Skip to main content

136 - 2013 otsaila

Page 1

danbolin 2013ko otsaila

136 zk.

pil-pileko kontuak

mozorrorako aitzakia


Ekainberriko zintzilikaria lortzeko

Moztu laukitxoa eta otsailari dagokion lekuan itsatsi

www.ekainberri.com Telf. 943 868 811

urtean 25₏

danbolin indartzen lagundu nahi? egin zaitez bazkide!

izena/bi deitura helbidea herria tel. kontu zenbakia (20 digito)

posta kodea nortasun agiria

moztu fitxa eta utzi Potxolo liburudendan


Euri eta kazkabar artean, hoztasunean eta iluntasunean babestu gara hil honetan. Itzalen eta hormen artean, ordea, berotasuna ere nabari da. Amonak sutondoan eta kakorratz-lana egiten zuen bitartean kontatzen zituen istorio haiek etorri zaizkit burura. Haren azalean jarri, eta odisea bat sortzen du entzuleak, abenturazko ibilbidea irudikatuz eta errealitatea koloreztatuz. Kontaidazu ipuin bat ekimena ere, martxan da eta zenbait herritar haurrei ipuinak kontatzera ausartu dira. Pello Añorga ipuin kontalariak prestakuntza ikastaro bat eskaini zien herritar horiei, ipuin kontaketa komunikazio hutsetik haratago doala transmitituz. Ale honetako zenbait orritan dagoena ere, ez da erretorika hutsa. Soldaduskara joan diren hainbat eta hainbat herritar gizonezkok prezio garestia ordaindu behar izan dute: bakoitza punta batera, hemeretzi urterekin, maleta huts batekin eta malkoak begietan. Horiek dira hil honetako gure ipuin kontalari eta protagonistak. Ipuinen beharrik gabe, lehen pertsonan, benetako esperientziak kontatzera ausartu dira, alegia, euren odisea propioa. Izan ere, norbere borondatearen aurka, lurreko armadara edo itsasoko armadara urruntzen ziren, huraxe tokatzen zitzaielako eta kito. Nolanahi ere, ni ez naiz inor horri buruz hitz egiteko. Baina, nire imajinazio xumearen laguntzaz, garai hartako gordinkeria, izoztera heldu arteko ikara eta hotza… ikusten ditut. Amaierarik gabeko distantzi ilunak eta euren ekintza bakoitza, nahiz eta bere jomuga ez jakin, beren borroka pertsonala lirateke. Beraz, norberak bere biblia osa zezakeen bere egunerokoarekin. Hainbatek oihukatu zezakeen, Mikel Laboaren antzera, “Haika mutil jaiki adi, argia den mira hadi …” eta beste egun berri bat hasi, aurrekoaren berdina izan zitekeena. Baina ziur nago pertsona horietako bakoitzak giltzapetuta daramala soldaduskaren zama, garai haietako krudelkeria. Hala ere, J. Ortega y Gasset filosofoak esandakoa ezin ahaztuta nabil: “ni naiz ni eta nire zirkunstantzia”. Izan ere, aukeren artean aukeratzeak egiten du bizitza den bezalakoa. Esperientzia horiek guztiek euren bizitza markatu dute eta txarren-txarrenean momentu horiek guztiek bizitza bizitzen irakatsiko zieten. Garai desberdin batean jaio ginenok ezin genitzake inolaz ere zirkunstantzia horiek ulertu. Batzuk desmoralizazioaren gizartean bizi gara, globalizazioaren preso eta erosotasunaren menpe teknologia berrien sorrerarekin. Beste batzuk diktaduraren itzaletan, etengabe adierazpen askatasunaren eta zoriontasunaren bila. Urte batetik bestera, mendeak pasa direla dirudi. Baina denboraren bidaia honetan, egin zaitez geldiune bat egin eta entzule izango gara, entzule eta ikasle bilakatuz.

bazkide!

d a n b o l i n EK

J

anire Diaz

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 12 16 18 19

ENTZUTEAREN IKASGAIA

INKESTA

ENBIDOAK

A R M A D A R A B E H A R T U A K, SOLDADUZKA KONTUAK

DANBOLIN ZULO

JARDUNIAN AMAGOIA ANDRES

AUZOETATIK

IRAETA

AGENDA

A Z T A R K A, E R R E T O L I K A

diruz lagundutakoa


enbidoa I. BIDEAREN MAGIA erra lana jarri dit Mariaxunek. Ni irakurlea izan naiz beti eta ez idazlea, asmatuko ote dut?

Ed

Santiago bideaz galdetzen dit. Ba… bide luzea izan da niretzat, aspalditik zebilena nire buruan, hamasei edo hamazazpi urte nituenetik: nire osaba Andresek Orreagatik irten eta Santiagora joan behar omen zuen oinez, motxila hartu bizkarrean eta besterik gabe (autobusik ez balego bezala). Abentura ederra iruditu zitzaidan, magikoa. Orduan piztu zitzaidan gogoa. Baina gauza bat zela bestea zela –gehienetan ausardia falta– urteak pasa zitzaizkidan. Nire senarrak egin zuen bidea, gurasoek ere bai, lagun bat baino gehiagok ere bai, eta ni beti egitekotan. Azkenean, berotu aldi batean, esan nuen: “aurten izango da!”. Eta esan eta izan! Mariaxunek galdetzen dit zein zati gustatu zitzaidan gehien. Zer esango dizut… Dena iruditu zait ederra, bai mendi inguruak, baita Gaztelako lautada lehorrak ere; bidea ez baitu edertzen edo hondatzen paisaiak, norberaren jarrerak baizik. Niretzat, ederrenetakoa O Cebreiro inguruan ibilitako eguna izan zen. Esaterako, ilunabar aldera, hango harrizko elizatxora joan nintzen mezetara. Jende asko zegoen (inguruko taberna ataritan gehiago) jatorri, arraza eta, ziurrenik, fede ezberdinekoak; zer esanik ez hizkuntzak. Talde ederra bildu ginen. Eta hara non ikusten dudan txakur handihandi bat eliza erdi-erditik aldare aldera joaten. Erdi aldera iritsi eta lurrean eseri zen, lasai asko; han egon zen hamar bat minutu, errespetu osoz, apaizaren sermoia entzuten-edo. Oso estanpa polita. Ez nion inori ere sumatu txakur hura lekuz kanpo egon ote zitekeenik. Nik inguru haietan aurkitu nuen bidea egitearen magia. Eta, bai, bidea bukatu nuen, baina ez nintzen bakarrik iritsi Santiagora: Sarrian (Lugo) senarra eta seme-alabak nituen zain, eta azkeneko 110 kilometroak laurok elkarrekin egin genituen. Esperientzia ederra, eguneko hogeita lau orduak elkarrekin, hanka bat bestearen aurrean jartzea beste zereginik gabe. Zenbat kontu atera ziren! Orain beste bide batzuk jorratu beharko ditugu, makina bat badaude-eta munduan, eta era guztietakoak. Eta bide ezberdinez ari naizenez, andereño Begoñari pasako diot enbidoa. Lan ibilbidea utzi ondoren, zer balorazio egiten duzu pasatako urte pila horiena? Hezkuntza lanetan hasitakoan aurkitu zenuen paisaia asko aldatu al da?

