Ekoetxea Urdaibai_Eskola Programa 2021-2022

Page 1

2021-2022

Eskola Programa Didaktikoa Iraunkortasunerako Hezkuntza


Ekoe­txea Urdaibai Eusko Jaurlari­tzaren Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena Sailak kudea­tzen du sail honi a­txikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez. Ekoe­txea Urdaibain egiten diren ekin­tza guztiak, Eusko Jaurlari­tzak Ingurumena hobetu eta babesteko asmoz, eta baita jasangarritasunerako hezkun­tzarako sortu dituen plan eta estrategiekin bat datoz. Ekoe­txea Urdaibaik, Urdaibaiko Biosfera Erreserbari buruzko erakusketa iraunkor bat dauka, Biosfera Erreserba bat zer den deskribatzen duena garapen jasangarriaren eredu gisa. Bertan, Urdaibairen ezaugarri propioak, bere kudeaketa eredua eta egiten ari diren proiektuak erakusten dira, baita bere ondare naturala eta kulturala. Horrez gain, biodiber­tsitatearen inguruko erakusketa orokor bat du, eta honen helburu nagusia Biodiber­tsitatea zer den azal­tzea eta bere balioarekiko sentikor­tzea da, argazkien, ikus-en­tzunezkoen, eta muntaketa interaktiboen bitartez. Dorre­txeko behatokitik bista zoragarriaz goza daiteke, eta teleskopioak erabiliz, hainbat lekuren xehetasunak aurki di­tzakegu: Laidako hondar­tza, padura, estuarioa ingura­tzen duten mendi eta basoak, A­txarreko San Pedro baseliza, etab. Horrez gain, zentroak formazio eta hezkun­tza tailerrak gara­tzeko zonaldea, kanpoaldean koka­tzen den jolas-gunea (jolas parkea eta labirintoa), taldeen­tzako jantoki estaliak, auditorioa eta taberna-kafetegi zerbi­tzuak ditu.


URDAIBAI: GIZAKIA ETA NATURAREN ARTEKO BIZIKIDETZAREN EREDU Urdaibaik aniztasun handia dauka pai­saiari eta ekologiari dagokienez, hain­bat ekosistema oso ezberdin bil­tzen baititu: amildegiak, hondar­tzak, ba­soak, pa­du­rak, ibai-ibarrak, etab. Inguru guzti hauen kontserbazioa bul­tzatu eta beraien erabilera jasangarria bideratzeko asmoz, nazioarteko hain­bat babes figura ditu Urdaibaik; honako hauek dira aipagarrienak:   UNESCOK 1984an Biosfera Erre­ser­ba izendatu zuen.   1992an, Mundaka-Gernikako i­tsas­­a­da­rra RAMSAR Hi­tzar­me­neko Na­zio­­ar­te­ko Hezegune Ga­rran­tzi­tsuen zerrendan sartu zen.   Urdaibaiko zenbait eremu NA­TURA 2000 Sarearen parte dira, E ­ uropar Bata­suneko ba­bes­ turi­ko naturgune sarea: • Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak (HBBE): - Mundakako itsasadarreko eta Ogoño lur­ muturreko itsas gunea. - Urdaibaiko itsasadarra. • Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE): - Urdaibaiko itsasertzak eta padurak. - Urdaibaiko ibai sarea. - Urdaibaiko artadi kantauriarrak.


