Issuu on Google+

2005/05

51

B

ETIDANIK DA EZAGUNA

EUSKAL HERRIAN ARTALDEAK LARREZ ALDATZEA UDAN ETA NEGUAN. ZESTOAN ERE, MAIATZAREN HASIERAN, ARALARREKO EDO IZARRAITZEKO LARREETARA JOATEN DIRA ARTZAIN BAT EDO BESTE, ELURRA GAILURRETAN URTU ETA LARREA HASTEN DENEAN. BAINA MENDI PUNTAK ZURITZEN HASTERAKO BEHE LARREETARA EKARTZEN DUTE BERRIRO ARTALDEA. INAZIO ARMENDARIZ ZALDIBIARRA ARALARREN, GANBOAKO MAGALETAN, BIZI OHI DA UDAN BERE ARDIEKIN ETA NEGUAN HONA ETORTZEN DA, ARROA ALDERA. ARROAKO ARTZAINA IZENEZ EZAGUTZEN DUGU GUK HEMEN. AZKEN NOMADA HORIEN IBILALDIAK EZAGUTU NAHIAN EGUN BATERAKO ARTZAIN IZAN GARA, ETA INAZIOREKIN BATERA, HEMENDIK BIDEA EGIN DUGU.

ARALARRERAKO

06 orrialdean jarraitzen du


ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

Erizain laguntzailea Osasun familia. A-D ereduetan

TITULAZIOA: Er izaintzako laguntzaile-teknikaria.

IRAUPENA: 1.400 ordu (ikast ur te bat eta erdi), lantegietan egiten den prestakuntza barne (400 ordu). LANBIDE ETORKIZUNAK: - Ospitaleko erizain laguntzailea - L ehe n artapene tako laguntzaile a - Kontsulta pribatue tan - Hortz-kliniketako laguntzailea - Zaharren e go itzetan - Gaixoen zaintza

J.M.Iparragirre B.H.I Santa Barbara Bidea z/g 20700U rretx u Telefonoa/Faxa: 9 43 721 413 - 943 721 403 e-posta: jmiparragi rre @e dunet.e s www.ibdinternet.com/iparragirre

AURREMATRIKULA: Ekainaren 1etik 8ra (biak barne) MATRIKULA EGITEKO EPEA:

Ekainaren 30etik uztailaren 6ra (biak barne)

EGUNERO JASO NAHI BADUZU DEITU 943 147 123

EDO BEZERO ARRETARA

943 304 346


Lo aurreko momentua maite dut. Erdi-lo egiten diren amets horiek gustuko ditut, desio irrealak. Baina, ametsak bizitzaren oreka omen dira, eta gainera, itxaropena bizitzeko zutabe ere badira. Estresa dela eta, ametsak baino gehiago, deskantsatzeko beharragatik maite dut momentu hori. Izan ere, azkenaldian egunak dituenak baino ordu gehiago behar ditut egin beharrekoak egiteko; amestu ere, egiteko utzi dudanarekin egiten dut. Hamazazpi mila kontu buruan eta egunaren bukaerarako belarrietatik txinpartak ateratzen zaizkit… Eta horrela nola irtengo naiz ba kalera? Itxura horrekin lotsatu egiten naiz! Hortaz, denbora librea asteburuan bakarrik izaten dut (hor ere, larri), astegunak ostiral, larunbat eta igandera begira pasatzen ditut, noiz ailegatuko zain; eta asteburuak di-da pasatzen dira, pasatu, besterik gabe. Baina, herriko festak beste kontu bat dira. Santakutzak bai izan direla, niretzat behinik behin, parentesia. Eta Danbolinen 50. alea zela eta antolatutako talojana eta kantu kontuak-eta ondo ateratzea niretzat oso pozgarria izan da. Beldurra nuen egia esan. Apirilaren 30ean, hurrengo eguneko eguraldia beste kezkarik ez nuen, nire ezkontza bezpera balitz bezala; zestoarrak kantuan jartzeko ideia oso adoretsua iruditzen hasi zitzaidan, batez ere, bigarren entseguan sei lagun bildu ginenean, erdiak Danbolinekoak. Talde batean parte hartzeak ardurak (adibidez, atarikoa egiteko nobatada) eta pozak ematen ditu; eta parrandak. Eta gauza asko ikasten dira; adibidez, Margarik pino (alegia, buruz behera jartzea) egiten duela ordu batzuetatik aurrera tabernatan (bataz beste, 8 bat pino tabernako). Bestela ere, parrandak oso aberasgarriak dira, lagun berriak egiten dira, eta tarteka, laguntza behar duzun aitzakian etxeraino gertu-gertutik babesten zaituztenak. Eta jaiak ez dira amets irrealak, bizitzako plazer txikiak baizik, ezta? Eta plazer txiki horiek dira bizitzen laguntzen dutenak.

M d a n b o l i nEK

ari Antonia Artano

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 12 14 16 18 19

ATARIKOA.

INKESTA

ENBIDOAK

AZKEN NOMADAK

SEME KUTTUNA

JARDUNIAN ITZIAR LARRAÑAGA

DANBOLIN ZULO K A L E/ B A L E

HERRIKO BAZTERRETAN

AGENDA

PORRUSALDA


enbidoa I.

GALTZAILEEN HISTORIARI ZOR olemikak sarritan antzuak izaten badira ere, Danbolinen azkeneko alean Fernando Arzalluzek Iretako monumentu faxistaren eraisketaren inguruan azaldu zuen ikuspegiari beste ikuspegi bat alderatu nahi nioke. Fernandok, aipatu monumentua botatzea kritikatu egiten zuen, ekintza hori zerbait isolatua izan balitz bezala, eta nire ustez gertatua testuinguru zehatz batean kokatu behar da. Izan ere, azken urteetan, frankismo garaian irabazleen omenez eraikitako ikur faxistak deuseztatzeko 55 urte ekimen herrikoi ezberdinak burutu Ba, ni ikusedukiko ditut ten naiz familia baitira Euskal Herrian zehar. Ekimeeta ez dakit Ez dakit, hebatekin, bi edo nok sinbolikoak badira ere, memoba... Ikusten mendik hogei urhiru seme alaria historikoaren berreskurapeneranaiz pare bat tetara, ez dakit bekin eta lagun ko ariketa gisa ulertzen ditut nik. umeren aita, edo zahartxo bat askorekin. Laeta jubilatzeko izango naizen Urte beltz haietan, altxatu faxisten gunekin asko irrikatzen. Eta sarraskietan desagertu eta hildakoemendi punta babidaiatzen. Eta sasoi pixka bat tean galduta edo kiko, geroztik gure herrian biziko nintzatebaldin badauegon den amnesia kolektiboaagian ez naiz ke, ba, Zestoan kat, ba, gustu- existitzen hemenri aurre egiteko, helburuz bubertan, Erdikara! dik hogei urtera, ruturiko ekimenak. lean. Eta ume auskalo! txikiekin iraMonumentu eta ikur faxisJon Lizaso kasle ikusten tez gain, herri hau eta herri 35 urte Itziar Pou naiz. honen nortasun ikurrak sun39 urte tsitzen saiatu zirenen izen eta Maria Uria abizenez beteak egon dira ur13 urte te luzeetan gure herriko kaleak. Bitartean, faxistek eraildako milaka eta milaka gudari abertzale ahanzturak ezezagun bihurtu ditu, euren gorpuzkinak non diren ere ez dakigu, ez dute hilobirik, ez monumenturik, ezdeus bihurtu dira. Etxean inoiz entzuna dut Urola ibaiaz bestalde faxistek hainbat gizaseme fusilatu eta bertan lurperatu zituztela; haien hezurrak ez dira urrun baina non dira haien izen abizenak? Ez al da paradoxa, gainera? Espainiako auzitegiek Txile eta Argentinako arduradun militarrak genozidioa leporatu eta epaitzea, eta bertako diktadura militarra salatu ez eta bizirik dauden orduko erantzuleak eta horien oinordeko politikoak gaur egun agintari demokratak izatea? Gure gudari desagertuekiko oroimena ez al da nahikoa arrazoi, inguruan ditugun ikur faxistak deuseztatzeko? Konparazioak gorrotagarriak diren arren, zergatik da orain Toribio Altzaga Hiribidea duela gutxi arte Avenida del Generalisimo Franco zena? Hildako faxistek badute Valle de los CaĂ­dos bat, euren "bataila heroikoak" loriatzeko, Espainiako lurrean bere garaian botere publikotik eraiki eta gaur mantendua. Oroimena izan dadila gure erorien harana, irabazleen historiak ezartzen duen amnesiak gure herriaren egia betirako jan ez dezan. Bejondeiela Iretako eraikin faxista bota duten matxinoei. Eta lasai Fernando, konparazioak maiz gorrotagarriak ez ezik mingarriak izan arren, biharkoek ez ditek beste horien oroitarririk txikituko eta.

