Issuu on Google+

danbolin 2013ko apirila

138 zk.

hondakinak:

nekez ari gara birziklatzen


A LDA TZEN GOAZ

Moztu laukitxoa eta apirilari dagokion lekuan itsatsi

www.ekainberri.com Telf. 943 868 811

Zure etxebizitza alokatu edo saldu nahi duzula? Etxeko lanak egiteko edo norbait zaintzeko zeure burua eskaini nahi duzu? Animaliaren bat galdu duzu? Lur sailen bat saldu nahiko zenuke? Autoa duzu salgai? Hau da zure aukera, 40 euroren truke, mundu guztiari jakinarazteko. 1500 ale banatzen ditugu, Zestoako eta auzoetako etxe guztietara. Ez al da aukera paregabea? Zeren zain zaude? Deitu 943 147 123 telefonora edo idatzi mezu bat danbolin@topagunea.com helbidera.

urtean 25€

danbolin indartzen lagundu nahi?

Kaixo irakurle: Agurrik beroenak d a n b o l i neko talde guztiaren partez, eta bereziki, ale honetako atea irekitzeko ardura duen honen izenean. Udaberri giroan eta danbor usainean gabiltzala, esku artean duzu 2013ko laugarren alea, apirilekoa. Lerroak eta orriak gainditzen zoazela Zestoako argazki zahar batekin egingo duzu topo, 1959 urtekoa da. Ea zure txokorik gustukoena bilatzeko gai zaren, bertan baldin badago behintzat. Gure herriak izan duen aldaketa fisikoa nabaria da, argazkiari begiratu txiki bat emanda bakarrik. Kale eta etxe horietako batzuk oraindik bere horretan jarraituko dute, beste batzuk berriz eraikiak izan dira, argazkiak erakusten duen momentu horretatik gaur egun arte. Argazkia ateratako garaian kaleotan zehar ibiltzen zirenen bizimoduaren eta gaur egun ibiltzen garenon bizimoduaren artean ere aldaketak izan dira. Orduko ohituretako asko ordezkatuak izan dira. Orduko gizartearen eta gaur egungoaren artean egon den aldaketetako bat kontsumoan izan dela nabaria da nire ustez. Gaur egun kontsumitzeko dugun moduak arazo bat ekarri dio gizarteari: zaborra, kantitate oso handian. Zaborra sortzen behintzat ohitu gara. Aipatutako argazkia atera zen garaian, ardoa, olioa eta beste hainbat likido kristalezko botiletan erosten omen ziren, eta ondoren botilak dendara itzultzen ziren. Esnea, berriz, esne-partitzaileek banatzen zuten etxeetara. Gaur egun berriz, esne litro bakoitzarekin zaborra sortzen dugu. Eta hori adibide bat bakarrik da; plastikozko poltsak, telefonoak, kotxeak… zerrenda luzea da. Arazo horri zuzenduta doa ale honetako artikulu nagusia. Artikulu horren asmoa, gaur egun Zestoan zer nolako zabor bilketa egiten dugun azaltzea da. Izan ere, momentuan dugun zabor bilketa sistemarekin, Zestoan sortutako zaborraren %27 bakarrik bildu genuen gaikako edukiontzietan 2012an, Urola Erdiko mankomunitateak kaleratutako datuen arabera. Zestoar bakoitzak, bataz beste, 417 kilo hondakin sortu genuen pasa den urtean. Hori dela eta, Udalak beste zabor bilketa sistema bat jarriko du laster. 2012ko apirilean zehaztu zuen moduan, atez ateko zabor bilketa bultzatuko du Udal Gobernuak. Beraz, aldaketak izango dira zaborra kudeatzeko dugun ohituretan, eta ziurrenik birziklatuko dugun zabor kopuruan ere bai. Bi kontu horietaz gain, enbidoak, inkesta, auzoetako kontuak… dituzu zain apirileko ale honetan. Beraz, ez gelditu atarian eta pasa! Pasa egin zaitez barrura! Zure etxean zaude!

bazkide!

O

egin zaitez bazkide!

izena/bi deitura helbidea herria tel. kontu zenbakia (20 digito)

d a n b o l i nEK

posta kodea nortasun agiria

moztu fitxa eta utzi Potxolo liburudendan

ier Arregi Artola

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 14 16 17 19

Ekainberriko zintzilikaria lortzeko

INKESTA

ENBIDOAK

H O N D A K I N E N H I R ULAURDENA ZABORTEGIRA

ZESTOA

1959

DANBOLIN ZULO

ERTXINAKO GURUTZEAK 5 0 URTE

A Z T A R K A, E R R E T O L I K A

AGENDA

diruz lagundutakoa


5

enbidoa I.

HONDAKINEN INGURUKO HAUSNARKETA

ISILTASUNEAN MEDITATZEN goñaren enbidoa jaso dut eta, egia esan, denbora dezente egon naiz pentsatzen zeri buruz hitz egin. Zertaz

Be

hitz egin? Garai honetan soberan daukaguna informazioa da. Denok nahiko saturatuta gaude hainbeste notizi kontrajarrirekin, krisiaren ondorioekin, lanean ditugun arazoekin, etxeko ardurekin. Eta geure burua ere ez da gelditzen, pentsamenduak sortuz eta sortuz. Deskantsatzeko asmoarekin telebista aurrean jartzen gara baina ikusten dugunak atzera botatzen gaitu askotan: hainbat eta hainbat albiste txar, bihotzeko programazio traketsak, erasoak, borrokak eta eskandalua. Sarritan burua berotuta eta urduri bukatzen dugu. Nola lortu isiltasuna gure barnean hainbeste builaren inguruan? Zestoan hamabost egunetik behin taldetxo bat elkartzen gara eta “Zen” erara meditatzen dugu. Helburua sinplea da: eseri eta isiltasuna egin gure barnean. Zure arnasarekin konektatu, eta zure buruan agertzen diren pentsamenduak utzi etortzen eta libre joaten… hutsunea lortzeko. Isiltasunak gure benetako izaera sumatzeko aukera ematen digu, eta bizitzako momentu guztietan erne eta atentzio osoarekin jokatu ahal izatea litzateke bilatzen duguna. Sarritan bizi gara lehenari eta geroari begira, baina orain bizi dezakeguna oraina da, presentea, bizitzeko daukagun une bakarra. Eseri eta arnasa hartuaz, une honetan gertatzen ari denari adi egoten ikasten dugu. Denok elkarrekin bat eginda gaude eta gure arnasaz jabetzen garenean, natura guztiaren arnasarekin jabetzen gara eta gure egoak sortzen dizkigun aurreiritziak, epaiketak eta abar kudeatzeko mekanismo berriak sortzen dira, bizitzaz gozatzeko modu berriak. Hauxe nahi izan dut zuekin konpartitu. Eta hik Ruben Larrañaga…? Hiri luzatu nahi diat enbidoa. Bazekiat gogotsu ari haizela antzerki taldean… Zergatik hasi hintzen hor eta ze bizipen ekarri dizkik?

