Issuu on Google+

danbolin 2013ko uztaila

141 zk.

Lanean, borondatez


www.ekainberri.com Telf. 943 868 811

Urtarriletik ekainera bitartean aldizkarian agertu diren marrazki zatiak txukun txukun moztu eta gorde dituztenen artean zozketa eginda, zilarrezko zintzi-

likarioa Justina Urrestillari tokatu zaio. Zorionak!!

Irailetik abendura bitartean haurrei zuzendutako zozketa egingo dugu. Hasi margoei puntak zorrozten!!


inkesta

“iraetatik zestora, bi mendiren artetik igarotzen da, eta behealdean ibaia dauka. gauean, batez ere, paraje hori tristea eta zorigaiztokoa gertatzen da�. iluna zen gure herrirako bide hori pio barojarentzat. aurreko danbolinen zetorren, zalakain abenturazalea liburuko pasartean. ezin, ordea, atarikoan azken alea aurkeztu, datorrena baizik, eta hortaz segi dezagun aurrera. iraetatik abiatu behar dugu bidea. gaur egun bidea ez da hain bakartia, barojak herriko jendea joan-etorrian ikusiko luke beren baratza berriak mimatzeko asmotan; batzuk lehen uztak ilusioz biltzen, ura kentzen asmatu ezinik besteak. baratzeen berri izango dugu ale honetan. eta aurrera, paseoa laburra da-eta. lagun batek kontatu dit osinbeltz behin baino gehiagotan aipatu duela barojak bere lanetan, eta ba omen zen pertsonaia bat han inguruan belarrak biltzen ibiltzen zena, erdi petrikilo, erdi sorgin zen emakume bat, ume batekin ibiltzen zena. gero emakumea hil egiten da, baina gizartetik baztertutako pertsona bezala margotzen du barojak. beste erremediorik gabe gizartetik at geratu den edo geratzeko arriskuan dagoen jendea ugaritu egin da azkenaldian. batzuentzat, ordea, ez dira ikusezin. borondatezko sentimendu sano batek bultzatuta, gizakia helburuko kideekin elkartzen dira herritar batzuk. laguntza burokratikoa edo kafe baterako konpainia, behar dutena eskaintzen diete. hauek ere, danbolinera ekarri ditugu. eta zestoara iritsi gara: hemen hasi zen baroja mediku lanetan eta hemen konturatu zen ez zuela mediku izan nahi. zestoak arrastoa laga zion barojari, bertako jendeak, istorioak eta lekuak bere memorian eta liburuetan babestu ditu. erreferentzia hauetako batzuren bilduma polita eta arina ekarri digu Fernando arzallusek. herriko txutxu-mutxu zaharretara salto egin nahi? ezer gutxi dakit pio barojari buruz, tamalez. lehenengoz bere izena entzun nuenean hamaika urte nituen, eta jakin nuen izen arraro hori zuen gizona medikua izan zela zestoan, eta gizon garrantzitsua izan zela ere bai; eta gizon garrantzitsua izan zelako bere omenez kontzertu bat eskainiko zutela. baina batez ere gogoratzen dut 1996ko kontzertu hark liluratu egin ninduela, gurasoekin barreratan eserita orfeoia entzuten nengoela. atarikoa amaitu bezain pronto los baroja ( julio Caro baroja) irakurtzen hasiko naiz, aitak gomendatu dit. aio eta irakurketa ona izan! .

M

d a n b o l i n ek

ari Artano

e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

34 6 8 12 14 16 19

PIO BAROJAREKIN

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba LarraĂąaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

enbidoak

hitzetatik ekintz etara

pio baroja : leku ak eta p ertso nak

agenda

auzoetatik

dan bolin zu lo

aztarka, erretolika

diruz lagundutakoa


enbidoa I. HAU DEK HAU! rrikatik etxera itzultzean, postontzian begiratu, eta hori sorpresa: hilero nire herriko albisteak eskaintzen dizkidan aldizkaria, danbolin. Hasi naiz irakurtzen eta sorpresa are handiagoa: Raul nire laguna niri enbidoa botatzen. Hori ikusi ondoren, nik ere lerro batzuk idatzi beharko, aldizkari horrek hori eta gehiago merezi du-eta.

Ko

Zein da herrian egin den eraikuntza edo obra arkitektoniko zatarrena eta politena?

Lehendabizi, Raulek esandakoaren harira, esan beharra daukat talde bezala garai hartan bizi izan genituen esperientziak zoragarriak eta musikalki aberasgarriak izan zirela. Bestalde, orain dela gutxi Patana Fest-en bizitakoaz hitz egin nahi nuke, nahiz eta sentsazio horiek paperean islatzea zaila izan. Eszenatokira igo, eta jendea entzutea gure taldearen izena behin eta berriz oihukatzen, jendea saltoka, herritar askoren poz aurpegiak‌ hori ikustean sentitutakoa nola adierazi! Gainera, ezin dugu ahaztu herritar askok egin duten lana, hura posible izateko. Mila esker guztioi, Lin Ton Taun taldearen izenean. Amaitzeko, Raulek esan bezala, nire anaiarekin izan nituen liskar edo xextrak ekarri nahi ditut gogora. Etxean bazkalostean hasitako eztabaidek Uztapiden izaten zuten segida, kafe bat hartuaz. Oso jarraituak izaten ziren eta ez zen falta izaten Morenas eta Eduk botatako pikante pixka bat ere. Horrela bada, nire enbidoa Morenasi bota nahi nioke: Nork jartzen du, gaur egun, Uztapiden xextrarako gaia? Oharra: larunbat honetan Uztapiden xextrarako gaia jartzen duenari, nire anaiak ordaintzen dio kafea.

J

on Rezabal Munatxo

Egindako zatarrena duela gutxiko kiroldegiko aterpea, ez zait batere gustatzen. Eta politena, kostatu behar zait zerbait konkretua esatea, ez dakit, orokorrean egindako txukunketak. Nik zer egingo nukeen errazago esango nizuke; frontoi zaharra estali. Asko irabaziko luke gauza ezberdinetarako.

