Ipuinak

Page 1

IPUINAK Ikasleek idatzitakoak Unibertsoaren gaiaren inguruan idatzitako ipuinak Jakintza Ikastolako 5C-ko ikasleak 11/11/2011


HOTEL BAT MARTEN Bazen behin mutil gazte bat, Mikel izenekoa. 19 urte zituen. Astronomia ikasten ari zen eta oso gustukoa zuen, bere ametsa astronauta izatea zen. Urteak pasa ala, 26 urte izatera heldu zen. Ikasketei amaiera emateko Italiara joan zen. Italian astronomia ikasten ari zenean, lagunak egin zituen eta birekin moldatzen zen hoberen: Marko eta Jonatan. Astronomiako klasean: _ Unibertsitateko azken egunak gelditzen zaizkizue eta bukatzeko proiektu bat aukeratu eta egin beharko duzue-dio irakasleak-. Lau egun dituzue egin beharreko proiektua aukeratzeko. Klasearen ondoren, Markoren etxera joan ziren hiru lagunak: − Zerbait originala egin behar dugu- esaten du Jonatanek. − Marte aztertzera joan gaitezke- jarraitzen du Mikelek. Bost egun ondoren: -Marko, Jonatan, Mikel oso proiektu polita eta ikusgarria aukeratu

duzuenez, probatzeko aukera izango duzue. Egin nahi al duzue? − Baaaai!-hirurok batera. Orduan frogatzeko aukera izan zuten. − Ah, ze suertea- Mikelek. − Egundokoa- Markok. − Bihar Alemaniara joango gara frogak egitera!-esaten du Jonatanek. Hurrengo egunean hiru lagunak hegazkina hartu eta Alemaniara abiatu ziren. Hegazkinean: - Ez al zaudete pixkat urduri?- dio Jonatanek. − Ba ni ez asko- Mikelek − Ni, izugarri- Markok.


Hiru lagunak hegazkinetik jaitsi eta hotel batera joan ziren. Bi gau pasa ondoren frogak egitera joan ziren. frogak edozein modukoak izan ziren (bueltak ematen, korrika, espazio-ontzia pilotatzen, froga matematikoak...). 3 urte pasa zituzten frogak egiten, eta azkenean lortu zuten. Irrikaz zeuden bidaia hasteko, eta 8 egun falta ziren horretarako. Bitartean gure hiru lagunak Berlinetik paseatzen (Alemaniako hiriburutik) egon ziren eta espazioko gunea ikusten ere bai. Ahoa zabalik joan ziren hotelera, espaziora joateko dituzten tresna guztiak ikusita. Aste bat pasa ondoren trajeak jantzi, eta bidaiarako prestatu ziren. Bidaiarako orduan espazio-ontzira igo eta megafoniatik entzun zen ...3,2,1,0 p!!!! eta izugarrizko soinua entzun zuten (brooom). Espazioan zeudenean grabitaterik ez zegoen baina botoia sakatu eta grabitatea bueltatu zen. Egunak joan egunak etorri, asteak joan asteak etorri, hilabeteak joan hilabeteak etorri, urteak joan urteak etorri, azkenean iritsi ziren Martera. Marte aztertu ondoren ura aurkitu zuten. Hirurek gauza bera pentsatu zuten: “HOTEL BAT MARTEN�. -Zergatik ez dugu hamar izarreko hotela sortzen- Markok -Berdina pentsatzen ari ginen -beste biek. Orduan hilabeteak pasa hala pixkanaka- pixkanaka hotel bat eraikitzen joan ziren. Geletan grabitaterik gabe edo grabitatearekin egon zitezkeen eta hogeita bost teleskopio jarri zituzten. Orduan espazio-ontziak bidali zituzten eta pertsona asko joan ziren hotelera, eta Marko, Mikel eta Jonatan han bizitzen gelditu ziren. Egilea:Aitor Angiozar



Jupiterrera joan nahi zuen umea Bazen behin Mikel izeneko mutil bidai zale bat, beti espaziora joan nahi zuena. Baina ez edozein tokira: Mikelek Jupiter planeta handi ezagutzera joan nahi zuen. Orduan bera bakarrik hegazkinean Ameriketara joan zen. Han ibili eta ibili,azkenean espazio-ontzi handi bat aurkitu zuen,eta korrika harengana joan zen poz pozik. Momentuan gizon indartsu batek atentzioa deitu zion: − Ei! Zu! Zenbat urte dituzu? Eta Mikelek esan zion: − Nik, 20. Orduan gizon indartsu harek Mikeli pasatzen utzi zion. Espazio-ontzia despegatzeko 15 minutu falta zirela abisatu zuten altabozetatik. Orduan Mikelek espazio-ontziko bidaiariari esan zion Jupiterrera joan nahi zuela. Ondoren espazio-ontziak hiru hilabete tardatuko zituela esan zion Mikeli. Orduan espazio-ontzia martxan jarri zen eta leherketa bat bezala boon!!!espazio-ontzia atera egin zen. Espazioontziaren azpian sua zegoen. Espazio-ontzia inpulsoa hartzeko zen. Orduan atmosfera pasatzean espazio-ontzi barruan flotatzen zegoen

Mikel. Eta planeta asko pasa zituen :Saturno,Artizarra,Merkurio eta gehiago. Orduan hiru hilabete pasatzeko minutu bat falta zirela abisatu zion gidariak Mikeli. Orduan 1minutu jadanik pasa zirenean,derrepente borobil txiki bat ikusi zuen baina Mikel espazioontzira gehiago hurbildu zenean, Jupiter super mega handia zen. Izugarrizko planeta laranja zen. Egia esan Jupiter ere kolore zuria zeukan. Orduan Mikel korrika Jupiterrera joan zen. Eta han jolasten ibili zen. Han nola ez zegoen grabitaterik, jolasean zebilen. Beraren eskuan kokakola lata bat zegoen lurrera bota zuen baina bota zuenean airean flotatzen gelditu zen.Eta Mikeli hori zen gauza bat gustatzen


zitzaiona. Orduan Mikel Jupiterretik paseatzen etxe arraro batzuk ikusi zituen,harri eta egurrezkoak. Eta orduan Mikel harritu egin zen inoiz ez zituelako ikusi horrelako etxeak. Geroago estralurtar handi bat ikusi zuen Jupiterreko leku batean,eta harengana joan zen pixkat beldurrez. Estralurtarrak esan zion ea nahi zuen txirrista handi batera joan eta Mikelek onartu egin zuen. Orduan txirrista handi hartara irisi zirenean estralurtarrak esan zion txirristan muntatzeko,eta Mikelek hala egin zuen. Txirristako eskailerak igo zituenean kristoen haizea zegoen oso altu zegoelako. Orduan paffff! Mikel txirristan muntatu zenean, bueno egia esan ez zen txirrista bat, hori tobogan bat zen. Geroago xomorro handi batzuk ikusi zituen bizkarrean pintxoak zeuzkatenak. Estralurtarrak esan zion bezala, Mikel tobogan gora igo zen. Ondoren Mikel toboganetik atera egin zen baina txirristan segitzen zuen. Bakarrik aire librean zegoen. Geroago kriston kurbak eman zituen ia erori eta hil zorian egon zen. Geroago karakol batzuk ikusi zituen. Konturatu zen azkarrago zihoan karakol oskolaren barruan. Orduan Mikeli munstro batzuk agertu zitzaizkion eta Mikel karakol oskolaren barruan ezkutatu zen. Eta abiadura handian munstroak hil zituen. Eta Mikel pozik jarri zen. Orduan txirristaren bukaeran argi ilun bat ikusi zuen eta beldurrez hasi zen. Bukaerara iritsi zenean zulo beltz bat ikusi zuen. Orduan urrutiago ikusi zuen txirristak segitzen zuela. Orduan kriston salto bat eman zuen, eta txirristako beste zatian agertu zen. Orduan karakol oskola puskatu zitzaion eta mantsoago zihoan Mikel txirristan. Txirristatik kriston bista politak zeuden. Espazio-ontziak ikusten ziren,gora behera, gora behera. Eta Jupiter ere ikusten zen. Orduan txirrista benetan bukatu zenean zulo beltz kristona zen,baina lehengokoa baino handiagoa. Orduan zulo beltzean erori zen. Zulo beltz barruan,dena kolore askotakoa zen:zuria,beltza, urdina, gorria, horia etab.,Zorte onez espazio-ontzi barruan agertu zen eta berriro orduan gidariak pilotatu eta lurreraino joan zen. Lurrean Ameriketan hegazkina hartu eta Espa単ara joan zen,eta beren gurasoei berari gertatu zitzaion abentura guztia kontatu zien. Eta oso pozik bizi izan zen Mikel eta beraren gurasoak. Egilea:Endika Agote


LAPUR MISTERIOTSUA Egun batean gizon batek ari zen kexaz: -Nire dirua! , nire diamanteak! Entzuten zioten pertsona guztiek builaka hasi ziren beraiek ere, uste zuten lapurra horrela harrapatuko zutela. Handik pasatzen zen mutil batek algarak entzun zituen. Orduan bururatu zitzaion gauean kalera irtengo zela lapurraren bila eta hala egin zuen baina ez egun horretan bakarrik baizik gauero ateratzen zen ea lapurra harrapatzerik lortzen zuen. Gau batean azkenean lapurra ikusi zuen denda baten lapurreta bat egin nahian: -Lapurra,lapurra! - oihukatzen hasi zen. Entzun zuten bizilagunak korrika kalera irten ziren eta denon artean lapurra harrapatu eta komisariara eraman zuten. Egun batean lapurrak kartzelatik alde egitea lortu zuen, bere zelda zaintzen zuen poliziari giltza kendu eta osssspaaa! handik ziztu bizian joan zen. Gau hartan soini berezi bat entzun zuten: GGGSSS!!! Zer ote zen? Bizilagunak ohetik altxa ziren kalean ea zer gertatzen zen eta liluratuta geratu ziren denok: Bere begien aurrean zeukatena kohete bat zen, kohete bat! Eta kohetearen barruan Marte planetara zihoan lapur hura!Orduan konturatu ziren lapurra MARTZIANO bat zela. Egilea:Alex Diez


BIDAI MIRESGARRI BAT Baziren behin bi martziano OX21 eta 0X55 Artizarran bizi zirenak. Ezaugarri nagusia zen beraien gorputzaren kolorea alda zezaketela. Egun batean, beste planeta batzuetara joatea erabaki zuten, bizidun berriak ezagutzeko.

