138 - 2013 apirila

Page 7

ERAIKUNTZAK

3

···

1

ERREPASATZEN…

Gune historikoa /1. XVIII. mendean hasi zen hartzen gune historikoa gaur egun duen antza. Ordura arte, etxe guztien atzeko aldeek horma itxia zuten, leihorik eta aterik batere gabe. Horma itxi horrek sortzen zuen harresia eta jendea lau portaleetatik bakarrik sar zitekeen. Denborarekin, ordea, harresi itxura hura galtzen joan zen hiribildua. XIX. mendean, Zestoa entzute handiko herri termal bihurtu zen, eta horrek eragin nabarmena izan zuen hirigintzan. Esate baterako, udaletxe atzeko eraikuntzak bota egin ziren Laranjadi plaza sortzeko. Bestalde, herriguneko hainbat etxe berritu egin ziren; horietako askok lehen behea, solairu bakarra eta ganbara zituzten baina XX. mendearen lehen laurdenean, solairu bat edo beste altxatu zizkieten urzaleei ostatu emateko. 1930etik aurrera, oso aldaketa gutxi izan zituen gune historikoak, udaletxearen erabateko berrikuntza (1943) edo/eta Elizondo zinearen eraikuntza izan ezik. Kristina - Goñi hotela /2. (1917). “Jabea azkoitiarra zen. Lehengo Ariztondo izeneko etxe zaharra botata egin zen hotel berria. Horma bat errespetatu zioten etxe zaharrari eta hotel berriak harrizko arku gotiko bat zuen horregatik. Gerra denboran zuazotarrek hartu zuten hotel hura eta gerra ondoren Goñik. Goñi izena zuen hotelak, itxi eta bota zen arte.” (I. Azkune). 55 pertsonentzako lekua zeukan. Trueba etxea /3. (1946 baino lehen). Don Fernando Trueba medikuak eginarazi zuen. Gaur egun Anjelita etxea du izena. Gurutzeaga etxea /4. (XIX. mendea). Aspaldidanik aipatzen da agiri zaharretan, baina argazkian ikusten zaion itxura XIX. mende erdi aldekoa da. Aranburu familiaren etxea zen. Benito Aranburu Udaleko idazkaria izan zen eta tertulia ederrak egiten zituzten etxe horretan herriko handikiek, Pio Baroja tarteko. Haren bilobak frankismoaren alde nabarmendu ziren eta, ondorioz, kargu garrantzitsuak izan zituzten diktadura garaian. San Jose ikastetxea /5. (1929). Hasieran, eskola erlijiosoa izan zen, mutilentzakoa. Aurreneko maisuak Maristak izan ziren, ondoren San Viatorrekoak (1941-1946), gero Eskola Kristauen Amaiak /La Salle (1950-1967) eta, azkenik, eskola publiko bihurtu zen. 1948an hainbat hartu-eman izan ziren, ikastetxe atzeko lurjabeekin, bertan futbol zelaia egiteko. Pixka bat geroago, baita ikastetxea handitu eta lanbide-heziketa zentro bat eraikitzeko ere. Potxolonekoa /6. Izen historikoa zein den ez dakigu. Izan liteke Gurutzeagatxiki (izen hori aspaldidanik aipatzen da agiri zaha-

KALEEN

IZENAK ORAIN ETA ORDUAN

FORU PLAZA ELIZKALEA ERDIKALEA GESALAGA / PORTALE KALEOKERRA GURUTZEAGA ETA ABAR GESALAGA / BAINUETXEKO ERREP. / BIDEZARRA TORIBIO ALTZAGA ZESAREO DIAZ / EZTIOLA OSINBELTZEKO ERREP. / BAINUETXEKO ERREP. URZALEEN KANTOIA

PLAZA DE ESPAÑA IGLESIA SAGRADO CORAZÓN DE JESÚS NATIVIDAD SAN JOSÉ SANTA CRUZ SAN JUAN AVENIDA DEL GENERALÍSIMO FRANCO CESÁREO DIAZ EMPARANZA AVENIDA CONDE VALLELLANO CONDESA DE ALACHA

