danbolin 2012ko ekaina
129 zk.
fikzioa,
errealitatearen isla
Urteurrenzaleak gara Danbolinen. Aitzakiaren bat behar izaten da gai bati heltzeko, eta, oraingoan, Bai zera! aldizkaria ekarri nahi dizuegu gogora. Duela 20 urte hasi zen Udala aldizkari hura kaleratzen. Esku artean zebilzkien gaiak landu eta argitaratzen zituen. Gerora, euskara elkarteak hartu zuen bere gain, eta hark beste lauzpabost zenbaki kaleratuko zituen; guztira, hamarren bat. Ez dakit oso garbi zergatik eten zuten; zerbait faltako zuen, eta zerbait hori Danbolinek badaukalakoan nago, 129 zenbaki atera ditugu 2000. urtean sortu zenetik behintzat eta! Zer ote da, baina, Bai zera!-ri falta eta Danbolinek daukan hori? Orduko aldizkari hartan zehazki zein jende ibili zen ez dakidan arren, boluntario kopurua izan liteke arrazoia; azken finean, hau oso lan lotua da, eta, gauza guztietan bezala, zenbat eta jende gehiagoren artean zereginak banatu, orduan eta errazago egiten da. Alde horretatik, gurean zorionekoak gara, Danbolin sortu zenetik gogor jarraitzen duten lagunak ditugu taldeari sendotasuna eta esperientzia gehituz, baina, aldi berean, errelebo gazte askoa ere sartu da, eta taldea indarberrituta dago. Zer egingo genuke haiek gabe? Eta ateak irekita jarraitzen du; esan beharrik ez dago. Hori izan liteke arrazoietako bat, baina beste mila egon litezke; arrazoi ekonomikoak agian. Ez datoz garai onenak alde horretatik guretzat ere. Papera modaz kanpo dagoela dirudi; etorkizuna Interneten dago. Zenbat aldiz entzun dugu hori? Guk oraindik eutsi nahiko genioke, ordea, Danbolin etxe guztietara banatzeari. Denek goitik behera irakurtzen ez dutela badakigun arren, 1.500 ale banatzen ditugu, eta, orrialdeak pasatu, behintzat, gehienek egingo dituzte. Jende askok gustura hartzen duela ere jakin badakigu, askotan esan izan zaigu eta. Baina Interneten bakarrik izango bagenu, zenbat jarraitzaile galduko genituzke? Paperekoari eusteko, ordea, laguntza guztiak behar-beharrezkoak izango ditugu; orain, inoiz baino gehiago. Udala fin-fin portatu zaigu sortu ginenetik, baina Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak mehatxua botea digute; datorren urterako diru laguntzarik ez ote den izango aldizkari txikientzat. Hainbat herrik elkartu egin beharko omen dugu, eta denon artean aldizkari bat atera, baina beldur gara, herrialde handiagoek ez ote gaituzten jango. Urtez urte hor jarraitzen dute herriko denda eta tabernariek ere publizitatea jartzen, eta zer esan bazkideez; ezer ordaintzen ez dutenek bezalaxe, berdin-berdin jasotzen dute etxean, baina, hala ere, urtero 25 euroko kuota ordaintzen jarraitzen dute. Sekula baino gehiago maite zaituztegu! Beti zuei zerbait berezia eskaini nahian ari gara baina‌ iritsiko da eguna! Askotan ez dugu asmatzen gustuko ditugun edo maite ditugun gauzak balioesten, kentzen dizkiguten arte. Ea oraingoan garaiz konturatzen garen eta denon laguntzarekin luzaroan eusten jarraitzeko modua izaten dugun.
J d a n b o l i nEK
one Bergara
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba LarraĂąaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 8 10 14 16 19
KENDU BAINO LEHEN, ZAINDU MAITE DUZUN HORI
INKESTA
ENBIDOAK
F I K Z I O A, ERREALITATEAREN ISLA
DANBOLIN ZULO
NARANJITOK EKARRITAKOAK
AUZOETATIK
B A I Z E R A!
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. E S PA I N I A G U R E G A I T Z A skal Herria mendia da eta mendia aldapa. Aldapa, berriz, gora edo behera izan daiteke, nola begiratzen den. Azken aldian aldapa gero eta gogorragoa ari zaigu egiten, krisia gora, krisia behera (egia esan, behera ez, beti gora). Nazka-nazka egin gaitu, jada, gai honek baina uste dut pixka batean ez garela libratuko eta libratzen bagara gaitzerdi. Inguruan arRATOi gehiegitxo dugu. Egundoko zuloak (100.000.000.000 ₏) egin eta diru sariak (12.000.000 ₏) jartzen dizkiete euren buruei. Horiek bai entzun dutela kukua sakelan 500 euroko mordoxkarekin. Hori bai, guri erretiroa 67 urtera igotzea onartu eta gero. Batzuok 40 urte lan egin behar erretiroa kobratzeko (gu heltzerako erretiro-pentsioak gastatuko diren arren) eta beste batzuek nahikoa dute urtebeteko lana guk bizi osoan baino gehiago kobratzeko. Eta txarrena da denok dakigula arRATOiak sekula ez direla bakarrik ibiltzen, multzoan baizik eta denek sabela/sakela bete beharra dutela. ArRATOiak atez ate jaso eta errausteko garaia iritsi delakoan nago. Horiek beti aldapa behera dabiltza eta gu, euren erruz, beti aldapa gora. Egoera benetan da gordina, langabezia gogor gora, soldatak behera. EREak gora, lan baldintzak gogor behera. Dozenaka urtean lortutako lan eskubideak egun batetik bestera kendu dizkigute. Zabor kontratuak jada ez dira zabor izatera ere iristen. Eta onena da doan ateratzen zaiela. Nahi dutena egiten dute krisiaren aitzakiapean. Gehien lapurtu duenari laguntzak ematen zaizkio denon onerako den aitzakian, eta hilaren bukaerara iritsi ezin duenari, berriz, dena kendu. Hipoteka ordaindu ezin duenari etxea kentzen zaio baina, hori bai, zorra mantendu‌ Gero eta garbiago dago Espainiaren ukitua duen dena usteltzen ari dela. Eta gu, zoritxarrez, gehiegitxo ukitzen gaitu. Beti garbi izan badugu Euskal Herri aske bat lortu nahi dugula gero eta arrazoi gehiago ematen ari zaizkigu. Denok bultza egin behar dugu independentziarantz, aldapa behera has dakigun. Pello Gerenabarrenari botatzen diot enbidoa, hark, ziur, hordago batekin erantzungo du eta.
Eu
A
itor Unanue
Galtzen ba al dakizu? Galtzen jakin behar da eta aurkakoari aditzen ere bai. Gero askotan bakoitza berearekin gelditzen gera baina bestearen iritzia aditu eta gero konklusioak ateratzen jakin egin behar da. Bizitzako kontu denetan, jokoan edo herriko polemiketan edo mila gauza daude!
65 urte
Koro Manzisidor
Ikasi egin beharko genukeela uste det eta errespetatzen jakin. Galtzen ere bai eta irabazten ere bai, oso inportante eta ona da, onartu norbera eta besteari ere ejenplua eman bizitzako beste arlo askotan bezala.
61 urte
Joxe Martija
5 ERASMUSERA XENTIMORIK GABE…
Nik badakit galtzen. Emaitza nere gain dagoenean batzuetan mina ematen dit baina badakit. Gazteak futbolean entrenatzen ditut, eta galtzen erakusten diet eta badakigu bai.
Juan Ignazio Zunzunegi
47 urte
Kosta egiten zait baina galtzen denean galdu egiten da. Normalean irabaztea gustatzen zait ordea, denean, ahal dena egiten det irabazteko eta azkeneko kontu honetan ere iruditzen zait irabazi egin dugula.
27 urte
Ane Iturria
Ni galtzaile ona naiz baina orokorrean herritarrak ez dira. Orain ikusiko da, zezenen inguruko erreferenduma eta gero ea orain pelmada emateari uzten dioten edo berdin jarraitzen duten. Hor ikusiko da ia galtzaile onak diren.