Rosario Artola

59 urte

Politena‌ Ekainberriko erreplika, adibidez. Frontoia ere zoragarri dago eta baita kiroldegiko aterpe berria ere. Eta zatarrena, edo oker egindakoa hobeto esanda, Idiazpiko eskailera mordoxka horren berrikuntza, igogailu eta ezer jarri gabe han bizi direnentzat. Han beheko alde hori ere oso gaizki dago.

Xabier Iriondo

79 urte


5 Gurutzeko gure etxeko fatxada berrituta oso polita gelditu da, ez dakit politena den baina oso ondo gelditu da. Ta zatarrena… kiroldegia edo…

Zestoan egin den eraikuntza politena Zatarrena eliza da. Eta zaLaranjadi. Txikitarrena… ez datatik kioskoarekin eta zuhaitzeLili jauregia kit ba… zona inkin ezagututa… dago oso polita, dustrialean, eshura oso polita egin den polite- tazio inguruan zen. Eta egin den na horixe esan- egindako aparIsabel Lizaso kalekua edo… politena Lili jau- go nuke dela. 51 urte regia eta alonde- Eta zatarrena ki- zona hori berriroko etxea berrit- roldegiko erai- tuta baina zatarra dago. zea. Herriari bes- kuntza, aterpe te itxura bat berria ez, eraieman dio. Oso kuntza bera, za- Kandido Egiguren politak gelditu 77 urte tarra dagoela dira. iruditzen zait.

Iñigo Etxeberria

38 urte

Arantxa Larrañaga

59 urte

“PEKULIAR XAMARRA ZARA!”

H

ala esan zidaten orain dela urte pila bat, eta nik bueltan “eskerrik asko!”, ustez hitz horrek ohikoa, normala edo betikoa esan nahi zuelakoan. Orain dela gutxi enteratu naiz zein den bere benetako esanahia, hau da, ezohikoa, desberdina edo xelebrea esan nahi duela. Une horretan, pentsatu nuen erdi haserre “beste alu harek zeba esan ote zian nei hori? Ze ikusi ote zian hori esateko?”. Baina buruari buelta batzuk eman ondoren, konturatu naiz egi galanta esan zidala, eta arrazoi guztia ematen diot orain! Ondo pentsatzen hasita, ordea, mundua edo gizartea bera ere ez al dira nahiko xelebreak? Niri, behintzat, hala iruditzen zait, ez baitut ulertzen inguruan pasatzen diren makina bat gauza! Munduan guztiontzat dirua eta jana izanik, nola da posible batzuk ikaragarri izatea eta beste batzuek ezer ez? Edo ezer egin ez duena kartzelan egotea eta lapurrik handienak kalean lasai ibiltzea? Edo biolentzia onartzeko eta sortzeko gai izatea? Zer esanik ez, bestearen txarrarekin bera hobeto sentitzen diren horiek! Eta horrelako beste milaka xelebrekeria, zoritxarrez egunero ditugunak gure artean. Baina badaude beste modu bateko xelebrekeriak ere! Ume artean zabiltzanean pila bat pasatzen zaizkizu egunean zehar; haien irteera eta sanidadearekin, ezin zaitezke aspertu! Parrandara ateratzen bazara ere, beste hainbeste xelebre eta xelebrekeria ikusi eta egin ohi dira, batere inportarik gabe eta ahalik eta gehien gozatuz. Zergatik ez dugu egunero bizi poz hori? Derrigorrez mozkortu egin behar al dugu ondo pasatzeko edo parranda botatzeko edo norbaitekin hitz egiteko? Beti ez dugunari begiratzen diogu, guztia eskua artean izanik? Bai, bai, denok gara “pekuliar” xamarrak, bakoitzak bere xelebrekeria eta desberdintasunak ditugu eta bejondeigula! Goza dezagun bizia xelebrekeriak eginez eta haietaz barre eginez! Eta, ahal izanez gero, kontatu ondokoari berak ere barre egin dezan zure xelebrekeriez!

E

nbido 2. Naiara Bereziartua


hitzetatik ekintzetara

pasatzearen onurak

zken urteetan egoerak txarrera egin duela esaten badugu, ez dugu ezer berririk esango. Eta seguruenik aspertuta egongo zarete krisia dagoela entzuteaz. Gaurkoan ordea gure asmoa oso bestelakoa da: positiboak izan nahi dugu, eta bizitzaren alde ona bilatzen saiatuko gara. Eta aurkitu dugulakoan gaude. Hori uste dugu behintzat. Dirua arazo guztien iturri eta konponbidea dela esan liteke baina batzuetan dirurik gabe ere gauzak konpondu ditzakegu. Chus Mateo eta Pello Iparragirreren kasuan behintzat bai. Biak Gizakia Helburu taldean boluntario lana egiten dute, eta hurrengo hilabeteetan Zestoan martxan jarriko den Janarien Bankuan eta Kaleratzeak Stop taldeen sorreran ere kolaboratzen dute. Chus Mateo jatorriz bilbotarra da baina osasun arazoak medio Aizarnan bizitzen bukatu du: “Orain bost urte buruko iktusa izan nuen eta horren ondorioz ezintasun bat gelditu zait. Nire bikotea Lezokoa da, eta lana dela-eta biok genituen etxeak saldu eta hona etorri ginen bizitzera”. Zestoan bizitzari tinko heldu nahi ziotela erakusteko edo, udaletxean ezkondu ziren baina dena ez zen polita izan hasieran: “Lehen urtea oso gogorra izan zen. Hiri batetik Euskadi profundara pasa nintzen, eta ia depresioak jota nengoen. Nire senarrak zerbait egin behar nuela esaten zidan”. Lehen hilabete horietan “zigarroak erre eta telebista ikusten nituen, inolako ordutegirik gabe”, dio Chusek. Bien artean hitz egin ondoren, boluntario lana egitea aukera ona izan zitekeela pentsatu zuten: “Bizitzak aukera berri bat eman zidan eta zerbait itzultzea nahi nuen”. Lehen pausuak, ordea, Gipuzkoako boluntario lana koordinatzen duen Gizalden eman zuten. Donostiako egoitzan, Chusek dituen mugikortasun arazoak kontuan izanik, Lasaon Gizakia Helbururen egoitzan lan egitea proposatu zioten. Gizakia Helburukoekin hitz egin ostean, han lanean hastea erabaki zuen eta gaur egun astelehenetik ostegunera joaten da: “Nire konpromisoa hori da. Lau egunean joaten naiz, eta bertan daudenei medikuarengana edo epaitegietara joan behar dutenean laguntzen diet”. Gizakia Helburun laguntzeaz gain, Zestoako Udaleko gizarte zerbitzuek eskatuta, herrian behar bereziak dituen emakume bati laguntzen dio astean hirutan.

