Page 1

Historiaurrea Lurra sortu zenetik gaurdaino igarotako denbora bi zati nagusietan banatzen dugu: historiaurrea eta historia. Historiaurrea da, zalantzarik gabe, bi zati horiendenboratarte luzeena: Lurra sortu zenetik (duela 4.000 milioi urte inguru) lehen dokumentu idatzia azaldu arte (k.a. 3.000 urte inguru). Urte askotxo, beraz.Historiaurrean (milioika eta milioika urte horietan) bi aro nagusi bereizten dira: Harri Aroa eta Burdin Aroa. Eta hauetako bakoitza beste azpiarotan banatzen da, aurrerago ikusiko ditugunak.

Harri Aroa: Paleolitoa (K. a. 3.000.000 - K. a. 9000) Harri Aroko lehen garaia da Paleolitoa. Oso aldi luzea da: gizakiak sortutako lehen kulturarekin hasi (K. a. 3.000.000) eta K. a. 9000. urte arte hartzen du.


Garai honetakoak dira giza-eboluzioan izan diren gizaespezie gehienak: homo-erectus, homo-habilis, eta homosapiens. Paleolitoari harri landuaren aldia deitzen zaio. Antzinako gizaki mota bakoitzak modu berezi eta ezberdinez landu ohi baitu harria, gero eta trebezi handiago eta modu konplexuagoz alegia. Paleolito bukaeran, giza-espeziearen eboluzioan “homo sapien-sapiens” gizaki mota azaltzen da, “Nehanderthal” izenekoa hain zuzen, aurrerago desagertuko bazen ere.


“Nehanderthal” izeneko gizakiaren aztarna ugari daude Euskal Herrian. Hona hemen batzuk: •

Isturitze (Nafarroa Behera Donamartiri): hainbat aztarnaz gain munduan aurkitutako txirularik zaharrena dago bertan.

Ekain (Gipuzkoa - Zestoa): labar aldeko hainbat margo oso interesgarri aurkitu dira bertan.

Aitzbitarte (Gipuzkoa - Errenteria): bost kobazulo dira guztira eta horietatik hirutan hainbat aurkikuntza garrantzitsu egin dira.

Harri Aroa - Paleolitoa: SUA (400.000 k.a.)


Homo erectusa duela milioi eta erdi urte azaldu zen eta teknologia garatua zuen, egia esan, espezie honi zor diogu suaren aurkikuntza. Paleolito garaiko gizakiek sua egitea lortu zuten. Oso aurkikuntza garrantitsua izan zen: haitzuloak argitu eta berotu ahal izateko, eta janariak prestatzen eta basapiztiak uxatu ahal izateko.Gizakia sua ezagutu zuen duela 400.000 urte k.a. sumedi baten erupzioaren ondorioz edota zuhaitz baten eroritako tximistak sortutako sutearen ondorioz.Hasieran arazo nagusia sua mantentzea eta kontrolatzea izan zen.Sua egiteko lehenengo metodoa hau izan zela suposatzen dute: makil lehor baten puntarekin egur lehor zati baten gainean egindako igurketaren ondoren sortu zen. Hori bai, beti puntu berdinan igurtzita.

Harri Aroa: Mesolitoa (K. a. 9.000 K. a. 7.000) Mesolitoa (antzinako grezieraz: mesos=erdia etalithos=harria) Harri Aroko Paleolito eta Neolito aroen artean dagoen garaia da.Klima berotzeak eraginda, hainbat natura-aldaketa gertatu ziren Europan: barazkijale migratzaile handiak, elur-oreina


kasu, desagertu ziren…Gizakiak harrapari eta biltzaile huts izateari utzi eta ekoizle izateko urratsak egiten hasi zen: Europako baso erraldoietara sartuta, haiek hustiatzen hasi ziren.Aurreko garaiaren aldean, harrizko ehiza-tresneriaren txikiagotzea areagotu zen. Ugaztun txikien ehiza eta moluskuen (barraskiloak etab.) kontsumoa garatu zen. Arte-irudiak sinbolikoak eta ez-figurazkoak ziren gehienbat.Gizakiaren eboluzioaren azken espeziearen garaia da: “Homo sapiens-sapiens” (”Cro-Magnon” izeneko gizakia).