Nora joan naiteke? - esan du OX21-k.

Martera joango gara nola den ikustera – esan du 0X55-k.

Eta ez bazaigu gustatzen Lurrera joango gara, badakigu han izugarrizko gauzak ikusteko daudela. Ondo iruditzen zaizu?- esan du O21-K

Primeran!!! Hola egingo dugu- esan du 0X55-k.

Martera joan ziren eta nola hor ez zegoen inor eta hotz gehiegi egiten zuen, Lurrera joan ziren. Hiru hilabete pasa eta gero, Lurrera ailegatu ziren, New York hirira hain zuzen ere. Han mutil bat ezagutu zuten. •

??????? - esan zuten 0X55 eta OX21-k.

Hello, Who are you?- galdetu zien mutilak.

???????- esan zuten berriz 0X55 eta OX21-k.

Jack mutilak, martzianoak bere etxera eraman zituen, kaleetan hotza egiten zuelako eta gosez ez hiltzeko... Oso ondo moldatzen ziren denok elkarrekin etxean ezkutaketan jolasten, baina hori bai, abantaila handia zuten: bere gorputza gardena jartzen zuten nahi zuten momentuan, batez ere, urduri jartzen zirenean, eta bere gorputza kolorez alda zezaketela


nahi zuten momentuan. Nola galduko dute jolasten? Horrek ez du balio. Beste alde batetik, egia da oso dibertigarria izaten zela bere gorputza aldatzea. Aste bete pasa ondoren, irratia piztean eta musika entzutean, bi martzianoak oso alaiak jarri ziren, eta handik aurrera, egunero irratia pizten zuten musika entzuteko. - Do you like music?- galdetu zuen Jack-ek •

???? - erantzuten zuten martzianoek.

Do you understand me? - berriz galdetu zuen Jack-ek

??????- zien martzianoak.

Beti bezala irratia piztuta zuten egun batean, abesti polit bat entzun zuten, “ Ilargia” Ken 7- ren abesti bat zen. Bat batean, martzianoak abesten hasi ziren, oso alai. Orduan, Jack konturatu zen martzianoek euskera hitz egiten zutela, horregaitik Euskal Herrira eramatea erabaki zuen, alde batetik martzianoak beste pertsonarekin hitz egiteko aukera izango zutelako, eta beste aldetik berak euskara ikasteko,oso interesgarria iruditzen zitzaiolako. Eta hala egin zuten.Donostiako hirian bizi ziren, eta musikalari trebeak bihurtu ziren. Hain ondo bizi ziren hemen, ez zeukaten gogorik beraien planetara bueltatzeko.

Egilea:Maitane Baraja



Bi martzianoak

Bazen behin, Marten, Nora izeneko martziano bat kolore horikoa. Norak 10 urte zituen eta 5 urteko anai txiki bat, Jon izena zuen eta kolore beltzekoa zen. Norari asko gustatzen zitzaion bidaiatzea eta oso neska alaia zen.Jon mutil alaia zen eta asko gustatzen zitzaizkion bost izarreko hotelak. Nora eta Jonek Jupiter ezagutu nahi zuten, eta jendeak esan zien uztailaren 12an joaten baziren gauza oso arraroa gertatuko zitzaiela. Nora eta Jonek asko hitz egin zuten bidaia horretaz eta azkenean Norak esan zuen: -Bueno, Jupiterrera joan nahi baduzu maletak egin eta bihar uztailaren 12 an Jupiterrera joango gara. Jon maletak egitera joan zen. Hurrengo eguna iritsi zen eta Nora eta Jon ordurako Jupiterren zeuden. Jon Jupiterreko uztailan zegoen futbolean jolasten ari zenean

bat batean irristatu zen eta zulo beltzera erori zen.Nora salbatzera joan


zen baino beranduegi zen. Nora negarrez hasi zen eta neska bat etorri zitzaion Jaione izenekoa, eta honek galdetu zion: -Zer gertatzen zaizu? Norak erantzun zion: -Jon, nire anaia, Jupiterreko uztailean futbolean jolasten ari zen eta bat batean irristatu eta zulo beltzera erori da. Jaionek esan zion: -Jupiterreko uztailetik erortzen dena eta zulo beltzera joaten denari ez zaio ezer gertatzen, ordu bete bakarrik desagertzen da eta gero bueltatu egiten da. Norak eta Jaionek ordu bat itxaron zuten eta azkenean Jon Jupiterrera itzuli zen. Gaua iritsi zen eta Jaionek bere etxera gonbidatu zien. Hurrengo goizean Nora eta Jon Martera itzuli ziren eta Jaione askotan bisitatzera joan zen.

Egilea:Cecilia Korta



ANIKILAZIOA 3753an kometa batek talka egin zuen Lurrarekin eta 2 tarte egin ziren. Ejerzitoak 4 espazio-ontzi egin zituen, bat pertsonena, beste bat Spetnaz (ejertzito bat), Black Ops(beste ejertzito bat)eta Call of duty(beste ejertzito bat). Baina arazo bat gertatu zen, kometan zombiak zeuden eta jendea hiltzen zuten, Spetnazen lagunak ziren, hortik aurrera gerra izan zuten. Lehenengo Merkuriora, Black ops eta Call of Duty lagunak joan ziren.

-Goazen, plan bat pentsatu behar dugu!-esan zuen jeneralak. -Espiak, joan informazioaren bila!-esan zuen kapitainak.

2 ordu eta gero bakarrik zombiak etorri ziren, espiak hil zituztelako, zombi guztiak hil egin zituzten. Bomba bat jarri zuten, eta asteroide batzuk talka egin zuten Eguzkiarekin eta Eguzkia Merkuriora joan zen, denak ihes egin zuten Artizarrera baina Eguzkia ez zen gelditu. Jupiterrera joan ziren baino Eguzkia oso azkar zihoan, Saturno pasa zuten eta Neptuno. Bidean zulo beltz bat agertu zen. Ez zeukaten posibilitaterik ihes egiteko eta denak hil ziren. Baino bakarrik ume baten ametsa izan zen. Egilea:Kevin Ortiz de Urbina


PIZZA BAT ETA BANATZAILEA Bazen behin pizzako banatzaile bat. Egun batean jefeak esan zion pizza Madrilera eraman behar zuela. Baina nahi gabe espazio-ontzi bat hartu eta biek, pizza eta Andonik Lurretik alde egin zuten. Andonik espazio-ontzia kontrolatzen zuen. Lehendabizi asteroideak topatu zituzten eta Saturno ikustean hara abiatu ziren. Saturnon ezin izan zuen sartu, orduan Martera abiatu orduko Marten geratu ziren planeta esploratzeko asmoz . Halako batean martziano bat aurkitu zuen. Honek esan zuen : -Kaixo, ni Don Pepito naiz. -Gu pizza eta Andoni gara. -Geurekin etorri nahi duzu Don Pepito? -Bale Eta hiru lagunak Uranora abiatu ziren. Bat batean kometa bat pasazitzaien gertu -gertutik. Uranora iritsi ondoren beste martziano bat topatu eta esan zioten: -Kaixo gu pizza, Andoni eta Don Pepito gara. -Ni Bistoso-esan zuen beste martzianoak. -Gurekin etorri nahi duzu?-galdetu zioten. -Bale.


Baina nahi gabe Lurrera abiatu ziren eta Madrilen geratu eta gero pizza entregatu zuten. Azkenik Andonik proposatu zuen bere etxera joatea bi lagunekin.

Egilea:Lide Bereziartua


IÑIGO ETA MARTZIANOA

Bazen behin Iñigo izeneko mutiko bat egun batean amets arraro bat eduki zuen. Egun batean planetario batetik meteorito bat ikusi zuen eta guztiei abisatzera joan zen baina ez zion inork sinistu. Orduan Iñigo espazio-ontzi bat hartu eta Martera joan zen. Iritsi zenean martzianoak ikusi zituen. Martzianoak han egoten utzi zioten baina batek ez zuen nahi. Martziano horrek(ez zionak hor egoten uzten)lehia bat proposatu zion. Iñigok baietz esan zion,orduan martzianoa lehia esplikatzen hasi zitzaion: -Ea zeinek ematen dion Marteri buelta azkarren- esan zion martzianoak. Iritsi zen eguna eta hasteko zeuden: 1, 2 eta... 3! Hasi zen lasterketa. Lehenengoa martzianoa zihoan noski, Marte gehiago ezagutzen zuelako. Iñigo bere herriko azkarrena zen eta martzianoari jarraitzen zion gero harrapatzeko,baina martzianoa oso azkarra zen eta Iñigok galdu egin zuen. Geroxeago Lur planetan meteoritoa ikusi zuten eta Martera etorri ziren. han Iñigo galdua zebilen eta beste martzianoak pistola bat jarri zion bere buruan. Orduan martzianoak bere dirua emateko esan zion. Justo Lurreko lagunak etorri zitzaizkion eta Iñigo salbatu zuten. Gero poliziari ahots hori ezaguna iruditu zitzaion. Poliziak, harrituta, hau esan zuen: - Hori, munduko lapur gaiztoena da! Lapurra harrapatzera zihoan unean, Iñigok hau entzun zuen: -Esnatu, Iñigo! Bere ama zen. Orduan esnatu egin zen. Egilea: Auritz Lamariano



