Issuu on Google+

Nadia Kerdi.

emakume modernoaren

malabarak


urtean 25â‚Ź

danbolin indartzen lagundu nahi? egin zaitez bazkide!

izena/bi deitura helbidea herria tel. kontu zenbakia (20 digito)

posta kodea nortasun agiria

moztu fitxa eta utzi Potxolo liburudendan


ez da erraza etxetik joatea. kanpora. urrutira. ezezaguna den herrialde batera. ezagutzen ez dituzun lekuetan galduta ibiltzen zara eta ohitura arrotzen aurrean nola erantzun ez dakizula gelditzen zara. egia esan behar bada, ez da izango ni askotan irten naizelako herritik. eta irten naizenean, egun batzuetarako. oporretara normalean. sekula ez denbora luzez bizitzera. bilbora edo Madrilera joateak ere ez du balio. antzeko ohiturak ditugu eta. berdinak ez esatearren. urrutira joan behar da. lan bila. askotan, zertan lan egingo duzun jakin gabe. ameriketara edo londresera, adibidez. edo zestoara. bai gurera. herrian gero eta atzerritar gehiago daude eta gure umeak eskolan Mohamed, ibrahim edo Fatimarekin jolastuko dute. etorkizuna oraina bihurtu da. eta hori ona da. nahiz eta hainbat pertsona ez egon ados. umeak erraz, eta azkar, ohitzen dira egoera berrietara. helduak izaten gara arazoak izaten ditugunak. egia da kanpotik datorrenak askotan ez direla integratzen saiatzen baina bertakoek ere prozesu horretan lagundu egin behar dugu. herria, ohiturak eta gure hizkuntza erakustea ondo dago, baina guk ere beraien ohiturak, hizkuntza eta jatorria ezagutzea ere ongi dago. kulturak ez du hiltzen. Mundua ez da hasten eta bukatzen Cristianoren azken golean. aurreiritziek, ordea, atzera botatzen gaituzte. ulertzen ez dugun hizkuntza batean hitz egiten dute, emakumezkoek buruan zapi bat daramate... esku artean duzun ale honetan, nadiaren bizimoduak izan dituen aldaketak agertzen dira. handiak eta deigarriak izan dira. ez dakit gauzak aldatzeko balioko duen baina irakurri. ez duzu damurik izango. gainera baliteke hau irakurtzen duzunean martxoaren 8a izatea eta nazioarteko emakumearen egunean emakumeen inguruan irakurtzea. kointzidentzia polita. baina ez gelditu datu hutsean. anekdotan. emakumeen egoeraz meditatu eta aurreiritziak albo batera utzi. euskaldunak zerbait badakigu-eta aurreiritziez, eta ez zaizkigu gustatzen. Modu berean, eta badakit egoera ez dela berdina, ale honetan ere ainhoa vila elkarrizketatu dugu. ikasketak kanpoan egin, etxera itzuli eta loiolan jesuitekin lanean hasi zen. tradizionalki emakumea bigarren maila batean utzi duen erakunde batean, erantzukizun postu bat izateak hainbat aurreiritzi apurtzen dituela onartu beharra dugu. elizaren barruan guztiak berdinak ez direla erakusten digun kasua dugu hau. egia da ale honetan emakume ugari sartu ditugula. kasualitatea izango da. edo ez. konplexurik ez da izan behar eta hilabete honetan emakumeek leku gehiago merezi badute zerbaitengatik izango da. danbolin egiten dugunon ustea izan da, eta norbaitek bere iritzia eman eta artikuluak idazten kolaboratu nahi badu, bilerak normalean astelehen arratsaldeetan izaten dira. guztiok izango zarete ongi etorriak.

U d a n b o l i n ek

rko Canseco

e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larra単aga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (O単ati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 9 10 13 14 16 18

ETXETIK KANPO

inkesta

enbidoak

nadia kerdi

udale ko berriak

jardun ian ainhoa vila

agenda

danbolin zulo

s. engraziko erlojua

hortik zihar diruz lagundutakoa


enbidoa I. TECHNE LOGIA n earra jarri diak, Ortzi! Idaztea gorroto duen bati idazlana eskatu, eta nola egin behar nuen galdetutakoan, “ordenagailuz, Word-en, ez dakit zer formatutan”. Seguruenik ez zen ideia txarra izango, nire idazkera ulertzen nahiko lan izango zuten eta! “Teknologia” hitza antzinako Greziatik datorkigu. Artea, abilezia edo eskulanen trebetasuna zen “techne”, eta “logia”, berriz, erreminta, teknika eta abarren eraldaketa, jakituria eta sorkuntza. Beraz, teknologia berriak sortzearen helburua giza ekintza oro erraztea da. Arazo nagusia hemen sortzen zaigu: zenbateraino erraztu behar ditugun egiten ditugun ekintzak. Dudarik gabe, teknologia berriek eragin handia dute gure gizartean. Baina giza izaeran, jaio orduko dugun herentziazko —berezko— izaera horretan, aberastu ala pobretu egiten gaituzte? Gaur egun, informazio askoz gehiago dugu eskura; gure jakinmina asetzeko sortutako tresnak daude, baina ez dut uste berez guk daukagun jakin-min hori areagotzen dutenik. Komunikazio arloan ere aurrerapen izugarriak egin dira, une oro; nahiz eta bakarrik egon, ehunka pertsonak kontaktatu dezakete gurekin. Batzuetan oso ondo datorkit hobekuntza hau, baina noizean behin eskertuko nuke bakardade apur bat. Gu bizi garen lur honetan ere eragin handia izaten ari dira teknologia berri horiek, guretzat berriak direnak noski, bere garaian aitzurra teknologia berria izango zen eta! Guretzat egiten ditugun hobekuntzek, normalean, eragin nabarmena izaten dute ingurumenean. Bukatze aldera, lehengo batean, lagun batek agindu zidan esaldi hau hemen sartzeko: “Gaur egun, debalde lor ditzakegu hainbat programa eta aplikazio, baina, zerbait muxutruk ematen badigute, pentsatu behar dugu erabiltzailea beharrean produktua geu garela”. Azken finean, guk publiko eginiko eta askotan gure ustez pribatua den informazioa eskuragarri izaten dute haiek. Datu horiek beren edo beste enpresa batzuen iragarkiak eta produktuak pertsonalizatzeko erabiltzen dira. Gobernuak ere datuen gose dira, eta norberak ikusi beharko du zenbateraino axola zaion bere bizia ezezagunekin partekatzea. Gure esku dago, maila pertsonalean behintzat, zenbat murgiltzen garen teknologia berrien espiral honetan. Gauza berriak probatzea ondo dago, baina ea tamainan erabiltzen ikasten dugun. Hurrengo enbidoa Xabier Etxaberi: zer moduzko esperientzia izan da zeure herrian negozioa dutenen munduan murgiltzea?

La

L

uken Bergara O’Keeffe

Zer egiten duzu denbora librean? Gaur egun, behintzat, umearekin paseatzen dut. Lehen beste gauza batzuk egiten nituen baina orain hori bukatu da. Umea neskak hartzen duenean eta badaukat beste gauza batzuetarako denbora baina ez da lehen bezala.

Kirol pixka bat egiten dut, aspaldian korrika eta kiroldegira ere joaten naiz. Eskolako lanak egiten ditut eta lagunekin egon ere bai.