Harri Aroa: Neolitoa (K. a. 7.000 K. a. 2.500) Neolitoa (grezieratik: lithos, ha rri edo Harri Aro Berria) Harri Aroko azken garaia da.Gizakia harrapari eta biltzaile izatetik ekoizle izatera igaro zen. Beraz elikaduraren kontrola lortu zuen: abereak hezten zituzten, animalia taldeak zaintzen bazituzten haragia, esnea eta larrua lortzen zituzten (honengatik hasi ziren ardiak, behiak, ahuntzak eta zerriak hezten), fruituak landatzen… Garai honetan antzinako ilargia eta Mariren gurtza alde batera utzi zen eta eguzkia eta Urtzi pertsonaiak agertu ziren gurtzen. Nekazaritza sortzean konturatu ziren eguraldiak bazeukala zerikusia haiek landatzen zituzten


fruitu, barazki eta abarrekin. Horregatik hasi ziren eguzkia, trumoia, hodeiak‌ gurtzen, hau da zerutik (urtzitik) zetorren guztia.

Harri Aroa - Neolitoa: GURPILA (K. a. 4.000) Esan liteke gizakiak sortu zuen lehenbiziko makina izan zela gurpila.Tresna hau ere Ekialde Hurbilean sortu zen, Kristo baino 4.000 urte inguru lehenago. Eta Iberiar Penintsulara feniziarrekin eta greziarren eskutik etorriko zen seguru asko, baina erromatarrak izan ziren Penintsulako ipar eta mendebaldera zabaldu zutenak.

Metal Aroa: Kobre eta Brontze Aroa (K. a. 2.500 - K. a. 1.000) Kobre Aroa, giza-kulturaren garapenaren garaia da, non lehendabiziko kobrezko lanabesen erabilpena agertu zen.Giza-kultura hori, askoz lehenago garatu zen Asiako ekialdean Europan baino.Brontze Aroak, K. a. 2500etik K. a. 1000 arte irauten du. Epe honetako ezaugarri orokorra hazkunde demografikoa da. Gainera, gizakia nomadismoa alde batera uzten joan zen sendentarismoaren mesedetan. Ehorzketa kobazuloetan zein trikuharrietan (batzuk lehenago eginak) egiten zen.

Metal Aroa: Burdin Aroa (K. a. 1.800 urtetik aurrera)


Burdin Aroa, burdinaren erabilpena lanabesetan nagusitu zen aroa da. Metal horretaz gain, Burdin Aroko gizarteek beste aldaketa batzuk dituzte aurreko gizarteen aldean, hala nola nekazaritzan, sinesmen erlijiosoetan edo arte estiloetan.

Historia: Antzin Aroa (k.a. 3.000 476) Antzin Aroa esaten zaio historiaurrearen bukaeratik (lehen dokumentu idatzien garaitik) Erdi Aroaren hasiera arteko, hots, Mendebaldeko Erromatar inperioaren suntsidura (K.o. 476) arteko aro historikoari.

Erromako Inperioa 110 urtean


Historia - Antzin Aroa: “Erromatarrak Euskal Herrian” Erromatarrak K.a. 178an iritsi ziren lehen aldiz Euskal Herrira Ebro ibaian gora. Euskal Herria erromatarren garaian bi probintziatan banatuta zegoen, lurraldearen zati bakoitza handiagoa zen unitate batean sartua zegoelarik. Horrela hegoaldea Tarraconensisen barruan zegoen eta Ipar Euskal Herria, Akitania erromatarra edo Novenpopulania zen.

Euskal Herria erromatarren garaianEuskal Herriko lurralde askotan erromatarren kultura eta teknikak hedatu ziren. Erromatarren ekarpenak: •

Golde-nabarra.

Mahatsa, ardoa.

Legeak, merkataritzako arau berriak.


