Issuu on Google+

danbolin

hamar urte

joanak

2010eko urria

110 zb.


Danbolin-Zulo Kultur Elkarteak bazkideen artean, urtero bi pertsonentzat landetxe

batean asteburuko egonaldia zozketatzen dugu.

Aurtengo irabazlea Josu Goikoetxea izan da

zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora

www.zestoaautoak.com


Guk ere egin dugu gure hausnarketa prozesua. Zer dira hamar urte horrelako proiektu baten bizitzan? Zer eman dute hamar urte hauek? Zer lortu nahi genuen eta zer lortu dugu? Guk, zer nahi dugu? Danbolin Zulo Kultur Elkarte bezala, Danbolin herri aldizkaria argitaratzetik haratago joatea da dugun erronketako bat. Kultur elkarte bezala gustatuko litzaiguke zerbait gehiago egitea, zerbait berriaren partaide izatea, herrian mugitu eta lan egiten duten beste hainbat taldeekin batera herriko kultur mugimendua freskatu eta dinamizatzea … Hori dela-eta hartzen dugu parte herriko Kultur Taldeen Batzarrean, hori dela-eta antolatzen dugu urteko ekitaldiren bat, hori dela-eta … Baina indarrean justu zabiltzanean hau da gertatzen dena, nahiko lan esku artean duzunarekin! Ezin egin nahiko zenukeen dena! Horretarako hain justu antolatu dugu denon artean Kultur Taldeen Eguna. Gaudenok ezagutarazteko, zer egiten dugun, nola egiten dugun lana, zein erronka ezberdinei egin behar diegun aurre egunerokotasunean… Eta bide batez, jendearengan lanerako gogoa eta grina pizteko, ezin baita talde anitza eta partehartzailea bultzatu jenderik ez badago. Duela hamar urte esaten genuen: “Dena dela, gure proiektua aurrera eramateko ezinbestekoa zaigu hainbat laguntza. Alde batetik …, baina bestetik, eta garrantzikoena, herritarren eta auzotarren laguntza, bultzada eta partaidetza behar-beharrezkoak ditugu aurrera egiteko. Laster hasiko gara herritar guztion laguntza zuzena eskatzen, bai kultur elkartea osatzeko eta baita aldizkaria bera ere gorpuzten joateko. Hala ere ez duzue deialdi berezien zain egon beharrik … Zatozte lasai eta besoak zabalik hartuko zaituztegu, denon artean errazago lortuko baitugu … Zain gelditzen gara!” Ez dirudi duela hamar urte idatzi genuenik, baina oraindik ere garrantzikoena herritarren laguntza, bultzada eta partaidetza dela esango nuke. Ba … hori, esandakoa, zuen zain gelditzen gara!

J d a n b o l i nEK

oxxeba larrañaga

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 9 13 14 16 17

10 URTE!

INKESTA

ENBIDOAK

ZESTOAKO TAXISTAK

HAMAR URTE JOANAK

JOXE ERTXIÑEN TRAKTORETIK

JARDUNIAN XABIER REZABAL

PEÑA ZESTOA

1899

DANBOLIN ZULO

diruz lagundutakoa


enbidoa I. A I N H OA K B I DA L I D I DA N E N B I D OA R I E R A N T Z U N E Z , steko, aholku bat eman nahi nioke: hamar urte ingurutik aurrera, EZ ZAIGU GUSTATZEN arropa berdina janztea! Bikia izatea gauza ederra da, eta alde on gehiago ditu txarrak baino. Guk guztia partekatu dugu txiki-txikitatik: logela, lagunak, arropa, jostailuak… Horrek, askotan, liskarrak sorrarazten zituen, baina berehala konpontzen genituen. Ez genuen aspertzeko denborarik izaten, beti baikenuen gure adineko beste norbait jolasteko edota bihurrikeriak egiteko. “Potxoloneko bixkitakua; betikua ez, bestia”. Hori da herriko jendeak ni deskribatzeko erabiltzen zuen ezizena edo aliasa. Nire anaia, berriz, “betikua” (EL CRACK) zen. Garai hartan, ospetsuak ginen herrian egiten genituen bihurrikeriengatik. Bat kontatzearren, ba, honako hau: zazpi urte genituela, Akoara bidean dagoen Gexalanekoen txabolara sartu ginen lagun bat, anaia eta hirurok. Han, oiloak ostikoz jotzen ibili ginen, eta bat edo bi hil egin ziren. Horrek pena handia eman zigun, eta hiru edo lau oilo hartzea erabaki genuen guk zaintzeko. Bost bat egun pasatu ondoren, oiloak bueltatzera gindoazela, Luis Mari Gexalanekoak harrapatu gintuen, eta “marroi” eder batean sartu ginen. Bizitzan, bi eratako “marroiak” daude: batzutan, gu geu sartzen gara, nik anaiaren kotxeari gasolioa bota beharrean gasolina bota nionekoa adibidez, eta, beste batzuetan, sartu egiten gaituzte. Azkeneko marroia hau izan da, Danbolinen idaztea. Hori dela eta, hurrengo enbidoa Danbolineko koordinatzaile Joneri bidali nahi nion, baina berak bestela ere nahikoa idazten zuela esan zidan (“eskakeatu” egin zen); beraz, bere anaiari, Aitor Bergarari, bidaliko diot. Gu txikiak ginenean ere, bi anaietako bat jo nahi zutenean eta ez zutenean lortzen, askotan, bestea jotzen zuten.

ha

Hemen enbidoa, Aitor: hik zer duk kontatzeko bizitzako “marroiei” buruz

Zuri zer erortzen zaizu udazkenean? Morala erortzen zaigu, udara pasa, lanean hasi, berriro eginkizun guztiak, eguna mozten eta badirudi udako gauza polit guztiak uzten ditugula eta berriro aldapan gora hasten garela udazkenean.

46 urte

Miren Aristi

Ezer ez, niri udazkena gustatu egiten zait, koloreak eta mendi buelta egin eta asteburu honetan bezala Urbiara joan eta kolore horiek ikustea asko gustatzen zait.

45 urte

Marian Astilleros

Aitor Igual Zuzenketa. Uztaileko Danbolin-en argitaratutako Memoria zauritua erreportajean, Xabin Etxaideren soslaian, honoko esaldia ez da

zuzena: "Kartzelan, Martutenen eta Sorian, bederatzi hilabete egin zituen. Aske geratu eta lasterrera Madrilen Juan Sanchezen hilketaren sumarioa zabaldu eta alde egin zuen Iparraldera" jartzen zuen Marije Etxaideren hitzetan. Etxaidek, hitzez hitz, "Maisu Txikia" aipatu zuen. Hortaz, Madrilen irekitako sumarioa ez zen Juan Sanchez Sierro Maisuarena, haren aita Juan Sanchez Corral Maisu Txikiaren tiroketarena baizik. Barkamena eskatzen diegu minduta sentitu diren guztiei.

jon artano eta nagore telleria


5 Arima erortzen zait, horren Niri urtaro eguraldi ederretik guztiak gustatzen negu giro honezaizkit, baina tara pasatzen gaegia da eguna ra ta... Orain lasmozten joaten ter gainera ordudela… orain arte bete ere kenduko udazkena ere asdigute eta eguna ko gustatzen zimotzago eta… tzaidan baina egia da ba umeeJoanjo Alberdi kin eta parkera 39 urte etortzeko ba

33 urte

Zigor Plazaola

Udazkenean? ilea! jajaja Beno, ba tristura sartzen da pixka bat ezta? neguaren etorrera, eguna mozten hasten da…

Urtaro bezela udazkena gustatzen zait, azkar pasatzen da eta negua eta gustatzen zaigun deportea praktikatzeko aukera geroz eta gertuago Mª Isabel Korta dagoela esan 39 urte nahi du.

