Page 1


GUREAK-era BISITALDIA Atzo goizean, 2013-ko urtarrilaren 25a ostirala, Berion kokatuta dagoen Gureak tailerrera joan ginen. Sartu bezain pronto Jonanderrek (bertako arduradun batek) agurtu, aurkeztu eta eserleku ugari zeuden gela batera eraman ginduen. Bertan Jonanderrek Gureak zer zen eta nola lan egiten zuten azaldu zigun “powerpoint� baten bidez. Gipuzkoan 16 tailer daudela eta 4.300 langilek lan egiten dutela ere azaldu zigun. Bukatzean langileek lan egiten zuten lantegi batera abiatu ginen. Bertan kotxeen argien kableak osatzen zituzten. Aitorrek (bertako beste arduradun batek) katelanak nola funtzionatzen zuen azaldu zigun. Azaldutakoan bi taldetan banatu, eta batzuk lantegia ikustera joan eta besteek Aitorrekin katelanean parte hartu genuen. 10 minutu barru aldaketa egin genuen, gu Jonanderrekin lantegia ikustera joan eta besteek Aitorrekin katelanean parte hartu. Lantegiari buelta bat ematean kable mordoa nola paketeetan bilduta zeuden ikusi genituen. Kableak kaxetan sartu eta Txinara bidaltzen zituzten kotxearekin batera osatzeko. Guzti hori egindakoan jantokira abiatu ginen hamaiketakoa jatera. Eurek egindako ogia eta txokolatea eman ziguten. Hamaiketakoa jatean Gureak agurtu eta etxera ikastolara itzuli ginen. Aitor


GUREAK Gureak-en desgaitasunak dituzten pertsonak lan egiten dute. Gaur bisitatutako empresa horretan gutxi gorabehera 4300 pertsona daude,baina ez dago empresa bakar bat, asko daude: Landaretako empresa,gasolina,eliktrizitatea,etab... Gainerako empresak lan katea egiten dute eta egunean zehar 8 orduz egiten dute lan.Hango jendea oso ona da eta gangela batean jaten dute.Empresa batean 200-300 pertsona daude eta 25 pertsonetako arduradun bat dago. Gaur bisitatutako empresak,kableekin zerikusia du. Han erabiltzen dituzten kableak auto baten faroak jartzeko eralbiltzen dira eta baita tren baten panela egiteko ere. Alex


Gureakeko bisita 9:15 inguru Gureakerako bidea hartu dugu. Horrera iristean arduradun batek ongi etorria eman digu eta horrekin batera Gureak zer den adierazi digu powerpoint batean. 4.300 pertsona daude Gureaken! Geroxeago Gureakeko lantegira joan gara. Lan egiten ikusi ditugu eta oso arriturik gelditu naiz zeren 8 orduz gauza berbera egiten aritzen dira egunero eta pazientzia asko izan behar da hori egiteko. Han kotxe baten argia egiten ari ziren kate-lanean. Ni ere saiatu naiz lan hori egiten eta egia esan, dibertigarria da baina egun oso bat hori egiten... Asko dago ikasteko langile horietaz. Zertxobait geroago jangelara joan gara eta han egiten duten ogia jan dugu. Oso ona zegoen, trebetasun handiz eginak bai zeuden. Beranduago gureakeko langileak dibertitzen diren tokira eraman gaituzte. Oso ondo pasa dut han eta ikasi dut nahiz eta gaixotasun bat izan aurrera jarrai daitekela eta, Gureakekoek bezela, bizitzaz disfrutatzen jarrai daitekela. Naroa