M

anolo Gaztañaga

Nola soluzionatu hori, guztiok hori esaten dugu baina… hemen lana behar dugu. Lana edukiz gero, nola edo hala aurrera egiten duzu. Ahal den neurrian, etxekoei pixka bat lagundu behar, ahal izanez gero besteei ere bai baina ezin denean…

68 urte

Paloma Aranbarri

Gastuak murrizten ditut, enpresak eta guztiek egiten duten bezela, ez dago besterik. Badakit hori azken finean isatsari hozka egiten dion “peskadilla” bat dela, dena lotuta baitago, baina denek egiten dutena, ba nik ere bai, berdin-berdin.

44 urte

Xabier Arrieta

Nik egia esan gutxi. Bidea mobilizazioetan Nik neuk dagoela uste dut, pertsonalki ez “eskratxea” akodut ezer egiten. soa dela esaten Egin daitekeen dute, baina hobakarra mobilirretxek funtziozazioa dela natzen du. Akoikusten dut, soa jendea etxebesterik ezer ere rik gabe geratzea ez. eta horregatik bere buruaz besJose Mari Olaizola te egitea da.

57 urte

34 urte

Jon Aranguren

Guztion ahotan krisia dagoen honetan, zer ekarpen egiten duzu zuk horren aurrean? Nola egiten diozu aurre?

E

nbido 2. Zestoako Zero Zabor

Irtenbidea nik uste dut eguneroko bizitzan gauza txikiei eutsi eta aprobetxatzea dela. Txarrak etortzen direnean, aurre Eider Arrizabalaga egin nola edo 39 urte hala, eta aurrera egin bizitzarekin, dena pozpozik hartuta. Gutxiagorekin bizi gara orain, edo hala bizitzen ikasten ari gara behintzat…

28 urte

Giovanna Fernandez

intada . Galderak.

Xebas: zer sentitu zenuen, barru-barruan, aurreneko pleno hartan? Plazerezko dardara bat, amorante berrien antzera, edo urkatua izan behar duenaren agoniazko dardara? Xebas: ba al zeneukan ajerik astelehen iluntze hartan? Eta, geroztik, ez al zizun beldurrik ematen, orduko udal bulego zahar hartan, jendeari leihatila “rast” gora irekitzen zietenean eta, berehala, gillotina baten moduan, “rast” ixten zutenean? Zerk hunkitzen zintuen gehien, Xebas: funtzionario leial eta zorrotz izateak, edo… emateak, eskaintzeak, oparitzeak? Xebas: inoiz ikusi al zenituen txori errukarri haiek,

udaletxeko patiora sartu eta tranpa batean bezala, irten ezinik geratzen zirenean? Ba al zenekien Ekaingo haitzuloan margolariak, lotara joan, eta hogeita hamar mila urte geroago ‘neoia’ deituko zuten argi batekin egin zuela amets: sua baino biziagoa litzatekeena, izotzaren antzeko dirdira bat? Xebas: nondik ikusten gaituzu, txori txiki baten abildadearekin?

XEBAS GURE LANKIDEARI, DUELA 30 URTEKO APIRILAREN 18KO ASTELEHEN

ILUNTZE HARTAN, LEHEN UDALBATZARRA IZAN ZUEN IDAZKARI ETA LAGUN BIKAINARI.

U

daletxeko lankideak

Z

ESTOAKO HERRITAR BAKOITZAK 417 KILO Zestoako herritar bakoitzak 417 kilo hondakin sortu zuen 2012an, eta hondakinen %26,59a sailkatu genuen soilik; beraz, herritar bakoitzak 311 kilo, bota zituen, besteak beste, ondoko herrian daukagun Lapatx zabortegira. Urola Kostako Mankomunitateak emandako datuak dira, 2012 urteari dagozkionak, eta hainbat hausnarketa egin nahi genituzke. Azpeitian, bosgarren edukiontzia martxan den herrian, pertsonako 306 kilo bota ziren zabortegira, sailkatu gabe. Sortzen dugun hondakin organiko kopurua kontuan izanik, aldea oso txikia da. Uste dugu datu hauek argi uzten dutela birziklapen tasa handiagoak bermatzen dituen beste sistema bat beharrezkoa dela, birziklatzean lehengai gutxiago ustiatzea ahalbidetzen dugu-eta, gero eta lehengai gutxiago dagoen mundu honetan. Hori guztia kontuan izanik, Zestoan konpostatze prozesua bultzatzen hasi izana eta atez ate hondakinak biltzeko dagoen proiektua itxaropentsuak iruditzen zaizkigu. Gainera, 2004an Zestoan egin zen erreferendumean, herritarrok irtenbide toxikoekiko dugun sentsibilitatearen erakusgarri, erraustegiari ezetz borobila eman genion*. Erraustegirik ez dugula nahi garbi dago, hortaz, eta horretarako beharrezkoa da hondakinak ondo sailkatzea. Horretara bidean, orain arte asmatu den modurik eraginkorrena atez atekoa da (martxan den herrietako datuek hala erakusten dute behintzat). Beraz, ahaleginak egiteko prest gaude, eta herria ere hala egongo den itxaropena dugu, sistema horrek hasieran, eta martxa hartu artean, sor ditzaken deserosotasunen beldurren gainetik. Zestoarrok arrazoiz pentsatzeko gaitasuna dugu, gure ondorengoentzat bizitzeko baldintza onak dituen lurra mantentzeko nahi sakona dugu, eta gurerako nahi izan ez genuena zubietarrentzat ere ez dugu nahi. * Boto eskubidea zuten 2727 herritarretatik %60,17ak hartu zuen parte; 1.495 (%91,1) zestoarrek eman zioten ezezkoa erraustegiari, 137k (%8,35) baiezkoa. Ezezkoa boto eskubidea zuten herritarren %54,82ak eman zuen.


7 1

hondakinen hiru-laurdena A

zken bizpahiru urteotan, hondakinak gai izar bihurtu dira. Politikariek eguneroko agendan dute, hedabideek txinpartak ateratzen dizkiote gaiari eta herritarrak bero-bero dabiltza alternatibak eztabaidatzen. Gure aitonamonen garaian hondakinak ez ziren modako gaia; izan ere, haiek gure aldean zakar gutxi sortzen zuten. Guk, ordea, tonak eta tonak generatzen ditugu, eta gaur egun, Zestoan adibidez, %27 baino ez dugu botatzen gaikako edukiontzietan. Zestoako Udalak, herriko hondakinei konponbidea eman asmoz, 2012ko apirilean jakinarazi zuen herrian Atez Ateko sistema ezarriko zuela. Ez da kontrakorik esan eta, dirudienez, herrian horrela jasoko dira hondakinak aurki. Udalak etorkizuneko asmo zehatzak aurreratu ez dizkigunez, gaur egun herritarrok hondakinak nola gestionatzen ditugun azalduko dugu. Urola Erdiko Mankomunitatera jo dugu datu eske. Zifra jendearekin irakurlea zoratzeko asmorik ez badugu ere, bailara mailako hiru zifra emango ditugu: 2012an, Urola Erdian 13.323.767,01 kilo hondakin sortu genuen. Horietatik 8.995.196 kilo zuzenean Lapatxeko zabortegira isuri ziren, eta 4.459.163,01 kilo gaika bildu eta birziklatze instalazioetara bidali ziren. Zestoako zifrak, proportzioan, oso