Aritz Odriozola

20 urte

Eneko Zabaleta

31 urte

intada . Telebistan ematen diren futbol partidak direla eta gure tabernetara ume mordoxka etortzen dira futbola ikustera helduen zaintzarik gabe. jakinekoa da heldurik gabe ezin dutela tabernan egon eta gainera gure jarduera ekonomikoa normalki garatzen ez digute uzten, benetako bezeroentzako ez baita lekurik gelditzen eta alde egiten dute gure tabernetatik. ume hauen gurasoei eskatu nahi genieke arduraz jokatzea, ez baitzaigu gustatzen tabernarioi umeak tabernatik bidaltzen ibiltzea gure lana normaltasunez bete ahal izateko.

Z

estoako Tabernariak


5 KUPIDOREN BAKARRIZKETAK Etxeko lanak egiten diKalean ibilttut, euskaltegira zen naiz lagunePaseatu, ira- joaten naiz. Gekin. Tartean kurri, zinea ere ro paseatzera behin paseatzera asko gustatzen eta iluntzean joaten naiz haiLagunekin zait. Ez dakit afaria prestatzea hartzera. ibiltzen naiz eta ba... umeekin zen dut familia Amari etxean laetxean telebista egon parkean. osoarentzat gundu eta Iretara ikusten dut. ere joaten naiz Julia Agirre Dantzan ibiltzen Emiliano Perez baserrira. 42 urte naiz, esku pilota56 urte ko entrenamen- Ane Iruretagoiena dua, futboleko 24 urte entrenamendua, etxeko lanak...

Maialen Aizpurua

10 urte

O

tsailaren 14a: San Valentinek oraindik ere dibertsitate sexuala zer den ez daki. Kupido jaunak sexu desberdineko bikoteak soilik maitemindu zituen. Kupidori, maiteminduen egunaren aferan, eta “Corte Ingleseko” marketing ildo heterosexual hutsari erreparatuz, besteak beste, sortu zait hausnartzeko premia. LGTB (Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexual) kolektiboa aurreiritzien biktima garbia izan da historian zehar. Haurrak garenetik, denok heterosexualak izateko aurreiritziak markatu egiten gaitu. Gai honen inguruan, aldaketa nabarmena izan da azkeneko urteetan, baina ez erabatekoa. Hots, gay, lesbiana, transexual eta bisexualen kontrako bazterkeriarekin amaitzeko egin beharreko ibilbidea hasi dugu; baina oraindik ere, ibilbide horren bukaera, urrun baino urrunago ikusten da. Milaka ume eta gazte gay, lesbiana, transexual edo bisexualek euren izaera onartzen ez duten eskoletan egin beharko dituzte ikasketak oraindik ere. Horrek, eredurik gabeko afektibitatea bizitzera behartuko ditu, ezkutuan eta errudun sentiarazi eta zailtasun handiei egin beharko diete aurre. Biztanleriaren %3-10ek sexu berekoenganako desio sexuala du, Euskal Herrian gutxienez 10.000 ikaslek izugarrizko esfortzua egin beharko dute euren sexualitatea askatasun osoz bizitzeko. Ez da bidezkoa beste aukerak edo bizitza ereduak baztertu edo ezkutatzea, haurrei behar duten babesa eskaini behar diegu. Errealitate heterosexuala, errealitate bakar bihurtzen dugu gainontzeko errealitate sexual guztiak baztertuz. Dibertsitate sexuala ezinbestekoa da gizakiaren garapenerako. Hezkuntza-sisteman kontzeptu hau aplikatuz, LGTB kolektiboaren normalizazioa lortuko da, diskriminazioarekin amaituz. Ideia hori zabaltzeko saiakerak amaigabeak dira Euskal Herriko makina bat erakundetan. Gehitu (Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen erakundea) ere horretan dabil lanean, eta duela aste batzuetatik ni ere LGTB kolektiboak dituen zailtasunen testigu bihurtu naiz Gehitun, eurekin batera. “Pertsona bakoitzak sexualitatea bere modura bizi du, beraz, zenbat pertsona munduan, hainbat sexualitate mota dago” esan zidan duela aste batzuk Gehituko teknikariak. Lau haizetara oihukatu beharra sentidu dut, Kupido jauna. Maitasun geziak denontzat, mesedez.

E

nbido 2. Aintzane Diaz Jauregi


emakumea ama adoretsua langilea apala baketsua pazientzia handikoa

maitagarria lagunkoia... horrela definitzen du Nadia Kerdik bere burua. Ez du esan moldagarria dela, baina horri esker egin du aurrera, egokitzen dakielako. Egokitu da Zestoara eta egokitu da lanera Arozenan. Baldintzarik gabe lan egitea; hori da, askorentzat, lana izateko baldintza gaur egun. Eta etxetik kanpoko beharra amatasunarekin uztartzeko komeriak datoz gero. Horixe Nadiaren zailtasun nagusia. Bere pasio eta bere arnas, literatura eta antzerkia, urruti geratu zaizkio orain. Aljerian agian, edo urrunago. Kafea, madalenak eta zukua mahaian zituela hartu nau, “Jarri hor, mi niña. Azukrerik?”. Bera bai, azukrea baino goxoagoa. Horregatik ez zaio gaizki hartu behar zera esaten duenean: “Batzuetan zestoarrei irribarrea falta zaizuela uste dut”. Literatura eta antzerki kritikaria da, ikasketaz, baina Arozenan “komunak garbitzen edo gelak egiten, edo behar denean” lan egiten du. Nahi baino lan gehiago egiten du, eta horrek amatasuna mugatzen dio. “Ez naiz ama perfektua; lanean zisko eginda bukatzen dut, batzuetan parkera joateko indarrik gabe. Nahi baino gutxiago eskaintzen diot Mohamed-i”. Semeak hiru urte ditu, eta haren siesta garaian elkartu gara ama eta biok, lasai hitz egiteko: “Lo dagoenean, aingerua; bestela, oso mugitua da”, esplikatu dit semearen loa miresten zuela. Mohamed, bai, zestoarra da, baina ama, Nadia, Aljeriakoa. Aljerian bizitza oparoa zuen, kazetari egiten zuen lan egunkari batean. “Nik ere ez nuen grabagailurik erabiltzen”, esan dit nire eskuin eskua dantzan ikusi duenean.