59 urte
Juan Mari Canseco
Nik ondo ikasita zaukanat. Mundu honetan aurrena galtzen ikasten den eta gero irabazten, lagatzen badinate. Inportantea den galtzen ikastea lehenengo gero irabazten jakiteko nere irudipenez.
42 urte
Gotzone Arriaga
K
RISIA, KRISI madarikatua, azken urte hauetan egunero kalean, prentsan, telebistan… entzun izan dugun hitza, eta zoritxarrez entzuten jarraituko dugula dirudi. Baina, gu, gure egunerokotasunean murgilduta gaude eta norberaren proiektuak aurrera atera nahi ditugu, krisia existituko ez balitz bezala, inozoak gu. Ni ikaslea naiz, eta beste hainbat ikaslek bezala Erasmus programan parte hartu nahi dut. Erasmus hitza entzutean guztioi burura etortzen zaiguna festa eta alferrarena egitea da. Maila batean horrela dela aitortu arren, esperientzia kultural eta aberasgarri bat bizitzea du helburu, beste herrietako kultura eta jendea ezagutzea, hainbat herrialdetako ikasleen arteko mugak apurtuz. Hori da proiektu honen ardatz edo izatearen arrazoi nagusia. Horrek, ordea, nola ez, gastua dakar berekin. Gobernuak dio Erasmus programa beka bat dela, baina ez dakit nik zer nolako beka den. Informatuz, ohartu naiz pentsatzen nuena baino diru gutxiago jasoko dudala, eta familiakoek gehiago lagundu beharko didatela. Eusko Jaurlaritzak 120 € emango dizkit hilean eta Kutxabankek 1.000€ urtean. Bi beka horiez gain gehiago jasotzeko esperantza eduki nahi dut, esaterako, Hezkuntza Ministerioarena eta Europako Hezkuntza Programen Erakunde Autonomoarena, baina ez didate apenas informaziorik eman eta jasotzeko esperantza gutxi utzi didate. Horren ondorioz, beldur naiz ez ote dudan laguntza ekonomiko gehiago izango. Laburbilduz, orain artekoarekin, hilean 231€ izango ditut. Nire kasuan, Milanera noa datorren kurtsoan. Ez da hiri merkea ez, eta estimazio bat eginez hilean 650-750 bat eurotako gastua izango dut (pisua, janaria, garraioa…), beraz, diru laguntza hori ez da nahikoa. Gainera, kontuan izanda Espainian hezkuntza eta osasun arloan murrizketak egin direla eta lehendabiziko murrizketak Erasmusean egin dituztela, ez dut uste asko itxaron beharko dudanik murrizketa horiek Euskal Herrian sumatzeko, edo agian dagoeneko hemen ditugu, nahiz eta Lehendakariak ez aitortu. Gauzak horrela, ikasle askok ezin izango dute hurrengo urtean Erasmus programan parte hartu, ez baitago denon eskura edo poltsikoetara bideratua. Beraz, etxekook, hasi diru pixka bat preparatzen. Nik ez dut alperrik galduko!
E
nbido 2. Sara Matsutani
fikzioa,
aldia n a m e lak 1 uztai 19:00
errealitatearen isla
Artea, beste gauza asko baino ezkutuago egon arren, bizirik dago gurean ere. Bada herrian honetaz kezkatu izan denik eta kezkatzen denik; eta ez hori bakarrik, baita ateak jo, ireki, ideiak planteatu eta bultzada ematen dionik ere.
Atzera begirada egin, eta jakin dugu zertxobait Zestoan egon izan den antzerkizaletasunaz. Badira urte batzuk presentzia handiko lehen antzerki talde profesionalak bizirik zirauela Zestoan. Antzezpen ugari egin zituzten, eta ikusle asko bildu izan zituzten beren funtzio sortan. 1960ko eta 1970ko hamarkadak kulturalki oparoak izan baziren ere, beherakada sumatu zen, eta horrek eragin zuzena izan zuen antzerkigintzan ere. Ordutik egin da antzerki talde bat sortzeko saiakerarik; azkena Gaztetxeak duela 17 urte antolatutakoa eta ikasturte bakarra iraun zuena. Bultzada desberdinek animatu du taldekide bakoitza sortu berri den antzerki taldearen proiektuan sartzera; pertsonalki hazteko lagungarria izan zitekeelakoan, betidanik antzerkirako kuriositatea ase nahian, aurretik antzerkigintzan ibili eta berriro hariari eusteko asmotan, zerbait berria probatu nahian… Edozein izanda ere arrazoia, gustura egin dute ikastaroa, eta, une honetan, buru belarri dabiltza ikasturte amaierako emanaldia prestatzen. Helduen antzerki taldearekin batera, gaztetxoena ere sortu da, 11-12 urteko haurrekin. Ekainaren 17an aurkeztu zuten Hamlet (gure erara) obra. Haurrak eta irakaslea gustura gelditu dira funtzio nahiz ikastaro osoarekin, eta jarraipena izango duelakoan daude. Hurrengo ikasturtetik aurrera hura ere, ahal bada, Udalaren babesarekin. Taldea osatzeaz gain, aretoa biziberritzen hasiak dira. Irakasleak ezinbesteko ikusi dituen instalakuntzen eskaera egin du, baita haietako zenbait lortu ere. Hasteko, jantzi egin dute, eta antzeztoki batek izan beharko lukeen presentzia fisikoa lortzeko bideari ekin zaio. Nork daki zer jarraipen emango zaion hasitako bideari. Eta taldekide baten ametsa aipatuz… Lortuko ote dute Kultur Etxeko aretoa ez ezik, Zine Zaharra ere biziberritzea?
M
aialen Kortadi Iparragirre
AMANCAY GAZTAÑAGA Duela bi urte hasi nintzen bueltak ematen antzerki taldea sortzeko ideiari. Hasiera batean, Alima Dantza eskolatik egin nuen saiakera, eta zazpi laguneko talde indartsu samar bat eratu zen. Udalaren babesik gabe bidea zaildu egin zen, azpiegitura faltagatik eta alde ekonomikoagatik. Bestalde, antzerki talde batean egoteak izan behar duen konpromisorik ez egoteak taldea bertan behera gelditzea ekarri zuen. Iazko udan, Udalarekin harremanetan jarri nintzen, eta proiektua aurkeztu nien. Nire asmoa ez zen antzerki talde amateur bat sortzea, ibilbide sendoan eta ikasketan oinarritutako ikastaro bat egitea baizik, eta, abiapuntu horrekin, geroago Zestoako antzerki taldea izango zena osatzea. Ez nuen uste hainbeste jende animatuko zenik, eta are gutxiago adin eta sexu aldetik hain askotarikoa izango zenik; gizonezko batek baino gehiagok eman zuen izena, nire harridurarako. 15 lagun dira guztira, denak zestoarrak eta azpeitiarrak, eta ikusi nuen talde sendoa eta aberatsa izan zitekeela. Inpresioa, beraz, oso ona izan da hasieratik. Proiektu horretan erabiliko den teknika William Layton eta Lee Strasberg-enean oinarritzen da, Michael Chejov eta beste hainbat egile eta zuzendariren teknikekin uztartuz. Hiru urte pasatu ondoren, talde gisa funtzionatzen hasiko ginateke. Lehenengo urte honetako lana oso ona izan da. Sarrera moduko bat egin dugu: bulkadak kontrolatzen saiatu, eta haiei erantzuna nola eman. Horretan oinarrituta, ahalik eta aktuazio errealena lortu nahi da. Azken hilabetetako tentsioa, obra aurkeztu beharra… direla eta, norabidea aldatu eta ikasleengan utzi dut martxa, eta, horren ondorioz, aurten landu behar genituen zenbait gauza hurrengo ikasturterako utzi ditugu. Ikasturte amaierarako prestatu diren eszenak lagungarriak izan dira esandako hori guztia ikasiz joateko: tragedia-drama estilokoak dira, Anton Chejov, Arthur Miller, Federico García Lorca eta Bertolt Brecht egileenak.
