Plantxa laguntzaileak egiten du, hori bai. Eta gero ba, loreak zaintzea asko gustatzen zait eta ez pentsa, lan ederra ematen dute! Lehen kalera asko ateratzen nintzen, paseo ederrak egiten nituen andrearekin, baina duela hiru urte hil zen eta orain gainera hanka hauekin ba, gutxiago eginda konformatu behar. Bisitak ere izaten ditut, alaba bat egunero etortzen zait eta bestea as-

teburutan. Aiako lagunak ere etortzen dira. Bakarrik ondo moldatzen naiz. Gainera alarma edo jarri zidaten eta edozer dela ere hari eman eta laster etortzen dira. Tarteka deitu ere egiten dute, ia ondo funtzionatzen duen konprobatzeko eta zer moduz nagoen galdetzeko. Diputazioak jarri zuen martxan sistema hori. Telefonoari lotuta dago eta edozer dela ere familiari abisatzen diote eta ondoren behar den asistentzia bidali. MARIA URRESTILLA 83 urte, 84 egingo ditu abuztuan. Arroaerrekan jaioa, Irategi baserrian. Orain Arroabean bizi da. Laguntza pertsonala jasotzen du. Semea, erraina eta bi bilobarekin bizi da. Astean hiru egunetan jasotzen du laguntza, ordu eta erdiz. Zerbitzua martxan jarri zenetik izan du laguntzailea etxean, alegia, duela zortzi urtetik. “Laguntzailea goizean etorri eta neu garbitzen nau. Bazkaria semeak prestatzen dit. Makuluekin eta ondo moldatzen naiz baina gurpildun aulkian nago kaderatik operatzeko zain nago-eta. Laguntzaile asko izan ditut. Uste dut denak ezagutzen ditudala eta denekin ondo moldatu naiz. Behintzat berriz bueltan etortzen dira eta ez da seinale txarra. Ni oso gustura nago zerbitzuarekin. Batzuk ez dute nahi izaten kanpokorik sartzea etxean, baina ni ez naiz deskonfiada eta hasieran pixka bat kostatu arren, ederki konpontzen naiz. Hori uste dut nik behintzat. Asteburutan beste seme-alabak ere etortzen dira bisitan eta etxekoek ezin nautenean zaindu, ba egoitza batera ere gustura joango nintzateke. Nik pentsatzen dut nigatik egingo dutela, ondo egin nahi didatela pentsatzen dut eta ni konforme joango nintzateke. Bisitak ere izaten ditut hemen ingurukoenak, makina bat kontu zahar astintzen dugu eta gustura egoten gara.

M

ARGARI

EIZAGIRRE


azaletik dator

J

Jose Luis Subinas ardunian

ERRESPETUA

"

ERAGIN ZIGUN BARATZEKO

ATEA ZABALTZEAK.

EZ

GUTXIAGO,

10

BAT

AHARIREN BEGIRADAPEAN EGOTEAK. JOSE

LUIS SUBINASEK, ORDEA, “LASAI SARTU, EMAKUMEA!” ESANEZ HARTU GINTUEN.

Xakea borroka bizia da: boxeo mentala

"

AHARI-JOKOAK HERRI GUTXITAN JOKATZEN DIRA. ZEIN DA PLAZARIK GARRANTZITSUENA? Gaur egun Azpeitian jokatzen dira, urritik ekainaren bukaera arte. Tolosan ere jokatzen dira, baina oso gutxi. Gainera, Azpeitian ahari-jokoen araudia dago: takila, epaileak, ordutegiak, pisu-neurketak…Azpeitiko herria ez da herri ahari-jokorik gabe. Jaiero elizara 300 pertsona joaten badira, beste horrenbeste joaten dira plazara. Sarrera merkea izaten da: 1,50 euro. Emakumeei ez zaie kobratzen. Eta zergatik horren merke? Bada, urte guztian geu ibiltzen garelako bueltaka. Jaiero joaten gara eta ez zaigu interesatzen sarrera handia jartzea. Ez zaigu dirua interesatzen. JOKOA EZ DA ERRENTA? Ez da sekula izan. Gauza guztiak bezalaxe, kontrolatu egin behar. Jai batean 50 euro jokatu; hurrengoan, berriz, batere ez. Baldin badakizu zer ahari den %70eko bentaja daukazu, baina ganadua nondik datorren ez dakizunean…Lapurreta bezala izaten da hau, ze beti etortzen zaizkizu galdezka: “Ahari hauek zer moduzkoak dituk? Aurpegi tonto samarrekoa bada, “Ez dik batere balio, baina hor zaukaagu eta behin honezkero bota egin beharko zioagu norbaiti”. EZ OMEN DA GALDETU BEHAR ZENBAT AHARI DITUEN ETXEAN? Artzainak hala esaten du, ez daukala zenbat dituen esaterik. Artzain batek gaur 200 ardi eduki ditzake, baina 10 ardi akabatzeko hutsa behar du artalde batean. Kontatzen dizkiozu hurrengo egunean, eta hori farola hori: “Dauzkanak baino 10 ardi gehiago esan zizkidaan!” Ahariekin gauza bera gertatzen da. Nik 10 edo 15 edukitzen ditut. Gazteak urte betekin sartzen ditugu. Hiru urtean eduki behar dituzu jokatu gabe, ordura arte adar-mugak irteten dauzkate-eta; joka jarriz gero asko sufritzen dute. Mugak bota arte utzi behar dira, ze ahari zaharrak gaztea izorratu egiten du. NOLA ENTRENATZEN DITUZU? Lehen, mendian ibiltzea izaten zen sekretua. Akordatzen naiz bat Lasturtik Itziarra, 6 kilometro, aharia atzetik zuela etorri, tabernara sartu eta bi txikito eskatu zituela: bat berarentzako, bestea ahariarentzako. Guk, ordea, egunean 10 ordu lan eginez, ez daukagu hori egiterik. Hala, Pollos Oikinan lan egiten zuen mutil batek zinta egin zidan, ahariak han ibiltzeko. Hiru kanbio dauzka: mantsoena sartu eta pausoan ibiltzen da, ikasi arte; bigarrena, bizkorrago; eta hirugarrena, troterako. Bi egunetik behin-edo ibiltzen ditut, 20 minutuan. Denbora zaindu egin