MARTZIANO BAT EUSKAL HERRIAN

Bazen behin Marten bizi zen martziano bat. Baziren ere gizon batzuk Martera joan nahi zutenak. Martera abiatu zirenean,ez zekiten martziano bat bizi zela Marten,baina martzianoak bazekien gizonak Martera joango zirela. Martera iritsi zirenean,martzianoa,bere familiarekin bere etxean ezkutatu zen. Astronautak Marten jarraitzen zuten bitartean, Marti (martziano aita) kanpora atera zen. Astronautak,Marti ikusi,hartu eta Euskal Herrira abiatu ziren(Gipuzkoara). Gipuzkoako biztanle guztiek bazekiten martziano bat Gipuzkoan zegoela. Martiren bi seme-alabek telebista piztu eta entzun zuten: -Martziano bat, Marti izenekoa, Gipuzkoan dago,Martetik ekarritakoa. Martik,bazekien hizkuntza askotan hitz egiten: Euskara,gaztelera,ingelera... Orduan esan zuen: - Martera bueltatu nahi dut! Martera eraman zuten eta iritsi zirenean,bere etxean sartu eta konturatu zen bere bila Gipuzkoara joan zirela. Gipuzkoarrak,Martiren familia ikusi zutenean,Martirekin zegoen gizonari deitu zioten. Orduan,Claudia,Leni eta Txispa Martera joan ziren. Denak berriro ikusi ziren eta esan zuten: Zergatik ez goaz Gipuzkoara bizitzera?Han jende askok ezagutzen gaitu!Gipuzkoara joan ziren eta han lagun berri asko egin zituzten,umeak ikastolara zihoazen eta gurasoak lanera. Denak oso pozik bizi ziren eta Claudiak pentsatu zuen: Zerbait Marten ahaztu dugula sentitzen dut.Bat-batean gogoratu zen:Alexino martzianoa, Marten ahaztu zutela!


Alexina,familiatik txikiena zen.Han utzi zutenean, 2 urte zituen eta orain,7 urte izan behar ditu. Martzianoak Gipuzkoan geratu eta astronautak Martera joan ziren. Alexino bizirik eraman zuten Gipuzkoara,han alai eta zoriontsu bizi izan ziren. Egilea: Garazi Lechuga


PATINATZAILE GALAKTIKOA Bazen behin patinatzaile on bat,Xabier deitzen zena eta izotzaren gainetik patinatzen zuena. Egun batean galaxiatik ibili nahi zuen motorrean baina lehenago hau egin nahi zuen: Tuneletan 360ยบko truko bat egin nahi zuen. Hori egin ondoren prest zegoen. Geroxeago Merkurion erre zitzaizkion gurpilak,Artizarran beste bat, atzekoa hain zuzen ,Marten zulo batera erori zen eta matrzianoei kaixo esan zien. Uranon gurpilak izoztu zitzaizkion eta ondoren, Plutonera joan zen. Halley kometaren gainean iritsi zenean, joan zen esploratzera. Ondoren erori zen zulo beltzera.Han lagun bat ezagutu zuen Golfi

izenekoa eta beste dimentsio batera eraman zuten.


Egilea: I単igo Irizar


MARZIANO GAIZTOA Bazen behin bi mutil eta neska bat, Mikel eta Markel mutilak eta neska, Maria. Hirurek sari bat irabazi zuten:hiru billete espaziora joateko. Joan zirenean, Lurra ikusi zuten,baita beste planeta batzuk ere: Marte,Jupiter,Urano... Bat batean kohetea gelditu zen. Gidaria kohetetik bota zen. Bakarrik utzi zituenean, hauek astronauta trajea jantzi zuten,eta espaziora abiatu ziren. Zulo beltza ikusi zuten eta guztiz polita iruditu zitzaien. Zulo beltza ikusiz aparte, beste gauza asko ikusi zuten. Mikel hainbeste gerturatu zen Zulo Beltzera, hanka harrapatu zion eta barrura erori zen. Maria eta Markel bakarrik gelditu ziren,ez zekiten zer egin. Orduan Markeli ideia bat bururatu zitzaion: •

Botako gara!!!

Zeeeeeeeeeer, ez dizut ulertzen!

Barrura botako gara!

Zu txoratuta zaude! Zulo beltzera bota ziren eta han gauza harrigarriak ikusi zituzten: animaliak,ura,belarra,...Gora joan zirenean,Mikel kartzelan ikusi zuten. Maria harrapatu zuen eta Markelek Maria askatu zuen.Gero Mariak Mikel askatu zuen.Halako batean, estralurtar bat ikusi zuten. Hiru lagunek honi jarraitu zioten eta horrela, Jupiterrera heldu ziren.

Orduan Mikelek esan zuen: - Etxera joan nahi dut!!! Mariak Mikeli eutsi zion eta Markelek estralurtarrarekin borrokatu zuen. Markel asko nekatu zen eta Mikel estralurtarrari ostiko bat eman eta handik alde egin zuten. Markelek esan zuen: - Orain etxera joan gaitezke!!! Orduan etxera bueltatu ziren eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Marteko plazan. Egilea:Nora Arenas


MARTERA JOAN ZEN GIZONA

Bazen behin Pedro izeneko gizon bat, 35 urte zituen eta oso indartsua zen. Bere desiorik handiena Martera joatea zen. Egun batean Martera joatea lortu zuen. Espazioan zegoenean ikusi zituen planeta asko. Marte oso urruti zegoen, orduan denbora asko tardatuko zuen hara iristeko. Pedro nekatu eta gosetu ere egin zen. Orduan poltsikoan gordeta zeraman bokadilo handi bat jan zuen. Horretarako bidean gelditu egin zen bere gosea asetu arte. Marterako bidea jarraitu zuen. Ikusi zuen Eguzkia. Ezin zen gerturatu bero handia egiten zuelako. PedroK ikusi zuen Marte eta harea joan zen. Han gelditu zen. Bat batean zulo beltz bat ikusi zuen Pedrok eta hortik sartu zen. Ez zekien non zegoen. Geroago hiru martziano ikusi zituen. -Non nago? -galdetzen zuen Pedrok. -Neptunon zaude -erantzun zion martziano batek. -Baina ni Marten nengoen eta gero ez dakit zer gertatu den -jarraitu zuen Pedrok. -Seguru zulo beltzetik sartu zarela.-esan zion beste martziano batek. -Baina nik Lur Planetara joan nahi du-erantzun zion Pedrok. -Neptuno azken planeta da, oso urruti dago Lur planetatik-esan zion martzianoak. -Hegan egiten joango naiz -esan zuen orduan Pedrok. -Bale,agur Pedro, ondo pasa -erantzun zioten 3 martzianoek. Gero Pedro hegan egiten hasi zen eta Lur planetara abiatu zen. Lur planetara iritsi zen baina Bizkaian jaitsi zen. Autobus paradara joan zen eta han autobusaren zain egon zen Etorri zenean autobusa,Pedro igo zen baina ez zeukan txartelarik. Gizon batek salbatu zion, bere billetea ordaindu zion eta.


-Eskerrik asko gizon -eskertu zion Pedrok. -Ez horregatik, mutiko. Ordu bete tardatuko zuen Donostiara joaten. Pedro iritsi zen Donostiara, bere etxera joan zen eta inoiz gehiago ez zela espaziora joango pentsatu zuen. Egilea:June Orbegozo



LURTAR BATZUK MARTEN

Bazen behin mutil bat Leo Pokoflo deitzen zena eta beste planeta batera joan nahi zuen ikertzera. Estatua Batuetan bizi zen bere pisu lagunarekin. Bere izena Halo Molabo zen. Leo astronomoa zen, Halo ere baina pixkat atzeratuagoa zegoen. Egun batean, Leok, loteria irabazi zuen 9.000.000 eurokoa eta ideia bat eduki zuen diru hori guztia gastatzeko. Ideia espazio-ontzi bat egitea zen eta unibertsotik ibiltzea. Orduan, Leok espazio-ontzi materiala erosi eta muntatzen hasi zen. Halori ere gonbidatu zion espaziora joateko. Espaziora joateko eguna iritsi zen eta egun horretan Leo konturatu zen traje espaziala falta zitzaiola: -Halo-esaten du Leok-traje espaziala falta zaigu, konturatu al zara? -Bai, baina zuk ez didazu entzun nik hori esan dizutenean-Halok-.Sofan eserita zeuden telebista ikusten. -Bai zera, nik beti entzuten dizut zuri-Leok-zure ametsa izango zen. -Bai,bai-Halok-seguru. -Bueno-esaten du Leok- utz ditzagun eztabaidak beste momentu baterako. Orduan, bi lagunak traje espaziala erosi eta espaziora joan ziren. Arrisku gehien zegoen tokitik pasa ziren. Toki horretan Quasar eta zulo beltz pila zegoen, indartsuenetakoak. Azkenean, Leo eta Halo planeta batera iritsi ziren: Martera. Marten bizitzarik ba omen zegoen atera ziren ikertzera: -Hemen ematen du ez dagoela ezta bizitzarik, ezta ur tantarik ereesaten du Leok. -Bueno oraindik ez dugu beste aldea arakatu- esaten du Halok. Beste aldera joan zirenean harrituta geratu ziren: -Hau zer da, martzianoen kluba edo friki zoroen kluba?-esaten du Leok. -Ba nik ez dakit-Halok-baina planeta honetan bizitza barra-barra dago. Leo eta Halo Lur planetara joan ziren bueltan eta ospetsu bihurtu ziren informazio horrekin eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan. Egilea: Lander San Sebastian