«Ez naiz ama perfektua»

Agur, sorlekua Zergatik, ordea, etxetik alde egin, han ondo egonda? Maitasunagatik. “Bikotekidea hemen nuen lanean, eta beragatik etorri nintzen duela hamar urte”. Apustua ez zen erraza, “Espainiarako hiru hilabeteko turista bisa bat besterik ez nuen; aldiz, Libanon, ikasketekin jarraitzeko aukera nuen”. Bikotekidearekin elkartu nahi, eta Zestoara iritsi zen. Etorri eta zaplatekoa: bost urte eman zituen paperak lortzeko, etxera itzuli ezinik. “Sorterria utzi nuenean, burutik pasatu ere ez zitzaidan egin halakorik gerta zitzaidakeenik”. Familiaren, lagunen, janarien, usainen, ohituren eta lekuen falta sumatzea ez da samurra, baina min hori baino urrunago doa etorkinaren erronka: “Ez dizut gezurrik esango: oso gogorra da hasiera, gutxietsia izatearen beldurra duzu, desberdina izatearen beldurra. Badirudi hasieran gainditu beharreko harresi bat dagoela, eta jauzi hori egitea zaila da”. Baina adorea nabari zaio Nadiari, egin zuen “jauzi”, eta orduan dena “sorpresa kaxa” bat zen. “Oso positiboa izan zen jauzi egitea; batez ere, jendearen jarrera gustatu zitzaidan”. Zestoarrak goraipatzen ditu, eta eus-


7 kaldunen laguntasuna. “Hasieran, harritu egin ninduen jendeak kalean edo lanean batzuetan ez zizkidalako agurrak erantzuten. Gero, ordea, konfiantzarekin, aldatuz joan da dena. Uste dut euskaldunak ez zaretela bereziki irekiak jende berriarekiko. Esan nahi dut lagunak egitea hemen ez dela erraza; hori bai, lagunak egindakoan, munduko leialenak dira! Nik hemen zenbaitekiko lortu dudan laguntasuna ez dut etxean ezagutu”. Herriak ere inpresio oso ona egin zion hasieratik: “Oso polita

iruditu zitzaidan; zelaietako berdeak txunditu egin ninduen. Gure paisaien guztiz kontrakoa da, eta klima ere ederra. Hainbeste bero dugu Aljerian, ezen gustuko baititut hemengo freskotasuna eta euria”. Kaleko bizitza, ordea, tristeagoa iruditzen zaio hemen, Aljerian baino. “Batzuetan, herri fantasma bat dela dirudi. Badira egunak kalera irten eta inor ez duzula topatzen; tabernak hutsak, kalean arimarik ere ez, eta orduan pentsatzen dut: “Hemen aizkora batekin zatikatzen naute, eta inor ez da konturatuko!”, esan du barrez. Segurtasunaren harira, bada zerbait xelebrea. “Etorri nintzenetik, asko harritu izan nau etxebizitzetako ateak ixteko ohiturak. Guk zabalik izaten ditugu etxeetako ateak, eta gure etxean zein bestearenean nahi adina sartzen gara. Nik haurtzaroa bizilagunen etxeetan igaro dut! Ama lanean zegoenean, adibidez. Hemen, berriz, atez ate bizi zaitezke 30 urtean bizilagun berarekin, eta ez dakizu nolakoa den bere etxea”. Kontraesana badirudi ere, pena eta segurantzia eman dizkio, aldi berean, gure jarrera honek. Bigarren aldiz elkartu garenean, beste egia batekin azaldu da Nadia: “Aurrekoan, etxetik joan zinenean, sentimendu triste bat geratu zitzaidan gorputzean. Ez dakit nola azaldu, baina gauza asko mugitu zitzaizkidan”. Argi azaldu du bere sentimendua: “Familia umil batetik nator, baina ikasketa onak egiteko aukera izan nuen, esfortzu askorekin; hezkuntza eta heziketa onak jaso ditut. Lanean hasi nintzenean, kazetaritza sarean sartu nintzen, kultura maila bat nuen…”. Baina, gero, zer ekarri zuen Zestoara? “Maleta bat eta fotokopiatutako artikulu batzuk. Hirugarren munduan, sakrifizio askorekin lortu nuenak hemen ez dit ezertarako balio izan. Atzeratua sentitzen naiz herri aurreratuan. Hirugarren munduan lortu dudana lehengoan galdu dut”. Ezin malkoei eutsi geratu da.

«Atzeratua sentitzen naiz herri aurreratuan»

Damuak eta mamuak Orduan, galderak hasten dira: “Merezi ote du egin dudanak? Zertan ari naiz hemen?”. Kulturalki eta intelektualki aurreratu ezinda dagoela dio, bere aberastasunak bidean galdu dituela. Eta etortzeko izan zuen arrazoiak ere, bikote harremanak, zentzua galdu du; gauzak ez dira ondo joan.

Izan ala ez izan, hor dago koxka Shakespeareren Hamlet oinarri hartuta, psikologia eta antzerkiaren erlazioa landu zituen Nadiak karrerako azken proiektuan. Gai hori zuen etengabe buruan, baina proiektua amaitu eta hor geratu zen. “Orain zer naiz? Izan ala ez izan Arozenan”. Baina bizitza erritmoak ez du hausnarketarako denbora asko lagatzen, jende askori gertatzen zaiona gertatzen zaio berari ere: “Besteei ordaintzeko dirua irabazi beharra. Lanerako bizitzea. Oso zaila da ama izan eta etxetik kanpo lan egitea. Haurdun nengoela, Zestoako haurtzaindegian dagoeneko lekurik ez zegoen, eta Azpeitira eraman behar izaten nuen haurra egunero autobusean. Gero, umeak eskolako oporrak dituenean-eta, sekulako buruhausteak izaten ditut zainduko duen norbait bilatzeko. Azken finean, ez dut familiarik hemen”.


i rakurtzea eta idaztea Mait e dit u n adiak , literatura da bere biz itz ako euskarrietako bat . a rtikuluak argitarat zeko go go a duela ere aitortu du , eta ekarpen berezi bat egitea pro po satu dio gu . h o rrela , bizitza Markatu dion liburuetako bat aukeratu eta haren iruzkina eskaini digu .

Hitz egitea, hizkuntza desberdinetan bada ere Lanak ateak ireki zizkion Nadiari jendea ezagutzeko eta bertako ohituretara egokitzeko. “Errespetu handia sentitu izan dut beti neure buruarekiko, eta nik ere hori erakutsi dut besteekiko. Lanak asko lagundu izan dit; hori ere esan beharra dago”. Ezer gutxi zekien Euskal Herriari buruz iritsi aurretik: “Terrorismoa, Donostiako Zinemaldia... Hizkuntza desberdin eta berezia zenutela ere banekien. Etorri eta lau pareta artetik irteten hasi nintzenean, gauza asko ikasi nituen”. Etorkin askori bezala gertatu zaio Nadiari: gaztelaniaz ikasi du lehendabizi. Euskara ikasi nahi du, baina, oraingoz, gutxi daki. Bost hizkuntza hitz egiten ditu, eta Mohamed ere bide horretatik doa: frantsesa, arabiera eta euskara ikasten ari da oraingoz, amari eta eskolari esker. Nadiak badu hizkuntzekiko sentsibilitatea, eta euskararen errealitateak ere ukitu egiten du: “Zergatik gertatzen ote da hau: etorkin gehienok gaztelaniaz ikasten dugu lehendabizi, segituan, eta hori munduko herri euskaldunenetako batean gaudela. Zergatik gertatzen da? Gure errua da? Edo bertakoena? Askotan pentsatzen dut gai horren inguruan”. Euskaraz ikasteko oraindik denbora pixka bat beharko du, baina ea hurrengo aleren batean euskal literaturako kritika bat egiten digun. Gonbita gustura hartu du.