AHARIAK

ZER DITUZU, BERTA-

KOAK ALA KANPOKOAK?

Etxean jaiotakoak badaude, baina gehienak kanpokoak dira. Mufloiak, berriz, Azpeitiko Mendizabalek ekartzen zituen Toledotik, miloi erdi ordainduta. Gero, gainerakoak asko aprobetxatu gara, haren umeak hartuta. Hemen inguruan ahari pilo bat dago. Batek baditu 80; Azpeitiko Mendizabalek 70. Horiek dira handienak. Gehientsuenok 8 edo 10 izaten ditugu. BATZUK

BORROKARAKO EGO-

KIAK IZANGO DIRA, BAINA BESTEEKIN ZER EGITEN DUZUE?

Gu ahari gazteekin hasten gara, eta adinera heltzen direnean hasten gara probatzen. Izan ere, 10etik 4 geratzen zaizkizu borrokarako modukoak, gustukoak. Gainerakoek beti izaten dute bateko adarrean akatsa, besteko txizan zerbait duela… Ahariak gazteak badira, hil eta etxean jaten dira. Orain gauza ona daukagu mairuekin. Horiei 30 euro ordaindu, eta begi bistatik kenduta, lasaitu egiten zara. GASTU HANDIA AL DA AHARIAK ZAINTZEA? Garesti ateratzen da. Gastu handia eta etekinik ez: ahoko botikak direla, txertoak direla, baba, sagarra, tomatea…Aharia pisuan sartzen ari zarenean, nonbaitetik proteinak sartu behar dizkiozu. Gero bitaminak! Batzuk simaur artean edukiko dituzte, baina nik ez. Nik hala edukitzea baino nahiago dut batere ez edukitzea. Ganadua edukitzekotan, txukun eta ondo, eta behar diren txertoak eta gauzak emanda. Ile ondoko zikinerako ere badaukat likido bat. Bañera bete, likidoa bota eta hara eramaten ditut poliki-poliki, etzan hankaz gora eta bera bakarrik garbitzen da. Ganadua maite egin behar da. Maiz etortzen naiz gaueko 12etan, baina hauei jana eman gabe ez naiz ohera joango. GANADUA GOXO-GOXO EDUKI BEHAR DA, BAINA AHARI-JOKOA IKUSKIZUN ONDO GOGORRA DA. Sena dute-eta. Gainera, batek nahi ez badu, besteak bakean lagatzen du. Ahariak goxo-goxo eraman, arraiaren ondoan utzi eta nahi badu egiten du borrokan, e? Eta elkarri begiratuta, “hau ni baino gehiago dek” sumatzen badu, lau pauso eman eta atzera egiten du. Idi-probetan eta zezenketetan desberdina da.

1

behar da. Zenbait aharik gehiago irauten dute, eta beste zenbaitek gutxiago. Zer klasetakoak diren! Hemen ditudan beltzak, mufloiak, erraz ibiltzen dira. Mufloia ona bada, ahariarekin ez dauka jotzerik. Horiek beste abiadura bat daukate, beste hanka batzuk. Ebakita uzten dizute. Arraza desberdinekoak dira.