Eraikuntza ederrak: harrizko ubideak; zubiak; estrata zabalak eta luzeak, harri zabal eta handiez egindakoak, Euskal Herrian zehar.

Hainbat hiri sortu zituzten erromatarrek, gehien bat aurretik zegoen herrixka birsortuz, besteak beste Pompaelo (Iruñea), Lapurdum Baiona, Veleia (IruñaVeleia) eta Oiasso(Irun ?). Adierazgarria da euskarazko izenak iru(n) erroa dutela, hiri-ren baliokidea. 405 urtean bisigodoak sartu ziren Euskal Herrian, erromatarren egonaldiari amaiera emanaz.

Historia: Erdi Aroa (V - XV) Erdi Aroa Europako historian, hirugarren garaia da, Antzinaroa eta Aro Modernoaren artean dagoena. Gutxi gorabehera, V. mendetik XV. mendera luzatzen da.Erdi Aroan, kristautasuna zabaldu zen Europa osoan. Eraikin erlijioso ugari egin ziren, “Erromaniko” izenez ezagutzaen den estiloa jarraituz. Horren adibide,ondoko irudian dagoen “Eunateko Baseliza (Nafarroa).Aldaketa ugari gertatu ziren. Egungo Europako hainbat estatuk oinarriak aro honetan dauzkate, muga politikoak garai gatazkatsu honetako leinu eta armaden garaipenen ondorioa baitziren. Nafarroako Erresuma ere Erdi Aroan sortu eta garatu zen.


Islam zibilizazioaren hedapena 632tik 750raIslam zibilizazioaren loraldia ere aro honetan eman zen. Musulamanek 700 urtez egon ziren Iberiar Penintsulan eta eragin handia izan zuten, Nafarroako hegoaldean, nagusiki.

Historia - Erdi Aroa: NAFARROAKO ERRESUMA (IX-XVI) Erdi Aroan sortu zen eta garatu zen Nafarroako Erresuma, inguruko lurraldeetan beste erresumak sortzen ari ziren garai berean. Gizartea antolatzeko eta kanpoko etsaiei (musulmanak, frankoak‌) aurre egiteko sortu zen erresuma eta Pirinioaren bi aldeetara hedatu zen.


Nafarroako Erresuma 1030ean V. - IX. mendeak.- Etengabeko borrokak bisigodo, musulman, franko eta bikingoekin. 824. urtea.- Eneko Aritzak Iru単eako Erresuma sortu zuen. 1004 - 1035.- Antso III.a Gartzeiz Nagusiaren erregealdia. X. - XI. mendeak.- Nafarroako Erresumak bere baitan bildu zituen gaur egungo euskal lurralderik gehienak, baita inguruko beste hainbat ere. XI. - XVI mendeak.- Lapurdi, Zuberoa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia inguruko erresumen agindupean geratu ziren. XVI. mende hasiera.- Nafarroko Erresumak, Nafarroa Behereko lurraldeetan iraun zuen hainbat urtez.


1530 - XVI. mendea.- Gaztelako Erresumak Nafarroa osoa konkistatu zuen.

Historia: Aro Modernoa (1492 1789) Aro modernoa, historian XV. mendearen bukaeran hasi zen, Europarrek Amerika aurkitu zutenean, eta Frantziako Iraultza arte luzatu zen.Itsas teknikaren hobekuntzek (iparorratza) itsas-bidaien ugaritzea ekarri zuten. Bidaiak, gainera, gero eta urrutiagora egiten ziren. Bidaia horietako baten ondorio izan zen Amerikako aurkikuntza.

Historia: Aro Modernoa (1492 1789) Aro modernoa, historian XV. mendearen bukaeran hasi zen, Europarrek Amerika aurkitu zutenean, eta Frantziako Iraultza arte luzatu zen.Itsas teknikaren hobekuntzek (iparorratza) itsas-bidaien ugaritzea ekarri zuten. Bidaiak, gainera, gero eta urrutiagora egiten ziren. Bidaia horietako baten ondorio izan zen Amerikako aurkikuntza.