44 urte

Mikel Zunzunegi

K

ORRIDAK kultura al dira? Eta artea? Hitz horiek hainbeste erabiltzen direnez, definizioak begiratu ditut. Eta bai, kultura dira; zoritxarrez gizaldiz gizaldi heziketaren bidez pasatu diren tradizioa, musulmanen ablazioa edo beste hainbat astakeria bezala. Artea ere badira, adierazpen “estetiko” bat diren heinean, baina herriko plazan zakurrak urkatzea ere izan daiteke adierazpen “estetiko”. Beraz, argi dago ez batak ez besteak ez duela ezer justifikatzen. Tortura eta hilketa oinarrian dituen ikuskizun bat dela ere ez dago ukatzerik, eta, are gehiago, ez dut uste zestoarrei bereziki gustatzen zaien ekintza denik. Jokatuko nuke festetan korridetara joaten den gehiengoari ez zaiola burutik pasatu ere egiten urte osoan beste korrida bat ikustea. Giroaren aitzakian joaten da jende gehiena korridetara, eta horren lekuan odol eta heriotzarik gabeko ikuskizun bat balego ere, han izango litzateke. Ezin dut ulertu odolik gabeko zezenketarik onartzen ez duen jendea. Trebezia ikustea bada kontua, zergatik ez errekortadoreak ekarri edo bezerradak egin? Amerikarrek odolik gabeko korridak ere asmatu dituzte —zezenari bizkarrean banderilla eta ezpata faltsuak katigatzeko mekanismoak asmatu dituzte—, baina toreatzaile espainiarrek ez dute modu hori onartu. Ni iritsi naizen ondorioa da zezenketa tradizionalen zaleak erakartzen dituena odolaren morboa eta gizakia “piztia” handiago eta indartsuagoa menperatzen ikustearen handikeria direla. Zezen bolaztatuen kasuan, uler dezaket ikuskizunaren funtsa ez dela zezena pasatzen ari den tratu txarra; baina korriden kasuan ez. Horrekin ez dut esan nahi aipatu ditudan beste ekintzak gustatzen zaizkidanik, eta nahiago nuke horietakorik gabeko festak izatea. Uste dut zestoarrak nahiko adimentsuak garela animaliak alferrik erabili gabe festa ederrak antolatzeko, eta korriden lekuan hain garestiak ez diren eta jendeari —bereziki, umeei— balio hobeak transmititzen dizkien ekintzak antolatzeko. Azkenik, askotan esan didatenez “gero haragia jaten duzu”, argitu nahi nuke haragia jateko egin beharreko gauza desatsegin bat dela animalia hiltzea, eta ez dibertsiorako egindako ekintza bat. Oraingoz, behintzat, oilaskoak ez dituzte plazaren erdian eta jendearen txalo artean hiltzen.

E

nbido 2. Iñaki Odriozola


Lana egin dezakegunean autobusak jartzen dituzte, eta herriko festetan asko nabaritzen da hori”

herrik

taxilarizer ek Taxilarien lanbidea aspaldikoa da, eta Zestoan lan asko ez dagoen arren, badira duela denbora gutxi lanean hasi diren gazteak, Olatz Aldalur (Aizarna, 1986) eta Ibon Telleria (Zestoa, 1981) kasu. Olatzek Azpeitian du plaza eta Ibonek, berriz, Zestoan hartu berri du Joxe Mari Olaizola Rikiren plaza. Azken horrek 23 urte inguru eman ditu lanbide horretan. Patxi Arregi Lopenek (Akua, 1958) esperientzia handia du dagoeneko; izan ere, bera da une honetan Zestoan taxilari dabilen beteranoa. Patxik harategiarekin konbinatzen du gidari lana, baina beste biek taxilari lana egiten dute soilik.

Noiz hasi zineten taxilari lanetan? PATXI ARREGI: Ni duela 14 urte hasi nintzen. Baina 5.000 biztanletik beherako herrietan aukera dago beste lan bat ere egiteko, eta nik harategia aurretik nuenez eta bi lanak uztartzea posible nuenez, ba, animatu eta taxilari plaza hartu nuen. Eta eskerrak harategiari, Zestoak bestela ez baitu ematen bi taxilarirentzako lanik. OLATZ ALDALUR: Nik bi urte beteko ditut oraintxe. IBON TELLERIA: Ni naiz berriena, hiru hilabete baino ez daramatzat eta! Eta nolatan animatu zineten lan horretan hastera? P.A.: Nire plaza ia galdu egin zen. Nik azken egunean erabaki nuen plaza hartzea! Joxe Mari Garateren lekua hartu nuen. Lizentzia entregatzera zihoanean hartu nion nik, baina azken unean izan zen. Plaza hura ez galtzeagatik hartu nuen, harategia martxan nuen orduan ere (28 urte daramatzat harakin!). O.A.: Nik topografia ikasi nuen Madrilen, eta ikasketak amaitu eta urtebete pasatu nuen lanik ezin aurkituta. Azpeitiko plaza atera zen orduan, eta probatzea erabaki nuen. I.T.: Nire egoera ere Olatzenaren antzekoa zen. Azken hiru urteetan sei hilabete baino ez ditut lan egin, eta egoera nola dagoen ikusita… Rikik plaza utzi egiten zuela enteratu nintzen, eta animatu egin nintzen. Egia esan, gustuko lana dut. Gidatzea asko gustatzen zait; lehen, kamioiarekin ibiltzen nintzen, beti kanpoan… Orain, berriz, egunero etxean egiten dut lo. Gauzak dauden bezala, zerbaiti heldu beharra dago…


7

Intrusismo handia dago gure lanbidean. Zestoan bertan ere bada jendea taxilari lana egiten ibili izan dena”

Taxi geltokia oso gaizki dago Zestoan. Gurutzeaga kaleaizango litzateke leku egokiena geltokiarentzat”

P R E Z I O B A T Z U K: ZESTOA-AZPEITIA (GAUEZ): 13 € ZESTOA-DONOSTIA (GAUEZ): 50 € ZESTOA-LOIU (AIREPORTUA): 120 €

ko

r diote? Beti esaten da taxilari lanetan hasteko inbertsio handia egin behar dela: autoa, lizentzia, asegurua… Hala al da? I.T.: Bai; egia esan, bada dirua… Auto berria erosi behar duzu, lizentzia ordaindu… Autoa berria izan arren, urtero pasatu behar diozu ibilgailuen azterketa teknikoa… P.A.: Zure autoak lizentzia saltzen duenarena baino berriagoa izan behar du beti. Zaharragoarekin ezin duzu lizentzia hori hartu. Gainera, autoak bost urte baino gehiago baditu, sei hilabetetik behin pasatu behar izaten da azterketa teknikoa; beraz, bada dirua, bai. O.A.: Orain, gainera, lege berri bat dago. Taxilariek ezin dute bi urte baino gehiagoko autorik erosi . Atzerritik ekarriz gero, berriz, urtebete baino gutxiago izan behar du. I.T.: Egia esan, merezi du autoan dirua inbertitzea; izan ere, zure bezeroek auto horretan ibiltzeko ordaintzen dute, eta zu aukeratzeko plus bat gehiago izan daiteke.

Nabaritzen al dute taxilariek krisia? O.A.: Nik, behintzat, nabaritzen dut Azpeitian. Lana nabarmen jaitsi da iaztik. Ni ez naiz beti taxi geltokian egoten. Baditut enpresa batzuk eta… P.A.: Nik uste dut beste zenbait lanpostutan baino gehiago nabaritzen dela krisia. Eguneroko bezeroak izaten al dituzue, ala beti mugikorrak jo zain egon behar izaten duzue? O.A.: Ni, adibidez, lanik ez dudanean joaten naiz geltokira; nonbait egon behar dudanez, hara joaten naiz denbora egitera. Eta bide batez zerbait ateratzen bada, ba, askoz hobeto. Baina gaur egun ez dago mugimendu handirik… Ni hasiberria nintzenean, zerbait mugitzen zen geltokiaren inguruan, baina, gaur egun, oso gutxi. P.A.: Egia esan, inguru hau oso ondo kokatuta dago garraio publikoari dagokionez, eta, Zestoan dagoen mugimenduarekin, ez da nahikoa bi taxilarirentzat. Akaso batentzat bakarrik ere ez! I.T.: Nik goizero haur batzuk baserrian jaso eta eskolara ekartzen ditut. Horri esker, egunero goizeko 8:30erako lanean hasten naiz. Nire asmoa izango zen haur horiek eskolara eramandakoan taxi geltokian jartzea, baina gaur egun taxi geltokia oso leku txarrean dago: ez

