Urteurrenzaleak gara Danbolinen. Aitzakiaren bat behar izaten da gai bati heltzeko, eta, oraingoan, Bai zera! aldizkaria ekarri nahi dizuegu gogora. Duela 20 urte hasi zen Udala aldizkari hura kaleratzen. Esku artean zebilzkien gaiak landu eta argitaratzen zituen. Gerora, euskara elkarteak hartu zuen bere gain, eta hark beste lauzpabost zenbaki kaleratuko zituen; guztira, hamarren bat. Ez dakit oso garbi zergatik eten zuten; zerbait faltako zuen, eta zerbait hori Danbolinek badaukalakoan nago, 129 zenbaki atera ditugu 2000. urtean sortu zenetik behintzat eta! Zer ote da, baina, Bai zera!-ri falta eta Danbolinek daukan hori? Orduko aldizkari hartan zehazki zein jende ibili zen ez dakidan arren, boluntario kopurua izan liteke arrazoia; azken finean, hau oso lan lotua da, eta, gauza guztietan bezala, zenbat eta jende gehiagoren artean zereginak banatu, orduan eta errazago egiten da. Alde horretatik, gurean zorionekoak gara, Danbolin sortu zenetik gogor jarraitzen duten lagunak ditugu taldeari sendotasuna eta esperientzia gehituz, baina, aldi berean, errelebo gazte askoa ere sartu da, eta taldea indarberrituta dago. Zer egingo genuke haiek gabe? Eta ateak irekita jarraitzen du; esan beharrik ez dago. Hori izan liteke arrazoietako bat, baina beste mila egon litezke; arrazoi ekonomikoak agian. Ez datoz garai onenak alde horretatik guretzat ere. Papera modaz kanpo dagoela dirudi; etorkizuna Interneten dago. Zenbat aldiz entzun dugu hori? Guk oraindik eutsi nahiko genioke, ordea, Danbolin etxe guztietara banatzeari. Denek goitik behera irakurtzen ez dutela badakigun arren, 1.500 ale banatzen ditugu, eta, orrialdeak pasatu, behintzat, gehienek egingo dituzte. Jende askok gustura hartzen duela ere jakin badakigu, askotan esan izan zaigu eta. Baina Interneten bakarrik izango bagenu, zenbat jarraitzaile galduko genituzke? Paperekoari eusteko, ordea, laguntza guztiak behar-beharrezkoak izango ditugu; orain, inoiz baino gehiago. Udala fin-fin portatu zaigu sortu ginenetik, baina Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak mehatxua botea digute; datorren urterako diru laguntzarik ez ote den izango aldizkari txikientzat. Hainbat herrik elkartu egin beharko omen dugu, eta denon artean aldizkari bat atera, baina beldur gara, herrialde handiagoek ez ote gaituzten jango. Urtez urte hor jarraitzen dute herriko denda eta tabernariek ere publizitatea jartzen, eta zer esan bazkideez; ezer ordaintzen ez dutenek bezalaxe, berdin-berdin jasotzen dute etxean, baina, hala ere, urtero 25 euroko kuota ordaintzen jarraitzen dute. Sekula baino gehiago maite zaituztegu! Beti zuei zerbait berezia eskaini nahian ari gara baina‌ iritsiko da eguna! Askotan ez dugu asmatzen gustuko ditugun edo maite ditugun gauzak balioesten, kentzen dizkiguten arte. Ea oraingoan garaiz konturatzen garen eta denon laguntzarekin luzaroan eusten jarraitzeko modua izaten dugun.
J d a n b o l i nEK
one Bergara
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba LarraĂąaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 8 10 14 16 19
KENDU BAINO LEHEN, ZAINDU MAITE DUZUN HORI
INKESTA
ENBIDOAK
F I K Z I O A, ERREALITATEAREN ISLA
DANBOLIN ZULO
NARANJITOK EKARRITAKOAK
AUZOETATIK
B A I Z E R A!
AGENDA
diruz lagundutakoa