zabortegira botatzen dugu

antzekoak dira. Dena dela, alde txikiarekin bada ere, bailarako beste herriek baino gutxiago birziklatzen dugu. Ehunekotan hobeto ikusiko dugu: 2012an, hondakinen %27 gaika bota genuen, eta, beste era batera esanda, %73 ez genuen bereizita bota. Mankomunitateak bailarako herritarrei hainbat hondakin gaika biltzeko aukera ematen die, hala nola ontzi arinak, papera eta kartoia, beira eta bereziak (bolumen handikoak, pilak, arropa, hondakin arriskutsuak eta olioa). Zestoan ez dago bosgarren edukiontzirik, alegia hondakin organikoa biltzeko ontzi marroirik. Urola Erdiko Mankomunitateak adierazi digunez, Zestoa herri berezitzat hartzen da landa eremuko auzo asko dituelako eta landa lurretan organikoa gestionatzeko aukera dagoelako autokonpostaren bidez. Geroago azalduko dugun moduan, Zestoan autokonposta eta auzo konposta, biak, egiten dira. Konpostagailuak lur gainean ezartzen dira, eta landare eta animalia jatorriko hondakinak bota daitezke. Hilabete batzuen ondoren kalitatezko ongarria lortzea da helburua. Itzul gaitezen, ordea, herriaren birziklatze mailara. Bai mankomunitateari, bai Udalari, galdera bera egin diogu: kontuan hartuta hondakinak gaika biltzeko baliabideak eskura ditugula (kaleko edukiontziak, bereziak herrian zein Garbiguneetan biltzeko aukera…), zergatik biltzen dugu gaika hondakinen laurdena pasatxo? Mankomunitateak 2005etik 2012ra arteko datuen eboluzioarekin erantzun digu. 2005ean, zestoarrok hondakinen %75,32 nahasian bota genuen, eta 2012an, %73. Mankomunitatearen iritziz, ikusten da poliki-poliki gaika gero eta gehiago biltzen dela, baina kopurua baxua da. Herritarrak horretara bultza-

ZESTOAKO HONDAKINEN SORKUNTZA BIZTANLEKO 2 0 1 2 URTEAN BILDUTAKO BIOHONDAKINAK

A U T O- K O N P O S T A T Z E A

4 KG

2 KG

BEREZIAK 9 KG ONTZI ARINAK BEIRA

1 7K G 3 7K G

PAPERA KARTOIA

ERREFUSA

tzeko ahaleginak egiten dituzte, kanpainen bidez. 2012ko maiatzean, “Birziklatzea erraza da” kanpaina egin zuten, hondakin bakoitzaren sailkapena nola egin behar den azaltzeko. Hondakin organikoa bilketa zerbitzutik kanpora ateratzeko “Gaurkoa nola… biharkoa hala” kanpaina ere egin du mankomunitateak. Hau da, autokonpostaren eta auzo konpostaren bidez hondakin organikoak herritik ez ateratzea da helburua. Eta hirugarren kanpaina, “Ontziratu zaitez”, joan den udazkenean egin dute. Ontziak banatu zituzten arrandegietan eta harategietan erabiltzeko. Zestoako Udalak antzeko balorazioa egin zuen mankomunitateak 2012ari zegozkion datuak aurkeztu zituenean. Udalak azpimarratu du bailarako birziklatze tasa baxuena daukagula eta %27ko bilketa selektiboa izatea kezkagarria dela. Udalak argitara eman zuen balorazio txostenak dioenez, “hondakin gutxiago sortzeko lanean dugu erronka nagusietako bat, horrela asko aurreztuko baikenuke, alor ekonomikoan, sortu gabe, gero tratamendu garestia aurreztuko baikenuke”. Izan ere, hondakinek gain hartzearen arazoak ingurumenean eragin ditzakeen ondorioez gain, arlo ekonomikoa oso kontuan hartzen dute bai Zestoako Udalak bai Urola Erdiko Mankomunitateak. Udalak emandako datuen arabera, 2012an bota dugun errefusagatik (hondakin nahasia), 138.000 euro ordaindu ditu Udalak. Zifra horretaz kanpo geratzen da hondakin nahasia biltzea eta garraiatzea kostatzen dena. Zabortegira botatzen den errefusa tona bakoitzeko Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak 131,15 euro kobratzen ditu. Mankomunitateak emandako informazioaren arabera, gaika bildutakoaren tratamenduagatik ez da ordaintzen, eta bereziki papera, kartoia eta ontzi arinak gaika jasotzeagatik, Ecoembes eta Sacai erakundeek diru sarrerak ematen dituzte.

4 2K G

3 1 2K G

4 2 2 , 8 8K ZESTOAR

BAKOITZAK

G

H O N D A K I N. HORIETATIK

1 1 1K G * GAIKA B E R A Z,

%73

JASO ZIREN

HONDAKINEN

E Z D U G U B E R E I Z I T A B O T A, ALEGIA % 2 7 BOTA DUGU GAIKA KOSTU EKONOMIKOA:

1.122.074,4 KILO JASO DIRA. ERREFUSA HORI ZABORTEGIRA

BEREIZI GABE

ERAMATEAGATIK

138.000€

ORDAINDU DITU

UDALAK.

BILKETA ETA GARRAIOA EZ DIRA KOSTU HORRETAN SARTZEN. *Gaika jasotzen diren hondakinak: Biohondakinak (inausketak eta lorezaintza), ontzi arinak (edukiontzi horia), beira (edukiontzi berdea), papera eta kartoia (edukiontzi urdina), organikoa (auto konposta eta auzo konposta), arropa, olioa eta bestelakoak (egurra, txatarra, eskonbroa…)

···


PLASTIKOA

Janari hondarrak konpost bihurtzen Joan den urteko Gabon inguruan, Zubimusu inguruko etxeetakoek eta Erdikale aldean, mutur okerrak zituzten hainbat herritarrek: “A ze usaina! Zertan ari dira behe alde horretan?”. Aste batzuk lehenago, azaroan, Zestoako Udalak herriko lehenengo auzo konposta jarri zuen Zubimusu auzoan. 38 familiak esperientzia pilotuan parte hartzeko ikastaroa egin zuten, eta horretan ari ziren, ahaleginean. Auzo konpostaren helburua garbia da: etxean sortzen dugun hondakin organikoa Azpeitiko Lapatx zabortegira eraman eta han konposta egin beharrean, herrian bertan ongarri bihurtzea; alegia, materia organikoa herrian birziklatzea. Prozesua naturala da, ez da matematika, eta Ander Lasak, Zestoako konpostak gestionatzen dituen Urola Erdiko Mankomunitateko kideak, adierazi digunez, auzo konpostarena “kontu berria da, bai mankomunitatearentzat, baita herritarrentzat ere”. Ander Lasa etortzen da Zestoara Zubimusuko eta Iraetako konposta ontziei segimendua egitera. Zubimusuko auzo konpostak ia urte erdia egin duela baliatuz, galdetu diogu ea ze inpresio duen: “Nik uste dut herritarrak gustura ari direla konposta egiten. Kontuan izan behar da borondatezkoa dela, nahi dutelako eman dutela izena, eta kontzientzia daukate. Hasieratik dena ez dugu ondo egin, baina bileretan ikusten da jendeak ikasteko gogoa daukala, eta akatsak konpontzeko ahalegina egiten dute”. Zailtasunak, arazoak, zein izan diren