···


···

da ikusten, eta han autoarekin mugitzea ere oso zaila da. Gainera, jendeak ez ditu aparkalekuak errespetatzen, eta edonork sartzen du han autoa. Nire ustez, taxi geltokiak Gurutzeaga kalean egon beharko luke. Adineko jende askok erabiltzen du taxia, eta horiek ez dute mugikorrik erabiltzen; beraz, taxia topatu egin behar izaten dute, eta zer hobea taxia Gurutzeaga kalean egotea baino! O.A.: Nik, astean zehar, enpresekin-eta egiten dut lan asko, eta asteburu iluntzetan lan asko egin arren ez duzu diru bera ateratzen. Pentsa, astean zehar Bilbora bidaia bat egiten baduzu zenbat bidaia egin behar dituzun Azpeititik Zestoara diru kopuru bera ateratzeko. I.T.: Hala ere, nik, oraingoz, bidaia denak egin behar izaten ditut: bai astean zeharrekoak eta baita asteburu iluntzetakoak ere. Oraindik hasiberria naiz, eta dagoenari heldu behar diot. P.A.: Ni ibili izan naiz asteburuetan bi ordu lo eginda soilik lanean. Larunbat goizean hasi harategian lanean eta iluntzean Azpeititik auskalo zenbat buelta egindakoa naiz. Bi ordu lo egin, eta segi lanean. Iluntzetakoak nola funtzionatzen du? Deitzen dizutenean joan egin behar? Edo nola moldatzen zarete? I.T.: Batzuetan, lo zaude etxean, eta mugikorrak jotzen badu, joan egin behar. Askotan, etxera iritsi, eskailerak igotzen hasi, eta berriro mugikorra… Garai batean, jendeak gaua hasterako erreserbatzen zituen taxiak, eta, askotan, gau osoa betetzeraino ere bai, baina, gaur egun, ez da hala izaten —edo niri, behintzat, oraindik ez zait horrelakorik gertatu—. O.A.: Duela bi urte, hasiberria nintzela, larunbat arratsaldetan deitzen zidaten iluntzerako erreserbatzeko. Ez nuen gau osoa betetzen, baina ia-ia bai. Gaur egun, ordea, nahiko jaitsita dago krisia eta beste kontu batzuk direla eta. Lana ez al da estresagarria zuentzat? I.T.: Ni hasiberria naiz, baina, egia esan, pixka bat bai. Egia da ni apur bat despistatua naizela, baina… Komunera ere mugikorrarekin joaten naiz. Egun osoa mugikorrari begira. Gertatu izan zait enpresaren batetik deitzea bidaia bat egiteko, eta mugikorra ez entzutea. Nik deia ikusi eta deitzerako beste taxilari bat hartua izaten dute. Askotan, presako bidaiak izaten dira, eta komeni izaten da mugikorra beti alboan izatea. P.A.: Egunak izaten dira, ordea, autoa mugitu ere ez duzula egiten! Beste batzuetan, berriz, arnasa hartzeko denbora ere justu izaten duzu… Enpresekin lan asko egiten duzue, ezta? I.T.: Bai, egia esan, nik lan asko egiten dut enpresekin. Askotan, presako gauzak izaten dira, min hartu duen langileren bat edo aireportura joan behar dutenak… P.A.: Eskerrak horrelakoei; bestela, hemen ez dago taxilarientzat lan gehiegirik. Gainera, herrietako festak direnean, autobusak jartzen dituzte udalek; adibidez, saninazioetan. Guk orduan egin behar dugu lana, baina, autobusak daudenez, inor ez da taxian ibiltzen. O.A.: Egia esan, nik ikaragarri nabaritu dut autobusena aurten. Guk guardiak egiten ditugu Azpeitian, eta guardian gaudenean suposatzen da gauza urgenteetarako dela zerbitzua; norbait erietxera eramateko… Baina horiek izan ezik gainontzeko guztiek deitzen dizute: mozkorrek, putetxetik irtendakoek, galduta dabiltzanek… Azaltzen ez bazara, udaltzainek udaletxean parte ematen dute, eta

isuna jartzen dizute. Eta gero, lana egiteko aukera duzunean, autobusak jartzen dituzte, eta, gainera, doan. Alkoholemiaren kontuarekin jendea kontzientziatuta al dago? P.A.: Bai, hori asko nabari da. Jendeak gero eta gutxiago hartzen du autoa edaten duenean. O.A.: Nik uste dut jendea kontzientziatu egin dela, baina, lehen, kanpoko jende asko etortzen zen larunbat arruntetan Azpeitira; agian, gehienak etxera autoan itzultzen ziren, baina beti geratzen ziren ardi galdu batzuk, eta horiek taxian itzultzen ziren beren herrietara. Gaur egun, ordea, nik uste dut jendeak bere herrian geratzeko ohitura hartu duela kontrolen beldurragatik. Psikologo lana egitea ere tokatzen al zaizue? O.A.: Bai, bai; jendeak dena kontatzen dizu, eta ez larunbat iluntzetan soilik e! Denetik ikusten duzu. I.T.: Nik hiru hilabete bakarrik daramatzat lanean, eta dagoeneko istorio oso xelebreak ikusi eta entzun ditut. Ordaindu gabe inork alde egin al dizue? O.A.: Niri bai. I.T.: Niri, oraingoz, inork ez dit alde egin ordaindu gabe, baina azaltzeko esan eta gero haiek ez azaldu, bai. Eta horrek asko izorratzen dizu! Bezero baten zain ia ordubete egon nintzen, eta, bitartean, bezero posibleei ezezkoa esaten. Jendea ez da konturatzen zer nolako faena egiten dizuten ez azalduta. Intrusismorik ba al da zuen lanbidean? I.T.: Bai, badago, eta jende askok ez daki hori. Taxilarien lizentzia dutenek matrikulan SP jartzen duen plaka izaten dute, eta badira taxilari lana egiten dutenak eta plaka hori ez dutenak. Taximetroak legez eduki behar dira, eta taximetrorik gabe ibiltzen direnak ez dira taxilariak. Horrelakoek guri asko izorratzen digute, baina bezeroek ez dakite hori, eta nola guk baino merkeago egiten dizkieten bidaiak, ba, haiekin ibiltzen dira. P.A.: Nik, Zestoan bertan, bi pertsona ohartarazi ditut, taxilari lana egiten ari baitziren taxilariak izan gabe. Eta horretarako gu gaude. Ez dugu alferrik gure lizentzia. Bidaia luzeena nora egin duzue? I.T.: Ni Ávilara (Espainia) joan nintzen behin, eta beste behin Pauera (Frantzia). Hemendik Ávilara 500 euro inguru kostatzen zen, eta zerbait gutxiago kobratu nion. Baina horrelako bidaiek poz txiki bat ematen dizute hilabete bukaeran. P.A.: Nik Madrilera (Espainia), Coruñara (Galizia) eta Huescara (Espainia) egin izan ditut. Zenbait kasutan, bezeroa bueltan ere ekarri izan dut, baina normalean bakarrik bueltatu izan naiz.

N

aiara Exposito Alberdi


hamar urte

joanak Hamar urte joanak dira dagoeneko. Hilabete honetako Danbolinen azalean agertzen den Joana sortu zenetik pasatu diren hamar urteak. Eta hamarkada honetan, ehunka ahots, irudi, iritzi eta pasadizo pasatu dira orrialdeotatik, urte hauetan guztietan Danbolinen izatearen arrazoia Zestoa eta zestoarrak izan diren erakusle. Zuk, irakurle, elikatu dituzu hastapenetan zuri-beltzean eta gerora kolorez gainezka iritsi zaizkizun orri hauek. Hamar urte ez dira ez asko ez gutxi, bere horretan. Baina hamarkada honetan Danbolin hilero-hilero etxera eramateko egin den ahaleginak erakusten du esku artean duzun aldizkari hau lanez eta esfortzuz egin dela. Kolaboratzaile ugari eta beste horrenbeste herritarren laguntza eskertzekoarekin. Danbolinek ateak irekiak baititu denontzat, bere kezkak agertu nahi zein euskaraz idazteko gogoa duen edonorentzat. Ez dugu-eta ahaztuko, Danbolin izan dela herriko kazetari gazte askorentzat, beren testuak argitaratuak ikusteko lehenengo plataforma.