Chusek bere bidea Donostian hasi bazuen ere, Pellorena oso bestelakoa izan da: “Nik Chus kiroldegiko gimnasioan ezagutu nuen. Gizakia Helburun boluntarioa zela jakin nuenean, bertan laguntzen hasteko zer egin zuen galdetu nion, eta orain urtebete egingo du kolaboratzen hasi nintzela”. Bien zeregin nagusia normalean bertan daudenei laguntzea izaten dela aipatzen du Pellok: “Udaran eta neguan programazioa desberdina izaten da. Ni neguan larunbatetan joan izan nahiz eta Sastarrain aldera joan izan gara eta udaran, berriz, hondartzara. Horrez gain, badago arduradun bat ondoan izan gabe bertatik irten ezin duen jendea eta horiei medikuarengana edo epaitegira laguntzen diogu”. Txikiak diruditen ekintza horien aurrean, jendearen erantzuna oso ona dela diote biek ia aho batez: “Esker on mugagabea lehen unetik”, aipatzen du Pellok. Chusek, berriz, boluntario lanak “asko osatzen” diola esaten du, eta orain argi daukala benetan egin nahi duena egiten duela: “Lehen lana zela-eta estresak jota nengoen, iktusak gelditu ninduen arte. Lehen diruarekin ordaintzen zidaten eta orain beste gauza batzuekin”. Chusen pena bakarra hizkuntzarena da, euskaraz ez baitaki: “Euskaltegian hasi nintzen baina nire osasun arazoak direla-eta asko kostatzen zait gauzak ikastea”. Berak argi du bere arazoek ez dutela bere bizitza mugatu baina bere ezintasuna dela-eta ezin duela nahiko lukeen guztia egin. Hala ere, bere esperientzian oinarrituta, guztiei gomendatzen die boluntario lana. Biak Gizakia Helburun laguntzen badute ere, beraien konpromisoa ez da hor bukatzen: “Lan asko dago egiteko herria hankaz gora dago-eta”, baieztatzen du Pellok.


7 Gizartea Helburun buru-belarri sartuta badaude ere, beraien kolaborazioa ez da talde horretara mugatzen Pelloren esanetan: “Pixkana-pixkana beste talde batzuen berri izan dugu eta bertan sartu gara”. Orain udaran martxan jarriko den Janarien Bankua eta udara ostean hasiko den Kaleratzeak Stop taldeak, esaterako. Janarien Bankua laster jarriko dute martxan: Chusek esaten duenaren arabera, “haurdunaldia ia bere amaierara” iristen ari da-eta. Gipuzkoako Janari Bankukoekin bilduak dira eta “jarraitu beharreko irizpide” batzuk azaldu dizkiete: “Ez zaio inori galleta bat ere emango udaleko gizarte zerbitzuek ez badute esaten”, argi utzi nahi du Pellok. “Putre” asko dagoela eta kontuz ibili behar dela diote biek ere: “Herri baten baino gehiagotan jatekoa eskatzen ibiltzen den jendea badago”, eta kontuz ibili behar dela uste du Pellok. Hori bai, jendeak lotsa galdu behar duela dio Chusek. Gaur batzuk direla, baina etorkizunean beste bati kokatu dakiokeela. Azken urtean Zestoan Janari Bankuaren laguntza jasotzen duten familiak 8tik 18ra pasa dira: “Orain Zumaira joaten dira horiek baina han nahikoa lan dute eta Zestoakoa martxan jartzen denean hemengora etorriko dira”. Kaleratzeak Stop taldea, berriz, irailean hasiko da berriz biltzen, eta udaran momentuan geldirik egongo da.

Boluntario gisa lan egiteko zalantzan dabilenari zer esango lioketen argi dute biek: “Animatzeko, nirekin edo Chusekin hitz egitera etortzeko edo udaleko gizarte zerbitzuetara joateko, baina ez dezala zalantza izpirik izan lan asko baitago”, aipatzen du Pellok. “Besteentzat beraien bizitzako minutu bat emateko modurik badute, ordainetan jasoko dutena hiru aldiz handiagoa, edo gehiago, izango da”, uste du Chusek. Etorkizunak buelta asko ematen ditu eta inor ez gaudela salbu, dio modu berean Chusek: “Bizitza hain gaizki dagoen garai honetan izan gaitezen solidarioak. Gaur beste batzuk dira laguntza behar dutenak baina bihar baliteke geu izatea. Gizakia Helburun laguntzen dut nik, baina nire bizitzako gertaerak direla-eta ni izan nintekeen laguntza beharrean zegoena”. Biek ere argi utzi nahi dute boluntario lanean hasten diren guztiak ongi etorriak izango direla, etorkizunean talde gehiago martxan jarri nahi baitira, esaterako Denbora Bankua. Baina hori, beste baterako kontua izango da.