7 TIO VANIA, 1899 ANTÓN CHÉJOV ANE URIA: SOFIA ALEXANDROVNA (SONIA) ESTITXU ELDUAIEN: ELENA ANDREEVNA RUBEN LARRAÑAGA: MIJAIL LVOVICH ASTROV
XIX. mendearen amaieran kokatzen da eszena. Errusiaren gainbehera. Landa eremuko etxe batetan, lau gizonezko eta lau emakumezko daude, elkarrenganako sentimenduz eta pasioz beteta. Euren bizitzaren patua ihes egiten ari zaiela konturatzen dira. Bizimodu hobe batekin amets egiten dute, baina baita daukaten errealitatea etsipenez onartu ere. Utopiaren eta frustrazioaren arteko harreman tristearen metafora da. “Akzio gutxi eta sentimendu eta sentsazio asko dituzten pertsonaiak antzeztea zaila izan zaigu. Polita da garai hartako pertsonaien tokian jarri eta zer pentsamolde eta bizimodu zuten ezagutzea; interesgarria da haietako bat zarela imajinatzea, baina, aldi berean, lanak ematen ditu haien tokian jarri eta haiek bezala aritzeak. Halere, oso ondo pasatzen dugu elkarrekin entseatzen,, eta asko ikasi dugu elkarrengandik”.
BODAS DE SANGRE, 1931 FEDERICO GARCÍA LORCA LEIRE EGAÑA: NOVIA ANDRÉS INSUA: LEONARDO
1928. Ezkontza egunean bertan, andregaiak Leonardorekin ihes egiten du, bere benetako amodioarekin. Era berean, senargaiaren familiaren arerioa da andregaia. Basoaren iluntasunean ihes doaz. Badakite hil egingo dituztela, baina ezin dute kontrolatu sentitzen duten elkarrenganako erakarpena. “Lorcaren obra hau poesia da. Irakurtzean idazleak esaldi bakoitzarekin atmosfera magiko batera murgiltzen gaitu. Hala ere, oso zaila egiten da atmosfera bera eszenatokian sortzea eta antzeztea, gure egunerokotasunean falta zaigun poesia baita”.
LA CASA DE BERNARDA ALBA, 1936 FEDERICO GARCÍA LORCA AINHOA CASINA: ADELA AMAIA ODRIOZOLA: MARTIRIO MARIAJE IZETA: BERNARDA
Errepublika aurreko Andaluzia. Bernarda Alba bigarren aldiz alargundu da. Erlijio fanatismoan murgilduta, hurrengo zortzi urtetan doluz jantzi eta bizitzea “tokatzen” zaien garaian kokatzen dira. Adela, bost alabetatik gazteena, ahizpa zaharrenaren senargaiarekin maitasun eta pasio harreman sekretu bat bizitzen ari da, eta Martiriok, beste ahizpak, horren berri jakin du. Ohorea, autoritatea eta askatasuna nahasiak daude. “Gure eszenaren zailtasunetako bat hizkuntzaren forma da. Gaztelaniaz antzeztuko den obratako bat da, eta Garcia Lorcak erabili ohi zuen forma, gaurko kaleko gaztelaniazko formatik urrun gelditzen da. Horregatik, ez da erraza izan, testuaren adierazpena, arrotza baita”.
SALATARIA (HIRUGARREN REICHAREN IZUA ETA MISERIAK). 1935-1938 BERTOLT BRECHT MANOLO GAZTAÑAGA: GIZONA MARIJE IZETA: EMAZTEA ESTITXU ELDUAIEN: MUTIKOA
Kolonia. 1935. Igande arratsalde euritsu bat, senar-emazte batzuen etxean. Alemanian, gauzak asko aldatzen ari dira Hitler agintera iritsi zenetik… “Lan polita izan da Brech-ek azaltzen digun garai hartako bizipenetan sakontzea eta pertsonaia horiek senti zezaketenera hurbiltzea. Aktore izatea oso lan zaila da”.
SALEMEKO SORGINAK, 1955 ARTHUR MILLER MAIALEN KORTADI: ABIGAIL WILLIAMS JON ARTANO: JOHN PROCTOR ANE URIA: BETTY PARRIS MARIA BLANCO: MERCY ANE CANSECO: MARY WARREN
1692an Massachusets-en (Amerikako Estatu Batuak) benetan gertatutako “sorgin ehiza” kontatzen du istorioak. Erlijioak botere itogarria duen herrixka batean, neska gazte batzuen jolasek salaketa, epaiketa eta heriotza zigorren zurrunbiloa eragin dute. “Ez da erraza errealitate horretara hurbiltzea. Baina egia da, Amancayk behin eta berriz esaten digun moduan, egoera berdina ez bada ere gisa horretako egoerak bizi izaten ditugula egunerokoan, presio mota askotan, egoera desberdinetan… baina sentimendu antzekoekin. Zailena da pertsonaiak sentitu lezakeena azalean sentitzea; ez da sentimendua interpretatzea, sentitzea lortzea baizik”.
HAMLET (GURE ERARA) Ekainaren 17an gaztetxoen taldeak antzezlana eskaini zuen kultur etxean.
Maiatzaren 27a
Ekainaren 3a
Ekainaren 10a
Jaunartzea egin zuten 17 neskamutilek
Nabarraldek, Nafarroaren historia hobeto ezagutzeko hainbat ekimen
Urola ibaia garbitzeko bigarren auzolana
Maiatza-Ekaina
Ekainaren 3a
Ekainaren 11a
Hartu (herritarren iritziak) eta eman (udalaren asmoen berri) ekimena martxan
%50,5-eko partaidetzarekin, zekorketak Nesken pala txapelketa hasita dago antolatzearen alde 963 eskaera, kontra 542
Ekainaren 1a
Ekainaren 6a
Ekainaren 13a
Ertxi単a musika eskolakoak jazban emanaldia.
Zestoako EAJk zaborraren inguruko hitzaldia antolatu zuen
Antzerki emanaldia (6. mailakoak)
Ekainaren 2a
Ekainaren 8a
Ekainaren 16a
Alebin nesken futbol taldea Gipuzkoako txapeldunorde
Itxaropena taldearen dantza ekitaldian 90 parte-hartzaile
Wadnako kideak sahararrentzat janaria eta arropa biltzen
Ekainaren 3a
Ekainaren 9a
Ekainaren 17a
Agiro Mendi Taldekoak XIV. Ibilaldi Neurtuan
Sendabelarren ikastaroa Joanjo Sagarna Kakorekin
Katamarrua natur taldekoak tximeletak ezagutzeko txangoan
9
k
ale/bale KALE.
Ekainaren 22a Banda pelikuletako doinuen emanaldian
ZALDIAN IBILTZEA ONDO
DAGO, BAINA ZALDI KAKAK JASO…
BA L E .
Ekainaren 23a
LEHEN LIBURUTEGIA ZEN GE-
LAN, GIZARTE LAGUNTZAILEENTZAKO BULE-
GOAK JARRI DITUZTE, BAI TXUKUN JARRI ERE!
San Joan bezperan sua herri eta auzo gehienetan
danbolin
zulo
Ekainaren 24a San Joan egoitzakoak Fundazioaren eguna ospatzen
Espabilau eguna Lasaon.
Ekainaren 24a Alima sabel dantza emanaldian bainuetxean
Ekaina Grises taldea bideoklip berri bat grabatzen ari da
Ekainaren 9an ospatu zuten “Espabilau eguna” lasaotarrek bigarren urtez. Frontoiaren bueltan antolatu zituzten herri-kirolak, pintxo dastaketa, bazkaria, Mallubirekin DJ saioa… Auzotarrek auzotarrentzat egindako festak, giro ezin hobean!
