Komunztadura aposizioetan 1

Page 1

KOMUNZTADURA APOSIZIOETAN 109.araua


Aposizioetan honako mota hauek bereiz daitezke: 1. Aposizioa izen sintagmaren barneko izenen artean egiten denean, deklinabidearen marka izen sintagma osoaren bukaeran jartzen da.  Unibertsitateko Errektoreorde Edurne Mendiluzek aurkeztu du txostena.  Edurne Mendiluze Unibertsitateko Errektoreordeari aurkeztu diote txostena.  Zure lagun Dublinen bizi denari, sari bat eman diote. Lehen izenak ez darama mugatzailerik.


Salbuespena: Mugatzailea duten izen bereziek –Antso Azkarra,

Pernando

Amezketarra

eta

horrelakoek–

aposizioetan ere gordetzen dute.  Antso Azkarra errege ausartari… (Ez, Antso Azkar errege ausartari…)  Pernando Amezketarra bertsolari ezagunaren ibilerak…(Ez, Pernando Amezketar bertsolari ezagunaren ibilerak…)


2. Izen sintagma osoa aposizioan jartzen deklinabidearen marka bietan jartzen da:

denean,

 Nire lagun Ferminek, piano jotzaile trebeak, kontzertu asko eman ditu aurten.  Fermin Garro irakasleari, lizentziadun berri denari, eman diote lanpostu hori.  Zure lagunarekin, Unibertsitateko irakaslearekin, mintzatu naiz gaur.


Normalean aposizioak komak bereizten ditugu.Baina badaukagu marra luzeak erabiltzeko aukera.Kasu horietan, deklinabide-marka izenean bakarrik jartzen da:  Cristina Uriartek –Hezkuntza sailburua bera– eskola publikoaren alde egingo du.  Haren etxean –aski zabala, nire ustez– erraz kabituko gara denok.  Datorren larunbatean –hilak zortzi– hasiko da ehiza garaia.


Kasu hauetan,benetako aposiziorik ez dagoenez, ez da komunztadura egiten.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.