2023-2024ko urtekaria

Page 1

2023-2024 URTEKARIA

OTSAGABIKO ESKOLA ALDIZKARIA

Alcalde ikerlariaren eskutik saguzarrak ezagutzeko gau ibilbide bat izan genuen. Ibilbidean zehar “Ekolokalizazioa” nola grabatu eta entzungo genuen azaldu zigun. Haren hitzetan saguzar espezie bakoitzak frekuentzia desberdina duenez, teknologiarekin identifikatu ditzakegu.

Beraz, Otsagabiako herria utzi eta Irati aldera oinez abiatu ginen sagurren frekuentzia identifikatzeko tresneria guztiarekin.

Ibilbidean geldiune luze bat egin genuen Zatoia ibai ertzean, bertan bildu genituen datu gehienak eta saguzarrak ehizatzen ikusteko aukera izan genuen.

ESKI KANPAINA

ESKI KANPAINA

Martxoaren hasieran izan zen, 5 eta 6an. Mata de Haya-ra joan ginen. Hasieran Abodira joan behar genuen baina elurra zapaltzen duen makina apurtuta zegoen eta eski pistak zapaldu gabe zeuden, horregatik, Belaguara joan ginen.

Bi egun egon ginen eskiko ikastaroa egiten. Bi modalitate desberdin egin genituen, begirale desberdinekin. Lehenengo egunean skating modalitatea (elurretan patinatu) egon ginen praktikatzen eta bigarrenean telemark ikasi genuen.

BTT

Ekainak 12 DBHko ikasleek txirrindulaz buelta bat egin zuten. Ibilbidea Otsagitik hasita Ibiltzietara ailegatu ziren, Ibiltzietan pista bat hartu eta Jaurrietarantz abiatu ziren. Jaurrietatik Erremendia igo zuten eta hortik Zatoia errekara ailegatu ziren. Hortik mendi bide bat hartu zuten eta zuzen Otsagira joan ziren.

IRAILAK 25-26 (DBH 3-4)

Idatzi testu pixka bat gorputzean

Bi urtetik behin, Pirinioko mendikatearen sorrera eta higadura

nola gertatu den aztertzeko, Otsagabiko DBH 3 eta DBH 4ko ikasleak Ordesara joan ziren, Irailaren 25 eta 26an.

Irteera bi egunekoa izan zen, lehenengo egunean, zazpi orduko ibilbidean, DBH 4ko ikasleak Pirinioko medikateen tolesdura eta plaken tektonikak aztertu zituzten eta DBH 3ko ikasleak, berriz, glaziarren higadurak eta meteorizazio mota desberdinak.

Bigarren egunean ibilbidea motzagoa izan zen, bost ordutakoa, eta bertan fosil mota desberdinak eta Arazas ibaiak egiten duen higidura aztertu zuten.

HUTSUN TXALAPARTA

Azaroaren 29an Hutsun txalaparta taldearen bisita izan genuen eskolan. Mikel Urrutiak eta Anai Cambrak osatzen duten taldeak. ikuskizun mamitsua eta kalitate handikoa egin

zuten bi aldiz: lehendabizikoa DBH eta LH5 eta 6. mailako ikasleendako eta bigarrena 5 urte eta LH1, 2, 3 eta 4. mailako ikasleendako. Mota askotako txalapartak (tradizionala, afinatua, harrizkoa, tobera, kirikoketa… ) jotzeaz gain, musika-tresna honen historioan zehar murgildu gintzuten, 70. hamarkadatik gaur egun arteko ibilbide osoa azalduz.

ELHUYAR ZIENTZIA AZOKA

Azken urteetan bezala, aurtengoan ere

Elhuyar Teknozientzia Azokan parte hartu du Otsagabiko Eskolak.

Jakina den bezala azoka honen helburu nagusia esperientzia zientifikoak bultzatzea da gazteen artean.

Otsagiko Eskolako zientzia mintegia bat dator helburu honekin eta aukeztu den proiektua ondorengoa izan da.

AMAIERARA IRITSI DA

DBH-ko ikasleria
Milaeskerdenagatik!Esperodugu udaizugarribatizatea! 23-24KO KURTSOA

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.