1

Zezena lehen kolpetik pikatzen ari zara. Ondo hiltzea aplikatzen bazaizu, perfekto. Idiak, berriz, uztartu eta “ez al dek joan nahi?”, hanka-zainetatik zist-zast. Hara, hemen daukat bost joko irabazitako aharia, adarrak botata. Horrek orain ere borroka egin nahi du. Zer esan behar diozu, ez egiteko? Nik ez dut behartzen, nik prestatu egiten dut. Kontrakoarekin aritzeko prestatzen dut, irabazteko. Badakizu zer bizimodu daramaten horiek? Egunero pentsua tope jan, ibaian larrean egin, eta bizi. Ganadua hobeto al dago mendi bazterrean, borrokan egiten ez duela, goseak hiltzen? AZALDU IEZADAZU ZERTAN DEN JOKOA. Kontrarioa eta ni ados jartzen gara; apustua egiteko juezari ordaindu eta paper batzuk betetzen dira: izena eman eta ahariak zenbat kilo pisatu behar duen zehaztu; seinalea bota; data ipini; eta joko-egunaren bezperan ahariak pisatu. Paperak bete dituenak pisatzen ditu. Esandako pisua badute, ondo; bestela, 6etatik 8ak arte libre daukazu nahi duzuna egiteko. Libra erdi bat gehiago bada, zinta ekartzen dut pixka bat ibiltzeko, eta suertea badaukazu sartzen duzu hurrengo pisu-neurketan. Biak sartzen diren momentuan osatzen da jokoa. Jokoaren egunean, sarrerako diruaren portzentaje bat jasotzen dugu. Hori bai, nire ahariak lau kolpe ematen ez baditu, sarrera gorde egiten dute, edo miserikordiarako. Ahari-jokoa jokatzen ari denean, lehen bota alditik bigarrenera minutuko tartea uzten da. Tarte horretan kolperik ematen ez badute, berriro botatzen dira. Lau bota aldi izaten dira hurretik, eta elkar sentitzen ez badute, lau zabaletik. Kintze batekin ez duzu irabazten jokorik, bi behar dituzu. ZER DA KINTZEA? Kintzea izaten da aharia bultzatu eta borrokatzeari lagatzen dionean. Kontrako norabidean hasten da ibiltzen. Lau pauso egiten baditu, epaileak makila altxatzen du. Orduan puntu bat edo kintze bat galtzen duzu. Gero berriro botatzen dituzu. Kintzeak bi izaten dira; bota aldiak, zortzi: lau barrutik, lau zabaletik. ZER

GERTATZEN DA GALDU DUEN AHARIAREKIN?

HILTEGIRA

ERA-

MATEN OMEN DUTE.

Galtzaileak ez dauka hiru hilabetean jokatzerik plaza hartan. Beti lotsa ematen du, markatuta geratzen da. Ni jokatuta nago geroago ahari berarekin, eta ondo egin, baina aharia borrokan ari dela alde egiten badu, oso arraroa da berriro egitea. BA AL DAGO HERRI-KIROL HONETAN DOPINGIK? Kia! Badira probatutakoak, baina emaitzak txarrak izan. Nik askotan kafeina ematen diet. Jokoa baino ordu bete lehenago hiru kafe, beste horrenbeste ur epel eta sei bat azukre koskor nahastuta. Gero pare bat galleta maria ahoa garbitzeko. Ganadua triste antzean dagoenean, kafea eman eta piztu egiten da. HORI BAIMENDUTA AL DAGO? Egongo ez da ba! Kafeak ez du sekula ezer egin. Lehengo zaharrak ere kafea hartuta joaten ziren. Kar, kar, kar

lazne Olaizola

A


u daleko berriak •H

ARROBIA BERRESKURATZEKO IDEIEN LEHIAKETA.

Osinbeltz harrobia berritzeko ideien lehiaketa deialdia zabaldu du Udalak. Ekainaren bukaeran egindako udalbatzarrean erabakitakoaren arabera, harrobia berreskuratzeko proiektua landu aurretik, ideia lehiaketaren deialdia egingo da. Ideien lehiaketa honek hiru sari izango ditu, lehenengo saria 6.000 eurokoa izango da, bigarren saria 3.000 eurokoa eta hirugarren saria, berriz, 1.500 eurokoa. Gai honen inguruan informazio gehiago nahi duenak Zestoako Udaleko Ingurumen Sailean eskatu dezake.

• IGurpil guztiak jaso eta makina bat inguruko lurrak

RAETAKO FUTBOL ZELAIKO LANEKIN HASI DIRA.

mugitzen aritu da. Dagoeneko langileen etxolak eta zenbait makina ere bertan daude. Lanak udazkenerako amaitzea nahi dute. Denboraldia Zestoan hasi beharko dute futbolariek baina hilabete gutxiko epean Iraetan jokatzen hastea nahi dute. Futbol zelaian zenbait lan dagoeneko eginda daude, eta alkateak azaldu duenez, «ia dena aprobetxatuko da». Fonorte enpresak urbanizazio lanak eta aldagelak egingo ditu, eta Poligras Ibericak, berriz, belarra jarriko du.