P

Nola ikusten duzu zeure burua hogei urte barru?

M

ikel Arregi (Ertxin)


5

g

BIKINI OPERAZIOA!

oizeko ordu bata da. Etxeko egongelan nago bakar-bakarrik Nere ilusioa telebistaren aurrean kafe beltza edanez Nere burua izango litzateke, –albisteak ere ari dira kafea baino belhogei urte baerosi etxe bat rru, zahartuta tzagoak. Hogei urte Kanariasen-edo, eta jubilazioareIkasle garaian bezala, lanak azkeneko barru, nik nahi eta han bizitzea kin pentsatzen! nuke orain naunean egin ezinik nabil; baina orain, Kanariasen; edo Lanean ahal goen bezala ego- isla batean ezin naiz libratu eskolara joan gabe den denbora tea; zaila izango behintzat, bai. amari tripako mina dudala esanaz. Zer gutxiena. Eta da baina behin- Lasaitasunean, den Margariri Danbolinerako hitz emamutil zahar, setzat saiatuko ez zona turistitea ...! guru, seguru naiz ko batean e!, Hogeita hamar minutu eman dizkiot Herri batean. neure buruari zentzuzko lerro batzuk Joseba Odriozola Jose Luis Mendizabal idazteko. Dagoeneko, kafea eta albiste 19 urte 66 urte Izaskun Serna beltzak bukatu dira, baina esku artean 39 urte dudan orriak zuri jarraitzen du. Inspirazio bila, telebistako mandoa hartu eta zapinean hasi naiz. Iragarkiak, Atletic-en kopako porrota, Irakeko gerra eta Tele 5ekoak, Pariseko pasarela ospetsu batean 2006rako udarako kristoneko bikini bilduma. Jesus! Tokitan daukagu 2006ko uda; baina pentsatzen jarrita, 2005ekoa gainean dugu. Maiatza aurrera doa eta laster ditugu umeak oporretan etxean, hondartzara joan nahi dutela esanez. Hondartzara ... pasarelako modelo horiek bai ondo hondartzan, hori azala, horiek gorputzak ... eta ni hemen betaurrekoak sudur punta gainean ditudala, pijama arrosa eta galtzerdi beltzekin, neguan "mejoratutako" zelulitisa ondo estalita. Egia esan, badira aste batzuk Zestoa inguruko bide bazterretan mugimendu dezente sumatuta nagoela: futbol zelaian gizonezkoak izerdi patsetan korrika, emakumeak bero-bero, bixi-bixi, Sastarraindik Iraetaraino buelta emanaz ... eta Sanjosetako lasterketa aspaldi pasata ... Jakina, "bikini operazioa". Lehen aldiz entzun nuenean telebistako reality-ren bat edo Bushen soldaduen erasoaldiren bat izango zela pentsatu nuen; baina, bai zera! Estreinakoz bikinia jantzi eta ispilu aurrean sustoaz bertan ez geratzeko egin behar diren sakrifizio guztien izena omen da! Baina, gizonen kasuan, zer izen jarri ahalegin berezi horri? Ze, ezin esan metrosexualen garai honetan emakumeen kontua bakarrik denik ... Beno ohera noa, aukeratu hauetakoren bat: "Mission: Impossible", "oilar operazioa", "kieroinopuedo operazioa" ...

e

nbidoa 2. Marian Larrea


z

a ken nom

M

azaletik dator

19:00 ARROAGOIA

aiatzaren 13a, ostirala

Iritsi da ordua; Goikoetxea baserrian mugimendua: batek "ekarri onea", besteak "hau sartu zak kotxean"... Geldi baina irteteko prest ardiak, lepoa luzatuz; badirudi lasterketa batean parte hartzera doazela. Inaziok –Arroako artzainak–, anaia, iloba, koinata eta lagunen laguntza du, ez baita batek bakarrik egin dezakeen lana: 400 ardi eramatea Arroako larreetatik Aralarrera. Han pasako dute uda osoa, maiatzetik urrira arte. Hamasei orduko ibilaldia dugu Zaldibiara, Inazio eta familiaren Ernaitza baserrira, Txindokiko magalean.

Urola bailaratik Goierrira joateko derrigorrez gora egin behar; zuzenena Zelatunetik. Iraetatik Aizarnara eta Etumetara arte, errepidez.

20:30 AIZARNA

Oraindik egun argiz. Leku gehiagotan gertatuko zaigun bezala, jendeak, dunba hotsek erakarrita, argazkiak ateratzera irteten du. Ez dago, ordea, posatzeko astirik. Motel, ardien martxan, baina gelditu gabe jarraitu beharra dago

Etumetako bidegurutzera iritsi arte. Ilundu digu, hamarrak jo ditu Santangraziko kanpaiak. Zumaian bizi den Inazioren arreba etorri da kotxez; laster harrapatu gaitu eta artaldearen atzean jarri da kotxearen argiekin gau beltza zerbait argituz. Kotxean dator afaria.

23:00 ETUMETA

Ondo jan eta edan; Bidanian errepidera irten arte ez dago deskantsurik berriro; ordurako goizeko laurak ez dira urruti izango. Du-


7

madak arratsaldean bota dituen ekaitz horietako baten antzekoa. Busti aurretik aterkiak hartu eta aurrera "behin bustitakoan alperrik baidek". Ez da erraza makila, linterna, aterkia, denak bi eskutan eramatea. Azketako aldapa: "eztek bela allau gaĂąa". Atertu du, oraingoz libratu gara. Argiak ahalik eta gutxien erabiliz, iritsi gara Zelatunera.