Hamar urte ez dira ez asko ez gutxi. Baina urte hauetan egindako lanaren gutxieneko balantze bat egiteko aitzakia ematen dute. Horregatik, ale honetan hainbat herritar ezaguni galdetu diegu Danbolinen inguruan. Ez bakarrik iraganaz. Baita etorkizunera begira, aldizkariak hobetzeko zer daukan jakiteko gogoz. Hobetzeak izan behar duelako Danbolin egiten dugun guztion helburu nagusia. Bitartean, ospatu egingo dugu. Musika saio eta antzerki emanaldi banarekin. Eta azaroaren 6an herriko plazan egongo gara, kultur taldeen egunean, Danbolin zer den eta nola egiten den erakutsi asmoz. Hamar urte ez dira ez asko ez gutxi. Baina beste hamar betetzeko gogoz jarraitzen dugu.


1. d a n b o l i nek 10 urteko ibilbidea egin du. Zer iruditzen zaizu? Nola ikusten duzu? 2. Zer duzu gustukoen aldizkaritik? 3. Zeren falta nabaritzen duzu?

1. Iruditzen zait Danbolin dela herri guztiek izan beharko luketen zerbait, gehientsuenek gainera badute. Eta azkenean da herriko berri, lehengoak eta oraingoak, jasotzen dituena eta horixe egiten du eta oso ondo, jarraitu horrela! 2. Nik egia esan irakurri dena irakurtzen dut. Egun batzuetan gauza bat gustatzen zaizu beste batzuetan beste bat. Patxadaz irakurtzeko erreportaiak gustatzen zaizkit, enbidoak ere bai, jendearen iritzia, batzuk errazago, beste batzuk agian ez zaizkizu horrenbeste interesatzen baina denetarik behar da eta gero kuriosoa egiten zait inkesta edo erantzun txiki horiek. Polita da, ez da denbora asko behar eta‌ Ez nuke ezer bereziki destakatuko.. 3. nik faltan botatzeko, ez naiz gehiegi pentsatzen jarri, baina, ikusten det ze baliabide dituzuen eta nola zabiltzaten eta hainbeste dagoenean eskertzeko hasi behar det nik pentsatzen lan gehiago nola jarri? Ba ez, egiten dudana da, irakurri, eskertu eta kitto. Zer falta den? Jainkoak daki! Nik nahikoa lan badut eskertzearekin.

Jesus Odriozola

1. Hamar urte! Azkar pasa dira, baina gaztea dugu oraindik Danbolin, ume bat. Halere, beti gurekin egon dela ematen du. Etxean, sukaldean, salan edo komunean ikusten ohituta gaude. Ale berriak atseginez hartzen ditugu: nork idatzi ote ditu enbidoak? Zein harrapatu ote dituzte inkestarako? Begira zein azaltzen den hemen!... Tartetxoa egina du zestoarron eguneroko bizitzan. Geure umea da, eta ondo hazi dadin eta bizitza luzea izan dezan denon artean zaindu behar dugu. Hainbeste lan egiten dutenei esker ona eta jarrai dezaten animoa. 2. Ez da erraza hain adin, estilo eta gustu desberdineko jendea erakarriko duen produktu bat egitea. Gaien gertutasunak asko laguntzen du; baina batez ere irekia eta arina, anitza eta erraza izan behar du. Danbolinek hori lortzen du, ikusi bestela zenbat idazle pasa diren bere orrietatik, zenbat erreportaje eta gai desberdin. Eta irakurleen artean berdin konta daitezke umeak eta aitona-amonak. Batzuk gainbegiratua bakarrik emango diote edo argazkiak ikusi besterik ez; beste batzuk artikulu edo sekzio batzuk aukeratu; eta goitik behera irakurtzen dutenak ere asko dira. 3. Aldizkaria oraindik anitzago eta denontzat atseginago nola egin pentsatzen jarraitu behar da. Alde horretatik agian gaztetxoen partaidetza ere bultzatzea eta beraientzat atalen bat jartzea ez legoke gaizki

Joakin Alberdi

1. Danbolinek Zestoan oso lan interesgarria egin du Zestoako berriak herriari elarazten oso beharrezkoa da lehen ez zegoen ezer oso lan polita egiten ari da ia aurrera segitzen duen urte askoan. 2. gustatzen zaizkit aspaldiko kontu zaharrak eta baita oraingo berri xumeak ere egunerokoan konturatu gabe pastasen zaikzigunak. 3. Sukaldaritza kontuak botatzen ditut faltan, errezetaren bat edo eta kirolari buruzko erreportaiak, ez futbola bakarrik, kirola orokorrean, kirolariei elkarrizketak‌

Andoni Elosua

1. Danbolinen ale berri bat ikusterakoan beti sentitu izan dut poza eta bere orriei begirada azkar bat botatzeko gogoa barruan zer ekarriko ote duen jakin-nahiz. Gainera, goitik behera irakurri izan dut ia beti eta sortu zenetik nahiko kutuna izan da niretzat. Hamar urte hauetan proiektu hau bizirik mantentzeko batzuk egin dute lana gogotik! 2. Niri gehien gustatzen zaizkidanak erreportajeak eta elkarrizketak dira (argazkiak ere). Gai asko ukitu dira, eta geure herria eta herritarrak hobeto ezagutzeko aukera eman digu. Bestalde, aldizkariaren diseinua beti gustatu izan zait, baita hasierako aurpegi erdi horiek ere, nahiz eta jakin askori ez zaiela asko gustatzen. 3. Ikusten dut gaztetxoek edo nerabeek konexio edo lotura gutxi dutela aldizkariarekin eta hori indartzeko espazioren bat izan beharko luketela

Lourdes Unanue


Kontxita Garaizabal

1

1. Zorionak danbolini hamar urte bete dituelako; baita ere, urtez-urte, bere maila hobera joan delako: txuri beltzean ezagutu genuen eta orain koloretan apainduta dago. Halaber, artikulu, jardunaldiak, herriko jaiak eta hainbat eta hainbat gai interesgarri azaltzen dira hilero. Urte askotan Danbolin irakurtzen jarrai dezagun!! 2. Egia esan Danbolin dagoen bezela ondo ikusten dut eta gai denak oso gustora irakurtzen ditut. 3. lehen esan bezala, interesgarriak iruditzen zaizkit atal guztiak eta ez dut ezer faltan botatzen.

1

1. Jadanik hamar urte pasa dira Danbolin gure artean dugula, baina gu, irakurleok, ez gara bere orriak arakatzen aspertzen. Herri aldizkari honen bidez elkar ezagutzeko aukera dugu: gai ezberdinen aurrean jendeak duen iritzia, bakoitzaren kezkak, gertaerak, ‌ jakinarazten dizkigu. 2. Irakurtzeko oso gustukoa dut eta denontzat oso aberasgarria iruditzen zait. Nik, gustukoenak, enbidoak eta elkarrizketak ditut. Horietaz gain, interesgarriak iruditzen zaizkit Udaleko Berriak eta Agenda bezalako atalak, horien bitartez azken berriak eta hainbat programa ezberdinez informatzen baikara. 3. Faltan, haurren parte hartzea botatzen dut. Txikitxoek zerbait idaztea ondo legoke.

Mari Jose Etxeberria 1. Neri oso ondo iruditzen zait egiten den lana. Horrelako aldizkari batek aukera ematen du herriaren berri izatea ahalbidetzen du eta era berean herritarren parte-hartzea bultzatzen du. Egiten den lana eskertzekoa iruditzen zait. 2. Gure belaunaldirako irakurterreza da. Gehiena herriko jaietako argazkiak eta erreportai grafikoak gustatzen zaizkit.. Elkarrizketak ere interesgarriak dira eta morboagatik edo, hainbat herritarren iritziak gustatzen zaizkit enbidoak, inkesta‌ 3. Eskatzen hasita internetari begira zerbait. Web orria edo. Bestela gainontzean ez dut faltan botatzen ezer.