M

ari Artano

Atzerritarra Atzoko eta gaurko lanak

Literatura lan gutxi izan dira, Hamlet-en atzetik, Atzerritarra-k utzi dizkidan zalantza, zirrara berriak eta emozio bereziak sortzeko gai. Liburu menderaezina, tristea, erromantikoa, dramatikoa, baina egiazkoa. Ze zaila den klasiko bat iruzkintzea edo kritikatzea. Batez ere Albert Camus-etaz ari bagara. Bigarren Mundu Gerraren ondoren gertatu zen dena, nahiz eta askoz lehenagotik ere bazetorren. Camus horrela hasten da bere lanean: “Gaur, gure ama hil da, edo atzo izan zen? Ez dakit…”. Hasieran hoztasun horrek kolpatu egiten zaitu, baina zera esaten duzu “Hara, honek itxura ona du”. Baina zergatik hasiera hau? Esango nuke Meursault pertsonaia nagusiagatik izan daitekeela, bere existentziaz paso egiten du, guztiaz paso egiten du. Mundu honetan egonagatik, bere pentsamenduekiko atzerritarra zen. Bera bakarrik denen aurka, bera eta bere sufrimenduak. Beren ama lurperatu zuen emozio handirik gabe, ezkondu nahi zuen maitemindua zegoen jakin gabe, ez zuen lagunik… Azken finean, bizitza absurdua da berarentzat. Hortaz, zer axola dio 30 urterekin hil edo 70 urterekin? Hiltzea bada bukaera, gainontzekoak gutxi inporta du. Dena hain da zentzugabea bere iritziz, ezen hilketa zentzugabe bat egiten baitu azkenean. Nire ustez, Camusen benetako bizitza islatu da Atzerritarra liburuan, pertsonaia nagusiaren bitartez. Kontuan izan behar da Aljerian bizi zen frantziar bat zela, alemaniarren aurkako gerran parte hartu zuela eta, beraz, arnasbide bat behar zuela. Meursaultek eskaini zion arnasbide hori, baina malenkonia eta heriotza gailentzen dira. Lan hau behin irakurri duenak bigarrengoz irakurri nahi izaten du. Gaurkotasuna galtzen ez duen lan bat da, jende askok ikusi dugu gure burua bertan islatua. Pertsonaia zigortua izan zen zintzoa eta zuzena izan nahi zuelako, eta aldi berean ezerk ez ziolako ardura. Camusek liburu labur bat egin nahi izan zuen, esaldi motzekin baina istorio handi batekin eta absurduaren filosofia bikain batekin. Hitz gutxitan laburtzen zaila den liburua. Gure bizitza neurtzen laguntzen duen liburua, amaigabeko unibertsotik irten ezin duen pertsonaiaren bitartez. Hau bai dela Camusen obra bat, eta berriz irakurriko dut ez dudalako ergel bat bezala hil nahi.

N

adia Kerdi


9

berriak

kalean ere

birziklatzen

dugu!

Urtarrilean Zestoako Udalak “Kalean ere birziklatzen dugu!” kanpaina jarri zuen abian. Ordutik aurrera, herriko kaleetan, parkeetan, eskoletan… birziklatzeko aukera dugu. Horretarako, Udalak, kaleko hainbat zakarrontzi berrerabili, dagokien kolorea eman, eta sailkatzeko moduan jarri ditu: marroia (organikoa), horia (ontzi arinak), urdina (papera eta kartoia) eta grisa (errefusa). Ondorengo hondakinak bota ditzakegu zakarrontzi bakoitzean: ORGANIKOA: janari-hondarrak, fruitu lehorren azalak, fruta azalak, hosto eta belarrak… ONTZI ARINAK: plastikozko botilak, elikagaien plastikozko ontziak, plastikozko bildukiak, plastikozko tapak eta tapoiak, aluminiozko papera, metalezko ontziak, edari eta elikagaien brikak… PAPERA ETA KARTOIA: egunkariak, aldizkariak, erosketa-tiketak, paperezko poltsak, kartoizko bilgarriak… ERREFUSA: erabilitako fardelak, zigarro-mutxikinak, txupeteak, pizgailuak (metxeroak)…

Zakarrontziak ondo erabiltzen baditugu ingurumenak eskertuko digu. Guztira 30 gune jartzea dago aurreikusita. 115 zakarrontzi jarriko dira, horietatik gehienak (83) berrerabilita. Hauek izango dira kalean hondakinak sailkatzeko zakarrontziak topatuko ditugun puntuak.

Zestoa

Arteagako parkean Lizarraitz auzunean Gisasolako parkean Laranjadi plazan Umeen parkean Axun Arrazola plazan Gurutzeagako markesinan Gurutzeaga. Vending makinan Herri Eskola. Txanpiñoian Zubimusu kalearen hasieran Zubimusu kalearen amaieran Gesalaga kalean Arozena aurrean Herri Eskola. Txikien portxean Herri Eskola. Handien portxean Herri Eskola. Erdiko sarreran San Juaneko parkean Lau Iturrin Iraeta Umeen parkean Futbol zelaian Lasao Umeen parkean Frontoian Arroa Goia Plazatxo berrian Umeen parkean Arroa Behea Eskolako parkean Plazan Narkis Balentziagan Olaeta kalean Aizarna Plazan Frontoian


J

ÂŤNi hasi aurretik nire lanpostuan beti gizonezko jesuita bat egon daÂť

ardunian

ainhoa

vila

Zein da zure lana Loiolako santutegian? Turismo arduraduna naiz, beraz, nire zereginak dira estatistikak ateratzea eta bisita bereziak daudenean santutegia erakustea. Bestalde, museoko proiektuen arduraduna ere banaiz. Gainera, kanpo-harremanak ere neure gain daude, batez ere, Salamanca, Manresa eta Xabier-ko egoitzekin. Orain Inaziotar bidea ezagutarazten ari gara baina garaiak direnak dira eta ez dugu erakunde publikoen diru laguntzarik bideko seinaleak jartzeko eta publizitaterako. Hori dela eta kongregazioaren baliabideak erabiltzen ditugu eta pixkanaka ari gara. Bere denbora beharko du. Noiz hasi zinen lanean Loiolan? 2005. urtean hasi nintzen. Kanpoan egin nituen ikasketak eta itzultzean Iraurgi Lantzenen hasi nintzen lanean, turismo sailean. Lan kontuak zirela eta, jesuita batekin harremanetan jarri behar izan nuen eta curriculuma eskatu zidan. Curriculuma eman eta lanerako hartu ninduten.

Loiolan lanean hastea aldaketa handia izan al zen? Ni hasi aurretik nire postuan beti gizonezko jesuita bat egon zen eta esan zidaten emakume bat sartzea beti gizon bat egon zen lekuan zaila izango zela baina jesuitak beti izan dira aurrerakoiak gai horietarako. Lehenengo hiru hilabeteak laneko kontuak ikasten pasa nituen: San Inazioren bizia, kongregazioaren historia‌ eta ordudanik aurrera hementxe nabil lanean. Emakumea izanda elizarentzako lanean hastea gogorra izan al zen? Jesuiten artean ez dut sekula inolako arazorik izan emakumea naizelako, ezta gutxiago ere. Guk hemen, elizan, sakristau lanetan neska bat dugu. Emakumeak beti oso ondo tratatu dituzte, eta hemen ez dira soilik garbiketa lanetan aritzen. Gizonezkoak eta emakumezkoak ditugu garbiketaz arduratzeko baina baita bestelako lanetarako ere. Beste lanpostuetan ere emakumeak badaude: turismoan ni nago, administrazioan beste bat, liburu dendan ere bada emakume bat eta baita liburutegiko arduradunen artean ere. Gainera, lanerako formakuntza ere izaten dugu. Aurreko astean ikastaro batean izan nintzen eta gustura ibili nintzen. Hala ere, nik jende aurrean lan egiten dut eta beste kongregazio batzuetakoak etortzen direnean gauza desberdina izaten da.