H O N D A K I N E N

S O R K U N T Z A

BILKETA GAIKA BIZTANLE URTEKO

2012

ZER ZEN E Z ZEKITEN GARAIA

Esate baterako, duela 70 urte, etxeko hondakinak ez ziren arazo larria, ia sortu ere ez zirelako egiten. Gaurko janari soberakinek zabor ontzian dute lekua. Duela ez hainbeste, apenas izango zen janari hondarrik; txerriak, katuak eta oiloak inguruan ibiliko ziren, baratzeak ere urruti behean, eta, dena esatera, janaria alferrik galtzen uzteko prest zegoen patrikarik ez zen!

Plastikozko poltsak ez zituzten ezagutzen. Etxekoandrea dendara kanpaxoarekin joango zen, eta dendariak paperean bilduko zizkion erositako jakiak: sagar dultze zatia, gazta puska, baba kiloa… Plastikoan al vacío bildutako urdaiazpikorik ez, bandejan jasotako arrainik ere ez. Arrautzak eskatuz gero, ez zinen aldi bakoitzean arrautza kartoiarekin etxera joango; paperean bilduko zizkizun edo alanbrezko ontzia erabiliko zenuen. Kristalezko botilentzako ez zegoen edukiontzi berderik; dendara eramaten ziren berrerabiltzeko. Gehienez ere, paper pixka bat juntatuko zen etxean, eta hark sutarako bidea hartuko zuen, ipurdia garbitzeko ez bazen. Gaur egun, herritarrak zailago dauka planeta txukunago mantentzeko. Hondakin gutxi sortu nahi badu, besteak beste, plastikokartoi jende gutxi erabiltzen duten dendetara jo beharko du, eta, txarren-txarrenean, etxeko hondakin mendia fin-fin gaika bildu beharko du.

9

···

galdetu diogu, eta honela laburbildu dezakegu. Hasi eta laster usaina izan zen. Konposta ondo eginez gero, usainik ez luke behar. Zerk eragin zuen halako kiratsa? Batetik, konposta ontzi bakoitzean familia gehiegi ari zen organikoa botatzen (orain, talde txikiagoak ari dira); bestetik, janari hondar zati handiegiak botatzen ziren, eta, hirugarrenik, janari hondarra eta lehorkina (orbela, lastoa, belarra... izan daitezke) ez ziren ondo nahasten. Usainaz gain, konposta erabili duten herritarrek eltxoak izan dituzte arerio. Lasak hauxe esan digu: “Aldaketa da; etxean hondakina zakarretara botatzen dugu eta kito. Hemen, hondakina bota eta bertan gelditzen da. Prozesua ondo joateko lana egin behar da; hondakinak zabaldu, bertako hondakinekin eta lehorkinarekin nahastu, eta abar. Hemen ardura norberarena da. Ez da lan asko egin behar, baina egitekoa norberak egin behar du. Ohitura aldaketa da”. Esperientzia pilotuan parte hartzen ari direnak bai telefono bidez bai posta elektronikoz harremanetan daude Ander Lasarekin, eta bilera bat ere egin dute. Orain, Zubimusun ez dago usainik, eta eltxoak ere gutxi. Konpostagileak ikasten ari diren seinale. Noiz bihurtuko dira janari hondarrak baratzerako ongarri bikain? Lasak kalkulatu du udazkenean zer edo zer izango dela. Printzipioz, konposta egiten duten herritarrek izango dute lortutako ongarria erabiltzeko aukera. Kontua da herritar horiek lurrik ez daukatelako egiten dutela auzo konposta, zeren lur zatiren bat izan balute, autokonposta egingo zuketen. Dena dela, litekeena da etxeko lorontzitarako jendeak ongarria behar izatea. Hortik aurrera, zer egin ongarriarekin? Lasaren ustez, onena herrian bertan erabiltzea litzateke, adibidez herriko lorategietan, eta inork nahiko ez balu, Lapatxera eramango litzateke eta handik banaketa egin. Proposamen bat ere bota du: Udalak herri baratzeak abian jarri nahi ditu. Haiek konposta egiteko ontzia izango lukete beren baratze hondakinak botatzeko. Konposta ontzian ongarria lortuko lukete, eta zuzenean baratzean erabiltzea izango lukete. Herritik atera gabe zirkulua itxiko litzateke.

Zubimusuko konpostaren berri eman dugu, baina ez da bakarra. Iraetan 13 familia ari dira gauza bera egiten, eta, aurki, Arteagan 20 familia hasiko dira. Aizarnan ere konposta ontzia jartzekotan dira. Auzo konpostaz gain, Zestoan autokonposta egiten duten 100 familia inguru daude, 2005ean Udalak lehenengo ikastaroa antolatu zuenetik. Azken horiek lursailen bat dute, eta, taldean egin beharrean, familia bakarrak egiten du konposta. Zubimusuko, Iraetako eta autokonpostako familiak kontuan hartuta, gutxi-asko, urteko 79.486 kilo hondakin organiko konpostatuko dira herrian bertan. Bildu eta zabortegira eramaten ibili beharrik ez.

H O N D A K I N E N

%45-55

S O R K U N T Z A

GAIKAKO ETA NAHASIKO BILKETAREN EHUNEKOAK

ZESTOARRON BIRZIKLATZE MAILA

%85-95

O

nintza Irureta Azkune

%15-25

G A I K A E H U N E K O T A N*

*Gutxigora-beherako ehunekoak: zabor mota bakoitzeko pertsonako ustez sortzen den kopuruarekin ateratakoak