1:30 ZELATUN

Aurrean doazenak deskantsatzeko aukera azkenak etorri arte; azkenekoek, berriz, ez dute suerte hori ardiak beren kabuz Bidanirantz hasi baitira martxan. Errezildarren bat beldurtuko zen honezkero: harkaitz artean, gau beltzean, linterna argiak eta dunba hotsak. Hurrengo helmuga argitsu ageri da han behean baina uste baino luzeago egin zaigu hara iristea.

4:00 BIDANIA

dan dabilenak orain du erretiratzeko aukera. Hamaikak aspaldi paseak dira. Ez dago linterna-argi beharrik: ilargiak laino artean lekua aurkitu eta nahiko argi egiten du. Artaldeak luzatu ederra hartu du: aurretik erritmoa jartzen doan zaldia eta azkeneko ardiei eragiten diegun "egun baterako artzainen" artean hamar minutu badaude. Azketako aldapan linternak piztu beharra dago lainoa sartzen ari da-eta. Euria hasi du. Ea ez den

Familiako jende franko gure zain. Zerbait beroa ekarri digute baina santutxura, Beizamako bidegurutzera, iritsi arte ez dago geratzerik. Bidaniko kalean andre batek irten du leihora. Lo dagoena ere esnatzeko moduko zarata ateratzen dute dunbek. Bidaniko bide zuzenean ez dago hitz askorik; logurea nagusitu da.

5:00 BIDANIKO SANTUTXUA.

Geldialdia; kafe beroa aguarras pixka batekin, esnatzeko. Mikel, iloba, honaino iritsi da zaldia gidatzen; nahikoa omen du. Mielek, Inazioren lagunak, hartu dio erreleboa. Berriro familiakoak agurtu –gosarira arte ez gara berriro ikusiko– eta Legorretarantz jaitsiko gara pistaz. Egunsentiko argi printzak eta kafeak esnatuta jada ez dago lo geratzeko arriskurik.

...


...

Legorretako goieneko baserrietan bada txakur zaunka.

7:30 LEGORRETA. ERREPIDEA

Berriro errepidera sartu aurretik eta, ertzainak etorri bitartean, gosaria. Ertzainek ez omen dute bidai honen berririk baina Itsasondora iristerako aurretik Patrola eta atzetik kotxea sirena, argi eta guztiekin trafikoa erregulatzen.

9:00 ORDIZIA.

Laster agertu da Txindoki. Helmuga gertu dagoen seinale. Trafikoa ugaritzen hasi da; karril batetik atera gabe mantendu behar ardiak baina azkazalak zaurituta dituztenez, bazterreko zelaietara joateko joera dute, gozoago ibiltzeko. Errepidean odol arrastoak utziz doaz aurrera. Zaldibia bertan dago; ardiak ezinean doaz,

motel, pauso bakoitza nekez emanez. Ardiak bakarrik ez, gau osoa igaro dugun besteok ere nahiko lan badugu tente irauten.

10:00

ZALDIBIA. Zaldibian jende ugari bildu da errepide ingurura, inguru hauetan artzaintza bizi egiten dute. Azkenik, Ernaitza baserriko bidegurutzera iritsi gara; azken aldapa eta gaurkoz deskantso.

11:00 ERNAITZA BASERRIA

Hamaiketan iritsi gara, hamasei orduko ibilbidea egin ondoren. Iritsi bezain pronto etzan dira ardiak. Etxekoandreak prestatutako bazkaria zain dugu. Oinak gozatu eta tripa bete eta siestara. Inaziok oraindik ardiak jaitsi beharko ditu.


9:00 ERNAITZA BASERRIA

aiatzaren 15a, igandea

Uda igarotzeko behar den guztia zaldian kargatu eta martxa. Enirioko galtzadan basoan gora goaz. Aralarrera mendi buelta egin nahi duten kalekumeentzat sarbide ederra, ez ordea lanerako erabiltzen duenarentzat: "badek hemen sasi, harri libre eta koska". Beheko txabolara iritsi gara, ez da ordu txarra hamaiketakoa egiteko.

12:00

9

M

Pikutako lepoa gainditu eta Aralarreko goi larreak azaldu dira. Artzain txabola multzoak lagun ditugula eta egun pasa etorritako bikote baten bakardadea apurtuta, azken harriartea pasatzea besterik

ez da geratzen. Artzain bat edo beste hemendik dabil dagoeneko, ongi etorria jaso, "eztek bela allau maiatza", artaldearen gorabeherak, behorrak eta larreak komentatu –besterik ez omen dago han goian "neska gazteak norbeak eraman behar" – eta ordu bietan Ganboa mendiaren magaletan dagoen Pagabe II deritzan txabolara iritsi gara. "Zestua earra izangoek baina hau bezelako parajeik etzeok". Arratsaldean ardiak jaisten utzi dut. "Urrira arte" esanda agurtu nau. Gustura zegoen, aurten larre ona omen dago Aralarren.

E

NEKO ARISTI


J

ardunian

Itziar Larrañaga

ZURE IZENA ENTZUNGO DUZU, OZENKI, ETA KON-

TSULTARA SARTUKO ZARA; DIAGNOSTIKOA ETA ERREMEDIOA ENTZUN ETA LASAITU ZARENEAN, ESANGO DIZU:

"ORAIN HISTORIALA EGINGO DUGU"; ORDENAGAILUAREN AURREAN JARRI ETA GALDEZKA ETA GALDEZKA HASIKO

ZAIZU, TONU LASAI ETA ADEITSUAN, GURE OSASUN-BEKATUEN AITORPENAK SORTZEN DIGUN EZINEGONA ARINDU NAHIKO BALU BEZALA.

ORAINGO HONETAN, MENDEKUA

HARTZEA PENTSATU DUGU; ORAINGOAN GUK EGINGO

Ez dugu ikusten gure barnean dagoela osasunaren bidea

DIZKIOGU GALDERAK GALDE-

TZAILEARI; LASAI ETA ADEITSU

GUK ERE, HURRENA KONTSUL-

TARA JOATEN GARENEAN MENDEKU HAR EZ DEZAN.

dea. Hori da gehien kezkatzen nauena, gutaz kanpoko erremedio magikoak nahi ditugula. Badirudi osasunari buruzko nahiko heziketa kaxkarra dugula. Zer egin beharko litzateke zure ustez? Informazioa eman, ez bakarrik jende xumeari, osasun arloan dabilen jendeari ere bai. Eta, gainera, informazio hori emateko orduan pertsonengana nola hurbiltzen garen oso inportantea da. Izan ere, askotan, osasuna hobetzeko edo gaixotasunak prebenitzeko egin behar ditugun gauzei buruz oso ideia finkatuak baitauzkagu. Orduan, beste mota bateko informazioa entzuten dugunean, kontraesana sortzen da gure barnean, ditugun ohitura eta ikasitako gauzekin, erabat egiatzat hartuta dauzkagun gauzekin. Horregatik, informazioa ematerakoan, lehenik konfiantza lortu behar duzu, zutaz fidatzea eta sinistea, eta horretan zailtasunak dauzkagula uste dut. Zeintzuk izan litezke bizitza osasuntsuagoa egiteko kontutan hartu beharreko gauza garrantzitsuenak. Bat, geure buruaz positiboki pentsatzea, geure buruari harririk ez botatzea; adibide bat ipintzeagatik: oso zabaldua dago esatea "ni oso tontoa naiz" edo "nik ez dut balio horretarako" edo antzeko gauzak. Norbere estimazio kontua beraz? Bai, bai, hori da bat. Beste bat, sinistea benetan jendeak gurekin egon nahi duela. Beste gauza garrantzitsua da etsipena baztertzea, sinistea beti badagoela itxaropena. Eta beste gauza garrantzitsu batzuk, ba, elikadura osasuntsua egitea… Elikadura osasuntsuaren eskema ere bakoitzak geure barnean eginda daukagu,