1 1

Ainhoa Vilak ez du herrian lan egiten eta hori dela eta askori ez zaio ezaguna egingo. Ikasketak kanpoan egin ostean, etxera itzuli eta, patua medio, Loiolako santutegian hasi zen lanean. Bertan, “erreginen” gisan tratatzen dituztela dio eta “oso gustura” ari da lanean. Urtean 80.000 bisitari jasotzen dituen santutegiko turismo arduraduna da eta harekin hitz egin ostean elizaren inguruko hainbat aurreiritzi eraitsi zaizkigu. Loiolan 70 pertsonek egiten dute lan, nahiz eta jesuitek nahiago duten “kolaboratzaile” deitu. Jesuitentzat “langileak baino gehiago” direla dio Ainhoak. Langile kopurua eta gaur egungo egoera kontuan izanik, bailarako lantoki handienetakoa dugu Loiola. Aita Santu berria jesuita izateak ere modan jarri duela dirudi baina bokazio faltaren arazoari buelta emateko nahiko izango ote den ikusteko dago. Hala ere, gai hori beste baterako utziko dugu.

Kanpoan ikasketak egin zenituela kontuan izanik zure bizitzan aldaketa handia izan al zen Loiolan lanean hastea? Londresen ikasketak bukatu nituenean, ez nuen hona itzultzeko gogorik, hango bizitzara ohituta bainengoen eta lagunartea ere egina nuen. Baina Zestoara etortzean segituan ohitzen zara zure betiko bizitzara. Azken finean hemengoak gara eta! Nik uste denoi etortzen zaigula ondo kanpora joan eta beste kultura batzuetako jendea ezagutzea. Denok egin beharko genuke. Zer ikasketa egin zenituen? Londresen eta Parisen egin nituen ikasketak. Lehenik eta behin Harreman Publikoak eta gero Turismoa. Hizkuntzei dagokionez Frantsesa eta Ingelesa hitz egiten ditut eta arabiera klasikoa ere ikasten aritu naiz, oinarrizko mailan geratu banaiz ere. Orain, berriz, txinerarekin ari naiz. Orain dela hiru urte hasi nintzen eta bi aldiz joan naiz hara hizkuntza hobetzera. Lehenengo aldiz joan nintzenean zazpi aste pasa nituen baina hala ere, txinerako goi-mailara iristeko, bi urte edo bi urte t'erdi beharko ditut oraindik ere. Aurrera egin ahal izateko egunero goizeko zazpietan (Txinan zazpi ordu gehiago dira) Skype bidez ordubeteko klaseak izaten ditut. Goi-maila horretara iristen naizenean, berriz joango naiz bertara azterketa prestatzera eta titulua ateratzera. Lana dela eta hasi al zinen txinera ikasten edo beste arrazoi batengatik? Hemen jendeari arraroa egingo zaio txinera ikastea, ez dakit zer pentsatuko duten… baina asko erabiltzen da, gero eta gehiago. Malasia, Indonesia eta inguru horretatik etortzen direnek bigarren hizkuntza txinera dute. Eta gero gurera etorrita (Jesusen Lagundia) Aita Jeneralak, jesuita guztien buru denak, garrantzi handia eman dio Asiari. Lanerako ondo etortzen zait eta gainera ez da hain zaila. Ez al da hain zaila? Ez, gramatika oso erraza da. Idaztea bueno… asko praktikatu eta ikasi beste erremediorik ez duzu. Hala ere, zailena hiztegia da. Ez du ezagutzen duzun ezeren antzik eta, beraz, buruz ikastea besterik ez zaizu geratzen. Ni txinatarren %85ak hitz egiten duen mandarin-txinera ikasten ari naiz. Dialektoak badaude baina mandarinarekin ongi moldatzen naiz, euskara batuaren parekoa dela esan daiteke.


Eta nondik etortzen dira normalean bisitariak? Asiatik gero eta gehiago etortzen dira, Txinatik batez ere baina baita Malasiatik, Thailandiatik, Koreatik, Japoniatik‌ ere. Europarren artean, berriz, frantsesak dira nagusi. Amerikatik etortzen direnen artean estatubatuarrak dira gehiengoa baina Hego Amerikatik ere gero eta gehiago etortzen dira. Esaterako, brasildarrak asko ugaritu dira. Australiarrak ez dira asko izaten eta normalean lanean edo ikasketa garaian jesuitekin harremana izan dutelako etortzen dira. Estatu mailan lehen madrildar eta katalan asko izaten genituen baina orain leku guztietatik etortzen dira. Asiatik datorren turistak ba al daki nora datorren edo ezustekoa hartzen du Euskal Herrira iristen denean? Normalean Santutegien ibilbidea egitera etortzen dira eta, beraz, antolatutako bidaian, gehienetan. Touroperadoreek erlijioaren inguruan antolatutako bidaiak izaten dira eta Santutegien ibilbide hori Fatiman hasi, Salamancatik pasa eta Lourdes aldera joaten da. Bidaia bera alderantziz egiten duenik ere bada baina egiten duten noranzkoan egiten dutela, guri ondo etortzen zaigu erdi bidean gaude eta. Bere kabuz etortzen diren kulturarekin interesatutako bidaiariak ere asko izaten dira. Bestalde, bailara mailako proiektuetan sartzen garenean, esan daiteke bertako turistak ez direla Loiolan gelditzen. Euskal Herriko turistak, berriz, Loiola ikusi eta gero joan egiten dira. Orduan ingurua ez al dute bisitatzen? Ez. Askotan esaten dut Loiolan bisitari asko izaten dela baina Azpeitian kalera irten eta ez da batere ikusten. Zestoan, bertan, turista gehiago ibiltzen da. Aisialdirako turistak izaten dira, jubilatuak askotan, eta horiek Zestoara edo Zarautzera joaten dira hotel gehiago baitago. Bestalde, niri hotelen batengatik galdetzen didatenean, Zestoara bidaltzen ditut, nola ez! Lehen esan duzu bisita bereziez arduratzen zarela, Txinatik etorritako taldeak izan litezke, adibidez? Diplomatikoak, presidenteak, enpresetako zuzendariak... hartzen ditugu bisita berezitzat, baina oso-oso bereziak izan behar dute. Urtean 80.000 pertsona etortzen dira eta ezin zara guztiekin joan. Hemen gutxi batzuk ari gara lanean eta bisitari kopuru hori asko da guretzat. Bisita berezi horiek, normalean, jesuiten unibertsitateetan ikasitakoak izaten dira eta harrera egin behar zaie. Baina bestalde, adibidez, Indiatik bizitzan behin irtengo den 45 pertsonako talde bat etortzen bada haiekin joaten naiz. Zer motatako bisitariak etortzen dira normalean Loiolara? Guk bisitariak lau taldetan sailkatzen ditugu: erlijioagatik etortzen direnak, aisialdiagatik etorritakoak, kulturagatik eta, azkenik, eskola-bisitak. Marketinaren lau ateak deitzen dira. Lau talde horietatik handiena erlijio arrazoiengatik etortzen direnek osatzen dute eta atentzioa ematen diguna urteroko 4.000 hegokorearren bisita da.