U

rko Canseco


Pio Baroja: lekuak eta ,

pertsonak

e

Lehenengo gaua, Blasen ostatuan Donostiatik etorri zen Baroja Zestoara, 1894ko abuztuaren hasieran. Sei orduko bidaia egin zuen, La Vascongada diligentzian. Gaua “Blasen ostatuan” pasa zuen:

z zuen denbora asko [Memoriak, hemenegin Zestoan baina garbi dago herriak dik aurrera “M”]. Blas Alkorta Goienetxea (Zestoa, 1861-1941) herriko arrastoa utzi ziola Barojari. Bere alkate izan zen urte askotan, eta horrez gain benetako ekintzailea: liburuen pasarte pilo batean aurki beste inork baino lehenago Zestoara zinea ekarri zuen (1908), herrian daitezke gure herriaren oihartzunak, gimnasioa jartzeko bultzatzaile izan zen (1933)… oso nabarmenak honako liburuetan: Bizitza ilunak (1900), Aizkorriko etxea (1900), Zalakain abenturazalea (1908), Xanti Andiaren kezkak (1911), Jakintzaren arbola (1911), Familia, haurtzaroa eta gaztaroa (Memoriak, 1945)… Zestoarrontzat, ordea, gero eta ezezagunagoak dira Barojaren txoko eta pertsonai maiteak. o ker e z ba ga ude , g e sa lag a eta g urut zea ga ko et xe - j ira , r ika rdo b a roja k , p ioren an aia k , margot ua (1894). "i turria : 'b a roja ta rre n xa rma ', C a ro r a ggio , 2004 Garai batean bai… Garai batean jendeak bazekien zein Dolores seroraren etxea pertsonatan zeuden inspiratuta Hurrengo egunean, Don Benigno bikarioak eta Don Pedro beste mediBarojaren pertsonaiak; esate baterako, kuak Dolores seroraren etxean ostatu hartzea aholkatu zioten Barojari: Anastasio Alkortak maiz aipatzen zituen kontu horiek, bere aita Blasi adituta edo. Baina paperean edo grabagailuan jaso beharrean, buruan gorde genituen Anastasiok Serora Dolores Zulaika Erkizia zen (Zestoa, 1857 – 1906) eta Bizente esandakoak, eta burua badakigu… Ibargurenekin zegoen ezkonduta. Ez zuten seme-alabarik. burua oso konfiantza gutxiko Nire ostalaria, Dolores serora, oso emakume atsegina eta kemen hangordailua da. Hala ere, galbidetik dikoa zen, oso langilea eta tradizionalismoaren jarraitzaile sutsua (…). Gizertxobait salbatzeko aukera izan sa horretako emakume bat baino gehiago ezagutu ditut baina gutxi hark dugu. bezalako bihotzik zeukanik. Nahiz eta laster jakin zuen ni ez nintzela bere pentsaerakoa, ez ninduen begitan hartu. Jakina, nik ere ez bera.


9 Baroja eta zestoarrak

Medikuzarraren etxea Handik hilabete batzuetara, Pioren familia etorri zen Zestoara bizitzera eta orduan etxez aldatu behar izan zuen. Medikuzarraren etxea aukeratu zuen, gure garaian Villarrenekoa esaten zitzaiona. Etxe hura Nikasio Umerez medikuak eraiki zuen XIX. mendearen erdi aldean.

Etxe hartan inspiratua da Aizkorriko etxea, izen bereko liburuan agertzen dena.

Zestoan mediku egon zen urtebete pasatxoan, jende asko ezagutu zuen Barojak, eta horietako batzuk bere liburuetan jasota geratu dira: esate baterako, Patrizio danbor-jotzailea, harlauza batek hanka zapalduta Barojak sendatu zuena; Don Benigno bikarioa (Lizarra, 1837 – Zestoa, 1914), beti bi zoparekin hasten ziren bazkari handiez hitz egiten zuena; apaizak, idazkaria, Bisiño, Txapao zoroa, Trabadelo kantaria, Don Pedro... Bisiñok Ramon Etxaide Irurtzun zuen izena (Zestoa, 1859- ), gozogilea zen eta umeentzako litxarreri denda bat zeukan. Koloregabeko bata zuri batez jantzita ibiltzen omen zen eta alanbrez lotutako betaurrekoekin. Pedro Diaz Carredano, berriz, (Amurrio, 1852 – Zestoa, 1928) beste medikua zen. Artetxe hotel ondoko etxean bizi zen. Berak eraiki zuen, eta horregatik deitzen zaio Don Pedroneko etxea. Gorabehera asko izan zituen Barojarekin. Gure ustez, herriko pertsona denetatik, Pitxia epaile eta gozogile liberala eta Parodi Bergarako maisu ohia daude ondoen islatuak Barojaren lanetan.

Gurutzeaga Baroja, famak kontrakoa badio ere, hiztuna eta tertulia zalea zen, oraintxe ikusiko dugun bezala. Gurutzeaga etxean, Benito Aranburu Gorostegi udal idazkaria (Ordizia, 1852 – Zestoa, 1941) izaten zuten anfitrioi. Eta primeran pasatzen zuten:

z e st oa , iku sp egi orokorra (1904 e sku in ea n , p io b aroj a eta Fa milia

ingu rua ). bizi iz an ziren e tx ea .


a izkorriko et xea , r ikardo b a roj ak marraz tu a . m ediku zarra ren et xeko sa rrera ren an tz hand ia d au ka

m ediku zarra ren et xeko 1960 ko ha ma rkad an

sa rrera et a prozes ioa ,

Epaile-gozogilea Manuel Izeta Enbil, Pitxia, (Aia, 1827 – Zestoa, 1897) gozogilea zen lanbidez, eta urte askoan herriko bake epaile izan zen. Erdikalean bizi zen (gaur egun Uztapide taberna eta Uzkudun harategia dauden etxean) eta hantxe zeukan bere denda ere.