Kolon Amerikara iristerakoanAmerikako aurkikuntza, Mundua inguratuz egin zen lehen bidaia, zientzia aurrerapenak‌ gertakizun horiek guztiak erabat aldatu zuten gizakiaren bizimodua eta honek munduarekiko zuen ikuspegia.

Aro Modernoa: MUNDUA BOROBILA DA Munduari bira osoa (1519 - 1522) Juan Sebastian Elkano (1486/1487-1526) esploratzailea izan zen, Getarian (Gipuzkoa) jaioa. Munduari bira osoa eman zion lehenbiziko espedizioan parte hartu eta azkenengo partea berak gidatu zuen. 1519. urtean Sevillatik irten eta 1522an berriro Sanlucar de Barrameda


herrira ailegatu zen Victoria Ontzia, beste 17 marinel bizirekin bakarrik.

Magallanes-ekin hasi eta Elkanoren agindupean eginiko lehen mundu-bira

Aro Modernoa: LURRA EGUZKIAREN INGURUAN Bibliaren arabera Jainkoak gizakia bere irudira egin zuen, beraz Unibertso guztiak bere inguruan bira egin beharko zuen: Lurra Unibertsoaren erdian zegoela pentsatzen zen. Nikolas Koperniko.(Thron - Alemania, 1473-1543) Astronomia modernoaren aita izan zen. Kopernikok Eguzkia sistema baten erdia dela eta planeta guztiek, Lurra barne, bere inguruan egiten zutela bira zioen. Teoria frogatzeko adina ez zen bizi izan, ordea.Galileo Galiei.- (Pisa - Italia, 1564-1642) filosofo, fisikari eta astronomo italiarra. Hau ere, astronomia modernoaren aita izendatua izan da eta,


horretaz gain, metodo zientifikoaren aitzindaria.Kopernikoren teoria aldarrikatu eta frogatu zuen, ordura arteko uste eta sinismen guztiak hankaz gora jarriz. Elizako agintariek, kartzelaratu egin zuten Galilio eta teoriaren berri ematen zuen liburua “debekatuen” zerrendan sartu zuten. 1992. urtean Aita saindu Joan Paulo II.ak kendu zion zigorra, 359 urte pasa eta gero.

Aro Modernoa: EUSKARAZKO LEHEN LIBURUA Johannes Gutenberg (1400-1468), asmatzaile alemaniarrak, inprenta asmatu eta handik 100 urte ingurura argitaratu zen euskarazko lehen liburua: Linguae vasconum primitiae.Bernart Etxepare (Sarasketa Nafarroa Beherea 1480-?) euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea izan zen:Linguae vasconum primitiae.Tituluan bertan, hitzaurrean eta amaierako poemetan agerian uzten du Etxeparek lehen euskal idazlea dela. Euskarari “kanpora, plazara dantzara” irteteko agintzen dio, eta euskaldunek ere bide berriak urra ditzatela nahi du, moldiztegiaren (inprentaren) bitartez, euren burua erakutsiz. Amaierako kontrapasaren hasierak honela dio: Heuscara ialgui adi campora Garacico herria Benedica dadila Heuscarari eman dio


Behar duyen thornuya. Heuscara Ialgui adi plaçara Berce gendec vste çuten Ecin scriba çayteyen Oray dute phorogatu Enganatu cirela. HeuscaraIalgui adi mundura

Historia: Aro Garaikidea Historia zatitzen deneko azken aroa, Iraultza Frantsesetik (1789) gaur egunera arte hedatzen dena.Frantzian, ordura arte agintzen zuen erregea eta bere inguruko guztiak, agintetik kendu zituzten. Agintzeko era, gizartea antolatzeko modua, herritarren eskubideak, legeak… aldatu egiten dira, aro berri bati hasiera emanaz.Bizimodu aldaketa areagotu egingo da, “industralizazioa” deritzan prozesuarekin. Ordura arte nagusi izan zen artisautzan oinarritutako ekoizpen-sistemak alde batera utzi eta industria bitartezko ekoizpenari ekingo zaio. Artisautzan eta nekazaritzatik makinetara eta kate-sisteman oinarritutako ekoizpen-sistemara.