I

ma Odriozola

Aita santurik behar al du mundu honek? Ni fededuna ez naizen aldetik, iruditzen zait aita santua ez dugula behar. Ondo iruditzen zait jendeak idealak izatea, eta horietako bat erlijioa da, baina pertsona bat besteengandik hain goian jartzea ez zait ondo iruditzen.

16 urte

Garazi Leturiondo

Nire ustez ez, nik ez dut aita santuaren beharrik. Hala ere, denok ez gara iritzi berekoak, eta errespetatzen dut.

55 urte

Karmele Iparragirre


5 Beharra, beharra… derrigorrezko gauzarik ez dago hemen, baina nire ustez ez digu kalterik egiten.

76 urte

Ez. Beraien artean konpondu daitezela, baina Kenduta ere nire ustez elizak ez nuke faltan ez du eduki bebotako, baina har botere politijende batentzat korik. garrantzitsua da. Denetariko iriInazio Artola tziak daude eta 48 urte ikusiko dugu zer gertatzen den.

Mari Angeles Izeta Aitor Salegi

19 urte

HARRERA ELKARTEA Sinisten dugunontzat bai eta gainerakoentzat ez. Sinisten ez duenarentzat alferrik da.

74 urte

Jesus Goikoetxea

P

RESO IZAN DENA EZ da inoiz itzultzen bere herrira” izkiriatu zuen Joseba Sarrionaindia poeta erbesteratuak. Hau da, norberaren herria aldatuz doa eta, presoa ere, ezin da betiko izan atxilo zuten garaiko pertsona bera, jakina. Gizartea bera dago zorretan aldendutakoarekin. Gizartea aldatu arren, edo, hain zuzen ere, gizartea aldatu delako edo aipatu eraldaketetan --gizarte justuago baterako bidean -- preso izandakoak erantzukizunak izan dituelako... preso izandakoari arreta zor zaio. Arreta eta harrera. Abiapuntua kezka dugu. Kexa da abian. Zer egiten dugu oinazearekin? Zer egin kartzeletan eta erbestean metatutako sufrikarioaz? Bere hartan onartzerik besterik ez al dago? Gizakiok bizi al gaitezke lasai besteen mina ezagututa? Ez noski, minaren aurka bizi beharra dago, oinazeari aurre egiten, pairamenduaren kontra borrokan; gizaki izaten, ez abere, norbere bizitzaren jabe bihurtuz. Gizagaixo gizaginik besterik ez al gara besteekiko? Hala balitz, “presoa izan denak ezin izango luke inoiz bere herrira itzuli” idatziko luke poeta erbesteratuak... Baina egungo gizartea aldatze bidean dago eta, gizaki justuagoak izatekotan, herrira bueltatzen diren presoak eta jaiotze tokira itzulitako erbesteratuak gure ondora ekarri behar ditugu, lanean eta aisian, jaietan eta oinazetan, aberri abegikorragoa egiten laguntzen. Horretarako behar dugu HARRERA, gizartearen aldaketaren alde guztia eman duten aberkideak herrira gerturatzerakoan, gizartea ere gertu egon ahal izateko. Horretarako behar dugu ELKARTEA, direnak eta datozenak elkartasun aintziran herrimina duintasunez asetzeko. Gizarte libre eta justuago gauzatu ahal izateko. Horregatik behar dugu zure ekarpen eta konpromisoa, tantaz tanta osatzen delako elkartasunaren ekina. Martxoaren 6an, asteazkena, Zestoako Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan, zuekin konpartitu nahi ditugu egitasmo berri honen xehetasunak. Zain gaituzue…

E

nbido 2. Zestoako Harrera Elkartea


Armadara

behartuak, soldaduska kontuak O

rain dela gutxi arte, herriko mutil gehienek gaztaroko urterik onenak izan daitezkeenetan, herritik alde egin behar izaten zuten. Beraien borondatearen aurka, soldaduska egitera Espainiako armadan. Libratzeko ahaleginak egiten ziren, batzuk lortzen zuten baina hori, beste artikulu baterako utziko dugu. Gehienek, agindua iritsi, maletak egin eta ospa egin behar. Gazte-gazteak, familia, lagunak... etxean utzi eta gehienetan bakarrik, tokatutako tokira, han zer topatuko zuten jakin gabe. Batzuk etxetik nahiko gertu, beste batzuk oso urruti. Beti ere, garai eta tokiaren araberako baldintzatan. Beraz, seguru gaude, soldaduskan ibili den edonork duela kontatzeko pasadizorik. Arrazoi batengatik edo bestearengatik, kuriosoak egin zaizkigulako, ilara hauetako protagonistei, urte batzuk atzera egin eta beraien soldaduska garaiko kontuak kontatzeko eskatu diegu.

Inazio Lopetegi Zabaleta (93 urte): Gerra nahikoa ez eta soldaduska Iraetako Kaminero baserrian jaioa. Loiolako Eibar baserrian morroi zebilen garaian, Inaziori eta Tiburtzio anaia bikiari soldadu joateko papera iritsi zitzaien. Orduan, 21 urterekin joaten omen ziren baina hauek 18 urterekin joan behar izan zuten, gerran soldaduak behar zirelaeta. San Jose egunean irten zuten etxetik. Trenean sartu eta Logro単ora, infanteriara; anaia, berriz, marinara. Olazabalgo Pello ere Inaxiorekin batera joan omen zen Logro単ora. Bertan, berrogei bat egun pasa zituzten, instrukzioa egiten. Gero Zaragozara joan behar izan zuten, eta handik Lleidako gerra-frontera. I N A Z I O,

D O T O R E A S K O.