Parodi maisua Pedro Parodi Alberdi (Legazpi, 1824 –Zestoa, 1898) Bergarako Zientzia eta Industria Errege Mintegiko Lehen Hezkuntzako maisu izan zen XIX. mende erdialdean. Baroja gure herrian egon zenerako, jubilatuta zegoen. Zalakain abenturazalea liburuko Fermin Soraberri pertsonaia Parodin oinarrituta dago.

Baroja eta gertakari tristeak Baroja oso pertsona sentibera zen gizakiaren sufrimenduarekin eta, horren lekuko, gertakari triste ugari eramaten ditu bere liburuetara. Denak esatera, ordea, ez da ausartzen:


1 1

Gertakari horietako bat “urrutiko baserri batean� kokatzen du. Gizon gizajo bat aipatzen du, bizitza guztian familiaren alde sakrifikatu zena eta ez zuena ezkondu nahi izan, bere arrebaren ondasuna hobetze aldera. Gero, gizon hura tuberkulosiak jota geratu omen zen, eta arrebak eta haren senarrak, etxean eduki eta zaindu beharrean, ondotik kentzea eta Miserikordiara bidaltzea nahi omen zuten. Hala, andreak eskatu zion Barojari bere anaiari esateko gehien komeni zitzaiona zera zela, baserrian egon beharrean, ospitalera eramatea.

Beste pasadizo latz horietako bat Xanti Andiaren kezkak liburuan ageri da, VI. kapituluan: familia oneko gizaseme batek, Joan Agirrek, haurdun uzten du Xele izeneko neskamea. Agirreren amak, Zelestinak, hori jakiten duenean, apaizarekin batera, inguruko baserri bateko seme tonto batekin ezkontzeko buruzpideak egiten dituzte. Oso gertakari tristea da.

Eta bukatzeko, higiene-aholkuak

Baroja orduko jendearen eta zestoarren zailtasunekin eta atsekabeekin konprometitua ikusten da; orduko baztertuekiko elkartasuna antzematen zaio; Zestoa maitatzen duela ikusten da. Eta zein ederki idazten duen‌! Proposamen aparta udako irakurraldietarako!

F e rdikalea, a lkorta

ostatua eta

p itxiaren

etxea

(1910

hamarkada )

ernando Arzallus


agenda uz 26 ab 02

taila

o stirala Azken ostirala. Euskal preso eta iheslariak herrira lemapean elkarretaratzea 20:00etan plazan. uz tu a o stirala

Zinea izarpean, 22:00etan, plazan. ‘Bypass’ (2012). Xabi (Gorka Otxoa) Bartzelonan bizi da neskalagunarekin (Barbara Goenaga). Egun batean, Maria (Sara Cózar), bere adiskide bat, hilzorian dagoela eta berarekin maiteminduta dagoela esaten diote. Xabik erabakitzen du Mariari maite duela esatea, bere lagunaren azken egunak gozoagoak izan daitezen. Gartxot pelikula 21:30ean Aizarnako plazan. laru nbata Sahararen aldeko eguna. 13:30 Saharako haurrei ongi etorria plazan. 14:00 Herri bazkaria. Txartelak salgai Koiote tabernan. (epea, abuztuak 1). 16:30 - 20:00 Puzgarriak Laranjadin eta 20:00 - 21:00 Sararar musika. tik 25 era Garagardo festa kiroldegi atariko aterpean. Garagardo ezberdinak probatzeko aukera, jatekoa, musika... Danbolin-zulok antolatuta. Ikus egitaraua zenbaki honetan bertan. laru nbata Zestoako VI. Slaloma, Estazioko industrialdean. o stirala 19:30ean, Trapu Zaharra antzerki taldea. 'Gezurtiak': Erreabilitazio prozesuan dagoen gizon batek 8 urte igaro ondoren, auzora bueltatzea erabaki du. Bere bizitza bilmoldatzeko proposamenarekin, bizileku izan duen herrira iristerakoan, bizilagunek zokoratu egiten dutela jabetzen da. Imajina ezinezko egoera paregabean aurkituko gara. Umorea kiloka. laru nbata Gazte eguna.

.03

22

24 30

am 05 06

abirjinak z estoan

ostegu na Herrira eguna. “Plaza bete kartzelak hustu” ekimena. Afari herrikoia plazan; arkume errea. Bertsolariak eta erromeria. ostirala Umeen kalejira zaratatsua, udalbatzarra, txupinazoa, zezen bolaztatuak eta poniak, umeen bazkaria, jolasak eta ikuskizuna, zekorketak, batukada, pilota, berbena. laru nbata Diana, paella, kuadrilla arteko jolasak, txaranga, meza eta Ama Birjinari Salbea, berbena. igandea Diana, jolas parkea umeentzat, meza nagusia, bandaren kontzertua, zekorketak, Zestoa kantuz, oilasko jana, berbena.

07 08 uz sa 24 25 26

taila

n tio santanak arroagoian

asteazken a . s antio bez pera Txupinazoa, ume jolasak eta txokolatada, trikipoteoa eta bertso afaria eta erromeria. Goizaldera arte, Imanol Dj. ostegu na . s an tio egu na Meza, patata tortila lehiaketa, txistulari eta albokariak, sagardo lehiaketa, esku pilota partiduak, parapente txapelketa, herri kirolak eta erromeria. ostirala . s an ta a na e guna Meza, Itxaropena dantza taldea eta edadetuentzako hamaiketakoa. Arratsaldean, herritarren arteko kirolak. Gauean, erromeria Monik, Eider eta Leirerekin. laru nbata . s anta a na ii Herria Pottokiz girotuko da. 12:00etan Haur eta gaztetxoentzat zirko eskola, bazkaria, Gorriti eta txokolate jana. Gauean, Imanol DJ eta karaokea (irabazleak saria izango du)