GUREAK Ostiralean, Gureak-era joan ginenean bost pertsona ezagutu genituen hasierako gelan. 1.JON ANDER lantegiko arduraduna eta gidaria. 2.JUAN-ek (komikiak egiten zuen) asperger sindromea zuen. 3 eta 4 bideoa grabatzen zeudenak (Mikel eta Aritz) 5.Ainhoak,lantegiko langilea,bere lan egun bat esplikatu zigun. Gero,Jon Anderrekin tailer batera joan ginen,eta han ze lanak egiten zituzten erakutsi zigun.Bi taldetan banatu gintuzten eta batzuk Garirekin joan ziren kate lana egitea ondoko langileekin.Besteak Jon Anderrekin joan ginen lantegira eta biltegira ikustea(kableak nun zituzten...).Eta gero guri kate lana nahiko erraza iruditu zintzaidan eta gustatu ere. Hamaiketako orduan ogia nola egiten zuten ikustera joan ginen jangelara, gero ogi hori eta txokolatea eman ziguten jateko, oso goxoa zegoen. Ondoren ZABALGUNERA joan ginen.Han langileek jolasak zituzten tarte batean egiteko. Jolasak zerbait berria ikasteko dira.Gu arkatz erraldoiaren jolasean ibili ginen.Gustora ibili ginen denak.

Adriana


GUREAKERA BISITA Lehengoan,bimila eta hamahiruko urtarrilaren hogeitabostean, osteguna,Gureak bisitatzera joan ginen. Hasieran power point bat erakutsi ziguten,power pointean ordutegia,bazkalordua,lanak... Gero hiru pertsona aurkeztu ziren, arduradun bat, Jon Ander eta bi langile, Ainhoa eta Juan. Ondoren lantegira eraman gintuzten eta han bi multzotan sakabanatu ginen. Batzuk kate lana egiten zuten, besteek lantegia bisitatzen zuten bitartean Geroxeago sukaldera eraman gintuzten eta han txokolatina bat eta ogi bat eman ziguten. Oso goxoak zeuden! Azkenik zabalgunera eraman gintunzten,eta han NINTENDO eta WII eta horrelako gauzak zeuden ikasteko. Gero Jon Anderrek joko bat proposatu zigun eta Han ikusten zen ze garrantzitsua zen talde lana.

Auritz


GUREAK-ERA BISITA Ostiral goizean Gureak-era joan ginen . Gureak-era joateko bidean Gipuzkoako zuhaitz zaharrenetako bat ikusi genuen. Gureak-en sartu ginenean Jonanderrek hartu gintuen. Jonanderrek “Power Poit” batekin Gureak-eko ideia nagusiak era laburrean azaldu zizkigun , gero Ainhoak beste “Power Point” batekin bere egun normal bat nola zen azaldu zigun . Gero beste langile batek bere proiektuak irakutsi zizkigun: komikiak , marrazkiak, etab. Azalpen guzti horiek azaltzen zizkiguten bitartean bi langilek guri grabatzen egon ziren . Azalpenak bukatu genituenean Gureak-eko pabeloi batera joan ginen. Pabeloian bi taldetan banatu ginen, batzuk talde lana , nola lan egiten zuten eta kate lana besteak. Gureak-eko langileen lekuan jarri ziren beraien lana egiten. Beraien lana nahiko erreza zen baina egunero zortzi orduz lan berdina egitea nahiko aspergarria zen. Hori egin eta gero langilei eta laguntzalei elkarrizketak egiteko ordua zen. Azkenik gureakeko jangelara joan ginen, jangelan jan egin genuen . Han jangelan beste lan batzuk ematen zuten ogia egiten zuten han bertan. Azkenik gela batera joan ginen , gela horretan Gureak-eko langileek jolastu ahal zuten .Eta gureak askoz hobeto ezagututa, abiatu ginen ikastolara . Hasier


GUREAKERA BIDAIA Gureakera joan ginenean, hasieran bideo bat ikusi genuen, jakiteko nola doan Gureak. Gero langileengana joan ginen eta hasiera lotsatiak izango zirela pentsatzen nuen eta ez zen horrela izan. Jendea atsegina izan zen. Kable guztiak ikusi nituenean zaila iruditu zitzaidan beraien lana. Gureako langile baten postuan jarri nintzen eta erraza izan zen eta horrela zortzi ordu egon behar ziren. Neri aspergarria iruditu zitzaidan. Hamaiketakoa hartzeko ordua iritsi zen eta ogi bero eta goxua, milka zati bat eta hogi ori Gureaken eginda zegoen. Gero joan ginen jolas gela batera. Jolasak ez ziren jolasteko, baizik bakoitza nola mugitzen den eta bere mugimenduak ondo jakiteko. Guk jolas bat probatu genuen eta zaila izan zen sokak mugitzea. Oso atseginak izan ziren guztiak eta oso ondo pasa nuen. Nora