Eskola Programa Didaktikoa Jasangarritasunerako hezkuntzarako Eskola Programa, 2020ko Ingurumen Esparru Pro­g raman oinarriturik dago eta Ekoe­txea Urdaibaiko programa nagusietako bat dugu. Eskola programa hau ingurua beha­ tzeko, azter­tze­ko, go­za­­tzeko eta hobe­tzeko hainbat ikas-jardueratan oinarrituta dago. 2021-2022 Eskola Programa Didaktikoa, 2021eko urriaren 4a eta 2022ko ekainaren 17a bitartean ­garatuko da, eta honako helburu hauek bilduko ditu:   Garapen Jasangarriaren eta bere kudeaketak sor­ tzen dituen erronken garran­tziaren inguruan hezi­ tzea.   Jasangarritasunerako heziketaren arloan metodologia berritzaileak eskaintzea.   Biodiber­tsitatea eta Geodiber­tsitateari buruz sen­ti­ kor­tzea eta ezagu­tzak har­tzea, bai orokorrean zein lan eremuan oinarrituta.   Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ondare naturala eta kulturala ezagu­tzera ematea eta balioan jar­tzea.   Gizakiok ingurunean dugun eragina uler­tzea.   Ekosistemek eskein­tzen dituzten onurak (ekosistemen zerbi­tzuak) ezagutu eta beraien kon­tser­ba­zioa­ ren garran­tzia uler­tzea.   Eskola-eremutik kanpoko harreman per­ tsonalak erraz­tea, eta aisialdiaz goza­tzeko modu berriak aur­ ki­tzea. Hezkun­ tza-ziklo bakoi­ tzerako proposatutako jardueren edukiek lotura handia dute eskola-curriculumean bildutako helburuekin. Gorde zure bisita eguna 2021eko irailaren 6tik aurrera.

OHARRA: Eskola Programa honek, covid-19a dela eta sortutako krisiaren ondorioz, osasun agintariek eta dagokien instituzioek une oro emandako jarraibide eta aholkuak beteko ditu higiene-neurri eta aforoei dagokienez.


Bisitaren antolaketa Lanaldia 10:00etatik aurrera garatuko da, eta bi zati ezberdin edukiko ditu (kanpo ibilbidea eta bisita zen­trora). Bi a­tsedenaldi egongo dira, bat hamai­ ket­akorako eta bestea baz­kal­tzeko. Ordutegia eta programa ­talde bakoi­tzaren behar konkretuetara moldatu ahal izango dira, posible den neurrian taldeen interesetara egokituz. Parte har­tzen duen ikaste­txe bakoi­tzari “Irakaslearen materiala” deri­tzon agiria bidaliko zaio ga­ra­tu­ ko den programaren antolaketa, eduki, eta gomendioekin.

Gomendioak Ekoe­txea Urdaibaitik, honako gomendioak eman nahi dizkizuegu, bisita egin aurretik:   Aurretiz botatako materiala begira­tzea, unitate di­ dak­tikoaren helburuak hobeto uler­tzeko.   Egingo diren ibilbideetarako oinetako egokiak ekar­tzea.   Ikasleek arka­tza edota boligrafoa ekarri beharko dute lan koadernoa osa­tzeko (haur hezkun­tzako kasuan izan ezik).   Bisita egunean, komeni da irakasle bat etor­tzea talde bakoi­tzeko (talde bakoi­tzak 20 ikasle izango ditu gu­txi gora behera). Bestalde, autobus pribatuarekin zatozenen­tzat, goizean egingo den ibilaldirako zuen autobusa beharko dugula jakinarazten dizuegu.


ESKURAGARRI DAUDEN UNITATE DIDAKTIKOAK 2021-2022 ikasturterako 7 unitate didaktiko ezberdin dauzkagu aukeran, hez­kun­tza ziklo zeha­tzetara egokituak.

Haur Hezkun­tza

LH 1. zikloa

LH 2. zikloa

LH 3. zikloa

DBH 1. zikloa

unitate didaktikoak

Biodiber­tsitatearen hastapenak Baso gela Kosta Denboran zeharreko bidaia Iraun (Eskolako Agenda 2030) Padura Urdaibai, Biosfera Erreserba

DBH 2. zikloa

Ba­txilergoa / Ziklo formatiboak


1. UNITATE DIDAKTIKOA

Biodiber­tsitatearen hastapenak ­

Helburuak   Bizidunak eta bizigabeak bereiztea, landare eta animalien garran­tzia ulertu eta beraien kon­tserbazioarekin sentikor­tzeko.   Jolasen bidez biodiber­tsitateaz goza­tzea, modu didaktiko eta erakargarri batean gure ondare naturalaren aberastasunaz jabe­tzeko.   Izaki bizidunen ezaugarri eta premiak ezagu­tzea, ingurune ezber­dine­ tan bizi-eredu desberdinak aurki­tzen direla uler­tzeko.