1 1

Kale-soroen ‘destinu petrala’ 1959ko uztaila. Duela mende erdi

pasatxo. Argazki honek balio izugarria dauka Zestoako hirigintza aztertzeko. Izan ere, trantsizio garai bat erakusten baitu, garbi-garbi. 1940ra arte, Zestoako eraikuntza ia hiribildu historikora mugatzen zen; errebal txiki bat bazeukan Gesalaga eta Gurutze aldera, baina ezer gutxi. Hotelak nabarmentzen ziren (Kristina, Zurbano, Alkorta, Kerejeta, Blasa, Estazio…) eta industriek ez zeukaten artean garrantzi gehiegirik. 1955a inguruan, ordea, fundizio eta metalgintza industriak sortu ziren herrigunean: Etxabe (lehendik bazegoen), Egiguren… Hala, baserritar asko kalera jaitsi zen bizitzera eta, bestalde, estatuko beste lurraldeetako jendea hona etorri zen lanera. Hori zela-eta, etxebizitza falta izugarria gertatu zen, eta etxe berriak egin behar izan ziren: Aurrena, Casasbaratas delakoak, 24 bizitza, baina horrek ez zuen asko konpondu egoera larri hura. Gehiago egin behar izan zituzten, Lizarraitz aldean eta Izetaneko inguruan. Baina artean hutsa ikusten zen Zestoa, kale-soroak ikusten ziren jira guztian. Ez zuten, ordea, asko iraungo: industrializazioaren eta modernitatearen eraginez, etxebizitza askoz gehiago eraiki beharko ziren: Zubimusu aldean, Idiazpin, Arteaga aldean, Gurutzeagan… Baina hori 60ko hamarkadako kontua izango zen. Momentu horixe irudikatzen du, bada, argazkiak: 40ko hamarkadan herri-buelta guztia kale-soro izatetik, dena etxebizitzaz estalita geratu aurreko momentua.

···


ERAIKUNTZAK

3

···

1

ERREPASATZEN…

Gune historikoa /1. XVIII. mendean hasi zen hartzen gune historikoa gaur egun duen antza. Ordura arte, etxe guztien atzeko aldeek horma itxia zuten, leihorik eta aterik batere gabe. Horma itxi horrek sortzen zuen harresia eta jendea lau portaleetatik bakarrik sar zitekeen. Denborarekin, ordea, harresi itxura hura galtzen joan zen hiribildua. XIX. mendean, Zestoa entzute handiko herri termal bihurtu zen, eta horrek eragin nabarmena izan zuen hirigintzan. Esate baterako, udaletxe atzeko eraikuntzak bota egin ziren Laranjadi plaza sortzeko. Bestalde, herriguneko hainbat etxe berritu egin ziren; horietako askok lehen behea, solairu bakarra eta ganbara zituzten baina XX. mendearen lehen laurdenean, solairu bat edo beste altxatu zizkieten urzaleei ostatu emateko. 1930etik aurrera, oso aldaketa gutxi izan zituen gune historikoak, udaletxearen erabateko berrikuntza (1943) edo/eta Elizondo zinearen eraikuntza izan ezik. Kristina - Goñi hotela /2. (1917). “Jabea azkoitiarra zen. Lehengo Ariztondo izeneko etxe zaharra botata egin zen hotel berria. Horma bat errespetatu zioten etxe zaharrari eta hotel berriak harrizko arku gotiko bat zuen horregatik. Gerra denboran zuazotarrek hartu zuten hotel hura eta gerra ondoren Goñik. Goñi izena zuen hotelak, itxi eta bota zen arte.” (I. Azkune). 55 pertsonentzako lekua zeukan. Trueba etxea /3. (1946 baino lehen). Don Fernando Trueba medikuak eginarazi zuen. Gaur egun Anjelita etxea du izena. Gurutzeaga etxea /4. (XIX. mendea). Aspaldidanik aipatzen da agiri zaharretan, baina argazkian ikusten zaion itxura XIX. mende erdi aldekoa da. Aranburu familiaren etxea zen. Benito Aranburu Udaleko idazkaria izan zen eta tertulia ederrak egiten zituzten etxe horretan herriko handikiek, Pio Baroja tarteko. Haren bilobak frankismoaren alde nabarmendu ziren eta, ondorioz, kargu garrantzitsuak izan zituzten diktadura garaian. San Jose ikastetxea /5. (1929). Hasieran, eskola erlijiosoa izan zen, mutilentzakoa. Aurreneko maisuak Maristak izan ziren, ondoren San Viatorrekoak (1941-1946), gero Eskola Kristauen Amaiak /La Salle (1950-1967) eta, azkenik, eskola publiko bihurtu zen. 1948an hainbat hartu-eman izan ziren, ikastetxe atzeko lurjabeekin, bertan futbol zelaia egiteko. Pixka bat geroago, baita ikastetxea handitu eta lanbide-heziketa zentro bat eraikitzeko ere. Potxolonekoa /6. Izen historikoa zein den ez dakigu. Izan liteke Gurutzeagatxiki (izen hori aspaldidanik aipatzen da agiri zaha-

KALEEN

IZENAK ORAIN ETA ORDUAN

FORU PLAZA ELIZKALEA ERDIKALEA GESALAGA / PORTALE KALEOKERRA GURUTZEAGA ETA ABAR GESALAGA / BAINUETXEKO ERREP. / BIDEZARRA TORIBIO ALTZAGA ZESAREO DIAZ / EZTIOLA OSINBELTZEKO ERREP. / BAINUETXEKO ERREP. URZALEEN KANTOIA

PLAZA DE ESPAÑA IGLESIA SAGRADO CORAZÓN DE JESÚS NATIVIDAD SAN JOSÉ SANTA CRUZ SAN JUAN AVENIDA DEL GENERALÍSIMO FRANCO CESÁREO DIAZ EMPARANZA AVENIDA CONDE VALLELLANO CONDESA DE ALACHA

rretan). 1925a arte, eraikuntza bakarra zen dena (Potxolonekoa eta haren kontrakoa) baina harrezkero bereiztu egingo ziren (20ko hamarkada amaiera aldera?). Zurbano /7. (1929). “Pilar Guruzeta andreak, Zurbanoren alargunak, Zestoako Udalean baimena eskatu zuen hotela egiteko. Hotel hartan gero Fleta tenore famatua egon zen. Hotelak urte gutxi iraun zuen.” (I. Azkune). Akademia /8. (1925-1930). Gurutzeaga frontoia /9. (1906). Panaderokoa /10. (1907). Zelaikoa /11. (XIX. mendea). Bi etxe ziren, eta gaur egun postetxea dagoenarekin batera, patio txiki eder bat osatzen zuten; herriko plazak bezala, harri biribilekin osatutako ondoa zuen. Mutilen eskola /12. (1855). Gaur egun postetxea da baina garai hartan, ikastetxe eta maisuaren bizileku izateko eraiki zuen Antonio Cortazar arkitekto ospetsuak (Donostiako erdigune guztiaren hirigintza-proiektua berak egin zuen). 1950ean, bake epaitegia zen bertan eta, gure denboran, Guardia Zibilaren kuartelilloa ere ezagutu genuen. Ramon Elorzaren etxea /13. (1907). Alkorta /14. (20ko hamarkada). Alkorta ostatua XIX. mendean sortu zen. Erdikaleko barreneko bi etxeak hartzen zituen eta atze aldera kafetegia zeukaten. 20ko hamarkada aldera, kafetegia bota eta 95 lagunentzako hotela eraiki zuten (63 logela). Laranjadi etxea /15. Gaur egun aurrezki kutxa dagoen pare horretan zegoen, baina Blasa hotela eraikitzerakoan eraitsi egin zuten. Egaña familiarena zen etxea. Hor pasatzen zuen oporraldia, esate baterako, Pedro Egañak, XIX. mendearen erdi aldean Justizia eta Gobernazio ministro izandakoak. 1883an eta 1884an, Isabel II.a erregina izan zuen bisitan Laranjadin. Blasa /16. (1922). Casino La Blasa. Gran Hotel izenarekin jarri zuten martxan, baina kasinoa inauguratu baino lehen, Primo de Riveraren diktadura