DALIAREN AMETSA Ba zen behin Dalia izeneko neska bat. Bere ametsa espaziora joatea zen, gauez beti zerura begiratzen zuen,bere gelan zeukan leihotik izarrei begira egoten zen. Ilargia, Izarrak eta konstelazioak ikusten zituen baina inoiz ez zituen, lurra ezik, beste planetak ikusten, eta bazekien ilargira joaten bazen ikusiko zituela, eta noizbait joango zela espaziora ,bere aita bi urtetik behin edo bi alditan joaten zelako espaziora.Daliak beti berarekin joan nahi zuen baina oraindik txikia zela esaten zion beti. Baina handiagoa zenean joango zela esan zion aitak. Daliak 20 urte zituenean bere aitak berarekin joan nahi zuen galdetu zion: Dalia nahi al duzu nirekin espaziora joan? -Bai noski baietz,-Daliak-. -Orduan egin maletak eta goazen espaziora, Dalia, zu, ni eta nire lagun bat goaz espaziora, ez gara bakarrik joango orduan txintxo portatu behar duzu. 3,2,1,0,FFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFFF!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Aita eta lagunak gidatzen zuten eta Dalia leihotik begiratzen zegoen. Orduak pasa ziren, Ilargira iritsi ziren. Dalia oso emozionatuta zegoen. Espazio-ontzitik atera zirenean, gauza txuri bat ikusi zuten mugitzen. Hurbildu egin ziren eta estra-lurtar bat zela konturatu ziren. Estralurtarrak hau esan zien: - Kaixo, nahi al duzue nire laguna izan? - Bai, noski baietz!-Daliak-. - Ahal du gurekin Lurrera etorri, aita? -Ez, Dalia, ezin du. Ilargia da bere lekua eta hemen egon behar du.Baina gurekin etorri nahi badu Saturno, Jupiter, Marte... planetetara? -Bai nahi dut!-estra-lurtarrak-. -Lehenik Martera joango gara-Daliak-.UAU!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Marte oso polita eta gorria da, orain Jupiterrera joango gara, planeta hau handia da benetan!!!!!!!!!


-Orain Saturnora eta ondoren Neptunora joango gara -aitak-.Zer,Saturno ez da polita, hala? -Bai oso polita da, aita. -Zer da hori?! -Zulo beltza ematen du!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! AAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!!!-baina martzianoak podere bat du!!!!!!!! -Kontuz Dalia!!!!!! -AAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! -Oh, ez, zulo beltza da!!!!!!!!!!!! Daliaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!!!!!!!!!!!!!!! Dalia, bere aita eta aitaren lagunak ez zekiten baina berarekin etorri zen estra-lurtarrak podere bat zuen, bere familia guztia bezala, zulo beltzetik babesteko. Dalia oso neska baketsua zen eta horregatik estralurtar horri asko kostatu zitzaion salbatzea. Daliaren aitak galdetu zion martzianoari: - Laguntza behar duzu, lagun? - Bai, mesedez, laguntza behar dut, sokarik ba al duzue espazio-ontzian? - Bai, badugu. Martzianoak zulo beltzetik sartu eta irten egin ahal zuen:zulo beltzean sartu,sokarekin Dalia lotu eta zulo beltzetik atera ziren. Dalia, bere aita eta bere laguna estralurtarra agurtzera joan ziren eta azkenik etxera joan ziren. bere lagunei eta jende guztiei kontatu zien gertatutako guztia. Egilea : Miren Alberdi


Brendaren misio espazial berezia Bazen behin Brenda izeneko neska bat.Brenda Argentinako neska alai bat zen. 23 urte zituen , 1988ko urriaren 17an jaio zen. Estatu Batuetako NASAn egiten zuen lan. Behin,bere lantokira iritsi zenean,Brendaren nagusiak,Brendari oso berri garrantzitsu bat esan behar zion: -Brenda!, berri garrantzitsu bat esan behar dizut. -Lehenengo, kaixo-Brendak-eta gero gerokoak. -Ongi da-nagusiak-.Brenda, espaziora bidaiatu behar duzu. -Eta hori, zergatik? -Misio espaziala tokatzen zaizulako eta Marteri errebisio bat egitea tokatzen zaiolako.

Brendak buruarekin baietz esan zuen.Gero nagusiak bidaiako ordutegia eman zion.Ordutegian , Andresekin ,Brendaren lagun minarekin bidaiatu behar zuela jartzen zuen.Andres Brendataz maiteminduta zegoen,eta Brenda Andresetaz ere baina ez ziren konturatzen elkarren artean maitasuna zegoela. Hurrengo egunean kohetearen ezkutalekura joan ziren.Han ,Brendak eta Andresek,astronauta jantziak jantzi eta kohete barruan sartu ziren. Kohete barrutik beren gurasoak agurtu eta Marteruntz abiatu ziren. Lurretik urrutiratzen ari zirela, ilargia ikusten ari ziren.Geroago Martera iritsi ziren.Brendak ,lasaitasunarekin, kohetea Marten lurperatu eta koheteko atea ireki zuenerako,oina Marten kokatu zuen. -E,e,e,e...-entzuten zen koheteko irratitik.Lagunok hor zaudete?


Brenda eta Andresen nagusia zen,astronautekin komunikatu nahi zuen.Egia esan, nagusiak faltan botatzen zituen astronautak. -Kaixo,Marten lurperatu berri dugu kohetea. -Eta nola zaudete? -Gu, ondo -erantzun zuen Andresek-. Zu,zer,urduri al zaude? -Ez ,baina, egia esan zuen falta sentitzen nuen. Brendak oihu bat bota zuen.Andres korrika joan zen Brendarengana. Biak aho zabalik zeuden: 4m-ko zulo bat zegoen Marte erdian.Eta gainera zulo horren fondoan ur antzeko zerbait zegoen ,baina ez zen ur normala, ur berdea zen. Brendak kohetean zuen soka. Botila berezi bat hartu eta soka Andresen gerrian lotu zuen.Gero Andresi soka ondo heltzeko esan zion eta zulotik bera jaisten hasi zen.Brendak ur berdea botilan sartu eta Andresek azkar- azkar igo zuen Brenda.Gero biak kohete barruan sartu ziren eta nagusiari abisatu zioten gertatutakoa.Lur planetarantz zihoazela, galaxiako planeta guztiak ikusteko aukera izan zuten.Bat batean,zulo beltz bat ikusi zuten eta zulo beltzak kohetea grabitate -indarrarekin erakarri zuen.Brendak eta Andresek ezin izan zuten asko egin baina zulo beltza gertutik ikusteko aukera izan zuten. Brendak eta Andresek koheteko irratitik abisatzea bururatu zitzaien.Nagusiak kohetetik deitzen ari zirela ikusi zuenean, kezkatuta hartu zuen deia. -Zer gertatzen zaizue?? -Lagunduuu!!-entzuten zen kohetetik. -Brenda, Andres zer gertatzen da?? Erantzun mesedez! -Zulo beltz batek erakarri gaitu eta ez dakigu zer egin. -Nik, bai-esan zuen nagusiak- kohetean ezkutaturik dagoen botoi bat dago,larrialdi bat dagoenean sakatu behar da. -Eta non dago botoi hori?-galdetu zuen Andresek. -Zorte txarrez kohetearen kanpo aldean dago. Brendak hil egingo zela pentsatzen zuen eta negarrez hasi zen.Andres Brenda kontsolatzera joan zen baina Brenda eta bera bizirik jarraitzeko zeukaten oportunitate bakarrari aurre egingo zion.Koheteko atea gutxi-


gutxi ireki eta botoi hori sakatu zuen.Bat-batean koheteak egundoko abiadura hartu zuen eta Brenda eta Andres zulo beltzetik ihes egin zuten. Abiadura horrekin Jupiterreraino iritsi ziren baino ez ziren Jupiterren gelditu, Saturnoraino jarraitu zuten eta Saturnon lurperatzea erabaki zuten zerbait jateko.Jaten ari zirela,zerbait sumatu zuten Brendak eta Andresek eta halaxe zen : Martziano bat zegoen han eta martziano horrek hitz egiten hasi zitzaien: -Oxiak!!Rez zudom??In Arual zian.Kirrakab iztroz ztih tikzikad neuz narekzi. -Eeeeeeeeeeeeeeeeeeeee??-esan zuten Brendak eta Andresek batera. -Aldrebes hitz egiten dut,hartu papera eta idatzi. -Ongi da,Andres har ezazu paper bat eta boligrafo bat. -Bai,bai, baina Brenda gasolina gabe gaude eta ez dakit zer egin. Martzianoak ,azkenean ,gasolina eman zien eta poz-pozik Lur planetara bueltatu ziren.Han mundu guztiak txaloka jaso zituen bi astronautak . Azkenean Marteko ur berde hori aztertu eta ur miresgarria zela esan zuten.Brenda eta Andresek ur miresgarri hori edan eta, naiz eta zapore txarra eduki,desio bat eskatu zuten. Hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Brenda eta Andresen desioan. Egilea: Naroa Irigoyen


MARTZIANO BATEN ABENTURAK

Bazen behin martziano batek abentura asko izan nahi zituena. Egun batean, handia egin zenean, bere ezpazio- ontzia berarentzat bakarrik izango zela jakin zuenean poz handia hartu zuen. Hau poza!-esan zuen martzianoak-. Badut espazio-ontzi bat unibertsoaren zehar nabigatzeko! Bere espazio-ontzia hartu zuen eta abenturen bila joan zen. Espaziora atera zenean, martzianoa konturatu zen planeta gehiago zeudela, unibertsoa oso, oso handia zela. Ikusi zuen planeta batean bizitza zegoela eta Lurra izena zuen. Han, Lur planetan abentura asko eduki zuen. Gero Jupiterrera joan zen eta hor ez zegoela bizitzarik konturatu zen. Beste martziano batzuk beren lagunekin Jupiterrera etorri ziren eta denon artean meteorito bat deskubritu zuten. Honek lehertu egin zen baina zorionez ez zitzaion inori ezer gertatu, susto ederra hartu zuten, besterik ez. Azkenean bere planetara itzuli zen.Bazuen planeta hartan izandako abenturak bere sendiari kontatzeko gogo handia eta halaxe egin zuen. Geroztik Marte planetan mundu guztiak ezagutzen du, oso famatua egin da eta. Egilea:Selene Del RĂ­o