•H

ASI DIRA ERREPLIKAREN BIDEKO LANEKIN.

Lau Iturritik Liliberaino dagoen zatia ia bukatu dute, uraren eta argiaren hodiak, eta telekomunikazioetarako beharrezkoak direnak sartzea falta da. Datozen asteotan Lili jauregitik erreplikarainoko zatia konpontzen hasiko dira, eta autoak igarotzeko arazoak izango diren arren, pasatzea posible izango dela azaldu du alkateak. Hala ere, ahalik eta trafiko gutxien izatea komeni dela azaldu du, langileek lanean jarraitu ahal izateko. Oinezkoek bertatik pasatzeko arazorik ez dutela izango ere adierazi du. Hodiak bertaraino eraman ostean, bide guztian asfaltoa botako dute, errepidea berdintzeko, eta lan guztiak amaitu ondoren beste geruza gorri bat botako dute. Bidean zehar, egurrezko hainbat eserleku eta erreplikaraino farolak jarriko dituzte.

•A

RAU

ORDEZKATZAILEEN

IRIZPIDE OROKO-

RRAK ONARTU DITUZTE.

Azken udalbatzarrean, Arau Ordezkatzaileen errebisioko irizpide eta helburu orokorrak onartu ziren, Bagoazen aurkako botoekin. Bagoaz herri plataformak irizpide orokorrak ez ditu onartu, Arau Ordezkatzaileen errebisioko txostenarekin ez dagoelako ados, «ez forma aldetik ezta eduki aldetik ere». Onartu diren irizpideak, Txema Alberdi Zestoako Udaleko arkitektoak eta bere lantaldeak landuko duten dokumentuaren irizpide orokorrak dira. Arau Ordezkatzaileen irizpide orokorra, aurreko errebisioan aurreikusi ziren etxebizitzak egitea eta etxebizitzen guneak lantzea dela adierazi du alkateak. Batik bat nahi dutena da, herrian bertan dagoen Estazio inguruko eta Arroabeko Rezola eremuko industriagunea etxebizitzen gune bihurtzea. Bestalde, aurreko arauetan zenbait etxebizitza egitea aurreikusten zen, eta ez ziren egin. Arauen aldaketarekin, egin ez direnak egin nahi dituzte orain. Ekipamenduei dagokienez, gaur egun daudenak mantentzea aurreikusten da, eta aurrera begira zenbait ekipamendu zabaltzeko aukera dagoela azaldu du alkateak. Bagoazeko kideek behin eta berriz argi utzi dute Arau Ordezkatzaileetan aurreikusten den etxe kopurua «oso handia» dela, eta herritarren beharrak zeintzuk diren ezagutu gabe arauen errebisioarekin aurrera jarraitzea ez dutela begi onez ikusten. Herritarren aurrean ere Arau Ordezkatzaileen errebisioaren berri eman behar zela nabarmendu du Bagoazek, eta eztabaida herriratzeko eskatu die herri plataformak gainerako udal taldeei. Bestalde, Zestoako Udala Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartuta dago, eta horren harira, plataformako kideek esan zuten «ez dela posible» oraindik ere hainbat kontu euskaraz ez egitea.

• Tzala irailaren hasiera arte izango da zabalik. Iaz URISMO BULEGOA ZABALDU DUTE.

Urtero be-

bezala, Aitziber Gorrotxategi da bertako arduraduna. Turismo bulegoaren helburua, bisitariei eta herritarrei ahal den informazio turistikorik osatuena eta kalitate onenekoa ematea dela nabarmendu du arduradunak. Bulegoa ez da egunero izango zabalik: astelehenetik larunbatera zabalduko dute, eta igande eta jaiegunetan itxita izango da.


3 1

Argitalpenak: Herriko jaiak hasterako gure herriarekin lotura duten, eta elkarrekin harreman zuzenik ez duten bi argitalpen izango ditugu esku artean: liburua eta diskoa. Aurten beteko dira ehun urte Gurutzeaga pilotalekua eraiki zutenetik. Hori dela eta, abuztuaren 26rako ospakizun xume bat antolatu da. Ospakizun horren karietara Gurutzeaga pilotalekuaren historia oparoaren lekuko izango den liburua argitaratuko du Danbolin-zulo Kultur Elkarteak.

zulo1 danbolin

Leok’k musika taldea 1968an sortu zen gure herrian, rock mugimenduaren ildotik. Bere ibilbidearen lekukotza agerian utzi nahirik, irailaren hasieran CDa aurkeztuko dute herri jaien sarrerako musika emanaldian. Bide batez, diskoarekin aterako duten dirua Mendebaldeko Sahararako izango da, Saharar Emakumeen Batasun Nazionala erakunderako hain zuzen.