hasi zen (1923) eta orduan kasino guztiak debekatu egin ziren. Blasak hotel gisa funtzionatu zuen, 70eko hamarkada amaieran erre zen arte. Elosegi farmazialariaren etxea /17. (1908). Izeta enea /18 (1917 aurrekoa). Etxabe fundizioa /19. (20ko hamarkada). Herriguneko baserriak: Gesalaga /20, Lizarraitz /21, Labe /22, Ipintza /23, Arteaga /24. Denak ere, oso aspaldi-aspalditik ageri dira agirietan (Gesalaga izango da berriena). Haienak ziren herriko kale-soroak, eta haien bizkar egin zituzten, 50eko hamarkadatik aurrera, makina bat etxe-bloke.

Casasbaratas /25 (1954). Arkitektoa, Felix Llanos Goiburu (garai hartan, Gipuzkoako Hirigintza-antolaketa Zerbitzuko burua). Babes Ofizialeko etxeak ziren. Oso eraikuntza interesgarria da arkitektura ikuspegitik, Gipuzkoa mailan. Borobiltze horrek eta betiko euskal arkitektura tradizionala kontuan hartzeak ondo integratzen du multzo osoa gune historikoan. Zentzu horretan mila aldiz landugabeagoak dira gaur egungo Larrain kalean (26) edo/eta Toribio Altzagan (27), garai bertsuan, egin zituzten etxe-blokeak. Errepidea/bariantea /28 (1956). Mende hasieratik ordura arte, errepideak Gesalaga, Portale eta Toribio Altzaga kaleak igarotzen zituen. Duela gutxi arte ikus zitekeen farmazia alboan harrizko kilometro-seinalea, eta oraindik ere, Toribio Altzagatik gora gatozela, han ikusten da Elosegiren etxean “Cestona” herri-sarrerako errotulua. Bariantearen obrak, ordea, argazkian ikusten ditugunak baino zabalagoak izan ziren: izan ere, bariantearekin batera, Artetxe eta bainuetxea arteko bidea zabaldu egin zuten eta ibaia zeharkatzeko zubi berria eraiki ere bai.

Ertxinondoko zerrategia /29 (1950 aurretik). Etxea, Arteagagaraiko lursailetan /30 (1957).

18

27

17 16 15 6 0K O

H A M A R K A D A T I K A U R R E R A, K A L E- S O R O G U Z T I A K DESAGERTZEN JOAN ZIREN ETXE BLOKE ERAIKUNTZAREN O N D O R I O Z. H O R I Z, 1 9 5 9A N E R A I K I T A Z E G O E N A Z A L E R A. GAINONTZEKOA ORDUTIK HONA EGINDAKO ETXEEK HARTUTAKO E R E M U A D A.

F

ernando arzallus

13 12 11

1

7 4

2

26

21

6

8

5

9

10

24

25 22

14

20

3

19

29 23 28

30


Aurten Korrika bi aldiz pasa da Arroabetik

Kaleokerreko festak.

Zestoako Hondakinen Mahaia biltzen hasi da, bi bilera egin dituzte dagoeneko

5

ale/bale KALE.

Martxoaren 23a

Martxoaren 25a

k

1

Etenalditxoaren ondoren, iaz hasi ziren berriro Kaleokerreko festak ospatzen. Aurtengoak borobilagoak izan dira, haurrentzako jolas eta guzti! Ondoren bazkaria Agustin tabernan. Eguraldi ederra lagun, giro zoragarrian joan zen dena.

Apirilaren 13a Atletismoko modalitate ezberdinak probatzeko aukera gaztetxoentzat

ZUBIMUZU KALEAN BADIRU-

DI AUTOA NAHI BEZALA APARKATZEA LIBRE DELA, IKUSI BESTELA ARGAZKIA; ESKAILERA ETA

ZEBRABIDE ARTEAN GELDITZEN DEN TARTETXOAN IA EGUERDIRO DAUDE BI AUTO APARKATUTA, POSIBLE AL DA?

KALE.

Apirilaren 14a HERRIAN ZEHAR SAKABANA-

TUTA ABANDONATUTAKO KOTXE PILA BAT DAUDE.

Agiro mendi taldekoak Entzia mendi lerroa ezagutzera

EZ AL DAKIGU JADA AUTO BATEK BE-

REA EMAN DUENEAN NORA ERAMAN BEHAR DEN?

Apirilaren 1a

Apirilaren 15a

Euskadiko txirrindulari itzulia Zubimusu kalean barrena, Endoian gora

Ekain Guraso Elkarteak antolatuta sexualitateari buruzko hitzaldia Amaia Vazquezen eskutik

danbolin

zulo

Apirilaren 12a

Apirilaren 17a

"Kontaidazu ipuin bat" ekimenaren baitan Jon Artano kontalari

Nabarralderen "Euskal estatuaren sorrera" emanaldi eta hitzaldia

Osinbeltz harrobia guztiz itxita. Apirilaren 12a Udaberriko kontzertua eskaini zuen musika bandak

2003. urtetik Osinbeltz-eko harrobiaren ustiapena teorian etenda bazegoen ere, hango makinaria erabiltzen jarraitzen zuten. Isunak jarri eta isunak ordaindu, dinamika horretan sartuta zeuden Udala eta harrobia ustiatzeaz arduratzen zen enpresa. Udalak, berriro ere harria puskatzen hasita zeudela ikusita ordea, behingoz gaiari bukaera eman nahian, prezintatu egin du harrobiko sarrera.

Apirilaren 19a Zestoako Gaztetxeak XXIV. urtemuga ospatu zuen


7

b

1

atzera egira

oiloen moduan,

aztarka F ernando Arzallus

PATXIZARRA ESTAZIOKO INDUSTRIALDEAN.