70

BA T URTE INGURU DITU ARGAZKI HONEK


Hauek erreketeekin aritu ziren. Gauez trintxerak egiten zituzten, gero eguna bertan pasatzeko. Inaziok oso egoera gogorrean ibili zirela esan digu: "Gosea, hotza, beroa... askotan, trintxeratik besoa ateratzeko gogoa ematen zigun; horrela, balaren batek jo eta ea ospitalera eramaten gintuzten". Olazabalgo Pello fronte horretan hil zen. Gosearen gosez, gauez, sorotik meloiak eta lapurtzen ibiltzen ziren. Pixkanaka-pixkanaka, alemanen laguntzaz, Gironaraino iritsi ziren. Sei bat hilabete pasa zituzten mendian. Gero, automobil militarretan, Madrilera. Inazio Madrilen zegoela bukatu zen gerra, apirilaren 1ean, Inazioren urtebetetze egunean hain justu. Gerra amaituta, Zaragozara eta gero Logroñora. Sei hilabetetik behin itzultzen omen zen etxera. Bisita horietako batean, gripe arraroren bat harrapatu omen zuen, eta izugarrizko sukarra izan omen zuen. Bainuetxera eraman zuten sendatzera, orduan ospitale militar bihurtuta zegoen-eta. Lau urte eta bi hilabete pasatuta, lizentziatu eta etxera itzuli omen zen, baina handik bost hilabetera bi anaietako batek berriro soldadu joan beharra zeukala esaten zuen papera iritsi omen zitzaien etxera. Bi anaiek leonkastillo egin eta Inaziori tokatu zitzaion. Beste 19 hilabete pasa behar izan zituen soldadu, berriro Logroñon. Aurrez gerra ezagututa, ez omen zen hain gogorra izan. Sukaldariari laguntzen ibili zen, kilo mordoxka irabazi omen zituen! Arroagoiko Katiako Joanito eta Igartzatxikiko Joxe ere han ibili omen ziren. Guztira, ia sei urte ibili zen soldadu Inazio, 18 urterekin joan eta 24 urterekin itzuli.

7

“Gosea, hotza, beroa,... Askotan, trintxeratik besoa ateratzeko gogoa ematen zigun”

Joakin Egiguren Imaz (60 urte). Afrikako puntan, martxa berdean.

Aizarnako Agina baserriko semeari soldaduska Afrikan egitea tokatu zitzaion. Aurrena, Donostiara joan zen petate bila eta handik zortzi egunera Madrilera trenean. Han hegazkina hartu behar baina hegan hasi eta berehala motor bat hondatu omen zitzaion hegazkinari, eta berriz Madrileko aireportura itzuli behar izan zuten. Ez zen oso hasiera ederra izango bizian lehenengo aldiz hegazkina hartzen zuenarentzat! Konponketa batzuk egin eta berriro ekin zioten hegaldiari; hala, Aaiunera iritsi ziren, Saharara. Bertan, bandera juratu eta Villa Cisneros-era joatea egokitu zitzaion. Jabier Zunzunegi ere hantxe zen, baina hark amaitzear zuen, jada, soldaduska. Zunzunegik esan zion txofer lana ona izaten zela eta ahalegintzeko txofer sartzen. Joakinek gida baimena bazuenez, halaxe ibili zen, automobil militarrak gidatzen. Kanpamenduetara janaria banatzen ibiltzen ziren. Aldi bakoitzean, bizpahiru egun pasatzen zituzten desertuan, kanpamendu batetik besterako bidaian. Gida lanetan bertako pertsonak ibiltzen zituzten. Baina kapitaina ez omen zen asko fidatzen bertakoekin. Behin, betiko bidea ez zen batera sartu omen ziren eta kapitainak segituan hartu omen zuen susmo txarra; hiltzeko mehatxua eta dena egin omen zion gidariari. Mehatxuengatik edo bestela, behar zen tokira eta behar bezala iritsi omen ziren.

JOAKIN

ET A LAGUN BIZKAITAR BA T

V I L L A C I S N E R O S- E K O

KANPAMENDUAN

“gauetan, hemengo iturriekin egiten nuen amets” Joakin iritsi eta 6 hilabetera, marokoarrek martxa berdea hasi zuten. Beraz, kamioian sartu eta frontera joatea tokatu zitzaion Joakini: "Legionarioak joaten ziren aurretik eta gero gu, munizioekin. Espainiako sarjentu asko bidali omen zituzten hara, beraiengana: "negarrez jaisten ziren hegazkinetik, zer gertatzen zen galdezka guri". Putzuetako ura kaltetzen zutenez, marokoarrak urik gabe geratu eta atzera egin behar izan omen zuten. Borrokan, aurrez aurre ez omen ziren ibili. Tenperatura ikaragarria eta egarria zela-eta, sufritzen omen zuten gehienbat: "Gauetan, hemengo iturriekin egiten nuen amets". Euskaldun guztiak elkarrekin ibiltzen omen ziren, Irungoak, Gasteizkoak, ondarrutarrak... Guztira urtebete pasa zuen soldaduskan. Urtebete etxera itzuli gabe, handik bisitan etorri eta berriro bueltatzea oso garesti irteten zen eta.

···


···

Luis Mari Larrañaga Bergara (52 urte). Jaiotzako nahasketaren ondorioz libratzetik, marinara

E Z K E R- E Z K E R R E K O A, LA R R A, E Z K E R R E K O A, LA R R A

E T A E S K U I N E K O A,

SOLDADUSKAKO HAINBAT LAGUNEKIN

TX A R L I. BE R A I E K

Z I O T E N M O D U A N , F A E N AK O

Luis Mari Larrañaga, Larrari, estatu kolpearen ondoren tokatu zitzaion soldaduskara joatea, 1981eko martxoan. Larra irailaren 7an jaiotakoa da, goizaldeko hamabiak eta laurden aldera, baina hurrengo egunean, haurra inskribatzerakoan, bere aitak seian jaio zela esan zuen. Beraz, agiri guztietan irailaren 6koa dela agertzen zaio Larrari. Soldaduska garaia iritsi zitzaionean, irailaren 7an jaiotakoei exceso de cupo tokatu zitzaien zozkeJANTZIAREKIN tan, soldaduskatik libratzea, alegia. Irailaren 6koei, ordea, marinako infanteria, soldaduskarik luzeena. Bai, tokatu ere, loteria nazionala!