rretan). 1925a arte, eraikuntza bakarra zen dena (Potxolonekoa eta haren kontrakoa) baina harrezkero bereiztu egingo ziren (20ko hamarkada amaiera aldera?). Zurbano /7. (1929). “Pilar Guruzeta andreak, Zurbanoren alargunak, Zestoako Udalean baimena eskatu zuen hotela egiteko. Hotel hartan gero Fleta tenore famatua egon zen. Hotelak urte gutxi iraun zuen.” (I. Azkune). Akademia /8. (1925-1930). Gurutzeaga frontoia /9. (1906). Panaderokoa /10. (1907). Zelaikoa /11. (XIX. mendea). Bi etxe ziren, eta gaur egun postetxea dagoenarekin batera, patio txiki eder bat osatzen zuten; herriko plazak bezala, harri biribilekin osatutako ondoa zuen. Mutilen eskola /12. (1855). Gaur egun postetxea da baina garai hartan, ikastetxe eta maisuaren bizileku izateko eraiki zuen Antonio Cortazar arkitekto ospetsuak (Donostiako erdigune guztiaren hirigintza-proiektua berak egin zuen). 1950ean, bake epaitegia zen bertan eta, gure denboran, Guardia Zibilaren kuartelilloa ere ezagutu genuen. Ramon Elorzaren etxea /13. (1907). Alkorta /14. (20ko hamarkada). Alkorta ostatua XIX. mendean sortu zen. Erdikaleko barreneko bi etxeak hartzen zituen eta atze aldera kafetegia zeukaten. 20ko hamarkada aldera, kafetegia bota eta 95 lagunentzako hotela eraiki zuten (63 logela). Laranjadi etxea /15. Gaur egun aurrezki kutxa dagoen pare horretan zegoen, baina Blasa hotela eraikitzerakoan eraitsi egin zuten. Egaña familiarena zen etxea. Hor pasatzen zuen oporraldia, esate baterako, Pedro Egañak, XIX. mendearen erdi aldean Justizia eta Gobernazio ministro izandakoak. 1883an eta 1884an, Isabel II.a erregina izan zuen bisitan Laranjadin. Blasa /16. (1922). Casino La Blasa. Gran Hotel izenarekin jarri zuten martxan, baina kasinoa inauguratu baino lehen, Primo de Riveraren diktadura

hasi zen (1923) eta orduan kasino guztiak debekatu egin ziren. Blasak hotel gisa funtzionatu zuen, 70eko hamarkada amaieran erre zen arte. Elosegi farmazialariaren etxea /17. (1908). Izeta enea /18 (1917 aurrekoa). Etxabe fundizioa /19. (20ko hamarkada). Herriguneko baserriak: Gesalaga /20, Lizarraitz /21, Labe /22, Ipintza /23, Arteaga /24. Denak ere, oso aspaldi-aspalditik ageri dira agirietan (Gesalaga izango da berriena). Haienak ziren herriko kale-soroak, eta haien bizkar egin zituzten, 50eko hamarkadatik aurrera, makina bat etxe-bloke.

Casasbaratas /25 (1954). Arkitektoa, Felix Llanos Goiburu (garai hartan, Gipuzkoako Hirigintza-antolaketa Zerbitzuko burua). Babes Ofizialeko etxeak ziren. Oso eraikuntza interesgarria da arkitektura ikuspegitik, Gipuzkoa mailan. Borobiltze horrek eta betiko euskal arkitektura tradizionala kontuan hartzeak ondo integratzen du multzo osoa gune historikoan. Zentzu horretan mila aldiz landugabeagoak dira gaur egungo Larrain kalean (26) edo/eta Toribio Altzagan (27), garai bertsuan, egin zituzten etxe-blokeak. Errepidea/bariantea /28 (1956). Mende hasieratik ordura arte, errepideak Gesalaga, Portale eta Toribio Altzaga kaleak igarotzen zituen. Duela gutxi arte ikus zitekeen farmazia alboan harrizko kilometro-seinalea, eta oraindik ere, Toribio Altzagatik gora gatozela, han ikusten da Elosegiren etxean “Cestona” herri-sarrerako errotulua. Bariantearen obrak, ordea, argazkian ikusten ditugunak baino zabalagoak izan ziren: izan ere, bariantearekin batera, Artetxe eta bainuetxea arteko bidea zabaldu egin zuten eta ibaia zeharkatzeko zubi berria eraiki ere bai.

Ertxinondoko zerrategia /29 (1950 aurretik). Etxea, Arteagagaraiko lursailetan /30 (1957).

18

27

17 16 15 6 0K O

H A M A R K A D A T I K A U R R E R A, K A L E- S O R O G U Z T I A K DESAGERTZEN JOAN ZIREN ETXE BLOKE ERAIKUNTZAREN O N D O R I O Z. H O R I Z, 1 9 5 9A N E R A I K I T A Z E G O E N A Z A L E R A. GAINONTZEKOA ORDUTIK HONA EGINDAKO ETXEEK HARTUTAKO E R E M U A D A.

F

ernando arzallus

13 12 11

1

7 4

2

26

21

6

8

5

9

10

24

25 22

14

20

3

19

29 23 28

30


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.