Bisita kopuruan eragina izan al du Aita Santu berria jesuita izateak? Bai, aurten bisitari kopurua %35 igo da. Turistei, deitzen dutenean, zergatik etorriko diren galdetzen diet eta, askotan, Aita Santu berria jesuita delako antolatzen dutela bidaia esaten dute. Galdetu egiten diegunez, bisitarien kopurua igo izanaren arrazoietako bat hori dela badakigu. Aukeratu zutenean ospakizunik egin al zenuten hemen? Meza berezi bat egin zen. Lehen aita santu jesuita izanik Loiolara etorriko da, ezta? Bi aldiz izana da hemen baina badakigu berriz ere etorriko dela. Ez dakigu noiz izango den baina etorriko da.

U

rko Canseco


3

1

ma

rtxoa

01

INAUTERIAK laru nbata

17:00. Txokolatada, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta. 18:00. Desfilerako izen-ematea. 18:30. Umeentzako mozorro desfilea Udaletxeko arkupetan. 19:00 21:00. Laranjadi txaranga. 23:30. Helduen desfilerako izen-ematea. 24:00. Helduen desfilea, Zestoako Gazteen Asanbladak antolatuta. 00:30 - 2:30, Ezten Giro erromeri taldea.

04

asteartea

17:00. Merienda, Gure Txokoa elkarte inguruan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta. 17:30. "DJ-ON, festa aparta!”, udaletxeko arkupetan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.

06 07

o ste guna

.

Arroagoian, “Barbantxo” aisialdi taldea.

. 09

ostirala

Traste zaharren bilketa. Arroabean eta herrian, “Barbantxo” aisialdi taldea. Zestoan, 6-8 urtekoGaztelekuan, Mandala tailerra. entzat. igandea

11 14

Eskualdeko umeen ibilaldi neurtua Azkoitian. asteartea

. . .

Silo bola plastikoen bilketa o stirala

Iraetan eta herrian, “Barbantxo” aisialdi taldea. Zestoan, 9-11 urtekoentzat. Odol ematea, 19:00-21:00, anbulatorioan. Gaztelekuan, Mandala tailerra. Gaztetxea, 22:30etan, bertso saioa. Bertsolariak: Peio Ormazabal, Aitor Salegi, Ane Labaka, Jone Uria, Oier Aizpurua eta Agin Laburu. Ondoren, erromeria.

15 16

-16

aste bu rua

Agiro Mendi Taldeak antolatuta eski zeharkaldia. igandea

XXXVI. Herri Krosa. 10:00etan hasi eta goiz guztian zehar izango dira lasterketak. Gaztetxoen lasterketak beti bezala izango dira. Aurtengo edizioan berrikuntza moduan aipatu behar da nagusien lasterketan bi distantzien artean aukeratu ahal izango dutela lasterkariek. Aukera bat lasterketa motza izango da, 2650m-takoa. Beste aukera, lasterketa luzea izango da 8567m-takoa. Bi lasterketei hasiera goizeko 11:30etan emango zaie. Lasterkariek aukera izena ematerakoan egin beharko dute. Nagusietan sariak lasterketa bakoitzeko 5 lehenengoentzako eta herriko lehenengoarentzako izango dira. Izen ematea irekita dago www.herrikrossa.com orrian. Herriko lasterkariek Zestoako kiroldegian ere eman dezakete izena.

21

. ..

ostirala

Traste zaharren bilketa. Puy Oses, "Andrina Basandrina" ipuin-kontaketa animatuarekin, liburutegian, 18:30etan. , Aste Santurako planak prestatzen hasiko dira. Zestoan, “Barbantxo” aisialdi taldea 6-8 urtekoentzat. Gaztetxean kontzertuak, Malder eta Madeleine.

22 23 28

laru nbata

Gaztelekutik, “Active english” Sastarrainen. igandea

.

Agiro Mendi Taldeak antolatuta irteera sagardotegira. ostirala

Zestoan, “Barbantxo” aisialdi taldea 9-11 urtekoentzat. Arroabean, “kontaidazu ipuin bat”. Gaztelekuan, Sexulapikoa. Hileko gaia: haurdun geratu naiz.

29

laru nbata

Gaztelekuan, Sexulapikoa. Hileko gaia: haurdun geratu naiz.

•O

inarrizko internet ikastaroa. “Gurutze” pentsiodun eta jubilatu elkarteak oinarrizko internet ikastaroa antolatu du edozein pertsona heldurentzat, bereziki jubilatuentzat. Esperientziarik ez da behar. Doan izango da ikastaroa.non: kultur etxeko kz gunean.noiz: martxoaren 10etik 14ra. 9:00-11:00 eta 11:00-13:00.Interesatuek deitu dezatela 650 708 770 telefonora, otsailaren 28 baino lehen.

•Z

estoako Tabernarien Elkarteak pintxo potea martxan jarriko du martxoaren 20tik uztailaren 17ra arte. 1,60 eurotan urteko ardoa/zuritoa eta pintxoa dastatzeko aukera izango dute bezeroek; pintxoa bakarrik hartuz gero 0,80 euro. Pintxo potea dastatzen duten bezeroen artean, hileko azken ostegunean, zozketa bat egingo da. Pintxo pote bakoitzeko papertxo bat banatuko zaio bezeroari eta bertan bere izena eta kontakturako telefono zenbakia jarri beharko ditu. Martxoan, otar eder bat zozketatuko dute taberna guztien artean.


Santa Ageda

Urtarrilaren 31a

Julen Aldalur eta Aitor Eizagirre Aranburu landetxeko mus txapelketa azkarrean azpitxapeldun

Otsailaren 1a

Be単at Etxeberria eta Mikela Diaz Mutrikuko pala txapelketako txapeldunak

Otsailaren 1a Zestoako Wadna Elkarteak Saharara bidaltzeko janari bilketa egin zuen

Otsailaren 6a Herritar mordoxka irten zen kalera Arkaitz Bellonen heriotza eta indarrean den espetxe politika salatzera

Otsailaren 7a Mus txapelketa arrakastatsua Agustin tabernan

Ohiturari jarraiki, Santa Ageda bezperan, goiz goizetik kantuek eta koplek hartu zuten protagonismoa. Zestoan, goiz partean, Etorra auzoan ibili ziren eta arratsaldez, berriz, Akoa eta Lili auzoetan. Iluntze alderako gerturatu ziren herriko kale eta tabernetara. Aurtengoan dirua odol emaileentzat bildu dute. Herri Ikastetxeko haurrak ere, kurtso amaierako irteerarako dirua lortzeko asmoz, egun osoan kantari ibili ziren. Aizarnako haurrak ere irten ziren eskean. Lasaotarrek ere ez zioten hutsik egin usadioari. Goizeko 9:30ak aldera ekin zioten lanari eta iluntzeko 20:00ak arte ibili ziren eztarriak astintzen. Auzo elkartearentzat bildu zuten dirua. Lanak amaituta, afaldu eta gauerdira arte jarraitu omen zuten kantuan mahai bueltan. Arroabeko gazteak, berriz, hilaren 6an irten ziren kantari; Arroako abesbatzaren erreleboa hartuz. Goiz osoan ibili ziren eskean eta bildutako dirua auzolanerako izango da.


zulo

ale/bale KALE.

