Urria 2017

Page 1

danbolin

187.qxp_55 22/10/17 20:08 Pรกgina 1

Halloween

Animen Gaua

izan da hemen


187.qxp_55 22/10/17 20:08 Pรกgina 2


187.qxp_55 22/10/17 20:08 Página 3

34 6 10 12 14 17 19 ENB I D OA BO TA L I BR E

J ARDUNIAN A INTZANE D IAZ

ANIMEN

1000 JARRAITZAILE Danbolinen lehen alea 2000. urteko urrian argitaratu zen, beraz ale honekin hemezortzigarren urteari ekingo dio aldizkariak. Hilero 1.500 aletik gora banatzen ditugu etxe guztietako buzoietara. Espero dezagun urte luzez horrela jarraitzea. 2015eko irailean danbolin.eus webgunea ere martxan jarri genuen. Webguneko berriak ordea ez dira etxeko buzoietara iristen, sare sozialak dira formatu horren zabalkundearen ardatza. Pasa den astean bertan mila jarraitzaileko langa gainditu genuen Facebook-en eta hirurehun eta hogeita hamar jarraitzailetik gora ditugu Twitter sare sozialean ere. Sare sozialetan arrakasta izateko dena berehala eta dena labur eta azkar kontatu behar da. Gaur gertatuak bihar edo etzi kontatuz gero, gaurkotasuna galtzen du. Albistea ez bada bi paragrafotan kontatzen, luzeegia izan daiteke, gaur egun ez baititugu minutu asko soberan mugikorreko jakinarazpen guztiei kasu egiteko. Hilabetekaria eta egunkari digitala dira Danbolinen proiektu komunikatiboaren aurpegiak. Baina Danbolinen ardatzak ez du zerikusirik sare sozialetako “bizimodu” azkarrarekin, Danbolinen ardatza lantaldea da; lantaldearen militantzia eta bazkideen babesa dira Danbolinen ardatzak. Eta gaur egun lan militantea eta konprometitua oso modan ez badago ere, lan horren balioa aldarrikatu nahi dut lerro hauetan. Hori gabe Danbolin beste zerbait izango litzateke, zentzua galduko luke lan horrek guztiak, ez litzateke gauza bera izango. Horregatik, Danbolineko atea herritar guztientzat irekita dagoela adierazi nahi dut, bere aletxoa jartzera animatzen den edonor ongi etorria da lantaldera. Azken finean, horrexek bihurtzen du proiektu hau anitz eta berezi. Guztiok gonbidatuta zaudete lantaldearen parte izatera. Danbolinen 187. ale hau ere, kontu interesgarriz osatua dator. Ba al dakizu zer zen Arimen Gaua? Horrez gain, besteak beste, Erralla Bertso eskolako kontuak, Z U L O film laburraren xehetasunak eta Aintzane Diazek Bolivian bizitakoak ere irakurgai dituzu datozen orrialdeetan.

O d a n b o l i n EK

ier arregi

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: info@danbolin.eus

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta eta Mireia Orbegozo

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

G A UA

DANBOLIN . E US

AHOZ KO LITERAT - U RA

IRAGANE TIK TIRAKA

A G E N DA

diruz lagundutakoa


187.qxp_55 22/10/17 20:08 Página 4

Au enbidoa

Oinak ametsen atzetik

pa Xabi, ez nian espero alde horretatik (ezta bestetik ere ji, ji,ji) enbidoa etorriko zitzaidanik, baina bueno, har ditzagun igerilekuko txanoa, bizikleta eta zapatilak eta goazen berriro pixka bat edo puzka bat entrenatzera. Egia da horrelako froga bat egitea planteatzen denean, galdera pilo bati erantzun beharra dagoela. Gai izango ote naiz? Nondik aterako dut denbora? Familia? Lana? … Barkatu, ordena aldatuko dut, garrantzitsuenetik hasita: familia, lana, denbora eta gero gerokoak (bai, horrela hobeto dago). Dudarik gabe familiaren laguntza edo baimenik gabe ez dago ezer egiterik, bizitzako beste arlo askotan bezalaxe (uste dut). Bizitza osoa daramagu kirola egiten, gustukoa dut eta ondo sentitzen laguntzen dit, kirola egitea ona da bere tamainan eginez gero, baina hortxe dago gakoa! Non dago tamaina? Hurrengo Ironmana nola prestatuko dudan? Ba, seguru asko loari ordu asko kenduta, eta egunak dituen aukera txikienak ere aprobetxatuz. Zenbat aldiz gertatu zaigu egunaren amaieran ohartzea pare bat ordu gutxienez pasa ditugula elkarri begira, ezer egin gabe, zerbait aprobetxatu beharrean? (biak) Horrekin ez dut esan nahi umeekin aita eta ama, biak egotea alferrik denik, baina denbora aprobetxatu beharra dago eta Ironman bat prestatzeko zer esanik ez. Denok ezagutzen ditugu ondo organizatuz gero denbora ateratzen duten familiak. Badabiltza hor hiru alaba dituzten gurasoak (aita eta ama, biak) Behobia prestatzen. Nola? Ba… ilusioz! Amaitzen joateko, berriro diot, froga prestatzeko etxekoekin kontatu beharra dago, bai ala bai! Antolatu beharra ere bai. Xabi, ez zekiat galderari erantzun diodan, saiatu nauk! Dagoeneko, bidea prestatzen hasi nauk 2018rako. Urte ederra zetorrek! Zergatik ote? Bigarren Ironmana? Umeen pare jartzen gaituk, edo okerrago, erronka berriekin! Eta umeak aipatuta, hi Iñigo (Arrieta) hiretzat ziak enbidoa. Zer moduz moldatzen haiz hire erronka berri horretan, umeak pilotan entrenatzen?

P

intada . Herriak lotu, bidegorria amaitu.

D

ani mayo

AArroako auzotarrok, aspaldi hasi genuen Urola Bailara osoa elkartuko lukeen, eta ondorioz, gure herri txikia inguruko beste herriekin lotuko lukeen Bidegorriaren aldeko borroka. Hasiera hasieratik argi izan dugu gure indarrak bi norabideri erantzutera jarri behar genituela. Alde batetik, instituzioetako bidea, Zestoako eta inguruko udaletxeak, Batzar Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia… Urtebete honetan instituzio guzti horietako ateak jo ditugu eta hitz politak baino ez ditugu entzun, baina errealitatea da hitz polit horiek ez dutela atzetik inongo ekintzarik ekarri. Bestetik, aldarrikapena kalera ateratzeko bidea egiten ari gara. Bidegorria amaitzea ez da soilik arroarroi eragiten digun gaia, eta honenbestez, bailarako beste hainbat eragilerekin elkarlanean aritu behar genuela argi geneukan. Horrekin lotuta, aipatzekoa da urriaren 28ko martxa Zestoako Astindu elkartearekin elkarlanean antolatu dugula, eta bailarako beste elkarte askoren babesa eta atxikimendua jaso dituela. Honenbestez, herritarrei dei egiten diegu martxan parte hartu eta bidegorria behingoz amaitu behar dela aldarrikatzera.