MONKI ETA URREZKO BALOIA Bazen behin Monki izeneko tximu bat amets bat zuena: urrezko baloia eduki nahi zuen.Bere taldeak “Bananuki”zuen izena eta oso onak ziren baina ez zioten “BBV”ko ligan sartzen uzten. Beraz entrenatu eta entrenatu egiten ziren. Baina egun batean,Monkik esan zuen: -Tximu on bat “fitxatu”behar dugu. Orduan bai utziko digutela ligan sartzen. Fitxajeak”Tximaik”zuen izena eta izugarrizko aurrelaria zen.Azkenean BBVko ligan sartzen utzi zieten,fitxajea egiteagatik eta hiru taldeen aurka egin behar zuten:Barcelona,Madrid eta Erreala. Erreala zen indartsuena eta Monki oso ziur zegoen finala Errealaren aurka izango zela. Behin honela esan zien lagunei: -Lagunok!BBVko ligan ondo jolastu behar dugu, bale? -Baiiii!!-erantzun zuten besteek. Lehenengo partidua Madrilen aurka zen. Hurrengo egunean Bananuki futbol zelaian zeuden jada eta partidua hastera zihoan. Lehenengo zatia bukatu zenean markagailua honela zegoen :0-1, galtzen zihoazen! Entrenadoreak animoak eman eta bost minututan Tximaikek esan zuen: - Zuek, gelditu atzean, nik sartuko dut gola. Orduan”Kaka”ri baloia kendu eta hiru defensa regateatu eta... Goooooooooooooool!!!!!!bana zihoazen. Hogei minutu barru berdina egin zuen, eta honela bukatu zen partidua:1-2 irabazi egin zuten. Hurrengo partidua Bartzelonaren aurka zen. Hurrengo egunean partidua hasi zen,lehenengo zatia 5-0 bukatu zen. - Orain bai ez dugula irabaziko- esan zuen Monkik. - Ez etsi- esan zuen Tximaikek.Eta partidua 5-6 bukatu zen, irabazi egin zuten berriro!


Monkik bi gol sartu zituen eta Tximaikek berriz lau. -Hau bai aurrelaria- esan zuen Monkik . -Ez da hainbesterako izan -Tximaikek- eta hori esaterakoan gauza beltz bat atera zen beraien gainean.Jaitsi eta saria (urrezko baloia)eraman zuen. Monki eta bere lagunek dorre bat egin zuten guztien artean gauza beltz hori gelditzeko baina gaiztoa atera zen par batzuk bota eta gorago joan zen bere “nabe� beltzarekin eta estralurtarra zela esan zuen. Monki eta besteak ez ziren iritsi,baina orduan Tximaikek baloia bota eta nabea lurrera bota zuen. Orduan Monkik salto bat egin zuen eta urrezko baloia salbatu.Ondoren Hori egiteagatik ez zutela Errealaren aurka jokatu behar, baloia beraiena zela jada eta orduan parranda egin eta gero oihanera iritsi ziren denak poz pozik. Egilea: Unai Ruiz



HIRU LAGUNAK ZINEMAN Baziren hiru lagun:Amaia,Arantxa eta Miren. Oso lagun onak ziren eta egunero Arantxak Amaiari eta Mireni deitzen zien. Egun batzuetan gelditzen ziren Mc Donalsera edo beste lekuetara joateko. Halako egun batean Arantxak Amaiari deitu zion: -Nahi al duzu gaur gurekin gelditu?- esan zuen Amaiak . -Ondo da !Baina nora joango gara gaur? -Zinemara adibidez!-esan zuen Arantxak. -Eta filmak zenbat irauten du?-galdetu zuen Amaiak -Hiru ordu. -Ba,ondo da!-esan zuen Amaiak. Hiru txerrien pelikula ikusi zuten eta asko gustatu zitzaien, barregarria izan zelako. Gero korrika joan ziren etxera. Amaiak autobusa galdu zuen eta bere amak zigortu zuen.

Egilea:Adriana RodrĂ­guez


JOSEBAREN ESKU MAGIKOA

Joseba izeneko mutil batek esku magikoa aurkitu zuen. Kondaira batek esaten zuen suerte ona ematen zuela . Josebaren lagunek ez zekiten esku magikoari buruz ezer.Honek orduan kontatu egin zien. Josebak legenda kontatu ondoren, festa bat ospatu zuen bere etxean eta opariak jaso zituen. Hura bai suerte ona, lagunengandik hainbeste opari jaso izatea! Egun batean Josebak lagunei kontatu zien: -Ei begira ze espazio-ontzi polita oparitu didate! -Ala, ze espazio-ontzi polita ,Joseba! - 17: 00etan nire etxean bilduko gara. -Eskerrik asko, Joseba Josebaren lagunak bere etxera iristerakoan , festa hasi zen. Aspertzen hasi ziren eta kanpora joan ziren futbolera jolasteko asmoarekin. Josebaren taldea irabazten hasi zen. Orduan erremontatzen hasi ziren beste taldekoak eta hain ondo jolastu zuten, irabazi zuten Kopa eta dirua ere jaso zuten. Diru horrekin Ilargirako bidaia egin zuten Joseba eta bere lagunek. Beraien ama eta aitak pentsatzen zuten ez zituztela gehiago ikusiko, ez zirela Ilargitik itzuliko.Baina egun batzuk pasa ondoren, bueltan zeuden. Aita eta amak galdetu zieten: - Non zeundeten? -Martera joan gera -Martera joan zaretela? -Bai, ama. -Zer? -Marte oso arriskutsua da.


Orduan amak esan zien: -Joan ohera eta deskantsatu,bihar egun berezia da eta. Egilea:Uxue ValĂ­n


MARCI MARTZIANO BAKETSUA Bazen behin Marci izeneko martziano bat,150.000.000.000 urte zituen. Marten bizi zen baina bera triste zegoen,oso,oso triste. Berak arazo bat zuen:bere planetako eta beste planetako martzianoek beti borrokan zenbiltzaten. Bera kokoteraino zegoen eta borrokarik ez egiteko esan zuen,baina ez da kasurik ez. Orduan pentsatzen eta pentsatzen hasi zen, baina ez zitzaion ezer ere bururatzen. Bi aste geroago, plan bat bururatu zitzaion eta martxan jarri zuen: - Borrokaren erdian jarriko naiz, horrela ez dira ausartuko bata besteari jotzen- esan zuen. Baina lagunen artean izandako borrokaren golpeen ondorio txarra izan zen berarentzat: koman utzi zuten! Ondo eta bere onera itzuli zenean esan zuen: -Ez naiz berriro borrokaren erdian jarriko! Hurrengo egunean beraren lagunak borrokan hiltzen zirela ikusi, eta zerbait egin behar zela erabaki zuen. Pentsatzen hasi eta milaka plan egin zituen, baina ez zitzaion balio zuen planik bururatu. Azkenean amore eman zuen eta planeta hartatik alde egitea erabaki zuen, Neptunora joan zen. Neptunon lagun handi handiak egin zituen eta oso ondo bizi zen. Egilea: Xabier Ormazabal



QUASAR (Lurraren suntsipena 1. zatia) 2012.urtean bazen gizon bat, 22 urtetakoa, Peru deitzen zena. Peruk, begi marroiak zituen eta ausarta eta jatorra zen. Bere aita Pedro deitzen zen eta ama Pipa. Egun batean telebista piztu zuen albisteak ikusteko, eta bat-batean U.S.A.ko presidentea agertu zen telebistan, esanez: - Kaixo guztioi, ni Estatu Batuetako presidentea naiz. Azaldu nahi dizuet 7 egun barru, hau da, aste bete barru, Quasar batek Lurraren kontra talka egingo duela eta horregatik boluntario bat behar dugu. Informazio gehiago nahi baduzue 5533 telefonora deitu boluntarioa izateko. Eskerrik asko entzuteagatik. Orduan Peruk, pentsatzen egon eta gero, Lurra salbatu nahi zuela erabaki zuen eta horregatik deitu zuen 5533 telefonora. - Bai – esan zuen ahots batek. - Boluntarioa izan nahi dut - Ondo da. Zintzilikatu ondoren bat-batean PUF! Eta gorputz erdia Estatu Batuetako laborategi famatu batean agertu zen, PUF! Eta gero beste erdia. Orduan gizon batek esan zion: - Zu al zara boluntarioa? - Bai – esan zuen Peruk – nola iritsi naiz oneraino? - Ba oso erraz, gure garraiatzaile molekularrarekin. - Aaa!? - esan zuen Peruk erabat harrituta. Elkarrizketa hori izan ondoren gizonak gauza batzuk erakutsi zizkion Quasar hori geldiarazteko, adibidez:


Urezko kañoi erraldoia, ukabil suntsiezina, mega lehergailua. Gero almirante, buruzagi eta soldadu batzuk aurkeztu zizkion, adibidez: Kevin almirantea, Iñigo jenerala … Hasier eta Peru buruzagiak … eta Ekain, Manex, Pau, Ibon soldaduak …. Orduan esan zuen Peruk: - Eta ni? Zertarako behar nauzue? - Ba zu behar zaitugu Mega lehergailua aktibatzeko. - Orduan, ni hil egingo naiz? – kezkatu zen Peru. - Super ukabilak huts egiten badu bai – esan zuen gizonak. Sei egun entrenatzen egon ondoren, iritsi da eguna. Gaur Peruk bere bizia arriskuan jarri beharko du gizakiak eta Lur Planeta salbatzeko. 12:330 dira, Quasarra ordu erdi barru iritsiko da eta orregatik Urezko Kañoi erraldoia prest daukate, Super ukabila atera dute eta Peru mega lehergailuan sartzen ari da. Mega bonban telefono bat dago eta honetatik bere aita eta amari deitu die: - Kaixo ama, kaixo aita. Esan nahi dizuet asko maite zaituztedala eta hau zuengatik egiten dudala. Eskerrik asko. Agur. Dei hori utzi eta gero soldadu baten ahotsa entzun zen: - Quasarra dator!, Quasarra dator!, guztiak bere postuetara esan zuen Kevin almiranteak. Guztiak eta bakoitza bere postuan zeudenean esan zuen Hasier buruzagiak: - Egin ur! – eta Urezko kanoiarekin ur egin zuten. Horrela Quasarra itzali zuten baina oraindik ez zen gelditu. Geroago super ukabilaren kontra talka egin zuen. Talkaren ondorioz zulo bat egin zen eta tutu batetik sartu egin zen. Orduan Peruk Mega lehergailua martxan jarri eta abiatu zen. Ondoren bonba lehertu eta harekin Peru.