naranji ekarritakoak Ingalaterrako supporters-ak Zestoan 1982ko Munduko Kopan
B
ehinola I単aki Koiotek kontatu zigun bera ume mokoa zela Ingalaterrako hooligan-ak egon zirela Zestoan otxentaidoseko mundialera etorrita. Eta akordatzen zela mozkor-mozkor eginda nola ibiltzen ziren. Eta peri eguna tokatu zela eta ingeles horietako batek idi baten bizkar gainera salto egin zuela. Eta izan behar zutela erretratu zaharren batzuk etxean. Agindu genion derrepente bilatzeko fotografia horiek, laster genuela 30. urteurrena eta danbolinen ateratzeko moduko istorioa zela. Ibili-ibili eginda, egia izango da tabernako barra ertzetan istorio interesgarriak ere aditzen direla noizik eta behin. I単akik egin zuen eskatutakoa: bilatu eta topatu zituen argazki F R A N K T O D D, zahar batzuk. Jasota bezala zeuzkaten gordeta Koioterenean, in3 0 U R T E G E H I A G O R E K I N . EZ D I R U D I geles batek bidalitako gutuBA INA BA D U ORAIND IK UM ORE A nazalaren barruan. Erretratu gutxi dira, kalitate eskasekoKOIOTEko denoi, ak, baina urrea balio dute. Sentitzen dut hain luze jo izana argazki hauek bidaltzeak; araTaberna barru aldean eginzotxo batzuk izan ditut pelikula errebelatzeko. Kopia hauek oso oroidako irudi horietan zestoatzapen atseginak ekarri dizkidate, zuenean jaso nuen harrera goxoaz. rrak ageri dira gehienbat. Barkamena eskatzen dut Ingalaterrako zenbait zalek kalterik egin bazieten Eskutitza ere bada tartean; zestoar zintzoei. Beti gogoratuko dut herria eta bertan pasatutako denbora; gainera, hura itzultzea izan dugu auahaleginduko naiz noizbait bueltatzen etorkizun hurbilean. rreneko lana: Iruditzen zait Bilbo eta Euskal Herria sarri-sarri agertzen direla albistegietan azkenaldi honetan. Espero dut, berriro ere, arazoek ez dutela herria batere erasango. Eta espero dut Koiote Bar-eko bezero denak osasuntsu izango direla. Goraintziak, bereziki, Jesus, Lourdes, I単igo eta Luis Miguelentzat. Berriz elkar ikusteko esperantzan, Frank Todd (2 m luzeko morroskoa!)
1
1
it k INGELES
T A L D E A,
J E S U S K O I O T E R E K I N . OK E R K A
DA GOE NA D A
FRANK TODD
L U I S M I G E L E T X A B E Z E N A, T X A R O U R I A , L O U R D E S R E Z A B A L E T A I Ñ I G O G A R A I Z A B A L, 2 0 U R T E I N G U R U Z I T U Z T E N O R D U A N. FR AN K TO DDE K ATERATAKO ARGA ZKIA
Realzale bat Carlislen Oso urruti dago Carlisle, Ingalaterrako iparmendebaldeko puntan, Eskoziako mugatik bertan. Eta muga horrek baldintzatu du Carlisleren izana eta izena; horregatik esaten diote the border city (mugako hiria). Han, itsasoz bestalde, Zestoatik 1.500 kilometrora, bada realzale bat. «Astero begiratzen dut zer egin duen Realak ligan. Real Sociedadeko banderatxoari begira ari naiz oraintxe!». Zoko miatzen jarri dugu Frank eta hautsez estalitako kaxetan bilatu ditu Zestoako argazkiak. E-mailez bidali dizkigu. Eta esan digu eragin egin diola irudi zaharrei begira egoteak. «Hain gaztea ageri naiz, kosta egiten zaidala sinestea. 30 urte besterik ez nituen 1982an, kezkarik batere ez; eta bizipoza, dena. Erretratuetan sasoiko ageri naiz, eta beltzbeltza dut ilea! Orain dena zilar kolorekoa da eta artritisa dut ezker belaunean. Lankide batekin joan nintzen ni; besteak Gatwick-eko aireportuan ezagutu genituen. Antolatutako oporraldi horietakoa zen; beraz, zorte kontua izan zen Zestoan egokitu izana».
Zestoarrak Arabiako xeke milioidunen zain Ikerketa kazetaritza… edo horrelako zerbait Gutuna irakurri eta pentsatu dugu, bizi ote da Frank Todd hau? Zer oroitzapen ote ditu Zestoakoak? Ba ote ditu erretratu gehiago?… Eta bere bila hasi gara. Hara hor nola izan den gure peskiza: aurrenetik lege zaharreko eskutitza idatzi diogu, eskuz, Koioterenera ailegatu zen kartan ageri den helbidera. Erantzunik ez dugu jaso ordea… Hurrena, Google-n egin ditugu eginahalak. Baina hor ere kale, arrastorik ez. Facebook-en miatzea okurritu zaigu orduan, eta hor bai, baina, baten faltan, dozenaka ageri dira! Frank Todd mordoa dago munduan. Banan-banan hasi gatzaizkie idazten, esperantza handirik gabe. Eta, halako batean, 35. Frank Todd-ek erantzun egin digu: «Hello, Jon. Yes, I am that man. I have many good memories of my time in Cestona, particularly the friendliness of the Basque people» (Kaixo Jon. Bai, ni naiz gizon hura. Zestoako egonaldiko oroitzapen gozo asko dauzkat. Batik bat euskaldun jendearen laguntasuna). Pantaila aurrean salto egin dugu pozaren pozez.
1982ko oroitzapenak, ordea, ez dituzte Ingalaterran bakarrik; zestoar askok ondo gordeak dituzte buruan. Franken argazkitan sarri agertzen da Lourdes Rezabal. Berak kontatu digu Munduko Kopa hasi aurretik barruntatzen zutela kanpotarrak iritsiko zirela herrira. Bilbon jokatu behar zituzten estreinako partidak Ingalaterrak, Frantziak, Txekoslovakiak eta Kuwaitek, eta «Bilboko hotel apurrak beteta zeudela zabaldu zen. Makina bat barre egiten genuen horren kontura: kuwaitarrek petrodolar-ak, eta bitxiak, erruz ekarriko zizkigutela eta nobio bana egingo genuela kar, kar, kar… Gero, beldurra izan zen ingelesak zetozela jakindakoan».
···
···
Ez du esajeratzen Lourdesek, «¡Que vienen los hooligans!» ekarri zuen azalean gehien saltzen zen egunkariak. «Ez dakizue ondo zer datorkizuen», Erresuma Batuko kontsulak esandakoak ere ez zuen asko lagundu giroa baretzen. «Herria dena txikituko zutela pentsatzen genuen» jarraitu du Lourdesek, «baina etorri ziren eta egin zuten egundoko anbientea jarri: bonba-kañon pasa genuen! Egunero-egunero izaten zen festa, eta garagardo guztia agortu zuten. Peri eguna tokatu zenean ere lekutakoak egin zituzten! ». Lourdes ez da bakarra. Gogoratzeko adina duten herritar gehiagori galdetuz, hamaika pasadizo bildu ditugu: peri egun hartan zeingehiagoka jardun zirela baserritarrekin sokatiran; ingelesetako bat boxeolariz jantzita nornahi probokatzen jarduten zela; deskapotable batean iritsi zen matrimonio bat ere izan zela…
Headquarter-ak: Koiote eta Hotel Arteche «Uste dut 10 egun inguru egon ginela Zestoan. San Mamesen jokatu ziren Ingalaterraren partidak lehen fasean, eta denetan izan ginen. Bigarren fasekoak Madrilen ziren, eta sarrerak bagenituen, baina 8 orduko autobuseko joan etorriak egiteko gogorik ez. Ederki geunden bertan, eta ez ginen batere joan». Iritsi eta Koioterenera sartzea bat izan omen zen: «Akordatzen naiz taldeko batek nola esan zidan bi taberna bakarrik zeudela herrian [sic], eta denok herriko plazaren buruan zegoen hartan elkartu behar genukeela». Urtero-urtero Barrenatarrek aurrealdea zuritzen zuten, eta ekainaren 15ean irekitzen zuen Ines Artetxek udaldia. Frankek baino 30 urte gehiago ditu Inesek, baina askoz xehetasun gehiago oroitzen ditu. «Urtarrilean etorri ziren bi señora inglesa tratua ixtera, eta, hotela ikusi zutenean, esan ziguten: “politegia daukazue; kontu ibili ganberro batzuk dira eta”. Baina nahiko ondo portatu ziren. Gainera, sekula ikusi gabekoa, mementuan ordaindu ziguten hotela osorik erreserbatzeko. Ia uda osokoa adina atera genuen, eta guk bakarrik ez; tabernari batek esan zidan “lastima beste hilabete ez geratzea, txanpona asko uzten dute eta”». Ailegatu zirenean, pixka bat kostatu zitzaien elkarri tamaina hartzea… «Jatordutan ez ziren errazak, baina moldatu ziren azkenerako. Ahizpa eta bioi hirurogeitaka gazte gobernatzeak beldur pixka bat ematen zigun, eta koinatua ekarri genuen sereno lanak egin eta formalidade pixka bat sartzera. Gauero, herritik bete-bete eginda iristen ziren, eta gure koinatu horrek lepoan hartuta eramaten zituen oheraino, zaku patatak bezala. Aita batek ez luke hainbeste egingo! Gainera, Bilboko partida denak irabazi egin zituzten, eta handik ailegatzen zirenean hotel atarian jarri bide erdian, zirkulazioa moztu, eta kantuan egoten ziren aspertu arte». Agurra ere ez zuten nolanahikoa izan. «Azkeneko egunean ere zirkoa. Goizeko 05:30ean irten behar zuen autobusak, eta herio ederra ibili genuen gelaz gela mozkortutakoren bat bertan utziko ote zuten beldurrez. Bizkarrean hartuta atera zituzten batzuk, eta ateko kristalak puskatu ziren, baina gu pozik. Hura deskantsua joan zirenean!».