SANTAKUTZ EGUNERAN EGIN NAHI B A Z U T E N E R E, E G U R A L D I T X A R R A G A T I K A T Z E R A T U T A, M A I A T Z A R E N 1 9A N I Z A N Z E N I N A U G U R A Z I O- E K I T A L D I A

50Ertxiñako urte, gurutzea hirugarren aldiz altxatu zutela 2004ko maiatzean, Danbolinen 40. zenbakian, Manuel Arregik Ertxiñako gurutzeari buruzko artikulua idatzi zuen. Hemen kontatzera goazena haren laburpena da, baina Odriozola-Aristi familiak gerora utzitako argazkiak aitzakia hartuta, eta aurten, hain justu ere, azkena altxa zenetik 50 urte betetzen direnez, pentsatu dugu merezi duela berriro gaia aipatzea. Lehen aldiz 1932an egindako gurutzea erori egin zen 1941ean eta zortzi urte geroago berregin zuten. Bigarren hura, berriz, tximista batek jo zuen 1963ko otsailaren 25ean. Luistarren inguruko taldetxo batean ernetako be-

E ZKE RRE KO

A R G A Z K I A N,

1 9 6 3A N

rreraikitzeko asmoa herri osoaren laguntzaz egin zen. Aizarnako Autsoroko gainetik, Ertxiña puntara ahal zen bezala jasotzen zen materiala, bizkarka gehienetan. Gero, gurutze formako enkofratu bat egin zuten, masaz betetzeko. Argia ere jarri zioten eta ikusgarria geratu omen zen: gauez, Zestoako plazatik Ertxiñako puntara begiratuta argi-argi ikusten omen zen, airean balego bezala. Argia Arteagagaraikotik pizten zuten, etengailu bati bira emanda, baina denboraz hondatu egin omen zen “inbentua”. Meza ere izan zen han puntan. Haize handia egiten zuen eta Anjel Arandia bikarioak nahiko lan izan omen zuen. Gazteen artean igo zuten txandaka, bizkarrean, aldare gisa erabiliko zuten egurrezko kaxa. Udaletik ateratako datuekin eta Manuel Arregi Ertxiñek zekienarekin idatzi bat osatu zuten, botila batean sartu eta gurutzearen oinarrian lurperatu zuten (idatzi bitxi horren kopia 40. zenbakian argitaratu genuen).

T X I M I S T A K B O T A Z U E N G U R U T Z E A ( A R G A Z K I A: IN D A L E C I O

J

O JAN G U RE N) . GAIN ON TZE KO

A R G A Z K I A K:

one Bergara

ODRI OZ O LA- AR I ST I

F A M I L I A.

Batere ikertu gabe badago ere, animalien babesaren aldeko jarrerak dezenteko tradizioa izan du Zestoan, historian zehar. Horren adibide da, besteak beste, Zestoako Udalak 1929an sortu zuen Animalien eta Landareen Babeserako Batzordea. Hark idatzitako memoria laburrean, heziketa azpimarratzen da batez ere. Ez da abiapuntu txarra. Ikusten da hasiera bat besterik ez zela, artean oso oinarri-oinarrizko zereginak zituela batzordeak; baina askotan aditzen dugun tradizio bakarreko diskurtso horretan, beste gauza desberdin bat da. Ikus dezagun itzulpena: “[Batzordearen] zeregina izan da animaliak eta landareak zaindu eta babestea, bereziki txori txikiak, horiek izaten dira-eta umeek gehien erasotzen di-

tuztenak. Izan ere, umeak, beren xalotasunagatik, ez baitira jabetzen jolas pixka bat tarteko, txori gaixoak sufritu egiten duela. Horrela bada, lehen lana izan da umetxoei irakastea txoriei, askatasuna kenduz gero, eragiten zaien sufrimendua. Zentzu horretan, batzordeko idazkariak (maisua) lan handia egin du, nola eskolaumeekin hala beren lagunekin, animalienganako eta landareenganako maitasuna izan dezaten irakatsiz. Kanpaina honen bitartez lortu diren fruituak nabarmen ikusten dira, ume txikiek ez dituzte-eta, jada, txori-habiak puskatzen ezta orain arte bezala txoriei erasotzen ere. Jakina, salbuespen batzuk badaude, eta urtetik urtera zuzentzen joan beharko dira.

zestoarren

ERRETOLIKA

ASKORENTZAT

SEKULA ENTZUN GABEKO HITZAK IZANGO DIRA LANABES HAUEN IZENAK, BESTE ASKORENTZAT, EGUNEROKOTASUNEKO TRESNAK.

•BAHE. Hondo saredun edo zuloduna duen lanabesa,

tamaina desberdinetako aleak bereizteko erabiltzen dena. •ALPER. Nekazaritzan lur-zokorrak birrintzeko eta zapaltzeko lanabesa, zurezko edo harrizko zilindro birakor batez eta hari zehar-ohol batzuen bidez lotzen zaion pertika batez osatua. •BOSTORTZEKO/BOSTORTZ. Hitzak hala esaten ez badu ere, lau hagin dituen lan-tresna; lurra harrotzeko edo prestatzeko lanabesa. •GRAMANA/ KALKAR/ KARRAMARRO/ ARE HANDIA. Nekazaritzako lanabesa, lurrazaleko edozein lanetarako balio du. •LAYA. LAIA. Lurra iraultzeko erabiltzen zen lanabesa, lurrean sartzen diren burdina edo altzairuzko bi hortz luzez eta horietako baten gainean atxikitzen den zurezko kirten batez osatua. •NABAR. Lurra laiaz irauli aurretik ebakitzeko erabiltzen zen lanabes horzduna. •TRILLO. Nekazaritzarako lanabesa; lastoa txikitzeko tresna. •TXARRANA. Lau hortza edo hagin dituen nekazaritzako lanabesa; lurra konpontzeko, harrotzeko tresna.

bahea

Ilustrazioa: Iban Altuna

txardango txarrana atxur are golde iitai. igitai sarde sega


BERTSO AFARIA ARROABEAN Apirilaren 19an bertso afaria izan zuten Arroabeko Ederki elkartean. Iazko bertsolari berberak, Iker Zubeldia eta Julio Sotok jardun zuten giroa alaitzen, baita asmatu ere. Ondo baino hobeto gogoratzen ziren aurreko urteko menuaz, ez da seinale txarra! Bertaratu zirenei ziria sartzen ere ederki asmatu zuten eta aurten falta bazen ere, aurreko urtean ezagutu zuten Koldo apaiza ere izan zuten bertsotarako gai.

agenda

ap 26

IRILA OSTIRALA

Arroagoiko Santio Santanak antolatzeko festa batzordearen lehen bilera 19:30ean. Herritar guztiak daude gonbidatua.

27

auzoetatik

LARUNBATA

Auzo lanean Aizarnako garbitokia txukunduko dute Aitzbarna elkartekoek. Goizeko 9:30ean elkartuko dira plazan. Pazko jaietan, maiatzaren 25ean, erakustaldia egingo dute bertan. • Bertso desafiyua: Zestoa (Igor Olabide eta Gorka Olaizola bertsolariekin), Markiña eta Zarautzen artean. Jubilatuen tabernan izango da afaria 21:00etan. Sarrerak jubilatuen tabernan erosi behar dira apirilak 25 baino lehen (15 euro). Antolatzailea Erralla bertso eskola.

28

IGANDEA

Zestoako pilota taldeak, Andoaingo Gazteleku elkartearekin batera taldea osatuta, aurreneko aldiz Berria txapelketa jokatuko du, Euskal Herriko elkarte nagusien arteko txapelketan. Kanporaketa sistemaz izango da eta lehen kanporaketa goizeko 10:00etan Kiroldegian izango da Markinaren aurka.