Gureak-eko bisitaldia Lehengo ostiralean Gureakera joan ginen bisitan gelako guztiak.Iritsi ginenean Jon Anderrek(gureakeko arduraduna) explikatu zigun Gureaken enpresa diferenteak daudela: Galant,Goroldi,Gureserbi... Ondoren kotxeko piezak montatzen dituzten eraikinera joan ginen.Hemen Aitor eta Garikoitzek arduradunak explikatu ziguten kotxeko piezak nola montatzen ziren. Langileak lan lerrotan antolatzen dituzte. Gero bi taldetan banatu giztuzten.Talde bati, kableak nola montatzen diren explikatu ziguten eta besteari kotxeko piezak nola jartzen diren..Geroago, emakume bati(Ainhoa)galderak egin genizkion eta berarekin argazki bat atera genuen. Ondoren Gureak-eko jangelara joan ginen eta esplikatu ziguten ogia nola egiten zen.Ogia beraiek egindakoa zen eta ogia eta txokolatea eman ziguten.Ogia oso goxoa zegoen, asko gustatu zitzaidan. Bukaeran gela batera joan ginen.Gela honetan jokuak zeuden trebeagoak izaten laguntzeko. June


Gureakera bisita Abenduak 25ean(ostirala)Jakintza ikastolako seigarren mailako ikasleok,Gureak enpresara egin dugu bisita. Bidean,arte zahar eta eder ikustera joan gara.Arbola handihandia zen eta ondo zaindua zegoen, artea moztu ezkero,inguruko etxe-taldea hautsi egingo baitzuen. Gureakera heltzerakoan ,Jonanderrek(arduradunak) eta Ainhoak (desgaitasuna duen emakume bat) enpresan nola egiten duen lan esan digute eta bukatu bezain laster,lantegira joan gara. Langileak nola egiten duten lan ikusi eta gero kate-lana probatzeari ekin diogu. Ez zen uste nuen bezain zaila,baina aitortu behar da lan batzuk besteak baina zailagoak izan zaizkigula. Amaitzerakoan,sukaldera joan gara,han ogia eta txokolatea dastatu eta gero ikas-gelara joan gara. Han,talde-joko polit bat egin dugu,eta beranduago iada kalean geunden.Buelta osoa harrapaketan jolasten pasa ondoren, kiroletara joan gara ,eta arratsaldean klase normala eduki dugu.

Unai


GUREAK-EKO TAILERRAK Ostiralak 25a,Gureak izeneko eraikin batera joan ginen,6.mailako c gelakoak.Ikastolatik atera eta Berioraino joan ginen.Berion tailerrera joan baino lehenago zuhaitz handi bat ikustera joan ginen. Tallerrera iritsitakoan lehenbizi sala batera joan ginen.Han harbel handi batean nola konpontzen ziren lanak egiten ikusi genuen.Eta gainera han salan zeuden 4 pertsonetatik bik esplikatu ziguten gauzak Gureak-eko tallerrari buruz.

20minutu geroago Gureak-eko tailerrera joan ginen, han nola egiten zuten lan ikustera.Bi talde egin genituen gauza desberdinak ikusteko.Nire taldea lehenbizi aulki batzuetan eseri ginen,kable batzuk zulo batzuetan sartzeko. Hamaiketako garaian,gureak-eko jangelara joan ginen,eta han kriston ogi goxoa eman ziguten,txokolatearekin.

Ostean,beste sala batera joan ginen,eta soka batzuk hartuta tailerrekoak esaten ziguna marraztu behar genuen.Hori izan zen azkeneko gauza nik gogoratzen dudanez.Gero batzuk kiroldegira joan ziren,eta beste batzuk ikastolara.

Endika


GUREAK Lehenengo power point bat erakutsi zigun Ainhoa izeneko langile batek. Geroxeago langileek lan egiten zuten lekura joan ginen.Gero lana nola egiten zuten erakutsi ziguten .Kate lana egiten zuten. Ondoren guri utzi ziguten kate lana egiten.Nik egin nuen lana oso erraza izan zen. Gero sukaldera joan ginen hamaiketakoa jatera.Ogia eta txokolatea jan genuen .Geroxeago joku bat egin genuen eta polikiroldegira joan ginen.