“Cadizera iritsi ziren eguna, Errealak futbol liga irabazi zuen eguna izan zen” Karlos Etxeberria Txarlirekin batera, lehenengo 45 egunak Cartagenan pasa zituen eta bandera juratu ondoren biak Cadizera. Ez ziren konpainia berean ibili baina ia egunero ikusten omen zuten elkar. 5.000 soldadu inguruko kuartela

GOITIK L A R R A,

H A S I E T A E Z K E R R E T I K A U R R E N A, M A R I N A K O J A N T Z I A R E K I N, PARRANDARA IRTETEKO PREST


Agustin Garate Iribar (56 urte). Estatu-kolpea, pare-parean

9

omen zen Cadizkoa baina iritsi eta lehengo egunean Luis Migel Ugarte Zunzunekin egin zuten topo. Hark denbora gehiago zeraman bertan eta asko lagundu omen zien. Cadizera iritsi ziren egunean Errealak futbol liga irabazi omen zuen. Irratiz jarraitu zuten liga, eta partidua amaitzean, airean bukatu omen zuen irratiak. Ederki ospatu omen zuten! Beste askorekin alderatuz, eskubaloiari esker nahiko ondo egon zela aitortu digu Luis Marik. Cadizen Juegos de la Marina, soldaduen arteko olinpiadak antolatu zituzten: Cadizen, Ferrolen, Kanarietan... zeuden marinako soldaduak elkartzen ziren lehiatzeko. Bi aste inguru iraun zuten olinpiadek eta aurrez beste bizpahiru hilabetean entrenatzen omen zuten. Hasieratik esan zioten lagunek kirolen baten apuntatzea ona zela, abantailak zituela. Besteekin alderatuz, ia guardiarik ez zuten egiten; jeneralaren etxea zaintzen bakarren batzuk egin omen zituen, hala ere. Soldaduskan ohikoa zen moduan, euskaldun guztiak elkarrekin ibiltzen omen ziren. Hala ere, gehienetan, gainontzeko soldaduekin ere oso harreman ona omen zuten. Andaluziarrak oso onak zirela gogoratzen du. Haiek asteburuetan-eta etxera joaten omen ziren, eta koartelera itzultzen zirenean, etxeko janaria eramaten omen zieten Luis Mari eta haiei. Eskerrak andaluziarrei, soldaduskako janaria oso txarra omen zela-eta, esaten digu Larrak. Valentziako eta Murtziako jendeari buruz, bestelako irudia geratu zaio Luis Mariri: nahiko fatxak omen ziren. Guztira, marinan ohikoa den moduan, 18 hilabete egin omen zituen. Etxera hiru bat aldiz etorri omen zen permisoarekin. Soldaduskan, gaztaroko urterik onenak alferrik botatzen zirela esan digu Larrak.

Gaur egun Donostian bizi da baina izatez zestoarra da Agustin, Agus. 24 urte zituela joan zen soldaduskara, ordura arte ekonomia ikasketak egiten jardun ondoren. Karrerako azken azterketa egin eta emaitzarik jakin gabe Valentzia aldera abiatu behar izan zuen. Soldaduskan enteratu zen karrera gainditua zuela.

“Sarjentu bat ez agurtzeagatik 3 egun luzatu zioten soldaduska�

Denetariko jendea topa zitekeela kontatu digu Agusek; beren modukoez gain fanatiko ugari ere ba omen zegoen: "haiek barru barrutik, kantatzen zuten legioaren kantua, soy un novio de la muerte...". Euskaldunak ere mordoxka omen ziren eta denak elkarrekin ibiltzen ziren. Inguruko jendea ere tokatu zitzaion, zumaiarrak, zarauztarrak... Etxerako joan-etorriak ere denek batera egiten zituzten; hasieran sarriago itzultzen ziren baina gerora ez hainbesA G U S I G A L D E T U, S O L D A D U S K A K O A R G A Z K I R I K B A O T E Z U E N E T A te, bestela asko luzatzen E Z E T Z, D E N A K B O T A Z I T U E L A! HE M E N, G A Z T E G A R A I T A K O B A T zen-eta soldaduska. Guztira, 14 hilabete pasa zituen. Agusen soldaduskako egunik aipagarriena azken eguna izango zen seguruenik. Berekin batera aritu ziren lagunek hiru egun lehenago bukatu zuten. Agusi, sarjentu bat ez agurtzeagatik, hiru egun luzatu zioten soldaduska. Eta egun esanguratsuan lizentziatu zen: 1981eko otsailaren 23an, estatu-kolpea eman zuten egunean, hain zuzen. Goiz partean lizentziatu omen zen. Bakar-bakarrik joan omen zen bazkaltzera, eta hurrengo egunera arte trenik ez zegoenez, maiz joaten ziren pentsio batean hartu omen zuen ostatua. Han irratia piztuta omen zegoen eta hantxe entzun omen zuen kolpearen notizia. Aurrena, etxera deitu omen zuen; lasai egoteko, bera ongi zegoela-eta. Ez zen bromatako kontua izango egun hartan Madrilen egotea. Jakina da Valentzian, Jaime Milans del Bosch kapitain kolpistak, tankeak atera zituela kalera. Agusen ostatua gobernu militarraren egoitzaren pare-parean egon, nonbait, eta pentsioko leihotik jarraitu omen zituen militarren atzera-aurrera guztiak. Badaezpada, argia itzalita, ordea! Soldaduskan berarekin ibilitako jendea tankeetan ikusten zuen. Egoera surrealista izan omen zen, pelikula baten gisakoa. Kalean tankeak, iskanbila, auto-ilarak... Goizeko ordu bata pasatuta, erregea estatu-kolpearen aurka azaldu zen telebistan. Baina, hala ere, goizeko bostak aldera arte ez omen ziren erretiratu militarrak Valentzian. Madrilen ere antzeko; ondorioz, lo askorik egin gabe, goizeko zazpietan hartu omen zuen etxerako trena Agusek. Egoera politiko latz hura tarteko, berriro deituko ote zioten beldurrez itzuli omen zen etxera baina ez zuen deirik jaso.

A

maiur Aristi Arregi


danb Urtarrilaren 25a Metal gaua Gaztetxean, Human, Hilotz eta Thrashgression taldeekin

Otsailaren 1a Narruondon mus txapelketa jokatu zen

Otsailaren 2a Sahararen aldeko janari bilketa

Otsailaren 3a Santa Engraziako Santa Agedari lore eskaintza egin zioten santaeskaleek

Otsailaren 4a Ertxi単a Musika Eskolako trikitilariak

Santa eskea.

Urtero legez, santaeskaleak aritu ziren baserriz baserri lehenik, eta herrian gero, Caritasen alde dirua biltzen


zulo

k

5

bolin

1

ale/bale KALE.