Ekintzak Ibilbidea

1,5 orduko iraupena duen ibilbidea Ekoe­ txea Urdaibaiko in­ gu­ ruetan. Ikasleek Urdaibaiko ekosistema nagusiak ezagutuko dituzte ibilbidean zehar aurkituko dituzten ­txoko ezberdinen bitartez. Hauetako bakoi­tzean material desberdinak izango dituzte jolasen bidez biodiber­tsitatea zer den eta duen balioa ikasteko.

Erakusketa

“Zer da biodiber­tsitatea?” erakusketa iraunkorreko edukiak erabiliko di­ tuz­­te, besteak beste izaki bizidunen bizilekuak eta beharrak ezagu­tzeko, eta gizakion­tzat duten garran­tzia uler­tzeko.

Behatokia

Antolatutako ekin­tzak paisaia ezberdinen behaketan zentratuko dira haien ezaugarriak ezagu­tzeko (koloreak, formak, animalia eta landareak, etab.).

“Biodiber­tsitatearen hastapenak” bisitaldiaren prezioa: 1€ ikasle bakoitzeko.


2. UNITATE DIDAKTIKOA

BASO gela Helburuak   Ikasleekin baso-eskoletako metodologiak eta aire zabaleko hezkun­tza teknikak aplikatzea, ekintzara bideratzen duten tresna pedagogiko eraginkor gisa.   Jolasaren bidez naturaz gozatzea, norbere bizipenei esker ingurua ezagutzeko.   Kontzentrazioarekin, sormenarekin eta hizkuntzarekin lotutako ekin­ tzak garatzea, ikasleen garapen kognitiboa bultzatzeko.   Naturak ematen dizkigun onurak ezagutzea, hauek kontserbatzearen garrantzia ulertzeko.

Ekintzak Ibilbidea

2 orduko irupena izango du eta Ekoetxea Urdaibaiko kanpoaldean dagoen hariztian garatuko da, jolas librea eta ekintza gidatuak tartekatuz. Kasu honetan, basoa, ikertzeko eta esperimentatzeko eszenatoki bezala erabiliko da, sormena eta zentzumenak ardatz hartuz. Laburbilduz, inguruaren deskubrimenduan sakonduko dugu naturarekin kontaktu zuzenari esker.

Erakusketa

Ekoetxea Urdaibaiko erakusketa iraunkorreko ikus-entzunezko edukiak erabiliz, ikasleek biodibertsitateari eta oro har naturari buruzko ezagutza indartu ahal izango dute.

Behatokia

Urdaibaiko paisaia desberdinen behaketa egingo da, natura aniztasunaren garrantzia azpimarratuz.

“Baso gela” bisitaldiaren prezioa: 1€ ikasle bakoi­tzeko.


3. UNITATE DIDAKTIKOA

Kosta Helburuak   Urdaibaiko kostaldeko paisaia-aniztasuna ezagu­tzea, ekosistema hauek eskein­tzen dituzten zerbitzuei esker, inguruko ekonomiarako eta giza garapenerako duten garrantzia ulertzeko.   Kostaldean eta bereziki marearteko gunean bizi diren espezieak iden­ti­ fika­tzea, beraien artean eta inguruarekiko dituzten harremanak ezagutu eta bakoi­tzaren moldaerak uler­tzeko.   Urdaibaiko biztanleek historian zehar kostaldeko paisaiekin izan duten hartu emana ezagutu, eta honi lotutako ondare kulturala balioan jartzea.