5

k

danbolin

1

Otsailaren 8a

Eskualdeko “Libre” dinamikak antolatutako pilota jaialdiak erantzun bikaina izan zuen

paseorako ohiko ibilbidea

da bainuetxeko buelta. seguru ote gabil-

tza?

KALE.

arroarrekako bidea ere zuloz beteta dago. Foru aldundiari oMen dagokio konpontzea, ea zerbait egiten duten!

TS enpresa itxi dute Otsailaren 14an egin zion iragarpena TS Fundicioneseko zuzendaritzak enpresa batzordeari: “enpresa likidazioan sartuko dute eta, beraz, itxi egingo dute”. Zuzendaritzaren arabera, langileekin akordioak lortzeko “ezintasunak” bultzatu du enpresaren itxiera. Egoera horren aurrean, mobilizazioaren bidea hautatu dute langileek eta negoziatzeko “prest” daudela adierazi dute, eskatzen duten bakarra kaleratzerik ez izatea dela gaineratuz. Ildo horretan, 24 orduko itxialdia egin zuten otsailaren 20an eta datozen egunetan mobilizazio gehiago egongo direla aurreratu dute.

Otsailaren 14a, 15a eta 16a Haur eta gurasoak ederki ibili ziren, Somporten, eskiekin eta erraketekin

Otsailaren 15a

Arantxa Zigaranek eta Luisa Perezek Euskadiko pista estaliko beteranoen atletismoko frogetan domina lortu zuten

Otsailaren 21a “Libre” mosaikoa osatu zuten herritarrek plazan

Otsailaren 21a Julen Eizagirre, 9 urte espetxean pasata, kalean da


auzoetatik

aizarna

a iz arna e ta z es toa ko alka te ak , bent ako ba lkoian , j os e M ari a zpe itia o drioz ola rekin , oroiga rria j as o e ta gero , 1975. urt ean .

erlojuaren ehungarren urteurrena

Y e re gui M ant erola

s an ta e n grazia

FaMilia , erloju gint zan a itzind ariak .

(a rga zkia : x a bie r a lva rez )

e rMita ko erloj ua

anta Engrazia ermitan dagoen erlojuak, Aizarna bailarako biztanleei orduak aditzera ematen, ehun urte beteko ditu aurten. Hori dela eta, omenaldi gisa, aipamen txiki bat egin gabe ezin dugu utzi urtemuga pasatzen. Altxor berezi horrek ez duelako hitz egiten, bestela esango luke “nik baino urte gutxiagotan lan egin duten aizarnarrak jaso dituzte goraipamen handiagoakâ€?. Ehun urte hauetan gauza asko ikusi eta entzungo zituen mekanismo zoragarri horrek. Batek daki zenbat kanpai jo dituen, zenbat meza lagundu eta zenbat amodiozko elkarrizketa entzun. Horietaz gain, hitz egiteko arazoak dituzten haurren amek Santari eskainitako errezoen lekuko ere izan da urte hauetan. Atsedenaldiak ere izan ditu noizbehinka, erreumaren erasoak direla-eta, baina sendagile onak bisitatu zuten eta ebakuntza egoki bat egin ondoren, lanean ari zaigu gaur egun ere. Lanean ari da, eta bizirik dagoen seinale. Izen-abizenak nola agerian dituen badakigu erloju honen gurasoak Yeregitarrak direla, urte askotan erlojugintzan adituak. Hau jartzen du bertan: "YEREGUI Y CIA CONSTRUCCIONES ZUMAYA. AĂ‘O 1914"


7

1

Familia horren nondik norakoak jasotzen ari den Xabier Alvarez Yereguik Aizarnan emandako hitzaldian argitu zuenez, erloju horrek anaia asko ditu Euskal Herrian, baina denen artean bera omen da gazteena. Urtemuga honen ondoren ez baita ikusten Yereguitarrek eginda- a n gel p irala k 1907. u rtea n Ma rgotu zu en erMita ren itx ura ko erlojurik, motor dieselak egitera transformatu zutelako beren lantegia. Badakigu, baita ere, Zumaian j os e M aria a z peit ia , ga ur egu ngo e rloj u za intz ailea jaio zela eta Santa Engrazia ermitan “bataiatu” zutela. Seguru “bataio” hartan Aizarnako jende askok hartu zuela parte, baina aspaldiko kontuak direnez ahoz aho iritsi zaizkigunak aipatu behar, agiri zehatzik ez dugulako. Bentan bizi den Jose Mari Azpeitiaren esanetan, bere aitona ibili zen “bataio” lanetan, garraiatzen eta abar. Garraiatzeaz gain, beste zeregin gehiagotan Egiaztatua dagoena da ermita 1975. ere lagundu beharra izango urtean eta auzolanean berriztatu zutela. zuen seguruenik. Aitonak hemeEta ondoren erlojuari ere “ebakuntza” zortzi urte zituen erlojua maregin ziotela. Sendagile talde ona ibili zen txan jarri zutenean eta, bere eta haien arduradun Erramun Etxaide esanetan, teknikariekin asko "Legoia" izan zen. Lan bikaina egin zuteikasi omen zuen erlojuaren mela esateko bisita egin besterik ez dago kanismoa zaintzen. tontorrera. Ondorengo urte pila batean “Transplanteak” ere egin zizkioten eta bera arduratu zen erlojua zaindu organo berri horiekin lanean hasi zen beeta harriak jasotzeaz (kontrapisuak): bi egunetik behin jasotzen omen rriro, erreuma Altzola aldera bidali eta zituen harriak, nahiz euria, haizea edo elurra egin, eta ondo koipetu ere gero. Lanean hasi eta orduak zuzen adiebai ardatz eta engranaje guztiak beti distiratsu egon zitezen. razi ditu ondorengo urteetan, eta hori Oso zuzen egiten omen zuen bere lana baina erlojuan zerbait izaten gutxi balitz berak bakarrik eta automatibazuen, laster izaten omen zen bateren bat bentan, zer pasatzen ote koki jasotzen ditu orain harriak. Bi eguzen jakiteko. Kanpai hots horiek oso beharrezkoak ziren, nonbait, bainetik behin jasotzera joan beharrik gabe. larako zereginak antolatzeko garaian. Ondorengo urteetan Legoia bera izan Nabaria da erloju horren bizitzako zati handi bat benta horretako fazen erlojuaren zaintzailea. Galtzada zamiliaren esku egon dela eta gehien bat Jose Mari Azpeitia Odriozolaren harretik egin zituen gora-behera ugari eresku, gaur egun bentan bizi den Jose Mari Azpeitiaren aitona. mitarako bidean. Orain, adin kontuak diMerezimendu osoarekin, baina eskerrona ere jaso zuen Jose Mari rela-eta, bentan bizi den Jose Mari AzAzpeitia Odriozolak 1975.urtean, erloju zaintzan egin zituen lanengapeitiari eman dio lekukoa. tik. Argazkian ikusten dugu, bentako balkoian, oroigarriak eskuan diAizarnak dituen ezaugarri nagusiak dituela: berari eskainitako plaka eta erloju dotore bat jaso zituen Aizarna ra Santa Engraziako ermita eta bertan eta Zestoako alkateen eskutik. Nahiz parrokiari dagokion elizan egon, kokatzen den erlojua. Eskerrak eman gaesan behar erlojua ez dela elizarena, herriarena baizik. be ezin amaitu gaur egun duten itxura Erloju horrek garai zaharrak nota onarekin gainditu dituela esan beegokia izateko lan egin duten guztiei. harra dago. Baina urte askotan lan egin ondoren, tontorreko hezetasuIkusi dugu gizaldi oso batean egin nak erreuma ezarri zion mekanismo osoan. duela lan gure erlojuak. Beste gizaldi bat berrikuntzak egingo ote du? Hurrengo belaunaldiak eta apaingarri bezala ikusiko du ermitan edo garai berriak erakusketaren batean? Etorkizunak esango du. Ermita zahar horrek bizirik irauteko berrikuntza ugari izango zituen seguruenik eta eskuratu dudan margo batean ikusten dudanez, kanpaiari eusten dion dorretxoak ere bai. Angel Piralak 1907. urtean margotu zuen ermita hau eta hemen ikusten denez, dorretxoak ez dauka gaur egun duen itxura. Margoa denez ez da baliagarri egiaztatzeko baina nire ustetan seguru itxura hau zuela urte horretan.