Noiztik zara mediku Zestoan? Aurten bete dira 25 urte, otsailean. Eta zergatik egin zinen mediku? Ba begira, mediku egiteko gogoa batxiler garaian sortu zitzaidan; biologiako oso irakasle ona izan nuen –Jesus Altuna, hain zuzen– eta garai hartan maitemindu egin nintzen biologiarekin. Ikasgai haietako batean gorputzaren funtzionamenduaz jardun genuen eta han erakutsi zigun, ba, gorputzak nola funtzionatzen duen gaixotasunen aurrean eta, esate baterako, modu erraz batean, ba, nola lagundu diabetiko bati… Eta pentsatu nuen "nik nahi dut jendeari laguntzea eta medikuntza egingo dut". Zerk kezkatzen zaitu gehien osasun kontuetan? Gehien kezkatzen nauena da arazo guztientzat "erremedioen" bila gabiltzala eta ez dugula ikusten gure barnean dagoela osasunaren bi-


1 1

la". Eta, ondorioz, pastillekin hasi baino lehen, ohitura aldaketetan oinarritutako esperientziak antolatzen hasi dira, jende multzo batekin eta psikologoen laguntzarekin. Baina, noski, hori oso garestia ateratzen dela esaten dute. Hor "garesti" hitz horren inguruan interes asko dago. eta hori aldatzeko ere traba egiten digu itxaropenik ez izateak. Beste ja25 urte horietan, herrera on bat da probatu baino lehen ez esatea: "beno, beno, hori txorakerriko mediku gisa, ria bat da" edo "nik ez dut sinisten hori; nik uste dut nirea hobea dela". zerk eman dizu poz Baina hor ere beldurra egon daiteke azken finean. gehien? Badagoela jenZer gehiago hartu beharko litzateke kontuan? Ba, ingurudea nik emandako informamena adibidez; kontaminazioa eragiten duten faktoreei aurre egitea gizarzioa aprobetxatzen duena; te mailan, eta abar. Eta arlo indibidualean, ariketa fisikoa eta harremahorrelako jendea badagoela nak. Gure harremanetan modu askotako eragile ezkorrak edo baikorrak jakiteak poza ematen dit. izan genitzake. Adibidez, harreman batzuk izateko zailtasunen aurrean, Hona nentorrela, horretaz gizarteak eskaintzen dizkigun irtenbideetan, ba, alkohola edo droga munpentsatzen etorri naiz. Niredua aurki ditzakegu ezta? Nik alkoholari buruzko galderak egiten ditudatzat oso pozgarria da, baita, nean zera nabaritzen dut, askorentzat ia ezinezkoa dela harremanetan, informazioa ematerakoan parrandatan, alkoholik gabe ibiltzea. abildade gehiago lortu izaZuk oso ikuspegi zabaletik hartzen duzu osasuna; hori na: jendearen jarreraren ohikoa al da gaur egungo medikuntzan? Nik uste medikuntza arabera ikusten dut nola ofizialean nagusiki zera egiten dela: gorputzak sortzen dituen sintomekin eman informazioa eta, besgu gaizki sentitzen garenean, sintoma horiek ezkutatzeko bidea jartzea. talde, jarrera ezkorra sumaMedikuntzak horretan aurrerapen ikaragarria egin du, badugu irtenbidea tzen badut ez naiz hain honentzat, horrentzat... Irtenbidea edo...Zer gertatzen da, ordea? Ba, sinerraz erortzen etsipenean. tomak ezkutatzeko medikuntza horrek degenerazio bidera garamatzala. Eta nola ikusten duEta nik osasuna ulertzen dudan moduan, hori ez da osasunaren alde egizu etorkizuna? Nire tea, hori da sintoma batzuk ezkutatzea. Esate baterako, medikuntzak, amets bat, proiektu bat, gaizki sentitzen garenean anginak ditugulako, ba antibiotikoa ematen diazalduko dizuet: Zestoan gu eta moztu egiten du krisi hori, baina hori gainbeherako bide bat da. laguntza talde bat antolaOrduan, anginak sortzen direnean nik esaten badut "hori da zure gorputzea. Herri mailan, boluntatza zure alde egiten ari den ekintza bat" ba, horren aurrean jendeak barre rioekin, jendea elkar lagunegiten du. Hori ez da ulertzen. tzen jarri, zeren medikuak Medikuntza ofizialak zenbateraino hartzen du kontuan banan-banan denetara ezin zure teoria? Lehen mailako atentzioan gaudebaikara iritsi. Zestoatik nok aktibitate prebentibotan lan egiten dugu; gukanpo badaude horrelako re lanak, besteak beste, ohitura osasuntsuak soresperientziak, laguntza taltzea du oinarri. Hor kontuan hartzen da gure deak antsietate arazoak diikuspegia. Beste zenbait arlotan ere oso lan intetuztenentzat, diabetikoenresgarriak egiten ari dira. Adibidez, diabetesaren tzat‌ Herrian bertan ere tratamenduaren inguruko hainbat ikerketa delahor daukagu elkar entzukeeta, guri esan izan digute mediku-bileratan; "garta taldea. Talde horretara bi dago, tratatzen duzun bezala tratatzen duzula, nik informazioa eman eta azukrea pastilla bidez edo intsulina bidez oso onnire bidez hurbildu da jendo kontrolatuta baldin badaukazu ere, konplikazioak azaldu egiten diredea. Hor badago jende bat elkartzen garena buruarekin lan egiteko. Ba, horren antzera, noizbait bururatu izan zait laguntza talde bat osatzea; guk, adibidez, aktibitate prebentiboetan –elikadurari buruzko aholkuak ematen ditugunean, pisua jaisteko, eta abar– jendearen ohituretan murgildu behar dugu eta emozioekin egiten dugu topo. Hori dela-eta, tentazioa izan nuen astean egun batean, nire ordutegian, laguntza taldeak jartzeko, pixka bat erreminta hau erakutsi eta onartzen zutenei ba‌ Gertatzen da, ordea, bestela ere gainezka egiten didala nire lanak eta denbora arazoa dudala. Baina aukera badago. Eta, behar bada, jubilatu baino lehen lortuko dut.

J

ONE

BERGARA


S

EME KUTTUNA

atzera begira

Hil

honetan, maiatzean hain zuzen, betetzen dira 25 urte Zestoako herriak Manuel Uztapide bertsolari ezaguna Herriko Seme Kuttun izendatu zuela eta une egokia iruditu zaigu ordukoak gogora ekartzea. Orduan izan ziren bertso emanaldi, hitzaldi eta abarren artean, bi ekitaldi aipatuko ditugu hemen: bata, Zestoako Seme Kuttun izendatua izan zen ekitaldia eta, bestea, hurrengo egunean egin zen bertso jaialdia. Lehenengoa 1980ko maiatzaren 24ean izan zen Udaletxeko areto nagusian. Bertan, Uztapide bera goraipatzeaz gain, bertsolaritza osoa goraipatu zen Joxe Mari Aranaldek emandako hitzaldian. Gogora ekar ditzakegu, baita ere, orduko alkate Xabier Unanuek bertsolaritza eta aho literaturaren artean dauden loturei buruz esandakoak. Ekitaldi horretan eman zitzaion Uztapideri Urrezko Intsignia (herriko armarria ageri da bertan) eta ondorengo bertsoa idatzita zuen pergaminoa: UZTAPIDE

ZURE HERRIAK,

ZENBAT GOGORATZEN ZAITUN

BERTSO

BATEAN EZIN DA ESAN,

NOLA ZAILTASUNAK DITUN.