Leherketaren ondorioz tutua puskatu zen eta espazioan grabitaterik ez dagoenez tutua bira eman eta Quasarra beste norabide batean joan zen. Jarraituko du ‌

KOMETA (Lurraren suntsipena. 2. zatia) 2015. urtean, Peruk lurra salbatu eta bi urte geroago, guztia normal zegoen, garai batean bezala. Baina Peruren familia oso triste zegoen, Peru hil ondoren, Pipa eta Pedroren etxeko lorategian txoko bat lorez, argazkiz, kandelaz eta hainbat gauzez bete zuten. Egun batean telebista piztu zutenak Estatu Batuetako presidentea ikusi zuten eta hau esan zuen: - Kaixo, dakizuenez ni Estatu Batuetako presidentea naiz. Azaldu nahi dizuet hilabete bat barru Kometa bat datorrela eta Lurraren kontra talka egingo duela. Baina hori ez da albisterik txarrena, okerrena da ez daukagula tramankulurik kometari aurka egiteko. Sentitzen dut, agur. Hilabete horretan Peru esnatu egin zen. 500 botila oxigeno eta bere gorputza metalez josita agertu zen, Eguzki-Sisteman, asteroide baten gainean. Urrutian Lurra ikusten zuen eta itxaropenarekin igerian, lurrerantz abiatu zen. Hilabete bat igaro ondoren Peru Lurraren ondoan zegoen. Bat-batean kometa bat ikusi zuen, Lurrerantz zihoala. Lurretik zerbait dirdiratsua ikusten zen. Peruk gorputza metalez josita zuen eta metalarekin oxigeno botilak zulatu zituen, propultsio erraldoi bat lortu. 1000 argi urtearen abiaduran Kometaren kontra talka egin zuen eta talkaren ondorioz kometa desbideratu zen. Horren ondorioz metala eta izotza bihurtu zen bere gorputza. Misioa amaitu ondoren Peru etxera itzuli zen eta guztia kontatu zion Munduari. Geroago domina bat irabazi zuen Jarraituko du ‌


ZULO BELTZA (Lurraren suntsipena azken zatia) 1014.urtean, Kometaren gertakizunaren ondoren, mundua betiko bizimodura itzuli zen. Baina egun batean, Estatu Batuetako presidentea telebistan agertu zen: - Kaixo herritar guztioi ni, dakizuenez, Obama naiz. Azaldu nahi nizuen hiru hilabete barru zulo beltz batek Eguzki-sistema guztia irentsiko duela, bazkari bat bezala eta ezin da gelditu ez eta Peruk ere ezin du gelditu, horregatik azken agurra esatera nator, AGUR guztioi. – esan zuen triste eta negarrez. Une horretan ero-etxe bat bihurtu zen mundua, bi hilabete geroago berriz, eromenetik triste egotera pasa ziren gizakiak eta azkeneko hilabete horrela igaro zuten, gertatu beharrekoa gertatu arte. Azken eguna iritsi eta isiltasuna zen nagusi, ez zegoen inor kalean, basamortu handi bat zen gure planeta. Bat-batean ikaragarrizko dardara nabaritu zen eta leihotik begiratuta zulo handi bat ikusten zen, planetak xurgatzen zituen. Geroago Lurra xurgatu zuen. Ordu bat geroago, zulo beltzean egonda, Unibertsoko beste leku batean agertu ziren. Leku hartan ez zegoen izarrik Eguzki bezala. Horregatik mundu guztia, hotzak jota, izoztu eta hiltzen hasi zen. Baina Peru, bere famili eta inguruan zeudenak bizirik jarraitzea lortu zuten Peruren metalari esker. Ura eta janari asko hartu ondoren U.S.A.ko itsasontzi espazial bat hartu eta Lurretik joan ziren nora ezean. Hamar urte pasa ondoren planeta asko ikusi zituzten eta ez zuten bizirik aurkitu. Baina egun batean planeta bat ikusi zuten Lurraren antzekoa. Jaisten hasi ziren eta argiak ikusten ziren. Hodeiak pasa ondoren, planeta hura Lurra geroan bezalakoa zela konturatu ziren, etorkizuneko gizakiak zeuden eta bere jantziak ez ziren oso desberdinak. Toki ezkutu bat aukeratu zuten espazio-ontzia gelditzeko, ondoren, isiltasunean auto-suntsitzailea aktibatu eta bidaiari amaiera eman zioten. Egun horretan Lurra Bi planetan bizi berri bat hasi zuten. Amaiera. Egilea: Peru Odriozola



JANPI MARTZIANOAREN EZPAZIO- ONTZI BERRIA

Bazen behin Janpi izeneko martziano bat. Oso kontentu zegoen hurrengo egunean bere urtebetetzea zelako.18 urte beteko zituen. Orduan bere amak esan zion. - Benga Janpi, ohera joan zaitez. - Bale ama- erantzun zuen Janpik Orduan korrika batean sartu zen ohean hurrengo eguna izatea irrikatan. Hurrengo egunean,opariak irekitzerakoan, bost aurkitu zituen. Horietako bat espazio-ontzi bat zen. Espazio-ontzia ikusi zuenean korrika batean joan zen muntatzera. Gauean hainbeste gogo zeukan muntatzeko etxetik alde egin zuela. Orduan asteroide baten aurka jo zen eta beste planeta batera erori zen. Planeta hori Urano zen. Han pentsatzen hasi zen planeta hartatik ateratzeko. Orduan ideia bat eduki zuen: -Espazio-ontzia hartuko dut eta Uranon bizitza aurkituko dut. Denboralditxo bat geroago ez zuen bizitzarik aurkitu baina Uranoko naturak inpultso nahikoa eman zion atmosfera fuerte hori pasatzeko. Etxera iritsitakoan bere aita eta ama hain kontentu jarri ziren, bere lagun guztiak inbitatu zituen festa bat ospatzera. Hortik aurrera ez zuen gehiago alde egin eta etxe inguruan ibiltzen zen abiadura handian. Egilea:Aimar Dorado


LURREKO BIDAIA Bazen behin herri txiki batean bi zientzialari gazte amets berdina zeukatena: eguzkiko tenperatura neurtzea .Bat Juanjo deitzen zen eta bestea Tomas deitzen zen . Juanjo ile motz, begi urdin, sudur oker, altua eta itsusia zen eta nortasunez oso langilea, buruz azkarra eta oso lasaia zen . Tomas,aldiz, ile luze eta marroia, begi txikiak, sudur luzea eta oso baxua zen, ez zituen ez da hogei zentimetro, nortasunez oso alperra baina oso bihotz onekoa zen Tomas . Tomas eta Juanjo konturatu zirenean biak amets berbera zeukatela espazio-ontzi bat egitea erabaki zuten .Zabortegira joan ziren piezaren baten bila eta zer aurkituko eta espazio-ontzi zahar bat aurkitu zuten . Espazio-ontziari izena jarri zioten : t5 j4 . Garbiketa pare bat egin ondoren abiatzeko prest zeuden . - Juanjo? – galdetu zuen Tomasek. - Zer?-erantzun zion Juanjok. - Ez dugu gasolina hartu behar ?-galdetu zuen Tomasek. -Ah, egia da, gasolina hartu beharko dugu. Eskerrik asko gogoratzeagatik – erantzun zuen Juanjok. -Zenbat gasolina hartu beharko dugu eguzkira joateko ?- galdetu zuen Tomasek. -1.000.000 litro gutxi gora behera – erantzun zuen Juanjok . -Bale – erantzun zuen Tomasek. Milioi bat litro deposituan eta han abiatu ziren bere ametsen bila, izugarrizko abiaduran, argi urtea baino askoz ere azkarrago. Abiatu eta berehala ikusten zuten eguzkitik bigarren hurbilen dagoen planeta, ARTIZARRA. ARTIZARRA pasa ondoren gasolina agortu zitzaien. 99 litro gasolina bota zuten depositura. Gasolina behin beterik zegoela han abiatu zen EGUZKITIK hurbilen dagoen planeta ikusten zuten bera buruen aurrean: MERKURIO.Planeta hori pasa ondoren EGUZKIA bere