27

ab 10 am 14

uztu a laru nbata Jaiak San Lorente auzoan. abirjinak aizarnan

15

asteaaz kena 8:00 Oilasko biltzaileen irteera. 12:00 Txupinazoa sardinada eta txotxa. 14:30 Oilasko biltzaileen dantza herriko plazan. Jarraian oilasko biltzaileen bazkaria. 18:00 Oilasko biltzaileen kalejira. 23:00 Izer eta alabier ostegu na 11:00 Meza nagusia. 12:30 pilota partiduak. 18:00 Herri kirolak. Jarraian triki poteoa. 21:00 Gazte afaria. 23:00 Obaneuke ostirala Egun osoan zehar umeentzako ekintzak, puzgarriak, bazkaria, jolasak eta txokolatada. 21:00 Herri afaria. 23.00 Kupela taldea. Jarraian goizalderarte Pajarito. laru nbata Paella lehiaketa plazan eta ondoren bazkaria. igandea 11:00 Meza nagusia. 11:30 Jubilatuen hamaiketakoa.

22

inastia Etxabe pilota txapelketako jokatuko da aurten ere uztailaren 26tik abuztuaren 29ra bitartean kiroldegian. dal liburutegia itxita egongo da uztailaren 26tik irailaren 2a bitartean.

31 ir 01

aila

igandea Edadetuen Eguna. Meza nagusia. Omenaldia. Txistularien Alardea. Antolatzailea: Idiakaitz Txistulari Taldea. Zuzendaria: Garikoitz Mendizabal). igandea Akoako VIII. Bira. Idiakaitz Txistulari taldea. Lasterketa (7.800 m). Izen ematea herrikrossa.com atarian. Doan. Asto lasterketa. Hamaiketakoa eta jai giroa goiz osoan zehar. igandea Endoiako bira.

15 16

17 18 •D •U


abuztuak

abuztuak

22

OSTEGUNA 18:00 Herriko trikitilari eta trikitilari ohien kalejira. 21:00 Kantu afaria Aizpea eta Juliarekin. 00:30 Karaokea. Ondoren, Dj Oier.

abuztuak

23

OSTIRALA

18:00 La cigarra y el

grillo musika taldea (gitarra eta biolina) 19:30 Laranjadi txaranga (afalondoren ere bai).

24

LARUNBATA 14:00 Bertso bazkaria. Bi bala bertso ikuskizuna* (Aitzol Barandiaran, IĂąaki Gurrutxaga eta Julen Goikoetxea). 19:30 Eider, Monik eta Leirerekin erromeria (afalondoren ere bai). * Bertso eta musika ikuskizuna. Umorea eta probokazio ukitua. Euskaldunon kontraesanak, batez ere politikoak. Doinu ezagunak eta taldeak berak sortutakoak tartekatuz. Zestoar garagardo zaleontzat, propio, asmatutako bertsoak.

abuztuak

25

IGANDEA 12:30 Tortilla lehiaketa (partehartzaileek etxean egindako tortillak aurkeztu beharko dituzte). Ondoren, tortilla-jana. 16:30 Karta-joko txapelketa (musa, eskoba, seiko urrea‌). 19:00 Amamantzako guapuek musika taldea.


argazkia: jose antonio de la rubia argazkia: endika martin

auzoetatik

KarmenaK

arroabean


5

iraeta

1

Umeen eguna ospatu zuten Iraetan ekainaren 28an. Motortxoak, txalupak, puzgarriak eta eguna ondo baino hobeto borobiltzeko, apar festa! Hura bai festa! Baina Iraetan uda guztian ari dira gozatzen haurrak, futbolzelaian kirol udalekuetako baliabideak berrerabiliz jarri duten haur jolas parkeari esker. Izugarrizko arrakasta izan du txikienen artean. Abuztuan ere egunero irekita egongo da goiz eta arratsalde. Beraz, gozatu!

auzoetako argazki gehiago gure danbolineko FaCebook-ean

aizarna Martxan da laugarren auzo konposta gunea, Aizarnakoa. Hamar bat familiak erabiliko dute, oraingoz, beren zabor organikoak botatzeko. Arroabean ere, interesatu franko dago eta itxura guztien arabera irailean prestatuko dute konposta egiteko lekua. Auzoetako guneak osatzen jarraitzeaz gain, udalaren asmoa da herrian bertan ere beste bi gune gehiago jartzea, betiere, jendearen eskaeren arabera.

lasao Urtero bezala, aurten ere lasaotarrek Xoxotera irteera egin zuten uztailaren 13an. Auzotarrak elkartzea du helburu ekintza honek eta baita lortu ere! Batzuk Aittolatik, besteak Lasao zein Azpeitiatik, eta jubilatuak eta ezinduak autoetan igo ziren hamaiketakoa zain zutelarik. Lino artzai zenaren txabola, bere iloba lasaotarrek erabiltzen dutenez, bertan zuten biltokia. Bertako gainetan ibili ondoren, ederki bazkaldu zuten trikitilari eta guzti. Lagunarte bikaina, giro ezinobea‌ Eguraldia lagun, 50 lagun inguru bildu ziren, hiru belaunaldi alajaina!

sanKristobalaK narruondon


Ekainaren 21a

Ekainaren 22a

Ekainaren 23a

Alima dantza taldearen emanaldia, Bainuetxean

Ekaindarren eguna leizeen bailarara zabaldu da aurten

San Joan bezperako sua, plazan

Ekainaren 24a

Ekainaren 28a

Ekainaren 28a

Nerea Mendizabalek ‘Zutani’ jolasa aurkeztu zuen liburutegian

Filmetako soinu-bandak, plazan

Gipuzkoako Erremonte Txapelketako finalak kiroldegian

Ekainaren 28a

Ekainaren 29a

Uztailaren 4a

Txokoko txapelketan Perez eta Gerena irabazle aurten

Noaindik Iruñerako bidean, Urolako Nafar Zuztarrak taldekoak, Zestoako Udalaren ordezkaritzan

Pala txapelketako irabazle: Monik Valor eta Eider Iraolagoitia

Uztailaren 11a

Uztailaren 12a

Uztailaren 12a

Udalekuetako haurrak ‘San Ferminetako entzierroan’

Kiroldegiko argizulo bat kendu dute, itoginak saihesteko

Xabi Larrearen ‘Up!’ emanaldia, Laranjadin

Uztailaren 13a

Uztailaren 13a

Uztailaren 19a

Bide-gorria txukundu dute auzolanean: bide bazterrak, zuloak...