Arroagoian Santiosantanak

VII. Uztapide bertso paper sariketa helduen mailan, Oskar Alberdik irabazi du, bigarren saria Josune Izetak eskuratu du, eta hirugarren saria, berriz, Ainitze Urbietarentzat izan da. Gaztetxoen mailan sari bakarra izan da eta Aitzol Astiazaranek irabazi du.

Santio bezpera egunean eman zioten festei hasera Arroagoian. Ez da falta izan jai girorik uztailaren 27a arte; erromeria, tortilla patata lehiaketa, sagardo dastaketa, herri kirolak, kale antzerkia‌


k

zulo2 danbolin

Txokoko Pilota txapelketako finalak jokatu dira eta aurtengo txapeldunak Igor Eizagirre Kixkurra eta I単igo Uria Arrieta izan dira.

ale/bale KALE.

SASTARRAIN BIDEAN ERREPLIKAKO BIDEA EGOKITZEKO LANAK HASI DITUZTE ETA OBRAK IRAGARTZEN ZITUZTEN KARTEL GUZTIAK HASIERA BATEAN

ERDARAZ JARRI ZITUZTEN.

EHEKO KIDEEK HAINBAT KARTEL JARRI ZITUZTEN

HORI SALATZEKO ETA ONDOREN, KARTELAK EUSKARATU DITUZTE.

BA L E .

ZAKURREN KAKAK JASOTZEZERBAITEN PREMIA BAZEGOEN! EA ORAIN KALEAN GOAKO ONTZIAK JARRI DIRA KALEAN.

ZENEAN LURRERA BEGIRA JOAN BEHARRIK EZ DUGUN.

Arroabean, Karmengo Amaren jaiak ospatu dituzte. Ekitaldi ugari izan dira auzotar guztientzat eta asteburuan jende asko ibili da auzoan.


5

Udaleku irekietan aurten ere herriko haur gehienak

1

elkartu dira eta uztail osoan zehar hainbat irteera eta ekintza egin dituzte bai eskolan bertan eta baita herrian ere.

E t xe b i z i t z e n a l d e lanean diharduen taldeak herrian bildutako 517 sinadurak udaletxera eraman ditu. Orain alkatearekin biltzeko zain daude.

Bai Euskarari Ziurtagiriak

banatu dituzte Kultur Etxeko aretoan eta herriko hainbat eragilek jaso dituzte ziurtagiri berriak. Ekitaldian Euskalgintzak herrian grabatutako bideo bat ikusi ahal izan zen. Urola Kostan gero eta gehiago dira Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez, euskararekin konprometitzen ari diren denda, elkarte eta bestelako erakundeak. Jada, eskualdean 167 ziurtagiridun daude. Honen berri emateko, Bai Euskarari Ziurtagiria duten eskualdeko erakundeen zerrendarekin diptikoa atera da, harremanetarako telefono eta guzti. Diptiko honen bitartez, herritarrek euskararen aldeko urratsak ematen ari diren erakundeak zein diren jakin ahal izango dute. Honela, euskararekin konprometitzen diren aipatu guneak kontuan hartzeko eskatu nahi zaie herritarrei.

Agiro Mendi Taldeak antolatuta 20 lagun inguru Asturiasen izan da asteburu pasa. Lehenengo egunean mendi buelta bat egin zuten eta bigarrengoan, berriz, Sella ibaia piraguan jaitsi zuten.

zulo3 danbolin


HERRIKO

BAZTERRETAN

Ertxiñako gailurrean arroka artean

ibilbidearen hasiera eta bukaera

G

HILABETE

HONETAKO TXANGOA EZ DA IBILBIDE BAT EGITEKO GONBITEA,

EZ EGITEKO PROPOSAMENA BAIZIK.

TIK:

AIZARNAKO

ASMO

EDERREKIN ATERA GINEN ETXE-

HARAN ITSUARI (KAREHARRIAN EMATEN DEN DEPRESIOA) BIRA

EMANGO GENION GAINEZ GAIN;