osotasunean ikusten zuten Tomasek eta Juanjok . Hurbiltzen zihoazen heinean, gero eta bero handiagoa egiten zuen eta azkenean Tomasek buelta emateko eskatu zion Juanjori. Juanjok denbora apur bat egon ondoren bueltatzea erabaki zuen . EGUZKITIK hurbilen dagoen planetara joan ziren eta hango taberna batean gelditu ziren garagardo pare bat hartzen. Tomas eta Juanjori bueltatzea lotsa ematen zien. Orduan plan berri bat pentsatzen jarri ziren . Orduan Juanjok plan bat proposatu zuen: EGUZKI-SISTEMAKO planeta guztien tenperatura neurtzea.Tomasi plan hori oso ondo iruditzen zitzaion eta plan berri horrekin jarraitu zuten eta hoberena lehenengo planetak tenperatura neurtuta 444 gradu egiten zituen. MERKURIO planetatik atzean utzi zutenean han abiatu ziren ARTIZAR aldera. Egun bat pasa ondoren ARTIZARRA ikusten zuten. ARTIZARREKO tenperatura neurtzeko han gelditu ziren eta ARTIZARREKO tenperatura hau zen :333 gradukoa. Planeta hau atzean utzi zutenean, hurrengo planeta LURRA zen eta saltatzea erabaki zuten. LURREKOA 19 gradukoa da,Tomasen eta Juanjoren ustez . Oso luzea egin zitzaien Marterako bidaia: hiru astekoa izan zen eta oso aspertuta zeuden Juanjo eta Tomas . MARTERA iritsi ziren. Hango poliziek kartzelan sartu zituzten espazioko abiadura gainditzeagatik . Isuna euro batekoa zen . Euro bat ordaindu bezain laster kartzela higuingarri horretatik ospa egin zuten . MARTEKO tenperatura : 65 gradu zero azpitikoa da. Ia hiru planeten tenperaturak dakizkigu : MERKURIO, ARTIZARREKOA eta MARTEKOA .Han joan ziren bere erronka zaienari aurka egitera asteroideak . Asteroidetan sartu zirenean hasieran asteroide errez saihestu zituzten. Bat batean beraien aurrean izugarrizko asteroide erraldoi baten aurka talka egin zuten .Juanjok korrika batean irratia hartu eta S.O.S dei bat bidali zuen laguntza eske JUPITERREKO poliziei .JUPITERRKO poliziek segituan jaso zuten laguntza deia eta segituan salbatu zituzten .JUPITERREKO poliziek,Juanjok eta Tomasek tratu bat egin zuten: guk,poliziak, espazio-ontzi berri bat emango dizuegu eta zuek LURREAN gutaz hitz egin ezazue. -Bale ? - poliziek galdetu zuten.


-Bale ! – erantzun zuten Juanjok eta Tomasek aldi berean. Tratu egin ondoren JUPITERREKO tenperatura neurtu zuten : 289 gradu zero azpikoa. JUPITER atzean utzita han abiatu ziren SATURNORA . Hara iritsi baino lehenago, SATURNOKO uztailean gelditu ziren hango harri bat hartzeko oroimen gisa . Gero SATURNORA joan ziren eta hango tenperaturaren neurketa egin zuten: 321 gradu zero azpitikoa. Planeta hau atzean utzita, URANORANTZ abiatu ziren gure bi zientzialariak .URANON nahiko hotza egiten zuen eta hango tenperatura neurtzeko termometro berezi bat behar zen. Hango tenperatara : 467 gradu zero azpitikoa zen eta azkeneko planetarantz zihoazen: PLUTON . Planeta honen tenperatura bai zela hotza :1233gradu zero azpitikoa zen . Ia planeta guztien tenperatura ba dakizkite :Merkuriokoa, 444 gradu , Artizarra 333 gradu , Lurra 19 gradu , Marte minus 65 gradu , Jupiter minus 289 gradu ,Saturno minus 321 gradu , Urano minus 467 gradu eta Pluton minus1233 gradukoa zen. Buelta eman zutenean, zulo beltz batek irentsi zituen eta galaxia ezezagun batean lurra hartu zuten .Galaxia horri Toju izena jarri zioten, To, Tomasena eta Ju, Juanjorena. Berriro zulo beltza agertu zen eta berriro bere barruan sartu ziren eta lurreko atmosferan agertu ziren bi zientzialariak . Lurreratu zirenean, mundu osoko kazetarik agertu ziren bere abenturaren berri entzuteko asmoz. Famatuak egin ziren bere aurkikuntza berriengatik. Tomas eta Juanjo iritsi zirenetik, jende pilo bat abiatu zen espaziorantz aurkikuntza berriak egiteko asmoz baina gehienak huts egin zuten . Ala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila espazioko zulo beltzean. Egilea:Hasier Zubizarreta


Martziano txikia Behin, Lur planetan ba omen zen Nere izeneko neska bat. Nerek 10 urte zituen, nahiko baxua zen eta oso argala. Nere lotsatia eta bakartia zen, baina batzuetan Ekirekin, bere lagun minarekin egoten zen. Bere ikastolan ere ba zegoen txulita taldea eta batzuetan Eki engainatzen zuten Nererekin egon ez zedin. Txuliten taldean 3 txulita zeuden: Ela, Isa eta Karol. Beraiei ez zitzaien Nere gustatzen, egia esan Nereri inbidia zioten; Nere oso azkarrra zen eta margotzen eta eskulanak egiten ez zion inork garaitzen, baina beste hirurak oso tontak ziren, eta eskulanak egitean dena txapuza bat ateratzen zitzaien. Inbidi asko zeukaten, batez ere Karolek, txuliten buruzagiak: inbidiaz amorratuta zeuden. Nerek ere ba zuen beste lagun min bat:Jon. Nere Jonekin zegoenean Ekik ez zuen Jonekin jolastu nahi; ez zuen inoiz mutilekin jolasten. Eki txulitekin joaten zenean, Nere Jonekin geratzen zen eta elkarrekin jolasten zuten eta hori txuliten taldeari ez zitzaion bat ere gustatzen. Txuliten taldeak Nere bakarrik egotea nahi zuten, Jonekin eta Ekirekin zegoenean dibertitu egiten zen, baina beraiek ez zuten Nere dibertitzerik nahi, baizik eta sufritzea (Ekik ezik, berak ez zekien engainatzen ari zitzaizkiola).Orduan Karolek esan zuen: - Neskak, ideia bat eduki dut, zergatik ez diogu esaten Ekiri gure taldean sartzeko? Horrela gurekin egongo da eta noizbait Neretaz ahaztuko da. Hori entzutean, biak saltoka hasi ziren: - Ideia bikaina da, gainera horrela guk beste lagun bat edukiko dugu!esan zuen Isak. - Baina zer egingo dugu Jonekin? Ez diogu ba esango gure taldean sartzeko, ezta?- Elak. Karol pentsakor geratu zen: - Ez neska! Mutil bat gure taldean ez! Beste zerbait pentsatu beharko dugu. - Baina zer?- esan zuen Elak.


Baina besteak ez zioten kasurik egin eta Ekirengana joan ziren. Ekik txuliten taldea beregana hurbiltzen ikustean berehala korrika joan zen beraiengana, gustukoa zuen txulitekin egotea. Orduan txulitek galdetu zuten: - Kaixo Eki, nahi al duzu gure taldera sartu? - Bai , bai, noski baietz! – esan zuen pozez Ekik. Eta berehala joan zen txulitekin. Nere Ekirekin ari zen jolasten txulitekin joan baino lehen eta dena entzun zuen. Berehala joan zen korrika Ekirengana: - Eki, txuliten taldearekin joaten ba zara, esan nahi du ez zarela nirekin jolastuko gehiago? Eki hitzik gabe geratu zen: - Eeeee... Ekik ezer esan baino lehenago, Karolek esan zuen: -Ez, ez da gehiago zurekin egongo, ja, ja, ja! Nere haserre bueltatu zen: -Nola ausartzen zara niri horrela hitz egiten? Eki nirekin egongo da. -Ez,ez da zurekin inoiz egongo,ez al duzu ikusten gurekin dagoela? Ekik Nere eta Karol moztu zituen: -Ni txulitekin egoteak ez du esan nahi Nererekin ezin dudala egon. -Nererekin egon nahi duzu?-Karolek-.Ba taldetik botatzen zaitut! Eki Nererekin joan zenean txulitak beste plan bat pentsatzen hasi ziren: -Badakit zer egingo dugun, orain Nere eta Eki molestatuko ditugu! Ikastola egun guztietan Karol, Isa eta Ela, Nere eta Eki molestatzen aritzen ziren. Azkenean Nere eta Eki nazkatu egin ziren; ez zituzten txulitak aguantatzen. Ikastolaz aldatzea pentsatu zuten, baina beraien gurasoek ez zieten utzi. Egun arraro batean Ekik, Nere gonbidatu zuen bere ezkutaleku sekretura


eta bat-batean soinu ikaragarri bat entzun zuten. Berehala kalera atera eta krater bat agertu zitzaien muturren aurrean. -Ene, a ze sustoa!-esan zuen Nerek. -O ez , begira han behean zerbait dago! Meteorito bat dirudi -Ekik. Nerek eta Ekik ez zuten sinesten bere begien aurrean ikusten zutena: -Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!!!Martziano bat!!! 窶適arraxi egin zuten neskek. Bat-batean martziano berde txiki bat ikusi zuten: -Noor zaaara zuu?-galdetu zuten bi neskek harrituta. Martzianoak hitz egin zuen (bera ere beldurtuta zegoen): - Kaixo ni Txiki naiz, Marte planetakoa, ezagutzen al duzue? -Bai ezagutzen dugu , baina nola dakigu ez zarela gaiztoa? -Gaizto itxura al daukat? -Ba, egia esan ez, ez badu gaizto itxurarik ez da gaiztoa izango?Ezetz Nere? -Bueno ba nik uste dut 窶ヲ Ezetz noski. Txiki asko Poztu zen hori entzutean, berak ba zekien ez ziotela min egingo, oso pozik zegoen. Momentu horretan ideia bat etorri zitzaion burura Ekiri: -Ba dakit nola libratu txuliten taldeaz! -Ah, bai?eta zer egin behar dugu?-galdetu zuen Nerek. -Gure lagun berria aurkeztuko diegu- Ekik. Nerek berehala harrapatu zuen Ekiren plana:txulitek martzianoa ikustean, hain susto handia hartuko dute inoiz ez direla ausartuko berriro Eki eta Nere molestatzen. Saiatu egin ziren, baina gaizki atera zitzaien, txulitek Txiki pelutxe bat zela uste zuten eta ez ziren batere ikaratu:


- Hala, ze pelutxe itsusia! Ez duzue sinetsiko ba, horrekin izutuko gaituzuela ezta?- esan zuen Karolek oso arro. Nerek haserre bizian esan zuen: - Barkatu baino oso bista txarra daukazue! - Guk bista txarra? Barkatu baino ez! Tontak zarete! - Gu, tontak? Ikusiko duzue zein den tonta orain, benetazkoa da! Txiki mugitzen hasi zen eta txulitek oihu ikaragarria egin zuten: - Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!!!!! Martziano bat, lagundu!!! Nere, Eki eta Txiki barrez lehertu ziren: - Ja, ja, ja, ja, ja, ja, ja, ja, ja, ja, ja, ja, ja, ja,!!!!!! Txuliten taldeak ez zuen onartuko Ekik eta Nerek beraren taldea garaitzea, haserretuta zeuden baina joan egin ziren handik. Txulitek ere ba zuten toki sekretu bat eta hara joan ziren. Bitartean Eki eta Nere nola garaitu pentsatzen ari ziren: - Bueno, neskak lehenengo aldiz Nerek eta Ekik umiliatu egin gaituzte, orain gure txanda da! Beraiek umiliatu gaituzte bai, baina guk ere hori egiten badakigu, gure txanda da orain- esan zuen Karolek. Benetan haserre zeuden txuliten taldekoak, baina Nere eta Eki lasai zeuden, beraiek betirako garaitu zituztela pentsatu zuten eta, baina bitartean txuliten taldea Nere eta Eki garaitzeko planak egiten jarraitzen zuten: - Eki ia garaitu dugu, baina gaizki gertatu da , baina oraindik Jon daukagu, oraingo honetan Jonekin sartuko gara, egun honetan ez dira Jon eta Nere elkarrekin egon, Ekik ez duelako mutilekin jolastu


nahi baina Eki gaixorik jartzea lortuko dugu, orduan Nere Jonekin egongo da, eta nobioak direla esango dugu, orduan hainbeste lotsatuko dira ez direla gehiago etorriko! Ja, ja, ja! Eta Eki berarekin joango da- esan zuen Karolek bere taldeko txulitei. Ela eta Isa oso pozik jarri ziren Karolen plana entzutean: - Ah, ze ideia ona eduki duzun! Berehala hasiko gara. Eta txulitak berehala hasi ziren plana prestatzen: Ekiri txaketak ezkutatzen zebiltzan, beti bere ondoko leihoa irekitzen zuten hotza egiten zuenean‌ Egun batean Eki ez zen etorri eskolara, gaixorik zegoen , txuliten planaren lehenengo fasea amaitu zen. Nerek ez zuen beste lagunik eta Jonekin jolasten egon zen. Halako batean txuliten taldea agertu zen: - Begira nortzuk dauden hemen!- Isak. - Hemen daude tortolitoak- Elak. Berehala txulitak garrasika hasi ziren: - Nere eta Jon nobioak dira, Nere eta Jon nobioak dira! Nere eta Jon korrika joan ziren lotsatuta. Ekiren etxera joan zen honi pasatu zena kontatzera: - Ez dakizu zenbat gorroto ditudan txulita horiek: nazkatuta jartzen naute! Jon eta ni nobioak ginela esan dute: korrika atera gara lotsatuta baina hurrengoan ‌ Lotsa handia daukat, ezin dut beraiekin borrokan aritu. - Lasai, dena konponduko da- esan zuen Ekik-. Atxis, atxis! Bat-batean Txiki agertu zen esanez: - Bueno, ni Martera joan behar naiz, nire familiarekin itzuli behar dut, agur! - Itxaron- esan zuen Nerek- zurekin joan gaitezke? - Baina ,nola? Zergatik? - Hemen lotsa handia pasatzen ari naiz, ezin dut kalera atera.


- Horrela nahi baduzu, etorri zaitezke, baina Ekirekin zer egingo dugu? - Eki, barkatu baina ezin zara gurekin etorri - Bai, ba dakit, hemen botika magiko bat daukat! Ekik botika hartu zuen eta sendatu egin zen. Txiki asko poztu zen. Orain Martera joateko prestatuta zeuden. Nere, Eki eta Txiki espazioontzian sartu ziren. Txiki hitz egiten hasi zen: - Oraindik 5 ordu falta dira, espazio-ontzi hau potentzia handikoa da, baina Lurretik Martera distantzia asko dago. Nerek, Ekik eta Txikik ez zuten ordua kalkulatu, eta Martetik pasatu ziren.Zazpi ordu zeramatzaten espazio-ontziaren barruan.Bat- batean zerbaitek espazio-ontzia jo zuen, denak izutu egin ziren: - Zer izan da hori!- garrasi egin zuen Ekik. Txiki harrituta erantzun zion: - Meteorito bat da eta gehiago datoz! Ordu bete egon ziren meteorito artean, baina bat-batean makina batek espazio-ontzia meteoritoen artetik atera zuen: - Eskerrak, makina honi esker salbatu gara, bestela beste hamar ordu egongo ginateke meteorito artean garrasika hasi zen Txiki. Nerek berehala moztu zuen: - Baina nondik atera da makina? Eta nork gidatzen du? - Ez dakigu onak edo gaiztoak diren, beraietaz ezin dugu fidatularritu zen Txiki. Bat-batean izaki erraldoi batzuk agertu ziren Txiki eta nesken aurrean, 7m neurtzen zuten gutxi gora behera.


- Jupitertarrak dira!- esan zuten hirutak bateralagundu!Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa! Jupitertarrak, Txiki eta neskak karraxi egiten entzutean,izutu egin ziren beraiek ere (baina beraiek “Aaa!” esan beharrean “Eee!” esaten zuten: -

Eeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeee! Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa! Eeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeee! Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa! Eeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeee! Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa! Eeeeeeeeeeeeeeeee! Aaaaaaaaaaa! Eeeeee! Aaa! E! A!

Denak garrasi egiteaz nazkatu ziren eta isilik geratu ziren serio. Baina isiltasunean ahots bat entzun zen: Jupitertar txiki bat zen, beste Jupitertar batez zapalduta - Kendu zure hanka itsusia!!!- esan zuen Jupitertar txikiak-. Barkatu lagunak, hauek nire robotak dira, Txoro eta Txiritxoro. Jupiter erakutsiko dizuet. Mir naiz. - Orduan hauek ez dira Jupitertarrak?-galdetu zuen Txikik. - Txoro eta Txiritxoro izaki arraroak uxatzeko erabiltzen ditugu. - Txoro eta Txiritxororen atzean ate bat zegoen. Mirrek barrura sartzeko esan zuen. Denak sartu zirenean, gauza harrigarri bat ikusi zuten: gozokizko paradisu bat zen, dena tartaz , gozokiz, pasteltxoz… beteta zegoen. Berehala Txiki, Eki eta Nere dena jaten hasi ziren. Jupitertarrak Lurtarrak bezala ziren. Nere eta Eki potolotu egin ziren; Txiki ez, azukreari alergia ziola zioen eta. Bat –batean gozokizko paradisua kaxa batean bihurtu zen , Nere eta Eki barruan geratu ziren:


- Lagundu, lagundu kaxa batean harrapatu gaituzte!-karraxi egin zuen Nerek-. Txiki lagundu! - Ez, harrapatuta zaudete, ja, ja, ja, ja! Eki harrituta gelditu zen: - Zergatik ez diguzu laguntzen? - Tranpan harrapatuta gelditu zarete, orain zuekin Jupitertarrak eta Martzianoak Lurra menperatuko dugu, zuen dobleetan bihurtuko gara eta pixkanaka Lurra menderatuko dugu eta Unibertsoko izakirik jakintsuenak izango gara! Plana martxan jarri zuten eta Lurtar guztiak kaxan gorde zituzten, gero kainoi erraldoi batekin kaxa Eguzki sistematik kanpora bota zuten. Beste planeta ezezagun batean jo zuten eta kaxa puskatu egin zen. - Nortzuk zarete zuek? Ez aurreratu! - Gu , Lurtarrak gara. Martzianoek eta Jupitertarrek hona bidali gaituzte-esan zuen Nerek. - Tonto horiek bidali zaituztete hona? - Bai, beraien tranpa batean erori gara. - Gu ere tranpa berdinean erori ginen, lagunduko dizuegu. Barkatu, ni Erotxo naiz, hau Haserre planeta da eta gu Haserretarrak gara. Erotxok botoi gorri bat sakatu zuen, eta berehala hiru espazio-ontzi agertu ziren. Erotxok Lurtarrei esan zien denak espazio-ontzi batean sartzeko, Lurrera eramango zituztela eta beste bi espazio-ontzietan Haserretarrak joango zirela Martera eta Jupiterrera pakean uzteko eskatzera. Lurtarrak espazio-ontzian sartu eta berehala Lurrean zeuden. Beste espazio-ontzi bat Martera joan eta Martziano guztiak kaxa batean sartu zituzten. Azkeneko espazio-ontzia Jupiterrera joan zen eta Jupitertarrak beste kaxa batean sartu zituzten. Ondoren kainoietan sartu eta espaziora bidali zituzten. Egilea:Libe MartĂ­n



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.