A

rroako Bidegorriaren aldeko taldea


187.qxp_55 22/10/17 20:08 PĂĄgina 5

5

botalibrean

Oriondik haratago.

Zinemara joan naiz aspaldiko partez. Film bat estreinatzerako haren jarraipenak egitea pentsatuta egoten den garai honetan, 35 urte itxaron behar izan dugu film honen bigarren zatia ikusteko. 1982an pantailaratu zuten Blade Runner. 2019ko Los Angeles hiria, sugar ikaragarriekin, kaleetako kaosa, euri-jasa amaigabea, Vangelisen musika... Agertoki horretan, Harrison Ford polizia, erreZenbat iritzi plikanteak ehizatuz. Izaematen ditugun gure besaulki erosoetatik. Palkotik begira. Galki artifizialak dira errederarik ere egin gabe. Lehen ere banekien hala zela, baina azken plikanteak, gizakiak hilabeteotan ezagunago egin zait, baita Kataluniaren kasuan ere. baino indar handiagoa dute, gizakiak adinako adimena, Lagun batek urriaren 11n poztu egin zidan asteazken goibaina bi arazo dituzte: iraungitze data laburra eta sentiza. Komunikabideetan Kataluniaren independentzia aldarrikapemenduen kudeaketa. Ezin enpatiarik sentitu, ezin gizana besterik ez zegoen hartan, nik kiak bezala maitatu, gorrotatu, tristatu... Horrek hiltzaiezer esan aurretik, bota zidan asle bihurtu ditu batzuk. Hiltzaile, edo bizirik iraun nahi pertuta dagoela inguruan Kataluduten izaki; nahiz eta azkenerako, haien atzetik dabilniako prozesuaz analisi politiko tzanak baino gizatasun gehiago erakutsi. sakonetan sakonenak egin eta Bigarren filma ikusteko, lehenengoa berrikusi egin dabiltzan orojakile guztiekin. dut. Errukia sor dezakete izaki artifizialok: oroitzapenik Irribarre konplize batekin erantgabeak, edo are okerragoa, oroitzapenak ere artifiziazun nion, askotan hitzek dutena lak dituztenak, gizaki izatera heldu nahi duten izaki artibaino balio handiagoz. fizialak, aita edo ama aurkitu nahi duten umeak. Entzun eta irakurtzen ari Eta neure buruari galdetu diot. Geu bezalakoak naiz, ProcÊs-ean ematen duten pausu bakoitzeko, besaulki eroizateko modukoak al gara gizakiak? Bizitza ederra da, soetatik egindako kritikak eta pausu horrek norabide horretan ez daukat zalantzarik; bakoitzak bere bidean pertsona emanda izango dituen ondorioez ziurtasun osoz jarduten duten zoragarriak aurkitzen ditugu. Baina arraza moduan, beanalisiak. Baina ikusten ari naiz, baita ere, ustez gaia ezagutu eta netan inor gizaki izateko gogoa pizteko modukoak al herritar xeheoi Katalunian gertatzen ari dena azaldu nahi digugara? ten politikari, politologo, soziologo eta guztilogoek orain arteko Soilik azken asteetan: errefuxiatuak itsasoan analisietan huts egin dutela. Inor gutxik esango zuen orain urteitotzen, Kataluniako afera konpontzeko modua, Ipar bete katalanak horraino iritsiko zirenik. Gogoratzen CUPek Artur Koreako eta Estatu Batuetako oilar nagusiak gandorra Mas alboratu ezean planto egingo zuela esan zuenekoa? Zenbat nork tenteago daukan kukurrukuka, Ozeano Barean guztilogori entzun genien, CUPen jarrera kritikatuz, nola esan zuFrantzia adinako eremua plastiko zaborrez osatua, eguten tematuta zeudela eta prozesua pikutara botako zutela? Eta nero umeak goseak hiltzen, Amazonian basoa deusezhori kritikatu zutenak ari dira, orain, Puigdemonten bai baina ez tatzen... gizakiak, bizi den planeta eta bertako izakiak kritikatzen. Orduan gogorregi batzuk, eta orain ahul besteak. (gainerako pertsonak barne) nola tratatzen dituen ikuHarmailetatik begira egonda jokalariari oihu egitea zein erraza sita, Oriondik haratago alde egiteko gogoa ematen du den... batzuetan. Baina hemen jarraitu beharko dugu. AldatuAgian hainbeste dimentsiotako gaiak handi, urrun gerako al gara? Zenbateko kaltea eragiteko gai da gizakia altzen zaizkit, eta agian, egoera ikusita, ez ditut klabeak harrapadatu aurretik? tzen, eta neu izango naiz Katalunian hurrengo pausuak zein izanZuek sinetsi ere egingo ez zenituzketen gauzak go diren ez dakien bakarra. Baina hedabideetan edo sare sozialeikusi ditut nik: Oriondik haratago sutan dauden espaziotan bezala kalean, une oro iritzia ematen ari direnei begiratzen ontziei egindako erasoak, Tannhäuserreko atetik hurbil C diedanean burura etortzen zait Xabier Leteren kanta hura: isilik izpiak iluntasunean distira egiten... une horiek guztiak egoteak zenbat balio duen... Nik, harmailetatik jokalariei oihu galdu egingo dira denboran, euritan galtzen den negar egin baino, partida nola doan jakiteko nahiago dut jokatzen ari malko bat bezala. Hiltzeko unea da. diren lagun katalanei galdetu.

Besaulki erosoetatik.

I

tsaso zubiria

K

epa iribar


187.qxp_55 22/10/17 20:10 PĂĄgina 6

J

ardunian

DIAZ

BOLIVIARA HAZI BAT LANDATZERA Hogeita bost urte. Psikologia gradua eta gizarte integrazioko goi mailako ikasketak ditu. Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2017 Programa n izena eman eta hautaketa prozesu baten ondoren ehun aukeratuetatik bat izan da. Beka baten bidez, hiru hilabetez atzerrira joateko aukera izan du, beharra dutenei laguntza boluntarioa eskaintzera. Aintzane Haizea Arbelaitzekin batera joan da. Oiartzungoa da Haizea, eta farmazia ikasketak ditu. Biak Cochabamban izan dira, Bolivia erdigunean. Ez da Aintzanek lur horiek zapaltzen dituen lehenengo aldia. 2013an Santa Cruzen bizi izan zen sei hilabetez, Latinoamerikako Mugikortasun Programa unibertsitate beka baten bitartez, psikologiako ikasketak egiten. Lurreratu berritan harrapatu dugu Aintzane, oroitzapenak eta emozioak oraindik pilpilean dituela, eta han bizitako esperientzia kontatu digu.