AUTZOKO GAINEAN HASI ETA ERTXIÑAKO TONKALBARIO, SANTA ENGRAZI, SAN PELAIO ETA SAN JOAN IGAROTA, ABIAPUNTURA ITZULTZEA ZEN GURE EGITARAUA. ASMOAK, ORDEA, EZ DIRA BETI NAHI BEZALA SUERTATZEN. KAREHARRIZKO DEPRESIO HONEN INGURUAN DAGOEN GAILURRIK ALTUENAK, ERTXIÑAK, HORTZ ARANTZATSUAK ERAKUTSI DIZKIGU ETA EZ DUGU BIDE GARBIRIK TOPATU. TORRA ZAPALDU ONDOREN,

uri urak higatutako harkaitzetan, ote, arantza zuri zein beltzek, hanka zuztarrak arrastatu dizkigute. Nori luzatu gonbitea orduan? Orkatz, basahuntz, ahuntz, aker eta antxumeak hainbestean, bi hankakoentzat aldiz, larruazala zulatzeko arrisku latza. Hori horrela izan arren, ezin esan berriro joango ez garenik, gailur polita, bista paregabeak eta ezinak gainditzeko irrikak zauriak goxatzen baitizkigu. Hori bai, hurrengoan galtza luzeak jantzita abiatuko gara eta belaunetako babesak eta kaskoa ere erabil ditzakegu. Lasai piuragatik, inor ez duzu topatuko hemen. ailtasunak zailtasun, abia gaitezen. Iraetatik Aizarnako bidean, aldapa gora amaitutakoan, ezkerretara harrobi bat dago eta hor bertan utziko dugu ibilgailua. Errepidearen bestaldean dagoen bidea jarraituko dugu Ertxiñako lepora iristeko. Gerizpean, gozo, maldan gora egingo dugu eta gainera iritsi aurretik bi putzu behatuko ditugu. Itxura xumeko bi putzu horiek hainbat anfibio (igel, uhandre…) eta

E

Z


L

K

I

S I

7

intsekturen bizileku izan ohi dira. Bestalde, animalia handiagoei, bai etxabere eta baita basapiztiei ere, egarria asetzeko aukera eskaintzen die putzu horiek mendi lehor honetan. epora iritsi eta hesia igaroko dugu ezkerrera dagoen tontorrari heltzeko. Sakonera urriko lur geruzak estaltzen du Ertxiña hegoaldetik. Belardi eta sastrakadiak dira nagusi, arteren bat edo beste tartekatuz. Landare desberdin asko egon arren, ezin esan landare asko dagoenik. Hau da, biodibertsitate aberatseko leku honetan ez dugu landare ugari ikusiko. Artadia izango litzateke lur sakonxeagotako baso nagusi, baina basogintzaren eta abeltzaintzaren egurra jasan ondoren, lurrak mehetu egin dira eta arroka ageri da nonahi. Dibertsitatearen erakusgarri dira hainbat landare mota, larreetako krabelinetatik hasi eta arroketako sedum-ak arte, Helianthemunak, ezkaia… eta hain ikusgarriak ez izan arren, handiagoak eta artadikoak diren endolaharra eta txorbeltza. Landarez landare leize sakon batekin topo egin dugu. Aurrerago, hagina dago, artadian ohikoa den landarea; oso ezaguna da pozoitsua delako. Gailurrez gailur, sastraka eta harkaitzen artean, harresia jarraituz, Ertxiñako gailurrera iritsiko gara. Esan bezala, bidea ez da batere atsegina eta arriskutsua izan daiteke, baina tximeleta ederrak (iphides emea esate baterako) eta hegazti dotoreak (sai eta gabiroiak) ikusteko aukera eskaini digu. Gain honetatik Aizarnazabaletik Azpeitirainoko bista zoragarriak daude eta bertan dagoen bakea ere ez da muzin egitekoa. Bidea jarraitzeko gailur lerroan nolahala jarraitu eta behera doan harresiarekin topo egin ondoren, bere inguruan jaitsiko gara. Bide moduko batek hesia gurutzatzen duen arte segi eta hemen bidea eskuinera jarraitu, behera beti, borda batera heldu arte. Bertatik, belarrak jandako beste bide batetik, Kalbariora iritsiko gara. Bide hori egin nahi ez duenak Ertxiñako lepoan aurrera jarraitu eta maldan behera Akoara irits daiteke, gero galtzadan gora egin eta Kalbariora iristeko. albarioan Aizarnara jaistea erabaki dugu. Bizkorbizkor iritsi gara zibilizaziora. Jendea lasai sumatzen da; batzuk hamaiketako ederra eginez, besteak kontu kontari eta azkenak parkean jolasean. Potzueta baserri aldera doan errepidea hartu eta harana atzean utziz, maldari ekingo diogu, beti ere bide nagusian aurrera eginez San Pelaio ermitara iristeko. Hemen ezkerrera doan bidea jarraituko dugu, eta bat-batean, bidea desagertu eta auzotarrek aurrez esan bezala Iragantxo baserria ikusi dugu. Ataritik igaro eta aurrera jarraituz, Aizarnatera iritsiko gara. Ezkerrera jota San Joan ermita dugu. Gainez gain Sorazabal baserritik Autzoko gainera itzuliko gara. bilbide aldrebesa hil honetakoa, beharbada egiteko baino irakurtzeko atseginagoa. Urte eta erdi honetan denetarikoak egingo genituen. Honaino iritsi gara eta inor zorabiatu edo aspertu aurretik mendi ibilbideen atal honi agur esango diogu guk. Urte eta erdian zuekin Zestoan barrena bideak jorratu eta gozatu ondoren, gaizki esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu. Beste bat arte.