Aimar


Gureak

Gureak-en ikusi genuen, atzeratuek ez zeukatela zailtasunik gauzak egiteko, guk bezala egiten dutela lana eta gainera denbora gehiago ematen diote lanari eta bakarrik 40 minutu dauzkatela bazkaltzeko. Beraiek egiten dute bazkaria, ogia... Guztiok pentsatzen genuen kate-lanak oso errazak izango zirela eta gero ikusten genuen ez genuela egin azkar ezta bat, eta taldeko lana oso zaila da. Adibidez kate-lanean batek gaizki egiten bazuen guztiok gaizki egiten zuten, eta errotulailuarenean txapuza batzuk atera zitzaizkigun. Gureak-en ikasi genuen bizitza normal bat eramaten zutela. Endika


GUREAK-ERA BISITA Ostiral goizean Gureak-era joan ginen. Bidean, Gipuzkoako zuhaitz zaharrenetako bat ikusi genuen. Gureak taldeak, desgaitasunak dituzten pertsonentzat behar bezala egokituriko lan aukera egonkorrak sortu eta kudeatzen egiten du lan. Han gauza oso interesgarriak ikusi genituen: Lehengo Jonanderrek PowerPoint bat erakutsi zigun. PowerPoint-ean Gureak-eko ideia nagusiak era laburrean adierazita zeuden. Geroago Ainhoak beste PowerPoint bat erakutsi zigun. Hor beraien egun normal bat nolakoa zen adierazten zuen. Gure oso antzekoa zen. Gero hango langile batek bere marrazkiak, komikiak... erakutsi zizkigun. Hori guztia ikusi ondoren, nola lan egiten zuten ikustera joan ginen, eta bi taldetan banatu ginen. Langile guztiak katelana egiten zuten kotxeen argietako kableak lortzeko. Gero guri katelana egiten utzi ziguten. Beraien lana nahiko erreza zen, baino egunero zortzi orduz berdina egitea nahiko aspergarria ematen du. Gero seiko taldeetan banatu ginen, eta talde bakoitzak pertsona bati elkarrizketatu genion. Ondoren berarekin argazki bat atera genuen. Elkarrizketa bukatu ondoren, jangelara sartu ginen, eta oso ondo usaintzen zuen. Ogiaren usaina zegoen. Han ogia nola egiten zuten erakutsi ziguten eta gero bakoitzari ogi zati bat eta txokolatea eman ziguten. Oso goxoa zegoen. Azkenik Jonanderrek gela batera eraman ginduen. Han joku bat


egin genuen, ez zen batere erraza. Oso ondo pasatu genuen. Oso bisita interesgarria izan zen. Cecilia


GUREAKERA BISITA Urtarrilaren 25 goizean Gureakera joan ginen bisitan Jakintza ikastolako 6c gela. Gelatik atera eta ona egiten zuenez oinez joan ginen, baino lehenago hango zuhaitz berezi bat ikustera gerturatu ginen. Azkenean, Gureakera iritsi eta Jon Anderrek power-point baten bidez Gureak zer zen esplikatu zigun. Gero gela berdinean, Ainhoa izeneko langile batek bere eguneroko lana esplikatu zigun. Eta Juan Manuelek bere lanari buruz hitz egin zigun. Ondoren, tailerrera joan eta bertan langileak lanean ikusi genituen. Han, bi taldetan banatu ginen, batzuk langileen lana probatu zuten eta besteek almazena ikusi eta nola funtzionatzen zuen ikasi genuen. Gero, taldeetan jarri eta hango langile batzuei entrebista egin genien. Dena bukatzean bertako jangelara joan eta han egindako ogia, eta txokolatina bat jan genuen hamaiketakorako. Bertan lan egiten zuen langile batek, nola deitzen ginen galdetu eta bakoitzari musu bat eman zigun. Beranduago, gela batera joan ginen, bertan langileek jolasen bidez ikasteko aukera zuten, eta guk joku bat probatu genuen. 10 pertsonen artean bakoitzak soka bat hartu, eta erdian zegoen boligrafoaz esaten ziguten marrazkia egin behar genuen denon artean. Azkenean, Gureatik joan eta ikastolara bueltatu ginen. Lide