Otsailaren 8a "Kontaidazu ipuin bat" ekimenaren baitan Mertxe Merino ipuina kontatzen

ZERBAIT EGIN BEHARKO LI-

TZATEKE KOTXEAK HERRIGUNEETAN MAKALAGO IBIL DAITEZEN.

BATEZ ERE, AUZOA ERDI-ERDI-

TIK ZEHARKATZEN DUTEN ERREPIDEETAN

BA L E .

KOMUN PUBLIKOAK JARRI ELIZONDO ZINEMA IZANDAKO ERAIKINEAN. ZERBAITEN PREMIA BAZEGOEN...

DIRA

Otsailaren 8a "Bertsolari" dokumentala Erralla Bertso Eskolaren eskutik

Otsailaren 8a Aizarnako Aranburu landetxeko mus txapelketa

Otsailaren 12a "Arkakusoaren zirkoa" emanaldia txikienentzat, inauterietan

Otsailaren 18a Galera eta doluari buruzko hitzaldia Izar Arregi psikologoaren eskutik


H

amar urte Barakaldoko Gurutzeta ospitalean, pediatriako larrialdietan, lanean jardun ondoren, Zestoako anbulatoriora etorri da aurten. Onerako edo txarrerako ez dakigu, baina nabarmena da aldaketa ederra izango zela. Medikuntza alorrean, atal ezberdin asko daude. Zergatik aukeratu zenuen pediatria? Sei urteko karrera eta gero [hiru, unibertsitatean, eta beste hiru, Donostiako ospitalean], espezialitatea beste lau urtekoa izaten da. Garbi nuen ez nuela espezialitate kirurgiko bat egin nahi; ebakuntza gelatik kanpo egiten den zerbait nahi nuen. Neurologia eta pediatria artean dudan egon nintzen. Bigarrenak medikuntza orokorra ikasteko aukera ematen du, ordea, eta azken urtean espezializatzen da; nik larrialdiak egin nituen bezala, neuropediatrian edo onkologia pediatrikoan edo... Larrialdietakoa hartu zenuen. Ez al da lan gogorra? Bai, badaude une gogorrak. Ez da paziente asko ezagutzen, baina horrek ez du esan nahi ez duzunik enpatiarik sentitzen familia horrekiko. Zirkulazio istripu bat izan duten umeak edo onkologiakoak nola doazen ikusten duzu, atzera edo aurrera... Pozak ere izaten dira, zerbait diagnostikatu eta tratamenduarekin asmatu zenuela esaten dizutenean. Tentsio uneak ere bai, familia bati notizia txarrak eman behar dizkiozunean. Eta larrialdietatik, Zestoako anbulatoriora; a zer saltoa. Erabat ezberdina da. Han, egoera kritiko bati soluzioa emateko zaude; erabakiak azkar hartu behar dira. Hemen, denbora daukazu erabakiak hartzeko. Planteatzen diren gaixotasunak ere desberdinak dira, eta familien eskakizunak ere bai. Askotan, iritzi baten bila etortzen dira.

Jandres ardunian

amagoia

Bizi zaren herriko pediatra izateak alde onak eta txarrak ere izango ditu. Larrialdietan, jendearekiko harreman estuagoaren falta sentitzen da. Hemen, hori badaukazu; jarraipena egin dezakezu, eta hori positiboa da. Jendeak neurria ondo hartzen dio; badaki parkean nagoenean beste ama bat naizela.

ÂŤEz da izan behar talibana, ez alde batean, eta ez bestean; jarrera irekiak izan behar ditugu.Âť

Errazegi joaten al gara anbulatoriora? Bakoitzak bere umea modu batera bizi du. Larrialdietan beti esaten nuen: umearekin etxean buruari bueltak ematen hasi goizeko ordu bietan eta seietan oraindik bueltaka egotea baino hobe da umea hartu eta norbaitengana joatea. Behintzat, igual, hiruretan lasai zaude ohean umearekin‌ Hori Gurutzetan izango da, ezta? Donostian normalean ez da horren azkar izaten! [kar kar kar] [Kar, kar, kar] Bai, agian hala da. Esan nahi dudana da anbulatorioko lana ez dela bakarrik gaixo larri bat, pneumonia bat edo asma krisi bat tratatzea, baizik eta umearen beste mila istorio.

Anbulatorioa zer moduz dago? Daukagun arazo handiena bere egitura fisikoa da, nahiko eraikin zaharra baita. Aparatu aldetik, eguneroko gauzetarako tresnak baditugu: tentsiometroa, oxigenoa odolean nola dagoen jakiteko aparatua, elektrokardiogramak egitekoa, azaleko alergien testak, espirometriak... Eta beste zerbait behar badugu, badakizu nora bideratu. Gaur egunean, gainera, informazio guztia sarean duzue. Bai, plakak, adibidez, dena informatizatuta daude. Ume bat 11:00etan bidaltzen badut plaka egitera, 11:30erako irudia eduki dezaket, eta 12:30ean txostena ere bai. Pediatrak esperientzia gehiago edo gutxiago izan dezake plakak ikusten, eta erradiologoaren informazioa oso baliagarria da. Orokorrean osasun sistema zer moduz dagoela uste duzu? Murrizketak-eta antzematen dira? Murrizketen kontua badirudi oraingo kontua dela, baina urteak dira Osakidetzak ez duela inor jartzen, bajan eta oporretan dagoena ordezkatzeko. Aspaldi hartutako neurriak dira. Mediku artean baino gehiago, agian, erizainetan hasi dira orain. Krisia dela eta ez dela gobernuak hartutako neurriek langile publikooi ere eragin digute, noski.