1

an Pelaio eta San Joantxo

bilbidearen azken txanpan bi ermita horietatik pasatzeko aukera izan dugu. Lehenengo San Pelaiorekin

egin dugu topo, Aizarnako plazatik gora eginda. Hantxe dago ermita, mendi lepoan. Alde batera Aizarna dauka eta bestaldera, berriz, Altzolarats. Azpimarratzekoa da ermita honen kokalekua. Aizarna eta Altzolarats bailara lotzen dituen bidean dago San Pelaio eta bide hori Erdi Aroko bide sareen zati bat da. Bide sare hori Gipuzkoako errepide historikoen artean lehenengoetarikoa da. San Pelaiotik Altzolarats alderako bidea aurreko ibilbide batean egina dugu. 625. urteko agiri batean agertzen da lehen aldiz San Pelaio ermita, baina badakigu ermita lehenagokoa dela. 1749. urtean agertzen da berriz San Pelaio paperetan. Zestoako kontzejuak Aizarnako errektoreari zurezko hainbat gai uztea erabaki zuen ermita konpontzeko. Konponketak ez ziren nahikoa izan nonbait, eta ukituren batzuk egin zizkioten XVIII. mendearen bukaeran edo XIX. mendearen hasieran. Ondorio horretara iritsi dira adituak San Pelaio ermitak Kontzesio, San Joantxo eta Karmengoaren antza duelako. utoa utzi dugun tokitik oso gertu dago San Joantxo. Ermita berezia, edo hobeto esan, koadro berezia dago San Joantxon ibilbide honen egileentzat. Izan ere, Alejandrino Irureta pintore aizarnarraren ondorengoak gara. San Joantxo esaten diote ermitari, hango koadroan haur bat ageri baita, San Joan Bataiatzailea. Koadroari buruz idatzi zuen aldizkari honetan duela urte batzuk Vicente Dávilak eta pasarte hauxe entresakatu dugu: “Dakigunez, erretratugile trebea zen eta koadro honetan ere nabari da, haurraren aurpegi biribil eta osasuntsuak adierazten digun bezala. Koadroko haurrari aurpegiko gozotasun paregabea nabari zaio, ile beltz eta kiribilduaren barruan. Aurpegiera motelak malenkonia kutsu bat ematen dio, gainera. Hori pintatu zuenean, Alejandrinok ez ote zituen gogoan Aizarnan igarotako haur garaiak?...”.

1

A

L

ierni Arrieta, Onintza Irureta


ir 02

AILA

agenda ab

UZTUA

San Lorenteko jaiak 10 11 25 26

OSTEGUNA

San Lorente eguna. Festak ospatuko dituzte San Lorente auzoan. OSTIRALA

Gaueko 22:00etan Zinea izarpean ekimenaren barruan, “Aupa Etxebeste” pelikularen emanaldia. OSTIRALA

Gaueko 22:00etan plazan. Iker Goenagaren musika emanaldia. LARUNBATA

Zestoako Gurutzeaga frontoiaren mendeurrena. Goizeko 11:30ean “Frontoi Zaharraren harrizko mintzoa” liburuaren aurkezpena udaleko Areto Nagusian. 12:15etan, Gurutzeaga frontoian jokatu izan duten zenbait pilotariren arteko partida. Ondoren profesionalak: Alustiza-Errandonea /Ariznabarreta-Arretxe. Eguerdiko 14:30ean, bazkaria Arozenan. Txartelak salgai daude tabernetan.

Am

abirjinak Aizarnan

15

ASTEARTEA

Amabirjin eguna. Adin guztietako jendearentzat musika eta jai giroko ekitaldi ezberdinak izango dira Aizarnako Amabirjin jaietan.

LARUNBATA

18:30ean, Ondarbasora igoera taldean. 19:00etan, XXI. Ondarbasora igoera. 20:30ean, Ondarbasoko igoeraren sari banaketa. Gaueko 22:00etan Leok´k taldearen kontzertua. Ateratako dirua Saharar Emakumeen Batasun Nazionala erakundearentzat izango da.