«Zestoan lehenengoz esnatu eta hoteleko leihotik begira nengoela bota nion lagunari: “Uste diat bart arratsean okerreko hegazkinean sartu ginela… Suitzan azaldu gaituk!”» RAFeko pilotuen “aterrizajea” Royal Air Force-ko (Erresuma Batuko aire armada) pilotua zen sasoi hartan Frank. Eta, bera bezala, gurean izan ziren taldeko beste emakume eta gizon batzuk. Hegazkin pilotu haiek, baina, ez zekiten oso ondo nora zetozen. «Hotelean esnatu ginen lehen egunean gelako leihotik begira jarri, eta bota nion lagunari: “Uste diat bart arratsean okerreko hegazkinean sartu ginela, ze Suitzan azaldu gaituk!”. Zoragarria zen ikusmira! Mendiak, basoak eta ibaia bailara barrenean». «Zestoan lehenengoz esnatu eta hoteleko leihotik begira nengoela bota nion lagunari: “Uste diat bart arratsean okerreko hegazkinean sartu ginela… Suitzan azaldu gaituk!”»
3 1
Espedizionario ingelesak eta aborigenak: lehen hartu-emanak
Malvinatako gerra hotsak Iñigo Garaizabal soldadusko permisoarekin etorrita zegoen herrira. Ez du ahazteko Koioterenean sartzean lehendabizikoz ingelesak aurrez aurre izan zituenekoa: «Ikusi egiten ditut oraindik mahai gainean igota eta beren onetik irtenda kantuan. Ez genien ulertzen zer abesten zuten, baina ez zegoen oso listoa izan beharrik; “Falkland” egiten zuten garrasi, eta telebistaz Argentinaren partida ematen ari ziren. Beldurra ematen zuten». Izan ere, gerra hotsak oso berriak ziren. 1982ko apirilaren 2an Malvinak militarki berreskuratu zituen Argentinak, eta Margaret Thatcher-ek, lehen ministro britainiarrak, gerra deklaratu zion. Munduko Koparen irekiera partida Bartzelonan jokatu zen. Titulua defenditzen zuen Argentinak 10 galdu zuen Belgikaren kontra. Biharamunean, berriz galdu zuten, baina gehiago. Argentina Erresuma Batuari errenditu zitzaion, eta hor bukatu zen Malvinetako gerra.
«Bertakoekin komunikazioa nola? Ba, iruditzen zait hasieran keinu hizkuntzan moldatuko ginela!» erantzun digu Frankek. «Euskararik batere ez nuen ikasi behintzat. Pena da baina beldur naiz orduan dena ez ote genuen futbola, alkohola eta neskak!». Bertakoek ere ez zuten Shakespeareren hizkuntzan aurrerakuntza beldurgarririk egin Iñigoren arabera: «Ingelesez genekizkien lau hitzak esan: My name is Iñigo eta My taylor is rich (nire izena Iñigo da; nire jostuna aberatsa da), eta esku bakoitzean zerbeza espeziala jartzen zizuten. Eskuzabalak ziren. Gu, berriz, diru kontuan beti larri, eta pentsatzen genuen: “nik nola demontre gonbidatu behar ditut!?”. Akordatzen naiz Cervezas El León garagardoa edaten genuela. Botila handiak eta txikiak zeuden, eta guk beti botila txikitan edaten genuen, “Topolino” esaten genien. Eta animalia horiek (ingelesak) binaka edaten zituzten, eta neurri espezialekoak gainera».
Denak ez ziren aingerutxoak Euskal Herrira etorri omen ziren 20.000 zaleetako dozenaka batzuk baino ez ziren izan Zestoan. Ez zen liskar handirik izan, baina gurean ere ba omen ziren batzuk sestrosoak. Frankek ere barkamena eskatzen du Koioterenera bidalitako gutunean. Eta guk galdetu egin diogu: barkamena, zergatik? «Gure taldeko batzuk, gutxiengoa, arrazistak zirelako. National Front-ekoak ziren, beltzak Erresuma Batutik bidaltzearen alde egiten zuen talde ultraeskuindar batekoak. Gaur egunean, The British National Party alderdi politikoan daude, eskuin muturrekoa hura ere». Ez du gehiago zehaztu Frankek, baina Iñigori zerbait gehiago gogoratu zaio: «Egun batean, herria pintadaz josita azaldu zen. Ez naiz akordatzen zer jartzen zuten, baina mezu “fatxak” edo naziak izango ziren, seguru asko. Hautsa harrotu zuen horrek, eta zeinek ez dakit, baina baten batek haiekin hitz egin zuen. Erantzun zieten lasai egoteko, bazekitela nor izan ziren eta konponduko zutela. Biharamunean, graffiti horiek denak pintura zuriz estalita azaldu ziren».
Petroleroak vs ingelesak Ingelesekin saltsa gutxi ez, eta kanpoko langile talde handi samar bat ere bazebilen gure ingurumarian. Espainiarrak ziren gehienak. Gasa bilatzen zuten. Horregatik, herritarrek “petroleroak” deitzen zieten. Herri poesia. Behintzat, petroleroek kalean zuten “nagusitasuna” kolokan ikusi zuten ingelesak azaldu zirenean, eta ezinikusiren bat izan omen zuten bi aldeek. Kaixo tabernako terrazan egoten ziren petroleroak, eta aurrez aurre zuten Artetxe. Behin batez ingelesek hoteleko leihoetatik zintzilik zituzten banderei su eman omen zieten petroleroek. Besteak ez ziren eskuak antxumatuta geratu: mendekatzeko, petrolero baten Seat1430 zaharrari lau gurpilak zulatu omen zizkioten. Eta orduan komeriak! Elkar egurtu nahian, bi taldeak eta aguazila bitartekaritzan… Petroleroenak ere merezi luke kontatzea, baina hori beste istorio bat da, eta hurrengoan beharko du. Honoko hau Franken hitzekin amaituko dugu, gozo-gozo: «Denok disfrutatu genuen bete-betean Zestoan, eta damu naiz Euskal Herrira ez itzuli izanaz. Akaso, Euromilioia irabazten dudanean…». Hala bedi.
j
on artano izeta
auzo etatik PAZKO JAIAK AIZARNAN Pazko jaiak berreskuratzeko asmotan eta herritarren parte-hartze handiarekin, jai egun bikaina antolatu zuen Aizarnako herri-elkarteak maiatzaren 26an. Artisau-azoka berezia eta ofizio zaharren erakustaldia izan ziren herriko plazan. Garai berriek sortu duten egoerari aurre egiteko, kide gazteek hartu dute ardura elkartean. Herria bultzatzen ari diren eragile guztiek batera lan egitea eskatzen dute eta, beraz, lehen pausoak bide zuzenean doazela iruditzen zait. Egun horretan ikusteko ugari zegoen herrian bisitarien begien gozamenerako eta ofizio zahar horien gainean zerbait ikasteko. Zer esanik ez sabela betetzeko: era tradizionalean egindako taloak eta ogia, eztia eta txahala burruntzian erreta. Okelaren arrakastak ilara luzea sortu zuen eta probatu nahi zuenak pixka bat itxaron behar izan zuen. Txahal osoa burruntzian erretzen ez dut inoiz ezagutu Aizarnan, baina beti izaten da lehen aldi bat eta dastatu zuten gehienek, gainditutzat eman zuten proba. Beraz, bale gara Aizarnan! Egitarauan azaltzen zen bezala arratsaldean herrikirolak izan ziren, Aizarnako bi aizkolari gazte Segoviako beste biren aurka eta Gotsarri gaztea harriarekin. Horiek lanean ikusteko ikusmin handia zegoen eta ez zuten hutsik egin, jendea gustura gelditu zen erakustaldiarekin.