“amak haurren zaintzatik pixka bat askatu eta haurren bizi kalitatea hein batean hobetzea�


187.qxp_55 22/10/17 20:10 PĂĄgina 7

Proiektu hori zeini zuzendua dago? Proiektu hori aniztasun funtzionala duten haurrei dago zuzendua. Haur horiek menpekotasun maila altua dute hiru arlotan. Batetik, arlo sozialean, haur instituzionalizatuak dira, hau da, gobernuaren esku dago euren zaintza. Umezurtzak, tratu txarren biktimak edota abandonatuak dira. Bestetik, arlo psikikoan, adimen urritasun sakona dute. Eta azkenik, arlo fisikoan, haur horiek gurpil aulkietan edo egoera begetatiboan aurkitzen dira. Berez, zentroko hemezortzi urte bitartekoentzat da. Bereziki ezaugarri horiek dituzten haur kolektiboarekin egon gara, baina badaude ezaugarri horiek ez dituzten haurrak ere; berez, talde horretan egon beharko ez luketenak. Esaterako, hiperaktibitatea duten hiru haur eduki ditugu zentroan eta hemezortzi urtetik gorako gazteak Puntitin jarraitu behar izaten dute, Bolivian arlo sozialean dagoen baliabide faltagatik.

Zer zeregin izan duzue proiektuaren barruan? Errutina izan da gure bizimodua, goizetik gauera. Umeek euren ordutegiak dituzte eta guztia horren arabera egiten genuen. Goizeko zortzi eta erdietan hasten ginen gosariak ematen eta ondoren, sukaldea garbitu, haurrak oinez egitera eraman, bazkaria eman, eskolako lanak egiten lagundu, harreran egon, haurrekin jolastu, afaria eman eta oheratu egiten genituen. Gure zereginaren helburua egunerokotasun horretan, haur eta gazteen bizi kalitatea hobetzea zen. Lan asistentziala zen batez ere, higienea eta elikaduraz arduratzen ginen gehienbat, baina aisialdia sustatzea zen gure zeregin nagusietako bat.

7

Cochabamban izan zara, Bolivian, baina zein zentrotan zehazki? Gu Comunidad Terapeutica Puntiti zentroan egon gara. Hermanas Hospitalarias ahizpen kongregazioaren zentro bat da. Mundu osoan hainbat zentro dituzte, eta Arrasateko Aita Meni zentro psikiatrikoaren adar bat da.

Zer adar nagusi ditu proiektu horrek? Hiru adar nagusi ditu egoitzak, hiru lan esparru. Batetik eguneko zentroa dute. Haurrak goizeko bederatzietatik hamabi eta erdiak arte egoten dira han eta ondoren etxera itzultzen dira. Zentro horrek bi helburu nagusi ditu. Bat, amak haurren zaintzatik pixka bat askatu besteak beste, horien lan-munduratzea sustatuz, aniztasun funtzionala duten haurren abandonua gutxitu eta prebenitzeko. Eta bi, haurren bizi kalitatea hein batean hobetzea. Helburu hori konplexua bilakatzen zen baliabide faltagatik. Izan ere, gela txiki batean hogeita bost haur egoten dira urtebete eta bederatzi urte bitartekoak eta bi zaintzaile. Gure lana, haurren zaintzan zentratu da batez ere; tratamendu, errehabilitazio eta hezkuntza baliabideak oso urriak baitira. Bestetik, han bizi diren haurren egoitza dago. Haur horiek abandonatuak, tratu txarren biktimak edo umezurtzak dira. Zentroaren helburua haurren oinarrizko beharrak asetzea eta bizi kalitatea hobetzea dira. Horretarako, zaintzaileen eta talde teknikoaren ezinbesteko lana aipatu nahiko nuke: medikua, odontologoa, erizainak, psikologoa, logopeda, fisioterapeuta, etab. Hirurogeita hiru haur bizi dira egoitzan.

Landa eremuan ere bada zereginik ezta? Bai, hilean behin edo bitan, talde teknikoa eta ahizpa bat hiritik ordubete ingurura dauden herrietara joaten dira anbulantzia espezializatu batean. Han, detekzio, errehabilitazio eta heziketa lanak egiten dituzte aniztasun funtzionala duten haurren familiekin. Landa eremuan, familia asko txabola moduko bizilekuetan bizi dira. Gurasoek ez dute ez tresna ezta estrategiarik ere haur horien heziketa bultzatzeko eta baldintza oso eskasetan aurkitzen dira. Gu iritsi ginenean, Melba izena duen komunitate batean ari ziren lanean. Lehenengo aldiz joan zirenean, urte eta erdi inguruko haur bat balde batean aurkitu zuten, higiene faltagatik zarakarrez josia, eta garapenean atzerapen sakona zuela konturatu ziren. Marilene ahizpak xaboia eta esponja batekin amari umea garbitzen erakutsi zion eta higiene egoki bat izateko jarraibideak eman zizkion. Ondoren, ospitalera eraman zuten haurra, eta han ospitaleratuta egon behar izan zuen denbora batez.


187.qxp_55 22/10/17 20:10 Página 8

Sentsibilizazioren arloa ere lantzen dute. Unibertsitatera eta eskoletara joaten dira hitzaldiak ematera. Zentroan ezinbestekoa da boluntarioen lana; beraz, hitzaldiekin, gizartea sentsibilizatzeaz gain, boluntarioak lortzen saiatzen dira.

Baliabide aldetik zer moduz dago zentroa? Zentroko azpiegiturak oso oinarrizkoak dira. Orain arte ez zuten isolamendu gelarik; haur bat gaixotzen zenean beste haur guztiekin batera egoten zen gela berean. Gu iritsi ginean, guztion artean isolamendu gela bat egokitzea lortu genuen. Haurrek dituzten behar bereziak kontuan izanda, ez dago ezer eurentzat egokituta; ez dago garabirik haurren mugikortasuna errazteko, oheak, ateak, sarrerak, komunak, dutxak... ezer ez dago menpekotasuna duten pertsonentzat egokituta. Erabiltzen dituzten gurpil aulkiak ere zaharkituak daude eta arazo larriak dituzte pixoihalekin, haur guztiek behar izaten baitituzte, eta oso garestiak direnez ezin dituzte behar dituzten adina erosi.

Baliabide pertsonalak ere oso mugatuak dira, borondatezko lanari esker egiten dute aurrera, baina ez da konstantea izaten. Baliabide estrategikoei eta metodologikoei dagokienez, hezkuntza jokabideak kontrolatzeko teknikak aplikatzean estrategia oso gutxi erabiltzen dituzte, pertsonal eta baliabide faltagatik. Erabiltzen duten teknika nagusia euste teknika da, hau da, ume batek haserrealdi bat duen aldiro gerriko batekin haurra hormara lotzean oinarritzen den teknika. Jokabide problematiko bat dagoen bakoitzean aplikatzen da teknika hori. Horrez gain, euste kimiko edo farmakologikoak daude: haurrak hipermedikatuak daude eta den-denek hartzen dituzte antiepileptikoak, antsiolitikoak edota antidepresiboak, besteak beste.

Zuretzat zer izan da esperientzia horretako ikasketarik zailena? Batetik, lan metodologian integratzea oso zaila egin zait. Eta bestetik, haiek bizi diren testuingurua eta ni joan naizen testuingurua kontuan izanda, eraginkorra izateko modua aurkitzea egin zait zaila. Izan ere, soilik hiru hilabeterako joan naiz.