AIZARNARRAK SAGARDOTEGIRA Ez da lehenengo aldia aizarnarrek irteera antolatzen dutela sagardotegira, baina aspaldiko urtetako jendetsuena bai, hogeita bost bat lagun elkartu ziren-eta. Olaizola sagardotegian bazkaldu zuten eta gero Hernanin egin zuten parranda. Kalera iritsi orduko, aizarnarrek esango luketen bezala, paren Korrika aplikatu zitzaien eta baso eta guzti zatitxo bat egin omen zuten batzuk korrika!

ma 10 10 - 1 1 11 12 15

BARATZE EKOLOGIKOAK IRAETAN Zestoako Udala, barazkigintza ekologikoa sustatu nahian, lursail bat prestatzen hasi da Iraetan, futbolzelai ondoan, horretara bideratzeko. Gero eta herritar gehiagok ekiten dio barazkigintzari, batik bat adinekoek. Hori dela eta, baratze txikiak prestatuko dira herritarrek landu ditzaten. Barazkiek familiak berak kontsumitzeko izan behar dute, ez komertzializatzeko. Udalak, lursailak dauden heinean, programan parte hartzeko interesa duten herritar guztiei eskaini nahi die aukera. Informazio gehiago Udaleko Ingurugiro Zerbitzuan.

17 18 24

IATZA

OSTIRALA

“Kontaidazu ipuin bat” ekimenaren baitan, Amaiur Aristik ipuin bat kontatuko du liburutegian 17:30ean. ASTEBURUAN

Gaztelekuan “Gu sukaldari”, pizza tailerra. OSTIRALA

Txilipurdika aisialdiko ekintzak Kultur Etxean; 9-11 urte bitarteko haurrentzat. IGANDEA

Agirok antolatuta, Aralarren zeharkaldia. ASTEAZKENA

San Isidro eguneko txistularien kalejira berezia tronpeta-jotzaileen laguntzarekin, 19:30ean. Duela zenbait urte, Gipuzkoako hainbat herritako txistulariek, San Isidro egunez, kalejira berezia antolatzea erabaki zuten, era informalean. Harrezkero, urtero antolatzen da kalejira, herriak txandatuz. Aurtengoan, Zestoan izango da delako kalejira hori. Horrela, hogei bat txistulari gure herriko kaleak alaitzen arituko dira; Zestoako Musika Bandako tronpeta-jotzaileak izango dituzte laguntzaile. OSTIRALA

Txilipurdika aisialdiko ekintzak Kultur Etxean; 6-8 urte bitarteko haurrentzat. LARUNBATA

Zinea izango dute Gaztelekuan. OSTIRALA

Txilipurdika aisialdiko ekintzak Kultur Etxean; 9-11 urte bitarteko haurrentzat.

25

9

ARROAGOIKO HERRI ETXEAN BERRIZ ERE MARTXAN WI-FI ZERBITZUA Duela pare bat urte Wi-Fi zerbitzua (haririk gabeko internet) jarri zuten Arroagoiko Herri Etxean, auzotarrek erabiltzeko. Bi aukera eskaini ziren: bata ordaindutakoa, etxean internetik ez zuenarentzat, hilean 15¤r en truke; eta bestea, inolako gakorik behar ez zuena, doakoa, Herri Etxean bertan erabiltzekoa. Duela hilabete batzuk, ordea, linea ordaindua errentagarria ez zela eta egon ziren desadostasunak zirela medio, Udalak internet zerbitzua kentzeko erabakia hartu zuen. Auzotar batzuen kexen ondorioz, ordea, Udalak doako zerbitzua berriz ezarri du Herri Etxean. Korrikan parte hartzen Arroagoiko Herri Etxe elkarteak, Korrikako 500 metro erosi zituen; Agoteko bidegurutzetik Arroaerrekako bidegurutzera bitartean, eraman zuten lekukoa Aitzol Osa eta bere amona Mirenek, hainbat auzotarrez inguraturik. Animazio eta giro ederrean eginiko ibilbidea izan zen.

1

LARUNBATA

Pazkotako jaia Aizarnan. Goizean zehar, beheko garbitokian erakustaldia, ondoren, artisau azoka eta talo postua. Eguerdian, txahala erreko da eta txotxa ere izango da. Arratsaldean, Jagoba Otaegi (Gotxerri) harri jasotzailea marka berria egiten saiatuko da. Ondoren, herri kirolak.

31

OSTIRALA

Merendola eta agurra Gaztelekuan. Ekainetik irailera Gaztelekua itxita egongo da. • Txilipurdika aisialdiko ekintzak Kultur Etxean; 6-8 urte bitarteko haurrentzat. • Itxaropena dantza taldeak ikasturte amaierako ekitaldia egingo du kiroldegian gaueko 22:00tan.

sa

ntakutzak Zestoan

02

OSTEGUNA

16:00 Umeentzako puzgarriak. 17:30 Gaztetxoen Pilota Txapelketako finalak. 19:00 Jaien hasiera suziriekin. Jarraian, Idiakaitz Txistulari Taldearen eta banden kalejira. 22:30 Danborrada Nagusia, herriko kaleetan zehar. Gauerdian, ikurrina eta herriko bandera altxatuko dira. Jarraian danborrari-taldeek martxa guztiak joko dituzte. 01:00 Lagunak txaranga.

03

OSTIRALA

10:30 Idiakaitz Txistulari Taldearen diana. 12:00 Meza Nagusia Parrokiko Abesbatzak abestua. 18:00 Umeen danborrada. 22:00 Dantzaldiak, Joselu anaiak taldearekin.

sa

ntakutzak Ibañarrietan

03 04

OSTIRALA

12:00 meza Santakutz ermitan. LARUNBATA

19:00 txupinazoa eta kalejira. 20:00 Auzoko III. Tortilla Lehiaketa. 23:00 erromeria Monik, Eider eta Josunerekin goizaldera arte.

05

IGANDEA

12.00 meza Santakutz ermitan. Ondoren Itxaropena Dantza Taldea. 13.30 Auzoko III. Pote Jokoa. 18:00 Zaldi-Proba Karpo eta Etxekorekin. Ondoren zezenak eta poniak umeentzako.

•P

ilota kontuak. Ekainaren erdi aldera arte, eskuz banakako Gipuzkoako Talentudunen Txapelketa jokatuko da, partidak larunbatetan izango dira 16:00etan hasita. Bigarren urteko alebinen ligaxka osoa Zestoan jokatuko da eta azken fasea, hau da, final laurdenetatik finaletarainokoa, alebinenaz gain infantilena ere jokatuko da Zestoan. Bestalde, Zestoa/Gazteleku - Markina kanporaketaz gain, Oiarpe eta Zazpiturriren artekoa, final laurdena eta final aurrekoa ere Zestoan jokatuko dira. Maiatzaren 12, ekainaren 2 eta ekainaren 16an, hurrenez hurren.


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora


138 - 2013 apirila