Ekintzak Ibilbidea

1,5 ordu inguruko iraupena duen ibilbidea t­xa­txarramendiko irlaren inguruan (Sukarrieta). Ibilbidea i­tsasbeheran egingo da, marea-pu­tzuak eta harea­tzak azter­tzeko aukera izanik. Horrela, bertako izaki bizidunak eta ekosistemen ezaugarri nagusiak in situ ikusi ahal izango dituzte. Haur Hezkun­tza eta Lehen Hezkun­tzako 1. zikloaren kasuan, ibilbidea Mundakako Laida­txu hondar­tzan egingo dute. Bertan hondar­tza eta marearteko gunea ezagu­tzeko jarduerak eta jolasak burutuko dituzte.

Erakusketa

Ekoe­txea Urdaibaiko erakusketa iraunkorretako ikus-en­tzunezko edukiak erabiliz, kostaldeko paisaiei buruzko ezagutza eta jasangarritasunaren ­aldeko ideiak indartuko dira.

Behatokia

Kostaldeko paisaiaren analisia, behatokitik ikusten diren itsasertzeko ­ekosistema desberdinak eta hauen eraldaketak landuko dira.

Esperimentu gela

Kostaldea eta bertako ondarearekin zerikusia duten esperimentazio ­jar­duerak egingo dira bertan.

“Kosta” bisitaldiaren prezioa: 1€ ikasle bakoi­tzeko.


4. UNITATE DIDAKTIKOA

Denboran zeharreko bidaia Helburuak   Historiaurreko gizakiaren bizimodua ezagutzea, ondare kulturalaren kon­ tserbazioaren garrantziaz jabetzeko.   Denboran zehar gertatu diren klima, paisaia eta biodibertsitatearen aldaketak ezagutzea, beraien arteko harreman eta elkarreraginak uler­ tzeko.   Garai ezberdinetan gizakiak egin dituen naturaren erabilera des­ber­dinak ezagu­tzea, inguratzen gaituen naturak duen garran­tziaz ohartu eta bere kon­tser­ba­zioa­rekin sentikor­tzeko.

Ekintzak Ibilbidea

1,5 ordu inguruko iraupena duen bisita Santimamiñeko mul­tzo arkeologikoan zehar, non ikasleek kobazuloaren sarreran dagoen aztarnategia bisitatu, eta 3Dko ibilbide birtuala egin ahal izango duten.

Bisita gidatua Ekoe­txea Urdaibaira

Ekoe­txea Urdaibaiko erakusketa iraunkorretako ikus-en­tzunezko edukiak erabiliz eta behatokiak erakusten dituen bistak aprobe­txatuz, gizakiak Urdaibain denboran zehar garatu dituen ekonomia eredu desberdinak ezagutuko ditugu. Era berean, hauek paisaian izan duten eraginaren inguruan hausnartuko dugu.

Esperimentu gela

Errepliken bidez Paleolito garaiko tresna eta material ezberdinak (ehiza tresnak, sua egiteko materialak, arropak, labar artea, etab.) sortuko dituzte, historian zehar gizakiaren beharrak ase­tzeko naturak izan duen garran­ tzia uler­tzeko. “Denboran zeharreko bidaia” bisitaldiaren prezioa: 2€ ikasle bakoi­tzeko. Unitate didaktiko hau gara­tzeko beharrezkoa da, taldea autobus pribatuan etor­tzea. Unitate Didaktiko hau buru­tzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Historikoaren Zerbi­tzuaren lagun­tza eta San­ timamiñeko lan taldearen lagun­tza izan dugu. UNESCOren ondarea eta erreferen­tzia lekua da gure lurraldean; kudeaketa ardura­tsu baten eredu: ikerketa, kon­tserbazio eta zabalkundea arda­tz dituelarik. Proiektu berri­tzailea: denbora errealeko 3D erreplika birtual bikaina du.


5. UNITATE DIDAKTIKOA

IRAUN

(ESKOLA AGENDA 2030)

Helburuak   Garapen Iraunkorraren garrantziari buruz heztea, honen aldeko konpromiso pertsonal eta kolektiboak sustatzeko.   Garapen iraunkorraren helburuak (GIH-ak) ezagutaraztea, iraunkortasunak batzen dituen gaien aniztasuna ulertzeko.   Gizakiak bere inguruan duen eraginaz ohartzea, gure ekintzen inguruko hausnarketak bultzatzeko.   Talde lana sustatzea, arazo orokorrak konpontzeko tresna gisa.