aizarna Ekintzak, ikuskizunak, janari gozoak, trikitilariak‌ eta dena eguraldiaren laguntzarekin, egun borobila hurbildu zenarentzat! Beraz, horren alde lan egin zuten guztiak zoriontzea besterik ez zait gelditzen. Aizarnak larunbatez berreskuratu ditu Pazko jaiak egungo egoerara moldatuta. Nire haurtzaroan, berriz, bigarren eguna zen garrantzitsuena eta zestoarren eguna deitzen genion, haiek izaten baitziren nagusi egun horretan. Galtzada zaharretik oinez eta errepidetik txirrinduan gazte pila handia inguratzen zen ilunabarreko erromeriara. Hurrengo goizean proba-harri edo soroan zegoen alper-harriren bat lekuz aldatuta izango zen seguru! Lehengo ohitura zaharra zestoarrek ere berpiztu ote dute? Oinez edo txirrinduan etorrita ez, baina aurten ere gehiengoa zirela esango nuke. Jatorria urrun duten jai hauek berpiztu direnez, aurrera begira osatzen jarraitzeko aukera dago ofizio zahar gehiago ere badirelako Aizarnan eta xarma handia dutenak, gainera. Ea jarraipena izaten duten jai hauek, falta direnak osatzen ahalegintzeko.
J
on Egiguren
5 1
ikus mira oroimina F
Z E S T O A K O H O T E L B A T E K O L O G E L A. AR G AZ KI A: CLE M E N T E B E R N AD ( NAF AR R O A) . 2 0 0 6 . U R T E A. IT U R R I A: IN T E R N E T.
«Norbera bere herrialdean arrotz sentitzen den gipuzkoar herri txiki horietako bat da Zestoa. Gaztelania zeharo desagertu da kaleetatik, eta farola bakoitzean, horma bakoitzean, etarren aldeko kartelak daude, presoen hurbilketa, kartzelatik ateratzea eta independentzia eskatuz. Udaletxean ikurrina bakarrik dago eta plazako balkoiren batean terrorista baten argazkia zintzilik. Bi kanpotar erdigunera iristeak mesfidantza eragiten du herritarrengan, eta begirada zorrotzak erakusten dituzte». ABC egunkariak esana, 2006ko Aste Santua baino pixka bat lehenago. Handik egun batzuetara atera zuen Clemente Bernard argazkilari ezagunak Zestoako hotel bateko logela hau.
ernando Arzallus
ABC-ren irudi maltzurra eta estereotipatua alde batera utzita, bestelako irudia erakusten digu argazkiak. Gortinak zeharkatzen dituen argi eta atmosfera gorri horrek larritasun pixka bat eragiten digu hasieran –eta zer esanik ez telebistaren argitxoak– baina oheak eta silla gaineko poltsak sosegua iradokitzen digute. Erotismo eta plazer azkuratxo pitin bat ere bai (niri behintzat bai). Eta azkenean esaten duzu: Hara zer xarma aurkitu dion Zestoako logela arrunt bati! Teknikoki emaitza ezin bikainago bat lortuz, gainera! Esan nahi baita edertasuna toki guztietan aurki dezakegula. Baina edertasuna aurkitzeko, bakoitzak bere barruan eraman behar du edertasuna.
Aitor Salegi
irakurri
berri
BERNARDO ATXAGA... PAPEREAN: HENRY BENGOA INVENTARIUM (LIBURUA+CD) Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Joxemari Iturralde Pamiela, 2012
dut
PANTAILAN: OBABA Montxo Armendariz, Bernardo Atxaga Vértice Cine, 2005
Behi euskaldun baten memoriak. Ongi irabazia dauka urteetan zehar lortu duen ospea Bernardo Atxagak. Bai, urteetan zehar diot, ez baita gaur goizean ateratakoa. Baina, hala ere, oraindik bat baino gehiago liluratzeko prest; niri, behintzat, oso erakargarri egin zait mundua liburuetan ohikoa den bezala pertsona baten begietatik ikusi beharrean animaliaren azalean jarrita ikuste hori. Istorioa Euskal Herrikoek geurea sentitzeko modukoa, eta erraz irakurtzekoa. Beharbada, horrexegatik, hain justu ere, gaia hain geurea delako. Izan ere, Euskal Herriko urteetako gatazkaren kasuetako bat azalduko du behi baten ikuspegitik.
MUSIKAN: HAUTSI DA ANPHORA Ruper Ordorika, Bernardo Atxaga Elkar, 2010 (LP) eta 2000 (CD)
ZESTOAKO
‘Bai Zera!’:
EGOERARI BURUZ HITZ EGITEKO, SOLASALDI BAT ANTOLATU ZUEN BAI ZERA!-K HERRIKO ERAGILEEKIN. HONAKOEK HARTU ZUTEN PARTE: ITZIAR LARRAÑAGAK (ANBULATORIOA), IÑAKI SALEGIK ETA JOSEBA ALBERDIK (GAZTEEN ASANBLADA), XANTI UGARTEK (GURASO ELKARTEA), JOXE UGARTEK (JUBILATUEN ELKARTEA) ETA MANUEL ARREGIK (HERRI ESKOLA). FERNANDO ARZALLUSEK KOORDINATU ZUEN MAHAINGURUA.
Gu enbor sortu ginen beretik sortuko dira besteak
O
rain dela 20 urte sortu zuen Zestoako Udalak Bai Zera! aldizkaria. Aurretik lehiaketa bat egin zen, izena eta karatula aukeratzeko. Xabier Sagartzazuren ideia gailendu zen. Bai Zera!ren bidez, udaleko gai garrantzitsuenen berri eman nahi zen, eta herrian pil-pilean zeuden arazoen eztabaida-leku bihurtu. Edonork zuen aukera bertan parte hartzeko. Hiru urtean (19921995) sei ale argitaratu ziren, bi orokorrak eta lau bereziak (bi aurrekontuei buruz, bat harrobiari buruz, eta azkena futbol zelaiari buruz). Orain, hogei urteko perspektibatik ikusita, zer esan… Nahiko produktu kaskarra zen hura; hori bai, borondate onenarekin egindakoa. Hiru hilabetean behin argitaratzeko asmoa bazen ere, ez zen behin ere maiztasun zehatz batekin argitaratu; herritar gutxik hartu zuen parte; gaiak ez ziren askotan erakargarriak eta euskara maila, berriz, oso baxua. Udala aldizkariaren ebaluaketa sakon bat egiten ari zen unean (1995), herriko Euskara Elkartea prest azaldu zen berak hartzeko aldizkariaren ardura, proba gisa. Nabarmen hobetu zen produktua, alde guztietatik begiratuta, baina zoritxarrez lau ale besterik ez ziren argitaratu, azkena 1997ko ekainean. Ez zuen etsi, ordea, udalak, eta bati eta besteari xaxaka ibilita, handik hiru urtera jaio zen danbolin aldizkaria. Inork ez zuen amestu ere egingo orduan, 129. zenbakira iritsiko zenik, baina ia 12 urtera ailegatuta sasoi ederrean dagoela ikus dezakegu. Zertarako jarraitu eta garai hartako xehetasunekin eta hausnarketekin luzamendutan ibili? Hamar ale haien antologia batek ez al du hobeto irudikatuko urteak ez direla pasatzen alferrik? Bai, alajaina, beste garai batzuk ziren haiek!