Gaskon Etxeberria

1. Nire ustez herri aldizkari bat izatea beharrezkoa da. Azken finean abantailak bakarrik dauzkala esango nuke; herriko berriak agertzen direlako, herriarekin lotutako erreportaiak, herritarrek beraien iritzia emateko aukera... Gainera Zestoan ia gehienak elkar ezagutzen dugunez eta erraz ulertzeko moduan idatzita egoten denez, aldizkaria irakurtzera bultzatzen gaitu. 2. Normalean aldizkariaren erdiko erreportaiak gustatzen zaizkit gehien. Hasierako enbidoaren inguruan sortzen ari den "katea" ere gustatzen ari zait. 3. Web orria botatzen dut faltan. Web orri batek, papereko edizioa kendu gabe, azken orduko albisteak... jartzeko aukera emango luke. Baita argazki gehiago ezartzekoa ere. Baina guzti honek lan handia suposatuko lukeela uste dut.

Alaitz Lopetegi

1. Ez da lan makala Danbolineko taldea egiten ari dena hilero-hilero aldizkaria kaleratzeko. Benetan txalogarria iruditzen zait. Zorionak! 2. Elkarrizketak asko gustatzen zaizkit, oso interesgarriak izaten dira eta. Enbidoak ere adi-adi irakurtzen ditut; benetan atsegina da herriko jendeak dituen burutapen, iritzi, kezka, aldarrikapen, amets eta abarri buruz “beren ahotik� irakurri ahal izatea. 3. Batetik, beste aldizkari batzuetan azaltzen diren atal batzuen falta nabaritzen dut; adibidez, denborapasak asko atsegin ditut, eta gustura hartuko nuke gurutzegramak eta antzekoak euskaraz egiteko aukera. Bestalde, proposamen txiki bat ere egingo nuke: haurrentzako ipuinak sartzea (hilabete bakoitzean zati bat edo, tarte luzeegia bada istorioari jarraitzeko, ba, ipuin laburrak hilero). Bilobak ditudanez, polita izango litzateke haiei kontatzeko edo irakurtzeko; seguru herriko haur, guraso eta aitonamonek estimatuko luketela.

Arantxa Zigaran


AZAROAK 5 OSTIRALA 22:00ETAN UDALETXE AZPIAN PIANO BAT BERTSOTAN III Pianoa vs. Bertsoa Jagoba Astiazaran, Ainhoa Ansa eta Beñat Gaztelumendik eskaintzen duten ikuskizuna inprobisazio kontzertu bat da. Publikoak esaten dien arte ez dakite zer jo edo abestuko duten. Bertsolaritzan bezala, musikarekin ere inprobisatu daiteke. Hori frogatu nahi da “Piano bat bertsotan” izeneko erronka honetan. Gai jartzailerik ere izango da; publikoa bera. Ikuskizuna ikustera doanak entzun nahi duen euskal kantaren izena jarriko du papertxoan. Musikariek zozketa bidez ateratzen den papertxoan jartzen duen kanta jo beharko dute eta ikusleek abestuz parte hartuko dute pantailako letren laguntzarekin. Beñat Gaztelumendi, azken Gipuzkoako Bertsolari txapelketan bigarren saria irabazi zuen 24 urteko gaztea ere bertan izango da. Partaide berri honekin, Pianoak, aurreko urteetan erakutsi duen bertsolaritzarekiko alderaketa, publikoaren aurrean demostratu beharko du zuzenean. Elkarri lagunduz (bertsolariari musikaz lagunduz, eta hark guri hitzak jarriz...) elkarren aurka jarriko dira eszenatokian. Publikoak gaia jarri beharko dio, bai bertsolariari bai musikariei ere.

AZAROAK 6 LARUNBATA GOIZEKO 11:00ETATIK 14:00ETARA KULTUR TALDEEN EGUNA Kultur taldeen eguna, azaroaren 6an, plazan goizeko 11:00etatik 14:00etara. Herriko hainbat kultur taldek beren jarduerak ezagutzera emango dituzte ekimen ugariren bidez: alde batetik, informazio gune bat jarriko da kultur taldeen materialarekin; bestetik, taldeek ikuskizun franko eskainiko dituzte, zuzenean (dantza, musika, jokoak eta abar); azkenik, ordu erdi inguruko hainbat ikastaro trinko han bertan egiteko aukera eskainiko dute. Kultur taldeen egun honek honako helburuak ditu: kultur taldeen arteko elkar ezagutza bultzatzea, koordinazio sustatzea, herritar sentimendua eta herriarekiko konpromisoa garatzea, jende berria edo/eta eragile berriak antzematea eta abar. Danbolin ere bertan izango da. Ezagutu nahi al duzu gertutik gure lan egiteko modua? Lagundu nahi al diguzu datorren zenbakia osatzen? Ba gerturatu!!

AZAROAK 12 OSTIRALA 22:00ETAN KULTUR ETXEAN Udaleko Euskara Batzordeak Danbolinen urteurrenerako antolatua TXIRENE ANTZERKI TALDEAREN 'GEZURREZKO PRINTZEA Edurne Agirrezabala protagonista duela. Sinopsia: Senarraren ama gaixotu egin da, eta emakumeak lan egiteari utzi dio amaginarreba zaintzeko. Senarrak, bitartean, betiko bizimoduari eusten dio. Emakumeak, hutsaren hurrengo bihurturik, baina amaginarrebaren laguntza duela, harremanarekin bukatzea eta egoerari aurpegi ematea erabaki du, bere garaian ez baitzuen adorerik izan hori egiteko. Senarrarekin batera bizi izandako garai onei buruz hitz egiten digu, eta baita orain, nahiz eta tratu txarrak pairatu eta banantzea erabaki, askatasuna kentzen dion mendekotasunari buruz ere. Zalantza eta duda-mudaz beterik, senarrarekin geratu da berriz ere.


3 1

Karlistaldi garaikoak Nik neure begiz ikusitakoetatik aparte etxean entzundako pasadizoak eta gertaerak badauzkat buruan. Gauza askorekin ez naiz akordatzen, baina zerbait bai. Adibidez, Karlistaldi garaikoak dezente kontatzen zizkigun aittita Praixkuk. Aittittak, aplikatzen zenean, bazuen guri gauzak kontatzeko ohitura. Ni gustura egoten nintzen aditzen, galdera asko egin ere bai. Karlisten kontuekin zerbait akordatzen naiz. Ertxiñondon egon omen ziren egun batzuetan soldadu karlistak. Besteei, gero etorri ziren soldaduei, liberalei alegia, beltzak deitzen omen zieten. Behin beltzak edo liberalak edo zera horiek sartu omen ziren hona, Zestoara, berrogeita hamar bat lagun guztira. Itsasoz etorri omen ziren Getarian desenbarkatuta. Haiek ere Ertxiñondon izan ziren gure aittittak kontatu zigunez. Bere aita Joxe Manuelek hitz egin omen zuen haiekin. Behin kontatu zigun pasadizo nahiko gordina. Karlistaldi garaian, gerran zeudela, etxe bakoitzetik lagun batek joan behar izaten zuen Getaria aldera frentera. Getariako partean, Meaga gainean edo inguru horretan omen zegoen frentea. Gure aittitta joaten zen Ertxiñondotik, hamahiruhamalu urteko mutil-koskorra. Hura 1862an jaioa zen, beraz 1875 ingurua izango zen. Lubakiak egiten eta jarduten omen zuten han.