Ekintzak Jolasa

“Scape room” edo ihes gela metodologian oinarritutako abentura fisiko eta mentaleko jolas bat da. Ordu beteko iraupena du eta Ekoetxea Urdaibaiko inguruetan burutuko da. Ikasleek zenbait erronka gainditu beharko dituzte, horretarako gaitasun intelektualak, sormenekoak, kooperatiboak eta dedukziozko arrazoibideak erabiliz. Aldi berean garapen iraunkorrerako helburuak (GIH-ak) landu eta ezagutuko dituzte.

Erakusketa

Ekoetxea Urdaibaiko erakusketetako ikus-entzunezko edukiak erabiliz, Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GHI-ak) ezagutzan sakonduko dugu. Hau da, etorkizuneko belaunaldien baliabide eta aukerak baldin­tzatu gabe egungo beharrak asetzen dituen garapen baten aldeko ideiak indartuko dira.

Behatokia

Inguruko paisaia desberdinen analisia, hauek eskaintzen dizkiguten zerbitzuen azterketa eta gizakiak naturan sortzen dituen eraldaketen inguruko gogoeta burutuko da.

“Iraun” bisitaldiaren prezioa: 1€ ikasle bakoi­tzeko. Unitate didaktiko hau bereziki interesgarria da Eskolako Agenda 2030ean parte hartzen duten ikastetxeen­ tzat, lantzen den gaia honekin estuki lotuta baitago.


6. UNITATE DIDAKTIKOA

Padura Helburuak   Padurek inguruko biztanleen giza garapenean eta ekonomian duten garrantzia ulertzea, urriak diren ekosistema hauek balioan jartzeko.   Paduretan bizi diren espezieak identifika­tzea, beraien artean eta inguruarekiko dituzten harremanak ezagutu eta bakoi­tzaren moldaerak uler­tzeko.   Padurako paisaiaz gozatzea eta bizipenak konpartitzea, inguru hauekiko errespetuzko jarrerak garatu eta erabilera jasangarrien beharrei buruzko hausnarketa burutzeko.   Espezie inbadi­tzaileek Euskadiko hezeguneetan duten presen­tzia eza­ gu­tzea, honek suposa­tzen duen kalteaz jabetu eta arazoarekin sen­ti­ kor­tzeko.

Ekintzak Ibilbidea

1,5 ordu inguruko iraupena duen ibilbidea Busturiko San Kristobal auzoko paduran zehar. Bertan, paisaiaren interpretazioa eta espe­zieen identifikazioa burutuko dugu, eta ikasleek espezie inbadi­tzai­leen problematika ere bertatik bertara ezagutuko dute.

Erakusketa

Ekoe­txea Urdaibaiko erakusketa iraunkorretako ikus-en­tzu­nez­ko edu­kiak erabiliz, padurako paisaiari buruzko ezagu­tza eta jasangarritasunaren aldeko ideiak indartuko dira.

Behatokia

Paisaiaren analisia, paduran ematen diren erabilerak eta hauek sor­tzen dituzten eraldaketak landuko dira.

Esperimentazio gela

Padura eta bertako ondarearekin zerikusia duten esperimen­ta­zio jarduerak egingo dira bertan.

“Padura” bisitaldiaren prezioa: 1€ ikasle bakoi­tzeko.


7. UNITATE DIDAKTIKOA

Urdaibai, Biosfera Erreserba Helburuak   Biosfera Erreserba bat sakonki zer den ezagutu eta ondare natural eta kulturalaren kon­tserbazioaren garran­tziaz sentikor­tzea, Biosfera Erreserben oinarrizko helburua balorean jarriz: Garapen jasangarria.   Natura 2000 Sarearen parte diren ekosistema nagusiak, baita Urdaibaiko Biosfera Erreserban dauden geodiber­tsitatea eta ondare kulturala ezagu­tzea.   Urdaibaiko oinarrizko ekosistemek eskain­tzen dituzten zerbi­tzuei (hornidurazkoak, erregulaziozkoak, kulturalak...) buruzko ezagu­tzak lor­tzea.