1 Gaia pixka bat aldatuz, askotan gurasoak asmatu ezinda ibiltzen gara medikuntza tradizionala eta alternatiboa edo homeopatiaren artean. Badago gerra edo pike moduko bat, ezta? Nik uste medikuntza tradizionalak nahiko jarrera beligerantea izan duela homeopatiaren kontra, baina uste dut orain kasik gehiago dela alternatibotik tradizionalera. Normalean, medikuak esango dizu “Nik ez dut sinisten edo ez dut esperientziarik”, baina ez du zuzenean kontra egingo. Kontsultan ama batek esaten badizu "Aizu, umearentzat Flixotide jarri zidaten asma arazoak zituelako, baina ez diot eman nahi eta bolatxo hauek ari naiz ematen", zuk galdetzen diozu "Zer moduz doa?", eta berak "Ondo". Ba kito. Nik ez dut nahi zure umeak Flixotide hartzea; nik zure umea ahalik eta ondoen egotea nahi dut, eta hori bolatxo batzuekin edo baserriko amona batek emandako belarrekin lortzen bada, oso ondo. Betiere, kalterik ez badie egiten. Eta ez egon itxi-itxi eginda bolatxoekin bakarrik hobetzeko zain. Ez da izan behar talibana, ez alde batean, eta ez bestean; jarrera irekiak izan behar ditugu. Zer iritzi duzu txertoen inguruan? Behar-beharrezkoak ikusten ditut. Nafarreri [viruela] edo polio bat, esaterako, ia desagerrarazteko puntuan gaude, eta hori lortu bada, alde batetik neurri sanitarioak hartu direlako, higienea hobetu delako eta beste hainbat arrazoirengatik izango da, baina baita txertoaren unibertsaltasunari esker ere. Gaur egun, zenbait etorkinek txerto egutegia bete gabe da-

1

karte, beren jatorrizko herrialdeko egutegia desberdina zelako edo sarbiderik izan ez dutelako osasun zerbitzu duin baterako, eta, gero, hemen ere zenbaitek ez dituelako txertoak jartzen, ia desagertuta zeuden gaixotasunak berriro indartzeko arriskua dago. Kontuan hartu behar da artalde efektua deitzen zaiona ere. Ehun umetatik bat ez txertatzeagatik ez da ezer gertatzen; gainontzekoak txertatuta daude, eta berek gaixotasuna harrapatuko ez dutenez, ume hori babestuta gelditzen da. Baina zer gertatzen da % 30ek txertorik hartzen ez badu? Artalde efektua galdu egiten da. Ematen diren txertoak oso kasu gutxitarako laguntzen dutela ere esaten da. Bai, baina tokatzen bazaizu, txerto prebenarra adibidez, haur txikiei jartzen zaiena, pneumokokoen kontrakoa da, 13 familiaren kontra "bakarrik" babesten zaitu. Zuen umeak otitisa baldin badu, ez zaizu gehiegi inportako, baina meningitis bat hartzen

···


···

Medikamentu berri bat ateratzen denean, urte batzuetan botika hori zuk bakarrik fabrika dezakezu, baina, gero, medikamentu horren generikoa libre gelditzen da, eta alboko enpresak egin dezake medikamentu hori. Aspirina, esaterako, lehen Bayerrek bakarrik egiten zuen, eta aberastu egin zen; orain, enpresa pila batek egiten du azido azetilsalizilikoa generiko gisa.

badu eta ume hori zainketa intentsibotara eramaten badute, edo hil egiten bada, edo gorraizearekin gelditzen bada, edo infartu bat izaten badu garunean... Eta txertoa hartzeagatik kalteren bat? Beti dago arriskua, bat milioi baten artean edo ehun milaren artean, baina balantzan jarri behar duzu. Gomendatzen baldin bada, onurek arriskuek baino askoz pisu handiagoa dutelako da. Merkatuan dauden txertoak ez dira atzo goizekoak; txerto horiek, orain dela 10 edo 20 urtetatik, milioika umeri jartzen zaizkie mundu guztian . Medikamentu batek, merkatura atera arte, fase pila bat pasatzen ditu; erretiratu ez bada, segurua delako da. Zenbat eta medikamentu gehiago hartu efektua gutxitu egiten dutela ere esaten da. Antibiotikoen inguruan esaten da hori. Germen bati Amoxicilina jarriz gero, adibidez, eta medikuok ez badugu antibiotiko egokia jarri edo pazienteak ez badio behar bezala jarraitu tratamenduari, germen hori ez duzu hil, eta hurrengoan Amoxicilina ematen diozunerako defentsa sistema bat eratzen du, eta to egingo dizu. Tuberkulosiarekin gertatu da hori, adibidez. Tratamendu oso luzeak dira, 6-9 hilabetekoak; jendeak ez ditu ondo betetzen, eta tuberkulosia erresistente bihurtu da.

Legea aldatu da, orduan? Orokorrean, orain, medikuok medikamentu generikoak bakarrik errezeta ditzakegu. Baina kontrapuntu bat ere badauka honek guztiak. Enpresa farmazeutikoek esaten dute "Zergatik jardungo dut nik ikerketa lan hori egiten, etekin ekonomikoa oso denbora gutxian aterako badiot? Gainera, gero denak baliatuko dira nik egin dudan inbertsio horretaz". Eta ikertzeari utz diezaiokete. Osakidetzari ere generiko bat ordaintzea askoz gutxiago kostatzen zaio. Interes ekonomikoak daude; oso mundu konplikatua da. Bukatzeko, kuriositate bat: normalean haurrak norekin joaten dira gaur egun kontsultara? Amarekin, gehienetan, edo amonarekin. Larrialdietan zenbait aitarekin pasatzen zitzaigun: hasten zinen galdetzen "Zer gertatzen zaio?", eta aitak "Kalentura dauka". Eta zuk "Noiztik?", eta aitak "Uste dut atzotik". Eta jada hasten zinen pentsatzen "Ai ama…", eta galdetzen zenion "Zenbat eduki du?", eta erantzuna "Ez dakit", eta zuk "Eztulik egiten du?", eta aitak "Ez dakit"... Hemen, badugu txertoei buruzko informazioa, baina larrialdietan agian galdetzen zenion: "Prebenarra jarrita al dauka?", eta aitak "Ez dakit; emaztea arduratzen da horretaz…", eta, azkenean, askotan emazteari deitu behar, eta zure barnerako esaten duzu "Aizu, ze fundamentu da hau! Zu non bizi zara!?". Gaur egun asko aldatu da, baina oraindik bide luzea dago egiteko!

«Orokorrean, orain, medikuok medikamentu generikoak bakarrik errezeta ditzakegu»

Industria farmazeutikoen inguruan zer esango zenuke? Industria farmazeutikoa ez da gobernuz kanpoko erakunde bat; industria bat da. Komertzializatzeko orduan, merkatuko kota handiena hartzen saiatzen dira. Pazienteak dira zuzeneko kontsumitzaileak, baina hori saltzeko errezetak medikuok egiten ditugunez, guregana etortzen dira. Egia da espezialitate batzuetan orain arte diru mordoa mugitu izan dela medikamentuen inguruan. Traumatologo batek, adibidez, protesi bat edo beste bat jarri, antzeko emaitza ematen baditu eta garestiena jartzen badu, agian pizgarri batzuk ematen dizkiolako da. Pediatrian medikamentuak nahiko merkeak dira, eta asko generikoak daude. Ez dago atzeko saltsa hori dena egiteko aukerarik. Egia da, baita ere, generikoekin, enpresa farmazeutikoei irabazien zati handi bat kendu egin zaiela.