GUREAKERA BISITA Gureakera joan baino lehen, Berion dagoen arte zuhaitza ikustera joan ginen.Gero,Gureak empresara sartu eta Jon Anderrek esplikatu zigun zer egingo genuen,zer ikusiko genuen,... Gureakera sartu eta esan ziguten enpresa asko zituztela lanarekin laguntzen ziotenak, adibidez, Goroldi, Gurepost, Goiplastik,... Hori esplikatzean, kate lana nola egiten zuten ikustera joan ginen. Han, ezintasunak zituztenek, guri utzi ziguten kate lana egiten eta gauza batzuk zailak ziren baina beste batzuk, oso errezak. Gero, arduradunei eta langileei,galdera batzuk egin genizkien eta galderak bukatzean,argazki bat atera genuen langileekin edo arduradunekin. Bukatzean,jangelara joan ginen eta esan ziguten zergaitik egiten zuten ogia eta probatzeko eman ziguten.Ogia jan eta gero,tailer batera joan ginen.Tailer horretan,talde lan bat egin genuen.Talde la horretan,hamar pertsonen artean,marrazki bat egin behar genuen. Bukatzeko,niri eta beste ikaskide bati,Gureakeko bisitaren inguruan,entrebista bat egin ziguten. Garazi


GUREAK Goizean ikastolara iritsi bezain laster Charo eta Maiderrekin Gureakera joan ginen, Beriora. Hara iristean Jon Anderrek Gureak zer den azaldu zigun powerpoint baten bidez. Gero hango langile batek egun-egunekoa zertan datzan azaldu zigun. Handik zuzenean tailer batera abiatu ginen. Han bi taldetan banatu gintuzten. Talde batek langileen postua hartzen zuen bitartean beste taldeari tailerreko buruak nola futzionatzen zuen azaldu zion. Tailerrean egon ondoren jantokira joan ginen. Han ogia eta txokolatea eman ziguten hamaiketako bezala. Geroago talde lanaren garrantzia ulertzeko joku bat egin genuen jantokiaren ondoko beste tailer batean. Joku hori amaitzen Gureaketik joan ginen eta oinez bueltatu ginen ikastolara. Peru


GUREAK-EKO ENPRESA Gureak da enpresa bat non desgaitasunak dituen pertsonek lan egin dezakete. Gureak-en kableak egiten dituzte kotxeentzako. Guri esan ziguten egin behar genituela kableak eta esplikatu ziguten guztioi eta erreza egin zitzaien batzuei. Geroago joan ginen hamaiketakoa jatera, orduan batzuk mahaian eserita gelditzen ziren bitartean, seiko taldea joan ziren hamaiketakoa hartzera eta esplikatu ziguten nola egiten zuten ogia. Gero joan ginen jolastera tailer batera non desgaitasunak dituzten pertsonak jokuen bidez hobetzeko aukera dute. Bere mugimenduak egin genituen eta esan ziguten gaizki egin genuela eta pixkabat parra eman zigun. Bukatu genuenean joan ginen eta agurtu genien guztioi, Jakintzara iritsi eta bazkaltzera abiatu ginen. Selene


Gureak Gaur Gureak-era joan gara, han nola lan egiten duten erakutsi digute. Zortzi ordu ematen dituzte egunero lanean konpainia askotarako: Galan... gainera soldata minimo bat jasotzen dute langileek. Gureak-ek langilei haien ezintasunak trebatzeko tailer bat eskeintzen die. Baita jangela bat ere. Gureak-eko langileek lana kate-lana egiten dute. Horrek zer esan nahi du? Ba, langile batek zertxobait egiten duela besteak, beste zertxobait eta hurrengoak, beste zertxobait ere egiten du, pieza bat osatu arte. Gureak-en froga bat egin genuen: langile bezala jarri ginen kate lanean. Lana nahiko erraza zen baina kontuan hartu behar da zortzi ordu direla lan berdinean, jo ta ke. Han hamaiketakoa eman ziguten: ogia txokolatearekin. Ogia bertan egina zen. Langileei entrebista bat egin genien eta ez zeudela ados soldatarekin baina lagun asko egiten zituztela esan ziguten. Xabier