Egun batean kontu gogorra gertatu zela kontatu zigun. Meaga eta Garate aldeko ez dakit zein etxetan, ez daukat gogoan… Ba, etxe hartako gizon zaharra soroan, artajorran ari omen zen. Inguru hartan soldaduak omen zeuden guardian, soldadu karlistak, alegia. Une hartan lasaitasuna egongo zen nonbait, eta soldaduak aspertuta, egonean. Soroan ari zen agurea ikusita, soldadu batek besteari esan omen zion: –Azunbre bat ardo jokatuko diat. Tiro batekin bota baietz agure hura! –Ezetz –besteak. –Baietz. –Bota. Listarizko hariarekin egindako poltsatik ez dakit zenbat txanpon atera omen zituzten, azunbre bat ardok balio zuena. Aurreratu omen zen pixka bat, soro aldera joan, eta bau! tiro egin omen zuen. Gizona hantxe artasoroan plast! erori eta, han gelditu omen zen luze-luze arto artean. –Hutsa adinean geratu duk!, –esan omen zuen soldaduak–. Ardoa edan behar diagu orain! –Benga azunbre ardoa. Azunbre ardogatik apustu egin eta gizona tiroz bota, alajaina. Azunbrea likidoen neurria da, pitxerkada bat edo… Pitxer hori ez dakit ba, zenbat izango den, bi litro eta erdi edo… Aittittak pasadizo hori berak ikusita bezala kontatzen zigun, hori dena mutil-koskorra zela ikusia. Orain, zer esango dizuet? Benetan hala gertatu ote zen? Nik ez dakit. Mutil-koskorra nintzela entzundakoa kontatu dut nik.

E

lkarrizketa, transkripzioa eta moldaketa: Manuel Arregi, Jon Artano

SOLDADU

K A R L I S T A K K A N P A L E K U A N, G A R A I H A R T A K O G R A B A T U I N G E L E S B A T E N A R A B E R A

Pasadizoak entzuteko: www.ahotsak.com/zestoa/hizlariak/joxe-migel-arregi-ibarguren-ertxin/


J

ardunian

xabier

rezabal D

esioak eta ametsak betetzeko eginak dira eta aurrera eramateko beldurrik ez dugu izan behar. Jendeak zer esango edo zer pentsatuko duenaren beldurrak gure nahiak betetzea eragozten digute. Hala ere, batzuetan ez da horrela gertatzen, eta ametsak egia bihurtzen dira. Xabier Rezabal bere ametsa egia bihurtzeko bidean da. Bere etxeko egongelan hegazkin ultra-rin bat egiten ari da eta zergatik egin duen galdetuta, berak “zergatik ez?� erantzuten du. Hasiera batean zaletasuna zena pasio bihurtu du, etxetik irten gabe.

“

Nondik datorkizu hegazkinekiko zaletasuna? Hamar edo hamabi urte nituenean egurrezko hegazkinak egiten nituen, maketak, eta ia denak puskatu egiten nituen hegan egiten al zuten probatzean. Gure ama zenak, noizean behin, urtebetetzetan eta horrelako egun berezietan, Donostian erosi eta ekarri egiten zizkidan. Nerabezaroan ahaztu egiten dira kontu horiek baina egun batean Imanol Sagarzazu etorri zitzaidan esanez Irunen unibertsitateko ikasleentzako delta hegal ikastaro bat antolatu zutela. Urte askoan ibili ostean, 1995. urtean planeatzaileak maneiatzen hasi nintzen. Delta hegalekin ere ibili izan naiz baina azkenen urte hauetan planeatzailean ibiltzen naiz gehien bat. Zergatik egin duzu hegazkina? Nik oraindik ez dut ezagutzen pilotu bat, bai hegazkinekoa, bai planeatzailekoa, ez duena bere hegazkina egitea nahi. Pilotu denek bat egin nahi izaten dute, beraien eskuekin; eta batzuk egiten dute baina askok ez. Denbora asko behar da, lan handia da eta bakoitzaren gaitasunak ere ezagutu behar dira. Zergatik aukeratu zenuen hegazkin modelo hau? Mc15 Cri-Cri modeloa aukeratu dut, lehenik eta behin, nire etxean sartzen delako kar, kar, kar... Hori horrela da, eta gero garraitzeko desmuntatu daitekeelako. Hirugarren arrazioa, modelo hori abiazio munduan erreferentzia izatea da. Horrelako zenbat hegazkin daude munduan? Munduan 120 egongo dira eta hauetatik 60 bat Frantzian, hegazkinaren diseinatzailea frantziarra baita. Hala ere, hegan egiteko moduan ehun bat egongo dira eta hau, momentuan, ez da horietako bat. Hain gutxi egotearen arrazoietako bat eraikitzeko zaila dela da. Jende askok planoak erosi eta dakarren lana ikusten dutenean ez dira hasi ere egiten. Zein ezaugarri tekniko ditu? Hegazkin honek 15 zaldiko bi motor erabiltzen ditu eta 220 kilometro orduko abiaduran ibiltzeko arazorik ez du. Hori bai, segurtasun arrazoiak direla eta inola ere ezin ditu 300 kilometroak gainditu, nahiz eta 350 kilometrotara iritsi den erresistentzia probetan. Erresistentziari dagokionez hamar G positibo eta negatibo aguantatu ditzake eta kontuan izan behar dugu pilotu batek bostekin konortea galdu dezakeela. Pilotu titulua beharrezkoa da hegazkin honentzat? Nik ez daukat hegazkin mota hau pilotatzeko beharrezkoa den titulua. Berez maneiatzeko gai izango nintzateke baina legalki ezin dut. Hegazkin mota bakoitzak bere titulua eskatzen du, hegazkin handiak erabiltzeko balio duen tituluak ez du balio txikiak erabiltzeko.

Norbaitek ezohiko zerbait egin duela esaten didatenean ni poztu egiten naiz

Zenbat denbora daramazu hegazkina egiten? Hau, orain dagoen bezala, bi urte. Kalkuluen arabera 1.500 eta 2.000 ordu behar izaten dira guztiz bukatzeko baina pentsatu behar duzu denbora hori egunean zehar banatu behar dela. Jendeak, 2.000 ordu esaten diozunean, uste du ez dela horrenbeste, baina kontuan izan behar da zein den zure lotura. Imajinatu fundizio batean lan egiten duzula eta etxera neka-neka iristen zarenean lanean hasi behar duzula. Gainera, normala den bezala, lehenengo aldiz horrelako zerbait egiten duzunean denbora gehiago behar izaten duzu. Lanean ibilita asko ikasten da. Askotan atzera pausuak handiagoak izaten dira aurrerakoak baino. Mo-

�


5

1

mentu hori kritikoa izaten da baina zeure burua ezagutzen laguntzen dizute, zure nortasuna nolakoa den ikusten da horrelakoetan. Guztiz amaitzeko zenbat denbora beharko zenuke? Lasai ibilita beste urte betean hegan egiteko moduan egon daiteke. Garestia da hegazkin hau egiteko behar den materiala? Hegazkinen munduan zer den garestia eta zer merkea baloratzea ez da erraza. Egin behar den ia lan guztia eskuz eginikoa da eta hori nola baloratu behar duzu? Adibidez hegazkin honen kasuan materialetan 3.000 euro gastatuko nituen baina muntaia egiteko beharrezkoak diren 2.000 orduak artisau lana direla esan daiteke eta hori nola baloratu behar duzu? Hau bukatzen duzunean beste bat egingo duzu? Ez dakit noiz egingo dudan, agian, hemendik hamar urtera izango da, baina dagoeneko aukeratua dut zein izango den. Oraingoa baino pixka bat handiagoa da eta hau ere aluminioarekin egiten da eta etxean sartzen zait. Familiari nola esaten zaio hegazkin bat egin nahi duzula eta gainera etxean egingo duzula? Familia ohituta dago. Badakite zenbat gustatzen zaidan mundu hau eta ez zen ezustekoa izan. Besteentzako, kanpokoentzako, bai izan zela ezustekoa, baina nire familiarentzat ez. Pazientzia handia izan dute etxean; izan ere, mailua edo zulagailuarekin lan egiten duzunean zarata handia egiten baita. Kanpokoen laguntza izan duzu hegazkin hau egiteko? Batez ere lagundu izan didatenak Txarli Etxeberria eta Jose Perez izan dira. Bien laguntza ezinbestekoa izan da niretzat. Jo-