Handik itzulita, han bizitakoa gogoratzean, zer hausnarketa egiten duzu? Hasieratik, nire helburua zer eskaini nezakeen jakitea izan zen, nire tokia bilatzea. Itzuli aurretik mediku batek esan zidanarekin geratzen naiz: “Zure hazia landatu duzu hemen egon zaren denboran, eta espero dugu guk zaindu dugun hazi horretatik landare polit bat jaioko dela”.

Luis Vargas CortéZ

reyna aLejandra PaZ saLVador

NIrE IZENA rEyNA DA. ZOrtZI UrtE DItUt EtA PUNtItIN BIZI NAIZ. 2010. UrtEAN NIrE AMA BIOLOGIKOAK “SAGrADA FAMILIA” AtE PArEAN UtZI NINDUEN, AUtOArEN BArrUAN. OHAr BAt UtZI ZUEN NIrE ONDOAN, NI HAN UZtEKO ArrAZOIAK AZALtZEN ZItUEN: BEStE HIrU SEME-ALABA IZAtEA, AItAK EtXEtIK ALDE EGItEA, BALIABIDE EKONOMIKOArEN ESKASIA, EtAB. BIZILAGUNEK AUrKItU NINDUtEN, EtA POLIZIArI DEItU ZIOtEN. HILABEtE BAtZUEtArA, NIrE NEGAr AMAIGABEAK ZIrELA MEDIO, OSPItALErA ErAMAN NINDUtEN EtA GArUN PArALISI SAKONA DIAGNOStIKAtU ZIDAtEN: EZ NAIZ GAI NIrE BEHArrAK ADIErAZtEKO, EZ DUt SOINUrIK IGOrtZEN, EZtA INOLAKO MUGIMENDUrIK EGItEN ErE; EZ DUt IKUStEN EtA APENAS ENtZUtEN DUt; BOtOI GAStrIKO BIDEZ ELIKAtZEN NAIZ EtA ArNAStEKO ZAILtASUN HANDIAK DItUt.

S

ara matsutani arrizabalaga

NIrE AMA BIOLOGIKOA, ZOrtZI UrtErEKIN UMEZUrtZ GELDItU ZEN EtA OrDUZ GErOZtIK KALEAN BIZI DA BABESGABEtASUN EGOErAN. LANGILE SEXUALA DA EtA KONtSUMO ArAZOAK DItU; BEStEAK BEStE ClefA KONtSUMItZEN DU. CLEFA BOLIVIAN MODU KOLEKtIBOAN KONtSUMItZEN DEN DrOGA BAt DA, “DrOGA MErKEA” GISArA EZAGUtZEN DA. NIrE ErNALDIAN, AMArEN KONtSUMO OHItUrEK, ErAGIN ZUZENA IZAN ZUtEN NIrE OSASUN EGOErAN. IZAN ErE, GAUr EGUN ESPEKtrO AUtISMOA NAHAStEArEN DIAGNOStIKOA DAUKAt: EZ DUt HItZ EGItEN, LAGUNtZA BEHAr DUt OINArrIZKO BEHArrAK ASEtZEKO.


187.qxp_55 22/10/17 20:10 Página 9

Borondatezko lanean oinarritu, baina maitasun handiz egindako lan bat aurkeztu digute Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola azpeitiarrak urrian, beraien aurreneko film laburra. Z U L O du izena 14 minutuko labur mutu honek eta sinple esanda buruhandi bat eta neska baten arteko maitasun istorioa kontatzen du. Ezin dela gehiago aurreratu esan digute, bestela dena kontatzen omen da.

Amancayk beti eduki du zinea egiteko gogoa, "zinea faszinatzen nauen formatu bat da; zineko musika, aktuatzea, zuzendaritza...". Erikarekin suertatu zaio aukera, biak antzerki mundutik datoz. Azpeitiarrak, Z U L O buruhandiarekin maitemintzen den neskaren papera ere egiten du. Oso argi eduki dutela diote momentu oro, bakoitzaren zereginak zein ziren: "Forma ematen hasi ginenean biok jardun genuen lanean, gero ni protagonistetako bat izatea erabaki genuen, beraz, grabaketa garaian Amancayk egin du zuzenketa lana". Mikel Ibargurenek berriz Z U L O buruhandiaren papera bete du: "Buruhandi baten sartu eta hau gorpuztea zen nire helburua, buruhandi horren bizitza islatu nahi izan dut, benetako irudikapena eskainiz, jendeak tipo bat dago hor barruan esan gabe". Lan asko egin behar izan dute buruhandiak beti aurpegi bera duelako eta dena gorputzaren bidez espresatu beharra zegoelako. Gainera, Ibargurenen begiak, buruhandiaren ahoan daude, eta Zuloren begiak berriz oso goia. "Poliki-poliki aztertzen eta deskubritzen joan gara zerk funtzionatzen zuen eta zerk ez". Lehen grabaketa eguna ez dute ahazteko, Kristina Enean, ondo entzun eta ikusi ezin zuten buruhandi mordoa... antzerkian keinu txiki batekin zuzen daitekeena, hemen ezinezkoa zen.

BUrUHANDIEN MUNDUA Galtzen ari den mundu bat deskubritu dute. Mundu herrikoi ezezaguna. Lehen, herri bakoitzaren izaera aintzat hartuta egiten ziren buruhandien irudiak, jada, herri askotan berdinak daudela diote. Zestoakoak erre egin omen ziren.

9

KMAITEMINDUAREN ABEZ U L O

Filmerako udaletxeetara deitu eta buruhandien casting moduko bat egin zuten, 50 lortu arte. Oiartzungo konpartsek utzi dizkiete hogeiren bat edo. Herri bakoitzean mundu hau oso modu berezian eta pasioz bizi duten bolondres taldeak aurkitu dituzte, denengan interes berezia piztu du proiektuak eta horrek filmari egundoko ekarpena egin dio. Buruhandietan adituak diren Irungo Garate anaiak artisauek egin zuten Z U L Oren buruhandia eta Azpeitiko Paradisu Zinema taldeak diru laguntzatxo bat eman zien hau ordaintzeko.

EDIZIOA Edizio lana tAOMek egin du, hauentzat ere lehen film laburra izan da eta ideia gustatuta, borondatez egin dute lan. Josu torrealday ezaguna zuten Grises musika taldeko argazki lanetatik eta berak egin du zubi lana. torrealday, argazki zuzendaria, istorio honi bizia emateko oso pertsona garrantzitsua izan dela esan digute. Ikuspuntu berezi bat eman dio eta aktore lanetan ere jarri da. Aitor Guerrerok efektu bereziak sartu dizkio, Karlos trijueke kamara eta editore lanez arduratu da eta Jagoba Ormaetxea soinuaz. Eñaut Gaztañaga eta raul Olaizolak ere beraien ekarpena egin dute musika joz.

AUrKEZPENAK Urte hasieran edizio lanak bukatuta, lehiaketa ezberdinetara aurkeztu dute proiektua, baita maila internazionalean ere eta momentuz aukeratuak izan dira Euskal Zine Bileran, Enkarzine eta Zaragozako zine jaialdirako. Lan oso berezia denez, jendeak nola hartuko duen jakiteko irrikaz daude.