GUREAKERA BISITA Urtarrilaren 25 goizean Gureakera joan ginen bisitan Jakintza ikastolako 6c gela. Gelatik atera eta ona egiten zuenez oinez joan ginen, baino lehenago hango zuhaitz berezi bat ikustera gerturatu ginen . Azkenean, Gureakera iritsi eta Jon Anderrek power-point baten bidez Gureak zer zen esplikatu zigun. Gero gela berdinean, Ahinoa izeneko langile batek bere eguneroko lana esplikatu zigun.Eta Juan Manuelek bere lanari buruz hitz egin zigun. Ondoren, tailerrera joan eta bertan langileak lanean ikusi genituen. Han, bi taldetan banatu ginen, batzuk langileen lana probatu zuten eta besteek almazena ikusi eta nola funtzionatzen zuen ikasi genuen. Gero, taldeetan jarri eta hango langile natzuei entrebista egin genien. Dena bukatzean bertako jangelara joan eta han egindako ogia, eta txokolatina bat jan genuen amaiketakorako. Bertan lan egiten zuen langile batek, nola deitzen ginen galdetu eta bakoitzari musu bat eman ziguen. Beranduago, gela batera joan ginen, bertan langileek jolasen bidez ikasteko aukera zuten, eta guk joku bat probatu genuen. 10 pertsonen artean bakoitzak soka bat artu, eta erdian zegoen biligrafoaz esaten ziguten marrazkia egin behar genuen denon artean. Azkenean, Gureatik joan eta ikastolara bueltatu ginen.

Libe


ELKARRIZKETAK GUREAK Lide Entrebistatu dugun andrea Naiara Ekai da,33 urte ditu. Naiara 2003an hasi zen Gureaken,bere lana Audi C4-erako kableak egitea da,berarentzat erraza eta zaila dela azaldu digu. Naiarak 8:00etatik 17:12ra egiten du lan,baina ostiraletan 8:00etatik 15:00ra.Bere gurasoek eramaten dute Gureakeraino.Naiarak nahiago luke soinuen argazkietan lan egin.Dionez ondo ordaintzen diote lanaren truke. Beraien artean ondo portatzen dira baina batzuetan kexak izaten dira.Arduradun batzuk jatorrak dira baina beste batzuk ez hainbeste. Naiarak lagun asko ditu enpresan. Berak jantokian bazkaltzen du.Ama eta aitarekin bizi da Naiara. Lanetik atera ondoren bere mutil lagunarekin ateratzen da.


Bere oporretan Cadizera joaten da.Bere zaletasunak paseatzea eta igeri egitea dira.


Gureakeko elkarrizketa

Naroa Ainhoa du izena eta 35 urte ditu. 1999. urtean hasi zen Gureaken lan egiten. Bere lana bi kable jartzea da, erreza dela dio berak. Bere ordutegia asteleheneetatik ostegunetara goizeko 8:05 etatik arratsaldeko 17:12ak arte da. Ostiraletan berriz goizeko 8:05etan sartzen da eta arratsaldeko 15:00etan ateratzen da. Lanera, bere aitarekin etortzen da autoz.Bere lana gogoko duela dio eta ez zuela aldatuko.Hola-hola ordaintzen diotela esaten du baina ezin dela kexatu. Oso ondo konpontzen da bere lankideekin eta arduradunarekin berdin. Lagun pila bat ditu Gureaken Ainhoak. Gureakeko jangelan bazkaltzen du, batzuetan etxetik ekartzen du bere janaria. Bere gurasoen etxean bizi da, bere gurasoekin. Lanetik ateratzean etxera joaten da, deskantsatzera eta oporretan hondartzara doa. Bere zaletasunak igeri egitea, lagunekin egotea, paseatzea... dira, beste batzuen artean.


Gureak bisitaldia  

Gureak tailerretara egindako bisitaren narrazioak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you