sek tailerrean aluminioari makinekin forma ematen lagundu dit. Juan Nogalesek ere asko lagundu dit eta Lorea Artetxe ere ezin ahaztu. Nire arrebarekin lan egiten du eta Frantziara materiala eskatu behar nuenean bera ibili da faxarekin gora eta behera. Jendea dago asko lagundu didana, baina arazo gehien konpondu didana Txarli izan da piezak mozten, laserrarekin... bere laguntza ezinbestekoa izan da. Joseren aita zenak ere lagundu zidan pieza batzuk soldatzen eta lanean ari ginela esaten zidan hegazkina bukatzen nuenean ez ahazteko erakutsi egin behar niola. Laguntza handia izan dut, batez ere Txarli eta Joseren aldetik, eta guztiek musu-truk lagundu didate, ordainetan ezer eskatu gabe. Hegazkin bat zergatik egin duzun galdetzen dutenei zer erantzungo zenioke? Galdera ez da zergatik egin, baizik eta zergatik ez. Zergatik ez egin? Beti zintzo portatu behar al dugu? Politikoki zuzena, edo normala dena egin behar al dugu beti? Bizitzan zorakeria bat, bi edo hiru zergatik ezin ditugu egin? Horri zorakeria deitu baldin diezaiokegu. Bizitzaren gatza eta piperra zorakeriak egitean dago. Inori minik egiten ez diozun bitartean, eta legerik ez baduzu urratzen, zergatik ezin dugu egin? Txakurrak hartu eta Finlandiara leran ibiltzera joan nahi duenak zergatik ezin du egin? Behin bakarrik bizi gara. Kanpandorrera igo eta aterki batekin salto egitea, hori bai zorakeria. Norbaitek ezohiko zerbait egin duela esaten didatenean ni poztu egiten naiz.

U

rko Canseco


gu r e a n

P EÑAKO KIDEAK B ARTZELONAK LORTUTAKO GARAIKURREI HELDUTA Z ESTOAKO PLAZAN

Peña

zestoa 1899 "Zestoatik oihuka Barça!" Zestoa 1899 peña bartzelonista 2008ko urrian sortu zen Joseba Errasti zestoarraren eta Jordi Molinas kataluniarraren ekimenez. Errasti urtero joan ohi zen Bartzelonara Barçaren partidak ikustera eta bidai horietan adiskidetu zen Molinasekin. Euskaldunak eta kataluniarrak, erdi eta erdi, gara peñan, gutxi gora behera, eta taldea sortu genuenean erabaki genuen Zestoari garrantzi handiagoa ematea han lehendik peña asko daudelako eta ilusioa egiten digulako partida guztietan Camp Noun pankartaren bat egotea Zestoa jarrita. 1899, berriz, Barça sortu zen urtea da.

P EÑAREN IRUDIAN TXAKOLIN B O T I L A, A N T X O A P I N T X O A E T A IKURRINA DAUZKATE JARRITA

Bidaia batzuk egin ditugu Zestoatik; esate baterako, Manchesterko Old Trafforden, Milanoko San Siron, Erromako olinpiar estadioan eta Madrilgo Bernabeun izan gara. Ez daukagu ahazteko Athletici irabazitako Errege Kopa ere. Valentzian jokatu zen eta hango camping batean egon ginen lau zestoar. Dena Euskal Herriko jendea baina gu bakarrik Bartzelonaren aldekoak (Errexil kenduta, bera Athletic zalea da-eta) eta gu euskaraz egiten genuen bakarrak. Gero partidan Euskadi Irratikoek, gure pankarta ikusi eta seko harrituta, elkarrizketa egitera etorri zitzaizkigun. 2011N ROSELL ZESTOARA? Gabonetan loteria atera ohi dugu Barça ikusteko sarrera parea edo kamiseta bat zozkatuz. Loteriako zenbakia da 20592a, alegia, Barçak lehen Europako Kopa irabazi zueneko data (1992ko Maiatzaren 20a). Aurtengoa dagoeneko salgai dago Zestoan Elortzanean baina baita Elchen, Benidormen, Tenerifen... leku horietan ere peñako kideak baititugu. Loteriarekin bildutakotik pankartak egitekoeta sosak biltzen ditugu. Xelebrea da Bartzelonan jendea gure sudaderekin jantzita ikustea; Zestoa A B E N D U A N. . . ZE S T O A T I K C A M P N O U R A! paparrean dutela. Barça-Erreala partidurako bidaia antolatu dugu, Zestoako Bartzelona zale Partidak ikusi eta giro onean egoteko, txokoa eta Real zaleak elkarrekin asteburu pasa mundiala egiteko. prestatzen ere ari gara eta agian datorren urtean A B E N D U A K 1 1 , L A R U N B A T A: 7:00etan irten eta 14:00etarako Bartzelonan. irekiko dugu egoitza. Oraindik seguru ez dakigun FCB-ko jendeak harrera egingo liguke eta Camp Nou inguruan dauden pearren, maiatzaren 1eko asteburuan egin nahiko ñen plaken artean Zestoa1899rena betirako jarriko dugu. Dos Terres jategenuke peñaren inaugurazio ofiziala Zestoan. txean bazkaldu ondoren, Camp Noura, partidura ikustera. Gero libre Egun horretan Anoetan jokatzen du Barçak eta izango du jendeak, larunbat gaua nahi duen modura pasatzeko. Eta nekaBartzelonatik peñako autobuskada etorriko da. tutakoan, hotelera. Ederra litzateke Bainuetxean bazkaria egitea. Bai- A B E N D U A K 1 2 , I G A N D E A: Eguerdian Bartzelonatik irten, bidean bazkaldu, na oraindik urruti dago eta ikusiko dugu. Nolaeta 20:00ak alderako Zestoan. nahi ere, kriston puntazua litzateke Sandro Rosell P R E Z I O A: 145€ inguru –F.C. Barcelonako presidentea– Zestoara etortzea. I Z E N- E M A T E A: deitu Josebari (662171097) lehenbailehen, bidaiari kopurua mugatua da eta. Epea azaroaren 21a (lekuen arabera ikusiko da epea luzatu edo ez).

P

eña zestoa 1899

* Partida larunbatean izango den esperantzan antolatu da bidaia, igandean balitz bertan behera geldituko litzateke.


7

k

1

Urriak 16

ale/bale KALE.

PAREAN LURREAN

Puzgarri eta goxokiak Arroagoian

GESALAGA 18 PORTALAREN 2-3 ZM-KO KOSKA BAT

DAGO. IA EZ DA IKUSI ERE EGITEN ETA

MUTURREZ AURRERA BAT BAINO GEHIAGO ERORI DA.

BA L E .

Urriak 18 Pilota taldekoak Ekainberrik babestutako kamiseten aurkezpenean

SAN JOANGO PARKEKO

SARRERAN PIBOTEAK LEHEN BAINO

KANPORAGO JARRI DITUZTE ORAIN ETA AUTOA APARKATZEKO LEKURIK EZ

DAGOENEZ SARRERA LIBRE GELDITZEN DA ETA IKUSPENA ERE HOBETU EGIN DA.

Odol emaileen festa.

zulo

Urriak 20

danbolin

Urriaren 17an Loiolan eskualdeko odol emaileen festa izan zen eta 16 herritarrek intsignia jaso zuten. Hamabik zilarrezkoa, 25 aldiz eman dutenaren seinale eta 50 aldiz eman duten laurek urrezkoa. Urte hauetan zehar izan duten konstantzia eta emandako bizia saritzeko izaten da intsignia. Hurrengo urteetarako odol emaileen kopurua igotzeko esperantza edo nahia du Zestoako Odol Emaileen taldeak eta herritarrak animatu nahi dituzte odola ematen hastera.