03 17

IGANDEA

Zaharren eguna. IGANDEA

Akoako I. bira. 10:30an izango da lasterketa Akoako baserri inguruetan. Guztira 7,240 Kmko ibilbidea. Irailaren 12rako eman behar da izena kiroldegian. Izenematea doan da eta partehartzaile guztientzat hamaiketakoa. Sariak (bertako produktuak) ere izango dira emakumezko eta gizonezko txapeldunarentzat eta baita kuadrila irabazlearentzat ere. Trikitilariak eta festa giroa ere ez da faltako. Antolatzaileak Kirol Bazkuna eta Akoako auzotarrak udalaren laguntzarekin.

• Idira eta 10era arte luzatuko dira. Zezenketak

railaren 7an, 19:00etan Amabirjin jaiak hasiko

8an eta 9an izango dira, pilota partida 8an, paella jana 9an eta umeen eguna 10n. esta egitarauaren aurre aldea. Kaleratu dira Zestoako Festa egitaraua aukeratzeko lehiaketaren oinarriak. Hola kontutan hartu beharreko baldintzabatzuk: ·Parte hartzeko Zestoan erroldatuta egon behar da. ·Bakoitzak gehienez hiru lan bidal ditzake. ·Saria: 220 euro. ·Lanak jatorrizkoak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketatan saritu gabeak. ·Ondorengo testu hauetariko bat eraman beharko dute: Zestoa Amabirjinak 2006, Zestoa Herri Jaiak 2006 edo Zestoa Festak 2006. ·Lanak aurkezteko epea: abuztuak 11, eguerdiko ordu bata baino lehen, Zestoako Kultur Etxean edo Udaletxean. ·Informazio gehiago Kultur Etxean (tel. 943 147 123). urutze kaleare asfaltatze lanak direla eta uztailaren 26 eta 27an, Zumaia eta Donostiarako norabidean autobusak Ertxiñondo aurrean hartuko dira. Azpeitia aldera doazenak berriz betiko lekuan.

•F

•G

ZORIONAK


9

1

H O N DA K I N I K O N E N A SORTZEN EZ DENA HONDAKINEN

A R A Z O A G A U R E G U N G O E K O I Z P E N E R E D U A-

R E K I N B A T E R A S O R T U D E N G A U Z A D A.

GE H I E G I Z K O

K O N T S U-

M O A, G U T X I I R A U T E N D U T E N M A T E R I A L E N E R A B I L P E N A, E R AB I L I E T A B O T A T Z E K O M O D A, E Z I T Z U L T Z E K O O N T Z I A K E R AB I L T Z E A, E T A B E S T E H A I N B A T F A K T O R E K E R A G I N D U T E H O N D A K I N A K E T E N G A B E U G A R I T Z E A.

AR A Z O

H O R R E N A U R R E-

A N, O I N A R R I Z K O A K D I R E N H I R U P R I N T Z I P I O H A R T U B E H A R

D I T U G U K O N T U A N: M U R R I Z T U, B E R R E R A B I L I E T A B I R Z I K L A T U.

ZESTOAKO DATUAK 2 0 0 5 URTEAN JASOTAKO HONDAKINAK Zaborra Beira Papera eta kartoia Ontziak Arropa Olioa Traste zaharrak

HONDAKINAK

KG 1.026.600 115.253 126.217 29.292 7.701 10.847 39.530

Zestoar bakoitzak egunean hondakin sortzen dugu.

1,15

G A R B I G U N E A Zestoarrok herriko edukiontzietan jasotzen ez diren hainbat hondakin Azkoitiko Garbigunera eraman ditzakegu. Azkoitiko industrialdean dago eta bertan hondakinak jaso eta sailkatu egiten dira, ondoren ingurumenari ahalik eta kalte txikiena eginez kudeatu ahal izateko. Zer eraman daiteke? Pinturak, barnizak, disolbenteak... Kotxearen olioa Fluoreszenteak Aparailu elektronikoak Tinta kartutxoak, CD-ak Poltsikoko telefonoak Bateriak Gurpilak Eraikuntza hondakinak‌ Ordutegia: Astelehenetik ostiralera (9:00-13:30) eta larunbatetan (9:00-13:00)

kilo

O n d a k i n a k g u t x i t z e k o gomendioak MURRIZTU: Beharrezkoa dena bakarrik kontsumitu, bilgarri gutxien dituzten produktuak aukeratu, erabilera bakarreko produkturik ez erosi, produktu kontzentratuak aukeratu, ontzi familiarretan, soltean saltzen direnak‌ erosi. BERRERABILI: Ontziak eta artikuluak berrerabili, bota ordez konpondu tresnak eta objektuak, bigarren eskuko produktuak erosi, orriak bi aldeetatik erabili...

Ingurumen Saila

B I R Z I K L AT U : B e r r e r a b i l i e z i n d a i t e z k e n p r o d u k t u a k b i r z i k l a t u , h o r r e t a r a k o dauden ontzietan eta jasotzeko puntuetara eramanda.



64 - 2006 uztaila