J

on Egiguren


hortikzihar mikel elorza

zer dela-eta

Norekin eta non bizi zara? Duela hilabete batzuetatik hona, Cacabelos herrian bizi naiz neskalagunarekin. Ponferradatik gertu dagoen herri txiki bat da, Zestoa baino zertxobait handiagoa. Zer eramanago zenuke hemendik horra? Asteburutan koadrilakoekin “poteatzera” irtetea faltan botatzen dut. Noizean behin koadrila hona ekarri, poteatu eta afaritxo bat egitea ez zen txarra izango, jajaja! Askotan esan didate bisitan etorriko direla baina azkenean behin ere ez dira etorri, ea Danbolinen hau irakurrita animatzen diren! Eta zer ekarriko zenuke handik hona? Udan batik bat, eguraldia hartuko nuke. Negua hotza da baina udan ez du hainbeste euri egiten. Ez dakit... hela Cueta rrira joaten naizenean nahiago dut beti bezala ikustea, bere gauza onekin eta txarrekin. Kontatzeko moduko bitxikeriarik? Esaten didatenez gaztelaniaz hitz egiterakoan, batzuetan, azentu galiziarra irteten omen zait. Ematen duenez Galizian pasa ditudan urteetan itsatsi egin zait. Euskal azentua galiziarrarekin nahasten dut, arraro xamarra. Hara joanez gero, zer da egin gabe utzi ezin dena? Ikusteko leku batzuk badaude. Donejakue bidea pasatzen da hemendik eta batik bat udan jende asko ibiltzen da. Hemendik Santiagora dagoen zatitxoa egin nuen eta gustatu zitzaidan. Las Médulas erromatar garaiko meategia ere ikusteko oso bitxia da eta Ancares mendilerroa ere gertu xamar dago. Noiz arte hor? Momentuz ez dut datarik buruan, hala ere uste dut lehenago edo beranduago itzuliko naizela. Garaiak edukitzen ditut, batzuetan itzultzeko gogo handia izaten dut eta beste batzuetan ez hainbeste, baina seguruenik urte gutxiko kontua izango da. Etorritakoan egingo duzun lehengo gauza? Ez dakit… egun hauetan koadrilakoak sagardotegian bazkaria antolatzen ari dira. Uste dut itzulera ospatzeko era egokia izan daitekeela, baina beno… ez daukat ezer pentsatuta.

Leonen?

008ko ekainean irten nintzen Zestoatik. Lan bila nenbilen eta momentu hartan kanpora irteteko gogoa neukan. Kanpoko enpresenak ziren izena eman nuen lan eskaintza gehienak eta azkenean leku bat baino gehiagotan lantokiak dituen enpresa batean sartu nintzen. Orain arte lantoki horietako bitan ibili naiz lanean, bost urtean lau aldiz aldatu naiz batetik bestera eta, horren ondorioz, baita bizilekuz ere. Baina, esan bezala, beti enpresa berdinean aritu naiz. Hasieran Lugoko probintzian ibili nintzen, Sarria herrian, eta orain Leongo El Bierzo eskualdean nago.

Zein da zure eguneroko bizimodua? Egia esan, astegunak ez dira horkoen hain desberdinak, lanetik etxera eta etxetik lanera, ez dut denbora libre askorik. Uda garaian, hondartza urruti xamar dudanez batzuetan igerileku ireki batera joaten naiz.

san MarCos jauregia, leon

Asteburuetan, ahal badut behintzat, inguruak ezagutzen saiatzen naiz. Eta noski, aukera dudanean Euskal Herrira bueltatxo bat egiteko aprobetxatzen dut, hilean behin edo bi hilean behin joaten naiz normalean.


9

1

oiloen moduan,

aztarka F ernando Arzallus

a rga zkia : h arl uxe t h izte gi e n tziklope dikoa , “ i nt su Mis io ”

o k u t s a ? l a r e g joal

enek aldam ugu. ti u k s e gor ko d utsi go ndi bat osatu baina e k o n De i-alai bil ha ta boro tiok ala ure izekoari e siko gara guz ak g a duen eharko n ha r u te d s r e a b a i-adi, atu b era bir rean ad aldi be adu beste ald a entzutean! izen en b na esat za nire o p u a ta! H dugu e

ala kinkir rinera ala kinkirr ine ala samur ra, rera, (haurraren izena) plaz a berr Jira hadi b este aldera iko .

iora Urbieta

terako, Kakitzat osatzen genuenon maisuak: Anardi, Riki… Borrokan zaildutako jendea, gazteagoei gizarte hau aldatzeko grina sartu zigutenak... 25 urte egin ditu aurten intsumisioak. Gaztetxeak ere bai. Gu intsumisio kontuekin hasi ginenean, gure bilerak gaztetxean egitea eskatu genuen, baina haiek ezetz. Gaztetxean egin zen aurreneko botazioa gu bertan ez onartzeko izan zen. Udaletxeko kultur aretoan biltzen segi behar izan genuen. Udaletxeak bai intsumisoei, eta gaztetxeak ezetz. Hamaika ikusteko jaioak gara! Gainerakoan, beltz-gorriak, adi-adi, beren peloteroekin, artaldea bidetik atera ez dadin. Erreparatu –kirol zaleek esango luketen bezala– ekipazioari: zein oinarrizkoa gaurkoarekin konparatuta!

Ilustrazioa: A

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, “Intsumisio” hitza zestoarra da: Arkaitz, bi Arretxe, Unai Kanka, Apolio, Izaskun Lizaso, ni neu… Donostia, 1996ko martxoa. Zazpi urte intsumisioa hasi zela. Bi familia ideologiko ginen orduan (1989): Kakitzat talde antimilitaristakook “Soldaduskarik ez” aldarrikatzen genuen. Jarraik, ezker abertzaleko gazteriak, berriz, “Soldaduska honi ez” esaten zuen. Jarraikoek ezin zuten begi onez ikusi, nonbait, bakezaletasun usain gehiegizkoa zeukan saltsa hura. Zorionez, argazki hau atera zenerako, konponduta zeuden gauzak eta bi familiok elkarrekin ageri gara. Bi belaunaldi gaude argazkian. Gu baino zaharragoak falta dira; esate ba-

hitza


hemen zure publizitatea


147 danbolin otsaila