Ekintzak Ibilbidea

1,5 ordu inguruko ibilbidea Urdaibaiko i­tsasadarrarekiko paralelo doan landa-ingurutik, Sukarrietatik hasten dena eta Ekoe­txea Urdaibain, Busturian buka­tzen dena. Ibilbide honetan, Natura 2000 Sarean barne dauden ekosistemak aztertuko dira, batik bat: ibai sarea, artadi kantauriarra, i­tsaser­tza eta Urdaibaiko itsasadarra eta padurak.

Bisita gidatua Ekoe­txea Urdaibaira

Ekoe­ txea Urdaibaira egingo den bisita gidatuan, ikasleek Urdaibaiko Bios­fera Erreserbaren inguruko ezagu­tzak sendotuko dituzte, horretarako era­kus­keta iraunkor bat izango dutelarik elementu interaktibo eta bideo mapping-arekin.

“Urdaibai, Biosfera Erreserba” bisitaldiaren prezioa: 1€ ikasle bakoi­tzeko.


informazioa eta izen ematea Erreserbak 2021eko irailaren 6tik aurrera gauzatu ahal izango dira, harremanetan jar­tzeko honako telefono zenbakietara deituz: 946 870 432 946 870 402 Deien ordena errespetatuko da egutegia bete­tzen den arte.

Azpiegiturak •  Jateko gunea. •  Taberna (astelehenetan i­txita). •  Jolas tokia. •  Labirintoa.

•  5 hektareako gune berdea. •  Autobusen­tzako aparkalekua. •  2 Erakusketa iraunkor. •  Aldizkako erakusketa.

Nola iri­tsi

Busturia-Axpe

Bermeo

Kanala Marismas

San Bartolomé

daibai Ekoetxea Ur rretxea Madariaga Do Altamira-San

Autobusa: Bizkaibus-eko Bilbo-Bermeo linea. Informazio gehiago izateko eta ordutegiei buruzko kon­tsultak egiteko: 946 125 555; www.bizkaia.eus

Marismas

Busturia

Kristobal

ueta Astilleros-Mur BI-2235 Bilbo/Bilbao mo Gernika-Lu Murueta

Urdaibai

Urdaibai

Getxo

Trena: Euskotreneko Bilbo-Bermeo linea (Bilbo-Donostia linearekin tren-aldaketa egiteko aukera ere badago). Informazio gehiago izateko eta ordutegiei buruzko kon­tsultak egiteko: 944 333 333; www.euskotren.eus Busturiako San Kristobal eta Axpe dira zentrotik gertuen dauden geltokiak.

di uhartea

Txatxarramen

Sukarrieta

Errepidez: A8-tik bagoaz, BI-635 errepidea hartu behar dugu (Gernikarako norabidea) Zorno­tzako irteeran. Gernikara iristen garenean, BI-2235-a hartu behar dugu (Bermeorako norabidea) eta aurrera jarraitu Busturiako San Bartolome auzoko biribilgunera iri­tsi arte. Bertan Ekoe­txea Urdaibaira nola joan adierazita dago.

BI-2235 Gernika-Lumo

5 Bermeorantz

Hartu BI-223 Barakaldo

BI-635 Bilbo/Bilbao

Hartu BI-635

Gernikarantz

Helbidea eta kontaktua

ano

Amorebieta-Etx

A8

ostiarantz

A8 hartu Don

ntz

ua) Gernikara

tik (ordainlek

ernika irteera

Amorebieta-G

Gernikatik Bermeorako errepidea • San Bartolome auzoa, 35 48350 Busturia (Bizkaia) 946 870 432 (Hezkun­tza Saila) 946 870 402 (Bisitariari arreta) www.ekoe­txea.eus hezkuntza.urdaibai@ekoetxea.eus www.facebook.com/EkoetxeaUrdaibai


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.