lAGUNTZA PROGRAMAREN LEHENENGO AZTARNAK / PRIMERAS HUELLAS DEL PROGRAMA LAGUNTZA

Page 1

LAGUNTZA programak eskolan utzitako lehenengo aztarnak Ikasturte honetan Otsagabiko Eskola LAGUNTZA programan sartu da. Hezkuntza Departamentuak sortutako programa honen helburuak adimen emozionala modu integral batean lantzea eta bizikidetza eta tratu ona sustatzea dira, bertzeak bertze. Programa honetan sartzearen ondorioz, eskolako irakasle guztiok formakuntza jaso dugu gai hauen inguruan. Horretaz gain, programarako diseinatutako fitxa batzuk lantzen hasi gara. Jarraian iraku daiteke egindako lana, etapaz etapa. HAUR HEZKUNTZA Bi fitxa landu dira: “Zergatik naiz pertsona zoragarria” eta “Misio posiblea”. Lehendabizkoan autokontzeptua landu izan da istorio baten bitartez eta hainbat sakontze dinamika egin dira jolasaren bitartez. Bigarrenean, irudian agertzen den “barraskilo lasterketa”-rekin hasten da fitxa, autoestima eta lankidetza sustatuz, barraskiloak mezu positiboak entzunez bakarrik egin zezaketen aurrera.

Bukaeran ariketak ebaluatu dira beste fitxa baten bitartez. Ebaluazioa 3 ataletan bereizi da. Zer ikasi dut?, Zer sentitzen du nire bihotzak? eta Zer asmo ditut? Inglesean landu izan da azkeneko ebaluazio ariketa hau.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
lAGUNTZA PROGRAMAREN LEHENENGO AZTARNAK / PRIMERAS HUELLAS DEL PROGRAMA LAGUNTZA by 13269-CPEIP Ochagavia-general CPEIP Ochagavía - Issuu