Chernobilgo Lagunak taldeak antolatuta, Porrotx, kiroldegian

‘Erdizka lauetan’ dantza eta musika emanaldia, Laranjadin


7 1

‘Bide batez esanda’ Mikel Ibargurenen bosgarren poema liburua Azken lan hau “poema oso bat izango balitz bezala” ikusten du idazleak. Maitasuna, askatasuna edota zoriona dira gai nagusiak. Bosgarren liburua du oraingoa baina aspaldian ez du aukerarik izan bere liburuak bere jaioterrian aurkezteko. Deserriak eta pertsonek hainbat muga dituzte, poesiak ez du, ordea, sekula mugarik izan, eta teknologiak ere, gero eta gutxiago. Ondorioz, Ziburun, bere bizilekuan, egindako ikus-entzunezko baten bidez Mikel Ibarguren gure artean izan genuen uztailaren 18an eta bere azken liburuko poema batzuk irakurri zizkigun. Hainbat zestoarrek ere irakurri zituzten zuzenean bere zenbait poema ekitaldi xume batean.

Kadete neskak Donosti Cup-en finalaurrekotan. Zestoako kadete neskak lan bikaina egin dute Donostia Cup txapelketan. Herrialde Katalanetako San Gabrieli irabazita, lehen fasea gainditu zuten. Gero Patriots taldearen kontra jokatzea egokitu zitzaien, eta bana egin zuten arren, penaltietan irabazi eta aurrera jarraitu zuten. Azkenik, Madrilen kontra jokatu behar izan zuten finalaurrekoa. Azken hori galdu egin bazuten ere, oso txapelketa ona egin dute. Zorionak!

Bernabe Arizmendi apaiza bere jaioterrira. Uztailaren 7an agur ekitaldia egin zioten 20 urtez Zestoako bikario izan den Bernabe Arizmendiri. Lehendabizi, Meza izan zen parrokian eta, bertan, kristau komunitateko taldeek bere oroigarriak oparitu zizkioten. Ekitaldi xumea baina oso hunkigarria izan zen. Ondoren, kiroldegi atarian bazkari bikaina egin zuten, 200 lagunetik gora elkartu ziren eta Bernabek banan bana eman zien bere eskerrona gerturatutakoei.

Antzerki aste arrakastatsua. Amancay Gaztañagak zuzentzen duen antzezpen eskolak antzerki astea eskaini zuen ekaina bukaeran. Izugarrizko arrakasta izan zuten bost emanaldiek; sarrera guztiak saldu ziren. Aurten ikasten hasitakoek eman zieten asteari irekiera: Edurne Errasti, Mirari Astorkia, Arantxa Rezabal, Goizane Barroso, Mikel Ibarguren, Andrea Arruti, Lorea Alberdi, Maider Arsuaga, Inma Izeta eta Juan Alberto Gaztañaga. Eta aktore ‘izarra’, Rosario Gaztañaga. Hainbat komedia antzeztu zituzten bigarren urtez ari diren Estitxu Elduaien, Maria Blanco, Ruben Larrañaga, Ane Uria, Amaia Odriozola, Manolo Gaztañaga, Marije Izeta, Ainhoa Casina, Jon Artano, Leire Egaña, Andres Insua eta Maialen Kortadi aktoreek. Zorionak guztioi!


parkea

“Herriko lurrak herritarren eskura� esloganarekin aurkeztu zuten baratze parkerako deialdia. Herritar askok eman zuen izena, Iraetan egokitutako eremu honetan lursaila eskuratzeko. Partehartzaileen artean era askotako jendea dago baina denek dute gauza bat komunean, gogoa. Hasi besterik ez dira egin baina guk jarraipena egin nahi diegu.

Ainhoa Unanue eta Aroa Vazquez, 22 eta 21 urte Etxean, zerbait landatzen hasita geunden baina zerbait handiagoa nahi genuen. Gehienbat, ikasteko hartu dugu, zerbait erabilgarria egiteko eta denborapasa moduan. Hortik ez garela biziko badakigu baina etxerako zerbait ateratzea espero dugu, tomateren bat edo... Lurrari buelta ematen hasi gara eta dena gaizki egin omen dugula esan digute ingurukoek. Guk umorearekin hartu behar... Gu bezalakoei laguntzeko prest daudela ikusi dugu. Ea ikastaroan zerbait ikasten dugun, gauzak ondo egin nahi ditugu. Arratsaldeko 15:30ean eguzkiak gogor jotzen duela eta beranduxeago etorri behar dela ikasi dugu. Eta azarik ez dugula landatuko ere argi dugu, biotako inori ez baitzaizkigu gustatzen.

Lander Arrazola, 26 urte Betidanik gustatu izan zaizkit baratza kontuak. Baserrian bizi diren laguneieta askotan galdetu izan diet baratzeko kontuez. Baina inoiz ez dut aukerarik izan baratzean jarduteko. Agian horregatik interes hori; orain, zer lan eskatzen duen ikusten dudanean agian gogo guztiak alde egingo didate. Zeinek daki! Aurten, etxean, tomate eta piper batzuk landatu ditut. Orain baratzerako saltoa egin dut. Lagunek ere animatu naute, eta pare bat laguntzeko ere prest daude. Garaian garaikoa landatuko dut. Ni kaleumea naiz eta ez dakit gauza handirik! Helburua, probatu eta jakin-mina asetzea da. Ea etxerako zerbait biltzen dugun, norberak egindakoa gehiago estimatzen da-eta.

Juan Olaizola Potte, 60 urte Langabezian nago eta denbora librea daukadanez, proiektuaren berri izan eta animatu egin nintzen. Oinez etorri, hemen ibili... ondo datorkit. Etxerako kapritxoak biltzea da helburua. Tomatea ateratzea aurtengo giroarekin oso zaila izango da baina saiatuko gara, eta ez badu irteten, ez da ezer pasatzen. Ingurukoek adarra jotzen didate baina ni gustura nabil. Endoian jaioa naiz eta zertxobait banekien baina berriz hasi naizela esan daiteke. Klaudio Bermejorekin ibiltzen naiz elkarlanean, bakoitzak baratza bana dugu baina gauza berdinak landatzen ditugu biok, erdi sozio. Artoa, baba, bainak, tomateak, piperrak, letxugak, tipulak... landatu ditugu. Eguzkia ezkutatzen denean, jende asko hurbiltzen da eta hementxe ibiltzen gara denok saltsan. Hasieran izaten da lanik gehien, gero mantentze-lana errazagoa izango da. Baratza batzuek oso itxura ona daukate.

Itziar Iturbe, 37 urte Beti eman izan dit inbidia baratza propioa edukitzeak. Kasualitatez ikusi nuen deialdia eta izena eman nuen. Animorik ez zait falta baina denbora bai: umeak oso txikiak dira eta beti nirekin izaten ditudanez, mugatuta sentitzen naiz. Gainera, urez betetako zonan tokatu zitzaigun eta lokatza besterik ez dut eduki orain arte; horrek ere atzeratu digu martxa, baina dagoeneko lehortu da. Landatuta daukadana badoa aurrera baina zati handi bat landatu gabe daukat oraindik. Haurrekin joaten naiz baratzera eta oraindik oso txikiak badira ere, polita da prozesua beraiekin bizitzea: baratza bat zer den, janaria nondik datorren‌ Orain, bi egunetik behin joaten gara ura botatzera, afalondoren. Gizonak oporrak hartzen dituenean, denbora gehiago eskainiko diot. Orain probatzen ari naiz, gerora ikusiko dugu nola moldatzen garen.

A

maiur Aristi Arregi, Maialen Kortadi Iparragirre


9 1

oiloen moduan,

aztarka F ernando Arzallus

a rga zkia : j avier j u ane s ,

in

‘u d ako F est ak ’, b ert an , 14.

Duela 18 bat urte, Javier Juanes argazkilaria, Gipuzkoako festei buruzko proiektu bat lantzen ari zela-eta, gurekin jarri zen harremanetan Zestoako zezen-ikuskizunen argazkiak ateratzeko. Zekorketak baino gehiago, toreroen jantziak eta apaingarriek eman zioten atentzioa argazkilariari, eta irudi eder askoak atera zizkien toreroei, udaletxeko liburutegian arropak janzteko “errituala” egiten ari zirela. Zilarrezko bordatudun jakatxo more bat jantzi zuen urte hartan toreroak. Niri, ordea, umeen entzierroko argazkia egin zitzaidan deigarriena, bihotzekoena. Kaleokerrean behera dozena erdi bat zekor gazte, eta bi mutiko aurretik saltaka. Jenderik ez da ageri espaloietan (Laranjadin bai). Garai ba-

zen bakia .

tean (80ko eta 90eko hamarkada), halakoxeak izaten ziren Zestoako entzierroak: goizean goiz, jendetza handirik gabe, nola-halako hesiak jarrita (hesi hori horietakoak jartzen ziren, elkarri asko lotu gabe), dena oso informala. Behin baino gehiagotan ihes egin zuen zekorren batek estazio aldera, eta izerdi ederrak bota ere bai jendeak, hura harrapatzen. Pixkanaka-pixkanaka, lege exijentziak gogortzen joan ziren neurrian, galdu egin zen ohitura hura (azkena, umeen entzierroa, 1999. urtean izan zen), baina gure oroimenean iltzatuta geratu zen.

zestoarren

erretolika

esan daiteKe zestoan abilaK garela jan-edanean. denoK daKigun moduan, ordea, horreK ondorena eKartzen du. baita hainbat hitz eta erretoliKa ere!

•ajia izan. “ajea izan”. Mozkorraldiaren edo gehiegi edan ondoren izan ohi den gorputzaldi txarra.

•astelena izan. “astelehena izan”. Astelehen goizeko ajea

izan. Mozkorraldiaren edo gehiegi edan ondoren izan ohi den gorputzaldi txarra. •atxurra harrapau. “aitzurra harrapatu”. Mozkorra harrapatu, eduki; horditu, mozkortu. •barrutiK bustita eon. ‘barrutik bustita egon’. Mozkortuta, hordituta egon. •berdindu. Gosea, egarria ase; mozkortu. •bixi-bixi inda eon. ‘bizi-bizi eginda egon’. Txispatu, erabat mozkortu gabe, baina txispaturik egon. •busti-bustita ibili. Erabat mozkorturik edo horditurik ibili. •eran txarreKua izan. ‘edan txarrekoa izan’. Norbaitek mozkor txarra duela adierazteko; hau da, edandakoan gaizto, txarrerako jartzen dela. •Karga-Karga inda eon. ‘karga-karga eginda egon’. Mozkor-mozkor eginda egon. •lehorriK ibilli ez. ‘lehorrik ibili ez’. Mozkorra pasatu gabe ibili. •meloKotoia harrapau. ‘melokotoia harrapatu’. Mozkorra harrapatu, eduki; horditu. •mozKorra gañian duela ibilli. ‘mozkorra gainean duela ibili’. Erabat mozkorturik egon. •total inda eon. ‘total eginda egon’. Erabat mozkorturik egon.

ajia izan

Ilustrazioa: Iban Altuna


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora


141- 2013 uztaila