BA

AL DAKIZU ZURE IZENAK

NORAINO GU LOTZEN GAITUN

GIZATASUNEZ

APAL IZANIK,

Bertan izan ziren besteak beste, Amuriza, Joxe Lizaso, Agirre eta Lazkano. BETI ETXEKO IZAN ZAITUGU, Baina, kontuak kontu, bertsolari bati buruz ari garenez, NAIZ KANPOAN GAUR EGUN, zer hoberik bertsoak aipatzea baino. Ondoren doazenak HARTZAZU ONTZAT IZENDATZEA ekitaldi horretan botatakoak dira. Hona hemen, Uztapide ZESTOAKO SEME KUTTUN. berak Zestoako herriari idatzitako bertsoak, aipatu omenaldian Erramun Etxaide, Legoiak, abestu zituenak. BERTSOLARITZAN TXAPELDUN.

LOREILAREN

ZESTUAN IZAN BEHAR NUELA HERRIKO SEME KUTTUNA. NI AMETSETAN IBILIKO NAIZ, HAU ZAN NERE ERANTZUNA, NORK SINISTU NI HORRETARAKO MERITUAK BANITUNA

HOGEITA HAMAR URTE DIRA ORAINTXE UTZI NUELA HERRIA AHAZTUTA EGONGO ZIRELA HEMEN NEUKAN BURUAN JARRIA NOLA ZINATEN IKUSITZEKO BANEDUKAN EGARRIA EGUN HAUXE BAI GERTATU DALA EGUN GOGOANGARRIA.

NI HEMENDIKAN JOANAK BADIRA HOGEITA HAMAR URTE URRIAN BITARTEKOA IGARO NUEN UZTAPIDE BASERRIAN UGARI GINAN ETA EGOKITU GU ATERA BEHARRIAN JAUNGOIKOARI ESKERRAK EMAN EZ GERA LEKU TXARRIAN.

GAURKO EGUNIAN EGOKITU DA TITULO HAU EMATIA ZAIL IZANGO DA URTE ASKUAN KARGU HAU ERAMATIA BIZI NAIZEN BITARTE HEMEN ZABALIK DAUKAT ATIA ESKERRIK ASKO KUNPLITU BADA HERRIAN BORONDATIA.

HOGEITA LAUA

IZENDATU ZAN EGUNA


3

A

1

Eta hara hemen bertan zeuden beste bertsolariek botatako bertso batzuk ere: AMURIZAK: Herriko Seme Kutuntzat horra Euskal Herriaren hotsa Endoian sortu zen gizon hura Lehen ere ez zan arrotza Zestuak dizu eskua eman Eta eskuan bihotza Bihotz horretan gorde ezazu Manuel zure ahotsa.

AGIRREK: Lazkanok zion Zestuan baina Beste noranahi juanik Hemen bezela maitatzen dala Garbi esan nahi nuke nik Bertsolaritza eta euskera Gogozkoak dituenik Ez da izango gure Uztapide Estimatzen ez duenik.

LAZKANOK: Bertsolarien bertsolaria Zestuarra da hain justu Dohaiz beterik jaio zan eta Denak herriari hustu Jaioterriak bere lan onak Nola ezin zituen ahaztu Zure sehaskan oihal epelak Oraindik ez dira hoztu.

JOXE LIZASOK: Nik ere agur egin nahi dizut Nire lagun zahar laztana Behin behar eta herri guzia Itzuli zazu zugana Gaurtik aurrera eman diote Kale bateren izena Mundua mundu deguan arte Behin ere ahaztuko ez dana.

Egun hartan bertan izan zen bertsolari gazteen jaialdi bat ere: Begiristainek, Zeberiok, Olaldek, Ibarzabalek, Aittolak eta Sebastian Lizasok hartu zuten parte. Hurrengo egunean, 1980ko maiatzaren 25ean, goizean meza eta ondoren, Uztapide plazari bertsolariaren izena eman zitzaioneko ekitaldia izan zen. Eta gero, bazkaria Bainuetxean. Arratsaldean berriz, bertso jaialdia Gurutzeaga kiroldegian. Bertan punta-puntako bertsolariek hartu zuten parte. Han botatako bertso denak ezin ditugunez argitaratu (luzeegia izango litzateke), hona hemen aurrerapen txiki bat: BASARRIK KANTATUA: MIKROTIK ESATEN DU: "PAPERTXO BAT EMAN DIDATE ESKUETARA". BERAZ, EZ DAKIGU ZEIN DEN EGILEA. Zestoatarrak hor datozkizu Manuel zure gorantzan Geroko ere zure izena Gordetzeko esperantzan Zure oroitza galduko danik Ez zaitez egon zalantzan Bihotz barnean josirik zaude Ez bakarrik enparantzan.

MATTINEK: HOGEITA BOST URTE ZEURIK BADITU (SEGURUENIK?) Hemen nintzela izatu Orduan ere Uztapideri Omenaldian kantatu Geroztik ez det gizon hoberik Nere denboran maitatu Horren bersutako manera Ongi zitzaidan gustatu Eta gaur ere zahartuagatik Ez nuan nahi faltatu.

AMURIZAK: Lazkao Txikik kolpea jo du Uztapideren ariman Nola nagusi bera izan baita Bertsolaritzaren deman Hobe genduke gauden bakoitzak Osasun erdiña eman Gizonak beste berrehun urteko Bizia dezan eraman.

LAZKAO TXIKIK: Nik Uztapide ezagun zaitut Nitzadenetik mutiko Horrengaitikan zure pausorik Ez det behin ere utziko Eta Jainkoak bi gauza haundi eman zizuen betiko zure anima eta izena ez dirade behin ere hilko.

X

BASARRIK: Manuel erdi negarrez ziok Basarrin bihotz debila Sarritan eskatu izan diat Argia etorri dedila Lehenago biok bakarrik giñun Euskal giroaren bila Ta ondorenez orain kantatzen Ikusten dizkiat mila.

ABIER

UNANUE, JOXEBA L ARRAÑAGA


k

Kronologia 2005/04/23-24 AGIRO MENDI TALDEKOAK PIRINOETAN. 2005/04/24 "SPY KIDS" FILMA KULTUR ETXEAN. 2005/05/01-03 ARGAZKI ERAKUSKETA UDALETXEAN. 2005/05/08 AGIRO MENDI TALDEKOAK SENPERERA MENDIZ. 2005/05/13 GIPUZKOAKO BAZKUNDEAREN SARI-BANAKETA BAINUETXEAN. NAZIOTASUN EGUNAREN AURKEZPENA KULTUR ETXEAN. 2005/05/15 ZESTOATIK LEKEITIORA TXIRRINDULARI ELKARTEKOAK. ARROABEAN OMENALDIA ETAK DESKUIDUZ HIL ZUEN CEFERINO PEÑARI. JOXE MARI KORTA ERE GOGOAN. 2005/05/17 25 URTE ANTTON OLAIZOLAK ZESTOATIK ALDE EGIN ZUENETIK. 2005/05/22 ARROAN LEHEN OINEZKO MARTXA.

Mila esker 50 zenbaki hauetan

ale/bale KALE.

EMATEN DUENEZ,

HERRIAN EZ DAGO

AUTOENTZAKO APARKALEKU NAHIKORIK ETA LASTER AUTOAK TABERNA BARRURAINO ERAMANGO DITUGU.

DEIGULA!

BEJON-

BA L E .

BIDEGORRIA EGIN DUTENETIK HAINBAT ORAIN DELA GUTXI, HAINBAT ESERLEKU JARRI DITUZTE. BAZEN GARAIA!! HOBEKUNTZA EGIN DIRA: FAROLAK…

A zer giroa Santakutzetan ,

Aita Santuak berak ere ez zituen gal-

du nahi izan! lagun

izan zaituztegun guztioi.

danbolin zulo Auzoetan ere festak; Santakutzak Ibañarrietan eta Azentzioak Endoian.

III. Pala txapelketa. Gorka Unanue irabazle.


•2

005EKO

APIRILAREN

28KO BATZARRAK

ONARTUTAKOAK:

-Planeamenduko arau subsidiarioetako aldaketa onartu zen EAJ-PNV/EAren aldeko zazpi botoekin eta Bagoazen aurkako lau botoekin. Udal Batzarretan, bertako lur jabeekin adostutako hiru hitzarmen urbanistiko onartu dira: Errexil, Guztiok-Bat eta Caravan Park eremuetakoak. Sinatzeke geratzen dena Portaleko etxearena da, Alonderokoarena hain zuzen. Caravan Park izeneko eraikinean, baldintzak egokitu eta etxebizitzen kopurua 18tik 32ra igo da. Horrez gain, udalak 480m2-ko lokala eskuratuko luke gerora anbulatorioa egiteko. Bestalde, Errexil baserriaren inguruko lur sailetan 15 famili bakarreko etxebizitza adosatu aurreikusten baziren ere, orain bost bloketan 48 etxebizitza eraiki ahal izango dira; hauetako 12 babes ofizialekoak. Guztiok-Batarenean, lokal komertzialak ziren eta orain 27 etxebizitza aurreikusten dira bertan. -Zestoako udalerria "Haurreskolak" Patzuergoan sartzea onartu da. Horretarako Udalak 102,71 m2-ko lokala bat erosi du —Zubimusu 18, behea—. Partzuergoak jarriko ditu irakasleak eta material didaktikoa eta Udala arduratuko da lokal horren garbitasunaz eta mantenuaz. Alkateak Danbolini jakinarazi dioenez, irailean izena emateko epea berriro irekiko da ordura arte jaioko diren umeen gurasoek ere aukera izan dezaten zerbitzua erabiltzeko. Urtean zehar haurrak eskolan hasteko hainbat data egongo dira.

•3

3. UDAKO

IKASTAROAK

05

UEUn izena emateko epea zabalik dago. Zestoako ikasle eta langabetuentzat dirulaguntzak. Informazio gehiago: Zestoako Euskara Zerbitzuan.

5

u daleko berriak

1

TOKIKO AGENDA 21 helburuen proposamena

Tokiko Agenda 21 egitasmoan herritarren partehartzea bultzatzen da. Udalerriaren etorkizuna guztion ardura da eta orain, herriaren diagnostikoa oinarritzat hartuta helburuak proposatzeko unea da. Udalerriko diagnostikoak herriko hainbat gai aztertzen du. Herriko egoera aztertu ondoren badakigu zeintzuk diren gai bakoitzeko arlo kezkagarriak eta sendotasunak. Orain helburuak proposatzeko garaia da; hots, etorkizunean nolako herria nahi dugun zehazteko garaia. Helburu horiekin E k i n t z a P l a n a osatuko dugu. Plan hori egiteko gai bakoitzeko helburu orokorrak, helburu zehatzak eta ekintzak finkatu beharko dira. Horrenbestez, apirilaren 7an egin zen p a r t e h a r t z e f o r o a n zenbait helburu eta ekintzen proposamenak jaso ziren. Momentu honetan proposamen horiek banan-banan aztertu beharko dira eta egin daitezkeenak Ekintza Planean txertatu. Hauek dira, besteak beste, Zestoako foroan jaso ziren zenbait proposamen: OSASUNA: Osasunaren inguruko ikastaroak antolatu herritar, haur eta gazteei zuzenduak. ETXEBIZITZA: Etxe hutsak eta zaharrak berritzeagatik tasak jaitsi. Eta etxebizitza hutsei buruzko alokairu programa egin. MIGRAZIOA: Diagnostiko bat egin etorkinen egoera zein den jakiteko. AISIALDIA: Gazte Txoko bat sortu. KIROLA: Kiroldegia egokitu. ZERBITZUAK: Beste herrietako merkatal taldeen (elkargoen) hitzaldiak antolatzea hauen esperientzia ezagutarazteko. BolunINFORMAZIO GEHIAGO: tario taldeak sortu inguruTel. 943 890 045 www.urolakosta.org men eta giza arloan lan egiagenda 21@urolakosta.org teko INGURUMENA: Kutsadura atmosferikoa neurtu, kutsadura atmosferiko neurketak egiteko kaptadore bat eskatu, herriak sortzen dituen hondakinak neurtu, Iraetarako bidegorrian fotozelula bidezko argiak jarri, tentsio altuko lineak lur azpian sartu, baserrietako hondakin organikoak tratamendu plantetara eraman eta sareko urei fluorrik ez bota. MUGIKORTASUNA: Mugikortasun plan bat egin eta eskolako autobusak garraio publikorako erabili auzoetan.


HERRIKO

BAZTERRETAN

Izarraitzi

begira ibilbidearen hasiera eta bukaera

raz gozatu eta ondo pasatzea denez, Ondarbason kotxea uztea erabaki dugu, eta nola ez, kotxetik jaitsi eta berehala txakurrak agurtu ditugu. urutzerako bidea xamurragoa egiteko asmoarekin igoera hiru etapatan banatu dugu; horietako bakoitza bukatutakoan atseden hartuko dugu eta behar duenak mokadua hartu edo ahoa busti dezala. Hona tontorrera iristeko hiru etapak:

G

ALDAPATZARREN ETAPA ndarbason goxo-goxo hasiko gara ibiltzen, baina segituan konturatuko gara igotzeko ordua dela. Sigi-saga igoko ditugu aldapak. Lehenengo etapa bukatzeko lanak dituenak har dezala arnasa lasai eskuinean aurkituko duen putzuaren ondoan; atseden hartzeko aitzakiaren bat bilatzea ez da ideia txarra eta kasu honetan, putzua nola neguan izoztuta egoten den konta diezaiokegu aldamenekoari. Udaberrian berriz, txalburu arrautzei edo arrautzetatik ateratako buru beltzei begira egon gaitezke. Segituan bukatuko dugu lehenengo etapa, eskuinean dugun borda eroriaren ondoan, hain zuzen.