J

one Bergara


3

1

inauteriak 2013


auzo etatik LANAREN ONDOREN, FESTA Joan zaizkigu beste urte batez Iraetako Santa Ines jaiak, eguraldi hotzeko baina giro beroko festak. Ederki hasi ziren festak umeen egunarekin, baita ederki jarraitu ere, Santa Ines eguneko bueltan, kontzertu inprobisatu eta guzti‌ Baina asteburuan jo zuten goia festek, inondik ere: pintxo lehiaketarekin hasita (nahiko lukete Donostiako alde zaharreko tabernek horrelako barrak erakutsi). Hain izan zen altua erakutsitako maila, ezin izan baitzen txapeldunik erabaki, eta sariak zozketatu egin ziren parte-hartzaileen artean. Ondoren, futbol-7 txapelketa, polemika eta guzti, berriro ere kopa Zestoa aldera joan zelarik. Irabazlea? Giroa, dudarik gabe. Polemika eta moviola guztiak komentatu ziren kupelen inguruan, beste behin, afari garaian. Mundiala afaria, mundiala kontzertua eta mundiala giroa! Eta igandean brotxea. Goizeko omenaldia, hunkigarria. Argi erakutsi zien Iraetako herriak bi omenduei dien errespetua eta maitasuna. Meza, txapela, dantza, musika eta hamaiketakoa. Soziedadea beteta. Eguraldiak ere erakutsi zuen bere errespetua, eten goxoa emanez. Zorionak bihotzez bi omenduei, eta noski, ingurukoei. Eguna eta festak bukatzeko, urrezko aizkoraren saioa izan genuen. Aizkolarien hitzetan urrezkoa, berez, plaza izan zen (frontoia plaza bihurtuta). Bueltatuko direla agindu dute, Iraetako atea zabalik egonez gero, noski. Eta hori argi ikusi dute festen inguruan etorri diren hainbat eta hainbat lagunek: Iraetako ateak beti daude zabalik‌

iraeta FESTEN ONDOREN, LANA Festak pasa eta hurrengo asteburuan ekin genion lanari iraetarrok. 2013. urtea gogotsu hasi dugu eta martxan daude dagoeneko Iraetan hainbat proiektu. Soziedadean izan zen hitzordua, baina kasu honetan festarako ez, lanerako baizik. Batzar animatua eta jendetsua udal ordezkariekin osatu zena, hainbat proiektu martxan jartzeko: konposta komunitarioa, baratze ekologikoak, Olaizola eta Uria kalearen berritzea, parkinga definitzea, tupper banaketa‌ Martxan dago Iraeta, eta denok dakigu martxan dabilen herria ez dela inoiz hilko. Aupa Iraeta bizirik, eta aupa Iraeta Denon Artean!

I

ban narbaiza


7

1

AUZOETAN ERE BETE-BETEAN OSPATU DITUZTE SANTA ESKE ETA INAUTERIAK Arroabean, Santa Ageda bezperan, eskolako haurrak atera ziren kantuan eta hilaren 9an berriz, gazte eta helduak. Olabide eta Mieltxo bertsolariekin batera, Arroako abesbatzakoak eta beste hainbat gazte ere atera ziren. Aizarnan, berriz, eskolako haurrak ibili ziren Santa Eskean, irakasle eta gurasoek lagunduta. Lasaon ere baserriz baserri ibili ziren auzotarrak. Inauteriek ere izan dute bere tartea: Arroabeko haurrek, herritar guztientzako prestatutako ikuskizun aparta eskaini zuten. Aurtengoan, euskal inauteriz jantzi zituzten herriko haurrak, eta joareak, argitxoak, txantxoak, Ziripot... bezalako

pertsonaia ezagunak ikus zitezkeen nonahi! Eguna ondo amaitzeko gainera, gabon-eskean ateratako guztientzako afaria izan zen zentroan. Aizarnan, eguraldiak asko laguntzen ez zuenez, eskola barruan egin zuten jaialdia. Inauteri jaien baitan, ostegun gizen egunean, sasi-koipetsu ere ospatu zuten.


agenda

ot 22 Korrikako egitarauaren baitan, gaueko 22:00, Kultur Etxean: Buah txabal • SAILA

OSTIRALA

23

puzzlea.

-24

Gaztelekuan eskulanak: argazki

ASTEBURUA

Ibañarrietako Itxurtxo auzo elkarteak asteburu pasa bat antolatu du, El Burgo de Osmako XXXIX Jornada de las Matanzas-era. San Esteban de Gormaz eta Aranda de Duero herriak ere bisitatuko dira. Irteera irekia da edozein herritarrentzat. Informazio gehiago info@itxurtxo.org edo 626559291 telefonoan eska daiteke.

24

IGANDEA

Agiro Mendi Taldeak antolatuta irteera. Gurutzetik aterako dira goizeko 7:30ean. Kotxeetan Matximentara joango dira. Zeharkaldia : Matximenta - Atxabal - Murumendi - Matximenta. Ondoren, bazkaria nahi dutenantzat beheko tabernan. Izen ematea : Kiroldegian.

ma 01

RTXOA

OSTIRALA

Arratsaldeko 18:30ean "Zuloak" dokumentalaren emanaldia Kultur Etxeko aretoan eta 22:30ean Ratzinger eta Zuloak taldeen kontzertuak Gaztetxean.

06

ASTEAZKENA

Harrera taldearen aurkezpena eta bideo laburra 19:00etan Kultur Etxean. Juankar Ioldi eta Jon Ugartek ibilbide eta antolaketaren inguruko azalpenak emango dituzte. Amaitzeko, Lau Iturri elkartean pintxo batzuen inguruan solasaldia.

08

OSTIRALA

“Kontaidazu ipuin bat” ekimenaren baitan Leire Etxeberria ipuin kontalaria 17:30ean liburutegian.• Korri-

kako egitarauaren baitan 20:30ean liburutegian Ipuin BEROtikoak.

15 Korrikako egitarauaren baitan arkupetan txotxa eta pikoteoa. Ondoren, gaztetxean bertso saioa Hodei Barroso, OSTIRALA

Beñat Iguaran, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Maddi Sarasua eta Aitor Salegi bertsolariekin. Gai jartzaile Aimar Etxeberria. Sarrerak tabernetan jarriko dira salgai 5 euroren truke. Bertan, Losintxa Lehiaketako irabazleen izenak jakinaraziko dira. Ondoren erromeria.

17

IGANDEA

XXXV. Herri Krosa. Gaztetxoen lasterketa 10:00etatik aurrera (benjamin, alebin eta infantilak). Helduen lasterketa 11:30ean (senior eta beterano emakumeak 5607 m /gizonezkoak 8567 m). Izen ematea aurrez 5 euro, lasterketa egunean 10 euro (kadeteak doan). www.herrikrosa.com. Kamiseta opari eta hamaiketakoa lasterketa bukaeran parte hartzaileentzat. • Korrikako kamixetak salduko dira.

22 Korrika txikia egingo da. Ondoren, haurrentzako antzerkia. 23 Korrika pasako da goizeko 11:00ak inguruan Zestoatik. OSTIRALA

LARUNBATA

•O

inarrizko Internet ikastaroa eskainiko dute KZ Gunean. Zestoako KZ Guneak eta Gurutze Jubilatuen elkarteak oinarrizko Internet ikastaroa antolatu dute; martxoaren lehenengo hamabostaldian izango dira eskolak, eta izena hilaren 20a baino lehen eman beharko dute; ikastaroa irekia bada ere, jubilatuek izango dute lehentasuna izena emateko garaian, eta elkarteko bazkideen doan izango dute ikastaroa; gainontzekoek bost euro ordainduko dute. Eskolak kultur etxeko KZ Gunean izango dira, eta ekimena hasiberriei dago zuzenduta. Informazio gehiago elkarteko bulegoan eskuratu daiteke; astearte edo ostiraletan 11:00etatik 12:00etara joanez edo 650-70 87 70 telefonora deituz.

Zure etxebizitza alokatu edo saldu nahi duzula? Etxeko lanak egiteko edo norbait zaintzeko zeure burua eskaini nahi duzu? Animaliaren bat galdu duzu? Lur sailen bat saldu nahiko zenuke? Autoa duzu salgai? Hau da zure aukera, 40 euroren truke, mundu guztiari jakinarazteko. 1500 ale banatzen ditugu, Zestoako eta auzoetako etxe guztietara. Ez al da aukera paregabea? Zeren zain zaude? Deitu 943 147 123 telefonora edo idatzi mezu bat danbolin@topagunea.com helbidera.


9 1

oiloen moduan

aztarka F ernando Arzallus

Zestoa, 1920ko hamarkada. Garai hartarako, gure herria oso ezaguna zen bainuetxeari esker; moda-modakoa esango genuke. Ordurako, inguruko herrietan ez bezala, gurean dantzatzen ziren fox-trotak, charlestonak, tangoak… nahiz eta 1928an debekatu egin behar izan zituzten. Argazkian ez dago, ordea, horrelakorik aditzera ematen duen gauzarik: kotxe bat bera ere ez, astoak eta gurdia nagusi... Alkorta ostatua, hori bai, antzematen da. Beste inork baino lehenago Zestoara zinea ekarri zuena (1908); Pio Barojari eta beste hainbat jende ezaguni jaten emandako tokia; herrian gimnasioa jartzeko bultzatzaile izan zena (1933)… Postal hau, ordea, aproposagoa da Azorin gure herrian egon zeneko giroa irudikatzeko (1904), fox-trotak,

charlestonak eta gimnasioak aipatzeko baino. Hara, Azorinen hitzak: “Jendea ateetara eta balkoietara irteten da; zeuen aurrean errotulu bat ikusten duzue –Fonda de Alcorta– eta irudikatzen duzue euskal ostatu horietako bat, herriko ostatu maite horietako bat, non ematen dizkizuten isiltasun osoz, bizpahiru plater ondo gozatuak, garbiak; eta han irudikatzen duzue andre xahar bat irribarre eta begi-keinuak egiten dituena erdaraz hitz egiten diozunean”. Edo beste hau: “Eta zure ondoan, euskaldun batzuk hizketan, hain hizkuntza korapilatsuan, hain bihurrian, zuk –irudipen hutsa– ez duzula uste hizkuntza horretan nahiko hitz egon litezkeenik gauzak adierazteko”. MAMELO: Karameloa.

zestoarren

PAPA: Ogia. Jango al dezu papa pusketa bat?

ERRETOLIKA

HAURREI,

HELDUEI BEZALA HITZ EGIN BEHAR ZAIELA DIOTE BATZUEK. HAUR HIZKERAN HITZ EGITEN BAZAIE, EZ DUTELA BEHAR BEZALA HITZ EGITEN IKASIKO. BESTE BATZUEK, BERDIN-BERDIN IKASTEN DUTELA. TEORIAK, TEORIA, ZESTOARREN ERRETOLIKAN BADIRA HAURREI ZUZENTZEKO ERABILTZEN DIREN HAINBAT HITZ ETA ESAMOLDE. BATZUK OSO ERABILIAK, BESTE BATZUK EZ HAIN EZAGUNAK.

PIPI: Oiloa edo beste edozein hegazti. Bettu, txiki, pipi dao!

TATO IN: Alturaren batetik behera jaitsi: koskaren batetik, lepotik, etab. Petriletik tato in bera.

TOTO: Txakurra. XI-XI: Suak edo jateko beroak ez erretzeko esaten da. Kontuz, hor xi-xi dota!

APA!: Haurrak esertzeko edo eseriarazteko erabiltzen den hitza. AIDA-AIDA: Behia. Han ikusi aida-aida! KAKA: Edozein gauza zikin, desatsegin edo kaltegarri izendatzeko hitza. Utzi hori, kaka data! KAXKA TXIKI: Hortzak. Umiak nun dazka kaxka txikiyak. KIKI TXIKI, -YA: Zakila. Nun du umiak kiki txikiya?

Umiak nun dazka kaxka txikiak

KOKOLO: Txokolatea. KOKUA: Haur hizkeran, arrautza. Kokua jango al dezu, txista-txista inda? Haur hizkeran, zomorroa, mamua. Koko etorrikoa e? MAMA: Ura.

Ilustrazioa: Iban Altuna

alolo apapa arre-arre ibilli bapo! brum-brum fu-fu guau-guau kuku lo-lo in mañak in mitxina ñañan in pa plisti-plasta in punbala pupua purrut in tas-tas tilin-talan ibilli txitxi txista-txista in


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
136 - 2013 otsaila by DANBOLIN - Issuu