Ipuin kontalaria ikastetxeko aurrentzat liburutegi berrian

Urriak 18 Kiroldegiko zerbitzuen hausnarketa prozesua

Urriak 23 Usurbilera irteera atez ateko hondakinen bilketa sistema ezagutzera


udaleko berriak •

ARROABEAN BABES OFIZIALEKO 35 ETXEBIZITZA ERAIKIKO DIRA

Arroabeko Rezola izeneko Area da Zestoa udalerriaren planeamenduko eremurik garrantzitsuenetarikoa. Leku horretan 353 etxebizitza egitea dago aurreikusita, horietatik 70 babes publikoko etxebizitzak izango dira. Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Cementos Rezolako industri instalazioak bota ziren bere garaian eta horrez gain ordura arte eremu hori zeharkatzen zuen estalitako erreka ere bistarazi egin zen. Joan den udaberrian amaitu zen 60 etxebizitza libreekin osatutako lehen faseko eraikina. Aipatutako 35 etxebizitza berri hauek Arroabeko Kultur Etxetik gertuen dagoen partzelan eraikiko dira eta etxebizitza hauek eskuratzeko baldintzei dagokionez, esan, Jaurlaritzak eta Zestoako Udalak sinaturiko hitzarmenak dioenaren arabera, Zestoa sustapenean interesatutako udalerri bakarra izendatu dela, beraz, aginduaren datatik bi urte lehenago Zestoako udalerrian erroldaturiko pertsonek bakarrik parte hartu ahal izango dutela zozketan. Udalaren iritziz, izena emateko epea 2.011ko udaberri aldera ireki beharko litzateke.

ZESTOAKO KIROL ESKAINTZA ETA ESKARIAREN INGURUKO HAUSNAKETA EGITEKO PROZESU PARTE HARTZAILEAN ABIAN JARRIKO DU UDALAK Urriaren 18an eman zuten prentsaurrekoa Alazne Olaizola alkateak eta Edurne Egaña Lehendakaritza eta Foru Administrazioko diputatuak. Bertan, Zestoako kiroldegiaren inguruan martxan jarriko den parte-hartze hausnarketaren berri eman zen. Prozesu hau Diputazioak bultzatu nahi duen politikoak eta herritarrak hurbiltzeko asmoaren baitan kokatu zen. “Kudeatuz” bezala ezagutzen ditugun proiektu multzoek bi helburu nagusi dituzte: Batetik, herrietako gobernu sistemen inguruan hausnartzea, eta bestetik, herritarren partaidetza prozesuak bultzatzea, politika publikoetan inplikatuz eta herritarren iritziak kontutan hartuz.

Zestoako Udalak, udalerriko kirol jardueren eskaintza eta eskariaren inguruko hausnarketa egiteko baliatuko du Kudeatuz programa. Hausnarketa hori bideratzeko lehenik eta behin Zestoan eskaintzen den kirol programaren berri emango da honako alorretan: eskola kirola, kirol federatua eta kirola denontzat programa. Honela, antolatuko diren bileretan kirol arlo bakoitzaren ahultasunak eta aukerak aztertzeaz gain, etorkizunera begira zer nolako proiektu bideragarriak martxan jar daitezkeen eztabaidatuko da. Hiru edo lau bilera ireki izango dira eta Gabonetarako eginda edukitzea espero da. Kirolaren inguruan lan egiten duten udalerriko eragileez gain, herritarrak ere gonbidatuta daude. Kanpoko aholkulari talde bat arduratuko da bileretako dinamizazioaz eta hartutako erabakiak Udalari helarazteaz. Bestalde, bilera konkretu bat aurreikusten da auzoetako egoera aztertzeko eta Udaleko web orrialdean ere atal berri bat jarriko da martxan informazioaz gainera, ekarpena egin ahal izateko. Horrez gain 50 herritarri telefonoz deituta gaiaren inguruko galderak ere egingo zaizkie.


ur 29

RIA OSTIRALA

“Preso bat egunkari bat” mus txapelketa Txoko eta Uztapide tabernetan. Gaueko 22:00etan izenematea eta 22:30ean hasera.

az 05 06

AROA

OSTIRALA

Piano bat bertsotan emanaldia gaueko 22:00etan udaletxe azpian. Danbolinen 10. urteurrena dela eta. (ikus 12 orria)

TIK

1 2R A

Agiro Mendi Taldeak antolatuta mendi astea izango da Kultur Etxean. OSTIRALA

Gaueko 22:00etan kultur etxean Txirene taldearen “Gezurrezko printzea” antzezlana, Udaleko Euskara Batzordeak Danbolinen urteurrenerako antolatua. (ikus 12. orria)• Bertso afaria Iraetako Gure ordeka elkartean Jon Maia eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Antolatzailea Iraeta Denon Artean Auzo Elkartea.

14 18

txoekin.

IGANDEA

Agirokoak Munoandira (Zestoa 365m) goiz pasa gazteOSTEGUNA

Musikalean emanaldiaren baitan, herri desberdinetan arratsaldeko 18:30ean aterako dira Ertxiñako 50 bat haur trikitixak, panderoak, klarineteak, flautak, txistuak, saxoak eta trompetak joaz.

19

OSTIRALA

Kultur Etxeko areto nagusian Ertxiña musika eskolaren emanaldia (pianoak, gitarrak, taldeak ) eta aurten lehenen aldiz, aurreko ikasturtean 2. maila bukatu dutenek diploma jasoko dute. 25. urteurreneko logotipo lehiketako irabazlea zein izan den ere jakinaraziko da.

20

LARUNBATA

Idiakaitz txistulari taldearen kalejira, iluntzeko 19:30ean. • Santa Zezilia eguneko bandaren kontzertua 20:15ean.

21

Ma rtin donearen jaiak 05 06 07

Lasao auzoan

OSTIRALA

20:00etan txupinazoa. Ondoren bertso afaria eta Josune eta Leire trikitilariak. LARUNBATA

15:00etan frontoian haurrentzako puzgarriak eta 17:00etan txokolatada. IGANDEA

11:00etan Idiakaitz txistulari taldearen kalejira. Lasaoko abere eta nekazal produktuen erakusketa. Txakolin eta sagardo dastaketa.

LARUNBATA

Kultur taldeen eguna goizeko 11:00etatik 14:00etara. Herriko hainbat kultur taldek beren jarduerak ezagutzera emango dituzte ekimen ugariren bidez. Danbolin ere bertan izango da, gertura zaitez! (ikus 12. orria) • Huancavelicaren lagunak taldeak janaria, ikas materiala, garbiketa pertsonaleko produktuak... jasotzeko mahaia jarriko du udaletxe azpian Acobamba eta Huancavelica-ko umeen jangelarako 10:30etatik 20:00ak arte. Diru laguntza eman nahi duenarentzat ere kaxa bat jarriko da mahaian.

08 12

9

agenda

1

IGANDEA

Santa Zezilia eguna ospatzeko elizako koruak meza eta P.M. Otañok Santa Zezailiren omenez egindako "Cantantibus organis" abestuko ditu. Ondoren lagun arteko bazkaria egingo dute.

• Bko kontzertuan noizbait Zestoako bandako parandaren 100 .urteurrena dela eta Santa Zezilia-

taide izan diren guztiei nahi dizkiete ateak ireki. Azaroaren 20an izango den kontzertuan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. Hau antolatzeko, azaroaren 3an, asteazkenenez, gaueko 21:00etan bilera bat egingo dute lehenik eta ensaioak azaroaren 10 eta 17an. ehobia-Donostia lasterketa azaroaren 14an izango da. Zestoatik autobusean joan nahi dutenentzako izen ematea irekita dago Kiroldegian azaroaren 10a arte. Irteera ordua zehaztu gabe dago (8:00 8:30 artean izango da). Prezioa joaten den jende kopuruaren arabera izango da. Autobusa zumaiarrekin osatuko da azken urtetan bezala. malda Abesbatzak ikasturteari hasiera eman dio, 3, 4 eta 5 urteko haurrentzat aukera berri bat eskainiaz “KANTUZ JOLAS”. Musika, gure inguruan une oro dago, baina askotan hain egunerokoa dugun estimuluaren jabetzaz kontziente izatea kostatu egiten zaigu. Helburu hau enbor hartuta jolasen bidez egingo da lan azaroan hasiko den tailer honetan. Parte hartzeko izena eman urriaren 28an Idiazpiko Amalda Abesbatzaren lokalean 18:00tan. Bestalde, abesbatzako kide izateko interesaturik balego ere izena eman dezake. Informazio gehiago 680570588 telefonora deituta. daleko gizarte zerbitzutatik oharra: Donostian, Larramendi kaleko 1 zenbakian, familia bitartekaritzako zerbitzu berria ireki du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak. Dohainik da eta Telefonoa honako hau da; 943576208.

•B

•A

•U



110 - 2010 urria