J

one bergara


187.qxp_55 22/10/17 20:11 Pรกgina 10

OSPATU IZAN DUGU


187.qxp_55 22/10/17 20:11 Página 11

1 1

·


187.qxp_55 22/10/17 20:11 PĂĄgina 12

danbolin.eus

arroabean eskola berria egiteko lanak hasita

Abenduan hasiko da Eusko Jaurlaritza Arroako eskola berria eraikitzen. Aurrez, udalari dagokio ordea azpiegitura lanak prestatzea; argia, ura... Behin eskola eraikita, Udalak egingo ditu ingurua txukuntzeko eta urbanizatzeko lanak ere.

gaztelekuaren irekiera eta Barbantxo aisialdi taldearen ikasturte hasera

Urrian ikasturte berriari hasera eman diote Gaztelekuan. Orainarte Kultur Etxean izan du bere egoitza Gaztelekuak, baina txiki gelditu zaie eta anbulategi zaharra egokitu dute beraien beharretara. Urriaren 18an sormen tailerra egin zuten bertan, plastilina eta gusanitoekin. Barbantxokoak ere hasi dira martxan. Herrian ez ezik, auzoetan ere egiten dituzte saioak. (ikus agenda atalean antolatutako ekintzak).

javi Buces aranzadi zientzia elkarteko historialari eta arkeologoa Portalen

Portale kultur elkarteak antolatutako memoria historikoaren inguruko jardunaldien barruan eskaini zuen "Oroimena berreskuratuz tokiko ikerketen bidez" hitzaldia. tokiko ikerketei esker, oroimen historikoa nola berreskuratzen den azaldu zuen. 1936ko gerra eta errepresio frankista Euskal Herriko herri guztietara iritsi zela, eta Zestoan ere badagoela historia bat kontatzeko. Ikerketa hauen bidez, datuak eta testigantzak lortzen dituzte. Artxiboetan eta familietako oroimenetan dagoen informazioa, dena ez baitago artxiboetan. Esaterako, emakumeen kontrako errepresioa askotan ez dago dokumentatuta, oroimenean bakarrik dago. Ikerlarien lana, egia bilatzea dela esan zuen. Auzitegien esku dagoela justizia egitea. Erreparazioa eta justizia lortzeko, lehenik, egia jakin behar dela.

joseba odriozolak donostia gastronomikako parrilero onenaren saria irabazi du

Urriak 8tik 11ra bitartean San Sebastian Gastronomika euskadi Basque Country 2017 ospatu zen Donostian. Sukaldaritza kongresu horretan hainbat ekintza izan dira eta marka ezberdinen stand artean eta Euskal sukaldari famatuen masterclassen artean hainbat sari ere banatu dira. Sari horietako bat, “Parrilero onenaren saria� Joseba Odriozola zestoarrak irabazi du. Odriozolak poz handiz hartu du saria eta Araneta Jatetxeko bere bezeroei eskaini die, bere etxean sinesteagatik eskerrak emanez. Donostian egindako sukaldaritzaren kongresu horretan 12.900 bisitari izan dira antolatzaileen esanetan.


187.qxp_55 22/10/17 20:11 PĂĄgina 13

3 1

Bainuetxeko autobus geltoki berria

Urriaren 18an hasi zen martxan Bainuetxeko autobus geltoki berria. Geltoki berri hau martxan jarrita, Bainuetxeko erabiltzaileek ez dute errepidea igaro beharko geltokira joateko, errepide azpiko tuneletik joan daitezkeelako erabiltzaileak.

eHuko ikerketa talde batek duela 2000 urteko egitura aurkitu du aizarnan

atzegik bolondresen lana goraipatu eta eskertu du aurtengo kanpainan

Zestoan talderik ez eta Azpeitiko Atzegiren txolartera joaten dira adimen urritasuna duten lagunak. Aisialdiaz gozatzea eta ondo pasatzea da txolarteko gazteen kuadrilako kideek nahi dutena; integrazioa lortzea du helburu. Pintxo-poteora irtetea, futboleko partidak ikustera joatea, esku pilotan jolastea eta kartetan aritzea atsegin dute, besteak beste. Aurtengo kanpainan, bereziki bolondres hauen lana eskertu eta goraipatu nahi izan du Atzegik eta gaineratu du, horrela jarraitu ahal izateko, konpromisoa erakutsiko duten lagun eta boluntario edo atzegizale berriak taldera batzea "ezinbestekoa" dela. Maila ezberdinetan har daiteke konpromisoa; afizioak elkarbanatzeko, puntualki, maiztasun jakin batez... Zapatuetan biltzen dira gehienetan, 8-10 gazte eta 4 edo 5 boluntario. Nahiz eta Azpeitian elkartzen diren, Azkoitiko eta Zestoako lagunak ere gonbidatu nahi ditu Atzegik beren taldera.

Euskal Herriko Unibertsitateko Ondare eta Kultur Paisaiaren Ikerketa taldeko kideak indusketa lanak egin dituzte Aizarnan. Josu Narbarte Gipuzkoako landa eremuetan lurraren erabilera nola aldatu den ikertzen ari da EHUn eta zundaketa baten oinarrituta, hiru fase aurkitu dituzte lurpean. Lehen fasea, gainazalekoa, azken hamarkadetan zaborra erretzeko erabili izan dela uste da eta bigarrena nekazaritzarako. Hirugarrenena da ikerlariei gehien interesatu zaiena, zundaketan bi metrora arteko zuloa eginda, lur gorria eta ikatz puskak aurkitu dituzte, laborategian karbono 14arekin tratatu ostean, kristo aurreko bat eta kristo ondorengo bat mendeen arteko data eman dutenak. Nekazaritza erabileraren azpian beste erabilera bat izan zela uste dute. Ziurrenik okupazio erabilera izango zuen. Duela 2000 urteko egitura hau erreta dagoen egitura bat da. Ez dakite estruktura zehazki zer zen, baina egituraren inguruko buztinaren gorritasuna ikusita, egitura erre egin zela bere garaian ondoriozta daiteke, burdin aroan. Argi dute, egitura horren barruan egiten ziren jarduerak suarekin zerikusia dutela. Egitura horren gainean burdin mineral arrastoak eta eskoria arrastoak ere aurkitu dituzte.


187.qxp_55 22/10/17 20:11 Página 14

Z

ahozko

igarroari azken zupada ematear zen leiho ertzetik bihotzeraino ailegatu zaion doinu eztia barneratu denean. Malenkonia sentitu du, iraganaren mina eta etorkizunaren beldurra, kanpai hotsak hurbilegi, akaso. Gaztetan horrenbeste erabili izan zuen habanera doinua ezagutzeko nahikoa izan ditu hiru segundo, eta txistuaren sorburua jakin asmoz, irria ahoan, burua kristalera ahalik azkarren hurbildu badu ere, ez du kale-argiek nekez ezkuta dezaketen iluntasuna baino ikusi. Hasiera batean ez du jakin unearen eta Leitzako saioaren loturaren arrazoi nagusia zein izan zitekeen, baina kontua da buruak hara egin diola ihes, eta saio hartan lehen aldiz plazaratutako doinuak zerrendatu ditu banan-banan, aurrez ederki barneratuak guztiak ere. txapelketa Nagusia, lau urtez behingo jaialdi antsiatua, emozioen gorabehera, gutxi batzuen sufrimendua gehiengoaren gozagarri. Sendagileei ere harrigarria gertatu

zaie gizonaren azken hilabeteetako gorakada. Ohetik jaikitzeko gai ez zen aitona gogogabetuak oso bestelako jarrera erakusten du irailaz geroztik, asteburu arratsaldeak noiz iritsiko igarotzen ditu egunak, egutegiko zenbakiei arkatzez marratxo bat eransten diela. Esana zieten seme-alabek sendagileei zenbaterainokoa den literaturak harengan daukan indarra, baina haiek ez zuten egoera gordin hura iraultzeko adinakoa izango zenik espero. Ez al gaude bada, hitzei indarrik apenas geratzen zaien garaian? Hasiera batean, higuingarria zeritzon aparatua inork baino hobeto menderatzen du dagoeneko. Orduak eta orduak igarotzen ditu ordenagailuaren aurrean, eta eskainitako orduek bestelakorik iradoki badezakete ere, gauza bakar baterako baino ez du erabili ohi, txapelketaren gorabeherei jarraitzeko. Ohiturari jarraiki, deigarrien edo interesgarrien zaizkion titularrak orri zurira pasatzen ditu. Duela zortzi urteko txapelketa hartan egin zuen lehen ahalegina, eta orduko hartan proposatutako lana nahiko ongi atera zitzaiola iritzita, horretan jarraitzea erabaki zuen. “Lehen aldiz zazpi lurraldeetara iritsiko den Euskal Herriko bertsolari txapelketak Baigorrin ekingo dio abendura arteko bideari.” “Maisutasun osoz gailendu da Alaia Martin final-laurdenetako lehen saioan. Apartekoa kartzelakoan erakutsitako narraziorako gaitasuna.” “Seguran ere oiartzuarra nagusi. Kartzelakoan irristadaren bat izan arren, lehen postua eskuratu du Jon Martinek, ondorioz, 673,50 punturekin, finalerdietarako txartela eskuratu du.” “Maila altuko saioa Leitzan. Ederki estimatu zuen entzuleak seikotearen jarduna. Ziur, bateren batek buruz ere ikasi dituela honezkero zenbaiten kartzelakoak. Bertsoaldi gogoangarriak. Azkenean, Oihana Iguaran nagusi.” “Miren Amurizak bereganatu du lehen postua Zallan. txapelketako saio batean azkenaldian ez bezala gozatu duela nabaritu zaio Mireni.” “Plazako freskotasuna erantsi dio Nerea Ibarzabalek Zumaiako saioari.


187.qxp_55 22/10/17 20:11 Página 15

5 1

Kartzelako dotore batekin biribildu du saioa. Harentzat izan da finalerdietarako txartela.” titularren betebeharra, oraingoz, amaitutzat emanik, honako informazio hau gehitu dio orri zuriari, txapelketaren gorabeheren berri ez daukanen bati erakustea egokituz gero, edo: “tolosako saioa izango da final-laurdenetako azkena. Beraz, hango garailea ere hurrengo fasera zuzenean pasatzeaz gain, saio horren ostean jakingo da zein diren puntuazioak baimenduta aurrera jarraitzeko aukera izango duten hemezortzi bertsolariak. Lehen postua eskuratutako seiak, eta puntuaziorik altuena daukaten beste hamabi bertsolariak 2013ko txapelketan finalera iritsi ziren sei bertsolarirekin lehiatzeko parada izango dute. Azkenik, Amets finalean izango dute zain”. Eguneko lanaldia amaitutzat sentitzeak baimendutako hasperen gozoaren ostean, ordenagailua bermatuta daukan mahaiaren eskuin aldeko kaxoira luzatu du eskua. Bost minutu behar izan ditu inongo ordenarik gabe, nahas-mahasean pilatutako paperen artetik bila dabilena ateratzeko, 2013ko txapelketa Nagusiko titularren bilduma. Arreta handiegirik eskaini gabe pasatu ditu lehen orriak, eta azken orriari so geratu zaio, dagoeneko idatzi zuela ere ahaztua zeukan Lujanbioren finaleko amaierako agurrari begira. “Bertso-eskolak nahi ditut / eskertu eta omendu / bertsoen gailur guztien / oinarrizko kanpamendu”. Haien bertso-eskolak tabernak izan zirela bururatu zaio. Astea burua lantzen pasa ohi zuen, igande arratsaldea iristean, taberna zuloren batean beste bertsolariren bati gain hartzeko gogoz. Horrela ezagutu zuen bertsoa, nekez uler zezakeen garai hartan hitzaren jolasa basokada ardorik gabe. Baina bertsolaritzaren azken urteetako bilakaera izugarria izan da, eta kuadrillako gehienek ez bezala, ez du sekula zalantzan jarri bertso-eskolen lan eta esfortzu miresgarria. Izugarrizko poza eman zion biloba txikiak duela hiru egun. Bertso-es-

kolan izena ematera animatu asmoz, haien eskolara bi gazte joan zirela kontatu zion aitonari, eta klaseak astearte arratsaldeetan izango zirela ere zehaztu zion, arratsaldeko bostak eta erdietan hain justu. Bazekien lehengo urtean jarri zutela martxan haurren bertso-eskola Zestoan, eta bilobaren ahotik berri hori entzun izana pozgarria iruditu zitzaion. Ia ordubetez aritu zirela jolasean kontatu zion, lehenik errimekin jolastuz, gai bat emanda bururatutako argudio sendoak emanez ondoren, eta amaitzeko, pertsonaia ezkutua bilatzeari ekinez. Horrez gain, Erralla bertso-eskola berriro ere Erniarraitzen parte izango den berria ere iritsi zaio aitonari. Urteak dira helduen bertso-eskolak indarra galdu zuela. Gogoan du, 2002an, Erralla sortu berritan alegia, kuadrilla polita aritu zela astero elkartzeko ahaleginean, eta asteroko elkarretaratzeez gain urtean zehar ere antolatzen zituztela bertso jaialdi, bertso afari, bertso poteo… Beraz, herrian bertsoak zeukan indarra ikusita, jendearen laguntzeko


187.qxp_55 22/10/17 20:11 PĂĄgina 16

prestutasuna, antolatutako ekitaldiek izan ohi zuten erantzuna, eta klase orduetan ere izaten zen taldearen zenbatekoa aintzat hartuta, Erniarraitzetik ateratzeko erabakia hartu zen. Ez du zehaztasunez gogoratzen erabaki hori hartu zen urtea. Pistaren bat eman diezaiokeen daturen baten bila ordenagailuan arakatzen hasi da, baina ez du zalantzaren aurrean baliagarria gerta dakiokeen ezer topatu, argazkiren bat salbu. Zoritxarrez, bertso-eskolara hurbildu ohi den gazteren bati entzun izan dio gaur egungo egoera oso bestelakoa dela. Haren hitzetan bada herrian ordu txikitan bertsotan aritu ohi den bat baino gehiago, beraz, bertsozaletasunik nabari daiteke oraindik ere. Baina helduen bertso-eskolara azaltzeko pausua ez du inork ematen, eta berriro ere Erniarraitzen sartu ezean Errallak ez zezakeela etorkizunik ziurtatu adierazi izan dio. Gaur egun ez daukan bizitasun puntu bat emango diola irizten dio gazteak, eta esandakoa arrazoitze aldera, martxoan, herrian bertan jokatuko den Erniarraitz sariketako saioa aipatu ohi dio adibide modura. Haurren bertso-eskolei buruz ere aritu izan zaio behin baino gehiagotan. Beharrezkoa iruditzen zaiola adierazi izan dio gaztetxotan haiek edukitako aukera oraindik ere herriari eskaintzea, eta lehengo ikasturtean bezalatsu, aurten ere Maialen Velarde zumaiarra arituko dela irakasle lanetan. Arrazoia eman izan dio, eskaintza hori ezinbestekoa dela, ez arrazoia emate aldera, horrela pentsatzen duelako baizik. Eta txapelketa Nagusiak dakarren olatutzarra amu egokia izan daitekeela bertso-eskolara joaten ausartzen ez diren horientzat ere, helarazi zion bere garaian. Ederki daki Euskal Herriko Bertsolari txapelketa Nagusia, berarentzat ez ezik, ezinbesteko arnasaldia dela bertsolaritzarentzat ere, eta kultur proiektu horretan sinetsi ezean, ez luketela abenduaren 17an oholtzan, entzulea hunkitu nahian arituko diren haietariko gehienek parte hartuko. Azken finean, Andoni EgaĂąari entzun izan dio txapelketak ez lukeela inongo zentzurik, BECeko festa ikaragarri horren ondorioz, astelehen arratsaldean bertso-eskolan bildu diren haurrek irakaslearen esanei arreta gehiago eskaini ezean. Iragan da 2017a, agurtu genuen udazken eguzkitsu hura, baita hotzetik askok desio baino gehiago izandako negu luzea ere, eta 2018 honetako udaberrian azken txapeldunaren agurra ibili da guztion ahotan. Ba-

tzuek aipatutako agurra benetan zerk egiten duen berezi aipatu izan dute. Beste batzuk azken puntua behin eta berriz errepikatzen hasten dira, horretarako abagunea aurkitu orduko, eta trebeenek ozen kantatzen dute buruz ikasitako artelana. Baina udaberriak uda dakar, eta udak udazkena. Zuhaitzak beren presentzia zalantzan jartzeraino biluztean negua iristen da, arrapaladan, lurrera jausitako orriak elurrez estali nahian. Iritsi da abenduaren 17a beste behin, baita iluntzeko hamarrak ere, eta egun osoa ohean igaro duen arren, nekeak gorputz osoa hartu diola sentitzen du agureak. Semealabak alde egin arte itxita edukitzen du logelako leihoa, bai baitaki haserretu baino lehen ixteko esango lioketela, zakar. Bakarrik dago dagoeneko, ordea, eta kanpotik datorren hotzetik babesteko bi manta nahikoa izango dituelakoan, leihoa ireki du. Luze joaten zaizkio gauak, loak hartzeko zorian dagoenean karrikako soinuren batek bi begiak guztiz irekiarazten dizkio, habaneraren doinu alai hura leihotik berriro sartuko den esperantzan. Baina urtebete igaro da dagoeneko, eta azken txapeldunaren agur hura oraindik buruz askok dakiten arren, aspertu ziren barra ertzean kantatzeaz.

A

itor salegi


187.qxp_55 22/10/17 20:11 Página 17

7 1

Aurreko saioan herritar gehienen lanbidea edo iraupen bidea aipatu bagenuen, oraingoan garai hartako zestoarren ekonomian garrantzia izan zuten beste jarduera batzuk aipatu nahi ditugu.

Garrantzitsuena, eta aipatuko ditugun besteen abiapuntua, burdingintza izan zen, burdinolen bidez garatua. Iñakik bere lanaren sarreran argitzen digu bi eratako burdinolak izan direla gure inguruan. XIV. mendearen hasiera arte olak mendian eraikitzen ziren; “haizeolak” deitzen zaie. Horietan agoa edo erdi urtutako metal-masa mazoa eskuz jota lantzen zen. Beraz, XIV. mendearekin hasi ziren ura baliatzen lan horretarako eta olak erreka edo ibai ertzetan eraikitzen. Zestoa sortu ondorengo ola guztiak azken mota horietakoak dira. Iñakik argitaratutako beste lan batean esaten digu hamasei ola izan zirela Zestoan. Ia denak ola handiak ziren, hau da, burdin mea hartu eta egur-ikatzaren suaz baliatuta, zepa kendu eta burdin barrak lortzen zituztenetakoak. Gero ola txiki edo olatxoetan berriro suaren laguntzaz burdin hori mehetu egiten zuten. Horrela egiten zituzten errementariek tresnak, iltzeak, ferrak... Zestoan ez dago burdin mearik; horregatik Bizkaiko Muskiz eta inguruetatik ekartzen zuten itsasoz Beduaraino. Handik mandoz eramaten zuten hainbat oletara. Ondoren, landutako burdina, bai barra moduan, bai mehetuta edo tresna bihurtuta, saldu egiten zuten; gehienetan Bedua bertatik eramaten zuten kanpora. Burdinolak zeudela garbi dago, baina zenbat ekoizten zuten? Ez da erraza galdera horri erantzutea, baina Iñakiren dokumentuetan azaltzen diren zenbait datu eman dezakegu. Aurkitu dudan kantitaterik handiena 800 kintalekoa da, burdina mehetzeko; ikusi ditut 650/600 kintaleko kontratuak ere eta baita 30/40 kintalekoak ere. Horrekin ez da dena argitzen, ez baitakigu zenbat den

kintala. Kintala ez da neurri finko bat, toki batetik bestera aldatu egiten delako. Iñakik berak esanda dakit inguru hauetan 60-70 kg izaten zuela kintalak. Ez da erabat zehatza, baina ekoizpena ulertzen laguntzen digu. Kontraturik handienean 52 tonako kontratu batez arituko ginateke. Gaurko ikuspegitik ez dira kantitate handiak eta hortik atera dezakegu burdinazko tresnak oso garestiak gertatuko zirela, eta ondasun estimatuak izango zirela. Gaiarekin lotuta burdinoletan zenbat jendek egiten zuen lan jakitea ere interesgarria izango da. Iñakik euskalerriaren Adiskideen elkarteko sarrerako hitzaldian adierazten digu burdinola bakoitzak lau olagizon izaten zituela. Norbaitek pentsa dezake ez dela jende asko, baina kontuan hartzen badugu burdinolen inguruan jarduera ekonomiko ugari sortzen zela, ikusiko dugu eragin soziala handia zuela burdinolen jarduerak. Izan ere, ikazkintza eta basogintza beharrezkoak ziren; baita garraiolariak ere, batez ere mandazainak. Horrez gain, merkataritza (lehorrean eta itsasoan) eta ola beraiek eskatzen zuten mantenu lanetarako artisauak: hauspoginak, zurginak, harginak... Dudarik gabe ikazkintza da ezagunena. txondorretan egiten zuten egur-ikatza eta burdinoletara eraman. Ugariak dira aztarnak eta garaiko testuak lanbide horrek zuen garrantziaz jabetzeko.

J

exux odriozola


187.qxp_55 22/10/17 20:11 PĂĄgina 18

HiLero Miren iLko ZoZketan,

La tokatu rraMendiri Z aio 70 BaLora â‚Ź-an tuta d agoen Birus e Z erBitZu t a troia softwa a: noen g re LiBr a rBiketa earen urteBe , eguner terako aketa, antiBir eta usa+ga BaBese iL rako Z erBitZu uaren a

Ikasturte honetan jolas batekin gatozkizue! Behean dituzue arauak eta jarraian pistak. Zer den edo, kasu honetan, nor den asmatu behar duzue.

?

1-Zestoan jaio zen 1912an. 2-Elizarekin lotura izan zuen eta kulturaren alde lan handia egin zuen. 4-Bere gurasoak botikariak ziren. 5-Ez badakizu non gauden, bere izenak lagunduko dizu. Jolasaren arauak:

Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko. Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du. Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira: E-posta: zestoa@aek.eus Mezua edo whatsapp-a: 670 420 048 Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!


187.qxp_55 22/10/17 20:11 Página 19

25

ASTEAZKENA

Ipuin kontalaria Aizarnako Kultur Etxean arratsaldeko 17:00etan; Apaxi mendian. •Legearen arabera, 50 urte baino gehiago dituzten eraikinetan EIT (Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa) txostena egin behar da. Zestoako Udalak azalpen bilerak antolatu ditu herritarrei informazioa eman eta sortu daitezkeen zalantzak argitzeko: Arroagoia, Ibañarrieta, Arroabea, Iraeta eta Aizarnakoentzat 18:00etan eta Zestoa erdigunea, Endoia eta Lasaokoentzat 19:00etan. Udaletxeko aretoan.

AROA

08 irteera.

San Martinak Lasaon 10 OSTIRALA

San Martinak Lasaon. 20:00etan txupinazoa, 20:30ean bertso afaria Andoni Egaña eta Uxue Alberdirekin eta Hitzeder eta Txibilter trikitilariekin.

11

28

12

Barbantxo Aizarna eta Zestoan arratsaldeko 17:00etan. Hileko azken ostiraleko elkarretaratzea “Preso eta iheslariak herrira” lemapean. LARUNBATA

Iraetatik Narrondora doan bidegorri zatia amaitzea eskatzeko martxa. Bi zutabe izango ditu: Lehenengoa Lasaotik abiatuko da 10:30ean, ondoren Zestoa eta Iraetatik pasa eta Arroako autopistako biribilguneraino joateko. Bigarren zutabea, berriz, Zumaiako beheko plazatik abiatuko da 11:30ean, eta Narrondo eta Arroatik igaro ondoren autopistako biribilgunean elkartuko da Lasaotik datorren zutabearekin. 12:30ean ekitaldia egingo da Arroako autopistako biribilgunean. Ondoren, festa izango da Arroan, musika eta pintxoekin, besteak beste.•Zestoako ondarea ezagutzeko bisita gidatuen baitan; ERTXIÑA MENDIKO LIGNITO MEATZARITZA ONDAREA. 11:00etan Aizarnako plazan elkartuta. XIX. mendean Ertxiña mendiko lignito ikatz zainen ustiaketari ekin zitzaion inguruan sortzen joan ziren zementu hidraulikoa egiteko lantegietako labeentzat erregai aproposa zelako. XX. mendean zehar meategi horiek ixten joan ziren eta beraien aztarna materialak galtzen eta putzuak sasiak ezkutatu ditu.

29

IGANDEA

Portale Kultur Elkarteak antolatutako “Memoria historikoa: frankismoaren ondorioak Euskal Herrian” jardunaldien baitan, Gurseko (Bearno) kontzentrazio esparrura bisita gidatua, Josu Txuekarekin. Gursen (Bearno) eduki zituzten preso bi aizarnar eta bi arroar 1939an.•Agiro mendi taldeak antolatuta, Udazkeneko mendi bizikleta martxa; Zestoa, Pagoeta, Aizarna, Zestoa. 32km-ko itzulia. 8:30ean Gurutzean irteera. Izen ematea kiroldegian urriak 26 baino lehen.

ASTEAZKENA

Gurutze jubilatu elkartekoak Elizondo eta Baztan aldera

27 •

OSTIRALA

9

UR

RIA

age nd a AZ

1

LARUNBATA

11:00etan meza. ondoren jubilatuentzat hamaiketako.. 13:00etan umeen txupinazoa, 14:00etan auzoko umeentzat bazkaria eta Ekaintxou. 16:30ean puzgarriak eta txokolatada. IGANDEA

11:30ean Idiakaitz txistulari taldearen kalejira. Auzoko abere eta produktuen erakusketa. 14:30ean auzotarren bazkaria.

13 17 18 21

ASTEARTEA

Odol ateraldiak anbulategian OSTIRALA

Gaztainerre eguna eta olinpiadak Zestoako ikastetxean. LARUNBATA

Bandak Santa Zezilia ospatuko du, 20:00etan kontzertua eskainiz udaletxe azpian. ASTEARTEA

Ertxiña Musika eskolak santa zezilia eguna ospatuko du. 17:00etan, Kalejira musika eskolatik plazara joan etorria. 18:30ean, kultur etxean emanaldia eta solfeo bukatu duen taldeari diploma banaketa.

24

OSTIRALA

Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira. Santa Zezilia ospatzeko.

*N

afar hegoaldeko uzta, euskarari puzka"

ERRIGORAren aurtengo kanpaina, Zestoan ere urriaren 26tik azaroaren 14ra bitartean egingo da. Nafarroa hegoaldeko produktuekin osatutako saski zuria ala beltza (edo biak) 50€ren truke eskura dezakezu, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari (hain zuzen Lodosa, Tutera eta Vianako ikastolen biziraupenerako, Erriberako AEK indartzeko eta D ereduko lerroak babesteko eta zabaltzeko dinamikak biderkatzen laguntzeko) %25 bideratuz. Saskiak edo kaxak, herriko dendetan, tabernetan, Egoitzan eta Herri Eskolan egongo dira salgai. Eta internet bidez eskaera egin nahi duenak, PORTALE KULTUR ELKARTEKO helbide honetan ere egin dezake: portalekulturelkartea@gmail.com


187.qxp_55 22/10/17 20:11 Pรกgina 20

Gesalaga, 1 Tel. 943 148 524 20740 Zestoa Gipuzkoa zestoa_autoeskola@hotmail.com

943 148 061


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.