O

I

AZKO ABENDUAZ GEROZTIK HERRITARROI HILERO PROPOSATZEN DIZKIZUEGUN MENDI IBILALDIEN ARTEAN

ZAILENA IZANGO DA HAU, INONDIK ERE.

GURUTZETIK

ATERA ETA

ERLO

TONTORRERA IRISTEKO IZERDI PUSKA BAT BOTA BEHAR DA ETA UDABERRIA IZANDA, ARE ETA GEHIAGO! NEKEAK NEKE, ZEIN ATREBITUKO LITZATEKE ESATERA IZARRAIZKO MENDILERROA EZ DELA OSO POLITA ETA EZ DUELA HARA IGOTZEA MEREZI? erritik ikusten dugun tontor hiruki hori polita dela eta igo egingo garela erabaki dugu. Baina nondik hasiko gara eta zein bide hartuko dugu? Ibiltzeko gogoa duena abiatu dadila Lau Iturritik eta segi behetik gora gurutzea ukitu arte. Lasaixeago ibili nahi duenak kotxean Ondarbasora igo besterik ez du, guk hala egin dugu. Egia esan, Izarraitz mendilerrora bideko zatirik zatarrena da behetik Ondarbasorainokoa; aldapa galanta, kotxeen joan-etorria eta asfalto tristea. Hileroko ibilbide hauen helburua herriko bazterrak ezagutu, natu-

H

ESKAILEREN ETAPA z al da parterik politena hauxe? Harria, harria eta harria: astoa kartolarekin bezala segitzen badugu aurrera, ez dugu besterik ikusiko. Ezkereskubi begiratuz gero, berriz, goroldio ederra pagopean. Gora begiratzen badugu aterpean goazela irudituko zaigu, bidea zuhaitz adarrek jaten baitute. Harrizko eskailerak bukatu eta aterpetik argitara ateratakoan bukatutzat emango dugu bigarren etapa. Hemen ere atseden har dezakegu, badaukagu horretarako aitzakia: lehenengo aldiz itsasorainoko bista daukagu. Inguruko tontor eta bailarei errepasoa eman ondoren azken etapari helduko diogu.

E

TONTORRERAKO BIDEA ide polita da hirugarren etapako hasiera. Harri artean segituko dugu, baina ez gara ibiliko lehen bezalako eskaileretan, ia bide guztia laua da

B


eta zabala. Halako batean, ordea, erabakitzea egokituko zaigu, edo aurrera segi eta pistatik egin tontorrerako bidea edo ezkerretara sartu eta aldapa handian zuzen-zuzen gora abiatu. Batetik zein bestetik, lehenago edo geroago, gurutzera helduko gara, Erlora. Baten batek Erlo baino ez aipatzea barkatuko ez didanez, Xoxoteko aterpeko salda beroa gerorako utzi eta akuatarrek jarritako gurutzera hurbilduko gara. Ukitu gurutzea, eta orain bai, orain aterpera salda beroa hartzera. xorizo muturra janda ipurdi astuna altxatzeko ordua iritsitakoan Ondarbasora nondik jaitsiko garen erabakitzea komeni da. Errazetik errazera egin daiteke eta igo garen leku beretik jaitsi. Hori bai, euria ari badu edo bazterrak lehendik bustita badaude hobe duzu mendiko oinetako egokiak izatea bestela ipurdiko ederrak hartuko dituzu! ittolatik barrena jaitsi daiteke, bidea luzeagoa da, baina erosoagoa ere bai. Gainera, Xoxoteko aterpeko hamaiketakoak bete ez bagaitu, bigarren aukera daukagu Aittolan. Goltzibar baserrira jaitsi eta uraskara heldu baino lehen, eskuinera daukagu bidea Ondarbasora igotzeko. Tripa betetzeko bigarren aukera daukagula esan dugu Aittolan, baina Ondarbasoko Antonio tentatuz gero, akaso... hirugarrena ere bai.

T

A

ku-praka

Ku

ttola zar

Ai

7

I

1

zarraitzeko mendilerroa Natura 2000

Sarean dago. Natura 2000 Sarea Europako lur eremu babestuez osaturiko sarea da, 1992ko "Habitat naturalak eta basoko fauna eta flora babestuari buruzko 43/92" arteztarauak sortuta. Bere helburua honako hau da: hainbat espezie interesgarri, edota horien banaketa naturaleko habitatak, egoera onean gorde edo indarberrituko direla bermatzea. ertan aurretiaz babesturiko inguruneak ere sartzen dira; esate baterako gertu ditugun Pagoetako Natur Parkea edo Inurritzako dunak. Baina aurretiaz babestu gabe zeuden ingurune berriak ere zerrendatu dira eta horren adibide dira Izarraitzeko lur eremuak. abes mota honek dituen berrikuntzen artean, hiru dira garrantzitsuenak: habitat mota guztien iraupena bermatzeko helburua, babes eremuen artean loturak bultzatzea eta babes gune isolatuekin sare bat eraikitzeko asmoa. Ordura arte babestu ziren soilik ustiaketa arina jasan zuten eta egoera onean mantendu ziren mendi inguruko lurrak. Ordesa, Pagoeta, Aralar,‌ goi mendiko ekosistema gehienak abeltzaintza estentsibora mugatzen ziren larre eta basoak. Beste eratako ekosistemak, dunak, ibaiak, haranetako baso eta sastrakadiak babesik gabe zeuden. Arteztarau egnogramma honek, aldiz, era guztietako ekosistemak babestera bultzatzen ditu erakundeak. aina zer du hain berezia Izarraitzek? Mendiko basoak, pagadiak, pinudiak, goi mendiko larreak, abeltzaintza estentsiboa‌ ez dirudi babes sistema berri honek ekarri dituen berrikuntzekin bat datorrenik. Ala bai? Liburu eta aldizkarietan aurkituko dugu erantzuna: erbia, basakatua, basurdea, azkonarra, katajineta, ipurtats eta lepazuri aipatzen dituzte ugaztunen artean. Hegaztiei ere ezin muzin egin: tarin, sai zuria eta arrano sugezalea. Landareen artean Europan oso arraroa den Stegnogramma pozoi iratzea ere agertzen da. Dena ez da liburu eta aldizkarietan agertzen eta oraindik ere badu Izarratzek guretzat nahikoa sekretu eta altxor. Babestu beharreko milaka arriskupeko animali eta landare eder, arrunt edo bitxiak. Eta altxorrik handiena, guri sabelean sortzen digun zirrara. Zer ote da?

B B

B

St

L

ierni Arrieta, Onintza Irureta


agenda ma 27

IATZA

OSTIRALA

Alboka taldearen eskutik “Bertso zahar eta berri musikatuak” gaueko 22:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian.

29

ek 02

SMSrik bidaltzen al duzu?

IGANDEA

Xoxoteko eguna.

AINA OSTEGUNA

Denon Konpromisoa ekimena aurkezteko bilera zabala, Kultur Etxean arratsaldeko 19:30ean. Konpostaiari buruzko hitzaldia kultur etxean 20:00etan. (Ingurumenaren asteko ekitaldia)

sms lehiaketa maiatzaren 13tik ekainaren 22ra

tzarrak eta Gazte Asanbladaren kale animazioa. 12:00etan, herri kirol norgehiagoka Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako taldeen artean, bertsoz komentatua, frontoi zaharrean. 13:00etan, ekitaldi nagusia plazan bertsolari eta dantzariekin. 14:30ean, herri bazkaria Laranjadi plazan Jaione eta Jonen euskal kantek alaiturik. 18:00etan, Ttakunpa, Zartako eta 12 Triburen kontzertua. 21:30ean, amaiera ekitaldia.