Aro Garaikidea: Industrializazioa Euskal Herrian Industrializazioa Euskal Herrian XIX. mendean burutu zen Bizkaia eta Gipuzkoan eta geroago iritxi zen, XX. mende bitarte Araba, Nafarroa eta Lapurdira batez ere. Hasiera batean batez ere Bizkaian izan zen Industria Iraultza.Bizkaiko Labe Garaiak : 1902. urtean sortu zen eta Bizkaiko siderurgia fabrika nagusietako bat izan zen. Hiru enpresa siderometalurgikoen elkarpena dela eta sortu zen: Altos Hornos, Fabricas de hierro etaAceros de Bilbao. Sestaon zegoen kokatuta. Altzairua esportatzen eta kokea inportatzen zuen, lurrunontzien konstrukzioa bultzatuz.

Industria mota desberdina sortu zen: burdingintza izan zen industriaren giltzarria Bizkaian; Gipuzkoan, berriz, neurri txikiko enpresa asko sortu zen probintzia osoan hanhemenka.

Aro Garaikidea: Euskaltzaindia Ikastolak - “Ez dok hamahiruâ€? Euskaltzaindia 1918an, OĂąatin (Gipuzkoa), Euskaltzaindia sortzen da, euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta


hobetzea helburu duen akademia ofiziala.Euskararen lurralde osoa dauka bere barrutitzat Euskaltzaindiak, Bilbon du bere egoitza nagusia, eta Baiona, Donostia, Iruñea eta Gasteizen ordezkaritzak ditu. Ikastolak Egun ezagutzen dugun Ikastolen mugimendua 1944an hasten da. Espainiako Gerra Zibilak ikastolen desagertzea suposatu zuen arren, 1944an baina hala eta guztiz ere, guraso talde batek eta Elbira Zipitria irakasleak ezkutuko ikastola bat ireki zuten haren etxean, Muñoaren lankidea izandakoa. Zipitriaren lana funtsezkoa izan zen, gerra aurreko tradizioarekiko lotura izateagatik eta pedagogi ikuspegitik aplikatu zituen ereduengatik.1950eko hamarkadan Beste Andereño batzuek ikastolak zabaldu zituzten Donostian. 1960ko hamarkadan ikastolen boom-a gertatu zen eta Euskal Herri osora zabaldu ziren: Bilbo (1957), Iruñea (1963), Gasteiz (1966) eta Baionara (1969). “Ez dok hamahiru” 60. hamarkadan euskal kultura suspertzeko sortutako taldea”Garai hartan euskal kultura zokoratuta, isilduta… zegoen. Abestiak egiten hasi ginen eta kantu zaharrak berreskuratzen. Garai hartako arazoez eta askatasun faltaz hitz egiten genuen, protesta kantuak ziren. Euskal kultura berpiztu nahian, kantariak eta olerkariak


elkartu egin ginen.” Zergatik jarri zenioten izen hori?“Ipuin zahar baten izena da: San Martinen eta deabruaren arteko tratua. San Martinek deabruari zeukan tresna bakarra eskatu zion lanerako. Deabruak tresna utzi zion, baina baldintza batekin: lan hori amaitutakoan, arima eman beharko ziola. Lana bukatu ondoren, San Martin ez zegoen ados egindako tratuarekin. Orduan deabruak esan zion: “Galderak egingo dizkizut eta gaizki erantzuten baduzu, nirekin etorriko zara”. San Martinek ondo erantzun zituen hamabi galderak. Hamahirura ailegatu zenean, esan zuen: “Ez dok hamahiru”Joseanton Artze-ri (idazlea eta musikaria) egindako elkarrizketa zatia, “Euskararen Donostian” Irudien iturria: erabili.com, ikasltolen elkartea, osanet.com eta euskal wikipedia

Historiaurrea eta historia  

5.mailako gaia

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you