F
ernando Arzallus
Iñaki: Zestoa herri hila ikusten da. Jendea, dibertitzeko garaia iristen denean, Zestoa ez dela leku atsegingarria eta Azpeitira edo Zumaiara joaten da. Manuel: Guk izugarrizko koordinazio eza nabaritzen dugu herriko atal batzuetan. Itziar: Arazorik handiena herriko osasun instalazioen egoerarena izan daiteke. Hain zuzen ere, inguruko herrien artean akats nabarienak dituen instalazioa da gure anbulatorioa. Joxe: Paseatzeko lekuak falta direla nabaritzen dugu. Eta herriko kaleetako koskak-eta oso arriskutsuak ikusten ditugu; hori dela eta, jende asko erori egiten da. Xanti: Gu konturatzen gara –eta hemen gazteen aldetik planteatu den zerbaitetara hurbilduko nintzateke– herria hilda dagoela eta oso beheraka doala; eta gure iritziz, ez dago horren kontzientziarik. (…) Bestalde ikusten dugu jaiotzak eta haur kopurua gutxitzen doazela. Honetaz aparte, herri bakarra da bailaran emakumeak baino gizonezko gehiago dagoela, eta horrek esan nahi du ezkongabe asko dagoela. Azkenik, bataz besteko adina askoz altuagoa da inguruko herrietan baino. Joseba: Iruditzen zait, kultura mailan, bakoitza etortzen dela udaletxera bere aurrekontuekin edo beste zerbaitekin, eta behar den bezala eta denen artean ez direla aztertzen gaiak, nahiak eta lehentasunak markatuz. Bakoitzak bere aldera jotzen duela iruditzen zait. (Bai Zera! 1, 1992ko ekaina).
7 1
EZTABAIDA
IZUGARRIA HERRIAN HARROBIA ZELA-ETA: ITXI EDO EZ ITXI, LANPOSTUAK, TIROAK EDO LEHERKETAK, HAUTSA, ERREPIDEAK, ETXEBIZITZATAN KALTEAK… BAI ZERA!-K ALE BEREZIA ESKAINI ZION GAIARI.
Zalantzarik gabe, harrobiaren egoera ez da orain arte bezalakoa izango hemendik aurrera, baina baditugu gure kezkak hasitako bideak izango duen amaieraz. Badirudi, zestoarrok sendaezinezko gaitz bat izango balitz bezala ohitu garela harrobiarekin bizitzen, eta norbaitek tentazioa izan dezake pentsatzeko aspirina batzuk nahikoa direla gaixotasun horren sukarra jaisteko. Horrela pentsatzen duenik balego, benetan oker dabilela diogu, zeren oraingo honetan gaixotasuna guztiz sendatu nahi baitugu eta ez gara konformatuko aspirina bat emanda bezala, arazoaren konponketa partzialarekin. (Herri Batzordearen iritzia. Bai Zera! 3, 1993ko martxoa).
ARRUA-ARROA, ZESTUA-ZESTOA… Aldaketak orren arin egiteari ekin aurretik, lendabizi sustraiak aurkitzera joan bear genduke, ta ongi aztertu edo oldoztu ondoren, itzei beren euskal nortasuna atzera eskuratu. Arrua Arroa’z ta Zestua Zestoa’z aldatzeko arrazoi sakonik ematen ez dan bitartean, jatorrizkotzat ezagutu ditugun Arrua ta Zestua esaten jarraitzea da gizalegea. (Gaztañaga’tar Agustin. Bai Zera! 5, 1994ko martxoa).
ZESTOAKO
BI INTSUMISO EPAITUAK
Aurrez aipaturiko intsumisoen aurkako epaitze eta espetxeratze politikaren adibide garbia, martxoaren 3an eta 15ean Donostian epaituko diren Aitor Alberdi eta Gorka de las Morenas intsumisoak izango lirateke. Azpimarratu behar da hauez gain herrian beste hamabost bat gazte daudela momentuz intsumiso deklaraturik eta ondorioz epaiketa zain. Udalak, orain arteko bidea jarraituz, konpromisoa hartu du udaleko ordezkaritza bat datozen epaiketetara aurkezteko, lekuko gisa, eta beraiei laguntza emateko. (Bai Zera! 5, 1994ko martxoa).
BERNABE ARIZMENDIREKIN
SOLASEAN
Irribarrea oso garrantzitsua da mundu koskor honetan. Kolonbian, askotan joaten nintzen eskoletara, eta umeren bat triste antzean ikusten banuen, berari begiratu eta esaten nion: “Etxera joaten zarenean, ispilu aurrean jarri eta hiru aldiz zera esan behar duzu, whisky, whisky, whisky”. Umeak berehala konturatzen ziren irribarrea benetan beharrezkoa zela. Hemen bertan ere, lehengo igande batean, ume batek serio antzean ikusi ninduen nonbait –eta Bernabe ez da serioa– eta esan zidan: “Bernabe! Whisky esantzazu!”. Hark ere irribarre pixka batekin ikusi nahi ninduen. Nik uste dut hori falta zaigula. (Bai Zera! 7, 1996ko urtarrila).
HERRI ESKOLA. ESKOLA
MAPA
Datorren ikasturtean (1996-97), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) martxan jartzen dela-eta eskolaren inguruko hainbat aldaketa gertatuko da. Ez da oso segurua gure herriko haurrak hamabi urtetik gora Zestoan geldituko diren ala ez. Dena dela, Zestoa, Errezil, Azkoitia eta Azpeitiko ikastetxe publikoetako arduradunak gai orokor horren inguruan biltzen ibili dira eta bailarako udal guztiekin batera zenbait proposamen egin dizkiote Hezkuntza Sailari. Besteak beste, DBHko ikastetxe gunea Azpeitian kokatzea eta Zestoan gune horren adar bat antolatzea eskatzen da. Erantzuna 96ko lehen hiruhilabetean espero da. (Bai Zera! 7, 1996ko urtarrila).
···
···
UDAN
HONDARTZA EDO MENDIA? ZER IRITZI DAUKAZU HONDARTZA NUDISTEI BURUZ?
Kontxita Izeta: Mendia nahiago, itsasoa ez baitzait komeni. Hondartza nudistak gustatzen zaizkit; eguzkia gorputz guztian hartzeko eta ikusteko polita izaten da (titiak txintxilika…). Joantxo Olaizola: Mendia gehiago gustatzen zait, jende gutxiago egoten delako eta eguzkiak ere gutxiago jotzen duelako. Hondartza aukeratzekotan, nudista izan dadila. (Bai Zera! 8, 1996ko ekaina).
PALANKADIKO
PETRIKILOA
Era askotako okerrak zuzentzen zituen Joxe Trukumanek. Hasi infekzioetatik eta bere lekutik ateratako hezurrak sartzeraino. Gorputz-atalen bat infektatuta jende asko joaten omen zitzaion laguntza bila. Baserritarrek sarri egiten zituzten zauriak lanean ari zirela, eta zauri haiek infektatzea oso erraza izaten zen. Erremedio erraza erabiltzen zuen Trukuman petrikiloak: tipularekin igurtzi-igurtzi egin eta lehenbailehen zikina ateratzen zuen. Forunkulu edo erlakaiztenak ere laster sendatzen zituen. Pasmobelarrarekin egindako enplastoa erlakaiztenaren gainean jarri eta heldu arte horrela mantentzen zuen. Heldutakoan zikina ateratzen zuen. (Bai Zera! 9, 1997ko martxoa).
EKAINGO
IRUDIEK KALTERIK JASAN EZ DEZATEN ETA JENDE GUZTIAK EKAINEN BERRI IZAN DEZAN ERREPLIKA BATEN BEHARRA DAGO
Maiatzaren 15, 16 eta 17an, Zestoako Kultur Etxean hitzaldi interesgarri batzuk izan ziren. Lehendabiziko egunean mahainguru bat eskaini zuten Jesus Altuna paleontologo eta Aranzadiko lehendakariak, Jose Mari Satrustegi etnologo eta euskaltzainak eta Jose Antonio Lasheras Kantabriako Altamira haitzuloko zuzendariak. J. Altuna: Ekainen erreplika haitzulotik bostehun bat metrora kokatu beharko litzateke. J. M. Satrustegi: Artearen beste alorretan egiten den bezala, haitzuloetako artea ere erreplikaren bidez erakutsi daiteke. J. A. Lasheras: Berregintza batek bere mugak ditu, benetakoak sortzen duen sentsaziorik ez baitu eskaintzen. (Bai Zera! 8, 1996ko ekaina).
DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA AURTEN ZESTOAN Datorren abuztuaren 22an, Donostiako Musika Hamabostaldiko egitarauaren barne, Pio Baroja gogoratuz (1872-1956) ekitaldia ospatuko da Zestoako plazan. (Bai Zera! 8, 1996ko ekaina).
GARIKOITZ MENDIZABAL EUSKADIKO TXISTU TXAPELDUNA
Maiatzaren 26an, Gasteizko Printzipal Antzokian egin zen finala eta bost finalisten artean Garikoitzen piezak lortu zuen sari nagusia. Txistu hotsak izeneko pot-pourriak zortzi minutu iraun zuen eta tarte horretan orkestra zein dantzarien laguntza izan zuen. (Bai Zera! 8, 1996ko ekaina).
AIZARNA, LUKAXEN
IKUSPEGITIK
Zer beharko luke Aizarnak bere jatortasun horretan jarraitzeko? Zer falta zaio edo zer du soberan? Aizarnak herriburutik behar du hamahiru urte hauetan nik ezagutu ez dudan zerbait. Zestoako auzo delarik, eta horren menpekotza garbi ikusten denez, zerbitzuak ere menpekotza horren neurrikoak izan ditzala eskatuko nuke. Oso baztertua ikusi dut Aizarna eta orain une honetan ere, nahiz eta frontoia egiten hasi, zerbitzu aldetik oso baztertua ikusten dut. Hemen oso gutxitan ikusten dugu udal langilerik. Zerbait eskatzen denean, denbora luze joaten da zerbait lortzeko. Espero dut aldatuko dela eta hala eskatzen dut. Udalak kontuan eduki behar du bere udalerriaren zati bat dela Aizarna ere, eta horrela den bitartean behintzat, bere zerbitzuak eman diezazkiola, zergak jasotzen dituen bezala. (Bai Zera! 10, 1997ko ekaina).
ek 29 uz 01
AINA
OSTIRALA Profesionalen arteko erremonte finalak 22:30ean. TAILA
IGANDEA
Arroabeko Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatuta • 19:00etan, Zestoako mendi irteera Urbasa eta Urederrara.• Antzerki Taldearen lehenengo emanaldia, Kultur Etxeko areto nagusian. OSTIRALA 20:15etan, Igelaren banda: Hasier Oleada (bateria), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) eta Bixente Martinez (gitarra). Pio Baroja plazan. ASTEAZKENA Argia dokumentala liburutegian 20:00; “Etorkizuna erraustuz”. OSTIRALA 20:00etan. Zirkale taldea. Zirko gala. Zirko trebetasun ugari: akrobatak, malabaristak, trapezistak, pailazoak… IGANDEA Ekaindarren eguna: Goizez, pintxo bira, triki-bertso poteoa, umeentzako ibilaldiak pottokatan, graffiti lehiaketa… 16:00, historiaurreko tailerrak, jaurtiketa lehiaketa… 18:00, suaren etorrera Ekaingo tribuak eskainia. 19:00. Arkumea burruntzian 20:30. Musika emanaldia. OSTIRALA Gaueko bideo emanaldia Aizarnako plazan. ASTELEHENA Odol ateraketak anbulategian.
06 18 20 22
20 23
Au kr 06 07 08
zoak jaietan
ISTOBA L DEUNAREN JAIA K NARRUONDON
OSTIRALA 20.00: suziria. 22.00:mus eta eskoba txapelketa. LARUNBATA 17.00: txokolatada eta Gorriti bere animaliekin. 21.00: afari herrikoia, sardina eta saiheski jana. Ondoren Egan taldea. IGANDEA 07.00: diana. 12.00: Txakur heziketa Txapeldun taldearekin. 18.00: Herri kirolak eta Gorriti bere animaliekin. Ondoren bertso afaria Arzallus eta Sotorekin. Txartelak salgai 25 €; Inpernupe, Trapaia eta Narrondo tabernetan. ASTEARTEA Kristobal deunaren eguna. 10.00: suziria. 10.30 Idiakaitz txistulari taldea. 11.00: meza, kotxeen bedeinkazioa eta hamaiketakoa. 19.00: Asto proba eta luncha trikitilariekin.
10
9
agenda
ka 12
RMENAK ARROABEAN
1
OSTEGUNA Jubilatuen eguna. 12:00: jubilatuentzako meza, jubilatuen I. Toka Txapelketa eta bazkaria.18:30: Pala Txapelketako finalerdiak eta "Munduko Platerak". 22:30: II. Mus txapelketa herrikoia eta mahai jokoak. OSTIRALA 9:00: ume jolasak eta umeen bazkaria. 17:00: Poxpolo eta Mokolo pailazoak eta txokolatada. 19:00: Pala Txapelketako finala. 20:30: Danborradan parte hartuko dutenentzat afaria. 23:00: Danborrada. 00:00: Ikurriñaren igoera eta Obaneuke. LARUNBATA 10:30: paella lehiaketa. 14:30: bazkaria. 17:30: herrien arteko II. norgehiagoka. 19:30: Lopeneren zezenak, poniak eta basurdeak. 22:00: Iseka taldea. Jarraian, Tximeleta. IGANDEA Idiakaitz txistulari taldea. 11:00: Haurren V. Danborrada. 12:00: Meza eta III. Zaldi proba. 18:00: IV. Trikitilari Gazteen Txapelketa eta Sagardo dastatzea, pintxoekin lagunduta. 22:00: Ai ene!-rekin erromeria eta Diskodantza goizaldera arte. ASTELEHENA 6:00: Karroza eta Koldo apaizak prestatutako baratxuri-zopa. 12:00: Karmengo Amaren Meza, Arroa Beheko abesbatzarekin eta Itxaropena dantza taldea. 17:30: haurren antzerki erakustaldia: "Sei anaiarreba". 19:00: Tortilla lehiaketa eta pintxo dastatzea. 00:00: bonbazoa eta Ikurriñaren jaitsiera. OSTIRALA Bakalada. 21:30: Afaria frontoian eta Bikotekako Dantza Txapelketa Diskodantzarekin goizaldera arte.
13
14 15
16
20
sa 26
N TI O SANTANAK ARROAGOIAN
OSTEGUNA 10:30: txupinazoa. 11:00: Meza Nagusia. Itxaropena dantza taldea. Edadetuentzako hamaiketakoa. 19:30: herritarren arteko kirolak. 22:30: erromeria Monik, Eider eta Leirerekin. OSTIRALA 12:00: “Altxorraren bila”. 19:00: judo erakusketa. 20:00: trikipoteoa. 21:00: herri afaria bertsolari eta trikitilariekin. 23:30: erromeria Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin. 03:00: Karaokea. LARUNBATA 12:00: Puxka Muxka Zirkusekin Zirko Eskola Txikia. 16:30: ume jolasak eta txokolatada. 19:00: Gorriti eta bere abereak. 11:30: Idiakaitz txistulari taldea eta albokariak. 23:00: Obaneuke. 03:00: DJ Pajarito. 06:30: Txokolatada eta karroza. IGANDEA 10:00: Meza. 11:00eta Patata tortila lehiaketa. 11:30: sagardo lehiaketa eta txaranga. 12:00: esku pilota partiduak. 16:00: Parapente txapelketa. 19:00: herri kirolak. Harri jasotzen: “Ostolaza II” eta “Mikela”. 22:30: DJ Pajarito.
27 28 29
•I •L
raetan; psikomotrizitate tailerra ekainaren 25etik uztailaren 13ra 2008an jaiotako haurrentzat. Eta udaleku irekiak ere bai uztailaren 13a arte. EOK'K taldearen kontzertuak. Ekainaren 30ean Zarautzen eskainiko du 19:30ean, San Pelaion eta uztailaren 7an Zumaian, 22:30ean beheko plazan. Gogoratu “Une bat..." diskoaren salmentatik eta emanaldietatik ateratako irabazi guztiak Saharar Emakumeen Batasun Nazionala erakundearen diru beharrak zertxobait arintzeko izaten direla.
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora