enbidoa I. BIDEAREN MAGIA erra lana jarri dit Mariaxunek. Ni irakurlea izan naiz beti eta ez idazlea, asmatuko ote dut?
Ed
Santiago bideaz galdetzen dit. Ba… bide luzea izan da niretzat, aspalditik zebilena nire buruan, hamasei edo hamazazpi urte nituenetik: nire osaba Andresek Orreagatik irten eta Santiagora joan behar omen zuen oinez, motxila hartu bizkarrean eta besterik gabe (autobusik ez balego bezala). Abentura ederra iruditu zitzaidan, magikoa. Orduan piztu zitzaidan gogoa. Baina gauza bat zela bestea zela –gehienetan ausardia falta– urteak pasa zitzaizkidan. Nire senarrak egin zuen bidea, gurasoek ere bai, lagun bat baino gehiagok ere bai, eta ni beti egitekotan. Azkenean, berotu aldi batean, esan nuen: “aurten izango da!”. Eta esan eta izan! Mariaxunek galdetzen dit zein zati gustatu zitzaidan gehien. Zer esango dizut… Dena iruditu zait ederra, bai mendi inguruak, baita Gaztelako lautada lehorrak ere; bidea ez baitu edertzen edo hondatzen paisaiak, norberaren jarrerak baizik. Niretzat, ederrenetakoa O Cebreiro inguruan ibilitako eguna izan zen. Esaterako, ilunabar aldera, hango harrizko elizatxora joan nintzen mezetara. Jende asko zegoen (inguruko taberna ataritan gehiago) jatorri, arraza eta, ziurrenik, fede ezberdinekoak; zer esanik ez hizkuntzak. Talde ederra bildu ginen. Eta hara non ikusten dudan txakur handihandi bat eliza erdi-erditik aldare aldera joaten. Erdi aldera iritsi eta lurrean eseri zen, lasai asko; han egon zen hamar bat minutu, errespetu osoz, apaizaren sermoia entzuten-edo. Oso estanpa polita. Ez nion inori ere sumatu txakur hura lekuz kanpo egon ote zitekeenik. Nik inguru haietan aurkitu nuen bidea egitearen magia. Eta, bai, bidea bukatu nuen, baina ez nintzen bakarrik iritsi Santiagora: Sarrian (Lugo) senarra eta seme-alabak nituen zain, eta azkeneko 110 kilometroak laurok elkarrekin egin genituen. Esperientzia ederra, eguneko hogeita lau orduak elkarrekin, hanka bat bestearen aurrean jartzea beste zereginik gabe. Zenbat kontu atera ziren! Orain beste bide batzuk jorratu beharko ditugu, makina bat badaude-eta munduan, eta era guztietakoak. Eta bide ezberdinez ari naizenez, andereño Begoñari pasako diot enbidoa. Lan ibilbidea utzi ondoren, zer balorazio egiten duzu pasatako urte pila horiena? Hezkuntza lanetan hasitakoan aurkitu zenuen paisaia asko aldatu al da?
I
ma Odriozola
Aita santurik behar al du mundu honek? Ni fededuna ez naizen aldetik, iruditzen zait aita santua ez dugula behar. Ondo iruditzen zait jendeak idealak izatea, eta horietako bat erlijioa da, baina pertsona bat besteengandik hain goian jartzea ez zait ondo iruditzen.
16 urte
Garazi Leturiondo
Nire ustez ez, nik ez dut aita santuaren beharrik. Hala ere, denok ez gara iritzi berekoak, eta errespetatzen dut.
55 urte
Karmele Iparragirre