19

IGANDEA

VIII. Ibilaldi Neurtua. Ibilbide luzea (38 km): Zestoa, Erlo, Kakute, Agiro, Andutz, Zestoa. Motza (26 km): Sastarrain, Beliosoro, Andutz, Zestoa.

22

ASTEAZKENA

Ertxiña Musika Eskolako emanaldia, Kultur Etxean 18:00etan.

23

OSTEGUNA

San Joan bezpera. 19:30ean, Erralla Bertso Eskolak antolatuta VI. Uztawww.smsariketa.org OSTIRALA pide Bertso Paper sari banaketa. 22:30ean, San Joan Pailazoak, 18:00etan sua plazan, txistulariek alaituta. udaletxe azpian. (Ingurumenaren asteko ekitaldia)

03 04

LARUNBATA

Alcer Giltzurrun Gaixoen Elkarteko kideek mahaia jarriko dute organo emaile berriak lortzeko, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Produktu ekologikoen dastaketa 19:00etan udaletxe azpian. (Ingurumenaren asteko ekitaldia) Gurutziaga abesbatzaren emanaldia iluntzeko 20:15ean Zestoako parrokian.

05 11

OSTEGUNA

Hondakinei buruzko tailerrak plazan 11:00etatik 13:00etara. (Ingurumenaren asteko ekitaldia) LARUNBATA

Txan magoaren emanaldia Arroagoiko frontoian, 17:30ean. Ondoren, guztientzako txokolatada Herri Etxe elkartean. Gaueko 22:00etan, Itxaropena dantza taldearen ikasturte bukaerako emanaldia Kiroldegian.

12

LARUNBATA

Naziotasun eguna. Goizeko 9:00etan, mendi martxa Sastarrainen barrena. 10:00etan, diana txistulari eta trikitilariekin. 10:30ean, hasiera ekitaldia; udaletxean EHNA egin ahal izango da. 10:30ean, artisau erakusketa (Euskal Herriko artzaintza) Udaletxe azpian. 11:00etan, esku pilota partidua frontoi zaharrean. 11:30ean, euskal jolasak umeen txokoan, Kultur Etxeko atarian. Eta herriko kaleetan, zanpan-

25

LARUNBATA

13:15etan, Bai Euskarari ziurtagiri banaketa. Txistulariekin kalejira eta ondoren ekitaldia. Bukatzeko mokadua.

• Zbitartean, lan egiteko begiraleak behar dira. Beestoako udaleku irekietan uztailaren 4tik 29ra

tebeharreko baldintzak 18 urte beteta izatea eta Euskal Autonomi Erkidegoko bi hizkuntzak menperatzea. Interesatuek, N.A.ren fotokopia eta curriculum vitae agirien fotokopiekin utzi behar dituzte kultur etxean, udaletxean, edota ikastetxean, ekainaren 3ko eguerdirako. Hautaketarako irizpideak eskuratu nahiko lituzkenak, eskuragarri izango ditu aipatu lekuetan. I. Uztapide bertso paper sariketa antolatu du Erralla Bertso eskolak. “Gutun bat esku artean”izango da helduenentzat gaia eta “Eta handitan zer?” 14 urte bitarteko gaztetxoentzat. Gutxienez 4 eta gehienez 8 bertso aurkez daitezke ekainaren 14rako Kultur Etxean. Sari banaketa ekainaren 23an izango da urtero legez.

•V


9

1

porrusalda AUTOESTIMUA Uf, zer zaila autoestimuaren kontu hau! Hasieran, gaia aukeratu nuenean, garrantzitsua eta erraza iruditu zitzaidan, denok baitakigu zerbait autoestimuari buruz. Belaxe egingo dinat! -pentsatu nuen; ai ene, zer oker nenbilen! Gaiari buruz neukan informazio pilo hura irakurtzen hasi bezain pronto, konturatu nintzen, hain erraza ez zitzaidala gertatuko. Urduri jartzen hasi eta aspaldiko beldurrekin topo egin nuen: gai izango ote nintzen orri guzti haiek ulertzeko moduan laburtu eta irakurleari lagungarri izateko moduan idazteko? Autoestimua txikitzen hasi zitzaidan. Hain seguru kontu batzuetan eta hainbeste zalantza bestetan! Zerk laguntzen dit nahastuta nabilenean, beldurra sentitzen dudanean edo zerbait ulertzeko edo egiteko gai ez naizela pentsatzen dudanean? Neure burua ezagutzeak laguntzen nau. Azken finean autoestimua geure buruaz sentitzen eta pentsatzen duguna da; gutaz gustuko duguna eta uste izaten duguna. Badakigu zoriontasuna geure bizitzarekin pozik, asebete, egotea dela eta horretarako autoestimua altua edukitzea dela onena, baina nola lortu, ordea?

Hemen dituzue aukera batzuk, adibide gisa: · Zeure burua ezagutzen saiatu. Ohartu zaitez nola azaltzen zaren besteen aurrean, eta zure burua nola ikusten duzun besteen aurrean zaudenean. · Den bezalakoa onartu ezazu zure burua. Denok ditugu alderdi onak eta ez hain onak. Ez dago "perfektua" den inor. · Ekin. Edozein lorpenek, nahiz eta txikia izan, zure autoestimua igotzeko balioko du. · Ez izan zorrotzegia zure buruarekin huts egiten duzunean. · Helburu bihurtu zeure kexak, gaizki egiteari beldurrik eduki gabe. · Gauzei eta gertakizunei duten benetako garrantzia eman. Umorea erabili. · Denbora hartu gustuko ekintzak egiteko. · Onartu eta maitatu zeure gorputza. · Zeure sentimendu eta ideiak funtsezkoak dira. Errespeta itzazu. Erraza esaten, zaila egiten eta bizi guztia eskatuko digun lan zoragarria. Zergatik ez gara oraintxe bertan hasten?

I U m e e n t z a k o w e b g u n e a k : www.ipurbeltz.com www.komunika.net/txikinet www.aisia.net www.takolopirritxetaporrotx.com www.txirrimirrietatxiribiton.com

tziar zigaran (Argire psikologia zentroa)

263

Zestoan organo emaile daude.

Z e r d a . . . S. O. S. ? (Save Our Souls=salba itzazu(e) gure arimak) Morse kodearekin egin zen arrakastatsua itsas nabigazioaren munduan, idazteko eta ulertzeko oso erreza baitzen (...---...). Titanic hondoratu eta handik hilabete batzuetara, laguntza eskatzeko Udaberria, odol berria. mezu unibertsaltzat onartu zen Londonen eginiko bilera batean (1912). Maiatza, urte guziaren ardatza

Maiatzeko lorea, urrea baino hobea Maiatzeko ziza, heriotzako giltza


MOTA GUZTIETAKO ERREBELATUAK errebelatu d i g i t a l a eta k a r r e t e a karnet argazkiak: NAN, gida baimena... estudioko argazkiak


51 - 2005 maiatza